idatzereduak ega

6
Iñigo Uriz Biurrun Zuzendaria Santander bankua Kale nagusia, 7 39422 Lizarra Jaun agurgarri hori: Zuk zuzentzen duzun banku etxeko bezero naizen heinean, zeuregana jotzea erabaki dut txartelarekin izan ditudan arazoen berri emateko eta horien konponbidea eskatzeko. Hain zuzen ere, joan den astelehenean, supermerkatuan egindako erosketak ordaintzerakoan, txartela ez zebilen. Hala zirudien behintzat. Beraz, eskudirutan ordaindu nuen guztia. Atzo, ordea, bankuak bidalitako laburpenean, atzeman nuen astelehenean txartelarekin egindako saiakera hura baliagarria izan zela. Hau da, txartelarekin ere kobratu didazuela. Zorionez, gordeta dut supermerkatuan eman zidaten erosketen zerrenda. Zuk zeuk ere eskura izan dezazun, gutun honekin batera jatorrizkoaren fotokopia bat atxikitzen dizut. Beraz, gutun honen bitartez eskatzen dizut nire dirua ahalik eta azkarren itzultzea eta nire txartela konpontzea. Begirunez, agurtzen zaitut. Julen Rodriguez Lizarran, 2009ko irailaren 26an IDAZLAN LABURRA Gaia: faktura bat bi aldiz kobratu dizute. Egitekoa: txartela ez zebilelakoan, azkenean, erosketa eskudirutan ordaindu zenuen. Orain, bankuak bidalitako laburpenean ikusi duzu txartelarekin ere kobratu zizutela. Bankuari erreklamazioa aurkeztu. Eman behar duzun informazioa: - Gertatutakoa kontatu. - Erosketaren xehetasunak eman. - Dirua bueltatzeko eskatu. OHARRAK Edukia: egoera oso ongi planteatu du eta datu esanguratsuak eman ditu. Egitekoa oso ongi bete du. Egokitasuna: neutroa-formala. Erregistroa oso ongi erabili du: egoera eta hartzailea oso kontuan hartu ditu, eta, hortaz, tonua ere ezin egokiagoa da. Hartzaileak ez du batere arazorik izan behar mezua ulertzeko. Hartzailearen datuak gutunaren hasieran, goiko aldean eta eskuinaldean, behar den tokian, alegia, idatzi ditu. Antolakuntza eta kohesioa: paragrafoak ongi antolatuta: sarrera, arazoaren berri emateko; garapen egokia, gertatutakoaren xehetasunak azaltzeko; eta amaiera, konponbidea eskatzeko. Oro har, ongi erabili ditu testu-antolatzaileak, lokailuak eta puntuazioa. Aberastasuna: gutun formala testuari dagozkion esapideak ongi baliatu ditu; beraz, hiztegiaren ezagutza maila ona du. Zehaztasun handiz adierazi ditu ideiak. Zuzentasuna: gai izan da baliabide gramatikalak zuzentasun handiz erabiltzeko.

Upload: sabin-arenaza

Post on 28-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

EIBZ Nafarroa

TRANSCRIPT

Page 1: Idatzereduak EGA

Iñigo Uriz BiurrunZuzendaria

Santander bankuaKale nagusia, 7

39422 Lizarra

Jaun agurgarri hori:

Zuk zuzentzen duzun banku etxeko bezero naizen heinean, zeuregana jotzea erabaki dut txartelarekin izan ditudan arazoen berri emateko eta horien konponbidea eskatzeko.

Hain zuzen ere, joan den astelehenean, supermerkatuan egindako erosketak ordaintzerakoan, txartela ez zebilen. Hala zirudien behintzat. Beraz, eskudirutan ordaindu nuen guztia.

Atzo, ordea, bankuak bidalitako laburpenean, atzeman nuen astelehenean txartelarekin egindako saiakera hura baliagarria izan zela. Hau da, txartelarekin ere kobratu didazuela.

Zorionez, gordeta dut supermerkatuan eman zidaten erosketen zerrenda. Zuk zeuk ere eskura izan dezazun, gutun honekin batera jatorrizkoaren fotokopia bat atxikitzen dizut.

Beraz, gutun honen bitartez eskatzen dizut nire dirua ahalik eta azkarren itzultzea eta nire txartela konpontzea.

Begirunez, agurtzen zaitut.

Julen Rodriguez

Lizarran, 2009ko irailaren 26an

IDAZLAN LABURRA

Gaia: faktura bat bi aldiz kobratu dizute.Egitekoa: txartela ez zebilelakoan, azkenean, erosketa eskudirutan ordaindu zenuen. Orain, bankuak bidalitako laburpenean ikusi duzu txartelarekin ere kobratu zizutela. Bankuari erreklamazioa aurkeztu.Eman behar duzun informazioa:

- Gertatutakoa kontatu.- Erosketaren xehetasunak eman.- Dirua bueltatzeko eskatu.

OHARRAK

Edukia: egoera oso ongi planteatu du eta datu esanguratsuak eman ditu. Egitekoa oso ongi bete du.

Egokitasuna: neutroa-formala. Erregistroa oso ongi erabili du: egoera eta hartzailea oso kontuan hartu ditu, eta, hortaz, tonua ere ezin egokiagoa da. Hartzaileak ez du batere arazorik izan behar mezua ulertzeko. Hartzailearen datuak gutunaren hasieran, goiko aldean eta eskuinaldean, behar den tokian, alegia, idatzi ditu.

Antolakuntza eta kohesioa: paragrafoak ongi antolatuta: sarrera, arazoaren berri emateko; garapen egokia, gertatutakoaren xehetasunak azaltzeko; eta amaiera, konponbidea eskatzeko. Oro har, ongi erabili ditu testu-antolatzaileak, lokailuak eta puntuazioa.

Aberastasuna: gutun formala testuari dagozkion esapideak ongi baliatu ditu; beraz, hiztegiaren ezagutza maila ona du. Zehaztasun handiz adierazi ditu ideiak.

Zuzentasuna: gai izan da baliabide gramatikalak zuzentasun handiz erabiltzeko.

Page 2: Idatzereduak EGA

Kaixo, nire blogeko adiskideak:

Aspaldian ez dut ezer idatzi lanez gainezka ibili bainaiz. Dirudienez, ordea, zenbait “blogzale”-k faltan bota izan ditu nire komentario eta aholkuak. Hala adierazten dute, behintzat, joan den hiletik hona jaso ditudan mezu mordoak. Hori dela eta, lehenik eta behin, nire bloga irakurtzen duzuen guztiei eta zuen iritziekin parte hartzen duzuenei, bereziki, eskerrak eman nahi nizkizueke.

Oraingoan, pil-pilean dagoen gai bati buruz arituko naiz. Krisialdiari buruz, hain zuzen. Hasieran, Estatuko politikari batzuek hitz goxoagoekin izendatu nahi izan zuten arren, arazoa larria da eta izen bakarra eta gordina du: krisialdia.

Azken hamarkadatan, euskaldunok, oro har, bizimodu burgesera ohitu gara. Beharbada ez geunden horren jakinaren gainean eta, besterik gabe, arrunta iruditzen zitzaigun hainbeste ondasun izatea eta hain ongi bizitzea. Baliteke. Dena den, onartu beharko genuke, nire ustez bederen, nolabait ere ahaztu egin dugula nor garen eta nondik gatozen. Gure arbasoak, kasu gutxi batzuetan izan ezik, ez ziren aberatsak. Langileak ziren eta ongi bizi ziren, baina ez zitzaien inolaz ere burutik pasatzen urtean bitan, gutxienez, oporretan joatea, esate baterako. Ezta astebururo lagunekin eskiatzera joatea ere, edota etxetik plazara hurbiltzeko autoa hartzea.

Horrekin ez dut adierazi nahi lehengo ohitura guztiak egungoak baino hobeak zirenik, baizik eta urte batzutatik hona izan ditugun aldaketa sozialak eta ekonomikoak oso garrantzitsuak izan direla eta guk, errutinan murgildurik, ez ditugula atzeman. Aldiz, ohartu izan bagina, orain errazagoa litzateke krisi egoerari aurre egitea.

Gauzak horrela, ezin dugunez atzera egin, orain komeni zaiguna da aurrerantz begiratzea eta lagungarriak izan daitezkeen neurrietan pentsatzea. Nik, bururatu zaizkidan aholku batzuk emanen dizkizuet, baina ongi etorriak izanen dira blogean aipatu nahi dituzuen gomendio guztiak. Jakina.

Hasteko, marka ezagunak alde batera utzita, kalitate bera duten marka zuriak erostea gomendatzen dizuet. Edukiak ez du inolako ezberdintasunik eta, gehienetan, markaren izena da garestiago ordaintzearen arrazoi bakarra. Dendetako kontuekin jarraituz, kontuz ibili behar dugu ”3x2” eskaintzekin. Aukera onak izan daitezke, noski, baina beherapen guztiei kasu egin eta guztiak erosten baditugu, behar baino gehiago gastatuko dugu.

Beste alde batetik, orain arte tontakeriatzat hartu ditugun hainbat gauza kontutan hartzen hasi beharko gara, pobrezian erori nahi ez badugu. Esaterako, etxean argia behar dugunean soilik piztu behar dugu eta argi naturala probestu. Kotxean goazela, 120 km/h abiaduran mantentzen saiatzea komeni zaigu, bizkorrago gidatzean gasolina gehiago erretzen baita.

Hori guztiaz gain, gure seme-alabei bizimodu ez-kontsumitzailean heztea oso garrantzitsua iruditzen zait. Diruaren garrantziaz jakinaraztea, eta kontrolatzen irakastea, esaterako.

Aholku hauek baliagarriak suertatu zaizkizuelakoan, Agur bero bat

IDAZLAN LUZEAInterneten, zure blogean, gaur egungo krisi egoera azaldu eta dirua aurrezteko aholkuak eman.

OHARRAKEdukia: egiteko eskatu zaion guztia, hau da, krisi egoera azaltzea eta aholkuak ematea, ongi bete du. Hala ere, krisiaren gaineko azalpenak motz gelditu dira, krisiaren nondik-norakoak eta ondorioak gainetik baino ez baititu adierazi.

Egokitasuna: neutroaren eta informalaren arteko erregistroa erabili du, eta egokia da, blog batean espero daitekeena, alegia. Sarreran erabilitako erregistroak hurbiltasuna adierazten du, behar bezala, baina, gaiaren garapenean, neutroago aritu da. Gai izan da erregistro batetik bestera malgutasunez pasatzeko.

Antolakuntza eta kohesioa: ideien oso garapen ona egin du eta paragrafoen banaketa oso ona da. Sarrerak lehenengo bi paragrafoak hartzen ditu. Lehenbizikoan, hartzaileei hurbiltasuna eta esker ona adierazi die, eta bigarrenean, zertaz idatzi behar duen esan du. Hirugarren eta laugarrenean, krisi egoeraren gaineko azalpena egin du. Hortik aurrera, oso modu egokian lotura eginda, bigarren zatiari heldu eta gomendioak eman ditu. Bukaera labur antzekoa da, baina blog baterako egokia izan daiteke. Kohesioari dagokionez, oso ongi erabili ditu antolatzaileak, lokailuak eta puntuazioa.

Aberastasuna: errepertorio lexiko zabala du eta hizkuntza-baliabideen oso ezagutza maila ona erakutsi du. Molde anitzetako egiturak erabili eta oso ongi josi ditu. Zehaztasun handiz eman ditu ideiak.

Zuzentasuna: akats txiki-txiki batzuk egin ditu, baina, oro har oso zuzen aritu da.

Page 3: Idatzereduak EGA

Iruñean, 2009ko abenduaren 26an

NUPko liburutegiaren arduradun hori,

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikaslea nintzenean eta egun, bertan ikasten ez badut ere, unibertsitateko liburutegiak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzeko oztopo bera aurkitzen dut: ordutegia.

Unibertsitateko ikasleen artean ohiko gaia da hau eta ordutegi aldaketaren alde azaltzen dira gehienak. Lanegunetan ordutegia zabala da: goizeko zortzietatik gaueko bederatziak arte. Larunbat eta jaiegunetan, aldiz, goizeko hamarretatik arratsaldeko hirurak arte. Azkeneko hau ez da batere egokia, ez ikasleentzat ezta ere bertan ikasi ez eta liburutegia erabili nahi dutenentzat.

Liburutegia publikoa denez gero, edozein herritarren esku egon beharko litzateke haren erabilpena. Ezin da ahaztu, hainbat ikaslek astean zehar lan egiten dutela. Hori dela eta, asteburuetako ordutegia zabaltzea beharrezkoa ikusten dut; jaiegunetan, lanegunetako ordutegi berdina eskainiz. Aldaketa hau urte osorako izatea ezinbestekoa da edozein herritar liburutegi hau erabili ahal izateko eta ikasleak udan liburutegian erabiltzeko aukera izateko.

Eskaera honen aurrean erantzun azkarra izango duzulakoan, adeitasunez agur.

Amaia Zelaieta Arregi

IDAZLAN LABURRA

Gaia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordutegia.Egitekoa: ordutegia ez zaizu egokia iruditzen. Unibertsitateko aldizkarira kexa-gutun bat bidali.Eman behar duzun informazioa:

- Gaur egun duen ordutegia azaldu.- Lanegunetako ordutegiarekin ados

zaude; besteetakoekin ez: larunbatak, jaiak…

- Proposamenak egin

OHARRAK

Edukia: eskatutakoa ongi bete du. Informazio nahikoa eta ikuspegi ongi argudiatua eman du.

Egokitasuna: erregistro neutro-formala erabili du; beraz, hartzaileari ongi egokitu zaio. Dena den, gutunaren hasiera eta bukaera ez ditu oso molde egokian eman, ez baitu kontuan hartu aldizkari baterako gutuna zela.

Antolakuntza eta kohesioa: testua argia da. Paragrafoak ongi antolatuta daude eta ideien. garapen egokia egin du. Kohesio-mekanismoak ere nahiko egokiak dira.

Aberastasuna: lexiko zehatza eta egokia erabili du.

Zuzentasuna: deklinabidean akats larriren bat badu, baina gutxi dira, eta oinarrizko arauak zuzen erabili ditu, oro har.

Page 4: Idatzereduak EGA

Blogkideok:

Kapitalismoaren krisia heldu da gure etxeetara. Urteetan zehar egondako espekulazio guztia ez zaigu debalde aterako. Kontsumismoaren hodeitik jeitsi baino, erori gara, eta ze nolako kolpea hartuta gainera.

Begiak itxi ditugu urteetan zehar. Irabaziek itxutu gaituzte. Baina errealitate gordina, gure aurrean egon da beti. Ez dira ba, bizi izan “3. munduko” herrialdeak kapitalismo berean? Hortaz, kapitalismoa ez al dago krisian betidanik?

Baina esan bezala, krisia gure etxeko atetik sartu arte ez ditugu begiak ireki. Orain bai, begiak zabalik, denda askoren itxierak ikus ditzakegu, lagun askoren kaleratzeak, hipotekak itota…

Eta nola moldatuko gara oihan berri honetara?

Zalantzarik gabe, bizi irauteko, gure ohiturak egoera berrietara moldatu beharko ditugu.

Hausnartzeko eguna heldu da: zeintzuk dira beharrezkoak ditugun gastuak eta zeintzuk ez? Beharrezkoak ditugun gauzetan, nola aurreztu dezakegu?

Zalantzarik gabe, janaria da beharrezkotzat hartu dezakegun produktua. Aurreztu nahi badugu, etxetik kanpo jatea baztertu beharko dugu eta erosketak egiteko estrategia berriak martxan jarri beharko ditugu. Garrantzi handikoa izango da aldez aurretik erosketarako zerrenda prestatzea, zer den benetan behar duguna zehaztuta. Erosi behar ditugun produktuen artean, ezberdintasun ikaragarriak egon daitezke; beraz, salneurriak alderatu beharko ditugu. Askotan, marka zuriak kalitatezko produktuak izaten dira eta beste markak baino merkeagoak izaten dira gehienetan. Bestetik, kontu handiz ibili beharko gara egiten dituzten merkealdiekin, oso erakargarriak diren beherapenak ez dira beti aukera onak, gehio saltzeko estrategia hutsak baizik.

Zerbitzu publikoak erabiltzea aurrezteko beste aukera bat izan daiteke. Etxean interneta badaukagu, oso gastu handia izan daiteke; beraz, liburutegiek ematen dituzten zerbitzuak probestu ditzakegu. Askotan, garraioan, gure soldataren erdia utz dezakegu erraz. Zergatik ez gara beste lankideekin batera lanera joaten? Edo, hirian bizi bagara, zergaitik ez dugu bizikleta erabiltzen? Hamaika galdera egin diezaiokegu gure buruari, eta ziur nago oso erantzun aproposak eman ditzakegula ere.

Edozein gauza egiten dugunean (erosketa, garraiatu…) aurrezteko beste aukera bat bezala ikustera animatzen zaituztet.

Beno ba, nire hausnarketa baliogarria izatea espero dut, agur.

IDAZLAN LUZEA

Interneten, zure blogean, gaur egungo krisi egoera azaldu eta dirua aurrezteko aholkuak eman.

OHARRAK

Edukia: eskatutakoa bete du. Informazio nahikoa eman du, baina oreka falta izan zaio. Krisiaren azalpena arinago egin du eta, gehienbat, aholkuez jardun du. Hala ere, bere ikuspegia ongi adieraztea lortu du.

Egokitasuna: neutroaren eta informalaren artekoa. Erregistro egokia blog baterako; estiloa naturala eta sinesgarria da, hartzaileari ongi egokitua.

Antolakuntza eta kohesioa: testu argia da eta nahiko ongi egituratua, nahiz eta paragrafoen banaketa oso egokia ez izan, batez ere testuaren hasieran. Sarrera eta bukaera oso xumeak dira, eta gaiaren garapenak hartzen du zatirik handiena. Nolanahi ere, ideiak ongi lotu ditu eta hariari oso erraz jarraitzen zaio. Antolatzaileak eta lokailuak gehienetan ongi erabili ditu, baina batzuetan ez behar adina; puntuazioa ere, oro har nahikoa, zenbait huts egin dituen arren.

Aberastasuna: hizkuntza malgua eta eraginkorra baliatu du. Errepertorio lexiko nahiko zabala du. Baliabide sintaktikoak oso aberatsak ez badira ere, egoki erabiltzen ditu.

Zuzentasuna: Akats txikiak baditu, ortografian eta lexikoan, batez ere. Dena den, zuzentasun gramatikal nahikoa erakutsi du.

Page 5: Idatzereduak EGA

Iruñean, 2009ko apirilaren 4an

Bizilagun agurgarri horiek:

Ohar honen bidez, etxean obrak egiteko asmoa daukala jakinarazi nahi dizuet. Zehatzago esanda, bai sukaldea bai komuna berritu eta egokitu behar ditut, pisua saldu nahi baitut.

Inolako arazorik ez baldin badago, obrak apirilaren 13an, asteartearekin hasiko dira, oporrak bukatu eta gero. Denok dakigunez, mota honetako lanek izugarrizko eragozpenak sortzen dira nahitaez. Besteak beste, zarata anitz, hautsa eta abar. Horren gainera, ura noizbenka moztea beharra izango da, zoritxarrez.

Hau dela eta, badakit ondorio desatseginak pairatu beharko dituzuela eta horregatik guztiagatik barkamena eskatu nahi dizuet.

Dena den, komeni da esatea obrak hamar egunetan besterik ez bukatuko direla. Hori da langileek esan didatena, behintzat.

Hala eta guztiz ere, ni ez naiz hemen izango obrak egiten dituzten bitartean. Beraz, arazoren bat badaukazue, mesedez niri deidazue.

Hau da nire mugikorrako zenbakia:654321444

Adeitasunez, Pello Iraizoz Urmeneta

4. Ako bizilaguna

IDAZLAN LABURRA

Gaia: etxean obrak egin behar dituzu.Egitekoa: atariko bizilagunei ohar bat idatzi obrak egin behar dituzula jakinarazteko.Eman behar duzun informazioa:

- Zein lan eginen duzun eta noiz.- Sor daitezkeen arazoak eta oztopoak

adierazi eta barkamena eskatu.

OHARRAK

Edukia: eskatutakoa bete du.

Egokitasuna: sarrera eta agurra ez ditu ongi egokitu. Oharra denez, eta hartzaileak bizilagunak, egokiagoa izanen zen erregistro neutroan edo informalean idatzi izan balu. Oharraren muina, berriz, erregistro egokian dago, neutroan, alegia.

Antolakuntza eta kohesioa: oro har, paragrafoetan ongi antolatuta dago, nahiz eta 4. paragrafoan ematen duen informazioa lehenago eman behar zuen. Gutunaren moldeari ongi egokitu zaio. Kohesioari dagokionez, baliabide nahikoak erabili ditu eta ongi.

Aberastasuna: nahikoa, besterik gabe.

Zuzentasuna: akatsak ez dira asko izan, baina bai larriak. Zuzentasun gramatikal handiz jarduteko gaitasuna erakutsi behar zuen eta ez du lortu.

Page 6: Idatzereduak EGA

Atzo goiz jaiki behar izan nintzen lanera joateko. Gozaria hartzen nuen bitartean telebista piztu nuen, egunero egiten dudan bezala. Mundu osoan jotzen ari duen krisiari buruzko eztabaidan zeuden, marrazki bizidunen katean izan ezik, gainontzeko guztietan. “Doraemon” ikusten gelditu nahi nuen, baina kotxea hartu nuen lanera abiatzeko. Irratia piztu, eta, hara zertaz ari ziren!Okerrena da, komunikazio zerbitzuetan ez ezik, nire lankideek ere ez dutela beste gairik jorratzen.

Gaur egungo egoera horrela egonda, guztiak aurreztera behartuta ikusi dugu geure burua; zergatik egiten zaigu hain zaila, baina? Erantzuna bizitzen garen gizarte moderno honetan dago, ezen denak bultzatzen gaitu erostera, beharrik ez badago ere.Esaterako, telebistan, aldizkarietan, kalean… Edonon aurki ditzakegun iragarkiek denetariko produktuak saltzen dituzte, horiek erosita zoriontsu izango garela pentsatuaraziz.

Halaber, nahiko merkeak dira, eta hain eskuragarri egiten zaizkigu ezen ez dakigu ezetz esan. Nola ez ditugu, bada, 30€ gastatuko alaba hain pozik egiten duen jostailuan?Egoera hau askotan errepikatzen da eguneroko bizitan, hori izanik, hain zuzen ere, diruari garrantziarik ez ematearen arrazoia.Bizi garen gizartearen ezaugarriak bereganatzen ditugun modura, kontsumitzaile handiak bihurtzen gara nahigabe.

Honen ildora, aholku batzuk ematen dizkizuet denboraldi hau ahalik eta ondoen igarotzeko, beti ere poltsikoa zainduz.

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da etxeko kontsumoa murriztea. Erabiltzen ari ez diren argiak itzali, neguan tenperatura mantentzen saiatu, beharrezkoa den ura besterik ez erabili…Hauek jarraituz, gainera, Lur planeta ere lagunduko dugu.

Bestalde, erosketak egitera joaterakoan badugu zer egiterik. Hasteko, ez zaitez fidatu 3x2 moduko eskaintzetaz, beharrezkoa duzun baino gehiago erosten baituzu. Gomendagarria da ere bai, marka jakin bat soilik gustatu ezean, marka zurien produktuak eskuratzea.

Hori gutxi balitz, kotxean 120 km/h abiadurak ez gaindituz, hainbat euro aurreztu daitezke gasolinan.

Ikusi duzuenez, ez da hain zaila krisiari aurre egitea, aholku hauei jarraiki. Ez dago, alabaina, gustoko dugun guztiari uko egin beharrik.Adibidez, zinemara joan zaitezke ikuslearen egunean, edo mendira joan…Beharbada aurrezteko premia honekin kirola gustoko duzula aurkitzen duzu!Beraz, irribar batekin egiozu aurre krisiari!

IDAZLAN LUZEA

Interneten, zure blogean, gaur egungo krisi egoera azaldu eta dirua aurrezteko aholkuak eman.

OHARRAK

Edukia: oso modu nahasian heldu dio gaiaren azalpenari.

Egokitasuna: ongi egokitu da.

Antolakuntza eta kohesioa: paragrafo gehiegi egin ditu, behar ez denean ere bai, eta, gainera, gaizki lotu ditu. Egiturarik gabeko testua sortu du, hau da, hasiera, garapena eta bukaera ez daude ongi eginak; sarreran, esaterako, harira ez datozen kontuak aipatu ditu, inolako beharrik gabe. Ideien lotura eta ordena faltak, batzuetan, traba egiten dio irakurleari, hariari eroso jarraitzeko; deixi mekanismoen erabileran huts egin du.

Aberastasuna: kalko asko egin ditu, lexikoan eta egituretan. Esamoldeak ez ditu behar bezala erabili. Askotan, ez du zehaztasunik erakutsi, hitz desegokiak aukeratu ditu-eta.

Zuzentasuna: mota guztietako akatsak egin ditu. Zuzentasun gramatikal eskasa erakutsi du, arau morfosintaktiko nagusietan hutsegite ugari egin baitu.