jolas kooperatiboen katalogoa - trukeme.org · erabakitzen du eta besteak kapela izango duen ala...
TRANSCRIPT
JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
2
3-5 URTEETAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK
FRUITARBOLA
Jolas kooperatiboa, 1-4 jokalari, 4-8 urteetako
umeentzat.
Jolasaren zeregina Pepa udareondoari gereziak biltzea
laguntzea da, baina bele txikiari gerezi gorriak eta
goxoak ere gustatzen zaizkio... Gai izango al zarete
gereziak biltzen belea fruitarbolara iritsi baino lehen?
Taldean jolastu egiten bada eta oroimen ona izanez
gero, gerezi guztiak bildu ahal izango dira.
PICCOBELLO
Jolas hau 3 1/2 urtetik gorako 2-4 jokalarientzako da.
Piccobellok bi aldaera ditu. Aldaera kooperatiboan, Casse-
Noisettek asmatuta- haur guztiek batera irabazten dute euria
hasi baino lehen arropa guztia -20 jantziak- jasotzea lortzen
badute lorategira 8 euri-tantak erori baino lehen. Tanta guztiak
erori badira jantzi guztiak jaso baino lehen, guztiok batera
jokoa galtzen dute. Jatorrizko aldaeran, arropa guztia garbi-
garbia dago eta eseki egin behar dugu lehortu dadin. Oraingoz eguzkiak berotu egiten du,
baina hori une batetik bestera alda daiteke. Bere 5 jantziak esekitzea lortzen duen lehen
jokalariak irabaziko du partida.
ESKUTIK HELDUTA
Ume guztiak egingo dira lagun... Jolas hau 1-6
umeentzako da, 3 urtetatik aurrera. Adierazi aurrena
zerrekin dagoen osatua jolasa! Estanpetan beso
zabalik dauden mundu guztiko umeen irudiak ikusten
dira. Guztaik dira lagun! Jolasteko, jarri estanpak bata
bestearen aldamenean, ume guztiak eskua emanda
aurkitzeko moduan. Txapel bat edo kapel bat duten
umeak daude eta baita buruan ezer ez duten umeak ere. Dadoak dira hartu behar den
estanpa zein den aukeratuko dutenak. Dadoetako batek umea neska edo mutila izango den
erabakitzen du eta besteak kapela izango duen ala ez.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
3
VARIALAND
Irudimenez betetako eraikitze jolasa. 1-4 jokalari, 3
urte baino gehiagoko umeentzat. Begira! Karratu
multikoloredun hauetan zenbat gauza ikus
daitezkeen! Animaliak, txitoetatik hasi eta
behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi
eta zelai mota mordoa eta arrainak dituen urmael
bat, eta, ikuiludun baserri eroso bat eraikitzeko
paretak, teilatuak, ateak eta lehioak. Eta karta mota oro zerua irudikatzeko: eguzkia,
lainoak, ortzadarra edo urdin eder bat bestela.
FELIX TXITXARRO
2 eta 4 lagunen artean jolasteko jolas
kooperatibo bat da hau. 4 urtetik aurrerako
umeentzat. Felix txitxarroari eta gainontzeko
arrainei gustatuko litzaieke ostadarraren jolasera
ibiltzea. Baina entzun arretaz: arrain handia zain
dago txitxarro txikiak ehizatzeko. Nola
moldatuko zinatekete txitxarro txiki guztiak taula
erdian elkartzeko eta haiekin ostadar arrain bat
osatzeko? Kontuz ibili beharko duzue, Buble
maltzurra izango duzuen zain...
ERAIKUNTZA KOOPERATIBOA 5-99 urteko 2-4 jokalarientzako eraikuntzazko jolasa.
Jolasaren helburua, erregea gaztelura iritsi baino lehen,
denon artean gazteluko hiru patioetan eraikuntza bat
egitea da. Elkarkidetza indarra egiten du! Jokalariek
bizkarra gerturatu beharko dute eraikuntzak egiteko.
Taldearen lana hiru eraikuntzak osatzea da eraikigailua
dauzkan lokarriak erabiliz.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
4
DADOETAKO IPOTXAK Ipotxen bilaketa jolas koloretsua, 3 urtetik
aurrerako 2, 3, 4, 5, 6, 7 edo 8 jokalarirentzako.
Nahastu egiten dira ipotxen 56 oholtxoak eta mahai
gainean jarriko dira gero buruz gora. 7 x 8 oholtxo
dituen laukizuzen bat egin daiteke, baina nahi
bezala ere jar daitezke oholtxoak. Oholtxoen artean
tarte txiki bat egotea komeni da, oholtxo bakoitza
ondo ukitzeko moduan egoteko. Prest eduki hiru
dadoak.
AZENARIOEN LAPURRA 4 urtetik aurrerako 1-6 partaiderentzako
kooperazioa jolas bat. Lorazainak ez daki zer
egin. Erein egin behar da, belar txarrak kendu
eta uzta bildu. Zorte pixka batekin eta
taktikarekin, guztiak batera azenario polit batzuk
jaso ahal izango dituzue, untxia lapurtzera etorri
baino lehenago. Jolasaren helburua: untxiak lau
azenario lapurtu baino lehenago, uztatu ahal
izango dituzue lau azenario?
TXERRITXOEN BRIGADA
Lasterketa jolas ezohikoa, 4 urtetik gorako
2-7 jokalarirentzat. Brigada alai hau
kolorezko 7 txerritxok osatzen dute;
izugarri gustatzen zaie landetan zehar
lasterketak egitea, bide estu-estuetatik,
hain estuak non ezin baitute elkar
aurreratu, gainetik salto eginez edo beste
baten bizkarrera igota izan ezik. Baina
jakina, lasterketa hau egin dezakete ez direlako txerritxo arruntak, benetako zirko
txerritxoak baizik. Eta lastertzeaz aspertzen direnean, beti daude akrobaziak eta piramide
bikainak egiteko prest.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
5
ANIMALIAK ELKARREKIN
Animaliei asko gustatzen zaie piramide handia osatzea.
Nork lortuko du pinginoa kokodriloaren gainean eta sugea
ardiaren ondoan ipintzen? Gaitasunezko jolas dibertagarria
2-4 jokalarientzat eta jokalari batentzako ere aldaera du.
Adina 4-99 urte.
HONDAR MERKATARIA
Jolas honek ilunpean gera daitekeen gela bat izatea eskatzen du.
Lehenengo zatiak irauten duen bitartean izarrak lanpara indartsu
batekin argitzen dira.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
6
6-9 URTEETAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK
BARATZA ETA ERROIA
2 eta 4 lagunen artean jolasteko jolas kooperatibo bat da
hau. 5 urtetik aurrerako umeentzat. Udak baratzako
frutak heldu arazten ditu. Erroia gustura egoten da
honelakoetan eta tripa-festari ekiteko uneari itxarongo
dio pazientzia handiz. Baina goiz batetan neska-mutilak
frutak biltzera joango dira. "Oh!" egingo du karraka
erroiak. "Haiek baino azkarragoa izan behar dut". Umeek
euren otarrak beteko al dituzte erroiak gehiegi jan baino lehen?
HOP! HOP! HOP!
Jolas koperatibo hau 4 urtetik gorako 2-6 jokalarientzako
da. Guztiok batera haizearen aurka jolasteko. Artzaina,
bere ardiak eta bere txakurra aterpera itzuli behar dira
haizeak zubia eraman baino lehen. Gai izango al dira
jokalariak artzainari ardi guztiak aterpera eramaten
laguntzeko?
AMONA MANTANGORRIEN INAUTERI DANTZALDIA
Jolas zoragarria!. 2-8 jokalari, 6 urte
baino gehiagoko umeentzat. Nor iritsiko
da lehena inauteri dantzaldira? Mahai
biribileko janaria lapurtu nahi duten inurri
tripazainak? Ala bertara gonbidatuak izan
diren amona mantangorriak? Baina
inauteri dantzaldia denez, amona
mantangorriek mozorrotu egin beharko
dute. Mozorroak oso sinpleak dira: kolore
desberdinetako bost barratxo dira. Mozorroa lortuko dute beren artean barratxoak trukatuta,
eta batek lortzen duen bakoitzean hegan abiatuko da dantzaldira.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
7
MARE POLAR
Partaide kopurua: 2– 4 partaide bitartean, 4
urtetatik 99 arte. Hara! Izugarrizko arraina!
Arrain zopa goxoena lortzeko emozioz beteriko
lehiaketa bat. 4 urtetik aurrerako 2 – 4 “Inuit”ek
bitartean jolastu ahal izango dute. Gainera jolas
aldaera oso kooperatibo bat barneratzen da.
Jolasaren helburua: Partaideak ahalik eta
azkarren bere janarirako arrainak hartu behar dituzten Inuitak dira. Iglu itxura duen izotz-
koskorrera, behar dituen arrain kopuru egokia eta konbinazio egokiarekin iristen den lehen
Inuitak jolasa irabaziko du.
SALBA EZAZUE IPUINEN ALTXORRA! Familiako eta lankidetzako ipuin jolasa, 5-99
urteko 2-4 jokalarientzako. Lankidetza jolas honen
helburua, lorategiko fitxak mugitzearen bitartez,
azpian dauden eta bat datozen ipuin-liburuaren
orrien bi erdiak aurkitzea da, guztion artean ipuin
liburua berregiteko. Ipuin-liburua jolasaren
amaieran osatzen da, salbatu dituzuen liburu-
orriak lokarriarekin lotuz.
MAMU-ESKOLA
5 eta 99 urte bitarteko 1-6 mamu-ikastunentzat
ikaragarria den joko-bilduma. Beldurrenea Gazteluko
mamu-eskolako ikasleak oso aztoratuta dabiltza: Gaur
fantasmologiako azken azterketa egingo dute. Mamu-
ikastunek lanbidea menderatzen dutela erakutsi behar
dute. Adi dagoenak eta trebea denak gazteluko egoiliar
asko uxatuko ditu eta azterketa nota onarekin
gaindituko du. Jolas hau aldaera desberdinak
eskeintzen ditu. Batean taldeak ahal da irabazi.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
8
LANKIDETZARAKO ARKATZA 2-10 pertsonen artean, marrazki elkarreragileak
osatzeko jolas sortzaile eta dinamikoa. Edozein
adinarentzat, leku itxietan edo kalean jolas
daiteke. Haurtzaindegietan, eskoletan,
geriatrikoetan eta ludoteketan jolasteko.
Jolasaren helburua denon artean marrazki bat
osatzea da, jokalari bakoitzak soka bakar bati
eutsiz.
ARRAUTZAREN DANTZA Arrautza-joko “saltaria”, 5 eta 99 urte bitarteko 2 - 4
jokalarirentzat.
Nor izango da gai arrautza gehien eskuratu eta puntu gehien
lortzeko? Ez da erraza izango arrautzak boteka eta jabez
aldatzen ariko baitira eta gainera, norbaitek bere
arrautzetako bat erortzen uzten duen bezain laster amaituko
da partida.
LUIGIREN SAFARIA
Elefantea anka batez mantendu egiten da, lehoia ipurdia
aztindu egiten du eta tximinoa keinu dibertagarriak egiten
ditu. Oso ondo pastasen dute animaliek luigiren safarian.
Nork gogoratuko ditu animaliek keinuak eta hauek era zuzen
batean burutu? Jokalari guztiak mugitu arazi egingo dien
memoriazko jolasa. 2- 5 jokalarientzat. Adina 5-99 urte.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
9
ESANDA ETA EGINDA!
Marraztu eta asmatu egin behar den,
komunikazioa eta lankidetzarako jolasa,
7-99 urteko 2-6 jokalarientzako.
Jolasaren helburua, denbora bukatu baino
lehen, errege edo erreginaz egiten duen
jokalariak beste jokalariei objeto bat
ondo deskribatzea da, beste jokalariek
asmakizuna asmatu egin beharko
dutelarik. Horretarako, pantalla batean asmakizunaren objetua marraztu egiten da iman
batzuen bitartez.
BHAVATI 3-4 urtetik aurrerako 2 – 9 partaide artean.
Bhavati “eraikitzea” esan nahi duen antzinako hitz indiar
bat da. Peza berezi hauek dorre, hesi, etxe eta beste
eredu batzuk eraikitzera gonbidatzen gaituzte edo, baita
ere, haur txokoetan eta eskola urteetan oilotxoen jolasean
jolasteko balio dute.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
10
10 URTETIK GORAKO NESKA-MUTILENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK
BAMBOLEO
8 urtetik gorako pertsona 2 eta 8 artean egiteko
jolasa. Primerakoa familian jolasteko. Egurrezko
taula gainean jarri diren piezak kentzea. Ahalik eta
pieza gehien kendu behar dira, jakina. Ez da zeregin
erraza. Egurrezko taula batera eta bestera
kulunkatzen baita kortxozko bolaren gainean. Eta
noski, taula erortzeko arriskuan egongo da beti.
Beste modu batera ere jolas daiteke. Taula gainetik
piezak kendu beharrean, taula gainean jarri beharko
dira.
VILLA PALETTI Trebeziazko jolasa 8 urtetik gorako 2-4 (zorabiatzen ez
diren) arkitektorentzat. Bill Payne-k sortua
Limoiondoen herrialdean bizi zen pertsonaia xelebre bat,
lagunek "Paletti" esaten ziotena. Amets bat zeukan: bere
aitonak, bera baino are xelebreagoa zenak, halako
batean hasi baina diru faltagatik bukatu ezin izan zuen
luxuzko gaztelua eraikitzea. Palettik ere ez zeukan
dirurik, baina ideia aparta izan zuen. Zergatik erosi
zutabe gehiago beheko solairuetan inork erabiltzen ez
zituen zutabe mordoa bazegoen? "Burutazio aparta,
Paletti", esan zioten lagunek, eta halaxe ekin zioten
abentura berri bati. Izan ere, Villa Paletti hura benetan
gauza berezia baitzen. Gaur egun inork ez du ulertzen Paletti jaunaren villa zergatik ez den
jada existitzen. Adituak sinetsita daude asmatzaile bikaina zela eta bere garaiko jendeak
gutxietsi egin zuela haren talentua.
PALAZZO PALETTI
Jolas hau, Villa Paletti herraldoia da, eta horrela aukerark ematen ditu talde haundientzat.
Berako taularen diametroa 60 zm.koa da. Zutabeak gutxi gora behera 13 zm. Neurtzen
dituzte. Eta Palazzoren altuera 80 zm.koa ahal du izan!. Ondo pasa…
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
11
HAMSTERRAREN GURPILA
2 eta 20 lagunentzat (4 taldeetan), 8 urtetik gora
Animalia batzuk okertu egiten dira amildegira pentsatu gabe
salto egiterakoan. Baina HAMSTER zibilizatua askoz ere
aurreratuagoa da. Hamsterrek nahiago dute gurpil baten
barruan korrika egitea amildegitik babesteko Hamsterrek
aurrerapen hori izan arren, aurrerapenak baditu bere
eragozpenak ere. Hamsterrak bere munduaren -gurpil
formarekin- alde batean gehiegi eragiten badu, beste aldean
ondorio larriak gerta daitezke. Aurrerapenaren alde ilun eta arriskutsu honekin, hasteko
moduan gaude!
JUNGLE SPEED
Karta eta erreflexu jolas bat da hau. Bertan 4
lagunetik 10 lagunetara izan daitezke partaide.
Garaipenera eramango gaituzten elementuak hauek
dira: begirada zorrotza, esku azkarrak eta nerbio
solidoak. Oihan urbanoko egun estresagarri baten
ostean, familiako pow pow-aren garaian edo udara
solstizio batean Jungle Jam jolasak erronka egiten
dio zure erreakzio azkartasunari, barrea egin
arazten du eta izpiritu txarrak baretzen ditu.
Askatzen adrenalina kopurua dezenteari esker Jungle Jam jolasa anfetamina legal bat dela
esan genezake eta aspermenaren aurkako botikarik ona dela ere esango genuke.
ZUHAITZA
6 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean egiteko jolasa.
Jokalari bakoitzari pieza kopuru berdina ematen zaio.
Lehen jokalariak erabakitzen du zailtasun maila, enborra
euskarrian nola ipintzen duen. Txandaka, jokalari bakoitzak
pieza bat ipintzen du berak aukeratutako lekuan, esku
bakarrarekin beti.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
12
BAUSACK
"Bausack" eraikin zakua 8 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean egiteko
jolasa da. Eraikinak egiteko hainbeste aukera ematen ditu kasik
ezinezkoa dela eraikinik errepikatzea. Aukeran dauden piezak eta
eraikuntzen barietatea amaiezina da. "Babelgo Torrea" eta "Eraikitze
katea" oso egokiak dira haurrentzat. "Knoch Out" subasta jolas bat da
gazte zein helduentzat.
ITSASOA JOKOAN
Jolasa hauen historia desberdina da: “Itsasoa Jokoan”
jolasan, jokalarien helburua petrolio ontzi batek
petroleozko gailetak botatzen dituenak jasotzea da.
Jokalariek lortu ahal izango dute hondartza mehatxatu
egiten duen petroleozko kapa geldiarazten? Jolas
cooperativo honetan, jokalariek irabazi egin nahi badute, elkarren artean koordinatu egin
beharko dituzte beraien jokaldiak. 1-6 jokalarientzako, 10 urtetik aurrera.
ELUR JAUSIAK
”Elur Jausiak” jolasan, herrialdera larrialdizko lau deiadar iritsi
egiten dira. Garaiak diren lau mendikateetan, hegazkin bat
apurtu egin da eta bidariak arriskuan daude. Eguraldia oso
txarra da: elurra geroz eta ugariagoa da eta mendikateen
arteko bidea isteko mehatxua dago. Herrialdean lau talde
antolatzen dira eta hauetako bakoitza mendikate desberdin
batera abiatu egingo da. 3-4 jokalarientzako. 7 urtetik aurrera.
T’CHANG
“T´Chang” jolasa Txinan gertatzen da. Nola aurkitu irteera
7.000 harrizko estatuaz inguratuta dagoen hilobi batean?
Hemen isiltasuna eta itzalak nagusi dira, migala batzuk eta
ehunzago bat ere daude eta 1.400 igarkizun 1400
jolasentzako proposatu egiten dizkiguten mila urteko lau
dragoi. Jolasa hau kooperatiboa, familiarra, adimentsua eta
desberdina da. Jokalari guztiek elkar lanean aritu beharko dira irabazteko. 1-4
jokalarientzako. 8 urtetik aurrera (aldaera bat badago ere 5 urtetik aurrera dituzten jokalari
gazteentzako).
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
13
JAUSGAILUEKIN JOLASAK
Jausgailu batekin sekulakoena bere gainean planeatzen
ikustea da berriz lurrera jaitsi aurretik. Oso sinplea izan
daiteke: jokalari guztiek hertzetik helduko diote lurraren
arrasean. Gero, norbaitek "txanpinoi" oihukatzean,
besoak airera altxatuko dituzte jausgailua puztu dadin.
Jokalari bakoitzak bere txandan oihu egin dezake.
BIKAIN 10 urtetik gorako gazte eta helduentzat, 1-4 artean jolasteko.
Itzalen erreinuak unibertsoa inbaditu nahi du baina guk gure indarrak erabiliko ditugu berak
aurrera egin dezan eragozteko. Itzalak fitxak ahuspez jarriz irudikatzen dira, beltzez. Bata
bestearen ondoan jarririk jokoaren amaiera arte
handiagotzen doan orban bat osatzen dute.
Orbana taularen ertzeraino iristen bada, itzalek
irabazi eta jokalari guztiek galdu egiten dute.
Beraz, jokalariek orbanak aurrera egin dezan
eragotzi behar dute, kolorezko zirkulu batean
itxiz. Baina, zabala ala estua egin behar da?
Itzalen fitxa berriak zein aldetan jartzea komeni
da? Eta nola aurreikusi zoriaren ziurgabetasuna koloretako fitxek eraikuntza-arau erraz baina
zehatzak errespetatu behar badituzte? Bertsio lehiakorrean bezala bertsio kooperatiboan ere
zortea hor dago, izan ere fitxak poltsatik atera behar dira, komeni ala ez.
BLOKUS
Familia osoarentzako gogoeta jolas zirraragarria. 7
urte baino gehiagoko 2-4 jokalarientzat.M Helburua
taula gainean gehienez 21 pieza jartzea da. Nola
jolasten da? Kolore ordena jakin batean jolasten da:
urdina, horia, gorria eta berdea. Lehen jokalariak pieza
bat aukeratu eta taula gainean jartzen du. Jarritako
lehen piezak taularen izkina batean egon behar du.
Kolore bereko piezek elkar ukitzen egon behar dute
angelu batean, eta angeluetan bakarrik. Jokalari batek
jada piezarik ezin koka dezakeenean, jolasteari uzten dio.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
14
TRANS EUROPA TRANS AMERICA
9 urtetik gora 2-6
jokalarientzako. Jokalari
bakoitzaren helburua, beren
kartetan marraztutako bost
hiriak trenbideen bidez
elkartzea da. Jokalari batek
helburu hori lortu duenean,
jokaldia amaitu egiten da.
Familientzako jolas aproposa, Transamerica bezalakoa baina Europako maparekin.
TANGRAM
Tangram-a 7 peza geometrikoz osaturiko buruhaustea da. Honekin
1.400 marrazki desberdin osatu daitezke, txinatar itzalak bezala.
Forma finkoak zailenak dira baina oso aberasgarria da, poesiaz
betetako buruhauste hau, eratu eta asmatzea.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
15
KARTETAKO JOLAS EZBERDINAK
DIGIT
Jolas estrategikoa da, adi egotea eskatzen duena. 8
urtetik gorako 2-4 jokalarirentzat aproposa. Kartetan
azaltzen diren irudiak egin behar ditugu, makiltxo
bakarra mugituz. Jolsaaren helburua kartarik gabe
geratzea da. Lankidetzako era batean ere egin daiteke.
GAUZA MIRAGARRIEN BASOA
Karta-joko kooperatiboa 6 urtetik gorako 1-8
jokalarirentzat.
Bazen behin printzesa bat, erresuma osoan oso
maitatua, halako batean gaixotu egin zena.
Erresuma osoan ez zuten aurkitu hari lagun
ziezaiokeen inor. Gau batean, maitagarri bat
agertu zitzaion erregeari ametsetan. Esan zion
alaba soil-soilik senda zitekeela gauza miragarrien basoan zazpi objektu aurkitu eta gaztelura
eramaten baziren. Erregea etsita dago, denek beldur handia diotelako gauza miragarrien
basoari. Bertan sorginak eta bele lapurrak bizi direla esaten da. Erregeak ikasten duenean
horretaz gain zazpi ipotx ere ari direla maitagarri ipuinetako objektuak bilatzen, haurrei
deitzen die, etsiak jota, objektuak gaztelura eramaten lagun diezaioten ipotxek lortu baino
lehen. Izan ere, erregeak jakin berri baitu ipotxek bere alaba salbatu nahi dutela, bai, baina
sari moduan beren herrixkara eraman nahi dutela.
SET!
Karta jolas bat, estrategikoa, 81 kartekin eta denak
desberdinak.
SET bat hiru kartaz osaturik dago. Baina soilik hiru
ezaugarriak, banaka hartuta, erabat berdina edo erabat
ezberdina bada. SET bat lortzeko ondoko galderak egin
behar dira:
- Zenbakia: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
- Kolorea: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
- Itxura: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
- Edukia: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
SET bat lortzeko galdera guztiei BAI erantzun behar zaie. Ikus aurrerago adibideak.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
16
LOBO 77
Joko erraza eta dibertigarria, 8 urtetik 108 urtera
bitartekoentzat; 2-8 jokalarik joka dezakete. Jokoaren
helburua “77”-ra edo beste “bikote” batera ez heltzea da.
Zenbaki horiek lortzen dituzten jokalariek fitxa bat emango
dute.
SERPENTINA
Jokuaren idei nagusia: kartekin domino teknika erabiliz
"sugeak" egitea lortu behar da. Jokalari batek suge bat
bukatzen duenean, kartak biltzen ditu, karta adina puntu
lortuz. Ahal dugu ere denon artean sugeak bilatu. Zenbat
aurkituko ditugu? Jolas honekin ahal da jolas fisikoak egin.
HALLI GALLI
Familia guztiari gustatuko zaion jolas bat. Jolaseko parte
hartzaile bakoitzak txandaka-txandaka kartak banan bana
aterako ditu. Mahai gainean denen bistara dauden kartetako
5 berdinak baldin badira kanpaia jotzen duen lehenak agerian
dauden kartak irabaziko ditu. Parte hartzaile kopurua: 2tik
6ra, 7 urtetik gorakoentzat.
HALLI GALLI JUNIOR
Kolore desberdinetako bederatzi pailaso zaldiko-maldikoan
(tiobiboan) dabiltza jolasean. Pailasorik gehienak daude alai, baina
batzuk triste daude euren kapela galdu dutelako. Zaldiko-
maldikoan bi pailaso berdin ikusten dituzun bakoitzean tinbrea jo
behar duzu ahalik eta azkarren. Tinbrea jotzen azkarrena denak
pailasoaren karta asko jasoko ditu. Pailaso gehien eskuratzen
dituenak irabaziko du jolasa. 2tik 4ra artean, 4 urtetatik aurrera.
c/ Simón Bolívar 8 B Bilbao 48010 Telf.: 94.400.99.99
[email protected] www.trukeme.org
17
TRUKEME Bake Heziketarako Ekimen eta Jolas Kooperatiboen Esparrua Simón Bolívar 8 B 48010 Bilbao Tfnoa: 94.400.99.99 [email protected] Arduraduna: Igor Uzkudun KOMETA-ko kolaborazioarekin:
Beste jolasetan interesatuta baldin bazaudete, Kometa-ko Web
orrialdera joan zaitezkete: www.kometak.com Kometan dagoen
edozein jolas Trukeme-ra ekar daiteke salmentarako.