ikten azterketa

8
TEK HAUR NOLO RTZAR OGIA RO IK BERR KASTO RIAK OLAN N

Upload: bea-lasagabaster

Post on 08-Mar-2016

257 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Eskola bateko IKTen azterketa

TRANSCRIPT

Page 1: IKTen azterketa

TEK

HAUR

NOLO

RTZAR

OGIA

RO IK

BERR

KASTO

RIAK

OLAN

N

Page 2: IKTen azterketa

AURKIBIDEA

1. Sarrera 3 2. Baliabide eta azpiegitura teknologikoak – Hardwareak 4 3. Baliabide eta azpiegitura teknologikoak – Softwareak 6 4. Irakasleen jarrera teknologia berriekiko 7 5. Nire proposamena – EGURALDIA 8

Page 3: IKTen azterketa

SARRERA Haurtzaro Ikastola Oiartzunen dago. Herri euskalduna da, biztanleriaren %90ak euskaraz hitz egiten du. Haurtzaro ikastola kontzertatua da, hau da, jabego pribatua baldin badu ere, Eusko Jaurlaritzako laguntza du. Gaur egun gurasoen eta langileen artean osatutako herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzailea da. Ikastola honek Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen ditu. 38 gela guztira eta 875 ikasle inguru. Ikastolak 40 gela arrunta, areto nagusia, teknologia gela, musika gela, liburutegi orokorra, psikomotrizitate gela, bi informatika gela, laborategia, ginmasio bat, frontoia, futbol zelaia, jolastoki bat, 2 parke, bideo gela, funtzio anitzetako gela, irakasle gelak, komunak eta jantokia ditu. Zerbitzuei dagokienez eskolak emateaz gain, jantokia, garraioa, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat eskolaz kanpoko ekintzak eta liburutegia ere badituzte. Ikastolaren hezkutz proeiktuaren oinarrizko printzipiak honakoak dira: • Ikastolen mugimenduaren eragile eta partaide (Euskal Herriko Ikastolak-en kide da) • Hezkuntza eskaintza zabala • Eleaniztasuna • Ideologia aniztasuna • Parekidetasuna gestio eta funtzionamendu egituran Hezkuntza proiektua honako printzipiotan oinarritzen da: proiekzioa, globaltasuna, integrazioa, errealismoa eta malgutasuna. Ikastola, lehen esan bezala,irakaskuntzako kooperatiba da, ikastolako gurasoak eta irakasleak dira bertako partaide. Hori dela eta, ez da hartzen erabaki garrantzitsurik beraiekin kontatu gabe. Eskola eta familiaren arteko komunikazioari garrantzia handia ematen diote, honela lortuko baita luzapen imajinario bat haurrarengan bi espazioak (eta bertako pertsonak) erlkarlotuz. Inguruarekiko harremanei dagokionez, Haurtzaro ikastolak oso harreman onak ditu bai Udalarekin baita Haur Hezkuntzako lehen etapako zerbitzua ematen duen Patzuergoarekin ere. Gainera Haurtzaro Ikastolak eta Errenteriako Orereta Ikastolak Oiartzo Ikastola sortu zuten bi ikastola hauetako ikasleak Batxelergoa egiteko. Haurtzaro Ikastola ez da herritik isolatuta dagoen entitate bat, bertan zeharo integratuta dagoen ikastola baizik.

Page 4: IKTen azterketa

BALIABI • 2 ininpresora b

• 4 ze

• 12

IDE ETA A

nformatika batekin.

erbitzari (or

ordenagailu

AZPIEGIT

gela, bako

rokorra, pos

u karro (bak

TURA TEK

oitza 24 ord

starako, kan

koitza 25 ord

KNOLOGIK

denagailuki

npoko sarbid

denagailure

KOAK- HA

in, arbel di

detarako eta

ekin).

ARDWAR

igitalakin, p

a ikastolako

EAK

proeiktore b

o webguneta

batekin eta

arako).

a

Page 5: IKTen azterketa

• Irakasko portat

• 14

• Hau• 2 limegatakoa• RU

kasleen mintilak dira, b

arbel digita

ur Hezkuntzinea zuntz

a izango da)UCTUS SIST

ntegi guztieehar denean

al (2 inform

zako gela guoptiko (201

). TEMA ikas

etan 5 edo n mintegi ba

matika gelata

uztietan ord12ko martx

stola guztiak

6 ordenagaatetik bester

an eta bana

denagailu baxoan bakoit

k, WIFIaren

ailu eta inprra eramatek

LH5, LH6,

at eta proiekza 25 mega

n ordez.

resora bat ko, etxera er

DBH1 eta

ktore bat. akoa baldin

(ordenagailramateko...)

DBH2ko ge

n bada ere,

lu hauetako).

elatan).

laister 75

o

5

Page 6: IKTen azterketa

BALIABI Haur Hez Ttantto, bakoitzeaBestalde,proposatzdituzte: g

Lehen He Lehen Heordenagaeta estratrebakuntjarduten Honetaz proposatzgelara jotxkitan ependrive Urdintxo

DBH Hemen emetodoakHorretaradituzte (Literatura

IDE ETA A

kuntza

Txirritx ean ordenag Haurtzazen dituztgutunak “id

ezkuntza

ezkuntza oailu bidez itegia kurrtza, memdute proie

gain, Lehzen diren aten dira giten ditudesberdineta Pox, Z

ere alde bk gai baako webguIrristalari

a idatzia et

AZPIEGIT

eta Xangogailu bat daro ikastoen ikt jardatzi”, arg

osoan IKAkasteko srikularrak orizazioa ektu honet

en Hezku IKT jardu eta besteuzte jarduenak erabiltZirriBorro,

batetik, IKkoitzean uneak, CD munduanta ahozko

TURA TEK

CD-ROMdute eta beolan Urtxrduerak (ggazkiak zin

SYS proieistema da uztartzeneta nork tan, egune

ntza osoauerak egite batzuetaerak. Hortzen dituzt, Irristalar

KASYS proproposatz

D-ROMak, n ibiltari, a...).

KNOLOGIK

Mak erabiltertan aritzxintxa megutxi batzuntzilikatu..

ektua erab eta gailu

n dituen mberea egi

ero ikasga

an Txanelaten dituztean Ikasys-retarako wte (Birraitri munduan

oiektua erzen dituz DVDak e Herrien

KOAK- SO

tzen dituzzen dira haetodoa euk) ere or.noski irak

biltzen dut informatimultzoa daiteko. Haui desberdi

a metodoae. Horreta-erako erawebguneaonaren mn ibiltari...

rabiltzen dten ikt j

edota penEuropa,

OFTWARE

zte. Haur aurrak banerabiltzen rdenagailukaslearen

e. Ikasys koak, aplia. Hiru heurrak egunn bat.

a erabiltzearako, batabiltzen dk, CD-ROuseoa, Ba.).

dute eta jarduerak drive desArduraz k

EAK

Hezkuntznaka edo b

dute etu honetan laguntzare

proiektuakazio infoelburu nanero, ordu

en dute etzuetan inituzten or

OMak, DVDazter guzti

bestetik, burutzenberdinak kontsumit

zako gelabinaka. a bertan burutzenekin.

norberakrmatikoakgusi ditu:u erdi bat

eta bertannformatikardenagailuDak edotaiei begira,

OSTADARn dituzte.erabiltzenu, Euskal

a

k k

t

a

a ,

R

Page 7: IKTen azterketa

IRAKASLEEN JARRERA TEKNOLOGIA BERRIEKIKO Urtetan Haurtzaro Ikastolako IKT dinamizatzaile izan denarekin hitz egin dut, bertako berri jakiteko (martxoan hartu du erretiroa). Berak esan didanez Haurtzaro Ikastola 1989 urtetik dago teknologia berrietan murgildurik. Noski, ez orain bezala, baina orain dauden azpiegitura teknologikoak eta baliabide pertsonalak ez omen dira bat-batean lortzen, urte askotan zehar eginiko lanaren fruitu omen dira. Bestalde, eta arestian esan bezala, Haurtzaro Ikastolaren jabegoa irakasle eta gurasoek dute. Eta azken hauek ikastolako erabaki guztietan parte hartzen dute, baita IKTen inguruko erabakietan ere. Aspaldidanik, beraz, egin zuen Haurtzarok teknologia berrien apostua eta ordudanik omen daude iraskale batzuk hasieran eta guztiak orain, ikastolak duen IKT plana aurrera eramateko lanean. Hasiera batean, irakasle batzuren jarrera oso aldekoa ez zen izan, baina beraren ustez, ezjakintasunak sortzen duen beldurraren eraginez. Hala ere, horregatik, oso argi eduki zuten hasieratik irakasleek prestakuntza beharra zutela, etengabeko prestakuntza gainera. Eta 90. hamarkada hasieran irakasle gutxi batzuk jaso bazuten prestakuntza, 2000. urtetik aurrera ikastola osoko irakasleek jaso dute etengabeko prestakuntza. Gaur egun, irakasleen jarrera oso baikorra da orokorrean eta teknologia berriak oso integraturik daude ikasgelatan (aurreko atalean azaltzen dudan bezala), baita ikastolako eguneroko funtzionamenduan ere. Adibidez, irakasleek ez dute paperik jasotzen, ez bilera deialditarako, ez nomina jasotzerakoan...guztia e_mailez jasotzen dute. Gurasoek ere aukera dute paperez jasotzen dituzten oharrak, buletinak, informazioa...e_mail bidez jasotzeko. Eta ekimen hau aurrera doa, izan ere, lanean ari baitira Ikastola Irekia izeneko proiektu batean. Ekimen hau martxan jartzen denean, gurasoek intranet batez bidez hainbat eta hainbat ekintza egiteko aukera izango dute: irakaslearekin bilera adostu, jangela zerbitzua erreserbatu edo baliogabetu, garraio zerbitzuarekin berdin, haurra ikastolara joan ez bada etxeko lanak bertatik hartu...Joxinek dioenez, hau ere pixkanaka-pixkanaka egitekoa da. Anekdota bat ere kontatu zidan Joxinek, irakasleek teknologia berrietan zuten eta duten jarrera azaltzeko. Esan bezala, hasieran irakasle batzuk ez zuten oso jarrera baikorra. Eta horietako bat denbora guztian kexatzen ari zen. Orain dela urte batzuk, ordea, baten bidez irakasleei aukera eman zitzaien ikasleen notak interneten bidez sartzeko, hau da, bakoitzak ordenagailua eta internet eduki ezkero edozein tokitatik. Eta teknologiakin batzutan gertatzen den moduan, momentu jakin batean arazoak egon ziren eta irakasle hori kexaka etorri omen zitzaion esanez nola nahi zuen horrela notak sartzea. Joxinek momentuz ikastolan bertan bakarrik egin zezakela esan omen zion eta irakasleak orduan hori historiaurrean egiten zela erantzun zion. Hala ere, irakasleekin hitz egiterakoan, batzuk teknologia berriek lan gehiago ematen dizkietela adierazten dute. Hala ere, onartzen dute, gaurko gizartean haurrak derrigorrez trebatu behar direla teknologia berrietan. Eta lan gehiago suposatzen badiete ere, onurak gehiago ikusten dizkietela ikt-ei oztopoak baino.

Page 8: IKTen azterketa

EGURALDIA Testuingurua: jarduera hau 5 urteko gelako haurrei zuzenduta dago.

EGURALDIA

Helburuak: Fenomeno atmosferikoak identifikatu Teknologia berrien aukerak ezagutzen hasi.

Garapen kognitiboa Garapen psikomotorea Oinarrizko prozesu psikologikoak Garapen psikosoziala

Hizkuntza landu Idazketa eta irakurketa landu Denborazko nozioak landu (eguna, astea, hilabetea...) Matematika landu (kontaketa, konparaketa, seriazioak...) Psikomotrizitate fina landu Gaitasun grafomotorea landu Arreta, pertzepzioa eta oroimena. Taldearekiko pertenentzia sentimenduak eta kooperazioa.

Jardueraren deskripzioa: Gelako arduradunak (egunero batek) zein eguraldi egiten duen begiratuko du eta irakasleak horretarako espresuki prestaturiko taula batean dagokion irudia sartu beharko du (eguzkia, euria, lainoa, haizea...) eta azpian, ikasgelan eredu bezala jarrita egongo den esaldietako bat kopiatu beharko du (euria ari du, haizea dabil, eguraldi eguzkitsua gaurkoa,...). Haurrak irakaslearen laguntza jasoko du (behar badu) eta baita beste kideena ere. Horretarako irakasleak haur bat ez bada gogoratzen nola txertatzen den irudia, idazteko laguntza behar badu... beste haurrei galdetuko die ea norbait gogoratzen den. Ondoren, haur bakoitzak bere taulan (irakasleak ordenagailuan prestaturikoa inprimatuta) dagokion irudia itsatsiko du eta dagokion esaldia idatzi. Bukaeran, hilabete horretan zenbat egunetan egin duen eguzkia, euria, haizea, elurra...kontatuko dute denok batera. Irakasleak grafiko bat egingo du datu horiekin. Eta grafikoa haurrean dutela konparaketa, seriazioak... landuko dituzte. Ondoren haur bakoitzak bere grafika egingo du paperean, irakasleak eginikoa adibide bezala dutela. Oharra: Jarduera hau haurrek egin ahal izateko, aldez aurretik, irakasleak egingo du hilabete batean zehar. Eguneko arduradunak zein eguraldi egiten duen esan beharko dio eta irakaslearen ondoan egongo da honek zer egiten duen ikusiz.

Materiala: Ordenagailua eta proiektagailua

Denbora: egunero 20 minutu gutxi gorabehera, hilabete batean zehar. Ondoren, datuak lantzeko beste 30 minutu.