ikastolen elkarteko lehendakaria «ziurgabetasuna aukera ... · aukera hauek lana eta ardura...

6
16 2015EKO IRAILAREN 27A Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta, urriaren 4an ospatuko da Kilometroak jaia. Aitzakia baliatu eta LOMCE legeaz, ikasturteko erronkez, Nafarroako egoera berriaz, eredu pedagogikoaz eta beste hainbat kontuz aritu gara Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin. «Ziurgabetasuna aukera bihurtu behar dugu, elkarrekin gure hezkuntza sistema eraikitzeko» | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | KOLDO TELLITU IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA Espainiako Gobernuaren LOMCE legea batetik, Eusko Jaurlaritzaren Heziberri plana bestetik. Nola hasi duzue ikasturtea? Ziurgabetasuna da aurtengo ezaugarri nagu- sia, ikasturte hasieran behintzat. LOMCE indarrean dago eta aplikatu behar da, baina bistan da aukerak daudela legea bertan behera geratzeko edo gutxienez bere elementurik ezkorrenak ez aplikatzeko, eta Espainiako hauteskundeak ere berehala dira. Ziurgabeta- sun hori aukera bihurtu behar dugu, hezkun- tza eta herri eragileek elkarrekin hezkuntza sistema propioa eraikitzeko eta lan hori guztia lege bihurtzeko, ahal dugun parlamentuetan. Baina LOMCE aplikatzen ari zarete? LOMCE legearen zutabe nagusiak bi dira: batetik, eurek ezarritako curriculuma, eta arlo horretan guk euskal curriculuma lantzen dugu, Eki ikasmaterialen bidez. Bestetik, eba- luaketa probak daude; iaz proba pilotua bi ikastoletan planteatu zuen administrazioak eta bi ikastoletan uko egin zioten azterketa egiteari. Lehen Hezkuntzaren erdialdean eba- luaketa diagnostikoa egitea ongi iruditzen zaigu, baina ez dugu inolaz ere bat egiten LOMCEren planteamenduarekin, ebaluaketa diagnostiko batek guretzat izan behar dituen helburuak eta LOMCErenak ezberdinak direlako. Beraz, legearen gauza batzuk derri- gor aplikatu beharko dira, baina arlo curricu- larrean, geletan eta gure egunerokoan ikasto- len apustua euskal curriculuma da eta hala jarraituko dugu. Espainiako hauteskundeak aipatu dituzu. Horien emaitza gakoa izango da LOMCEren ebaluaketa edo errebalidak behingoz bertan behera uzteko. Bai eta badirudi gerta daitekeela, hori da gure esperantza, baina ezin jakin, ez daukat etorki- zuna iragartzeko bola magikorik. Edozein kasutan, guk gure bidea jarraituko dugu, orain arte bezala lanean, LOMCE egon edo ez egon, lege hau gehiegi ari delako baldin- tzatzen gure herriko hezkuntza eragileen agenda. Nafarroako Gobernua aldatu berri dute hautes- kundeek, baita udal nafar ugaritako egoera ere. Nola eragingo die honek bertako ikastolei? Esperantza handia daukagu gobernu berria- rekin, aurrekoarekiko jarrera aldaketa seku- lakoa da eta aldaketa batzuk ezinbestean emango direla uste dugu, eta espero dugu epe motzean izango dela. Adibidez, IkasEl- kar-en bitartez dugun materiala ez dadila debekatua egon Nafarroako ikastetxeetan, ez dezala jarraitu doakotasun programatik at, badakigulako zein argudio erabili zituen aurreko gobernuak horretarako, testuliburu horietan egiten zen Euskal Herriaren plan- teamendua hizpide. Aldi berean, zonifika- zioa apurtu behar dela uste dugu, euskarak ofiziala izan behar du Nafarroako lurralde “LOMCE gehiegi ari da baldintzatzen gure herriko hezkuntza-eragileen agenda. Guk gure bidea jarraituko dugu”

Upload: others

Post on 01-Aug-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Ziurgabetasuna aukera ... · Aukera hauek lana eta ardura eskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzea ez delako beti erraza, baina umeen heziketa

�16 2015EKO IRAILAREN 27A

Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta, urriaren 4an ospatuko da Kilometroak jaia. Aitzakiabaliatu eta LOMCE legeaz, ikasturteko erronkez, Nafarroako egoera berriaz, eredu pedagogikoaz

eta beste hainbat kontuz aritu gara Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin.

«Ziurgabetasuna aukera bihurtubehar dugu, elkarrekin gure

hezkuntza sistema eraikitzeko»

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

KOLDO TELLITUIKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA

Espainiako Gobernuaren LOMCE legea batetik,Eusko Jaurlaritzaren Heziberri plana bestetik.Nola hasi duzue ikasturtea?Ziurgabetasuna da aurtengo ezaugarri nagu-sia, ikasturte hasieran behintzat. LOMCEindarrean dago eta aplikatu behar da, bainabistan da aukerak daudela legea bertan beherageratzeko edo gutxienez bere elementurikezkorrenak ez aplikatzeko, eta Espainiakohauteskundeak ere berehala dira. Ziurgabeta-sun hori aukera bihurtu behar dugu, hezkun-tza eta herri eragileek elkarrekin hezkuntzasistema propioa eraikitzeko eta lan hori guztialege bihurtzeko, ahal dugun parlamentuetan.

Baina LOMCE aplikatzen ari zarete?LOMCE legearen zutabe nagusiak bi dira:batetik, eurek ezarritako curriculuma, eta arlohorretan guk euskal curriculuma lantzendugu, Eki ikasmaterialen bidez. Bestetik, eba-luaketa probak daude; iaz proba pilotua biikastoletan planteatu zuen administrazioaketa bi ikastoletan uko egin zioten azterketaegiteari. Lehen Hezkuntzaren erdialdean eba-luaketa diagnostikoa egitea ongi iruditzenzaigu, baina ez dugu inolaz ere bat egitenLOMCEren planteamenduarekin, ebaluaketadiagnostiko batek guretzat izan behar dituen

helburuak eta LOMCErenak ezberdinakdirelako. Beraz, legearen gauza batzuk derri-gor aplikatu beharko dira, baina arlo curricu-larrean, geletan eta gure egunerokoan ikasto-len apustua euskal curriculuma da eta halajarraituko dugu.

Espainiako hauteskundeak aipatu dituzu.Horien emaitza gakoa izango da LOMCErenebaluaketa edo errebalidak behingoz bertanbehera uzteko.Bai eta badirudi gerta daitekeela, hori da gureesperantza, baina ezin jakin, ez daukat etorki-zuna iragartzeko bola magikorik. Edozeinkasutan, guk gure bidea jarraituko dugu,orain arte bezala lanean, LOMCE egon edoez egon, lege hau gehiegi ari delako baldin-tzatzen gure herriko hezkuntza eragileenagenda.

Nafarroako Gobernua aldatu berri dute hautes-kundeek, baita udal nafar ugaritako egoeraere. Nola eragingo die honek bertako ikastolei?Esperantza handia daukagu gobernu berria-rekin, aurrekoarekiko jarrera aldaketa seku-lakoa da eta aldaketa batzuk ezinbesteanemango direla uste dugu, eta espero duguepe motzean izango dela. Adibidez, IkasEl-kar-en bitartez dugun materiala ez dadiladebekatua egon Nafarroako ikastetxeetan,ez dezala jarraitu doakotasun programatikat, badakigulako zein argudio erabili zituenaurreko gobernuak horretarako, testuliburuhorietan egiten zen Euskal Herriaren plan-teamendua hizpide. Aldi berean, zonifika-zioa apurtu behar dela uste dugu, euskarakofiziala izan behar du Nafarroako lurralde

“LOMCE gehiegi ari da baldintzatzen gure herrikohezkuntza-eragileen agenda. Guk gure bidea jarraituko dugu”

Page 2: IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Ziurgabetasuna aukera ... · Aukera hauek lana eta ardura eskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzea ez delako beti erraza, baina umeen heziketa

2015EKO IRAILAREN 27A 17�

guztietan eta aukera eman behar da ikaske-tak euskaraz egiteko. Itxaropena daukaguegungo eremu ez-euskaldunean daudenikastolek behar duten laguntza eta aitortzajasoko dutela. D eredu publikoa ez dagoenlekuetan, modu orekatu eta planifikatuanegin behar da euskarazko irakaskuntzarenzabalkuntza, herri eta hezkuntza eragile guz-tien artean.

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kon-tseilariak esan du publifikatzeko aukera eman-go diela eremu ez-euskalduneko ikastolei.Gure planteamendua ez da hori, inondikinora. Gure ereduan sinesten dugu, uste duguhezkuntza alorrean aukera ezberdinakdaudela eta gurea egokia dela. Nafa-rroan egindako lana herri-lana izan daeta eredu hori oraindik ere oso garran-tzitsua da euskal hezkuntza aurreraeramateko.

Ipar Euskal Herrian aldiz, zaharrak berri.Ziburuko Kaskarotenea ikastolakgutxienez eraikin berrian hasi du ikas-turtea. Herritarren presioak lagundukodu Seaskaren egoera hobetzen?Euskal Herriko eragile guztien elkar-tasuna eta inplikazioa beharrezkoa da.Apustu izugarria da Iparraldean egin-dakoa eta fruitu onak ematen ari da

gainera, Baxoaren emaitzei erreparatzenbadiegu adibidez. Euskarazko hezkuntzanormalizatu nahi badugu, Seaska indartsu batizatea funtsezkoa da eta horretarako guztienlaguntza behar dugu. Dei berezia egin dieguerakundeei gai honetan askoz gehiago inpli-katzeko, sarri aitortza eta elkartasuna adieraz-ten entzuten diegulako instituzio publikoeta-ko ordezkariei, baina azken urteotan,benetako laguntza oso eskasa izan da, ditu-gun premietatik oso urrun. Herritarrek bada-kigu erantzungo dutela, ikastolek ere elkarta-sun funtsaren bidez egingo dute, bainahirugarren hanka ere behar dugu, proiektuaaurrera eramateko.

Etorkizunera begira mahai gainean dauden eztabaida nagusiak zerrendatu dizkigu Tellituk: “Euskaran ardazturikoeleaniztasuna bultzatzea; euskal curriculuma; irakasleriaren funtzioa, prestakuntza eta lan baldintzak; ikasleenerrendimendua hobetzea; eta hezkuntza zerbitzu publikoaren definizioa”.

Page 3: IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Ziurgabetasuna aukera ... · Aukera hauek lana eta ardura eskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzea ez delako beti erraza, baina umeen heziketa

�18 2015EKO IRAILAREN 27A

KOLDO TELLITU

Eta Euskal Autonomia Erkidegoan berriz,Eusko Jaurlaritzak prestatuko duen EuskalEskolaren Legea izango da hurrengo erronkanagusietakoa, sare publikoaz gain sare kon-tzertatua ere legean txertatzeko xedez.Ezinbesteko legea da, momentu honetandaukagun lege bakarrak[1993ko Euskal Eskola Publi-koaren Legeak] hezkuntza sis-temaren erdia baino ez duelakoarautzen, sare publikoa alegia,eta sistema osoa arautuko duenlegea beharrezkoa da, osasun-gintzan, merkatugintzan etabeste hainbat esparrutan beza-latsu. Lege bat egiten deneanepe ertain eta luzerako helbu-ruak mahai gainean jartzendira, horiek eztabaidatzekoaukera dute eragileek, eta horretarako uneoso egokia dela uste dut. Eztabaida nagusiakzeintzuk diren badakigu: euskaran ardazturi-ko eleaniztasuna bultzatzea; euskal curriculu-ma; irakasleriaren funtzioa, prestakuntza etalan baldintzak; ikasleen errendimendua hobe-tzea; eta hezkuntza zerbitzu publikoaren defi-nizioa. Azken horrek sortuko du eztabaidagehien.

Hain juxtu, eskola publikoak dio eurak baino ezdirela publiko, eta lehentasuna izan beharkoluketela. Zuek aldiz, publikotasunaren kontzep-tua birdefinitu behar dela.Publikotasuna zerbitzuari lotuta ulertzendugu guk, herriari ematen zaion zerbitzuari

lotuta. Publikotasuna titularta-sunari lotzea eredu jakobino etaatzerakoia iruditzen zaigu,Frantziatik eta Espainiatikdatorrena, eta guk geure eredualandu behar dugu. Argi duguzerbitzu publiko hori adminis-trazioaren kontrolpean egongolitzatekeela, baina horrenbarruan eragileek kudeaketamodu ezberdinetarako aukeraizan beharko lukete.

Denontzako legea eginez gero, kudeaketa horribegira sare publiko eta kontzertatuarentzakojoko arauak berdindu beharko liratekeela dioeskola publikoak, eta behar bereziak dituztenhaurrak (Euskal Herrira iritsi berriak direlako,ezgaitasunen bat dutelako…) modu orekatua-goan hartu beharko lituzketela ikastetxeek,gehientsuenak sare publikoan kontzentratzendirelako.

“Nafarroako eremu ez-euskaldunetan ikastolakpublifikatzea ez da gureplanteamendua, inondik inora.Gure eredua oraindik osogarrantzitsua da euskalhezkuntza aurrera eramateko”

Page 4: IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Ziurgabetasuna aukera ... · Aukera hauek lana eta ardura eskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzea ez delako beti erraza, baina umeen heziketa

2015EKO IRAILAREN 27A 19�

KOLDO TELLITU

Bat gatoz horrekin. Zerbitzu publikoarenoinarri nagusietakoa gardentasuna izanbehar da eta erabiltzen diren funts publikoguztiak non eta nola erabiltzen diren azaldubehar da. Eta ikasleen harrerari dagokio-nean, oraindik ere eztabaidasakon bat behar da horreninguruko planteamendua zeinden jakiteko. Gaur egun ikus-ten dugu era oso desoreka-tuan egiten dela bai sare kon-tzertatuan, bai publikoan etabai her rialdearen arabera.Administrazioak plangintzadefinitu behar du, bainaherriaren apustua hori baldinbada, ezinbestean sartu behargara eta hartu beharreko era-bakiak hartuko ditugu. Hiz-kuntzaren ikuspegitik ere, gainera, apustuinportantea da.

Eki testuliburuak aipatu dituzu lehen, zuenproiektu pedagogikoaren funtsa. Zeintzuk diraEkiren oinarriak?Ikasleak bizitzarako behar dituen gaitasunakeskuratzeko ikasmaterial berria eta berritzai-lea da. Eki akronimoak bere baitan biltzen

ditu ezaugarri nagusiak: Euskal curriculuma-ren garapenean oinarritua, Konpetentzietanardaztua, eta Integrazioaren pedagogia lagun(alegia, egoera-arazo bat konpontzeko etabizitzan erabili ahal izateko baliabideak mugi-

tzen ikastea). Azken urteotanhau izan da gure erronka nagu-sia, euskal curriculuma diseina-tu eta ikasliburu bihurtzea. Aur-ten salto nabarmena emangodugu: Eki euskarri digitaleanlanduko dute 38-39 ikastolatan.Urteetarako erronka da etahautu horrekin jarraituko dugu.

Eskola jangeletako catering sis-tema utzi eta ikastetxeak berakkudeatutako jangela batzuenberri izan dugu, ikasleei inguru-

ko eta garaiko produktuak eskaintzea helbu-ru. Ba al du horren gaineko lan-ildorik Ikasto-len Elkarteak?Printzipioz ikastola bakoitzak askatasuna dunahiago duen eredua erabakitzeko eta egia daelikadura burujabetzan oinarritutako proiek-tu oso interesgarriak dituztela martxan hain-bat ikastolatan, ekoizle txikiekin lanean, egu-neko produktuekin, jakiak bertan

“Elikadura burujabetzanoinarritutako proiektu osointeresgarriak dituzte martxanhainbat ikastolatan, ekoizletxikiekin lanean, egunekoproduktuekin... Umeen heziketaintegralaren barruan funtsezkoarloa da”

������������ �� �������������������� �� ��� ��� � ����

��������������� ������������������ �������������

Page 5: IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Ziurgabetasuna aukera ... · Aukera hauek lana eta ardura eskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzea ez delako beti erraza, baina umeen heziketa

�20 2015EKO IRAILAREN 27A

KOLDO TELLITU

prestatuta… Aukera hauek lana eta arduraeskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzeaez delako beti erraza, baina umeen heziketaintegralaren barruan arlo hau kontuan har-tzea funtsezkoa dela ere uste dugu, eta askozosasuntsuagoa eta aberatsagoa dela. Nilehendakari naizen ikastolan adibidez, Leioa-ko Betiko Ikastolan, eredu horren alde egindugu, nahiz eta ez den erraza egunero 700laguni jaten ematea.

Ebaluazio hezigarria lantzen ari diren lau ikas-tolari buruzko erreportajea atera dugu duelagutxi ARGIAn, ohiko notak alboratu eta ikasleeta irakasleak elkarrekin ebaluatzearen eta

autoebaluatzearen inguruan. Ebaluazio moduberri baterantz egin nahiko zenukete?Lau ikastola hauetan burututako proiektupilotua emaitza oso onak ematen ari da. Eba-luazio diagnostikoek horrelako proiektuakmartxan jartzeko balio digute, ikastolarenerradiografia eginez eta izan ditzakeen ahul-guneak eta indarguneak antzemanez. Plana-rekin jarraitzeko eta beste ikastola batzuetarazabaltzeko asmoa daukagu, oso pozik gaude-lako ikusitakoarekin.

Kilometroak jaia Usurbilen egingo da aurteneta hiru oinarri izango ditu ibilbideak: pareki-dea, integratzailea eta anitza izango da.Batez ere prozesua da azpimarratzekoa, herri-ko eragileekin eta arlo jakin horietan dabiltzanerakundeekin auzolanean egin delako. Azkenfinean ikastolaren funtsa hori da, herriarekinbat egitea. Integrazioari eta mugikortasunarilotutako dekalogoa idatzi dute adibidez, elkar-lanean, ibilbidea ere egokituz… Hurrengo edi-zioetarako erreferente izan nahi du.

Zein harreman izan nahi duzue administrazioa-rekin eta sare publikoarekin?Ona. Elkarlanerako prest gaude beti, admi-nistrazioekin eta hezkuntza eragile guztie-

“Sare publikoa eta kontzertatuaezin gara aritu bakoitza berealdetik, eztabaida sakonerakofororik eta elkargunerik bilatugabe. Denon iritziak eta marragorriak partekatu beharkoditugu, hezkuntza sistemapropioa eraiki nahi badugu”

ILLUMBE-GOIKOATxoko Alde · Illumbe baserria 42

20170 USURBIL 943 361 436 / 666 884 [email protected]

Page 6: IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Ziurgabetasuna aukera ... · Aukera hauek lana eta ardura eskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzea ez delako beti erraza, baina umeen heziketa

2015EKO IRAILAREN 27A 21�

KOLDO TELLITU

kin, zer esanik ez une hauetan, apustu nagu-si batzuen aurrean baikaude. Legearen hari-ra lehen aipatu dugu hainbat kontu ditugulaeztabaidatzeke, eta horretara ipini behargara lehenbailehen. Ezin gara aritu bakoitzabere aldetik, esaterako publikotasunaz pen-tsatzen duguna medioetan edo dena delako-an botatzen, eztabaida sakonerako fororiketa elkargunerik bilatu gabe. Gainera, ele-mentu askotan bat egiten dugu eta bestebatzuetan ezberdintasunak ditugu, bainadenon iritziak eta marra gorriak partekatubeharko ditugu, hezkuntza sistema propioaeraiki nahi badugu.

Euskal Herri osorako sistema propioa, beraz,eskuragarria da? Zein da bidea?Momentu hauetan, hein batean horretan arigara, euskal curriculumaren bitartez, euska-ra ardatz duen planteamendu eleanitzarenbitartez… Egunerokoan, geletan horretanari gara, baina egia da horri guztiari aitortzaeta babesa emango dion marko legala lor-

tzea dela orain behar duguna. Uste duguHego Euskal Herrian dauden bi gobernuekbat egin dezaketela horretan, Iparraldeanzailagoa da… Eta esandakoa, egunerokoangure ikasleek jasotzen dutena ez dago urrunEuskal Herri libre batean jasoko luketenare-kiko. n

USURBILGO HORTZ KLINIKAFERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGER

ANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Mediku - OdontologoakKale Nagusia, 10 - 1.ºC- 4

20170 Usurbil · 943 37 08 78

Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaia parekidea, integratzailea eta anitza izango da, “herriko eragileekin eta arlo jakinhorietan dabiltzanekin auzolanean egina”. Irudian, Udarregi ikastolako haurrekin inklusibitatea lantzen.

KM

K15

KO

MU

NIK

AZ

IOBA

TZ

OR

DE

A