ihintza...ihintza 106 3 aurkezpena maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator ihintzaren ale hau...

28
2020ko maiatza 106. zenbakia XXXVII. urtea ihintza

Upload: others

Post on 19-Jan-2021

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

2020ko maiatza 106. zenbakia XXXVII. urtea

ihintzaIhintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 1

Page 2: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

ZER NON NORK

IHINTZA – Salletarren aldizkaria. 1984. urtean sortua Zuzendaritza eta erredakzioa: La Salle, 851 postakutxa, 20.080 – Donostia L.G.: SS 485/84 ISSN: 1135‐3945 Gertu inprimategia

Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 03 Koronabirusa

Juan Antonio Lopetegi, KORONABIRUSA DELA ETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 04 Juan Luis Urmeneta, KORONABIRUSA AURREZ AURRE . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 06 Joxe Agustin Arrieta, PANDEMIAREN ONDORENA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 07

Kontu kontari Jon Lezamiz, BAKARDADE LAZGARRIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 09 Arantzazu Zubeldia, LESBOS 2020. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 Joxe Ertzibengoa, DIOSALA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14

Gogoetak

Pello Esnal, LA SALLE 301: Espirituaren begia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15 Jose Juan Gonzalez de Txabarri, ANAI KEPARI . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

Poema Patxi Ezkiaga, ANNE FRANKEN ETXEA, PRINSENGRACHT, AMSTERDAM . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

Ikasleen Txokoa Elene Iriarte, SARE SOZIALAK: Iruzkina 1 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 Miriam Garcia, SARE SOZIALAK: Iruzkina 2. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 Elisabet Kortaberria, EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Nahia Lasa, AITONA PATXIREN GLOBOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Haizea Eguren, GELDITU EGIN NAIZ . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24 Nagore Lopetegi, ALTXORRIK HANDIENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25 Irati Martin, GAUR EGUN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26 Irungo La Salle LH3, HIRU TXERRIKUME . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 2

Page 3: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

3

AurkezpenaAurkezpena

Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik, eta hainbeste hildako sortuz eta ekonomiari halako zartakoa emanez. Ez da ez xamurra izan eta etorkizun hurbila ere, normalizatze‐bidean, ez da xamurra izango. Deseskalatze urratsak pixkanaka eman beharrean izango baikara.

Uste genuen zerbait ginela eta menderatua genuela edo ia menderatua geure mundu hau zientziaren eta teknikaren bitartez. Eta nahikoa izan da Covid‐19 birusa ditxosoa dena hankaz gora jartzeko eta zein ahul garen konturarazteko. Lezioa ikasiko ote dugu?

Martxoaren 12tik hona gure eskoletan aurrez aurreko klaserik ez da eman. Hala ere ikastetxeek aurrera jarraitu dute modu telematikoan bideratuz ikaskuntza. Irakasleak ere txalotu beharrean gara bere gain hartu duten lan eskergagatik.

Ingurugiro honetan prestatu dugu maiatzeko ale hau. Nabari da aldizkariko orrialdeetan, nahiz eta zenbait idazlan pandemia baino lehenagokoak izan, batez ere ikasleenak.

106. zenbaki honetan, jasotako idazkiak sail hauetan banatu ditugu:

Koronabirusa: gaiari zuzenean heldu dioten era ezberdinetako hiru ekarpen datoz.

Kontu kontari: beste hiru idazlan, nork bere bizipena azalduz.

Gogoetak: salletar giroko bi ekarpen.

Poema: Patxi Ezkiaga gogoan, argitaragabeko beste poema bat dakargu Ihintzara.

Ikasleen Txokoan zortzi ekarpen jarri ditugu, Eibar, Donostia, Beasain eta Irungo ikasleek idatziak, Batx. 2ko gazteetatik hasi eta LH 3ko neska‐mutilena azkena izanik.

Idazle berrien artean, ikasleak aparte, baditugu gure aldizkarian lehenengo aldiz idazten duten bi, beraien bizipen esanguratsuen berri emanez. Kontu kontari sailean ditugu.

Eragozpenak eragozpen, Ikasturte bukaera oparoa opa dizuegu eta elkarri lagun diezaiogula pandemia larri hau gainditzen joan gaitezen.

Jose Manuel Agirrezabalaga

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 3

Page 4: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

4

KORONABIRUSA DELA ETA

Juan Antonio LOPETEGI Doinua: Esne saltzailea

1

Bi mila ta hogeian

latza da martxoa,

birus bat heldu zaigu

osotan gaiztoa,

bertso berri hauetan

kantatzera noa

Ihintza aldizkaria

izanik ahoa,

ez gaizki hartu lana

fede onez doa.

2

Lehen galdera, nondik

dator berri txarra,

pangolina errudun

salatu beharra,

pizti sinpatikoa

muturra meharra.

Ez da sartu diguten

gezurra bakarra,

Txinako kontu berdin

kontu‐txinatarra.

3

Delako birus hori

txikia da baina

indar handia badu

maltzur alajaina,

kutsagarria oso

izurrite aina,

hartaz ez da geroa

ez eta oraina,

okerra ona balitz

badugu bikaina

4

Harrezkero larri da

mundua orobat,

eritu eta hilda

batek jakin zenbat.

Ekonomian eta

ondorio hainbat

fabrikak zerbitzuak

eskolak bezainbat,

baina kaltetuena

gaixoa batik bat.

5

Gaueko zortzietan

txalo zaparrada

balkoi guztietatik

emana izanda,

osasun zerbitzuri

esker ona bada

ozena txalo eta

bihotzen taupada,

urrutiko zen baina

bero besarkada.

6

Dena ez da izango

zoritxarrekoa,

ondokoan giroa

zen festetakoa,

abesti eta dantza

bai sekulakoa,

ez nekien nuela

aldamenekoa

txoropitoa baina

ona musikoa.

7

Ikasi dugu lana

etxetik egiten,

egunero geneukan

klase interneten.

Sistema horri esker

lana ez da eten,

segi dugu ikaslei

ikasgai ematen

eta irakasleontzat

lan doble izaten.

8

Albiste ere dugu

Corinna‐virusa,

errege familiantzat

oso malerusa,

hainbat dituzte gaitzak

denak ezin uxa,

birustik bizkarroira

aldea da hutsa,

mereziko lukete

ipurdin kaktusa.

9

Orain aipatuko dut

on Fernando Simon,

berri txarrak behar du

mezularia on,

ditxosozko profila

okerrenen egon,

gaixorik ez du esan

agur ta hor konpon,

egokitu zaik motel

benetan papelon.

KoronabirusaKoronabirusa

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 4

Page 5: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

5

10

Etxean sartu ginen

satitsua nola,

telebistan zioten

saiatu kirola

izateko giharrak

eta kriston bola,

etxe dira jauregi

bai eta etxola,

tokirik ez dut eta

isildu txotxola.

11

Martxotik ekainera

dena pasatuta,

egutegi ta planak

daude ahaztuta,

patatak sanjuanetan

ereingo ditut ta

festak irailerako

dira aldatuta,

prozesiora joango naiz

riau riau dantzatuta.

12

Etxean gelditzeko

bideotxo ugari,

lankideak balkoitik

eutsiz leloari,

ikasle ta guraso

barrezka dantzari,

Irungo anai zaharrak

agurtzen jostari,

benetan mila esker

Lasalle zirkori.

13

Biharamunekoan

daukat pentsaturik

irtengo naiz oihuka

banago bizirik!

Neurea ere entzun

bada irrintzirik,

botila bat txanpan dut

frigoan sarturik,

pobrek ez du izaten

bizio handirik.

14

Politikoak lanen

nahaste‐borraste,

Trumpek egia latzak

bihurtuta txiste,

mister Johnson barrezka

eta gero triste,

Espainiakoak ere

hau kaka‐nahaste,

ardien malezia

artzainena beste.

15

Pandemi honek zerbait

digu irakatsi,

oso sendo ginela

genuen sinetsi,

ahuleziak ordea

ditugu ez gutxi,

birusak mundua du

bat‐baten eraitsi,

denok apaltasunez

behar dugu jantzi.

KoronabirusaKoronabirusa

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 5

Page 6: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

6

KoronabirusaKoronabirusa

Martxoak 14 – Derrigorrezko garizuma

Garizuma eta cuaresma latinezko quadragesima hitzetik omen datoz. Fonetikaren mirakuluak biak! Batzuentzat inauterien amaiera besterik ez da, santutegia ederki asko ezagutzen duten horientzat alegia. Egutegiaren zikloa Sansebastian, Santageda, Santikutz, Sanjoan, Sanfermin… edota inauteriak, madalenak… markatzen dutelako eta Oskorrik kantatzen zuena –guretzat berdin dira astea eta jaia– segaz pasata daukatelako, astea oso ezberdina delako. Seguru garizumaren hasiera zorigaiztozko unea gertatzen zaiela.

Baina aurtengoa ez da bakarrik etorri. Berrogeialdia –gaztelerazko cuarentena‐ren etimologia aurkitzea da orain mirakulua– haren bidetik ikusi dugu etortzen. Pikutara santufesten egutegia etxean ez baitago festarik!

Hala ere festa dute biek helburu. Bata borondatezko prestakuntza da eta bestea derrigorrezkoa, eta berrogei egun baino gehiago iraun dezakeena gainera. Agian honek garizumaren esanahia berreskuratzen lagun dezake, gogoratuz “prestakuntza fisikorik gabe” Pazko espiritualik ez dela.

Apirilak 7 – A un olmo seco

Batxilergoko 2. mailako ikasleek hautaprobarako Antonio Machadoren poemak aztertu behar dituzte. Horien artean A un olmo seco. Jakina da Machadok egurretarako baino balio ez zuen zumar bati adaxka berde bat aurkitu ziola eta “udaberriaren mirakulu horrek” poema inspiratu ziola. Askoren ustez, bere emazte gaixotuaren sendatzeko itxaropena ekarri zion burura, edo bihotzera.

Merezi du poema irakurtzea. Ehunka, alehunka adaxka berdek bete dute gure bihotza esperantzaz.

Apirilak 12 – Pazkoa

Ez da gaitzik onik ez dakarrenik. Etxe zuloan sartuta egotera behartu gaituen birus maltzur horri ere etekina ateratzen saiatu beharko dugu. Israel herriak gertaera historiko bati, Egiptoren menpekotasunetik libre gelditzeari alegia, etekin espirituala atera zion eta Pazko eman zion izen.

Antzeko zerbait gertatu zitzaien apostoluei Jesusen heriotzarekin eta Pazko hitzari esanahi berria eman zioten.

Izan ditu gizadiak makina bat aukera Pazko hitzari polisemia handitzen joateko, bi Mundu Gerrak besteak beste. Gutxienez Bigarrenaren ondorio da Giza Eskubideen Aldarrikapena. Baita “ongizatearen gizartea” kontzeptua ere. Bi horiek dira gaurko gizarte guztiahaldunaren zutabe nagusiak, baina hara non koroia duen birus bat etorri zaigun geure erregetzari eraso egitera. Natur gerra, zalantzarik gabe, baina baita gerra espirituala, izan ere gure ahulezia begi bistan jarri digu. Gizadia, berriro, salbazio eske!

Mediku askori entzun zaio esanez, adibidez, hiltzaileak dakarren hondamendiari aurre egiteko tresna nagusia in solidum izeneko botika dela, gizakiaren baitan eta ez inolako botika edo hipermerkatuan aurki daitekeena. Edo paperetan nahiz interneten idatzi dutenak zentzu berean. Adibiderako Aritz Gorrotxategirena: Oraindik goizegi da baikor izateko, baina pentsatu nahi dut itxialdi honen ondotik ez garela lehengo berak izango. Azkarrago antzemango ditugula txikikeriak eta kasketak. Gogorragoak izango garela demagogoekin eta kontsolaezin kronikoekin. Lehengo arazo asko barregarriak irudituko zaizkigula. Eta barre horiek gizarte solidarioago baten argamasa izango direla” (DV, martxoaren 18a).

Pazko berri –zahar– baten aurrean ote gaude?

Apirilak 15 – Esperantzari leiho bat zabaldu omen diote…

Berriro Gandiagaren poema ekarri dut gogora izan ere desilusio usai bat erten omen da leihotik. Politikoak lehengo hika miketara itzuli dira, sindikatuek euren botere esparrua berraldarrikatu dute, ekonomizistek dirua jarri dute bizitzaren aurretik, parrandazale amorratuek isilpeko festak antolatu dituzte, furtiboek euren egonezinei ezin aurre egina azaldu dute… Egiptoko tipulekin konformatzen dira horiek amestutako paradisuaren bila joan beharrean. Eta guk horiei begira segituko dugu, tamalez.

Nire talaiatik KORONABIRUSA AURREZ AURRE

Juan Luis URMENETA

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 6

Page 7: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

7

KoronabirusaKoronabirusa

PANDEMIAREN ONDORENA

Joxe Agustin ARRIETA

Denboraldi beltza ari gara bizitzen. Nire bizitzan ez dut horrelakorik ikusi. Hilabete latzak pasa ditugu.

Bai, koronabirus horretaz ari naiz. Ze ilunpe, ezinta‐sun eta mugatasun. Zenbat poztu nintzen Irungo gure salletar anai‐aitonen mezu solidarioa ikustatu nuenean: Etxean geldituko gara. Ausardiaz eta itxa‐ropenez beti aurrera begira. Ez atzera egin, ez ko‐kildu, baizik aurpegia eman eta kapitan pilotu bezala olatuen astinduei aurrea hartu.

Historian zehar epidemia gehiago izan dira. Ikara‐garrizko izurritea iritsi zen Frantziatik honantz 1401.go uztailean; berdin 1597. urtean izurri gaixo‐tasuna Gipuzkoan (bereziki Donostian eta Pasaian). Ordutik datozkigu Miserikordia etxeak. XVII‐XVIII. mendeak txikizio handiko garaiak izan omen ziren eta XIX. mendearen bukaera arte; derrigorrezko txertaketa ezarri zenean desagertu omen ziren. Eta handik gutxira Gurutze Gorria azaldu eta eratu omen zen gure artean (1872. urtean hirugarren Karlisten gudan laguntza‐lanetan ibili zen).

1. Antibirusaren beharra

Ez naiz ezertan aditua, baina dakidana da inguru‐mena eta auzokoa, lagun hurkoa, gaizki erabiltzen ditugunean gertatzen omen da ezustea eta ezbeha‐rra. 2020ko martxoan gelditzera behartuak izan ginen, nola gainera: ezin etxetik atera, lanera ere ezin joan eta lan‐postu asko galduta eta beste hain‐bat galtzeko arriskuan. Badirudi ekonomiak atzeral‐dia duela, krisia gaiztotu eta handitu zaigula eta ezkortasun kolektiboa sortu dela. Hala izanik, batzuk “footing” egin nahi, besteak txirrinduarekin ibili nahi, mendi aldera joan nahi… eta azkenean inork ezin, debeku orokorra iritsi zen gizarte osoarentzat. Horrela egon gara hilabete luzean. Nahiko garizuma gogorra izan dugu. Zoritxarreko COVID‐19ak kutsatu gintuen. Guzti honek geure lan‐egitura, familia, lagunartea aldatu digu. Izugarrizko “stop” egin beharra izan genuen.

Hala ere, birus honek beste mezu bat ez ote digun oihukatu… susmoa daukat: benetako antibirusa ez ote den elkartasuna, senidetasuna eta elkarrenga‐nako begirunea, hau da, kidetasuna eta anaitasuna gehiago zaindu eta ideologien eta ekonomia intere‐sen gainetik gizakia jartzea, kontuan izanez pertsona dela helburu nagusia. Ez zaigu gaizki etorriko Bibliako pasarte hura: Maita ezazu Jainkoa gauza guztien gainetik eta lagun hurkoa zure burua bezala (Mk 12,30‐31). Aurrera egiteko beharrezkoak ditugu bizitza ekonomikoari, politikoari eta sozialari giza‐tasun eta etika gehiago eranstea. Ez liguke kalterik egingo hiru bertute haiek gogoratzea: fedea, itxaro‐pena eta karitatea.

Espero dut gure zientzialariek sendagai miragarri hori asmatuko dutela birus hau gainditzeko, baina ez litzateke nahikoa izango lagun hurkoaren eta giza eskubideen espiritua bizitzen saiatuko ez bagina. Ezin baita mundu seguru eta baketsurik izan gizar‐teko behartsuak historiaren lubakian uzten badi‐tugu. Solidaritatearen globalizazioak soilik salba dezake mundua. Espero dut krisi pandemiko honek irtenbide global eta bidezko bat bilatzera eramango gaituela.

2. Ez kokildu zoritxarraren aurrean

Txinatar esaera batek dio: Ezin duzu tristuraren hegaztiak zure gainetik hegan egitea eragotzi, baina saihestu dezakezu zure ilean habia egitea. Bizi garen mundua ikustean (injustiziak, izurriak, hondamendi naturalak, lurrikarak, uholdeak, etnia‐gatazkak, gerrak…) eta eguneroko langintzan topatzen ditugun zailtasunak bizi behar ditugunean, ez da arraroa nahigabea eta tristura gure gain hartzea, baina ezin dugu hor erori eta sare horretan harrapaturik bizi. Tristurak gure bihotzetan habia egiten badu, ez diogu bizitzari zentzurik bilatuko eta eguneroko ekintzetan blokeatuta geldituko gara. Badakigu zer egin. Tristurak gure bizitzaren gainean hegan egiten

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 7

Page 8: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

8

KoronabirusaKoronabirusabadu, ez ditzagun bihotzak zimeldu eta gure idealak suntsitzen utzi.

Henri Ford enpresari estatubatuarrak (1863‐1947) behin esan zuen: Dena zure aurka dagoela dirudi‐nean, gogoratu hegazkinak haizearen kontra airera‐tzen direla. Ford‐en esaldia argia, burutsua eta zehatza da.

Atsekabearen aurka borrokatzera bultzatzen gaitu, hain zuzen, bera gainditzeko modua aurki dezakegu‐lako. Zailtasunek ez gaituzte geldiarazi behar; aitzitik, indar gisa jarri beharko lirateke geure buruari zorro‐tzago ezarri diogun zeregina aurrera eramateko. He‐gazkinaren irudia ezin hobea da. Segurtasunez igotzen da, haizea bere aurka baldin badu. Bizitzaren kontrako zailtasunen aurrean hazi egin behar dugu, ez ausardia galdu. Nortasun sendoak ez dira garai onetan eratzen, baizik gainditu beharrezko dituzten oztopoen artean.

Zorionez jira‐bira eman diogu zoritxarreko pan‐demia honi, badirudi “urte berriari” hasiera eman diogula. Ez dezagun ahaztu, hasi berri dugun den‐boraldian neurrigabeko jakinduria dagoela egun bakoitza lehenengoa balitz bezala bizitzean, eta neu‐rrigabeko zoriontasuna dagoela egun bakoitza azke‐nekoa balitz bezala bizitzean.

3. Ekonomiaren ahultzea: langabeziaren ezbehar larria

Ekonomia‐munduak zartada handia jaso du. Gure esparruko hainbat lanpostu galdu dira eta etorkizuna gogortu du. Baina lan eta enpresa‐bizitza, beste gauza asko bezala, ez dira teknikazko programaketa eta legezko neurri‐arazo bat bakarrik. Pertsona eta jarrera‐arazo bat ere badira, zuzentasun moral eta gizarte kontzientzia‐arazoa. Horretan guztian gauza asko eskain ditzakegu eta erantzukizun handia dugu.

‐ Lehenik, une hauetan lan‐, ekonomia‐ eta poli‐tika‐bizitzan etika sozial irizpidez jokatu nahi duenak, lanpostuak sortzeari eta iraunarazteari eman behar dio lehentasuna, beste gogoeta guztien aurretik. Ate bat itxi behar baldin bada, beste batzuk berehala, baldintza hobeez, irekitzeko izan beharko du.

‐ Lanaren kultura berri bat sortzen ahalegindu behar dugu, enpresa ikus dadin, giza lan, duin eta emankorra eskain dezakeen erakunde egoki bat bezala. Lan eta enpresaren munduaren barneko alderdikeriak eta gogorkeriak kalte handia egiten dute. Aldatu beharko da behar den guztia, denek, enpresari eta langileek, ikus dezaten enpresa ezin‐besteko bide bezala ekoizpena suspertzeko, bizi‐ nolakotasun edo kalitatea zaintzeko eta lan duin baterako bidea denei eskaintzeko.

‐ Ahalegin horretan ez da ona gure esperantza guz‐tia Estatuan jartzea. Gizarteak berak mugitu behar du langabeziaren aurka, lana sortzen saiatuz, denen laguntza eta borondate onean oinarriturik. Gizon‐emakumea bere kabuz irits ez daitekeen kasuetan, gobernuak ekimen sozialen zerbitzura egon beharko du, hauek irentsi edo bereganatu gabe. Gehiegizko eskuhartzeak gizarte‐ekimenak indargabetzen ditu, eta axolagabekeria sortzen.

‐ Langabeziak gehien ukitzen dituen familia eta pertsonen sufrimendua arindu beharrean gelditzen gara beti. Jatekoa eman behar zaie baliabiderik ez dutenei; etxebizitza edo argiaren zor atzeratuak ordaindu; baztertuak, alkohol eta drogak joak, gizar‐tetik kanpo geldituak bildu, begiratu eta babestu.

Erronka ikaragarria daukagu. Gure giza kontzientzia areagotu beharra daukagu. Beharrezkoa dugu pan‐demiaren aurkako ekimenean justiziaz, solidaritatez eta adorez jokatzea, elkarturik eta eraginkorki.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 8

Page 9: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

9

Kontu kontariKontu kontari

Eta aharrausiekin batera burura datorkit Amanda Jospe‐rena. Orain gutxira arte, guztiz ezezaguna zitzaidan izena berriro gogora. Ez nuen ezagutu ema‐kume hori, baina albistea entzutean bere izen deitu‐rak iltzatu zitzaizkidan eta ariman josita daramatzat oraino. Amandaren auzokideek kexu jo zuten udal zerbitzuetara, noizik behin Amandaren ate ondotik igarotzean kirats sarkor nardagarria usaintzen omen zuten eta. Udal funtzionarioek kudeaketa‐lanak ondo beteta, egun batzuk igaro ondoren, epaitegiko baimen eta guzti eskuetan, Amandaren etxebizitzako atea behartu zuten. Hura ustekabea! Momifikatua aurkitu zuten Amanda Jospe 83 urteko anderearen gorpua. Ikerketa egin eta gero, bost urte hilda zera‐matzala erabaki zuen auzitegi‐forenseak.

Batzuetan oso albiste bitxiak azaltzen dira egun‐karien zutabeetan. Sarritan oso urrutitik hartutako berriak direnez gero, ez diegu aparteko garrantzirik ematen; urrun gertatzen zaizkigu eta. Baina kasu honetan gertu, oso gertu, jazo da. La Guindalera auzoan dago Amanda zenaren helbidea. Madril pitin bat ezagutzen dutenek berehala kokatzen dute tokia. Salamanca entzutetsu barrutian aurkitzen da. Ez da, beraz, aldiri marjinatuetan. Amerikako Hiribi‐deak −hortxe dago Euskal Herrira joaten diren auto‐busen geltoki intermodala−, Francisco Silvela kaleak, Alcala kaleak eta M 30 errepideak osatzen duten lau‐kian aurkitzen da La Guindalera.

Amandaren heriotzaren berria deigarria izan arren ez dut uste udal zerbitzarientzat guztiz ezezaguna

Bakardadea, hona hemen nire egiaztagiriak. Zure atean jotzen ari naiz aspalditik. Nik uste, elkarrekin igaroko ditugu denboraleak. Elkar ezagutuz joan gaitezela proposatzen dizut. Hemen nago. Nire orbainak dakarzkizut, paper pentagramatu gaineko hitzak. Ez ezazu arreta handirik jar esaten dituen gauzetan. Isildu dudan gauza bakoitzean aurkituko nauzu. Dagoeneko igaro zen. Bizitzea minik gabekoa delako ilusioa utzi dut lausotzen. Bakardadea, zein arraro da zuk ni laguntzea. Nola egon naiteke bakarrik inoiz ez baitut jakin zer den hori.

BAKARDADE LAZGARRIA

Jon LEZAMIZ

Igande goiza. Goizean goiz jaiki naiz. Etxea isilik dago. Leihotik begiratu eta kaleak mutu eta behe‐

laino bustia. Giro grisaxka. Nagiak bota eta irratia piztea erabakitzen dut. No es un día cualquiera irra‐tsaioko esatariak Jorge Drexler y María Rita‐ren So‐ledad abestia1 aurkeztu du eta entzuten da:

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 9

Page 10: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

10

Kontu kontariKontu kontariden jazoera denik. Behin, nire urte unibertsitario‐etan, Samur2 taldeak atera zuen nire aurrean aste pare bat hilda zegoen amonatxoa. Kasualitatea? Dirudienez, ez hainbeste. Madrilgo udalburu ohia zenak, Manuela Carmena andereak, pertsona eda‐detuen bakardadeaz mintzatzean, Epidemia global (mundu‐mailako izurritea) esaeraren bidez des‐ kribatu zuen egoera. Eta datuak ikusiz gero, ez da harritzekoa. Ez naiz harritzen, harrigarria badirudi ere politika mailan, Bretainia Handian Minister of Loneliness (Bakardadearen Ministroa) izatea. Orain bi urte, Theresa May‐k3 erabakia hartu zuenean, go‐bernuaren testu batean zera aipatzen zen: Ikertutako familia‐sendagileen artean hiru laurdenak aitortzen zuen euren kontsultan egunero bosten bat pertsona bakardadeak jota ikusten zituztela eta egoera hori lotua zegoela osasun‐kalte batzuekin, esaterako bihotzeko gaitzak eta Alzheimerren gaixotasuna. Eta gaineratzen zuen testuak 200.000 pertsona edade‐tuek ez dutela elkarrizketa bat izan adiskide edo senide batekin hilabetea baino denbora luzeago batean.

Ni neu oso pertsona bakartia naiz. Denbora luzeak ematen ditut bakarrik, baina nire bakardadea, zen‐bait unetan, bilatua da. Bakardade “habitatua” deitu lekioke. Nire kasuan giza eta familiaren sarearekin konta dezaket eta gustura sentitzeko bakardade espazioak bilatzen ditut. Nire bakardade hori ez da halabeharrezkoa. Bakarrik egoteko une horietan osteratxoak egiten ditut, gogoeta egin dezaket, musika entzutea eta beste zaletasun batzuk praktika

ditzaket: irakurketa, idazketa… Baina nire bakardade hori ezin da erkatu nahitaez pairatu den bakardade lazgarriarekin. Milaka pertsonek ez dute familiaren eta gizartearen eusteko sare sendorik. Euren ba‐ karadea sarritan eskasa eta, areago, askorentzat hutsala bihurtzen zaiela esango nuke. Beste aldetik, gabezia horri eransten badiogu bakarrik egotearen zentzu subjektiboa, tristeziarena, hutsarena…, hori bai panorama hitsa eta goibela!

Aste honetan parrokian bilera bat izan dut. Bertan erretoreak egutegia birpasatzean zera aipatu zuen: Martxoaren 22an bazkari bat egingo dugu parro‐kiako lokaletan. Nik harrituta, gauza berria baita, gal‐detu nion ea zer ospatzen den garizumako igande horretan. Berak erantzun: Kontseiluan erabaki dugu lantzean behin horrelako bazkariak antolatzea, jende edadetu asko baitago gure parrokian eta horien arteko kopuru handi bat bakarrik bizi da. Harremanak suspertzeko eta bakardadea arintzeko ahaleginak egin nahi ditugu, gure esku dagoen neu‐rrian behintzat.

Erretoreak gizon‐emakume zaharrei buruz aipa‐tutakoa begi bistakoa izan arren, jakin‐minak era‐ginda datuak bilatzen saiatu naiz. Orain Madrilen bizi naizenez, erkidego honi dagozkion datuak bilatu ditut, Euskal Herrikoak irakurleen etxerakoak bezala uzten ditut. Hona hemen Madrilekoak:

− Madrilgo erkidegoan 65 urte baino gehiago dituzten pertsonen artean, bakarrik bizi dira 270.500 (201.500 emakumezko y 69.000 gizo‐nezko. INE4 erakundeak emaniko datuen arabera 2018ko urtean).

− Madrilgo hiriburuan % 30 pisutan bakar baka‐rrik bizi da. Eta pisu horietan bizi diren % 23k 80 urte baino gehiago dituzte.

− Estatu osoan bakarrik bizi direnen artean 80 urte baino gehiago dituztenak 850.000 dira eta kopurua handituz joan da urtez urte. Esaterako, 2013tik 2018ra, hau da bost urtetan, 80 urte baino gehiago dituzten [eta bakarrik bizi diren] pertsonen kopurua 111.700 pertsonatan gehitu da; Madrilen, 32.000 gehiago.

− Azken bi urteotan Madrilgo hamaika geriatriko‐tako bisitarien liburuak aztertu dira eta besteak beste datu hauek atera dituzte5:

% 15ak izan zituen bisitak udan (2019ko uztaile‐tik irailaren 15ra arte)

% 16ak familiarekin afaldu zuen Gabon gauean.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 10

Page 11: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

11

% 11k familiarekin afaldu zuen Urte Zaharrean.

% batak izan zituen opariak Errege egunean (jantziak ez ziren opariak).

Ez da oso aditua izan behar soziologian antzema‐teko noraino irits daitekeen bakardadearen maila. Altu, oso altu, alajaina! Mezatara joaten naizenean toki berean esertzen naiz beti. Nire ondoan esertzen direnek laurogei urteko muga aspaldi igaroa dute. Ospakizuna amaitu ondoren, etxe aldera abiatzen naizenean berrehun bat metro beraiekin joaten naiz. Ia beti lau pertsona gara: Pepe, Toñita, Paco eta Mari Paz. Ia betiko edo antzeko gauzak komentatzen diz‐kidate. Ez dago aldaketa nabarmenik euren bizitzan. Alabaina nik neuk albiste berriak bailiran interesa‐tzen naiz. Toñitak, Extremaduran jaiotako alargunak, maiz esaten du: zuek nire familia bezala zarete. Toñita bakarrik bizi da orain hemezortzi urte, alar‐gundu zenetik, hain justu. Egun trumoitsu batean areagotu ziren gure arteko harremanak, meza ostean ekaitza lehertu zuen arratsalde sargori baten ondoren, hain zuzen. Nik aterkia eskuan izan arren, gogotik ari zuen eta ez nuen nahi zipriztinek nire zapatilak eta praka luzeen azpiko aldea bustitzea. Horregatik erauntsia moteldu arte zain geratu nin‐tzen eliza‐arkupetan. Baretu zenean, euri txikian, nire ondoan zegoen Toñita lagundu nuen bere etxe‐raino, biok nire aterki azpian gindoazela.

Ez dakit Erregeek Toñitari opari asko utzi zizkioten. Baina Errege‐eguna igaro eta gero Toñita elizan ber‐tan hurbildu zitzaidan eta paketetxo bat utzi zidan alboan. Belarrira xuxurlatu zidan: zuretzat, alboetara begiratuz ea norbait zelatan zegoen. Etxean artega

ireki nuen paper koloretsuan bildutako erregalia. Hurrengo egunean Toñitari bi musu eman eta esan nion: Bai aterki ederra! Eskerrik asko!

Ziur naiz Toñitak, gogoaren errotatxoan bakardade orduetan, behin eta berriro, pentsatuko duela ea be‐netan gustatu zaidan ala ez oparitutako aterkia. Eta, nola ez, egun goibel euritsuetan pozaldi errainu bat marraztuko zaio ezpainetako irriñoan, gogoratzean zein mesede handia egin didan euritakoa oparituz.

1 https://www.youtube.com/watch?v=oNLJN62iKlc 2 Samur: Servicio de Asistencias Municipal de Urgencias y Rescates. Madrileko babes zibila taldea. 3 “Loneliness is a reality for too many people in our society today… it can affect anyone of any age and background…”. “Across our communities there are people who can go for days, weeks or even a month without seeing a friend or fa‐mily member.” Theresa May. 4 INE: Instituto Nacional de Estadística. Nazio mailako Es‐tadistika Institutua. 5 El País (Madrilgo Erkidegoa) egunkarian Fernando Peina‐dok idatzitako artikulu batean (2020.01.30)

Kontu kontariKontu kontari

Errefuxiatuen krisialdiaren aurpegi nabarmene‐tako bat da Greziako Lesbos uhartea. Turkiako

kostaldetik 10 km‐tara egonik, Europarako sarbidea da irla hau errefuxiatu askorentzat eta Europa mailako errefuxiatuen kanpamentu handiena aurki‐tzen da bertan.

Urtarrila erdialdean iritsi nintzen ni Lesbosera. Orain garai haiek urrun geratzen dira, batez ere gure egunerokoak hartu duen norantza kontuan hartuta. Hala ere, inoiz baino garrantzitsuagoa da une haue‐tan gure begirada errefuxiatuen kanpamentuetara eramatea. Izan ere, koronabirusaren pandemiak oraindik ere egoera zaurgarriagoan utzi ditu kanpa‐mentuetan bizi diren errefuxiatuak. Greziako kanpa‐

mentuen kasuan eta bereziki Lesboseko Moria kan‐pamentuan, errefuxiatuak pilatuta bizi dira eta segurtasun distantziak bermatzea ezinezkoa da. Gai‐nera, koronabirusaren infekzioa ekiditeko helburua‐rekin kanpamentuak itxita daude eta errefuxiatuak ezin dira bertatik irten. Komunera edo janaria har‐tzera joateko ordu askotako ilarak egin behar dituzte eta egoera honetan segurtasun distantziak errespe‐tatzea ezinezkoa da. Higiene gabezia larria da, 320 pertsonentzat iturri bakarra dago eta, gainera sarri urik ez dagoenez, eskuak maiz garbitzea ezinezkoa bilakatzen da. Bestalde, osasun zerbitzua oso urria da eta koronabirusa bertara iritsiz gero, ezinezkoa izango litzateke bertan bizi direnen osasuna berma‐tzea.

LESBOS 2020

Arantzazu ZUBELDIA

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 11

Page 12: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

12

Lesboseko kanpamentuetako egoera oso krudela da. Hiru kanpamentu nagusi daude: Pikpa, pertsona zaurgarrienentzako, Kara Tepe, egoera ahulenean dauden familientzat eta lehenago aipaturiko Moria, gainontzekoentzat. Hiru kanpamentuak Lesboseko hiriburua den Mitilinitik gertu aurkitzen dira. Moria kanpamentua hiriburutik hamabi bat km‐tara dago eta 20.000 pertsona baino gehiago aurkitzen dira bertan oso egoera txarrean bizitzen, kanpamentuak 2.700 pertsonentzako edukiera izan arren. Leku falta dela eta, errefuxiatuek kanpamentu ofizialaren inguruan dauden olibondoetan eraikitzen dituzte hurrengo hilabeteetan beraien etxeak izango diren kanpin‐denda edo estalpeak. Egunerokotasuna bio‐lentziaz jantzita dago eta liskarrak eta bortxaketak ohikoak dira bertan. Kanpamentu hau errefuxiatuen kartzela bilakatu ohi da hainbat hilabetez, eta kasu askotan, urtebete edo bi urte baino gehiagoz, beraien asilo eskaera argitzen den arte. Bitartean, itxarotea da aukera bakarra.

Testuinguru honetan, gobernuz kanpoko erakunde asko daude Lesboseko irlan lanean lehen mailako beharrak asetu eta giza eskubideak bermatzeko helburuarekin. Errefuxiatuek beren duintasuna be‐rreskuratzeko asmoarekin, erakundeek, errefuxia‐tuekin batera, hainbat proiektu eramaten dituzte aurrera.

Nire kasuan, erakunde desberdinekin egon nintzen lanean boluntario bezala. Hilabete eta erdiz aritu nintzen Lesbosen, martxoaren hasiera arte. Besteak beste, yogako irakasle bezala jardun nuen, gurasorik gabe aurkitzen diren adin txikikoei zein emakumeei klaseak emanez. Lehenengoen kasuan, Together for Better Days erakundeak Lesboseko hiriburuan, Miti‐linin, duen eskolan jardun nuen1. Eskola honek Gekko Kids du izena eta bertara gurasorik gabe dau‐den adin txikiko errefuxiatuak joaten dira egunero (edo ziren, orain koronabirusa dela eta kanpamen‐tutik ezin baitira irten). Lesboseko irlan errefuxiatu bezala aurkitzen diren haur eta gazteen gehiengoak ez du eskolara joateko aukerarik eta hori dela eta, erakunde desberdinek eskolak ireki dituzte hauei beharrezkoa den hezkuntzaren eskubidea berma‐tzeko. Eskola hauek espazio seguru bat eskaintzen diete gazteei, kanpamentuetako egoera kontuan hartuta, guztiz premiazkoa dena. Gekko Kids eskola‐ren kasuan, 200 ikaslerentzako lekua dago eta jada‐nik 1.500 ikasle baino gehiago pasatu dira bertatik.

Bertan, ohiko eskola batean gertatzen ez den bezala, yoga beste ikasgai bat gehiago da ikasleen‐tzat, hau tresna on bat izan daitekeelako nerabeek

dakartzaten traumak lantzeko. Trauma horiek ondo‐rengo egoera edo gertaeretan izan dezakete sorbu‐rua: jatorrizko herrialdeetako egoera lazgarria, etxea eta familiak utzi beharra edota senideak galdu izana, Europara iristeko bizi izandako bide gordina, Euro‐para iritsi eta Lesboseko irlan aurkitutako egoera latza eta bertan hilabetez nahiz urtez itxaroten egon beharra, besteak beste. Gertakari hauek guztiak indarkeriaz zeharkatuta daudela aipatzea ere garrantzitsua da. Yogak trauma hauetan eragin positiboa izan dezake. Izan ere, yogaren helburu‐etako bat arreta oraingo momentura ekartzea da, buruan dauden beste pentsamenduak alde batera utziz. Horrela, arnasketan eta gorputzeko mugi‐mendu desberdinetan kontzentratuz eta arreta momentu horretara eramanez, une batez traumekin erlazionatutako pentsamenduetatik deskonektatzea lor daiteke. Honek gazte hauek beraien egunerokoa kudeatzeko duten ahalmenean ondorio positiboak ekar ditzake.

Gainera, eskolan ikasitako eta praktikatutako yoga beraien egunerokotasunera eraman dezakete eskola guztiak itxita dauden eta kanpamentutik irten ezin diren momentu hauetan. Aipatzekoa da, oraindik ere nirekin kontaktuan mantentzen den ikasle talde bat Moriako kanpamentu barruan egunero yoga eta akroyoga elkarrekin praktikatzeko antolatu dela. Begi‐bistakoa da, yoga bezalako erreminta honen bitartez errefuxiatuak nola ahaldundu daitezkeen, batez ere autogestioa eta elkarri laguntzea hain garrantzitsua diren momentu hauetan.

Emakumeekin egiten nituen yoga klaseei dagokio‐nez, hauek Starfish Foundation izeneko erakundea‐ren bitartez burutu nituen, Mitilini hiriburuan dagoen Open Space izeneko espazioan2. Bertan ekintza desberdinak antolatzen dira errefuxiatuen‐

Kontu kontariKontu kontari

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 12

Page 13: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

13

Kontu kontariKontu kontari

tzat, Lesboseko biztanleriarentzat eta boluntarioen‐tzat. Yogari dagokionez, bertako klaseak emakumeei bakarrik zuzenduta daude. Adin guztietako emaku‐meak gerturatzen dira yoga praktikatzera eta bertan espazio seguru eta intimo bat aurkitzen dute. Yoga‐ren onurak transmititzeaz gain, espazio honek ema‐kumeen artean loturak sortzeko aukera bermatzea du helburu, hain patriarkala den testuinguruan, sororitatea lantzea ezinbestekoa baita. Emakumeen aurkako indarkeria egunero dago presente Moria bezalako kanpamentuetan, laguntza eskatzea ala ihes egitea oso zaila den testuinguruan. Horregatik, emakumeek elkarren artean loturak sortzea inoiz baino garrantzitsuagoa da eta emakumeei zuzendu‐tako yoga bezalako ekintzek espazio aproposa eskaintzen dute horretarako.

Yogako klaseak emateaz gain, beste erakunde ba‐tzuekin elkarlanean ere ibili nintzen. Horien artean LowTech with Refugees nabarmentzea gustatuko litzaidake3. Erakunde honek errefuxiatuekin egiten du lan kanpamentuetan aurkitzen dituzten arazoei irtenbide bat emateko helburuarekin. Horrela, tek‐nologia sinpleak eta inguruan aurkitu daitezkeen materialak erabiltzen dituzte, gehienetan material berrerabiliak, eguneroko arazoei konponbidea aur‐kitzeko. Adibidez, Moriako kanpamentuan elektrizi‐tatea oso urria da, egunean ordu eskas batzuetan bakarrik dago argindarra, eta olibondoetan bizi dire‐nen kasuan, aukera xume hau ere ez dute. Horrega‐

tik, eta kanpamentuan dagoen segurtasun falta kontuan hartuta, argindarrik gabe funtzionatzen duen argi iturri bat edukitzea oso garrantzitsua da. LowTech with Refugees erakundeak, errefuxiatuekin batera, argiztapen‐sistema sinpleak garatu ditu ordenagailu eramangarrien bateria zaharren bitartez eta lanpara bezala plastikozko ur botilak erabiliz. Argazkian ikusi daitekeen bezala, emaitzak ikusga‐

rriak dira. Bestalde, adibide bat gehiago ematearren, negu hotzetan kanpin‐dendetan lurreko hotzetik iso‐latzeko materiala ere fabrikatu izan dute, salba‐mendu‐jaketatik abiatuz.

Honetaz aparte, Zaporeak erakundearekin egun bat lan egiteko aukera ere izan nuen4. Erakunde eus‐kalduna izanik beraien lanaren inguruan asko iraku‐rritakoa nintzen eta gertutik beraien egunerokoa ezagutzeko eta horren parte izateko aukera izan nuen Lesbosen. Oso garrantzitsua da beraien otor‐duen bitartez ehundaka pertsonek osasuntsu eta era anitz batean jateko aukera izatea, kanpamentuetan ematen duten janaria osasuntsu izatetik oso urrun dagoela kontuan izanda. Otordu hauek (1.300 otor‐ du inguru egunean) osasun arazoak dituzten errefu‐xiatuei eta beraien familiei lehenesten zaizkie.

Komunikabideetan agertu zen bezala, Zaporeak erakundeko kideek eraso faxista bat sufritu zuten martxoaren hasieran, azkenengo egun eta asteetan Lesboseko uharteak bizitako bortizkeriaren testuin‐guruan kokatzen zena. Izan ere, otsaila erdialdetik tentsioak gora egin zuen irlan. Alde batetik, errefu‐xiatuek beraien egoera zela eta protestatzeko anto‐latutako manifestaldiak poliziak bortizki zapaldu zituen. Bestalde, gobernuak kanpamentu itxi bat eraikitzeko asmoa plazaratu zuen eta ideia honen aurrean Lesboseko biztanleriaren zati handi bat kalera irten zen protestatzera. Bi egunetan greba orokorrera deitu zuten eta bertan poliziarekin liskar asko egon ziren. Testuinguru honetan, faxistek eraso desberdinak burutu zituzten eta hauen biktimak errefuxiatuak, erakundeetako boluntario zein langi‐leak eta erakundeen azpiegiturak izan ziren. Besteak beste, egunero 400 errefuxiatu inguru jasotzen zuen eskola bat erre zuten. Segurtasun falta protagonista zen une hauetan erakunde gehienek beraien lana egiteari utzi zioten eta boluntario asko Atenasera ebakuatuak izan ziren. Honek, errefuxiatuak egoera are zaurgarriago batean utzi zituen.

Egun, koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela eta, erakunde gehienek beraien ateak itxita mantentzen dituzte lanean jarraitzeko estatuaren baimenik ez daukatelako. Egoera honetan, errefu‐xiatuak beste behin ahaztuta geratu dira, koronabi‐rusa kanpamentura iritsi eta kontrolik gabe hedatzeko mehatxuaren itzalean.

1 http://www.betterdays.ngo 2 http://www.asterias‐starfish.org/en/ 3 https://lowtechwithrefugees.org 4 http://zaporeak.eus/eu

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 13

Page 14: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

14

Kontu kontariKontu kontari

JM.‐ Agur, Maria!

M.‐ Agur, Joxe Mari. Zer moduz?

JM.‐ Ongi, ongi esan beharko. Eta, zu?

M.‐ Ni beti ongi, nagoen lekuan ezin ba gaizki egon. Gaur bereziki ongi.

JM.‐ Gaur, zer ba?

M.‐ Zuk deitu didazulako, laztana! Aspaldian nen‐goen zain, azkenean deitu didazu. Jakizu beti prest nauzula. Hurrengoan ez itxaron hainbeste, entzun?

JM.‐ Esker mila, Maria! Gaur ikusi dut aukera ederra eta probestu nahi izan dut. Pozten naiz zuk hori esa‐teaz, zinez.

M.‐ Gogoan ditut zure azken bisitak Junkalen, Itzia‐rren eta Arraten. Entzun nituen zure eskariak. Oso txukun aritu zinen, bai.

JM.‐ Agian, aspertu egiten zaitut beti gauza bera esa‐nez eta betiko eskariak zuzenduz, baina hauxe da nik dakidana, Maria.

M.‐ Ez kezkatu, Joxe Mari. Askotan entzuten ditut zureak bezalako eskariak; hala ere, zureek badute xarma bereziren bat, beti besteen alde egiten duzu, bai. Ongi da.

JM.‐ Hainbeste jenderi zor diot halako zerbait…!

M.‐ Jarraitu hola. Egunen batean eskertuko dizute, zaude ziur.

JM.‐ Maria, badakizu zer? Duela oso gutxi bukatu dut Pedro Migel Lamet‐en Hitz Isilak liburua. Zuk Naza‐reten eman zenuen bizitzari buruzko liburua da. Bikaina iruditu zait. Bigarren aldiz da irakurtzen du‐dana. Ederra, benetan.

M.‐ Ezagutzen dut liburu hori, Joxe Mari. Arrazoi duzu, ederra da. Ongi adierazten du nire bizimodua Nazareten, ia denetan asmatzen du. Egia da pasarte batzuetan Lamet‐en bihotzak egiten duela berba eta eskertzen diot. Ikusten baduzu, ez ahantzi, gorain‐tziak eman nire aldetik.

JM.‐ Ebanjelioa jarraitzen du ia hitzez hitz, horrega‐tik, batik bat, fidagarria iruditzen zait. Gainera, Joxe‐peren eta Jesusen jokatzeko moduak margotzen ditu.

M.‐ Jakina, hirurak osatu genuen familia hura, ba‐tzuek beste zerbait esaten hasi diren arren. Ongi ira‐kurri baduzu konturatuko zinen dena ez zela arrosa kolorekoa izan, moretik eta beltzetik ere dezente izan zuela, ongi gogoratzen dut.

JM.‐ Egia dIozu, Maria. Zenbat neke eta zenbat pro‐blema munduko salbatzailea izan behar zuenaren aldetik: arerio asko izan zituen, begi‐bistan dago.

M.‐ Eta ez edozein. Apaizak eta gertukoak izan ziren arerioenak. Ustez hurbilenak izan behar zirenek leporatu zioten Jesusi egiten zuena ez zela Moisesen legearen araberakoa, eta behin baino gehiagotan harrapatu nahi izan zuten.

JM.‐ Bai, Maria, bai. Horren adibide bat, beste asko‐ren artean, zuek Egiptora egin behar izan zenuten bidaia da. Jesus haurtxo bat zela gertatu zen oker ez banago, ezta? Astotxo baten gainean… basamortuan zehar!

M.‐ Hala izan zen. Guk ere geure herria utzi behar izan genuen eta erbestera jo. Gustatu al zaizu libu‐ruaren ataltxo hau?

JM.‐ Bai, arras ongi dagoela iruditu zait. Irakurri

DIOSALA Joxe ERTZIBENGOA

(Joxe Marik Pedro Migel Lamet‐en Hitz Isilak. Nazareteko Mariaren Egunerokoa liburua irakurri berri du eta izugarri gustatu baitzaio, Mariari elkarrizketa egitea otu zaio. Telefonoz deitu dio eta Mariak baietz erantzun dio, atsegin handiz egingo duela, gainera. Beraz, jarraian izango duzuen lerrook elkarrizketa horren izpiak dira).

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 14

Page 15: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

15

Kontu kontariKontu kontari

dudan bitartean gogoan izan ditut Siriatik, Malitik, Libiatik, Boli Kostatik, Konakrytik… datozenak, eta itsasoan itotzen direnak… Ai, ama!

M.‐ Gizajoak! Ni nagoen lekura egunero iristen dira horietako batzuk, orduan hartzen dute bilatzen zuten bakea, egiazko bakea, ongi merezia.

JM.‐ Maria, hau kontu serioa da. Nahi baduzu, beste egun batean hitz egin dezakegu lasaiago, zer irudi‐tzen zaizu?

M.‐ Zuk nahi bezala, Joxe Mari. Badakizu hemen den‐bora ez dela kontuan hartzen, hor bai, ezta? Uste dut oraintxe sukaldera joateko ordua iritsi zaizula, ez huts egin, hori ere axola handikoa da eta.

JM.‐ Hala da, Maria. Zortziak dira eta lapikoak eta zartagina zain ditut. Gaur oso erraza da mahairatu

behar dudana. Saiatuko naiz duintasunez egiten. Anaiek eskertuko dutela uste dut.

M.‐ Erne ibili! Hurrengo batean jarraituko dugu. Ibra‐hima Balde gogoan izan. Gizajoa ahaleginak eta bi egiten ari da familia aurrera ateratzeko. Badakizu?

JM.‐ Honen bizimodua irakurri berri dut Miñan izena duen liburuan. Izugarria da, baina goresgarria aldi berean.

M.‐ Ongi, Joxe Maria. Zoaz orain. Hitz egingo dugu horretaz. Goraintziak ezagunei.

JM.‐ Zure aldetik. Laster arte. Zuk ere goraintziak eman eskatu nizun haien alde, ados?

M.‐ Ados. Aio!

JM.‐ Bai, aio!

La Salle 301: espirituaren begia

Pello ESNAL

Joan den udan, Ken Wilberren El ojo del espíritu irakurtzen ari nintzela, egin nuen topo Van Go‐

ghen bota‐parearen historiarekin (132‐136. or.). Eta neure artean: “Badiat gaia El Diario Vasco‐ko zuta‐berako”. Baina, agian, bi zutabe ere beharko nituen gaia txukun lantzeko; eta, beharbada, hiru ere bai. Noiz plazaratu ere aurreikusi nuen: lehenengoa, Ostegun Santu egunean; balizko bigarrena, Pazko‐asteko ostegunean. Gero gerokoak.

Hala, aurreikusi bezala egin nuen lehena, apirila‐ren 9rako, “Van Goghen bota‐parea” izenburuaz. Saiatu nintzen, badaezpada, zutabe autonomoa egi‐ten, hurrengorik gabe ere balekoa izango zena. Hauxe da:

Van Goghen bota‐parea

Ume koxkorretan, gaurko egunez, Ostegun San‐tuz, Andoaingo elizako sakristian izaten ginen, aita‐rekin joanda. Han aritzen ziren gizonezko batzuk,

urtero‐urtero, biharamunean Andoaingo kaleetan prozesioan ibiliko zituzten irudiak prestatzen, ardo txuriz garbitzen, ubelduz ubeldu eta zauriz zauri. Lau irudi zirela esango nuke: Ecce Homo, Jesus gurutzea bizkarrean, Jesus hila kristalezko kutxan, eta Ama Doloretakoa.

Gaur, beste irudi bat datorkit gogora, lau irudi eder haien harira: Van Goghek pintatutako bota‐ parearena. Ezaguna da koadroa; internetez ere ikus dezakegu. Baina apenas den ezaguna bota‐pareak ezkutuan gordea duen historia. Paul Gauguin pinto‐reak idatzi zuen, Van Goghi berari ikasita.

Bi pintoreak etxebizitza berean bizi izan ziren Arlesen, Proventzan, Frantzian. Eta biek elkarrekin erabiltzen zuten langelan omen zegoen bota‐parea, erabat hondatuta. Koadroa ordurako pintatua zuen Van Goghek, baina ez zeukan berekin.

Eta Gauguini deigarriak egiten bota zahar haiek: bazela han misterioren bat. Zertarako zituen lagunak

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 15

Page 16: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

16

GogoetakGogoetak

botak? Zergatik gordetzen zituen, ezertarako balio ez eta? Azkenean, Gauguin ausartu galdetzera, eta Van Goghek bota‐parearen historia kontatu.

Van Goghek, aita bezala artzain protestantea iza‐teko teologia ikasten ari zela, Holandatik Belgikara alde egin omen zuen, familiakoak ere agurtu gabe, fabriketako langileei ebanjelioa predikatzera; baina benetako ebanjelioa, eta ez berari erakutsi ziotena. Eta, hain zuzen, bota haiek soinean zituela egin omen zuen, oinez, bidaia luzea.

Eta Belgikan, Borinageko meatzariei ebanjelioa predikatzen ari zela, grisu‐eztanda batek larri zauri‐tuta utzi omen zuen meatzari bat, aurpegia erabat erreta eta gorputza zauri huts. Hain hala, medikuak etsipena eman omen zuen: ez zegoela ezer egiterik, mirariren bat gertatu ezean. Eta Van Gogh, hala ere, hilzori zegoen gizon haren aldamenean gelditu omen zen, ohe ondoan, haren arnasa estua zaintzen, oinazeak gozatzen eta zauriak osatzen. Eta meatzari gaixo hura, berrogei egunen buruan, sendatu.

Berrogei egun haietako batean, ikuskari bat izan omen zuen Van Goghek: Kristo berpiztuaren aurpe‐gia ikusi, koroiaren arantzak eta guzti, meatzariaren buru desitxuratuan. Orduan ere, bota‐parea omen zeraman pintoreak soinean. Misterio hori zeukaten ezkutuan gordea botek. Misterio hori dario gaur koadroari.

Azkenean, bigarren zutabea ere idazteko erabakia hartu nuen. Ez da batere egokia gai bat bitan bana‐tzea, baina merezi zuelakoan nengoen. Dena den, nahi eta ez sartu beharko nuen lehenengoaren laburpena. Nola edo hala moldatu nintzen, eta api‐rilaren 16an atera zen. Hauxe da, baina laburpenik gabe.

Erotasuna

Joan den ostegunean, zutabe honetantxe saiatu nintzen azaltzen zer historia gordetzen duen Vincent Van Goghen bota‐pareak, pintoreak soinean ibili eta gero koadro ospetsuan pintatu zuenak. [… … …]

Baina, lekurik ez nuenez, kanpoan utzi behar izan nuen xehetasun bat. Funtsezkoa da xehetasuna, eta merezi du patxada gehixeagoz aipatzea. Paperean jarri, behintzat. Hona hemen: Paul Gauguinek, his‐toria hori kontatzen ari dela, behin eta berriro esa‐ten du, ironia fin‐finez, Van Gogh erotuta zegoela, erabat jota.

Eta Gauguinek nola amaituko kontakizuna eta lagunaren erotasunarekin bat eginez: “Eta Vincent, berriro pintzela hartuta, lanean hasi zen isilean. Haren ondoan, mihise bat zegoen. Eta, lagunaren erretratua egiten hasi nintzenean, neronek izan nuen orduan ikuskaria: Jesus bera ikusi nuen maite‐kiro eta apalik predikatzen”.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du “erotasuna” hitza: “Erotua dagoenaren nolakota‐suna eta egoera”. Eta adibide bat dakar ondoren; hauxe: “Erotasunak beldurra ematen digu, eta horregatik egiten diegu eroei barre”.

Beldurra ez dakit, baina erreparoa, bai, ematen digute eroek eta aurrekoak bezalako ikuskariek. Eskarmentatuta gaude horrelakoekin. Baina “ero” guztiak ez genituzke zaku berean sartu behar. Badira aintzakotzat hartu beharrekoak ere. Bi pintore handi haiek bezala. Zorioneko erotasuna haiena!

Hala ere, esan gabe gelditu zitzaidan funtsezko‐ena: Ken Wilberrek bota‐parearen historiari egiten dion iruzkina. Baina gehiegia iruditu zitzaidan hiru‐garren zutabea idaztea, eta Ihintza honetarako utzi nuen Ken Wilberrek dioena. Hauxe da hitz gutxitan.

Psikoanalisiak, jakina, izango du horren denaren interpretazio terapeutikoa. Baina psikoanalisia ez da iristen gizakiaren eremu sakonetara; ez daki ezer espiritualitateaz. Psikologia transpertsonalak badaki, ordea; eta hango eta hemengo tradizio zaharrek ere badakite: gizakia, eremu sakon horietan, bat da denarekin, Espiritua bera da.

Psikologo transpertsonal batek esango lukeenez, oso daitekeena da benetakoa izatea Van Goghen ikuskaria: gizaki guztiok ezkutuan dugun ahalmenak bideratua. Egia da, bai, horrelako ikuskariak, behin baino gehiagotan, patologia eta neurosiekin batera ematen direla. Baina, berez, ez dira patologikoak. Oso litekeena da Van Goghen ikuskaria ez izatea ez patologikoa, ez psikotikoa eta are gutxiago kaltega‐rria. Horregatik Gauguin ironiaz mintzo zaie hala uste dutenei. “Burutik jota zegoen” horrekin esaten ari zaigu, hain zuzen, Van Gogh buru‐belarri tematu zela bat egiten zerekin eta guztiok sakonean garen erre‐alitatearekin.

Hala, oso litekeena da Vincentek, esan zuenean Kristo berpiztua ikusi zuela, horixe ikusi zuela.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 16

Page 17: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

17

Gogoetak Gogoetak

Horrexegatik jaso zituen botak, eta horrexegatik zeuzkan berekin, erlikia xahar bezain preziatu bezala jasota. Haiek soinean zituela izan baitzuen ikuskaria.

Gehiago ere badio Ken Wilberrek. Baita Paul Gau‐guinek ere. Eta Joan Bautista Sallekoak ere bai. Agor‐tezina baita espiritua.

Gutun salletarrak ANAI KEPAri

Jose Juan GONZALEZ DE TXABARRI (Ikasle‐ohia)

Anai Kepa, beti maisu gazte eta irakasle zahar: Harriduraz jasoko duk gutun ireki hau, bertan

berrogeitaka urte luzetan gordeta izan ditudan oroi‐tzapen bizi eta sentimendu errotu hauen berri ema‐nez. Zertara ote zetorrek orain zarauztar baldar hau? Hara: Anai Jose Manuelek, Mirunekoak, deitu zitxian Ihintza aldizkarirako artikulu baten eskean, eta bertso‐jartzailea bailitzan, Zarauzko La Salle herri‐ eskolako egungo ikasleek gazteleraz lehen baino gehiago jarduteko duten joerari buruz gogoeta egi‐teko iradoki.

Nahiz eta goi‐mailako kudeaketa‐ikastaroetan gogoetak egiteko orduan, atzeranzko ispiluari begira jarrita egoteak zer nolako kalteak dakar‐tzan behin eta berriz errepikatzen duten, ditxosozko zamorro beltz madarikatu hau dela eta, etxezuloan gauzkaten abagune honetan, ezin izan zioat tentaldiari eutsi, eta guk umetan ezagutu genuen hermanoen eskola zahar hari begira jarri nauk. Ez pentsa nostalgia denik, ezta urrik eman ere. Ondotxo dakian moduan, ebaluatzen ez dena, debaluatu egiten dela ikasitakoa nauk, eta ondorioz, atzeak esaten duela aurrea nola dantza. Eskola zaharrekoa!

Horregatik, ondo neureganatuta zeuzkat Villa Manuelako ikasgela zahar hartan, eta inguruan zituen jolaslekuetan, hik heuk, Anai Joxemarik, Her‐mano Iñaxiok…, besteak beste, irakatsitakoak, eta batez ere, mutiko bihurri haiek aurrera ateratzeko egin zenuten ahalegin bizia. Huraxe bai zela herri‐es‐kola, mutilena, noski, garaiak garaikoen zordun bai‐tira, ezinbestean.

Egiari zor, ordea, XX. mendeko 60. hamarkadako eskola hartan aitzindari izaten asmatu zenuten, garaiko muga, traba eta ezin guztien gainetik. Bes‐teak beste, ikasgelaz kanpoko harreman‐hizkuntza euskara genuelako, gu euskaldunak izan, eta zuek euskararen etorkizunari leihoak zabaltzearen aldeko jarrera bizia nabarmen azaltzen zenutelako.

Ikasgela barruan irakasgaiak kastillanoz, noski. Ikas‐

gelatik atera orduko, euskaraz, baina: euskaraz jolas‐leku aldapatsu hartan; euskaraz, pilotaleku estu eta txikian; euskaraz, txistua jotzera ikastera joaten ginenean; euskaraz, Anai Joxemarik zuen bertso‐es‐kolan; euskaraz, sotoko “saladejuegos” ilunean; eus‐karaz jarduten playeroetarako entrenamenduetan. Eta nola ez, euskaraz ematen zeniguten dotriña. Guk, zuek eta guk, etxeko hizkuntza genian euskara, eta honenbestez, euskaraz mintza‐tzeko errazta‐suna. Kontua zuan ez genekiela irakurtzen eta idaz‐ten, Gutenberg galaxiara iristeke geundela artean, eta mintzamenerako genituen erabilera‐esparruak ongi mugatu eta jakinak zirela. Baina hitz egin? Jariotsu eta berritsu!

Mundua atzekoz aurrera, edo ipurdiz gora, batek jakin, jarri den testuinguru honetan, zeinek esango egun jubilazio‐adinera iritsi berri den belaunaldiko ikasleek, ikasgaiak kastillanoz jasotzen genituen bien bitartean, euskara hu‐tsez jarduten genuela gure artean aisialdian, lagunartean, gurasoekin, irakas‐leekin. Zer ote zen hau? Elebitasuna?, Ez. Diglosia ere ez… Euskara hilzorian zela eta, euskera hil ezkero, ez nuke nahi bizi!, abesten genian eztarria urratu arte.

Ez zekiat, Anai Kepa, maisu zineteneko eskola hark ikastetxeko egitasmoaren antzeko txosten mardulik zuen. Jakin baina, bazekiat, eskola haren ADNak hiru neurona zituela: ikasleak ahalik eta ongien prestatu, kristau‐ikasbidean hazi eta euskarak etorkizuna izan zezan, erabilera‐esparru berriak zabaldu. Buruz zekizkiat oraindik garai hartan ikasitako bertsoak. Fedea eta euskera, gorde biak batera, hauxe da gure ondasuna… Otoitzak, dotriña (galde‐erantzunak, itun zaharreko kontaerak, santuen bizitzak, eliz‐kan‐tak), bertsoak eta jolasak bezala, buruz eta euskaraz. Asteko zazpi egunak ematen baikenituen zuen sota‐nazpian, Arantzazuko Amabirjinetatik San Joanetara. Gogoan izango duk nola egarri biziz izaten ginen zain, Zeruko Argia noiz iritsiko, barnean Pan‐Pin umeentzako gehigarria zekarrelako. Hilabete oso‐

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 17

Page 18: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

18

GogoetakGogoetak

rako jokoa ematen zizueten bertan argitaratzen zituzten ipuin, jolas, asmaera, txiste eta abarrek gure asteburuetako aisialdirako. Eta zein harro eramaten genuen etxera eskolan bertan argitaratu eta Euskal Herri osoko euskaltzaleen artean banatzen zenuten Nora aldizkaria.

Azkeneko hamarkadatan, gora beherak gora‐ behera, aldaketa sakonak ezagutu dizkik gure eskola zaharrak. Umetan hazi, hermanotan jaitsi, neska‐mutilak batera hezi, garai berrietarako erantzun ego‐kia eman ahal izateko eguneratu eta eskolak euskara hutsez emateko heziketa‐elkarteko partaideak gai‐tuk. Eta hara hemen orain nobedadea, kristorenak eta bi egin eta gero, ume kapritxoso hauek gehiegi ari direla gazteleraz beraien artean. Ikasgelan eus‐karaz ikasteak, euskara eskola‐hizkuntzaz hartzeak, kontrako norabidean jarri dituela aisialdian egiten duten hizkuntzazko hautuan. Arranopola!

Egunotan irakurri zioat Maite Pardina, Zarauzko La Salle herri‐eskolako zuzendariari, ondo euskara garbi eta adierazkorrean, Diario Vasco egunkariko Zarauzko kartan egin dioten elkarrizketan, irakas‐ le‐ikasleak etxealdean etxekotuta dauden ataka honetan, nola ari diren batzuek eskola‐lanak burut‐zen, eta besteak, lanon jarraipena egiten, internet galaxiako baliabideak erabiliz. Eskolak aurrez‐aurre eman ezin, eta ordenagailu ugari biztu etxeetan wifiz connecting people jarduteko.

Lekutan gelditu dituk, Anai Kepa, zuen garaiko zulo txikiz betetako arbel beltz luze hura eta sotana beltza

zuri‐zuri jartzen zuen klarion‐barra. Tresnak tresna, euskarriak euskarri eta baliabideak baliabide, euska‐raren erabilerak pentsa ezinezko ziren hiztun‐kopu‐rua eta erabilera‐esparruak irabazi dizkik hirurogei urte hauetan. Orduan norbaitek horrelakorik esan izan balizue, zorotzat hartu!

Ez omen zoriona inoiz bete‐betea. Euskara sare teknologikoetan barra‐barra dabilen honetan, jolas‐lekuetako txolarteak eta lagunen arteko kontu txi‐kiak gazteleraz gehiegi omen orain. Txanponaren beste aldea agerian. Euskara ikasgelako hizkuntza izan eta, orain urte luzeetako erabilera‐gotorlekue‐tan, flakiak jota, ahuldadea ezagutzen ari omen denez, euskararen liturgia laikoak antolatzeari ekin behar: ba omen dator euskaraldia… Euskaraldia!

Seguru natxiok, Anai Kepa, heu eta heu bezalako maisu eta andereñoak izateko zortea izan duten ikas‐leek urteak aurrera egin ahala, ikasketak euskaraz zintzo egiteaz gainera, leial eutsi izan diotela euskal‐gintzari. Ez duk inoiz isilik egoten jakin izan, euskaraz izan haiz berritsu!

Zarautzen, 2020ko apirilaren 26an

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 18

Page 19: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

19

PoemaPoema

Anne Franken etxea, Prinsengracht, Amsterdam

Patxi EZKIAGA Zure hemeretzigarren mendeko irribarrea, kredoak oraindik hil gabe zeudenean. Arkatz seinaleak horman, anai‐arrebak eta zu zeu iluntasunean nola handitzen ari zineten markatzeko. “Amak eta Margotek hiru txalekorekin eman dute negua. Nireak txiki gelditu zaizkit. Ozta‐ozta iristen dira zilborrera. Maiatzak 2, 1943. Oraindik, behintzat, bizi dudana idazteko gauza naiz...” Anne, besteok agian horrexegatik atera gara bizirik. Oraingoz.

Hitzak hilezkorrak zirela uste nuen, ezerk ezingo zituela zauritu. Kirolaren eta politikaren sarraskiarekin jainkoa ez da Jainko, ametsak ez dira amets, utopiek partida batek dirauena diraute, parlamentuko sarkasmoak oihartzuna galdu duen arte. Unatuta, janda, zikinduta, hitzak hitzaren hezur bihurtu dira, arintasunaren hortz‐karraska.

Behin eta berriro saiatzen naiz nire hizkuntza –sinbolismoz gose– errutinaren ozeano isilean ito ez dadin, analogiatik, metaforatik urrun. Eta eskerrak damaizkiot itsasoa ardo zaharraren ubelezkoa egin zuelako Homero zaharrari. Mapa berriak behar baititut.

Eroek bakarrik gogora dezakete den‐dena. Besteongan isiltasunarena da galtzaileon musika bakarra.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 19

Page 20: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

20

PoemaPoema “Izan” aditzaren lehenaldiak segurtasun bakarra ematen digu, heriotzarena.

Poema hauek zuretzat dira. Bidaia guztietan bezala, zuk zeuk eramandakoa aurkituko duzu bidaiaren amaieran, eta jakingo duzu mapetan beti daudela lur birjinak, esploratu gabeak, muga guztietatik urrun.

“Iesus, autem, tacebat”. Tenplutik etxera joan zen, gurasoekin. Ai! Ondorengo hogei urteko isiltasuna! Haurrak aspalditik utzi izan baititugu historiaren ertzetan, analfabetoak eta zanpatuak bainoago.

Noizbehinka, txorien hitz sentsuala entzuten dudanean, iruditzen zait intimitate instintibo baten mintzaira ari naizela entzuten, apostoluen gain, Mendekosten, jaitsi zen naturaren mintzaira, Jainkoaren gramatikaren oihartzuna. Horregatik zioen Silesiusek gormutuak zeudela Paradisuan galdu zen Vulgatatik hurbilen.

Zutik ikusi zaitut, harmonika ezpainen artean. Gizon‐emakumeok agian horrexegatik zutitzen gara, lurrak gure hitzaren oihartzuna ito ez dezan.

Ez naiz etorri inongo erresumatik. Besteek bizitzara gonbidatu nautelako nago hemen, eta instintiboki “zaldi”, “caballo”, “horse” edo “cheval” esan ahal izateak artikulatuago egiten nau, solidaritaterako saretuago.

(Argitaragabeko Gauza txikien teorema poema sortatik hartua, 2006)

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 20

Page 21: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

21

Ikasleen txokoa Ikasleen txokoa

SARE SOZIALAK Iruzkina 1

Elene IRIARTE La Salle EIBAR – Batx 2

Gaur egun, dakigunez, umeei, gero eta gazteagoak izanik, mugikor bat edukitzea garrantzitsua iruditzen zaie. Eta, noski, zer esan sare sozialez? Uste dute erabilera egokia ematen diotela? Beharrezkoak dira

sare sozialak? Benetan uste duzu ez dagoela inolako pribatutasun arriskurik? Sare sozialak baldin badituzu, artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizut.

Sare sozialak alde onak eta txarrak ditu. Badakit oso ongi entzuten dela “Instagram” edukitzea, baina gaizki erabiltzen baduzu, agian, arazoak izango dituzu. Arazo horiek saihesteko, hainbat pausori erreparatu behar diozu. Hala nola, zure profila modu pribatuan edukitzea; horrela saihestu dezakezu edonork zuri jarraitzea. Baina, pribatutasuna ez da arazo bakarra. Badaude gazte asko beraien bizitzaren, bidaien, lagunen… informazioa ematen dutenak eta hori aldatu behar da.

Baina lasai egon, gazteok! Benetan uste duzu sare sozialek ez dutela inongo abantailarik? Prestatuta daude jende berriarekin kontaktatzeko. Beraz, hori aprobetxatu behar dugu. Hainbat sare sozialetan, gehienetan, egunero zer gertatzen den jakiteko aukera ere badago, hau da, berriak ikusteko aukera. Eta, noski, zure lagunekin, familiarekin… hitz egiteko, deitzeko… aukera ere ematen dizu. Gainera, bi eratan egin dezakezu; bai idatziz, bai hitz eginez (Skype moduan, hau da, aurrez aurre).

Artikulutxo honi bukaera emateko, pare bat gauza esango ditut. Lehenengoa, mugikorra eta sare sozialak komunikazioa errazteko daude, beraz, ez izan inolako beldurrik hauek erabiltzeko. Eta bigarrena, mesedez, tentuz, arduraz eta heldutasunez erabil itzazue sare sozialak!

Iruzkina 2

Miriam GARCIA La Salle EIBAR – Batx 2

Ezer baino lehen, gaur egungo teknologia berrien mendetasuna utzi nahi dut agerian. Jakin badakigu sare sozialak gure egunerokotasunean ezinbesteko elementu bihurtu direla. Haien helburua komuni‐

kazioa erraztea da, baina benetan da horrela?

Sare sozialek hainbat abantaila dute eta abantaila horietatik goraipatzen dudana jende arteko harreman berriak sortzearena eta erraztearena da. Jende mordoa ezagutzen dut haien bitartez adiskideak egin dituztenak, hala ere, ez dut uste oso fidagarria denik.

Argi dago zertarako erabiltzen ditugun sare sozialak: argazkiak igotzeko eta aldi berean pribatutasuna urratzeko, adibidez, Instagram. Ostera, argiak izan behar gara eta konturatu haiek beren bizitza apaintzeko eta dotoretzeko erabiltzen dituztela eta ez dituztela beren bizitzako alde txarrak erakusten, oso erraza delako akatsak egitea. Beraz, oso zaila da benetan pertsona bat ezagutzea haien bitartez, baina txarrena ez da zuri pertsona batek bere izaerari buruz iruzur egitea, baizik eta pertsona hauek beren burua ez mai‐tatzea.

Egia esan, sare sozialetan bizitza perfektuak ikusten ditugu eta haietan mutil eta neska xarmagarriak daude beren irribarre txikiekin, nerabezaroaren arrastorik gabekoak direnak; zuri haiek bezalakoak izateko desira pizten zaizu barne‐barnean, zure itxura eta bizitza gutxietsiz. Baina ez gara konturatzen irribarre txuri horiek argazkien iragaztearen ondorio izan direla, fotoshoparen laguntza izan dutela eta bere profilean eskegitako lekuetako argazkiak irtenetetik atereak izan direla.

Hori horrela delarik ezin gara sare sozialez fidatu eta are gutxiago gure burua mespretxatu perfektuaren existentziaren ideia buruan edukitzeko. Egia da, perfekzioa ez da existitzen, denak garen modukoak gara eta ez dugu sare sozialen barruan dauden “like”‐ak behar.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 21

Page 22: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

22

Ikasleen txokoaIkasleen txokoa

AITONA PATXIREN GLOBOA Nahia LASA

La Salle BEASAIN – DBH 3

Urtero bezala, uztaila iristean, Iratik aiton‐amo‐nen baserrian pasatzen zuen eguna. Gurasoak

lanera joan behar zuten eta bere etxean bakarrik egoteko txikiegia zen. Goizetan aitonari laguntzen zion baratzeko lanetan: belar txarrak kendu, bainak eta tomateak jaso eta baratza ureztatu. Ondoren amonarekin egiten zuen oilategiko buelta. Oiloei jana eman eta arraultzak biltzen zituzten. Amonak bazkaria prestatzen zuen eta hirurak gustura bazkalt‐zen zuten kontuak esanez. Bazkaria beti zegoen goxoa, amonak bazekien Iratiren gustuko janaria prestatzen.

Bazkalondoren aitona eta amona siestara joaten ziren. Kanpoan ibiltzeko bero gehiegi egiten zuenez, Iratik telebista ikusteko aprobe‐txatzen zuen tarte hura. Ordu horretan oso gustuko zuen telesaila ema‐ten zuten egunero.

Egun hartan telebista ondoan zeuden kajoiak ireki eta bertan kuxkuxeatzen hasi zen. Irati benetan kux‐kuxera zen, bere amaren armairuko kajoietako al‐txorrak bilatzea asko gustatzen zitzaion. Amonaren armairuan denetik zegoen, kristalezko platerak, plater eleganteak, kafea hartzeko kikarak, kopak, edalontziak eta kutxa txuri bat. Kutxa sofa gainera atera zuen. Poliki‐poliki tapa ireki, eta barruan zegoena kuxkuxeatzen hasi zen. Zuri‐beltzeko argazki pila bat zegoen. Banaka‐banaka atera zituen eta itxura xelebreko jendea ikusten hasi zen. Ez zuen inor ezagutzen, oraingoan altxor ustela aurkitu zuela pentsatu zuen. Baina halako batean argazki handi batean globo bat ikusi zuen. Iratiri betidanik asko gustatzen zitzaizkion globoak, baina telebistan edo liburuetan bakarrik ikusi zituen horrelakoak. Argaz‐kian, globoaren kutxaren barruan bi gizon gazte zeu‐den. Berak ez zituen ezagutu. Baserriko atarian

Euskalduna naiz eta harro nago Elisabet KORTABERRIA

La Salle BEASAIN – DBH 3

Euskaldun izatearen harrotasuna lau haizeetara xuxurlatu nahi dut, arbasoen hilobietako loreak usaindu, haiek utzitako ondarean etorkizuneko haziak landatu eta taupada duinez aurrekoak ohoratu.

Euskaldun sentitzearen harrotasuna kantatu nahi dut, ekainaren 23ko suaren berotasunean dantzatu eta euskaraz egindako hitzen kalejira ezpainekin ikutu.

Euskaraz egitearen harrotasuna aldarrikatu nahi dut, hitzen arteko aire euskalduna arnastu eta bide, mendi, itsaso eta bazterrak nire hatsez estali. Euskaldun harro hil nahi dut, aberriaz lurra erein eta ondorengoek ikusiko dituzten loreen lurrin izan, euskaldunen taupadak garaien amaierara arte iraun dezan.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 22

Page 23: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

23

Ikasleen txokoa Ikasleen txokoa zegoen aterata argazkia. Nola iritsi zen globo hura aiton‐amonen baserrira? Eta garrantzitsuagoa no‐rena zen? Denbora luzez egon zen Irati argazkiari adi‐adi begira.

Azkenean aitonaren pausoak entzun zituen eskai‐leratik behera. Denborarik galdu gabe argazkia era‐kutsi zion, eta aitonak ere harrituta begiratu zion argazkiari. Bat‐batean barrezka hasi zen eta globoa berea zela aitortu zuen. Aitonak globo bat dauka? Iratik ez zuen sinesten. Hori ezinezkoa zen. Aitona eskaileratan gora abiatu zen eta Iratik atzetik jarraitu zion. Ganbaran, beste traste askoren atzean, globo‐aren egurrezko kaxa agertu zen. Hauts artean, baina osorik zegoen. Barruan txukun‐txukun tolestuta oihal koloretsuz osatutako globoa zegoen. Bien artean kanpora atera zuten dena. Kontu handiz baserriko atarian zabaldu zuten oihala. Hura zen emozioa. Aitonak gaztea zenean bezala, prestatu zuen dena: sokak zuzendu, bonbonako sua piztu eta poliki‐poliki globoa erabat puztea lortu zuen. Iratik oraindik ezin zuen begiekin ikusten zuena sinistu. Askotan marraztu zituen globoak, koloretsuak eta ederrak, eta orain hantxe bere baserri atarian bene‐tako bat. Lagunei kontatutakoan ez ziotela sinetsiko pentsatzen zuen.

Aitonak lagunduta kutxara salto egin zuen eta biak barruan zeudenean goraka hasi zen globoa. Suak haizea berotzen zuen eta globo barruko haizea kan‐pokoa baino beroagoa izatean gero eta gorago igo‐tzen ziren. Lehenengo baserri ingurua txikitzen hasi zen. Baserria, baratza eta ikuilua gero eta txikiagoak ziren. Ondoren herrirantz joan ziren eta eskola, herriko etxeak goitik ikustean erabat txundituta gel‐ditu zen Irati. Aitona ere gustura zegoen, bere bilo‐baren aurpegia ikustean. Gaztetan egindako bidaiekin globoaren funtzionamendua ondo ikasia zuen, eta oraindik erraz manejatzen zuen ezkerrera,

eskuinera, gora, behera, iparraldera naiz hegoaldera kotxeko bolantearekin bezala. Herriko igerilekutik pasatzean bertan zeudenak zerura begira jarri ziren, han zeuden Iratiren lagunak. Ezagutu zituztenean besoak jaso eta agurtzen hasi ziren.

Han goitik herriko soroak, bideak, errekak desber‐din ikusten ziren. Urrutira begiratu eta inguruko herriak ere ederki ikusten zirela ohartu zen. Prime‐rako bidaia egiten hari ziren. Hurrengo batean bere lagunak ekartzeko baimena eskatu zion aitonari. Iku‐sitakoa kontatzea zaila izango zenez, globotik erakus‐tea izango zen hoberena.

Baserrira bueltan zetozela, bat‐batean aitonaren aurpegia aldatu egin zen. Urrutira, mendiko basoan kea ikusi zuten. Kea ikusten den tokian beti sua ego‐ten da, eta basoan sua egonda kalte handia izango zen. Globoaren abiadura motela zen eta urduri jar‐tzen hasi ziren. Seguruenik herriko inor ez zen orain‐dik ohartu basoko suteaz. Oso garrantzitsua zen suhiltzaileei azkar deitzea suak kalte gutxi egiteko. Ahal bezain azkar baserrira heldu ziren aitona eta bi‐loba. Handik larrialdietara deitu eta sutearen berri eman zuten. Laster suhiltzaileen kamioien sirenak entzun zituzten. Sutea larria izan zen eta basoan zuhaitz dezente erre ziren, baino Irati eta bere aito‐nari esker garaiz iritsi ziren.

Udako egunak lasaia ematen zuen goizean, arra‐tsaldea, ordea, emozioz betea etorri zen. Globoan egindako lehen bidaia hura ez zuen inoiz ahaztuko Iratik.

Denborarekin aitonaren laguntzaz globo gidari paregabea izan zen eta batzuetan lagunekin eta bes‐tetan biek herri inguruan hegaldi bikainak egin zituz‐ten. Betidanik Iratiren ametsa globo gidari izatea zen eta horrela bizimodua ateratzea. Turistak Euskal herrian dagoen natura eta paisaia ezagutzeko modu egokia zela pentsatzen zuen. Agentzia bidaia bat sortzea ere bururatu zitzaion baina kezka asko sorra‐razi zitzaizkion: ze ikasketa egin beharko zituen horretan aritzeko, ea nahiko soldata irabaziko zuen bere bizitza aurrera eraman ahal izateko... eta egu‐nero gurasoei galdezka zegoen hori egin nahi bazuen zein arlotik bideratu beharko zituen ikasketak.

Aitona hil aurretik promesa bat egitea erabaki zuen. Munduari bira emango ziola aitonarekin batera.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 23

Page 24: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

Gelditu egin naiz…

Eguzkiaren besarkada sentitzen dut,

nire soineko zuria laztantzen.

Nire aurrean

udaberriko zuhaitza

lorez jantzia

bere arrosa kolorezko loreen

usain emankorrak,

oroitzapen alaiak

esnatzen dizkit

zure presentzia sentituz.

Gelditu egin naiz…

Oroitzapenekin bat

ume baten

amets sakon bezain goxoa den

zure ahotsaren melodiak

nire bihotza

kulunkatuz

Bidea,

pausu mantsoa,

esku gurutzatuen keinu ixila,

zeru gorria,

urrutian zu,

gertutasunean gu…

Gelditu egin naiz…

Faltan botatzen zaitut, aitona.

Parkeko bankua, zu gabe, huts

baina udazkenaren usainak

astigar zuhaitzen hosto helikopteroek,

orbela jazten dute.

Han zaude.

Hutsunea

bete egin da.

Gelditu egin naiz…

Zapi urdinek,

irrifar freskuek,

txikitako argazkia koloreztatzen dute.

Orduan…

zure begirada lehuna jasotzen dut.

Piparen usain gozoa,

egunkariaren orrien mugimendua,

bitartean…

Lonard Cohenen Hallelujah.

Gelditu egin naiz…

Zuri,

bai zu,

entzun.

Taupaden hotsa.

Taupaden hatsa.

a r n a s t u

Hemen zaude,

Bizirik.

Gelditu egin naiz…

IHIN

TZA

106

24

Ikasleen txokoaIkasleen txokoa

Gelditu egin naiz Haizea EGUREN

La Salle DONOSTIA – DBH 4

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 24

Page 25: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

25

Ikasleen txokoaIkasleen txokoa

ALTXORRIK HANDIENA Naroa LOPETEGI

La Salle BEASAIN – DBH 3

Eguna argitu du. Beste egun bat zu gabe. Ez zait batere gustatzen esnatzen naizen bakoitzean zu

ez ikustea. Nola aldatu den gure egunerokotasuna egun hartatik. Oso gogorra egiten zait aitak, nebak eta hirurok zurekin igaro genuen azkeneko momen‐tua goizero birgogora‐tzea.

ooo

Aita, ama, nire neba Luka eta laurok batera bizi ginen. Familia arrunt eta alai bat ginen. Egunero otordu guztiak batera egiten genituen. Normalean, ez dute familia guztiek aukera hori izaten, baina guk bai, eta asko eskertzen nuen. Denok, hobeto esanda.

Baina bazen zerbait desberdina edo gure artean. Gure amak bularreko minbizia zuen, orain dela hamalau bat urtetik. Bera nahiko gaztea zen hau an‐tzeman ziotenean. Beti eduki zuen bizi arrunta. Honek ez zion geldiarazi berak nahi zuena egiteko, ezertan ere ez. Ezta ere familia‐harremana kaltetu. Baizik eta, gehiago estutu zuen. Pasa zituen mo‐mentu gogorrak, noski. Aurrera ateratzea zen bere irtenbide bakarra. Oso borrokalaria izan zen eta beti saiatu zen bere helburu guztiak lortzen. Nire eredu‐rik handiena da eta asko estimatzen dut. Laguntza behar nuen guztietan hor eduki nuen edozein mo‐mentutan. Niregatik egin duen gauzarik politena da.

Maiatzean gertatu zen guztia. Mediku‐errebisio bat zuen hilero bezala, eta zer moduz zihoan ikustera joan zen. Egun hartan denok batera gosaldu eta Lukarekin eskolara abiatu nintzen. Eskola berdinera joaten ginen, nahiz eta neba bi urte zaharragoa izan. Eskolatik bueltatzerakoan aita eta amarekin baz‐kaldu genuen. Berri txar bat eman behar zigutela adierazi ziguten. Asko beldurtu ginen.

Esan ziguten amak zuen tratamendua ondo ziho‐ala, baina bihotzean bakterio bat aurkitu ziotela. Ika‐ragarri arriskutsua zela aitortu ziguten. Medikuek esan zieten organo hura nahiko kaltetua zegoela eta, beraz, hilabete baino gutxiagoan ez zela gure artean gehiago izango kontatu ziguten.

Negarrez pasatu nuen arratsalde osoa. Ez nuen pentsatu, inondik inora, hori izango zela ondorioa. Ezin nuen sinetsi.

Egunero galdetzen nion zer moduz aurkitzen zen. Ondo zegoela ematen zuen eta hori esaten zidan, behintzat. Ez nion ezer desberdina ikusten. Gauetan

esnatzen nintzen eta kontu horretaz pentsatzen ari‐tzen nintzen beti. Amets bat izan zitekeela pentsa‐tzen nuen, baina ez zen. Edozer gauza emango nuke berari ezer ez gertatzeagatik.

Hilabete horretako azken asteartea zen. Eskolatik itzulitakoan zerbait arraroa sentitu nuen; baita Lukak ere. Etxera sartzean ez zegoen bazkari usain gozo hura. Ez zegoen inor etxean. Biok elkarri begiratu genion eta susmo berdina eduki genuen. Lukak aitari deitu zion, baina ez zion hartu. Behin eta berriz saiatu arren, ez zuen erantzunik jasotzen. Nebak segituan ikusi zuen nire aurpegian negar malko bat, niregana hurbildu eta besarkada handi bat eman zidan, lasaitzeko asmoz. Zerbait jan genuen eta herrian bertan zegoen ospitalerantz abiatu ginen ziztu bizian.

Klinikara iritsi ginenean idazkaritzara abiatu ginen. Gure amaren izen‐abizenak eman genituen, ea gelaren batean edo aurkitzen zen. Minutu dezente egon ginen itxaroten eta oso urduri geunden. Azke‐nean zein pisutan, zein gelatan zegoen esan ziguten. Korrika batean joan ginen hara. Eraikinean barrena geundela pare bat sendagileri galdetu genien gelari buruz, galduta baikeunden.

ooo

Bigarren pisuko 283 gela. Arnasa sakon hartu, eta atea jo genuen. Aitak ireki zuen eta lehendabizi gurekin hitz egin zuen. Lasai egoteko esan zigun, me‐dikuak ahal zuten hoberena egiten ari baitziren zu ondo egoteko. Denok genekien zu leku hartan ego‐teak zer esan nahi zuen, baina ezin genuen horretan pentsatu. Zurekin azkeneko momentuak ondo apro‐betxatzea geratzen zitzaigun, segundo bakoitzak kontatzen zuen.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 25

Page 26: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA

106

26

Ikasleen txokoaIkasleen txokoa Zuregana hurbildu eta izugarrizko besarkada eman nizun. Negar egin nuen eta irribarre ere bai. Luka eta aita gelatik atera ziren, gu bioi gelan bakarrik utziz.

Niregatik egindako guztia eskertu behar nizun, mo‐menturik aproposena baitzen. Ia ez zitzaizkidan hi‐tzak ahotik ateratzen, baina, azkenean, lortu nuen:

Ama, ez dakit zergatik tokatu zaizun hau zuri, ez duzu merezi. Ezagutzen dudan pertsonarik ausar‐tena, handiena eta bihotz‐handienekoena zara. Ez duzu inoiz utzi ezerk zu geldiaraztea. Zailtasun han‐diak eduki arren beti atera zara aurrera. Eskerrak eman behar dizkizut beti laguntzeagatik eta nire al‐boan egoteagatik; bai gauza onetan, bai txarretan. Asko eskertu behar dizut niregatik egin duzun guztia, baina beranduegi da dagoeneko. Inoiz ahaztuko ez dudan altxorrik handiena zara… Maite zaitut!

Irribarre egin zenidan. Inoiz ahaztuko ez dudan irri‐barrea izan zen. Elkar besarkatu genuen denbora luze batez eta, halako batean, aita eta Luka sartu ziren. Denak batera igaro genuen azkeneko arratsal‐dea izan zen eta, beti bezala, oso gustura egon ginen. Etxera itzultzeko ordua segituan iritsi zen, hori

sentitu nuen behintzat. Gaueko hamarrak aldera, etxera bueltatu ginen, tristura handiz, aita eta zu ospitalean utzita.

Hurrengo egunean eman ziguten zure berri txarra. Espero genuen arren, nire malkoek ustiatu zuten. Ez zintugun inoiz gehiago gure artean ikusiko.

Egun hortaz geroztik, laguntza behar dudan bakoi‐tzean edota lotara joan aurretik, beti hartzen dut tartetxo bat zurekin dauzkadan argazki guztiei erre‐paratzeko. Eguneko momenturik atseginena irudi‐tzen zait. Nahiz eta, min handia eman, hori da modu bakarra bizitako momentu ahaztezin haietan mur‐giltzeko, elkarrekin botatako barre horietaz gogora‐tzeko… Zure animo eta aholku guztietan pentsatzen dut, hala aurrera jarraitzeko ausardia ematen dit. Nire ondoan bazina bezala sentitzen dut eta izuga‐rri gustatzen zait sentsazio hori.

Nahiz eta fisikoki ez izan, momentu oro sentitzen zaitut nirekin… gertu.

GAUR EGUN Irati MARTIN

La Salle EIBAR ‐ Batx 2

Gaur egun jaiotzen diren haurrek haien bizitzan teknologia erantsita daukate nahitaez. Honek

alde onak eta txarrak ditu batzuentzat gauza on ge‐hiago txarrak baino, eta alderantziz. Ezin da ukatu, jada, teknologia berriak geratzeko sortuak izan direla, eta haiei aprezio gutxi izanda ere, gaur egun ezin gara inora joan mugikorrik gabe.

Alde onekin hasiko naiz, agian adinak ez didalako lagatzen alde txar asko aurkitzen. Teknologia berriak ugari dira, baina nik arreta mugikorretan jarriko dut, teknologia berrien laburpen ona delako mugikorra‐rena. Mugikor moderno batek milaka aukera ematen dizkigu, argazkiak ateratzeko, musika entzuteko, ira‐kurtzeko, bideoak ikusteko, interneten nahi dugun guztia bilatzeko, atzerrian edo urruti bizi diren per‐tsonekin komunikatzeko… Mugikorrek nolabaiteko autonomia eta independentzia ematen dizkigute, hau dena, 7 hazbete baino handiagoa ez den apa‐railu batean. Ez al da harrigarria?

Baina teknologia berriek ere, modu batean edo bestean, hegoak mozten dizkigute. Gaur egun esku‐titz bat bidali beharrean askoz errazagoa da Whass App bat bidaltzea. Postalak turismoarekin bakarrik lotzen ditugu eta argazki bildumak SD txartel batean ditugu. Nahiko tristea da. Gizarteak daukan magia hori teknologia berriek apurtu dute. Bai, gauza on asko ekarri dituzte, baina gaur egun, egiaz, nor doa “vintage” denda batera biniloa erostera? Spotinga daukagu, ez? Zertarako joan denok familian Gabo‐netako erosketak egitera, interneten eros baititza‐kegu gauza guztiak? Zertarako gelditu lagun batekin Skypearen bidez bere aurpegia berdin‐berdin ikus badezakegu?

Bai, gaur egun, jende gehiago ezagutu dezakegu, edonorako mapa bat erosi gabe joateko aukera dugu. Baina mapek galtzeko aukera ematen digute, eta, teknologia berriek, aitzitik, bizitza galtzekoa.

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 26

Page 27: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

IHIN

TZA 10

6

27

Ikasleen txokoaIkasleen txokoa

IRUNGO La Salle LH3

Ba ziren behin basoan bizi ziren hiru txerrikume. Handitu zirenean etxetik joan ziren.

Hiru etxe egin zituzten: lastozkoa, egurrezkoa eta harrizkoa. Lehenengo txerria alferra zen eta azkar bukatu zuen. Bigarrena ere azkarra izan zen. Zaharrenak otsoarekin kontuz ibiltzeko esan zien.

Otsoa txikiarengana joan zen eta tok-tok-tok atea jo zuen. Gero, atea irekitzeko edo bestela etxea puskatuko ziola esan zion. Putz egin zuen eta txerria korrika joan zen bere anaiaren etxera.

Ondoren, otsoa bigarren etxera joan zen eta tok-tok-tok atea jo zuen. Irekitzeko esan zien beraiek jateko edo bestela etxea botako zuela putz eginez. Putz egin zuen eta txerriek ihes egin zuten.

Txerrikumeak hirugarren etxera iritsi ziren eta ohearen azpian sartu ziren. Azkenik, otsoa iritsi zen eta tok-tok-tok atea jo zuen. Irekitzeko esan zien eta etxea bota ezin zuenez, eskalatu zuen eta tximiniatik jaitsi zen.

Azkenik, hiru txerrikumeak lapiko bat berotzen hasi ziren eta otsoa erre zen eta ihes egin zuen.

Irungo La Salleko LH 3. mailako ikasleak, beste ikasle guztiak bezala, geure etxeak ikasgela bihurtu ditugu. Etxean egon arren gure ikaskuntza ez da gelditu eta Ikaskuntzarako Testuinguru Berria ere, aurrera doa. ARGI IBILI proiektua asko gustatu zaigu, familia osoak parte hartu du eta txotxongiloak egin ditugu. Esperientzia oso polita izan da. Etxean egindako argi beltza erabili dugu eta marrazkiak fosforito margoekin margotu ditugu. Familia bakoitza etxean dugunarekin moldatu gara. Oso dibertigarria izan da.

Baietz polita gelditu zaigula!

#IrungoLaSalleEtxean

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 27

Page 28: Ihintza...IHINTZA 106 3 Aurkezpena Maiatzaren argitasunez eta itxaropenez dator Ihintzaren ale hau koronabirusak ia bi hilabete luzetan zokoraturik eduki gaituen arren, etxean konfinaturik,

GURE HEZKUNTZA SAREA EUSKAL HERRIAN

Andoain - Beasain - Donostia La Salle - Donostia San Luis

Eibar Azitain - Eibar Isasi - Irungo La Salle - Zarautz - Zumarraga

Bilbo La Salle - Bilbo Elkarbanatuz - Sestao Andra Mari - Sestao Artizar

Esperantzari leiho bat

irekitzen dioten pertsona guztiei

Ihintza106_Ihintza 19/05/20 19:12 Página 28