izarra - berria.eus€¦ · lurrean bizia egon ahal izateko ezinbesteko energia ematen du eguzkiak....
TRANSCRIPT
ASTEKO ASMAKIZUNA
GAZTETXOEN ASTEKARIA 897. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A
Uda betean jotzen gaitu temaz,eta guk, etzanda,
hartzen dugu kremaz.Zer den nork daki?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Eguzkia.
Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso.
EIDE
R EIBA
R
berria
Lurraren
izarra
m a n t a n g o r r i2 ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A berria
ZU ERE ARTiSTA
Kaixo, MANTANGORRIko lagunok!Nola ari zarete pasatzen berrogeialdia? Zer
moduz zabiltzate etxeko lanak egiteko?
Horrez gain, zer egiten duzue etxean?
Liburuak irakurri, kirola egin, mozorrotu,
kozinatu? Bidali zuen argazkiak
MANTANGORRIn argitaratzeko!
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Lander Muñagorri Garmendia
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRI!
Murumendi eskolako 3. zikloko
ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren
lanetan oinarrituta, margolan hauek egin
ditugu Arte Hezkuntza irakasgaian.
Adurren, Chloren,Diogoren, Ibanen, Ikerren
eta Iraiarenmarrazkiak dira
hauek. Zer iruditzen?Gaur, gure Iparrek bi urte bete zituen.
Etxeko guztion partetik, zorionak gure
mutiko azkarrari, alaiari, guapoari eta
maitagarriari! Bi tona musu, geure kuttuna.
MUNDUARI ADI! EGUZKIA
m a n t a n g o r r i 3berria ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A
Bizi sortzailea1.EGUZKIA,ZER DA?
Izar bat da, gauez zeruanikusten diren milaka izarhorietako bat bezala. BainaLurretik gertuen dagoen izarraEguzkia da, eta horregatikikusten dugu gainerakoakbaino askoz ere handiagoa.Eguzki sistemaren erdiandagoen suzko bola erraldoi batda, eta haren inguruanmugitzen dira zortzi planeta,asteroide, meteorito, kometaeta beste hainbat objektu.
Noiz sortu zen?Zientzialariek egindako kalkuluenarabera, Eguzkia duela 4.500 milioiurte sortu zen. Bere biziaren erdiandagoela uste dute; beraz, oraindik lu-zerako berotasuna emango du.
Non dago Eguzkia?Eguzki sistema Esne Bidea izenekogalaxian dago, haren erdigunetik25.000 argi urteko distantziara. Zerden argi urtea? Argiaren abiaduranurtebetean egiten den distantziarideitzen zaio horrela. Argiak
( Hurrengo orrialdean jarraitzen du )EIDER EIBAR
m a n t a n g o r r i4 ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A berria
MUNDUARI ADI! EGUZKIA
hedatzeko duen azkartasunarideitzen zaio argiaren abiadura, etaez dago haren pareko ezer. Pentsa,argiak segundo bakar batean300.000 kilometroko distantziaegin dezake; hau da, Lurrari zazpibuelta eman diezazkioke segundobatean. Pentsa, beraz, zein urrundagoen Eguzki sistema EsneBidearen erdigunetik.
Zer eragin dauka Eguzkiak gugan?Lurrean bizia egon ahal izatekoezinbesteko energia ematen duEguzkiak. Landareek, esaterako,fotosintesiaren bidez, eguzkiarenenergia baliatzen dute energia horigai kimiko bihurtzeko. Beraz,animalia belarjale eta orojaleeklandareak jaten dituztenean,zeharka bada ere, eguzkiari eskerlortzen dute beharrezkoa dutenenergia.
( Aurreko orrialdetik dator )
ADI BITXIKERIARI!Astronomoek mende luzez berretsi zuten unibertsoaren erdigunean Lur planeta zegoela.Denaren erdigunea zela. BainaXV. mendean uste hori irauli zuenNikolas Koperniko astrono-moak, Eguzkia unibertsoaren er-digunean zegoela esan baitzuen,eta planetak bere orbitan buel-taka zebiltzala berretsi.
Zer tamainadauka?1.392.000kilometrokodiametroa du; hau da, Lurplaneta baino
109 aldizhandiagoa da.
LUR PLANETA
2. EGUZKI SISTEMA
Eguzkiaren bueltan dabiltzan objektu ezberdinek osatzen duten unibertso zatiari dei-tzen zaio horrela. Zein dira, ordea, objektu horiek? Zortzi planeta, bost planeta nano,ehundik gora satelite eta beste hainbat asteroide edo kometa dira Eguzkiaren bueltandabiltzan objektuak.
Nola antolatzen da? Eguzkitikgertuen, lau planeta daude: Mer-kurio, Artizarra, Lurra eta Marte.Urrunago daude Jupiter, Saturno,Urano eta Neptuno. Lurrean baka-rrik daude bizia sortu ahal izatekobaldintza egokiak.
Zer indar dauka eguzkiak?Eguzki sisteman dauden objek-tuek okupatzen duten masa kon-tuan hartuz gero, Eguzkiak masahorren guztiaren %99,9 okupa-tzen du. Horrek esan nahi du gra-bitate indar handia duela, eta ho-rregatik dabiltzala haren inguruanbueltaka objektu guztiak.
m a n t a n g o r r i 5berria ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A
ADI BITXIKERIARI!
Eguzkian zein tenperaturaegiten duen jakin nahi?Bada, milioi bat gradu zentigradu egiten ditu hanbertan. Eskerrak Lurra pla-neta urrun dagoen Eguzki-tik, eta asko jota 40 graduinguru egiten dituela. Halaere, pentsa 40 gradu egi-ten dituenean nolako be-roa egin ohi duen...
ADI BITXIKERIARI!
Eguzki sistemako planetagehienen izenak erromatarjainkoen izenak dira: Mer-kurio jainkoen mezulariazen; Marte, gerraren jain-koa; Jupiter, jainko guztienerregea; Saturno, Jupite-rren aita; Urano, zerukojainkoa; eta Neptuno, be-rriz, itsasoko jainkoa.
1.000.000º
3. EGUZKIAREN
IZPIAK
Eguzki izpiak ezinbestekoak dira Lurrean biziaegoteko, baina eguzkiaren jarduera ere gorabe-heratsua da. Egun, eguzki izpien energia mini-moan dago, 1650 eta 1715 urteen arteko datuenaldean. Planeta hoztu egin zen orduan, eta IzotzAro Txikia deitu zitzaion aro horri. Baina, NASAkozientzialarien arabera, oraingo honetan planetaez da hoztuko klima aldaketaren ondorioz.
Eguzki energia
Eguzkiak Lurrera bidaltzen dituen izpiak bildu eta horrekinenergia sortzeko modu ezberdinak daude. Energia garbiakdirela esan ohi da, ez delako planetako baliabide naturalikustiatzen energia sortzeko, eta, ondorioz, ez duelako kutsa-durarik sortzen. Energia fotovoltaikoa. Eguzki panel urdin horiek ezagu-nak egiten? Eguzkiak bidaltzen dituen izpiak xurgatzen dute,eta argindar bihurtzen dituzte.Energia termikoa. Panel horien azpian hodi batzuk jar-tzen dira, eta energia horrekin ura edo airea berotzen da.Etxeetako berokuntza sistemara bideratzen da ur edo airebero hori.Energia termodinamikoa. Ura berotzerakoan, lurrunasortzen da, eta lurrun horrek turbina bat biratzen du. Turbi-na horren bidez, argindarra sortzen da.
4. EGUZKIA
EUSKAL
MITOLOGIAN
Eguzki Amandrea egunero bereibilbidea egin ondoren Lurreradoan izakia da, bertako alababaita. Beraz, euskal mitologianEguzkiak berebiziko garrantziaduela esan daiteke.Eguzki lorea. Eguzki itxura duenlorea da eguzki lorea. Maiz, baserrieta-ko ateetan ikus daitezke iltzatuta. Euskalmitologian garrantzi handia izan du eguzki loreak.Zer irudikatzen du eguzki loreak? Eguzki Amandrea izakiarenikur gisa hartu izan da eguzki lorea, haren formak eguzkiaren itxura bai-tauka. Baserri eta borda askotako ateetan jarri ohi zen eguzki lorea, es-piritu eta izaki gaiztoak etxetik urruntzeko asmoz.
Eguzki plaken instalazio bat, AEBetan.
m a n t a n g o r r i6 ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A berria
DENBORA-PASAK
A
E
D
F
B
C
1. Kopiatu laukiz lauki. Kopiatu ezazueguzkiaren irudia laukiz lauki, eta, ondoren, margotu.Ea berdintsua egiten duzun!
Itzalak. Eguzkiaapain-apain jarri damarrazki honetarako,
baina ba al dakizuitzal hauetatik zeindagokion berari?
2.
m a n t a n g o r r i 7berria ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A
Erantzunak: 2.-C.
3.-1-E, 2-C, 3-F, 4-A, 5-B eta 6-D.
1 txankleta A aztradnoh
B amerk
C okerruateb
D ikreta
E atelknaxt
F allaot
2 betaurreko
3 toalla
4 hondartza
5 krema
6 aterki
3. Lotu hitzak. Sei hitz dituzubehean, hurrenkera arruntean etaatzekoz aurrera idatzita. Lotubakoitza dagokionarekin!
‘Zergatik egiten dudistira eguzkiak?’ Zergatik egiten du distira Eguzkiak? Ze-rez dago eginda? Eta nora joaten dagauean ezkutatzen denean? Aurkituerantzunak irudi ederrez beterikoleihatiladun kartoizko liburu honetan.Haurrek Eguzkiari buruz jakin beharre-koa azalduta dago.
Katie Daynes
Argitaletxea: Ttarttalo
‘Mitxi udaberrian’ Negua amaitu da, eta berriz ere udabe-rria iritsi da. Eguraldi kaskarraren ondo-ren, kanpoan eguzkia dago, eta txoriakasko poztu dira horregatik. Txioka aridira. Mitxi eta Ilun ere poz-pozik daude.Kanpora jolastera joan dira elkarrekin.Egun ederra izango da.
Anita Bijsterbosch
Argitaletxea: Ttarttalo
‘Non zaude,barraskilo?’ Mendi hartan, eguzkia eta euria joan etaetorri zebiltzan egunero. Barraskilo ezinzen eguzkitara atera, eta euriaren zaingelditzen zen etxean. Sugandila, aldiz,gaixo jartzen zen bustiz gero. Zail dute bianimaliek elkarrekin egotea, baina bien
irmotasunari esker batu ahalko dira, laguntasunak gidatzen di-tuen ahaleginetan gertatu ohi den moduan.
Susanna Isern
Argitaletxea: Txalaparta
‘Saguen bidaia’ Etxeko saguak liburuaren ondoren, ka-rraskari jator hauen abenturak hondar-tzara aldatzen dira, ondo pasatzen du-ten bitartean eguraldiaz gozatzeko. Bai-na prestaketak ez ezik, ibilbidea berehorretan ere abentura ederra da. Itsa-sora iritsiko dira, eta eguzkia hartzen aridiren bainulariekin topo egingo dute.
Oli
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
AZOKA
Umoreak beti ekartzen ditugauza berriak, beti leuntzenditu egoera deserosoak, betiekar dezake momentu goxo-
ren bat. Bizitza era positiboan hartzea hobe
izaten da, eta, horretarako, umoreakgarrantzi handia du. Haurrekin umoreaerabiltzea ere oso garrantzitsua da. Si-netsita gaude umorea haurren hezike-tan bidelagun izanez gero hobeak izandaitezkeela haiengandik espero ditu-gun emaitza eta jarrerak. Horregatik guztiagatik, eguneroko
eginkizunak umorez egitera gonbidatzen zai-tuztegu, egunero irribarre eta jolas eginez.Gainera, umore onez egoteak osasuntsu
egoten ere laguntzen digu. Beraz, hona he-men umoretsu eta osasuntsu bizitzekohainbat aholku:
bAhal duzunean, barre egin ezazu. Barreaksistema immunologikoa indartzen du, eta,beraz, gure gorputza infekzio eta gaixotasu-nen kontra babesten du.bPozik bizi zaitez: hobeto sentituko zara.Alaitasunak minak ere gutxitzen ditu!
bUmore onekoa izan zaitez! Alaitasunak es-tresa gutxitzen du; osasuna hobetzen du,beraz.bNorekin ongi pasatzen duzun, harekinibil zaitez: lagunekin bizitzaz gozatukoduzu!
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 17A
MARRAZKIA: ALEX ORBE
Umore on!