laukiz eta maruri-jatabeko euskara zerbitzua · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta...

8
LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA 2012ko uztaila • 36 zenbakia Hemen da uda!

Upload: others

Post on 01-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA2012ko uztaila • 36 zenbakia

Hemen da uda!

Page 2: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

PARTAIDETZA FOROAMaruri-Jatabeko Udalak, Udalsarea 21eko laguntzagaz, uztailaren 1etik aurrera martxan jarri dau partaidetza foro barria. Teknologi barriak erabiliz, foro honetan sartzeko e-mail helbide bat baino ez da eduki behar. Erregistratu behar dozu izen eta pasahitza baten bidez eta une honetatik aurrera dagozan erronkei buruz eritxia emon edota beste batzuk proposatu ahalko dozuz. Maruri-Jatabeko webgunetik be sarbidea egongo da prest baina badaezpada be, hona hemen helbidea: http://partaidetza.maruri-jatabe.net

Sartu, erregistratu eta emon zure eritxia!

Zeure ideiak ondoetorriak izango dira eta!

Zeu be, Maruri-Jatabe eraikitzen!

MARURI-JATABEKO ETXEBIZITZA TASATUAKAzken urteotan herritarren partetik Udaletxean jasotako eskari nagusienetakoak, etxebizitza babestuen eta tasatuen ingurukoak izan dira. Udal arduradunek, beharrizan hau kontuan hartu dabe eta oraintsu zenbat interesdun dagoan jakiteko inkesta banandu da etxez-etxe.

Asmoa, herriko benetako etxebizitza beharra ezagutzea izan da, beraz nahiz eta izena emon ez egoan ezelango konpromisorik. Jasotako datuakaz, Udal ordezkariak interesa agertu daben guztiakaz jarriko dira hartuemonean, epeak, kalitateak, prezioak eta eskatzaileek bete beharreko baldintzen inguruko behar beste informazino emoteko.

Ekimenak oraingoz, 18 Maruri-Jatabetarren interesa biztu dau.

Hurrengo aleetan informazino gehiago.

LAUKIZ • MARURI-JATABE 2

Page 3: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

ARGAZKI LEHIAKETA 2012Bostgarren ediziora heldu gara aurten Laukizen arga-zki lehiaketarekin. Ohikoa denez, Laukizko parajeak, leku izkutuak, eta politenak begi aurrean agertzen zai-zkigu argazkien bidez. Aurten oso jende gutxik hartu du parte eta gehienak laukiztarrak izan direla esan be-harra dago. Guztira 15 argazki izan dira, eta hona he-men epaimahaiak erabakitakoa:1go saria: “ Rayo de Sol” Fabien Pichon

Laukiztarrari akzesita:“Txirrindularia” Juan Manuel Legorburu

Ekainaren 22an, arratsaldeko 18.30ean Laukizko Udal Liburutegian batu ginen, alde batetik aurkeztutako ar-gazki guztiak ikusteko eta bestetik sari banaketa egite-ko. Aurten ere, sariak banatzen Salva Artaza alkatea eta Argiñe Ugarte zinegotzia izan ziren gugaz.

Ea datorren urtean jende gehiago animatzen den eta Laukizko lekurik politenak ikusteko aukera daukagun!

Datorren urterarte!!

LAUKIZTARRAK SAn MAMESEnMaiatzaren 19an San Mames ikustera abiatu ginen. Aukera ona izan da zelai berria egin baino lehen gaur egun dau-den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko gelak ikusi genituen eta gero palkora eta zelaira irteteko aukera ere izan genuen. Argazkiak atera genituen eta Athletic inguruko kontu, istorio, anekdota … asko kontatu zizkiguten. Bukatzeko, garaikur gela bisitatu genuen, gela horretan Athetic-ek urteetan zehar lortu dituen garaikur ezberdinak daude, arropak, argazkiak, jokuak…

Goiza ederto pasatu genuen, guk hainbeste maite dugun taldearen historian zehar murgildu ginen eta non eta San Mamesen, leku ezin hobeagoan. Pena bat 25eko finalean irabazi ez izanak, baina datorren urtean lortuko dugu!!

LAUKIZ • MARURI-JATABE3

Page 4: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

KARTEL LEHIAKETAAurten ere, heldu da Maruri-Jatabeko jaiak iragartze-ko kartel lehiaketa. Esan behar da gero eta jatabetar gehiagok hartzen duela parte lehiaketa honetan, beti bezala, bi kategoriatan banaturik egon dena: 14 urte baino gehiagokoentzat eta bestea txikientzako. Aur-ten guztira 9 proposamen jaso dira eta pasa den ekai-naren 27an, Osoko Bilkurako kideak eta jai batzordeko bi kide batu ziran eta honako erabakia hartu eben:Nagusiak: “Betiko jaiak”. Alfonso Garcia LaraudogoitiaTxikiak: “Mundu guztia jaian dago” Xabier Garcia SarriaOhikoa danez, sari banaketa San Lorentzo jaietan ze-har egingo da.Gogoratu txikien kategorian irabazitako kartela izan-go dela etxez-etxe banatuko den programaren irudia. Nagusiena berriz, herrian eta inguruan egingo den iru-dia izango da.

Gora San Lorentzo!

LIbuRuAK EGuzKITAn!Maruri-Jatabeko igerilekua dagoaneko zabalik daukazu, barrikuntzakaz ganera: beldurra, umorea, abentura, emozioa…eta gehiago aurkitu daikezuz liburuen bitartez. Liburuak igerilekuan?. Bai!. Udal liburutegiko zenbait ale itxiko doguz bertan (umeentzako, gazteentzako, helduentzako… guztiontzako!), edonork hartuteko moduan. Liburuak bertan irakurteko dira baina baten batek eroan gura izan ezkero, maileguan eroan leikez… baldin eta irakurri ostean leku berean ixten badauz, jakina!Gure asmoa, udan be, irakurteko aukerea emotea da, asti gehiago dogu-ta. Ganera, ze ondo egoten dan eguzkitan liburu bat eskuartean dogula!Aprobetxatu aukerea eta gozatu!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 4

Page 5: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaGizarte Zerbitzuetako Mungialde Partzuergoko kidea da Laukiz (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Meñaka eta Mungiagaz batera) eta Partzuergoak eskaintzen dauzan zerbitzuen artean, etxez etxeko laguntza-zerbitzua dago. Eguneroko jardunean norbere kabuz konpontzeko gai ez diran familia edo pertsonentzako zerbitzua da. Etxeko laguntzaileek emoten dabe laguntza, erabiltzailearen etxera joanda. Etxeko langilearen egiteko nagusiak izaten dira: pertsona zaintzea eta etxeko lanak egitea. Horren helburua da erabiltzailea etxean moldatu ahal izatea eta erresidentzian sartzeko epea atzeratzea.Pertsona zaintzeko funtzinoen barruan, kasu bakoitzaren beharrizanen arabera, etxeko laguntzaileak lan honeek egingo ditu: ohetik jaikitzen eta ohean sartzen lagundu; erabiltzailea jantzi eta erantzi; eguneroko garbitasuna egin; erosketak egin edo bazkaria prestatu; botikak kontrolatu…

Etxeko lanen funtzinoen artean, besteak beste, honeek dagoz: ohea egin; etxea garbitu; arropa garbitu, eseki eta lisatu. Oro har, zerbitzua astelehenetik ostiralera izaten da, jaiegunetan ez, eta goizez edo arratsaldez. Laguntzarako

eskainitako ordu-kopuruari eta egin beharreko lanei jagokonez, gizarte-langileak proposatutakoak izango dira, pertsona edo familiaren beharrizanak eta baliabideak aintzat hartuta. Horrezaz gain, Legeak zerbitzua emoteko gutxieneko eta gehienezko ordu-kopurua ezartzen dau, eragindako pertsonak jasotako menpekotasun-gradu eta -mailaren arabera. Dana dan, ez da ezinbestekoa balorazino hori hartu izana; izan be, badira pertsona autonomoak zerbitzu hori behar izaten dabenak.Etxeko laguntzaile baten zerbitzua behar dabela uste daben pertsonek Partzuergoko gizarte-langileagaz hitzordua eskatu behar dabe. Horretarako, 94 615 55 51 telefonora deitu behar dabe edo bertara joan (Aita Elorriaga kalea, 4, Mungian, 10:00etatik 14:00etara).Erabiltzaileak hilero diru-kopuru bat ordainduko beharko dau, publikoa. Gutxieneko prezioa zerbitzu-orduko 2.63 €-koa da, eta tarte ezbardinak dagoz sarreren eta ondasunen arabera. Azken horri jagokonez, norberaren ohiko etxebizitza ez da aintzat hartzen.

Jaietako amaiera eta hasiera...Urtero bezala, 2011ko Laukizko jaiak hainbat pertsonek egin zuten lanari esker jaiak ospatu genituen. Hori dela eta, pasadan urtean egindako lana eskertzeko Udalak afari bat antolatu zuen. Bertan, txosnetako txandetan, idi probetan, ekitaldietan eta orokorrean antolaketan parte hartu genuen hainbat lagun batu ginen. Aurten, laster izango ditugu jaiak eta guztion laguntza eskertzekoa da, beraz, parte hartu nahi duzuenok ateak zabalik dituzue jai batzordean. Anima zaitezte!

LAUKIZ • MARURI-JATABE5

Page 6: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

Laukiz eta Maruri-JatabekoTokiko Agenda 21

Udalsarea 21ek diploma batekin aitortu ditu kalitatearekin dugun konpromisoa tak21 Sarien banaketan. Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Uda-lerrien Sareak, diploma batekin aitortu die bai Laukiz bai Maruri-Jatabeko Udalei Tokiko Agenda 21en kalitatearekin duten konpro-misoa eta egindako lana. Ekitaldian, Eus-kadiko Biodibertsitate Zentroan egin zena, EAEko hainbat erakunde eta udalerritako ordezkariak izan ziren, tartean Pilar Unza-lu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sail-burua. Laukiz eta Maruri-Jatabe Udalsarea 21eko kide da 2003ko abendutik. Sarearen baitan ingurumena eta gure herritarren bizi kali-tatea hobetzeko lan egiten du gainontzeko kideekin ezagutza garatuz eta elkarrekin haziz. Jasotako sariak gure udalean tokiko agenda 21en balioa indartzeko egindako ahalegina erakusten du. Zer da tak21?Tak21 Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen eta aitortzen duen neurketa sistema da gure udale-rrien errealitatera egokitua. 40 irizpide eta 100dik gora adierazlerekin Agenda 21en barneko prozesu guztiak neurt-zen ditu. Gainera, kalitate hoberena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu, beti ere, lortutako emaitzen arabera.Udalsarea 21ek sortutako eta sustatutako auditoretza sistema da eta sareko kide diren Udalerrien Tokiko Agenda 21en prozesuen kudeaketa ereduaren parte da. Kalitate globala Tokiko Agenda 21en prozesu bakoitzaren 5 ezauga-rri hauen arabera neurtzen da: Estrategiko, Zeharkakoa, Parte-hartzailea, Operatiboa eta Jasangarria.

Maruri-Jatabeko jaietako maskotaMaruri-Jatabeko Jai batzordea dauala zenbait hilabete ari da lanean, guztion gustuentzako jaiak prestatu gurean. Aurrera ekarri ziran ideien artean, jaietako maskota bat sortzea atera zan eta herritarrakaz konpar-titzea erabagi zan. Parte hartzaileek marrazki bat egin behar izan eben eta baita honen azal-pen bat emon be: zergaitia, zelan egin eta abar. Kontuan hartu behar zan egiteko erraza izateaz aparte, jaien azken egunean erreko zala. Guztira 9 proposamen jaso ziran, bata baino bestea hobea, gaztetxoek zein nagu-siek egindakoak.Aurkezteko epea amaituta, Jai batzordekoek herritarrai luzatu eutsen gustukoen ebenaren alde bozkatzeko aukerea. Basajai? Errotajaia? Jata-lore? Limuri? Lorentzi? Maribaserri? Maribehi? Pipertzo? Super indaba?, proposamenen guztiak Kultur Etxean jarri ziran ikusgai eta jaietako mas-kota BASAJAI izatea erabagi zan.

Gora basajai eta San Lorentzo jaiak!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 6

Page 7: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

LATXAGA ERROTA MInTEGIAEnpresentzako landa inguruan sorturiko negozio zentrua da. Jataondo eta Itsasmedikoik sustatutako proiektu bat da. Gatikan kokatua dago eta helburua Uribe eskualdean sortzen diren empresa berriei gune bateratu egokia eta zerbitzuak eskeintzea da.

Helburu zehatzak hurrengoak dira:

• Ekintzaile berriei bidea zabaldu, aholkularitza tek-nikoa eskeinita.

• Lanpostuak sustatzen lagundu, horrekin batera en-presen sorreran bultzatu, era berean enpresa horiek sare soziekonomikoan izango duten proiekzioa sus-tatu.

• Eskualdeko produkzio egitura dibersifikatu.

• Herritarrei enpreak sortzea edota ekintzailea izatea bideragarria dela erakutsi. Horretarako agertzen di-ren ekimen berrientzako aholkularitza teknikoa eskei-ni, hasikeran nahiz proiektuaren gestioan.

• Eskualdearen dinamizazioan eragin, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta landa munduan apurka-apurka finkatu daitezen.

Zentru honek ekintzaileentzat eskeintzen dituen aban-tailak:

• Onurarik handiena Latxaga errotako moduluetako bat errenta tutelatuan hartzeko aukera da.

• Inongo gasturik barik ekintzaileei informazioa, aholkuak eta orientabideak emango zaizkie, euren proiektuaren, negozio planaren eta enpresaren bi-degarritasunaren inguruan, bai eta empresa hori martxan ipinteko ere.

• Euren egoitza Latxaga errotan izango duten empresa proiektuei eta enpresei ahal diren gestino eta kontrol tresnak jarriko zaizkie eskura, proiektua gauzatu eta negozioa sendotzeko erabil ditzaten.

• Prestakuntza ekimenak gauzatuko dira, ekintzaileen prestakuntza egokitu eta enpresa berrien gestioa hobetzen lagungarri izango direnak.

• Amaitzeko, eta aurrekoaz batera, sentruak sustatu-tako edozein ekimenetan parte hartu ahal izango dute onuradunek.

Gurekin egon eta hitz egin nahi izanez gero:

LAUKIZ • MARURI-JATABE7

Page 8: LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA · den aldagelak, tribuna, zelaia, prentsa gela, eta gure “lehoia” ikusteko. Bisita gidatua izan zen: hasteko, eraikinaren barruko

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

euskara biziberritzeko plan nagusiaplan general de promoción del uso del euskera

Isaac Amezaga

Maria Fernandez

Mungialdeko GizarteZerbitzuen Partzuergoa

Latxaga Errota

Saioa Sanz

Argiñe Ugarte

Udalsarea 21

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA

Gauaren babesean gaur goizean lo goxoen ametsetan nabil hizketan

nigan daukat laztana zure xarma sentipen polit guztiak malkoz bustiak.

“Urrun zaude eta gertu” sentitzen zaitut niklagun gaur gauak esana dit, zergaitik,

irrifar batekin, ez zaude nirekin lasai maitia ulertu: zergaitik

nik ere ezin dudan bizi zu gabe, xuabe,zurekin baino zu gabe!! (zu gabe!)Zure izar iheskorra da hilezkorra

edozer dut desira zuri begira ni zugan ta zu nigan nahiz dakidan

zarela hain besarkaezina hain ahaztezina.

AGEnDA Maruri-Jatabeko jaiak: Abuztuaren 9anhasiko dira, erne etxez-etxe helduko dan informazinoari

Laukizko jaiakIrailaren 29anErne programari!

Gogoratu egun honetan be, argazki lehiaketa izango dala!

Maruri-Jatabekoherri ibilaldiaIrailaren 9an, domekaGogoratu egun honetan be, argazki lehiaketa izango dala!

ABESTU GEUGAZIzar iheskorra (Etzakit)

ALE HONETANPARTE HARTU DABE

LAUKIZ • MARURI-JATABE 8