konpetentzia digitala eskolan

3
KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN (M.AREA) Eskola ezjakintasuna Gauzak izugarri azkar aldatzen ari dira eta eskolak nahastuta eta harrituta dabiltza. Orain arte, ikaskuntza liburu eta material inprimatuetan oinarritzen zen baina jatorri bakar horretako ikaskuntza desagertzear dago. Hemendik aurrera liburu eta inprimakiak internet eta ordenagailuekin nahastuko dira. Gaur egungo haur eta gazteak hurbilekoagoa eta ohikoagoa dute makina elektroniko baten erabilera nobela baten irakurketa baino, hau da, denbora gehiago pasatzen dute pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino. Esan dezakegu, XX. mendearen azken hamarkadan jaiotako haurrak teknologia digitalaren nonahikotasunean jaio diren lehen belaunaldia direla. Alfabetizazio berriak: Multialfabetizazioa Alfabetatua egoteak jada ez du esan nahi irakurtzen eta idazten jakitea. Gaur egungo gizarteak beste konpetentzia batzuen beharra dauka. Bertatik sortu da multialfabetizazioaren terminoa. Honek hiru gaitasun desberdintzen ditu, Manuel Arearen iritziz: - Alfabetizazio audiobisuala: helburutzat ikasleak testu audiobisualak analizatu eta sortzeko gaitasuna garatzea du. Gainera, beharrezkoa da izaera kritiko bat garatzea fidagarritasuna neurtzeko. - Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: Gailu desberdinak erabiltzeko gaitasuna da, baita hauek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzea ere. - Alfabetizazio informazionala: Teknologia berriek eskaintzen dituzten iturri bibliografiko desberdinen ezaguerari egiten dio erreferentzia, hau da, informazioa aurkitzea, aukeratzea, behatzea eta eraikitzea.

Upload: irakasleberritzaileak

Post on 30-Jul-2015

146 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN (M.AREA)

Eskola ezjakintasuna

Gauzak izugarri azkar aldatzen ari dira eta eskolak nahastuta eta harrituta dabiltza. Orain arte, ikaskuntza liburu eta material inprimatuetan oinarritzen zen baina jatorri bakar horretako ikaskuntza desagertzear dago. Hemendik aurrera liburu eta inprimakiak internet eta ordenagailuekin nahastuko dira.

Gaur egungo haur eta gazteak hurbilekoagoa eta ohikoagoa dute makina elektroniko baten erabilera nobela baten irakurketa baino, hau da, denbora gehiago pasatzen dute pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino. Esan dezakegu, XX. mendearen azken hamarkadan jaiotako haurrak teknologia digitalaren nonahikotasunean jaio diren lehen belaunaldia direla.

Alfabetizazio berriak: Multialfabetizazioa

Alfabetatua egoteak jada ez du esan nahi irakurtzen eta idazten jakitea. Gaur egungo gizarteak beste konpetentzia batzuen beharra dauka. Bertatik sortu da multialfabetizazioaren terminoa. Honek hiru gaitasun desberdintzen ditu, Manuel Arearen iritziz:

- Alfabetizazio audiobisuala: helburutzat ikasleak testu audiobisualak analizatu eta sortzeko gaitasuna garatzea du. Gainera, beharrezkoa da izaera kritiko bat garatzea fidagarritasuna neurtzeko.

- Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: Gailu desberdinak erabiltzeko gaitasuna da, baita hauek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzea ere.

- Alfabetizazio informazionala: Teknologia berriek eskaintzen dituzten iturri bibliografiko desberdinen ezaguerari egiten dio erreferentzia, hau da, informazioa aurkitzea, aukeratzea, behatzea eta eraikitzea.

Ondorioz, hezkuntzak aldaketa bat jasan behar duela argi dago. Eskolak haurrak hezi behar ditu teknologien erabiltzaile arduratsu eta kontzienteak izan daitezen.

Multialfabetizazio honek jakintza esparru desberdinak barne hartzen ditu. Lehenik eta behin, ikasleak hardware-a eta software-a erabiltzeko gai izan behar du eta hauek eskaintzen duten informazioa kudeatzen jakin. Modu berean, jarrera arduratsu eta positibo bat garatu behar du teknologia berriekin eta azkenik, informazioa kritikoki analizatzeko gai izan behar du.

Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak:

Klase batetako ikasleek interneten bidez ikasten dutenean irakasleak betetzen duen papera , liburuen bitartezko klase batetan betetzen duen paperarekin konparatuz, oso desberdina da. Honek, irakasleari metodologia malgua eta arreta pertsonalizatua eskatzen dizkio besteak beste. Modu berean, ikasleak ere konpetentzia berri batzuk garatu beharko ditu. Laburtuta,

ikasleak informazioa bilatzen, internet bidez komunikatzen edo informazioa elkarbanatzen eta taldean lan egiten ikasi behar du.

Irakasleen erronkak:

Egoeraren aurrean eta suposatu duen aldaketa kontuan hartuta, hauek dira irakaslearen erronka nagusiak:

- Ikasleek informazioa bilatzeko milaka iturri dauzkate eta ondorioz, gehiegizko informazioa eduki dezakete. Beraz, irakaslearen erronka da ikasleei informazio hori kudeatzen irakastea.

- Irakasleak arreta guztia berarengan egongo ez dela onartu behar du. Izan ere, IKT bidezko ikaskuntzak metodologia aldaketa nabarmena suposatzen du.

- Hemendik aurrera, irakasleak gidari lana egingo du.- Helburua talde ikaskuntza bat bideratzea da, ez banakakoa.

Manuel Areak berrikuntza hauek suposatu dezaketen arazo batez ohartarazi nahi gaitu. Baliteke, ikasgelan teknologia berriak sartu arren, metodologia berdina izatea, hau da, lanak paperean entregatu beharrean, blog-era igotzea eta arbela tradizionalean egingo zenukeen berdina arbela digitalean egitea. Praktika hauek ez dira IKT bitartezko ikaskuntzak, planifikazio didaktiko berri bat egitea beharrezkoa da.

Bukatzeko, autorearen iritzi argia azaltzen da. Bere ustez, haurrek ariketa desberdinak eta ugariak egin behar dituzte haien ikaskuntza prozesuan, baliabide teknologiko nahiz tradizionalekin.