ikasleen...espainiako literatur sari nazio-nalaren irabazlea, eta ordutik oso ezaguna egin da....

2
Itxaso Lekuona eta Uxue Mingo ELIZATXO IKASTOLA Zenek edo zerk bultzatu zin- tuen musika mundura ? Zaila izaten da gogoratzen musi- kak benetan beste gauza guztien gainetik erakarri egiten zintuen edo ez. Badakit beste askok bezala ikastolan musika eta dant- za dexente ikasi nuela eta hori oso gustokoa nuela. Bai euskal musika eta folklorea eta baita musika klasikoa edo taldeak eta kantariak ere. Musikarekiko, "esponja" moduko bat nintzen eta harrigarria da oraindik memorian dudan musika pila. Gero, udal musika eskola, kontserbatorioa eta beste guztiak etorri ziren. Bokazioa ere "autoalimentatzen" den zerbait dela uste dut. Noiz hasi zinen musika mun- duan? 6 urterekin solfeoa eta txistua, 11 urterekin akordeoia, 17 urte- rekin irakasle lanean hasi nin- tzen.18 urterekin hanbait talde- rekin eta nire lan propioak egi- ten gaur arte. Zerk bultzatu zintuen irakasle izatera eta ze ikasketa egin zenituen orain zauden lekuan egoteko? 17 urterekin batxilerra bukatu nuen eta, era berean, kontser- batorioko goi mailako ikasketak. Hernanin musika eskola berria martxan jartzeko oposaketak konbokatu ziren orduan, eta ez nuen bi aldiz pentsatu. Une horretan lantxo bat edukitzea saritzat hartu nuen, ordurarte urte gogorrak pasa bainituen ikasketekin. Batxilerra egiteaz gain goi mailako titulazioa, ikas- keta bukaerako sari bereziare- kin. Horretaz gainera bidai asko egiten nituen akordeoi txapelke- tak eta kontzertuak zirela. 17 urterekin "ultzera" bat izan nuen guzti horiek ezin irentsi eta. Nire lehenengo lan kontratoa nire aitak sinatu zuen Hernaniko Udaletxean nik ez bainituen 18 urte kunpliturik. Orduan parre eta algarak sortu zituen nire kontratazioak. Gaur egun zera pentsatzen dut, agian, zertxo- bait gehiago jarraitu behar nuela ikasten eta zabaltzen. Bestetik, behin ere ez dira bukatzen bizi- tza honetan ikasketak eta zen- tzu horretan beti izan dut jakin- mina eta gehiago ikasteko go- goa eta jarrera ona. Irakaskuntza gustatzen al zaizu? Zuk zeuk zerbait ikasi eta espe- rimentatzen duzun neurrian besteekin konpartitzea gusta- tzen zaizu eta irakaskuntzak horretarako aukera ematen dizu, ikasleei zure esperientziak irakasteko. Bizitzan denoi gus- tatzen zaigu baliagarriak izatea zer- baitetan eta irakaskun- tzak onura hori ematen digu. Musi- karen alorrean askotan zaila izaten da irakastea, oso gutxik edukitzen baitu benetan musi- kara dedikatzeko asmoa eta horretarako behar den denbora. Gaurko bizimoduak ez du erraz- ten umeek musikara sakonki dedikatzea. Oso azaletik bizi ditugu gaur egun gauzak eta alde horretatik musika irakas- kuntza ez da batere satisfakto- rioa. Zenbat talde- tan hartu du- zu parte ? Askotan. Us- te dut bene- tan hori izan dela nire es- kola eta oraindik ere lan berri bat suertatzen zaidanean fakto- re hori kontuan hartzen dut, talde edo kolaborazio horrek zein aportazio eta esperimenta- zio berri dakarkidan. Zerrendan ez dut inor aurre- tik edo gainetik bereizten. Espe- rientzia bakoitza guztiz diferen- tea izan da: Txomin Artola, Amaia Zubiria, Oskorri, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Xabier Lete, Imanol, Paco Ibañez, Anje Duhalde, Antton Valverde, Xa- bier Euzkitze, Andoni Egaña, Mikel Laboa Javier Alvarez, Suso Saiz, Jorge Drexler,Diego Vasallo, L.E.Aute, Alberto Igle- sias, Dulce Pontes, Noa, Alas- dair Fraser & Skyedance, Bin- gen Mendizabal, Joan Valent, Pasion Vega... Noiz hasi zinen ALBOKA tal- dean jotzen ? Ze musika mota jotzen duzue ? 1994an sortu genuen ALBOKA taldea. Orduan Txomin Artola ere gure artean zegoen. Gaur egun ia 10 urte geroa- go Alan Griffin irlandarrak eta biok zuzentzen dugu taldea. Zuzenean zazpi musikari izaten gara taula gainean eta gonbida- tu bereziren bat ere bai noizean behin. Hiru diska ditugu kalean eta beti euskal musika tradizio- nala nahiz guk sortutako musi- ka jotzen dugu. Hainbat bira egin ditugu, besteak beste, EEBB, Grezia, Eskozia, Italia edo Hungarian joaz. Noiztik antolatzen duzu prelu- dioa? San Joan Iragarpen kontzertuak aurten bere hamargarren edi- zioa beteko du. Nik aurten biga- rrengo aldiz zuzenduko eta koordinatuko dut. Herriko musika eta ohiturak ezagutu eta ezagutaraztea oso gogokoa dut. Azkenean horrela historian nolakoak izan garen ikasten da eta gauza asko zer- gatik gertatzen diren edo egiten ditugun hobeki ulertzen da. Hernani alde horretatik oso herri aberatsa da, oso aktiboa, hobeto esanda hiperaktiboa, eta bertan izan ditugun musikari, talde, ohitura eta gertakizunak oso kuriosoak eta ilustratiboak dira. Preludioak berak Hernaniko mugak gainditu eta interes oro- korrago bat sortu dezake beste herriko jendeengan. Hala eta guztiz ere "Txaubinista" xamar jartzen garela onartu beharrean nago eta "Hernaniarrismoaren" kulto txiki ere bihurtu dela gure preludio hau. "Hernaniko preludioa ‘txobinista’ xamarra bihurtzen ari da" Q Joxan Goikoetxea hernaniar musikari ospetsua da azken bi urteotako preludioaren antolatzailea. IKASLEEN 2. zenbakia 2003ko ekainaren 12a, osteguna ELIZATXO IKASTOLA Liburua: ‘SPrako tranbia’ Leire Goñi ELIZATXO IKASTOLA Liburu hau izan da 2002.urteko Espainiako Literatur Sari Nazio- nalaren irabazlea, eta ordutik oso ezaguna egin da. Idazlea Unai Elo- rriaga Lopez de Letona da; 1973ko otsailaren 14an jaio zen, Bilbon, baina Algortan bizi da betidanik. Filologian lizentziatua da eta Labayru Ikastegian egiten du lan, itzultzaile moduan. Eleberri hau benetan berezia da, idazlearen gaztetasuna kontutan har- tuta, gaia ez baita guztiz ohikoa: agure baten erotze prozesua konta- tzen da bertan, baina maitasun eta xarma handiarekin. Lucas da bere izena eta bere ahizpa Mariarekin eta Marcos izeneko gazte okupa batekin bizi da. Lucasek bere gogoetak kon- tatzen ditu; bere lagun hildakoekin mantentzen dituen solasaldiak, edota bere emazte hilarekin egiten dituen pasioak... Bera konturatzen da burua gero eta okerrago dabilkiola, baina guztiz zoriontsua da, bere inguruan baititu bizirik gelditzen zaizkion per- tsona maiteak. Mariak ere bere gogo- etak kontatzen dizkigu: trenetik-tre- nera dabilen neskatxa baten ipuina, edota Lucasekin "mendira egiñiko espedizioak"... Marcosek eta Romak ere, (Marcosen andregaia), beren kontutxoak azaltzen dizkigute maita- sunez eta goxotasunez. Nere ustez, oso liburu ona eta osoa da. Idazleak gazte batek agure batez asko ikas dezakeela adierazi du bertan. Gainera, pertsonaia bakoitzak gizartean gertatzen diren egoerak isladatzen ditu: Lucas, bere adina dela eta, gizartean baztertua dago; Mariak ez du bizitza propiorik, Lucas zaintzen ematen baitu bere bizi osoa, eta bere ametsak Lucasekin egiten dituen jokoen eta idazten dituen ipuinen bidez azaltzen ditu; Marcos, berriz, gizartean lekurik aurkitzen ez duen gazte bat da eta, bitartean, okupa moduan bizi da, bere gitarrarekin abestiak jotzen ditu bizitzeko diru pixka bat ateratzeko asmotan. Kontakizun xelebreak, mai- tasunezkoak, goxotasunez kontatu- takoak eta batere espanturik gabeko erotze prozesua narratzen dira ele- berri honetan, eta horrek oso liburu interesgarria bihurtzen du. T LIBURU KRITIKA SPko Tranbiaren portada eta Unai Elorriaga egilea. Joxan Goikoetxea. “Nire aitak firmatu behar izan zuen nire lehen kontratua”

Upload: others

Post on 02-Jan-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IKASLEEN...Espainiako Literatur Sari Nazio-nalaren irabazlea, eta ordutik oso ezaguna egin da. Idazlea Unai Elo-rriaga Lopez de Letona da; 1973ko otsailaren 14an jaio zen, Bilbon,

Itxaso Lekuona eta Uxue MingoELIZATXO IKASTOLA

Zenek edo zerk bultzatu zin-tuen musika mundura ?Zaila izaten da gogoratzen musi-kak benetan beste gauza guztiengainetik erakarri egiten zintuenedo ez. Badakit beste askokbezala ikastolan musika eta dant-za dexente ikasi nuela eta horioso gustokoa nuela. Bai euskalmusika eta folklorea eta baitamusika klasikoa edo taldeak etakantariak ere. Musikarekiko,"esponja" moduko bat nintzen etaharrigarria da oraindik memoriandudan musika pila. Gero, udalmusika eskola, kontserbatorioaeta beste guztiak etorri ziren.Bokazioa ere "autoalimentatzen"den zerbait dela uste dut.

Noiz hasi zinen musika mun-duan?6 urterekin solfeoa eta txistua,11 urterekin akordeoia, 17 urte-rekin irakasle lanean hasi nin-tzen.18 urterekin hanbait talde-rekin eta nire lan propioak egi-ten gaur arte.

Zerk bultzatu zintuen irakasleizatera eta ze ikasketa eginzenituen orain zauden lekuanegoteko?17 urterekin batxilerra bukatunuen eta, era berean, kontser-batorioko goi mailako ikasketak.Hernanin musika eskola berriamartxan jartzeko oposaketakkonbokatu ziren orduan, eta eznuen bi aldiz pentsatu. Unehorretan lantxo bat edukitzeasaritzat hartu nuen, ordurarteurte gogorrak pasa bainituenikasketekin. Batxilerra egiteazgain goi mailako titulazioa, ikas-keta bukaerako sari bereziare-kin. Horretaz gainera bidai askoegiten nituen akordeoi txapelke-tak eta kontzertuak zirela. 17urterekin "ultzera" bat izan nuenguzti horiek ezin irentsi eta. Nirelehenengo lan kontratoa nireaitak sinatu zuen HernanikoUdaletxean nik ez bainituen 18urte kunpliturik. Orduan parreeta algarak sortu zituen nirekontratazioak. Gaur egun zerapentsatzen dut, agian, zertxo-bait gehiago jarraitu behar nuelaikasten eta zabaltzen. Bestetik,behin ere ez dira bukatzen bizi-tza honetan ikasketak eta zen-tzu horretan beti izan dut jakin-mina eta gehiago ikasteko go-goa eta jarrera ona.

Irakaskuntza gustatzen alzaizu? Zuk zeuk zerbait ikasi eta espe-rimentatzen duzun neurrianbesteekin konpartitzea gusta-tzen zaizu eta irakaskuntzakhorretarako aukera ematendizu, ikasleei zure esperientziakirakasteko. Bizitzan denoi gus-tatzen zaigubaliagarriakizatea zer-baitetan etai rakaskun-tzak onurahori ematendigu. Musi-karen alorrean askotan zailaizaten da irakastea, oso gutxikedukitzen baitu benetan musi-

kara dedikatzeko asmoa etahorretarako behar den denbora.Gaurko bizimoduak ez du erraz-ten umeek musikara sakonkidedikatzea. Oso azaletik biziditugu gaur egun gauzak etaalde horretatik musika irakas-kuntza ez da batere satisfakto-rioa.

Zenbat talde-tan hartu du-zu parte ?Askotan. Us-te dut bene-tan hori izandela nire es-

kola eta oraindik ere lan berribat suertatzen zaidanean fakto-re hori kontuan hartzen dut,

talde edo kolaborazio horrekzein aportazio eta esperimenta-zio berri dakarkidan.

Zerrendan ez dut inor aurre-tik edo gainetik bereizten. Espe-rientzia bakoitza guztiz diferen-tea izan da: Txomin Artola,Amaia Zubiria, Oskorri, KepaJunkera, Joseba Tapia, XabierLete, Imanol, Paco Ibañez, AnjeDuhalde, Antton Valverde, Xa-bier Euzkitze, Andoni Egaña,Mikel Laboa Javier Alvarez,Suso Saiz, Jorge Drexler,DiegoVasallo, L.E.Aute, Alberto Igle-sias, Dulce Pontes, Noa, Alas-dair Fraser & Skyedance, Bin-gen Mendizabal, Joan Valent,Pasion Vega...

Noiz hasi zinen ALBOKA tal-dean jotzen ? Ze musika motajotzen duzue ?1994an sortu genuen ALBOKAtaldea. Orduan Txomin Artolaere gure artean zegoen.

Gaur egun ia 10 urte geroa-go Alan Griffin irlandarrak etabiok zuzentzen dugu taldea. Zuzenean zazpi musikari izatengara taula gainean eta gonbida-tu bereziren bat ere bai noizeanbehin. Hiru diska ditugu kaleaneta beti euskal musika tradizio-nala nahiz guk sortutako musi-ka jotzen dugu. Hainbat biraegin ditugu, besteak beste,EEBB, Grezia, Eskozia, Italiaedo Hungarian joaz.

Noiztik antolatzen duzu prelu-dioa?San Joan Iragarpen kontzertuakaurten bere hamargarren edi-zioa beteko du. Nik aurten biga-rrengo aldiz zuzenduko etakoordinatuko dut.

Herriko musika eta ohiturakezagutu eta ezagutaraztea osogogokoa dut. Azkenean horrelahistorian nolakoak izan garenikasten da eta gauza asko zer-gatik gertatzen diren edo egitenditugun hobeki ulertzen da.

Hernani alde horretatik osoherri aberatsa da, oso aktiboa,hobeto esanda hiperaktiboa, etabertan izan ditugun musikari,talde, ohitura eta gertakizunak osokuriosoak eta ilustratiboak dira.

Preludioak berak Hernanikomugak gainditu eta interes oro-korrago bat sortu dezake besteherriko jendeengan. Hala etaguztiz ere "Txaubinista" xamarjartzen garela onartu beharreannago eta "Hernaniarrismoaren"kulto txiki ere bihurtu dela gurepreludio hau.

"Hernaniko preludioa ‘txobinista’xamarra bihurtzen ari da"

Joxan Goikoetxea hernaniar musikari ospetsua da azken bi urteotako preludioaren antolatzailea.

IKASLEEN2. zenbakia 2003ko ekainaren 12a, osteguna ELIZATXO IKASTOLA

Liburua:‘SPrako tranbia’

Leire GoñiELIZATXO IKASTOLA

Liburu hau izan da 2002.urtekoEspainiako Literatur Sari Nazio-nalaren irabazlea, eta ordutik osoezaguna egin da. Idazlea Unai Elo-rriaga Lopez de Letona da; 1973kootsailaren 14an jaio zen, Bilbon,baina Algortan bizi da betidanik.Filologian lizentziatua da eta LabayruIkastegian egiten du lan, itzultzailemoduan.

Eleberri hau benetan berezia da,idazlearen gaztetasuna kontutan har-tuta, gaia ez baita guztiz ohikoa:agure baten erotze prozesua konta-tzen da bertan, baina maitasun etaxarma handiarekin. Lucas da bereizena eta bere ahizpa Mariarekin etaMarcos izeneko gazte okupa batekinbizi da. Lucasek bere gogoetak kon-tatzen ditu; bere lagun hildakoekinmantentzen dituen solasaldiak, edotabere emazte hilarekin egiten dituenpasioak... Bera konturatzen da buruagero eta okerrago dabilkiola, bainaguztiz zoriontsua da, bere inguruanbaititu bizirik gelditzen zaizkion per-tsona maiteak. Mariak ere bere gogo-etak kontatzen dizkigu: trenetik-tre-nera dabilen neskatxa baten ipuina,edota Lucasekin "mendira egiñikoespedizioak"... Marcosek eta Romakere, (Marcosen andregaia), berenkontutxoak azaltzen dizkigute maita-sunez eta goxotasunez.

Nere ustez, oso liburu ona etaosoa da. Idazleak gazte batek agurebatez asko ikas dezakeela adierazidu bertan. Gainera, pertsonaiabakoitzak gizartean gertatzen direnegoerak isladatzen ditu: Lucas, bereadina dela eta, gizartean baztertuadago; Mariak ez du bizitza propiorik,Lucas zaintzen ematen baitu berebizi osoa, eta bere ametsakLucasekin egiten dituen jokoen etaidazten dituen ipuinen bidez azaltzenditu; Marcos, berriz, gizartean lekurikaurkitzen ez duen gazte bat da eta,bitartean, okupa moduan bizi da,bere gitarrarekin abestiak jotzen ditubizitzeko diru pixka bat ateratzekoasmotan. Kontakizun xelebreak, mai-tasunezkoak, goxotasunez kontatu-takoak eta batere espanturik gabekoerotze prozesua narratzen dira ele-berri honetan, eta horrek oso liburuinteresgarria bihurtzen du.

LIBURU KRITIKA

SPko Tranbiaren portada eta UnaiElorriaga egilea.

Joxan Goikoetxea.

“Nire aitak firmatubehar izan zuen nire

lehen kontratua”

Page 2: IKASLEEN...Espainiako Literatur Sari Nazio-nalaren irabazlea, eta ordutik oso ezaguna egin da. Idazlea Unai Elo-rriaga Lopez de Letona da; 1973ko otsailaren 14an jaio zen, Bilbon,

TXOKOAELIZATXO IKASTOLA 2003ko ekainaren 12a, osteguna 2. zenbakia

Mailen Apezetxea eta MaiderEtxeberriaELIZATXO IKASTOLA

San Antonioak, Ereñotzuko fes-tak, asteburu honetan hasiko di-rela eta festa komisiokoekin ha-rremanetan jarri gara festeninguruko informazio zabala jaso-tzeko. Zuek gonbidatu nahi zai-tuztegu festetan parte hartzeraeta hona hemen burutuko direnekintzen egitaraua.

Hala ere, dakizuen bezelaaurreko asteburuan XVIII. mustxapelketa eta pala eta esku pilo-ta txapelketak antolatu ziren jaigiroa animatzen hasteko.

Ekainaren 11an 20:00etan jaie hasiera ematekosuziriak bota zituzten.

Ekainaren 12anGoizean Irubidietan eta arra-tsaldean Ugaldetxon, izango dajaia.

Goizean, lehenengo hamai-ketakoa izango da, gero bola etatoka txapelketak eta, azkenik,Imanol Lazkano eta XabierLegarreta bertsolariak.

Arratsaldean, 17:00etatikaurrera, pala eta esku pilotakofinalak izango dira, ondoren ber-tsolariak eta bukatzeko erromeriaEpelde eta Larrañagarekin.

Ekainaren 13an, San Antonioegunean10:00etan, kalejira izango da.10:30ean, Meza Nagusia San

Antonio parrokian.12:00etan, Herri Kirolak, etaondoren bertsolariak: Jokin Soro-zabal eta Aitor Mendiluze.Arratsaldean, 17:30ak alderaantzerkia Herriko plazan etaondoren bertsolariak eta JoxeLegarreta Bertsopaper emanal-dia izango da.Gauean, ohitura den bezela,preso eta errefuxiatuei omenaldiaegingo zaie eta jarraian musikaM-n ezten eta Laiotz-en eskutik.

Ekainaren 14an, larunbatean17:00etan, haur jaialdia eta segi-dan txokolatada.19:00etan, arraun desafioa Ere-ñozu-Hernani, presatik Latxe bi-tartean. Desafio hau, lehenarraunean ibiltzen ziren Ereño-tzuko gazteen eta Hernanikoarraunlarien artean izango da.Egunari amaiera emateko, Izotztaldearen emanaldia izango dagau guztian zehar.

Ekainaren 15ean07:00etan diana dultzaineroekin,hauek baserriz-baserri ibiliko diragoiz guztian zehar.10:30etan, Meza nagusia.Hau bukatutakoan,Ttarla dantzataldearen eskutik emanaldia etaondoren Ur-mia elkarteak antola-tua Hernaniko sagardo goxo etapintxoak dastatzeko aukera pare-gabea.Herritik goiz guztian trikitilariakizango dira.18:30ak aldera, bertso jaialdihaundia izango da plazan: MaialenLujanbio, Jesus Mari Irazu, JoxeAgirre, Estitxu Eizagirre, Unai Itu-rriaga eta Igor Elortzaren eskutik.Azkenik, errifa zozketa eta jaieiamaiera emateko afari herrikoia.

Aurtengo jaietan ekintzarik dei-garrienak, bertsopaper emanaldia,arraun desafioa eta igandeko ber-tso jaialdia dira, beraz, badakizue,anima zaitezte eta etorri Ereño-zura.

Santa Barbarako ermitaSanta Barbara baserriak dauka ermitaren eta serore- etxearen jatorrizkokokaera, tontorretik 200 bat metrora. 1526an,herria zen haren patroia,1745ean hiru aldare zeuzkan eta korua. Gerra guztiek utzi dituzte txikizio-markak ermita honetan, gotorleku bezala erabili baitzen 1793koKonbentziotik hara.

Gaur egun Santa Barbara baserria dagoen tokian, hau da, tontorretik200 bat metrotara, kokatzen zen hasiera batean ermita eta serorarenetxea.

XVl. mendeko dokumentuetan azaltzen danaren arabera 1526anherria zen haren patroia.

Ondoren, esan daiteke gerra guztiek utzi dituztela txikizio markakermita honetan, gotorleku moduan erabili baitzuten Konbentzioko gerratikhona, alegia, 1793tik hona.

Justo Eizagirre eta bera familia 1934an sartu ziren han bizitzera, etaberen ahaleginarekin eraiki zuten etxebizitza. Baina 1938an, GerraZibilekoan, kanpora bota zituzten. Itzuli zirenean, errauts bihurturik aurki-tu zuten etxea, baina berriro ipini zuten zutik. Herritarrek, mendiaren ton-torrean, eliza berri bat jaso zuten Santa Barbararen ohorez. Uztailaren31an San Inazioren egunean, meza ematen da eta erromeria jendetsubat ospatzen da ilunabarra arte.

Santa Barbarako ermitan mezetara jendea.

Dantzariak tabladuan iazko San Antoniotan.

Trikuharria.

Hemen ditugu San Antonioak

Ikasleen Txokoa kaleratzen da

Hernaniko ikastola eta ikastetxeek

Hernaniko Udalarekin eta

Hernaniko Kronikarekin egindako

elkarlanari esker. Datozen hilabe-

teetan jarraipena izango du.

Hernaniko trikuharriakHernani aldeko gure mendien inguruan megalito aroko harrizko monu-mentuak daude. Hauek duela milaka urte bizi izandakoen hilobi-kultu-ralen ezaugarri dira.

Guztiok, eta ,batez ere, hernaniarrok oso ezagun dugunOnddi mendiaren magalean aurki ditzakegu hauetariko batzuk. Bertanaipagarri diren harrespilak: Antxista, Etzela, Etzioko Soroa, EtziokoTontorra, Muniskue Gaina eta Unamuno. Hauez gain Etzelako Txokoaderitzon tumulua ere bertan aurki dezakegu.

Euskal Herrian bi trikuharri mota ezagutzen dira: soilak eta txikiak,mendialdekoak, eta haran eta ordekako trikuharriak, egitura errektan-gularrekoak eta pasabidea dutenak. Hernaniko trikuharriak lehenengotaldean kokatu beharko genituzke, beraz, Euskal Herrian ugariagoaden taldean, aurkitu diren trikuharrien %95 mota honetakoa baita.

Orriaren egileak:

Maialen Apezetxea, Maider Etxeberria, Leire Goñi, Uxue Mingo eta Itxaso Lekuona.