musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea...

8
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1.599 zk. www.getxo.eus Uztailak 9 >> Uztailak 19 2020 Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko eskaintzaren protagonistak eta Habanera Jaialdia irailekoan Getxok bertoko artisten aldeko apustua egingo du udako kultura programazioan Bertako talentua izango da pro- tagonista Kultur Etxearen uda- ko programazioan, uztailean eta abuztuan zehar programatuko dituen formatu txikiko zazpi emanaldietan. Artista getxotarren eskutik, publikoak kontzertuak eta haurrentzako antzerkia izan- go ditu Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxeko areto nagusian; edukiera murriztuarekin, espa- rru itxietako ikuskizunen osasun- araudira egokitzeko. Ikuskizun guztietan maskara ipinita eduki beharko da. Uztailaren 17an, programazioa abiatuko da Basurita taldearen eskutik, (Romoko Kultur Etxea, 20:00etan) eta hilaren 24an, Smile- ren txanda izango da (Muxikeba- rri, 20:00etan). Uztailaren 30ean, The Old Timey String Band (Ro- moko Kultur Etxea, 20:00etan) taldeak joko du, Lorelei Green kantautorea eta Agus Zubiaga banjo-jolearekin batera. Abuztuaren 10ean, Biotz Alai Abesbatzak San Lorentzo eguna ospatuko du 22:00etan, Muxike- barrin, eta hilaren 14an, ostirala, Itxaso Gonzalezek amaiera ipi- niko dio zikloari (Muxikebarri, 20:00etan), José Luis Canal piano- jolearen laguntzarekin. Sarrerek 5€-ko prezioa izango dute eta dagoeneko salgai dau- de Kultur Etxeetan, Kutxabank sarean eta Muxikebarriko txar- teldegian, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik. Biotz Alai taldearen kontzertura gonbidape- naren bidez sartuko da, eta horiek uztailaren 15etik aurrera hartu ahal izango dira Kultur Etxeetan. Umeentzako antzerkia Haurrentzako bi txotxongilo ikuskizun izango dira. Lehenen- goa Txotxongilo Bertsolariak izan- go da, uztailaren 19an, 18:00etan, Toni La Sal konpainiaren eskutik, Muxikebarrin. Bigarrena, uztai- laren 26an, igandean, Nahia eta Neo: ustegabeko bisita, Rosa Mar- tinezen konpainiarekin izango da, 12:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Musika Eskola Musika Eskolaren udako pro- gramazioa uztailean eta irailean izango da Areetako Andres Isa- si Eskolan, 21:00etan. Uztailean jazz musika izango da ardatza, hilaren 9an, Mario Clavell Larri- naga Quartetekin, eta uztailaren 16an, Malú Garay abeslariarere- kin. Uztailaren 23an, Miguel Sal- vador Quartet gitarrista ezagu- naren taldearen txanda izango da eta hilaren 30ean, Origen lauko- tearena. Irailean, jazzak askotariko errit- moei emango die bidea. Hilaren 2an Mississippi Queen & The Wet Dogs taldea entzun ahal izango da; irailaren 10ean Bringas talde eklektikoak hartuko du lekukoa; hilaren 17an, Matt Horan artista estatubatuarra helduko da eta, hilaren 24an Afrika Bibang abes- laria. Sarrerak salgai daude Areetako Andrés Isasi Eskolan, baita zen- troko leihatilan ere, emanaldi ba- koitza hasi baino ordubete lehe- nagotik, hilaren 23an eta 30ean izan ezik, horietan leihatilan soi- lik egongo baitira eskuragarri. Iraileko kontzertuetako sarrerak abuztuaren 27ik aurrera egongo dira salgai. Iraila Irailaren 2an Bertso Jaialdi Mun- diala izango da, Algortako Ber- tsolari Eskolak bultzatuta, Muxi- kebarrin. Sarrera gonbidapenez izango da eta Kultur Etxeetan jaso beharko da abuztuaren 12tik aurrera. Bestalde, irailaren 17an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen saio bat izango da Mu- xikebarrin. Hilaren 5ean, larunbatean, Getxo- ko Balkoiak ikuskizuna izango da (Muxikebarrin, 19:30ean). Sarre- rak (3€) abuztuaren 12tik egongo dira salgai. Irailaren 11tik 13ra Habanera Jaialdia izango da Mu- xikebarrin, Xató, Boira, Zozoak eta Andrés Isasi taldeekin. Sarre- rak (3€) uztailaren 15etik aurrera jarriko dira salgai eta jaialdi oso- rako abonua (7€) Kultur Etxeetan soilik erosi ahal izango da. Azkenik, irailaren 8tik 28ra, Romo Kultur Etxeko erakusta- retoan Bosteko 2020 erakusketa izango da ikusgai, Mikel Ler- txundi argazkilariaren, Laura San Juan margolariaren eta Javier Landeras eskultorearen lanekin. Smile, musika gaztearen erreferenteetako bat Getxon Malú Garay Quartet, jazz, blues eta bossa nova

Upload: others

Post on 14-Jul-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.599 zk.

www.getxo.eus

Uztailak 9 >> Uztailak 19

20

20

Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko eskaintzaren protagonistak eta Habanera Jaialdia irailekoan

Getxok bertoko artisten aldeko apustua egingo du udako kultura programazioan

Bertako talentua izango da pro-tagonista Kultur Etxearen uda-ko programazioan, uztailean eta abuztuan zehar programatuko dituen formatu txikiko zazpi emanaldietan. Artista getxotarren eskutik, publikoak kontzertuak eta haurrentzako antzerkia izan-go ditu Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxeko areto nagusian; edukiera murriztuarekin, espa-rru itxietako ikuskizunen osasun-araudira egokitzeko. Ikuskizun guztietan maskara ipinita eduki beharko da.

Uztailaren 17an, programazioa abiatuko da Basurita taldearen eskutik, (Romoko Kultur Etxea, 20:00etan) eta hilaren 24an, Smile-ren txanda izango da (Muxikeba-rri, 20:00etan). Uztailaren 30ean, The Old Timey String Band (Ro-moko Kultur Etxea, 20:00etan) taldeak joko du, Lorelei Green kantautorea eta Agus Zubiaga banjo-jolearekin batera.

Abuztuaren 10ean, Biotz Alai Abesbatzak San Lorentzo eguna ospatuko du 22:00etan, Muxike-barrin, eta hilaren 14an, ostirala, Itxaso Gonzalezek amaiera ipi-niko dio zikloari (Muxikebarri, 20:00etan), José Luis Canal piano-jolearen laguntzarekin.

Sarrerek 5€-ko prezioa izango dute eta dagoeneko salgai dau-de Kultur Etxeetan, Kutxabank sarean eta Muxikebarriko txar-teldegian, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik. Biotz Alai taldearen kontzertura gonbidape-naren bidez sartuko da, eta horiek uztailaren 15etik aurrera hartu ahal izango dira Kultur Etxeetan.

Umeentzako antzerkiaHaurrentzako bi txotxongilo ikuskizun izango dira. Lehenen-goa Txotxongilo Bertsolariak izan-go da, uztailaren 19an, 18:00etan, Toni La Sal konpainiaren eskutik, Muxikebarrin. Bigarrena, uztai-laren 26an, igandean, Nahia eta Neo: ustegabeko bisita, Rosa Mar-tinezen konpainiarekin izango da, 12:00etan gaztelaniaz eta

18:00etan euskaraz.

Musika EskolaMusika Eskolaren udako pro-gramazioa uztailean eta irailean izango da Areetako Andres Isa-si Eskolan, 21:00etan. Uztailean jazz musika izango da ardatza, hilaren 9an, Mario Clavell Larri-naga Quartetekin, eta uztailaren 16an, Malú Garay abeslariarere-kin. Uztailaren 23an, Miguel Sal-vador Quartet gitarrista ezagu-naren taldearen txanda izango da eta hilaren 30ean, Origen lauko-tearena.

Irailean, jazzak askotariko errit-moei emango die bidea. Hilaren 2an Mississippi Queen & The Wet Dogs taldea entzun ahal izango da; irailaren 10ean Bringas talde eklektikoak hartuko du lekukoa; hilaren 17an, Matt Horan artista estatubatuarra helduko da eta, hilaren 24an Afrika Bibang abes-laria.

Sarrerak salgai daude Areetako Andrés Isasi Eskolan, baita zen-troko leihatilan ere, emanaldi ba-koitza hasi baino ordubete lehe-nagotik, hilaren 23an eta 30ean

izan ezik, horietan leihatilan soi-lik egongo baitira eskuragarri. Iraileko kontzertuetako sarrerak abuztuaren 27ik aurrera egongo dira salgai.

IrailaIrailaren 2an Bertso Jaialdi Mun-diala izango da, Algortako Ber-tsolari Eskolak bultzatuta, Muxi-kebarrin. Sarrera gonbidapenez izango da eta Kultur Etxeetan jaso beharko da abuztuaren 12tik aurrera. Bestalde, irailaren 17an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen saio bat izango da Mu-xikebarrin.

Hilaren 5ean, larunbatean, Getxo-ko Balkoiak ikuskizuna izango da (Muxikebarrin, 19:30ean). Sarre-rak (3€) abuztuaren 12tik egongo dira salgai. Irailaren 11tik 13ra Habanera Jaialdia izango da Mu-xikebarrin, Xató, Boira, Zozoak eta Andrés Isasi taldeekin. Sarre-rak (3€) uztailaren 15etik aurrera jarriko dira salgai eta jaialdi oso-rako abonua (7€) Kultur Etxeetan soilik erosi ahal izango da.

Azkenik, irailaren 8tik 28ra,

Romo Kultur Etxeko erakusta-retoan Bosteko 2020 erakusketa izango da ikusgai, Mikel Ler-txundi argazkilariaren, Laura San Juan margolariaren eta Javier Landeras eskultorearen lanekin.

Smile, musika gaztearen erreferenteetako bat Getxon

Malú Garay Quartet, jazz, blues eta bossa nova

Page 2: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

211.430€ bideratuko dira Gizarte Kohesio arloko entitateentzat

EuskarAbentura2.0

Hiru hautesleku

berriUdaleko Tokiko Batzarrak uda-lerrian jarduerak aurrera era-maten dituzten irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko eta to-kiko Gizarte Zerbitzuekin elkar-lanean aritzen diren entitateen artean 211.430€ banatzea onartu du. Deialdiaren helburu nagu-siak dira gizarte kohesio handia-goa sustatzea, udalerriko elkar-teak eta boluntarioak bultzatzea, eta alor publiko eta hirugarren sektorearen arteko elkarlana eta prestazio eta zerbitzuak aurrera eramateko gizarte ekimena la-guntzea.

Aurtengo berritasuna da deial-dian hezkuntza alorreko diru-la-guntzak ere atera direla, aurreko urteotan deialdi propioa izan dutenean. Horregatik, diru-la-guntza hauen hartzaileak dira udalean, Eusko Jaurlaritzan eta/edo erregistro publikoan izena emanda duten entitateak, elkar-teak edo federazioak eta baita ikastetxe publikoak ere, hain zuzen ere udalerrian jardue-rak garantzen dituzten eta/edo udalerriko biztanleei zuzendu-takoak eta Gizarte Kohesioaren arloarekin lankidetzan aritzen direnak.

Sei diru-laguntza ildoOraingoan udalak sei diru-la-guntza ildo ezarri ditu:

• 50.000€ udalerriko erakun-deen ohiko jardueraren funtzionamendurako edo/eta mantentzeko.

EuskarAbentura elkarteak, Udalaren laguntza jasotzen duen elkarteak, EuskarAbentura 2.0 ekimena abian jarri du uz-tailean, 2001-2005 urteetan jaio-tako gazteei zuzenduta. Egitas-mo honen helburu nagusia da gazteak etxetik irtenarazi eta lagunekin hainbat ekintza egi-tera animatzea eta euskararen erabilera sustatzea. 2-5 gaztek osatutako taldeei, Instagramen bidez, astero hainbat erronka proposatuko diete. Astero tal-de saritu bat egongo da eta ira-bazleen izenak uztailaren 31n argitaratuko dira.

Igande honetako, uztailak 12, Eusko Legebiltzarrerako Hau-teskundeei begira, eta koro-nabirusagatik hauteslekuetan ezarritako segurtasun- eta osa-sun-neurriak betetzeko, Uda-lak hiru zentro gehitu ditu botoa ematera joateko, ohiko bederatziekin batera: Getxo Elkartegia, Romo Kultur Etxea eta Muxikebarri. Areeta, Al-gorta eta Andra Mari barrutie-tan, 101 hauteskunde-mahai eratuko dira. Guztira, 61.792 pertsonak izango dute botoa emateko eskubidea Getxon, Es-tatistikako Institutu Naziona-laren arabera.

• 10.000€ Getxorako intere-sezko proiektu zehatzeta-rako.

• 6.000€ proiektu esperimen-taletarako edo berritzaile-tarako.

• 56.500€ parte-hartzea eta adinekoengan zahartze ak-tiboa sustatzeko.

• 24.000€ oinarrizko beha-rrentzat (gizarte jangela, dutxak eta garbitegia).

• 64.930€ hezkuntzarako, Getxoko ikastetxeetako ikasleentzako ingurumen-hezkuntzako proiektutara-ko, eta ikastetxeek eta/edo ikasleen guraso elkarteen ekintzetarako egitasmo in-

Udal Ingurumen Sailak Aste Berdea antola-tuko du aurten ere eta uztailaren 13tik 19ra egingo da. Edizio honetarako jarduera be-rriak programatu ditu eta nagusienak hona-ko hauek dira: bi irteera itsasontziz Abrako Badiatik ibilbidea egiteko Bote Tours ontzian, hilaren 17an, ostirala; bigarren eskuko azoka bat, hilaren 18an, larunbata, Algortako Gel-tokia plazan; eta ibilketa nordiko bat, hilaren 19an, igandea. Horrez gain, ohiko dibulga-zio, informazio- eta partaidetza-jarduerak izango dira, ingurumenarekiko sentikortasu-na bultzatzen laguntzeko eta etorkizun-sen ekologikoa aldarrikatzeko helburuarekin. Ekintza guztiak, Covid-19agatik ezarritako segurtasun- eta higiene- eta osasun-neurri handienekin gauzatuko dira. Hau da, mas-kara nahitaez erabili beharko da ekintza guz-tietan segurtasun-distantzia errespetatu ezin bada; eta parte-hartzaileek eskuak garbitzeko hidrogela eskuragarri izango dute jarduerak irauten duen bitartean. Halere, norberak bere hidrogela ekartzea gomendatzen da.

Aipatutako jarduerez gain, Aste Berdearen

teresgarriak egite aldera.Udalak gehienez proiektuen %75a lagunduko du diruz, eta proiektuei dagokien exekuzioa eta justifikazioa %100a beha-rrezkoa izan beharko da.

Eskaerak aurkezteko epea uz-tailaren 18ra arte izango da zabalik, HABetan (946620099, https://citaprevia.getxo.eus), Gizarte Zerbitzuetan (Algorta-ko Urgul, z/g, 944660101), beti aldez aurretiko hitzorduarekin. Administrazio Elektronikoaren Bulegoan eta legeak aurreiku-sitako tokietan ere aurkeztu ahal izango dira. Informazioa: https://bit.ly/2BHclpX.

programak bi ibilbide jasotzen ditu Getxoko kostaldetik: bata, bizikletaz, hilaren 17an, os-tirala, eta bestea geologikoa, lyschetik, igan-dean, hilak 19. Txango gidatu bat antolatuko da, Larrañazubi, Martiartu Dorrea eta Bolue-ko Hezegunera joateko eta ibiltzeaz eta na-turaz gozatzeko, larunbatean, hilak 18; egun berean, Xuso birziklapenaren magoa izango da Areetan; eta Turutukupak material birzi-klatuekin egindako kontzertua eskainiko du, ostiralean, hilak 17, San Nikolasen. Halaber, ohiko birziklatze- eta hiri-baratze-tailerrak izango dira, sukaldaritza osasungarria familian izeneko eskolarekin batera; sasoiko landareen banaketa egingo da, ohi denez, Areetako eta Algortako Geltokia plazetan, eta bi lehiaketa antolatu dira: natura eta ingurumenari bu-ruzkoa eta kozinatzen, birziklatzen eta natura zaintzen izenburukoa.

Antolatuko diren jarduerak, egunak eta ordu-tegiak kontsultatzeko, baita inskripzioak egi-teko argibideak barrualdeko gehigarrian edo www.getxo.eus/asteberdea orrialdean aurki-tuko dituzu. Jarduera guztiak dohainik dira.

Uztailaren 13tik 19ra, Covid-19agatik ezarritako segurtasun neurri guztiekin

Aste Berdeak bi itsasontzi-irteera, bigarren eskuko azoka bat eta ibilketa nordiko bat programatu ditu aurten

Page 3: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

2019ko esperientziaren ondoren, beste bultzada bat emango zaio mugikortasun iraunkorrari

Beraz, ibilgailuentzako errei bakarra uzten da triangelutik Areetako sarreraraino

Alokairu partekatuko patinete elektrikoen bigarren proba pilotua hasi da, orain batera Getxon, Berangon eta Sopelan

Zugazarte etorbideak bidegorri bat edukiko du ostiraletik

Alokairu partekatuko patinete elektrikoen esperientzia pilotuak jarraipena izango du hurrengo sei hilabeteetan. Oraingoan nobeda-dea da Berango eta Sopelara ere zabaldu dela; horrenbestez, hiru udalerriak garraiobide jasangarri (urruntze soziala betetzen lagun-tzen du ere) horren bidez lotzen dira. Lehen esperientzia, 2019ko azken lau hilabeteetan Getxon egindakoa, ona izan da Udalaren-tzat, zerbitzua modu ordenatuan eta kontrolatuan eskaintzen baitu. Ekimena hobetu egin da, orain Getxok 30 km/h-ko hiri-bilbe ia osoa baitu. Patinetea metrotik hondartzetarako anezka izango da, garraio publikoaren zerbitzu osagarri gisa; baita aisialdirako edo bisitariek eta turistek gunea ezagutzeko modu desberdin gisa ere; eta, aldi berean, autoaren gehiegizko erabilerak eragindako auto-pilaketak libratzen ditu. Au-toa da istripuen eta zirkulazio-ga-tazken lehen kausa..

Zerbitzuaren ezaugarriak eta funtzionamenduaErabiltzaileek Euskooters app-aren maparen barruan, bai bide-gorrietatik bai 30 km/h-ko muga duten errepideetatik zirkulatu ahal izango dute; inoiz ez dute espaloitik ibili beharko. Hiru udalerrietako NMI (Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailuak) puntuetan astegun, lanegun eta jaiegunetan 90 irristailu hartu eta

Zugatzarte etorbideak bidegorri bat edukiko du ostiral honetatik errei batean, bizikletaren erabi-lera eta Covid-19agatik ezarrita-ko urruntze soziala bultzatzeko. Hasteko, proba moduan jartzen da martxan eta nola funtzionatzen duen ikusiko da. Bidegorriak kai-ko pasealekutik hurbilen dagoen erreia hartuko du Triangelutik José Luis de Ugarte kaleraino (joan-etorrikoa izango da), eta ondoko erreia utziko da gainerako ibilgai-luak erabiltzeko (Areetako noranz-

utzi ahal izango dira. Astelehene-tik ostiralera, 08:00etatik 21:00eta-ra, eta asteburuetan eta jaiegu-netan, 10:30etik 21:30era. Getxok patineteak jaso eta emateko 21 gune ditu, guztira, eta Berangok eta Sopelak launa. Erabiltzaileek gutxienez 16 urte izan beharko dituzte. Aplikazioa deskargatu ahal izango da (iOS eta Android-en dago), erregistra-tu, eta norberaren kokapenetik

koan, gaur egun bezala). Beraz, bidegorriak La Avanzadatik Ne-guri-Romorekin eta Zugazartetik Areetako etorbidearekin lotzeko aukera emango du (Areetako etor-bidea 30 km/h-ko gunea da duela egun batzuetatik). Gainera, kaiko pasealekuan dagoenarekin lotzen da. Bidegorri berria eguneroko mugikortasunerako errei bat da, eta kaitik doana, berriz, aisiarekin identiikatzen da.

Etorkizuneko ordenantza

gertuen dagoen patinetea aurki-tu eta aukeratu. Desblokeoaren prezioa 0,95€ da, eta horri 0,15€ gehitzen zaizkio ibilbideko minu-tu bakoitzeko (BEZ barne). Kredi-tu-txartelarekin edo PayPal-ekin ordain daiteke, kontsumitzen den diru-zorroaren sistema baten bi-dez. Patinetea QR kode baten bi-dez desblokeatzen da eta ibilbidea botoi baten bidez amaitzen da.

Ibilbideetan kaskoa erabiltzea

Getxoko Hiri Mugikortasun Iraun-korrerako Planaren (2017-2030) helburuak lortzeko, beharrezkoa izango da, gainera, arrazoizko epe batean, bidegorrien erabilera arau-tuko duen ordenantza bat izatea, behar den mugikortasun berria-ren barruan. Horrek eguneroko bizimoduan funtsezkoak diren leku eta zerbitzuetarako mugikor-tasun/irisgarritasun handiagoa erraztu beharko du, ahalik eta se-gurtasun handienarekin, inguru-menari (tokikoa eta globala) ahalik

gomendatzen da, eta bideen (30 km/h) eta bidegorrien abiadura maximora egokitu beharko da. Baimendutako muga geograi-koak gainditzen badira aplika-zioak jakinaraziko du, baimen-dutako zirkulazio-eremura itzul dadin; eta izan litezkeen zigorren eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du.

Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: www.euskooters.eus

eta gutxien eraginda eta gizartean ahalik eta gehien integratuta.Etorkizuneko araudi horren hel-buruak hauek izango dira: ibilgai-lu pribatuaren erabilera murriztea, oinezkoen mugikortasuna gehiago erraztea, garraio publikoaren ahal-menak aprobetxatzea, bizikletaren eta NMI (Norberaren Mugikorta-sunerako Ibilgailuak) sustatzea, eremu publikoan ibilgailuen pre-sentzia murriztea, banaketa-lanak erraztea, ingurumen-inpaktuak murriztea eta segurtasuna areagotzea.

Page 4: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

Uztailaren 17ra arte, arratoiak hiltzeko urteko bigarren kan-paina trinkoa egiten ari da uda-leko Ingurumen Arloa udalerri osoan. Urtero era honetako hiru kanpaina egiten dira, guztira. Animalia horiek hobeto kontro-latzeko eta tratamendua guztiz eraginkorra izan dadin, Udalak herritarren laguntza eskatzen du, honako jarraibide hauei jarraituz: ez elikatu kaleko animaliak (ka-tuak, hegaztiak …), ez utzi janari arrastorik bide publikoan, erabili paperontziak eta bota zaborrak 20:00etatik 22:00etara.

Kanpainan erabiltzen diren produktuak horrelako trata-menduetarako baimendutakoak dira eta inoiz ez dira pertsonak edo animaliak hel daitezkeen lekuetan jartzen, pozoitzea era-gozteko.

Punta Begoñako eta Igeretxeko biribilguneen arteko itzulerako erreia moztuta egongo da

uda amaitu arte

Hasi dira dagoeneko Usategiko igogailua ipintzeko lanak

Uztailaren 10etik, ostiraletik, au-rrera eta uda amaitu arte, Punta Begoñako eta Igeretxe/Txomin-txuko biribilguneen arteko itzu-lerako erreia traikoari moztuko zaio, oinezkoentzako espazioa zabaltzeko; zirkulazioa Ereaga-ko Jaitsieratik aterako da. Bes-talde, Ereagako hondartzarako ibilgailu-sarbidea, ostiraletik igandera, Punta Begoñako bi-ribilgunetik ixten jarraituko da 11:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara, ibilgailuen pilaketak saihesteko. Baimendutako autoei (egoiliarrak, hoteletako beze-roak...) pasatzen utziko zaie, eta eguerdian irekiko da, ostalaritza-establezimenduetarako sarbidea errazteko.

Bestalde, maskararen erabile-

Aste honetan bertan hasi dira Usategiko igogailua jartzeko la-nak. Inguruko oinezkoen ibil-biderako irisgarritasuna izango duen ekipamendua da. Lanek 6 hilabeteko iraupena izango dute-la aurreikusita dago, eta 380.000€ inguruan esleitu dira.Jarduketa horren ondorioz, eta lanak egiten diren bitartean, Ge-naratxuko biderako sarbidea itxi-ta egongo da Usategitik, bai eta Genaratxuko egonlekua ere, Usa-

ra kontrolatzen jarraituko da Ereaga eta Areetako hondar-tzetarako sarbiderako pasea-lekuetan, puntako orduotan paseatzera hurbiltzen den eta hareatzetara joaten den jendea pilatzen delako. Era berean, hondartzak arduraz erabiltzeko

tegirako norabidean. Eskatzen da kontuz ibiltzeko inguruan, eta desbideratzeei eta obrako langi-leen aginduei jarraitzeko.

Igogailuak sei metro inguruko aldea gaindituko du, modu eroso eta errazean edozein oinezkoren-tzat edo mugikortasun murriztu-ko pertsonarentzat. Panoramikoa izango da eta 16 lagunentzako lekua izango du. Horrez gainera, erdiko geldialdi batez zerbitzua

gomendioak ere mantenduko dira https://bit.ly/2Z00JG2.

Udalak berriro eskatu die he-rritarrei neurri horiek errespe-tatzeko eta arduraz jokatzeko, denok hondartzak eta paseale-kuak gozatu ahal izateko.

emango dio Usategi Kafetegiari, etorkizunean. Igogailuak zain-tza-sistema edukiko du eta, prin-tzipioz, Portu Zaharreko igogai-luaren ordutegi berbera izango du, hau da, 07:00etatik 24:00eta-ra; halere, ordutegiari buruzko erabakia Udalak hartuko du, igogailua zabaldu orduko.

Proiektua, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren (HMIP) barruan dago aurreikusita.

Arratoiak hiltzeko bigarren

kanpaina

Page 5: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

[email protected]

www.getxo.eus/getxolan

UZTAILA

2020

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Getxo (Bizkaia)

944 66 01 40

@getxolanEnpresen Aholku-Foroa

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Areeta- Getxo (Bizkaia) Tel.: 944 66 01 40 www.getxo.eus/getxolan @[email protected]

MAHAI SEKTORIALAK

ETORKIZUNEKO MAHAI SEKTORIALAK

SORMEN- ETA KULTURA-SEKTOREA

BESTE ZERBITZU BATZUETAKO ENPRESAK

KIROL- ETA ONGIZATE-SEKTOREA

UDAL GOBERNUKO ORGANOAK

ENPRESEN AHOLKU FOROA

PROPOSAMENA

PROPOSAMENAK

KONTRASTE-MAHAI POLITIKOA

4

3

2

1

ENPRESEN AHOLKU-FOROAREN LEHEN BILERAK HASI DIRA

COVID BAINO LEHEN LORTUTAKO MUGARRIAKUrtarrila< Aholku Foroa > eta bere funtzionamendua jendaurrean zabaltzea.

Otsaila (1. hamabostaldia)Hautagaitzak aurkezteko epea; enpresek aukera izan zuten sektoreak ordezkatzeko hautagai gisa aurkezteko; ostalaritza-ren eta merkataritzaren kasuan, udalerrian dauden enpresen bolumenagatik, mahai sektorialetan parte hartzeko hautagait-zak aurkeztu ziren.

Otsailak 24Aurkeztutako hautagaien zerrenda argitaratu zen.

Otsailaren 27tik martxoaren 5eraBotoa emateko epea.

Martxoaren 12aForoa eratzeko ekitaldia. BERTAN BEHERA, COVID DELAKOAGATIK

ENPRESEN AHOLKU-FOROA, enpresa-jardueraren eta toki-admi-nistrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren egitura da. Eredu hori proposamen tekniko batean oinarrituta dago, eta inpli-katutako eragileen ekarpenekin leundu eta adostu da. Horien artean, elkarteak, hainbat enpresa eta Udalbatzako talde politiko guztiak.

Enpresen aholku-foroak enpresa pribatuen eta toki-administra-zioaren arteko hausnarketa bateratuaren aldeko apustua egiten

du, eta enpresa-eremutik eta, zehazkiago, sektoreetatik plantea-tutako proposamenak lehenesten dituzten mahaien egituran oinarritzen da. Foro horretan, sektore horietako ordezkariei, gainerako sektoreetako ordezkariekin batera, multzoarentzat interesgarrienak diren jarduerak eta proposamenak adostasunez lehenesteko gaitasuna ematen zaie. Udalarena, laguntza tekni-koarekin. Lehenetsitako proposamen horiek talde politiko guztiei aurkezten zaizkie Kontraste Mahaian, eta, azken buruan, toki-kor-porazioak erabakitzen du onartzea eta zuzkidura esleitzea.

OSTATUAK TAXIAK BELA KIROL-AISIALDIAJARDUERA

ENOGASTRONOMIKOAK

MERKATARITZA OSTALARITZAINTERPRETAZIOZENTROAK, GIDAK eta

BIDAIA-AGENTZIAK

Page 6: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

HURRENGO URRATSAK

Uztailak 13–17

Uztailak 20–30

Mahai sektorialen bilerak: merkataritza mahaia eta ostalaritza mahaia.

Bilera sektorialen ondorioak itzultzea.

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Areeta- Getxo (Bizkaia) Tel.: 944 66 01 40 www.getxo.eus/getxolan @[email protected]

ORDEZKARI SEKTORIALAKPertsona horiek aukeratu dituzue sektore desberdinetako ordezkari gisa bozketa-aldian. Ohar zaitez zein den zure ordezkaria eta harremanetarako posta elektronikoa.

JARDUERA ENOGASTRONOMIKOAK

[email protected]

PALACIO SAN JOSEREN Clara García-Borreguero

TAXIAK

[email protected]

BIZKAI-TAXI José Ignacio López

KIROL-AISIALDIA

[email protected]

POLARIS NAUTIKA ESKOLA Héctor García Calvo

Algorta / Andra Mari

[email protected]

TXINUK Jorge Alonso Jiménez

[email protected]

NIKKOU SUSHI Mónica Sesar Miguel

Areeta

[email protected]

PIANAMUL Ana García Roiz

[email protected]

GLASS Roberto del Fresno Montero

Portu Zaharra/ Ereaga / Kirol Portua

[email protected]

ASADOR BORDA Kotska Mandaluniz

[email protected]

LA OLA GETXO Diego Castellanos Maruri

Elkarteak

BIZKAIKO OSTALARITZA ELKARTEA Héctor Sanchez

GETXO ENPRESA María del Fresno

OSTALARITZA

INTERPRETAZIO–ZENTROAK, GIDAK ETA BIDAIA-AGENTZIAK

[email protected]

EL TRANSBORDADOR DE BIZKAIA S.L. Ainhoa Sarriegi

OSTATUAK

[email protected]

HOTEL NEGURI Javier Angulo Zarate

MERKATARITZA

Algorta / Andra Mari

[email protected]

FRUTERIA C. BARATZE José Luis Antona

JOYERIA IÑAKI Jokin Aresti

Areeta

[email protected]

CARNICERÍA JUAN MARI Itxaso Zelaia

COLORES Sara Mata

Portu Zaharra / Neguri / Kirol Portua

[email protected]

ZURIKALDAI NEGURI Kimetz Garate

Romo

[email protected]

MAITESKULANAK Maite Sesumaga

Elkarteak

ALGORTAKO DENDAK Amaia Sertutxa

GETXO ENPRESA Elena Cantera

ROMO BIZIRIK Ainhoa Calderón Biurrun

Ideiak, proiektuak edo

ekarpenak baldin badituzu,

bidal iezaguzu mezu bat

helbide elektronikora,

eta dagokion mahaian

landuko dugu!!!!

Page 7: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

Getxoko Udaleko Ingurumen Sailak Aste Berdea antolatuko du aurten ere, uztailaren 13tik 19ra. Astean zehar, dibulgazio-, informazio- eta partaidetza-jarduera ugari izango dira udalerrian, ingurumenarekiko sentikortasuna bultzatzen laguntzeko eta etorkizun-sen ekologikoa aldarrikatzeko helburuarekin.

Jarduera guztiak geure burua eta besteak babesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri handienekin gauzatuko dira.

Igo ‘El Bote Tours’-era eta gozatu Getxoz itsasotik. Paisaia eta itsas-espezieak ezagutzeko aukera izango duzu Alberto Santolariaren eskutik. Santolaria itsas-biologian doktorea, dibulgatzailea, itsaspeko dokumentalen ekoizlea eta ingurumenari buruzko ekintzailetzan aditua da.

Ordubeteko bi irteera egingo dira, bakoitzean 20 pertsonentzako tokiarekin. Jarduera honek segurtasun-neurri guztiak betetzen ditu eta bikaina da familian gozatzeko. Eman izena!

Saldu erabiltzen ez dituzun gauza horiek! Oso erraza da. Zatoz Algortako Geltokia plazara eta utzi zure objektuak azokaren antolatzaileen esku. Guk geuk salgai jarriko ditugu. Formulario erraz bat bete beharko duzu utzitako objektuen zerrendarekin. Ez ahaztu prezioa itsasgarrietan jartzea!Azoka amaitzerakoan, saldutakoaren zenbatekoa edo saldu ez den materiala jasotzera etorri beharko duzu, besterik ez. Sal daitezkeen gauzak: liburuak, jostailuak, apaingarriak, tresnak, kirol-objektuak, musika...Ez dira onartuko arropa, osagarriak edo tamaina handiko gauzak. Gehienez 3 objektu pertsona bakoitzeko.

Kirol honetan aritzeko aukera eskaini nahi dizugu. Bi makila berezi erabiliz ibiltzean datza, hala gorputz osoa lantzeko. Oso praktika osasungarria da, eta onura ugari ekartzen ditu sarritan egiten bada.Arropa eta oinetako erosoak eramatea komeni da. Antolatzaileek makilak banatuko dituzte, behar bezala higienizatuta. Bastoiak ezin izango dira beste pertsonekin partekatu. Jarduera hau ibilketa nordikoan aritzeko teknika egokia eta osoa lortu nahi dutenei zuzenduta dago. Adin guztietarako aproposa da.

ITSASONTZIAN IRTEERA. Ibilbidea

Abrako badiatik.

BIGARREN ESKUKO AZOKA

NORDIC WALKINGIBILKETA NORDIKOA

+ +2 M

MASKARA ERABILTZEA. Maskara Aste Berdeko jarduera guztietan nahitaez erabili beharko da, segurtasun-distantzia errespetatu ezin bada.

HIDROGELA. Parte-hartzaileek eskuak garbitzeko hidrogela eskuragarri izango dute jarduerek irauten duten bitartean. Hala ere, norberak bere hidrogela ekartzea gomendatzen dugu.

HIGIENE- ETA

OSASUN-

NEURRIAK

IGANDEA

1910:00etatik 12:00etara

Aixerrotako Errota

LARUNBATA

1811:00etatik 14:00etara

16:30etik 19:30era

Algortako Geltokia plaza

OSTIRALA

1718:15etik 19:15era19:15etik 20:15era

Ontziratzea Kirol-Portuan

IZEN-EMATEA IZEN-EMATEA

BI IRTEERA

Page 8: Musika eta haur antzerkia izango dira uztail eta abuztuko … · 2020-07-09 · eta ibilbidea automatikoki amai-tzearen berri emango du. Zerbitzuari buruzko argibide gehiago: eta

IZEN-EMATEAK: Telefonoz: 605 74 90 64 edo e-postaz: [email protected], hautatutako jarduera, izen-abizenak eta telefono mugikorra adieraziz. Jarduera guztiak doakoak dira.

Euria egiten badu, jarduerak lekualdatuko dira. Kokapen berriaren berri www.getxo.eus/asteberdea webgunean emango da.

ASTE BERDEKO JARDUERAK

SASOIKO LANDAREEN BANAKETAASTELEHENA 1312:00etan - AREETAKO GELTOKIA PLAZA

Zatoz sasoiko landare bat jasotzera. Kolorez beteko ditugu Getxoko balkoiak eta leihoak!

ASTEAZKENA 1512:00etan - ALGORTAKO GELTOKIA PLAZA

Sasoiko landareak banatuko ditugu berriz ere Aste Berdeko karpara hurbiltzen diren pertsonen artean.

TURUKUTUPA - MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGINDAKO KONTZERTUA

OSTIRALA 17

18:00etatik 19:00etaraSAN NIKOLAS PLAZA / ALGORTAKO GELTOKIA PLAZA

Hainbat musika-estilo nahasiko dituen kontzertu pedagogikoa.

BIZIKLETA-IBILBIDEA GETXOKO KOSTALDETIK20:00etatik 22:00etara - BIZKAIA ZUBIA

Izena eman eta zure bizikleta ekarri. Ibilbidea erraza eta aproposa da familia osoarentzat. Gure itsasertzaz modu osasuntsu eta iraunkorrean gozatuko duzue!

XUSO, BIRZIKLAPENAREN MAGOA19:00etatik 20:00etara - AREETAKO GELTOKIA PLAZA

“Xusoren abenturak eta hiru R-ak”. Adin guztietarako magia- eta ilusionismo-ikuskizuna. Itxuraz alferrikakoak diren objektuak balio handiko tresna bihurtuko dira.

NORDIC WALKINGIBILKETA NORDIKOA10:00etatik 12:00etara - AIXERROTAKO ERROTA

Jantzi arropa erosoa eta gozatu azken bolada honetan hain ezagun bilakatu den ibilaldi honetaz. Bastoiak 9:45ean banatuko dira. IRAUPENA: 2 ordu (50 minutuko hastapen-tailerra, ordubeteko ibilaldia eta 10 minutuko luzatze-ariketak).

BIGARREN ESKUKO AZOKA11:00etatik 14:00etara / 16:30etik 19:30era ALGORTAKO GELTOKIA PLAZA

Erabiltzen ez ditugun gauza horiek bigarren eskuko azokara ekartzeko aukera izango dugu Getxoko bizilagunok. Antolatzaileek salgai jarriko dituzte objektuak horretarako prestatutako mahaietan. Parte hartu nahi baduzu, inprimaki bat bete beharko duzu utzitako objektuen zerrendarekin. Ondoren, eskuragarri izango diren itsasgarrietan inkatu beharko duzu prezioa. Azoka amaitzerakoan, saldutakoaren zenbatekoa edo saldu ez den materiala jasotzera etorri beharko duzu. Honako hauek dira sal daitezkeen gauzak: liburuak, jostailuak, apaingarriak, tresnak, kirol-objektuak, musika... Ez dira onartuko arropa, osagarriak edo tamaina handiko objektuak. Gehienez 3 objektu pertsona bakoitzeko.

Zure seme-alabekin kozinatu nahi duzu? Izena eman jarduera honetan eta sekulako arratsaldea pasa! Menu osasungarria prestatuko duzue eta, oraingo honetan, zu izango zara sukalde-laguntzailea.

ASTEARTEA 14 SUKALDARITZA OSASUNGARRIA FAMILIAN17:30etik 19:00etara - KITCHEN ACADEMY SUKALDARITZA ESKOLA- Errotatxu Industrialdea, C12 Lokala - Getxo

Eskulan originalak egingo dituzu esne-brik bat birziklatuz. Zatoz eta diru-zorro bat egiten erakutsiko dizugu. Guk geuk emango dizkizugu materialak.

OSTEGUNA 16 BIRZIKLAPEN-TAILERRA 18:00etatik 19:30era - SAN NIKOLAS PLAZA

Txango gidatu honen helburu nagusia, oinez ibiltzeaz eta naturaz gozatzeaz gain, gure herriari buruz gehiago ikastea da. Ibilbidea: Larrañazubi, Martiartu Dorrea eta Bolueko hezegunea.

LARUNBATA 18 TXANGO GIDATUA GETXOTIK

“Gure udalerriko bazterrak eta historia”

10:00etatik 13:00etara - FADURAKO APARKALEKUA

Igo ‘El Bote Tours’ ontzira eta ezagutu inguruko paisaiak eta ekosistema itsas-biologian doktorea den Alberto Santolariaren eskutik. Gure kostaldeko edertasuna erakutsiko digu Santolariak. Bi irteera. Edukiera: 20 pertsona irteera bakoitzeko. Familia-jarduera.

ITSASONTZIAN IRTEERA18:15etik 19:15era / 19:15etik 20:15era ONTZIRATZEA KIROL-PORTUAN

Hiri-baratzeen hastapenak ikasi eta elikadura eta aisialdi osasungarriak sustatu nahi dituzten pertsonei zuzendutako tailerra. Adin guztietarako aproposa da. Norberak bere eskularruak ekartzea komeni da.

HIRI-BARATZE TAILERRA(HASTAPEN MAILA)

18:00etatik 19:30era - HUERTAS DE ZUBILLETAS

IBILBIDE GEOLOGIKOA GETXOKO FLYSCHETIK

IGANDEA 19

10:30etik 13:00etara - GALEAKO APARKALEKUA

Geologo batek gidatutako ibilbide lineala Abrako badian zehar. Galeako gotorlekutik Azkorri-Gorrondatxeko hondartzaraino abiatuko gara, eta hainbat geldialdi estrategiko egingo ditugu. Pertsona guztiei zuzenduta.

NATURA ETA INGURUMENARI BURUZKO ARGAZKI-LEHIAKETABiodibertsitatea islatzen duten irudiak bilatzen ari gara, ingurumenarekiko errespetua ardatz izanik. Lehiaketa honek bi kategoria ditu:1- Naturari buruzko argazkiak: 100 €-ko lehen saria eta 50 €-ko bigarren saria.2- Ingurumen-salaketa: 100 €-ko lehen saria eta 50 €-ko bigarren saria.

1 2 KOZINATZEN, BIRZIKLATZEN eta NATURA ZAINTZEN Prestatu zure errezeta eta konta iezaguzu prozesuaren xehetasunak eta nola kudeatu dituzun sortutako hondakinak. Prestaketari, birziklapenari eta emaitzari buruzko bideoa edo argazkiak bidal diezazkigukezu. Irabazleak bi lagunentzako bazkaria edo afaria (150 € baliokoa) jasoko du sari gisa Getxoko establezimendu gastronomiko batean.

Lehiaketak uztailaren 19an bukatuko dira, 00:00etan. Irabazleei telefonoz emango zaie emaitzen berri.

Bidali zure argazkiak edo errezetak [email protected] helbide elektronikora, aukeratutako lehiaketa (argazkiak edo sukaldaritza), izen-abizenak eta telefono mugikorra adieraziz.

LEHIAKETAK

SASOIKO LANDAREEN BANAKETA

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA

BIGARREN ESKUKO OBJEKTU BAT EROSTEAGATIK, POLTSA HAU OPARITUKO DIZUGU.

BI IRTEERA

ABIAPUNTUA: GALEAKO GOTORLEKUA

HELMUGA: AZKORRI-GORRONDATXEKO HONDARTZA