k 35 berria

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

240 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

MUTRIKUKO HERRI ALDIZKARIA

TRANSCRIPT

Page 1: K 35 berria
Page 2: K 35 berria
Page 3: K 35 berria

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Komikixa 10

Kale inkesta 11

Kulturia 12

Karenka 14

Gazterixa 17

Gizartia 20

Historixa 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Ate joka ditugu gabonak. Gero eta lehenago iristen zaizkigu gure artera. Hilabete luzeanjasan behar izan dugu bonbardaketa, dirua xahutzeko makina aspaldi jarri da martxan.

Ametsen eta ilusioen sasoia da. Umeek Olentzero eta Erregeei gutunak idazteko sasoia da.Urte berrian asmo berriak betetzeko sasoia. Gure artean falta direnak gogoratzeko sasoia da.

Baina, aurtengoa nola joan zaigu? Igarotako urtean proposatutakoa ondo egin al dugu?

Ez al dugu ikatza merezi? Urteari errepasoa emateko garaian gaude, ondo eginak gogora-tu eta gaizki eginak zuzendu eta ikasgaia atera hauetatik, berriro akats berdina egin ezdezagun.

Kale eta inguruetako argi distiratsuek ez gaitzatela itsutu, telebistak ez diezagula kendupentsatzeko gaitasuna, inork ez gaitzala isildu esan beharrekoa esan baino lehen, zer nahidugun eta zer ez dugun nahi aukeratzeko aske izan gaitezen, zuhurtzia izan dezagun gaur-ko eta betiko bidelaguna.

Asmo onez eta ilusioz bete dezagun gure zakutxoa, baina benetan betetzeko, bestela “piadre”.

ZORIONAK, EGUBERRI POZGARRIA ETA URTE BERRI ON-ONA!

EditorialaEditoriala

Page 4: K 35 berria

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)ABENDUA

1etik 5era Lon Apraiz6tik 12ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)13tik 19ra Jabier Otxagabia20tik 26ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)27tik 31ra Lon Apraiz

URTARRILA

1 eta 2 Lon Apraiz3tik 9ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)10etik 16ra Jabier Otxagabia17tik 23ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)24tik 30era Lon Apraiz

Page 5: K 35 berria

5zeuk esan

“EL GORDO” NORENTZAT?

Igaz Euskal Herrian ia 29.000 milloipezeta jokatu ziran “El Gordo”loterian. Sari nagusietan 526 milloipezeta jaso ziran Euskal Herrian.Espainiar estatuak 125.000 milloipezeta garbi irabazi zituen estatuan“El Gordo” loteriarekin.

JON ERRASTI

TXAKUR JABE BATZUENESKU ZABALTASUNA

Gaur goizean kalera atera naiz, ezzebilen ia inor kalean, baina ni bainolehen kalean norbait ibilia zela ziru-dien… arrasto ugari ikusi eta eskiba-tu behar izan baitut, hanka lurreanipini aurretik lau aldiz begiratuz. Aur-tengo gripeak tripetara atakatzenomen du eta gastoenteritis sasoiaomen da, hala dirudi. Txakurrentza-ko ere bai itxuraz? Hau kaka pilakaleetan! ven y cuentalo.

Hontan ere badakit batzuk fin finibiltzen direla, txakurra bere zeregi-netara kalera bidali eta bere ondo-an zer eta non egiten duen zainduz,poltsikoan plastikozko plotsatxoadutelarik. Beraien jebegoko txaku-rrak utzitakoa zakarrontzira jasoaz.Behar den moduan.

Zoritxarrez gutxiengoak izaten jarrai-tzen dute. Gehiengoak beraien etxe-etan nahi ez dutena kalean lagatzenbaitute, denon “gozamenerako”.Hau esku zabaltasuna!

Hau gutxi balitz, aspaldian, edozeinarrazatako txakur asko ikusten ditutkalean zehar lasai asko ez lotuta ezbozalekin… Hau guztia araututa dago-en arren, inor gutxik kasu egiten dielegeei, ez jabeek ez eta agintariek ere.

Ba nere partez zuentzako ikatza!!

I. ETA A.

KANPO FUBOLAN KONTUANGAIÑIAN GOGOETIA

Herritxar gehixenai urruti geatzenzaku politikia eta, baitxa ere, urrutihirigintzako kontuak. Hala ere,eitxen dian gauzak zela etxen diankonturatzen gea eta horra nijua. Nikez det esango kanpo fubola dauantokitxik eraman bihar danik edodauan dauanian laga bihar danik.Baten batek galdetu ezkero, bihar-bada zeoze esango neuke, baiña ezda hori nere gaurko kontua.

Hirigintzako kontua da arau subsi-diaixuak aldatziana, baiña horrekbeste batzuengan eragiña badaka,ez al litzake horren iritzixa entzunbiharko? Iruditzen zat gauzak alda-tzia planteatzen danian danen iritzi-xak entzun biharko liakezela, ezbakarrik itxuraz gai danetan aditudian gutxi batzunak.

Galdetzen ibili nai eta, gizurrik esan ezbadie behintzat, kanpo fubola bestetoki batea eramatia pentsatu deuenakez dixue ize komentatu ere eiñ fuboltaldekuai eta udaletxeko kirol batzor-dekuai ere uste det ez dixuela izekomentau gaixan inguruan.

Gai hortan bezela beste batzuetanere interesatuai galdetu biharkozakuela pentsatzen det. Adibidez,Anaiarte zaharren egoitzia bestetoki batera eraman biharko balitz,ez zakuen galdetu biharko zaharraize uste deuen horren inguruan? Alazuzenian ahalko litzake planteau,adibidez, Entzusko ez dakitx zeinlokaleta eramatia zaharrak?

Lehen urruti geatzen zakun politikiaeta politikuak baiña holako gauzakikusitxa uste det urreatu baiño, geroeta urrutixo sentitzen geala herritxarnormalak gure ordezkarixetatik.

Amaitzeko esan bihar det jendeasko dauala oaingo kanpo fubolianparke edar bat eitxian alde, ezbakarrik kontra. Jendiai informaziuaeman ezkero, seguru hasarre gitxioeongo zala eta jendiak gauzakhobetuo ulertuko litxuekela.

J. A.

gutu

nak Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,

nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez daargitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

Page 6: K 35 berria

Urtea bukatzear da eta laster ikusiko zaitu-gu herrian, nolako urtea izan duzu?

Ni mendian oso lasai bizi naiz, beno esango nukelehen lasaiago bizi nintzela. Ni eguneroko martxan...ikatza egin, daukadan hiru-lau ahuntz maniatu... ezdut asko behar bizitzeko. Udazkena da niretzatsasoirik txarrena, tiro hotsa baino ez da entzuten.Inguruko mendietara joaten naizenean tristura sar-tzen zait, mendi inguru guztiak antenaz, errepeti-dorez eta errota eolikoz josita ikusten ditudalako.Progresoa dela esaten dute baina neurtu eginbeharko da progreso horrek noraino eramango gai-tuen. Argindar asko xahutzen omen duzue herrian,kaleetan, etxeetan... baina hainbeste gastatu beha-rra al dago? Zergatik behar da hainbeste? Neurrizhartu behar dira gauzak. Nire ustez, egunerokokeinu txikiak dira garrantzitsuak. Inguruko basoakzeharo hondatuta daude. Zakarra eta zikina nonahidago. Euskaldunak oso mendizaleak gara bainaaskok ez dakite beren plazerrerako den hori zain-tzen, latak, plastikoak, botilak... denetik aurkitzenduzu mendian eta haserre bizian jartzen naiz horiikusitakoan. Zein da garbia, garbitzen duena alazikintzen ez duena? Hor dago koxka!

Ondo hartzen al zaitugu Mutrikun?Oso, oso ondo. Desiratzen egoten naiz herri-

ra jeisteko. Aspaldiko laguna nauzue. Hogei-hogeitapiku urtetik hona ez diot utzi sekula joa-teari, naiz eta titili-tatala egon, beti eutsi diotnere aurrekoek erakutsi zidaten ohiturari. Denaden, esan behar dut hasierako urteetatik honagauzak asko aldatu direla umeen artean ere.Normala da, gizarteak ere aldaketa izan du etaumeak ere ez dira hortik libratzen. Zergatik dio-dan hau? Nik esango nuke garai hartakoumeak, hau da, duela hamabost-hogei urtekoakerrazago konformatzen zirela, Olentzerori eska-tu egiten ziotela: “Olentzero, ahal didazu hauekarri? edo “hau ekartzea nahiko nuke”... Egunumeak gauza jakin bat daukate buruan etaeskatu baino gehiago esijitu egiten dizute...”nikhau nahi dut...” Aldaketa ez da igartzen urtetikurtera, baina urte batzuk atzera eginez gerogarbi-garbi ikusten dut. Umeak ere materialista-goak eta indibidualistagoak dira. Telebistak era-gin handia du umeengan, bera da erakustokiunibertsala.

6 puri purixan

Eguraldi aparta lagun Arno mendi aldera egin dugu aspaldiko lagun batekin bildu asmoz.Aldapan gora goazela, lasaitasuna eta txorien kantuak baino ez ditugu entzuten. Aparteanikusten dugu tximinia bateko kea. Aurki gara bertan. Iritsitakoan irrifar zabalez hartu gaituOlentzerok, pozik dirudi. Txabolako epeltasunak barrura sartzeko esaten digu. Mahai gai-nean gaztaina erreak eta gazta, solasaldi goxoan gustura dastatuko ditugunak.

AAnnaaii--aarrrreebbaakk

nnii OOlleennttzzeerroo nnaaiizz

nnii EEuusskkaalleerrrriikkoo OOlleennttzzeerroo

aattzzookkoo eettaa bbiihhaarrkkoo ooppaarriiaakk

ddaakkaarrttzzkkiittzzuueennaa

((BB..LLeerrttxxuunnddii))

HORRA, HORRA G

Page 7: K 35 berria

7puri purixan

Orduko opariak eta oraingoak,alderik bai?

Lehen esanda bezala umearenerreklamorik eraginkorrena telebistada, horretaz gain gaur umeak askoateratzen dira kanpora, asko ikustendute eta tentazioa nonahi dago. Nikzera esango nieke gurasoei, kontuanhartzeko zenbait gauza: alde batetikadina. Askotan ikusten duzu lurreanagertzen ez den ume bat kriston tra-mankuluarekin, elektrikoa edo bate-riaduna bada hobe... Jostailu horibera bakarrik jolasteko izango da etaagian, aste betera aspertu egingo daeta ez da gehiago gogoratu ere egin-go horrekin. Zergatik ez beste ume-ekin jolasteko balioko duen jostai-lua? Zergatik ez bere adimena, eskuak... lantzekobalio izango duena? Badira marka zehatza duen jos-tailua eskatzen dutenak ere... denetik dago. Bestal-de, ezetz esaten ere ikasi behar dute gurasoek.

Umeek ba al dute detailetxorik Olentzerorekin?Bai, gehienbat txikiak, askok ekartzen didate

txupetea... beste batzuk marrazkiren bat... gutun-txoak... emozionatu egiten naiz umeekin nagoene-an. Pena bat izaten dut, nik nahiko nuke ume bakoi-tzarekin denbora gehiago egotea baina eguraldiakere mugatu egiten du, sasoi honetan hotza etaeuria egitea da normalena eta ezin dira umeak ila-dan eduki denbora luzez eta hotzetan, halere umeguztiek izaten dute nirekin egoteko aukera. Bestal-de, eta hau gurasoei nahi nieke esan ume txikiak

askotan bel-durtu egitendirela nirekin,nire bizarraketa nire itxu-rak beldurraematen dieeta zenbaitumek ez dutenahi izatenniregana hur-

bildu, gaizki pasatzen dute. Kasu horietan umea ezbehartzea da onena, datorren urtean edo handia-goak direnean izango dute nirekin egoteko aukera.

Aurten zer ekarriko digu Olentzerok?Zintzoak izan diren umeei eskatutakoa ekartzen

saiatuko naiz. Nagusiei berriz, gurdikada ikatza, ezduzue besterik merezi eta. Urtetik urtera gauzakhobetu beharrean okerrago daudela iruditzen zaiteta horrek etsipena sorrarazten dit.

Zer eramango du Olentzerok Mutrikutik?Poz handi bat. Urte asko dira Mutrikuko umeekin

egoten naizela eta horiek dira nire zakua pozez etailusioz betetzen dutenak, herrian jasotzen dudanmaitasun horrekin bizi naiz mendian urte osoan.Zoriontsua naiz.

Ea Olentzerok irakatsi digun lezioa ikastekogai garen eta datorren urtean gurekin pozikegoteko motiborik ematen diogun!

TALDEAN JOLASTEKO ETA DISFRUTATZEKOJOLASAK DIRA EGOKIENAK UMEENTZAT

UMEEN MATXO ETA BESARKA-DEKIN URTE OSORAKO ASETUTA

GELDITZEN NAIZ

GURE OLENTZERO

Page 8: K 35 berria

8 bi hitzetan

OKELAR BERTSO PAPER SARIKETA

Jadanik laugarren edizioa da aurtengoa eta gustura daude Bertso Eskolakopartaideak. Nagusi mailan bertso sorta oparia izan da 2004koa. Gaztetxomailan gutxitxo izan badira ere datorren urterako animatzea besterik ezdugu.Aurtengo edizioko irabazleak hauek izan dira:Gazteen maila:• Lehenengo saria: “Izan nazu ama”. Egilea, Itxaso Amaia Paia Ruiz, Algor-

takoa. 15 urte• Bigarren saria: “Sahara bihotzean, papera eskuan”. Egilea, Imanol Lekun-

berri, Mutrikukoa, 12 urte.Helduen maila:• Lehenengo saria: “Ume hari begira”. Egilea, Mikel Arrillaga, Eibarkoa. 30 urte.• Bigarren saria: “Ilunabar gordinak”. Egilea, Manu Goiogana, Irungoa. 17 urte• Saritu gabeko lehenengo mutrikuarra: “Kantuz bizi nahi”. Egilea, Jose Juan Lizardi.Eta ezin ahaztuko dugu “Kaialde”. Aurten ere, eta hutsik egin gabe urteroko hitzorduari eutsi eta berebertso sorta bidali ditu. Bejondeizula “Kaialde”.

KALIAN GORA 2004 PREST

“...eta urtearen azkenean San Silvestre”. Eta San Silvestre egunean“Kalian gora” lasterketa.Hirugarren urtez antolatuko du Mutrikuko kiroldegiak lasterketaospetsua. Eguerdiko 12etan aterako dira lasterkariak pizina aurretiketa Tranpan gora abiatuko dira kiroldegiraino. Ez da makala, ez, alda-pan gora joango den hori, baina zertarako da sasoia ba?Orain arte parte hartu ez baduzue hona hemen aukera. Gaurtik haszaitezke prestatzen. Animo mutilak eta NESKAK, batez ere.Jai giroan eta animoso, KALIAN GORA!

Page 9: K 35 berria

9kale inkesta 9bi hitzetan

MARRAZKIAK BERTANEKO DENDETAN

Abenduan zehar lehen hezkuntzan diharduten ume mutrikuarrei gaia emanzien BERTAN Mutrikuko merkatarien elkarteak. Dendak gai hartuta, hamaikamarrazki egin dituzte eskoletako ume guztiek eta hiru izan dira saridunak,Malen Pazosek, Udane Mugerzak eta Esther Andonegik egindakoak. Horieketa aurkeztutako beste lan guztiak ikusgai izango dira Gabonak arte elkarte-kide diren establezimenduetako erakusleihoetan. Aukera ederra gure herrikoartista txikien lanak ikusteko.

www.kalaputxi.com LASTER PREST

Gaur egun, interneten denetarik aurki daitekeela gauza jakinada. Hasi gure herriko kontu txikiekin eta mundu zabaleko bestemuturreko kontuekin amaitu. Edozer omen dago sareen sarean.Orain arte, Kalaputxin agertutako hainbat kontu atxukale.comatarian aurkitu ahal izan dira eta aurrerantzean Kalaputxi orde-nadorean ikusi nahi duenak horretarako aukera izango du.

Munduko edozein tokitan gaudela ere, kalaputxi.com atariaeskura izango du interesa duenak orain arteko Kalaputxi guz-tiak bistan izateko eta jaisteko. Hasieran, atari horretan ale guz-tiak sartuko dira eta aurrerago beste edukiz jantzi nahi da. Kon-

tua da gure herriari ekarpen bat egin nahi diogula teknologia berrien munduan. Azken batean, gureizatea lau haizeetara zabaldu nahi dugu geuk ere. Herriko hainbat web-orri aurki daitezke interneteneta laster gurea ere bai: www.kalaputxi.com. Gogoan hartu eta nabega ezazu kalaputxi artean!

AMANN MUTRIKUN IZAN DA

Abenduaren 9an Eusko Jaurlaritzako Garraio etaObrak sailburua herrian izan zen Mutrikuko por-tuaren inguruan hitz egiteko. Sailburuak adierazizuenez, Ingurumen sailak hartutako erabakiak etaEstatuko Costas departamentuak emandako agi-riek posible egin dezakete kanpoko babes moiladatorren urteko otsailean hastea. Baikor agertuzen sailburua eta, udaletxeko pleno aretoan batuziren berrogeita hamar bat lagunen galderei eran-tzutean, obrak udaberria baino lehen hasita egonbehar direla adierazi zuen.

Page 10: K 35 berria

10 bi hitzetan

ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEN

Udalak, aldiro egin ohi duenez, datozen urteetan gure herrian hirigintzak jarraituko dituen arauak bir-pasatzen dihardu. Arau horien bitartez, etxeak non egin, zenbat egin, nolakoak egin, parkeak non, nola-koak eta horrelako kontuak aztertu eta erabakitzen da. Hortaz, esan daiteke herriaren nolakoa zehaztu-ko dutela arau horiek.2003 urtean hasitako prozesu hau luzea izaten da, arauak berritzearena, eta hasierako onarpena, behin-behineko onarpena eta behin betiko onarpenaren artean izaten da alegazioak aurkezteko eta horiei eran-tzuteko tartea. Futbol zelaia tokiz aldatzearenak eta egun dagoen tokian parkea eta etxebizitzak egitearenak iritzi kon-trajarriak sortu ditu herrian. Baina hori eta aldaketa gehiago ere planteatzen dira. Hurrengo Kalaputxibatean saiatuko gara horien berri ematen.

MUTRIKUK APAIZ BERRI BAT

Hilaren 11n Felix Mariezkurrena Mindegia mutrikuarra apaiz ordena-tu zuen Bizkaiko Elizbarrutiko Blazquez gotzainak Barakaldoko SanBizente Paul kongregazioko elizan. Apaiz ordenatu ondorengo lehe-nengo meza norberaren herrian emateko ohiturari jarraiki, FelixekMutrikuko parrokian eman zuen meza hilaren 12an, herriko apaizbatzuek eta kongregaziokide batzuek lagunduta.

Felixek gaztetatik jardun du, ikasten lehenengo eta eskolak ematengero, pauldarren kongregazioko zentroetan Teruelen, Zaragozan,Murgian, Iruñean eta Barakaldon. Dirudienez, ikasturtea bukatuta,Honduras aldera joateko asmoa du bere burua hango kristau-komuni-tatearen zerbitzura jartzera. Bihoakio ondo-ondo.

Bestalde, sendiak Felixen lehenengo mezatan herritarren parte-hartzea eta agertutako gertutasuna esker-tu nahi du zintzoki.

TABERNARIEK MUS TXAPELKETA ANTOLATU DUTE

Aspaldiko ohiturari eutsita, Mutrikuko tabernarien elkarteak Gabonetako Mus Txapelketa antolatu du.Final aurreko kanporaketak abenduaren 28an jokatuko dira (ez da inuzentada) eta final handia aben-duaren 30ean. Kanporaketak Subeltz, Goiti Behera, Loretxu, Kardala, Tira Bira, Zubixa eta Bar Puertotabernetan jokatuko dira eta finala Tira Bira tabernan. Izena emateko epea abenduaren 27an amaitukoda eta bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du.Mus zaletuek badute zita, hortaz, urtea gustura amaitzeko eta beste bikoteei enbidoa botatzeko, orda-goa ez bada. Bi txapel daude zain

SAN MIGUEL IKASTETXEKOEK ADSL LEHIAKETA IRABAZI

San Miguel ikastetxea izan da Euskal Herriko 2004-ADSL lehiaketako irabazlea, hilaren 12an BilbokoEuskalduna Jauregian jokatu zen Final handianinterneten informazioa eskuratzen trebezia apartaerakutsita.

Atsedenaldian laugarren baziren ere, lan gogoreta talde-lan izugarria erakutsiz postuak irabaziez ezik, lehen geratu ziren Lehen Hezkuntzako 6.mailako 7 mutrikuar gaztetxo hauek: Nagore Sus-taeta, Aitor Ulazia, Simeon Eremiev, Iñigo Bravo,Ander Urrosolo, Iñigo Marín eta Eritz Urrosolo.

Asteburu bat parke tematiko batean eta Pentium IV ordenagailua iabazi dituzte. Bejondaiela.

Page 11: K 35 berria

ZE IRUDITZEN ZATZU AZKEN URTIETAN, GABON ZAHARRETAN PETARDO ETA TRAKAK BOTATZEKO SORTU DEN OHITURA ?

ESTHER eta ANA ANDONEGI, 10eta 12 urteOndo iruditzen zaigu. Gure aita ere hor ibil-tzen da tiroka etxe atzian eta gu hantxe begi-ra ondo pasatzen degu.

NEREA ARRIZABALAGA, 31 urteOndo ikusten det. Gu Samikoila aldean egotengara eta han pilo bat botatzen deue, jaixa ospa-tzeko beste era bat da, nahiz eta bertan dagoenpalmerak erdi erreta bukatzen deun bainan….

FELI URREISTI, 68 urteOndo iruditzen zat, alaitasuna ematen dio jai-xai. Oain egixa da, bihotzekua eta dakenen-tzako ona ez dela esaten deue ta badakizu zara-tiakin jende bat molestatu egiten da… bainabestela ondo.

Mª JULI ROTETA, 45 urteArriskurik ez dagoen bitartean ondo iruditzenzait. Ospatzeko beste era bat da eta gustokoduenak egiteko. Orain normala iruditzen zaitbaita ere zaharrei ez gustatzea zarata haundiaateratzen dutelako.

ANA ROSA LANDA, 42 urteEz det gaizki ikusten, baina segun eta ze leku-tan kontuz ibili beharra dago, etxe inguruetaneta. Nik neuk ez daukat ohiturarikan bainaondo dago.

EDU LIZARDI, 34 urteEz zait ondo iruditzen, batez ere ateratzen dutenzaratagatikan jende asko molestatzen dezulako.Baina arriskurik ez det uste sortzen denik erabil-tzen diren petardoak txikiak izaten direlako. Nerihorrelakoetarako sasoia pasatu zait.

JESUS BARRENETXEA, 80 urteNormala guri gaizki irudutzia, ateratzendeuen zarata eta danbarrariakin, edadiak erai-tzen deu hori, akaso geuk ere 20 urte eukikobagenduke ez genduke hola pentsatuko eta horibiliko ginake. Baina gure gazte denboran ezgendun holako ohiturarik eta orain ohiturabihurtu da. Guk lo ein bihar izaten deu tabadakizu… hala ere urtian egun bat izaten data horren kontra ze eingeu ba?

EKAITZ ANDONEGI, 12 urteOndo iruditzen zat, baina ez det aukerarikizaten botatzeko ez dakidalako non erosi etaaparte ez didatelako lagatzen botatzen. Neri ezzaizkit arriskutsuak iruditzen baina nireamari bai.

11kale inkestia

Page 12: K 35 berria

12 kulturia

D U R A N G O K O A Z O K A

Urteroko ohiturari jarraituz, abenduaren hasierarekin batera egokitu den zubian zehar,Durango euskal kulturaren topaleku bihurtu da. Aurtengoa 39. edizioa izan da eta guztira297 saltoki jarri dituzte. Edizio honetan ere ez da faltatu izan nobedaderik literatura, poesia,ipuin, diska eta abarretan. Baina honetaz aparte, urtez-urte sendotzen eta hobetzen doanLandakoko kulturgunea. Horretan dudarik gabe, ondoan Plateruena izeneko Kafe Antzo-kiaren irekierak ere eragina izan du. Azokak iraun duen sei egunetan zehar egitarau mar-dulaz gozatzeko parada eskaini baitu eta azoka bukatu arren, Plateruenak martxan jarrai-tuko baitu urte osoan zehar. Zorionak!Gure aldetik bertan jasotako argitalpen guztiak agertu ezin baditugu ere, batzuen berriemango dizuegu. Eta ez ahaztu irakurle, abenduaren 18an Santo Tomaseko ferian diska etaliburu azokatxoa izango dugula herrian bertan.

GARMENDIA ERREGEKirmen Uribe & Mikel Valverde - Elkar

XIX. mendearenbukaeran Ipar Ame-riketara artzainjoandako ondarru-tar bat da Garmen-dia. Honako liburuhau Garmendiarenbigarren abenturaliburua dugu etabertan zirku batetan

lan egin zutenekoa kontatuko digute.

SUKAR USTELAREN URTEAEdorta Jimenez - eleberria - Txalaparta

Baleen berbaroarekinhasi zuen trilogiarenbigarren zatia da. Ber-tan, Sebastian Zubile-takoa pertsonaianagusiaren bitartez,1558. urtera garama-tzan eleberri histori-koa da, non espainiararmadarekin Ingalate-

rrara gudara joan zirenekoa konta-tzen digun.

ARIMAREN ONDOKO EZKIENARTETIK IBILKIAndolin Eguzkitza - poesia - Susa

Andolin Eguzkitzakbukatu gabe utzizuen lana da. Mai-tasunaz, sexuaz, ha-ragiaren plazerraagertzen dute poe-mok… autoreak la-gatako eskuiskri-buekin apaindu du-te liburua.

ITOITZ. PORLANEZKO GEZURRAKEdurne Elizondo - Kazetaritza-kronika- Txalaparta

1993an hasi zirenItoitzko hormak jaso-tzen eta proiektuarenaurrekariak gogoraekartzeaz gain, iazkogarai gogorrak ereaztertzen ditu. 20urtetako borroka tin-koaren errepasoa egi-

ten du Elizondok.

GILTZAKSkunk taldea - GorIparraldeko talde hau mundu osoan

zehar jotzen aritueta gero, Tolosangrabatutako seiga-rren lan berriarekindatorkigu, skacorebizi eta alaiarekin.

NAFARROAKO KANTU ZAHARRAKHiru truku - Metak

Nafarroako kan-tutegiari egindiote errepasoaoringo honetan,kantutegi tradi-zionala berresku-ratzeko ahalegi-nean.

NIRE ANAIAREN KOTXEKO ARGIAKTxuma Murugarren - Gaztelupekohotsak

Txuma arnas-berriturik datorl a u g a r r e ndiska honetan.O r a i n g o a nmusika elek-tronikoarekinegin du saiake-ra. Azken urte-

otan bezala Rafa Rueda, Rafa Aceves,Natxo Beltran eta Ekaitz Hernandezekinbatera atera du lana.

AMORE, AMOREKaridadeko Benta - Gaztelupekohotsak

Aurreko dis-karen jarrai-pentzat hardaiteke biga-rren diska hauere. Hainbatherritako tra-dizio musika-

laren eragina nabarmena da eta edo-zein doinurekin saiatzen dira.

Page 13: K 35 berria
Page 14: K 35 berria

14 karenka

Gotzon Santander Egiguren. 1984anjaiotako gazte mutrikuarra. 20 urte,hortaz. Mutrikuko Ikastolan eta Institu-tuan ikasi ondoren, Markinan ikasi zuenbatxilergoa. Gaur egun Ingenieritzainformatikoa ikasketak burutzen dihar-du Donostian. Hirugarren mailan. Biurte falta zaizkio karrera bukatzeko.Informatika kontuetarako ez ezik,marrazkirako trebezia aparta du. Aldiz-kariaren sorreratik bertatik, hilero-hile-ro, komiki tira egiten du Kalaputxin.Gure marrazkilari fin eta iaioa hobetoezagutzearren eta irakurleen aurreanezagutaraztearren hurbildu gatzaizkiogaldera batzuk egitera.

Marrazkilari jaio ala egin egiten da?Iruditzan zait egin egiten dela. Beharbada, batzuek bestebatzuek baino joera handiagoa izango dute jarduerabaterako, baina joera hori, abilidade hori trebatu etalandu egin behar da. Landuz eta landuz lortzen da, nireustez, alor batean trebezia. Gero ingurua ere badago etahorrek, zalantzarik ez, erangin handia izan dezake norbe-raren garapenean. Nik, adibidez, txiki-txikitatik izan dutmarrazkirako afizioa eta afizio hori etengabe landu izandut. Inguruan ere osaba Bittor nuen eta aita ere bai, etahoriek biek zuten margorako eta marrazkirako zaletasu-nak uste dut lagundu zidala zaletasunari eusten eta aurre-ra eramaten.

Lehiaketetan eta parte hartu al duzu?Bai. Hainbeste marrazki, komiki eta abar eginda edukita,ez dakit non lehiaketa dagoela jakinez gero bidali egitendut, ez horrenbeste saria irabaztearren, gehiago norbera-ren lana neurtzeko. Hiru sari irabazi ditut gazteentzatantolatutako lehiaketetan, bizikleta bat, ordenadorea...Sariak berak baino poz handiagoa ematen dizu zure lanaaukeratu dutela jakiteak.

Zure marrazkietan iturririk edo erreferentziarik ba alduzu?Ez naiz saiatzen honelako edo halako marrazkiak egiten.Denetarik ikusi eta denetatik ikasten dituzu gauzak, bainaez dut uste nire marrazkiei etiketa jarri ahal zaienik. Nikbehintzat ez nieke jarriko. Sormenak etapak izaten ditueta norberaren gauzetara ailegatu aurretik, hori bai, ereduasko hartzen dira.

Nik, ereduak hartzearen kontuan, Mortadelo eta Filemonkomikietan detaile txikiek hartzen duten garrantzia neu-reganatu dut; asko interesatu zait beti protagonista nagu-sien parean, Mortadelo eta Filemon kasurako, binetaberean arratoitxo bat agertzea bere gauzekin, bere kon-tutxoekin. Bestalde, marrazkiak lantze aldera, DragoiBolako irudiak ere asko erabili izan ditut.

Zeure estilorik bai?Marraztean ez naiz gauza baten bila joaten. Nolabaiteskuari joaten uzten diot eta hor dago egiten dudana. Nikezetz esango nuke, estilorik ez dudala, ez behintzat modukonsziente batean.

Kalaputxin hasiera-hasieratik zaitugu ondoan. Kon-taiguzu zein prozesu burutzen duzun aldizkarianikusten dugun tira hori egiteko...Hileko aldizkarian agertuko diren gaiak zeintzuk direnesaten didazuenean, gai horietako baten alde graziosobat imaginatzen saiatzen naiz eta egoera horretan izandaitekeen elkarrizketa pentsatzen. Horixe dut abiapuntua.Ideia buruan hartuta, gero marrazkia dator. Lehen eskuz

MARRAZKIA ZALETASUN:Gotzon Santander

Page 15: K 35 berria

karenka 15

egiten nuen marrazkia paper batean eta hori eskaneatu,digitalizatu. Orain, berriz, tableta digitalizatzailea erabil-tzen dut marrazkia egiteko eta gero kolorea eta efektoak,erliebe kontuak eta abar ematen diot marrazkiari softwa-rea baliatuz. Hortik aurrera, emeilez bidali eta aldizkarira.

Kalaputxin eta beste toki batzuetan ere argitaratudira zure marrazkiak...Duela bi urteko Malenetako programarako marrazkibatzuk egiteko eskatu zidaten eta egin nituen. Aurten erenire marrazkiak agertu dira jaietako programan. Ilusioaegiten dizu zure marrazkiak jendaurrean agertzeak. Politada, nolabait, norberaren lanaren errekonozimendu publi-koa jasotzea.

Aurrerantzean marrazkigintzan jarraitzeko asmorik?Zaletasuna badut eta hori galtzea zaila izango da. Aurre-rantzean argi daukat lehentasuna ikasketak izan behar

direla, baina marrazkiak ere jarraituko dut egiten. Karreraamaituta, polita izango litzateke ikasketetako gaia, infor-matika, eta zaletasuna, marrazkigintza, batera eramanahal izatea, sormena izango lukeen lan batean hastea,baina ez dut uste garaiok aukeratzeko aukera ematendigutenik. Hala ere, afizioa hor izango dut beti.

2005 urtearen atarian, zer eskatuko diozu urteberriari?Ikasle naizen aldetik, argi daukat ikasketak ondo joatea delagarrantzitsuena eta horixe eskatzen diot urte berriari. Bes-talde, marrazki lehiaketetan parte hartzen jarraituko duda-nez, horietatik zeozer ailegatzea ere eskatzen diot.

Geuk ere onena opa diogu Gotzoni urte berrirako eta,jakina, hilero-hilero bere tira umoretsua egiten jarraitzekoeskatu nahi diogu, irakurle guztioi irribarrea sortaraztendigun tira.

komikixa gotzon santander

Page 16: K 35 berria
Page 17: K 35 berria

gazterixa 17

Hasteko, zaletasunei buruz hitz egin dugu:lagunekin irten, jolastu, kirola egin, marraztu,bertso-eskolara joan eta mendian ibili… dira gus-

tukoen dituzten gauzak. Gero, herritik kanpora joandako-an, beste hauek aipatu dituzte: lagunak egin, gurasoekinondo pasatu, gauza berriak probatu (snow board, eski,surf, rafting, zaldi gainean ibili, eskalada, rappel, arkuare-kin geziak jaurti, skate…).

Hurrengo, eskola kontuetara pasatu gara eta gustu-koen artean hauexek dituzte: jolas orduak, Ingurune ikas-gaia, eskulanak, Soinketa eta bakarren batek Matematikaeta Diktaketak ere aipatu ditu. Normalean gustura joatendira eskolara, baina badira egun batzuk nekagarriagoak;ikasgaien arabera izaten da hori. Gogorrena goizean jaiki-tzea da eurentzat; gero, behin joan eta gero, gustura ego-

ten dira. Hori horrela izanda ohera joateko orduaz galde-tu diegu, eta gehienak 22:00 / 22:30etan joaten dira,baina badira 21:00etan eta baita 23:30etan joaten dire-nak ere.Eskola kontuetan ezer aldatuko luketen galdetu diegune-an, aho bateko erantzuna hauxe izan da: jantokiko janariaeta zerbitzariak. Eta irakasleak aldatzen ez ibiltzea; bajaketa direnean, beti bat izatea. Bakarren batek Geografiaeta Historia eskola orduetan sartzea ere eskatu du. Beste-ren batek Mate kenduko omen luke.

Eskola kontuak utzi eta kiroletara pasatu gara. Gustu-koenak hauexek dituzte: skate, jokey, baseball, tenisa,eskupilota, eskubaloia, roller patinak, saskibaloia eta, jaki-na: futbola. Jaxintorekin eta kanpora ere joaten dira futbolpartiduak jokatzera. Horretaz gain, herritik kanpora joatendira eskiatzera eta snow board egitera eta baita skate egi-tera ere Durangora, han horretarako prestatuta dauden

GURE MUNDUA,

11 URTEKOEN BEGIETATIK

Hamaikana urteko dozena bat gaztetxorekin bildu gara euren zaletasun, neke, pentsa-mendu eta nahien berri izateko; mundua euren begiekin ikusten saiatzeko, alegia. Luzeeta zabal hitz egin dugu eurekin eta seriotasun osoz erantzun diete gure galderei. Honahemen, labur bilduta, eurek esandakoak.

Page 18: K 35 berria

gazterixa18

parkeetara. Kirolaren puntu honetan honako zehaztasunhau egin dute: “Umeak daude leku guztietan eta ezin dakalean jokatu. Umeak ibiltzeko parke piloa dago, baina guezin izaten gara plazan eta Beheko plazan ibili; ez digutelagatzen. Zabiel plazan ere ez…”Kirolaren barruan zer nahi izango luketen galdetu diegunean,hauxek izan dira proposamenak: skate parkea, teniseko pista,igerileku itxia, futbol zelaia ez kentzea eta ikastola ondokoparkea konpondu eta skate parke bihurtzea. Norbaitek Onda-barron belar artifiziala ipintzea ere eskatu du.

Ondoren, eskolaz kanpoko ekintzak aipatu ditugu:solfeoa, kirol eskola, bertso-eskola, ingelesa, dantzak etadotrinan ibiltzen dira. Gero, etxean euren kasa egiten dituzte-nen artean hauek aipatu dituzte: marrazkigintza, maketak egi-tea eta batek mekanografia ikastea. Solfeora eta dotrinara ezdira oso gustura joaten. Ingeleseko akademiara, gustura. Etaoso gustura, berriz, bertso-eskolara eta instrumentua ikastera.

Bata ala bestea aukeratzeko eskatu diegunean, nahiagodute zinera joan, telebista ikusi baino. Partiduak jokatu, parti-duak ikusten egon baina. Etxean bazkaldu, jantokian jan baino.Lagunekin kalean jolastu, ordenagailuan bakarrik ibili baino(baina biak berdin ere erantzun dute pare bat lagunek).

Irakurtzeko ohiturarik duten ere galdetu diegu. Pare batlagun kenduta, beste guztiek esan dutenez irakurtzea gustatzenzaie, eta gehien bat komikiak, abenturazko ipuinak eta, batzue-tan, futbol eta autoei buruzko aldizkariak ere irakurtzen dituzte.Batek Harry Potter hasi berri du, baina seiehundik gora orrialdeizanik, ez omen daki zenbat denbora beharko duen… Zientzieta-ko liburuak irakurtzea gustatzen zaio bati, eta beste batek Pales-tina zure mina liburua dauka hasita.Hizkuntzari dagokionez, euskaraz eta gazteleraz, bietara, irakur-tzen dute.

Ezin ordenagailua eta mobila ahaztu, jakina! Denek dauka-te ordenagailua eta mobila ere bai, bik izan ezik. Hona hemen zer-tarako erabiltzen duten ordenagailua: eskolako lanak egiteko etajolasteko, interneten informazioa bilatzeko, txateatzeko batzuek(aste bukaeretan bakarrik; eskolako lagunekin eta inguruko herrie-tako lagunekin: Markina, Ondarroa…). Baten batek gero eta gutxia-go txateatzen duela ere esan du.

Page 19: K 35 berria

gazterixa 19

Kuadrilan ibiltzen dira eta, neska eta mutil, denak batera gehiene-tan. Ez dute nahiago neskak neskekin eta mutilak mutilekin ibiltzea,baina ez zaie askorik axola.

Telebistako albistegiak ikusten dituzte eta hauexek dira gehienentzuten diren berriak: istripuak, gerrak, tratu txarrak eta hilketak.Gehien inpresionatu dituen albisteren aipatzeko eskatu diegu: gerreta-ko irudiak: jendea odoletan… Jokini pasatu zitzaiona (Hondarribianbere burua bota zuena)… Hurakan eta horrelako hondamendien kalte-ak… Arafaten heriotza ere buruan dute eta, jakina, Madrileko atenta-tuarena: bonbak…Gustuko programak, berriz, honako hauek: telesailak (Goenkale, Mar-tin, Los Simpson, Aquí no hay quien viva, Mis adorables vecinos…) VayaSemanita, Cruz y Raya, Bertatik Bertara, Sorginen Laratza, HomoZaping, Marrazki bizidunak, El Derby…

Ingurugiroaz ere luze eta zabal hitz egin dute. Lekurik ez, ordea,

guk denak agertzeko eta ikasleen arteko tratu txarretara pasatukogara. Ez hain larriak, baina gertatzen omen dira. Kurtso gehienetan eta,gainera, zenbat eta handiago, orduan eta okerrago direla. Euren ustez,inbidiak eragindakoak izaten dira. Garbi daukate, indartsuena besteeilaguntzen diena dela eta ez indarra atera eta ezer egin ez duenari kalteegiten diona. Nola konpondu galdetu diegunean, aho batez erantzundute: hitz eginda.

Arrazakeriari buruz ere hitz egin dute. Denek azpimarratu dute aza-leko koloreak ez duela inporta; barruan daukagunak, baizik. Oso gaizkiikusten dute pateretan etortzen direnekin egiten dena. Hala ere, aitortudute eskean eta ikusitakoan, batzuetan barrez hasten direla.

Alkohola edatea eta erretzea izan ditugu hurrengo hizpide.Badakite 18 urte behar direla horretarako, baina ez dela errespetatzenesaten dute. 10-14 urte bitartean hasten omen da jendea erretzen etaedaten, euren ustez. Ume izatea laga izanaren seinaletzat hartzen da:“Ah, zuk ez duzu erretzen; ume bat zara!”... “Pixka bat popularrago iza-teko” erre eta edaten dela diote.

Bukatzeko, zer eskatzen eta zer eskertzen duten adieraztekoeskatu diegu. Eskaerak agintariei luzatu dizkiete eta gorago ere aipatudituzte: skate parkea eta futbol zelaia ez kentzea. Eskerrak, berriz, gurasoeta irakasleengana doaz. Gurasoei bizia eman izana eskertzen diete etairakasleei: irakastea “geure onerako delako”. Agintean daudenentzat erebadute zer eskertua: “inoren kontra gerran ez sartzea eskertzen diegu”.

Page 20: K 35 berria

gizartia20

1977tik 2004. urtera 5.500 tik gora dira, komi-saldegi zein kuarteletan torturak jasan dituzten eus-kal herritarrak. Bizi dugun momentu honetan, urtero100tik gora izaten dira tortura edo tratu txarrak jasa-ten dituztenak. Komeni da zenbaki utzetan ez gera-tzea, pentsazazue zer jasan behar izan duten horie-tako pertsona bakoitzak. Pentsa dezagun momentubaten zer nolako infernua jasan behar izan duten,era guztietako pertsonak, gazteak, ETAko kideak,abadeak, idazleak. Inkomunikatuta, torturatzailea-ren bortizkeria eta estatuaren estrategia besterikezagutzen ez dutela. Hartu kontutan minutu bateanegoera hori eta biderkatu 5 egunengatik. Gogoratuditzagun JOXE ARREGI, ESTEBAN MURUETAGOIE-NA, MIKEL ZABALZA, GURUTZE IANTZI ETA XABIERKALPARSOROREN HILKETAK. Tortura, ez da, infor-mazioa modu ilegal zein krudel baten ateratzekobidea bakarrik, batzuetan ez da horretarako erabil-tzen ere. Tortura, gizartean, beldurra, nagusitasunaerakusteko erabiltzen dute.

Ez dago estaturik, torturaren erabilpena onartzenduenik. Baina hor daude amnistia internazional etaONUko salaketak. Badaude ere torturatzailea ez eza-gutzeko erabiltzen diren metodo berriak, aztarnarikez hutsitzekoak, salaketa jartzeko asmotan dagoenabeldurtzekoak, salaketak ahal den neurrian luzatzendituztenak, prozesuak urtetan luzatzen dituztenak,kondenak bete ezinezkoak izan daitezen. Baina guz-tia gutxi balitz, hor daude, komunikabideen oniri-tziarekin, torturatzaileak omendu eta indultua onar-tzen dieten gobernuak.

Era ezberdin asko daude torturaren aurka borro-katzeko. Horietako bat, errealitatea dela erakustea.

Instituzioei dagokionez, hor ditugu aurrera era-man ditzaketen, behin da berriz elkarte internazio-nalak mahai gainean jarri dituzten bideak: atxilotueninkomunikazio egoera kentzea, deklaratzeari ukoegiteko duen eskubidea onartzea, bere konfidan-tzazko abokatu eta medikua bertan izatea, inpunita-te tarteekin bukatzea, salaketen aurrean benetakojarraipena egitea. Tamalez, gu gobernatzen gaituzte-nen artean ez da horrelako jarrerarik ikusten, eztabaskongadetako gobernutik ere. Ez dute balio baltzajaunak martxan jarri zuen protokolo delakoa edoguardia civilaren zein poliziaren aurrean egiten direntortura salaketen aurrean kondena formalak egitea.Frogatuta dago ertzaintzak, euskal herritarrak tortu-ratzen dituela, eta horrekin bukatu beharra dago.

Denon ardura da tortura eta torturatzaileak salatzea.

Torturarik ez!

M u t r i k u k o

Torturaren Aurkako Lagunak

Hemen ere torturatzen daHemen ere torturatzen da

Page 21: K 35 berria

gizartia 21

Page 22: K 35 berria

SATURRARAN 1SATURRARAN 1(3. atala, a

Apaizgaien udalekua eta Seminario Tx

historixa22

Saturraran 150 urteri dagokion laugarrenartikulua seminarioari eskainiko diogu.Urtez urte begiratuta salto bat dagotartean, emakumeen kartzela izan zengaraia, baina tarte horrek beste atal batizango duenez seminarioari dagokionepea oraintxe jarraian azalduko dugu.

1921eko abuztuaren 2an inauguratu zen Saturraran-go seminarioa. Grand Hotel izenaz ezagututako eraikinhura egokitu eta izen berria jarri zioten Nuestra Señorade las Mercedes, alboan eraikitako “Villa Capricho”-kbere izena gorde zuen. Poliki-poliki inguruko hotelak ereerosi egin zituen Leopoldo Eijo y Garay GasteizkoGotzaiak eta udako seminarioa antolatu zen. Izan ere,apaizgaiek lau hilabeteko oporraldia izaten zuten etahorrek ondorio kaltegarriak izan zitzakeela uste zutenbatez ere apaizgaien osasun espiritualerako.

500 apaizgai inguru egoten ziren udako hilabeteakigarotzen. Ikasketa eta atsedena biak tartekatzen zituz-ten. Arrantzara errekara joaten ziren tenedoraz platu-xak harrapatzera; pilotan egitera frontoira; futboleanjokatzera eta bainua hartzera hondartzara; mendira irte-erak ere egiten zituzten. Espiritua zaintzeko egunerojaunartzea, zuzendari espiritualaren hitzaldiak eta erre-tiro egunak izaten zituzten. Tartean, apaizgai batzukihes egiten zuten erretirotik eta misio-hitzaldietatik etaLeizarrenara joaten ziren hamaiketakoa egitera zain-tzaileen haserrea piztuz eta, noski, ondoren zigorra betebehar izaten zuten.

Udako atseden giro honetan sortu zen SaturraranenMisio taldea. 1928ko abuztuan Mateo Mugika Gasteiz-ko Gotzaina, Malaga eta Leridako Gotzainak eta Valen-tziako artzapezpikua bertan zirela erabaki zen Gasteiz-ko diozesiak apaiz misiolariak izatea. Ordura arte,

misiolari izan nahi zuten euskal apaizak beste diozesibatzuetatik joaten ziren misiolari eta. Geroztik, hamai-katxo apaiz euskaldun bada munduan zehar misiolariibilia eta dabilena.

Udako seminariora etorritako apaizgaiek kantuanere egiten zuten. Saturraranen antolatzen zen koroa“Schola” Mutrikura etortzen zen egun handietan mezakantatzera. Madalen bezperako Salbea eta Madalenegunean meza ere eurek kantatzen zituzten.

Saturrarango bakean bizi ziren apaizgaien lasaitasu-na, ordea, tarteka-tarteka apurtu egiten zen. Errepubli-ka aldarrikatu eta berehala 1931ko udan maniobra mili-tarrak egin zituzten eta Saturrarandik sumatu eta ikusizituzten hegazkinak, korazatuak eta urpeko-untziak.Udako beraneanteekin ere izan zituzten gorabeherakapaizgaiek baloiarekin molestatu egiten zituzten eguz-kia hartzera Saturrarana joaten ziren udatiarrak. Horie-takoren bat asko haserretu zen nonbait eta, Gobernuzibilean salaketa jarri zuen. Mutrikuko Udalak gutunaidatzi zion Saturrarango zuzendariari apaizgaien jarrerazaintzeko esanaz baina hurrengo urterako honako era-bakia hartu zuen:

- Eguzkia hartzeko guneak mugatu egingo dira.- Eguzkia hartzeko aitzakiaz biluztea eragotzi egingo

da. (hondartzara bai baina jantzita)- Udaltzain bat jarriko da bainulariak, hondartzan eta

paseoan, behar bezala jantzita ibil daitezen.

Apaizgaien udako atsedenaldia benetan apurtuzuena Gerra zibila izan zen 1936an. Uztaileko taldeanapaizgai gazteenak zeuden Saturraranen, gipuzkoarraketa arabarrak. Joxe Miel Barandiaranen bitartekari lana-ri esker 40 apaizgai arabar errepublikarren alderditiknazionalen alderdira pasatzea lortu zuen Arrasaten etabeste 18 lagun Mutrikuko moilan itsasontzian sartu etaDonibane Lohizunera pasatzea. Hauxe Barandiaranenegunkaritik jasotako kronikatxoa : “Gaueko bederatzie-

Page 23: K 35 berria

tan Mutrikuko moilara goaz. Esan beharreko hitza“Itziar”… Moilan jende asko dago eta batera eta besteradabiltza, inolako antolaketarik gabe. Potin batek, asko kos-tata, eramaten du jendea itsasontzietara, marea beheanzegoenez gero, kanpoan zeuden gure zain. 45 iheslarigara. Gurekin batera sartu dira lau edo bost mendigoizalefusilak bizkarrean dituztela. Gaueko hamaikak bost gutxia-gotan abiatu gara desterrura. Izarrek beren bidea ixilik egi-ten dute. Atzean gelditzen ari dira argiak, han gelditu daMutriku. Gero, Ondarroa, Deba eta Itziarko argiak ikusiditugu.

Urrutira goaz, itsas zabalera. Gero, eskuinera eragindio lemari Donibane Lohizunera goaz.

Ez daramagu argirik ikus ez gaitzaten. Irigoienek txis-keroa piztu du eta denak marmarrean hasi zaizkio. Goize-ko bostetan iritsi gara Sokoara. Gurekin Mutrikuko gazte-ak gerratik ihesi doazenak. Nire ondoan emakume bateknegar egiten du”.

Saturraran, ordea, Seminario Txikia ere izan zen.1926ko abenduaren 27an Andoaingo Seminario Txikiaerre egin zen eta 1927ko urtarrilaren 26an Gipuzkoakoapaizgai txikiak Saturrarango seminariora etorri ziren.Hasierako talde horren barruan zegoen Andoni Basterre-txea ondarrutarra. Bizkaitarra izan arren, egunero, Onda-rroatik Saturrarango seminariora joaten zen apaiz ikaske-tak egitera. Bera, beste apaizgaiak ez bezala, etxera joa-ten zen lotara. Gerra garaian soldadu egotea tokatuzitzaion Afrikan, baina ondorenean apaiz ikasketak buka-tu, meza eman eta 1944-45 ikasturtean, kartzela itxi ondo-renean, berriz ere Saturrarana itzuli zen irakasle. Bereikasle izandakoek oso oroitzapen onak dituzte, “Hurabezalako irakaslerik” –dio Joanito Dorronsorok.

1944tik 1968ra bitartean seminarioa izan zen berriz ereSaturraran.

1983ko uholdeek deseginda utzi zituzten etxeak etainguruak eta 1987an Mutrikuko Udalak erosi zituen etxeguztiak eta inguratzen zituzten lurrak.

Gaur nola dagoen guztion begi-bistan dago eta etorki-zunean zer izan daitekeen? Hasi, etorkizuna irudikatzen.

Arantza Ugarte eta Xabier Basterretxea

historixa 23

150 URTE (III):150 URTE (III):a, azkena)

Txikia izan zen Saturraran

historixa 23

Page 24: K 35 berria

zorion agurrak

IBAIAbendua ren3an 17 urtehaundi betezen i tue lako,Zorionik beroe-nak gure etxe-ko txikienarieta guapoena-ri. Etxeko guz-tion partez.

LORE Gure lore poli-tari 6 muxupotolo azaroa-ren 26an urte-betetzea izanzenuelako ai-ton-amonak,aita-amak, Ai-tor eta Ame-tsen partez.Zorionak!!

AINHOA Abendua ren14an 8 urtebete dituengure etxekoneskatila xar-mantari Zorio-nak eta muxuasko etxekodenon partez,baina berezikizure anaia Io-nen partez.

PATXI LIZAR-DI “KAIALDE”Kalaputxik ja-kin du, aben-duaren 17anurtebetetzeadezula eta au-kera ederrago-rik ezin bihotz-bihotzez Zo-riontzeko etaeskerrak ema-teko. Izan zine-telako gara.

JUNEZorionak, June;a b e n d u a re nlauan 2 urtehaundi bete di-tuzu eta! Kala-putxirekin bate-ra zikoina ereetorriko dazuen etxera; eaanaiatxo zin-tzoa ekartzendizun! Musuhaundi-haundibat zure aitona-amona, osaba-izeba eta lehen-gusu-lehengu-sina guztienpartetik.

JONEZ o r i o n a kb ihotz-b iho-tzez euskalte-giko lagunguztion partez.Segi betikoumore on ho-rrekin!

SOR SARAZorionak etab e s a r k a d ahaundi bana,tia Sarita, Lei-zarrengo guz-tion partetika b e n d u a re n26an. Batezere iloba guz-tien izenean,musu pilo bat.

OLANOZorionak WA-ZEN kuadrilakodanon partezeta aber 16.U r t e b e t e t z ehorren etaOlentzerorenartian neskaear bat ekar-tzen dizuen.Ah! Ta pastakaztu gabea b e n d u a n21ian!

ARANTXAAbendua ren15an zure ur-tebetetzea izandenez, Zorio-nak zure fami-liaren partezbaina berezikiAndoniren par-tez Zorionakamona etaprestatu txoko-latada ederra.Muxuak.

ZUHAITZGizaburun bizi/ Lekitxon ikas-tola / bainaMutrikun ere /badu berebihotza. /Bederatzi bete-ko ditu / aben-duaren 19an /ba al dakizuamona / zeinizango otedan?

JOSEBA eta OIHANAZorionak bikote! Oain arte bezainzoriontsuak izaten jarraitxu, ia dor-dokatxoren bat ekartzen dezuenzuen ezti-bidaitxik. Ondo ibili. Ea-rrak gozenen partez.

DAMIAN eta MIRENAbenduaren 13an eta 31n urteakbetetzen dituen bikote maitaga-rriari, Zorionak bihotz-bihotzez etamatxo asko zure biloben eta fami-lia osoaren partez.

JENAROGure osaba martxoso eta modernoariZorionak abenduaren 25ean 28 urtebetetzen dituelako. Famili osoarenpartez, baina batez ere zure pagarenzain dauden lau iloben partez.

Page 25: K 35 berria

argazki zaharrakargazki zaharrak

KATU KALEKO KUADRILLIA, 1959urtiaEzkerretik hasita: Belen Andonegi,Mª Asun Andonegi, Juan InazioZelaia, Mª Angelita Osoro, GuruzneLezertua, Mª Jose Lezertua, ArantxaSan Sebastian eta Mª Sol Zelaia.

(Angelita Osorok lagatako argazkixa)

DON RAFAEL SANTOTOMAS EGUNEKO

LIBURU AZOKAN, 1981URTEAN.

Page 26: K 35 berria

2626 agenda

aabbeenndduuaa UURRTTAARRRRIILLAA

Kalaputxi, 35. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Abenduak 18, zapatuaGoizean: Santo Tomas ferixa, ganadu, barazki eta liburu azoka;Aizkolariak; Bertso-bazkaria.Arratsaldean: Haurrentzako antzerkia -Iñaxitoren ametsak-,Beheko plazan sagardoa eta txerritxoak Tabernariek antolatutaGauean: Pantxoa eta Peio frontoian (22:30); Ileon eta Txato Pla-to Gaztetxean

Abenduaren 11tik 31raERAKUSKETA: “ZIRKOA eta TXOTXONGILOAK”Egilea: Corrado Masacci

Abenduak 23, eguenaGABON KONTZERTUA, UDAL MUSIKA ESKOLAren eskutikJasokundeko Parrokian, gaueko 10:30etan

Abenduak 24, barixakuaOLENTZEROren bisita ikastetxeetako umeei.16:30etan, San Miguel Ikastetxetik abiatuta

Abenduak 28, martitzena“POXPOLO, MAKOLO eta KONPAÑIA” pailazoak.BERTAN Elkarteak antolatuta.

ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD futbol partidu bikaina.San Migel futbol zelaian, arratsaldeko 5etan.Kalaputxiren aldeko ekimena.

Abenduaren 28a eta 30aMUS TXAPELKETAMutrikuko Tabernarien Elkarteak antolatuta

Abenduaren 27tik 30eraGabonetako Umeen Parkea, goizeko 10etatik ordu batera arte.Txantxangorri Taldeak antolatuta.

Urtarrilak 5, eguaztenaERREGE KABALGATAJasokundeko Andre Mariaren Parrokiak antolatuta

Urtarrilak 8, zapatuaMusika kontzertua, Santa Katalina Komentuan, 20:00etan.J.I. Ansorena (txistua), Joserra Senperena (pianoa), AndoniEgaña (bertsoak), Yon Maya (dantza) eta Kirmen Uribe (poesia).

PARROKIAKO EGUBERRI ALDIA• ABENDUAK 18

Elkarteko Penitentziaren ospaketa. Arratsaldeko5,30etan erderaz eta 6,30etan euskaraz, ondorenMeza Santua.

• ABENDUAK 24 - Eguberri bezpera

Arratsaldeko 5etan irtengo da Gabon abestiakkantatzen herriko kaleetan zehar.Arratsaldeko 7etan Eguberri bezperako Eukaristia.

• ABENDUAK 25 - Eguberri Eguna

Lehenengo Meza 10etan. Meza Nagusia 12etan.

• ABENDUAK 26 - Famili Santuaren Jaieguna

Meza Nagusia 10etan. Azkena 12etan.

• URTARRILAK 1 - Jainkoaren Amaren Jaieguna

Mezak 10etan. Meza Nagusia 12etan.

• URTARRILAK 2 - Eguberri ondoko bigarren igandea

Meza Nagusia 10etan. Azkena 12etan.

•URTARRILAK 6 - “Jaunaren Agerkundea” - “Errege eguna”

Meza Nagusia 10etan. Azkena 12etan Erregeakbertan direlarik.

•URTARRILAK 9 - Jaunaren bataio eguna

Meza Nagusia 10etan. Azkena 12etan ( ElkartekoBataioak).

UMEENTZAKO PELIKULA EMANALDIAKZabielen, arratsaldeko 4:30etanAbenduak 19, domeka: Ilargiaren sekretua (Pirritx eta Porrotxekin)Abenduak 19, domeka (7etan): SPY KIDS 2Abenduak 27, astelehena: MULAN 2Abenduak 30, eguena: SHREK 2Urtarrilak 3, astelehena: NAVIDADES CON GARFIELDUrtarrilak 4, martitzena: TOM Y JERRY: NOCHE DE BRUJAS

Page 27: K 35 berria
Page 28: K 35 berria