m)4.&6&4,6;& ’7/6;&) · 2019. 10. 17. · ibaiak eraman zituen, eta bi zelaien egoera ikusi ahal...

8
2013ko urtarrilaren 20a, igandea::: 4.251 zk. ::: www.kronika.net u kirola Bola, waterpoloa eta pelota gaur Hernanin Hernanin hiru kirol mota ikus- teko aukera izango da gaur egun guztian. Bolako talde- kako finala jokatuko da gaur Benta Berriko (Florida- Etxeberri) bolatokian, eta waterpoloa eta pelota parti- duak kiroldegian. /3 u futbola Zapore oneko puntua, Hernanik Hondarribiren kontra 0-0 enpatatu zuen atzo Hernanik, Erregionalen Ohorezko mai- lan. Partidu gogorra jokatu zuten bi taldeek. /3 u esku-pelota Ioritz Arrietak beste txapel bat; oraingoan, Mikel Goñiren kontra Arrieta gazteak beste final bat irabazi zuen ostiralean. Elgoibarko San Anton torne- oa irabazi zuen Kerman Ga- larzarekin batera, 22-11. /3 LABURRAK /2 Prentsa-oharra: hernanin zero zabor /2 KIROLAK: Waterpoloa, Bola, errugbia, Pala... /3 Agenda /7 Eskertza /7 Zilegi Eskolak: argazkilaritza ikastaroa, hiru egunez /8 gAur kronikAn Eguraldiak arnas pixka bat eman zion atzo Urumeari GaUeKo ziklogenesiari adi, atzo iluntzean giroa lasaia zen Hernanin, Urumea ibaiaren inguruetan. apenas egin zuen euri- rik atzo egun guztian eta arbeko urtegiak ere ez zuen askatu aurreko egunetan adina ur. Hori dela eta, Urumea ibaiaren maila asko jaitsi zen atzo. Gauean botatzen duena ikusita, gaur erabakiko da alerta egoeran segi edo ez. /2 DoBera euskara elkarteak eta Udal Liburutegiak elkarlane- an atal berri bat izango dute Kronikan: Literatur Txokoa. euskeraz irakurtzeko zaletasuna bultzatu nahian, hilero hile- ro liburu bat gomendatuko da, eta liburuari buruzko azalpen txiki bat etorriko da bertan. Datorren astean gomendatuko dute lehenengoa: Alter Ero, Bertol arrietarena. /7 Atal berria izango du Kronikak: Literatur Txokoa hernani ezagutuz: Usoko-errekara, otsailean, Mendiriz Mendirekin /6 Merkataritza bultzatzeko elkarteak, Ave Marian ave Maria eraikinean merkataritza bultzatzeko hiru elkar- te daude. Iñigo Martinezek (Buruntzaldeko merkataritza bultzatzeko elkartea) eta aitziber Santa Kruzek (Dendartean elkartea) azaldu dituzte merkatariek zein erronka dituzten gaur egun. /4-5

Upload: others

Post on 17-Feb-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 2013ko urtarrilaren 20a, igandea::: 4.251 zk. ::: www.kronika.net

    u k i r o l a

    Bola, waterpoloa eta pelota gaurHernanin

    Hernanin hiru kirol mota ikus-

    teko aukera izango da gaur

    egun guztian. Bolako talde-

    kako finala jokatuko da gaur

    Benta Berriko (Florida-

    Etxeberri) bolatokian, eta

    waterpoloa eta pelota parti-

    duak kiroldegian. /3

    u f u t b o l a

    Zapore oneko puntua, Hernanik

    Hondarribiren kontra 0-0

    enpatatu zuen atzo Hernanik,

    Erregionalen Ohorezko mai-

    lan. Partidu gogorra jokatu

    zuten bi taldeek. /3

    u e s k u - p e l o t a

    Ioritz Arrietak bestetxapel bat; oraingoan, MikelGoñiren kontra

    Arrieta gazteak beste final

    bat irabazi zuen ostiralean.

    Elgoibarko San Anton torne-

    oa irabazi zuen Kerman Ga -

    larzarekin batera, 22-11. /3

    LABURRAK /2

    Prentsa-oharra: hernanin zero zabor /2

    KIROLAK: Waterpoloa, Bola,errugbia, Pala... /3

    Agenda /7

    Eskertza /7

    Zilegi Eskolak: argazkilaritzaikastaroa, hiru egunez /8

    gAu r k ron ikAn

    Eguraldiak arnas pixka bateman zion atzo Urumeari

    GaUeKo ziklogenesiari adi, atzo iluntzean giroa lasaia zenHernanin, Urumea ibaiaren inguruetan. apenas egin zuen euri-rik atzo egun guztian eta añarbeko urtegiak ere ez zuen askatuaurreko egunetan adina ur. Hori dela eta, Urumea ibaiarenmaila asko jaitsi zen atzo. Gauean botatzen duena ikusita, gaurerabakiko da alerta egoeran segi edo ez. /2

    DoBera euskara elkarteak eta Udal Liburutegiak elkarlane-an atal berri bat izango dute Kronikan: Literatur Txokoa.euskeraz irakurtzeko zaletasuna bultzatu nahian, hilero hile-ro liburu bat gomendatuko da, eta liburuari buruzko azalpentxiki bat etorriko da bertan. Datorren astean gomendatukodute lehenengoa: Alter Ero, Bertol arrietarena. /7

    Atal berria izango duKronikak: Literatur Txokoa

    hernani ezagutuz:

    Usoko-errekara, otsailean,

    Mendiriz Mendirekin /6

    Merkataritza bultzatzeko

    elkarteak, Ave Marian

    ave Maria eraikinean merkataritza bultzatzeko hiru elkar-te daude. Iñigo Martinezek (Buruntzaldeko merkataritzabultzatzeko elkartea) eta aitziber Santa Kruzek(Dendartean elkartea) azaldu dituzte merkatariek zeinerronka dituzten gaur egun. /4-5

  • v m o l o t o f f ( 9 1 . 8 )

    Saio berria Molotoffirratian, igandero,elikadurari buruz

    Hernaniko Molotoff irratiak

    (91.8 FM) saio berri bat izango

    du igandero, 15:00etatik

    16:00etara. Saioaren izena da

    Elikatoff, eta izenak dioen

    bezala elikadurari buruz ariko

    dira ordubetez. yy

    v e p a - H H i

    Graduatua ateratzekoaukera, Antziolan

    Bigarren hezkuntzako gradua-

    turik ez duenak, aukera polita

    dauka urtero Antziolako hel-

    duen zentroan (EPA-HHI).

    Aurtengo matrikula ireki dute,

    eta urtarrilaren 31 arte apunta-

    tu liteke, Antziola 62an edo

    telefono zenbaki honetara dei-

    tuta: 943 33 53 18. Goizez,

    arra tsaldez eta gauez dira kla-

    seak eta idazten eta irakur -

    tzen ikasi liteke, komunikazio

    trebetasunak hobetu, lehen

    ikasitakoa gaurkotu, gradua-

    tua lortu... horrez gain, beste

    lau kurtso ere ematen dira:

    euskera, gaztelania, inglesa

    eta informatika. yy

    v G a r i n

    ‘Ttaup-Ttaup’ arraunari buruzkodokumentala, ostegunean Garinen

    Eneko Dorronsoro zumaiarra-

    ren dokumentala emango dute

    Garinen, datorren ostegunean,

    19:00etan. Arraunari buruzko

    dokumentala da. Bertatik berta-

    ra, traineru bateko bizipenak,

    eta talde oso bateko pozak eta

    penak... sufrimenduak eta emo-

    zioak... eta konpromisoa. Ttaup

    Ttaup, ostegunean, Garinen. yy

    v i p i n t Z a

    Maialen Lujanbio etaJon Maia gaurIpintzan, eta sarrerakbadira oraindik

    Bertso bazkariarekin hasiko du

    Ipintza sagardotegiak denboral-

    dia, eta aurten ere goi mailako

    bi bertsolari ariko dira:

    Jon Maia eta Maialen Lujanbio.

    Eguerdiko 14:00etan hasiko da

    bazkaria, eta txartelak badira

    oraindik, animatzen denaren -

    tzat. Deitu: 688 811 724 . yy

    «txotx! sagardotegien denboraldian ere,‘zero zabor herria’ da hernani»

    HernanIn zero zabortaldeak prentsa ohar bidezaldarrikatu du txotx denbo -raldian ere Hernani Zero Zaborherria dela.

    Hernaniko Udalak hainbatneurri hartu ditu, sagardotegidenboraldian ere Hernanikahalik eta zaborrik gutxienasortu dezan, eta ahalik etasailkatuena. «Honelako jaigiroan plastikoa da neurriz gainsortzen den hondakinetako bat.Tabernetako edariak plastikozkobasoetan zerbitzatzeko erabakiahartu zuen Udalak duela urtemordoxka bat, garai hartan

    kristalak, kristal hautsiak, bestearrisku batzuk eragiten zituelako.Baina geroztik erruz ugaritu daplastikoaren erabilpena eta,ondorioz, baita hondakinena ere.

    Plastikoaren gehiegizkoerabilerari neurria jarri nahian,Udalak tratua egin du herriko

    tabernariekin 2013ko txotxdenboraldirako. Otsailean etaapirilean, herriko tabernetan ezda zerbituko edaririk plastikozkoedalontzietan, kristalezkoanbaizik. Martxoa izaten deneztxotx denboraldiko hilabeterikjendetsuena, garai horretan

    plastikoa erabiliko dutetabernariek kristalaren ordez.Plastikoa biltzeko konpromisoatabernariek izango dute».

    Plastikozko basoak ken -tzeko erabakiarekin batera,Hernaniko Udalak oihalhaundi batzuk zintzili ka -tuko ditu Hernaniko kalee -tan Hernani, Zero Zabor He -rria diotenak, kanpotik Her -nanira datozenentzat deiga -rri. «Udalaren eta tabernarienelkarlanarekin eta herritarrenjokabide burutsuarekin, txotxgaraian ere, Hernani zerozabor Herria!». yy

    hernanin zero zabor taldeak baloratu ditu hernaniko udalak hartu dituen neurriak,txotx denboraldian zabor gutxiago sortzeko. adibidez, tabernetan kristalezko basoetan

    serbituko dute otsaila eta apirilean; martxoan, plastikozkoetan.

    DezenTe jaitsi ziren urakUrumean, atzo, egun guz -tian. egun guztian ateri izanzen eta euri falta horrekin,ibaia ren maila 1,3 metrotarajaitsi zen ereñotzuko infor -mazio puntuan. Iluntzerakoemanak zeuden euriak atze -ratu egin ziren pixka bat, etagiroa ateri zegoen Kronikakerredakzioa itxi zuenean(21:00ak aldera).

    añarbek askatu zuen ura,baina here negun baino gu -

    txiago; kau dal ekologikoazgain, ate bakarra eduki zuenirekita (23 m3 segunduko).

    Hernaniko Udalak alertaegoera man ten du egin zuen,gaueko ziklogenesiari be gi -ra. euriaz gain, haize boladazakarrak iragarriak zirengauerako, eta gaur eguerdi-arra tsaldera arte, ez du ater -tuko. arratsaldean eguzkiaikusteko aukera ere izangoda gaur.

    eguraldiaren arabera,

    gaur, ostera, eba luatuko du teegoera zein den, eta ho rrenarabera erabakiko da alerta

    egoeran jarraitu edo ez.

    Txikiziorik ez zen izan atzoerrio bazterretanatzo urak ez zuen kalterikeragin, errio bazterretan.Landare eta zubipeko urakibaiak eraman zituen, eta bizelaien egoera ikusi ahalizan zen, erabat lokaztuta.

    Dena dela, arduradunekezingo dute erabat lasaitu,gaur arriskua baitago berrizbi zelaietan ura sartzeko. yy

    Asko jaitsi ziren urak Urumean, atzoatzo euri gutxi egin zuen egun guztian, eta astebeteko mailarik bajuenera jaitsi zen

    urumea (1,3 metro, ereñotzun). iluntzean lasai zegoen giroa, ateri, ziklogenesiaren zai.

    .

    eguraldiaren arabera, gaur

    ostera ebaluatuko da

    egoera zein den, eta alerta

    egoeran jarraitu edo ez

    erabakiko da.

    22013-I-20 igandea

    hernanin zero zaBor - Prentsa oharra

    alerta naranja uholde arriskuagatik

    .

    Hernaniko udalak kaleetan zintzilikatuko ditu oihal haundi

    batzuk ‘Hernani, Zero Zabor Herria’ diotenak, txotx

    denboraldian Hernanira inguratzen direnentzako deigarri.

    Urumeak ur asko zeramakien atzo oraindik, baina azken astebeteko neurritik dezente behera.

  • Arrieta txapeldun, Elgoibarren

    PUnTU bat eta sentsazio ona.Hori da Hernanik Honda rri -bitik ekarritakoa. Lokaztutakozelaian pixu zen baloia mu gi -tzea. aurrean talde ona, sail -kapenean bosgarren dijoana,eta bikain antolatua. Lehen da -biziko minutuan antzemanzuten hernaniarrek, lana latzzegoela egin beharra, puntu -ren bat ekartzeko.

    Hernanik partidu serioa

    jokatu zuen. Lehenengo za -tian ondo eutsi, eta biga rre -nean eraso zuten Iker Do -rron sororen mutilek. Biga -

    rren zatian erabat nagusitu,eta arrisku dezente sortuzuten. Bi largero. zorte pixkabatekin hiru puntu etxera.Datorren astean errematatubehar da aste honetan ondohasia, Lagun onaki irabazita(seguru asko, zubietanjokatuko dute hernaniarrek).

    real Unionek galdu eginzuen atzo, eta Hernani liderda, bi punturen aldearekin. yy

    Enpate, Hondarribiko lokatzetan

    IorITz arrieta hernaniarrakirabazi eta irabazi segitzendu, eta ostiralean beste txa -pel bat lortu zuen, elgoi bar -ko San anton torneoan.Galdakaoko Kerman Galarzaatzean zuela, Mikel Goñihaundiari eta Txurrukariirabazi zioten, 22-11, konpli -kazio haundirik gabe.

    ez zuen misterio haun -dirik izan partiduak. Galarza

    nagusi izan zen atzekokoadroetan, eta arrietakerritmo bizi-bizia jarri zionpartiduari. Mikel Goñikklase haundiko tantoren bategin zuen, baina ez zen inoiziritsi arrieta larritzera.

    21 urte, eta elite mailanari da Ioritz arrieta, irabazilitekeen guztia irabazten.Munduko Txapelketa irabazizuen 22 urtez azpikoetan, eta

    ostiralean, beste behin era -ku tsi zuen, inoren inbidiarikgabeko pelotaria dela.

    Cisneros, azpitxapeldunBeste final bat ere jokatudute hernaniarrek asteburuhonetan. atzo, ekaitz Cisne -ro s kadeteak otañoren kon -tra galdu zuen Gipuzkoakotrinketeko finala. astigarta -rrak irabazi zion, 30-14. yy

    Aldea murriztu nahidu Hernanik Madrilen

    KaSTa atera beharko dutegaur hernaniarrek Madrilen,Cisneros taldeari irabazteko,ohorezko mailako 13garrenjardunaldian. Hiru puntukoaldea murriz teko aukeradauka Hernanik, Cisnerosekberriz, lehenengo bueltakoporrotarengatik mendekuahartzekoa.

    ez da Hernani momentugozoenean ari. Denboraldihasieran pilatu tako puntueiesker, 9garren postuarieusten dio, 22 pun turekin,eta atzetik hiru talde dauzka:

    Cajasol puntu batera, eta Lavila eta vigo 8 pun tu ra.Cisneros, behetik gora dijoa.Puntu asko egiten ditu par -tiduro baina baita jaso ere.Joko irekia du gustoko; doto -re jokatu, eta jokatzen utzi.

    Partidu parekatua esperoda gaur. Hernanik 26-24irabazi zuen Landaren, etabaloia mugitzen asmatzenbadu, min haundia egindiezaioke Cisnerosi.

    Partidua, ComplutensekoCentral zelai dotorean,eguerdiko 12:30etan. yy

    elgoibarko san anton torneoa 22-11 irabazi zuten, mikel goñi eta

    txurrukaren kontra. trinketean, kadeteetan, Cisneros azpitxapeldun.

    Ezkerretik: azpitxapeldunak, Txurruka eta Goñi; eta txapeldunak, Arrieta eta Galarza.

    zapore oneko puntua ekarri du hernanik hondarribitik: 0-0

    .

    real unionek galdu egin zuen

    atzo, eta Hernani lider da,

    2 punturen aldearekin

    3 2013-I-20 igandeak i r o l a k

    errugBia

    gaur eguerdian jokatuko dute madrilen,

    hernanik (22 puntu) eta Cisnerosek (25 puntu).

    FutBola - erregionalen ohorezko maila

    esku-Pelota

    Hernani eta Vigo joan den astean, Landaren.

    Espainiako lurralde arteko txapelketan, Euskadi 4garren,

    tartean sei hernaniar zirela. Hernaniko errugbilariak nabarmen -

    tzen ari dira maila eta txapelketa guztietan. Joan den astean,

    Hernaniko sei errugbilari Alikanten izan ziren, Euskadiko selekzioare-

    kin, Espainiako lurralde arteko txapelketan, eta laugarren postua lortu

    zuten: Nora Solano, Maialen Aranegi, Julia Casanellas, Naroa Jaca,

    Marta Tejero eta Ane Puerta (argazkiko ordenean). Valentziari 15-0

    irabazi zieten, eta Madrilekin, txapelketako irabazlearekin, 50-0 galdu.

    Kontsolazio finala 38-10 galdu zuen Euskadik Galiziaren kontra. yy

    u b o l a

    Taldeka, txapelarenbila, gaur Hernanin

    Floridako Benta Berri bolato-

    kian Gipuzkoako taldekako

    txapelketa erabakiko da, biga-

    rren eta azken tiraldian. Ber -

    tan izango dira Ur Mia, CD

    Hernani eta Elur Txori taldeak,

    Zerain faboritoa eta beste

    hainbat talderekin batera

    (09:30-11:00 / 16:00-17:30). yy

    u w a t e r p o l o a

    Bidasoa taldearenkontra, kiroldegian

    Hernaniko waterpoloko muti-

    len taldeak Bidasoa taldeari

    aurre egin beharko dio gaur,

    13:30etan Hernaniko kirolde-

    giko igerilekuan. Euskal

    Herriko bigarren mailan ari

    dira hernaniarrak, eta primera-

    ko denboraldia daramakite

    orain arte. yy

    u p a l a

    Final erdia Etxarrin,eta partiduakHernanin

    Etxarri Aranatzen jokatuko du

    Hernanik gaur, Euskal Herriko

    kluben arteko final erdia,

    11:00etan. Horrez gain,

    Euskal Herriko kadeteen ligan,

    Hernani Ck jokatuko du Gure

    Pilota (Etxarri) taldearen kon-

    tra. Kiroldegian, 11:00etan. yy

  • 42013-I-20 igandea

    Hernanin ezaguna da BerriakHernaniko Merkatari etaostalarien Elkartea, baina zer daDendartean?Gipuzkoako Merkatari elkar-teen bilkura da, herrietakomerkatari elkarteek osatzendute eta Berriak kide batgehiago da. Denera, 19 elkartebiltzen ditu. azken finean,herri bakoitzeko merkatari -tzak bere berezitasunak ditu,baina zailtasun eta arazo askoberdinak dira. Horregatikdue la 12 urte sortu zen Den -dartean eta helburu nagusie-nak dira, Gipuzkoako merka-tari txikien interesak defenda -tzea, herri merkataritza bul -tzatzea, honen onurarako hiri-gintza sustatzea eta sektorea-ren profesionaltasuna lan tzea,lehiakorrago izan daitezen.

    Zein da Dinamizazio Bulegoenhelburua eta merkataritza dinami-zatzaileon lana?Herrietako merkataritza bizi-rik mantentzea da helburunagusia. Horretarako bideezberdinak lantzen ditugu.alde batetik, ezinbestekoa daUdalaren eta merkatari elkar-tearen arteko elkarlana, etabaita beste eragileekin sortudaitezkeen proiektuak ere.Dinamizazio bulegotik saia -tzen gara, harreman horiekindartzen eta mantentzen.

    Bestetik, eusko Jaurlaritzaeta Foru aldundiarekinharremanetan gaude, proiek-tuak eta dirulaguntzak bide-ratzeko eta merkatarieieskaerak egiten laguntzeko.

    Horrez gain, bultzatzendugu, denda txikiak profesio-nalagoak izatea eta garaiberrietara egokitzea, lehiako-rragoak izan daitezen. Kon -tzientziatu egin nahi ditugumerkatariak, konturatu daite-zen bezeroen beharrek, eros-keta ohiturek eta teknologiaberriek duten garrantziaz.

    Hori guztia, bizirautea posi-ble izateko.

    Ze garrantzia dauka momentuhonetan merkatari elkarte bateanegoteak?Momentu honetan inoizbaino gehiago, merkatari txi-kien arteko elkarlana osotresna baliagarria da. ekintzaeta proiektu asko aurrera era-

    man daitezke, herrietakomerkatari eta ostalarienelkarteei esker, bakarka mar -txan jartzea ezinezkoak lira-tekeenak. Instituzioen aurre-an indar gehiago izateazgain, dirulaguntzak lortzekoaukera ematen dizu.

    Gainera, bazkide direnmerkatariek, sektoreari buruz-ko lehen eskuko informazioajasotzen dute, ikastaroak anto-

    latzen dira eta azken finean,egoera zail honetan babeshaundiagoa jasotzen dute.

    Bezeroen erosketa ohiturak askoaldatu al dira?Internet bidezko erosketakasko ari dira ugaritzen urtetikurtera. Gainera, badirudi he -rrie tatik kanpo dauden mer-katal zentru haundietan etaestablezimendu handietan

    Duela 3 urte jarri zen martxan BuruntzaldekoMerkataritza Dinamizatzeko bulegoa Hernanin, eta

    ordutik Iñigo Martinez da arduraduna. orain,

    Dendartean Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa

    sortu berri da eta aitziber Santa Kruz hernaniarra da

    bertako arduraduna. aurretik, Urola Garaiko merkata-

    ritzan aritu da lanean. Bi bulegoak ave Maria eraiki-

    nean daude, Berriak elkartearekin batera. «Horrek

    talde lana hobetzea posible egingo du, Hernani eta

    Gipuzkoako beste elkarte eta merkatarien arteko

    harremana hobetu eta zerbitzu egokiagoa eskaintzeko.

    orain talde sendoagoa osatuko dugu», diote.

    iñigo martinez eta aitziBer santa kruz merkataritza dinamizatzaileak:

    «Merkatariek kontuan izan behar dituzte, teknologiaberriak, profesionalizazioa eta erosketa ohiturak»

    Iñigo Martinez eta Aitziber Santa Kruz dinamizatzaileak Ave Maria eraikinaren aurrean. Bertan dute bulegoa, Berriak elkartearekin batera.

    .

    «merkatari elkarteei esker,

    ekintza eta proiektu asko

    aurrera eraman daitezke,

    bakarka ezinezkoak

    liratekeenak. Dirulaguntzak

    lortzeko aukera ere

    ematen du»..

  • 5 2013-I-20 igandea

    eros ketak egiten jarrai tzenduela herritarren por tzentaihaundi batek.

    Baina beste aldea ere hordaukagu, geroz eta gehiagokonturatzen gara gure ingu-ruko dendetan erosteakherriari ekartzen dizkiononurez. Jasangarritasunarenideia ere (sostenibilidad),indarra hartzen ari da etaerosketa ohiturekin zuzeneanlotuta dago: bertako produk-tuak erostea, produktuenjatorria eta kalitatea, kotxea-ren erabilera saihestea eros-ketak egiteko, plastikozkopoltsen erabilera eta sortzendiren hondakinak gutxi tzea...

    Denok egin beharko genu-ke hausnarketa bat gure ohi-turek ingurunean izan deza-keten eraginaz.

    nola egokitu behar dira merkata-riak ohitura hauetara?Gure herrietan profesionalasko dago eta benetan lanhaundia egin behar izaten duteberen denda bizirik mantentze-ko. orain arte gertutasuna eta

    arreta izan dira puntu garran -tzitsuenak. Ga rai berri hone-tan, bezeroari eskainitako arre-ta ona ematen jarraitu behardute eta orain arte landu ezdituzten aspektu batzuk lan -tzen hasi: enpresaren kudeake-ta profesionalagoa, teknologiaberri ak erabiltzea (webak, saresozialak, internet bidezko sal-menta...), ohitura berrietaraego kitutako eskaintzak...bakoitzak ezagu tzen du beresektorea eta ingurunea, etahorren arabera landu beharditu aspektu berri hauek. Pen -tsatzen dugu hori dela bizirau-teko modu bakarra. Izan ere,aldaketa asko izaten ari diramomentu honetan eta lehia-kortasuna oso haundia da.

    Merkatariek egoera berrira mol-datu behar dutela diozue eta ins-tituzioek edo udalek nola lagun-du dezakete?Garrantzitsua da merkatarienelkarteekin kolaboratzea etaproiektu ezberdinak martxanjartzen laguntzea. Horrezgain, herriguneetatik kanpomerkataritza mugatu beharda eta kaleak egokitu behardira, egin behar diren kon-ponketak eginda. Giro atsegi-na eta erakargarria sortubehar da kaleetan.

    Ze proiektu mota ari zarete lan -tzen Dendarteanetik beste herrie-tako merkatariekin batera?Momentu honetan hainbat

    proiektu ditugu esku arteaneta 2013an martxan jartzeaespero dugu: Internet bidez-ko erosketa plataforma bat,taldean erosi eta kostuakmurrizteko; bezeroen datuakkudeatzeko programa; kalita-tea merkataritzan; osagai osa-sungarriekin egindako ham-burgesa eta saltxitxen paten-tea; sektore bakoitzari zuzen-dutako prestakuntza; vendingmakinen tendentzia eta pre-zioen ikerketa… azken fine-an, herri bateko elkartearibere kabuz martxan jartzeazaila egingo litzaizkiokeenproiektuak sortzen dira.

    Esan bezala, Hernanin Berriakelkartea dugu, nola baloratzenduzue elkartearen lana?Balorazio positiboa egitendugu. Berriak elkarteak ekin -tza ugari antolatzen ditu herri-ko merkataritza indartzeko:Bezeroaren astea eta Haragifesta, stock azokak, Berriaktxartela... aurten, Ba kailaoa -ren astea ere antolatu da Uda -

    larekin elkarlanean eta osoarrakastatsua izan da. Jarrai -tze ko asmoa bada. Ho rrezgain, txotx denboraldiari babe-sa ematen dio; izan ere,Berriak, ostalari bazkide askodituen elkartea da. Hori bai,zenbait ekintza mantentzenditu urtero, baina gehiagoantolatzeko gero eta aukeragutxiago du, gero eta diru gu -txiago baitago.

    nola ikusten duzue Hernanikoegoera, denda asko itxi al dira?orokorrean, herri guztiakantzeko egoeran daude.Hernanik txarra du Donostiagertu duela eta baita Urbil etaGarbera ere. Dena dela,denda batzuk itxi badira ere,portzentai haundi bat man-tentzen da oraindik.

    orain merkealdi garaia da, mugi-mendurik ba al da Hernanin?Kontuan izan behar da, legeaaldatu egin dela eta orainbeherapenak nahi direneanegin daitezkeela, beharrezkoeskaerak eginda. Dena dela,Hernanin errespetatu egindira datak eta urtarrilaren7an hasi ziren merkealdiak.Hori bai, kolpera %50ekodeskontuak ikusi daitezke.Horrez gain, orain arte ez dainoiz Gabonetako promozio-rik egin eta aurten bai, %20kodeskontuak egin dira. Generogutxiago ere ekarri dute aur-ten dendariek, iaz asko gera-

    tu baitzitzaizkien sobran.Bezeroei dagokienean, den-dariek azaldu digute, merke-aldiak hasteko zain egondirela gauza potoloak eroste-ko. Gabonetako opariak erosidira, baina batez ere konple-mentuak eta gauza txikiak.orain, merkealdietan, askoeta asko dira berokiak etahalako gauzak erosteko apro-betxatzen ari direnak.

    Edozein merkatarik jo al dezakezuengana ala elkartekoa izanbehar du?azpimarratu nahi dugu, baz-kide izan ala ez, gustora la -gun duko diogula etortzenzai gun merkatariari, edozeingairen inguruko zalantzak ar -gitzeko edo informazioaema te ko. yy

    .

    «Geroz eta gehiago

    konturatzen gara gure

    inguruko dendetan erosteak

    herriari ekartzen dizkion

    onurez. Jasangarritasunaren

    ideia ere (sostenibilidad),

    indarra hartzen ari da»..

    .

    «Hainbat proiektu ditugu esku

    artean: internet bidezko

    erosketa plataforma bat,

    bezeroen datuak kudeatzeko

    programa, vending makinen

    tendentzia...»..

    .

    «Dendariek azaldu dutenez,

    aurten, gehienak,

    merkealdiak hasteko

    zain egon dira gauza

    potoloak erosteko»..

    Berriak elkarteak, Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, Stock Azoka antolatu ohi du urtero, martxoan eta irailean. Horrez gain: Bezeroaren Astea, Berriak txartela...

    HARREMAnETARAKO:

    ave maria eraikina.

    telefonoa: 943 33 30 49.

    emailak:

    [email protected](iñigo martinez).

    [email protected](aitziber santa kruz).

  • 62013-I-20 igandea

    H e r n a n i e z a g u t u z6 Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera baten inguruko xehetasunez osatutako atala.

    MENDIrIZ MENDI

    USoKo erreka bailaran zehar, ibilal-dia antolatu du Mendiriz Mendi elkar-teak, otsailean. Hernani ezagutuz eki-menaren barruan izango da. Latxeauzotik ezkerrera dagoen bailarankokatzen da Usoko erreka, eta Herna -ni, Donostia eta errenteriako lurretandago. Latxen hasi eta amaitzen denibilbide honetan, erreka honen arrohidrografiko osoa inguratuko dute.

    Ola zaharraren arrastoakBailararen sarreran, erreka alboan,Txirrita bertsolari ezagunaren jaiole-kua izan zen baserria dago, bailararasartu nahi duen edonori ongi etorriaeginez. Bertan ere, garai bateko olazaharraren arrastoak aurkituko ditu-gu. arrasto guzti horietatik ondoenkontserbatuta dagoena tximinia da;oraindik tente irauten du. olan alko-hola, ozpina, brea eta egur ikatzaekoizten ziren. olak funtzionatzekobehar zuen indarra, errota baten bidezlortzen zen eta bertara urak eramatenzituen kanala oraindik ikusi daiteke.elektrizitaterik gabe, olaren ekoizpenakanal honek eramaten zuen, urarekikomenpekotasun osoa zeukan.

    Iraganeko eta etorkizuneko pagadiakIbilbide honek Hernaniko kasko urba-noa, ereñotzu auzoa eta Usoko erreka-ko bailararen ikuspegi bikainakeskaintzen dizkigu. aginagamendi,Urdaburu eta Igorin bezalako men-diak igotzeko eta bertatik ikustendiren bistez gozatzeko aukera dago,ibilbidetik irten eta metro gutxi batzukeginez. Horrez gain, ibilbide osoanpagadi ederrak eta estazio megalitikoaberatsak ezagutzeko aukera izangodugu. azpimarratu behar da bailarahainbat fauna eta flora espezie meha -txaturen bizileku dela.

    azerilepoan eta Pagosardeko atse-denlekuaren inguruan gure arbasoekikatza lortzeko erabiltzen zituzten pagomugarratu zaharrak ikusteko aukeradago. Pago mugarratu horiek euskalHerrian, eta bereziki Urumeako baila-ran, urteetan zehar basogintzak izanzuen garrantziaren lekuko dira. Pagozahar horiekin batera etorkizuneanpagadi bikaina izango den pago gazteenlandaketa dago. Gune txikian, inguruhauetako pagadien iragana eta etorkizu-na ikusteko aukera bikaina beraz.

    Anfibioen iraupenerako lekuaMalmazarko putzua, ezinbestekoa dengune heze txiki bat dugu, euskalHerriko hainbat espezie anfibioen irau-penerako; adibidez, Uhandre palma-tuarentzat. Bere tamaina txikia ikusirik,norbaitek pentsa dezake ez duela inon-go funtzio ekologikorik, baina okerdago. Horrelako gune heze eta putzusare bat berreskuratzeko lan handia

    egin da, gure inguruko anfibioen super-bizipenean laguntzeko derrigorrezkoakdirelako. Beraz ongi tratatu beharrekoespazio biologikoak dira.

    Igoin-Akola estazio megalitikoaIgoin-akola estazio megalitikoa Her -nani, astigarraga eta Donostiakolurre tan zehar zabaltzen da. estaziomegalitiko honek Hernaniko udale-rrian 7 trikuharri ditu. Multzo Monu -mentalaren kategoriarekin Kalifikatu -riko Kultur ondasun bezala izendatuadago. Hernaniko Sagastietako Lepoa Iizeneko trikuharria da ondoen kon -tserbatuta dagoena.

    akolako baserriko lurretan, akola -ko sarobearen erdiko harria zena, orain-dik ondo kontserbatzen da. alkatxu -rain go arta-mugarria garai batean ingu-ruan zegoen sarobe baten aztarna da.egun errepidea eta baserriaren arteanaurkitzen den ur-askaren parte da.

    Ibilbidearen deskribapenaLatxetik abiatu eta metro batzuk errepi-detik egingo ditugu abilats baserri alde-ra. Bere albotik igaro eta Txa bo lategi ba -serrira igoko gara. Bertara iritsi bainolehen eskuinera geratzen den pista hartubehar da. Beti gora eginez azerile po rainoiritsiko gara. Bertatik agina mendikopuntara igotzeko aukera dago, gailurraehun metro eskasera geratzen baita.

    azerilepotik artegietako gainerahurbildu eta bertan dagoen pista jarrai-tuz, Lizarregiko lepora hurbilduko gara.Hemen Urdaburu iparraldeko magale-tik doan pista jarraituz Pagosardekoatsedenlekura iritsiko gara. Indarrakberritzeko leku aproposa. Pistari jarrai-tuz, angeliturriko iturriaren albotik

    igaro ondoren Malmazarko putzuraigoko gara. Putzutik ekialdera egingodugu, maldan behera pago artetik, bide-zidor batekin topo egin arte. Hori jarrai-tu eta apur bat aurrerago pista bateanbihurtzen da. Pistari jarraituz berehalagara Bentatxuri baserrian.

    Baserri albotik pasa ondoren zemen-tuzko pista zeharkatu eta aurrean dago-en pista hartuko dugu. Pista honekIgoringo lepora gerturatuko gaitu. Lepohorretan eki aldera egin behar da eta bi -dezidorrari jarraituz gainez gain, ako -lako lepotik eta akolatxarako tontorretikigaro ondoren, Saratsetako lepora iritsiko

    gara. Bertan norabidez aldatu eta mende-baldera, aldapa behera egin behar da pis-tatik. Horrela akolako atsedenlekura iri -tsiko gara. atsedenlekutik atzera metrobatzuk egin ondoren, hiru bidek osatuta-ko bidegurutze bat topatuko dugu. ez ke -rrekoa hartu behar da. Bidea aldapabehe ra jarraituz alkatxura baserrira iri -tsiko gara. Hemen ereñotzura jaisten denzementuzko pista hartu eta aldapa behe-ra metro batzuk egingo ditugu Usokoerre kara doan pista topatu arte. zemen -tuzko pista horretara iristean, segituan,eskuinean, bidezidor bat ikusiko dugu.Bertatik, Latxe auzora iritsiko gara. yy

    Usoko errekan barrena, itzulia

    Urdaburuko tontorra . Ib i lb idean zehar bada aukera tontorrera igotzeko.

    l Distantzia: 12 Km.

    l Denbora: 4 ordu.

    l Desnibela: 400 m.

    l Gailurrik altuena:arritxietakogaina (370 m);bidetik apur bat desbideraturik ordu erdiko tarte barruanUrdaburu (600 m) gailurraegiteko aukera dago.

    l Zailtasuna: zailtasun berezirik gabekoa

    l Beharrezko materiala: mendi-ko ohiko material arrunta.

    l Nola iritsi: Goizuetara doanerrepidea hartu, ereñotzuzeharkatu eta 500m aurrera-go, Latxe auzoan aparkatu.

    Mendiriz Mendikotsailaren 17an egingo duirteera hau.

    Datu interesgarriak

  • 7 2013-I-20 igandea

    doBera - udal liBurutegia - literatur txokoa

    Atal berria Kronikan, euskerazkoliburuak gomendatzeko

    literatur txokoa izena du atal berriak eta datorren igandetik aurrera

    izango da martxan. udal liburutegiak ‘alter ero’ liburuari buruzko

    komentarioa egingo du, hasteko. herritar guztiei irekia da.

    eUSKeraz idatzitako libu-ru bat irakurri berri duzu etagainerakoei gomendatunahi ko zenieke? Kro nikakhorretarako bidea emangodu datorren igandetik aurre-ra. Do be ra euskara elkarteaketa Udal Libu rutegiak elkar-lanean, atal berri bat sortudute: Literatur Txokoa. Ber -tan, euskeraz idatzitako libu-ruak go mendatzeko aukeraizango da.

    «Helburua, euskeraz irakurtzea eta parte hartzeabultzatzea»edozein herritarrek hartudezake parte egitasmo hone-tan. Hala azaldu dute antola -tzaileek: «ez dute adituekegindako iruzkinak izanbeharrik. euskeraz idatzitakoliburu bat gustatu bazaizu,gomendatzera animatzen zai-tugu. nahikoa da idaztea zesentitu duzun, ze gustatu zai-zun...». Izan ere, helburuahonakoa da: «herritarrek eus-keraz irakurtzea bultzatunahi dugu eta baita partehartzea ere», diote.

    Hilabetean behin, KronikanLiteratur Txokoak hilabetero-

    ko maiztasuna izango du. Kro -nikan argitaratuko da, igan-dez, 7garren orri honetan.

    Datorren igandean, haste-ko, Udal Liburutegiak egingodu iruzkina. Bertol arrietarenalter ero liburua gomendatu-ko du.

    800 karaktereIruzkinak edo gomendioak800 karaktere inguruko idatzi -ak izango dira eta helbide ho -netara bidali behar dira: [email protected]. egilearen izen-abizenak jarri behar dira. yy

    Euskeraz idatzitako edozein libururi buruzko gomendioak izan daitezke.

    7 Asteko agenda

    U r t a r r i l a k 2 1 , a s t e l e h e n a :

    w Zilegi Eskola: argazkilaritza ikastaroa. antolatzailea:aeK euskaltegia. Hizkuntza: euskera. aeKn, 19:00etan.

    w Erakusketa: Maketa erakusketa. egilea: SerafinHernandez. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.

    U r t a r r i l a k 2 2 , a s t e a r t e a :

    w Erakusketa: Maketa erakusketaren azken eguna.egilea: Serafin Hernandez. Biterin, 18:00etatik20:00etara.

    w Gazte Txokoa: zigilu tailerra.

    U r t a r r i l a k 2 3 , a s t e a z k e n a :

    w Gazte Txokoa: zigilu tailerra.

    U r t a r r i l a k 2 4 , o s t e g u n a :

    w Gazte Txokoa: Wii.

    U r t a r r i l a k 2 5 , o s t i r a l a :

    w Gazte Txokoa: Pizza tailerra.

    U r t a r r i l a k 2 6 , l a r u n b a t a :

    w Bigarren Eskuko Azoka: atsegindegin, 10:30etatik13:30etara.

    w Gazte Txokoa: Topagunea.

    U r t a r r i l a k 2 7 , i g a n d e a :

    w Gazte Txokoa: Kutxa espaziora irteera.

    ESKERTZA

    Jose Mª Etxeberria Olanourtarrilaren 4an hil zen, 89 urte zituela

    - Goian bego -

    jose mariren emazteak, seme-alabek eta gainerako ahaideek eskerrak eman nahi dizkizuegu modu bateraedo bestera gure ondoan izan zareten guztiei eta baitaelizkizunetara etorri zineten guztiei ere.

    ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin 2013ko urtarrilaren 20an

    =

    Eskelakeskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

  • IUrre Salaberria, Bartzelo -nan eta Bilbon aritu da argaz-kilaritza ikasten. Mundu ho -rretan lanean ibili arren, orainhezkuntza alorrean murgil -tzen ari da, «argazkilaritza,bideoa eta bestelako arte dizi-plinak hezkuntza bide bezalaesperimentatuz», dio.

    Argazkilaritza ikastaroa emangoduzu bihartik hasita. aeK euskaltegiak antolatzendituen zilegi eskolaren barru -an egingo ditugu saioak etaargazkilaritza eta euskera sus-tatzea dugu helburu nagusi.Bertara nahi duen guztia ger-turatu daiteke. oinarrizkokontzeptuak landu eta prakti-kan jarriko ditugu. Gogoa etailusioa, besterik ez dugu behar.

    Zein atal landuko dituzu?Saio bakoitzean, gai bat lan-duko dut: lehenengoan, ar -gaz ki kamararen erabileranmurgilduko gara; bigarrene-an, argiaren garrantziaz jabe-tuko gara; eta hirugarrenean,plano motekin eta konposi-zioarekin bukatuko dugu.

    Teorian ikasitakoa praktikan jartze-ko aukera izango al dute ikasleek? Bai, saio bakoitzean bi atalaklanduko ditugu eta praktikakgarrantzi haundia izango du.Bertan, benetako arazoei aurreegin eta elkarren artean argaz-kilaritzaz gozatzen saiatuko ga -ra. arlo teorikoaz gain, bestela-ko erronkak planteatzen saiatu-ko naiz beti ere saioak erakar-garriagoak izan daitezen.

    Praktikarako norberak bere kama-ra eraman behar al du?Hori da, dena den, norbaitekkamararik ez badu, ez da ezergertatzen. Ditugunekin mol-datuko gara. argazkilaritza,beti ere, bakarkako diziplinabezala ulertu arren, taldeakere garrantzi haundia du etahemen ere, taldean zeinbakarka ibiliko gara.

    umeentzako sormen tailerrak ereematen dituzu.Bai umeekin eta gazteekin ari -tzen naiz. orain esaterako,ere ñotzun hasteko asmoa du -gu, beraz animatu nahi duenaazaldu daiteke. 6-10 urte bitar-tekoentzat izango da eta larun-batetan egingo ditugu saioak.

    Zer dira zehazki sormen tailerrak,zer lantzen duzu tailer horietan?Sormen tailerretan “imajina-

    zioa” edo “kreatibitatea” lan -tzen dugu, musika, antzerkia,bideoak, argazkiak eta bestela-ko arte diziplinen laguntzaz.Beti ere, gai bat izaten duguhizpide, ez ditugu eskulanitxiak egiten. Hau da, helburuada, arazo edo gai ezberdinenaurrean irtenbide ezberdinakbilatzea, bakarka zein taldeka.Honela, ez dugu arteaz baka-rrik hitz egiten; artea erabil -tzen dugu bestelako gaiaklantzeko. Gaur egungo gizarte-an hau beharrezkoa dela iru-ditzen zaigu. Honela, moduludiko batean bestelako gaiakjorratzen ditugu, errealitateajasotzeko bide berriak irekiz. yy

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: A. Arbelaitz, E. Zeberio, E. Agirre, K. Garmendia, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11. % 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2013ko urtarrilaren 20a, igandea::: 4.251 zk. ::: www.kronika.net

    GAUR

    eGur

    alDi

    a

    BIHAR Atsedenik ez, bihar ere. Euriazarra-zarra botako du goiz par-tean, eta arratsaldean atertze-ra. Mendebalak zakar astindu-ko ditu bazterrak eta hotz egin-go du. Min.6º / Max.10º.

    (eu

    ska

    lme

    t)Atertzera egingo du gaur, baina

    goiza oraindik zakar xamarra

    izango dugu, ipar-mendebalak

    gogor joko baitu. Arratsaldean

    ateri. Min.6º / Max.11º

    v iraGarki merkeak v

    «Oinarrizko kontzeptuak landueta praktikan jarriko ditugu»

    xabier salillasekin korrika,Wukroren alde

    Iurre Salaberria.

    aekk antolatuta, iurre salaberria argazkilari hernaniarrak argazkilaritzariburuzko ikastaroa emango du. Bihar hasi eta datozen hiru astelehenetan

    izango da, 19:00etan, aekn. Bihar ere, izena eman daiteke.

    Bihartik igandera bitarte, 700km egingo ditukorrika xabier salillasek, Wukroren alde, etaherritarrei dei egiten diete parte hartzeko.

    & telefonoak l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 092 l DYA: 943 464622 l Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    l Anbulatorioa: 943 006666 - 943 203020 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    9 farmaZiak l Egunez: Aguado ASTIGARRAGA - Nagusia, 21 - 943 550327 l Gauez: Aldabe Perkaiztegi 8 (Antziola) - 943 336022

    argazkilaritza ikastaroa - iurre salaBerria argazkilaria: ultraFondoa - hernani Wukrorekin

    ArgAzkilAritzA ikAstAroA:Egunak eta lekua: urtarrilak 21, 28

    eta otsailak 4. AEKn, 19:00etan.

    Prezioa: AEKko ikasleek, doan;

    gainerako herritarrek 15 euro.

    izena emateko:

    [email protected]; 607 592 864.

    Jaunartzerako soinekoa salgai. Klasikoa, manga luzea eta 16 taila. Egoera onean.

    Deitu: 659 697 269

    30 urteko neska naiz eta logela bila nabil pisu konpartitu batean. Deitu: 606 642 161

    ETXEko konPonkETAk egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak

    ere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

    iñigo royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    XaBIer Salillas ultrafondo-ko korrikalari hernaniarrak700 kilometro egingo ditukorrika Hernani WukrorekinonG-GKearen alde. Bihartikhasi eta igandera bitarte,zazpi egunez egingo dukorrika Sagastialdeko atletis-mo pistan. egunero, 100kmegingo ditu.

    Salillas ez da bakarrik ari-tuko, Hernaniko talde ezber-dinen eta zenbait norbanako-ren laguntza ere izango du,tarte batzutan berarekinkorrika egiteko animatu bai-tira. Dena dela, oraindikbada aukera apuntatzeko etaherritarrei dei egiten dieteizena emateko. nahi den

    orduan eta nahi den adinaegin daiteke korrika. Dirulaguntza emateko ere egindute deia.

    Izena emateko: 625 703 656.

    Hernaniko talde ugari etapertsonaia ezagunakHernaniko talde ugarik emandute izena dagoeneko: erre-montista taldea (endika Barre -netxea hernaniarra tarteandela), Musika eskolako kide ak,emakume korrikalariak, Udalgobernu taldea, Men di rizMendi, Kronika eta Dobe ra...

    Horiez gain, pertsonaiaezagunak ere izango dira:Porrotx eta Mari Motots,oscar Terol, Cabestany... yy