ikaslearen gidaliburua hh 3.1 materia

9
IKASLEAREN GIDALIBURUA 3.1 materia Hizkuntza idatzia eta Haur Literatura HAUR HEZKUNTZA 6 kreditu

Upload: huhezi

Post on 10-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

HHko 3.1 materian lantzen diren konpetentziak eta beste gauza batzuk jasotzen dira dokumentu honetan

TRANSCRIPT

Page 1: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

IKASLEAREN GIDALIBURUA

3.1 materia

Hizkuntza idatzia eta Haur Literatura

HAUR HEZKUNTZA

6 kreditu

Page 2: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

0. AURKIBIDEA1. TUTOREEN TALDEA2. SARRERA3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK4. METODOLOGIA5. ANTOLAKETA OROKORRA6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA7. EBALUAZIOA 8. BIBLIOGRAFIA

2011-iraila 2

Page 3: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

1. TUTOREEN TALDEA

Diego Egizabal (koordinatzailea)Hizkuntzen eta Literaturaren [email protected]

Idurre AlonsoHizkuntzen eta Literaturaren [email protected]

Mariam BilbatuaIkaste-irakaste [email protected]

2. SARRERA

Gaur egun eztabaida handia dago hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzak Haur Hezkuntzan izan beharko lukeen presentziaren inguruan. Alde batetik, gure gizartean hizkuntza idatziak duen garrantzia dugu. Gure inguruari begiratu besterik ez dago konturatzeko askotariko testu idatziez inguratuta bizi garela. Gure eguneroko ekintzarik arruntenean ere hizkuntza idatzia erabiltzen dugu. Argi dago, beraz, gure gizartean arduraz eta modu autonomoan biziko den hiritarra, nahitaez hizkuntza idatzia egoki erabiltzeko gai izan beharko dela egunerokoan suertatzen diren askotariko egoeratan. Ez da harritzekoa, beraz, Haur Hezkuntzarako Oinarrizko Curriculumak jasotzea hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntza. Baina Curriculumak berak dio etapa honetan ikasleak <hurbildu> behar duela hizkuntza idatzira, zehaztu gabe zertan datza <hurreratze> hori. Horra hor, bada, eztabaidaren iturri nagusienetako bat, ikastetxe bakoitzeko Hezkuntza Proiektuek eta bereziki Hizkuntza Proiektuek argitzen saiatzen direnak.

Jakin badakigu alde handia dagoela hitz solte batzuk irakur-idaztetik, modu autonomo eta esanguratsuan testu idatziak ulertu-ekoizteraino. Irakurketa eta idazketa autonomo eta esanguratsuaren ikaskuntza oso konplexua da, eta ezinbestean, derrigorrezko eskolaldi oso-osoa zeharkatzen du. HHko ikaslearen gaitasun eta ezaugarriak direla medio, ezin da lortu HHko etaparen amaieran erabateko irakurle eta idazle aditurik. Horregatik, besteak beste, profesional ugarik uste du HHn ahozko hizkuntzaren eta gainerako esperientzia eremuen konpetentziak lehenetsi behar direla.

Guztiarekin ere, esan daiteke, eskolak nolabaiteko presiopean egiten duela lan, gurasoek sarri itxaroten dutelako etaparen amaieran euren seme-alabak gai izatea hitz solteak irakur-idazteko. Hauen iritziz, zenbat eta lehenago hasi ikaslea hitzak idazten eta irakurtzen, orduan eta hobea da ikastetxeko hezkuntza. Ikus daitekeenez, eztabaida pil-pilean dago. Hori gutxi ez balitz, afera zailtzen da gogoan badugu EAEko hezkuntza sistema elebiduna dela, eta ikasle asko bigarren hizkuntzan eskolatzen direla; eta are zailagoa oraindik, atzerriko hizkuntza ere sartzen denean curriculumean.

2011-iraila 3

Page 4: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

Materia honetan hizkuntza idatzia eta literaturak Haur Hezkuntzan bete beharreko lekua argitzen saiatuko gara. Alde batetik azalduko dugu zeintzuk diren hizkuntza idatziari buruz HHn irakas daitezkeen alderdiak, ondorengo etapetan ikasleak lor dezan irakurle eta idazle aditua izatea; eta bestetik, nola diseina daitekeen ikaskuntza hori ahozkoaren eta gainerako esperientzia eremuetako edukien bidez, edo eta eduki horiekin batera.

3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK

KONPETENTZIA OROKORRAKo Lanaren ikuspegi orokorra izatea.o Talde lana.o Ikuspegi globala.o Ikasten ikastea.o Komunikazio eraginkorra.

KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAKJakin o Hizkuntza idatzia eskuratzeko prozesuari buruzko teoriak ezagutu.

o Hizkuntza idatziaren ikaskuntzan (lehen eta bigarren hizkuntzen ikaskuntzan) eragina duten faktoreei buruzko egungo ikerketak ezagutu.

o Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn ezagutu.o Hizkuntza idatziaren hasierako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari

heltzeko ikuspegi metodologikoak ezagutu.o Hizkuntza idatzia eskuratzeko prozesuan ahozko interakzioak duen

garrantzia (helduaren egoerak eta estrategiak) ezagutu.o Komunikazio-konpetentzia desberdineko pertsonen arteko

komunikazio-prozesuak eta komunikazio-estrategiak ezagutu (haurra/heldua; lehen hizkuntza/bigarren hizkuntza).

o Hizkuntza idatziaren erabileren garapena ahalbidetzen duten eskola-testuinguruak identifikatu.

o Hizkuntza idatziaren erabilerak direla eta, adin horietan agertzen diren zailtasunak ezagutu.

o Literaturak, oro har, eta ipuinak eta kontaketak (erritua, estrategiak, moduak eta estiloak), bereziki, hizkuntza idatziaren garapenean dituzten balioak eta funtzioak ezagutu.

o HHko ikasgela batean liburutegia diseinatzeko oinarrizko irizpideak ezagutu.

o Hizkuntza idatziaren tradizioa eta folklorea ezagutu.o Irakur zaletasuna bultzatzeko estrategiak ezagutu.o Hizkuntza idatziaren eta bere didaktikaren zerbitzura dauden

Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutu.Egiten jakin o Ikasleek idatzizko ekoizpenak interpretatu, konpetentzia

desberdineko egoeretan sortzen diren komunikazio-egoerak kontuan harturik

o Helduaren estrategiak identifikatu eta hizkuntza idatziaren erabilera desberdinen garapena bermatzeko tresna boteretsu gisa erabili.

2011-iraila 4

Page 5: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

o Ikasleen mailari egokitutako proposamen didaktikoak egin.o Proposamen didaktiko desberdinen azpian dagoen teoria

identifikatu.o Ikasleen aniztasunari erantzungo dioten proposamen didaktikoak

egin.o Literatur prestakuntza eskuratu, haur-literaturako alorrean

gehienbat.o Ikasgelako liburutegiaren erabilera aztertu eta baloratu.o Ikasgaiko lanak hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna

bermatuz egin.o Irakurketa esanguratsua bermatzeko estrategiak erabili.o Idazketa esanguratsua bermatzeko estrategiak erabili.

4. METODOLOGIA

o Hizkuntza idatziaren jabekuntzaz eta didaktikaz dauden adituen lanak ezagutuko ditugu irakurketa zein hitzaldien bidez.

o Banaka zein talde txikietan egingo dugu lan, askotariko prozesu gogoetatsuak abiatu ikaste-irakaste prozesuaren hainbat alderdi identifikatu, ezaugarritu, besteekin alderatu, eta denon artean ezagutza berriak eraikitzeko.

o Esperientzia praktikoak ezagutuko ditugu, idatziz zein ahoz.o Sekuentzia Didaktikoak sortuko ditugu.

5. ANTOLAKETA OROKORRA

TALDEKATZEA

TALDEA TUTOREA GELA

HH T1 Idurre Alonso D 1.1HH T2 Mariam Bilbatua N 2.6HH T3 Diego Egizabal N 2.7a

6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA

Sei unitatetan banatuko da materia:- 1. Unitatea: Sekuentzia Didaktikoa eta Ebaluazio Matriza- 2. Unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?- 3. Unitatea: Nola ikasten dute hizkuntza idatzia haurrek?- 4. Unitatea: Zer irakatsi hizkuntza idatziari buruz HHn?- 5. Unitatea: Nola irakatsi hizkuntza idatzia HHn? (dispositibo didaktikoa: SD,

metodoak, materialak, jarduerak, denboralizazioa, espazioaren banaketa, ahozko elkarrekintza, irakasleen profila hizkuntza idatzia irakasterakoan, eta beste)

- 6. Unitatea: Haur literatura (Literatur tailerrak Pello Añorgarekin)

2011-iraila 5

Page 6: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

Literatur Tailerrak direla eta taldeek antolaketa desberdina izango dute.

7. EBALUAZIOA

Jarduerak %20Literatura tailerrak %20Sekuentzia Didaktikoa %25Ahozko aurkezpena %10Azterketa %25

OHARRAK Notaren media egin ahal izateko ekoizpen guztietan gutxienez 4 bat atera behar da.

2011-iraila

unitatea Egunak (T1) Egunak (T2) Egunak (T3)

Aurkezpena eta sarrera: 1. saioa

Ira 13 Ira 13 Ira 13

1.Unitatea: 2, 3, 4. saioak Sekuentzia Didaktikoa (SD) eta Ebaluazio Matriza

Ira 15, 20, 2215´ipuina grabatzen

Ira 15, 20, 2215´ipuina grabatzen

Ira 15, 20, 2215´ipuina grabatzen

2.Unitatea:5, 6. saioak Zer da irakurtzea eta idaztea?

Ira 27, 29 Ira 27, 29 Ira 27, 29

3.Unitatea: 7, 8. saioak Nola ikasten dute hizkuntza idatzia haurrek?

Urr 4, 6 Urr 4, 6 Urr 4, 6

4. Unitatea: 9. saioa Zer irakatsi hizkuntza idatziari buruz HHn?

Urr 13 Urr 11 Urr 11

5. Unitatea: 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16. saioak Nola irakatsi hizkuntza idatzia HHn? (dispositibo didaktikoa: SD, metodoak, materialak, jarduerak, denboralizazioa, espazioaren banaketa, ahozko elkarrekintza, irakasleen profila hizkuntza idatzia irakasterakoan, eta beste)

Urr 20, 27Aza 3, 15, 17, 22, 24

Urr 13, 18, 20, 27Aza 3, 8, 10

Urr 13, 18, 20, 27Aza 3, 8, 10

6. Unitatea: lau saio Haur Literatura (Pello Añorgarekin)

Urr 11, 18, Aza 8, 10

Aza 15, 22, 29Abe 13

Aza 17, 24Abe 1, 15

AMAIERA: 17, 18, 19, 20. saioak Kasuaren azterketa, asetasun inkesta, ahozko aurkezpenak

Aza 29Abe 1, 13, 15

Aza 17, 24Abe 1, 15

Aza 15, 22, 29Abe 13

6

Page 7: ikaslearen gidaliburua HH 3.1 materia

Asistentzia derrigorrezkoa da (gutxienez %80)

8. BIBLIOGRAFIA

Unitate bakoitzean eskainiko zaizue beharrezko bibliografia.

2011-iraila 7