irunero · eta 'didavisión' dvda. eta haurren artean, 'las aventuras de...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 227. zk. Bigarren aroa Apirilak 15 2014 “Berriro jaio izan banintz bezala sentitzen naiz” 3 Irungo historia, lehenbizikoz liburu batean 6 Opilak, tradiziorik gozoena 8 Kirolak. Lopez Ufarte Futbol Lehiaketa 9 Kirolak. Santiagorrak, sasoi berria 10 Gatronomia. Euskal sukaldaritzaren historia (II) 11 Haurren Leihoa. Txingudi Ikastola 12 Gazteen Lanak. San Vicente de Paul 14 Gazte Informazioa 15 Kultur agenda Elkarrizketa Iñaki Ceberio udal liburuzaina w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian Gaztea Eli Olaskoaga sexologoa gaztetxoen inguruan mintzo da Sonia Bañeza, transexuala

Upload: truonghanh

Post on 02-Nov-2018

218 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero227. zk.Bigarren aroa

Apirilak 152014

“Berriro jaio izan banintz bezala sentitzen naiz”

3 Irungo historia, lehenbizikoz liburu batean6 Opilak, tradiziorik gozoena8 Kirolak. Lopez Ufarte Futbol Lehiaketa9 Kirolak. Santiagorrak, sasoi berria10 Gatronomia. Euskal sukaldaritzaren historia (II)11 Haurren Leihoa. Txingudi Ikastola12 Gazteen Lanak. San Vicente de Paul14 Gazte Informazioa15 Kultur agenda

ElkarrizketaIñaki Ceberio udal liburuzaina

www

.irunero.comSar

zaitez web orrian

GazteaEli Olaskoaga sexologoa gaztetxoeninguruan mintzo da

Sonia Bañeza, transexuala

Page 2: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

2

Ana [email protected]

Naiara HernandezLekuona

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas

[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzo Irun gaur

Adiskidetasunaren Kasi-

noaatzo

La Salle San

Martzialatzo

San Juan Harria

plaza

gaur

Zuek nola idatziko zenukete: Udale-txearen Udaltzaingoko ordezkaria,Udaletxeko Udaltzaingoko ordezka-ria, Udaletxearen Udaltzaingoarenordezkaria, Udaletxeko Udaltzaingo-aren ordezkaria? Argudia zeneza-kete, bai, Udaletxea berez udalaren(udaleko?) etxea, egoitza dela, ezerakundea bera, eta Udal Udal-tzaingo esapidea errepikakor sama-rra denez, zuzenean Udaltzaingohitza aski genukeela, eta orduangaitz erdi, literalki gaitz erdi. Hauguztia gertatzen da norbaitek lehe-nago erdaraz policía local del ayun-tamiento idatzi duelako, etaeuskaldunok hitzez hitz itzuli behar,omen. Eta nola gure erdaran casaconsistorial ez den esaten, erdarazkoayuntamiento hitzaren zentzu biaknahasi eta euskaraz udaletxea jarri,udal behar den tokian. Erdaraz, be-rriz, ez dugu idazten policía munici-pal del municipio, policía local de lalocalidad edo policía local de la casaconsistorial, non eta, azken kasu ho-

netan behinik behin, ez baldin ba-digu gainez egiten bertsolari senakerdaraz ere.

Ez dezagun esajeratu: euskara ezdugu oso txukuna, baina gehienetanerdaraz ere ez dugu claro, concretoy conciso egiten. Correcto izateare-kin aski dugu. Baina euskaraz horiere ez dugu lortzen. Eta ez naiz -(e)koala -(a)ren atzizkiak erabiltzean sortuohi zaizkigun zalantzez ari; areago,horiek hizkuntza bizia dugun seina-letzat har genitzake. Hori bai, Dena-delako Denadelakoaren ordezkariaKjarriko genuke hau irakurtzen arigaren guztiok, ondorengo aditza"adierazten du" balitz. Bai ote? SanJuan Harria inguruko tabernetan da-goen testuan (lehenago erdaraz, ja-kina, Irún eta guzti) ergatiborik gabeagertzen da. Taberna batean norbai-tek boligrafoz K jarri badu ere, hila-beteak dira hortxe segitzen dutelakartelek lehengo lepotik burua.

Zorionez ordutegien polemika kon-pontzeko bidean dago. Zorionez, ba-tetik, adostasunetara iristea onaizaten delako, eta bestetik, zortepixka batekin kartelak noizbait ken-duko dituztelako. Nekez, ordea, er-daraz inoiz ametituko ez genukeenakatsa zuzentzeko.

Gauza hauek uzten naute Urdanibiaplazako obrengatik Santa Elena kaleabezala: MUZTUTA.

KK

Xabier Kerexeta

XX. mendearen hasiera aldera egindako argaz-kian Remi Salisek 1860an eraiki zuen etxeaagertzen da. Vicenta Olazabal zen jabea etabertan zeuden Adiskidetasunaren Kasinoa etaCírculo Liberal Monárquico-aren egoitza. Gerra Zibilaren hasieran Irun erre zenean(1936an) zeharo kiskalita geratu zen eraikina.Garai hartan La Salleko Anaien Kristau Eskolabertan zegoen. Ondorengo urteetan bere ins-talazioak zabaltzen hasi zen eta azkenean oru-bea eraikinez inguratu zuten. Halaxemantendu zen, harik eta 2006an eraitsi zuten

arte. Bigarren irudian, 2003koan, ikastetxea-ren zati bat azaltzen da.Hiru argazkietan agertzen den elementu baka-rra San Juan Harria da. Harri hori 1564an jarrizuten. Denboraren joanean, Irun hiriaren nor-tasun burujabearen ikur izateko sortutako zu-tabearen jatorriari buruz hainbat azalpeneman da; esaterako, irundarrek frantsesenerasoaldien aurrean herria babesteko erakutsizuten ausardiaren ohoretan altxa zutela.Era berean, Arantzate eta Urdanibiko jaunarenohoretan eraiki zela ere esan izan da.

IUA: 38417

Page 3: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

3

Frantzisko Gaintza, Serapio Múgica etaLuis de Uranzu izan dira Irungo histo-riaren inguruan idatzi duten egileak.Lan hauek, ordea, partzialak dira. Obraberriena Aitor Pucherena da, non ger-taera nagusien panoramika jasotzenbaitu. “Izen horiei Sagrario Arrizabala-garena eta Lourdes Odriozolarena ge-hitu behar zaie orain”, esan zuen JoseAntonio Santano Irungo alkateak.2000. urtean Udalak lehiaketa bidezenkargu potoloa esleitu zien eta berrikiplazaratutako lana da emaitza, alkate-aren esanetan “gure historia aberatseta konplexua” laburbiltzen duena.“Europako historiak markatutako his-toria da gurea, baina, aldi berean, Bi-dasoko txoko honetan gertatutakoekere”.

Bost atalLiburua bost ataletan banatuta dago.Ikerketak historiaurrea du abiapuntu

eta lurraldearen inguruko lehenengourratsak jorratzen dira. Ondoren, erro-matarren garaiko hiria da hizpide. Li-buru klasikoetara eta indusketaarkeologikoetara jotzen dute, Oiasso-ren lehen erreferentzien bila. Erdi Aro-ari dagokion atala XV. mendera arteluzatzen da, eta hortik aurrera Aro Mo-dernoa hasten, Hondarribiarengandikoindependentzia lortzeko borroka harinagusia izaki. Aro Garaikidea abianhasten da 1766an, askatasuna erdietsizuen urtean, hain zuzen ere. SagrarioArrizabalagak auziak XV. mendearenerdi aldera hasi zirela azaldu zuen,“Irun indar handiko herria zelako etaindependentzia nahi zuelako kostaahala kosta. Gatazkak 1840ra arteiraun zuen, hots, 300 urte”. Lourdes Odriozolak Irunen Gipuzkoakoartxiborik jorienetakoa dugula azpima-rratu zuen. “Probintziako herri gutxitanegin daiteke horrelako lan bat”, erro-

matarren garaitik gaur egunera arte.

Irun is differentHistoria instituzionalaz harago, egileekalderdi sozialari ere garrantzia emandiote. Ezberdinak garela da ondorionagusietako bat. “Irunen kokalekuakbaldintzatu du bere historia: Europakoatea izan zen, baina beste merkatumota batzuetakoena ere bai. Hala, ire-kieraren aldeko ideiak gailentzen zirenIrunen eta Donostian; Gipuzkoan,ordea, kontserbatzaileak ziren, foruendefendatzaileak”. Mugan egoteagatikjende askoren pasabide eta helmugaizan dela nabarmendu zuten. “Eredu-garria izan da nola jakin izan duen ego-kitzen eta hiriaren onurako izanlitekeena hartzen”. Eta hondamendiagertatu denean? “Hori askotan gertatuda Erdi Aroaz geroztik, baina bereerrautsetatik berpizteko bidea aurkitudu beti”.

Jada salgai

Historia de Irun liburuak573 orrialde ditu eta 750ale inprimitu dituzte.Lana salgai dago jada SAC-HAZen, Udal Artxiboan,Turismo Bulegoan etaOiasso Museoan. Prezioa: 25 €

Ezkerretik hasita, Sagrario Arrizabalaga, Jose Antonio Santano eta Lourdes Odriozola.

Irunezberdina da

Sagrario Arrizabalagak eta Lourdes Odrio-zolak Historia de Irun liburura historiaurretik gaur egunera arteko kondairaekarri dute. Egileen aburuz, mugan egoteak egin du Irun ezberdin, pentsaera berrien jarioek igarotzenzuten atea izaki.

Page 4: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

4

- Zeintzuk dira azken hilabeteetan maileguzgehien erman diren liburu edo DVDak?Helduen artean 'Cincuenta sombras de Grey','El tiempo entre costuras', 'Dime quién soy'eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean,'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia'

- Eta zer eskatzen du jendeak?Batez ere argitaratzen diren liburu berriakedo komunikabideetan entzuten dituztengauzak; adibidez, Babelian.

- Nola ospatuko da liburuaren eguna IkustAlaian?Apirilaren 2an Quixotearen eta MariasunLandaren eleberriaren irakurketa antolatu

genuen haurrentzako. Horretaz gain, hel-duentzako ipuin kontaketa ere izango dugueta liburu azoka bat ospatuko dugu ZabaltzaPlazan hilaren 23an. Hemen, liburutegian,urtero egiten dugun Quixotearen irakurketaegingo dugu eta nahi duenak izena eman de-zake parte hartzeko.

- Jendea etortzen da liburutegira?Bai, baina beste modu batean. Azken 3-4 ur-teetan ez, baina duela bizpahiru urte zazpieta hamaika urte bitarteko umeak liburute-gitik desagertu egin ziren, ez ziren lanak egi-tera hona etortzen. Ez dakigu zergatik izanzen hori, baina duela hiru urtetik hona hau-

rrak bueltatu dira liburutegira lanak egitera,taldeka geratzeko, Internetera konekta-tzera... Baliteke gurasoek konturatu izanaumeek eskola eta klase partikularrez besteleku batzuetan ere egon behar dutela.

- Zein da liburutegiaren lekua gaur egungogizartean?Zer da liburutegia? Hori da galdera. Jendeaskok liburutegia biltegi bat dela uste du, etaezin daitezke erratuagorik izan. Egia da Inter-neten, Googlen, gauza pila aurki daitezkela,baina zenbait gauza bakarrik liburutegianaurki daiteke. Eman behar zaion garrantziaez zaio ematen liburutegiari, herrian dagoen

«Liburutegiak beharrezkoak dira gizarteak aurrera egin dezan»

Iñaki Ceberio, Irungo udal liburuzaina

Liburuaren eguna bueltan da berrizere. Apirilaren 23a aitzakia, Irunerok Iñaki Ceberio Ikust-Alaiko liburuzainarekin solasaldiaizan du. Liburutegia liburuen bil-tegi huts ez dela defendatzen du eta“memoria, ikerketa, irakaskuntza,kultura, ikaskuntza eta jendearentopaleku” dela azpimarratzen du.

“Sareak asko lagundu du,

ez da etsaia izan.

Googlen badaude gauza

asko, baina liburutegietan

Interneten ez dagoen

gauza asko ere bada”

Page 5: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

5

57.805 DOKUMENTU :Liburuak: %91,96 Ikus-entzunezkoak: %4,76Dokumentu elektronikoak: %0,62 Audio erregistroak: %2,47

Aldizkako argitalpenak:459 titulu: 451 aldizkari eta 8 egunkari.

BISITA KOPURUA: 137.733

MAILEGU ZERBITZUA:Guztira: 36.318 maileguLiburuak: 29.387 (%80,9)Ikus-entzunezkoak: 6.007 (%16,5)Audioak: 732 (%2,0)Baliabide elektronikoak: 174 (%0,5)

espaziorik garrantzitsuena da. Ikerketa gela, ikasteko espazioa,pertsonekin elkartzeko topalekua, irakasteko gunea... Gizar-tean leku berezi bat behar du, batez ere gizarteak berak aurreraegin dezan beharrezkoa baita.

- Zergatik uste duzu hori horrela dela?Tradizio falta dago. Katalunian, adibidez, liburutegiek berebi-ziko lekua daukate eta jendeak asko estimatzen ditu. Estatu Ba-tuetako pelikula mordotan liburutegiak agertzen dira; Estatuan,aldiz, zenbatetan ikusi dugu film batean liburutegi bat? Horiesanguratsua da.

- Hortaz, garrantzi gehiago eman beharko genioke...Liburutegiak hainbat alderdi sozial eta hezigarri ditu; besteakbeste, auzi digitalaren aurka egiteko leku aproposa da. Elkar-tzeko eta edozer gauza sortzeko lekua da.

- Hogeitabost urte daramazu Ikust Alaian... Nola aldatu diraerabiltzaileen ohiturak denboran zehar?Asko aldatu dira, baina eskaintzaren araberakoak izan dira. Ni1988. urtean hasi nintzen hemen lanean eta jadanik urte luzebat zeraman liburutegiak martxan. Hasieran, lehenengo solai-rua zegoen bakarrik erabilgarri eta jendeak espazio gehiago es-katzen zuen. Orain eraikin osoa dago hiritarren esku eta bestegauza batzuk eskatzen dizkigute.

- Berritze prozesu etengabean zabiltzate, orduan?Liburutegiko azpiegiturak konpontzeaz eta berritzeaz gain, pro-duktu onak izan behar ditugu eta egunero gauza desberdinenbat eskaintzeko beharrean gaude pertsonak erakartzeko. Gurelana datorren horri jakin-mina piztea da, eta horretarako, adi-bidez, ikastaroak antolatzen ditugu. Irakaskuntza arloan geroeta lan gehiago egiten ari gara. Gainera, liburutegiak Faceboo-ken, twitterren eta Youtuben perfilak ditu. Hortaz, ez gara bil-tegi bat bihurtuko, sorkuntzarako leku berezi bat baizik.

- Internet aipatuta duzu: nola eragin du liburutegiarengan?Sareak asko lagundu du, ez da etsaia izan. Googlen badaudegauza asko, baina liburutegietan Interneten ez dagoen gauzaasko ere bada. Etorkizuna bide horretatik doa eta ziur nagomoldatu egingo dela gure beharretara. Ez ditugu sareak es-kaintzen dizkigun aukerak galdu behar.

- Liburu elektronikoren bat ikusiko al dugu liburutegian?Oraingoz, egile-eskubideak direla eta, ezin dugu liburu lektro-nikoen mailegurik eskaini liburutegian.

- Eta zuk, liburu tradizionala ala elektronikoa?Ez dira kontrajarriak, osagarriak baizik. Nik biez gozatzen duteta biak erabili behar direla defendatzen dut.

Joseba Zubialde

Liburutegia zifratan (2013):

Ikust-Alaia liburutegia.

Page 6: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

Antzina Irun-Iranzun prozesioak egitenziren, batzuetan goiko mendietan etabestetan beheko mendietan. Hauen ar-tean jada desagertu den Olaberria au-zoko San Antongo baseliza zegoen. Prozesioetan apaizek parte hartzenzuten eta herritar talde batek salbakegiteko armak eramaten zituen.Tradizio hau lehenengo karlistada artemantendu zen. Handik aurrera proze-sioen helburua soroak bedeinkatzeaizan zen. Ibilbidean zehar, hamaiketa-koa egiteko ordua iritsita, jarraigoakbaserriren batean geldialdi bat egitenzuen eta bertan apaizei zein agintarieisardeskaz jateko moduko otordua es-kaintzen zitzaien. Gainotzekoek, berriz,labean erretako ogi-opil bat bina arrau-tzarekin besterik ez zuten ahoratzen.Prozesio hura ere desagertu zen, bainaopilaren ohitura mantendu zen. He-rriko okindegietan saltzen ziren, arrau-tzen kopurua aukeran jarrita. Baliteke opila hitzaren jatorria ogi pilaizatea, alegia, ogizko tarta.

Lehenengo opil gozoaEsaten denez, behin dama bati berealaba besoetakoari oparitzeko, ogiarenordez bizkotxoa erabiltzea bururatu zi-tzaion. Ideiak hainbesteko arrakastaizan zuen ezen ordutik gaurdaino di-rauen tradizioa baita. Bizkotxozko lehenengo opil hura La-rretxipi kalean zegoen Elgorriaga gozo-tegian egin omen zuten, eskuzeragindako makinez. Opilak apaintzeko ipintzen direnarrautza gorrien jatorria establezi-mendu horretan bertan bilatu beha da.Paco Elgorriaga gozogilearen espeziali-tateetako bat almendra azukregorri-tuak ziren. Behin, kobrezko lapikoanitsasirik geratu ziren hondakinak kenduahal izateko ura berotu zuten bertan.Orduan, langile bati bururatu zitzaionirakiten ari zen ur hartan opiletan ipin-tzeko prest zituzten arrautzak egostea.Emaitzak harridura sortu zuen lante-giko gozogileen artean, arrosa kolorepolit batez tindatuak geratu zirelako.

6

San Markoseko opilak, tradiziorik gozoena

Haurrek sekulako ilusioz espero duteSan Markos eguna opila jasotzeko.Amabitxientzako ere egun pozgarria da,bereziki beren haur besoetakoei oparigozoa emateko unea. Eta gainontzeko-entzat, zer nolako xarma du apirilaren25ak? Txikitako oroitzapenak gogora-tzeko eta, jakina, bizkotxoa dastatzekoparada. Halaxe, aurten ere tradizioarieutsiko diote bidasoarrek. Hona jato-rriari buruzko azalpen xumea.

Irun

udal

artx

iboa

: 274

53

Ikasleak eta lekaimeak, San Markos eguna ospatzen.

ErrezetaOsAgAIAK

- 225 g gurin- 282 g azukre- Limoi-birrindura- Gatz pixka bat- 115 g almendra-hauts- Goilarakada erdi legamia - 200 g irin- 3 arrautza- Goilarakada laurden banilla-esentzia.- Gozokiak eta apaingarriak

PrEstAKEtA

24 cmko molde batean irin eta gurinpixka bat zabaldu, orea ez itsasteko.Gurina azukrearekin nahastu etalimoi-birrundura, gatza, almendra etalegamia gehitu. Goxo nahastu, hobegoilara batez. Arrautza bat eta irina-ren heren bat gehitu eta nahastu.Gauza bera egin beste bi aldiz. La-bean 30 minutu izan (175 gradutan).

APAINtZEKO

Lapiko batean 25 g azukre eta 50 mlur berotu irakin arte. Azukrea urtzendenean banilla erantsi. Opila gainetikpintatzeko erabili. Azkenik, ipini kolo-retako fideoak, gozokiak, arrautzaegosiak eta, nola ez, txitoa!

Page 7: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

7

Orain dela hiru urte bere istorioa Irunero-ren orriotara ekarri genuen. Orduan Car-losek Sonia bilakatzeko prozesua berrikiabiatua zuen. Emakume sentitzetik iza-tera dagoen ibilbidea egitera deliberatuzen. “Gogorra izan da; lortuko ez nuelaere pensatu izan dut”. Zailtasun fisikoak,psikologikoak eta sozialak gora behera,hona emakume zoriontsu bat.

Itxuraz aldatu eta integratuHarrotasunez erakusten du bere nortasunagiri berria, eskuratzea “oso inportantea”izan baita. Ezinbestekoa zen ziurtagirialortzeko, bi urtez tratamendu fisiko zeinpsikologikoa jarraitu behar izan zuen.“Agudo eman zidaten, nire nahia ema-kume izatea zela oso argi neukalako”.

Sexuz aldatzeko ebakuntzaren zein hor-monen emaitzak nabariak dira, oraingogorputza eta ahotsa duela hiru urtekoekinalderatzen baditugu. “Bai, jende askok eznau ezagutzen”. Itxuraz gain, Soniarenesanetan “berebiziko garrantzia du gizar-tean eta lan arloan integratua sentitzeak.Gizartearen sektore batek beti baztertukonau; baina, oro har, jendeak onartzen

nau, barruan sentitzen duzunaren aurkaborrokatzerik ez dagoela ulertzen due-lako. Ez dit apetak eman emakume izanbehar dudala”.

Biderik malkartsuena aukeratu du; alegia,hasieratik egizale jokatu du, izkutatugabe, bere ingurutik ihesi egin gabe. Ja-rrera horrekin “halako egoerak bizi dituz-tenei laguntzea izan dut xede;

onargarritasunaren bidea zabaltzea”.

Inguru soziala mantentzearekin batera la-nari ere lotu zaio normaltasunez. Pinturaeta dekorazioa dira bere espezialitateak.Halere, tarteka honelako galdera bitxiakegiten dizkiote: Baina, zuk ba al dakizupintatzen? Atzera begirakoa egitean,ordea, halako itaunak anekdota hutsadira. “Oso zoriontsua naiz. Prozesuakmuga egoeraraino eraman nau, bainaorain berriro jaio izan banintz bezala sen-titzen naiz”.

“Emakume bezala gizartean integratua sentitzen naiz orain”

Sonia Carlosen gorputzean harrapatuta bizi zen. Bide luze eta

akigarri baten buruan, hona emakumea, aske, integratua eta hein

handi batean, onartua. “Berriro jaio izan banintz bezala

sentitzen naiz orain”.

Sonia Bañeza, transexuala

Emakume izateko prozesua

amaitu ostekoargazkia.

Kirolaren alorreko lorpenak

Sonia oso kirolaria da eta aurrera darraialor horretako proiektuekin. OtsaileanAndeetan ibili zen, modu tradizionalean.“Ez nintzen tontor nagusira igo hotzaren-gatik eta haizearengatik, baina 6.200 me-trora iritsi nintzen”. Egun hauetan Santiago Bidean dabil,bere txakurrek lagunduta, hilabetean bu-rutzeko asmoz. Argentinak Andeetara Irungo

bandera eraman zuen.

Page 8: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

Irungo futbol txapelketa garran-tzitsuenetarikoa iristear da. AsteSantuko prozesioekin batera, oi-narri-futboleko lehiaketarik ga-rrantzitsuena dator. Urduritasunaeta poztasuna agerikoak dira jadaDunboa-Eguzkiko jokalari gaz-teen aurpegietan. Izan ere, Ala-ves, Zaragoza, Athletic, Reala,Gipuzkoako selekzioa, Antiguokoeta Racing de Santander talde in-dartsuak aurrez-aurre izatea ezda gauza erraza. Hala ere,Eduardo Pagolaren mutilak prestdaude euren atea hortzez eta ha-ginez defendatzeko. Xabi Pérezeta Nestor Legorburu aurtengoLopez Ufarte lehiaketan partehartuko duten jokalarien arteandaude eta berdegunera salto egi-teko irrikitan daude. “Lehiaketahau jokatzeko aukera izatea sarihandia da” dio Xabi Pérezek. Nes-torrentzat, berriz, txikitakoametsa betetzea da. “Urtero ai-tarekin etortzen nintzen parti-

duak ikustera, eta orain lehiake-tako jokalarietako bat izatea...izugarria da”.

Ilusioa nagusiEduardo Pagola entrenatzailealehiaketa bat baino gehiagotanizandakoa da. Hala ere, ilusioa es-treinukoaren berdina da. “Nahizeta entrenatzaile bezala LopezUfarte Lehiaketan askotan partehartu, urtero txapelketa noiz irit-siko zain egoten naiz”. Gainera,giza-esfortzu handia eskatzen dutxapelketa honek. RicardoGómez presidentearen esanetan,“urtero 50-60 boluntario ditugu.Tabernan lan egiten duen jendea,sarreren kontua kontrolatzenduena, baita antolakuntzan arit-zen dena ere”.

Oinarri-futbolaren arrakastaLopez Ufarte Lehiaketak futbol-zale amorratu ugari elkartzenditu. “Urtero, 4.000-5.000 batikusle elkartzen dira lehiaketak

eskaintzen duen oinarri-futbolazgozatzera”. Ez da harritzekoa, na-zioarteko jokalari ezagun ugarikIrungo lehiaketan eman baitzi-tuzten euren lehendabizikourratsak. Adibidez, Tiago Alcan-tara, Bojan eta Giovanni Dos San-tos jokalariek zapaldu duteIrungo berdegunea. Hala ere, ezdira bakarrak izan. “Gaur egun,Bartzelonaren hirugarren ate-zaina den Oier Olazabalek ere le-hiaketan jokatu eta gurekinklubean izateko aukera izan ge-nuen” gogoratzen du Dunboa-Eguzkiko entrenatzaileak.

8 k i r o l a k

Lopez Ufarte Lehiaketa,oinarri-futbolaren festa handia

Dunboa-Eguzki Kirol Klubak urtero antolatzen duen le-hiaketaren XXXII. edizioa izango da aurtengoa. , Apirila-ren 19tik 21era, Estatuko futbolari gazte hoberenen jokoagertutik ikusteko aukera izango dute Larreaundiko futbolzelaira hurbiltzen diren zaleek.

Lopez Ufarte Lehiaketak ere nabari izan dukrisi ekonomia. Aurrekontuaren murrizketakzirela eta, 2012an bertan behera utzi beharizan zuten lehiaketa. Presidenteak gogoan duoraindik edizio latz hura. “Aste Santuko eki-men oso garrantzitsua da lehiaketa hau, etabera gabe zerbait falta zitzaigula sentitu ge-

nuen gutako batek baino gehiagok”. Nahizeta iraganean momentu zailak bizi, Dunboa-Eguzki Kirol Klubak gogotsu begiratzen dioetorkizunari. XXXII. edizio honetan, “guregazteak bizitza osorako oroimen polita izateada gure helburu nagusia”.

Garai txarrak, iraganaren oroitzapen

Garikoitz Pagola,2013ko Irungo jo-kalaririk onena.

Goian, aurtengoedizioan parte har-tuko duten Dun-boa-Eguzkikojokalariak. Behean, Dunboa-Eguzkiko jokalaria,XXXI. ediziokosaria jasotzen.

Page 9: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

Arratsaldeko bostak dira eta Santiagota-rrak K.Eko egoitzan etengabeak dira pira-guisten eta entrenatzaileen joan-etorriak.Bertan, Olatz Zabala piraguista eta entre-natzailearekin eta Aitor Gorrotxategi etaTelmo Fernández piraguistekin egitendugu topo. Etorkizun handiko gazte hauekdatorren Espainiako Txapelketari begiradaude. “Gogor lan eginez gero, K-1 eta K-4 kategorietan domina lortzeko aukerakditugu” diote Espainiako Neguko Txapel-ketan 3. eta 4. izandako Aitorrek eta Tel-mok. Olatz Zabalaren erronka ere ez datxikia. “Espainiako Maratoi Txapelketan,Europako Txapelketarako sailkapena lortunahi nuke K-1 eta K-2 kategorietan”. Gaztekategorian, berriz, Oihan Sayar eta IgorNietoren K-2a indartsu dabil. Neskei da-gokienez, Tania Prol eta Itziar Campo diraklubaren neska indartsuak. Bestalde, AniaPerez C-1 kategorian lehiatuko da. Oraindela gutxi arte, gizonezkoentzat soilik gor-

detako kategoria zen hau. Hala ere, pixka-naka, emakumeek lekua egin dute. “Ka-noan aritzeak asko nekatzen du, bainaprogresio honekin jarraituz gero Aniaketorkizun ikaragarria du”. Ur bizietako pi-raguistak, berriz, Junior eta 23 urte azpikoAustraliako Munduko Txapelketan lehia-tuko dira.

Piraguismoaren ohitura luzeaOlatzek, Aitorrek eta Telmok berezko dutepiraguismoarekiko maitasuna. Telmok,adibidez, aitonaren eskutik eman zituenlehendabiziko palakadak. “Aitonak arrau-nean egiteko ohitura izan du betidaniketa, 7 urte nituela, probatzeko esan zidan.Handik bi egunetara, ikastaroetan izenaeman nuen, eta gaurdaino”. Klubean dau-den piragua gehienak egin eta konponduere ohi ditu Telmoren aitonak. Aitor etaOlatzen kasuan, pasioa gurasoengandikdatorkie. “Haiek ere elkarrekin entrena-tzen dute”.

Lagunartekotasuna nagusi Taldean giro oso ona dago eta taldekideekelkarri laguntzen diote. “Telmo eta Aitor,adibidez, oso taldekide onak dira” azpi-marratzen du Olatzek. “Umilak dira eta,euren probak ondo egiteaz gain, gainon-tzeko kideak animatzeaz eta laguntzeazarduratzen dira”. Elkarrekin pasatzen di-tuzten ordu guztiek ere familia-senti-mendu hori indartu dute.

Erakundeek ahaztutako kirola Astean 6 egunetan entrenatzen dutengazte hauen emaitzak bikainak izan arren,

piraguistek ez dute, ez babeslerik, ez diru-laguntzarik jasotzen. “Urtetik urtera geroeta palista hobeak ditugu; baina, gure au-rrekontu murritza dela eta, murriztubehar izan dugu zenbait txapelketataradoazen piraguisten kopurua. Bidegabeada”. Olatz Zabalak kirolari gazte hauentzatetorkizun hobea eskatzen du. “Diru-la-guntzarik gabe, Aitor eta Telmo bezalakoetorkizun handiko piraguistek oso bide go-gorra dute aurretik. Ezinbestekoa da era-kundeek piraguista gazteen lana etaesfortzua aitortzea”.

9

Santiagotarrak, erronka berrien bila

k i r o l a k

Irungo piraguismo taldeak martxoan eman zion ongieto-rria denboraldi berriari. Sevillan antolatutako EspainiakoNeguko Txapelketan, primeran aritu ziren Santiagotarraktaldeko neska-mutilak. Gainera, Euskadiko MaratoiarenTxapeldun izendatu berri da taldea. Hurrengo erronka ga-rrantzitsua Espainiako Maratoi Txapelketaren eskutik eto-rriko da. Nahiz eta edozein kirolarirentzat emaitzak etadominak garrantzitsuak izan, lagunartekotasunak berebi-ziko garrantzia du klubeko kideentzat.

Ezkerretik eskuinera,Telmo Fernández,Olatz Zabala eta AitorGorrotxategi Santia-gotarrak K.Eko piraguista gazteak.Eskuinean, Telmo Fernández eta OlatzZabala (atzean).

Santiagotarrak K.Eko kideak Euskadiko Maratoi Txapeldun izendatu ondoren.

Page 10: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

10

Erromatarren garaian utzi genuen euskal sukalda-ritzaren ibilbidearen inguruan idazten ari garen is-torio honen lehen kapitulua. Erromatarren garaitikErdi Arora goaz gaurkoan, eta bide laburra egingodugu XX.mendera iritsi arte.Erdi Aroan bizi zen egoera sozialak eragina izanzuen euskaldunen elikagaien kulturan. Produktuasko luxuzko bihurtu ziren herritar xumearentzat.Horrela, ogia zen dietaren oinarria; honen eska-siari aurre egiteko erabiltzen ziren babak, dilistak,txitxirioak edo ilarrak. Haragia luxuzko elikagaiazen eta soilik jai-egunetan eta Donostiako foruekezarritako pribilegioen arabera kontsumitzen zen;horregatik, arrainak hartu zuen protagonismoagarai haietan.Errenazimendu garaian euskaldunen sukaldaritzaohituretan berrikuntzak eman ziren: Ameriketatikekarritako elikagai berriek, elikadurarako aukeraberriak eskaini zituzten; hiri eta herrien sorrerakbiztanleen arteko elikagaien banaketa errazteaekarri zuen; ordura arte biziraupeneko sukalda-ritza izan zena izaera propioa duen sukaldaritzabihurtu zen.Industrializazioak berarekin ekarri zuen bi euskal

sukaldaritza finkatzea: biziraupeneko sukalda-ritza, landa-guneetan eta langileen artean lantzenzena; eta sukaldaritza kultua, burgesiari lotua etalehenengo jatetxeen agerpenarekin zerikusi handiaizan zuena.XIX. mende amaieran euskal sukaldaritza tradi-zionala finkatzen hasi zen. Horretan garrantziahandia izan zuten 1830. urtetik aurrera agertzenhasi ziren euskal sukaldaritzaren lehen errezeta-liburuek. Elikagaiei dagokienez, honako hauekdira presentziarik handiena zutenak sukaldeetan:

dilistak, babak, txitxirioak, babarrunak, bakailaoa,patata-tortilla, olioa eta sagarra.Eta beti esaten dugun bezala, gozatu euskal sukal-daritzaren historiarekin, gozatu gastronomiarekineta gozatu bizitzarekin. On egin!

Oraitz Garciagas t ro fes ta.com

Erdi Arotik XX. mendera: euskal sukaldaritza indartzen

Aro garrantzitsua izanzen hau euskal sukalda-

ritza finkatzeko.

Ga s t r o n om i a

Euskal sukaldaritzaren historia

Page 11: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

11

Txingudi Ikastola HH-LH

Ha u r r e n l e i h o a

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Txingudi Ikastolak berriro lortu du“Eskola jasangarria ziurtagiria”

Txingudi Ikastolak “Eskola Jasangarria” Ziurtagiriaberritzea lortu du beste hiru urteko iraupenez. EuskoJaurlaritzak ematen duen errokonozimendu haulehen aldiz 2009an eskuratu zuen Txingudik. Martxoan ikastetxeak bandera berria jaso zuen,iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde egindakolanaren aitorpen gisa. Lorpena ospatzeko, hilaren10etik 14ra bitartean hainbat ospakizun antolatu zi-tuzten.

- Zuhaitz baten landaketa.- Sakelako telefono zaharren bilketa Jane Goo-

dall Institutuak bultzatutako “Mugi zaitez oihanarenalde” kanpainaren barruan.

- Ikastolako Eko-araudia sortzea.- Beñat Lizaso gazteari laguntzeko plastikozko

tapoien bilketa solidarioa.- Ikastolako belar guneen errekuperazioa bultza-

tzeko landare eta belar haziak ereitea.- Jasangarritasuna gaia hartuta, hainbat bertso

sortzea.Ziurtagiria Eskolako Agenda 21 programaren ba-rruan eskuratutako errekonozimendua da. 2003. urteaz geroztik Ikastolak ikastetxearen jasan-garritasunerako eta kalitaterako programa honetanparte hartzen du.

Lehen zikloko / haurrek lizar batsartu dute Txingudira,natura zaintzen / eta maitatzenongi dakigun tokira:argindarraren / zein paperarenerabilera, neurrira;txorrota itxi, / zaborra jaso,horiek denak, guztira,Ama Lurrari / eusten laguntzendiguten sustraiak dira. (LH3)

Murgildu gara / konpromi-soakzintzo hartzeko ekintzan,ingurunea / kezka baitugueskolan eta bizitzan.Eta idatzi / egin ditugudekalogo baten gisanhaizeak gure / hitzak sekulasantan eraman ez ditzan,naturarekin / ezin baituguajolagabeak izan. (LH 4)

BERTSOAK

Eusko Jaurlaritzak Txingudi Ikastolari eman dion bandera sarreran ipini dutejada. Argazkiotan, ziurtagiria jaso izana ospatzeko antolatutako jarduerak.

Page 12: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

Pixkanaka Googlelortzen ari da beresare sozialaren bi-tartez harremanaksor ditzagun, nahizeta aitortu beha-rra dagoen ederkikostatzen arizaiola.

2.0 webaren des-iratuena izaten hasi zen arren, eta gonbidapenetara mu-gatua (zerbait desiragarri bihurtzeko, mugatzea bainohoberik ez!) bazegoen ere, berehala mantsotu zen, etakontsumo gutxieneko sareetako bat bilakatu. Izan ere,kontsumoa gero eta gutxiago zen, harik eta 3' hilekoizanda hondoa jo zuen arte.

Hau guzti hau irauli nahian, berez G+ zerbitzu onak ho-betzearen alde egin du Googlek, eta, esaterako, Han-gouts tresnari esker bideokonferentzia zerbitzuhandinahiak lur jota utzi ditu. Gure negozioen geokoka-pena baimentzen duen Google Places zerbitzu zaharra-ren kudeaketa-sistema ere hobetu du. Areago, emaitzahoriexetan bere sarearekin loturiko eduki eta adierazleakere txertatu ditu, besteak beste autoritate-kontzeptuaindartzearren.

Google+ bixi-bixia da, arina, eta jadanik badago eduki in-teresgarririk, gero eta jende aktibo gehiago dagoelako.Hasieran estekak baino ez ziren, baina elkarrizketak erehasi dira sortzen. Uste dut arrazoi nagusia atzeko atetiksartu diren komunitateak direla, ohiko on-line foroeneboluzio gisara erabiltzen baitute. Bila itzazu komunita-teak eta sartu muturra iradokizunetan, eta G+k zure go-gokoak hauteman orduko, ziur harrituko zaituela.

Oraindik orain miresgarria iruditzen zait harreman-zirku-luen kudeaketa, erraza eta eraginkorra delako: ez dainoiz hain erraza izan gure mezuaren publiko objektiboakontrolatzea. Gainera, Picasa zerbitzu zaharretik erato-rritako argazkiak eroso administratzeko aukerekin batuzgero (zer esanik ez Android smartphone bat baduzu etazeure G+ kontuarekin sinkronizatzen baduzu, telefonokoargazkiak zeure kontura automatikoki igo daitezen), Fa-cebook jaun eta jaberen prestakuntzak berdindu edo ga-raitu egiten ditu.

Egia da Google ahaleginak eta bi egiten ari dela, etasegur aski ez zuen bere estimaziorik okerrenetan ere es-pero halako egoerara iristea. Apustua irabaziko oteduen, ordea, geroak esango.

Pablo MoratinosMarketing online-aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

12 gazteaBatzuetan Google+

erabiltzaileak ikusten ditutSan Vicente BHI

Page 13: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

13gaztea

“Gazte asko harreman koitalak edukitzera presionatuta sentitzen dira”

Hirusta Kolektiboko kide, 1992tik he-

ziketa afektibo-sexualaren alorrean ga-

ratzen du bere lana. Zenbait ikastetxetan

nerabeei zuzendutako saioak prestatzen

ditu, informazio egokia jaso dezaten.

Horrela, kulparik, lotsarik eta presiorik

gabe bizi ahal izango dute sexualitatea.

- Zer da sexualitatea nerabeen-tzat?Guk jaso dugun eredu berberadute: genitala eta koitala. Neskekneurri handiago batean lotzendute maitasunarekin, baina mu-tilentzat haragi kontu bat da.

Gure helburua da sexualitateaplazerrean oinarritzen dela za-baltzea, eta horretarako, ez di-tugu soilik genitalak, gorputzosoa baizik.

Koitoak ez du zertan beti helbu-rua izan behar; garrantzitsuakdira, esate baterako, maitasunadierazpenak.

Saiatu ere saiatzen gara helaraz-ten sexualitate mota ezberdinakbadaudela, norberaren gustutenaraberakoak, ez bakarrik hetero-sexuala, koitala eta genitala.

- Nondik jasotzen dute informa-zioa?Beharbada gaininformazioa edodesinformazioa dute. Dakitena

beraien artean hitz egiten du-tena edo pelikuletan ikusitakoada. Iturri horiek ez dira askotanegokienak. Hitz asko ikasi di-tuzte, klitorisa, esaterako,baina oso gutxik dakite zer deneta zertarako.

- Nesken eta mutilen rol tradi-zionalak bere horretan man-tentzen dira? Bai, rolak oso markatuta daude.Neskek sexudunak direla adie-razten badute edo ikastekogogoa edo sexu-harremanak ba-dituzte, orduan fama txarra dute.Mutilek, berriz, zenbat eta harre-man gehiago eduki, orduan etagizonago dira.

Sexu-organoei dagokienez, nes-kek zikina den zerbait balitz be-zala ikusten dute, ezkutatu behardena eta erru sentimenduareniturri dena. Mutilek, ordea, mi-resten dute euren zakila.

- Zein dira uste faltsu nagusiak?Hilekoarekin zaudenean maio-

nesa egiten baduzu mozten dela,txortan zutik eginez gero ez da-goela haurdun geratzeko arrisku-rik, ez eta hilekoa duzunean ere,zakilaren tamainak garrantziahandia duela plazerra eragitekoorduan...

Mutilek garrantzia handia ema-ten diote kantitateari (harremankopurua...) eta neskak ere ema-ten hasiak dira (titi handiak...).

- Lehenengo harreman koitalagero eta gazteago izatea dajoera. Zergatik?Eredu koitala oso markatuta du-telako eta asko eta asko presio-natuta sentitzen direlakolehenbailehen harremanak iza-

teko. Txostenek diotenez, 15 ur-teko nerabeen %20k harremankoitalak eduki ditu. Garai bateandena tabua eta errepresioa zen,orain beste muturrera pasa gara.Horrek arriskuak dakartza: haur-dunaldiak, patologia sexualak(anorgasmia, eiakulazio goiztia-rra...).

Ereduaren presioaren eraginez,orgasmo asko bilatzen dituzte,perfekzioa nahi dute eta horrekblokeoa ekar lezake. Arazoa daasko ez daudela oraindik presta-tuta, eta horregatik harremanaksarri ez dira kalitatezkoak; hauda, mina dute, biharamuneko pi-lula hartu behar dute...

Honek guztiak arriskuak da-kartza: haurdunaldiak, patologiasexualak (anorgasmia, eiakulaziogoiztiarra...).

Guk zabaltzen diegu harremanakmila modutan eduki daitezkeelaeta inportanteena konpartitzeadela.

- Zer aholkatzen diezu gurasoei?Ez da prebenitzeko lan egiten.Pentsatzen badute sexualitateaona dela, hori transmititu behardiete. Gurasoen artean etaseme-alabekin modu naturaleanhitz egitea komeni da. Sexualita-tea osasuntsua da, esperimen-tatzeko da, bizitzeko, betiereerrespetuz.

Eli Olaskoaga, sexologoa

Page 14: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

ga z t e i n f o r414

- GRAFFITI ETA XAKE LEHIAKE-TAK. Irungo ErrepublikarrenElkarteak antolatuta. Noiz: Maiatzaren 17an16:00etatik aurrera.Non: Santiagoko pilotale-kuan.Arratsaldean zehar, LiteraturErakustaldia hainbat argita-letxeren eskutik.Informazio gehiago:www.asoc iac ion repub l i -cana i runesa.o rgTel.: 669 075 423

- EUROPAN LANA BILATU nahiduzu, baina zenbait aholkueta gomendio faltan duzu?www.gazteauke ra.eus -kad i . ne t (Mugi Europan

atalean).- ERIZAINTZA LAGUNTZAILEAKBELGIKAN.Deialdigilea: EURES etaVeilige HaveLanpostuak: 6. Tokia: Veileige Have Geria-trikoa, Aalter, Belgika. OHARRA: Lehenengo elka-rrizketa Skyperen bidezizango da.Baldintzak: EBko nazionali-tatea eta Erizaintza lagun-tzaile titulua izatea.Hizkuntza: ingelesa. Epea: Apirilak 20www. sepe.es /conten ido/empleo_ fo rmac ion/eu res /

- UDA IKASTAROAK: EUSKALHERRIKO UNIBERTSITATEA.Matrikula edo/eta lojamendubekak: Erakunde antolatzai-leek matrikula edo/eta loja-

mendu bekak eskaintzen di-tuzte. Epea: Apirilak 30Harremana:[email protected]

- IKERKETA BEKAK.Deialdigilea: Hezkuntza Mi-nisterioa eta Zientzia etaTeknologiarako EspainiakoFundazioa.Zenbatekoa: 234,37 €. Cam-pus Zientifikoak Espainiakohainbat unibertsitatetanegingo dira 2014ko udan.Baldintzak:- DBHko 4. mailako etaZientzia eta TeknologietakoBatxilergoko 1. mailako ikas-leak. 2012-2013 ikasturtekobatez besteko nota: 7,5. Epea: Apirilak 26Informazioa: i n fo rmac ion@campus-c ien t i f icos

Lana

Bekak

Ikastaroak

Lehiaketak

Gazte-txartelaren 2014 Packa

INJUVE-K WEBGUNE BERRIAAURKEZTU ERASMUS PROGRA-MARENTZAT.Injuve gazteriaren institu-tuak Erasmus+: Juventuden acción webgune berriaaurkeztu du, besteak beste, Erasmus+ programan gazteeidagozkien ekintzen informazioa, ekintzak burutzeko jarrai-bideak eta ohiko galderen erantzunak azaltzen dituena.Sartu eta informatu!! www.e rasmusp lus. i n j uve.es

Erasmus + webgune berria

Gazte-txartelaren 2014 Packazuretzat prestatu dugu, eta jar-duera interesgarri ugari propo-satzen dizkizugu bertan. Aisialdigehiago, kultura gehiago, kirolgehiago... abantaila gehiago,astialdiaz gozatzeko eta, gai-nera, gutxiago gastatuta!Eta oraindik Gazte-txartela ez baduzu, zeren zainzaude? Eska ezazu www.gazteauke ra.euskad i . ne tGazte-txartela atalean.

:.InterRail tren txartelakberrogei urte daramatzakilometroak egiten. Ba-tzuentzat gaztaroarekinloturiko bizipen ahazte-zina, askatasunaren etaabenturaren bidaia.gazteauke ra.b log.euskad i . ne t

InterRail txartela

Page 15: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak

Apirilaren 30era arteErakusketaKabigorrinBeatriz Mendibururen argazki era-kusketa.

Apirilaren 30era arteErakusketaAtrezzo DekorazioanAtrezzon, Geltoki kalean, NuriaCordobaren lan abstraktoak.

Apirilaren 20ra arteErakusketaLaboral KutxanAlicia Cebrianen margolanak.

Apirilaren 16anHitzaldiaArgoiak Elkartean17:00etan, Ander Ugartemendia,gizarte hezitzailea eta misiolari lai-koa. Gaia: Senufo herria, Afrikakoantzinako etnia. Sarrera, doan.

Apirilaren 23anAzokaZabaltza plazan11:00etatik aurrera, liburua azoka.

Apirilaren 24anIpuin kontalariaUdal liburutegian19:30ean, Udal Liburutegian, hel-

duentzako ipuin kontalaria. Konta-kizuna: Juicio a los 50. Inés Grim-landen eskutik (Argentina). Sarreradoan.

Apirilaren 30eanTailerraArgoiak Elkartean17:00etan, sukaldaritza tailerra.Sa-rrera, doan.

Apirilaren 25eanAntzerkiaAmaia KZn

20:00etan, K-Paz eta Los Rotoskonpainiek Amor en tiempos delcorralito obra antzeztuko dute. Sarrera: 4,10 €.

Apirilaren 25etik maiatzaren 18raErakusketaAmaia KZnSan Pedro eta San Martzial jaie-tako kartelen lehiaketan onartutakokartelen erakusketa.

Apirilaren 26anAntzerkiaAmaia KZn17:00etan, familia-antzerkia. PLA-TEA programaren barruan, “Lapera Limonera” antzeztaldeak Tor-tuga, la isla de Teodoro ikuskizunaemango du gaztelaniaz. Sarrera bakarra: 4,10 €.

Apirilaren 26an

DantzaSan Juan plazan18:00etatik 20:30era, DantzarenNazioarteko Egunaren barruan, hi-riko zenbait talderen eta IrungoKontserbatorioaren emanaldiak.

Apirilaren 27anKontzertuaAmaia KZn12:00etan, Irun Hiria Musika ban-daren emanaldia. Sarrera doan.

Apirilaren 29tik maiatzaren 11raErakusketaLaboral KutxanSusana Ferreiraren pintura akade-miako ikasleen eskutik.

Apirilaren 29anIrakurketa KlubaUdal liburutegian19:00etan, irakurketa kluba, MertxeTranchek zuzendua. Gaia: LauraFreixasena Una vida subterránea.Sarrera doan.

Apirilaren 29anOpera zinemanAmaia KZn19:00etan, Amaia KZko hitzaldi-aretoan, Opera Zineman progra-maren barruan, Robertod´Evereux. Sarrera doan.

Apirilaren 30eanMusika entzunaldiaAmaia KZn19:00etan, jaiotzaren mendeurrena

dela eta, Luis Marianoren musika-ren entzunaldia, Luis Mariano Li-rika Elkartearen eskutik.

a i s i aa 15

HITZALDIA EUSKARAZASTE SANTUA OIASSO MUSEOAN

IRUN ZUZENEAN KONTZERTUA

GAIA: Untzi Museoarenbilduma

NOIZ: Apirilaren 26an

NON: Irungo Gordailun

ORDUA: 12:00etan

Gipuzkoako Foru Aldun-diak programa espezifikobat abian jarri du Gordai-luk barruan duen ondare-aren berri ematekogizarteari. Hiru ibilbide interaktibo egingo dira eraikinean zehar funtzio-namendua erakusteko, baita publikoarentzako hitzaldiak ere.

Apirilak 17 - 11:00etan, meatze trena

Apirilak 18 - 11:00etan, bisita Ama Xanta-lengo nekropolira.

Apirilak 19 - 11:00etan, labar-pintura tai-lerra: Kobazuloetan margotzen. 17:00etan,bisita Ama Xantalengo nekropolira.

Apirilak 20 - 11:00etan, meatze trena.

Apirilak 22 - 16:30ean, Erroma eta zinea.Har ezazu parte laburmetraia batean.

Apirilak 23 - 11:00etan, labar-pintura tailerra:Kobazuloetan margotzen.

Apirilak 24- 16:30ean, Tessellae, mosaiko tai-lerra.

Apirilak 26 - 11:00etan, bisita Ama Xantalengo

nekropolira. 16:30ean, Zesar eta Kleopatra:Sortu zure laburmetraia Playmobilekin.

NOIZ: Apirilaren 30ean

ORDUA: 19:30ean. CAFÉ IRUNen, "Irun zuzenean"barruan, MEK jaialdia, eta bertan: El Octavo Árbol,Tristan Crowley, The Inductions, Luke Armstrong,Sky Beats, Grises, Peachy Joke, Rockalean.

Sarrera: 15 euro.

Page 16: Irunero · eta 'Didavisión' DVDa. Eta haurren artean, 'Las aventuras de Tintín' eta 'Jeinuen hazia' - Eta zer eskatzen du jendeak? Batez ere argitaratzen diren liburu berriak