liburuen katalogoa
DESCRIPTION
Liburuen katalogoaTRANSCRIPT
1. DBH LIBURUEN PROPOSAMENAK
Elurantzara
Elurantzara:
Egilea: Paul Gallico
Jatorrizko izenburua: “The Snow Goose”
Ilustrazioa: Aitziber Alonso
Itzulpena: Ane Urrestarazu
Argitaletxea: Hamaika-Books
Urtea: 1941
Azalpena:"Elur-antzara"-ren gaiak bakardadea eta amodioa, bazterkeria eta elkarlana, gerra eta izadiadira. Bakartuta bizi den artista baten eta neska umil baten istorio hunkigarria kontatzen diguPaul Gallico-k. 1941etik, "Elur-antzara" ez da inoiz falta izan Ingalaterrako eta AEBkoliburu-dendetan.
Voltaire kaleko abenturak: Pozoia kopan
Voltaire kaleko abenturak: Pozoia kopan
Egilea: P.D. Baccalario, A. Gatti
Maila: DBH 1
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2011
Azalpena:Voltaire kaleko abenturak deitzen den bildumako lehen alea da hau, misterioak argitzen aritzendiren auzotar batzuen ikerketak kontatzen dira bertan. Izan ere, ikaragarri gustatzen zaizkiepolizi nobelak Voltaire kaleko 11. zenbakiko maizterrei eta etxeko auzotarren betiko bilerezkokoteraino daudenez, detektibe klub bat sortu dute. Muturra sartzeko moduko misteriorenbat dagoen bakoitzean, Parisko ikertzailerik handiena izan omen zen Gustave Darbonenapartamentuan elkartzen dira zer egin aztertzeko. Han, Barduchon andreak etxean egindakotarta zatiak jan eta esamesak kontatu bitartean ikerketari ekiten diote.Lehen abentura honetan argitu beharko dute ea egin dituen Deloffre jaunak leporatzendizkioten bi hilketak.
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian:
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Erein
Urtea: 1985
Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Bilduma: Auskalo Bumeran
Orri kopurua: 104
Adina: 12tik gora
Nork hautatua: Asun Agiriano
Laburpena:
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzenetorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarrizizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen,umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzenhasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezalabegiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.
Ehun ipuin hitz gutxitan
Ehun ipuin hitz gutxitan:
Egilea: Joxan Ormazabal Berasategi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Bilduma: Xagu-Xar
Orri kopurua: 114
Adina: 12tik gora
Nork hautatua: Asun Agiriano, Migel Asiain
Laburpena:Liburu honetan, orain arte erakutsitako irudimena eta umoreaz gain, bizipenetatik ateratakohausnarketa motz baina sakonak aurkezten dizkigu Joxantonio Ormazabalek. Bizitzako kontuakdira, umorez beteak, pentsatzeko eta gozatzeko, haurrentzat eta haur izan zirenentzat ereegokiak. Ehun guztira.
Bambulo III: Ternuako penak
Bambulo III: Ternuako penak
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Erein
Urtea: 1999
Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor
Orri kopurua: 120
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuakBambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitakkontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartudu egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du! Urkizu marinel gazteakorain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penakhonetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoaharrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabosturteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa. Euskaldunek ez duteiskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haienhizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete. Helburuhorrekin, negua, negu luzea emango du Urkizuk iskimauen artean, kanta zaharra gogoan...
Ezekiel
Ezekiel:
Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009
Bilduma: Bihotz taupadak
Orri kopurua: 133
Adina: 12tik gora
Laburpena: Liburu honetan lau mutil gaztez osaturiko koadrilako gorabeherak kontatzendira. Ezekiel eta bere lagunek inoiz ez dute neskarik musukatu eta egun batean, apustubat egingo dute neska bat ea nork lehenago musukatu. Neskak, koadrila, nortasun etaizaera kontuak, homosexualitatearen aurkikuntza zein bestelako gaiak lantzen diranobelan. Umorea, arintasuna eta gazte hizkera jorratzeko ahalegina nabaria da liburuhonetan.
Greg: Gizajo baten egunkaria
Greg: Gizajo baten egunkaria
Egilea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010
Itzultzailea: Miren Arratibel
Orri kopurua: 217
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Ikasturte bete irauten duen eguneroko dibertigarria. Greg protagonistaren bizitza, kezkak,bizipenak, etxean, eskolan... Komiki txikiz lagunduriko testu atsegina da liburua. Batzuetanbarregarria, umorezko esaldiekin egina
Laminen sekretua
Laminen sekretua:
Egilea: Juan Martin Elexpuru Arregi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010
Ilustratzailea: Leire Urbeltz Munuze
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 96
Adina: 12tik gora
Laburpena:Fantasiazko 19 kapitulu laburrez osatua dago, eta horietako askok eta askok ilustrazioederrak dituzte zuri beltzean. Euskal Herriko mitologiako zenbait pertsonaia dira protagonista.Fraixku izeneko mutil batek idatzitako liburuari esker, diseinatzaile italiar batek laminen berriizango du. Bere modelo gisa lan egiteko kontratatuko du lamina bat eta Milanera eramangodu. Arrakasta itzela lortuko du, baina bahitu egingo dute. Ondorioz, erreskatatzeko, AnbotokoMarik joan beharko du eta hango sorginekin harremanetan jarri beharko du
Misterioa argitu arte
Misterioa argitu arte:
Egilea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010
Ilustratzailea: Morkots
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 174
Adina: 12tik gora
Laburpena: Esther (itsua) da protagonista. Bere aita kartzelan sartuko dute eskolakoirakasle maltzur baten erruz. Esther eta bere lagunak misterioa argitzen saiatuko dira.Laguntzeko, txakurra eta Toribio zaharra bere ondoan izango ditu beti
Amaia Lapitz
Amaia Lapitz:
Egilea: Katixa Agirre Argitaletxea: Elkar Urtea: 2010 Ilustratzailea: Alex Orbe Bilduma: Amaia Lapitz Adina: 12 tik gora Laburpena: Amaia Lapitzek nahiago luke uda Irlandan igaro, bere lagunen antzera,
baina horren ordez ama arkeologoa lagundu beharko du Palenquera, Mexikokohondakin maien eremura. Bertan emandako lehenengo gauean, deskubrimendu izugarribat egingo du Amaiak: aztarnategiko zuzendariaren gorpuarekin egingo du topo.Poliziak gauzak argitzeko baino interes gehiago daukanez errua indigena zapatisteileporatzeko, Mario izeneko lagun egin berriaren laguntzaz kasua argitu beharko dugure protagonistak.
Garmendia errege Egilea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Elkar, 2004 Urtea: 2010 Ilustratzailea: Mikel Valverde Bilduma: Garmendia Adina: 12 tik gora Laburpena:
XIX. mendearen bukaeran, Garmendia esaten zioten ondarrutar bat artzain joan zen Ipar Ameriketara.
Pistolari fama hartu zuen, nahiz eta inoiz tiro bakar bat bota ez. Eta abentura asko bizi izan zituen.
Horietako batzuk kontatu zizkigun aurreneko liburuan (Garmendia eta Zaldun Beltza) Kirmen Uribek
Mikel Valverde marrazkilariaren laguntzaz. Bigarren liburu honetan (Garmendia errege) Garmendiak eta
bere lagun min Amalio mexikarrak zirku batean lan egin zutenekoa kontatzen zaigu. Buffalo Bill ezagutuko
dugu, Sitting Bull indiar ospetsua (Jeronimo) eta garai hartako beste pertsonaia asko ere bai.
Kontua da Garmendia indartsu gisa lan egiteko kontratatu dutela zirkuan eta haren ospea lau haizetara
zabalduko dela. Garmendia ospearen lainoak itsutuko du, ordea, eta azkenean Amalioren eta beste
adiskideen laguntza beharko du bizitzan pena merezi duten gauzez ohartarazteko.
Garmendia eta Fannyren sekretua Egilea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Elkar Urtea: 2006 Ilustratzailea: Mikel Valverde Bilduma: Garmendia Adina: 12 tik gora Laburpena:
Garmendia pistolari famatuak badu lagun mexikar bat, Amelio, eta badu ezkutuko maite bat, Fanny. Behin
Fanny desagertu egin zen, eta gutun bat bidali zuen, Italian zegoela jakinaraziz. Garmendiaren senak bere
maite kutuna arriskuan zegoela aditzera eman zion, eta, bitan pentsatu gabe, Italiara abiatu zen
Ameliorekin. Abentura, intriga, umorea, idazketaren finezia… horiek guztiak dira Kirmen Uriberen narrazio
honetan lehen kolpetik sumatzen diren ezaugarriak. Eta hori eskertzekoa da beti.
Garmendia eta zaldun beltza Egilea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Elkar Urtea: 2003 Ilustratzailea: Mikel Valverde Bilduma: Garmendia Adina: 12 tik gora Laburpena:
IX. mendearen hondarretan, pistolari ugari izan zen Ipar Ameriketako Mendebal Urrunean. Eta pistolari
horietako bat Garmendia izeneko ondarrutar bat izan zen. Gizon kankailua zen, ehun kilotik gorakoa, isila
eta bakartia. Artzaina izaki oso gutxitan jaisten zen jendartera, eta gainera ez zekien ingelesez. Bere
artzain izaera bakartia batetik, eta ingelesez ezin moldatu horrek bestetik, arrotz fama eman zion herrian,
animalien pareko bihurtzeraino jendearen esanetan. Kontua da, gertaera batzuk tarteko, oso ospetsu egin
zela garai batean; bihozgabea izatea eta dozenaka gizon hila izana egotzi baitzioten, nahiz eta zinez eta
benetan inork inoiz ez zuen ikusi tiro bakar bat ere botatzen.
Abbadiaren sekretua Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin Urtea: 2010 Ilustratzailea: Adina: 12 tik gora Laburpena:
Izan dira izarzale asko nire aurretik. Etorriko ahal dira gehiago ondoren!Alar dut izena eta izarrak maite ditut. Haien bakea eta argia. Haien xuxurla isila.Hendaiarra naiz. Beharbada horrexegatik dauka halako pisua nire ametsetan Antton Abbadiak.Huraxe dut, izarzale guztien artetik, kuttunen. Hendaian bizi izan zen luzaro, ni bezala, baina, niez bezala, dozenaka herritan ibili zen bidaiari, ikertzen, jakinmina pizten, hizkuntzak ikasten,euskara bultzatzen. Ahal bezainbeste ikusi zuen, ahal bezainbeste ikasteko.
Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudizerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabilairean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omenzuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, AnttonAbbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz etahistoriaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.