eusko legebiltzarraren jarduera txostena · popularrak arestian aipatutako legez besteko...
TRANSCRIPT
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 1. orria
EUSKO JAURLARITZAREN KANPO HARREMANETARAKO IDAZKARITZA
NAGUSIAREN TXOSTENA, EUSKAL ERAKUNDEEK EUROPAR
BATASUNEAN EGITEN DITUZTEN JARDUNEI BURUZKOA
2017ko abendua
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 2. orria
AURKIBIDEA
I. TXOSTEN HONEN ZERGATIA
II. EUROPAR BATASUNAREN GAUR EGUNGO TESTUINGURUA
III. EUSKAL ERAKUNDEEK 2016. URTEAN ZEHAR EUROPAR
BATASUNEAN EGINDAKO JARDUNAK
III.1. Eskualdeetako Lantaldea eta Euskadik bertan duen parte hartzea
III.2. Euskadik Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europako
Batzordearen Lantaldeetan duen parte hartzea
III.3. Jaurlaritzaren egintzatik eratorrita EBn egindako jardunak:
1. Bisita instituzionalak 2. Euskadiren hainbat alderdik Europan duten proiekzioa eta
Europako Erkidegoan gaurkotasunezkoak diren gaietan Euskal Autonomia Erkidegoak duen posizionamendua
3. Bestelako bisita eta topaketa batzuk 4. Esku hartzeak konferentzia zein eztabaidetan Informazioa
ardatz duten ekimenak zein bilerak antolatzea eta horietan parte hartzea
5. EBrekin zerikusia duten sareetan, erakundeetan eta
foroetan egindako lana 6. Europako Erkidegoko Zuzenbideari buruzko espedienteak
jakinaraztea eta horien berri ematea 7. Europako Erkidegoko gaien berri ematea eta zabaltzea
IV. MUGAZ HARAINDIKO LANKIDETZA GAIETAN EGINDAKO JARDUNAK
V. ETORKIZUNEAN GAUZATU BEHARREKO JARDUNEN PROPOSAMENAK A. Zeharkako esparruko proposamenak B. Arlo sektorialetako proposamenak
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 3. orria
I. TXOSTEN HONEN ZERGATIA
2013ko azaroan, Euskadiko Alderdi Popularrak legez besteko hasierako proposamen bat
aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Europaren berri emateko jakinarazpen
bat osatzeari eta osoko bilkura monografiko bat egiteari buruzkoa.
Azkenean, Eusko Alderdi Jeltzaleak, Euskadiko Sozialistek eta Euskadiko Alderdi
Popularrak arestian aipatutako legez besteko proposamenari zuzenketa transakzional bat
jartzea hitzartu zuten. Hauxe xedatzen du:
“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio euskal erakundeek Europar Batasunean
egindako jardunei buruzko jakinarazpen bat osatzeko, eta Ganberara igortzeko, hurrengo saioetan zehar
osoko bilkuran edo batzordean eztabaida dezaten. Jakinarazpen horretan egoeraren analisia eta jardun
proposamen batzuk bildu beharko dira, eta bereziki aipatu beharko da 2013an Europan txertatzeko
prozesuan emandako aurrerapausoekin lotuta gauzatutako guztia.
Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2014tik aurrera Ganberara igortzeko urte guztien
hasieran euskal erakundeek Europar Batasunean egindako jarduera eta jardunari buruzko urteko
jakinarazpena, osoko bilkuran edo batzordean eztabaidatzeko”.
2014ko irailean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak txosten bat aurkeztu zion
Ganberari, non bilduta ageri ziren 2013. urtean zehar euskal erakundeek Europar
Batasunean egindako jarduera garrantzitsuenak. Txosten horren eraginez, gainera,
agerraldia egin zen, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak halaxe eskatuta.
2015eko urrian, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak beste txosten bat aurkeztu
zuen, 2014an euskal erakundeek Europar Batasunean gauzatutako jarduera garrantzitsuenak
biltzen zituena. Kasu horretan ere, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak
agerraldia egin behar izan zuen Eusko Legebiltzarreko Europako Gaien eta Kanpo
Harremanen Batzordearen aurrean.
2016an beste txosten bat egin zen, 2015eko jarduerak biltzeko. Azkenean, hauteskunde
arrazoiak zirela tarteko, txostena ez zen igorri Legebiltzarrera. 2017. urtea dugu, hain zuzen,
XI. Legegintzaldiaren lehenengo urtea, eta berriro heldu diogu 2016an zehar Europar
Batasunean egindako jardunei buruzko informazioa Eusko Legebiltzarrera helarazteko
zereginari.
Jardunei beren horretan heldu aurretik, Europar Batasunak 2016an zeukan testuinguruari
egiten zaio aipamen txiki bat. Horrek, jakina, euskal erakundeek EBn egindako jardunak
azaltzen lagunduko digu. Eta txostenaren amaieran, etorkizunean gauza daitezkeen
jardunen proposamen batzuk ageri dira.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 4. orria
II. EUROPAR BATASUNAREN GAUR EGUNGO TESTUINGURUA
Brexita Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu ala ez erabakitzeko 2016ko ekainaren 23an
egindako erreferendumean hartutako erabakia dugu (herritarren % 71,8k parte hartu zuten,
eta % 51,9k aldeko botoa eta % 48,1ek aurkakoa bozkatu zuten), zalantzarik gabe, urte
horretan ez ezik, ziur asko baita EBren historia osoan zehar ere, jazotako gertakaririk
garrantzitsuenetako bat. Erresuma Batua da EBn pisu politiko eta ekonomiko handieneko
herrialdeetako bat, eta hark hartutako erabakiak aztoratu egin du EBren eta bertako
erakundeen erritmoa, eta prozedura bat abian jartzea eragin du. Prozedura hori tratatuetan
aurreikusita egonagatik, ezezaguna da oraindik, ez baitu aurrekaririk. Aurreneko aldia da
estatu kide batek Europar Batasuna uztea erabakitzen duela.
Erresuma Batuaren alde egiteari “Brexita” deitu izan zaio modu informalean. Horrek ondorio politiko, ekonomiko eta sozial ugari ekarriko ditu, nahiz eta horien irismena ezin jakin dezakegun. Hala, EBko erakundeak eta estatu kideetako gobernuak, bai eta estatu barneko gobernuak ere, derrigortuta daude hainbat neurri hartzera, 2019ko martxotik aurrera (aurreikusita dago data horretan egingo duela alde behin betiko) eragin horrek ahalik eta ondorio txikiena izan dezan euren herritarrengan, enpresetan zein interesetan.
Erreferendumaren emaitzarekin, ziurgabetasunez, egongaiztasunez eta EBri buruzko
zalantzaz betetako denboraldia etorri zen. Europako agintaritzek, beraz, aurrekaririk gabeko
erronka bati egin beharko diote aurre. Eta, horrenbestez, Europan txertatzeko
prozesuarentzako aukera bat hauteman daiteke, nahiz eta zalantza ugari dauden Europa
osatzeko proiektuaren etorkizunari buruz.
Aldi berean, baina, Erresuma Batua erkidegotik ateratzeak batasunerako eta gogoetarako
deia egin du. 2016ko ekainaren 28an eta 29an, egun batzuk lehenagoko erreferendumaren
emaitza dela-eta Kontseilu Europarrak egindako bileran, EBko 27 buruek argi eta garbi
adierazi zuten elkarrekin eta lankidetza estuan jarraitzeko asmoa zutela. Bilera baliagarria
izan zen, halaber, 27 estatu kidez osatutako Europar Batasunaren etorkizunari buruz
eztabaidatzeko.
Hilabete batzuen buruan, irailean, Bratislavako goi bilera egin zen. Bertan, 27 estatuek
EBren egoerari buruzko diagnostikoa osatu zuten, eta ibilbide orri bat onartu zuten,
etorkizunari begira honako helburu hauek finkatzen dituena:
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 5. orria
Migrazioa
2016. urtean inoiz baino pertsona gehiago hil dira Mediterraneoan: 5.000tik gora pertsona
ito dira Europara iristeko ahaleginetan.
2016an ere, Siriatik eta beste herrialde batzuetatik ihesi zetozen errefuxiatuei zein
migratzaileei harrera egiten jarraitu du EBk. Eurostaten arabera, milioitik gora pertsonak
eskatu zuten nazioarteko babesa EBn 2015ean. 2016. urtea amaitzerako, seguru asko,
kopurua handiagoa izango da. Hala, nazioarteko babesa behar duten 160.000 pertsona
Italiatik eta Greziatik EBko beste estatu kide batzuetan berrezartzeko eta hirugarren
herrialde bateko 22.504 pertsona EBko estatu kideren batean birkokatzeko konpromisoa
hartu du EBk. Konpromiso horiek betetzeko epea 2017an amaituko da. Birkokapenaren
arloko betebehar guztiak betetzen ari dira estatuak; ez, ordea, berrezarpenaren arlokoak.
2016ko martxoan, EB-Turkia goi bileran, Adierazpen baten bidez, Turkiatik greziar uharteetara igarotzen ziren migratzaile berri irregular guztiak itzularaztea erabaki zen, eta EB egingo zen kostuen kargu. Era berean, erabaki zen Turkiak greziar uharteetan berronartutako siriar bakoitzeko Turkiatik etorritako beste siriar bat birkokatzea EBko estatu kideren batean (1:1 birkokapen programa). Hala, EBk lan egin du EB-Turkia akordio hau abian jartzeko, nazioarteko babesa behar duten pertsonei legezko bide seguruak eskaintzeko asmoz eta, hala, migratzaileen trafikoa eta salerosketa amaitzeko. Adierazpenaren arabera, Turkiari 3.000 milioi € emateko konpromisoa onartu zuen EBk.
Akordio horrek, beraz, berretsi egin zuen ezaugarri horiei dagokienez Turkia hirugarren
herrialderik seguruena zela adieraziz EBk zeukan iritzia. EBk horrekin lotuta zeukan
ikuspegiaren arabera, asilo bila Egeo itsasoa zeharkatu, eta greziar kostaldeetara iristen
zirenek otomandar herrialdean eskatu behar zuten asiloa. GKE ugarik erantzun zioten
Adierazpenari, esanez Turkiak ez zituela betetzen herrialde segurutzat jotzeko beharrezkoak
diren baldintzak; eta, horrenbestez, legez kanpoko etorkinak itzultzeak nazioarteko,
Europako Erkidegoko eta nazioko legedia urratzea zekarrela.
Siriako gerra eta horrek eragindako 22 milioi pertsonaren lekualdatzea aintzat hartuta,
Europar Batasunak salbuespena egin zuen Siriatik zetozen etorkinekin. Birkokapenaren
esparruan, Turkiara itzularazitako siriar bakoitzeko, Turkian egiaztatutako siriar bati harrera
egingo zitzaion lege prozeduren bitartez Europar Batasunean (1:1 birkokatze programa).
EB-Turkia Adierazpenari buruzko azalpenak Bratislavako goi bileran eman zituzten gerora, EBko Kontseiluaren Eslovakiako presidentetzaren lankidetzarekin. 2016ko irailean Bratislavan finkatutako ibilbide orrian, migrazio fluxuen gaineko kontrola izan zen ardatz nagusietako bat, migratzaile kopurua murrizteko asmoz; eta neurri zehatzen artean, EB-Turkia Adierazpenean xedatutakoa aplikatzeko konpromiso irmoa ageri zen. Birkokapen datuei erreparatuz gero, 2017ko otsailean Turkiatik etorritako 3.565 siriar errefuxiatu birkokatu dira EBn; era berean, Turkiatik zehar Greziara iritsitako 1.487 migratzaile irregular itzularazi dira herrialde horretara.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 6. orria
Bestalde, akordioa abian jarri izanaren ondorioz, etorkinek erabaki dute beste ibilbide
batzuk baliatzea Europara iristeko. Libiatik abiatzen den Mediterraneo erdiguneko ibilbidea
izan da parte hartzeari dagokionez hazkunde handiena izan duena, nahiz eta
arriskutsuenetako bat izan.
Era berean, Mugen eta Kosten Europako Agentzia sortu da, bizitzak salbatzeko, mugetan
segurtasuna bermatzeko eta asilo bila Europako kostaldeetara iristen diren pertsonei arreta
eskaintzeko. Agentzia horren zereginak 2016ko udazkenean jarri ziren martxan. Mugako
talde hau behin betiko onartu zen, hain zuzen, FRONTEXen eraginkortasun ezak eta
estatu kideek nazioarteko babesa behar zuten 160.000 pertsonak berrezartzeko konpromiso
gabeziak bultzatuta. Agentzia berri horretan mugen kudeaketarako nazioko agintaritzak
daude, eta FRONTEXek bere kargu zituen funtzio gehigarri batzuk ere baditu.
Egiazko Asilorako Sistema Komun Europar bat lortzeko legegintza erreforma batzuk ere proposatu dira. Horietako bat, hain zuzen, EBko Birkokapen Esparru iraunkor bat sortzea da, birkokapenerako hautagaiak aukeratzeko prozedura normalizatu bateratua eta EBn birkokatutako pertsonentzako babes estatutu bateratua ezartzeko. Europako Parlamentutik defendatzen da birkokapenak Europara iristeko beste legezko bide batzuekin osatzea; esaterako, familia bateratuz, bisa humanitarioak, onespen humanitariorako programak zein programa pribatuak. Hain da horrela, Italian zein Frantzian, gizarte zibileko erakundeek, bi herrialdeetako gobernuekin egindako akordioei esker, korridore humanitarioak jarri dituztela martxan Libanotik Etiopiara, bisa humanitarioen bitartez.
Europako Batzordeak, era berean, Schengeneko Bisa Kodea berritzea proposatu zuen
2016ko martxoan, arrazoi humanitarioak direla tarteko bisa humanitarioak eskatzen
dituzten pertsonei era horretako bisak emateko aukera aurreikusteko. Bisa kodeen
berrikuspen hau, beraz, lege oinarri bat izango da hainbat herrialdetan (Frantzian eta Italian,
kasu), korridore humanitarioak abiarazteko helburuarekin. Europar Batasuneko Justizia
Auzitegiak, dena den, estatu kideek bisa humanitarioak emateko derrigortasunaren aurkako erabakia
eman zuen 2017ko martxoan. Horren eraginez, estatu kideek aukera dute bisak emateari uko egiteko,
baita eskatzaileek torturak eta tratu iraingarriak jasotzeko arrisku argia dagoenean ere.
Terrorismoa
Terrorismo islamikoa mehatxu handia izan da 2016an ere, EBko segurtasunari dagokionez.
Europako kontinenteak eraso terrorista ugari jasan ditu, hainbat estatu kidetan egindako
ekintzengatik. Martxoaren 22an Bruselan (35 hildako), uztailaren 14an Nizan (85 hildako)
eta abenduaren 19an Berlinen (11 hildako) gertatutakoak izan dira larrienak.
Eraso terroristek, batetik, eta errefuxiatuak zein etorkinak samaldan iritsi izanak, bestetik,
segurtasunik gabeko giroa sortu dute eta, horren eraginez, Schengen eremuko hainbat
herrialdek (Frantziak, Alemaniak, Belgikak edo Suediak, esaterako) berriz ezarri behar izan
dituzte, aldi baterako bada ere, kontrolak mugetan.
EB ahalegindu da Schengen esparruan normaltasuna izatea berriro eta, horretarako,
beharrezkoa da EBren kanpo mugen kudeaketa eraginkorra izatea. Horrekin lotuta,
irailaren 14an, arestian esandakoarekin bat etorrita, Kontseiluak azken onarpena eman zion
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 7. orria
Mugen eta Kosten Europako Agentziari. Agentzia horren egiteko nagusia da, hain zuzen,
kanpo mugen kudeaketa integratua gauzatzea, migrazio fluxuei modu eraginkorrean
erantzun ahal izateko eta EB barnean segurtasun maila handia bermatzeko.
Mehatxu terroristari aurre egiteko onartutako beste neurrietako bat, hain justu, Poliziaren
Europako Bulegoak (Europol) Terrorismoaren Kontrako Europako Zentro berria sortzea
izan da. Zentro horren helburua da, zehazki, estatu kideen segurtasun erakundeen arteko
informazio trukea eta koordinazio operatiboa hobetzea.
Ekonomia
2016an eurogunearen garapenak % 1,7ko hazkunde txikia izan zuen, 2015. urtean baino
hamarren bat handiagoa. Europar Batasun osoaren baitan ekonomiak % 1,9ko hazkundea
izan zuen. Era berean, 2009az gero eurogunean erregistratutako langabezia tasarik txikiena
2016ko abendukoa izan zen: hain zuzen, % 9,6ko langabezia tasa. EB osoan, % 8,6koa izan
zen langabezia tasa.
Eurotaldea lau aldiz bildu zen 2016an, eta euroguneko ekonomian eragina zuten hainbat
gairi buruzko ondorioak atera zituen. 2016ko maiatzean, Eurotaldea pozik zegoen
Greziaren eta Europako Erkidegoko erakundeen arteko administrazio akordioa zela
tarteko. Akordio horren arabera, Europako Egonkortasun Mekanismoak Greziarentzako
finantza laguntza desblokeatuko luke (10.300 milioi euro).
Urte bereko uztailean, Eurotaldearen esku geratu zen euroguneko finantza eta ekonomia
egoera lantzeko zeregina, baita Egonkortasun eta Hazkunde Ituna lantzekoa ere. Hori
aplikatzeak halabeharrez zekarren Espainiak eta Portugalek izandako defizitak arintzeko
neurriak hartzea. Iraganean aurrekontu portaera ezegokiak egin izanagatik bi estatu horiei
euren gehiegizko defizita zuzen zezaten isuna jartzeko mehatxua egin ondoren, azkenean,
Batzordeak isuna ezeztatzeko emandako gomendioari jarraitu zion Kontseiluak. Era
berean, martxo bukaeran, Ziprek hiru urteko bere doikuntza programa amaitu zuen, eta
2016an greziar programa aplikatzen jarraitu zuen.
Euroguneko bateratasun ekonomikoa eta egonkortasuna da, oraindik ere, EBk duen
erronka nagusietako bat. Horrekin lotuta, europar agintaritzek gizarte politikak eta enplegu
politikak indartzeko konpromisoa hartu dute, Europako Ekonomia eta Diru Batasuna
osatzeko eta, hala, euroguneko egonkortasunean eragina duten desorekak desagerrarazteko.
Era berean, 2016an, EBren gobernantza ekonomikoa indartu egin da, Europako Zerga
Kontseilua sortuta. Kontsultarako kontseilu independentea da. Hala, bost presidenteen
txostenean jasotako proposamena praktikan jarri da, EBren aurrekontu esparruaren
aplikazioa ebaluatzeko eta Batzordeari euroguneko aurrekontu politika egokiari buruzko
gomendioak emateko.
Gainera, Banku Batasuna lortzeko bidean jarraitu du lanean EBk.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 8. orria
Gizarte politikak
2016an, Europako Batzordeak kontsulta publiko bat egin zuen, EBren gaur egungo gizarte
ondarearen egoera ebaluatzeko, lan eta gizarte ereduen joera berriei buruzko gogoeta
egiteko, eta Gizarte Eskubideen Europako Oinarriaren lehenengo zirriborroan Batzordeak
identifikatutako printzipioei buruzko ekarpenak eta ikuspegiak biltzeko. Oinarri horrek,
beraz, lan merkaturako aukera eta sarbide gaietan, bidezko lan baldintza gaietan eta gizarte
babes egokiarekin eta jasangarriarekin lotutako gaietan funtsezkoak diren printzipio batzuk
finkatuko ditu.
Urtarrilean, Batzordeak zerga saihestearen aurkako hainbat legegintza neurri aurkeztu
zituen. Neurri horietako baten arabera, estatu kideetako zerga administrazioek EBn
diharduten enpresa multinazionalei buruzko zerga informazioa trukatu behar dute euren
artean. Neurri hori martxoan onartu zuen Kontseiluak. Beste neurrietako bat, berriz, zerga
saihestearen aurkako borrokari buruzko zuzentaraua da, eta uztailean onartu zuen
Kontseiluak.
Apirilean, Batzordeak EBn BEZa modernizatzeko neurriak aurkeztu zituen; alegia,
iruzurraren aurka egitean, enpresei babesa ematean eta ekonomia digitalari zein
merkataritza elektronikoari laguntzean oinarritutako neurriak. Era berean, Batzordeak,
urrian, bultzada berria eman zion sozietateen gaineko zergaren zerga oinarri kontsolidatu
arruntari buruzko legegintza proposamenari, eta proposatu zuen enpresek merkatu
bateratuan zergapetzeko modua aldatzea, sozietateen gaineko zergaren sistema
lehiakorragoa eta hazkundea ekarriko duena bermatzeko.
Kohesio politika
2016. urteko ezaugarri nagusia Espainiari eta Portugali egitura funtsak eteteko mehatxua
izan zen, arestian aipatu bezalaxe, iraganean aurrekontu portaera ezegokiak izan zituztelako
eta gehiegizko defizita zeukatelako. Azkenean, Batzordeak erabaki zuen funtsak ez etetea.
Politika komertziala
Krisi ekonomikoaren eraginez, zalantzan jarri izan dira geroz eta handiagoa den
desberdinkeria, langabeziaren gorakada eta nazioarteko merkataritzaren onurak.
Merkataritza askeko akordioen aurkako mugimendu protekzionistek geroz eta indar
handiagoa dute, eta oztopatu egin dute EBren politika komertziala. Unerik korapilatsuena
izan zuen, zehazki, Kanadarekin merkataritza askeko tratatua negoziatzean (CETA -
Comprehensive Economic and Trade Agreement).
Valoniako belgikar eskualdeko parlamentuak uko egin zionez, hasiera batean, blokeatuta
geratu zen akordio komertziala onartzearena. Azkenean, Valoniako eskualdeak betoa
altxatu zuen eta, hala, akordioa abian jartzeko prozesuak aurrera egin ahal izan zuen. Behin
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 9. orria
akordioa onartuta, beharrezkoa da Europar Batasuneko herrialdeetako parlamentu nazional
guztiek berrestea (baita eskualdeetakoek ere, Valoniaren kasuak erakutsi bezalaxe).
EBk orain artean sinatutako akordio komertzial aurreratuena da hori, etorkizunean EBk
beste herrialde batzuekin negoziatuko dituen akordio komertzialetan erreferente izango
dena. Era berean, inbertsio epaitegien sistema bat sortzeko proposamen bat aurkeztu zuen
Batzordeak; hots, Kanadarekin eta Vietnamekin egindako akordioan aurreikusitako
sistemaren antzekoa, epaitegi nazional eta nazioartekoen ezaugarri nagusi berberak dituena.
Bestalde, 2016an, Batzordeak defentsa komertzialerako tresnak erabili ditu, EBko
ekoizleentzako bidezko lehia baldintza jakin batzuk bermatzeko, eta atzerriko lehia
desleialak eragindako kalteei aurre egiteko; batez ere, siderurgiaren arloan, lanpostu ugariren
galera ekarri baitu. Horrekin lotuta, Batzordeak dumping-ari aurre egiteko eta diru
laguntzen aurkako neurriak aplikatu ditu (41, produktu siderurgikoei buruzkoak; horien
artean, Txinatik datozen produktuei buruzko 18).
2016an, EBk Estatu Batuekin negoziaziotan jarraitu zuen Merkataritza eta Inbertsiorako
Akordio Transatlantikoa (TTIP - Transatlantic Trade and Investment Partnership)
sinatzeko, nahiz eta Estatu Batuetako presidente berriarekin, negoziazioak geldi dauden.
Kanpo politika
Ekainaren 28 eta 29ko Kontseilu Europarrean, Federica Mogherini Atzerri Gaietarako eta
Segurtasun Politikarako goi ordezkariak EBko segurtasun eta kanpo politikarako bere
estrategia orokorra aurkeztu zuen. Estrategia orokorrak, hain zuzen, EBren ikuspegi
partekatua erakusten du, bai eta atzerrian beste eragile batzuekin batera eta erantzukizunez
jarduteko esparrua ere, EBren balioak eta interesak defendatzeko, segurtasunari,
demokraziari, oparotasunari eta arauetan oinarritutako mundu ordena bati dagokienez;
tartean, giza eskubideak eta zuzenbidezko estatua. Horrenbestez, datozen urteotan EBk
atzerrian egingo duen egintza bideratzeko baliagarria izango den estrategia bat da.
Bestalde, uztailaren 8an, Kontseilu Europarreko presidenteak, Europako Batzordeko
presidenteak eta Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeko idazkari nagusiak EB-NATO
adierazpen bateratua sinatu zuten. Adierazpen horrek bultzada eta edukia gehitu dizkio EB-
NATOren arteko elkarlanari, hain zuzen, honako arlo hauetan: mehatxu hibridoen aurkako
borroka; migrazio irregularra; zibersegurtasuna eta ziberbabesa; defentsa gaitasunak;
defentsaren industria eta defentsari buruzko ikerketa; ariketak; eta Mendebaldeko
Balkanetan eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Inguruetan bazkideek dituzten gaitasunak
egonkortzeko ahaleginaren babesa eta horien erresilientziaren indartzea.
Era berean, Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen 2030eko Agenda aplikatzea da EBk epe
ertainera proposatutako beste erronka nagusietako bat. Garapen jasangarrirako helburuak
betetzeko, EBk bi lan ildo ezarri ditu: batetik, europar politiken esparruan eta Batzordearen
gaur egungo lehentasunetan garapen jasangarriaren helburuak txertatzea; eta, bestetik, epe
luzeagorako ikuspegiaren garapen gehigarriari buruzko gogoeta bat egitea, eta 2020tik
aurrera politika sektorialak bideratzea.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 10. orria
Energia eta ingurumena
Europako Batzordeak EBren Energia Garbiaren Sorta aurkeztu zuen 2016ko azaroan.
Sorta hori osatzen duten legegintza proposamenek, hain zuzen, energia eraginkortasuna,
energia berriztagarriak, merkatu elektrikoaren diseinua, hornidura elektrikoaren segurtasuna
eta Energiaren Batasunerako gobernantza arauak biltzen dituzte. Era berean, Batzordeak
ekodiseinurako ikuspegi berri bat proposatu zuen, bai eta mugikortasun elkartu eta
automatizatu baterako estrategia bat ere. Sorta horretan, halaber, energia garbian
berrikuntzak txertatzeko modua bizkortzeko ekintzak daude jasota, eta baita europar
eraikinak berritzeko, inbertsio publiko zein pribatuak sustatzeko, EBren industria
lehiakortasuna indartzeko eta energia garbirako trantsizioak gizartean duen eragina
arintzeko ekintzak ere.
Zehazki, Energia Eraginkortasunari buruzko Zuzentaraua, Eraikinen Errendimendu
Energetikoari buruzko Zuzentaraua eta Energia Berriztagarriei buruzko Zuzentaraua
berrikusteko proposamenak biltzen ditu sortak.
Proposamen horiekin, Batzordearen helburua da erakustea energia garbiranzko trantsizioa
dela etorkizuneko hazkunde sektorea, eta EB ondo kokatuta dagoela ikerketa, garapen eta
berrikuntza politikak erabiltzeko, trantsizio hau industria aukera jakin bihurtzeko asmoz.
Batzordearen datuen arabera, 2021. urtetik aurrera urtean gehienez ere inbertsio publiko
zein pribatuen 177.000 milioi euro mugituz gero, neurri sorta horrek BPGaren % 1era
arteko gorakada ekar lezake hurrengo hamarkadan zehar, eta 900.000 enplegu berri sor
litzake.
Energia segurtasunari dagokionez, Europako Batzordeak horniduraren segurtasun sorta
ezagutarazi zuen 2016ko otsailean. Sorta horrek hainbat neurri proposatzen ditu, batetik,
eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko eta, bestetik, gas horniduraren krisiari aurre
egiteko. Europako Parlamentuak horniduren segurtasun sortari buruz zuen iritzia eman
zuen, Energiari buruzko Kontseiluak 2016ko abenduan bere iritzia eman zuen bezalaxe.
Energiari buruzko Kontseiluak urte berean ikusi zuen nola EBk eta Estatu Batuek indartu
egin zuten lankidetza, energia segurtasunaren, energia politikaren eta energia teknologiaren
garapenaren arloetan.
2016an EBk egindako beste zereginetako bat izan da, hain zuzen, ingurumenarekin
errespetuz jokatzen duen Energia Batasun indartsu bateranzko aurrerapausoak ematea.
Arlo honetan lortu nahi den helburua da, zehazki, ekonomia modernizatzea, berotegi
efektuko gasen isurpenak murriztuz eta EBren berrikuntza eta lehiakortasuna indartuz.
Horrekin lotuta, urrian, pauso garrantzitsua eman zen, EBk klima aldaketari buruzko
Parisko Akordioa berrets dezan gauzatutako prozesu politiko garrantzitsua amaitu baitzen
(Europako Parlamentuaren onespenarekin).
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 11. orria
2014an, EBk erabaki zuen 1990eko mailekin alderatuta, 2030era bitarte berotegi efektuko
gasen isurketak gutxienez % 40 murriztea. 2016ko ekainean, berriz, estatu kideek
garraioaren, etxebizitzaren eta nekazaritzaren sektoreei eta beste sektore batzuei begira
dituzten helburuak finkatu zituen Batzordeak, eta isurketa txikiko mugikortasunerako
estrategia bat ere finkatu zuen. Europar Batasunak karbonorik gabeko ekonomia baterako
trantsizioan harrera ona izan duen lidergo lana egin du, Parisko COP21 Akordioak
aurreikusi bezalaxe.
2015eko abenduan, Europako Batzordeak ekonomia zirkularrari buruzko neurri sorta berri
bat onartu zuen, Europako enpresa zein kontsumitzaileei ekonomia egonkor eta
zirkularrago baterako trantsizioan laguntzeko, non baliabideak modu jasangarriago batean
erabiliko diren. Proposatutako pizgarrien eraginez, pixkana-pixkana, ekoizteko eta
kontsumitzeko modu berritzaileak eta eraginkorragoak sortzen joan beharko lirateke.
Neurri sektorialak ere ezarri dira, bai eta bigarren mailako lehengaien kalitaterako arau
batzuk ere.
Hondakinei dagokienez, hondakinak murrizteko helburu garbiak proposatu dira, eta
hondakinen kudeaketarako eta birziklapenerako epe luzeko bide bat finkatu da.
Hondakinak murrizteko helburuak modu eraginkorrean beteko direla bermatzeko, neurri
zehatz batzuk bildu dira proposamen berrian, estatu kideetan dauden egoera eta trabei
tokian bertan aurre egin ahal izateko. Europako Parlamentuak lehenengo irakurketa onartu
du 2017ko martxoan, eta legegintza prozesuak aurrera jarraitzen du.
Enplegu, hezkuntza eta kultura politikak
EBko langabezia tasa mailarik txikienean dago 2009. urteaz gero. 2016ko maiatzean, aitortu
gabeko lanaren aurkako borroka gaietan lankidetza indartzeko europar plataforma jarri da
martxan, jarduera horiek guztiak ere lan aitortu bihur daitezen. Era berean, hezkuntza
politikarekin lotuta, Europarentzako Ahalmenen Agenda Berri bat aurkeztu zuen
Batzordeak ekainean. Kualifikazioen kalitatea hobetzeko hainbat ekintza eta lan merkatuari
egokitzeko proposamen bat biltzen ditu, bai eta gaitasun gutxiko helduei euren gaitasunak
hobetzen laguntzeko ekimenak ere. Kontseiluaren 2016ko otsailaren 15eko gomendioak
osatzen du agenda; alegia, iraupen luzeko langabeak lan merkatuan txertatzeari buruzko
gomendioak. Era berean, EBren finantzaketa, bereziki Europako Gizarte Funtsarena,
EBko langileen kualifikazioak hobetzea bultzatzen ari da.
Gazteen langabeziaren aurkako borrokari dagokionez, EBk Gazteen Bermea egikaritzea
babesten jarraitu du 2016an ere, gazteen langabezia tasa handiko estatu zein eskualdeetan;
esaterako, Euskadin. Gazteen Berme hori, hain justu, Enpleguari buruzko Ekimenak,
Europako Gizarte Funtsak eta nazioko zein eskualdeko finantzaketak finantzatzen dute.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 12. orria
Hezkuntza politikarekin lotuta, eta Espezializazio Adimendunerako Europako
Estrategia/RIS3rekin bat etorrita, 2016. urtean ardatz nagusia izan da, hain zuzen,
Europarentzako Ahalmenen Agenda Berria/New Skills Agenda berrikustea, eta sektore
espezializatu zehatzetan duen eragina aztertzea (manufaktura, itsasokoa-nautikoa, droneak,
etab.), bai eta unibertsitatea-lanbide heziketa-enpresa aliantzaren ahalmena eta horrek
nazioarteko sailkapenekin eta espiritu ekintzailearekin duen lotura aitortzea ere. 2016. urtea
garrantzitsua izan da, halaber, lanbide heziketaren zeregina ikusarazteari dagokionez; izan
ere, Europako Batzordeak aurrenekoz antolatu du Ikaskuntzaren eta Lanbide Heziketaren
Europako Astea.
Europako kultur politikaren arloan, kanpoko kultur politikaren europar estrategia osatzeko
faseari eman zaio lehentasuna. Bidenabar, EBko kulturari buruzko instituzio nazionalen
sarea (EUNIC) egonkortu da, kanpoko kultur lankidetzarako estrategia gidatzeko eragile
gisa. Era berean, Europako Agendan, handitu egin da kultura eta sorkuntza industrien
eskualdeko ahalmena eta horiek Espezializazio Adimendunerako Europako
Estrategia/RIS3rekin duten lotura. Bide beretik, Ikus-entzunezkoen Europar Zuzentaraua
berrikusi da, hizkuntza aniztasunaren pisua indartu da, eta industriak hizkuntzan duen pisu
ekonomikoa areagotu da.
EBko Kontseiluaren presidentetza
2016an, EBko Kontseiluaren txandakako presidentetza Herbehereek eta Eslovakiak bete
zuten, hurrenez hurren. Herbehereek lehentasunezkotzat jo zituzten honako gai hauetan
egin beharreko jardunak: immigrazioa eta nazioarteko segurtasuna; enpleguaren hazkundea
eta berrikuntza; eurogune modernoa, finantza publiko jasangarriduna; eta energia politikek
klimari eta ingurumenari begira izan beharreko ikuspegi koherentea.
Eslovakiak, berriz, presidentetzaren programa eta lehentasunak lau ekintza ardatzen arabera
diseinatu zituen: ekonomikoki sendoa den Europa; merkatu bakar modernoa; immigrazio
eta asilo politika jasangarriak; eta lidergo orokorreko Europa.
Estatu kideetan izandako gertaerak
Estatu kideei dagokienez, Erresuma Batuak EBn jarraitzeari buruz egindako erreferenduma
izan zen, hain zuzen, garrantzi handieneko gertaera, arestian aipatu ditugun arrazoiak direla
tarteko. Erreferendumaren emaitza ezagutu ondoren, James Cameron orduko Lehen
Ministroak dimisioa aurkeztu zuen. Bi asteren buruan, uztailaren 13an, Theresa May
Alderdi Kontserbadoreko kide eta Home Officeren arduraduna izendatu zuten Lehen
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 13. orria
Ministro, inolako hauteskunderik egin gabe. Erresuma Batuko lehen ministroaren eta
Europako liderren arteko harremana tirabiratsua izan da une oro, Erresuma Batuaren
irteeraren negoziazioaren esparruan.
2017an, hauteskundeak egin dira Erresuma Batuan. Bertan, Alderdi Kontserbatzaileak
(Theresa May buru duela) botoen % 42,2 lortu ditu (12 aulki galdu); Alderdi Laboristak
(Jeremy Corbyn buru duela) botoen % 40 (30 aulki irabazi); Nicola Sturgeon buru duen
Eskoziako Alderdi Nazionalak, botoen % 3 (21 aulki galdu); eta Tim Farronen aldeko
Liberal Demokratek, botoen % 7,4 (aurrekoan baino 4 aulki gehiago).
Bestalde, Austriak presidentetzarako hauteskundeak egin zituen apirilaren 24an.
Hauteskunde horiek kezka iturri ziren EBren baitan, eskuin muturrak izan zezakeen
garaipena zela tarteko. Alabaina, Berdeen hautagaia (Alexander Van der Bellen) izan zen
garaile, botoen % 53,8rekin. Eskuin muturreko Austriako Askatasunaren Alderdia, berriz,
bigarren geratu zen, Norbert Hofer hautagaiak botoen % 46,2 eskuratu baitzituen. Eskuin
muturraren porrotak, gutxigatik izanagatik ere, arnasa hartzen utzi zion EBri.
2017ko urrian, ordea, Austriako Parlamenturako hauteskundeak egin ziren. Horietan,
Austriako Alderdi Popularra (ÖVP) izan zen bozka gehien jaso zituena. Herritarren botoen
% 31,7 eskuratu zituen, eta horrek 62 aulki eman zizkion. Era horretan, popularrek
lehendik zituzten aulkien kopurua (15) handitzea lortu zuten. Sebastian Kurz (Viena, 1986)
Alderdi Kontserbadoreko liderra bihurtu zen, beraz, munduko gobernuburu gazteena, 31
urterekin.
2017ko urriaren 2an, errefuxiatuen krisia kudeatzeko EBk onartutako berrezarpen planari
buruzko erreferenduma egin zuen Hungariak. Kontsultaren helburua zen, hain zuzen,
erabakitzea ea herrialdea prest zegoen EBk hartutako erabakiarekin bat etorrita jaso
beharreko errefuxiatu kopurua onartzeko. Bozkatu zuten gehienek uko egin zioten
errefuxiatuen kuotari (% 98,36). Alabaina, parte hartzea hain izan zen txikia, ez zutela
baliagarritzat jo kontsulta. Eta Hungariak erakutsitako elkartasun gabeziak eta jarrera
erronkariak gainerako estatu kide guztien eta EBko erakundeen haserrea eragin dute. EBk,
azken finean, espedientea ireki behar izan die 2017an Poloniari, Hungariari eta Txekiar
Errepublikari, ez baitiete harrera egin zegozkien errefuxiatuei.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 14. orria
III. EUSKAL ERAKUNDEEK 2016. URTEAN ZEHAR EUROPAR
BATASUNEAN EGINDAKO JARDUNAK
Aurreko urteetan bezalaxe, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian egokitzat jo da
2016. urtean euskal erakundeek egindako jardunak berrikustea, honako irizpide hauen
arabera:
III.1. Eskualdeetako Lantaldean parte hartzearekin lotuta egindako jardunak.
Horixe da, hain zuzen, Europar Batasuneko organo bakarra, non Europar
Batasunaren Tratatuek eurek ordezkaritza erabat deszentralizatua egiteko aukera
ematen duten.
III.2. Europar Batasuneko Kontseiluaren eta Europako Batzordearen Lantaldeen
arloan parte hartzeko gauzatutako jardunak. Jardun horiek, hain justu, 2004ko
abenduaren 9ko Europar Batasunaren inguruko Gaietarako Konferentziaren bi
akordiotan daude jasoak.
III.3. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen eta interesetatik eratorritako
Jaurlaritzaren egintzaren arloekin lotuta Europar Batasunean egindako jardunak.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian Europar Batasunaren arloan egindako lana,
hain zuzen, Europako Gaietarako Zuzendaritzak eta Euskadiren Europar Batasuneko
Ordezkaritzak modu koordinatuan jardunez gauzatzen da. Bere ezaugarri nagusiak dira,
hain justu, Europako gaiei buruzko ezagutza handia, bere jardunen balio erantsi handia eta
honako hauei zerbitzua emateko espiritua: Jaurlaritzaren Sailei, Foru Aldundiei, euskal
udalei eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde eta organo batzuei, bai eta gizarte
eta ekonomiaren arloko euskal eragile nagusiei ere.
Eta hori guztia, zehazki, euskaldunok tokia izan dezagun Europar Batasuneko erakunde eta
organoetan eta interesekoak diren europar sare eta foroetan; eta, azken batean, Euskadik
Europar Batasunean duen posizioa hobetzeko.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 15. orria
III.1. Eskualdeetako Lantaldea eta Euskadik bertan duen parte hartzea
Eskualdeetako Lantaldea (aurrerantzean EL) EBko eskualde eta udalerri guztiak
ordezkatzen dituen batzar politikoa da. Maastrichteko Tratatuak 1992an sortu zuen. 1994ko
martxoan hasi zuen bere ibilbidea eta, harrezkero, handituz joan da kontsultarako duen
boterea eta bere eragina, nola Europako Erkidegoko legedian, hala Europako agenda
politikoaren jardueran.
2016. urtea tristeziaz gogoratuko dugu, hainbat arrazoi direla tarteko: atentatu terrorista
tragikoak, migrazioaren erronka, Brexitaren aldeko botoa eta kontinente osoan izandako
mugimendu populisten eta euroeszeptikoen goraldia. Horrekin lotuta, Eskualdeetako
Lantaldeak funtsezko zeregina dauka, Europako errealitatearen berri tokian bertan emateari
dagokionez. Hala, Kontseilu Europarrak eskatu dio datorren urtean “EBri buruzko
gogoetak” ardatz hartuta egingo diren eztabaidetan parte har dezan.
ELk 350 kide titular ditu (eta beste 350 ordezko): EBko 28 estatu kideetako eskualdeetako
presidenteak, alkateak, zinegotziak, sailburuak, diputatuak, etab. Horien guztien egitekoa da,
hain justu, Bruselara joatea eurak ordezkatzen dituzten herritarren interesak defendatzera,
erabateko independentziaz eta, betiere, Europar Batasunaren interes orokorra lortu nahian.
Euskadiko kide titularra Lehendakaria da; ordezko kidea, berriz, Eusko Jaurlaritzaren
Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia.
Europar araudia osatzeko prozesuan, Europako Erkidegoko erakundeak derrigortuta daude
ELk jardunbide arloei buruz duen iritzia jasotzera, arlo horiek eragina baitute eskualde eta
tokiko eskumenetan. Hauek dira derrigorrez kontsultatu beharreko arloak: garraioa;
enplegua; gizarte politika; Europako Gizarte Funtsa; hezkuntza; lanbide heziketa; gazteria
eta kirola; kultura; osasun publikoa; Europaz haraindiko sareak; ekonomia, gizarte eta
lurralde kohesioa; ingurumena eta energia. Era horretan, EBren jardunbide arlo gehienak
estalita geratuko dira. Derrigorrezko kontsultez gainera, Kontseilu Europarrak, Europako
Batzordeak eta Parlamentuak aukera izango dute ELri bestelako hautazko kontsultak
egiteko. Gainera, ELk bere iritzia ere eman ahal izango du.
Iritzi horiek batez ere europar araudiari buruzko irizpen politikoen bitartez ematen dira.
Eta, gerora, Europako Batzordera, Kontseilu Europarrera eta Europako Parlamentura
igortzen dira.
Irizpenez gainera, ELk hainbat txosten eta erabaki osatzen ditu, Europako Erkidegoko
legediak udalerrietan zein eskualdeetan duen eraginaren berri jasotzeko, EBren agendan
gaiak txertatzeko eta gaur egungo arazo politikoei buruzko iritzia emateko. 2016an, ELk 58
irizpen eta erabaki hartu ditu, guztira.
ELk parlamentu baten pare jokatzen du, nahiz eta kontsultarako organoa baino ez izan. Urtean bospasei osoko bilkura egiten dira Bruselan. Horietan, kideez gainera, pertsona eta hizlari gonbidatuek ere parte hartzen dute –batez ere EBko presidentetza duen herrialdeko goi ordezkariek eta komisarioek–, gaurkotasunezko gaiei buruz eztabaidatzeko.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 16. orria
Honako hauek osatzen dute: presidenteak, lehen presidenteordeak, 28 presidenteorde
gehiagok (estatu kide bakoitzeko bana), bost talde politikok, 63 kidek osatutako mahai
batek, sei batzorde iraunkorrek (eta berariazko beste hainbestek, premien arabera),
ordezkaritza nazionalek, lantaldeek eta eskualde arteko lobby taldeek.
Euskadik 2016an Eskualdeetako Lantaldean izandako parte hartzea
ELk eskualde eta tokiko ordezkaritza organo gisa EBko erabakiak hartzeko prozesuan duen
egitekoa dela tarteko, europar araudiari zuzenketak aurkeztea da, hain zuzen, euskaldunok
iritzia emateko eta organo horretan parte hartzeko bide nagusia. Europako erabakitze
prozesuan ELren kontsulta jarduera esaten zaio horri.
Gainera, iaz beste jarduera paralelo batzuk ere izan dira, non Eusko Jaurlaritzak parte hartu
duen. Txosten honetan, baina, garrantzitsuenak baino ez dira jasoko.
1. eranskinean, Eusko Jaurlaritzak 2016. urtean izandako parte hartze garrantzitsuenari
buruzko laburpen taula bat ikus daiteke. Bertan daude jasota erreferentziazko ekimena,
ordezkariaren izena, jardun mota eta parte hartzea egin zeneko data.
1. Europako Erkidegoko araudiari zuzenketak aurkeztearekin lotuta, egin diren bost
osoko bilkuretan parte hartu du Eusko Jaurlaritzak, 114 zuzenketa egin ditu, eta organo
horren aurrean 95 aurkeztu; horietatik 76 onartu dira.
2. eranskinean, zuzenketa horiei buruzko informazio zehatza kontsulta daiteke.
Bigarrenik, eta kontuan izanda zuzenketa bat aurkezteko beharrezkoa dela ELko beste bost
kideren sinadura lortzea, 2016an hainbat eskualde eta udalerrik 391 zuzenketa bidali
zizkioten Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, Eusko
Jaurlaritzaren babesa lortzeko eta zuzenketak elkarrekin aurkeztu ahal izateko. Guztiak
behar bezala aztertu ondoren, Jaurlaritzak 205 babestu zituen; alegia, jasotako zuzenketa
guztien % 52 inguru.
3. eranskinean, berriz, beste eskualde batzuek osatu eta Euskadirekin batera aurkeztutako
zuzenketak kontsulta daitezke.
Azkenik, nabarmentzekoa da Eskualdeetako Lantaldeko jarduera guztia gauzatzeko, kideak
aldian behin biltzen direla, osoko bilkuren aurretik, nola Europako talde politikotan, hala
estatuko ordezkaritzetan.
2. Zuzenketez gainera, 2016an, Markku Markkula Eskualdeetako Europar Lantaldeko
presidentearekin hainbat topaketa instituzional egin dira, bai eta Lantaldeko beste kide
batzuekin ere, Euskadira egindako bisitaren karietara. Lehendakariak eta Markkula
presidenteak 2016an izandako lehenengo topaketa urtarrilean izan zen, Lehendakariak
Bruselara egin zuen bidaian. Zehazki, Vanguard Regions (Abangoardiako Eskualdeak)
ekimenaren baitan egindako bidaia izan zen, industria erronkei buruzko mintegi
teknologiko bat inauguratzeko.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 17. orria
2.1. Gerora, Markku Markkula Eskualdeetako Lantaldeko presidenteak bisita
instituzionala egin zuen Euskadira, Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII.
Konferentzia zela tarteko. Bilbon izan zen, apirilaren 27an, 28an eta 29an. Lehendakariak
gonbidatu zuen Markkula, berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta hiri eraldaketaren
arloetako euskal politikak bertatik bertara ezagut zitzan, eta aipatutako Konferentzian parte
har zezan.
Lehendakaria zein presidentea hainbat gai aztertzeko bildu ziren: eskualde arteko europar
lankidetza, Europar Batasunaren Hiri Agenda, hiri adimendun eta jasangarriak, eta COP22
Klimari buruzko Goi Bilera. Biak ala biak bat etorri ziren, eta adierazi zuten funtsezkoa dela
estatu barneko erakundeek proiektu bateratuan duten egitekoa, eta gizarte, ekonomia,
ingurumen eta gobernantza politikekin lotutako gaiak landu zituzten.
ELko presidenteak gonbidapena egin zion Euskadiri, berrikuntzaren arloan eta hiri garapen
jasangarriari buruzko ezagutza hobean aitzindariak izango diren eskualdeen talde bat
sortzeko. Adierazi zuen Euskadi eskualde historiko eta enblematikoa izaki, herrialdea
hobeto ezagutzeko interesa zeukala, eta hainbat jardunbide alorretan elkarlanean jarduteko
gogoa adierazi zuen.
Era berean, Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentziaren inaugurazioan
parte hartu zuen Markku Markkulak. Alboan izan zituen Lehendakaria, Ingurumen eta
Lurralde Politikako sailburua, Bilboko alkatea, Bizkaiko Iraunkortasuna eta Ingurune
Naturala Zaintzeko sailburua eta Europako bi goi ordezkari. Gainera, soilik alkateentzat
egindako saioan ere parte hartu zuen. Bertan, Europako Hiri Agendari buruz jardun zuen,
eta hirietan zein eskualdeetan legeak hobeto nola eman azaldu zuen. Markkulak, era berean,
Europako hiriek berrikuntzaren arloan duten egitekoari buruzko talde batean parte hartu
zuen. ICLEIk (Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sarea) euskal erakundeekin batera
antolatu zuen ekimena, eta 800 pertsonak parte hartu zuten.
Euskadira egindako bigarren bisita egunean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako
sailburuak egin zion harrera Markkula presidenteari, Zamudioko Teknologia Parkean,
Euskadiko industria politika eta ekonomia garapenari, eta ikerketa aplikatuaren,
berrikuntzaren eta teknologia berrien bidezko enpleguaren sorkuntzari buruz jarduteko.
Markkula goi mailako hainbat teknologia zentrotara joan zen. Tartean, BIC Bizkaia
zentrora (manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatua), CIC
bioGUNEra (medikuntza ikerketan aditua) eta TECNALIAra (ikerketa aplikatuko eta
garapen teknologikoko Europako zentro garrantzitsuenetako bat).
2.2 Bestalde, ELren Ingurumen, Klima Aldaketa eta Energia Batzordearen
eskualdeko eta tokiko ordezkaritza batek azterketa bisita bat egin zuen Euskadira,
hemengo ingurumen politikak ezagutzeko eta Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII.
Konferentzian parte hartzeko. Ordezkaritza hori, hain zuzen, ingurumenean adituak diren
agintaritza politikoek osatu zuten, guztiak ere herrialde hauetakoak: Austria, Eslovakia,
Errumania, Alemania, Hungaria, Finlandia, Estonia eta Erresuma Batua.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 18. orria
Lehendakariak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Kanpo Harremanetarako
Idazkari Nagusiak egin zioten harrera ordezkaritza horri, Hiri eta Herri Jasangarrien
Europako VIII. Konferentziaren aurretik. Konferentzia horixe inauguratu zuten gero,
Markku Markkula ELko presidentearekin batera.
Era berean, Eskualdeen Europar Lantaldearen ordezkaritza Ingurumen sailburuordearekin,
IHOBEren zuzendariarekin, eta Saileko beste kargu batzuekin bildu zen bezperan,
jasangarritasunarekin, klima aldaketarekin eta gune naturalen kontserbazioarekin lotuta
egiten ari diren politikak ezagutzeko asmoz. Testuinguru horretan, Urdaibaiko Biosfera
Erreserbara egin zuen bisita ordezkaritzak. Gune hori EBren Natura 200 Sarean dago
txertatuta; alegia, gune natural babestuen Europako sarean.
2.3. Geroago, ekainean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako
sailburua Markku Markkula Eskualdeetako Europar Lantaldeko presidentearekin
bildu zen Bruselan, Euskadik nazioarteko ingurumen ekintzan gauzatzen dituen ekimenak
sakon aztertzeko eta Habitat III programari buruzko esperientziak trukatzeko. Zehazki,
Hiri eta Herri Jasangarrien VIII. Konferentzian Europako eskualdeek eta hiriek
jasangarritasunaren alde sinatutako “euskal adierazpenaren” egoeraren berri eman zuen
sailburuak.
Markkula presidenteak, berriz, Helsinkiko eskualdeko ingurumen lehiakortasunerako
programa aurkeztu zion sailburuari. Programa horren buru dira, hain zuzen, eskualdea bera,
Helsinki hiria eta beste 23 udalerri, eta uraren eta garraio publikoaren kudeaketaz dihardu.
Gainera, proposamen bat egin zion sailburuari: eskualdeko garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean sartzeko gonbita egin zion Euskadiri (apirilean, horren berri emana zion Lehendakariari ere). Oregiren hitzetan, “Europako eskualde adimendunen espezializazio estrategiaren helburua da, hain zuzen, eskualde garapen jasangarria sustatzea, 2020. urteko helburuarekin, gobernuek, tokiko administrazioek, unibertsitateek eta ehundura ekonomikoak sustatutako ikerketa eta berrikuntza jarduerei esker”.
2.4 Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak berriz ere parte hartu zuen Eslovakiako
hiriburuan, Bratislavan, 2016ko uztailaren 7an eta 8an egindako Eskualdeen eta Hirien
Europako Goi Bileran. Bi urtean behin, Eskualdeen Europar Lantaldeak Europako,
estatuko, eskualdeko eta tokiko politikariak, adituak eta gizarte zibila biltzen ditu era
honetako ekimenetan, EBko herritarrei eta lurraldeei egunero eragiten dieten politikei
buruz eztabaidatzeko.
Goi bilera honen zazpigarren edizioan, EBren Kontseiluko Eslovakiako presidentetzaren
esparruan “Inbertitu eta lotu” lelopean antolatutako hartan, inbertsio publiko-pribatu
handiagoa erakartzeko, lanpostu gehiago sortzeko eta inbertsio gabeziak sortutako arazoari
aurre egiteko hainbat bideri buruz eztabaidatzea zen helburua. Bertan, besteak beste,
honako hauek parte hartu zuten: Peter Pellegrini Eslovakiako Inbertsioetarako lehen
ministrordeak; Maroš Šefčovič Europako Batzordeko presidenteordeak; Violeta Bulk Garraio
eta Mugikortasunaren Arloko Europar Komisarioak; Laszlo Baranyay Europako Inbertsio Bankuko
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 19. orria
presidenteordeak; Jeremy Rifkin Joera Ekonomikoen Fundazioko presidente eta aholkulari
politiko zein ekonomialari ezagunak; eta ELko presidenteak berak.
Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak hainbat ikuspuntu trukatu zituen
Katainen komisarioarekin eta Markkula presidentearekin, Juncker Planaren arabera
finantzatutako europar proiektuen birtualtasunei buruz eta, zehazki, Euskadiren proiektuei
buruz. Europako Goi Bileran, 1.000 pertsonak parte hartu zuten guztira, eta 220 ELko
kideak ziren. Bratislavako adierazpena sinatu zen, zeinak babesten duen EBrentzako
etorkizuneko ikuspegi bat, kohesioa, hazkunde jasangarria eta hiri zein eskualdeetan
enplegua sortzea sustatzeko inbertsioa indartzean oinarritutakoa. Adierazpena onartzeak
berarekin dakar hiriak eta eskualdeak aldaketa eragile gisa definitzeko ELk epe luzera duen
ikuspegiari laguntzea.
3.- Topaketa instituzionalez gainera, euskal administrazioetako hainbat ordezkarik
lantaldearen lanetan parte hartu dute, txostenen bitartez, euren lurraldeetan gauzatutako
politika zehatzei buruzko jardunbide egokien adibideak azalduz, esperientzia truke baten
esparruan, elkarrekin ikasteko asmoz, eta eskualdeek zein udalerriek ere europar helburuak
betetzen laguntzeko modu bat izan dezaten.
3.1. Eusko Jaurlaritzak, ELren ekimen baten testuinguruan, Euskadin RIS3 abiarazteari
buruz gauzatutako jardunbide egokien adibide baten berri eman zuen, Hiri Habitat
izenez identifikatutako aukera hobiaren bitartez. Ekimen horren baitan, Eskualdeko eta
Tokiko Berrikuntzarako Ekosistemei buruzko jardunbide egokien Gidaliburu bat
argitaratu zen, EBren Hiri Agenda abiaraztearen esparruan. Lehendakariak Euskadiren
jardunbide egokien adibidearen berri eman zuen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako
Euskal Planaren lehentasunak balioan jarriz.
Gidaliburu horren helburua da, hain justu, hainbat arlotan aitzindariak diren eskualdeen eta
hirien esperientziak ezagutaraztea, enplegu eta hazkunde jasangarria izateko irtenbideak
emateko asmoz. Aldi berean, Europako hainbat eskualde eta hirien arteko elkarrizketa,
ikaskuntza eta lankidetza bultzatzen dira, beste lurralde batzuetan gauzatzen dituzten
jardunbide egokiak partekatu, ezagutu eta antzeratu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuen artean, nabarmentzekoak dira Bilbo-Bolueta
eremua birsortzea eta “SmartEnCity-Koroatzea” izenekoa. Lehenengoaren helburua da
ingurua lehengoratzea, oinarrizko 3 arlotan oinarrituta: arkitektonikoa, mikro-hiritarra eta
sektoriala. Betiere, energia aurrezpena, erosotasun akustiko zein termikoa, barneko airearen
kalitatea, eta material natural eta osasuntsuekin egindako eraikuntza nabarmenduz.
Bestalde, Gasteizko Koroatzearen kaleko “SmartenCity” proiektua eraikitakoaren gainean
jarduteko ildo estrategiko baten baitakoa da, lehengoratzeko eredu berri jasangarri, sozial,
ekonomiko eta Europako gidalerroekin bat datorrena sustatzeko.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 20. orria
3.2. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua gonbidatu
zuten, Europako beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera, txostengile gisa “COP22:
Klimarekin konprometitutako eskualdeak eta hiriak” hitzaldian parte hartzera.
Bruselan egin zen, ekainean. Hitzaldi hori hitzordu garrantzitsua izan zen klima aldaketaren
aurkako borrokan diharduten eskualdeentzat; izan ere, baliagarria izan zitzaien 2016ko
azaroan Marrakexen egin zen Klimari buruzko Munduko Goi Bileran edukiko zuten jarrera
prestatzeko.
Parisko Akordioari jarraiki, ituna egikaritu eta, hala, isurketak murrizteko helburuak
lortzeko beharrezkoak diren mekanismoei buruzko eztabaida sustatzen ari da, gaur egun,
EL. Era horretan, lantaldearen helburua da estatukoak ez diren eragileak txertatzea
(bereziki, Europako hiri eta eskualdeak), horien ahotsa ere entzun dadin akordioa
egikaritzeari buruzko eztabaidetan. Horrekin lotuta, nabarmentzekoa da tokiko zein
eskualdeko erakundeak direla berotze globalaren aurkako neurrien % 70 inguru abian
jartzearen erantzuleak.
Bere hitzaldian, Parisen sinatutako Klimari buruzko Akordioa Euskadik nola garatu duen
aztertu zuen sailburuak, eta nabarmendu zuen euskal enpresen arloak eta euskal gizarteak
zer-nolako esku hartzea izan zuten helburu horiek aplikatu eta lortzeko zereginean. Bide
beretik, karbonorik gabeko ekonomiak Euskadiko enpresa ehunaren lehiakortasunean duen
eragina aztertu zuen, lehiakortasuna/energia/CO2 isurketak hirukoak etorkizunean elkarren
artean izango duten harremanaren hurbilketa bat egiteko asmoz, euskal industria ehunaren
posizionamendua finkatzeko. Hainbat ekimenen berri eman zuen; esaterako, Teknologia
Garbien Euskal Zerrenda, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa, Basque
Ecodesign Center, eta klusterren politika, enpresetara erakartzeko elementu gisa.
3.3.- Hamabigarren aldiz jarraian parte hartu zuen Euskadik “Open Days”-etan; alegia,
Eskualdeetako Europar Lantaldeak eta Europako Batzordeak antolatutako ateak zabaltzeko
egunetan. Urteroko hitzordua izaten da, Europako eskualde zein hiriek jardunbide egokiak
trukatu eta horiei buruz eztabaida dezaten. Aurten, “Hazkunde jasangarri eta inklusibo
batzuen aldeko eskualdeak eta hiriak ” lelopean egin diren 2016ko “Open Days”-etan
5.000tik gora lagun bildu dira lau egunetan (urriak 10-13), eta Bruselako hainbat txokotan
egindako 130 tailer eta mintegi ingurutan parte hartu dute.
3.3.1. Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak, Eskoziako, Finlandiako,
Danimarkako eta Poloniako eskualdeetako eta tokiko beste bazkide batzuekin batera,
hitzaldi bat antolatu zuen: “Hiri adimendun izateko nahiaren finantzaketari eta
banaketari buruzko hirien arteko ikuspegiak”. Bertan, Euskadiren Europar Batasuneko
ordezkariak hartu zuen parte, txostengile gisa.
Ekimen hori baliagarria izan zen hirien arteko lankidetzatik hiri adimendunen garapenerako
sortzen diren aukerak agerian jartzeko. Era berean, hirien partenariotza batzuen kasuak
azaldu zituzten, zeinek lurralde inbertsioetarako mekanismo integratuak erabili dituzten hiri
adimendun izateko daukaten nahia finantzatzeko.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 21. orria
Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritza hiri adimendunen garapena bultzatzeko baliatzen ari den
hainbat estrategia aurkeztu zituen ordezkariak, eta Horizon 2020 programaren Hiri eta
Erkidego Adimendunen deialdian onartutako bi proiekturen berri eman zuen: SmartEnCity
eta REPLICATE, Gasteizen eta Donostian egin beharrekoak, hurrenez hurren.
3.3.2. Bestalde, Euskadiren Ordezkaritzak, “Regional Initiative for Culture and Creativity”
(RICC) sareko kide den heinean, hitzaldi bat antolatu zuen: “Sorkuntzazko kultura eta
industriak espezializazio adimendunerako eskualde estrategietan (RIS3): Nola ari
dira moldatzen eskualdeak?”. Europako Batzordearen ordezkariek eta EBko beste
eskualde batzuetakoek parte hartu zuten bertan.
Hitzaldiak, zehazki, sorkuntzazko kulturak eta industriak eskualdeetako eta hirietako
garapen ekonomikoaren motor gisa duten zeregina nabarmendu zuen. Eta baliagarria izan
zen, halaber, Europako eskualde politikari buruzko gogoeta estrategiko bat egiteko,
eskualdeen premietan oinarritutako koordinazio lana bultzatzeko, eta espezializazio
adimendunarekiko lerrokatzea sustatzeko.
Ordezkariak, hain justu, RIS3 espezializazio adimendunaren eta abangoardiakoaren lurralde
gisa Euskadik duen posizioa nabarmendu zuen. Zehazki, Euskal Herriaren 3D ikuspegia
nabarmendu zuen, industria (enpresa garapena eta negozio eredua), kultura (talentua,
sormena eta sorkuntza), ikerketa, berrikuntza eta teknologia batzeko eta, hala, negozio
eredu berriak eta publiko berriak lortzeko.
3.4. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak
Eskualdeetako Europar Lantaldearen “Science meets Regions” hitzaldian parte hartu
zuen, Bruselan, azaroaren 7an. Bertan, garapen jasangarriarekin lotuta Euskadin gauzatzen
ari diren hainbat proiekturen berri eman zuen. Mintegi horixe izan zen, hain justu,
Eskualdeetako Lantaldeak aukeratutako 7 eskualdeek euren esperientzia berritzaileak
aurkezteko sustatutako “Europako eskualde aitzindariak” ekimenaren abiaburua, gerora
Europako beste eskualde eta hiri batzuek ere gauza bera egin dezaten.
Proiektu pilotuan, goi mailako bi hitzaldi egin ziren, ELk Europako Batzordearekin eta
Parlamentuarekin lankidetzan antolatutakoak: “Science meets Regions” eta “Sciences meets
Parliaments”. Horietan, eskualdeko eta Europako ordezkari politikoak, ikerketa zentroak
eta unibertsitateak bildu ziren, esperientzia trukea egiteko eta agintaritza politikoen eta
komunitate zientifikoaren arteko elkarrizketa sustatzeko eta, hala, zientzian oinarrituta
hainbat erabaki hartzeko modua sustatzeko.
Sailburuak “espezializazio adimenduna” defendatu zuen garraio eta mugikortasun
jasangarriaren arloan. Horren baitan, hiru euskal hiriburuen arteko konektibitatea
sustatzean oinarritutako estrategia bat ari da garatzen Euskadi, Europako korridore
atlantikoaren barneko euskal trenbide sare berriaren eta hiri garraioaren elektrifikazioaren
bitartez, Parisko Akordioak Klima Aldaketari buruz finkatutako helburuekin bat etorrita.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 22. orria
4. Azkenik, Euskadik jarraipena egiten die EL barneko hainbat talde artekoren jarduerei.
Hainbat gairi buruzkoak izaten dira; esaterako:
- REGLEG-CALRE talde artekoa (Legegintza Eskumenak dituzten Eskualdeak eta
Legegintza Eskumenak dituzten Parlamentuak);
- Automobilgintza industriaren talde artekoa;
- Osasunari buruzko talde artekoa.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 23. orria
III.2. Euskadik Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europako Batzordearen
Lantaldeetan duen parte hartzea
Europar Batasunaren inguruko Gaietarako Konferentziaren Akordioen babespean parte
hartzen du Euskadik Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europako Batzordearen
Lantaldeetan.
Autonomia erkidegoek europar gaietan duten parte hartzea izaera horizontaleko bide
bikoitz batetik bideratzen da, eta horretan parte hartzen du Euskadik:
Europako Erkidegoetako Gaietarako Estatuko Administrazioaren eta Euskal
Autonomia Erkidegoaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordea
Europar Batasunaren inguruko Gaietarako Konferentzia (EBGK)
2016an zehar, ez dute deitu Aldebiko Batzordearen bilerarik. Batzorde horri buruz horixe
bera jaso zen 2014ko, 2015eko eta 2016ko txostenetan.
Europar Batasunaren inguruko Gaietarako Konferentzia (EBGK), Estatuko Administrazio
Orokorreko eta autonomia erkidegoetako ordezkariak biltzen dituena, erakunde horiek
Europako Erkidegoaren gaietan parte hartzeko erabil ditzaketen sistemak modu
horizontalean egituratzen dituen foroa da.
2016an zehar, eta aurreko ekitaldietako joerari eutsiz, EBGK-k ez du inolako jardunik izan
ia. Hala, Konferentziaren Osoko Bilkura ez da bildu 2011ko otsailaren 7az geroztik, nahiz
eta haren barne araudiak ezartzen duen gutxienez urtean bi aldiz egin behar duela bilera.
Eta Konferentziaren lan organoa ere, Koordinatzaileen Batzorde izenekoa, ez da bildu
2016 osoan.
Horrek guztiak nolabait erakusten du Estatuko Gobernuak ez duela interesik autonomia
erkidegoen parte hartzea indartzeko Europar Batasunaren gaietan, nahiz eta Gobernuaren
jardunaren agendan sartuta egon behar luketen, euren eskumenak eta interesak kontuan
hartuta.
Konferentziaren baitan, badira bi gai jarraian garatuko direnak, parte hartze
autonomikoarekin zerikusia dutelako eta, are zehatzago, hainbat inplikazio dituztelako
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek Europar Batasunean gauzatzen dituzten
jardueretan.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 24. orria
1. Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek Europar Batasuneko Kontseiluan duten parte hartzea
EBGKren 2004ko Akordioen arabera, gaur egun autonomia erkidegoek EBko
Kontseiluaren lau tantaldetan parte har dezakete: Enplegua, Gizarte Politika, Osasuna eta
Kontsumitzaileak (EGPOK); Nekazaritza eta Arrantza; Ingurumena, eta Hezkuntza,
Gazteria, Kultura eta Kirola (HGKK). Era berean, parte hartze autonomikoa onartzen dute
Lehiakortasun Kontseiluaren baitako Jokoa eta Kontsumoa arloek, eta Euskadiren kasuan,
Ekonomia eta Finantza Kontseiluaren (ECOFIN) zenbait lantaldek.
Kontseiluko parte hartze eta ordezkaritza autonomikoko sistemak bide bat eskaintzen die
autonomia erkidegoei, euren interesak defendatzeko eta Kontseiluko negoziazio prozesuan
eragina izateko, jorratu beharreko gaiei begirako jarrera komuna hartu aurretik, eta, hala
badagokie, zuzenean esku har dezakete Kontseiluaren saioan.
2016ko bigarren seihilekoan, Eslovakiaren eskuetan zela Europar Batasunaren
presidentetza, Euskadi arduratu zen autonomia erkidegoek EBko Kontseiluaren
Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirola atalean zuten parte hartzea koordinatzeaz, bai
hezkuntzaren arloan, bai kulturarenean, izan Osoko Bilkuran, izan lantaldeetan ad hoc.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Kanpo
Harremanetarako Idazkaritza Nagusia elkarlanean aritu ziren seihileko horretan,
ordezkaritza horretan jarduteko.
4. eranskinean kontsulta daitezke koordinazioko seihilekoan lantaldeek egindako bileren
datak.
Zuzenketa eta ekarpen horiei esker, nabarmendu egin da, adibidez, eskualdeek zer nolako
eginkizuna duten bai diplomazia kulturalerako Europako Estrategian, baita Europako
Kultura Ondarearen Europar Urteari (2018) begirako erabaki testuan ere.
Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Kontseiluan mintzatu zen, euskaraz,
2016ko azaroaren 22an, eta autonomia erkidegoen artean adostutako jarrera komuna agertu
zuen.
Bestalde, 2016an zehar ere parte hartu da Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza
Gaietarako Batzordearen (ECOFIN) lantaldeetan. Foro horietako parte hartzea Zerga
Koordinaziorako Organoak zuzentzen du; bertan bilduta daude bai Eusko Jaurlaritza, bai
hiru foru aldundiak.
Aurreko urteetako txostenetan adierazita zegoen moduan, Euskadik lantaldeetan bakarrik
parte hartzen du; Kontseiluko erakunde horren Osoko Bilkuran ez dago euskal
partaidetzarik.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 25. orria
Euskal Autonomia Erkidegoak honako lantalde hauetan parte har dezake:
1. Zerga Gaietako D4 Taldea, bi erakundetan zatituta dagoena: zuzeneko zerga sistema eta
zeharkako zerga sistema;
2. Jokabide Kodearen D5 Taldea, enpresen zerga sistemari eta dagokien azpitaldeari
buruzkoa.
2016an zehar, ECOFIN Kontseiluaren lantaldeen 39 bileratan parte hartu dute euskal
erakundeek, eta bilera horien datak 4. eranskinean kontsulta daitezke.
Gainerako autonomia erkidegoei parte hartzen uzten dieten Europar Batasuneko
Kontseiluaren gainerako erakundeei dagokienez, parte hartze horri jarraipena egiteko eta
autonomia erkidegoen jarrera komunari ekarpena egiteko ohiko eginkizunak bete dira.
2. Gobernuak Europako Batzordearen lantaldeetan duen parte hartzea
Autonomia erkidegoek Europako Batzordearen lantaldeetan izan dezaketen parte hartzeari
buruzko akordioen arabera, une honetan 2014-2017 partaidetza aldian gaude. 2016. urtean
zehar, zehazki, Euskadik ordezkaritza autonomikoa izan du Nekazaritza Funtsen
Lantaldean, Ekoetiketaren Lantaldean, Hiriko Hondakin Uren Lantaldean eta Itsas
Segurtasunerako eta Itsasontzien Kutsaduraren Prebentziorako Lantaldean.
Halaber, Euskadik ordezkaritza autonomikoa izan du Horizon 2020 Lantaldeetako
batzuetan; lantalde horietako ordezkaritza aldia ez dator bat gainerako lantaldeetakoarekin,
ordezkaritza geroago antolatu baitzen autonomia erkidegoen artean.
Hortaz, 2016ko maiatzetik 2017ko maiatzera bitarteko aldian, Euskadik H2020 Lantalde
hauetan izan du ordezkaritza autonomikoa:
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Osasuna, aldaketa
demografikoa eta ongizatea" taldea
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - Talde estrategikoa
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Ikerketarako
azpiegiturak" taldea
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Ikerketarako
Kontseilu Europarra (IKE), Etorkizuneko Teknologiak eta Goranzkoak (FET) eta
Marie Sklodowska-Curie Ekintzak (MSCA)" taldea
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 26. orria
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Informazioaren eta
Komunikazioaren Teknologiak (IKT)"
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Klimaren aldeko
ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak " taldea
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Espazioa" taldea
o Horizonte 2020 – Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programa (2014-2020)
gauzatzeko erabiltzen den Programa Espezifikoaren Lantaldea - "Garraio adimenduna,
ekologikoa eta integratua" taldea
H2020 Lantaldeetan parte hartzeko izendatutako ordezkari autonomiko guztiek
koordinazio bilera egin zuten Madrilen, Ministerioan, 2016ko maiatzaren 5ean, Kanpo
Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta badakigu bilera horren ostean lantalde horien
beste 31 bileratan izan direla, guztira, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Parte hartzearen
balorazio oso positiboa izan da.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 27. orria
III.3. Gobernuaren egintzatik eratorrita Europar Batasunean egindako jardunak
Jarraian, 2016an zehar Europar Batasuneko erakundeetan izandako euskal jardunaren
gertaera nagusiak zehaztuko dira, jardun mota errepikatuenen arabera eta kontuan hartuta
Euskadiren eskumenei dagozkien gaiak, baita Europako Erkidegoaren esku hartze arloei
dagozkienak ere.
1. Bisita instituzionalak
Atal honetan zehaztuta daude, hurrenkera kronologikoan, Europako Erkidegoaren
hiriburura (eta beste toki batzuetara) egindako bisita instituzionalak, garrantzitsuentzat
jotakoak.
- Urtarrilaren 27an, lehendakariak Abangoardiako Ekimeneko “Fabrikazio aurreratua
aurkako inguruneetako energia aplikazioetarako” proiektu pilotuaren erronka
industrialei eta ibilbide orri teknologikoari buruzko mintegiaren irekiera hitzaldia eman
zuen Eskualdeetako Lantaldearen egoitzan. Mintegia enpresek gaur egun dituzten
erronken gainean eta soluzio teknologiko posibleen gainean eztabaidatzeko foroa izan
zen.
- Otsailaren 2an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta
Bilboko Udaleko zenbait ordezkarik ISTEPS (lankidetza deszentralizaturako aliantza
berriak) proiektuaren jarraipen bileran parte hartu zuten, Nazio Batuen ART
Programaren koordinaziopean.
- Otsailaren 3an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak eta alorreko
zuzendariak zenbait bilera egin zituzten Europako erakundeetan. Lanbide heziketari
buruz hitz egiten zuten, baita Skills Agenda izeneko agenda berriari buruz eta Europako
enpresa sektore ekonomikoaren nahiz manufakturaren espezializazio premiei buruz ere.
- Otsailaren 24an, Abangoardiako Ekimena sarearen urteko bilera politikoa egin zen.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuak modu aktiboan parte hartu zuen
bilera hartan, hitzaldi bat emanez Jyrki Katainen Europako Batzordeko
presidenteordearen aurrean, Markku Markkula Eskualdeetako Lantaldeko
presidentearen aurrean eta aipatu sareko eskualde kideetako ordezkari politikoen
aurrean.
- Ekainaren 1etik 3ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako
sailburuordeak Unibertsitatea-Enpresa Europako Foroan esku hartu zuen. Foro hori
Finlandian egin zen, eta Europako Batzordeak antolatu zuen.
- Ekainaren 14an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria berriro
izan zen Europako erakundeetan, eta Euskadiko Ordezkaritzak antolatutako
konferentzia batean hitz egin zuen; tokiko nahiz eskualdeko agintariek 2030aren osteko
agenda globalean duten eginkizunari buruzko konferentzia izan zen.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 28. orria
- Uztailaren 14an, Hizkuntza Politikako sailburuordea T. Navarcsics Hezkuntza eta
Kulturako europar komisarioarekin bildu zen, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko
Europako Sareko (NPLD) presidente gisa.
- Irailaren 28an, “Eskualdeen Goi Bilera” egin zen, Bavariako estatuak Bruselan duen
ordezkaritzan. Bilera haren xedea zen EBko eskualde guztietarako kohesio politika bat
babestea. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak ordezkatu zuen Eusko
Jaurlaritza.
- Urriaren 10ean, Bizitza Osoan Zeharreko Prestakuntzarako Eskualdeko eta Tokiko
Agintarien Europako Elkartearen (EARLALL) Lantalde Gidaria bildu zen, Euskadi
buru duena. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariak parte hartu zuen
bertan.
- Urriaren 11n eta 12an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen
arloko zuzendari nagusiak eta Kanpo Harremanen arloko zuzendari nagusiak bilerak
izan zituzten Asilo eta Immigrazioaren arloko Eskualdeko eta Tokiko Agintarien
Sareko (ERLAI) ordezkariekin, Europako Batzordeko Migrazio eta Barne Gaietarako
Zuzendaritza Nagusiko ordezkariekin eta Eurocities eta CEMR (tokiko eta eskualdeko
agintariak) sareetako ordezkariekin.
- Urriaren 19an eta 20an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariak Lanbide
Heziketarako Euskal Estrategia aurkeztu zuen, EBko lanbide heziketaren arloko
zuzendarien urteko bileran, zeina egin baitzen Bratislavan.
- Urriaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak esku hartu
zuen, lehen aipatutako NPLD Europako sareko presidente gisa, ekonomiari eta
hizkuntza politikari buruzko Europako konferentzian, eta sare horretako jarraipen
lantaldearen bileran nahiz Batzarrean parte hartu zuen.
- Azaroaren 7an eta 8an, Abangoardiako Ekimenaren goi mailako bilera izan zen.
Euskadiren kasuan, SPRIk modu aktiboan parte hartu zuen Europako Parlamentuko
eta Europako Batzordeko kideekin egindako bileretan.
- Azaroaren 9an, Kulturako sailburuordeak zenbait bilera izan zituen Europako
erakundeetan; bilera egin zuen, adibidez, Silvia Costa eurodiputatuarekin (Europako
Parlamentuko Kultura Batzordeko presidentea), baita unitate buruekin ere, eta
Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusietako ordezkariekin (Hezkuntza eta
Kulturako eta Hazkundeko zuzendaritzetakoak, hain zuzen) nahiz Kultura Institutu
Nazionalen Europako Sareko (EUNIC Global) zuzendariarekin.
- Azaroaren 21ean eta 22an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza
Politikako sailburuak esku hartu zuen EBko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol
Kontseiluan. Hori zela eta, bilerak egin zituen Estatuko Administrazioko agintariekin,
EFQM Kalitatearen Nazioarteko Ziurtagirien Agentziako zuzendariarekin, eta
Navracsis komisarioarekin (Hezkuntza, Gazteria eta Kultura) eta Thyssen
komisarioarekin (Enplegua eta Gizarte Gaiak) ere bildu zen.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 29. orria
- Azaroaren 28an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak,
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarekin batera, Elikagaien Gastronomiarako
Eskualde Europarren Sarea (REGAL) aurkeztu zuen, Bruselan, Nafarroako,
Lombardiako eta Liguriako ordezkari politikoekin batera egindako ekitaldi batean.
- Abenduaren 1ean, IKANOS ekimenaren Eusko Jaurlaritzako arduradunak eta
Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak Europako Batzordeko Digital Skills and
Jobs Coalition delakoan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten.
- Abenduaren 8an, Etxepare Institutuko zuzendaria EUNIC Global/international
sarearen Biltzar Orokorrean parte hartzera gonbidatu zuten (sare horrek hainbat
kontinentetan presentzia duten EBko Kultura Institutu Nazionalak biltzen ditu).
2. Euskadiko errealitateak Europan duen proiekzioa eta Europako Erkidegoan gaurkotasunezkoak diren gaietan duen posizionamendua
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren iritziz, Euskadiko errealitatea Europan
proiektatzeko modu onenetako bat errealitate hori zuzenean ezagutzera ematea da.
Madrilen akreditatuta dauden Europar Batasuneko estatu kideen Kidego Diplomatikoak
azterketa bidaia bat egiten du urtero Estatuko autonomia erkidego batera. 2016an, EBko
Kontseiluaren sei hileko presidentetza Herbehereei zegokienean, Herbehereetako
enbaxadore Matthijs van Bonzelek azterketa bidaia hori Euskadira egitea proposatu zuen,
2016ko ekainaren 5etik 7ra bitarte. Aukera hori ezin hobeto egokitzen zen Idazkaritzaren
estrategiara.
Hala, bisita horretarako agenda Hiru Lurralde Historikoetan garatu zen:
Ekainaren 5ean, Donostian egin zen izaera kulturaleneko programa, eta bertan egin
zien lehendakariak harrera ofiziala.
Ekainaren 6an, izaera instituzionalagoa izan zuen agendak, Eusko Legebiltzarra
bisitatu baitzuten.
Amaitzeko, ekainaren 7an, Bilbon gauzatu zuten arlo ekonomiko eta
unibertsitarioko programa.
Kidego Diplomatikoko ordezkarien artean, hainbat estatu kidetako hamabi enbaxadore, sei
ministro kontseilari eta hiru negozio arduradun hurbildu ziren Euskadira, baita Europako
Batzordearen Madrilgo Bulegoko zuzendaria ere.
Euskadik berriro parte hartu zuen “Open Days/Eskualde eta Hirien Europako Astea”
ekimenean, Europako eskualde eta hirietako jardunbide egokien eztabaidarako eta
trukerako urteroko hitzorduan. 2016ko edizioak 6.000 pertsona baino gehiago bildu zituen
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 30. orria
4 egunez, eta 200 bat tailer eta mintegi egin ziren Europako hainbat eskualde eta
erakunderen egoitzetan. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia (KHIN) izan zen
buru zenbait ekimenetan, helburutzat hartuta Euskadi RIS3 espezializazio adimenduneko
eta abangoardiako lurralde gisa posizionatzea, hiri adimendunetara (Smart Cities) eta
industria kultural nahiz sormenezkoetara aplikatuta. KHINrekin batera, aste horretan parte
hartu zuten SPRIko ordezkariek, energiaren arloko trakzio ekimenak aurkeztuz, baita euskal
aldundietako eta udaletako ordezkariek ere, eta Europako EARLALL sareak (hezkuntza
arlora atxikiak), Euskadi buru zuenak.
Hezkuntzaren arloan, hertsiki lan egin da Europako Batzordearekin eskualdeek
unibertsitatea-enpresa ardatzean duten rolaren inguruan, eta unibertsitateek Espezializazio
Adimendunerako Euskal Estrategian duten eginkizuna finkatu da. Europako Batzordeak
arlo horretako hainbat ekimenetan sartu du Euskadi, eta euroeskualdeko ezagutza lurralde
gisa posizionatu du.
Euskal unibertsitateek, bestalde, goi mailako hezkuntzaren modernizazioari buruzko
kontsulta publikoan parte hartu dute, zeinak markatu baitu Europako agenda 2016an. 2017.
urtean, horri buruzko europar estrategia eguneratu bat aurkezten da.
Lanbide Heziketaren Europako Astearen lehen edizioaren baitan, Euskadiko Lanbide
Heziketako zentroek modu aktiboan parte hartu dute. Arlo horretan, Europar Sari bat
eman diote Petronorren eta Somorrostro Lanbide Heziketako Zentroen (Bizkaia) arteko
aliantzari prestakuntzaren eta ikaskuntzaren eremuan. Eusko Jaurlaritzak, aurreko urteetan
bezala, lankidetza sendoa izan du Europako Batzordeak lanbide heziketaren arloan dituen
hainbat zerbitzurekin.
Lanbide heziketak eta goi mailako hezkuntzak Europako proiektuetan duten inplikazioari
dagokionez, Europako zenbait foro eta proiektutan lehentasuna eman zaie espezializazio
eremuei, hala nola itsas arloko ikasketei (“blue print” deialdian aurkeztutako proiektua) eta
manufaktura aurreratuari (Euskadiren inplikazioa EUROFOUND/Europako Batzordea
buru duen Europako proiektuen). Era berean, hainbat ekintza gauzatu ziren Europako
Parlamentuan eta Europako Batzordean LHko euskal estrategia New Skills Agenda izeneko
etorkizuneko europar agendan posizionatzeko.
Kulturaren arloan, nabarmentzekoak dira Donostia – 2016ko Kulturaren Europako
Hiriburu ekimenaren baitako jarduerak. Kulturaren ahalmen ekonomiko eta berritzailea
finkatu egin da Euskadin, zeinak CREADIS3 proiektua onartu duen, Europako beste 5
kiderekin elkarlanean. Proiektu hori 2021ean amaituko da, eta helburutzat du industria
kulturalen eta sormenezkoen arloan eskualde nahiz lurralde estrategiak martxan jartzea,
espezializazio adimenduneko eskualde estrategiekin lerrokatuta.
Era berean, Euskadi Europako jardunbide egokiak darabiltzan lurralde bilakatu da, Eusko
Jaurlaritza - ELKARGIk eta Triodos Bank erakundeak akordioa egin baitute kultura eta
sormenaren sektorerako finantzaketa lortzeko. Europako Batzordeak, Europako Inbertsio
Bankuak (EIB) eta Inbertsioen Europako Funtsak (IEF) abian jarri dute Creative Europe
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 31. orria
izeneko tresna finantzarioa, eta horren lehen deialdian (2016an egina) aukeratutako
lehenengo ekimenetako batean sartu dago Euskadi.
Etxepare Institutuak parte hartuko du diplomazia kulturaleko etorkizuneko Europako
Estrategian, 2017an finkatu beharrekoan, eta sendotu egin du sarean duen zeregina, modu
aktiboan parte hartuz Europako proiektuetan eta harreman zuzena mantenduz
UNESCOrekin.
Enplegu Politikaren eta Gizarte Politiken arloan, eta zehazki Kontseiluak iraupen luzeko
langabetuak lan merkatuan txertatzeari buruz 2016ko otsailaren 15ean emandako
Gomendioaren ezarpenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari jakinarazi
zion nola ari zen betetzen Gomendio hori Euskal Autonomia Erkidegoan. Horretarako,
datu kuantitatiboak aurkeztu zizkion Batzordeari, baita iraupen luzeko langabetuentzat
ezarritako integrazio estrategiak ere (bakarkako orientaziorako zerbitzuak, taldekako
orientaziorako zerbitzuak, prestakuntzarako eta kontrataziorako ekintzak), eta lan
metodologiak (enplegagarritasunaren bakarkako balorazioa, diru sarrerak bermatzeko
errenta (DBE) eta horren lotura Inklusio Hitzarmen baten ezarpenarekin, eta enplegu
zerbitzuen eta udaletako gizarte zerbitzuen arteko lankidetzarako akordioa).
Ildo berean, LANBIDEk bi mintegitan parte hartu zuen Bruselan, maiatzaren 12an bata eta
urriaren 11n bestea; bertan, hezkuntza prestakuntza baxua izateagatik bazterkeria arriskuan
dauden biztanle helduen enplegagarritasunarekin eta inklusioarekin lotutako jarduerak
aurkeztu zituen. Jarduera horiek, zehazki, gaitasunak ebaluatzea eta horiek areagotzeko
ikastaro egokituak egitea dira. Lehenengo mintegia EARLALL sareak (Bizitza Osoan
Zeharreko Prestakuntzarako Europako Sarea) antolatutako saio baten baitakoa zen, eta
bigarrena, aldiz, Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritza
Nagusiak antolatu zuen.
Era berean, urriaren 27an eta 28an, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Segurantzako
Ministerioarekin elkarlanean, aurkezpen bat egin zuen Europako Batzordeak antolatutako
mintegi batean. Bertan, enplegagarritasunaren diagnostikoa aurkeztu zuen; LANBIDEk
kudeatzen duen DBEren ordainketak nola egiten diren azaldu zuen, eta LANBIDEren eta
gizarte zerbitzuen arteko lankidetza deskribatu zuen. Aurkezpen horren xedea zen
Espainiako estatuko enplegu zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen arteko koordinazioari
buruzko esperientziak trukatzea eta bi zerbitzuen arteko konexioa hobetzen laguntzea. Ildo
horretan, LANBIDEren esperientzia arrakastatsutzat jo zen, Batzordeak sustatzen duen
Eskubide Sozialen Europako Pilareari ekarpena egin diezaiokeen esperientziatzat.
2015. urtearen amaieran, Aldaketa Demografikoaren gaineko Ituna bultzatu zen
Eskualdeetako Lantaldean, Europako Batzordearen eta AFE-INNOVNET Sare
Tematikoaren babesarekin. Itun horren helburua da zahartze aktibo eta osasuntsua
bermatzeko mesedegarriak diren inguruneen garapenarekin konprometituta dauden tokiko
zein eskualdeko agintarien inplikazioa lortzea, bizi itxaropen osasuntsua luzatzen lagun
dezaten, baita adinekoen bizitza independentea eta ongizatea hobetzen ere, eta adin
guztietarako gizarte bat sor dezaten. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako
Sailak itun horrekiko atxikimendua izenpetu zuen 2016ko urtarrilaren 29an.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 32. orria
2016. urtean, Klima Aldaketaren arloan, 2015eko abenduan Parisen egindako Klima
Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentzian –COP21–
hartutako akordioak markatu du Europako agenda. Konferentzia horretan lortutako
emaitzei eta 2030era arteko Energia eta Klima Aldaketaren Europako Paketearen
ezarpenari jarraipena egiteaz gain, hainbat konferentziatan parte hartu da, Euskadi klima
aldaketaren aurkako borrokan konprometitutako eskualde gisa posizionatzeko, berotegi
efektuko gasen emisioak murriztera eta energia garbiak lortzera bideratutako politika asmo
handikoei esker.
Lankidetza Politikaren arloan, 2016. urtean Euskadik modu aktiboan parte hartu du
Europako lankidetza politikaren etorkizunari buruzko kontsulta publikoan, eta jardunbide
egokiak izan ditu Garapen Jasangarriko Helburuen gainean kontuak emateari dagokionez.
UCLGk eta NBEk lankidetzaren eta politika koherentziaren arloko aliantza berrietan
jarrera proaktiboa duen lurraldetzat aitortu dute Euskadi.
Eusko Jaurlaritzaren lankidetza politika nabarmendu egin dute Nazio Batuen ART- UNDP
Programaren urteko txostenean, eta Euskadik I-STEPS programaren jardueretan parte
hartzen jarraitu du, bai Ekuadorren, bai Libanon. Halaber, UCLG sarearen (Hirien eta
Tokiko nahiz Eskualdeko Gobernuen Mundu Sarea) taldean parte hartzera gonbidatu dute;
sare horrek eskualdeek kontu ematean eta lankidetza deszentralizatuan betetzen duten
eginkizunari buruzko txosten bat idatzi du, eskualdeen presentzia txertatuz eta indartuz.
Euskadik 2016an zehar gai horri begira izandako posizionamenduaren adibideetako batzuk
honako hauek dira: garapenerako lankidetzako prozesu berritzaileei buruzko konferentzia
estrategiko bat antolatu zuen Europako zein nazioarteko kideekin, eta konferentzia
horretatik eratorrita ekarpena egin zitzaion Europako Batzordea Europako lankidetza
politika berrikusteko prestatzen ari zen dokumentuari; Lankidetzarako Euskal Agentziak
gonbidapena jaso zuen ELGAk antolatutako ekimen batean parte hartzeko, eskualdeek
garapenerako lankidetzaren arloan eta lankidetzarako eredu berritzaileen arloan dituzten
jardunbide berritzaileei buruzko ekimen batean, hain zuzen; URA – Uraren Euskal
Agentziako zuzendariak uztailaren 5ean Parisen egindako Lankidetzarako Nazioarteko
Foroan esku hartu zuen, Europako eskualdeen izenean; eta GLEAk lankidetza
deszentralizatua lantzeko konferentzia bat antolatu zuen, urtarrilaren 26rako, eta Europako
Batzordeko hizlari bat izan zen bertan.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 33. orria
3. Txosten interesgarri jakin batzuk lantzeko balio izan duten beste bisita eta topaketa batzuk
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik euskal politikako eta ekonomiako hainbat
sektore nabarmenentzat interesekoak izan diren ehundik gora bilera eta topaketa antolatu
dira Europako erakundeetako nahiz bestelako elkarteetako ordezkariekin, helburutzat
hartuta iritziak eta esperientziak trukatzea, harreman interesgarriak ezartzea eta euskal
interesak posizionatzea.
Estatuko Laguntzen txostenen kasu zehatzean, Eusko Jaurlaritzak bere jarrera babestu eta
jakinarazi du Jaurlaritzaren jardute arloetan eragina duten espedienteetan, hala nola: (i)
arrantzaren arloan, Indiako Ozeanoan diharduten atunketarien segurtasuna bermatzeko
laguntzak; (ii) industriaren arloan, Kanpo Ekarpenetarako Gauzatu laguntza programa eta
Euskadiko enpresa ertain eta txikiak berregituratzeko Bideratu laguntza programaren
luzapena eta aldaketa, eta azkenik (iii), hizkuntza politikaren arloan, gaztelaniazko
hedabideetan euskara sustatzeko laguntzak.
Lurreko telebista digitalaren hedapenerako laguntzei dagokienez, erabakia gauzatzeko
prozesuaren jarraipena egin da, baita Europako Batzordearen Erabakiaren aurka EBJAren
aurrean aurkeztutako helegitearena ere.
Azkenik, 2016an Euskadirentzako interesgarriak diren bi espediente itxi dira: futbol talde
batzuentzako zerga laguntzena eta Athletic Club Bilbao taldearentzako laguntza
posiblearena (San Mames Barria eraikitzeko).
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 34. orria
4. Esku hartzeak gaurkotasunezko konferentzia eta eztabaidetan. Euskadirentzat interesekoa den informazioa ardatz duten ekimenak zein bilerak antolatzea eta horietan parte hartzea
5. eranskinean euskal erakundeen parte hartzea izan duten hitzaldi, ekitaldi eta eztabaida
guztiak daude zehaztuta, baina jarraian gure ustez garrantzitsuenak izan direnak aipatuko
ditugu.
Azaroaren 28an eta 29an, Europako Gaietarako Zuzendaritzak ikastaro bat antolatu eta
eskaini zuen, HAEErekin lankidetzan, EBk Estatuko Laguntzen gainean ezarrita duen
araudiari buruz eta herri administrazioek estatuko laguntzak Europako Batzordeari
jakinarazi eta komunikatzeko erabili behar dituzten prozedurei buruz. Europako
Batzordeko Lehiakortasunaren Zuzendaritza Nagusiko bi hizlarik parte hartu zuten.
Enpleguaren eta Gizarte Politiken arloan, Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko
Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat izan zen Eusko Jaurlaritzak Enpleguaren Euskal
Estrategia 2020 dokumentua prestatzeko antolatutako lan jardunaldian, Bilbon, apirilaren
13an. Jardunaldi horretan, Enpleguaren Europako Estrategia 2020 dokumentua eta
Europarako Gaitasunen Agenda Berria aurkeztu zituen Jaurlaritzak. Jarduera horren
osagarri, Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari Bruselan izan ziren ekainaren 20an,
Europako Batzordeak Europarako Gaitasunen Agenda Berria aurkezteko egin zuen
ekitaldian.
Migrazio Politikari dagokionez, ekainaren 13an eta 14an, arartekoak, Manuel Lezertuak,
European Network of Ombudsmen sareak antolatutako konferentzia batean parte hartu zuen;
Europak besteak beste errefuxiatuei begira dituen erronkei buruzko konferentzia izan zen.
Bestalde, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak Gipuzkoako SOS Arrazakeria
hautatu zuen migrazioarekin lotutako Gizarte Zibila 2016 sarirako, “La familia de al
lado/Bizilaguna” proiektuarengatik. Sariaren helburua zen migratzaileen bizi baldintzak
hobetzeko eta horien gizarteratzea sustatzeko lan egiten zuten pertsona zein erakundeak
aintzatestea. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko zenbait ordezkari joan ziren sari
banaketara, zeina egin baitzen Bruselan, abenduaren 15ean.
Ekainaren 1ean eta 2an espezializazio adimenduneko plataformaren (S3P) Smart Regions
ekitaldian parte hartu zen, Europako Batzordeko zenbait zuzendaritza nagusiren (DG
AGRI, DG RTD, DG GROWTH) eta Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC, ingelesezko
siglak) baterako ekimen batean. Plataforma horren helburu nagusia da energiaren,
modernizazio industrialaren eta nekazaritzako elikagaien arloetako Kohesio Politikaren
funtsak modu hoberenean eta eraginkorrean har daitezen laguntzea, eta sektore horietan
berrikuntza jarduerak hobeto lerrokatzea maila nazionalean, eskualdekoan eta tokikoan,
EBren politiken lehentasunak modu errentagarrienean bultzatuko dituzten teknologia eta
soluzio berritzaileak identifikatuz.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 35. orria
Testuinguru horretan, Euskadik Smart Regions ekitaldian presentzia izan zuen, eskualdeko
jardunbide egokien erakustaldian; stand bat jarri zuen, eta RIS3 proiektuaren aurrerapenak
aurkeztu ahal izan zituen, baita Windbox Fabrikazio Aurreratu Eolikoko Zentroa ere.
Abenduaren 15ean, Euskadik kohesio politikaren etorkizunari buruzko bilera murriztu
batean parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren
bidez; bilera hura Corinna Cretu komisarioaren kabineteko buruarekin egin zen, CPMRren
deialdi baten baitan.
Ikusi 5. eranskina.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 36. orria
5. EBrekin zerikusia duten sareetan, erakundeetan eta foroetan egindako lana
“Abangoardiako Ekimena”, zeinaren sortzaileetako bat den Euskadi, 30 eskualde kidek
osatzen dute gaur egun. Ekimen horrek berekin dakar gure politika industrialaren eta
berrikuntza politikaren ardatzean espezializazio adimendunaren estrategia kokatzeko
konpromisoa, horren helburu izanik lehiakortasuna eta hazkundea bultzatzea, baita enplegu
sorrera ere.
2016an zehar, Euskadik Abangoardiako Ekimenaren Lantalde Gidariko kide izaten jarraitu
du, baita horren baitako taldeetako kide ere (komunikazioa, eragin politikoa, proiektu
pilotuen jarraipena, etab.). Halaber, hertsi-hertsian lanean jarraitu dugu espezializazio
adimenduneko plataformekin lotura duten Europako Batzordeko zenbait zerbitzurekin:
Joint Research Centre – JRC–; Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusia –DG REGIO–;
Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta Enpresa Txiki zein Ertainen arloko
Zuzendaritza Nagusia –GROW–, eta Ikerketa, Zientzia eta Berrikuntzako Zuzendaritza
Nagusia –RTD–.
Bestalde, Euskadik, SPRIren eta Energiaren Euskal Klusterraren eskutik, Abangoardiako
Ekimenaren baitako ekintza pilotu baten buru izaten jarraitu du, Eskoziarekin batera.
Ekintza horretan bilduta daude berrikuntzaren arloko hainbat eragile, Nafarroakoak,
Andaluziakoak, Asturiaskoak, Dalarnakoak, Emilia-Romañakoak, Flandriakoak,
Lombardiakoak, Portugalgo iparraldekoak, Skaniakoak, Osthrobotniakoak eta Danimarkako
hegoaldekoak. Ekintza pilotu horrek “Fabrikazio aurreratua aurkako inguruneetako energia
aplikazioetarako” du izena, eta helburutzat du Europar Batasuna munduko aurrendari
bilakatzea itsas energia berriztagarrien eta off-shore energiaren sektorerako tresna eta
osagaien fabrikazioan.
Eskozia eta Euskadi buru dituen ekintza horrez gainera, Euskadik "Fabrikazio Eraginkorra
eta Jasangarria" proiektu pilotuan eta bio-ekonomiari buruzko proiektu pilotuan ere parte
hartzen du.
Bestalde, Europako Batzordearekin batera finantzatutako Interreg Europe "S34GROWTH”
proiektuaren esparruan, Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da, Abangoardiako Ekimeneko
hamar eskualdeko talde batekin, nola hobetu daitezkeen eskura dauden lankidetza tresnak
industria sektorean berrikuntza bizkortzeko.
Euskadi buru duen Initiative for Culture and Creativity (RICC) Eskualde Sareari
dagokionez, nabarmentzekoa da 2016. urtean Europako erakundeen erreferentziazko sare
bilakatu dela eskualdeek industria kultural eta sormenezkoa sustatzeko duten ahalmenaren
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 37. orria
eremuan. Sare horrek harreman zuzena du Europako erakundeekin eta eskualdeekin, eta
lotuta dago Smart Specialisation europar agendak egiten duen kulturaren eta sormenaren
babesarekin. Sare horri lotuta, Euskadi buru duen CREADIS3 proiektuaren finantzaketa
lortu da.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 38. orria
Lanbide heziketari dagokionez, Euskadik izan du EARLALL Europako Sarearen (Bizitza
Osoan Zeharreko Prestakuntza) presidentetza, eta aholkularitza eta laguntza eman zaizkio.
Era berean, aipatu beharra dago Euskadik Europako Lurraldeetako Ikerketa eta
Berrikuntza Sarearen (ERRIN) gobernu organoetan parte hartzen duela, fabrikazio
aurreratuko lantaldearen buru dela, energiaren arloko taldearen lantalde gidarian parte
hartzen duela eta oso partaidetza aktiboa duela hiri adimendunen taldean.
2015. urtean bezalaxe, Euskadik presidentetza izan du Network to Promote the Linguistic
Diversity/NPLD hizkuntza gutxituen Europako Sarean, eta lan horretan laguntzeko
zereginak gauzatu dira. Halaber, ikus-entzunezkoen sektoreko CINEREGIO Eskualdeko
Funtsen Europako Sarean ere parte hartu da, eta babesa eman zaio Etxepare Institutuari
EUNIC Sarean (EBko estatuko kultura institutuak biltzen ditu) parte hartzeko.
Era berean, 2016an ere Euskadi buru izan du Europako Periferiako Itsas Eskualdeetako
Konferentziaren (CPMR) Lankidetzako Lantaldeak. Eginkizun hori Kanpo
Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez betetzen du, tartean direla Europako
nahiz nazioarteko zenbait bazkide, hala nola Nazio Batuak eta GKEak zein tokiko nahiz
eskualdeko agintariak biltzen dituzten plataformak.
Horrez gainera, Euskadik CPMRren Arku Atlantikoko Batzordearen lantalde guztietan
parte hartzen du.
Euskadiren partaidetza duten sare tematiko guztiak jasota daude 6. eranskinean.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 39. orria
6. Europako Erkidegoko zuzenbideari buruzko espedienteak jakinaraztea eta
horien berri ematea
Aurretik ere adierazi denez, euskal erakundeen ohiko zereginetako batzuek eurekin dakarte,
berez, Europar Batasunean jardun behar izatea. Europako Erkidegoko zuzenbidea
betetzetik eratorritako betebeharrekin lotutako eginbeharrak dira, nagusiki. Gai horri
dagokionez, aipatu beharra dago Europako Gaietako Zuzendaritzak Jaurlaritzako sailentzat
egiten duen aholkularitza lana. Estatuko Laguntzen eta Europako Erkidegoko
Zuzenbidearen Urraketa Prozeduren gaietan ematen die aholkularitza, erkidegoetan
Estatuko Administrazioarekin egiten diren komunikazioen organo koordinatzailea baita
EAEn.
Eremu honetan nabarmentzekoak dira Lehiaren Zuzenbidearen eta Estatuko Laguntzen
baitako jarduera guztiak. Arlo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan
izandako laguntza espedienteak jakinarazi zaizkio Europako Batzordeari, jakinarazpena
beharrezkoa izan bada, eta, horrez gainera, Batzordeari informazioa eman zaio espediente
zehatzei buruzko informazioa eskatu duenean, Laguntzei buruzko datu estatistikoak
helarazteaz gain. Ez da beharrezkoa izan Lehiakortasunaren Zuzendaritza Nagusiarekin
Bruselan bilerak antolatzea Estatuko laguntzen gaineko espedienteak ebazteko. 7.
eranskinean Europako Batzordeari komunikatu/jakinarazi zaizkion laguntzen zerrenda
ageri da.
Europako Erkidegoko Zuzenbidearen Urraketa Prozeduren arloan, Kanpo
Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik gure betebeharrak betetzen jarraitzen dugu, eta
informazioa nahiz dokumentazioa igortzeaz gain, aholkularitza eman eta irtenbideak
bilatzen ditugu Euskal Autonomia Erkidegoa tartean den prozedura guztietan.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 40. orria
7. Europako Erkidegoko gaien berri ematea eta zabaltzea
2016an, KHINren webgunea eguneratu zen euskadi.eus atarian.
Aurreko urteetan bezalaxe, ikuskatu eta optimizatu egin da Euskadin Europari buruzko
informazioa zabaltzeko tresna eta atari nagusia, Europako Informazioaren Euskal Sarea
(EIES), www.revie.euskadi.eus, estekatuta dagoena euskadi.eus atariarekin. Atari horren
jarraipena ere egin da.
Prentsa eta komunikazioari dagokionez, aurreko urteetako moduan jardun da, eta sailei zein
eragile publikoei laguntza nahiz zerbitzua eman zaizkie prentsaurrekoak egiteko,
adierazpenak antolatzeko eta estaldura eman nahiz prentsa oharretan jasotzeko Europako
erakundeetan, Europako sareetan edo Belgikako agintarien aurrean gauzatutako ekimen
zein jarduerak. Era berean, lankidetzan jarraitu dugu Europako erakundeetako prentsa eta
komunikazio zerbitzuekin eta hedabideetako berriemaileekin.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 41. orria
VI. MUGAZ HARAINDIKO LANKIDETZA GAIETAN EGINDAKO
JARDUNAK
IV.1 “Akitania-Euskadi Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea
(LLET)
“Akitania-Euskadi Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea (LLET)
Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 1082/2006 Erregelamenduan (uztailaren 5ekoa)
oinarrituta sortu zen, eta aintzat hartuta 37/2008 Errege Dekretua, Erregelamendu horren
aplikazio eraginkorrerako beharrezko neurriak hartzekoa (urtarrilaren 18koa); eta Euskal
Autonomia Erkidegoak eta Akitania Eskualdeak 2011ko abenduaren 21ean izenpetu
zituzten Hitzarmenaren eta Estatutuen bitartez gauzatu zen.
2016. urtean aldaketa nabarmena izan da Euroeskualdearen lurralde osaeran. Hala bada,
2016ko gertaera garrantzitsuenetako bat Nafarroako Foru Erkidegoa Euroeskualdera
atxikitzea izan da; atxikimendu horri esker, abian jarri da berriro Akitania, Euskadi eta
Nafarroaren arteko lankidetza historikoa, indarrean egon zena 2000. urtera arte, hau da,
Nafarroak lankidetza hura aldebiko hitzarmenetara eraldatzea erabaki zuen arte. Nafarroa
2017ko urtarrilean sartu da, formalki, Euroeskualdean, baina 2016an zehar atxikimendu
hori ahalbidetzeko beharrezko lanak eta izapideak gauzatu dira.
Horrez gainera, Frantzian egindako lurralde eta administrazio erreformaren ondorioz,
Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeak berriro elkartu dituzte, eta eskualde
berri bat osatu dute, Akitania Berria izenekoa. Eskualde berri horrek eskubide osoz
ordezten du lehengo Akitaniako Eskualdea eskubide eta betebehar guztietan, Euroeskualde
horretako partaidetza barne.
Modu horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berriko Gobernuak Atxikimendu
Hitzarmen bat onartu dute, baita Euroeskualdearen jatorrizko Estatutuen aldaketa ere,
bermatzeko Nafarroako Foru Erkidegoak parte hartu ahal izango duela LLETko
gobernantza organoetan. Era berean, LLETren izena aldatu egin da, eta orain “Akitania-
Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” da.
LLETren helburu nagusia da Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeen garapen
ekonomiko, sozial eta kulturalari mesede egingo dioten lankidetza ekintzak gauzatzea. Era
berean, Euroeskualdearen ordezkari izan nahi du, bai tokiko, eskualdeko eta nazioko
instantzietan, bai Europako nahiz nazioarteko instantzietan.
Euroeskualdeak urtero egiten duen jarduera garrantzitsuenetako bat mugaz haraindiko
proiektuentzako laguntza deialdiak bultzatzea da; laguntza horiek Bidasoaren bi aldeetako
erakundeen arteko elkarlana sustatzen dute.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 42. orria
2016an arlo hauetako proiektuak finantzatu dira:
Kultura, hezkuntza, gazteria, lanbide heziketa, kirola eta eleaniztasuna: 250.000
euroko zuzkidurarekin, lehen deialdiaren itxieran 45 proiektu zeuden aurkeztuta.
Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboak hautaketa ahalegin handia egin behar izan
du, eta 15 proiekturi eman die diru laguntza. Proiektu bakoitzari esleitutako batez
besteko zenbatekoa 16.660 eurokoa izan da, gutxi gorabehera.
Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria, energia berriztagarriak, itsasoko
eta itsasbazterreko baliabideak: 200.000 euroko zuzkidurarekin, aurkeztutako 6
proiektuetatik 4 finantzatu dira. Batez besteko zenbatekoa 50.000 eurokoa izan da.
Aurkeztutako proiektuen artetik diru laguntzak jasoko zituztenak hautatzeko garaian,
lehentasuna eman zaie zenbait alderdiri. Hona hemen horietako batzuk:
Proiektuaren interesa eta originaltasuna.
Proiektuaren inguruan garatutako dinamizazio programaren kalitatea eta
aberastasuna.
Egituraren aniztasuna eta tartean diren eragileen lurralde ordezkagarritasuna.
Eragileen ibilbidea.
Akitania / Euskadi Euroeskualdearen Plan Estrategikoa, 2014ko abenduaren 19an
aurkeztua Hendaian, LLETren hainbat urtetarako “ibilbide orria” da. 4 lehentasun
nagusiren inguruan egituratuta dago, eta horien baitan gauzatu dira 2016ko ekitaldiko
jarduera nagusiak, zenbait tresna erabiliz, hala nola hitzarmen eta partenariotza
estrategikoak edo mugaz haraindiko proiektuentzako laguntzen deialdiak, aurretik aipatu
ditugunak.
Partenariotza estrategikoei dagokienez, hiru lankidetza berri izenpetu dira 2016an:
“Aquitaine.eus”. Etxepare Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak egindako
aliantza, euskal kultura-sortzaileen mugikortasuna eta hedapena sustatzeko
Akitanian eta mugaz haraindiko harreman artistikoak sortzeko Euroeskualdean
(esleitutako diru laguntza: 40.000 euro bi urtez).
“PK (Praktika Komunitatea)”. Chambre des Métiers 64 (Gremioen Ganbera)
erakundeak eta Ikaslanek zuzendutako proiektua, Euroeskualdean Lanbideen
Ikaskuntzaren eta Prestakuntza Etengabearen garapena sustatzeko (esleitutako diru
laguntza: 40.000 euro).
“Zubiak”. Astean behingo euskarazko irratsaio bat sortzeko izenpetutako aliantza.
Euskadi Irratiak eta France Bleu Pays Basque irratiak koproduzitutako irratsaioa
(esleitutako diru laguntza: 40.000 euro).
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 43. orria
Bestalde, 2015ean sinatutako Partenariotza Estrategikoak berritu egin dira. Honako hauek,
zehazki:
“Euroeskualdeko Erasmus programa”. Akitaniako eta Euskadiko unibertsitateen
(AEN sarean bilduak) arteko aliantza, Akitaniako Unibertsitateen eta
Establezimenduen Komunitateak (COMUE) gauzatua. Ikasleen mugikortasuna
sustatzen du (esleitutako diru laguntza: 45.000 euro).
“Euroeskualdeko Nazioarteko Bikaintasun Campusa”. Euskampus Fundazioak eta
Bordeleko Unibertsitateak abian duten proiektua, bikaintasuneko diziplinetan
lankidetza garatu ahal izateko (esleitutako diru laguntza: 20.000 euro).
“Interc”. Bihartean erakundeak (Baiona-Euskadi eta Gipuzkoako mugaz haraindiko
merkataritza eta industria ganberak) eta Orkestra institutuak (Lehiakortasunerako
Euskal Institutua) garatutako proiektua, xedetzat duena Euroeskualdeko klusterrak
harremanetan jartzea (esleitutako diru laguntza: 20.000 euro).
Euroeskualdeko prestakuntza eta enplegu estrategia
2016ko maiatzean, “Akitania-Euskadi Euroeskualdeko enplegu arro baten garapena”
izeneko proiektua hautatua izan zen POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorrako Lurralde
Lankidetzarako Programa 2014-2020) programaren lehenengo deialdiaren baitan.
Proiektuaren helburua da mugaz haraindiko enpleguaren egoera aztertzea. Proiektuaren
aurrekontua 253.012 eurokoa da, eta gaur egun gauzatzen ari da, xede orokortzat duela
Akitaniaren eta Euskadiren arteko aldebiko harremanek enpleguaren arloan duten egungo
egoera gainditzea. Nafarroa ere parte hartzen ari da proiektuan.
2016an Euroeskualdeak izandako beste lan ildo garrantzitsuenetako bat Lanbide Heziketari
buruzko Euroeskualdeko I. Jardunaldiak – PK izan ziren. Azaroaren 24an, 25ean eta 26an
egin ziren, eta LLETk, CMA 64 erakundeak eta Ikaslan Gipuzkoak izenpetutako
Partenariotza Estrategikoaren bidez finantzatu ziren. Europako lanbide heziketako
zentroetatik, enpresetatik edo erakundeetatik iritsitako 400 pertsonak baino gehiagok parte
hartu zuten ekitaldian (Nafarroari irekia), eta bertan izan zen Shyamal Majumdar,
UNESCO-UNEVOCeko zuzendari nagusia.
Garraioak eta mugikortasuna
2016ko maiatzean, “Transfermuga 2” proiektua hautatua izan zen POCTEFA programaren
lehen deialdian. Haren helburua da, batetik, modu objektiboan garatu eta hobetzea mugaz
haraindiko garraio eskaintzak, intermodalitatea eta multimodalitatea, eta bestetik,
berrikuntza irekia sustatzea garraioaren arloan, bidaiarien informazioa hobetze aldera.
Proiektuaren aurrekontua 839.000 eurokoa da.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 44. orria
Bestalde, Euskadik eta Akitaniak elkarrekin lan egin dute garraioarekin eta
mugikortasunarekin zerikusia duten zenbait alderditan:
Trenbideko garraioa
Arku Atlantikoaren sustapena: 2016ko ekainaren 1ean Jundizen egindako bilera
batean, Ana Oregik eta Renaud Lagravek Atlantikoko Tren Autobidea (ATA)
sortzearen alde egin zuten berriro; Jundizeko (Vitoria-Gasteiz) base logistikotik
irtengo litzateke, Dourgeserantz (Frantziako iparraldea).
SNCFren eta Euskotrenen arteko intermodalitatea hobetzea. Seinaleak eta
bidaiarientzako informazioa hobetu dira Hendaiako geltokian.
SNCFren eta Renferen arteko intermodalitatea hobetzea. Akitania Berria
Eskualdearen lehentasunetako bat TER trenaren lineak Iruneraino luzatzea da.
2016an, ADIFen eta SNCFren arteko lankidetzari esker, bizkortu egin zen material
gurpildunaren homologaziorako prozesu teknikoa. Baiona-Hendaia linean egiten ari
diren lanek moteldu egiten dute hedapen prozesua.
Hendaiako geltokiko proiektu multimodalaren koordinazioa: 2016an,
Euroeskualdeak Hendaiako "PEM" azterketa (Aldageltoki Multimodala) koordinatu
zuen, eta ETS/Euskotren proiektua (topo geltokia handitzea) egin zuen.
Bidaiarientzako informazioa: bidaiarientzako informazioaren Transfermuga.eus atariaz gain
(2015eko apirilean jarri zutena martxan), aurrerapausoak egiten ari dira ibilbideak
kalkulatzeko gailua abian jartzeko, eta asmoa da hori erabat osatzea eta Gipuzkoan nahiz
Pirinio Atlantikoetan dauden garraio eskaintza guztietarako erabili ahal izatea (autobusa,
trena, etab.).
Azkenik, hiri eta hiri arteko garraioak lehentasunezkoak izan dira, beti bezala. Ildo horretan,
abian jarri da berariazko azterketa bat, autobidearen erabilerari buruzkoa eta autobus linea
bizkorrak garatu ahal izateko intermodalitateak duen garrantziari buruzkoa. 2016. urtearen
amaieran hasi zuten azterketa, eta 140.000 euroko kostua izan du; POCTEFA programak
finantzatu du, partzialki (Transfermuga 2 proiektuaren baitan).
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 45. orria
IV. 2 Pirinioetako Lan Elkartea
Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) 1983an sortu zen, eta kide hauek osatzen dute: Akitania
Berria, Okzitania, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Andorrako Mugaz Haraindiko
Lankidetza Erakundea. 2016ra arte, hiru ziren Frantziako eskualdeak, baina orain aipatu
berri ditugun bietan elkartu dira: Akitania Berria eta Okzitania.
Luzaroan, izaera juridikorik gabeko erakunde bat izan zen, baina 2005ean, Baionako
Tratatuaren babespean, Partzuergo bilakatu zen.
Pirinioetako Lan Elkartearena da Espainia-Frantzia-Andorrako Lurralde Lankidetzarako
2014-2020 aldiko Programa Operatiboaren (POCTEFA) Kudeaketako Agintaritza. Gogora
ekarri behar da POCTEFAk ia 190 milioi euroko zuzkidura jasotzen duela FEDER
Funtsetik, hurrengo deialdietan onartuko diren mugaz haraindiko proiektuen gastuen %65
arte finantzatzeko.
Lehenengo deialdia 2015ean atera zen, eta POCTEFA 2014-2020ko Programazio
Lantaldeak, maiatzaren 11ko bileran, Eskualde Garapenerako Europako Funtseko (EGEF)
71,2 milioi euro bideratu zituen Pirinioetako mugaz haraindiko lurraldera, 58 proiektu
programatuta. Zenbateko hori Programaren zenbateko osoaren %40 da.
2016an, POCTEFA programaren bigarren deialdiaren lehenengo fasea atera zen, eta 167
hautagaitza onartu ziren.
Lehenengo deialdian gertatu moduan, Programako EGEFren %40 dagokio deialdiari, hau
da, 71,2 milioi euro.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 46. orria
VII. ETORKIZUNEAN GAUZATU BEHARREKO JARDUNEN
PROPOSAMENAK A. Zeharkako esparruko proposamenak
2017ko martxoaren 25ean, Eusko Jaurlaritza, lehendakaria buru zela, Erromako
Tratatuaren 60. urteurrenaren ospakizunetara batu zen. Tratatu horren bitartez, aro
modernoan Europarako proiektu politiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuena martxan
jarri zen, une hartan herritarrei itunetik eratorritako erakundeekin ilusioa egiten lagunduz.
Harrezkero, egungo Europar Batasunak bake egoera batez gozatu du, bere historiako
oparotasun sozial eta ekonomikoko aldi luzeenaz.
Eusko Jaurlaritzak gizakien duintasuna defendatzean oinarritutako Europa haren sortze
balioak aldarrikatzen ditu, eta, beraz, EBko eragile politiko guztien konpromisoa, Europako
erakundeetatik hasi eta tokiko erakundeetaraino. Eusko Jaurlaritzak berretsi du Euskadik
konpromisoa duela Europako integrazio proiektuarekin.
Europa jasaten ari den krisi existentzialaren jakitun gara (krisi humanitarioa, Brexita,
desberdintasun ekonomiko eta sozialak, langabezia, terrorismoa...), baina mezu positiboa
helarazten da susperraldia eta integrazio handiagoa bultzatzeko, uniformetasuna inplikatu
beharrean, parte hartze eta subiranotasun partekatua dakarrena.
Estatu sozialean oinarrituta dagoen, pertsonak ardatz dituen, lehiakorra eta berritzailea den,
lurraldeei dagokienez kohesionatua dagoen, bere nortasunari eta balioari eusten dion eta
Herrialde gisa Europako proiektu komunaren etorkizunaren alde gure esku dagoen guztia
ematen jarraitzeko konpromisoa duen Europa baten alde egiten da.
Horixe jakinarazi zien lehendakariak Europako erakundeei 2017ko maiatzaren 5ean
Bruselara egin zuen bidaian. Bidaia hartan, maila gorenekoekin bilerak egiteko aukera izan
zuen, besteak beste hauekin: Europako Batzordeko buru Jean Claude Juncker jaunarekin,
Ekonomia eta Finantza, Zerga Sistema eta Aduana Gaietarako Batzordeko komisario Pierre
Moscovici jaunarekin eta Brexiterako Europako Parlamentuko bozeramaile Guy
Verhofstadt jaunarekin.
Euskadik parte hartu nahi du Eskualdeetako Lantaldeak eta Europako Batzordeak irekitako
Europaren etorkizunari buruzko gogoeta prozesuan, gure ahotsa entzun dadin Europan,
euskal ikuspegia jasoko duen proposamen propio baten bitartez. Horretarako, Eusko
Jaurlaritzak, foru aldundiek eta gizarte zibilak (Orkestra, Globernance eta Merkataritza
Ganberak) eta Eskualdeetako Lantaldeak eztabaidarako jardunaldiak antolatu dituzte
hainbat arlotako iritziak jasotzeko, hala nola unibertsitatearen eta enpresen arlokoak,
hainbat gairi dagokionez: berrikuntza, unibertsitatea eta enpresa, maila askotako
gobernantza eta gazteen enplegua, besteak beste.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 47. orria
Jardunaldi horiek honako hauek izango dituzte mintzagai:
"Europa Berritzailea, enpresa-unibertsitatea-gizartea arteko erlazio eredu berri baterantz".
"Maila askotako gobernantza, paradiplomazia eta estatuz azpiko erakundeen egitekoa EBn:
behetik gorako Europa baterako apustu berria".
"Talentuaren Europako ekosistema: gazteentzako aukera handiak".
Saio horietan ateratako ondorioei esker, Eusko Jaurlaritzak egingo duen proposamena
aberastuko da, gai gehiago hartuko baititu. Azken xedea da Europaren etorkizunari buruz
Euskadik duen ikuspegia islatzen duen dokumentu bat aurkeztea. Jaurlaritzak ekarpen hori
Eskualdeetako Lantaldeari, Europako Batzordeari eta haren buru Jean-Claude Junckeri
igorriko dio.
Bestalde, 2017ko apirilaren 25ean, Brexitaren Jarraipen Batzordea eratu zen. Batzorde
publiko-pribatu bat da eta bertan daude ordezkatuta Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak,
EUDEL, euskal unibertsitateak, merkataritza ganberak eta Pasaia eta Bilboko portu
agintaritzak.Batzorde hori Erresuma Batuak EB uztearen ondorioak eta horrek euskal
interesetarako izango duen eragina aztertzeko sortu da. Batzordea arduratuko da Brexitaren
negoziazioen jarraipena egiteaz, ondorioak aurreikuste, eragin negatiboak minimizatze eta
euskal interesetarako aurkez daitezkeen aukerak optimizatze aldera.
Bestalde, etorkizunera begira, Euroeskualdearen erronka nagusia da Nafarroako Foru
Komunitatea formalki atxikitzearekin 2017. urtearen hasieran ekindako ibilbide berria
finkatzea. Beste bazkide batek parte hartzeak funtsean areagotu du jardun beharreko
lurraldea, eta, gainera, Euroeskualde berria eratu ondoren, lurralde lankidetzarako espazio
horrek ia 9 milioi biztanle izango ditu 100.000 km² baino gehiagoko eremu batean, hau da,
Europar Batasunaren % 2an.
Bereziki, nafar bazkideak integratzea ekarriko du dagoeneko badauden urteroko proiektuen
bi deialdietan nahiz Partenariotza Estrategikoetan; gainera, 2014ko abendutik indarrean
dagoen Plan Estrategikoa eguneratu beharko da.
Pirinioetako Lan Komunitateari dagokionez, bertako kideek erabaki dute beharrezkoa dela
lanerako esparru estrategiko bat egitea, POCTEFAren kudeaketa esparrutik kanpo
Pirinioetako jarduera dinamizatzaile propioak garatzeko. Horregatik, 2017an, 2018-2022
aldirako Pirinioetako Plan Estrategiko bat idazten ari gara, datozen bost urteetarako
garapenerako lehentasunezko orientazioak eta ekintzak ezartzeko.
Bestalde, 2016ko uztailaren 13ko Pirinio Atlantikoko Prefetaren Aginduak ezartzen du
2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarriko dela «Communauté d’ Agglomération du
Pays Basque», Iparraldeko lurraldean dauden udalerrien 10 mankomunitate bateratzearen
bitartez. Komunitate horrek eskumen propioak izango ditu. 2017an, Iparraldeko
mankomunitate bakar horrekin lankidetza aukerak aztertu dira.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 48. orria
B. Arlo sektorialetako proposamenak
Zeintzuk dira Europar Batasunean 2017rako eta hurrengo urteetarako aurreikusitako
politika publikoetako jarduera ildoak? Zeintzuk dira arlo horietan Euskadik landuko dituen
proposamen sektorial zehatzak?
2017. urteak funtsezkoa izaten jarraituko du migrazio fluxuen kudeaketan, eta Batzordeak
lanean jarraituko du Europako Parlamentuarekin, Kontseiluarekin eta estatu kideekin
erantzun eraginkorra eta koordinatua emateko migrazio krisiari, solidariotasuna eta
erantzukizuna oinarri hartuta. Berrezartzearen esparruan 2015ean hitzartutako zenbatekoak
betetzen ari dira; ez da gauza bera gertatzen, ordea, Italiatik eta Greziatik Europako beste
estatu kide batzuetara eginiko berrezartzeekin. EBk EBko aurrekontuko 15.000 milioi euro
baino gehiago bideratu ditu migrazioaren kudeaketari aurre egiteko eta Batzordeak
errefuxiatuak babesten jarraituko du eta Europako harrera komunitateetan integratzea
faboratuko du.
Alabaina, ahalegin gehiago eta handiagoak behar dira eta ildo horretan, Euskadik korridore
humanitarioak bultzatzen jarraituko du, bisa humanitarioak emanez nazioarteko babesa
behar duten pertsona zaurgarriak legez eta modu seguruan ekarri ahal izateko Europara, eta
pertsona horiek laguntza sozial globala jaso ahal izateko harrera komunitatean.
Ekonomia eta finantza gaietan, hilero egingo diren ECOFIN eta Eurotaldeen Kontseiluen
jarraipena egiten jarraituko da, bai eta 2017ko Europar Seihilekoaren prozesuko etapena ere
(2016ko azaroan jarri zen martxan). Ziklo horren hasieran, Batzordeak azpimarratu zuen
estatuek ahalegin handiagoa egin behar zutela inbertsioa pizteko "triangelu birtuosoa" abian
jartzeko, egiturazko erreformekin jarraitzeko eta aurrekontu politika arduratsuak betetzeko.
Halaber, hazkunde inklusiboagoa lortzen saiatzeko eskatu zitzaien.
Aldi berean, Europaren etorkizunari buruzko Liburu Zuriak Ekonomia eta Diru
Batasunaren (EDB) etorkizuna ere hartzen du barnean, EDBren bigarren sakontze etapa
prestatzeko testuinguru politiko eta demokratiko berrian, besteak beste Egonkortasun eta
Hazkunde Ituna berrikustea eta EDBren Egonkortasun, Koordinazio eta Gobernantzarako
Tratatuaren 16. artikuluaren jarraipena. Berrikuspen hori eta Bankuen Batasuna egiteko
hurrengo pausoak gertutik jarraituko dugu.
Zerga Sistemaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoak parte har dezakeen ECOFINeko
lantaldeetan parte hartzen jarraituko dugu. 2017an, Euskadirako legegintza proposamen
interesgarri guztien jarraipena egiten segituko dugu, hala nola BEZa modernizatzeko
neurriak eta sozietateen gaineko zergaren zerga oinarri kontsolidatu komunaren sorrera.
2017. urtean, EBk kalitatezko lanpostu gehiago sor daitezen sustatzen jarraituko du eta
gaur-gaurkoz EBn erregistratzen diren langabezia maila altuen aurka borrokatuko da,
bereziki gazteen artean. Hala, EBk estatuei eta eskualdeei lagundu nahi die hainbat
baldintzak sortzen, lan merkatutik kanpo daudenek, nola gazteek hala helduek, lan
merkatuan bete-betean parte hartu ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak gara
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 49. orria
ditzaten. Horretarako, Europarako Gaitasunen Agendaren gauzatzeari eta Gazte Bermeari
jarraipena egingo zaie. Gazte Bermea erabat abian jartzen dela bermatze aldera, Batzordeak
Gazte Enpleguari buruzko Ekimenarekin 2020 arte jarraitzea proposatu du eta haren
baliabideak areagotzea.
Gizarte politikari dagokionez, 2017ko apirilaren 26an Batzordeak Eskubide Sozialen
Europako Zutabea aurkeztu zuen (Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen
baterako aldarrikapen proposamen bat eta gomendio bat). Horren bitartez, 2016an hasitako
kontsulta prozesua amaitu zen. Zuzen funtzionatzen duten eta bidezkoak diren lan
merkatuak eta ongizate sistemak lortzeari lehentasuna ematen jarraituko zaio eta erreferente
gisa jarriko da diru sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema, ia 30 urtez
indarrean dagoena. Zutabearekin batera, Batzordeak Zuzentarau proposamen bat ere
aurkeztu du lan eta familia bizitza uztartzeari buruz. Jarraipen sakona egingo zaio. 2016an
Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 aldirako programa operatiboa gauzatzen jarraituko
da Euskadin, eta 48.000 pertsonari baino gehiagori eragingo die.
Bestalde, 2017ko azaroan Gotemburgon Gizarte Gaietarako Goi Bilera garrantzitsua egin
zen. Bilkura horretan, parte hartzaileek berretsi egin zuten baterako erantzukizuna dutela
maila guztietan lan merkatuek aurre egin behar dieten erronkei aurre egiteko. Bileran,
Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Europako Batzordeak Eskubide Sozialen
Europako Zutabea aldarrikatu zuten baterako konpromiso horren hezurmamitze gisa, eta,
zehazki, Goi Bilerak gogorarazi zuen pertsonei lehentasuna eman behar zaiela baterako
ahaleginak eginez maila guztietan eta Batasuneko gizarte gaiak garatzen jarraitu behar dela,
baterako konpromisoan eta ezarritako eskumenetan oinarrituta.
2017an, kulturaren eta kultur eta sormen industrien indarra eta kanpoko kultur politikan
duten egitekoa aitortu zen EBko Kultura Ministroen Kontseiluak Europako Estrategia bat
hartuz ad hoc. Estrategia horretan aitortzen da eskualdeen egitekoa eta EBtik kanpoko 10
herrialde ardatz dituzten proiektu pilotuak abian jarriko dira. EUNIC (European Union
National Institutes for Culture) erakundeak gauzatuko du estrategia, eta horren bitartez,
Etxepare Institutuak ere parte hartuko du. Estrategian eskualdeen egitekoa sartu zen
Euskadik 2016an Kontseiluan parte hartzearen koordinazio seihilekoan defendatu zuen
proposamenaren ondoren.
Estrategian parte hartzeak aukera ematen du Euskadi kanpoan kokatzeko eta nazioarteko
eta Europako beste eragile batzuekin elkarlanean jarduteko kanpoan. Gainera, Europako
beste kultur mapa batzuetan eta kultur eta hizkuntza aniztasunean eragina izango du.
Kanpoko kultur lankidetzarako Europako Estrategia pasarela bat da Etxeparek EUNIC
erakundean duen pisua finkatzeko, bai eta Kultur Diplomaziarako Euskal Estrategiaren
oinarriak indartzeko ere. Era berean, Euskadik RICC sarean duen burukidetzak lagundu
egingo digu prozesuaren buru izaten, UNESCOren inplikazioarekin.
Europako Interreg Programaren bitartez Creadis3/Europako Sormen Barrutiak
proiektuaren finantzaketa eskuratu izanak aukera ematen du Euskadin kultur eta sormen
industrien egitekoa indartzeko eta mailaz igotzeko. Proiektu horren burua Eusko
Jaurlaritzako Kultura Saila da, eta finantzaketa 5 urterako lortu zen. 2017an hasiko da
gauzatzen. Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin lerrokatzeari esker, lurraldeko
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 50. orria
eragile desberdinak egituratuko dira, kulturan elkarrekin lan egingo da, garapen ekonomiko
eta berrikuntza eraginkorragoa izango da eta epe laburrean emaitzak eskuratuko dira.
Europako beste bost bazkiderekin sarean lan egiteak ekimena aberasten du, eskualdeko eta
lurraldeko lankidetzari esker eta lurralde bakoitzaren espezializazioari esker.
Donostia Europako Kultur Hiruburu izendatu izanaren ondarearen harira, Donostia
Zinemaldia, Europan euskal sorkuntza eta kulturaren kokapena eta Etxepare babesten
jarraituko da eta horiekin lankidetzan jardungo gara, besteak beste, Euskadiko kultura eta
sormena kanpoan sustatzeko eta kokatzeko ekintzetan. 2017. urtea, halaber, Europako
Kultur Ondarearen 2018ko Europako Urtearen parte izango diren funtsezko ekintzen
abiapuntua izango da.
Hezkuntza politikaren arloan, azpimarratu behar da Europako Batzordeak goi mailako
hezkuntza modernizatzeko eta unibertsitate-enpresa arteko aliantzarako Europako
estrategia berria onartuko duela. Estrategia berriak eskualdeen egitekoa hartzen du barnean.
Europar Batasunean Eusko Jaurlaritzak duen zeregina garrantzitsua da aurrera egiteko eta
Euskadin unibertsitate-enpresa arteko aliantzaren pisua areagotzeko, bai eta horiek ekimen
ekintzaileekin duten lotura ere, lan merkatuko premietara eta gizartearen erronketara
egokitzeko eta berrikuntza eta jasangarritasuna bultzatzeko.
Era berean, espero da finantzaketa ildoak abian jarriko direla espezializazio arlo zehatzetan,
New Skills Agenda ekimenarekin bat etorrita, eta Euskadiko lehentasunezko espezializazio
arloetan. Ikaskuntzarako Europako Aliantzak, Solidariotasunaren aldeko Europako Taldeak
eta lanbide heziketak lehentasuna izaten jarraituko dute eta aukera berriak ekarriko dizkie
euskal gazteei. Gainera, nazioartekotzeko aukera ere emango die.
Nazioarteko lankidetzari eta agendari dagokionez, 2017an Europako txosten bat
aurkeztuko da, Euskadik koordinatuta, lankidetza deszentralizatuko eredu berritzaileei
buruz, Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuta kontuak ematearen eta politiken
koherentziaren arloan. Lankidetza Deszentralizaturako Assises edo kongresuak ere egingo
dira, eta Euskadik bi urtean behin parte hartuko du CPMRko Lankidetza Taldearen
eskualde koordinatzaile gisa.
Turismoaren arloan, turismoaren jasangarritasuna azpimarratzen jarraituko dugu, bai eta
itsas turismoa ere.
EBko merkataritza politikaren eta merkataritza askeko akordioen arloan, TTIPen
Ameriketako Estatu Batuekin eginiko negoziazioak arretaz jarraituko dira (berrekinez gero),
bai eta Japonia, Mercosur, Mexiko eta beste batzuekin eginikoak ere.
Arreta jarriko da, baita ere, Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforman 2020 ondorengo
aldirako. Nekazaritza Politika bateratua 1962an jarri zen abian, eta Europako politika
zaharrenetako bat da. Landa eremuek eta tarteko eremuek osatzen dituzte Europar
Batasunaren lurraldearen % 91, biztanleen % 60, balio erantsi gordinaren % 43 eta
lanpostuen % 56. Ezin da zalantzan jarri sektore horrek duen garrantzia Europar Batasunak
garapen ekonomikorako dituen helburuak lortzeko kohesio eta solidariotasuneko,
lanpostuak sortzeko, elikagaien segurtasuneko, klima aldaketaren aurka egiteko, baliabide
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 51. orria
naturalak modu jasangarrian erabiltzeko eta energia berriztagarrietara igarotzeko oinarriei
jarraituz.
Gaur-gaurkoz nekazaritza da oraindik landa ekonomiaren bultzatzaileetako bat: nekazaritza
ustiapenek 28 milioi pertsonari ematen diete lana landa eremuetan. Nekazaritza ustiapenen
kopurua % 20 murriztu da azken urteetan: 2007an 13,6 milioi izatetik 2013an 10,8 izatera
igaro dira.
Euskadik egungo bi oinarriri eustea proposatzen du: lehenengo zutabea (errentei zuzeneko
laguntzak ematea), Bruselak % 100 finantzatuta, eta bigarren zutabea, kofinantzatuta. Era
berean, hirugarren zutabe espezifiko bat sortzearen alde egingo da (lehenengo zutabetik
bereizita), merkatu krisien aurrean babes mekanismoak ezartzeko: ordainketa
kontraziklikoak, errenta aseguruak eta zehazteko dauden beste batzuk; baita honako hauen
alde ere: estatu kideen arteko funtsen banaketa aurrez ezarri gabea eta status quo-en mende
ez dagoena, eredu eraginkorrentzat jotzen denaren menpe baizik, eta eskualdeek
Nekazaritza Politika Bateratua kudeatzeko arau komunetan diru laguntza eta malgutasun
gehiago izatea, eskualdeen berariazkotasunak aintzat hartzeko.
Hori guztia etengabeko erreformen menpe ez dagoen Nekazaritza Politika Bateratuko
eskema iraunkor bat lortzeko asmoz egingo da, ustiapenetan belaunaldi aldaketa egiten eta
nekazari gazteak oinarri egonkor batean sartzen laguntzeko.
EBko Azpiegituretako politika berria garraioko Europaz haraindiko sare bat (TEN-T)
osatzean datza 28 estatu kideetan zehar, hazkundea eta eraginkortasuna sustatzeko. Garraio
azpiegituren finantzaketa hirukoiztu egin zen 2014-2020 aldirako eta 26.000 milioi eurokoa
izatera igaro zen. Bide handi horietako bat Atlantikoko korridorea da, Lisboa eta
Mannheim/Estrasburgo lotzen dituena, Iberiar Penintsula eta Frantzia zeharkatuz,
Euskadin barrena.
Etorkizuneko urte askotako finantza esparruari eta etorkizuneko kohesio politikari buruzko
negoziazioetan jarraipen sakona egingo da. Batzordeak datorren urtean argitaratuko ditu
negoziazio horietako proposamenak. Horretarako, Europaren etorkizunaren esparruan
laster argitaratuko diren Batzordearen gogoeta dokumentuak adi-adi jarraitu beharko dira,
bai eta Brexitarekin lotuta Erresuma Batuarekin egingo diren negoziazioak ere. Eusko
Jaurlaritzak horri buruzko jarrera bat hartuko du.
Eusko Jaurlaritzak, bestalde, kohesio politikari eta EIE funtsei buruzko jarrera dokumentu
bat landu du datorren programazio aldiari begira, EAEri esleitutako EIE funtsen
kudeaketaz arduratuko diren sailekin koordinatuta. Orain, jarrera horri balioa emateko unea
da Europako stakeholder eta erakundeen aurrean.
Industria politikari dagokionez, 2017an Batzordeak industria politikako etorkizuneko
Europako estrategia zehazteko lan egin beharko du; estrategia hori 2018ko udaberrian
aurkeztu beharko dio Europako Kontseiluari. Agiri horrek epe ertain eta luzerako
helburuak jasoko ditu industriarako. Horrekin batera, ekintza plan bat aurkeztuko da eta
bertan jasoko dira 2018rako Europako Batzordearen lan programan jasoko diren neurri
zehatzak. Espero da Europako industria estrategia berriak industriak azpimarratzea
Europako hazkundearen, enpleguaren eta berrikuntzaren bultzatzaile gisa duen funtsezko
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 52. orria
egitekoa eta EBren oparotasunari egiten dion ekarpena. Ikuspegiari dagokionez, industria
politika holistikoa izango da, eta oinarri izango ditu balio kate integratuak eta klusterren
arteko lotura estuak, eta arreta berezia jarriko zaie ETE, start-ups, scale-ups eta
kapitalizazio ertaineko enpresei.
Laburbilduz, Euskadik Abangoardiako Ekimenaren eskualde fundatzaileen nukleoan parte
hartzen jarraituko du, irabazi asmorik gabeko erakunde gisa ofizialki eratzeari begira, bai eta
manufaktura aurreratuaren, nanoteknologiaren eta bioekonomiaren arloko proiektu
pilotuetan ere.
Ingurumenaren arloan, 2017ko martxoan, Europako Batzordeak iragarri zuen stakeholders
plataforma bat jarriko zuela abian ekonomia zirkularrerako; horren helburua da topagunea
izatea arlo horretako ezagutza trukatzeko eta sortzeko. Gai horrekin lotuta Euskadin
dagoen interesa eta jarduna ikusirik, plataforma horretan emango diren urratsak arretaz
jarraituko dira, euskal eragileek parte hartuko dutela bermatzeko. (Irailean Basque
Ecodesign Meeting - BEM2017 egingo da Bilbon, eta Europako ordezkariek parte hartuko
dute).
2017. urtean, klima aldaketaren arloko Europako Agendaren ardatza klimaren eta
energiaren Europako paketea abian jartzea izango da 2030 arte. Aldi berean, Euskadi klima
aldaketaren aurkako borrokan erreferentziazko eskualde gisa kokatzera bideratutako
jarduera guztiak bultzatuko ditugu.
2018ko lehenengo seihilekoan Euskadiri egokituko zaio autonomia erkidegoak ordezkatzea
Europar Batasuneko Ingurumen Kontseiluan. Euskadik 2007 eta 2009 artean izan zuen
ordezkaritza autonomikoa erakunde horretan. Erakunde horretako lantaldeen bileretan
parte hartzeko aukera izango dugu, bai eta, baterako jarrera bat egonez gero, hurrengo
urteko lehenengo seihilekoan erakunde horrek egingo dituen osoko bilkuretako saioetan
parte hartzeko ere.
Ikerketaren eta berrikuntzaren arloan, HORIZON 2020 (2014 - 2020) oinarrizko programa
lantzen jarraitzen da. Urrian, programa horretako azken zatirako (2018 – 2020) lan
programak prest egongo direla aurreikusten da. H2020 aukera handia da Euskadirako; izan
ere, nazioarteko lankidetza sustatzeko aukera ematen du ikerketaren eta garapen
teknologikoaren arloan, aurre egin behar diegun gizarte erronka handiak ebazteko kokapen
lehiakor bat lortzeari begira.
Gainera, etorkizunezko 9. Oinarrizko Programaren (2021-2027) eta Berrikuntzaren
Europako Kontseiluaren diseinua hurbiletik jarraituko da.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 53. orria
Euskadik etorkizuneko Balio Erantsiaren Fabrikazioaren arloko Ezagutzaren eta
Berrikuntzaren Komunitatearen buru izateko hautagaitza bultzatzen eta koordinatzen du.
Horretarako deialdia 2018an egingo dela aurreikusten da. Funtsezko proiektu estrategikoa
da Euskadi arlo horretako Europako ezagutza eta ekintzailetzaren aliantza baten buruan
kokatzeko.
2017rako Europako Energia Politikari dagokionez, Energiaren Europar Batasun bat
lortzeak izango du lehentasuna. Gainera, arreta berezia jarriko da Batzordeak aurkeztutako
Energia Pakete garbian. Pakete hori 2017an eztabaidatuko da Europako Parlamentuan eta
Europar Batasuneko Kontseiluan.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 54. orria
1. ERANSKINA
EUSKADIK ESKUALDEETAKO LANTALDEAN DUEN PARTE HARTZE
GARRANTZITSUENARI BURUZKO LABURPEN TAULAK
Ekitaldia Ordezkaria Jarduna Data
116. osoko bilkura Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-ALDE alderdi politikoaren bilera -
Espainiako ordezkaritzaren bilera
-Osoko bilkura
2016.02.10
2016.02.11
117. osoko bilkura
Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-ALDE alderdi politikoaren bilera -
Espainiako ordezkaritzaren bilera
-Osoko bilkura
2016.04.07
2016.04.08
118. osoko bilkura Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-ALDE alderdi politikoaren bilera -
Espainiako ordezkaritzaren bilera
-Osoko bilkura
2016.06.15
2016.06.16
119. osoko bilkura Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-ALDE alderdi politikoaren bilera -
Espainiako ordezkaritzaren bilera
-Osoko bilkura
2016.10.10
2016.10.11
2016.10.12
120. osoko bilkura Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-ALDE alderdi politikoaren bilera -
Espainiako ordezkaritzaren bilera
-Osoko bilkura
2016.12.07
2016.12.08
Topaketa
instituzionalak Ordezkaria Jarduna Data
Eskualdeetako
Europako
Batzordeko buru
Markku Markkulak
Euskadira eginiko
bisita instituzionala
-Lehendakaria
- Tapia sailburua
- Oregi sailburua
- Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-Bizkaiko Foru
Aldundia
- Agenda instituzionala Euskadin
- Hizlaria "Hiri eta Herri
Jasangarrien Europako VIII.
Konferentzian" (Bilbo)
-Berrikuntza, jasangarritasuna eta
hiri eraldaketaren arloko proiektuen
bisita
2016.04.27
2016.04.28
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 55. orria
-Bilboko Udala
Eskualdeetako
Europako
Batzordeko kideen
ordezkaritza batek
Euskadira eginiko
azterketa bisita
-Lehendakaria
- Oregi sailburua
-Josu Madariaga
sailburuordea
- Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
- Europako
Gaietarako
zuzendaria
- Topaketa lehendakariarekin eta
Oregi sailburuarekin
- Euskal politikak ingurumen
jasangarritasunaren arloan. Natura
2000 sarera bisita Urdaibain
-"Hiri eta Herri Jasangarrien
Europako VIII. Konferentzian"
parte hartzea (Bilbon)
2016.04.26
2016.04.27
Eskualdeetako
Europako
Batzordeko buru
Markku
Markkularekin bilera
- Oregi sailburua
-Josu Madariaga
sailburuordea
- EBrako
Euskadiren
ordezkaria
-Nazioarteko ingurumen ekintzan
Euskadik duen presentziaren
erakusketa
-Europako eskualde eta hiriek
2016ko apirilaren 27an
izenpetutako "Euskal
Adierazpenaren" garapena
-Habitat 3 programa
2016.06.29
Europako Eskualde
eta Hirien VII. Goi
Bileran parte hartzea
(Bratislavan)
Kanpo
Harremanetarako
idazkari nagusia
-"Inbertitzea eta Konektatzea"
izenburupean, eskualde eta tokiko
agintarien 1.000 ordezkari inguruk
inbertsioa berreskuratzeko moduari
buruz eztabaidatu zuten beste
eskualde eta eragile batzuekin
lankidetzan.
2016.07.08
2016.07.09
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 56. orria
Jardunbide egokiak Ordezkaria Jarduna Data
Hiri ingurunean
Eskualdeko eta
Tokiko Berrikuntza
Ekosistemei buruzko
jardunbide egokien
gida
-Marcos Muro
VISESAko
zuzendari nagusia
-Euskadin jardunbide egokiaren
kasu baten aurkezpena RIS 3
estrategia ezartzeari buruz, Hiri
Habitat gisa identifikatutako aukera
nitxo baten bitartez.
2016.03.31
"COP22: Klimarekin
konprometitutako
eskualdeak eta
hiriak" konferentzia
- Oregi sailburua
Parisen eginiko klima aldaketari
buruzko munduko goi bileran
(2015eko abendua) hartutako
erabakia Euskadin garatzeari
buruzko hitzaldia
2016.06.29
Open Days:
Konferentzia:
"Hirien arteko
ikuspegiak hiri
adimentsuen
anbizioen
finantzaketa eta
banaketari buruz"
EBrako
Euskadiren
ordezkaria
Hiri adimentsuen garapena
bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren
estrategien aurkezpena. Bi
proiekturen erakusketa:
SmartEnCity eta REPLICATE.
2016.10.11
Open Days:
Konferentzia:
"Kultura eta sormen
industriak
eskualdeetako
espezializazio
adimentsuko
estrategietan (RIS3);
Nola ari dira
maneiatzen
eskualdeak?
EBrako
Euskadiren
ordezkaria
Euskadi espezializazio adimentsuko
(RIS3) eta abangoardiako lurralde
gisa aurkeztea, Euskadiko 3D
ikuspegia nabarmenduz industria,
kultura, eta ikerketa, berrikuntza eta
teknologia batzerakoan.
2016.10.13
“Science meets
Regions”
konferentzia pilotua
- Oregi sailburua
Euskadi espezializazio adimentsuko
lurralde gisa aurkeztea garraio eta
mugikortasun jasangarriaren arloan,
euskal hiriburuen arteko
2016.11.07
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 57. orria
konektibitatea azpimarratuz euskal
trenbide sare berriaren bitartez
Europako korridore atlantikoaren
barruan, eta hiri garraioaren
elektrifikazioa nabarmenduz.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 58. orria
2. ERANSKINA
EUSKO JAURLARITZAK ESKUALDEETAKO LANTALDEAN
AURKEZTUTAKO ZUZENKETAK
Irizpenaren izena Eginiko
zuzenketak Aurkeztutako zuzenketak
Onartutako zuzenketak
4287/15 Lurralde garapenaren adierazleak: BPGaz harago.
1 0 0
2799/15 Landa ekonomiaren berrikuntza eta modernizazioa
6 6 4
6328/15 Errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea
15 15 8
5368/15 Emisioen murrizketa errentagarriak eta inbertsioak teknologia hipokarbonikoetan
1 1 1
5660/15 EBko ingurumen legedia 3 3 2
6329/15 Erradikalizazioaren eta indarkeriazko estremismoaren aurkako borroka: tokiko eta eskualdeko prebentzio mekanismoak
16 13 13
0585/16 Hondakinei buruzko zuzentarauak aldatzen dituzten legegintza proposamenak
5 5 2
0040/16 EBren erantzuna demografiaren erronkari
2 2 2
2321/16 2017rako urteko Aurrekontuaren Zirriborroa
1 1 1
0007/16 Europarako abiazio estrategia 3 0 0
0008/16 EIE funtsen sinplifikazioa 6 6 3
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 59. orria
1813/16 Bizikletetarako EBren bide orria 21 9 8
1460/16 Estatuaren laguntzak eta guztien interes ekonomikoko zerbitzuak
2 2 2
2419/16 BEZaren gaineko Ekintza Plana 5 5 5
1415/16 Ekonomia zirkularrerako EBren Ekintza Plana
8 8 7
2868/16 Eskubide Sozialen Europako Zutabea
3 3 3
2884/16 Europako industriaren digitalizazioa
2 2 2
3699/16 Legezko migrazioa 3 3 3
4438/16 Hirugarren herrialdeetako nazionalak integratzeko Ekintza Plana
3 3 2
0983/16 Refit programa: eskualdeko eta etokiko ikuspegia
1 1 1
4094/16 Europarako gaitasunen agenda berria
7 7 7
GUZTIRA
114 95 76
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 60. orria
3. ERANSKINA
BESTE KIDE BATZUEK EGINDAKO ETA EUSKADIREKIN BATERA
ESKUALDEETAKO LANTALDEAN AURKEZTUTAKO ZUZENKETAK
Zuzenketaren sustatzailea Aztertutako
zuzenketen kop. Babestutako
zuzenketen kop.
Andaluzia Gaiak: Estatuaren laguntzak (3); auzotasun politika (3); arrantza baliabideak (4); hirugarren herrialdetako nazionalen integrazioa (5); turismoaren bultzatzailea (6); ekonomia kolaboratiboa (1); nekazaritza prezioak (8).
30 26
Aragoi Gaiak: Elikagaiak alferrik galtzea (2); EBren demografiaren erronka (6); ekonomia zirkularra (1).
9 7
Asturias Gaiak: Gazteen Europako lankidetza (8); arrantza sektoreko datuak (1); lurralde garapenaren adierazleak (3); eskubide sozialen Europako zutabea (4); industriaren digitalizazioa (1); arrantza baliabideak (1); FEIE (1); hirugarren herrialdetako nazionalen integrazioa (1); turismoaren bultzatzailea (1); Refit programa (1).
22 18
Balearrak Gaiak: Landa ekonomiaren berrikuntza eta modernizazioa (2); gazteen Europako lankidetza (4); Europako Ekonomia eta Diru Batasuna gauzatzea (1); merkatu bakarra hobetzea (3); energia kontsumitzaileentzako akordio berria (7); 2017rako urteko aurrekontua (1); industriaren digitalizazioa (1); BEZaren ekintza plana (1); hodeiko konputazioa (1); EIE funtsak (2); abiazio estrategia (5); 2016ko Europar seihilekoa eta hazkundea (2); Refit programa (1); turismoaren bultzatzailea (2).
33 18
Kanariak Gaiak: Gazteen Europako lankidetza (2); auzotasun politika (1); eskubide sozialen Europako zutabea (1); ekonomia zirkularra (2); abiazio estrategia (6); hirugarren herrialdetako nazionalen integrazioa (1); turismoaren bultzatzailea (3); gaitasunen agenda (3).
19 15
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 61. orria
Gaztela-Mantxa Gaiak: Lurralde garapenaren adierazleak (1); landa ekonomiaren berrikuntza eta modernizazioa (1); 2016rako Hazkunde Batzordearen azterketa (4); gazteen Europako lankidetza (2); errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea (11); EBren Hiri Agenda (2); merkataritza eta inbertsio politika (1); egiturazko erreformen programa (2017-2020) (1); elikagaiak alferrik galtzea (2); hondakinei buruzko zuzentarauak (2); EBren demografiaren erronka (5); berokuntza eta hoztea (1); ekonomia zirkularra (3); urte askotako finantza esparruaren berrikusketa (1); turismoaren bultzatzailea (4); FEIE (2).
43 28
Gaztela eta Leon Gaiak: Errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea (4); Europako Ekonomia eta Diru Batasuna gauzatzea (1); energia kontsumitzaileentzako akordio berria (2); erradikalizazio eta indarkeriazko estremismoaren aurkako borroka (1); Batzordearen 2017ko lan programa (1); 2017rako urteko aurrekontua (1); elikagaiak alferrik galtzea (3); EIE funtsak (1); estatuaren laguntzak (1); industriaren digitalizazioa (1); eskubide sozialak (2); ekonomia zirkularra (1); berokuntza eta hoztea (8); turismoaren bultzatzailea (1); Refit programa (1).
29 10
Katalunia Gaiak: Hirugarren herrialdetako nazionalen integrazioa (7); langileen lekualdaketak (4); ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen zuzentaraua (8).
19 11
Extremadura Gaiak: Europako Ekonomia eta Diru Batasuna gauzatzea (4); hondakinei buruzko zuzentarauak (4); administrazio elektronikoa (1); ekonomia zirkularra (14); EIE funtsak (1); hodeiko konputazioa (1); langileen lekualdaketak (1); turismoaren bultzatzailea (4).
30 11
Galizia Gaiak: EBren demografiaren erronka (1); EIE funtsak (4); nekazaritza prezioak (3).
8 7
Errioxa Gaiak: Landa ekonomiaren berrikuntza eta modernizazioa (2); gazteen Europako lankidetza (1); errefuxiatuak jatorrizko
36 13
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 62. orria
eskualdeetan babestea (3); merkatu bakarra (1); EBren zabaltze estrategia (7); EBren demografiaren erronka (12); Batzordearen 2017rako lan programa (1); auzotasun politika (3); EIE funtsak (1); Refit programa (5).
Madril Gaiak: Luzaroko langabeen integrazioa (2); errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea (2); FEIE (4); turismoaren bultzatzailea (2).
10 5
Murtzia Gaiak: Egile eskubideak EBn (2); eskubide sozialen Europako zutabea (3); arrantza baliabideak (1); ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen zuzentaraua (1).
7 3
Nafarroa Gaiak: Errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea (2); elikagaiak alferrik galtzea (3); hirugarren herrialdeetako nazionalak (1); ekonomia kolaboratiboa (3).
9 3
Valentzia Gaiak: Lurralde garapenaren adierazleak (1); errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea (3); erradikalizazioa eta indarkeriazko estremismoa (18).
22 1
ALDE talde politikoa Gaiak: Luzaroko langabeen integrazioa (3); gazteen Europako lankidetza (2); errefuxiatuak jatorrizko eskualdeetan babestea (4); komertzio eta inbertsio politika (3); merkatu bakarra (3); egiturazko erreformak babestea (2017-2020) (4); egile eskubideak EBn (7); EBren zabaltze estrategia (2); hondakinei buruzko zuzentarauak (4); 2017rako urteko aurrekontua (1); Batzordearen 2017ko lan programa (7); siderurgia (1); EIE funtsak (4); 2016ko Europar seihilekoa eta hazkundea (1); ekonomia zirkularra (2); ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen zuzentaraua (1); ekonomia kolaboratiboa (13).
62 28
Lubelskie eskualdea Gaiak: Refit programa (3).
3 1
GUZTIRA 391 205
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 63. orria
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 64. orria
4. ERANSKINA HEZKUNTZA, KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL GAIETARAKO KONTSEILUAREN HEZKUNTZA ETA KULTURA ARLOKO LANTALDEEN ETA OSOKO BILKURAREN BILERAK
2016ko bigarren seihilekoan, EBren Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol Gaietarako
Kontseiluaren prestakuntzara atxikitako hiru lantaldeen bilera hauek egin dira. uztailak 4
(Kultur Gaietarako Batzordea + Ikus-entzunezkoen Taldea)
Kultur Gaietarako Batzordea (KGB) eta Ikus-entzunezkoen
Taldea
Hezkuntza Lantaldea
uztailak 4 (KGB + Ikus-entzunezkoen Taldea)
uztailak 15 (Ikus-entzunezkoen Taldea)
irailak 2 (KGB + Ikus-entzunezkoen Taldea)
irailak 12
irailak 26
urriak 7
urriak 13
urriak 28
abenduak 2
abenduak 14
uztailak 5
uztailak 14-15 (Bratislavan)
irailak 6
irailak 16
irailak 23
irailak 30
urriak 10
urriak 19
urriak 31
azaroak 3
abenduak 2
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 65. orria
EUSKADIK PARTE HARTU DUEN EUROPAR BATASUNEKO EKONOMIA ETA FINANTZA GAIETARAKO BATZORDERA (ECOFIN) ATXIKITAKO LANTALDEEN BILERAK 1. Zerga Gaietako D4 Taldearen bilerak; zuzeneko zerga sisteman eta zeharkako zerga sisteman banatzen da:
Zuzeneko zerga sistema: zerga oinarriaren erosioa eta irabazien lekualdatzea; estatu kide desberdinetako sozietate elkartuen artean eginiko kanon eta interesen ordainketak; sozietateen gaineko zergaren zerga oinarri kontsolidatu komuna; zerga sistemaren arloan informazioa automatikoki eta derrigorrean trukatzea; eta aurrezkiaren errendimenduen zergak interesak ordainduz. Bilerak urtarrilaren 26an, otsailaren 9an, otsailaren 16an, otsailaren 17an, martxoaren 4an, martxoaren 18an, apirilaren 6an, apirilaren 15ean, apirilaren 25ean, maiatzaren 4an, uztailaren 19an, irailaren 6an, irailaren 22an, azaroaren 3an, azaroaren 10ean, azaroaren 15ean eta azaroaren 23an. Guztira, 17 bilera.
Zeharkako zerga sistema: BEZaren aitorpen normalizatua; BEZa bonuen tratamenduari dagokionez; finantza transakzioen zerga. Bilerak apirilaren 11n, apirilaren 19an, apirilaren 29an, ekainaren 1ean, irailaren 13an, irailaren 27an eta urriaren 12an. Guztira, 7 bilera.
2. Jokabide Kodearen D5 Taldea, enpresen zerga sistemari eta dagokion azpitaldeari buruzkoa:
Enpresen zerga sistemari buruzko Jokabide Kodea: Bilerak otsailaren 2an, apirilaren 12an, ekainaren 2an, uztailaren 20an, irailaren 21ean, urriaren 19an eta azaroaren 24an. Guztira, 7 bilera.
Jokabide Kodearen azpitaldea. Bilerak uztailaren 15ean, irailaren 14an, irailaren 30ean, urriaren 6an, urriaren 13an, urriaren 14an, azaroaren 17an eta abenduaren 16an. Guztira, 8 bilera.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 66. orria
5. ERANSKINA
POLITIKA PUBLIKOETAKO HAINBAT ARLOTAKO EKIMEN ETA BILEREI
BURUZKO JARDUERA BATZUK
- Urtarrilaren 29an ERIAFF sareak baso berrikuntzari buruz antolatutako konferentziara
joan ginen.
- Otsailaren 25ean Abangoardiako Ekimenak proiektu pilotuetan parte hartu nahi duten
enpresa, unibertsitate eta plataforma teknologikoetarako Matchmaking ekitaldian parte
hartu genuen.
- Martxoaren 1ean Vasco da Gama proiektuaren (itsas garraio ekologiko eta
seguruagorako prestakuntza) amaierako konferentziara joan ginen, CPMR buru zela.
- Martxoaren 2an Europako Parlamentuaren landareen ugalketarako teknika berriei
buruzko ekitaldi batera joan ginen, GEOekin lotuta.
- Martxoaren 21ean Europako Batzordearen Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusiorako
Zuzendaritza Nagusiak antolatutako hazkunde inklusiboari buruzko 2016ko urteko
konbentzioan izan ginen.
- Apirilaren 6an RISE fundazioaren Europako nekazaritzan nutrienteak berreskuratzeari
eta berrerabiltzeari buruzko txostenaren aurkezpenean izan ginen.
- Apirilaren 12an Europako Batzordeak antolatutako “Industrial Technologies for
Regional Growth” mintegian izan ginen.
- Apirilaren 20an Ipar Renania-Westfaliak landareen patenteei buruz antolatutako
konferentzia batean izan ginen.
- Apirilaren 28an Batzordearen Migrazio eta Barne Gaietarako Zuzendaritza
Nagusiarekin bilera bat egin genuen errefuxiatuak birkokatzeari eta berrezartzeari
buruz.
- Apirilaren 28an, Europako Batzordeko Joint Research Center zentroak gonbidatuta,
Abangoardiako Ekimena aurkeztu genion Poloniako eskualdeetako ordezkariei
Varsovian.
- Maiatzaren 26an eta 27an, EUROFOUND (European Foundation for the
Improvement of Living and Working Conditions) fundazioak gonbidatuta,
Gotemburgon antolatutako mintegian parte hartu genuen, Euskadik industria
berregituratzean izandako esperientzia ezagutarazteko.
- Ekainaren 8an eta 9an, WIRE (Week of Innovative Regions of Europe) konferentzian
parte hartu genuen Eindhovenen.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 67. orria
- Uztailaren 11n, CEPS (Centre for European Policy Studies) think tank buru den azterketaren
aurkezpenean izan ginen. Azterketa Ekonomia eta Diru Batasuna langabezia
prestazioen Europako sistema komun baten bitartez egonkortzeari buruzkoa zen
(European unemployment benefits scheme – EUBS). Ekitaldia CEPSek, EBren Kontseiluko
presidentetza eslovakiarrak eta Europako Batzordeak antolatu zuten.
- Irailaren 1ean, Europako Parlamentuan, Europako enplegu prekarioari buruzko
azterketa baten aurkezpenean izan ginen. Azterlan horren helburua izan zen laneko
erlazio moten eta prekaritatearekin lotutako arriskuaren azken joeren ikuspegi orokor
eta sistematikoa eskaintzea.
- Irailaren 19an, Gdanskeko Itsas Institutuak gonbidatuta, Abangoardiako Ekimeneko
pilotuan orain arte egindako lana aurkeztu zen, "Aurkako inguruneetako energia
aplikazioetarako fabrikazio aurreratua".
- Urriaren 11n, “Policymaking in the 21st century” mintegian parte hartu genuen, Open
Days jardunaldien esparruan.
- Azaroaren 16an, Public Policy Exchange think tank britainiarrak antolatutako mintegi
batean izan ginen, Europako Batzordeak Asilorako Europako Sistema Komunari buruz
proposatzen duen erreformaren inguruan.
- Urriaren 27an eta 28an, Europako Batzordeak antolatutako mintegi batean izan ginen,
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin lankidetzan, espainiar estatuan
enplegu zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen arteko koordinazioari buruzko esperientziak
trukatzeko eta bi zerbitzuen arteko lotura hobetzeko asmoz.
- Azaroaren 29an eta 30ean, Europako Batzordeak antolatutako Haurren Eskubideen
Europako Foroaren hamargarren edizioan izan ginen.
- Abenduaren 6an, Eskualdeetako Lantaldeak antolatutako konferentzia batean izan
ginen, EBn hirugarren herrialdeetako immigranteen integrazioan tokiko eta
eskualdeetako agintariek duten egitekoari buruz.
- Abenduaren 6an eta 7an, Europako Batzordeak nekazaritzako aukerei buruz
antolatutako urteko konferentzian izan ginen.
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 68. orria
6. ERANSKINA
2016AN EUSKADIK LAN EGIN DUEN ETA LANKIDETZAN JARDUN DUEN
SARE NAGUSIAK
- ERLAI: Asilo eta Immigrazioari buruzko Europako Tokiko eta Eskualdeko
Agintariak.
- Covenant on Demographic Change (Aldaketa Demografikoari buruzko Ituna).
- ERIAFF sarea (European Regions for Innovation in Agriculture, Food and Forestry),
nekazaritzan, elikaduran eta baso gaietan Europako eskualde berritzaileak biltzen
dituena.
- EUROMONTANA sarea, mendi eremuetarako Europako elkartea (Euskadi da burua).
- CPMR (Itsas Eskualde Periferikoen Konferentzia) - Kanpo Lankidetzako lantaldea
(Euskadi da burua).
- CPMRren (Itsas Eskualde Periferikoen Konferentzia) Arku Atlantikoko Batzordearen
Atlantikoaz Haraindiko Lankidetzari buruzko Garraio, Berrikuntza, Estrategia
Atlantiko, Arrantza, Turismo eta Itsas Energia Berriztagarri eta Task Force arloko
Lantaldeak.
- Jatorrizko Produktuen Europako Eskualdeen Elkartea (AREPO)
- GEOrik Gabeko Eskualdeen Sarea
- REGAL (Elikagaien Gastronomiarako Eskualdeak)
- "Vanguard Initiative"
- RICC/ Regional Initiative for Culture and Creativity
- Network to Promote Linguistic Diversity (NPLD)
- EBko Kultur Institutu Nazionalen Sarea (EUNIC)
- NECSTOUR/Turismo jasangarrirako eskualdeen Europako sarea.
- EARLALL/ Lanbide heziketa eta bizitza osoan zeharreko prestakuntzarako Europako
sarea.
- CINEREGIO: Eskualde eta Estatuen Ikus-entzunezkoen Funtsa
- PLATFORMA: Tokiko eta eskualdeko agintarien garapenerako lankidetzaren
Europako plataforma.
- CONCORD: Garapenerako lankidetzako GKE-en Europako plataforma.
- CGLU
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 69. orria
- Unibertsitateen Europako Elkartea
- Creative Europe MEDIA Desk Euskadi
- Europako Gazteriaren Foroa
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 70. orria
7. ERANSKINA EUROPAKO BATZORDEARI 2016AN
JAKINARAZITAKO/KOMUNIKATUTAKO LAGUNTZAK
NEKAZARITZA/ARRANTZA
- Nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetan ikerketarako, garapenerako eta
berrikuntzarako 2016ko laguntzak (Kategorien araberako Salbuespenen
Erregelamendu Orokorra –KSEO– komunikazioa; salbuespenezko araudia).
- Indiako Ozeanoan jarduten duten atunketarien segurtasuna bermatzeko laguntzak
(jakinarazpena).
INDUSTRIA
- I+G+b finantzatzeko, energia eraginkortasun eta energia garbietan inbertitzeko eta
zientzian eta teknologian inbertitzeko laguntzen programa (KSEO komunikazioa)
- Enpresa poligonoetan banda zabala hedatzeko laguntzen programa (KSEO
komunikazioa).
- Basque Industry 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari
aplikatutako EIKT programa (KSEO komunikazioa).
- Eraikin publikoetan energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera
sustatzeko laguntzen programa (KSEO komunikazioa).
- Industria sektorean energia eraginkortasunean inbertsioak egiteko laguntzen
programa (KSEO komunikazioa).
- Instalazio geotermikoetan inbertsioak egiteko laguntzen programa (KSEO
komunikazioa).
- Biomasan inbertsioak egiteko laguntzen programa (KSEO komunikazioa).
- Hirugarren sektorean energia eraginkortasunean inbertsioak egiteko laguntzen
programa (KSEO komunikazioa).
- Energia berriztagarri elektrikoetan inbertsioak egiteko laguntzen programa (KSEO
komunikazioa).
- SA.44144 (2016/PN) laguntza, Gauzatu - Kanpo Ezarpenak (jakinarazpena).
- Gauzatu Industria programa (KSEO komunikazioa).
- Hazitek 2016 Enpresa I+G babesteko programa (KSEO komunikazioa).
- Elkartek 2016 Arlo Estrategikoetan Lankidetza Ikerketa egiteko laguntzak (KSEO
komunikazioa).
Eusko Legebiltzarraren Jarduera Txostena
2017ko abenduaren 21eko bertsioa 71. orria
- Euskadin ETEak berregituratzeko laguntza erregimena luzatzea eta aldatzea
(Bideratu) (jakinarazpena).
- Kluster elkarteetarako laguntzak (KSEO komunikazioa).
EKONOMIA ETA OGASUNA
- Lurreko telebista digitala hedatzeko laguntza. LTD erabakia gauzatzea. Erabakiaren
gauzatze prozesuari jarraipena egin zaio, bai eta Europako Batzordearen
Erabakiaren aurka EBJAren aurrean jarritako errekurtsoari ere.
INGURUMENA
- 2016an ekoberrikuntza proiektua egiteko laguntzak (KSEO komunikazioa)
KULTURA
- Literatur editorialaren ekoizpenerako laguntzak (KSEO komunikazioa).
- Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak (KSEO komunikazioa).
- Gaztelaniazko egunkarietan euskara erabiltzeko laguntzak (jakinarazpena).
- Gizartean euskara sustatzeko, hedatzeko eta/edo normalizatzeko laguntzak -
Euskalgintza (KSEO komunikazioa).
HEZKUNTZA
- Gestamp Technology Institute (GTI) zentroaren aldeko 2016ko laguntza (KSEO
komunikazioa).
BANAKAKO LAGUNTZAK
- SA.29769 laguntza, futbol klubak, BFA (espedientea ixtea).
- SA.37199 laguntza, Athletic Club Bilbaori eman dakiokeen laguntza (espedientea
ixtea).
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
- Laguntza ekoizpen zinematografikoetarako eta ikus-entzunezko ekoizpenetarako
sozietateen gaineko zergaren kuota likidoa kenduz (jakinarazpena).