merkeena

23
Atez atekoa da, hondakinak kudeatzeko sistemarik... Merkeena Aurrera jarraitzeko klik egin saguarekin

Upload: andoni-tolosa

Post on 25-Jun-2015

352 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Merkeena

Atez atekoa da, hondakinak kudeatzeko sistemarik...

Merkeena

Aurrera jarraitzeko klik egin saguarekin

Page 2: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Xabier Olanok, Usurbilgo udaletxeko kontu hartzaileak 2010eko abenduaren 2an Hernanin emandako hitzaldian erabilitako datuak dira

Usurbilgo datuak dira eta 2010. urtekoak.

Aurkezpenak bilketarako hiru sistemak hartzen ditu kontuan. Eta hiruren arteko datu ekonomikoak alderatzen ditu:

1. Orain arte ezagutu duguna. Lau edukiontziak

2. Bosgarren edukiontzia.

3. Atez atekoa

Hitzaldiaren mamitik ez urrutiratzeko hizlariak jarraitu zuen egitura errespetatzen saiatu gara.

Page 3: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Hiru ataletan banatuta aurkeztuko dizkizugu datuak:

1. Bilketa gastuak. Hondakinen bilketak sortzen dituen gastuak.

2. Tratamendu gastuak. Jasotakoa prozesatzeak dakartzan gastuak

3. Diru sarrerak. Halakorik balego.

Page 4: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Bilketa gastuak

Atez atekoa da pertsonal gastuak dituen bakarra. Langileak udalaren kargu daude. Beste bi sistemetan, udalak, beste enpresa bat azpikontratatzen du lan hori egiteko, eta beraz, langile horien gastua ez da zuzenean udalaren gainera etortzen.

Page 5: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Bilketa gastuak

Atal honetan sartzen dira bilketa burutzeko ohiko gastuak: gasolioa, telefonoa, argindarra…

Aurrekoan bezala, Atez Atekoa da alor honetan udalari gastua ekartzen dion bakarra.

Page 6: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Bilketa gastuak

Hauxe da udaletxeak azpikontratutako enpresari ordaintzen diona. Atez Atekoa da alor honetan gasturik ez daukan bakarra.

5.Edukiontzia da sistemarik garestiena 90.000 euroko aldearekin.

Page 7: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Bilketa gastuak

Finantza gastuek kontutan hartuko lituzkete eskatu beharrezko balizko diru maileguen gastuak eta abar.

Beste gastu orokorretan, Atez Atekoaren kasuan BEZa sartuko litzateke. Bestelakoetan ez da halakorik, kontratatutako enpresaren esku geratzen delako.

Page 8: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Bilketa gastuak

Alor honetako gastuak ez dira erabat urtebeteko aurrekontuan sartzen. Amortizazio urteak hartzen dira kontuan. Horregatik, nahiz eta gastuak gehiago izan, horien proportzioa baino ez da sartzen urte bakoitzari dagokion aurrekontuan. (Foru Aldundiaren araudiek hala ezartzen dute).

Amortizazio gastuetan kontabilizatzen dira bilketarekin lotutako inbertsioen gastuak: kamioiak, zintzilikarioak, organikorako edukiontziak….

Page 9: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Bilketa gastuak

Bilketa gastuetan Atez Atekoa da garestiena, nahiz eta 5. edukiontziak alde handirik ez atera (35.000 euro).

Page 10: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Tratamendu gastuak

Ohiko bilketak (4 edukiontzi) ez dauka alor honetako gasturik organikoa ez delako aparte biltzen

Beste bi sistemek (5.edukiontziak eta Atez Atekoak), ordea, ordaindu beharra daukate konpostatze zentrora bidalitako tona bakoitzarengatik.

Atez Atekoak askoz ere organiko gehiago biltzen duenez gastu gehiago dauka

Gipuzkoako zaborren partzuergoak erabakitzen ditu, organikoaren tratamendu tarifak, eta sortutako konposta bere esku geratzen da.

ORGANIKOA

Page 11: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Tratamendu gastuakOntziak

Ontziak (ontzi arinak eta bidrioa) enpresa batek tratatzen dituenez, ez diote gasturik ekartzen udalari (edukiontziak izan ezik, halakorik balego). Enpresak bildu eta tratatzen ditu.

Atez atekoa da, diferentziaz, ontzi gehien biltzen dituena.

Page 12: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Tratamendu gastuakPapera eta kartoia

Paperarekin, ontziekin bezala, enpresa bat arduratzen da hura tratatzeaz. Beraz, alor honek ez dio tratamendu gasturik ekartzen udalari.

Aurrekoan bezala, alor honetan atez atekoa da paper eta kartoi gehien biltzen duena.

Page 13: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Tratamendu gastuakErrefusa

Ordaindu egin behar da zabortegietara errefusa eramateagatik.

Zaborren partzuergoak erabakitzen ditu ordaindu beharreko tarifak.

Atez atekoa da errefusa gutxien sortzen duen sistema, eta, ondorioz, askoz ere merkeagoa da beste biak baino, 120.000 eurotik gorako aldea.

Page 14: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Tratamendu gastuak

Tratamenduari dagokionez Atez Atekoa da merkeena.

Page 15: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Sarrerak

Hiru sistemetan herritarrok ordaintzen dugun tasa da diru sarrerarik nagusiena.

Gaur egun tasa berdina ordainduko genuke atez atekoarekin zein edozein beste bi sistemekin.

Page 16: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Sarrerak

Atez Atekoarekin, papera udalak biltzen du eta ondoren saltzen dio enpresari.

Horregatik, atez atekoa da alor honetan diru sarrerak dituen bakarra.

Page 17: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Sarrerak

Aurrekoan bezala, Atez Atekoarekin ontzi arinak udalak biltzen ditu eta ondoren enpresari saldu.

Atez Atekoa da, beraz, alor honetan diru sarrerak dituen bakarra.

Page 18: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Sarrerak

Organikoa sailkatua bildu arren, eta konposta sortu arren, horrek ez dio udalari inongo diru sarrerarik ekartzen, oraingoz.

Suposa daiteke, iritsiko dela une bat konpost hori saldu ahal izango dena. Baina, oraingoz ez dago merkaturik.

Page 19: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Sarrerak

Atez Atekoa da diru sarrera gehien dituena. Herritarron tasez gain, beste bi alorretik ere dirua jasotzen baitu.

Page 20: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Guztira

Ohikoa (lau edukiontzi)

Page 21: Merkeena

Guztira

5. EDUKIONTZIA

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Page 22: Merkeena

Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena

Guztira

Atez Atekoa

Hiru sistemak defizitarioak dira.

Atez atekoa da hiru sistemetan merkeena.

5. Edukiontziarena da sistemarik garestiena, alde handiz. Atez atekoa baino 128.000 euro gehiago.

Page 23: Merkeena

www.zerozabor.ning.com