ipuin lehiaketa irati

3
XIXILIREN APOSTUA Orain dela mende bat eta urte batzuk, Bermeon galerna bat egon zenean baino urte batzuk lehenago, Bermeo eta Mundakaren artean, lehiaketa bat egon zen. Lehiaketa honetan, Bermeotik bi trainera eta Mundakatik beste bik lasterketa bat egitea antolatu zan. Herri bietatik ikusten dan Izaro uharteraino, Bermeoko portutik hasita Izarora heldu, buelta osoa emon eta gero, nor etortzen zan Bermeoko porturaino lehenago. Eta zer jokatu eben? Ba Irabazleek Xixili eta Lamerapunteko lurrak lortuko ebezan. Egun hareetan herri bietako txutxumutxua horixe zan: denak jakin nahian ea nork irabaziko zuen. Lasterketa baino aste bete lehenago, han ibiltzen ziran herrian kartelak jartzen eta itxasoan trainerekin entrenatzen. Bitartean herritar guztien ahotan estropada horren gainekoak baino ez ziren entzuten. Bermeokoak esanez Bermeok irabaziko ebala eta Mundakakarrak eurek esanez, nola ez. Aste horretan, trainera bakoitzak izen bat jarri behar eutsen bere taldeari. Bermeok Santa Eufemia izena ipini eutsen eta mundekarrak Santa Katalina, eleizengaitik. Lasterketaren eguna iritsi zanean, denak jaiki ziran ohetik oilarraren kukurruku bategaz, goizeko 8-etan. Lasterketa goizeko 11tan puntuan izango zan. Tik-tok-tik-tok... ordua pasatzen joan zen. 10:45ak heldu eta denak bermeotarrak nahiz mundakakarrak Bermeoko portuetaan egozan. Portuko bokale eta inguruko tala bietan jende guztia bildu zan, euren traineruei animoak emoten. Goizeko 11ak heldu zirenean, hasiera emon eta han hasi ziran lau trainerak, arraun, arraun, arraun... gero eta urrunago, gero eta gutxiago ikusten ziran...

Upload: irati03

Post on 22-Jul-2015

160 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ipuin lehiaketa irati

XIXILIREN APOSTUAOrain dela mende bat eta urte batzuk, Bermeon galerna bat egon zenean baino urte batzuk lehenago, Bermeo eta Mundakaren artean, lehiaketa bat egon zen. Lehiaketa honetan, Bermeotik bi trainera eta Mundakatik beste bik lasterketa bat egitea antolatu zan. Herri bietatik ikusten dan Izaro uharteraino, Bermeoko portutik hasita Izarora heldu, buelta osoa emon eta gero, nor etortzen zan Bermeoko porturaino lehenago. Eta zer jokatu eben? Ba Irabazleek Xixili eta Lamerapunteko lurrak lortuko ebezan. Egun hareetan herri bietako txutxumutxua horixe zan: denak jakin nahian ea nork irabaziko zuen.

Lasterketa baino aste bete lehenago, han ibiltzen ziran herrian kartelak jartzen eta itxasoan trainerekin entrenatzen. Bitartean herritar guztien ahotan estropada horren gainekoak baino ez ziren entzuten. Bermeokoak esanez Bermeok irabaziko ebala eta Mundakakarrak eurek esanez, nola ez. Aste horretan, trainera bakoitzak izen bat jarri behar eutsen bere taldeari. Bermeok Santa Eufemia izena ipini eutsen eta mundekarrak Santa Katalina, eleizengaitik.

Lasterketaren eguna iritsi zanean, denak jaiki ziran ohetik oilarraren kukurruku bategaz, goizeko 8-etan. Lasterketa goizeko 11tan puntuan izango zan. Tik-tok-tik-tok... ordua pasatzen joan zen. 10:45ak heldu eta denak bermeotarrak nahiz mundakakarrak Bermeoko portuetaan egozan. Portuko bokale eta inguruko tala bietan jende guztia bildu zan, euren traineruei animoak emoten.

Goizeko 11ak heldu zirenean, hasiera emon eta han hasi ziran lau trainerak, arraun, arraun, arraun... gero eta urrunago, gero eta gutxiago ikusten ziran...

Page 2: Ipuin lehiaketa irati

Urrunetik, ekaitza zetorren eta Bermeoko trainera bati, estiborrean zegoenari, korronteak ipar alderantz eraman eutson. Iparralderantz baina oso urrun! Orduan beste trainera danak buelta emon eta portura joan ziran arribadan. Jende guztiak hiru trainerak porturantza zetozela eta laugarrena falta zala ikusirik, txarrena pasatu zala pentsatu eben. Beste trainerak heldu, dena kontatu eta lasterketa anulatu egin behar eben. Trainera horretan egon ziran arraunlarien familikoak negarrez egozan, jakin ezinean non egozan euren familikoak.

Egunak pasatu ziran, aste bat ere eta ezer berririk eurena! Ia, jendeak pentsatzen eban hilda egongo zirela! Baina, halako baten, Martina izeneko umetxo bat, 4 urtekoa, bere neba-arreba eta gurasoekaz Aritxatzura joan zan eguna pasatzera. Martina ur-hertzan egoan bere balde, gaztelu, pala eta arearekin jolasten. Eta orduan, boteila bat etorri jakon izter ondora, berak hartun eta amarengana eroan eban jakiteko zer den. Amak botila hartuta, ikusi eban barruan mezuren bat egoala eta pentsatzen jarri zen: nork botako ote eban... burura etorri zitzaion lehiaketarena eta bere senarrak esan eutson irekitzeko begirada bat emanez, botila barruan zer ote dagoan jakitzeko.

Botila ireki eta hau ekarren papeltzo baten:

Bonjour(egunon) Bermeotar maiteok:Gu gara, estropadetan itxasoan galdu ginenak. Korronteak oso urrun eroan gaitun, baina itxasoan gagozela frantziar batzuekin topa ginen eta euren baporera igotzeko esan euskuen. Gu igo egin ginen eta horregaitik gagoz orain Parisen. Bardin zaigu nor dagoan orain momentuan hau irakurtzen, baina mesede bat eskatu behar deutsugu: mezu hau erakutsi gure familiakoei eta herritarrei, esan trankil egoteko, ondo gagozala. Bihar arratsaldean joango garala Euskal Herrirantz.Besarkada bat eta laster arte! Au revoir(agur).

Page 3: Ipuin lehiaketa irati

Martinak eta bere familiak hori irakurrita, segituan papeltxoa gorde eta udaletxera joan ziren. Udaletxera heldu ziranean alkateari esan eta alkateak Bermoko postontzi denetara bidali ebazan mensajeak esanez bihar 4:00etan gelditu direla denak portuan, arrantzaleei ongi etorria emoteko(nahiz eta ez jakin noiz etorriko ziren).

Ilargia joan eta eguzkia etorri zenean, hurrengo eguna zan. Eguerdiko hiruretarako, denak egozan portuan. Laurak, bostak, seirak, zazpirak zortzirak... pasatu ziran eta ez zen inor ere agertu! Herritarrek pentsatu eben han geratzea lo egiten, itxarotea etorri arte. Hurrengo goizean, itxaroten egon ziran eta 11-12ak inguruan, han etorri ziren denak “cruzero” txiki batean. Bermeotar denak, aldarrika eta saltoka hasi ziren pozaren pozez. Bermeotar danei, ahoan, kurba eder bat ikusten jaken, benetako irribarrea.

Bermeoko eta Mundakako alkateek, jai bat antolatu eban herritarrentzat. Han egon ziran denak Frantziako kontakizunak kontatzen, txisteak kontatzen, barreka... oso ondo pasatu eben. Alkateek azkenean, apostuarekin, hau da nor geratuko zen Xilirekin, honela erabaki eben: Xixili Bermeokoa izango zela, baina lurraldea Mundekakoa. Eta halaxe da, gaur egun Xixili Bermeotarrena da eta lurraldea Mundakarrena.

Ala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Bermioko plazan.

EGILEA: IRATI AGIRRE