itziar lopez de lacalle «nik ikastolan nahi nuen, euskaraz ... · kalera irten eta gaztelaniaz....

5
1963ko hartan 6 urte zenituen. Lehenengo ikastola-egun hartako oroitzapenik batere baduzu? Oroitzapen argirik ez, baina han izango nin- tzela uste dut. Gainerakoan, oroitzapen pila! Azken finean, hura nire haurtzaroa izan zen. Oso gogoan dut aita-amekin joan nintzela Zerkabarren kaleko etxe hura ikustera. Izan ere, eskolara hasita nengoen ni ordurako, gure auzoko Florida eskolara. Han eman nituen Izaskunen [Arrue] etxera hasi aurreko bizpahi- ru hilabeteak. Gogoan daukat Izaskun ezagu- tzera eta tokia ikustera joan ginela. “Hauxe izango da zure eskola berria” esan zidaten, “eta hauxe zure andereñoa”. Gogoan ditut hitz horiek. Gelatxo bat ikusi nuen, hutsik. Izaskun, berriz, pertsona atsegina iruditu zitzaidan. Handik bi egunera, edo astebetera, eskola hartara hasi nintzen. Hasieran haur gutxi ginen han. Argazki bat badut garai harta- koa, eta han gara Rafa –Izaskunen semea–, Arantza Aranzabal, Iñaki Arriola, Jabi Ugarte, Pedro Elosegi, beste Arantza bat han denbora gutxi egin zuena, Idoia Yoldi, besteren bat eta ni. Horiek ginen hasierakoak. Gero, ume berriak ere etorri ziren, eta lehendik zeuden batzuek, berriz, utzi egin zioten joateari. Zertan zen eskola ematea, pedagogia, didakti- ka, metodologia? Izaskunek esaten ziguna: “Eseri, eseri lurrean indioen moduan!”. Eta hantxe, lurrean jarrita, ematen genuen eskola. Oso oroitzapen polita da. Irakurtzen eta idazten ikasteko, Martin Txilibitu genuen kartila. Oso polita! Han ezer idatzi ordez, Izaskunek zotzak eramateko esan zigun, koloretako zotzak ziren, eta haie- kin letrak osatzen genituen lurrean. “Orain egingo dugu A... Orain, T... Orain, M…”. Lehenengo, letrak irakurtzen ikasi genuen. Gero, hitzak. Ondoren, kartilatik irakurtzen hasi ginen. Zenbakiekin, gauza bera. Arbel- txoak ere bagenituen, eta hantxe idazten genuen. “Lurrean jarri duguna kopiatuko dugu arbeltxoan”. Matematikako zenbakiak, berriz, barbantzuak, babarrunak eta botoiak manipulatuz osatzen genituen. Edo kartetan jokatzen genuen, “eskobara”, eta kartetan batuketak lantzen genituen! Hiztegia lantzeko, berriz, Izaskunek bazuen loto moduko bat. 10 2014KO ABENDUAREN 28A Itziar Lopez de Lacalle Añarbe (Gasteiz, 1959), Gasteizko lehen ikastola hartara, Izaskun Arrue andereñoaren etxean hasi zen haurretan zaharrena. Arantza Aranzabal, Iñaki Arriola, Pedro Elosegi, Rafael Pikatoste… izan zituen kide, Olabide Ikastolaren hazia erein zuten gelatxoan. Irakasle ikasketak egin zituen Gasteizen: 1979ko ekainean bukatu eta Duranako Ikastola ireki berrian zen irailean, lanean. 33 urte egin zituen han, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Salburuako Lehen Hezkuntza Ikastetxean ari da iaztik, gustura. Mordoxka ditu garai bateko bizipenak, eta ezpainetan irribarrea duela kontatu ohi ditu duela 50 urteko gorabeherak. Inondik ere, ez zen sasoi txarra izan. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Nik ikastolan nahi nuen, euskaraz erakutsi, euskal munduan lan egin» 1963ko abenduaren 4an ume apur batzuek Gasteizen, Zerkabarren kaleko 9. zenbakiko eskailerak igo zituzten beren gurasoen eskutik helduta. Laugarren solairuan, ezkerreko atean, zain zuten Izaskun Arrue andereñoa. Gasteizko lehen ikastola. Eskaileretan gora abiatu zen egun hartan Itziar… | MIEL A. ELUSTONDO | Argazkiak: Zaldi Ero ITZIAR LOPEZ DE LACALLE

Upload: others

Post on 19-Feb-2020

25 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ITZIAR LOPEZ DE LACALLE «Nik ikastolan nahi nuen, euskaraz ... · kalera irten eta gaztelaniaz. Hala esango nuke. Dena dela, arestian esan dut, Izaskunen etxetik institutura joan

1963ko hartan 6 urte zenituen. Lehenengoikastola-egun hartako oroitzapenik baterebaduzu?Oroitzapen argirik ez, baina han izango nin-tzela uste dut. Gainerakoan, oroitzapen pila!Azken finean, hura nire haurtzaroa izan zen.Oso gogoan dut aita-amekin joan nintzelaZerkabarren kaleko etxe hura ikustera. Izanere, eskolara hasita nengoen ni ordurako, gureauzoko Florida eskolara. Han eman nituenIzaskunen [Arrue] etxera hasi aurreko bizpahi-ru hilabeteak. Gogoan daukat Izaskun ezagu-tzera eta tokia ikustera joan ginela. “Hauxeizango da zure eskola berria” esan zidaten,“eta hauxe zure andereñoa”. Gogoan dituthitz horiek. Gelatxo bat ikusi nuen, hutsik.Izaskun, berriz, pertsona atsegina irudituzitzaidan. Handik bi egunera, edo astebetera,eskola hartara hasi nintzen. Hasieran haurgutxi ginen han. Argazki bat badut garai harta-koa, eta han gara Rafa –Izaskunen semea–,Arantza Aranzabal, Iñaki Arriola, Jabi Ugarte,Pedro Elosegi, beste Arantza bat han denboragutxi egin zuena, Idoia Yoldi, besteren bat etani. Horiek ginen hasierakoak. Gero, umeberriak ere etorri ziren, eta lehendik zeudenbatzuek, berriz, utzi egin zioten joateari.

Zertan zen eskola ematea, pedagogia, didakti-ka, metodologia?Izaskunek esaten ziguna: “Eseri, eseri lurreanindioen moduan!”. Eta hantxe, lurrean jarrita,ematen genuen eskola. Oso oroitzapen politada. Irakurtzen eta idazten ikasteko, Martin

Txilibitu genuen kartila. Oso polita! Han ezeridatzi ordez, Izaskunek zotzak eramatekoesan zigun, koloretako zotzak ziren, eta haie-kin letrak osatzen genituen lurrean. “Orainegingo dugu A... Orain, T... Orain, M…”.Lehenengo, letrak irakurtzen ikasi genuen.Gero, hitzak. Ondoren, kartilatik irakurtzenhasi ginen. Zenbakiekin, gauza bera. Arbel-txoak ere bagenituen, eta hantxe idaztengenuen. “Lurrean jarri duguna kopiatukodugu arbeltxoan”. Matematikako zenbakiak,berriz, barbantzuak, babarrunak eta botoiakmanipulatuz osatzen genituen. Edo kartetanjokatzen genuen, “eskobara”, eta kartetanbatuketak lantzen genituen! Hiztegia lantzeko,berriz, Izaskunek bazuen loto moduko bat.

�10 2014KO ABENDUAREN 28A

Itziar Lopez de Lacalle Añarbe (Gasteiz, 1959),Gasteizko lehen ikastola hartara, Izaskun Arrueandereñoaren etxean hasi zen haurretan zaharrena.Arantza Aranzabal, Iñaki Arriola, Pedro Elosegi, RafaelPikatoste… izan zituen kide, Olabide Ikastolaren haziaerein zuten gelatxoan. Irakasle ikasketak egin zituenGasteizen: 1979ko ekainean bukatu eta Duranako Ikastolaireki berrian zen irailean, lanean. 33 urte egin zituen han,Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Salburuako LehenHezkuntza Ikastetxean ari da iaztik, gustura. Mordoxkaditu garai bateko bizipenak, eta ezpainetan irribarrea duelakontatu ohi ditu duela 50 urteko gorabeherak. Inondik ere,ez zen sasoi txarra izan.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Nik ikastolan nahi nuen,euskaraz erakutsi, euskal

munduan lan egin»1963ko abenduaren 4an ume apur batzuek Gasteizen, Zerkabarren kaleko 9. zenbakiko

eskailerak igo zituzten beren gurasoen eskutik helduta. Laugarren solairuan, ezkerreko atean,zain zuten Izaskun Arrue andereñoa. Gasteizko lehen ikastola.

Eskaileretan gora abiatu zen egun hartan Itziar…

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

ITZIAR LOPEZ DE LACALLE

Page 2: ITZIAR LOPEZ DE LACALLE «Nik ikastolan nahi nuen, euskaraz ... · kalera irten eta gaztelaniaz. Hala esango nuke. Dena dela, arestian esan dut, Izaskunen etxetik institutura joan
Page 3: ITZIAR LOPEZ DE LACALLE «Nik ikastolan nahi nuen, euskaraz ... · kalera irten eta gaztelaniaz. Hala esango nuke. Dena dela, arestian esan dut, Izaskunen etxetik institutura joan

�12 2014KO ABENDUAREN 28A

Batean irudiak, bestean hitzak. Batak hitzaateratzen zuen, irakurtzen zuen, eta besteokirudia “kantatzen” genuen: “Nik, nik!”…

Irakasle zara zu zeu gaur egun.Bai, irakaskuntzan ari naiz aspaldi, eta aurrera-koia iruditzen zait orduko sistema, Izaskunekgurekin erabiltzen zuena. Batere tradizionalaez. Mojetan, han aritzen ziren ikasleak, sekula-ko kaligrafia pila egiten. Guk aldiz ez, modunaturalean ikasi genuen. Gogoratzen naiz ezgenuela kalera jaisterik. Hura klandestinitateazen. Goizeko hamaiketan ezin, bada, ume koa-drila bat kalera irten! Ordainetan, hantxe ber-tan izaten genuen atsedena, hantxe jolastenginen, edo kartetan edo beste zer edo zertan.

Euskaraz bazenekien garai hartan?Eeez, gure etxean inork ez zekien! Gasteizta-rrak nituen gurasoak, Lopez de Lacalle Añar-be. Amaren aldetik tolosarra genuen aitona,oso gazterik Araiara bizitzera etorria. Gureaita, osaba eta beste zenbait, Andoni Urresta-razu “Umandi”rekin hasi ziren euskaraz ikas-ten. Eskola batzuk eman zituzten, baina ezluzaro, Umandi erbestera joan zen-eta.Oraindik etxean daukat haren gramatika,zahar-zaharra. Gurasoak abertzaleak ziren,eta apustu horixe egin zuten. Lagunekin jola-sean gu, eta galdetzen zigutenean bagenekinzer esan behar genuen: “Zer eskolatara joatenzarete zuek?”, haiek. Eta guk: “Eskola txikibatera”. “Zer ikasten duzue?”, “bada, euska-ra”. “¿Y el vasco para qué?”, haiek, harrituta.Horregatik diot, ausartak izan zirela iruditzenzaidala, garai hartan, Gasteiz hartan, gu ikas-tolara bidaltzeagatik. Bost urte egin nituen

Zerkabarren kaleko etxe hartan, eta 10 urte-rekin, institutura, Batxiler lehenengo mailaegitera. Nire ahizpa Zerkabarrenen hasi zen,eta Estibaliz hiribideko ikastolara joan zengero. Neba gazte biak, berriz, Estibaliz hiribi-detik Olabide ikastolara. Ni, ordea, Zerkaba-rren kaletik institutura zuzen.

Gurasoak abertzale zirelako eraman zintuztenIzaskun Arrueren etxera, euskaraz eskolatzera.Gogo horixe zutela esango nuke nik. Gainera,beraiek ez zuten euskararik, eta horixe emannahi seme-alabei! Bestalde, hemen bazen esko-la bat, ikastunen eskola, nonbait, eta hantxejarri ziren harremanetan Maria Teresa Urresta-razu, Ramon Narbaiza eta enparauekin. Ikas-tun eskola hura, nonbait, gaur egun elizbarru-tiaren eskola dugu, lanbidea ikasteko eskola.Gazte ziren, hamaseiren bat urte. “Asteburue-tan mendira joaten ginen, kanta batzuk ereikasten genituen…”, horrelakoak esaten zituengure aitak. Nik uste giro horretan egosi zelaharen abertzaletasuna, Ramon Narbaiza apai-zak kutsatuko ziela gogo hori. Argazkiak erebaziren gure etxean. “Hemen Gorbeia gailu-rrean gaude”, esango zigun aitak. Eta ikastuneskola hartako koadrila zen. Uste dut apaizharen bidez hasi zela talde txiki bat AndoniUrrestarazuren etxean, euskara ikasten.

Martin Txilibitu aipatu diguzu lehen, euskarazirakurtzen ikasteko erabilitako liburua.Irakurtzen ikasi genuen, baina Izaskunekbazuen kezka: “Ume hauek, gero instituturabehar dute. Erdaraz ere ikasi behar dituztegaiak”. Eta Enciclopedia erosi genuen, ordukoikasle guztiek erabili zuten liburu famatua.

Izaskunekpresioa“Beharbada,presio handiaizango zuenIzaskunek, unejakin bateangaztelaniazkoeskolara joanbehar genuelako,eta, hara sartuahal izateko,azterketa batgainditu behargenuelako. Bainanik, umenintzenez, lasaibizi nuen hura,nahiz eta nilotsatia izan etaberak galderakegiten zizkiguneanni larritu. Gurealagun girokoeskola zen, ez zenohikoa. Zenbataldiz gelditu oteginen Izaskunenetxean bertanbazkaltzen!”.

Page 4: ITZIAR LOPEZ DE LACALLE «Nik ikastolan nahi nuen, euskaraz ... · kalera irten eta gaztelaniaz. Hala esango nuke. Dena dela, arestian esan dut, Izaskunen etxetik institutura joan

2014KO ABENDUAREN 28A 13�

ITZIAR LOPEZ DE LACALLE

“Biharko halako eta halako ikasi behar dituzueburuz”, agintzen zigun Izaskunek. Etxekolanak agintzen zizkigun, alegia. Etxera joan,gaztelaniaz ikasi, eta biharamunean euskarazazaldu behar genion Izaskuni. Lan bikoitzazen, baina, aldi berean, bietara ikasten genuen,eta ondo! Ipuinak ere kontatzen zituen Izasku-nek, eta nire gusturako, arratsaldeak zoraga-rriak izaten ziren: kantatu egiten genuen! Libu-ruxka bat zuen: kantuen hitzak eta notak ageriziren bertan. Melodika jo, doinua atera etakantatzen hasten ginen. Niri asko gustatzenzitzaidan kantatzea, eta horretan pasatzengenuen arratsalde zati bat. Betiko kantuakziren, herrikoiak: Itsasoa laino dago, Triste bizinaiz eta, Isil-isilik… Nik ikasiak ditudan kantuherrikoi guztiak hantxe ikasi nituen.

Kristau-ikasbidea ere bazen han…Bai, dotrina ere eman behar genuen, katekesirajoan behar genuen Gasteizen, eta Izaskunenetxean euskaraz errezatzen ikasi genuen. Han-dik kanpoko katekesian, gaztelaniaz zen dena,baina beharbada Izaskunek berak gauzatxobatzuk erakutsi zizkigun gaztelaniaz, dotrinariburuzkoak. Ostiral arratsaldeetan, lehiaketatxiki bat egiten zuen. Korru txiki batean jar-tzen gintuen, galderak egiten zizkigun, etadenak zuzen erantzuten zituenari txanpontxiki bat ematen zion. Ez dakit erreal bikoaedo zer izango zen, baina hura poza ostiraleantxanpon hura etxera eramaten zuenak! Gauzapolit-politak gogoratzen ditut. Familia batginen guztiok. Ume gutxi, eta denok lagunak.Patiorik ez genuen, baina, batzuetan, irteeran,denok batera irten –neska-mutil guztiak kaleanzebiltzan garaian, gu nabarmentzeko arrisku-rik ez zegoenean–, eta Izaskunen etxepekoigarobide moduko batean jolas egiten genuen.Hantxe askatzen ginen!

Eskolaz kanpoko jarduerarik bazen, nonbait…Bai. Gogoratzen naiz, nik bederatziren baturte, udalekuak antolatu zituztela eta Lekaro-

zera joan ginela, talde txiki batean. Nik, egiaesan, betikoak gogoratzen ditut: Aranzabal,Arriola, Elosegi eta Rafa Pikatoste. Ez dakitastebete edo hamabost egun egin genituenhan. Gure lehenengo udalekua! Euskara ezgaltzeko, edo indartzeko saioa. Gauza askoantolatzen ziren… Eibarren ere izan ginen,Arraten, lehiaketa batean, betiko bostok.Hizkuntzarekin lotzeko jolasak ziren. Komikibat zen, baina hitzik ez zuen, eta guk hitzakjarri behar genizkion. Edo ipuin baten amaie-ra asmatzea zen ariketa… Nik uste gure hiz-kuntza maila neurtzeko ariketak zirela.

Urte asko geroago Peli Martinek ere idatzikozuen Arrateko horretaz. Ondo antzean jardunzenutela eta pozik zirela gurasoak.Bai, postu ona atera genuela uste dut. Autobatean joan ginela gogoratzen naiz, eta aldiz-karitxoak eman zizkigutela sari. Nik uste Kili-kili izango zela. Behin izan zen hori…Neguan, Gabon kantak ikasten genituen, Bri-giden elizara joan eta, egun batean, arratsaldez,kantatzen genuen. Ez dakit gure aita-amentzatbeste inorentzat kantatzen ote genuen, kanpo-korik etortzen ote zen gu entzutera. Baina eli-zara joan eta kantatzen genuela, bai. Jaunar-tzea, bestalde, auzoko elizan egin nuen nik,gaztelaniaz, eta hura prestatzen ari ginela, gaz-telaniaz galdetzen zigun apaizak, baina nikeuskaraz besterik ez nekien!

Eta orduan?Orduan?... Behin, apaizak dotrinako galderabat egin zidan. Nik ez nekien gaztelaniaz eran-tzuten, baina euskaraz bai: “Badakit erantzu-ten, baina beste hizkuntza batean”. “A, bai?”,apaizak, “eta zein hizkuntzatan?”. “Euskaraz”,nik. “Bada, esan”. Eta hasi eta buka esan nuen.Ez dakit zen Sinisten det, edo zer, baina osorikesan nuen, behintzat. Eta ume guztiak niribegira. Eta ni lotsatan! “¿Pero tú de dónde eres?¿Eres vasca?”, “¡Sí, pero de Vitoria, como tú!”, nik,lotsati. Institutuan ere gertatu izan zitzaidan,

Atzo etagaur“Orduan Izaskunenetxean beste inonezin nezakeeuskaraz hitz egin.Kito. Institutuanhasi nintzenean,berdin, gaztelaniazziren harremanguztiak. Gero,irakasle eskolan,euskararen gogoapizten hasi zen.Izaskunek berakEuskara irakatsizuen –hautazkoikasgaia zen–, aldibatez, 1978inguruan. Pare bataldiz joan nintzenharen saioetara,eta ikasleekbetikoa: ‘Hara,gasteiztarra! Etanola hitz egitenduzu euskaraz?’.Piztia arraroanintzen. Gero,pixkanaka-pixkanakaeuskara lekuaskotara sartuzen. Gaur egun, ia-ia lekuguztietan dago.Aldea oso handiada”.

Page 5: ITZIAR LOPEZ DE LACALLE «Nik ikastolan nahi nuen, euskaraz ... · kalera irten eta gaztelaniaz. Hala esango nuke. Dena dela, arestian esan dut, Izaskunen etxetik institutura joan

�14 2014KO ABENDUAREN 28A

ITZIAR LOPEZ DE LACALLE

arbelera irten eta han, biderketak, edo zatike-tak. Ni euskaraz trebatuta nengoen, ordea!Eragiketak egiten nituen, euskaraz nire baitan,eta gaztelaniara itzultzen nituen nire hitzakgero. “Hiru lauko… hamabi”, hori banekien,baina gero “tres por cuatro, doce” esaten ikasibehar izan nuen. Horrelakoak hamaika! Gogorxamarra izan zen hasieran… Nik jaunartzeagaztelaniaz egin nuen, baina nire atzetik etorriziren Pedrok, Iñakik eta Mendizabal batek,esaterako, euskaraz egin ahal izan zuten, Brigi-detan. 1967ko argazkia dut…

Institutuan ere nabarmendu zinen, beraz.Disimuluan pasatzen saiatu nintzen. Hangoirakasle asko Francoren Erregimenekoak ziren.Ahoa itxita edukitzea komeni zen. Ez nukeesango beldurra sentitu nuela, baina banekien,etxean gurasoek esanda, ikastolako zenbaitgauza ez nuela kontatzerik. Ez zen komeni esa-tea. Egokitu nintzen arren, hasieran aldapagora egin zitzaidan. Bakarrik nengoen han.Pedro eta Iñaki elkarrekin joan ziren, bata bes-tearekin zeuden. Ni bakarrik. Eta Arantza erebakarrik joan zen. Institutuan, gainera, aldebatetik neskak eta bestetik mutilak geunden. Biinstitutu ziren. Gure gelan 42 neska ginen, etani, ordu arte, gela txikian eta dozena lagunenartean ohituta nengoen. Eta, gauza guztien gai-netik, nik erreferentziazko pertsona bat izannuen beti: Izaskun, nire bigarren ama! Institu-

tuan, aldiz, gai bakoitzak bere irakaslea zuen,eta señorita zen hango tratamendua.

Dakigunez, institututik irten eta Estibaliz hiribi-deko ikastolara joan ohi zineten, euskarari eus-teko, eta etxeko lanak egiteko. Maria JesusArriolaren eta Rafa Etxegarairen laguntzaomen zenuten…Bai, euskara galduko ote genuen kezka zutengurasoek. Gure etxeetan ez zen euskaraz hitzegiten, ez genuen norekin euskaraz hitz egin.Izaskunen etxean euskaraz hitz egiten nuen,kalera irten eta gaztelaniaz. Hala esango nuke.Dena dela, arestian esan dut, Izaskunen etxetikinstitutura joan nintzen ni zuzen, Estibalizhiribideko ikastolatik igaro gabe. Tarteka joanizan nintzen, hala ere, ni institutuan oporretaneta artean ikastolan eskolan ari ziren egunetan.Gainera, nire neba-ahizpak ere han ari ziren.Bai, hango gelatxoetan ere ibili nintzen. “Eto-rri Itziar, jarri horren ondoan eta lagundu ira-kurtzen”. Patiora irteten ginenean ere, txikie-kin jolas egiten genuen, edo zaintzen genituen.Ordudanik gustatu zitzaidan irakaskuntza.Txikitan, Izaskunenetik irten eta etxera joatennintzenean, panpinak atera, lurrean jarri etajolas egiten nuen, panpina haiek umeak zirelaeta neu nintzela Izaskun.

Irakasle izan nahi zenuen, txikitandik.Zalantzarik ez nuen. Ikastola batean irakasleizan nahi nuen nik. Irakasle ikasketak eginnituen eta lan bila abiatu nintzen 1979an.Garai hartan, oposaketak egitea zen lanerakobidea, baina oposaketak eginez gero, gaztela-niazko eskolara zindoazen erakustera! Nik eznuen edozein ikastetxetan lan egin nahi, nikikastolan nahi nuen, euskaraz erakutsi nahinuen, euskal munduan lan egin. Eta, zorio-nez, uda hartan bertan jaso nuenDuranako Ikasbidea ikastolan lanegiteko deia, eta bertan eginnituen 33 urte. 2013-14an etorrinintzen Salburuako ikastetxera. n

“Kale honetara etorri eta iruditzen zaitberriro igoko naizela, eskaileretan gora,txirrina joko dudala eta Izaskunekirekiko didala atea. Gelatxora sartu,lurrean jarri eta laster hasiko garelakantari… Ondoren, Xabiertxo irakurrieta halakoak egingo ditugula”.

Zerkabarren 50 urte

AZKEN HITZA

Gurasoenilusioa“Batez ere, aitarennahia zen gukeuskaraz ikastea.Gazterik hil zen,ordea, nik zortziurte nituela, eta,orduan, amak itsu-itsuan jarraituzion aitarennahiari. Gurasoekez zekiteneuskararik, bainahorixe nahi zutenguretzat. Uste dutilusio handiaizango zutela gukeuskaraz ikasigenuela ikustea”.