liburuen bilaketak

8

Click here to load reader

Upload: oihan-vitoria

Post on 14-Mar-2016

218 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Mondragon Unibertsitateko liburutegian, ISBN, Amazon, Google Books eta Bilgunea izeneko web guneetan liburuen bilaketak egiten aritu gara.

TRANSCRIPT

Page 1: Liburuen bilaketak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izena: Oihan Vitoria*Bakarka egin behar da baina dudak zure alboko bi pertsonekin komentatu

1. Liburuen inguruanLiburuen argitaletxek nola aukeratzen dute ze liburu publikatu? Irakurri testu hau, eta editore batek egiten duena laburtu, 50 hitzetan: Editoreen lana, uste baino garrantzitsuagoa da. Izan ere, aukeratutako

dokumentuak, arrakasta handia edo porrota ekar dezake. Editoreek, artikulu

bat noiz publikatu behar den erabakitzen dute eta publikazioa onartzerako

orduan, autorearen erlazioaz, zuzenketak egiteaz eta diseinuaz arduratzen

dira. Editoreen zentzu komuna, oso lagungarria da autoreak esan nahi duena

hobeto komunikatzeko. Informazio desberdinak kontrolatzen ere jakin behar

dute. Adibidez, liburua ze motatakoa den (Fikzioa, drama…), liburuaren

portadak edukiarekin zerikusia izatea… etab.

2. Liburuak bilatzen Mondragon UnibertsitateanSartu Mondragon Unibertsitateko Bibliotekako katalogoan

www.mondragon.edu/biblioteka eta galdera hauei erantzun:

a. Bilatu zenbat dokumentu dauden Spike Lee-renak, aipatu izenburua, ze

material mota den, non dagoen eta erabilgarri dagoen edo ez.

Spike Lee-ren hiru dokumentu daude:

HUHEZI-ko liburutegian, “Última noche” eta “Haz lo que debas” DVD-ak

aurkitzen ditugu.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, “Marcha del millón de hombres”

bideo formatuan.

“Haz lo que debas” izan ezik (maileguan dago), beste biak erabilgarri daude.

b. Sartu irakurlearen kontuan eta begiratu zure kontua nola dagoen. Zenbat

dokumentu dituzu maileguan?

Page 2: Liburuen bilaketak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Dokumentu bakarra dut maileguan: “Informazioaren teoria eta teknika irrati eta

telebista digital eta analogikoan” deituriko liburua.

c. Itzuli bilaketen pantailara (Spike Lee), maileguan dagoen filme bat hartu

eta egin erreserba (itzultzen dutenean zuk postaz abisu bat jasotzeko).

Egin dut Spike Lee-ren “Haz lo que debas” pelikularen erreserba. Orduan,

erabilgarri dagoenean posta bat bidaliko didate abisua emateko. Honekin

batera, beste bi liburu dauzkat erreserbatuta: “Sistemas de radio y televisión”

eta “European television history”.

3. Liburuak bilatzen munduan zehar [datu-baseen azterketa]*Koadro bakoitzean 80 hitz zuk idatzi behar dituzu

ISBN1. Nork egin du datu-basea? “Agencia Española del ISBN”, Espainiako

gobernuko Kultura Ministerioaren barruan dagoena.

2. Ze liburu mota bilatu daitezke? 1972.urtetik Espainian editatutako liburu

guztiak topa daitezke. Horrela, hizkuntza askotako liburuak daude.

Esaterako, gaztelaniaz, katalanez, galegoz edota euskaraz.

3. Liburuak testu osoan daude? Liburuak ezin daitezke osorik irakurri, hau

da, erosi egin behar dira.

4. Bilaketa bat egin eta azaldu:

Ze hitz erabili dituzun: “Pijama” hitz-gakoa idatzi dut, “El niño con el

pijama de rayas” liburua bilatzeko.

Emaitza zenbat dokumentukoa izan den: 19 dokumentu ageri dira.

Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi

zenuenarekin: Bi liburu izan zaizkit baliagarriak bilatu nahi

nuenarekin bat datozelako. Gainontzekoak berriz, beste liburu batzuk

dira edo hizkuntza diferentean daude.

Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin:

Boyne, J. (2007). El niño con el pijama de rayas. Barcelona:

Page 3: Liburuen bilaketak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Publicaciones y Ediciones, Salamandra S.A.

5. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Nire iritziz, bilaketa

pantaila aproposa da. Zeren eta, argi eta garbi ikusten dira bilaketaren

emaitzak.

Amazon1. Nork egin du datu-basea? Amazon web gunea, Jeff Bezos-ek sortu

zuen.

2. Ze bilatu daiteke? Denda online honetan, mota guztietako liburuak,

gitarrak, baxuak, anplifikadoreak, bideojokoak, jostailuak, arropa, eta

beste gauza asko bilatu daitezke.

3. Liburuak testu osoan daude? Ez, salgai daude. Hortaz, testua

osotasunean irakurri ahal izateko, liburua erosi egin behar da.

4. Bilaketa bat egin eta azaldu:

a. Ze hitz erabili dituzun: Bilaketan “Cursos de guitarra” hitzak erabili

ditut, gitarra jotzen irakasten duen liburu bat aurkitzeko.

b. Emaitza, zenbat dokumentukoa izan den: Emaitza, 29

dokumentukoa izan da.

c. Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi

zenuenarekin: Lehenengo 10 liburuetatik, bi izan dira

interesgarriak, gitarra akustikoa ikasteko liburuen bila nenbilelako

eta beste emaitzak, gitarra elektrikoa edo klasikoa ikasteko ziren.

d. Zer esan nahi duen “Customers review”: Hemen, jendeak

produktuei buruzko balorazioak egiten ditu. Beste modu batean

esanda, erabiltzaileek euren iritziak ematen dituzte eta liburu

bozkatuenen zerrenda ere agerian dago.

e. Bigarren eskuko liburuak nola identifikatzen diren:

Liburuaren aldamenean, “buy new” eta “used” jartzen du.

Bigarren eskukoak nahi izanez gero, “used”-en klik egin behar da.

5. Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin:

Hunter, D. (2008). Curso completo de guitarra acústica. Barcelona:

Parramón Ediciones.

Page 4: Liburuen bilaketak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Egokia da, baina hobea

izan zitekeen, dena oso pilatuta dagoelako (publizitate askorekin).

Google Books1. Nork egin du datu-basea? Google enpresak.

2. Ze liburu mota bilatu daitezke? Poesia, filosofia, musika, kirolei

buruzkoak… etab.

3. Liburuak testu osoan daude? Bai, testu osoak ikus daitezke, PDF

formatuan daudelako.

4. Bilaketa bat egin eta azaldu:

a. Ze hitz erabili dituzun: “Futbol” hitza erabili dut, kirol honi buruzko

liburuak aurkitzeko.

b. Emaitza zenbat dokumentukoa izan den: Milaka dokumentukoa

izan da emaitza.

c. Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi

zenuenarekin: Futbolaren entrenamendu eta preparazioari

buruzko liburuak nahi nituenez, 4 izan dira interesgarrienak.

d. Erabiltzaileen iritziak nola identifikatzen diren: Orrialdearen

ezkerraldean, “reseñas” atalean klik eginez, erabiltzaileen iritziak

ikusi daitezke.

5. Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin:

Cometti, G. (2002). La preparación física en el fútbol. Barcelona:

Editorial Paidotribo.

6. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Bai oso egokia. Liburuen

portadak azaltzen dira berehala eta haiei buruzko informazioa.

Bilgunea1. Nork egin du datu-basea? Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala.

2. Ze liburu mota bilatu daitezke? Euskal Herriko liburutegi guztietan

dauden liburuak eskuratu daitezke. Halaber, erakundeetako liburutegien

katalogo batzuk aurkitzen ditugu (adibidez, jaurlaritza, aldundiak, udalak,

Page 5: Liburuen bilaketak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

unibertsitateak…).

3. Liburuak testu osoan daude? Ez. Bakarrik, liburuen idazleak eta zein

herritako liburutegietan bilatu daitezkeen jartzen du.

4. Bilaketa bat egin eta azaldu:

a. Ze hitz erabili dituzun: “Egun denak” idatzi dut. “Egun denak ez

dira berdin” Xabier Etxeberriaren liburua bilatzeko.

b. Emaitza zenbat dokumentukoa izan den: 11 dokumentukoa izan

da emaitza.

c. Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi

zenuenarekin: Emaitza guztietatik, gehienak interesatzen zaizkit

(5). Besteak liburu desberdinak edo soinu grabazioak dira eta.

5. Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin:

Etxeberria, X. (2001). Egun denak ez dira berdin. Donostia: Elkar

6. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Bai, aproposa da. Baina

agian letrak tamaina handiagoan egongo balira, errazagoa izango

litzateke bilaketa egitea.

Galdera orokorrak 1. Gaztelaniaz idatzitako liburuen bila bazabiltza, non bilatuko duzu?.

Batez ere, ISB-n bilatuko nuke, 1972.urtetik Espainian editatutako liburu

guztiak aurkitzen direlako. Halaber, Amazon eta Google Books

webguneetan ere gaztelaniazko liburuak daude.

2. Eta liburuaren erreferentzia lortu eta gero, liburua bera esku artean

edukitzeko zer egingo zenuke?

Amazon eta ISB-ren webguneetan liburuak erosi eta korreo bidez

jasotzeko aukera dago. Liburua erosi beharrean maileguan hartzeko,

Mondragon Unibertsitateko Liburutegia da egokiena.

3. Eta irakurleen iritziak kontuan hartu nahi badituzu, non bilatuko duzu?

Amazon denda online-aren barruan, “Customers review” sailean. Bertan,

irakurleak euren iritziak ematen dituzte eta erosketa bat egiterakoan,

Page 6: Liburuen bilaketak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

interesgarria izan liteke besteek pentsatzen dutena jakitea. Google

Books-en ere, jendearen balorazioak ikustea posible da.

4. Eta testu osoan berehala pantailan irakurri nahi badituzu non bilatuko

duzu? Google Books delakoan bilatuko nuke, testu osoak irakurri ahal

direlako, PDF artxiboetan.