ikaslearen gidaliburua 2013 2014
DESCRIPTION
ÂTRANSCRIPT
IKASLEAREN GIDALIBURUA
Ahozko hizkuntzaren didaktika
HAUR HEZKUTNZA
6 kreditu
2013-iraila 2
0. AURKIBIDEA
1. TUTORE-TALDEA
2. SARRERA
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
4. METODOLOGIA
5. TALDEKATZEA
6. SEKUENTZIAZIOA ETA EGUTEGIA
7. EBALUAZIOA
8. BIBLIOGRAFIA
2013-iraila 3
1. IRAKASLE TALDEA
Karmele Perez Lizarralde (koordinatzailea)
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika
Telefono luzapena: 5137
Bulegoa: N 0-8
Arantza Ozaeta
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika
Telefono luzapena: 5140
Bulegoa: N 0-8
Miriam Txintxurreta
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika
Telefono luzapena: 5235
Bulegoa: N.2-3
2. SARRERA
Azken urteotan ahozko hizkuntzaren didaktika eskoletan ardura eta jakintzagai nagusi
bihurtzen ari da. Gure hezkuntza sisteman dauden ikasle batzuek euskara dute etxeko
hizkuntza, baina beste askok euskara ez den hizkuntzaren bat ikasten dute familian eta
errealitate horri erantzun behar dio eskolak. Argi dago eskolari ahozko hizkuntzaren inguruan
eskatzen zaiona lekutik lekura izugarri aldatzen dela, esate baterako, Santurtzin eskolak
ikasleak ahoz hitz egitera motibatu, bultzatu eta egoera formal zein ez-formaletarako
baliabideak eskaini behar dizkien bitartean, Aramaion kezka nagusia egoera formaletan
oinarrituko da, ingurune sozio-familiarrak bermatuko duelako, ia beti, etxeko-kaleko
euskararen jabetze eta erabilera.
Haur Hezkuntzako curriculumak zehazten du hezkuntza sistemaren helburua dela “bi
hizkuntzak [euskara eta gaztelania] harreman- eta erabilera-hizkuntza gisa erabiltzea eremu
guztietan, direla pertsonalak, sozialak eta akademikoak” eta Haur Hezkuntzan “bi hizkuntzetan
ahozko eta idatzizko ulermen- eta adierazpen-gaitasunak eskuratzen” has daitezela.
2013-iraila 4
Materia honetan, hasteko eta behin, hizkuntza jabekuntzaren oinarriak finkatuko ditugu
(jadanik beste materia batzuetan jorratu duzuen gaia) ahozkoaren didaktikarako lehen gogoeta
gisa. Bestalde, gelan ahozkoaren lanketa baldintzatzen duten curriculuma eta hizkuntza
proiektua ezagutuko ditugu. Bukatzeko, irakasle arropak jantzi eta Sekuentzia Didaktiko bat
diseinatuko dugu; sekuentzia hori Hizkuntza idatziaren didaktika eta literatura (3.1.)
materiakoekin elkarlanean garatuko dugu.
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA OROKORRAK
o Lanaren ikuspegi orokorra izatea. o Ikasten ikastea.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK
Jakin o Ahozko hizkuntza eskuratzeko prozesuari buruzko teoriak ezagutu. o Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzan (lehen eta bigarren hizkuntzen
ikaskuntzan) eragina duten faktoreei buruzko egungo ikerketak ezagutu.
o Ahozko hizkuntzaren curriculuma ezagutu. o Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari heltzeko
ikuspegi metodologikoak ezagutu. o Ahozko hizkuntza eskuratzeko prozesuan interakzioak duen
garrantzia (helduaren egoerak eta estrategiak) ezagutu. o Komunikazio-konpetentzia desberdineko pertsonen arteko
komunikazio-prozesuak eta komunikazio-estrategiak ezagutu (haurra/heldua; lehen hizkuntza/bigarren hizkuntza).
o Ahozko hizkuntzaren erabileren garapena ahalbidetzen duten eskola-testuinguruak identifikatu.
o Ahozko erabilerak direla eta, adin horietan agertzen diren zailtasunak ezagutu.
o Literaturak, oro har, eta ipuinak eta kontaketak (erritua, estrategiak, moduak eta estiloak), bereziki, ahozko hizkuntzaren garapenean dituzten balioak eta funtzioak ezagutu.
o Ahozko tradizioa eta folklorea ezagutu. o Ahozko hizkuntzaren eta bere didaktikaren zerbitzura dauden
Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutu.
Egiten jakin o Ikasleek ahozko ekoizpenak interpretatu, konpetentzia desberdineko egoeretan sortzen diren komunikazio-egoerak kontuan harturik.
o Helduaren estrategiak identifikatu eta ahozko hizkuntzaren erabilera desberdinen garapena bermatzeko tresna boteretsu gisa erabili.
o Ikasleen mailari egokitutako proposamen didaktikoak egin. o Proposamen didaktiko desberdinen azpian dagoen teoria identifikatu. o Ikasleen aniztasunari erantzungo dioten proposamen didaktikoak
egin. o Ahozko hizkuntzarekin lotuta dauden faktoreak garatu (entzuketa eta
isilaldia, zentratzea, afektibitate-harremana, sormena…). o Kontaketarekin zerikusia duten proposamen didaktikoak egin. o Hizkuntza berbal eta ez berbalaren erabilera egokia ezagutu eta
baloratu. o Literatur prestakuntza eskuratu, haur-literaturako alorrean
2013-iraila 5
gehienbat. o Ikus-entzunezko grabazioak egin eta didaktikan erabili. o Ikasgaiko lanak hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz
egin.
4. METODOLOGIA
- Ahozko hizkuntzaren jabekuntzaz eta didaktikaz dauden adituen lanak ezagutuko
ditugu irakurketa zein hitzaldien bidez.
- Banaka zein talde txikietan egingo dugu lan, askotariko prozesu gogoetatsuak abiatu
ikaste-irakaste prozesuaren hainbat alderdi identifikatu, ezaugarritu, besteekin
alderatu, eta denon artean ezagutza berriak eraikitzeko.
- Esperientzia praktikoak ezagutuko ditugu, idatziz zein ahoz.
- Sekuentzia Didaktikoak sortuko ditugu.
5. TALDEKATZEA
TALDEA IRAKASLEA GELA
HH T1 Karmele Perez N.2-9
HH T2 Arantza Ozaeta N.3-5
HH T3 Miriam Txintxurreta D.1-1
6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA
Lau unitatetan banatuko da materia:
- 1. unitatea: Ahozko hizkuntza nola ikasten da? Hizkuntzaren jabekuntza
- 2. unitatea: Hizkuntza-curriculuma eta eskolako hizkuntza-proiektua
- 3. unitatea: Testu-generoak hizkuntzaren didaktikarako bitartekari
- 4. unitatea: Literatura eta kontaketa
- 5. unitatea: Elkarrekintza ikasgelan
- 6. unitatea: Proiektua: Sekuentzia didaktiko baten diseinua
3. mailan bi materia daude hizkuntzaren didaktikarekin zuzenean lotuak: Hizkuntza Idatzia eta
Haur Literatura (3.1.) eta Ahozkoaren Didaktika eta Haur Literatura (3.2.). Bi materiok
elkarrekin alderdi komun asko ditugu, hain zuzen ere hizkuntzaren didaktikari eta haur
literaturari oro har dagozkienak. Hori horrela, hainbat hitzaldi komunak izango dira bi
materietan:
2013-iraila 6
Hizkuntza zailtasunak (Ana Usabiaga)
Ikastetxeko hizkuntza proiektua (Matilde Sainz)
Testu-generoen bitartezko hizkuntza lanketa (Eneritz Garro)
Haur literatura eta ipuin kontaketa (Pello Añorga)
Elkarrekintza hizkuntzaren didaktikan (Karmele Perez eta Mariam Bilbatua)
Hitzaldi horietako edukiak bi materietarako lan eta azterketetan kontuan hartu beharko
dituzue.
7. EBALUAZIOA
Jarduerak %20
Literatura tailerrak %20
Sekuentzia Didaktikoa %25
Ahozko aurkezpena %10
Azterketa %25
Oharrak:
Notaren media egin ahal izateko, ekoizpen guztietan gutxienez 4 bat atera behar
da. Azterketan eta SDan, gutxienez 5.
Asistentzia derrigorrezkoa da (%80)
8. BIBLIOGRAFIA
Unitate bakoitzean eskainiko zaizue beharrezko bibliografia.