kirola kirol zita garrantzitsu asko dute taldea kaleanberrogei bat lagun elkartuko dira eta aurten...

8
2006ko otsailaren 18a, larunbata ::: 1.747 zka. ::: www.kronika.net San Ignacio de Moxos eko orkesta eta abesbatzaren kontzertua ostegunean /4-5 Kirol partidu ugari dira Hernanin eta gehienak gaur bertan. Errugbiko lehen taldeak Landaren partidu garrantzitsua du, futbolekoak Zubipen eta boleiboleko mutilen taldeak kiroldegian. Xakea Aristizabal kaleko lokaletan jokatuko da. Bihar, berriz, Euskadiko kros txapelketa da Lasarten eta waterpoloa Hernanin. / 6-7 Kirol zita garrantzitsu asko dute hernaniarrek gaur eta bihar Gaur errugbi, futbol, boleibol eta Xakeko lehen taldeek etxean jokatuko dute eta bihar Berria txapelketako partiduak dira. Bihar Euskadiko Kros txapelketan aukera haundiak ditu Ixiar Urdangarinek. X KIROLA Inauteriak gaur Aranon eta hurrengo astean Hernanin Badatoz inauteriak eta Aranon gaur bertan izango dira, aur- ten igandetik larunbatera pasa baitute festa. Zomorroak base- rriz baserri ibiliko dira goizean eta zagi dantza egingo dute arratsaldean. Gauean herri afaria eta erromeria dira Tapia eta Leturia eta beren taldearekin. Hernanin, berriz, datorren ostiralean hasiko dira inauteriak eta asteartera arte egitarau zabala izango da haur eta gazteentzat. / 2 Y KONTZERTUA ‘Perfusion’ taldea kalean Txotx denboraldiko egita- rauaren barruan Perfusion perkusio taldea ibiliko da gaur Hernaniko kaleetan barrena. Arratsaldeko 12:30etan hasita. \\ Y ZUHAITZ EGUNA Aparrainen zuhaitz aldatzen Gaur eta bihar da zuhaitz eguna Hernanin eta zuhaitz aldatzen ariko dira gaur haurrak eta bihar helduak Aparrainen. / 7 Inauteriak: Gaur Aranon da zita eta datorren astean Hernanin / 2 Atsegindegin aparkalekuak badira salgai oraindik / 3 Molotoff irratia Arrosako kide / 3 ERREPOR T AJEA: Boliviako San Ignacio de Moxoseko orkesta eta abesbatza, San Joan Bautista Parrokian datorren ostegunean / 4-5 KIROL AK: Pelota: Berria txapelketako partiduak bihar kiroldegian: Aurrera Saiaz-Huarte / 6 Errugbia: Kadete maila, errugbia jolas izatetik joko iza- tera pasatzen den garaia / 6 Hernanik galdu ezineko partidua du gaur Gernikaren aurka / 6 Futbola: Hernanik Trintxerpe izango du gaur kontrario Zubipen / 7 Boleibola: Hernanik hiruga- rren garaipena nahi du segidan gaur kiroldegian / 7 GAUR KRONIKAN A A r r g g a a z z k k i i a a : : J J a a b b i i e e r r L L e e g g a a r r r r e e t t a a

Upload: others

Post on 12-Feb-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 2006ko otsailaren 18a, larunbata ::: 1.747 zka. ::: www.kronika.net

    San Ignacio de Moxosekoorkesta eta abesbatzarenkontzertua ostegunean /4-5

    Kirol partidu ugari dira Hernanin eta gehienakgaur bertan. Errugbiko lehen taldeak Landarenpartidu garrantzitsua du, futbolekoak Zubipeneta boleiboleko mutilen taldeak kiroldegian.Xakea Aristizabal kaleko lokaletan jokatuko da.Bihar, berriz, Euskadiko kros txapelketa daLasarten eta waterpoloa Hernanin. / 6-7

    Kirol zita garrantzitsu asko dutehernaniarrek gaur eta bihar

    Gaur errugbi, futbol, boleibol eta Xakeko lehentaldeek etxean jokatuko dute eta bihar Berriatxapelketako partiduak dira. Bihar Euskadiko Krostxapelketan aukera haundiak ditu Ixiar Urdangarinek.

    K I R O L A

    Inauteriak gaur Aranon eta hurrengo astean HernaninBadatoz inauteriak eta Aranon gaur bertan izango dira, aur-ten igandetik larunbatera pasa baitute festa. Zomorroak base-

    rriz baserri ibiliko dira goizean eta zagi dantza egingo dutearratsaldean. Gauean herri afaria eta erromeria dira Tapiaeta Leturia eta beren taldearekin. Hernanin, berriz, datorrenostiralean hasiko dira inauteriak eta asteartera arte egitarauzabala izango da haur eta gazteentzat. / 2

    KONTZERTUA‘Perfusion’taldea kalean

    Txotx denboraldiko egita-rauaren barruan Perfusionperkusio taldea ibiliko dagaur Hernaniko kaleetanbarrena. Arratsaldeko12:30etan hasita.

    ZUHAITZ EGUNAAparrainen zuhaitz aldatzen

    Gaur eta bihar da zuhaitzeguna Hernanin eta zuhaitzaldatzen ariko dira gaurhaurrak eta bihar helduakAparrainen. / 7

    Inauteriak: Gaur Aranon dazita eta datorren asteanHernanin / 2

    Atsegindegin aparkalekuakbadira salgai oraindik / 3Molotoff irratia Arrosakokide / 3

    ERREPORTAJEA:Boliviako San Ignacio deMoxoseko orkesta etaabesbatza, San JoanBautista Parrokian datorrenostegunean / 4-5

    KIROLAK:Pelota: Berria txapelketakopartiduak bihar kiroldegian:Aurrera Saiaz-Huarte / 6Errugbia: Kadete maila,errugbia jolas izatetik joko iza-tera pasatzen den garaia / 6

    Hernanik galdu ezineko partidua du gaur Gernikarenaurka / 6Futbola: Hernanik Trintxerpeizango du gaur kontrarioZubipen / 7Boleibola: Hernanik hiruga-rren garaipena nahi du segidangaur kiroldegian / 7

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    AArrggaazzkk iiaa :: JJaabb iiee rr LLeeggaarr rree ttaa

  • 2006-II-18 larunbata

    2

    DATORREN ostiralean hasi-ko dira inauteriak Hernanin,otsailaren 24an. Haur eta gaz-teentzako egitaraua izangodute aurtengo festek, baina,omenaldia garai batean inau-terietan protagonista izanziren zenbait hernaniarri egin-go zaie. Aurten plazan egingoda festa hasiera eta omenaldiekitaldia eta oholtza egokitu-ko da horretarako. Omenduakdira: Anttoni Egaña, LuisGorrotxategi, Maritxu Goñi,Manoli Olano, Ines Sarasua,Joxe Sagarna Kiskillu, DoloresGarmendia, Bittor Zabaleta,Monika Larburu, Matias Olai-zola eta Maritxu Oa. Berakizango dira aurtengo Inaute-riak hasiko dituztenak, arra-tsaldeko 15:30etan.

    Azken urteetako bidetikInauteriek azken urteetakoegitarau beretsua izango duteaurten ere. Haur eta gazteen-tzako erraldoi eta buruhaun-diak, trikitixa, azeri dantza,txaranga, zezenak, emanal-diak eta abar izango dira.Garai batean helduentzat ereizaten ziren gauzak inauterie-tan, baina, azken urteetangazteenei zuzendutako festaizaten da Hernanin. Anto-lakuntza eta egitarauean he-rriko ikastetxeek ere partehartze zuzena izaten duteazken urteetako inauterietan.

    Mozorro festa eta konpartsaUrtero antolatzen da Herna-nin mozorro festa eta aurtenere egingo da otsailaren 25-ean, arratsaldeko 19:00etan,Tilosetan. Gazteek, banakaeta taldean musika eta kantasaioak egiten dituzte mozo-rrotuta eta sariketa bat ereizango da. Parte hartzaileenartean banatuko dituzte sarihoriek. Bestalde, Konpartsakigande eguerdian irtengo diraUrbieta kaletik. Aurten ereTtarla dantza taldeak, Langileikastolak, Inmaculada ikaste-txeak eta Elizatxo ikastolakaterako dute karroza.

    Sardina ehorzketa berriz,asteartean izango da, otsaila-ren 28an, inauteriei bukaeraemateko. Sardina kale bueltanpaseatu eta plazan su emangozaio, garizumaren hasiera sin-bolizatzen duen ekitaldian.

    Garai batean festako protagonista izan zirenek hasiko

    dituzte aurtengo inauteriakDatorren ostiralean hasiko dira festak, arratsaldeko 15:30etan plazan.

    Haurrentzako egitaraua izango da aurten ere gehienbat.

    Inauterietan adin guztietako jendea mozorrotzen da.

    E g i t a r a u aOTSAILAK 19, IGANDEA:12:00: Iñude eta Artzaiak.

    OTSAILAK 24, OSTIRALA:15:30: Jaien hasiera ofizialaGudarien plazan. Bertan, garaibateko Hernaniko inauterien pro-tagonistei omenaldia egingo zaie.Jarraian eskola-umeak irtengodira Urumeako txarangarekin.17:00: Erraldoi eta buruhandienkonpartsa Kriskitiña dantza talde-arekin.17:30: Gaztetxoentzat emanal-dia Kupela trikitilariekin PlazaBerrian.

    OTSAILAK 25, LARUNBATA10:00: Azeri dantza.11:00: Betikoak txaranga.11:30: Haurrentzako zezen txi-kiak.12:00: Benta zaharreko mutikoalaiak taldea.12:30: Erraldoi eta buruhandienkonpartsa.16:30: Pelota partidak "BerriaTxapelketa" kiroldegiko fron-toian. 17:00: Haurrentzat emanaldiaAtsegindegi plazan.17:30: Benta zaharreko mutikoalaiak taldea.18:00: Betikoak txaranga.19:00: Mozorro festa gaztetxo-entzat Tilosetan eta ondorenzezen suzkoa.00:00: Betikoak txaranga.

    OTSAILAK 26, IGANDEA11:00: Betikoak txarangarenirteera.12:00: Konpartsen irteeraUrbieta kaletik: Ttarla dantza tal-dea, Langile ikastola, LaInmaculada ikastetxea etaElizatxo ikastola.17:30: Haurrentzat emanaldiaAtsegindegi plazan. "Zirko iluna"Hortzmuga taldearekin.18:00: Betikoak txaranga.19:30: "Hernani" Musika EskolaPublikoko trikitilari eta dultzainajoleen irteera.

    OTSAILAK 27, ASTELEHENA09:00: Diana "Hernani" MusikaEskola Publikoko ikasleekin.10:00: Azeri Dantza gaztetxo-entzat.11:30: Haurrentzako zezen txi-kiak Latsunbe auzoko kirol pistan.12:00: Haurrentzat emanaldia:"Berpiztuak" Goloka taldearekin. 16:00: Erraldoi eta buruhandiakKriskitiña dantza taldearekin.17:00: Haurrentzat emanaldia,Atsegindegi plazan.18:00: Break dantza-Scratcherakustaldia Tilosetan.

    OTSAILAK 28, ASTEARTEA18:30: Sardina ehorzketa.

    Aranon gaur dira Karnabalak ‘zomorro’ eta guztiAranon gaur ospatuko dituzte Karnabalak, aurten igandetik larunbatera pasata.Goizeko 08:00etarako zomorroak abiatuko dira Kontsejutik, baserriz baserri puska biltze-ra. Berrogei bat lagun elkartuko dira eta aurten gainera aspaldi animatu gabeko zenbaitanimatu dira berriz ere usadioari eustera. 14:30ak inguruan bazkaria izango dute guz-tiek elkartean eta 17:30etan Zagi dantza egingo dute herrian barrena zomorroek.21:00etan herri afaria da eta ondorenean Tapia eta Leturia eta beren taldearekin erro-meria izango da Aranoko elkartean bertan.

  • 2006-II-18 larunbata

    3

    MOLOTOFF irratiak hain-bat azalpen eman ditu,otsailaren 10ean KronikanArrosa irratien elkarlanera-ko guneari buruz kaleratuzen berriaren inguruan.Arrosako interneteko zer-bitzariari lotutako irratienzerrendan ez dago Molo-toff eta horren bueltanazalpenak eman dituHernaniko irrati libreak“honek sortu ditzakeengaizki ulertuak ekidinnahian”. Honakoa azaldudu: “Molotoff Irrati libreaArrosa egitasmoaren kidefundatzailea da. Urte guztihauetan, parte aktiboa izandugu egitasmoan eta egun,Arrosako kide izaten ja-rraitzen dugu. Arrosa mar-txan zenetik, egitasmoanparte hartzen duten irrati

    ezberdinekin saioak elkar-trukatuaz; zinta bidezhasieran, CDekin geroagoeta, teknikoki prestatzengaren bezain pronto, sare-tik, Arrosako serbidorea-ren bidez. Adi beraz FM99.2ko eremu askeari.Egun osoz uhin positiboakzabaltzen”.

    Osteguneko zitarako deia herritarreiAzkenik, irratiaren egoitzaSagastialde 16 behean da-goela, ostegunero 20:00-etan biltzen direla eta irra-tia, adierazpen askatasu-naren alde, guztion eskudagoen baliabidea dela go-gorarazi nahi izan duMolotoff Irratiak. Bidebatez gonbitea luzatu dubertara hurbiltzeko.

    Molotoff Irratia Arrosako kide Notaritzara sarbide hobea

    jartzeko eskaera

    HERNANIKO notaritza KaleNagusian dago, bigarren pi-su batean. Zenbait hernaniarkeja dira elbarritu eta hel-duentzat bertara igotzeaerraza ez dela eta eskatu duteahal bada beste leku bateanjartzeko. Kronikara eskariabidali duten herritarrek dioteNotaritza jende askok erabilibehar duen lekua dela, testa-mentu eta abarrak egiteko etadenak erraz iristeko lekubatean egon beharko lukeelakokatua. Bi pisu izateaz gain,eskailerak ere oso egoki ezdaudela nabarmendu duteeskaria egin dutenek.

    6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNA zenbakia etatelefonoa 7 Gehienez 1.000 karaktere onartuko dira 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzensail honetan esaten direnak.

    Agur Aitor zinemaAgian lehen pelikula zurearetoan ikusi nuen. An-fiteatroan izango zen eta are-toa jendez lepo zegoela ziurnago. Beste garai batzuk zi-ren. Zintzotasuna eta Ira-zusta aretoak zenituen lagun,eta hauek desagertu zireneanbakarti geratu zinen. Azkenurteak ez dira izan onakzuretzat, izaera fisikoramugatuta, kultur espiritutikhustuta, hilik, baina Nafarkalean presente. Orain berriz,okupatzen duzun orubeanetxebizitzak egiteko proiek-tua dago, eta laster hondakinbihurtuta, zabortegira era-mango zaituzte. Zerbait, han-dia, galduko du herriak,ordezkorik ez duena, zerenBiteri eta Sandiusterriko are-toak, ordezkoak baino, kari-katurak baitira. Dakizunbezala Hernanik 200 lagunbaino gehiago sartuko dituenareto egokirik ez du. Hogeimila lagun dituen herriak ezal du merezi gehiago?

    Baietz uste dut eta nirekinados izango zarela pentsa-tzen dut. Agian herriari ere,gertatu zitzaizunaren antze-ra, izaera fisikoan gelditzenari da, kultur espiriturikgabe. Eta tristea da. Agur-tzera natorkizu, baina ezahaztera, beti oroimeneanizango zaitut eta. Agur AitorZinema.

    GalderakAitor zinemak antzokia izatenjarrai dezan jabeen esku dago-ela Kronikan irakurri dut.Instituzioek ez dute ezer esa-tekorik? Eta herriko eragilepolitikoek? Eragile kulturalnahiz sozialek mutu jarraitu-ko al dute? Herritarrek ezdute iritzirik? Hernanikazpiegitura kultural egokirikizateko herrian beste lekurikez dagoenean ez dugu ezeresateko? Isiltasuna erantzunegokia ez dela deritzot.

    Josu Arrieta

    E H N AEHNA tramitatuko dute gaur Biterin

    Bildu Hernaniko ordezkariak EHNA tramitatzen izango dira gaurgoizean Biterin. Tramitatu nahi duenak eraman behar ditu: erroldaagiria, 3 argazki eta 15 euro. Gaur goizeko 11:00etatik 13:00etaraizango dira Biterin.

    U R U M E A I K A S T O L AInude eta Artzaien konpartsa bihar herriko kaleetan

    Urumea ikastolak antolatuta Inude eta Artzaien konpartsa aterakoda bihar. Eguerdiko 12:00etan ikastolatik aterako dira eta herribuelta egin ondoren Gudarien Plazan egingo dute ekitaldi nagu-sia. Eguraldi txarra egin ezkero Atsegindegin egingo da ekitaldihori. 120 bat ikaslek hartuko dute parte.

    G A Z T E A S A N B L A D AOtsailaren 25ean Inauterietako bazkaria

    Gazte Asanbladak Inauterietako bazkaria antolatu du otsailaren25erako. Jakinarazi dute txartelak salgai daudela honako taberne-tan: Tripontzi, Garin eta Goiz Argin. Txartelak salgai egongo diraastelehena arte. Eskatu dute mozorrotuta joateko.

    A U T O B U S A KOsiñagako sagardotegietara autobusak

    Txotx denboraldian autobusak jarri dituzte Osiñagako sagardote-gietara joan etorria egiteko. Autobusak ostegun, ostiral eta larun-batean izaten dira. Urbieta kaletik ateratzen dira gaueko20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan. Ibilbidea du: Urbieta,Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi.Buelta Elorrabitik egiten du gaueko 23:00etan, 23:30etan eta24:00etan. Honako paradak egiten ditu: Elorrabi, Iparragirre,Altzueta, Olaizola, Otsua-enea, Itsasburu eta Urbieta.

    Jasota Bezala

    JOSE Antonio Cuestak, He-rri Lan Zinegotziak, atzoprentsaurrean azaldu zituenbukatu berri den Atsegindegiplazaren inguruko xehetasu-nak. Zinegotziak azaldu zue-nez, oraindik ere 30 garajeplaza daude salgai Atsegin-degin. Prezioaren inguruangaldetuta zinegotziak esanzuen 18.000 euro ingurubalio duela plaza bakoitzaketa trukean 75 urterako kon-tzesioa ematen du enpresak.

    Guztira 150 eta 170 garaje

    artean izango dira Atse-gindegin, 3 solairutan bana-tuta. Kopurua dagoen eska-riaren arabera moldatukodute. Garaje hauek erabatitxita daude eta pasa denabendutik ari dira erabiltzen.

    Kostua igo Cuestak esan zuen plaza etagarajeak hasiera batean aurri-kusten zena baino kostuhaundiagoa izan dutela. Ha-sierako 900.000 euroko kos-tuari beste 240.000 euro gehi-

    tu behar izan dizkiote (guztira1.140.000 euro). Izan ere egi-ten hasi zirenetik altzairuarenprezioa izugarri igo da etahori da igoeraren arrazoia.

    Plaza estaliaPlazari buruz Cuestak azaldudu herriko aurreneko plazaestalia dela eta herritarrekeskertu egin dutela, hainbatekitaldi egiteko primeran eto-rriko delako. Plazak 1.000 m2 -ko azalera du eta akzesibilita-te neurriak betetzen ditu.

    Atsegindegin 30 kotxerentzatgarajeak salgai daude oraindik ereJose Antonio Cuesta, Herri Lan Zinegotziak Atsegindegi plaza eta

    aparkamenduei buruzko azalpenak eman zituen prentsaurrean.

    Jose Antonio Cuesta, Atsegindegi plaza berrian.

  • BOLIVIAKO oihanean dagoenSan Ignacio de Moxoseko or-kesta eta abesbatza jira bat egi-ten ari da Euskal Herrian etaFrantzian barrena, eta datorrenostegunean kontzertua eman-go dute Hernaniko Joan Bataia-tzailea Parrokian, arratsaldeko19:30etan. Jesuiten misioa izanzen Boliviako herri hau XVIIeta XVIIIgarren mendeetan, etagarai hartan mezetarako kon-posatutako kantuak mantenduditu gaur arte bertako herriak.1764an Espainiako koroakjesuitak bota egin zituen HegoAmeriketatik “indigenen esku-bideak defendatzeagatik” etaSan Ignacio de Moxosekomisioa ere orduan utzi zuten.Orduko kantu asko ordea gor-derik izan dira herri horretaneta bertako musika eskola ber-pizten ari dira TaupadakGobernuz Kanpoko erakunde-aren laguntzarekin.

    Duintasuna mantentzeko moduaTaupadak GKEak proiektuasko bultzatzen ditu Bolivianeta musika eskolaren proiek-tua ere ia osorik berak lagun-tzen du diruz. Fernando de laHera da Taupadakeko lehen-dakaria eta Kronikari proiek-tuaren muina azaldu dio:“Lekunberriko Maria JesusEtxarri monja Ursulinak fun-datu zuen musika eskola etaorain 3 urte gurekin kontakta-tu zuten laguntza eske. Gurehelburuak lurraldea, kulturaeta duintasuna indartzea diraherri txiroetan eta garai bate-ko musika berreskuratzekoproiektu honek bultzatzendituen helburuak ikusitalaguntzea erabaki genuen”.

    Misioetako doinuak etabertako berezko doinuak bil-tzen ditu talde honek eta de laHeraren hitzetan “duintasu-nari eusteko” modu bat da.Gaur egun 280 neska-mutildaude musika eskolan etakantuan, instrumentuak jo-tzen eta dantzan ikasten dute.Horrez gain, instrumentuakegiteko tailerra ere badute etaberek egiten dituzte gero jo-tzeko erabiliko dituzten ins-trumentu asko.

    Hernanin zita derrigorraHernaniko udalak diruz la-guntzen ditu garapen bideandauden herrietako zenbaitproiektu, kooperazio taldea-ren bidez, eta Taupadak GKE-ari urte askoan eman dio la-guntza bere proiektuak aurre-ra atera ahal izateko. Lehen-dakariak Kronikari esan diozita derrigorra zutela Herna-nikoa: “laguntza ematen du-ten herriak gogoan izan ditu-gu bira honetan eta hiriburuezgain herri horietan ere kon-tzertuak emango ditugu. Her-nani talde horretan dago”.Hernaniko kontzertuan zen-bat jende bilduko den ez dakiTaupadak taldeak eta dei egindie herritarrei ostegunean Pa-rrokira azaltzeko.

    2006-II-18 larunbata

    4

    Boliviako San Ignacio de Moxoseko orkestaeta abesbatza Parrokian, ostegunean

    Taupadak GKEaren (ONG) eskutik etorriko dira, kooperazio taldeak gonbidatuta. Udalak diruzlaguntzen ditu Taupadak taldearen zenbait proiektu Bolivian, garapen bidean dauden herrialdeei

    ematen zaien diru laguntzetatik eta “huts egin ezinezko zita” dute ostegunekoa.

    XVII eta XVIII mendeetan jesuitek sartutakodoinu eta kanta elizkoiak mantendu dituzte gaur arteBoliviako San Ignacio de Moxosen eta horren adibide da orkes-ta eta abesbatza. Espainiako koroak 1767an bota zituen jesuitakbertako misioetatik, baina, gaur arte mantendu dituzte doinueta partitura elizkoi haiek. Mendez mende gorde eta berritudituzte bertako biztanleek mezarako sortutako partiturahoriek eta zenbait kanta CD batean bildu eta Euskal Herrianaurkezten ari da bertako orkesta eta abesbatza.

    ..

    Proiektuak aurrera ateratzekodiru laguntzak ematen

    dituzten herriak gogoan izanditu Taupadak GKEak eta

    Hernanin ere “derrigorra” zenkontzertua ematea

    taldekideen hitzetan...Orkestako b i k ide instrumentua jotzen.

  • 2006-II-18 larunbata

    5

    San Ignacio de Moxos: oihanarenbihotzean kokatutako herria

    Bertako biztanle gehienak nekazariak dira, chacoetan lan egiten dutenak. Gizarte behartsu horren ordezkaritza gaztea da orkesta eta abesbatzako parte.

    Talde guztia beren jantzi eta instrumentuekin.

    SAN Ignacio de Moxos Ama-zonaseko oihanean dagoenherria da, Beniko departamen-duan. 9.000 biztanle ditu herrikaxkoak, nahiz eta inguruanere jende asko bizi. Bolivia 9departamendutan dago bana-tua eta horietatik bi diraAmazonasen daudenak.

    San Ignacio de Moxos he-rria, departamenduko Trini-dad hiritik 90 kilometroradago, autoan 3 bat ordukobidean. Izan ere lurrezko pista

    batek elkartzen ditu bi hirigu-neak eta batetik bestera joatekohiru aldiz pasa behar da errioa,motor ontzi batzuetan. Euritegaraian, berriz, zenbait zatikanoan egin behar izaten diraedo abionetan.

    Herri txiroaSan Ignacio de Moxos herrikobiztanleen %85 indigenakdira, eta Bolivian eta bestezenbait herrialdetan gertatzenden bezalaxe, behartsuak. Ne-

    kazariak dira gehienak, berekchaco deitzen dituzten baratzatxikiak egiten dituztenak.Amazonas ia guztiko herriakbezalaxe, lurra beren izenerajartzeko borroka bizia dutenekazari hauek, ganadugileeketa egur negoziora dedikatzendirenek interes haundiak bai-tituzte eta deforestazio haun-dia ari baita gertatzen.

    San Ignacio de Moxosekoorkesta eta abesbatza ere neka-zari familia hauetako neska-

    mutilez dago osatua ia bereosotasunean, 11 eta 19 urtearteko musikari eta kantarigaztez. “Etxe behartsuetakoakdira gehienak, bazterketasozial eta kultural haundiajasaten dutenak” TaupadakGKEaren informazio orriekazaltzen dutenez.

    Nesken egoera Fernando de la Hera Taupa-dakeko lehendakariak Kroni-kari azaldutakoaren arabera,

    gizarte zati txiroenetan ema-kumeen egoera are gogorragoada: “9 urtetik aurrera etxekolanetan aritzen dira neskak etadenbora librerik gelditzen ba-zaie joaten dira eskolara ere”.Denborak ordea egoera ari dupixka bat aldatzen Taupadake-ko kidearen hitzetan: “Orkestaeta abesbatza ari dira egoerahori puskatzen eta jiran 37musikari eta kantarietatik 19neskak dira. Hori pentsa ezinazen orain urte gutxi”.

    HERNANIN datorren ostegu-nean entzun ahal izango denorkesta eta abesbatza 37 kidekosatzen dute. Taldeko kideguztiek kantatu eta instrumen-turen bat jotzen dute eta baitadantza egin ere. Joan den uztai-lean CD bat atera zuen taldeaketa CD hori promozionatzekohelburuarekin egin dute bira.Gaur egunean TaupadakGKEak laguntzen du talde hauia bere oso-tasunean etabira EuskalHerrian egite-ko asmoa izanzuten hasierabatean. Alboanjesuiten GKE-ari laguntza es-katu zien Mu-sika Eskolaketa hauek ere animatu zirenlaguntzera, garai batean jesui-ten misio izan ziren tokietakomusika elizkoia baita taldeakjotzen duena.

    Herri gehiagotara zabalduFrantzisko Xabier deuna jaiozela 500 urte dira aurten etaLoiolako Inazio hil zela 450urte. Bi data horiek gogoratukodituzte jira honetan eta kon-tzertu asko horren bueltanemango dituzte, Loiolan bertan

    edo Arantzazun esaterako. SanIgnacio de Moxos herrikopatroia ere Loiolako Inazio daeta bere egunean ospatzendituzte festak.

    Frantzian, Luxenburgon eta BelgikanEuskal Herrian kontzertuakemango zituztela Frantziakojesuitengana ere iritsi da, Tau-padak GKEko kideek Kro-

    nikari esandiotenez etaberak ere kon-tzertu batzukematea eskatuzuten Fran-tzian. Horre-kin batera Lu-xenburgon etaBelgikan erek o n t z e r t u a k

    atera zaizkie eta azkenean jiraluzea egingo dute, urtarriletikmartxora.

    Berrogei kidekoorkesta etaabesbatza, CD berriaaurkezteko giran

    .

    Bira honetan Frantzisko Xabier deuna jaio zeneko

    500 urteurrena eta LoiolakoInazio hil zeneko 450

    urteurrena oroituko dituzte

    OTSAILEKO KONTZERTUAKGaur: PortugaletenBihar: ArantzazunOtsailaren 20an: BilbonOtsailaren 22an: SeguranOtsailaren 23an: HernaninOtsailaren 24an: GernikanOtsailaren 26an: LekunberrinOtsailaren 28an: Tudelan

  • 2006-II-18 larunbata

    K I R O L A K 6

    Kadeteen maila, errugbia jolas izatetikjoko izatera pasatzen den garaia

    Jokalariak: Iñaki Otxotorena, Jon Antolin, Garikoitz Gago, Antton Adarraga, Ion Zumalabe, Orats Mouriño, Joseba Silguero, Ander Larretxea, Iker Peña, Xabier Zabaleta, Jokin Mujika, Iñaki Loinaz. Entrenatzaileak: Unai Otxotorena,

    Aimar Marko eta Garikoitz Garmendia.

    ERRUGBIKO kadeteen taldeaEuskal Liga jokatzen ari damomentu honetan eta sailka-penaren erdi-erdian dago, par-tidu berdinak irabazi eta gal-

    duta. Bi multzotan dago bana-tua liga eta hernaniarren talde-an daude: Bera Bera, Ordizia,Hernani, Gaztedi eta Mungia,sailkapenean lehenengotik

    azkenera, hurrenez hurren. Aimar Marko da kadeteen

    entrenatzaileetako bat etaberak azaldu duenez ustebaino hobeto ari dira: “kontuanizanda hainbat infantil ditugu-la taldean eta askotan lehenen-go mailako jubenilen kontrajokatu behar dugula...” dioMarkok. Entrenamenduetangustora aritzen dira “askotangehiago entrenatzeko eskatzendute!” azaltzen du harriduraz.

    Zortzi jokalari GipuzkoakoselekzioarekinAsteburu honetan ez dute ligapartidurik Hernaniko jolariekbaina Gipuzkoako selekzioare-kin arituko dira taldeko zortzijokalari. Gauzak ondo egitenari diren seinale.

    Joan den asteburuan, be-rriz, Gaztediren kontra jokatuzuen Hernanik Landarekozelaian eta 46-0 irabazi ziengasteiztarrei.

    E R R U G B I A - K a d e t e e n M a i l a

    Sailkapenaren erdi-erdian daude momentuhonetan Hernani Errugbi Elkartekokadeteak. Aste honetan Gipuzkoakoselekzioarekin dute zita

    P E L O T A

    Norgehiagoka ederra bihar ‘Berria’txapelketako bigarren kanporaketan

    ELKARTE arteko Berria txapel-keta aurrera dijoa eta bihar nor-gehiagoka gogorra izango daKiroldegian, Aurrera Saiaz etaHuarte taldeen artean. Txa-pelketa honek biltzen dituEuskal Herriko 24 elkarte one-nak eta nagusien, jubenilen etakadeteen mailan izaten dirapartiduak, horietako askoHernanin, antolatzailea baita.

    Indarrak berdindutaBihar aurrez aurre izango direnbi taldeek indarrak oso antzekodituzte. Huartekoak Nafa-rroako txapeldun geratu zirenaurreko urtean; Aurrera Saiaz-eko gipuzkoarrak berriz, ira-bazteko faborito dira aurten.

    Partiduak goizeko 10:00-etan hasiko dira eta kadeteenmailan Vidaurre-Jaunarena-

    /Oiartzabal-Agiriano aritukodira; gipuzkoarrak aterako dirafaborito. Jubenil mailan Ga-rralda-Beroiz nafarrak dira fa-borito nagusi Irazusta-Telle-txearen kontra. Nagusien mai-lako partidua izan daiteke ber-dinduena: Errea-Tabar/BellosoOteiza arituko dira.

    Azken emaitza hiru parti-duetako tantoak batuta egiten

    da txapelketa honetan, beraz,azkeneko momentura artegogor aritu beharko dute bitaldeek.

    Hernanik datorren asteanHernanik datorren larunbateanjokatuko ditu aurtengo edizio-ko lehenengo partiduak Txaru-ta taldearen kontra, kirolde-gian bertan.

    Aurrera Saiaz eta Huarte neurtuko dira, Hernaniko kiroldegian, 10:00etatik aurrera.

    W A T E R P O L O AHernani A-Easo

    Hernaniko waterpoloko muti-len taldeek etxean jokatukodute asteburuan. Bihar,12:00etan hasita, Easo izan-go du aurrean Hernani Ak etaHernani Bk Oiassoren kontrajokatu du 13:15etan. Neskentaldeak gaur du partiduaIruñean, 11:00etan.

    S A S K I B A L O I AOñatin partidua

    Saskibaloi taldeak Oñatin joka-tuko du gaur, Aloña-Mendirenkontra,11:00etan.

    K R O S AIxiar UrdangarinEuskadiko krosean

    Bihar Euskadiko Kros txapelke-ta izango da Lasarten eta ber-tan Ixiar Urdangarin hernania-rrak parte hartuko du eta auke-ra haundiak ditu irabazteko. Ho-rretaz gain, senior mailan Ser-gio Romanek parte hartuko dueta beteranoetan Joxe MariSantanak. Infantil mailan MirianArrozpide izango da Lasarten.Bestalde, gaur eskolarteko atle-tismo probak izango dira Sa-gastialden 10:30etan.

    K I R O L D E G I AIgerilekua itxitabihar eguerdian

    Kiroldegitik jakinarazi dute,bihar, 11:30etatik aurrera igeri-lekua itxita egongo dela water-poloko partiduak direlako.

    X A K E AHernani-Gros B

    Hernaniko xake taldeak GrosB liderraren kontra jokatu dugaur Hernanin.

    GIMNASIA ERRITMIKOATxapelketa Irunen

    Bihar B mailako eskolartekotxapelketa izango da Irunen.Hernaniko alebin taldeaz gain,banaka arituko dira hiru gim-nasta alebin, hiru infantil etakadete bat.

    BOLATiraldia bihar

    Bihar Gipuzkoako erregularida-de txapelketako tiraldia izangoda Añorgan. Lehengo asteanOlaberrin A. Minerrek eta M.Burugainek 48na brila bota zi-tuzten eta M. Arrozpidek 47.

  • 2006-II-18 larunbata

    7 K I R O L A

    K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

    Z U H A I T Z E G U N AGaur umeak eta bihar helduak

    Zuhaitz Egunean gaur haurrek hartuko dute parte. Aparrainenaldatuko dituzte bertako haritza, lizarra eta gereziondoak.Goizeko 09:00etan egin dute zita Urbieta kalean eta autobusezjoango dira bertatik Ugaldetxoraino. Ugaldetxotik Aparrainerajoango dira. Itzulerako ordua eguerdiko 13:00etan jarri dute. Biharhelduen txanda izango da eta oinez egingo dute Aparrainerainokobuelta. Goizeko 08:00etan egin dute zita plazan eta Portu, Loidi,Argurutze, Saratsain, Bezkita eta Ugaldetxon barrena iritsiko diraAparrainera. Eguerdian bazkaria izango dute Ugaldetxon.

    M A N I F E S T A Z I O ABilbora joateko deia

    18/98 + herriko lan taldeak gaur Bilbon egingo den manifestaziorajoateko deia egin du. Eskubide zibil eta politikoen alde...epaiketaguztiak eten! da manifestazioaren lema eta arratsaldeko17:30etan aterako da. Hernanitik autobusak aterako dira, arratsaldeko 15:30etan, Atsegindetigik. Autobuserako txartelaksalgai daude Txilin eta Garinen.

    P E Ñ A O T A Ñ O E L K A R T E AUrteko batzarra bihar

    Peña Otaño elkartean urteko batzarra egingo dute bihar, igandea.Gai hauetaz hitz egingo dute: balantze ekonomikoa, bazkideen altaketa bajak eta kuotak ere errebisatuko dituzte. Galderentzako tarteaere izango da. Aurreneko deialdia 10:30etan da eta bigarrena11:00etan. Bazkideei gogorarazi diete joatea beharrezkoa dela.

    M U S I K A B A N D AInauterien inguruko kontzertua bihar

    Hernaniko Musika Bandak Tolosako inauterietako piezez osatuta-ko errepertorioa joko du bihar egingo duen kontzertuan. Diana,Isabelita, Habanera, Galtzaundi, Pastelero eta Baratzeko Pikuakdira entzun ahal izango diren abestietako batzuk. Bihar eguerdiko13:15etan, Udaletxeko arkupetan.

    M E N D I R I Z M E N D ITrabesiako eski ikastaroa

    Mendiriz Mendik trabesiako eski ikastaroa antolatu du otsailaren 25eta 26rako. Otsailaren 20an interesatuekin bilera egingo dute elkar-tean bertan, arratsaldeko 20:00etan. Izen emateko elkarteko bulego-ra jo behar da, eta epea otsailaren 23an bukatuko da.

    A S T I G A R R A G A‘Erreleboa’ antzezlan komikoa gaur

    Txalo teatroaren eskutik gaur Erreleboa antzezlana ikusteko aukeraizango da Astigarragan. Soldaduskaren inguruko obra komikoa da.Gaur arratsaldeko 19:00etan, Astigarragako kultur etxean.

    F U T B O L A - G o r e n g o M a i l a

    Trintxerpe izango duaurrean Hernanik

    Gaur, arratsaldeko 16:30etan Zubipen.

    HERNANIK partidu ga-rrantzitsua du gaur Zubi-pen, Trintxerperen kontra.Lehengo asteburuan ezinizan zituen hiru puntuakHondarribiatik ekarri, 2-0galduta eta orain puntugosez daude txuriberdeak.

    Ez da partidu errazaizango, kontuan hartzenbadugu Trintxerpe sailka-peneko goiko postuetandagoela. Hala ere Hernanikbadaki ondo jokatzen, etaduela bi aste bezala gol festaerrepikatu nahi du gaurZubipen.

    Jubenilen lehenengo mailako partidua ondorenBestalde, Jubenil lehenengo

    mailako taldeak partiduaizango du gaur, nagusiekjokatu eta gero, Trin-txerperen kontra hauek ere.Partidua arratsaldeko 19:30-etan hasiko da.

    B O L E I B O L A

    UPV-Hernaniirabaztera

    Gaur, kiroldegian.

    HERNANIKO bole ibo lekomutilen taldeak partidua dugaur, kiroldegian Corrales-Justina/Cantabria taldearenkontra. Azkeneko partiduak ira-bazi egin ditu UPV-Hernanik,duela bi aste Santanderina tal-dea hutsean utzi zuen eta aurre-ko asteburuan berdin egin zuenAstillerorekin.

    Gaurkoan beste kantabriartalde bat izango dute aurrean,eta beste biekin egin bezalaxe,irabazteko asmoz aterako dirapistara. Partidua 18:00etan hasi-ko da, kiroldegian.

    E R R U G B I A - O h o r e z k o B M a i l a

    Hernanik ezin du hutsik eginGernikaren kontra jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:00etan

    Landaren. Partidu erabakigarria da gaurkoa.

    HERNANIK partidu erabaki-garria du gaur, Gernikarenkontra. Erabakigarria bi gau-zengatik: batetik etxean joka-tzen duelako aspaldiko partez;bestetik, Gernika aspaldikokontrarioa delako eta orainartean ez duelako inoiz erakutsiHernani baino gehiago denik.

    Beraz, irabazi beharreko

    partidua. Baina ez du errazaizango, Gernikak gora eginbaitu liga honetan zehar etabigarren postuan jarri baita.Hernani berriz jendez oso juxtudabil eta ez du asmatu azkene-ko partiduetan.

    Momentu honetan herna-niarrak bosgarren dijoaz,Durangorekin berdinduta.

    S a i l k a p e n a1-Cisneros ..............46 pt.2- Gernika ..............34 pt.3- Vigo....................32 pt.4- Valentzia.............24 pt.5- Hernani...............19 pt.6- Durango..............19 pt.7- Hospitalet............13 pt.8- Oviedo.................12 pt.

    S a i l k a p e n a1- Aloña Mendi...............49 pt.2- Real Unión.................48 pt.3- Ordizia.......................47 pt.

    (...)

    10- Mondragon..............34 pt.11- Hondarribia..............32 pt.12- Hernani...................30 pt.13- Anaitasuna...............28 pt.14- Berio.........................28 pt.

    (...)19- Orioko......................17 pt.20- Allerru.......................14 pt.

    .

    Azkeneko partiduak irabazi eginditu UPV-Hernanik

    I URTEURRENA

    Jesus Santiago Laguardia Garcia"Navarro"

    2005eko otsailaren 18an hil zen, 66 urte zituela elizakoak etaAita Santuaren bedeinkazioa hartu ondoren.

    -Goian Bego-

    Haren sendiak Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR,LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Florida Auzoko JOSE LANGILE DONEARENparroki elizan egingo den Urtebetetzeko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

    Helbidea: Etxeberri 5 - 3.º DHernanin, 2006ko otsailaren 18an

    Eskelak

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza,E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2006ko otsailaren 18a, larunbata ::: 1.747 zka. ::: www.kronika.net

    IRAGARKI MERKEAK Goizetan etxeko lanak egin eta haurrak zainduko nituzke. Deitu 665 75 96 85Salgai komunioko soineko konpletoa. Neska jantzia da eta berri-berria dago. Prezio onean.

    Deitu 669 640 955Pertsona euskaldun bat behar da astean 3 egunetan haurrak zaintzeko, arratsaldez, 4 orduz.

    Kotxea behar du. Deitu: 653 713 557Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

    rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42).

    Hemendik aurrera asteburuetan Eskelak 7. orrialdean

    ORONA kooperatibako langi-le talde bat orain lau urte hasizen Oindiko Diputaziokolurretan bertako arbolakaldatzen (haritza, pagoa, gaz-tainondoa...). Urtarriletik mar-txora eguraldiak laguntzenduen larunbat goizero egitendute zita Besabin eta bizkarre-an zuhaitzak Oindira eramaneta aldatzen dituzte. Oronak

    diru laguntza bat eman zienHeziketa eta KooperatibenSustapenerako Fondotik etahortik erosten dituzte arbolak.

    400 bat landareMarci Barrasek Kronikari esandionez, dagoeneko 400 batzuhaitz aldatu dituzte lau urtehauetan “urtean ehun ingu-ru”. Gero, maiatzean inistorra

    kendu eta nola dauden ikustendituzte arbolak. Barrasen hi-tzetan bertako arbolak ugaritueta kirol pixkat egiteko modupolita da hau “eta satisfaziohaundia ematen duena”.

    Laguntzera animatzendenari ez diote aterik ixteneta zita larunbatero izango dugoizeko 08:30etatik 09:00eta-ra, Besasin.

    Oindi mendia arbola berritzenOronako langile talde bat elkartzen da larunbat goizero

    eta Diputazioko lurretan bertako arbolak aldatzen dituzte.

    Arbola aldatzen aritzen direnetako bost kide.

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077 l Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    Z I N E A - K A R T E L E R A

    Biteri zine aretoa‘Los 2 lados de la cama’: Musikala. Protagonistak bikote bizitzan mur-giltzeko prest daude hasieran baina egoera nahastuko duten hainbat gauzagertatuko dira. Akt.: Ernesto Alterio, Alberto San Juan, Pilar Castro, Ve-ronica Sanchez, Gillermo Toledo, Maria Esteve, Lucia Jimenez eta JuanaAcosta. Zuzend.: Emilio Martinez. Saioak: Gaur 19:30; 22:30. Bihar: 19:30.

    Mixina : Haurrentzat. Tibbie erreportaria da baina lana galdu egingodu lotsatia delako eta ez duelako kalera atera nahi elkarrizketak egite-ra. Mixinak lagunduko dio, kaleko katuekin hitz egiten dakien andere-ak. Saioak: Gaur eta bihar 17:00etan.

    I K A S T A R O A KEskaladarako entrenamendu ikastaroa

    Hatzi Klimbers eta Mendiriz Mendik antolatuta eskaladarako entre-namendua prestatzeko ikastaroa dago bihar. Josu Merino izango dairakasle. Izena emateko plazak daude oraindik eta horretarako tele-fono honetara deitu: 618 611 943. Ikastaroa Floridan Hatzi Klimberstaldeak duen rokodromoan izango da, 09:30etatik 19:30etara.

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Haize zakarra bihar ere. Goi-zean hego-mendebala, arratse-an ipar ikutuarekin. Tenpera-tura jaitsi egingo da eta euriaegingo du egun osoan zehar. (e

    uska

    lmet

    )Gaur mendebala zakar ibiliko daeta azken orduetan 100 km/h-koabiadura gainditu dezake. Zerualainotuta eta goizaldean zaparra-dak botako ditu. Tenperaturajaitsi egingo da.