indarra eta presioa fluidoetan

2
INDARRA ETA PRESIOA FLUIDOETAN 1. Iltze baten gainean 10 N-eko indarra egingo dugu. Iltzearen buruak 5 mm 2 -ko azalera eta puntak 0,1 mm 2 - koa izanez gero, zer presio egingo dugu indarra mutur batean eta bestean egitean? 2. Bainuontzi baten tapoiak 5 cm 2 -ko azalera dauka, eta 50 cm-ko sakoneran dago. Zer indar egin behar da ateratzeko? Eta 10 m-ko sakoneran balego? 3. Kalkulatu 10 cm 2 -ko oinarria eta 3 m-ko altuera duen ur-zutabe baten pisua. Eta zutabearen oinarriak 50 cm 2 -ko edukiz gero? Zer presio egiten du zutabe bakoitzak? Zer ondorio atera daiteke emaitzetatik? 4. Gorputz bat uretan sartuko dugu, 1 m-ko sakoneran, eta gero 2 m-koan. Zer kasutan ote da handiagoa bultzada? 5. Harri batek 1 N-eko pisua dauka airean, eta 0,8 N-eko pisua uretan. Kalkulatu horren bolumena eta dentsitatea. 6. Hegazkin baten barruko presioa 1 atm eta kanpokoa 0,7 atm bada, zer indar jasango du 30 cm x 50 cm-ko leiho bakoitzeko beirak? Zein da altuera handian hegan doan hegazkin baten leihatila apurtzearen arriskua? 7. Tailer mekaniko batean, 2500 kg-ko kamioi bat altxatzeko erabili den altxagailu hidraulikoaren enbolo handienak 30 cm-ko diametroa dauka. Kalkulatu altxagailua betetzen duen likidoak jasan beharko duen presioa. Enbolo txikienak 3 cm-ko diametroa edukiz gero, zer indar egin beharko du motorrak kamioia altxatzeko?

Upload: jjaa234793

Post on 27-Apr-2015

514 views

Category:

Documents


14 download

TRANSCRIPT

Page 1: Indarra Eta Presioa Fluidoetan

INDARRA ETA PRESIOA FLUIDOETAN

1. Iltze baten gainean 10 N-eko indarra egingo dugu. Iltzearen

buruak 5 mm2-ko azalera eta puntak 0,1 mm2-koa izanez gero,

zer presio egingo dugu indarra mutur batean eta bestean

egitean?

2. Bainuontzi baten tapoiak 5 cm2-ko azalera dauka, eta 50 cm-ko

sakoneran dago. Zer indar egin behar da ateratzeko? Eta 10 m-

ko sakoneran balego?

3. Kalkulatu 10 cm2-ko oinarria eta 3 m-ko altuera duen ur-zutabe

baten pisua. Eta zutabearen oinarriak 50 cm2-ko edukiz gero?

Zer presio egiten du zutabe bakoitzak? Zer ondorio atera

daiteke emaitzetatik?

4. Gorputz bat uretan sartuko dugu, 1 m-ko sakoneran, eta gero 2

m-koan. Zer kasutan ote da handiagoa bultzada?

5. Harri batek 1 N-eko pisua dauka airean, eta 0,8 N-eko pisua

uretan. Kalkulatu horren bolumena eta dentsitatea.

6. Hegazkin baten barruko presioa 1 atm eta kanpokoa 0,7 atm

bada, zer indar jasango du 30 cm x 50 cm-ko leiho bakoitzeko

beirak? Zein da altuera handian hegan doan hegazkin baten

leihatila apurtzearen arriskua?

7. Tailer mekaniko batean, 2500 kg-ko kamioi bat altxatzeko

erabili den altxagailu hidraulikoaren enbolo handienak 30 cm-ko

diametroa dauka. Kalkulatu altxagailua betetzen duen likidoak

jasan beharko duen presioa. Enbolo txikienak 3 cm-ko

diametroa edukiz gero, zer indar egin beharko du motorrak

kamioia altxatzeko?

8. Batiskafo bat ozeanoan murgildu da, 150 m-ko sakonerara.

Kalkulatu:

a. Sakonera horretan dagoen presioa (dentsitatea = 1040

kg/m3)

b. 40 cm-ko diametroa duen idi begi batek jasaten duen

indarra.

Page 2: Indarra Eta Presioa Fluidoetan

9. Prentsa hidrauliko baten pistoi handiaren azalera pistoi

txikiarena baino ehun aldiz handiagoa da. Kalkulatu zenbateko

indarra eragiten diogun pistoi handiari, txikiari 50 N-ekoa egiten

diogunean.

10. Ura eta olioa bota dugu U itxurako hodi batean. Likido

horiek altuera hauek dituzte hodian: hura = 10,0 cm eta holioa =

11,8 cm. Kalkulatu olioaren dentsitatea, jakinda urarena 1000

kg/m3-koa dela.

11. Demagun atmosferaren dentsitatea konstantea dela eta

1,2 kg/m3-ko balioa duela. Kalkulatu zenbateko altuera izan

beharko lukeen, eragiten duen presioa eragiteko.

12. 10000 N-eko pisuko objektu batek 10 m3-ko bolumena du.

Flotatuko al du olioz betetako ontzi batean, olioaren dentsitatea

935 kg/m3-koa bada?