iruñeko takonera lorategiak

Upload: nereaguitarra

Post on 04-Nov-2015

28 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Iruñeko Takonera lorategiak

TRANSCRIPT

IRUEKO TAKONERA LORATEGIAK1830. urte inguruan egin zen Takonerako parkea, eta Irueko antzinakoena eta ederrena da. Hainbat tokitatik eta edozein ordutan sar daiteke Takonerara, ez baita ixten eta ez baitu ordutegirik. Nolanahi ere, sarbiderik ederrena San Nikolas portalean barnakoa da, Basotxo kalean. Portale hau garaipen-arku baten birsorkuntza barrokoa da; haren jatorrian, hiri harresidunera sartzeko zeuden sei ateetako bat izan zen, eta 1915. urtera arte egungo San Ignazio eliza ondoan egon zen. Fatxadari soilik eutsi dio. Garai berean eraitsi zuten Takonerako antzinako portalez gorde dena Antoniutti pista ondoan dago. Arbolen artean ezkutaturik, bisitariek Mari Blancaren irudia ikusten ahal dute Takoneran. Luis Paretek diseinatu zuen, Gazteluko plazan zegoen iturri baten burualdean kokatzeko. XVIII. mendearen bukaerakoa da, eta bera dugu Irueko irudirik ezagunenetakoa. Lorategien beheko aldean, harresiz inguraturik, lubanarroek animaliendako barrutia eskaintzen diete bisitariei, non elkarrekin baitaude oreinak, ahateak, untxiak eta paumak. Navas de Tolosa kalean irekitzen den baranda edo begiratokia Irueko haurrei gehien gustatzen zaien tokietako bat da. Takonerako lorategietako erdiko bidean monumenturik garrantzitsuena dago, Julian Gayarrerena, 1950. urtean Fructuoso Ordunak eta Victor Eusak tenor erronkariarraren omenez eraikia. Gayarreren irudiak buru ematen dio iturri baten inguruan alegoriazko baxuerliebeekin zizelatutako zilindro bati.