itzaletik azalera emakumeak, teknologiaren sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan...

6
Emakumeak, Teknologiaren I nformatikaren hastapenak matematika eta ingeniaritza bezalako zientzia arloetan kokatu behar dira. Ingeniaritza gizonezkoen jardueratzat hartzen den arren, historiari begiratuz gero agerian geratzen dira emakumeek egindako ekarpen asko. Konputazioaren historia hardwarean fokatu denez gero, batez ere hastapenetako lehenengo makina itzelak deskribatzean, horrek eragin du emakume askok informatikaren garapenean egindako ekarpenak itzalean geratzea. Izan ere, konputazioaren alderdi mekanikoak (hardwa- rea, alegia), oro har, ingeniariek landu ohi dituzte, eta historikoki oso emakume gutxi sartu dira ingeniarit- zetan, eta gaur egun ere oso gutxi sartzen dira. Baina softwarearen garapenaren historiari erreparatuz gero, berriz, emakume asko agertzen dira protagonista gisa. Eta baita ordenagailuen aplikazio praktikoetan ere. Informatikaren garapenean ekarpenak egin dituzten emakumeei omenaldi gisa, merezi zuten aintzatespena jaso ez zutelako, hona hemen istorio labur batzuk, estereotipoak gainditzeko lagungarriak izan daitezke- elako. Emakumezkoen ekarpenak dira, arlo desberdinetan, diziplina artekoak, eta beraietan gaur egungo neska gazteek inspirazioa topatu dezakete haien ikasketen garapenean. Sortzaileak Itzaletik azalera Antolatzaileak: Informatika Fakultateko Berdintasunerako Batzordea e-makumeak taldea (http://www.ehu.es/e-makumeak/)

Upload: others

Post on 14-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Itzaletik azalera Emakumeak, Teknologiaren Sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten. Gauza bera gertatu zen

Emakumeak, Teknologiaren

Informatikaren hastapenak matematika eta ingeniaritza bezalako zientzia arloetan kokatu behar dira. Ingeniaritza gizonezkoen jardueratzat hartzen den arren, historiari begiratuz gero agerian geratzen dira emakumeek egindako ekarpen asko. Konputazioaren historia hardwarean fokatu denez gero, batez ere

hastapenetako lehenengo makina itzelak deskribatzean, horrek eragin du emakume askok informatikaren garapenean egindako ekarpenak itzalean geratzea. Izan ere, konputazioaren alderdi mekanikoak (hardwa-rea, alegia), oro har, ingeniariek landu ohi dituzte, eta historikoki oso emakume gutxi sartu dira ingeniarit-zetan, eta gaur egun ere oso gutxi sartzen dira. Baina softwarearen garapenaren historiari erreparatuz gero, berriz, emakume asko agertzen dira protagonista gisa. Eta baita ordenagailuen aplikazio praktikoetan ere. Informatikaren garapenean ekarpenak egin dituzten emakumeei omenaldi gisa, merezi zuten aintzatespena jaso ez zutelako, hona hemen istorio labur batzuk, estereotipoak gainditzeko lagungarriak izan daitezke-elako. Emakumezkoen ekarpenak dira, arlo desberdinetan, diziplina artekoak, eta beraietan gaur egungo neska gazteek inspirazioa topatu dezakete haien ikasketen garapenean.

Sortzaileak

Itzaletik azalera

Antolatzaileak:Informatika Fakultateko Berdintasunerako Batzordeae-makumeak taldea (http://www.ehu.es/e-makumeak/)

Page 2: Itzaletik azalera Emakumeak, Teknologiaren Sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten. Gauza bera gertatu zen

ADA LOVELACE (1815 - 1852)

Matematiketan nabarmendu zen, haren amaren irakas-penei esker. 17 urte zituenean, lanean hasi zen “makina diferentziala” diseinatu zuen Charles Babbagerekin. Bere oharretan, Adak makina analitiko baten ideia azaltzen zuen, zeinak konputazio makina programagarri bat erai-kitzeko oinarri orokorrak baitzituen. Esan daiteke Adari zor zaiola konputazio makinak programatzeko ideia. Ha-ren ondorengo idazkietan, programazioaren funtsezko terminoak sortu zituen, hala nola “begizta” eta “azpie-rrutina”. Geroago, haren omenez, ADA izena eman zio-ten programazio lengoaia bati.

EDITH CLARKE (1883 - 1959)

RÓZSA PÉTER (1905 - 1977)

Edith Clarke ingeniariaren lanaren funtsa po-tentziazko sistema elektrikoak izan ziren: ma-tematikako metodoak garatu eta zabaldu zi-tuen, halako sistemen diseinu eta funtziona-menduarekin lotutako arazoak ebaztean egin beharreko kalkulu astunak sinplifikatzeko eta azkartzeko. Gizonezkoek menderatutako arlo batean lanean aritzen zen emakume gisa,

modu eraginkorrean frogatu zuen emakumezkoek edozein lan egin dezaketela, aukera ematen bazaie. Haren emaitza bikainak inspirazio iturri dira karreratzat ingeniari izan nahi duten gaur egungo emaku-mezkoentzat.

Funtzio errekurtsiboen teoriaren sortzailetzat har dezakegu. Eduki algoritmikoa zuten fun-tzio errekurtsiboen gaineko hainbat teorema garatu zituen, eta teoria hori konputagailue-tarako aplikatu zuen. “Rekursive Funktionen” (funtzio errekurtsiboak) izeneko lana idatzi zuen, hainbat alditan birrargitaratu dena.

Page 3: Itzaletik azalera Emakumeak, Teknologiaren Sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten. Gauza bera gertatu zen

GRACE MURRAY HOPPER (1906 - 1992)

ENIAC (1946) ETA UNIVAC (1951) KONPUTAGAILUETAKO EMAKUMEEK

Matematikan doktoretza lortu zuen lehe-nengo emakumea izan zen. Haren ekarpe-nik garrantzitsuena izan zen programa be-rezi bat sortzea (konpiladore izenez eza- gutzen duguna), zeinari esker programatzea errazten zen: aginduak makina lengoaian idatzi ordez, sinpleagoa zen beste lengoaia batean idatz zitezkeen, sarri erabilitako azpierrutinak automatizatuta zeudelako. Hasiera batean haren ideiak kontuan har-tu ez zituzten arren, 1952an UNIVAC A-0, A-1 eta A-2 lehenengo konpiladoreak sortu zituen. Garapen horiekin jarraitu zuen CO-BOL programazio lengoaia sortu zuen arte.

Ordenagailuak sortu aurretik ere, emakumeek kalkulu matematikoare-kin harremana zuten. Emakume askok hainbat arlotan garatu zituzten horre-tarako beharrezko gaitasunak, hala nola astronomian, hegazkintzan, nabi-gazioan, ikerketan, eta abar.

Historiara pasatu direnak ENIAC sortu zuten gizonezko ingeniariak izan badira ere, azken hamarkadetan berreskuratu da emakume horien ekarpena. Garai hartan “bi-garren mailako” profesionaltzat hartuak izan ziren, agian genero kontu batengatik, edo lan-kostuak gutxitzeko. Hala ere, emakume programatzaile haiek nabarmentzen ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten.

Gauza bera gertatu zen ondorengo beste garapen batzuekin, hala nola UNIVAC (lan praktikoak egiteko eta merkataritzarako sortutako lehenengo ordenagailua), non Betty Holberton eta Adele Mildred Koss aritu ziren.

ENIAC ordenagailua (lehenengo konputagailu elektronikoa) sortu zu-tenean, lehenengo programatzaileak 6 emakume izan ziren:

• Kathleen McNulty Mauchly Antonelli (1921 – 2006)• Jean Jennings Bartik (1924 – 2011) • Frances Betty Snyder Holberton (1917 – 2001)• Marlyn Wescoff Meltzer (1923 – 2002)• Frances Bilas Spence (1922 –)• Ruth Lichterman Teitelbaum (1924 – 1986).

Page 4: Itzaletik azalera Emakumeak, Teknologiaren Sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten. Gauza bera gertatu zen

THELMA ESTRIN (1924 - )EVELYN BOYD GRANVILLE (1924 - )

JEAN E. SAMMET (1928 -)

Los Ángeleseko California Uni-bertsitateko Konputazio Zien-tzien saileko irakasle emeritua. Informatikako zientzialari eta ingeniaria da, eta sistema adi-tuetan eta biomedikuntzako ingeniaritzan egin duen lana aitzindaria izan da. Lehenen-goetarikoa izan zen informa-tikako teknologia osasunean eta medikuntzako ikerkuntzan aplikatzen.

Doktoradutza Yaleko Unibertsita-tean erdietsi zuen, 1949an. Matema-tikan doktoradutza lortu zuten lehe-nengo emakume afroamerikarreta-rikoa izan zen. Bere lanean, proiektu garrantzitsuetan erabili ziren infor-matikako programak garatu zituen: hala nola Mercury proiektuan (AE-Betako tripulatutako lehenengo es-pazio bidaia) ibilbidea analizatzeko, edo Apolo proiektuan (astronauta estatubatuarrak ilargira eraman zi-tuena).

Sperry Gyroscope enpresan lanean aritu zen, 1955tik 1958a arte, eta han programazio zien-tifikoko lehenengo taldea gainbegiratu zuen. 1958tik 1961a arte, Sylvanian egin zuen lan, programazioaren gaineko ikerkuntzarako aholkulari gisa, eta COBOL programazio lengoaia garatu zuen jatorrizko taldeko kidea izan zen. 1961ean, IBMra joan zen, eta han FORMAC lengoaia garatu zuen, matematikako formulak sinbolikoki maneiatzeko. IBMn ikertu zuen ea murriztapenak erabiliz ingelesa erabil zitekeen programazio lengoaia gisa, eta baita len-goaia naturala erabiltzeko matematikako programetan. 1968tik 1974a arte, Teknologia alo-rreko programatzaile gerentea izan zen, Sistemen Plangintza Federaleko Arloan, eta 1979an Software Teknologiako gerente izendatu zuten.

Page 5: Itzaletik azalera Emakumeak, Teknologiaren Sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten. Gauza bera gertatu zen

JOYCE CURRIE LITTLE (1940? -)

RADIA JOY PERLMAN (1951 -)

Konputazio zientzialaria, ingeniaria eta hezi- tzailea da. Unibertsitateko irakaskuntzan aritu da, eta konputazio zentro bateko kudeaketaz arduratu da. Industria aeroespazialean egin zuen lan, kalkulu probak egiteko ingeniari gisa. Programak idatzi zituen haize-tunel ba-tean probatzen diren modeloen gaineko da-tuak analizatzeko. Association for Computing Machinery (ACM) elkarteko kide aktiboa izan da urte luzez, eta 1992an sari berezia eman zioten haren zerbitzuak eskertzeko.

Software sortzailea eta sare-ingeniaria da, segurtasunean aditua, eta Interneta-ren ama gisa ezagutzen dute.

Ospetsua da Spanning Tree (STP) izene-ko protokoloa sortu zuelako. Protokolo hori funtsezkoa da sare lokaletan (LAN, Local Area Network) ibilbideen erre-dundantzia ahalbidetzeko. Beste arlo batzuetan ere ekarpen asko egin ditu, protokoloak sortu eta estandarizatuz. Matematikako gradua eta masterra eta konputazio zientzietako doktore titu-lua MIT-en eskuratu ditu. Haren doktore tesia, MITen, sare-sistemetan hutsegi-te maltzurrak gertatzen direnean bide- ratze-aplikazioen ingurukoa izan zen, eta aplikazio horiek arlo horretan egin-dako lanaren oinarria izan dira.

MARY ALLEN WILKES (1937 -)

Programatzailea eta konputagailuen ingeniaria. LINC izeneko kontsola diseinatu zuen, eta horrentzako sis-tema eragilea (LAP) garatu zuen. Etxe partikular batean konputagailu bat erabili zuen lehenengo pertsona dela esaten dute. Gaur egungo konpiladore modernoetan erabiltzen den mihiztatzaile-estekatzaile eredua garatu zuen.

Page 6: Itzaletik azalera Emakumeak, Teknologiaren Sortzaileak · ziren matematikari iaio eta logikan adituak izateagatik, eta programazioa egin ahala asmatzen zuten. Gauza bera gertatu zen

CAROL SHAW (1955 -)

Atari enpresan egin zuen lan, eta esaten dute bideojokoak diseinatu zituen lehe-nengo emakumea izan zela, 1978an egin-dako Polo (argitaratu ez zuten arren) eta 1979ko 3-D Tic-Tac-Toe lanengatik. On-doren, Activision enpresarako egin zuen lan, eta bertan haren jokorik ezagunena programatu zuen: River Raid. 1984an utzi zuen Activision, Intellivision kontsola-rako Happy Trails eta Atari 800 eta Ata-ri 5200 kontsoletarako River Raid jokoa diseinatu ondoren. Checkers (1981), 3-D Tic-Tac-Toe Atari 2600rako (1980) eta Super Breakout jokoen garapenean ere parte hartu zuen.

Aditua da pantaila lauak di-seinatzen. One Laptop Per Child (OLPC) (miniordenagai-lu bat haur bakoitzarentzat) proiektuko sortzaile eta te-knologia zuzendaria izan da. Gailu mugikorrentzako pan-tailetan espezializatutako Pixel Qi enpresaren sortzai-lea ere bada.

Zirkuituen diseinatzaile autodidakta da, eta chipak diseinatzeko etxeko laborate-gi bat (“home chip lab”) dauka. Ezaguna da Commodore 64 kontsolaren emula-dore bat diseinatzeagatik, joystick baten barruan zihoana, eta 30 bideojoko zitue-na. “Computers Made Easy” denda-katea antolatu zuen, ordenagailuen osagaiak sal- tzeko. Gaur egun, jokoetarako kontsolen hardwarean egiten du lan.

MARY LOU JEPSEN (1965 -)

JERI ELLSWORTH (1974 -)