mugikorren historia

4
Mugikorren historia Gizakien arteko komunikazioa errazteko iraultza ekarri zuen telefono mugikorrak. 1983. urtean lehenengo alea kaleratu zenetik, gaur egun ia ezinbestekoa zaigu gure eguneroko bizitzan. Ekonomiaren parte handi bat mugitzen duen sektorea bilakatu da azken hamarkada honetan, eta beraz, hainbat enpresa daude multinazionalizatuta. Gaur egun zorionez (edo zoritxarrez) mundu osoko jendearekin komunikatzeko erraztasun handia dago. Telefono mugikorra gure ezinbesteko erreminta bilakatu da, edonora goazela ere, gurekin eramaten duguna. Bataz beste, egunean 10 -12 ordu bitartean piztuta daukagu. TELEFONO MUGIKORRA Teknologiaren etengabeko aurrerapenari, gizarte digitalaren garapenari eta aisialdia eta mugikortasunaren arteko konbergentziari esker, telefono mugikorren funtzioak gehiagotzen ari dira.

Upload: rtzhernani7843

Post on 16-Oct-2014

1.133 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Mugikorren historia

Mugikorren historiaGizakien arteko komunikazioa errazteko iraultza ekarri zuen telefono mugikorrak. 1983. urtean lehenengo alea kaleratu zenetik, gaur egun ia ezinbestekoa zaigu gure eguneroko bizitzan. Ekonomiaren parte handi bat mugitzen duen sektorea bilakatu da azken hamarkada honetan, eta beraz, hainbat enpresa daude multinazionalizatuta.

Gaur egun zorionez (edo zoritxarrez) mundu osoko jendearekin komunikatzeko erraztasun handia dago. Telefono mugikorra gure ezinbesteko erreminta bilakatu da, edonora goazela ere, gurekin eramaten duguna. Bataz beste, egunean 10 -12 ordu bitartean piztuta daukagu.

TELEFONO MUGIKORRA

Teknologiaren etengabeko aurrerapenari, gizarte digitalaren garapenari eta aisialdia eta mugikortasunaren arteko konbergentziari esker, telefono mugikorren funtzioak gehiagotzen ari dira.Teknologia "domestikoaren" bilakaeraren zutabeetako bat telefono mugikorra da, etengabe eraldatzen ari delako. Industria horren osasun onaren kausak era askotakoak badira ere, horietako gehienak telekomunikazioen etengabeko aurrerapenari eta beste hainbat alorrekin -aisialdia, komunikazioaren (testuak, soinuak, irudiak) transmisioa….- erdiesten ari den lotura hertsiari zor zaizkie. Gizarte digitalak zenbat eta aurrerago egin, orduan eta argiago ikusten du bai fabrikatzaileak, baita kontsumitzaileak ere,

Page 2: Mugikorren historia

potentzial teknologikoa ahalik eta aparatu txikien, arinen eta maneiagarrienean bildu beharra dagoela. Irrati emisoreak sintonizatzeko, MP3 formatuan artxiboak erreproduzitzeko, bideoklip musikalak ikusteko edota testuak idatzi eta biltzeko gauza da, testudun (SMS) zein irudidun (MMS) mezuak igortzeko aukera ematen du, etab.

Hona hemen telefono mugikorrak izan ditzakeen beste hainbat ezaugarri: ordenagailura argazkiak deskargatzeko irteerak eta mugikorrera bideoak igotzeko sarrerak, JAVA teknologian jokoak exekutatzeko gaitasuna eta, jakina, gainerako erabiltzaileekin telefonoz hitz egiteko aukera.

MUGIKORREN BELAUNALDI DESBERDINAK

Telefonia mugikorra hainbat "belaunalditan" barrena garatu da.   0G BelaunaldiaDenetan lehena (0G belaunaldia) 1940. urte bukaeran garatzen hasiko dira, Estatu Batuetan. Radioanalogiko sistemak ziren, eta hasieran AM (Amplitud Modulation) erabiltzen zuten, geroago FM (Frequency Modulation) erara pasatuz, audio kalitatea askoz hobeagoa zelako bai eta interferentziei “erresistenteagoa” zelako.

Lehenengo mugikor hauek oso handiak eta pisutsuak ziren, eta horregatik, normalean autoen barrenean jarrita egoten ziren. Hala, industria berri hau bultzatu zuen konpainia Bell amerikarra izan zen, eta ez zen oso ohikoa telefono mugikorra edukitzea, oso garestia baitzen. 1946tik 1985era egon ziren horrelako mugikorrak.

Lehenengo belaunaldia(1G)Ericcson fabrikatzaileak bere lehen sistema kaleratu zuen: NMT 450 (Nordic Mobile Telephony 450 MHz). Sistema honek kanal radio-analogikoak erabiltzen jarraitu zuen, FM erabiliz. 1G aparatuak ez ziren egokienak erosotasun aldetik, baina lehenengoak izan ziren pertsona bakarraz kontrolatu zitekeenak bai eta leku batetik bestera modu “eroso” batean eraman ahal zirenak

1986.urtean, NMT 900a kaleratu zen, eta dena berdina zuen, frekuentzia izan ezik. Ha 900 MHzkoa zen. Honekin batera mugikorrak askoz ere ezagunagoak bihurtu ziren.

Bigarren belaunaldia(2G)Hau 90. hamarkadan jaioko da, eta GSM, IS-136, iDEN eta IS-95 sistemak erabiliko ditu. Europan erabilitako frekuentziak 900 eta 1800 MHz izan ziren. Belaunaldi honen garapena komunikazio sistemen digitalizazioaren oinarria izan zen. Komunikazio digitalak analogikoak baino audio kalitate askoz ere

Page 3: Mugikorren historia

hobea du, eta segurtasuna hobetzen denez beste, honen fabrikazioa asko sinplifikatzen da. Handik aurrera GMS (Global System for Mobile communications) sistema barneratuta edukiko zuten mugikorrek, eta honek onura asko ekarri zituen popularizazioari begira.

Baina denbora pasa ahala 2G belaunaldi hau txikia geratu zen. Datuen transferentzia abiadura txikia geratu zen (9.6 kbps), eta multimedia zerbitzuen eskaria gero eta handiagoa bihurtu zen. Horrela, 2. Belaunaldia sortu zen. GSM teknologiaren ahizpa hobetua den GPRS berriak baldintzatua dator eta emaitza agerian dago: informazio handiagoa igor daiteke -MMS multimedia

mezuak (argazkiak), adibidez- eta Internetera konektatzeko baliagarria da; beraz, mezu elektronikoak igorri eta jaso daitezke bertatik.

Hirugarren Belaunaldia(3G)Hirugarren belaunaldi honetan Interneten erabat sar daiteke, nabigatu, bilaketak egin, era guztietako testu zein multimedia motako informazioa maneiatu, bideojokoetan aritu, telebista ikusi (Interneten bidez, oraingoz)... Telefonoz ere hitz egin daiteke, noski, are doan ere jardunez, Skype bezalako programak erabiliz, Sarean konektaturiko 3G telefonoa daukan beste norbaitekin solastu nahi bada ere.

3G motako telefonoak, azken finean, dokumentuak idatzi, informazioa kontsultatu edo mezu elektronikoak bidaltzeko aukera ematen duten ordenagailu txiki bihurtzen dira, erabiltzailea dagoen tokian dagoela ere. Bere burua antolatzeko berezko sistema eragilea daukaten Smartphone edo telefono adimentsu deritzote horrelakoei. Merkatuan hainbat sistema daude salgai: Nokiak Symbian sortu zuen bere aparatuentzat, baina beste marka askotan ere abegi ona egin diote. Microsoftek, berriz, Windows Mobile izenekoa atera zuen

ondoren.

Eta nola ez, argi dago 3G hau ez dela azkena izango, eta guk, hemendik aurrera izango diren hainbat eta hainbat belaunaldiei begirada bota diegu, etorkizun ez oso urrun honi ateak irekiz.