ipurtargia

9
IPURTARGIA

Upload: ainhoa

Post on 10-Apr-2015

424 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

IPURTARGIA

Barre egiten zioten animalia guztiek ipurtargiari. Tximeletak, barraskiloak eta kilkerrak egiten zioten barre ipurtargiari.

Tximeletak esaten zion:-Ja, ja! Ja, ja! Ikusi al duzue inoiz

begiak ipurdian dituen animaliarik?

Barraskiloak esaten zion:- Je, je! Je, je! Ikusi al duzue inoiz

ipurdia linterna daraman animaliarik?

Kikerrak esaten zion:- Ji, ji! Ji, ji! Ikusi al duzue inoiz ipurdian

bonbila daukan animaliarik?

Ipurtargia triste-triste bizi zen tximeletak, barraskiloak eta kilkerrak barre egiten ziotelako.

Baina behin, tximeleta lorez lore gustura zebilen batean, konturatu baino lehen ilundu zen eguna eta gaua iritsi. Tximeletak ez zuen etxerako bidea aurkitzen.

Eta tximeleta negarrez hasi zen:- Galdu egin naiz eta orain enarek

jango naute!

Orduan, ipurtargiak bere ipurdiko argia piztu zuen eta tximeletak bere etxeko bidea aurkitu zuen.

Beste behin, azaz aza gustura zebilen batean, gaua iritsi zitzaion konturatu gabe barraskiloari eta negar bizian hasi zen:

- Gaua da, ez dakit non dagoen nire etxea eta erbiek zapaldu egingo naute!

Orduan ipurtargiak ipurdiko argia piztu zuen eta barraskiloak etxeko bidea aurkitu zuten.

Eta beste behin, zuloz zulo gustura zebilen batean, gaua iritsi zitzaion konturatu gabe kilkerrari eta negar bizian hasi zen:

- Gau da, ez dakit non dagoen nire etxea eta zatorrek beldurtu egiten naute!

Orduan ipurtargiak bere ipurdiko argia piztu zuen eta kilkerrak etxeko bidea aurkitu zuen.

Eta harrezkero, tximeletak esaten dio ipurtargiari:

- Mila esker, ipurtargi, oso ederra zara ipurdiko argi eta guzti.

Eta barrazkiloak esaten dio:- Esker mila, ipurtargi, oso polita zara

ipurdiko linterna eta guzti.

Eta kilkerrak esaten dio:- Eskerrak bihotzez, ipurtargi, oso

liraina zara ipurdiko bonbila eta guzti.

Eta beste animaliak, eskerrak emateko, hurrengo olerkia asmatu zioten:

Ipurtargi politabizi da zelaian;ipurtargi politaargitsu gauean.

Tximeleta ari zaiobarrez eta barrez:

-Ipurdian argiabizten du gauez.Ipurtargi politabizi da zelaian;ipurtargi politaargitsu gauean