euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/euskeraren...

30
Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean Iziar Basterretxea Deustuko Unibertsitatea “Gaur egun gizartean eragitea eta emaitza positiboak lortzea ezi- nezkoa da, modu isolatuan jardunez gero. Erakundeak, ekonomiak eta gizarte osoak gero eta elkarri lotuago dauden honetan, gure ekin- tzek beste zenbait ekintzatan eragina sortzen dute, eta beste batzuena jasotzen, nahiz elkarrengandik oso urruti dauden ekintzak izan. Horregatik, gaurko gure munduan, gure lanlekuan eragina nola sor- tu litekeen pentsatu aurretik beste galdera sakonago bat egin behar diogu, ezinbestean, geure buruari: gizarte global baten bizitzeak zer dakar berekin?” 1 Azken galderak sortu dizkidan gogoetak azaldu baino lehen, zehaztu ditzadan lan honen mugak eta helburuak. Lan honen ikuspegia soziala da, ez linguistikoa. Hizkuntzaren edo hiztunen berezitasunak ez ditu aztertuko, ez eta hizkuntzaren erabile- 43 1 Senge, Meter. M. (2003): “Creating desired futures in a global society”. Hono- ris Causa Doktore izendatzeko ekitaldiko hitzaldia. Bilbao. Deustuko Unibertsita- tea. 35. or.

Upload: others

Post on 21-Jan-2021

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Euskeraren erabilera munduglobalizatu batean

Iziar BasterretxeaDeustuko Unibertsitatea

“Gaur egun gizartean eragitea eta emaitza positiboak lortzea ezi-nezkoa da, modu isolatuan jardunez gero. Erakundeak, ekonomiaketa gizarte osoak gero eta elkarri lotuago dauden honetan, gure ekin-tzek beste zenbait ekintzatan eragina sortzen dute, eta beste batzuenajasotzen, nahiz elkarrengandik oso urruti dauden ekintzak izan.Horregatik, gaurko gure munduan, gure lanlekuan eragina nola sor-tu litekeen pentsatu aurretik beste galdera sakonago bat egin behardiogu, ezinbestean, geure buruari: gizarte global baten bizitzeak zerdakar berekin?”1

Azken galderak sortu dizkidan gogoetak azaldu baino lehen,zehaztu ditzadan lan honen mugak eta helburuak.

Lan honen ikuspegia soziala da, ez linguistikoa. Hizkuntzaren edohiztunen berezitasunak ez ditu aztertuko, ez eta hizkuntzaren erabile-

43

1 Senge, Meter. M. (2003): “Creating desired futures in a global society”. Hono-ris Causa Doktore izendatzeko ekitaldiko hitzaldia. Bilbao. Deustuko Unibertsita-tea. 35. or.

Page 2: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

ra sustatzeko baldintza linguistiko/soziolinguistikoak ere. Azterlanhonek testuinguruan ipiniko du begirada: gaur egun munduko edo-zein pertsona bizi den gizartearen berezitasunak, zeintzuk dira? Zeraukera, aldaketa, oztopo... sortzen dira hizkuntza jakin bat erabiltze-ko ala ez erabiltzeko? Zein dira gizartearen kontuan hartu beharrekoezinbesteko ezaugarriak?

Modernitatea eta globalizazioa dira aurkeztuko ditudan kontzep-tu nagusiak. Giza zientzietan oso kontzeptu eztabaidatuak direnarren, oro har aitortzen zaizkien oinarrizko ezaugarriak aukeratuditut, zeren eta nire lehen helburua kontzeptuak eurak argitzea bainokontzeptuoi atxikitzen zaizkien berezitasunek euskararen erabileransortu ditzaketen ondorioez hausnartzea baita.

Beraz, fenomeno horiek ulertzeko eta definitzeko modu desberdi-nak hartuta ondorio desberdinetara helduko garen ustetan, hortxeazterlan honen bigarren helburu nagusia: iritziak eskaini eta eztabai-dari bidea ematea.

1. MODERNITATEA

1.1. Klasikoen Ikuspegia

Zentzu orokorrean, modernitatea esaten zaio Europan gizarte feu-dalaren ostean hasi zen mugimendu historiko eta kulturalari. Bere bere-zitasunak eta aurreko gizarteekiko ezberdintasunak aztertzeko, ikuspe-gi ugari izan dira historiaren, politikaren zein gizartearen aldetik.

Soziologian klasikotzat jotzen diren egile nagusiek Modernitateaizan dute aztergai, bakoitzak haren muina definitzeko iritzi ezberdinaeman duen arren. Horrela, bada, K. Marxen ustetan modernitatea sis-tema kapitalistak eratzen zuen; M. Weberren ustez arrazionaltasunarenhedapena zen modernitatea, eta harekin batera burokraziaren eta era-

44

Iziar Basterretxea

Page 3: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

kundeen nagusitasuna; E. Durkheimen ikuspegian, berriz, modernita-tearen berezitasun nagusia lan-banaketaren hedapenak sortutako elkar-tasun organikoa zen, elkartasun hau beste bi ezaugarriri lotuta agertzenzelarik: taldearen kontzientziaren ahulezia, eta bestetik anomia edo arauzuzena ez ezagutzea, eta honek sortzen duen ziurtasun eza2.

Klasikoa ere bada Tonniesek 1887an Gemeinschaft und Gesellschaftliburuan egin zuen azterketa. Horren arabera, Modernitateak Komuni-tatetik Gizarterako aldaketa dakar. Ondoko taulan ikus daiteke aldake-ta ez dela kuantitatiboa bakarrik baizik eta, batez ere, kualitatiboa3.

KOMUNITATEA GIZARTEA Gemeinschaft Gesellschaft(talde primarioak) (talde sekundarioak)

Hastapena Borondate naturala Borondate arrazionala

Gizabanakoa Helburua bere Bitartekoa, helburuak osotasunean lortzeko

Zuzenbide modu nagusia Familiakoa Kontratuzkoa

Oinarrizko harremana Laguntasuna, ahaidetasuna Hartu eta eman. Kalkuluarrazionala

Kontrol sozial mota Ohiturak, erlijioa Legeak, iritzi publikoa

Maitasunezko osagarria Oinarrizkoa Indiferentea

Lan-banaketa Txikia Funtzionala eta konplexua

Talde paradigmatikoak Familia Bankua, Eliza Herrixka Hiria, Estatua

45

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

2 K. Marx (1867): El Capital; E. Durkheim (1893): La división del trabajo social;M. Weber (1922): Economía y sociedad; idazlan horietan azaltzen dira aipatutakoikuspegiak. Lehenengo argitalpenen datak ematen ditut.

3 Aurkezten den taula González-Anleo, Juán (1994): Para comprender la sociolo-gía. Estella (Navarra) Editorial Verbo Divino (3. argitalpena), 134. orrialdean ikusdaiteke. Baita ere, euskaraz, Horton & Hunt (1994): Soziologia. Bilbao. EuskalHerriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 185-188 or.

Page 4: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Komunitatean: harreman gehienak pertsonalak edo usadiozkoakdira; taldea eta taldearen interesak gizabanakoarenenak bainogarrantzitsuagoak dira; taldeek pertsonaren alderdi eta beharrizanguztiak asetzen dituzte; pertsonen bizitzak aurreikusi egin daitezke,lehenagotik finkatutako ziklo batean kokatzen direlako. Komunitatetradizional hau ordezkatzera dator kontratuko gizartea.

Kontratuko gizartean: ez dira garrantzizkoak ez maitekortasunpertsonala ez eta ohiko eskubide edota betebeharrak; pertsona etabere interesak taldearenak baino garrantzitsuagoak dira; pertsonabaten bizitza-beharrak asetzeko antolamendu ezberdin asko dirabeharrezkoak; gizabanakoek planifikatu behar dute euren bizitza,berau ez baitago aldez aurretik erabakita; pertsonen arteko harrema-nak negoziaketa bidez eraikitzen dira eta idatzizko akordioetan zehaz-ten dira.

1.2. Gaur egungo ikuspegia4

Gai honen inguruan egun diharduten soziologoen artean Ant-hony Giddens dugu5. Bere ustez, mundu modernoa kontrol barikdoan mundua da. Bertan aldaketa soziala gero eta bizkorrago gerta-tzen da, eta sakonago eragiten die lehenagoko portaera-molde sozia-lei.

46

Iziar Basterretxea

4 Teoria soziologikoaren historian modernitatearen eztabaidei buruzko aurkez-pen orokorra ikusteko, Ritzer, G. (2002): Teoría sociológica moderna. Madrid.McGraw-Hill/Interamericana de España. 519-557 or. Interesgarriak ere badiraBeck, U. (1998): La sociedad del riesgo. Hacia una nueva modernidad. Barcelona.Paidós. Berger, P.&Berger, B. & Kellner, H. (1979): Un mundo sin hogar.(Moderni-zación y conciencia) Santander, Sal Terrae.

5 Aurkezpen honetarako lan hauek erabili ditut: Giddens A. (2000): Un mundodesbocado. Los efectos de la globalización en nuestras vidas. Madrid. Taurus. Eta,(1995) Modernidad e identidad del yo. El yo y la sociedad en la época contemporánea.Barcelona. Península.

Page 5: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Egile honen arabera, hiru dira bizitza sozial modernoaren bizkor-tasuna azaltzen duten osagarriak: lehenengoa espazioa eta denborarenarteko banaketa, bigarrena erakunde sozialen desiltzapena (desenclave),eta hirugarrena erreflexibitatea. Ikus ditzagun, labur bada ere, banan-banan.

• Espazioa eta denboraren arteko banaketa. Ikuspegi sozial batetikargi dago denbora eta espazioa gauza ezberdinak direla, bainamodernitatearen aurreko gizarteetan biak (noiz eta non) ager-tzen ziren erabiltzen zituen komunitatearen kokapenarekin lotu-ta. Egia da kultura guztietan denbora neurtzeko eta espazioakontrolatzeko moduak (egutegiak eta mapak) landu direla, bai-na pertsona gehienentzat espazioa zein lekua euren egunerokobizitzaren lekuagaz eta zereginekaz lotuta egon dira.

• Modernitatean, aldiz, norberaren lekuarekiko lotura hori apurtuegiten da eta espazioa zein denbora “hustu” egiten dira. Ondo-ren, hainbat modutara bete daitezke. Horren adierazle diramundu osoko ordutegia eta munduko mapak. Gaur egun mun-duko biztanle guztientzat “lehena” edo “historia” dioguna, zelanedo halan, bat bakarra da, eta berdin gertatzen da denborarekinere. Esaterako, XXI. mendea denontzat da esanguratsua; munduosoko albisteak berehala heltzen zaizkigu, berdin dio “non” ger-tatu diren; ikasi ere on line egin dezakegu, berdin dio “non” eta“noiz” egin nahi dugun, eta ikasketari guztiak egon daitezke lekuzein une ezberdinetan; lehen “iluntzean” oheratzen ginen, orainaldiz “hamarretan”; lagunekin “bazkalostean” gelditu beharrean“lauretan” gelditzen gara, … eta horrela bada, Tarzanek “makil-txu bien gerizpeek bat egiten dutenerako bueltan izango naiz”esaten zueneko sasoia urrun da, urruntasun espazio-denboraz-koa.

47

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

Page 6: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

• Erakunde sozialen desiltzapena (desenclave). Hau da, giza harre-manak ere “deslekuratu” egiten dira. Prozesu honetan beste biprozesuk ere parte hartzen dute: seinale sinbolikoak eta sistemaexpertoak, biak ere biak sistema abstraktuak dira.

• Seinale sinbolikoen adierazle nagusia dirua da, Giddensen esane-tan, diruaren bidez edozeinegaz eta edonon finkatu daitezkeelakoharremanak, dirua aldi berean egon litekeelako gure kontuan etabeste batzuenean, etorkizunean irabaziko dugun diruari eskergaur bertan lor dezakegulako zenbait gauza,...

• Beste alde batetik, sistema expertoak ditugu. Sistema hauek gizar-te-bizitzaren arloetako bakoitzari dagokion jakintza-sistemakdira, eta norbanako batengandik beste batengana transmititulitezkeen prozedura-arauen menpe daude. Sistema hauen berezi-tasun nagusia zera da, euren balioa, onarpena eta egokitasuna ezdagoela, ez praktikatzen dutenen kontrolpean, ez eta bezeroene-an ere. Gaur egun sistema horiek inguraturik bizi gara: osasuna,hezkuntza, jatekoa, arropak, irakurketak, musika, antzerkia,kirola... bakoitzak bere sistema expertoa du, eta gure bizitzarenalde guztiak guk kontrolatzen ez ditugun erabaki eta funtziona-mendu-sistemek zeharkatzen dituzte. Argi gera dadila sistemahauek ez direla gure bizitzaren kanpo-inguruetan kokatzen, bai-zik eta barru-barruraino heltzen, eta hortaz gure ni gordeena ereantolatzen zeresana dutela.

• Bestetik, sistema hauek konfiantzagaz oso lotuta daude. Kon-fiantza, neurri baten fedearen antzera ulertuta: ezin ditugu siste-ma horiek ikusi, baina sinetsi egiten dugu eurengan, eta ni-arenziurtasunarekin lotzen dira. “Medikuak esan badu…”, edo abo-katuak, monitoreak, bankuak... Adibide gisa, pertsona bat bainogehiago ezagutzen dut VISA txartela erabiltzen ez den herrialde-etara bisitan ere joan nahi ez duena, horrelako lekuek ez dietela-ko konfiantzarik sortzen: “edozein gauza gerta dakizuke horrela-

48

Iziar Basterretxea

Page 7: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

ko leku batean” diote. Jakina, “edozein gauza” “edozein lekutan”gerta dakizuke, baina modernitatearen ni-aren ziurtasuna erahorretako iltzeek josten dute.

• Erreflexibitatea. Espazioa eta denboraren arteko banaketak, gehierakundeen desiltzapenak, tradizioetatik askatu du modernitatea-ren eguneroko bizitza. Modernitatean, egiteko moldeak ez daudealdez aurretik emanda, aldiz, pertsona bakoitzak aukeratu beharditu, eta aukeraketa horregaz lotzen du erreflexibitateak, hots,ezagutza eta informazio berrien eraginez bizitzaren alde guztiaketengabe pentsatu eta birpentsatu behar dira. Honek, arinagoazaldutako konfiantza fenomenoaren aurka, etengabeko beldurraeta zalantza sortzen ditu ni modernoarengan. Konfiantza–ziurta-suna eta arriskua–zalantza modu berezian eta esanahi bereziezematen dira modernitate-aroan. Giddensen berbetan, “Behinagertuta, modernitatearen eta sakoneko zalantzaren arteko harre-man osoa ez da filosofoentzat bakarrik kezkagarria izango, gizakiarruntarentzat ere beldur existentzialaren iturri da”6.

Gainerako zenbait ikuspegik, modernitatearen ezaugarriak adie-razteko beste kontzeptu batzuk aipatzen dituzte, hala nola Aniztasu-na eta Sekularizazioa 7.

49

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

6 Ibidem (1995) 32. or. Erreflexibitatearen ideiarekin lotuta bi kontzeptu berei-zi behar dira: “arriskua” eta “peligroa”. Modernitatearen “arriskua” ez da ohiko gizar-teen mehatxu edo “peligroak” bezalakoa. Modernitate aurreko gizarteetan bizitzaaldez aurretik eratuta zegoen eta gertakizunen harira sortzen ziren desorekak onar-tu egiten ziren, naturaltzat hartzen zirelako, baina ez zegoen aldez aurretik finkatu-tako helburuekiko erreferentziarik. Modernitatean, aldiz, etorkizuna aurreikusi egi-ten da, norbanakoak aldez aurretik aukeratutako helburuak eta itxaropenak ditu,eta hortaz, arriskua, lortu nahi den etorkizun horrekiko arrakastarekin lotzen da.Arriskuaren ideiari buruz ikusi 4. oharrean aipatutako Beck, U. La sociedad del ries-go izeneko liburua ere.

7 Puntu honetan Velasco, D. (1997): Pensamiento político contemporáneo. Bil-bao. Universidad de Deusto. 67-75. or. Eta Bell, D. (1977): Las contradicciones cul-turales del capitalismo. Madrid. Alianza Universidad, erabili ditut gehien bat. Alda-

Page 8: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

• Aniztasuna. Modernitatearen aurreko gizarteetan moral bakarrazegoen, oinarri erlijiosotik sortutako morala, eta gizartean dife-rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamenduaerabat onetsita zegoen, kide guztiek partekatzen zuten mundua-ri buruzko ikuspegi bakar hura. Aniztasuna kanpoan zegoen,hau da, gizatalde guztiek ezagutzen zituzten gauzak ezberdin egi-ten eta ulertzen zituzten beste talde batzuk, eta hortik sortzenzen talde ezberdinen arteko elkarbizitza arautzearen beharra.Baina gizarte modernoetan aniztasuna kanpoan eta barruan erebadago, mundua ikusteko modu bakarra desegin delako, etamodu horri eusten zioten erakundeen garrantzia ere bai. Gaur-ko munduari buruzko ikuspegia norberak landu behar du etahorrek gizartea ikusteko modu ezberdinetara darama, eta ondo-rioz, ezberdintasunak kudeatzeko beharra talde barrura ere bada-tor.

• Sekularizazioa ulertzeko hainbat modu dauden arren guretzatinteresgarriena zera da, arloen bereizketara daramana, hau da,giza ekintza gauzatzean sortzen diren arloak bereiztera darama-na. Ekintza-arlo bakoitzaren autonomia eta berezko arrazional-tasunaren garapena bultzatzen duen sekularizazioa dugu hizpide.Politika, Ekonomia, Kultura eta Erlijioa, bakoitza printzipio edoardatz baten inguruan antolatzen da. Prozesu honen lehenengopausoa Estatua eta Elizaren arteko banaketa izan zen, eta horre-gatik erlijio-askatasunari esan izan zaio lehenengo askatasuna.Lehen banaketa hartatik abiatu eta zientzien eta tekniken gara-penaren eskutik, beste arloak ere banatuz joan dira.

50

Iziar Basterretxea

keta hauetaz ikus ere Touraine, A. (1994): ¿Qué es la democracia?. Madrid, Temas deHoy. Liburu honetan Tourainek hedatu egiten ditu 1993an Crítica de la moderni-dad, (Madrid, Temas de hoy) lanean landutako gaiak.

8 Ibidem. Bell, D., 23-26. or.

Page 9: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Ildo horretan sakonduz, D. Bellek8 hiru arlo nagusi nabarmentzenditu gaurko gizartean:

• Lehenengo arloa teknoekonomikoa da, berau gorpuzten duenhastapena arrazionaltasun funtzionala, hastapen egituratzaileaekonomizatzea, eta balioaren neurria erabilgarritasuna.

• Bigarren arloa ordenu politikoa da: justizia eta botere sozialenarloa, indarraren erabilera zuzena kontrolatzen duena. Gorpuz-ten duen hastapena legitimitatea da, oinarrizko balioa berdinta-suna, eta berari lotuta partaidetza. Interes ezberdinei erantzunbehar zaienez, erabakiak akordioz edo legez hartzen dira.

• Hirugarren arloa kulturarena da. Bellek dio adierazpen sinboli-koen arloa dela. Historikoki erlijioagaz oso lotuta egon da, etabertan aurkitzen dira giza existentziaren esanahia harrapatzekoeta adierazteko ahaleginak. Arlo hau modernitatearen oinarrizkoustearekin lotuta dago, hots, gizartearen oinarrizko unitatea ezdela ez taldea, ez gremioa, ez tribua ezta hiria ere, baizik eta giza-banakoa.

Bellek dio gizartearen egitura-gatazken iturria arloon hastapenenarteko ezberdintasunetan dagoela, hots: burokrazia eta hierarkia has-tapenak egitura teknoekonomikoan, baina berdintasuna eta partai-detza ordenu politikoan, eta niaren eta pertsona osoaren indartzea etagarapena bilatzea kultura arloan. Horrela gertatzen dira arloen artekotirabirak eta interes kontrajarriak.

2. GLOBALIZAZIOA

2.1. Globalizazioaren gaineko eztabaida

Bibliografia ugaria dagoen arren, globalizazioaren esanahi sakona-ren inguruan adituak zein hiritar xumeak ezadostasunean murgildu-

51

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

Page 10: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

ta gaude. Batzuentzat kontzeptu guztiz berria da eta beste batzuentzataspaldiko prozesuaren gaurkotasuna baino ez da; batzuk abantailakdefendatzen dituzte eta globalizazioaren alde agertzen dira, baina bes-te batzuk desabantailak azpimarratzen dituzte eta globalizazioarenaurkako mugimenduetan dihardute9.

Giddensen berbetan, “Globalizazioa sakonki ari da gure bizimo-duak aldatzen. Mendebaldeak zuzentzen du, Estatu Batuetako bote-re politiko eta ekonomikoaren kutsua du, eta bere ondorioak osoanitzak dira [...] eguneroko bizitzan zein mundu mailan gertatzendiren gertakarietan du eragina. [...] Eszeptikoen ustetan, globalizazio-aren gaineko huskeria guztiak hori baino ez dira, huskeriak [...] glo-balizatutako ekonomia ez baita bereziki aldentzen aurreko aroetakoekonomietatik. Beste batzuk, aldiz, erradikalak deituko ditudanak,oso ikuspegi desberdina dute: baieztatzen dute ez bakarrik globaliza-zioa guztiz erreala dela, baizik eta bere ondorioak leku guztietan ikusdaitezkeela ere. [...] Bai eszeptikoek eta erradikalek ere fenomenoarenagerpen ekonomikoak baino ez dituzte kontuan hartzen. Okerra dahori, zeren eta globalizazioa, fenomeno ekonomikoa izateaz gain,politikoa, teknologikoa zein kulturala ere bada. Berarengan, hiruro-geiko hamarkadaren amaieran sortutako komunikazio-sistemen alda-ketek izan dute eraginik handiena” 10.

52

Iziar Basterretxea

9 Globalizazioaren garrantzia defendatzen dutenen artean, Castells, M. (1997):La era de la información. Madrid. Alianza. Held, D.; McGrew, A.; Goldblatt, D.;Perraton, J. (1999): Global Transformations: Politics, Economics and Culture. Cam-bridge. Polity Press. McLuhan, M. (1998): La galaxia Gutemberg: génesis del homotypographicus. Madrid. Círculo de Lectores. Kritikatzen dutenen artean, Hirst, P. Q.Eta Thompson, G. (1996): Globalization in question: The international economy andthe possibilities of governance. Cambridge. Polity Press.

10 Giddens A. (2000): Un mundo desbocado. Los efectos de la globalización ennuestras vidas. Madrid. Taurus. 16-23. or.

Page 11: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Ondoko taulan Jose Mª Tortosak globalizazioaren alde eta aurkaegiten duten hainbat prozesu eta agerpen aurkezten ditu. Egile honeksistema eta maila desberdineko loturak eta elkarreraginak aztertu ditueta, bere ekarpen guztiak azalduko ez baditugu ere, taula honek baliodezake konplexutasunaren ideia adierazteko11.

MUNDU-SISTEMA: GLOBALIZAZIOA ETA LOKALIZAZIOA

GLOBALIZAZIOA LOKALIZAZIOA

Biztanleria Turismoa: eskaera Turismoa: eskaintzaMigrazioak: eskaintza Migrazioak: eskaera

Sistema ekonomikoa Finantzak eta Autokonfiantza eta merkataritza ekonomia “berdea”Multinazionalak Babesa

Sistema kulturala Multinazionalak NazionalismoaIngelesa Lekuko Hizkuntzak

Sistema militarra Estatu Batuak Hirugarren MunduaEuropar Batasuna

Sistema politikoa Zentralizazioa, De-linking,polaritatea, desloturaketapolizentrismoa

Adibide pare bat baino ez ditugu komentatuko. Lehenengoan,turismoak eta emigrazioek elkarren kontrako noranzkotan eragitendute, eskaerari eta eskaintzari dagokienez: turismoaren eskaera etamigrazioen eskaintza globalizazioaren alde agertzen dira, turismoareneskaintza eta migrazioen eskaera, aldiz, lokalizazioaren alde. Hau da,

53

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

11 Tortosa, J. M. (1992): Sociología del Sistema Mundial. Madrid, Tecnos. 27. or.

Page 12: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

turistek eta emigranteek edonora eta edonoiz mugitzeko aukera izannahi dute, baina eurak jaso behar dituzten taldeak mugimenduhorien baldintzak kontrolatzen ahalegintzen dira (sartzeko/ateratzekoepeak, egoteko moduak eta abar kontrolatuz). Bigarren adibiderakohizkuntza hartuko dugu: alde batetik, mundu mailako hizkuntza batagertzen zaigu, ingelesa, baina bestetik mundu osoan talde ugarik lanegiten du nork bere hizkuntza, edo hizkuntzak, babesteko eta era-biltzeko aukeraren alde.

2.2. Globalizazioaren definizioak eta agerpenak

Mieko Nishimizuk, Munduko Bankuko buru exekutiboak horre-la deskribatzen du egoera: “Elkarrekikotasunezko sare bateko partai-de gara halabeharrez. Ekosistemen elkarrekikotasuna; informazioen,ideien, pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen joan-etorri askeagobaten elkarrekikotasuna; eta bakearen eta segurtasunaren elkarrekiko-tasuna. Izan ere, etorkizunaren amaraun bakar batean loturik gaudeLur planetan: ehun hori urratu eta herriren bat bertatik erauzi nahiduten politika eta ekintzek porrot egingo dute ezinbestean”12

Ez dugu zertan iritzi baikor honekin bat egin, baina sareengarrantziaz ohartzeko ez dugu askorik arakatu behar. Besterik ez bale-go ere, gaur bizi dugun ekonomiaren krisiak argi azalaraziko lukemunduan gertatzen denarekin lotuta gaudela, nahi eta nahi ez lotuta.Badaude beste hainbat adibide ere, besteak beste Boloniako prozesuaeta bere gorabeherak, Interneten hedapena, musikaren eta beste arte-en sortzaileen iturriak... eta maila xumeago batean, supermerkatuanegunero aurkitzen ditugun produktuak (Peruko esparragoak, Maro-koko lekak, ahuakateak, mangoak e.a.) edota urtaro guztietan motaguztietako fruituak erosi ahal izatea, Txinan egindako ordenagailu

54

Iziar Basterretxea

12 Mieko Nishimizu: “Looking back, Leaping forward”. www.solonline.org

Page 13: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

merkeak, Indian jositako Zarako arropa, eta abar luze bat. Zerrendahau amaitzeko, ohartu gaitezen globalizazioaren aurkako mugimen-dua bera ere globala dela, izan ere bere leloa “globalizazio honen aur-ka” da eta.

Adibide guztien artean Internet da gehien azpimarratzen duena,bai izan duen hedapen zabala eta arrakastatsua dela eta, zein eskain-tzen dituen aukerengatik, eta berriro ere Giddens aipatu behar dugu:“Berriztapen uhin bakoitzean teknologia mediatikoen hedakuntzahazi egiten da. Estatu Batuetan irratiak berrogei urte behar izanzituen 50 milioi entzule izateko. Ordenagailu pertsonala agertu etahamabost urtera erabiltzaile-kopuru hori bera lortu zuen. Lau urtebaino ez ziren behar izan, eskuragarri egin zenetik, 50 milioi estatu-batuarrek Internet erregulartasunez erabiltzeko”.13

Egile honentzat mundu global baten bizitzeak zera dakar, inorkere ezin duela modernitateak sortutako erakundeen desiltzapenaksortzen dituen ondorio batzuetatik alde egin. Ondorio hauen arteandaude, besteak beste, ekosistemaren arazoak14 (uraren urritasuna,bataz besteko tenperaturen igoera, basoen galera... ), istripu nuklea-rrak edota guda nuklearraren posibilitatea. Dena den, globalizazioa ezda prozesu bakarra eta sinplea, prozesu-multzo konplexua baino. Pro-zesuok, arestian ikusi dugun legez, modu bateratuan barik askotanmodu kontrajarrian garatzen dira. Indar asko ari da “tiraka”, eta sarri-

55

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

13 Ibidem Giddens (1999) 24. or. UNDP Nazio Batuko Garapenerako Progra-mako Globalization with a Human face izenpean Internetaren hedapena eta garran-tziari buruz aritu zen 1999. urteko txostenean. Erakunde honen web helbidea,www.undp.org. Euskal Herriko datuak Eustateko data sarean ikus daitezke,www.eustat.es, Espainiakoak edota Europakoak euren datu saretan, www.ine.es etawww.epp.eurostat.ec.europa.eu

14 Ardura hauek bultzatuta, ura eta berotasunaren gainean egin ditu aipatutakoUNDP-ek bere 2007ko eta 2008ko txostenak. Hauek ere ikusgai daude aipatutakowebean.

Page 14: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

tan noranzko desberdinetan: indar batzuk gorantz sakatzen dute etaEstatutik mundu-mailako erakundeetara pasatzen dute boterea, bes-te batzuk beheranzko presioa egiten dute eta ondorioz lekuan lekukoidentitateak sortarazten dituzte, azkenik, badira alboranzko presioaegiten duten indarrak ere, eta hauek herrialde berean ekonomia etakultura desberdinetako guneak sortzen dituzte15.

Aurreko lerroetan egoera deskribatu ondoren, gogoan izateko hiruideia azpimarratu gura ditut. Ordenak garrantziarekin erlaziorik ezduela eta honako hauek dira ideiok:

• Etorkizuna ez dago itxita. Eztabaida dezakegu, esate baterako,ingeles hizkuntza benetan mundu osoan zabalduta dagoen alaez, edo egotekotan ere, gizarte-maila guztietan berdin dagoen alaez, baina edozein kasutan ere, horrek ez du esan nahi gaurkoegoera betiko denik. Aipatu ditugu modernitatearen erreflexibi-tatea eta zalantzaren garrantzia, eta hauek, beste zenbait eragile-rekin batera, egoeraren aldaketa eragin dezakete.

• Pertsona moduan, guk kontrajarriak agertzen diren prozesuakaldi berean bizi ditugu, eta alde bietan ditugu interesak. Pertso-nok, aldi berean gara turistak eta leku jakin bateko biztanleak,atzerriko hizkuntza jakin gura dugu eta, era berean, ez dugu geu-rea (edo geureak) sentitzen duguna galdu gura.

• Prozesu hauen guztien ondorioak ez daude berdintasunez banatu-ta. U. Beckek arriskuari buruz esandakoa edozein ondoriotara

56

Iziar Basterretxea

15 Idazlan honen azken ukipenak ematen nagoela, gaurko (2009-03-15) ELPAIS egunkarian arazo hauei buruzko artikulu bi agertzen dira. Baten Paul Krug-man ekonomialariak zera dio: “EB sendotu egiten bada irtengo da Espainia kristik,bestela ez” 24. or. Eta bestean, zentzu ezberdinetako indarrei buruz, Joseph S. Nye-ek Saretan lotutako buruzagiak artikuluan egileak argi dio, batetik, munduko sareegiturak boterea kudeatzeko modu berriak eskatzen dituela eta, bestetik, kudeaketahonetarako beharrezkoa den informazioa ez datorrela goitik behera bakarrik. 29. or.

Page 15: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

orokortu dezakegu, “Arriskuaren banaketaren historiak erakus-ten du arriskuak, aberastasunak bezala, eredu klasistari jarraitzendiola, baina alderantzizko noranzkoan: aberastasuna goianmetatzen da, arriskuak, berriz, behean pilatzen dira. Zentzuhonetan arriskuek klaseen gizartea deuseztatu ordez, sendotuegiten dutela ematen du. Txirotasunak arrisku-kopuru altua zeinzoritxarrekoa erakartzen du, eta aberastasunak aldiz (dela erren-tan, boterean zein hezkuntzan), segurtasuna eta arriskuengandi-ko askatasuna eros ditzake”16.

Amaitzeko, apur bat luzea bada ere, globalizazioak gutarikobakoitzarengan sortzen dituen noragabeko sentimenduak ondo des-kribatzen dituen Giddens-en hitzak erabiliko ditut:

“Atal honetan deskribatu ditudan aldaketek, gauzatzen diren hei-nean, arinago ez zegoen zerbait eraikitzen dute: mundu mailakogizarte kosmopolita. Geu gara gizarte horretan bizi den lehenengobelaunaldia eta haren mugak susmatu baino ezin ditugu egin. Berdinda non gauden, gure bizimoduak aldatzen ari da. Ez da, momentuzbehintzat, giza borondate kolektibo batek gidatutako mundu maila-ko ordena. Aldiz, modu anarkiko, zorizkoa, eragin multzo batek bul-tzatua ari da sortzen.

Ez dago ezarrita, ez eta ziurtatuta ere, urduritasunez eta banaketasakonez markatua berriz. Gutako asko gure kontroletik guztiz kanpodauden indarrek estututa sentitzen gara. Sentitzen dugun ezintasunaez da gutxitasun pertsonalaren seinale, baizik eta gure erakundeengutxitasunaren seinale. Birsortu egin behar ditugu, globalizazioa gaurez baita baliogabeko eranskina gure bizitzetan. Gure bizitzetako bal-dintzen iraulia da. Gaur egun bizitzeko dugun modua da”.17

57

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

16 Ibidem, Beck, U. 1998. 35. or.17 Ibidem. Giddens, A. 2000. 31. or.

Page 16: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

3. MODERNITATEA, GLOBALIZAZIOA ETA IDENTITATEA

Zelan lotzen da aurreko guztia norberaren niaren zentzuarekin?Identitate pertsonalarekin? Onartzen badugu nia ez datorrela eman-da baizik eta gizarteratze prozesuaren bidez, hau da, gizartearekiko,erakundeekiko, eta taldearekiko harremanetan eraikitzen dela, argidago lehen aurkeztutako ingurugiroaren eta erakundeen aldaketekeragina izan behar dutela pertsonaren eraikitze prozesuan.

3.1. Gizabanakoaren aukera mundua

Ikusi dugu zelan ipintzen diren hankaz gora Modernitatean taldeaeta pertsonen arteko harremanak, eta taldearen nagusitasunetik giza-banakoarenera pasatzen dela. Ohiturek eta tradizioek galdu egitendute azalpenerako gaitasuna eta portaerak mugatzeko indarra. Hauguztia mundu mailan gertatzen da, eta gertatzen den heinean, gureidentitate pertsonalaren oinarria –gure niaren pertzepzioa– aldatuegiten da. Modernitatearen aurreko egoeretan niaren pertzepzioakomunitateko gizabanakoen lekuen egonkortasunean oinarritzenzen. Baina tradizioak indarra galtzen duenean eta bizimoduan auke-raketa nagusitzen denean, niak ere egonkortasuna eta ziurtasuna gal-tzen du. Identitate pertsonala lehen baino ahalegin handiagoz beharda sortu eta birsortu.

Gaurko gizabanakoentzat “bizimodu” kontzeptuak garrantzi bere-zia hartzen du18. Betiko erantzunek ez dute jada balio, lekua etamunduaren arteko harreman dialektikoak egunerokotasuna aldatzendu, aukera zabalagoak daude, pertsonak ez dira iraganaren araberamugitzen baizik eta etorkizunaren arabera, eta etorkizuna, berriz, aldi

58

Iziar Basterretxea

18 Giddensek (1995, 106. or.) hitz hauekin definitzen du bizimodua: “Gizaba-nako batek, erabilgarritasun hutsagatik baino, bere izaera adierazten dutelako, berega-natzen dituen eta gutxi gorabehera gorpuztuta dauden jardueren multzoa”

Page 17: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

berean da ezezaguna eta ziurtasunik gabea, aurreikusi eta gauzatubeharreko aukeren esparrua.

Zelan bizi behar/gura dut? Horra hor gizabanakoak behin etaberriro bere buruari galdetu eta erantzun behar dion galdera. Zerjantzi, zer jan, zelan hitz egin, norekin egon, non eta zertan beharegin, nori eman botoa, zein erakundetan parte hartu, zelan gastatudirua... nor izan azken baten, egunero erabaki beharreko galderakdira. Eta horiei erantzuteko kontuan hartu behar da, batetik, helmu-ga, lortu gura dena, bestetik erreflexibitatea, adituek irakatsi zein norkbere kabuz ikasten duena (puntu honetan gaur egun komunikabide-en garrantzia ahaztu ezina da), eta azkenik, arriskuen neurketa, hauda, gogoen mugak non ezarri diren.

Hots, erabakiak hartzeko orduan ez dago erantzun finkorik, tradi-zioaren autoritatea galdu egin da eta ez da bere ordez berririk sortu,beldurra eta ziurtasun eza dira nagusi.

Baldintza hauetan ideia nagusi bi azpimarratuko ditut, batetikplangintzarena eta bestetik niaren izaera aldakorra.

Plangintzak lotzen du, batetik, etorkizuna aurreikusteko ahalme-narekin, eta bestetik, ezagutzaren eta aukeren arabera helburuak fin-katzeko eta lortzeko ahalmenarekin. Plangintza honetan, beraz, etor-kizunera begiratzea zein iragana irakurtzea, biak dira esanguratsuak.Iragana irakurtzeak ildo berean irautera bultza dezake, edota aldiz,hura errefusatu eta aukera berriak bilatzera. Are gehiago, eta hemenagertzen da aldakortasunaren berezitasuna, mundu modernoan eza-gutza guztia aldi baterakoa denez, hau da, datu berriak jaso artekoezagutza denez (gogora dezagun ziurtasunak desagertu direla etazalantza dela nagusi), etorkizunaren irudia eta iraganaren irakurketaere birdefinituak izan daitezke etengabe, eta euren gainean eraikitakobizitza-plangintza bera ere. Planteamendua irauliz gero, behin bizi-tza-plangintza finkatuta, berau justifikatzeko eta mantentzeko eten-gabe egin behar dira ahaleginak.

59

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

Page 18: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

3.2. Erakundeak modernitatean

Orain arte esandakoek ez daramate pentsatzera gizabanakoakberak bakarrik bere bizitza konpondu dezakeenik, alderantziz, bizitzahorretan parte hartzeko aukera duten instantziak areagotu egin dire-la. Zein da instantzia horien zeregina gizabanakoarekiko? Lehengoerakunde berberak dira gaur egun garrantzitsuak? Lehengo edukiadute?

Erakundeek lehengo izena gordeagatik balio berdina dutenikukatzean bat datoz egile batzuk eta besteak. Tourainek zera diosku:“Erakundeek oraindik badaukate inposatzeko indarra, neurri handibaten bai, baina jada ez dute lehengo gizarteratzeko gaitasuna. Aldebatetik, erakunde horiek ordezkatzen duten kulturako partaide izatehutsak ez du jada erakartzen gizarte modernoko norbanakoa, bainabai aldiz zenbait produkturen erabilgarritasunak, eta produktu horieksortzen dituzten merkatuen munduan bizi gara. Bestetik, gaur egunidentitate askotara atxikitzen gara, dela etnikoa, sexuala, nazionala,erlijiosoa, lekukoa edo dena delakoa.19.

Merkatuaren unibertsoaren eta identitatearenaren artean, lehenbizitza sozial eta politikoaren argi distiratsuak zeuden lekuan, gaurzulo beltz bat dago. Gizarteratzeari buruz, partekatze sozialari buruzzein partaidetza politikoari buruz hitz egitea ez dator bat gaur egun-go gizarte esperientziarekin. Honek guztiak ikuspegia iraultzea dakar:erakundeek nortasun-mota bat sortuko duten ustearen ordez, norta-sunari eskatzen diogu erakunde demokratikoak, bideragarriak etasendoak egin ditzan”20.

60

Iziar Basterretxea

19 “Ni neu izatea egiten duena herri biren arteko mugan egotea da, bi edo hiruhizkuntzaren artean egotea, hainbat tradizio kulturalen arteko mugan egotea. Horida, hain zuzen, nire identitatea definitzen duena”. Maalouf, A (1998): Identidadesasesinas. Madrid, Alianza Editorial. 11. or.

20 Ibidem Touraine, 1994, 275-276 or.

Page 19: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Modernitate goiztiarrean erakundeek, baldintza sozio-ekonomiko-ak aldatuz, pertsonak euren iraganetik askatzea bideratu behar zuten,baina gaur egun askapen hori bizitza-proiektu pertsonalen bidez egitenda, eta erakundeei eskatzen zaiena da proiektu horiek gauzatzeko bitar-teak eskaintzea. Erakunde horiek irekiak dira, hau da, gizarte moder-noetan erakundeetatik eta identitateetatik irten egin daiteke.

Egoera honetan baloreen gaineko gutxieneko adostasuna lortzekoeztabaida, arazotsua izan arren, ezinbestekoa da. Erakundeek ziurtatubehar dute, batetik, denontzako berdina izango den joko-zelai bat,eta bestetik, norberaren erabakiei mugak ezartzeko arauak. Arlohonekin lotuta dauden arazoei erantzuteko gutxienezko etika komu-nen beharra aipatzen da, eta horren adierazle, askoren ustez, GizaEskubideak dira21.

Azken honen adierazle, zuzenbideko filosofo baten hitzak: “Kultu-ra anitzeko gizarte batean gutxiengokoa izatea, errespetua eta bultzadabakarrik egin daiteke pertsonaren autonomiaren hastapenetik ondo-rioztatzen diren eskubideen baldintzarik gabeko gauzatzetik, hau da“eskubide liberalak” deituak izan direnen gauzapena, bereziki hauek“eskubide komunitarioak” edo kulturalekin topo egiten dutenean”22.

61

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

21 Gizartearen aniztasuna kontuan izanik, eta batez ere aniztasun horren barne-an talde kultural ezberdinak daudenean, gutxieneko komun horri buruzko eztabai-da luzea, eta kasu batzutan gogorra, gertatzen ari da. Horietako hiru aipatuko ditut,izan duten entzute handiaren izenean, hala nola Kymlicka, W. (1996): Ciudadaníamulticultural. Barcelona, Paidós; Sartori, G. (2001): La sociedad multiétnica.Madrid, Taurus; Taylor, Ch. (1993): Multiculturalismo y la “política del reconoci-miento”. Mexico, Fondo de Cultura Económica. Erlijioaren aniztasunaren ikuspegi-tik, berriz, Küng, H. (1991): Proyecto de Ética Mundial. Madrid, Trotta

22 Vazquez, R. (2006): Entre la libertad y la igualdad. Introducción a la filosofíadel derecho. Madrid. Trotta. 162. or. Autonomia hastapena honela defini daiteke:“Gizabanakoek eskubide berdinak izan beharko lituzkete (eta obligazio berdinakberaz) euren esku dauden aukeren testuinguruan, hau da, euren bizitzen baldintzakezartzeko aske eta berdinak izan beharko lirateke, testuinguru hau beste batzueneskubideak ukatzeko erabiltzen ez badituzte”. Held, D. (1991) Modelos de democra-cia. Madrid, Alianza Editorial. 399. or.

Page 20: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Puntu hau amaitzeko, berriz ere Giddensi emango diot hitza:

“Menpekotasuna eta autonomiaren arteko gatazka globalizazioa-ren mutur batean dago, eta beste muturrean, jarrera kosmopolita etafundamentalismoaren arteko topeka. [...]

Munduan gertatzen diren aldaketa guztien artean bat ere ez dagure barne-bizitzan gertatzen direnak baino garrantzitsuagoa –sexua-litatean, harremanetan, ezkontzan eta familian–. Gure burua ulertze-ko modua zein besteenganako loturak eta harremanak sortzekomoduak biltzen dituen mundu mailako iraultza dago martxan.Lurralde eta kulturen arabera hainbat modutara egiten du aurrera, etaerresistentzia ugari aurkitzen ditu bidean”23

4. AURREKO GUZTIA ETA EUSKERAREN ERABILERA

Heldu da, bada, aurreko guztia gure eztabaidarako gai nagusianaplikatzeko ordua. Puntuz puntu, ideia nagusi bat argitzen ahalegin-du naiz, alegia, gaurko egoera berria dela munduko pertsona zeinherri guztientzat, eta lehengo izen berdinekin deitu arren, atzokoerantzunek ez dutela gaurko balio. Laburbilduz, gogoratu dezagun:espazio eta denboraren arteko ohiko lotura apurtu egin da; taldeakbarik pertsonak du garrantzia, eta honekin lotuta, taldearenganakobetebeharren ordez pertsonaren eskubideak azpimarratzen dira; ira-ganak baino, etorkizunak eratzen du gure bizitza; bizitzaren zentzuanorberak erabaki behar du, dauden aukeren artean aukeratuz edotaberriak sortuz; iragana, zalantza eta ezagutzaren berrazterketa diranagusi, iragana eta etorkizunaren arteko lotura (bizitza-plana) etahartutako erabakiak etengabe sortu eta eraberritzeko aukera... etaguzti hau aitortzen zaio, ez pertsona gutxi batzuei, baizik eta mun-duko gizabanako bakoitzari. Modernitatearekin, beraz, Euskal

62

Iziar Basterretxea

23 Ibidem Giddens, A. 2000, 65. or.

Page 21: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Herrian herri asko daude, eta era berean Euskal Herria edozein leku-tan egon liteke. Ez dago euskerarena bakarrik den lekurik, bainamundu osoa da euskeraren lekua.

4.1. Ekonomia arlotik erakarritako ideiak: Etorkizuna aurreikusteaeta Berriztapena

Peter M. Sengeren esaldi batez eman diot lan honi hasiera, etaorain ia-ia amaitzeko gaudela, berreskuratu gura dut bere hitzaldia,egoera berrien aurrean enpresen munduko adituek proposatzen dute-na aurkeztuz.

Adituen esanetan erakundeek gero eta arazo gogorragoei eginbehar diete aurre, hiru konplexutasun mota gero eta nabarmenagoageri direlako24:

• Konplexutasun dinamikoa: kausa eta ondorioa urrun daude,denboran eta espazioan.

• Konplexutasun soziala: hainbat interes-talde, agenda eta mun-duaren ikuskera desberdinak dituztenak.

• Konplexutasun generatiboa: etengabe ari dira sortzen errealitateberriak, iraganeko irtenbideekin erantzun ezin direnak.

Hiru konplexutasun hauek parekotasun handia dute, berdinak ezdiren arren, lan honen hasieran emandako kontzeptuekin: espazio-denbora loturaren apurketa, erakundeen desiltzapena, eta erreflexibi-tatea.

Halako arazoen aurrean, “arazoak konpontzearen” kontzeptuabera oztopo izan liteke. Apurtuta dagoen zerbait konpondu behar

63

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

24 Senge, Meter. M. (2003): “Creating desired futures in a global society”.Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldiko hitzaldia. Bilbao. Deustuko Uni-bertsitatea. 38-42. orrialdeetan Adam Kahane-renak dira ideia hauek eta garatuagoaurki daitezke 38. eta 42. orrialdeetan.

Page 22: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

dugula pentsatzera eraman gintzake, iraganeko konponbideak inpo-satzera eta errealitatea aurkakotzat hartzera, aldekotzat barik. Bainahorietako ezer ez da gertatuko “arazoak konpontzea” prozesu zabala-go baten barruan ikusten baldin badugu, alegia, nahi duguna sortze-ko prozesuaren barruan.

Nahi duguna sortzeko prozesua arrakastatsua izan dadin hiruprintzipio hartu behar dira kontuan:

• Sortzea eta arazoak konpontzea ez dira gauza bera.• Sortzea eta arazoak konpontzearen arteko desberdintasun nagu-

sia sinplea da. Arazoak konpontzean gogoko ez dugun zerbaitdesagerrarazten saiatzen gara. Sortzean, berriz, benetan arduradigun zerbait existitu dadin ahalegintzen gara.

• “Eta zer sortu nahian gabiltza?” galderaren aurrean inork ezbadauka ganorazko erantzunik, nekez jakin dezakegu benetanzer ardura duen arazoak konpontzeak.

• Ikuspegiaren eta errealitatearen arteko tartea sortze prozesuareneragile da.

• Sortu nahi dugun zerbait pentsatzen dugunean, existitzea nahidugun zerbait irudikatzen dugu, etorkizunaren irudikapen bat,aurrean ikusten duguna ez bezalakoa. “Tentsio estrukturala” esa-ten zaio, eta tentsio horri irtenbidea eman dakioke, gure irudi-kapena gauzatzeko ekintzara joz25.

• Haatik, irudikatzen dena eta errealitatearen arteko tentsioa dese-rosoa izan daitekeenez, sarritan saihesbideak bilatzen ditugu.Tentsioa gutxitzeko saihesbide bat da gure ikuspegia murriztea,

64

Iziar Basterretxea

25 Francisco Luzón: “La banca en tiempos del cólera” Hitzaldia. Deustuko Uni-bertsitatea, 2009-03-04. Hizlariak honako hau esan zuen: “Krisiaren aurrean zeregin? Aurrea hartu, pentsatu nolako eszenatokia egongo den krisia amaitzean etaprest egon horretarako”

Page 23: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

gure ametsak alde batera uztea eta “helburu errealista bati” hel-tzea. Honek gure deserosotasuna gutxitzen du, baina era bereangure sortzeko indarra ere gutxitzen du. Bigarren saihesbidea arekezkagarriagoa da: uneko errealitateaz egiarik ez aitortzea. Sortzeprozesuko indarra, irudikatutakoari eutsiz eta baita errealitateazegia esanez ere askatzen da. Ausardia eskatzen du baina emaitzaesanguratsuak lortzeko bide bakarra da.

• Gure mugak ezagutzeak sortzeko bideak zabaltzen dizkigu• Maisua eta hasiberria bereizten dituen gauzetako bat da ingu-

ruaren mugak aintzat hartzea. Gero eta gehiago, sormena susta-tuko duten mugak gero eta elkarren menpekoagoa den munduhonetako ingurugiro eta gizarte errealitateak aintzat hartuta eto-rriko dira. Hala eta guzti ere, jeneralean, ez gara gai muga horiekikusteko, ez garelako gauza muga horiek sorrarazten duten elka-rrekiko menpekotasuna ikusteko. Ezintasun hau gainditzekoezinbestekoa da pentsamendu sistemikoa lantzea.

4.2. Zer egin euskeraren erabilera bultzatzeko? (hau da, zer egineuskeraren biziraupena segurtatzeko?)

Gustukoa izan ez arren, beharbada lehenengo ideia zera da, sor-tzen diren gauza guztiak amaitu ere egiten direla eta pertsonok egu-nen baten desagertuko garen bezala euskera ere desagertu egingo dela.

Bigarren gauza, hau ere entzun gurako ez genukeena, modernita-tearen seme-alabak legez, guk geure aukerak egiten ditugula bainaetorkizuneko pertsonek eurenak egingo dituztela eta, horiek beraz,ezin ditugula ziurtatu. Zalantza eta arriskua modernitatearekin bate-ra doaz.

Aurreko ebidentziak onartuta, galderak, enpresetako adituei jara-mon eginez gero, hauek izango lirateke: Zer etorkizun gura dugu?

65

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

Page 24: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Zer daukagu (edo non gaude, zeintzuk dira gura abantailak eta desa-bantailak)? Zeintzuk dira gure mugak? (testuinguruak ipintzen ditue-nak eta baita guk geure proiektuari ipintzen dizkiogunak ere).

Diskurtsoaren puntu honetara iritsita, espero dut zuetako bakoi-tzak ideia piloa izan dezala aukera ezberdinei buruz, baina denakaztertzea ezinezkoa denez nik eztabaidarako puntu batzuk aurkeztu-ko ditut hemen.

Zer etorkizun gura dugu26 orokorrean?

Euskeraren jatorrizko lurraldeko biztanleak modernitatean mur-gilduta daude gaur egunean. Internet hedatuta dago eta normaltasu-nez erabiltzen da, (izatez gazteek arazoak dituzte, esaterako, lan bategiteko orduan, bibliotekan liburuak kontsultatzeko, web orrietarajoateko ohitura “naturalagoa” dutelako). Hezkuntza maila altua dau-kagu. Dibortzio tasak altuak dira, onartu egiten dira sexu berekoezkontzak, ezkondubariko amak, ezkontza mistoak, bikoteen zeinbanakakoen adopzioak, odol-emaileen kopuru handia dago, baitaorgano-emaileena ere, ONG/GKEtan parte hartzeko joera dugu,bidaiazaleak gara, ikastoletan hezkuntza hirueleduna dugu eta asko-tan beste herri batzuetako ikasleekin trukeak antolatzen dira, gureenpresak mundu osoan sakabanaturik daude, teknologia berrietakoindustria-guneak bultzatzen ditugu, ikerketarako erakundean berriz-tapena bultzatzen dute... zenbat sare daude guzti honetan inplikatu-rik? Zenbat hizkuntza? Zenbat aukera zabaltzen zaizkie hiritarrei?

66

Iziar Basterretxea

26 Baten batek planteatu dezake zer etorkizun gura dugunari buruz galdetzea,hau da Gu kategoria erabiltzea, modernitate aurreko ardura edo arrasto baten adie-razlea dela. Argi egon behar da modernitatean Guak segitzen dutela garrantzitsuakizaten baina aldez aurretik ezarritako partaidetzan oinarrituta egon ordez, boronda-tezko partaidetzan oinarritzen dira. Taldeetatik ateratzeko eta sartzeko aukerak egonbehar dira.

Page 25: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Aipatu ditudan berezitasun bakoitzak gogoetarako aukera ematendu. Adibidez, har ditzagun ezkontza mistoak eta dibortzioa: zenbathizkuntza aurki daitezke bi edo hiru ezkontza mistoen ondoko gaztebaten familian? Egoera hauek gero eta maizago aurkituko ditugu, gai-nera, migrazioen garrantzia kontuan izanik inplikatuta gerta daitez-keen hizkuntzak ere asko izango dira.

Aurrekoarekin lotuta, oso kontuan hartzekoa da pertsonen mugi-menduek sortzen duten eraginaren garrantzia. Immigrazioaren Eus-kal Behatokiak immigranteen hizkuntzak aztertu ditu eta datu harri-garriak eman ditu. 2007ko errolda-datuen arabera, Euskal Autono-mia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan bizi direnatzerritarren kopurua 150.000 baino apur bat handiagoa da, 170estatutik etorri dira eta 100 hizkuntza baino gehiago dakizkite. Gai-nera hizkuntza horietako asko hiztunen eguneroko komunikazio-tresna lez erabiltzen dira27.

Kontuan hartzeko beste ezaugarri bat gizartearen adin-piramidea-ren garapena litzateke. Euskal Herriko jaiotze tasa oso baxua da, bai-na era berean bizitza itxaropena sano altua, eta ondorioz, pertsonaadinduen ehunekoa biztanlerian handitu egiten da. Ezaguna denez,honek gizarteari hainbat eskakizun eta beharrizan sortzen dizkio.Orain arte gure hizkuntza-politikak, hein handi batean, gazteenganfinkatu dira. Horrela segitu beharko luke izaten?

Pertsonen mugimenduak, aniztasun kulturala, adinekoen nagu-sitasuna... guzti honekin lotuta, galdetzeko eta ikertzeko beste arlobat ezberdintasun sozio-ekonomikoarena izango litzateke. Zeintzukdira mailaketa sozialaren aldaera nagusiak?, zeintzuk dira higikor-

67

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

27 Immigrazioaren Euskal Behatokia, “Hizkuntzak eta immigrazioa”, IMMI-GRAZIOARI BEGIRADA, 2008ko abendua, 25. zk. www.ikuspegi.org Gaihonen inguruan ere, Etorkinak eta Hizkuntza-ereduak. Soziologiazko Euskal Koa-dernoak. Eusko Jaurlaritza. 20. zbk. 2006.

Page 26: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

tasunaren ethosa eta hiztunen aukera linguistikoaren arteko lotu-rak?

Orain arte euskera esparru guztietara eraman gura izan dugu etaeuskeraz bizitzeko eskubidearen alde agertu izan gara. Honekin lotu-ta euskal hiztunen kopurua handitzearen alde agertu gara. Guremugak eta indarrak kontuan izanda, etorkizunean bideragarriak diraasmo hauek? Elebitasuna elebakartasun biren arteko aldi baterakotartea da benetan? Gure etorkizuna elebakarra izatea gura dugu? Etaelebakarra ez bada, zelan lotzen da eleaniztasuna (barkatu hitz-asma-kizuna) “esparruguztitasuna”rekin? Birpentsatu beharko genuke (erre-flexibitatea) diglosia kontzeptua? Birpentsatu beharko genuke zeinden erabilera iraunkorragorako behar dugun hiztuna?

Txepetxek hauxe idatzi zuen, duela urte batzuk: “Hemen azaltzendugun ideia da berezko espazio sinbolikoa dela hizkuntza baten bizi-tasuna edo ahulezia baldintzatzen duena, eta berezko espazio horreksortzen du hori, bertan dauden hiztunen atxikimendu zuzena mun-dua irakurtzeko erabiltzen duten hizkuntzarekiko eta, kanpoan dau-den hiztunengandik zeharkako atxikimendua, kanpoko espazioakbarrukoez bazkatzen dira eta prozesu honetan urardotzen badu ere.[...] Zentzuzko hastapena legez onartu daitekeen bakarra da gizaba-nako batek bere buruaren edozein motatako interpretapena bideratuduen hizkuntzarako duen baldintzarik gabeko atxikimendua. Ezbadago euren hizkuntza funtsean horrela ulertzen duten subjektu-gunea, eta egonda ere gune hori igortzen ez bada, sendotasuna galduzdoa, ezinezkoa da gaur eguneko edozein hizkuntzaren, berdin mar-dula zein ahula, biziraupena ziurtatu”28.

68

Iziar Basterretxea

28 Sanchez Carrión, J. Mª. (1981): El espacio bilingüe. Aspectos etnolingüísticosdel bilingüismo y teoría lingüística de los espacios. Burlada-Navarra, Eusko Ikaskunt-za. 31-37. or.

Page 27: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

Hau horrela izanda, ez litzateke komenigarriagoa izango atxiki-mendua lantzea? Eta zelan landu atxikimendua niaren eraikuntzagizabanakoaren aukeraketan finkatuta badago?

Zelan atera daukagunari etekin handiagoa?

Daukaguna zer den eztabaidatu beharrean, beste galdera bat egin-go dut, ustez zehatzagoa: zelan areagotu euskeraren ikusgarritasuna?(azken baten ikusten/ezagutzen dena baino ezin da bizitza-plangintzabaten sartu gura izan). Eta puntu honetan bai, hiru arlo aipatukoditut: unibertsitatea, komunikabideak eta munduan zeharko euskal-dunak.

Unibertsitatean eta komunikabideetan, hizkuntza biak banandutamantentzearen alde agertu izan gara eta egokia al da planteamenduhau? ETB1en euskeraz egiten duenak, zergatik egin behar du gaztele-raz segituan ETB2rako? Zergatik ipintzen zaio ETB1en gaztelerazegiten duenari euskerazko ahozko edo idatzizko itzulpen bat eta ezzaio gauza bera egiten ETB2an euskeraz egiten duenari? Euskerazegin nahi duenari egiten utziz gero ETB2ren ikusleak argiago izangoluke arlo guztiko jendeak egiten duela euskeraz eta, beharbada, zen-tzu gehiago ikusiko lioke ikasteari edo hitz egiteari.

Egunkarietan eta aldizkarietan ere ale elebakarrak eta ezberdinakizan dira nagusi. Izatez, hedabide batek hizkuntza biak erabili izandituenean txarto ikusia izan da, benetako konpromisoa hartuko ezbalu bezala. Hala da? Benetan da aukerarik onena?

Unibertsitatean arazoak eta zalantzak antzekoak dira: zelan lortuagerpen handiagoa? Zelan sortu atxikimendua? Hiztun talde ezberdi-nak bananduta egon behar dira? Bikoiztu egin behar dira gai guztiak?Ikasliburu guztiak euskaratu behar dira? Hitzaldien izenburuak itzu-li egin behar dira? Zein da nazioartekoa izan gura duen unibertsitate

69

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

Page 28: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

baten hizkuntza-politikarik egokiena? Hasiak gara jadanik ikastaroaketa masterrak euskera edo gaztelania ez diren hizkuntzetan ematen etalaster guztiz normaldua egongo da. Horrek hezi egingo ditu gureikasleak hirugarren edota laugarren hizkuntzetan, baina hori bestehelburu bat da eta, gutxienez, Europa barruko ikasleen mugimenduzabalago bat sortuko du, ez diegu eskainiko nazioarteko ikasleei eus-keraratzeko aukerarik? (azken galdera hau etorkin guztiei aplikadakieke).

Azken arloa munduan zehar dauden euskaldunena da. Egia daEusko Jaurlaritzak Euskal Etxeak babesteko programak dituela etaunibertsitate batzuetan euskeraren katedrak edota Euskal IkasketenDepartamentuak daudela, baina ezin dugu imajinatu sare ikusgarria-go baten ipintzeko modurik? Eta gu euren sareetan ikusgarriagoagertzeko modurik? Badakigu zer den eurek nahi dutena? Entzutekoprest gaude? Nire inpresioa da gure ustez geu garela euren erreferen-tzia baina, zergatik ez dira eurak geurea izango? Azken baten eureta-riko askok ikasi du identitatea eta hiritartasun ezberdin bat eraiki-tzen, modernitatearen desafioak bizi izan dituzte, eta erantzun egindiete (aldez aurretik emanda ez zegoen etorkizun bat eraiki dute, ira-ganaren berrirakurketa eginez).

Euskera eta Euskal Herria banatzen ikasi beharko genuke?

Segituz gero amaigabeko galdera-zerrenda osatuko nuke. Beharba-da horrenbeste galderaz etorkizunari buruz ezkor agertu naiz, bainaez da horrela. Aukerak daudela uste dut, eta baita egiteko gogoa etagaitasuna dugula ere, baina egin egin behar da, etengabe, zalantzaketengabe ere agertzen direlako eta, jakina, xakean bezala, argi izandairabaziak beti galerak dakartzala.

Azken baten modernitateari buruzko teorikoak ere baikor ager-tzen ari dira, esaten dutenean etorkizuna aurreikustea dela hura gau-zatzeko lehenengo pausoa. B. Andersonek dioenez, “Izatez, harreman

70

Iziar Basterretxea

Page 29: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,

zuzeneko herri txikiak baino komunitate handiagoak denak dira ima-jinatuak (eta agian txiki horrek ere bai). Komunitateak bereiztekoirizpidetzat ez da euren faltsukeria edo legitimitatea hartu behar, bai-zik eta imajinatuak diren estiloa”29.

Euskal Herria deitzen dugun lurralde honetako biztanleok moder-nitatearen kontraesan guztien adierazle gara, zalantza guztien adieraz-le, ezintasun guztien adierazle. Hain zuzen, kopuruz txikiak eta bote-rez eszentrikoak, baina esperantzaz handiak garelako eredugarri izandaitekeen euskal bizitza esparru eredugarria imajinatu eta eraikitzekoaukera dugu.

Imajina dezagun!

71

Euskeraren erabilera mundu globalizatu batean

29 Anderson, B.: (1993): Comunidades imaginadas. Reflexiones sobre el origen y ladifusión del nacionalismo. Mexico, Fondo de Cultura Económica, 23-24. or.

Page 30: Euskeraren erabilera mundu globalizatu bateanmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Euskeraren erabilera...rentzia sozio-ekonomikoak agertu arren gizarte-antolamendua erabat onetsita zegoen,