jolas motorea. iker prior

12
Iker Prior Jolas Motorea Stop (LA) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarria Harrapatuko bazaituzte stop esan. Libratzeko beste bat hanka-artetik pasa behar da. Antzeko jolasak: Maite zaitut. Harrapatuko bazaituzte maite zaitut esan. Libratzeko musua eman Kuba libre. Batek ku- esan, beste batek eskua heldu eta –ba esan. Hirugarrengo batek besoen azpitik pasa eta libre esan Harri, orri, ar (piedra, papel, tijera) (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu ez) Sare soila/egonkorra Harri, orri ,ar taldeko lasterketan. (LA) Bi taldetako kide bana ateratzen da korrika. Elkartzean, harri, orri, ar egiten dute. Galtzailea bere taldera itzultzen da eta beste bat ateratzen da. Irabazlea korrika jarraitzen du beste aurkaria topatu arte. Kontrako taldera dagoen lekura heltzen bada, puntu bat lortzen du. (Bestearen eskuak jotzen) (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarria Binaka, batek eskuak bestearen azpian jarrita, bestearenak jotzen saiatu behar da. Huts egiten duenean aldatzen dira paperak Hartza eta zaindaria (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektuak) Sare soila/aldakorra/trukagarria Hartza eserita dago, besteek, inguruan, zapi batekin jotzen saiatu behar dira. Zaindaria hartzaren ondoan dago; hau babesteko ingurukoak jotzen saiatu behar da. Bat jotzen duenean, zaindari bihurtzen da, zaindariak hartz eta hartza ingurukoen taldera pasatzen da. Armiarma (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/bateragarria Armiarma ateratzen da eta besteek zelaia gurutzatzen saiatu behar dira. Ez batak ez besteek ezin dute atzera egin. SM: Soziomotorra L:Lankidetza PM: Psikomotorra A:Aurkaritza Z: Zalantza

Upload: aintzinakojolasak-alkartu-ikastola

Post on 03-Mar-2016

258 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Jolas motorea.

TRANSCRIPT

Page 1: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

Stop (LA) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaHarrapatuko bazaituzte stop esan. Libratzeko beste bat hanka-artetik pasa behar da.Antzeko jolasak:

Maite zaitut. Harrapatuko bazaituzte maite zaitut esan. Libratzeko musua eman Kuba libre. Batek ku- esan, beste batek eskua heldu eta –ba esan. Hirugarrengo

batek besoen azpitik pasa eta libre esan

Harri, orri, ar (piedra, papel, tijera) (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu ez) Sare soila/egonkorra

Harri, orri ,ar taldeko lasterketan. (LA) Bi taldetako kide bana ateratzen da korrika. Elkartzean, harri, orri, ar egiten dute. Galtzailea bere taldera itzultzen da eta beste bat ateratzen da. Irabazlea korrika jarraitzen du beste aurkaria topatu arte. Kontrako taldera dagoen lekura heltzen bada, puntu bat lortzen du.

(Bestearen eskuak jotzen) (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaBinaka, batek eskuak bestearen azpian jarrita, bestearenak jotzen saiatu behar da. Huts egiten duenean aldatzen dira paperak

Hartza eta zaindaria (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektuak) Sare soila/aldakorra/trukagarriaHartza eserita dago, besteek, inguruan, zapi batekin jotzen saiatu behar dira. Zaindaria hartzaren ondoan dago; hau babesteko ingurukoak jotzen saiatu behar da. Bat jotzen duenean, zaindari bihurtzen da, zaindariak hartz eta hartza ingurukoen taldera pasatzen da.

Armiarma (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/bateragarriaArmiarma ateratzen da eta besteek zelaia gurutzatzen saiatu behar dira. Ez batak ez besteek ezin dute atzera egin. Harrapatutakoak harrapatzaile estatiko bezala geratzen dira zelaian.

Arima (errugbi antzekoa) (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena bai, objektu ez) Sare soila/egonkorraBi talde aurkaritzan. Talde bateko norbaitek “arima” darama eta puntua lortzeko kontrako zelaian dagoen konoa ukitzen saiatu behar da. Kontrako taldekoek ikutzean ikutu arima lapurtu eta erasoan jarriko dira. Taldekideek ezin dute euren artean arima pasatu.

Toka (gora eta behera) (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu bai) Sare anbibalentea/aldakorra/gorabeheratsuaLurrean harri bat jartzen da edalontzi edo antzekoren baten gainean. Zaindaria ondoan jartzen da. Jaurtitzaileak 5m ingurura jartzen dira, harri banarekin. Jaurtitzera doana beste baten izena esaten du, adb. behera “Txomin”. Beste harria jotzen badu, Txomin gartzelara joango litzateke. Bestela hurrengoak jaurtitzen du. Gartzelan dagoen norbait libratzeko gora “Patxi” esan beharko luke jaurtitzaileak. Harria jotzen badu, gartzelan dagoena korrika irteten da zelaiaren beste aldera. Zaindariak, berriz ondo jarri behar du

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 2: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

edalontzian zegoen harria eta ondoren gartzelatik irten dena harrapatzen saiatu. Harrapatzen badu zaindari bihurtzen da. Bestela harria urrunen bota duenak zaindari bihurtzen da.

Botoia eta haria (-) Ia-jokoa (PM, zalantza ez, garaipena ez, objektu bai)Haria 4 zulodun botoitik pasatzen da (joan eta etorri, diagonalean) eta korapilo bat egiten da. Orduan birak ematen zaizkio eta tenkatzean hariak egiten duen soinua entzuten da.

Ezkutaketa jolasak (zalantza) Pi. (AZ) Jokoa-jolasa (SM, zalantza, garaipena ez, objektu ez) Sare

soila/aldakorra/bateragarria Geratzen duenak begiak itxi eta kontatzen hasten da: Pi 20, pi 19… Bitartean besteak bera ukitu behar dute norberaren izena esanez eta ezkutatzen dira. Amaitzean “pi banoa!” esaten du. 3 pauso eman ditzake besteak bilatzeko. Norbait ikusten badu, berarekin geratzen da. Bestela berriro kontatzen du, baina oraingoan pi 19tik hasita. Besteak bueltatu eta berriz ukitu behar dute izena esanez, jarraian berriro ezkutatzeko.

Gerrikoa. (AZ) Ia-jolasa (SM, zalantza, garaipena ez, objektu bai) Sare anbibalentea/aldakorra/gorabeheratsua Norbaitek gerrikoa edo zapia ezkutatzen du, besteek ez diote begiratzen. Ezkutatutakoan, besteek bilatu behar dute eta gerrikoa aurkitzen duenak harekin besteak jo behar ditu helmugara heltzen diren arte. Zapia aurkitu duenari dagokio berriro ezkutatzea.

Pote-pote. (LAZ) Ia-jolasa (SM, zalantza, garaipena ez, objektu bai) Sare soila/aldakorra/gorabeheratsua Geratzen duenak kono baten ondoan begiak itxi eta 25 zenbatzen du. Besteak ezkutatzen dira. Norbait ikustean konora bueltatu eta “bote-bote Txomin!” esan behar du. Ikusia izan dena konoaren ondoan geratu behar da preso. Libratzeko norbaitek ostikoz jo behar du konoa. Orduan geratzen duenak, konoa hartu eta atzerantz ibiliz bere lekuan jarri behar du eta berriro zenbatu.

Errege/erregina (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaHerritarrak erregearengana doaz eta esaten diote: egunon. Erregeak: egunon. Nondik zatozte? Herritarrak: Azpeititik. Erregeak: eta zer egiten duzue? Orduan herritarrak lanbide bat egiten dute mimikaz, esandako herriaren lehenengo letrarekin. Adb. arotzarena. Erregeak asmatzen duenean “arotza!” esaten du eta norbait harrapatzen saiatu behar da, besteak helmugarantz ihes egiten duten bitartean.

Pistolariak (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena bai, objektu ez) Sare soila/egonkorraBikoteka bata bestearen aurrean. Bitan izterretan jo eta eskuak burura eraman “pistolak kargatzeko. Berriz bitan izterrak jo eta orduan hiru aukera: Besteari tiro (eskuekin pistolarena eginez), defendatu (eskuak bularrera eramanez) edo kargatu. Norbaitek bostetan kargatzen badu bonba da eta bestea hiltzen da.

Sagua eta katua (A (zalantza kanpoan egiten bada)) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaBatek 10 arte zenbatu eta bestea harrapatu behar du. Harrapatzen duenean alderantziz.

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 3: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

Objektuen jolasa (AZ) Jokoa-jolasa (PM, zalantza, garaipena ez, objektu bai) Sare soila/aldakorra/trukagarriaGeratzen duenak ibilbide zehatz bat egiten du 5 aldiz, aldi bakoitzean objektu bat erakutsiz. Besteak ezkutatuta egon behar dira eta ezkutalekutik objektuak ikusi. Norbait ikusia bada eliminatuta geratzen da. 5 objektuak erakutsitakoan leku zehatz batera joan behar da eta zeintzuk ziren asmatu. Asmatu duenari dagokio beste objektu batuk erakustea

Pim, pam, pum (LAZ) Ia-jolasa (SM, zalantza, garaipena, objektu ez) Sare soila/egonkorraBi talde aurrez aurre. Helburua kontrako taldekoak norberaren taldearen etxera eramatea da. Norbait ikustean, pim, pam, pum eta bere izena esaten da. Orduan bestea geldi geratzen da eta 12 pauso eman ahal dira bera harrapatzeko eta etxera eramateko. Taldekideak libratzeko, pim, pam, pum etxea esan behar da eta 12 pausotan kontrako etxera heldu.

Ahurren jolasa (-) Jokoa-jolasa (PM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/egonkorraPalmas, esku-jolasa, neska txikiak jolasten dutena

Ezpataria (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu ez) Sare soila/egonkorraEskua ezpata bezala erabiliz bestearen sorbaldak jotzen saiatu eta norberarenak defendatu

Kokoak hartu (A) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu bai) Sare anbibalentea/egonkorra4 lagun, bakoitza bere uztaian. Laukiaren erdian 4 pilota. Helburua norberak 2 pilota bere uztaian sartzea da, besteen uztaietatik hartuz. Aldi berean pilota bakarra eraman daiteke eskuan.

Txorro, morro, piko, taio, ke (arriskutsua, eskola batzuetan debekatua) (LA) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/egonkorra2 talde. Ama (epailea) hormaren kontra euskarrituta zutik. 1. taldeko 1.ak okertzen da eta amaren hanka-artean sartzen du burua. Taldeko gainontzekoak berdin lerroan bata bestearen atzean. 2. taldeko batek “moska ba” esan eta haien gainetik ahalik eta urrunen jauzi egin behar zuen. 2. taldeko guztiek 1.koen gainean jarri behar dira. Orduan, amak gainean dagoen 1.ari eskua luzatu eta esaten dio: txorro, morro, piko, taio, ke (bakoitza behatz batekin erlazionatuta), bat aukeratzeko. Gero, azpian dagoen 1.a zein izan den asmatzen saiatu behar da. Asmatzen badu taldeen paperak aldatzen dira.Paperak aldatzeko beste arauak: goikoak lurra ukitzen badute, behean dagoena besoz edo hankaz inguratzen badute, barre egiten badute.

Ahurrak borobilean (-) Jokoa-jolasa (PM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/egonkorraTalde bat ahoz behera makurtuta, eskuetan euskarritzen. Norberaren eskuen artean, alboan daudenek esku bana jartzen dute. Bat hasten da lurra ahurrarekin jotzen, gero

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 4: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

ondokoak. Ahurrarekin aldi batean lurra jotzen bada, ondorengo eskuari tokatzen saio. Bitan jotzen bada, norabidea aldatzen da. Ukabilez jotzen bada, esku bat saltatzen da. Huts egiten duenak esku hori kentzen du. Bi eskuak galtzen baditu eliminatuta geratzen da.

X kideetako taldeak osatzea (beroketarako egokia) (L) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare anbibalentea/aldakorra/gorabeheratsuaNorbaitek agintzen du ekintza bat: alboz korrika egin, animali bat imitatu… Gero zenbaki bat esaten du, adb. 7, eta 7 kideko taldeak osatu behar dira. Talde gabe geratzen direnak hurrengoan agintzen dute.

“La banda de dos” (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/bateragarriaHarrapaketan. Geratzen duenak norbait harrapatzen duenean libratzen da. Handik aurrera gehiago ezin da libratu. 2. eta 3.goak harrapatzean elkarrekin doaz eskutik helduta, baina 4 izatean, erdibitzen dira.

Elefantearena eginez besoekin Harrapatzaileak 3 izatean, norbaitek erdikoa ukitzen badu libratzen du

Marro-marroka (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu ez) Sare soila/egonkorra2 talde dueloan. Talde bakoitza zelaiko mugaren marraren atzean kokatzen da. Helburua: beste taldekoak harrapatzea. A taldeko 1.a ateratzen da. Ondoren B taldeko 1.a, bestea harrapatzeko. A taldeko beste bat ateratzen da B taldekoa harrapatzeko eta horrela jarraian. Norbaitek bueltatu eta bere taldeko marra zapaltzen badu, orduan “pilak kargatu” eta harrapatzaile bilakatzen da. Harrapatutakoak gartzelara doaz (ondoko marra baino 3 metro aurreratuago). Hauek libratzeko beraien taldeko batek ukitu behar ditu eta preso dauden guztiak libratzen dira.

Tokatorrea. Sare soila/egonkorra Helburu ezberdinarekin: kontrako taldearen marra zapaltzea. Orduan puntu bat lortzen da eta jokaldia amaitzen da. Jolasaren barne logika guztiz aldatzen da.

Txinoak (-) Jokoa (PM, zalantza ez, garaipena, objektu bai) Sare soila/egonkorraBinaka, batek txanpon zenbaki zehatz bat hartzen du eskuan eta besteari momentu batean erakutsiz, zenbat dauden asmatu behar ditu.

3 hurbildu, 1 aldendu (hockey erronka) (A (zalantza kanpoan bada)) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena bai, objektu bai) Sare soila/egonkorraBinaka, hockeyko stickekin eta bolarekin, batek erronka botatzen du. Adb: 3 txandatan farola bat jotzea. Orduan besteak onar dezake erronka ala esan berak 2 txandatan egingo duela eta horrela jarraian. Txanda bakoitzak 3 kolpe daude hurbiltzen saiatzen denarentzat eta 1 defentsan ari denarentzat.

Jogo do beto (LA) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, objektu bai) Sare soila/egonkorraBi kideko bi talde aurkaritzan. Defentsan ari direnak edalontzien aurrean daude stickekin. Besteek edalontzien atzean, bola jaurtiz, edalontzia botatzen saiatzen dira. Botatzen badute paperak aldatzen dira. Defentsek bola aldentzen badute, beren posizioa

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 5: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

elkar trukatuz gero puntu bat lortzen dute. Erasoan ari dena ondoan daukan edalontzia jo ahal ez izateko, defentsan dagoena stickarekin lurra jotzen egon behar da behin eta berriz.

Haria moztera (LA) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaHarrapaketan. Harrapatzaileak norbaiten izena esan eta bera harrapatu behar du. Norbait haien artean pasatzen bada, hura harrapatu behar du orduan.

Kantoi-kantoi (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu bai) Sare anbibalentea/aldakorra/trukagarria4 pertsona 4 uztaien barruan, etxearenak egiten dutenak. Etxean daudenak elkarri aldatu behar diote etxea. Erdian 5. pertsona bat dago etxerik gabe, bere helburua etxe bat lortzea da. Estrategiak egon daitezke, adb bik ados jarri etxea elkartrukatzeko, gero agian batek bestea traizionatuko du bestea bere etxean geratzen.

Azeriak, oiloak eta sugeak (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu bai) Sare anbibalentea/egonkorraHarrapaketan taldeka. Azeriek oiloak harrapatu behar dituzte, oiloek sugeak, eta sugeek azeriak. Norbait harrapatutakoan harrapatzailearen etxera doa preso; libratzeko bere taldekide batek ukitu behar du.

AZTERKETARAKO GALDERA: garailerik ez dago, zeren talde bateko guztiak, adb oiloak, harrapatuak izango balira, azeriak etxean geratuko lirateke eta “gosez hilko” lirateke, etxetik ateratzen ez badira, sugeak ere gosez hilko dira. Beraz, aliantza egin beharko litzateke jolasa jarraitu ahal izateko, adb sugeek oiloak babestuko zituzten azeriengandik taldekideak libratzeko. Kontzeptu hau ulertzea nahiko zaila da haurrentzat, beraz, ziurrenik ez lukete horrela jokatuko eta jolasa amaituko zen talde batekoak harrapatuak izaterakoan.

Pilota eseria (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, objektu bai) Sare anbibalentea/aldakorra/gorabeheratsuaBaloia norbaiti pasatzen bazaio botea ematen, har dezake; zuzenean ematen badio eliminatuta geratzen da eta lurrean esertzen da. Libratzeko baloia hartu behar du; orduan besteei pasa diezaieke libra daitezen ere.,

Polizi eta lapurrak (LA) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala ez) Sare soila/egonkorraPoliziek lapurrak harrapatu behar dituzte eta kartzelara eraman. Libratzeko bi eratan egin daiteke jolasa: norbaitek preso bat ukitzean denak libratzen dira, edo bakarrik ukitutakoa libratzea. Jolas-eremua zatitu daiteke eta polizi talde bakoitzak esparru bat izatea

Soka saltoa (L) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala bai) Sare soila/egonkorra

Gaia: joko erraldoiak (azaroak 17)Ginkana (LAZ) Jokoa-jolasa (SM, zalantza, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorra

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 6: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

Gaia: jolasak aurkaritzan (azaroak 19)Buztana kentzera (A) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraGuztiok guztion kontra, helburua besteari buztana (zapia) kentzea da eta bakoitzarena babestea. Buztanik gabe geratzen dena kanporatuta gelditzen da. Norbaiti buztana kentzen badiote eta beste batena baldin badu, jar dezake eta jolasten jarraitu. Amaieran buztan gehien dituenak irabazten du.

Buztana kentzera taldeka, altxorraren bila (LA) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraBerdin baina helburua beste taldeko altxorra (objektu bat) bere etxera eramatea da.

Pilotari putz egin (A) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraBikoteka lurrean etzanda. Bien artean pilota bat. Helburua putz eginez pilota bestearen marra gainditzea da.

Makilan oinarrituta borroka (A) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraBikoteka biribil baten barruan, biok makila hartzen dute. Helburua bestea biribiletik kanporatzea da.

Sagua eta katua (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaBesteak biribilean daude bikoteka. Sagua bikoteko bati heltzen bazaio, orduan bikoteko besteak katu bilakatzen da, eta katua zena, sagu.

Berdin baina jendea lurrean eserita sakabanatuta. Sagua salbatzeko beste baten gainetik jauzi egin behar du; orduan lurrean zegoena katu bilakatzen da.

Pilota eseria (aldaera) (A) Jolasa-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala)Pilota eseria normala bezala, baina norbaitek baloia airean harrapatzen badu, jaurti duenak esertzen da. Eseritakoak libratzeko baloia hartu behar dute eta ezin diote besteei pasatu haiek ere libratzeko.

Gaia: Euskal Herriko jokoak (azaroak 24)Txingak, makilak jarri/jaso, zaku lasterketa (L) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraDueloan taldeka

Binaka besteen puxikak birrintzera (LA) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraBinaka, batek begi estaliekin beste bikoteen puxika birrindu behar ditu. Bikotekideak gidatzen du.

Lurrikara (LA) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala ez) Sare anbibalentea/aldakorra/trukagarriaHirunaka, bik eskuetatik helduta (ezkerreko eta eskuineko hormak) eta tartean maizterra. Bat hirukorik gabe dago. Honek esan behar du ezkerreko horma!, eskuineko

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 7: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

horma! edo maizterra! Orduan berak eta esandakoak hirukote berria bilatu behar dute eta horrela jarraian. Lurrikara! Esaten badu, guztiok aldatzen dira.

Klariona, pintza eta klarionaren dueloa (LA) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraBi talde norgehiagokan. Beste taldeko bati desafiatu behar diote objektu batekin: klarionarekin bestean margotu, pintza bestearen arropan jartzea eta zapia gerriko atzealdetik kentzea. Irabazitako objektuak taldeko etxera bueltatzen dira beste batek har ditzan.

(azaroak 26)

Gaia: jolas tradizionalak (abenduak 1)Oilo itsua (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala) Sare soila/aldakorra/trukagarria

Sagu txiki, sagu maite (A) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala) Sare soila/aldakorra/trukagarriaBiribilean eserita, begiak itxita eta sagu txiki abesten. Kanpoan dagoena norbaiten atzean zapia uzten du. Abestian amaitzean eserita daudenak esaten dute: jango zaitut! Kanpokoak erantzungo du: ez nauzu jango! Orduan begiak ireki eta zapia atzean duena kanpoan zegoena harrapatu behar du.; honek bere lekuan esertzen saiatu behar da.

Asto lasterketa (L) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala ez) Sare soila/egonkorraAsto lasterketa bikoteka, bikoteak talde bateko kideak dira. Zelaiko beste aldera iristean astoa eta astoduna aldatzen dira.

Ate anitz (A) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare anbibalentea/aldakorra/gorabeheratsuaPartehartzaile bakoitzak ate bat defendatu behar du eta beste guztietan gola sartzen saiatu, gorputzeko edozein atalekin. Bi gol jasotzean kanporatua.

Zelai errea (LA) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorra

Gaia: beste herrialdeetako jokoak (abenduak 3)Dodgeball (LA) Jokoa-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala) Sare soila/egonkorraTalde erdia borobil baten barruan eta gainerakoak kanpoan. Kanpoan daudenak zenbait baloi dauzkate. Helburua barruan daudenak eliminatzea da, zuzenean ukituz, edo baloiaz jotzen gerritik behera eta bote eman gabe.

Hockey erronka (beste izen bat) (A) Ia-jokoa (SM, zalantza ez, garaipena, materiala) Sare soila/egonkorraBikoteka, batek bola jaurtitzen dio besteari; honek stickarekin ahalik eta urrunen jaurtitzen saiatu behar da.

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza

Page 8: Jolas Motorea. Iker Prior

Iker Prior Jolas Motorea

Moros y cristianos (beste izen bat beste herrialdeetan) (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala ez) Sare soila/egonkorraTaldea lerro indiarrean dago, eskuak alboetarantz luzatuta. Orduan beste bat dator eta norbait ikutzen du. Ikututakoak ikutu diona harrapatu behar du.

Astoak eta astodunak (A) Ia-jolasa (SM, zalantza ez, garaipena ez, materiala ez) Sare soila/aldakorra/trukagarriaTalde erdia astoak dira eta besteak astodunak. Astoak zelaiko alde batetik bestera zeharkatzen saiatu behar dira. Astodunak erdian daude astoak harrapatzeko. Astoa harrapatua bada, astoduna eraman behar du gainean zelai ertzeraino eta orduan rolak aldatzen dira.

SM: Soziomotorra L:LankidetzaPM: Psikomotorra A:Aurkaritza

Z: Zalantza