lea gezia

11

Upload: geri

Post on 21-Jan-2016

59 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Lea gezia. Egilea: Iratxe Aspiazu Rotaetxe. Bazen behin, Lekeitioko Lumentza mendian, jauregi eder bat, basoaren erdi erdian eta kobazuloaren aldamenean. Egun batean Lumentza jauregian Peru izeneko printzea jaio egin zen. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: Lea gezia
Page 2: Lea gezia

Bazen behin, Lekeitioko Lumentza mendian, jauregi eder bat, basoaren erdi erdian eta

kobazuloaren aldamenean.

Page 3: Lea gezia

Egun batean Lumentza jauregian Peru izeneko printzea jaio egin zen.

Page 4: Lea gezia

Erregeak bere semea eskualdeko ehiztaririk trebeena bilakatzea desiratzen zuen. Honela ba, bere zazpigarren urtebetetze egunean, hamar gezi eta arku handi bat, bere

poltsa gorriarekin, eta guztiz, oparitu zion.

Page 5: Lea gezia

Gezi hauen artean, bazegoen bat nabarmentzen zena. Bere kolore urdina Lea

ibaiaren parekoa zenez, Lea zuen izena. Halaber, bere izaerak egiten zuen ezberdin.

Izan ere, geziak sortzen dira animaliak ehizatzeko, gudan erabiltzeko …, baina,

gure gezi urdina guzti honen aurka zegoen, berak aske bizi nahi zuen, eta inor mindu

barik.

Page 6: Lea gezia

Egun eguzkitsu batean, printze txikia bere ehizako poltsa lepoan hartuta, erregearekin jauregiko aldameneko basora

abiatu zen. Bidean aitak azaldu zion, harrotasun handiz, nola hil zuen berak Lumentzako azken hartza. Printzeak poztasunez entzuten zuen bitartean, Lea, gure gezia, haserretuta eta marmarrean zegoen, bera animaliak

hiltzearen aurkakoa baitzen.

Bat-batean, erregea oso adi geratu zen zerura

begira, txori berezi baten kanta aditu zuelako.

-

Adi seme! Okila da hori! Horietako gutxi geratzen dira eta ezin genezake ehizatzeko aukera galdu!

Ah, bai, begira aita, pago horren adarrean gelditu da. Gezia jaurtiko diot!

Page 7: Lea gezia

Printzeak Lea hartu, arkuan jarri eta... zart!, okilarengana zuzendu zuen. Leak ez zuen txoria hil

nahi, eta horregatik norabidea apur bat aldatu zuen.

Page 8: Lea gezia

Lea geziak pagoaren adar baten kontra jo zuen, bere buru zorrotza sartuz. Lea adar horretan geratu zen

bakarrik eta denbora luzez.

Page 9: Lea gezia

Bitartean, udaberria iritsi zen eta egunsenti baten, Peru eta Peio bikiak zuhaitzean jolasten ari zirela,

Lea aurkitu zuten.

Begira zelako gezi

polita!

Hartu, eta

eskolara eramango dugu!

Page 10: Lea gezia

Hurrengo egunean bikiek ikaskideei eta irakasleari erakutsi zieten gezia eta guztiak

harrituta geratu ziren.

Page 11: Lea gezia

Lea poz-pozik zegoen bere lagun berriekin, haurrek berak bezala animaliak maite eta zaintzen

zituztelako.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lumentzako basoan.