industria iraultz

19

Upload: juir7julen

Post on 05-Dec-2014

804 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Industria Iraultzari buruz egindako oso lan on bat da, hainbat aspektu desberdin daude

TRANSCRIPT

Page 1: Industria Iraultz
Page 2: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

DBH 4.D HISTORIA 2

Irakaslea: Leonor VlazquezIkasleak: David Angulo, Aitor Jaio, Eric Ugalde eta Julen IruarrizagaGaia: Historia, Industria IraultzaGela: DBH 4.D

Page 3: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

AURKIBIDEA

AURKIBIDEA..........................................................................................2NON?....................................................................................................3ZERGATIK?............................................................................................4NOLA?...................................................................................................5NOIZ?....................................................................................................6ZEINTZUK IZAN ZIREN FASEAK?...........................................................6INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK BIZTANLERIAN ETA HIRIETAN.10ZEINTZUK IZAN ZIREN INDUSTRIA IRAULTZA GERTATZEKOHELBURUAK?.................................................................11GARRAIO IRAULTZA............................................................................12KLASE GIZARTEAREN SORRERA. GOI KLASEAK..................................14ERDIKO KLASEEN ETA BEHE KLASEEN EGOERA..................................14KULTURA ALDAKETAK.........................................................................15NAZIONALISMOA.................................................................................15INPERIALISMOA...................................................................................16GURE ARTEAN EGINDAKO LOTURAK...................................................17KONPARAKETA....................................................................................17GAIARI BURUZKO ARGAZKIAK............................................................17

DBH 4.D HISTORIA 3

Page 4: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

NON?Non eman zen?

Lehen industrializazioaren iraultza, Britainia Handian hasi izan XVIII. mendearen amaieran, herrialde horrek ekonomia-hazkunderako aldeko baldintzak zituelako.-Britainia Handian nahikoa lanesku zegoen, eta merkatu zabala zegoen produktuentzat.-Burdin meategiak eta ikatz minerala ugaria zen. Oinarri oinarrizkoa ikatza zan, ikatzak jartzen baitzituen lehen makinak martxan. Ikatza energi iturri garrantzitsu izan zan.-XVIII. mendean, Britainia Handian pentsamolde liberal berria sortu zan eta horrez gain, asko hedatu zan. Pentsamolde liberal horrek ziren Parlamentuak egiten zituzten legeen oinarria.

Britainia Handiak kolonia asko zituen bere mugetatik kanpo. Horrek ehungintza aurrera atera zuen. Gehienbat, kotoiaren ehungintza. Kotoiaren ehungintzaren ondorioz, berrikuntza teknikoak bizkorrago integratu ziran. Kotoia kolonietatik ekartzen zuten Britainia Handira oso merke. Kotoiak, Britainia Handiko biztanleei, hainbat lanpostu emon eutsiezan; 350.000 pertsona inguruk jarduten zutelako kotoia iruten eta kotoizko jantziak egiten. Makina espezializatuak egin ziren, ehungailu mekanikoa adibidez.Kotoiak, oso garrantzi handia izan zuen. Bere eraginak hau eragin zuen: Ehun britainiarrak, kalitate onekoak eta merkeak zirenez, munduko merkatuak gainezka jarri zituen.Beste alde batetik, industria siderurgikoak, XIX. mendean, garapen handia izan zuen. Landare-ikatzaren ordez ikatz minerala, kokea deiturikoa, erabiltzeak labe garai modernoak eraikitzea eragin zuen.

ZERGATIK?

Industrial iraultza hainbat arrazoiengatik hasi zan. Horrez gain, faktore batzuk ere izan zituen. Arrazoiak aztertzen badoguz, argi dago arrazoi garrantzitsuena edo industrializazioa gertatzea eragin zuen arrazoi garrantzitsuena hau dala: Etengabeko aldaketa-prozesua abiarazi zan Europan; teknika, energia-iturri eta lan antolaketako forma berriak erabiltzearen ondorioz, izugarrizko hazkundea izan zen ondasunen ekoizpen mekanizatuan. Azken finean, ekonomia- eta gizarte-aldaketa horrengatik gertatu zan.

DBH 4.D HISTORIA 4

Page 5: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Orain faktoreak azalduko dodaz. Lehenengo eta behin, XVIII. mendearen amaierako demografia-iraultza dago. Dakigunez, XVIII. mendera arte, Europako biztanleria geldo geldo haz izan; horren zergaitia da, jaiotza tasa altua zala, baina heriotza tasa altua zan ere bai, horregatik ez zan biztanleria hazten.Baina XVIII. Mendearen bigarren erditik aurrera, jaiotza-tasa altua izaten jarraitu zan oraindik, baina heriotza-tasa asko murriztu zan lehen txertoak sortu zituztelako, baztangaren aurkakoa alegia.Biztanleria azkar has izan, fenomeno horri, demografia-iraultza esaten zaio.Faktore hau oso garrantzitsua izan zan Europako ekonomiaren aurrerapenerako. Kontsumoak gora egin zuen eta teknologia garatu behar izan zen, ondasunen eskaintza areagotzeko.

XVIII. mendeko nekazaritza-hedapenaBiztanleria, goraka zioan heinean, elikagaiek gora egin zuten etengabe. Horregatik, lehen sektorean, ekonomia aldaketak gertatu ziran.-Nekazaritzako teknikak hobeto ziran. Lugorriaren ordez, lurzorua ez pobretzea lortu zuten txandaketa eginez. 1750.urtean egurrezko goldea burdinazkoarekin aldatu zuten. Ureztatze sistemak ere hobetu ziren.Horretaz aparte, makina berriak sortu ziren, ekoizpena arinago egiteko eta ongarri kimikoak erabiltzen hasi ziren.-Abeltzaintza erabat eraldatu zan. Laborantza-lurretako zati bat abereentzako bazka ekoizteko erabili ziran. Estabulazioa eratu zen, abereen kopuruak gora egin zuelako.-Nekazaritza egiturak aldatu ziren. Iraultza liberalen ondorioz, lurraren jabetza-eredua aldatu egin zan. Lurrak jabetza pribatuak bihurtu ziren.

Faktore hoiengatik, nekazaritza errendimendua %90-a igo zan.

NOLA?

Industrializazioaren barruan, fabrika eta mekanizazio sartu ahal daikeguz.XVIII. mendera arte, manufakturak eskulangile-lantegi txikietan egiten ziren. Herri bakoitzak horrelako lantegi txikiak zituzten, jendea manufakturaz hornitzeko.Eskulangileen lana, lana eskuz egitea zan. Ez zuten makinarik erabiltzen, bakarrik, beharrezkoak ziren lanabes gutxi batzuk. Langileek ez zuten ordutegi finkorik.

DBH 4.D HISTORIA 5

Page 6: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

XVIII. mendearen amaieratik, lantegiak desagertzen hasi ziran eta fabrikak sortu ziran. Fabriketan, langileek makinak erabiltzen hasi ziran lan egiteko.Fabrikak sortu eta berehala, lehen makinak sortzen hasi ziran. Makina horien energia-iturri garrantzitsuenak, lurruna eta ikatz minerala ziren. 1769an James Wattek lehen lurrun-makina asmatu zuen.Fabriken sorrerak bi ondorio ekarri zituen. Alde batetik, industria-jarduerak leku jakin batzuetan kontzentratu ziran. Beste batetik, lanaren antolaketa aldatu egin zan; langile bakoitza ekoizpen prozesuko ataza bakar batean espezializatu zen; bertan, ordetu finkoa eta makinak jarritako erritmoan jardun behar zela esaten zan.Normala zenez, produktibitateak gora egin zuen. Beraz ekoizpen kostuek behera egin eben eta produktuen prezioak jaitsi egin ziran.

NOIZ?

Industria iraultzaren datak ez dagoz zehaztuta. Batzuk, 1780ko hamarkadan sortu zela diote eta 1830 edo 1840an amaitu zelan diote; beste batzuk hori gezurra dala esan arren.Industria iraultza momentu horretan hasi zan, hainbat aldaketa gertatu ziralako momentu haietan. Bata biztanleria haztea da, bestea, biztanleriaren ondorioz, nekazaritza hedatzea eta azkenik, ekonomia pentsamoldea aldatzea.

ZEINTZUK IZAN ZIREN FASEAK?

Industria iraultzaren fase nagusiak bi izan ziran. 1-Lehen Industria Iraultza2-Bigarren Industria IraultzaPuntu honetan, fase bien ezaugarriak, bilakaerak… azalduko dodaz.Hurrengo gauza guztiak jakiteko parentesi artekoa ezinbestekoa(1- Lehen industria iraultza:

XVIII. mendean hasi zan eta honen hasierak zergaiti batzuk daukaz. Hasieran, biztanleria geldo-geldo hasi zan, jaiotza tasa altua zalako eta heriotza tasa ere altua zalako. Baina XVIII. mendeko bigarren erditik aurrera, jaiotza tasa altua izaten jarraitu zuen baina heriotza tasa asko murriztu zan. Zergatik? Lehen txertoak sortu zituztelako.Orduan, biztanleria azkar igo zen; horri demografia iraultza esanen jako.Europako kontsumoak gora egin zuen. Teknologia garatu behar izan zen.

DBH 4.D HISTORIA 6

Page 7: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Apurka-apurka, denbora aurrera joan ahala, nekazaritza-hedapena sortu zan. Bertan hainbat aspektu hobetu ziren biztanleriaren onerako. Nekazari-exodoa gertatu zan.

Gauza garrantzitsuenetako bat, pentsamolde berria garatu zala da. Pentsamolde berri honetan, liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatu zan.Liberalismoak, ekonomia-hazkundea ekimen pribatuak eragiten zutela zioen. Baina denbora aurrera joan ahala, enpresariek gero eta produktu hobe eta merkeagoak ekoizteko, teknologia berrikuntzak behar zituzten. Ondorioz, joera handiagoa zuten inbertitzeko, berrikuntzak erabiltzeko, industria-arriskuak hartzeko eta etekinak bilatzeko. Hortaz, lana bertute pertsonaltzat hartzen hasi zan.)1-Lehen industria-iraultza(1780-1860)

Hau izan zen industrializazioak izan zuen lehenengo fasea. Fase hau, fabrika eta mekanizazioarekin hasi zan 1780. urtean.Manufakturak eskulangile-lantegi txikietan egiten ziren; baina lanak eskuz egiten zituzten inolako makinarik gabe. Lanabes gutxi batzuk baino ez. Langileen ordutegia ez zan finkoa.

Lantegiak apurka apurka desagertzen hasi ziren eta fabrikak sortzen hasi ziren.Energia-iturriak: Ikatz minerala erreta ekoitzia. Ondorioz, 1769an James Wattek lehen lurrun makina asmatu zuen.

Ondorioak hainbat izan ziren, baina horietatik bi izan ziren garrantzitsuenak. Bata industria jarduerak leku jakin batzuetan kontzentratu zirala. Bestetik, lanaren antolaketa aldatu zan; ordutegi finkoa jarri zen eta makinak jarritako erritmoan jardun behar zuen.Normala zenez, produktibitateak gora egin zuen. Horregatik, ekoizpen kostuek behera egin zuten eta produktuen prezioak jaitsi ziren.Industrializazioaren lehen zati hau Britainia Handian hasi zan XVIII. mendearen amaieran.

Nahikoa lanesku zegoen eta produktuentzat merkatu zabala ere. Burdin eta ikatz meategi mineral ugari zituzten bertan. Ikatza, oso garrantzitsua izan zan, lehen makinak martxan jartzen zituen eta.Pentsamolde liberal berria hedatu zen.Puntako sektoreak landu ziren. Garrantzi gehien eukina zuena, kotoiaren ehungintza izan zan, 350.000 pertsona inguruk egiten zutelako bere inguruan lan. Kotoiaren lana errazteko, ehungailu mekanikoak sortu ziran.Kotoiaren ehungintza alde batera utzirik, industria siderurgikoa ikusiko dogu. Industria siderurgikoak garapen handia izan zuen XIX. mendearen erdialdean. Siderurgiak, labe garai modernoak eraikitzea eragin zuen eta hori ikatz mineralaren ondorioz zebilen.

2-Bigarren industria iraultza.

DBH 4.D HISTORIA 7

Page 8: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Fase honetan, industria handiaren sorrera gertatu zan. Hiru aspektu garrantzitsu garatu ziren fase edo etapa honetan. Bata, industria berriak eta industri potentzia berriak eta industria potentzia berriak; bestea, enpresa handiaren eta banka modernoaren sorrera eta azkena, ekoizpen-sistema berriak sortu direla.

Hasteko lehenengo aspektua azalduko dot. 1780. urtetik aurrera, energi-iturri berriak probatu iren ; elektrizitatea eta petrolioa alegia. Bi energi-iturri hauek industria-jarduera guztietan erabiltzen ziren. Lehenengo fasean ehungintzak izan zuen nagusitasuna galdu egin zuen etapa hontan.-Sektore siderurgikoan, Bessemer labearen asmakuntzak izugarrizko prozesua abiarazi zuen. Ondorioz, bertan garatzen zen altzairu hori, armagintzan eta ontzigintzan erabili zen.-Elektrizitatea ekoizteko eta banatzeko, elektrizitate-industria sortu zan.-Kimika industria ere sortu zan. Bertan, zenbait lehengai(petrolioa, kautxua…) erabiltzen ziran produktu berriak sortzeko: botikak, produktu sintetikoak…Garraioak aldaketa garrantzitsua izan zuen, automobilak eta hegazkinak gehiago erabiltzen hasi ziran, energia-iturri baten ondorioz, Petrolioa.Britainia Handian industria modernoak nagusitasuna galdu zuen eta Estatu Batuetan eta Alemanian garatu ziren gehien.

Orain, enpresa handien eta banka modernoen sorrera azalduko dot.Lehenengotan, enpresa gehienak txikiak ziren. Industrializazio prozesuak aurrera egin ahala, fabrikak gero eta handiagoak ziren eta familia enpresek arazoak izaten zituzten lortutako irabaziekin makina berriak erosteko edo ta langile gehiago kontratatzeko. Ondorioz, sozietate anonimoak sortu ziren. Sozietate horietan, enpresak behar duen kapitala akzioetan banatzen da.Langileek, akzio sortak erosi eta enpresako bazkide bihurtzen dira.Bankuak ekonomiaren funtsezko elementu bihurtu ziren.

Ekoizpen sistema berrietara jotzen badogu, ikus daikegu hainbat gauza garrantzitsu sortu edo egin zirela.Zergatik sortu ziran ekoizpen sistema berriak? Ekoizpena handitzeko, XIX. mendearen amaieran, lan sistema berriak jarri ebezan martxan.Bi dagoz.1) Taylor ingeniariak, taylorismo izeneko sistema asmatu eban. Lana ataza laburretan banatu zan eta ataza bakoitzaren iraupena zehaztasunez kronometratzeko. Langileek eginiko lanaren arabera jasotzen zuten soldata.2) Henry Ford enpresaburuak serieko ekoizpena (fordismoa) hedatu zuen. Produktuak langile batetik bestera joaten ziren muntaketa kate baten bidez; horrela ez zegoen hutsarterik. Langile bakoitzak egindako produktuen kopuruak gora egin zuen.

DBH 4.D HISTORIA 8

Page 9: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Horren ondorioz, prezioak jaitsi egin ziren eta jende gehiagok izan zuen industria produktuak kontsumitzeko aukera.

Hala ere, enpresa kontzentrazioko prozesua gertatu zen. Horien artean forma desberdinak zeuden:Kartela: Jarduera bereko enpresen elkartea da.Holdinga: Enpresa bakar batek kontrolaturiko enpresen korporazioa da.Trusta: Zenbait enpresaren elkartze boluntarioa da.

INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK BIZTANLERIAN ETA HIRIETANHainbat aspektu dagoz garatzeko.

Lehenengotik hasten bagara, ikusiko dogu XIX. mendean egon zan demografia hazkunde bizkortu. Hau aztertzen badogu hainbat gauza esan daikeguz. Halanola, biztanleria hazkundea areagotu egin zala inoiz izandako erritmoan: Europak 400 milloi biztanle baino gehiago zituen 1900ean. Hau da, munduko biztanleriaren %24,7.Zenbaki horien zergatia argia hauek biak izan ziren:1) Heriotza tasaren bat bateko jaitsiera. Medikuntza aurrerapenen eta etengabeko higiene zein elikadura hobekuntzen ondorioz gertatu zen hori.Ospitale gehiago ere eraiki ziren. Horregatik bizi itxaropen 35 urtetatik 50 urtetara igo zen.2) Bigarren kausa ugalkortasuna areagotzea izan zan. Ekonomia aukera hobeak izatearen ondorioz, bikoteak gazteago ezkondu eta haur gehiago izaten zituzten.

Orain hirietaranzko migrazioei egingo diet erreferentzia.Ekoizpen gehienak hirietan kontzentratzen zen normala zenez. Nekazari asko hirietara joaten ziren eta horri nekazari exodoa esaten jako. XIX. mendean, urbanizazio prozesu bizia gertatu zen Europan. Hirien kopuruak gora egin zuen tamainarekin batera.

Hiri asko fabriken inguruan hazi ziren esaterako Manchester eta Liverpool.Nekazarien migrazioa bizkorra izan zan. Pobreenak kalitate txarreko etxebizitzetan pilatzen ziren, hirigunean eta fabriken ondoan, zerbitzu publikorik barik eta kutsatutako ingurunean.Auzo berriak eraiki ziren. Bertan, kalitate oneko etxeak, kale antolatuak eta mota guztietako zerbitzuak jarri ziren. Auzo berri horiei zabalgune esaten jaken.

Europarrek migrazioak egin zituzten beste kontinente batzuetara.

DBH 4.D HISTORIA 9

Page 10: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Hiriek ezin izan eben nekazari exodo guztia hartu. 1800etik 1924ra bitartea, Europako 60 miloi biztanlek beste kontinente batzuetara emigratu behar izan eben.

Migrazio transozeaniko horrek boladaka getatu ziren. 1870. urterarte britainiarrek eta eskandinaviarrek emigratu zuten gehien.Gehienak Ameriketara joan ziren. Herrialde horrek emigranteen %60a hartu zuen. Beste emigranteak Australia eta Zelanda Berrira joan ziren.

ZEINTZUK IZAN ZIREN INDUSTRIA IRAULTZA GERTATZEKO HELBURUAK?Nortzuk bultzatu zuten?...Nik galdera hau langile mugimenduarekin lotu dot.

Langile mugimenduak hastapen batz uk zituen. Lehenengo eta behin langile mugimendua zer dan esango dot; Soldatapeko langileek beren lan eta politika egoera hobetzeko ekintza kolektiboen multzoa da.

Hasieran, bizi eta lan baldintza txarren aurka protestatzeko, zenbait langilek makinak suntsitzen zituzten, langileen egoeraren erruduntzat hartzen zituztelako. Mugimedu horri ludismo deritzo. Industria Iraultza langileek bultzatu zuten. Ez zeuden ados euren egoerarekin.Britainia Handian Elkartzeko Eskubidea egin zen 1824an. Bertatik, langile elkarteak sortzen hasi ziran, hau da sindikatuak.Langileen presio tresna nagusienak grebak ziren. Lan baldintza hobeak eskatzen zituzten: Lanaldia murriztea, haur lana desagerraraztea… . Sufragio unibertsala ere eskatzen zuten, garai hartan langileek ez zuten boto eskubiderik eta.

Langile mugimendu honetan, marxismoa eta anarkismoa sortu ziran.Marxismoa: Karl Marxengandik dator izen hori. Gizarte industrialetan klase arteko borroka zegoen. Konkretuki, langileen eta fabriken zein beste ekoizpen bitartekoen artean. Marxek proposatzen zuena zan, langileek iraultza egin behar zutela, kapitalismoa suntsitzeko eta langileei boterea emateko. Gizarte komunista ezarriko zen, klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea.Marxismoan, alderdi sozialistak garatu ziran 1875. urtean.Anarkismoa: Estatuaren kontra egin zuten anarkistek. Pertsonen arteko elkarte mota boluntarioren bat jarri nahi zuten haren ordez. Politikari uko egin zioten, baita alderdi politikoei eta hauteskundeetan parte hartzeari ere.XIX. mendearen erdialdeko anarkisten artean, Proudhon frantziarra eta Bakunin eta Kropotkin errusiarrak nabarmendu ziran.

DBH 4.D HISTORIA 10

Page 11: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Langileen internazionalak.Langileen Nazioarteko Elkartea(LNE) sortu zan. Elkarte hori urte gutxi batzuk geroago desagertu zan, sozialisten eta anarkisten arteko desadostasunagatik.1889an, zenbait buruzagi sozialistak Internazional Sozialista (II: Internazionala) sortu zuten.Gobernuek lan alorreko legeak egin ebezan, enpresaburuen gehiegikeriak desagerrarazteko.· Haurren lana debekatu zan.· Lehen amatasun baimenak eman ebezan.· Enpresaburuak istripu aseguruak ordaintzera behartu zituzten.· Lanaldia 8 ordura murriztu zan.Azken finean, langileek zeukaten helburu nagusiena, euren lan egoera hobetu nahi zutela zan eta horretarako hainbat gauza egin behar izan zituzten.

GARRAIO IRAULTZAHasteko, nabigazioaren goren unea azalduko dot sakon.

Lehen garraio berrikuntzak nabigazioan izan ziren.· 1807an, Fulton estatubatuarrak lurrun motorrez propultsaturiko itsasontzien lehen linea komertziala sustatu zuen. Belaontziak alde batera utzi ziran eta arinago zebiltzan itsasontziak ordezkatu ziran.·1830. eta 1880. urteen artean, burdinazko kroskoak jartzen hasi ziren itsasontzi berrietan. Propultsatzeko berriz, helizeak erabiltzen hasi ziran. Horrenbestez, lurrun makinak oso seguruak eta bizkorrak ziren.· Ontzidiak espezializatzen hasi ziren eta 1870ean, hotz ganberez hornituriko itsasontzi bat heldu zen lehen aldiz Amerikako kostaldera.Itsasoko garraioa gorantz zioan heinean, distantziak laburtu ziren eta 1869an Suezko kanala ireki zan. Edozein herrialdek egin ahal zituen bidaiak %40 laburtu ziren.

Orain, Trenbide aroa azalduko dot. Trenbide aroak garrantzi handia izan zuen.Nahiz eta XVIII:mendearen amaieran errepideak hobetu egin ziren eta haietako asko zulatu, lehorreko garraioa motela zen eta ez zan segurua. Asmakizun batek trenbidea asmatu zuen.Trenetan, aurrerapen nagusietako bi osagai edo asmakizunak batzen dira. Hala nola, lurrun makina, lokomotora propultsatzeko eta bestetik, burdina, trena edo trenentzako errailak egiteko lehengaia.1814an Stephenson ingelesak lehen lurrun lokomotora egin zuen.Teknologia aurrerapenei esker, trenbidea gero eta garraio bizkorragoa, seguruagoa eta merkeagoa izan zan.

Garraio iraultzak ondorio batzuk izan zituen. Egia da, garraio iraultzan sorturiko garraioak, seguruak, merkeak, arinak…zirala baina gauza

DBH 4.D HISTORIA 11

Page 12: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

guzti horiek egiteak, oso eragin handia izan zuen ekonomian eta gizartean.· Merkataritzak hazkunde handia izan zuen, bidaien iraupena eta garraio=kostuak murriztu zirelako.· Munduko ekonomia espezializatu egin zen. Herrialde industrialak produktu manufakturatuen ekoizpenean espezializatu ziren eta produktu horiek esportatzeari ekin zioten. Koloniek, berriz, lehengaiak saltzen zizkieten herrialde industrialei.· Garraio berriek beste herrialde eta kontinente batzuetara emigratzea erraztu zuen.

KLASE GIZARTEAREN SORRERA. GOI KLASEAK.

Goi klasekoek zera eskatzen zuten: “Legearen aurrean, berdintasuna; benetan, desberdintasuna”. Industria gizarte berriaren oinarria lege berdintasuna zen. Gizaseme guztiek, kargu publikoetan jardun ahal zuten merituen arabera eta ez familia jatorriaren arabera. Gizarte talde desberdinen artean, oso ekonomia alde handia zegoen. Biztanleria gizarte klaseetan banatu zan.

Europako aristokratek nolabaiteko nagusitasuna galdu eben. Aristokrata gehienek, ez zuten enpresa espiriturik eta ez zuten inbertitzen jakin.Burgesiak gorakada handia izan zuen. Burgesia industria gizarte berriaren klase boteretsua bihurtu zan.

ERDIKO KLASEEN ETA BEHE KLASEEN EGOERA

Ekonomia eta gizarte garapenaren ondorioz, erdi mailako klase zabala sortu zan, hau da, burgesia txikia. Erdiko klasea talde heterogeneoa zen: Lantegietako eskulangileek, ,merkatari txikiak, administrazioko eta armadako erdi mailako karguak, landako jabeak, irakasleak… .

Langile klasea proletariotza zan. Soldata kaskarrak zeuden, batez ere emakumeek. Lanaldi gehienak 12 ordutik gorakoak ziran. Haurren lana familia mantentzeko beharrezko zan.

Garai hartan, Europako biztanle gehienak nekazaritzatik bizi ziren.· Nekazari gehienak jabe txikiak ziren. Makinak eta laborantza teknika berriak erabiltzen zituzten beren lurretan.· Jornalariak, soldata edo jornal kaskarra kobratzen zuten langileak ziran eta haien bizimodua oso gogorra zan.· Askok jopu izateari utzi zioten.

DBH 4.D HISTORIA 12

Page 13: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

KULTURA ALDAKETAKGarai honetan, errealismoaren garaia iritsi zan. Bertan garai hartako egoera marrazten zan. Errealismoa pinturan eta literaturan zan nagusi.Ezaugarriak:· Behaketa gaitasuna zan artistaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat.· Objektiboak izateko eta errealitatea den moduan adierazteko gogoa izatea.· Beren garaiko gaiak lantzea eta eguneroko bizitzako eszenak adieraztea.

Gizarte alfabetatuagoa zegoen. Ekonomia jarduerak konplikatu egin ziran, gaitasun maila handiagoko langileak prestatu behar ziran.Gobernuek, lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak sortu zituzten. Gizonek irakurtzen eta idazten ikasi eben. Akademiak eta museoak sortu ziren.Prentsa modernoak garatu zan; garaiko konstituzio politikoetan adierazteko eta inprimatzeko askatasunak aitortzeak eman zuen horretarako aukera.

Amaitzeko, ohitura berriak sortu ziran. Hala nola, tertuliak, kirola, udaldiak… .

NAZIONALISMOA

Zer da nazio bat? Nazio esaten zaio toki berean jaiotako eta monarka beraren agindupean zeuden pertsonen taldeari. XIX. mendean, nazio terminoak adiera politikoa hartu zuen.

Nazionalismoak bi ikusmolde zituen:· Alemaniako erromantikoek nazioaren kultura ikusmoldea defendatu zuten. Kultura, hizkuntza eta historia komunak zituen, eta horrenbestez, estatu subirano gisa antolatzeko eskubidea zuen. · Frantziako teorialariek nazioaren politika ikusmoldea proposatzen zuten. Pertsona multzo batek borondatez erabakitzen du nazio bat sortzea.

INPERIALISMOA

Zer da inperialismoa?Inperialismo terminoaren bidez, adierazten da herrialde batek

beste herrialde batzuk mendean hartu dituela.

DBH 4.D HISTORIA 13

Page 14: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

Konkistatzen duen lurraldea metropolioa deritzo eta konkistatutako lurraldeak koloniak.Espainia eta Portugal izan ziren inperio garrantzitsuenak. XIX. mendeko hedapena azkarra eta erabatekoa izan zan. 1800.urtean munduko lurraldeen %35 Europaren eta Estatu Batuen mende zeuden. 1914an %84an jarri zen. Europa munduaren jabe zan momentu haietan.

FAKTOREAK:· Ekonomia faktoreak: Oso garrantzitsuak izan ziren faktore hauek. Koloniak aduana zergarik gabeko merkatu bihurtu ziren. Herrialde kolonizatzaileak kapitalak inbertitzeko eremuak egin zituzten herri lanak eraikiz eta hobetuz.· Politika faktoreak: Itsasoko eta lehorreko ibilbide garrantzitsuenak kontrolatzeko, potentziek zenbait toki estrategiko konkistatu zituzten. Prestigioa handitu nahi izan zuten eta nazio harrotasuna indartu nahi izan zuten.· Demografia faktoreak: Biztanleek emigratu egin zuten kolonietara, ondorioz, metropolioetan langabezia eta ezinegona arindu zan.· Ideologia faktoreak: Ideologia arrazistek indar handia izan zuten. Zuriei, herrialdeak menderatzeko eskubidea ematen zieten. Herriak zibilizatu nahi zituzten. Jakin min zientifikoak konkistak bultzatu egin zituzten. Esan daikeguna da, emigratzaileek, esploratzaileek eta misiolariek transmititu zutela Europako zibilizazioa Europako mugetatik kanpo.

GURE ARTEAN EGINDAKO LOTURAK

Nik beste erlazio bat egin dot baina ez dakit egia izango dan ala ez. Industrializazioa Frantziako Iraultzarekin lotu dot, Napoleonen inperioarekin alegia. Napoleonek, Britainia Handiaren kontra blokeo kontinentala ezarri zuen. Zergatik? Britainia Handia merkataritza oso garatuta zuelako. Eta Napoleoni ez zitzaion komeni Britainia Handia merkataritza iturri ona izatea. Uste dot, Napoleonek blokeo kontinentala jarri zuenean Britainia Handia industria garatzen ari zala.Britainia Handiak, kotoiaren ehungintza asko landu zuen bere mugetatik at zituen kolonietatik ekarrita. Hori Napoleoni ez zitzaion komeni eta orduan, blokeo kontinentala ezarri zion Britainia Handiari.

KONPARAKETAGure herrietako fabrikak, herritik kanpo dagoz. Ez dagoz herri

barruan sartuta. Poligono industrialetan egon ohi dira. Gure ustez, ez

DBH 4.D HISTORIA 14

Page 15: Industria Iraultz

INDUSTRIA IRAULTZA

dauka zer ikusirik antzinako industriak gaur egungoarekin. Dana desberdina da.

GAIARI BURUZKO ARGAZKIAK

ARGAZKI GEHIAGO:

DBH 4.D HISTORIA 15