historia batxi2ko apunte osagarriak - euskaltel · web viewestatuak ezertan parte ez du parte...

110
Historia, DBHO2, Apunte osagarriak 2005-2006 Koro Irastorza Etxeberria 1 10. gaia: II. Errepublika (1931-1936/39) 10.1. Errepublikazaletasuna (Noiz, Alderdiak (2), Garaiak (3), Joerak (2), Bilakaera (2)) o XIX. mende erdialdean sortu zen. o Alderdiak: 1. 1848 → Partido Demócrata sortu zen. 2. 1868ko iraultzaren garaian → Partido Republicano Federal sortu zen. o Garaiak: 1. I. Errepublika garaian → Errepublikazaletasuna erabat banatuta. Taldetxo ugari. 2. Berrezarkuntza garaian Banatuta. Ez zuten oposizio bateratu bat egin. Eztabaida ugari: Nolako errepublika (federala, unitarioa) Izaera sozialaz (burgesa, sozialista) Lortzeko modua (legez, iraultzaz, kolpe militarrez…) 3. XX. mendean: Ezin izan zuten erakunde bakarra aurkeztu, baina mugimendua bizkortzen hasi zen. Masa politika bat diseinatu zen eta bateratzen saiatu ziren. Ez zuten lortu, baina, pixkanaka, altxamenduaren aldeko asmoak alde batera utzi eta parlamentua aukeratu zuten, Unión Republicana sortu ondoren, batez ere. o Joerak: 1. Kontserbadorea gizarte mailan eta demokrata arlo politikoan. Salmerón zen buru. 1909an Conjunción Republicano-Socialista izeneko koalizioa egin zuten, Berrezarkuntzaren aurka jokatzeko xedez. Hitzarmenak ez

Upload: others

Post on 07-Mar-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria1

10. gaia: II. Errepublika (1931-1936/39) 10.1. Errepublikazaletasuna (Noiz, Alderdiak (2), Garaiak (3),

Joerak (2), Bilakaera (2))o XIX. mende erdialdean sortu zen.

o Alderdiak: 1. 1848 → Partido Demócrata sortu zen.2. 1868ko iraultzaren garaian → Partido Republicano Federal sortu zen.

o Garaiak: 1. I. Errepublika garaian → Errepublikazaletasuna erabat banatuta. Taldetxo

ugari.2. Berrezarkuntza garaian → Banatuta. Ez zuten oposizio bateratu bat egin.

Eztabaida ugari: Nolako errepublika (federala, unitarioa) Izaera sozialaz (burgesa, sozialista) Lortzeko modua (legez, iraultzaz, kolpe militarrez…)

3. XX. mendean: Ezin izan zuten erakunde bakarra aurkeztu, baina mugimendua bizkortzen hasi zen. Masa politika bat diseinatu zen eta bateratzen saiatu ziren. Ez zuten lortu, baina, pixkanaka, altxamenduaren aldeko asmoak alde batera utzi eta parlamentua aukeratu zuten, Unión Republicana sortu ondoren, batez ere.

o Joerak: 1. Kontserbadorea gizarte mailan eta demokrata arlo politikoan. Salmerón zen

buru. 1909an Conjunción Republicano-Socialista izeneko koalizioa egin zuten, Berrezarkuntzaren aurka jokatzeko xedez. Hitzarmenak ez zuen arrakasta handirik izan, bi alderdiek kritikatu baitzuten akordioa.

2. Beste korrontea erradikalagoa zen eta Alejandro Lerroux zen buru. Eliza eta Estatua bereizi behar zirela uste zuten eta antiklerikalismo bortitza erakutsi zuten ez gutxitan. Progresista zen gizarte mailan. Populista, programa zehatzik gabe, herri mobilizazioak bultzatzen zituena. Lerroux zen bere buruzagi karismatikoa.

o Bilakaera: 1. Urteak joan ahala, lerrouxismoa gero eta kontserbadoreagoa bilakatu zen

eta guztiz urrundu zen ezkerreko errepublikazaleen erreferentzietatik. II. Errepublikaren garaian eskuineko indarrekin kolaboratu zuten lerrouxistek.

2. Errusiako Iraultzaren ondoren errepublikazaletasuna progresistago eta demokratago bihurtu beharra izan zuen, II. Errepublika garaian gorpuztuko zena. Acción

Page 2: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria2

Republicana, Manuel Azañaren inguruan bildu zen eta II. Errepublikaren garaian Izquierda Republicana bihurtu zen.

Page 3: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria3

10.2. Testuinguru historikoa (Noiz, Arazoak (5), Nazioartea (3))

o Euforia kolektiboko giro batean, apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zen eta Alfontso XIII.a erregea Cartagenan itsasoratu erbesterako bidean.

o II. Errepublika abagune zail batean etorri zen, oso larriak baitziren Espainian konpondu beharreko arazoak. Hona hemen erregimen berriak zituen erronkak:1. Arazo soziala: Langile klasearen bizi baldintzak hobetzea. Horien artean,

nekazaritzaren erreformak garrantzi berezia zuen. 2. Analfabetismoari aurre egiteko, hezkuntza sistemaren abandonu kronikoa

gainditu behar zen ezinbestean.3. Estatu ereduaren erreforma. Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako

nazionalitateen artikulazioa estatu berrian (autonomia).4. Armadaren erreforma. Neurriz kanpokoa (ofizial gehiegi), zaharkitua,

banatua... Politikan eskuartze aktiboa edukitzen ohitua zenez, errepublikarrek mesfidantzaz begiratzen zioten.

5. Elizaren oposizioa gainditu beharra. Antzinako klase zuzendariari (oligarkiari) oso lotua baitzegoen, eta lehen eta bigarren Hezkuntza bere kontrolpean baitzeuzkan, erregimen berriak gizartea sekularizatu behar zuen Elizaren eragina gutxitzeko.

6. Azkenik, nazioarteko testuingurua kontuan hartu behar dugu: 1930. urteetako abagune ekonomikoa. New Yorkeko Burtsaren crashak

ondozka eraman zituen gainbehera Europako ekonomia guztiak. Espainian ondorio horiek arinagoak izan baziren ere, bere ekonomia nazioarteko mailatik kanpo baitzegoen neurri handi batean (autarkiarako joera, protekzionismoa... zirela eta), ezin saihestu egin zen atzerriko inbertsioaren eta esportazio espainiarren gainbehera (nekazaritza zein meatzaritzako produktuak). Bestalde, emigrazioa (gainpopulazioa erregulatzen zuen ihes balbula) eten egin zen, Amerikako herriek, krisiak jota ere, ateak itxi baitzituzten.

Krisi ekonomikoa, beraz, erregimen berriak bideratu nahi zituen aldaketa sozialak eta ekonomikoak burutzeko kolpe handiak sortu zituen, errenta eta aberastasunaren banaketan aldaketa sakona ekarriko zuelakoan. Krisiak, erreformen erritmoa eta sakontasuna geldotzean (nekazaritzaren erreformaren porrota, langabeziak gora egitea...), barneko tentsioak eta gatazka sozialak areagotu zituen (CNTren eskutik).

Faxismoaren hazkundea. Aupada handian ziharduten erakunde politiko faxistek, gerokoan Errepublikaren hondamendia ekarriko zutenek, hain zuzen ere. 1922. urteaz geroztik Italian boterean zegoen Mussolini eta 1933.an Hitler Alemaniako kantziler bilakatu zen. Eskuindarrentzat Errepublika, erregimen

Page 4: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria4

erradikala, filokomunista eta Elizaren, jabetzaren eta Espainiaren balio tradizionalen etsaia baizik ez zen.

Page 5: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria5

10.3. II. Errepublikaren antolaketa: (1931- IV-14/1939-IV-1) (Noiz, Epeak (4), Gerra Zibila (2), Alderdi nagusienak)o 1931ko hauteskundeetan monarkikoek galdu egin zuten eta Alfonso XIII.ak alde

egin beharra izan zuen.

o Epeak: 1. Behin behineko Gobernua: NICETO ALCALÁ ZAMORAk gidatu

zuen eta 1931ko Konstituzioa ezarri zuten.2. Biurteko Progresista (1931-1933): Errepublikarrak eta Sozialistak gidatu

zuten. Errepublikako lehendakaria ALCALÁ ZAMORA izan zen eta gobernuko lehendakaria MANUEL AZAÑA. Ekintza ezberdinak burutu zituzten Elizarekin, Armadan, autonomietan... Nekazaritzaren Erreformari ekin zitzaion, baina langabezia maila handia zegoen eta soldata txikiak. Anarkistak oso aktibo zeuden: Casas Viejas!! Klase ertainak CEDA inguruan antolatu ziren eta talde faxistak agertu ziren: JONS eta Falange.

3. Biurteko Beltza (1933-1935): Kontserbadoreak agintean, CEDA eta erradikalak. Gobernuburu LERROUX (erradikala). Garai honetan COMPANYSek Espainia barruan zegoen Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen; Lerrouxek, orduan, Autonomia Estatutua ezereztatu zuen. Estraperloaren eskandaluak Lerroux desprestigiatu zuen eta, 1936ko hauteskundeetarako, ezkerreko alderdiak batzen joan ziren.

4. Hauteskundeak ezkerrak irabazi zituen, Fronte Popularrak. Errepublikako lehendakaria AZAÑA izan zen eta Gobernuko lehendakaria CASARES QUIROGA. Erreformistak ziren, hori bai, baina ez zuten benetako programa iraultzailerik. Errepublikar eta marxisten arteko akordioa izan zen. Calvo Sotelo asasinatu zuten eta eskuina asko haserretu zen. Horregatik kolpea ematera joan ziren, gerra zibila hasiz(1936-VII-18).

oGerra zibilean, Espainia 2 zatitan banatu zen:1. Nazionalistak:

Armada batua. Francok agintzen zuen, Estatu eta Armada-buru. Falange + JONS batu ziren. Katolizismoa = Errebeldeak. 1938: 1. gobernua. Aurreko erreformak anulatu zituzten.

2. Errepublikarrak: Batasun eza. Largo Caballeroren gobernuak euskal estatutua aurreratu

zuen.

Page 6: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria6

Madril setiaturik, Valentziara aldatu zen gobernua. Komunistak gero eta garrantzitsuago bihurtu ziren eta maiz

topo egin zuen anarkosindikalista eta POUMekin. CNT eta UGT-ren arteko tirabirak. Francok eman zion amaiera: 1939-IV-1.

oErrepublika garaiko alderdi nagusiak:

Ezkerreko alderdiak Eskuineko alderdiakIzena Buruzagiak Izena Buruzagiak

ALDERDI ERREPUBLIKAZALEAK

Acción Republicana Manuel Azaña Partido Radical Republicano

Alejandro Lerroux

Partido Republicano Radical Socialista

Marcelino Domingo Partido Republicano Conservador

Niceto Alcalá Zamora

Unión Republicana Diego Martinez Barrio

Partido Liberal Demócrata

Melquíades Álvarez

CEDA: Confederación Española de Derechas Autónomas

José Mª Gil Robles

ALDERDI AUTONOMISTAK EDO ESKUALDEKOAK

ORGA: Organización Regional Autonomista Gallega

Santiago Casares Quiroga

Lliga Regionalista de Catalunya

Francesc Cambó

Esquerra Republicana de Catalunya

Francesc Macià eta Luis Companys

Derecha Regional Valenciana

Luis Lucía

Partido Catalanista Republicano

Nicolau d´Olwer EAJ-PNV: Eusko Alderdi Jeltzalea

Jose Antonio Agirre

LANGILE ALDERDIAK ETA ERAKUNDEAK

PSOE: Partido Socialista Obrero Español

Francisco Largo Caballero, Julian Besterio, Indalecio Prieto

UGT: Unión General de Trabajadores

PCE: Partido Comunista de España

Dolores Ibarruri

CNT: Confederación Nacional del Trabajo

FAI: Federación Anarquista Ibérica

POUM: Partido Obrero de Unificación Marxista

Andrés Nin

Page 7: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria7

ALDERDI MONARKIKOAK

Renovación Española

José Calvo Sotelo

Comunión Tradicionalista

Manuel Fal Conde

ALDERDI AUTORITARIOAK

JONS: Juntas Ofensivas Nacional Sindicalistas

Ramiro Ledesma Ríos, Onésimo Redondo

Falange Española José Antonio Primo de Rivera

10.4. Behin behineko Gobernua (1931.eko apirila/ekaina) (Behin-behineko Gobernua (5), Koaliziotik kanpo geratu zirenak, Hartutako erabakiak (6))

o Errepublika aldarrikatu ondoren, Batzorde iraultzaileko kideek (Donostiako Itunaren sinatzaileek) hauteskunde orokorrak egin arteko behin-behineko Gobernua eratu zuten. Mota askotariko joerak elkartu ziren bertan: 1. Eskuineko errepublikazaleak (Alcalá Zamora, gobernuburua, eta Miguel

Maura).2. Alderdi erradikalak (Lerroux,).3. Zentru ezkerreko errepublikazaleek (Azaña, Armada ministerioa;

Marcelino Domingo, Hezkuntza).4. Sozialistak (Largo Caballero, Lan ministerioa; Indalecio Prieto).5. Nazionalistak (Casares Quiroga galiziarra).

o Koaliziotik kanpo geratu zirenak: Eskuin monarkikoa, tradizionalistak, EAJ, anarkistak eta komunistak.

o Hartutako erabakiak:1. Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetara deitzea (Ekainaren 28rako).2. Nekazaritzaren erreforma: jornalariak eta laborari maizterrak defendatzeko

neurri batzuk ezarri zituzten, jabetza ez galtzearren landu gabeko lurrak landu beharra,... Erreforma oso xumea izan zen

3. Erreforma militarra (Azaña) Militarrek Errepublikarenganako fideltasuna zin egin beharko zuten.

Page 8: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria8

Ofizialen kopurua murriztea eta gradu militarren sinplifikazioa. Zaragozako Akademia Militarra ixtea (Franco zuen zuzendari), ofizialen kopurua haztea eragotziz.

Militarren foru bereziari amaiera emango zitzaion. Guardia de asalto delakoa eratuko zen, hirietako ordena publikoaz

arduratzeko. Neurri honen helburu nagusietako bat errepublikarenganako leialtasuna mantentzea zen (Guardia Zibila desegiten ez zen ausartu).

4. Hezkuntzaren erreforma: Eskolarizazioa bultzatzeko, 7 000 maisu postu berri sortu eta milaka eskola berri eraikitzen hasi ziren; irakasleen Ikasketa Plana osatu eta Lehen Hezkuntza eraberritu zuten.

5. Kataluniako autonomi aurreko erregimena zabaldu (Generalitat buru), bertako autonomia proiektuaren erredakzioari ekiteko.

6. Hauteskunde sistemaren erreforma: Jauntxokeria eta iruzurra ekiditeko, herrialde mailako hauteskunde barrutiak eta ordezkaritza sistema zehaztu ziren.

Page 9: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria9

10.5. Biurteko erreformista (1931-1933) 10.5.1. 1931ko konstituzioa (Hauteskundeak, Ezaugarriak,

Adostasuna)oEkainaren 28ko hauteskundeek garaipena eman zioten errepublikazaleen eta

sozialisten arteko koalizioari eta zentro-ezkerreko gobernu bat osatu zen. Gorteen osaketa berriak herrialdearen egungo momentu politikoaren aldaketa esanguratsua islatzen zuen eta, aldi berean, erakunde hori herrialdearen bizitza politikoaren gune bihurtu zen. Gorteek batzorde konstituzional bat izendatu zuten konstituzio berria izendatzeko eta 1931.eko abenduan onartua izan zen.

oKonstituzioaren ezaugarriak:1. Alfonso XIII.a erori zenetik 1939an errepublika erori arte .2. Nazioaren subiranotasuna. Espainia horrela definitzen du: mota guztietako

langileak dituen errepublika bat da, probintzia eta autonomiaz osatutakoa. Elizak ez zuen bertan inongo onurarik jasoko. Errepublikako lehendakariak ordezkari lana zuen eta 7 urtetarako hautatua izaten zen

3. Botere banaketa: Botere legegilea: ganbera bakarrez osaturiko Gorteen eskumena zen

(Diputatuen Kongresua). Exekutiboa: Errepublikako Presidentea eta Ministroen Kontseiluaren eskumena zen. Judiziala: Auzitegi independenteak egituratu zituzten horretarako.

4. Eliza-Estatuaren arteko banaketa Estatu laikoa. Laizismoa sustatzera zuzenduriko neurriak:

Elizaren aldeko diru laguntzak bertan behera uztea. Hezkuntza Estatuaren eskuetan geratzea Elizaren ondasunen nazionalizazioa. Erlijio ordena batzuen desegitea (jesuitak). Ezkontza zibila eta dibortzioaren onarpena, eta hilerrien sekularizazioa ...

5. Produkzio bideen jabetza pribatuari mugak. Nahitaezko desjabetzeak.6. Sufragio unibertsala, gizon eta emakumeentzat (Espainian, lehenengo aldiz).7. Berme konstituzionalen tribunala eta epaimahaia sortu ziren.8. Norbanakoen eskubideak. Giza eskubideen aldarrikapen zabala jasotzen zuen:

berdintasun juridikoa, hezkuntza eta lanerako eskubide berdintasuna, erlijio askatasuna, adierazpen, biltzeko eta elkartzeko eskubidea...

9. ...

oKonstituzioak ez zuen indar politiko guztien adostasuna lortu eta argi eta garbi geratu zen oso sakonak zirela ezkerraren eta eskuinaren arteko aldeak, bi arazotan

Page 10: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria10

bereziki: nazionalitateen autonomia eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak. Sektore kontserbadoreenek neurri hauen aurka joko dute goitik behera.

Page 11: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria11

10.5.2. Estatu zentralistaren erreforma. Autonomiak (Katalunia (3), EH, Galizia)

10.5.2.1. Katalunia oErrepublika aldarrikatu ondoren eta Donostiako Itunean hitz eman bezala, Kataluniako

Generalitatek autonomia proiektu bat prestatu zuen: Núriako Estatutua deitua eta kataluniarrek erreferendumean onartu zuten.

oBaina 1932. urtean Espainiako Gorteetan onartu zen testuak alde handiak (murrizte handiak) zituen jatorrizkoaren aldera. Ahalen banaketa egiterakoan Administrazio Zentralak eraman zuen alde garrantzitsuena.

oBertako Parlamenturako lehen hauteskundeetan Esquerra Republicana de Catalunya izan zen garaile eta Maciá Generalitateko presidente hautatu zuten.

10.5.2.2. Euskal Herria. oEuskal Herrian Estatutuaren onartze prozesua 1936ra arte atzeratu zen. Arrazoi

ezberdinak izan ziren: 1. Euskal nazionalistek (EAJ) ez zuten Donostiako Itunean parte hartu.2. Lizarrako proiektuak joera kontserbadorea zuen eta espainiar hauteskundeetan

ezkerra izan zen garaile. Sozialistek eta errepublikazaleek eragozpena jarri zieten Elizaren eta estatuaren arteko harremanei. EAJk, karlismoarekin bat eginik, erabateko eskumena nahi zuen erlijioaren auzian. Azañaren gobernuak Lizarrako Estatutua erreforma zezala proposatu zion EAJri, baina horretarako Errepublikarekin lankidetzan hasi beharko zuen eta karlismo tradizionalista oligarkiko erreakzionariotik aldendu.

3. Bestalde, eskuinak irabazi zuenean espainiar hauteskundeetan (1933an) autonomiaren aurka jo zuen.

10.5.2.3. Galizia. oEstatutuaren aldeko prozesua Gerra Zibilak eten zuen, herriak 1936.eko ekainean

egin zen erreferendumean proiektua onartu eta gero.

10.5.3. Eliza (2)oErrepublikazaleen helburu nagusienetako batzuk gizartea laikotzea eta Elizaren

eta Estatuaren arteko banaketa ziren:1. Errepublikako legeriak ezkontza zibila, dibortzia, hilerrien sekularizazioa eta

jesuiten ordena deuseztatzea ekarri zituen.2. Aldi berean, Erlijio Kongregazioaren Legeak xedatu zuenez, elizak eta monasterioak

jabetza publikoaren esku geratu ziren, Elizari erabiltzeko baimena ematen bazitzaion ere, eta irakasteko eskubiderik gabe geratu zen.

Page 12: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria12

oNeurri hauek sektore katolikoak erregimenetik aldendu zituen eta istiluen sorburua izan ziren eten gabe.

Page 13: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria13

10.5.4. Nekazaritzaren erreforma (Helburu eta emaitzak, Arazoak (3), Ondorioa)

o Errepublikak bere gain hartu zuen nekazaritza arazoari irtenbidea bilatzea (lurren jabetza, jornalarien eta maizterren bizi kondizio latzak). 1932an Nekazaritzaren Erreformako Legea onartu zen Gorteetan. Lege honen helburua ez zen nekazaritzaren egoera goitik behera aldatzea (lurren kolektibizazioa izango litzateke hori), baina zeuden egiturak eraberritu nahi ziren. Legeak lurren desjabetzarako aukera ematen zuen nekazarien artean banatu ahal izateko, baina lantzen ez zirenak soilik; beraz, erreformaren emaitzak oso mugatuak izan ziren.

o Gainera, aplikazio praktikoaren orduan azaldu ziren benetako arazoak: 1. Burokrazia zela eta desjabetzea garestia zen.

2. Gainera, jabeek oztopoak jartzen zituzten; horregatik, legea indarrean egon zen bi urteetan, 12 000 familiak bakarrik lortu zituzten lurrak.

3. Prozesuaren geldiak jornalarien haserrea areagotu zuen. CNTk zuzendurik, lurrak okupatzeari ekin zioten eta testuinguru honetan gertatu zen Casas Viejas herriko matxinada, Gobernuak gogor zapaldu zuena. Zapalkuntzaren gogorkeriak Errepublikaren sinesgarritasuna kaltetu zuen.

4. Casas Viejas: Cádizko herrixka bat dugu.

5. CNTk, nekazarien eta jornalarien paro kronikoa zela-eta, 1933ko urtarrilaren 11 eta 12rako greba konbokatu zuen.

6. Matxinatuek Guardia Zibilaren kuartelean sartu eta guardia zibil batzuk hil zituzten, baina alde egin beharrean gertatu ziren.

7. “Seis dedos”, beste 5 gizon, 2 emakume eta haur bat txabola batean gorde ziren eta kanpokoek su eman zioten honi, denak hilik gertatu zirelarik.

8. Beste 14 nekazari ere hil ziren istiluan.

o Ondorioa: Egoera hartaz ere baliatu ziren indar kontserbadoreak Errepublikaren eta haren erreforma politikaren aurkako lanetan batasuna sendotzeko.

Page 14: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria14

10.5.5. Biurteko erreformistaren krisia (Eskuindarrak (2), Sanjurjada, Anarkistak (2)) o Eskuindarrak

Elizak, lurjabeek, monarkikoek eta talde kontserbadoreek osaturiko oposizioaren berrantolaketa burutu zuten eta 1933an CEDA sortu zen, (Confederación Española de Derechas Autónomas, Gil Roblesek zuzendua), eta eskuindarren indar gehienak biltzea lortu zuen.

Aldi berean, beste indar eskuindarrak ere hona bildu ziren: Renovación Española (Calvo Sotelo) Comunión Tradicionalista (alderdi horretara bildu ziren karlistak) Alderdi faxistak:

Falange Española, José Antonio Primo de Riverak, diktadorearen semeak, sortua.

JONS edo Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista. Bi alderdi hauek 1934an batu egin ziren (FE-JONS).

o Indar politiko hauek guztiek Azañaren gobernuaren erreformen kontra jotzen zuten eta, kasu batzuetan, Errepublikaren beraren aurka ere. 1932an lehen abisua eman zuten: Sanjurjada izenekoa. Sanjurjo jenerala Sevillan matxinatu zen armada eta nekazaritza erreformen aurka; baita estatutu katalanaren kontra ere, Espainiaren batasunari kalte egiten ziola-eta. Gobernuak Sanjurjo atxilotzea lortu zuen eta heriotza zigorra ezarri zion, baina zigor hori baliogabetu eta espetxe zigorra eman zioten azkenik.

o Anarkisten oposizioa: Erreformen geldoak desengainua ekarri zuen hiri eta

landako langileen artera, eta langileen erakundeek jarrera gogorragoa erakutsi zuten ordutik aurrera. Urte hauetan CNTren barruan FAI (anarkismoaren sektoretik iraultzaileena) nagusitu zen eta anarkistek zuzenduriko altxamenduak ugaritu ziren (Casas Viejas...). PSOEren barruan Largo Caballeroren joera langilezalea inposatu zen, komunista eta anarkisten langile fronte bat osatzearen aldekoa.

o Horrek guztiak eta gobernuko koalizioen higatzeak (erreformak gehiegizkoak baitziren kide batzuen iritziz eta guztiz moderatuak besteen aburutan), Azañak bere dimisioa aurkeztera behartu zuten. Alcalá Zamorak, Errepublikako presidenteak, Gorteak desegin zituen eta hauteskunde berriak konbokatu 1933ko azarorako.

Page 15: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria15

10.6. Biurteko Beltza (kontserbadorea) (1933- 1936)

10.6.1. Hauteskundeak (Taldeak, Irabazleak (2))o 1933ko azaroan izandako hauteskundeetan (lehenengo aldiz, emakumeek hartu zuten

parte), 1931n ez bezala, ezkerra zatiturik aurkeztu zen; beste aldean, ordea, indar eskuindarrek baturik jo zuten.

o Hauteskundeak zentro-eskuinak irabazi zituen. Arrazoiak: 1. Eserlekuak emateko sistema: Hauteskunde Legeak koalizioak mesedetu eta

talde txikiak zigortu egiten zituen.

2. Anarkistek bultzaturiko abstentzioa.

10.6.2. Gobernu berria eta kontrairaultza (Gobernuburua, Neurriak, Giroa)

o CEDAk diputatu gehien izan arren, Alcalá Zamora presidenteak, gobernua eratzeko orduan, Lerrouxengana (Alderdi Erradikalekoa) jo zuen. Gobernu honek CEDAko diputatuen sostengu parlamentarioa izan zuen.

o Eskuina agintera heldu orduko, bertan behera geratu ziren aurreko Biurtekoan abiarazitako erreformak eta atzera pausoak ere eman ziren:

1. Nekazaritzaren erreforma guztiz oztopatu zen eta bertan behera utzi zituen noble handien lurrak desjabetzeko proiektua, lurren okupazioa eta soldaten gaineko legeak.

2. 1932ko Sanjurjadan parte hartutako militar kolpistei amnistia eman zien.

3. Kataluniako Generalitaten aurka jo zuen, Parlamentu autonomoaren ahalak murriztuz, eta Euskal Herriko estatutuaren aldeko prozesua eten zuen.

o Gobernuaren joera aldatzeak eta, bestetik, Europan 1930. urteetan faxismoak izan zuen gorakadak erradikalizazio eta polarizazio politikoa areagotu egin zuten. Egonezina zabaldu zen bazter guztietara, biziki ugaldu ziren grebak eta ezker eta eskuin muturreko taldeen arteko liskarrak.

Page 16: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria16

10.6.3. 1934ko urriko iraultza 10.6.3.1. Egoera orokorra (2)

1. 1934ko urrian CEDAko hiru ministro Lerrouxek gidaturiko gobernuan sartu ziren eta ezkerrak faxismoaren aldeko lehen urratsa ikusi zuen maniobra hartan, Italia eta Alemanian bezala.. Sozialistek, komunistek eta anarkistek greba orokorrerako deia egin zuten eta testuinguru hartan etorri zen urriko iraultza. Benetako oihartzuna Asturiasen bakarrik izan zuen.

2. 1934ko urriko iraultza Errepublika garaiko gertaera larriena izan zen; iraultzaren gune nagusiak Asturias eta Katalunia izan ziren (Euskal Herrian ere eragina izan zuen, baina neurri txikiagoan).

10.6.3.2. Katalunia (3)1. Langile eta ezkerreko indarrak, CNT izan ezik, saiatu ziren greba aurrera

eramaten. Agintari autonomikoek ez zieten oztoporik jarri, baina armak eman ere ez. Aldi berean, Generalitatek (Lluis Companys buru) Estat Catalá aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren barnean eta autogobernurako ahalmen handiagoak, noski.

2. Baina matxinadak amore eman behar izan zuen Batet jeneralaren aurrean. Arrazoiak:

Generalitat eta langile erakundeen arteko kolaboraziorik eza. Koordinaziorik gabe

CNTk ez zuen laguntzarik eman. 3. Porrotaren ondorioz, bertan behera geratu zen Kataluniako Estatutua eta

kartzelan sartu zituzten gobernu autonomoko kide guztiak, presidentea buru. Eskuinak bazuen autonomia ez deusean utzi eta zentralizatzeko aitzakia.

10.6.3.3. Asturias (3)1. Hemen egoera askoz larriagoa izan zen eta meatzariak izan ziren protagonista

nagusiak. Asturiasen bat egin zuten sozialistek, anarkistek eta komunistek eta benetako iraultza egoera bizi izan zen, Errepublika Sozialista aldarrikatuz Oviedon. 24 ordutan langileek Goardia Zibilen koartel gehienak hartu, arma fabrika bat... okupatu zituzten. Zerbitzuak antolatu zituzten, hiriak hartu eta estatu txiki baten antzera jardun zuen.

2. Ez zuten amore eman eta Gobernuak Franco jeneralari agindu zion iraultza menderatzeko. Marokotik ekarri zuen honek Legioa eta, bi aste pasa ondoren, errepresioa izugarria izan zen: milatik gora hildako, 3 000tik gora zauritu eta 30 000 lagun espetxeratuta.

Page 17: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria17

3. Gerra zibilaren iragarlea izan zen Asturiaseko iraultza, Espainiako II. Errepublikaren historia bitan zatituko zuena. Argi eta garbi zehaztu ziren bi eremuak, eskuina eta ezkerra.

Page 18: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria18

10.6.4. Biurteko kontserbadorearen amaiera (Errepresioa, Internazionala, Estraperloaren eskandalua, Hauteskundeak, Blokeak, Irabazlea)

o Errepresio gogorrak oposizioko buruzagi askoren erbesteratzea eta espetxeratzea ekarri zuen. Aldi berean, ezkerreko indarren lanerako gogoak gehiago piztu zituen. Egoera soziala larria zen

o Bien artean, Internazional Komunistak (Stalin zen buru) faxismoaren gorakadari aurre egiteko Herri Fronteak izeneko koalizio antifaxistak bultzatu zituen Europa osoan. Espainian ere berehala jarraitu zioten taktika honi eta Herri Frontea edo Fronte Popularra eratu zuten, ezkerreko indar gehienak bilduz.

o Gobernua higatze prozesu geldiezinean zegoen eta 1935ean garbiago ikusi zen hori: Estraperloaren eskandalua. Gobernuko ministro batzuei egotzitako finantza eskandalua izan zen. Strauss austriarrak bultzatu zuen Donostia eta Santanderren. Jokoan erruleta trukatuak sartu zituzten eta Lerrouxen familiakoak eta Partido Radicaleko beste zenbait kide inplikaturik zeuden. Ekonomikoki ez zen oso iruzur handia izan (4 milioi pezeta), baina politikoki izugarrizko garrantzia izan zuen, Lerroux eta Partido Radicala ustelkeriaz salatuak izan baitziren. Lerrouxek bere dimisioa aurkeztu behar izan zuen.

o Alcalá Zamorak berriro ere hauteskundeak konbokatu zituen 1936ko otsailaren 15erako.

o Egoera politiko nahasi horretan, bi bloke nagusi bereizi ziren: ezkerrak eta eskuinak.

1. Herri Frontea. Bertara bildu ziren langileen erakundeak (CNT izan ezik) eta ezkerreko errepublikazaleak. Katalunian, Front d´Esquerres eratu zen (Esquerra, nagusi). 1934ko iraultzaileentzako amnistia eta lehen Biurteko erreforma bideari ekitea aldarrikatzen zuten.

2. Bloke Nazionala: CEDA, monarkiazaleak eta tradizionalistak. Katalunian, Front Catalá d´Ordre.

o 1936ko hauteskundeak Herri Fronteak irabazi zituen (257); eskuinak, 139 eta zentroak, 57 lortuz.

Page 19: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria19

10.7. Ezkerrare n agintea o Ezkerraren garaipenak militar monarkiazale eta eskuindarren (Franco, Mola, Fanjul,

Godet...) konspiraziorako ahaleginak biziagotu zituen.

o Gobernu berriak (Azañak zuzenduta berriro) lehen Biurteko Erreformistaren legeria berrezarri eta beste neurri hauek ere hartu zituen:

1. Amnistia politikoa Biurteko Beltzean kartzelaratutakoentzat, 1934ko iraultzan parte hartu zutenentzat…

2. Generalitateko Gobernua berriro jarri.3. Euskal estatutua Gorteetara eraman.4. Kolpismotik hurbil zeuden militarrak lekuz aldatu: Mola Nafarrora; Godet

Balear Uharteetara eta Franco Kanarietara.

o 1936ko uztailaren 17an matxinatu ziren Marokoko tropak, Franco buru, eta Mola Nafarroan matxinatu zen. Gobernuak, 1932ko Sanjurjadaren antzera saioak porrot egingo zuelakoan, ez zituen behar bezalako neurriak hartu.

o Oraingo honetan hiru urte iraungo zuen gerra zibila hasi zen.

10.8. Espainiako Gerra Zibila 10.8.1. Pronuntziamentua (Buruzagitza, Alzamiento Nacional,

Gobernua, Lurralde eta baliabide ekonomikoen banaketa, Armada, Laguntzak, EHren banaketa, Irabaziko dutenak)oBuruzagi nagusia Sanjurjo izan zen. 1932ko altxamendua (Sanjurjada) gidatzeagatik

kondenatu zuten eta Biurteko Beltzean askatu zuten. Ezkerrak irabazi zuenean Portugalera erbesteratu zen. Handik itzultzeko bidean hil zen. Honen ondoren, Franco jenerala nabarmendu zen errebeldeen gerra-buruzagi nagusi gisa.

oAlzamiento Nacional ( 1936ko uztailaren 17 eta 18an)1. Nazionalen gunean horrela deitu zioten II. Errepublikaren aurka eginiko

altxamenduari. 1936ko uztailaren 17an matxinatu ziren Marokoko tropak, Franco buru eta preso hartu edo hil egin zituzten gobernu konstituzionalari leial iraun zuten militarrak. Franco jeneralak Kanarietako Uharteetan zuen postua une hartan eta Marokora joan zen armadaren buruzagitza hartzeko.

2. Melillan hasi zuen Yagüe jeneralak. Franco, berriz, Marokoko armadaren buru jarri zen. Aldi berean Queipo de LLano Sevillan, Mola Irunean eta beste zenbait altxamendu izan ziren.

3. Ordena eta erlijioa defendatzen zuten aitzakiaz justifikatu zuten altxamendua. Nazionalismoa eta zentralismoa nahi zituzten.

Page 20: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria20

4. Bartzelona eta Madrilen altxamenduak porrot egin zuen, baina beste hainbat lekutan indarra hartu zuen eta Espainia bi gunetan banatu zen. Gerra zibila hasi zen.

oGobernuak, 1932ko Sanjurjadaren antzera saioak porrot egingo zuelakoan, ez zituen behar bezalako neurriak hartu. Casares Quiroga, Gobernuko presidenteak, kargua utzi zuen. Azañak, Errepublikako presidenteak, Girali (Izquierda Republicana) agindu zion gobernua osa zezan. Errepublikazaleak izan ziren ministro guztiak, baina Herri Fronteko alderdi guztien sostengua zuten.

oEkonomiaren ikuspegitik, 1. Gobernuak industriaren eta meatze-baliabideen parte handiena eta penintsularen

ekialdeko nekazaritza lurrak gorde zituen beretzat. 2. Errebeldeek Mesetako labore lurrak zituzten: Galizia, Leon, Gaztela, Nafarroa,

Araba, Sevila, Cadiz, Kanarietako Uharteak eta Maroko.

oArmada kopuru ia berdinetan banatu zen bi aldeetan, baina errebeldeek kolonietako tropak zituzten eta horiek ziren esperientzia handiena zutenak.

oLaguntzak: 1. Gobernuaren alde jarri ziren ezkerreko erakunde politiko eta sindikalak.2. Errebeldeek, berriz, Falangeko milizien eta errekete karlisten laguntza izan zuten.

oBi Espainiatan banatu zen estatua eta Euskal Herrian ere bi aldeetan banatu zen. 1. Alde batean, Araba eta Nafarroa, matxinatuen alde. 2. Bestalde, gobernuari leial iraun zuten Bizkaiak eta Gipuzkoak, hiru bloke

handitan banaturik (eskuina, ezkerra eta nazionalistak), hori bai. Salbuespenak ere izan ziren, Donostiako Loiolako kuartela, adibidez. Kostaldeko euskal lurrak bere kideetatik apartatuta geratu ziren, Cantabria eta Asturiasekin batera. Komunikazioak oso zailak izan ziren hauentzat eta oraindik oztopo gehiago izan zituzten kanpoko estatuen Interbentzioaren Aurkako Tratatua sinatu zenean, itsasbideak eta mugak blokeatu egin baitziren.

oIrabaziko dutenak: Mola Iruñean egoteak garrantzi handia izan zuen. Bere postutik errazagoak ziren karlistekiko harremanak, estatu-kolpearen prestakuntzari begira, karlistak nagusi baitziren Nafarroan. Errepublikaren hasieratik ari ziren karlistak bere indar paramilitarrak, erreketeak, entrenatzen, faxista italiarren laguntzaz. Beraz, uztailaren 18an, armadako tropez gain, ongi antolatu eta ekipaturiko gudatalde ugariak erabili ahal izan zituzten errebeldeek iparraldeko frontean.

Page 21: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria21

10.8.2. Nazioarteko estatuen partaidetza gerran (Interesak, Nazionalei lagunduz, Errepublikarrei lagunduz, Balorazioa)oEspainian Errepublika aldarrikatu bezain laster, interes berezi batez segitu zen Europan

haren bilakaera. Gerra hasierak handiagotu egin zuen interes hura, faxisten eta antifaxisten arteko enfrentamendu hark sarrera egin baitziezaiokeen Mundu Gerra bati.

oPortugal, Italia eta Alemaniako gobernuek hasieratik eman zieten laguntza errebeldeei. Italiaren kasuan, Errepublikaren garaian hasiak ziren matxinatuekiko harremanak. Portugalen laguntza garrantzi handikoa izan zen; muga hura osorik kontrolatu ondoren, laguntzaile ezin hobea izan zen Portugal Espainiako errebeldeek behar zituzten hornidura guztiak sartzeko orduan.

oMundu Gerra hipotetiko bati ekidin nahiez, Estatu demokratikoek Interbentzioaren Aurkako Tratatua proposatu zuten. Erresuma Batua, Alemania, Italia, Portugal, Sobiet Batasuna, eta abar izan ziren sinatzaile.

1. Frantziako muga itxi egin zen eta Gobernuaren aldeko lurraldeetan Tratatua sinatu aurretik erosi ziren hornidura militarrak ere ez ziren sartu.

2. Ardatza (1936-1945) Nazien Alemania eta Italia faxistaren artean eman zen elkarlanari deritzaio II. Mundu-Gerran “Ardatzeko potentziak” deitu zitzaien Alemania, Italia eta Japonia

eta beraien aliatuei.3. Sinatu arren, Ardatzak ez zuen Tratatua errespetatu eta italiarrek eta

alemaniarrek tropak, material ugari eta aholkulari militarrak bidali zituzten Espainiara.

4. Italiarren eta alemaniarren erasoaren aurrean, ikusirik estatu demokratikoek laguntza guztiak ukatzen zituztela, Sobiet Batasunari armak erostera beste biderik ez zuen izan, eta aholkulari militar sobietarrek lagundu zuten Errepublikaren aldeko armadako ofizialak prestatzen.

5. Era berean, laguntza eman zioten gobernuari Nazioarteko Brigadek, 40 000 soldadu inguru. Laguntza hura ez zen oso garrantzitsua izan maila militarrean, baina bai animuaren aldetik. Hirurogeita hamar herritako boluntarioak bildu ziren armada-talde honetara; komunistak ziren gehienak eta Espainiara etorri ziren Errepublikari faxismoaren aurkako borrokan laguntzeko. Brigadistek Madrilgo hiriaren defentsan eta Espainiaren erdialdeko beste gudu garrantzitsu batzuetan hartu zuten parte, eta baja asko izan zituzten.

oBalorazioa: Alemaniaren eta Italiaren laguntza materiala izan zen hasieran, hegazkinak batez ere, baina bestelako hornidurak bidali zituzten ondoren. Alemaniarrek artilleria, karroak, ekipo teknikoak eta aire-indar garrantzitsu bat, Condor Legioa, bidali zituzten. Italiarrek gerra-materiala ere igorri zuten, baina horrez gainera, lehorreko gudatalde garrantzitsu batzuk. Taktika berriak ere bideratu zituzten: lehorreko gudataldeek aireko

Page 22: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria22

hegazkinen laguntza eta euskarria izan zuten, populazio zibilaren aurkako bonbardaketa basatiak egin ziren gudataldeen atzealdeetan terrorea nonahi zabal zedin (Gernika, Durango)…

Page 23: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria23

10.8.3. Bizimoduaren berrantolatzea bi aldeetan (Agintea (2))

o Agintea: 1. Errepublikaren aldeko eremuan, Kataluniako eta Euskal gobernu

autonomoek jardun zuten gobernu espainiarraren ondoan.2. Errebeldeen eremuan, buruzagi militar bakoitza zen bere lurraldeko

agintari nagusia; hala eta guztiz ere, piskanaka, aginte zentral bat eratzen joan zen, Junta de Defensa Nacional delakoa.

10.8.3.1. Errepublikazaleen eremua (Ekintzak (2), Eztabaidak, Gobernua)

o Ekintzak: 1. Euskal Herrian izan ezik, industria gehienak kolektibizatu zituzten

agintariek, batzuk langileen kontrolpean utziz eta beste batzuk gobernuarenean. 2. Laborantza lurretan kolektibizazio maila oraindik handiagoa izan

zen, batez ere Aragoi eta Gaztela-Mantxan.

o Eztabaida handiak zeuden bere artean: 1. Batzuek estatu indartsu bat antolatu nahi zuten, gerra irabazi ahal

izateko.2. Beste batzuek, aldiz, iraultzako urratsak eman nahi zituzten garaipen

militarra ziurtatu baino lehen.

Iritziak oso desberdinak ziren eta Azañak kontzentrazio gobernu bat osatzeko agindu zion Largo Caballerori eta gobernu berri hartan errepublikari leial iraun zuten alderdi guztiek izango zituzten ordezkariak.

Gobernu hori saiatu zen agintea bateratzen, baina ez zuen lortu. Alderdi batzuetako miliziek lur eta fabriken kolektibizazioa bultzatu zuten eta gobernuaren baimenik gabe egiten hasi ziren.

Gobernuak ezin izan zuen kontrolatu klase etsaien aurkako errepresioa. Enfretamendu larriak izan ziren Katalunian 1937ko maiatzean, CNT eta POUMeko indarrak Generalitaten aurka borrokatu zutenean.

o Gobernua: Gobernu berri bat osatu zen, Negrin sozialista buru. Gobernu hau saiatu zen armada, errebeldeei irabazteko asmoz, modu konbentzionalean antolatzen eta miliziak armada horren barruan sartzeko agindua eman zuen. Saiatu zen, era berean, ekonomia berrantolatzen eta bertan behera utzi

Page 24: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria24

zituen kolektibizazioak. Baina errepublikaren gainbehera geldiezin azen, errebeldeek, Italiak eta Alemaniak lagundurik, aurrera egiten baitzuten etengabe.

Page 25: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria25

10.8.3.2. Errebeldeen eremua (Agintea, Batasunerako Dekretua, Ekintzak (4))o Agintea: Errebeldeen kontrolpeko lurraldeetan, buruzagi militarrak, proiektu

politiko argi zehatzek ez bazuten ere, gobernadore bihurtu ziren. Haien artean falangistak, monarkiazaleak, errepublikazale batzuk eta abar zeuden.

Junta de Defensa Nacional izan zen haien ekimena koordinatzeko sortu zuten instituzioa. Ezdeusean utzi zuten berehala errepublikarrek egindako guztia, debekatu zituzten alderdi politikoak, baliorik gabe utzi zuten Nekazaritza Erreforma eta ahalegin guztiak bideratu zituzten gerra irabaztera.

Sanjurjo eta Mola hil ondoren, Franco gailendu zen errebelde guztien buruzagi nagusi gisa eta Junta de Defensa pisua galtzen joan zen. Franco buruzagi nagusi bihurtu zen eta Junta de Defensak Generalísimo eta Gobernu Buru izendatu zuen.

o 1937ko apirilean Batasunerako Dekretua eta Falange Española Tradicionalista y las Juntas de Ofensiva Nacional Sindikalista (FET de las Jons) izeneko alderdia sortu zuen. Hartara bildu ziren falangistak, tradizionalistak, nazionalsindikalistak eta abar. Batasun horren kontra jo zuten antzinako karlista eta falangista batzuek eta erbestera jo beharra izan zuten kartzelan ez bukatzearren.

o Ekintzak: 1. 1938 → Franco aldi berean Estatu Buru eta Gobernu Buru da.

2. Fuero del Trabajo onartu zuen, Italiako Carta di Lavoron oinarrituz. Hemen arautu ziren lan-harremanak: guztiz debekatu ziren grebak, sindikatu libreak eta lan-gatazkak.

3. Elizaren aldeko legeria garatu zen eta Errepublikaren garaian ezkontzan, irakaskuntzan eta beste alor batzuetan galdutako ahal batzuk itzuli zitzaizkion.

4. Erantzukizun Politikoen Legea (Ley de Responsabilidades Políticas): erregimen frankistaren aurkakotzat jotako pertsona guztien errepresioan erabili zen.

Page 26: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria26

10.8.4. Gerra Espainian (8)1. Errebeldeek konpondu behar izan zuten lehen arazoa armada Marokotik

Penintsulara garraiatzea izan zen eta, horretan, garrantzi handikoa izan zen italiarrek eta alemanek emaniko laguntza. Bi herri horietako hegazkinen bitartez aireko zubi bat antolatu zuten Afrika eta Andaluzia bitartean eta horrela igaro zen kolonietako armada.

2. Penintsulara igaro bezain laster, altxaturiko tropak elkartzen saiatu ziren eta Madrilerantz abiatu ziren.

3. Baina, espero ez zuten bezala, Madrilgo hiriaren konkista saioak huts egin zuen hasieran, Errepublikako armadak, miliziek eta Nazioarteko Brigadek gartsuki defendatu baitzuten. Porrotaren ondoren, hurrengo baterako utzi zuen Francok Madrilgo konkista eta gerra luze bati ekiteko antolamendutan hasi zen.

4. Iparralderantz abiatu ziren. Balio estrategiko lurraldea zen, aberatsa industria eta meatzetan. Gerra hasieran, Molak Gipuzkoa aldera gidatu zituen bere tropak eta, errekete karlisten laguntzaz, Irungo hiria hartu zuen: iparraldean, Errepublikari leial iraun zuten lurraldeek Frantziako mugarik gabe geratu ziren. Ondoren mendebalderantz jo zuten, baina Bizkaiko mugan zailtasunak izan zituzten. Hala ere, 1937ko urrian errebeldeek iparralde osoa hartua zuten.

5. Ondoren Gobernuak Teruel aldera jo zuen erasoa eta, konkistatzea lortu bazuen ere, egun gutxitara berriro galdu zuen. Tropa errebeldeek ekialdeko fronteari ekin zioten. Horrela gauzatu zen Ebroko Gudua; gudu hau oso luzea izan zen eta kokapean ez zen ia aldatu. Bi alderdietako tropek kontraeraso odoltsuak eta gogorrak jasan zituzten, lehenago bestea ahulduko zen itxaropenez. Azkenean, Franco izan zen garaile eta errepublikazaleek ibaia zeharkatu beharrean izan ziren gizon pila gudu zelaian utzita.

6. Mediterranioraino iritsi ziren errebeldeek eta Gobernuaren lurraldea bitan banatuta geratu zen. Kataluniari eraso zien.

7. Katalunia erori zenean, zatiketa gertatu zen errepublikazaleen bandoan: Batzuk erasoari eustearen iritzikoak ziren. Europan gerra hastear zegoela

uste zuten eta, orduan, estatu demokratikoek laguntza emango ziela. Besteek errenditu egin nahi zuten.Ez zen akordiorik lortu eta bigarren taldea Francorekin negoziatzen saiatu zen. Honek baldintzarik gabeko kapitulazioa baizik ez zuen onartu eta enfretamenduak gertatu ziren errepublikazaleen bandoan.

Page 27: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria27

8. Errebeldeek Madril okupatu zuten eta Alikanteko portuan atxilotu zituzten Errepublikaren aldeko azken borrokalariak, inoiz iritsiko ez ziren ontzi frantses eta ingelesen zain zeudela.

Page 28: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria28

10.8.5. Gerra Euskal Herrian o Iraupena oso laburra izan zen Euskal Herrian. Hamaika hilabetetan bukatu zen,

1936ko uztailaren 18tik hurrengo urteko uztailaren 2ra arte. Uztailaren 18an Mola jeneralak gerrari ekin zion Nafarroan eta, errekete karlisten laguntzaz, lurralde osoa kontrolatu zuen berehala. Erribera izan zen oposizio gune bakarra, bertan ezker langileak indar handia baitzuen. Iruñetik iparraldera jo zuten Gipuzkoa menpean jartzeko

10.8.5.1. Gerra Gipuzkoan (Agintea, Bereizgarriak, Teknika, Bukaera)oJuntas de Defensa izeneko batzordeek eta Herri Fronteko alderdiek gidatu

zituzten gerra mugimenduak. Ez zen aginte bateratu bat egon.

oErrepublikazaleen aldeko bandoan handia izan zen antolakuntza eza eta soldadu eta bitarteko gutxi izan zuten ondo entrenatutako erreketeei aurre egiteko.

oLubakietako borrokak nagusituz iren guduetan, hango orografia menditsua aproposa baitzen horretarako.

oErrebeldeek Iruni erasoz ioten, mugako bidea moztu nahian. Ondoren, mendebalderantz jo zuten, Bizkai aldera.

10.8.5.2. Gerra Bizkaian (Agintea, Taktika, Baliabideak, Teknika, Bukaera, Santoñako Ituna, Ondorioa)oBigarren faserako Autonomia Estatutua onartuta zegoen, jada, eta Eusko

Jaurlaritzak gidatu zuen gerra. Aldi berean, Ertzaintza sortu zen, txanpona egin zuen…

oHasiera batean frankisten presioa lasaitu egin zen, Madrilgo frontera bildu baitzituzten indar guztiak; bitarte horretan Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea sortu ahal izan zuen, Bilboko babesak gotortu zituen eta kontraerasoari ekin zion Araban. Aginte errepublikarrak laguntza eskasa eskaini zion.

oErrebeldeek Madrilen porrot egin ondoren, 1937ko udaberrian guda gogorrak hasi ziren eta askoz ere soldadu eta baliabide material gehiago erabili ziren:

Errebeldeek alemanen Condor legioaren eta brigada italiar baten laguntza izan zuten: 40 000-60 000 bat soldadu, 200 artilleria pieza eta 100 hegazkin.

Eusko Gudarosteak 40 000 soldadu, 100 artilleria pieza eta bi hegazkin taldetxo, mugikortasun eskasekoak biak.

Page 29: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria29

oTeknika berri batzuk plazaratu ziren: oinezko soldaduek ekin aurretik, hegazkinek eta artilleriak hartu beharreko lekuak bonbardatu egiten zituzten. Hiri zibilak ere masiboki bonbardatu zituzten –Durango, Gernika-, etsaia guztiz beldurtzearren.

Page 30: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria30

oFrankistek hego eta ekialdetik eraso zioten Bizkaiari martxoaren azken egunetan. Burdinazko gerrikoari eraso zioten. Frontea desegiteko, Alejandro Goikoetxearen laguntza izan zuten nazionalek, defentsa sistema diseinatzen aritu zen gizona, eta, beraz, gune ahul guztiak primeran ezagutzen zituena. Horri guztiari esker, nazionalak, ekainaren 19an sartu ziren Bilboko hirian.

oSantoñako Ituna: Bilbo erori ondoren batailoi nazionalistak, italiarren eskuetara errenditu ziren itun hau sinatuz. Ez zuten gerra materiala suntsituko eta, ordainetan, euskal nazionalistak bila etorriko ziren ontzietan itsasoratu ahal izango ziren. Francok, ordea, ez zuen ituna errespetatuko eta kartzela frankistetan bukatu zuten gehienak.

oAlde egitea lortu zuten euskal nazionalistek eta sozialistek, Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzarekin batera, erbestearen aukerari heldu zioten, Frantziara alde eginez.

10.8.6. Gerra galtzearen ondorioa: errepresioa (8)o Gerraren amaierak ez zuen bakea ekarri, garaipena baizik:

1. Errepublikako gobernu guztiek eginiko legeak baliorik gabe geratu ziren.

2. Instituzio demokratikoak, gobernu autonomoak eta erakunde politikoak eta sindikalak desagertu egin ziren.

3. Depurazioak bideratu zituzten administrazioan, irakaskuntzan, eta abarretan.

4. Errebeldeek preso errepublikazaleak kontzentrazio esparruetan eta kartzeletan sartu zituzten, eta fusilatu egin zituzten haietako asko. Errepublikako gobernuari leial iraun zuten militarrak eta zibilak altxamendu militarra bultzatzeagatik atxilotu eta kondenatu zituzten eta hil egin zituzten haietako asko. Errepublikaren aldekotzat jotako pertsona guztiek diskriminazioa jasan zuten lan alorrean, eta haien seme-alabei ikasi ahal izatea galarazi zitzaien batzuetan.

5. Debekatu egin ziren gaztelaniaz egiten ez ziren kultura agerraldi guztiak.

6. Gobernu errepublikarrari emaniko laguntzagatik, Francok bertan behera utzi zuen Kontzertu Ekonomikoa Bizkaian eta Gipuzkoan.

7. Euskal Herrian, eliza ere errepresioa jasan izan zutenen artean egon zen. Gerra garaian, errebeldeek 12 euskal apaiz fusilatu zituzten.

Page 31: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria31

8. Nafarroa dugu errepresio bereziki gogorra izan zen beste lurralde bat, batez ere euskal nazionalistek eta Herri Frontearen aldekoek indarra zuten aldeetan, Lizarran eta Erriberan esate baterako. Jeneral errebeldea hil zen arte ezin izan zen zehaztu Nafarroako hilketak benetan zenbat izan ziren.

Page 32: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria32

10.9. Euskal Autonomia Estatutua 10.9.1. Euskal Autonomiaren aurrekoak (Tradizio Forala,

Iraupena, Krisi foralaren zergatiak, Foruak, Autonomia eskaeran, Eusko Ikaskuntza, Donostiako Ituna, Mapa politikoa)

1. Tradizio Forala: Euskal Herriko komunitateak historian zehar botere politiko handia izan du bere esku; penintsulako gainerako herriekin konparatuz gero oso nabarmena da. Botere politiko hau Foru-sistemen barnean gauzatu da eta Foruak euskal Lurralde bakoitzaren erakunde politiko-administratiboen multzoa dira.

2. Iraupena: Iparraldean: Frantziako Iraultza arte. Nafarroan: 1841era arte. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian: 1876 arte.

3. Krisi foralaren zergatiak: Erregearen absolutismoa, subiranotasuna zatiezina zela ulertzen zuelako. Erregimen konstituzionala, tradizioa erabat bazter utzita, herritar bakoitzaren

askatasunak aldarrikatzen zituelako. Espainian lehena Cádizko 1812ko Konstituzioa.

4. 1876an foru instituzioak galdu ondoren, foruzaletasun zaharraren aldamenean autonomia formulazio berriak hasi ziren gorpuzten eta XX. mende hasieratik autogobernu nahiak autonomia estatutu baten itxura hartu zuen. 1917ko udan euskal nazionalismoaren sektore moderatuak (Euskalerriakoak, CNVn nagusi) autonomiaren aldeko kanpaina bultzatu zuen.

5. 1918tik aurrera autonomiaren gaiak indar handiagoa hartu zuen Euskal Herrian eta Espainiako beste leku batzuetan. Gainera, nazionalismoak bizkortze giro handian zeuden Europa guztian (I. Mundu Gerraren amaieran Austria Hungaria eta Balkanetako nazionalitateen arazoa mahaigaineratu zen. Izan ere Wilson presidentearen 14 Puntuak izeneko bake proposamenak autodeterminazio eskubidea jasotzen zuen).

6. Testuinguru hartan sortu zen 1918an Eusko Ikaskuntza elkartea, ideologia politiko desberdineko jendeak bultzatuta. Euskal lurralde guztietako ordezkariak hartu zuten parte; euskara, gaztelania eta frantsesa izan ziren hizkuntza ofizialak eta euskal ikaskuntzen hedapena eta sustapena izan zen haren helburu nagusia.

Politikaren alorrean, berebiziko garrantzia handia izan zuen II. Errepublikako lehen hilabeteetan Euskal Herrirako aurkeztu zuen Autonomia Estatutuak, ondorengo proiektuen erreferentzia izan baitzen.

Beste ekimen garrantzitsu bat Euskaltzaindiaren sorrera izan zen.

Page 33: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria33

7. Euskal nazionalistek ez zuten Donostiako Itunean parte hartu (1930). Hitzarmen hartan lortu zuten katalanistek errepublikazaleengandik Kataluniako autonomiaren aldeko konpromisoa.

8. Espainiako eremu gehienetan bi ertzetan banatu baziren alderdiak (eskuina eta ezkerra), euskal mapa politikoa hiru multzotan banatu zen:

Errepublikazale-sozialistak: PSOE / UGT – CNT – PCE. Ezkerra indartsua zen lau herrialdeetako hiriburuetan, industrialdeetan eta Nafarroako Erriberan.

Alderdi eskuindarrak eta tradiozionalistak: Karlismoa (Comunión Tradicionalista) eskuineko indar nagusia zen Euskal Herrian. Kontrolpean zituen karlismoak Araba eta Nafarroa.

Euskal nazionalismoa: EAJ-PNV alderdiak indarra zuen Bilbon eta Bizkaia eta Gipuzkoako nekazaritza aldeetan.

Hasieran nazionalistek eta karlistek batera jo zuten, baina elkarrengandik urrundu ziren arian-arian, autonomia mailan zituzten ikuspegi desberdinen ondorioz.

10.9.2. Autonomia proiektuak 10.9.2.1. Eusko Ikaskuntzaren proiektua (8)1.Errepublika etorri bezain pronto alkate nazionalistek (haien buruan zegoen José Antonio

Agirre, Getxoko alkatea) ekin zioten autonomiaren aldeko mugimenduari eta estatutu proiektu bat presta zezala agindu zioten Eusko Ikaskuntza elkarteari. Proiektu hau Errepublikaren garaian zehar prestatu ziren proiektu guztien abiapuntua izango da.

2.Eusko Ikaskuntzaren proiektua Konstituzio berria onartu baino lehen prestatu zen eta arazo bat zen hau, ezkerreko indar politikoek onartzerakoan.

3.Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak EUSKAL ESTATUA eratuko zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barnean. Bitariko Batzordea, Estatu eta Euskal Herriaren artean suertaturiko liskarrak konpontzeko.

4.Egitura konfederala: lurralde bakoitzak autonomia maila handia; orokorrak baino instituzio gehiago. 4 lurraldeetako bakoitzak ordezkari-kopuru berbera Parlamentuan eta gobernuan.

5.Eskubide politikoen jabe izateko baldintzak: 1 urteko erresidentzia euskaldunen seme-alabei, 2 urte gainerakoei.

6.Kontzertu Ekonomikoak iraungo du.

7.Elebitasuna irakaskuntzan eta administrazioan.

Page 34: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria34

8.Arazoak: zehaztasun eza, herriak ordezkaritza maila eskasa.

*Hemendik 2 proiektu elaboratu ziren: karlista eta EAJrena, eta ezkertiarrena.

Page 35: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria35

10.9.2.2. Lizarrako Estatutua (8)1. Konbokatzaileak: Alkate nazionalistek eta karlistek. 1931ko ekainaren

14an bildu ziren, udalak Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zuela-eta. Bilera honetan hainbat aldaketa erabaki ziren, Estatutuari kutsu nazionalista, eskuindar eta konfesionala emango ziotenak.

2. Autonomia prozesua udalen kargu geratu zen eta ez Batzar Kudeatzaileen esku (Hauetan gehiengo ezkerra eta besteetan gehiengo eskuina). Ezkerraren agintean hori arazo bat izan zen eta Biurteko Beltzean, berriz, espainiar eskuina ez zen batere autonomiazale.

3. Estatutua, berreskuratuko ziren foruetan (eta ez Errepublikaren Konstituzioan!) oinarrituriko lege baten gisa aurkeztu nahi izan zen. Foruen berrezarpenaren aipamena egin zen. Hau ere eragozpena izango zen Espainiak onartzerakoan.

4. Egitura konfederala. Euskal burujabetza ez du Espainiako Konstituzioak mugatuko, Euskal

Herriak berak baizik. Konstituzioari eginiko erreferentziak kendu Euskal aginte zentrala oso ahula, Diputazioen papera indartu zen

bitartean.

5. Hauteskunde molde tradizionala (zehaztu gabe). Gehiago mugatu ziren etorkinen eskubide politikoak (10 urteko erresidentzia eskatzeak botorik gabe uzten zituen 1920 urtean iritsi ziren 100 000 etorkin).

6. Izaera konfesionala. Eusko Ikaskuntzaren proiektu liberalari bidea itxiz. Konstituzioaren esparruan onartezina.

7. Eusko Ikaskuntzaren proiektua kontsensuan oinarrituriko testua izan bazen, Lizarrakoa, erabat partidista zen, EAJ eta karlistek zuzendua; gainera, demokrazia maila jaitsi egin zen, hauteskunde molde tradizionala erabiltzean, etorkinak botorik gabe uztean...

8. Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta Comunión Tradicionalista (karlistak) alderdien arteko koalizioaren oinarrizko programa 1931ko hauteskunde orokorretan eta emaitza onak eman zizkien (14 eserleku), baina ezkerra aurka zuen neurrian ez zuen etorkizunik izan, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar zelako.

Page 36: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria36

10.9.2.3. Batzar Kudeatzaileen (Diputazioen) proiektua (10)1. Konbokatzaileak: Diputazioak (gehiengo ezkerra). Eusko

Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zuela-eta. Hemen ere hainbat aldaketa erabaki ziren, Estatutuari kutsu demokratiko, ezkertiar eta akonfesionala emango ziotenak.

2. Autonomia prozesua hasteko, Konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen. Batzordeek prestatu, udalek onartu, herriak boto bidez berretsi eta Gorteek onartu.

3. Foruei eta Kontzertu Ekonomikoari buruzko aipamen berezi bat sartzea lortu zuen EAJk. EAJk onartu zuen, baina Comunión Tradicionalistak ez.

4. Parlamentu eta gobernu komun bana izango ziren eta, lurralde mailako instituzioek aginte maila apalagokoak izango ziren. Parlamentuko kideak boto bidez hautatuko ziren.

Parlamentuak hautatuko zuen euskal gobernu burua.

5. Inmigranteen diskriminazioak.

6. Izaera akonfesionala.

7. Auzitegi Gorena ere aurreikusi zen.

8. Balorazioa: aurrekoa baino demokratikoagoa zen. Autonomia-maila, berriz, txikiagoa.

9. Onarpen prozesua zaila izan zen eta, azkenean, 2 testu elaboratu zituzten: A. 4 lurralde; baina udal nafarren gehiengoak aurkako botoa eman zioten

(gehienak karlistak) B. 1933ko abuztuaren 6an onartu zuten Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako

udalek.

10. Hala ere ez zen aurrera joan.

Page 37: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria37

10.9.2.4. 1936ko Estatutua (Konbokatzaileak, Proiektuaren onarpena, Aldaketak (4), Eusko Jaurlaritza (3), Irudia)

1. Konbokatzaileak: 1936ko hauteskundeetan Herri Fronteak irabazi zuenean, gutxiengo nazionalistak garbi zuen euskal autonomia gobernu honen akordio baten baitan egongo zela. Batzorde bat osatu zen, kontsentsua bilatzeko asmoz; Indalecio Prieto, euskal sozialisten buruzagia, zen buru eta idazkaria Jose Antonio Agirre zen, gutxiengo nazionalistak Gorteetan zuen taldeko burua.

2. Lanak azkar joan ziren eta 1936ko ekainean proiektua bukatua zen ia. Akordio bat falta zen Finantzaren arloan, diputatu eskuindarrek (Oriol, tartean) egindako oposizioa zela-eta. Esaten zutenez, bateraezinak ziren Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoen erregimena. Errealitatean, Estatutuaren onarpena atzeratzeko aitzakia besterik ez zen. Gerra hasi bezain laster eten egin zen autonomia prozesua, baina gobernuak EAJk gerran modu eraginkorrago batean parte hartzea behar zuen eta Estatutuaren onarpenaren aldeko urratsak bizkortu zituen. 1936ko urriaren 1ean, Espainiako Parlamentua Valentzian egokitu eta gero, onartuko zen Estatutua.

3. Onartu zen testuak aldaketa batzuk zituen: Askoz ere laburragoa zen, 14 artikulu baizik ez zituen. Zehaztasun eza handia zeukan aspektu garrantzitsu batzuetan, hala nola

aginte sistemen eta ogasunaren alorrean. Kendu ziren eskubide historikoei, foruen berrezartzeari eta

Nafarroako integrazioari buruzko aipamenak. Kanpoan geratu ziren, baita ere, Lana eta Jabetza eta Zerbitzu

Militarra tituluak.

4. Gerrak eraginda, ahalak zabaldu zituen Eusko Jaurlaritzak eta Estatutuaren ordezkari bihurtu zen Euskal Herrian. Estatuaren ahalak bere egin zituen orduan, dirua egin zuen, kontrolpean ezarri

zituen estatuko funtzionarioak, gerra gidatu zuen, eta abar. 1936ko urriaren 7an bildu ziren Gernikara euskal zinegotziak, lehen

lehendakaria izendatzeko. Alderdi guztiak bat etorri ondoren, Guztiek eman zuten Jose Antonio Agirreren aldeko botoa

Horrela abiarazi zen Euskal Autonomia eta, ordainetan, gobernuak barruago sarrarazi zuen EAJ gerran.

5. Kanpoaldera begira, garrantzitsua zen lehendakari katoliko eta moderatu bat edukitzea, hautsi egiten baitzuten errebeldeen propagandak sortu nahi zuen irudia, militarren altxamendua “komunismo ateoa”ren aurkako mugimendua zela esaten baitzuten haiek.

Page 38: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria38

10.10. Alderdiak eta beste zenbait kontzeptu Acción Republicana o AZAÑAren alderdi politikoa. o II. Errepublikan, lehenengo bi urtetan PSOEkin kolaboratu zuen,

INDALECIO PRIETOren adar moderatuarekin, batez ere.o Autonomiak onartu zituen.o 1933ko porrotaren ondoren, Izquierda Republicana bihurtu zen.

CC OO, Comisiones Obreras o Langile erakunde espainiarra. 1963ko Asturiasko

meategietako greba garaian sortu ziren. PCEk bultzatuta (garai hartan klandestinitatean zegoen alderdi hau) zabaldu ziren.

o Marcelino Camacho, bere liderrak, aldarrikapen ekonomikoen atzetik gidatu zuen bere ekintza eta sindikatu bertikaletan ez zeuden langileen eskubide faltaren aurka.

o Monarkia berrezarri zenean, UGTrekin batera, langile sindikatu garrantzitsuenetako bat izan zen.

CEDA: o Confederación Española de Derechas Autónomas.o Eskuindar alderdi batzuk hartu zituen barnean: errepublikar, monarkiko

eta kontserbadoreak.o GIL ROBLESek eraiki zuen.o Alderdi guztiek ados zeuden erlijio katolikoarekiko eta

kontserbadurismo alorrean. Ez, ordea, errepublikarekiko.o Klase ertain eta nekazarien artean zeuden kideak.o 1933ko hauteskundeetan garaile izan ziren.o 1936ko hauteskundeetan jasotako porrotaren ondoren eragina

galdu zuen.

Page 39: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria39

CNT: (1910) oConfederación Nacional del Trabajo.oEspainiar elkarte sindikalista bat zen.o Batez ere Katalunian eta Andaluzian izan zuen eragina. Baita Levante, Aragoi

eta Asturiasen ere.oHelburuak:

Sistema kapitalista suntsitzea Produkzio bideak kolektibizatzea Sindikatuek Estatua ordezkatzea

o Ez zuen benetako programa politiko eta ekonomikoa eta horregatik berehala zatiketak izan zituen barnean.

FAI: erradikalak, ez zuten Estatuarekin ezer nahi. Solidarioak (Durruti): armada iraultzaile baten alde zeuden eta

agintearen jabe izateko bidea jarri nahi zuten. Moderatuak (Pestaña).

o Biolentzia maila handienetara iritsi zen, 1932ko Kataluniako greban eta 1933an Casas Viejasen.

o Ez ziren Herri Fronteko kide izan.o 1936an, gerra zibilean, Bartzelonako altxamendua baretu zuten eta lehen aldiz

gobernuan ordezkari anarkistak izan ziren: Federica Montseny, Peiró...o Gerra galtzeak, erbesteratzeak... zatiketa gehiago eragin zien eta Franco

garaian desagertuta zeuden.o 1977an berriro legeztatu zuten.

Depresio ekonomikoa o Gizarte kapitalista guztietan gertatzen dira. Eskaintza eskaria baino

handiagoa denean, ekoizpenaren hazkunde erritmoa jaitsi egiten da, prezioak eta soldatak jaitsi egiten dira eta lana gutxitu.

o “Depresio Handia” terminoa 1873-1895ra bitarteko aldia izendatzeko erabili zen, baina gerora ezagunagoa egin zen 1929ko krisiari deitzeko.

EAJ o 1893Bizkaitarrak izeneko taldean du sorrera alderdi honek. o Luis eta Sabino Arana Goirik bultzaturiko talde honen lema

Jaungoikua eta Lagizarra zen.o II. Errepublikaren garaian asko garatu zen eta, beste indar

batzuekin batera, autonomia estatutu bat lortu zuen.o Francoren diktadurak bere liderrak erbesterarazi zituen,

atzerriratutako gobernua urtetan mantenduz.

Page 40: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria40

o Franco hil zenean, sozialistekin eta beste alderdi batzuekin Gernikako Estatutua paktatu zuen.

o Lehenengo hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu izan zuen.

Eskuina. o Sistema politiko parlamentario batean, ideologia honek posizio

kontserbadoreak defendatzen ditu, egitura sozial, ekonomiko eta politikoak mantendu nahian eta edozein erreforma baztertuz, gizartearen egonkortasunarentzat desegoki eta arriskutsuak kontsideratzen baititu.

o XIX. mendean kontserbadorea esan nahi zuen eta liberalismoari kontrajartzen zitzaion.

o Gaur egun kontzeptu honek alderdi kontserbadoreak, kristau-demokratak eta liberalak hartzen ditu bere barnean.

Ezkerra. o Sistema politiko parlamentario batean, ideologia honek posizio

progresistak defendatzen ditu eta, gizartean berdintasuna lortzeko xedez egitura sozial, ekonomiko eta politikoak aldatu nahi ditu.

o XIX. mendean progresista esan nahi zuen.o Gaur egun kontzeptu honek alderdi sozialistak eta komunistak hartzen

ditu bere barnean.

FAI: (1927) o Federación Anarquista Ibérica. o Oso erradikala zen CNTko talde anarkista batek sortu zuen.o Ez zuen estatuarekiko ezer onartzen.o Hamarren bat kidez osaturiko talde sekretuetan antolaturik zegoen.o Zuzeneko ekintza erabili zuen: atrakoak, asasinatze politikoa,

bonbak, altxamenduak...

Herri Frontea = Fronte Popularra (1936) o 1936ko hauteskundeetara joateko orduan ezkerreko alderdi eta

elkarte guztiek egin zuten aliantza.o Taldeak: Izquierda Republicana, Unión Republicana, PSOE, PC, Juventud

Socialista, POUM eta Partido Sindicalista.o Programa minimo bat adostu zuten, hauteskundetarako taktika bat eta,

irabaziz gero, gobernu era bat. Ez zen programa iraultzaile bat izan, erreformista baizik.

Page 41: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria41

o Errepublikar eta marxista alderdien arteko paktua izan zen: Ez zuten banka nazionalizatu, bai, ordea, kontrolatu. Ez zen langileen kontrola onartu, bai, ordea, gizarte legedia berrikusi. Ez zen lurra nazionalizatu, baina hobekuntza neurriak eskaini ziren...

Page 42: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria42

Kapitalismoa o Sist ek eta soziala da: o Bereizagarriak:

Diruaren jabetza pribatua da. Ekoizteko bitartekoak ere pribatuak dira. Enpresa askatasuna dago. Merkatu librea dago: trukeak egiteko askatasuna. Estatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun

sozial izugarriak sortzen dira. o Jatorria Europa modernoan dago, baina XVIII. mendean indartu

eta mundu osora zabaldu zen.

Klase soziala o Gizarte bat osatzen duten taldeak eta bere artean desberdinak direnak

ekonomian, politikan, estatus juridikoan...; giza talde berezi bateko kide izateaz kontziente dira.

o Historian zehar modelo ezberdin ugari ikusi dugu: kasta gizartea, gizarte estamentala, klase gizartea...

o Marxismoak izugarrizko garrantzia eman zion.

Komunismoa o Sist ek eta soziala da. o Ekoizteko bitartekoak estatuaren esku daudeneko sist da.o Komunismo modernoa, Marxek Manifestu Komunistan erakusten

zituen ideietan oinarritzen da: Heredatzeko eskubiderik ez dago. Lurrak eta fabrikak estatuarenak dira, esku pribatuetatik kenduz. Bankuak nazionalizatu egiten dira. Herritar guztientzat lana egiteko legezko betebeharra ezartzen da.

Nazionalak o 1936ko uztailaren 18an errepublikaren aurka altxatu zirenen

aldekoak. Errebeldeak. Frankistak.o Nazionalismo zentralista bat nahi zuten.

Page 43: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria43

Nazional-sozialismoa o Hitlerrek zuzenduriko alemaniar mugimendu politikoa.o Sorrera I. Mundu-Gerra alemaniarrek galdu zutenean dago eta honek

alemaniar nazionalistengan eragin zuen frustrazioan.o 1923an estatu kolpe bat ematen saiatu zen eta huts egin zuen. Hitler

13 hilabetez atxilotu zuten.o Eskuindar guztiak bertara batu ziren, sozialista eta komunistei aurre

egitearren.o 1933an Hitler gobernu buru hautatu zuten. Sindikatuak desegin,

beste alderdiak debekatu, polizia politikoa bat sortu eta bere burua diktadore bihurtu zuen.

o Mugimendu patriotikoa kontsideratu zuten Alemania desastre hartan, baina agintera iritsi zirenean muturreko programa politikoa ezartzen hasi zen: juduenganako jazarkuntza, propaganda, terrorea, inperialismoa, arrazakeria...

Renovación Española o Alderdi politiko espainiarra.o Antonio Goikoetxeak sortu zuen 1933ko urtarrilaren 12an.o Helburua: II. Errepublika bota monarkia berrezartzekoo Kide garrantzitsuenetariko bat José Calvo Sotelo izan zen,

ultraeskuindarren bozeramalea 1936an. Asasinaturik hil zen Francok emango zuen estatu kolpea baino egun batzuk aurretik.

Page 44: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria44

10.11. Pertsonaiak Aguirre y Lacube, Jose Antonio (1903-1960) o Goi mailako familia batetik zetorren, karlismoaren ingurukoa. o II. Errepublika garaian euskal nazionalismoaren lider bihurtu zen. o 1936an Largo Caballerorekin kolaboratu zuen, Euskal Herriko Estatutu

Autonomia Gorteetan aurkeztearen truke.o 1936ko urriaren 1ean Euzkadiko autonomia onartu zuten eta Agirre

behin-behineko gobernuaren lehendakari izendatu zuten.o Nazionalak Bilbo hartu zutenean, Valentziara alde egin zuen eta gero

Frantzia eta Estatu Batuetara.

Alcalá Zamora, Niceto (1877-1948) o Politiko liberala.o 1922an Defentsa ministroa izan zen.o Primo de Riveraren aurka aritu zen eta 1930ean monarkiaren erorketa

prestatu zuen junta iraultzailearen kide izan zen.o II. Errepublikako lehenengo lehendakaria izan zen.

Azaña, Manuel (1880-1940) o II. Errepublikako lehendakaria izan zen 1936an. o 1930ean Errepublika ezarri nahian Donostiako Ituna sinatu zuenetako

bat izan zen. 1931n Errepublika aldarrikatu zenean, gobernu lehendakari jarri zuten.

o Acción Republicana alderdiak babestu zuen eta 1933tik aurrera, Izquierda Republicanak.

o Ekintzak: Borroka antiklerikala bultzatu zuen. Guardia Zibilaz gain, “asalto guardia” bat ere sortu zuen. Kataluniako Estatutua aurkeztu zuen, baina anarkistekin enfrentatu zen.

o Casas Viejaseko fusilatzen erantzule egin zuten eta erretiratu beharrean izan zen (1933)

o 1935ean, Herri Frontearen garaipenarekin, berriz ere ospea lortu zuen eta 1936an errepublikako lehendakari izan zen.

o 1939an, nazionalak gerra irabazi eta gero, Frantziara erbesteratu zen.

Besteiro, Julian ((1870-1940) o Madrilen jaio zen politikari hau. o Institución Libre de Enseñanza delakoan hezia, Madrilgo

Unibertsitateko logika katedraduna izan zen.

Page 45: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria45

o UGT eta PSOEko kide izan zen 1914tik aurrera. 1917an greba bultzatu zutenetako bat bera izan zen.

o 1930en Donostiako Itunaren aurkakoa izan zen, baina Errepublikako Gorte Konstituziogileetan lehendakari izan zen.

o Gerra Zibil garaian Negrín kritikatu zuen, bere ustez galdutako gerra bat gehiegi luzatzen ari baitzen. Europan Errepublikarentzako lagun bila aritu zen eta, besterik ezean, bake ohoretsu bat Espainia nazionalarekin.

o Nazionalak Madrilen sartu zirenean preso hartu zuten eta tuberkulosiaz hil zen kartzelan.

Calvo Sotelo, José (1893-1936) o PRIMO DE RIVERAren garaian Ogasun Ministroa izan zen.o Monarkia autoritario baten aldekoa zen, faxismo ingurukoa. 1933an

Gorteetan ultraeskuindarren bozeramale izan zen.o 1934: Bloke Nazionala sortu zuen. Hauteskunde aurretik CEDArekin

aliatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.o Ezkerrak gorroto zion eta kalean asalto guardiak atxilotu eta

asasinatu zuen (1936-VII- 13)

Calvo Sotelo, Leopoldo (1926- ) o UCDren osaketa bultzatu zuen.o Aurretik gobernuan parte hartuta zegoen, baina lehendakari 1981eko

otsailaren 25ean izendatu zuten (23F baino 2 egun beranduago)

Companys, Lluis (1883-1940) o Politikari katalana.o Sindikatuko abokatua, Unión de Rabassaires (apartzeroak) sortu

zuenetako bat.o Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika

Federalaren barnean eta, horregatik kartzelaratu egin zuten. Herri Fronteak irabazi zuenean atera zen kartzelatik eta CNTri aurre egin zion.

o Gerra Zibilaren ondoren, frantses gobernuak Francori entregatu zion eta, Maciaren heriotzaren ondoren lehendakari zela, fusilatua izan zen Bartzelonan.

Domingo Marcelino (1884-1939) o Politikari, maisu eta periodista kataluniarra.o Alderdi Federaleko (Pi i Margall) kide izan zen eta diputatu izan zen

1914an.o Partit Republicà Català sortu zuen 1917an.

Page 46: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria46

o 1917ko greba orokorraren ondoren atxilotu egin zuten, grebaren bultzatzaile bezala hartuz.

o 1929an Partido Radical Socialista sortu zuen eta Primo de Riverari aurre egin zion. Frantziara alde egin beharrean izan zen eta ez zen II. Errepublikara arte itzuli.

o Ministerio batzuetan lan egin zuen, batez ere Hezkuntzan eta Nekazaritzan.

o 1933an Azañarekin elkartu zen, Izquierda Republicana osatuz.o Hezkuntza ministroa zen 1936an, Gerra Zibila hasi zenean.

Gil Robles (1898-1979) o 1933an CEDA antolatu zuen.o 1935ean Lerrouxen gobernuan parte hartu zuen. Gerra

ministroa izan zen eta postu garrantzitsuak eman zizkien GODED eta FRANCOri.

o 1936an galdu ondoren, ezkerreko gobernua gogor kritikatu zuen.o Gerra Zibilean Frantzia eta Portugalen bizi zen. Berrezarpen

monarkikoaren aldekoa izan zen (Don Juan!)o 1954an itzuli zen. Memoriak: No fue posible la paz.

Macià, Francesc (1859-1933)o Kataluniar politikoa. Injineru militar izan zen, baina armada utzi eta

politikari heldu zion, Solidaritat Catalanan afiliatuz. o 1922→Estat Català alderdia sortu zuen, Kataluniaren autodeterminazioa

defendatu zuena.o Primo de Riveraren aurka borrokatu zuen.o 1925→ SESB bisitatu zuen.o Estat Català Esquerra Republicana alderdiaren barnean sartu

zuen eta Udal Hauteskundeetan boto ugari lortu zuen.o 1931ko apirilaren 14an → Estat Català aldarrikatu zuen.

Generalitateko lehendakari, Kataluniaren Estatutuaren alde aritu zen. o 1932→Generalitateko lehen presidente hautatu zuten. Bera hil

zenean, Lluis Company hautatu zuten.o Avi (aitona) ezizenez ezagutzen zuten.

Mola, Emilio (1887-1837) o Jeneral espainiar hau Marokoko gerran ezaguna egin zen.o II. Errepublika garaian armada espainiarretik bota egin zuten.

Page 47: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria47

o 1934→Armadan berriro sartu ahal izan zuen eta Gil Roblesek Afrikako tropen agintea eman zion.

o 1936an → Herri Fronteak irabaztean, Casares Quirogak Nafarroara destinatu zuen.

o Sanjurjo eta berak gerra zibila eragingo zuen kolpe militarra prestatu zuten. Junta de Defensa Nacional delakoa eratu zuen Burgosen eta armada errebeldea iparraldera bidali zuen.

o Abioi istripu batez hil zen Valladolideko tropak ikustatzera zihoanean.

Negrin (1892-1956) o Mediku oso famatua.o Primo de Riveraren garaian PSOEn sartu zen.o Gerra Zibilean Ogasun Ministroa izan zen Largo Caballeroren

gobernuan eta 1937an, hau ordezkatuz, Gobernu Lehendakaria.o 1945 arte atzerriratutako gobernu errepublikarraren

lehendakari jarraitu zuen izaten.

Primo de Rivera, José Antonio (1903-1936) 1. Politikari espainiarra.2. Unión Monárquicako kide bezala sartu zen politikaren munduan (bere

aitaren ohorez)3. Beste batzuekin bat, Falange Española sortu zuen, 1936ko

hauteskundeetan garaitua izango zena.4. Herri Fronteak kartzelaratu zuen eta Alacantera bidali zuten. Handik agindu

zien falangistei prestatzen ari zen altxamenduarekin kolaboratzeko.5. Tribunal herrikoi batek juzkatu eta hiltzera kondenatu zuen; 1936ko

azaroaren 20an hil zuten.

Page 48: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria48

11. gaia: Diktadura frankista (1939-1975)

11.1. Diktadura frankistaren hastapenak (1939-1951)11.1.1. Gerra zibilaren arrasto luzea

11.1.1.1. Bereizgarriak (4) Hiru urte gerran izan ondoren, hasi zen diktadura frankista.

1. Indargabetu egin zuten 1931ko Konstituzioa.

2. Baliorik gabe utzi zuten Nekazaritzaren Erreformarako Legea eta lur eremu zabalak lurjabe handiei itzuli egin zizkien.

3. Zentralismo indartsua ezarri zen estatu osoan eta ez deusean geratu ziren autonomiak.

4. Langileek eta nekazariek galdu egin zituzten hainbeste kostata lorturiko gizarte eta lan eskubideak.

11.1.1.2. Errepresioa Bortizkeria ez zen gerrarekin batera bukatu eta hasieran bezain gogor

jarraitu zuen gerra ondorengo urteetan. Anti-Espainiaren sinbolotzat hartzen ziren errepresaliatuak, errudun egiten zituzten, eta zigortu edo afusilatu.

Gerra galdu zuten errepublikarren aurka bideraturiko bortizkeria biziki luzatu zen gerra osteko lehen urteetan zehar eta etengabeak izan ziren fusilamenduak (60 000 fusilatu gerra garaian alde nazionalean eta 25 000-30 000 pertsona 1939-1945 bitartean), espoliazioak, errekisak, garbiketa administratiboak (7 000 irakasle, adibidez) bortxazko lanak, irainak, zigorrak eta espetxeratzeak.

Page 49: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria49

11.1.1.3. Gerraren ondorio demografikoak (7)Ondorio demografikoak oso negatiboak izan ziren espainiar populazioari begira.

Arrazoi ugari hartu behar da kontuan:

1. Borroka frontean izandako giza-heriotzak.2. Hirien aurkako bonbardaketak erretagoardian.3. Tropa frankistak hurbiltzen ari zirela eta, mugak gainditu zituzten atzerriratuak

(440 000 1939ko urtarrilaren 28tik otsailaren 12ra arte). Haien erdiak ez ziren penintsulara sekula itzuliko.

4. Gerra ondorengo errepresioa.5. Gerra ondorengo bizi baldintza txarrak, eritasunen zabaltzeak eta elikadura

eskasak eragindakoak.6. Gerra ondorengo jaiotza tasaren beherakada.

o Gerran hildako gehienek gizaseme gazteak ziren, seme-alabak izateko adinean zeudenak, eta horrek ondorioak izango ditu jaiotzan.

o Ekonomia eta gizarte egoera latza. Haurdun ez gelditzeko neurriak hartuko dituzte bikoteek eta ezkontzeko adinaren atzerapena.

7. Heriotza tasaren gorakada. Haurrak, bereziki.

11.1.2. Sistema politiko frankistaren oinarriak 11.1.2.1. Diktadura (Francoren agintea, Erregimenaren oinarriak (3),

Erregimenaren alde)Franco izan zen gobernu buru eta Estatu buru eta bere botere

ahalguztidunean oinarritu zen sistema frankista. Berak zuen arau juridikoak aldarrikatzeko botere gorena eta hiru armadetako aginte nagusia ere berea zen.

Espainia berria eraikitzen hasteko erabili ziren oinarriak: Dikatadore bat, Franco “Caudillo”. Ideologia totalitario bat, nazionalsindikalismoa. Alderdi bakarra, FET eta JONS.

Falangistek, monarkikoek, katolikoek eta militarrek, “erregimeneko familiek” hain zuzen ere, eta oligarkia ekonomikoko jauntxoek beren partaidetza-maila izan zuten gobernu organo eta erakundeetan. Askok, mugimenduaren oinarri ideologikoei leialtasuna eskaintzearen truke, aberastu eta gizarte mailan gora egiteko aukera izan zuten. Aurreko funtzionarioen garbiketa egin ondoren, funtzionario berriak behar ziren, erregimenaren arauak betearaziko zituztenak eta neurri errepresiboak bideratuko zituzten funtzionario leialak

Page 50: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria50

11.1.2.2. Erregimenaren egituratze juridikoa: Erreinuko Oinarrizko Legeak (1938-1967)

1. Gerra zibilean, jada, alderdi bakarra (FET) eratu zuen (1937), Lanaren Forua aldarrikatu zen (1938) eta prentsa zentsura ezarri zen (1939).

FET (Falange Española Tradicionalista) barnean falangistak, karlistak eta Renovación Española alderdiko monarkiazaleak bildu ziren hasieratik. Ideologia totalitarioari jarraituz, estatua eta alderdiaren erabateko identifikazioa zuen helburu, baina ez zen guztiz bete.

2. 1940 → Sindikatuen Batasunerako Legea. Horrela sortzen da Organización Sindical Española, alderdi bakarraren gidaritzapean eta menpean. Sindikatu ofizial honetara bildu behar izan zuten, derrigorrez, langileek eta enpresariek eta horrela sortu zen sindikalismo bertikala.Teorian Lanaren Foruan jasotako printzipioetan oinarritu ziren sindikatu honen orientabideak, baina praktikan Lan Ministerioak zehazten zituen politika sindikalerako eta lan harremanetako ardatz nagusiak.

3. Bide beretsuari jarraitu zioten Espainiako gazteria antolatzerakoan. FET alderdiaren menpeko erakunde batzuk arduratu ziren gazteen doktrinamendu ideologikoaz: Frente de Juventudes, Sindicato Español Universitario eta Sección Femenina.

4. 1939 → Erantzukizun Politikoen Legea. Honekin bizitza publikoa “saneatu” egin zuten, hau da, lanik gabe utzi zituzten erregimenarekin bat ez zetozen langileak.

Page 51: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria51

5. 1940 → Mazoneriaren1 eta Komunismoaren aurkako Errepresiorako Legea aldarrikatu zen “mugaz barneko etsaiari” aurre egiteko, eta berriro ere indarrean jarri zen Justizia Kode Militarra.

6. 1941 → Estatuaren Segurtasunerako Legea aldarrikatu zen eta hurrengo urtean grebak eta horrelako adierazpenak debekatu egin ziren.

7. 1942 → Diktaduraren instituzionalizazio prozesuarei jarraia emanez, Espainiako Gorteak sortu ziren. Diktaduraren legitimizazioa “Demokrazia Organikoan” oinarritu zen; ordezkaritzan oinarritutako demokrazia molde politikoetatik zeharo urruntzen zen sistema politikoa hau eta gizabanakoaren eta kolektibitatearen eskubideak ezagutzearen aurka zegoen erabat. Erakunde frankista guztiak bezala, Gorteak eztabaidak eta kontsultak egiteko baizik ez zuten balio eta Francoren kontrolpean egon ziren beti.

8. 1945 → Espainiarren Forua. Erregimenaren oinarrizko printzipioak eta espainiarren betebehar eta eskubide teorikoak aldarrikatu ziren Foruan.

1 Mazoneria o Mundu guztira zabalduta dagoen elkarte sekretua.Ez da alderdi bat, ezta erlijio sekta bat ere, gaur egun ez da

elkarte sekretu bat ere.o Antzinako jatorri misteriotsua du; badirudi Erdi Aroko langileen bilkuretan hasi zela. Hasiera, beraz, ertaroko

gremioetan bilatu behar dugu. Mazoi hitza “maçon”-etik dator, frantsesez “igeltsero”.o XVII. mendean goi mailako kideak sartu ziren (espekulazioa). Ertaroko sinbolo eta erritoak mantendu zituen:

Mantala = Lana Konpasa = Nor bere buruari jarritako mugak Eskuaira = Zuzentasuna Biblia = Fedea

o Gaur egun duen zabalkundea liberalismoaren garapenarekin lotuta dago.o Helburuak: Zintzoen defentsa + Ahulenenganako maitasuna. Askatasuna eta tolerantzia defendatzen ditu

eta helburua egia eta gizakiaren perfekzionamendua bilatzea da.o Adar oso ezberdinak daude bere baitan, Jaungoikoarenganako fedea derrigorrezkoa kontsideratzen

dutenetik, beharrezkotasun hori ez dutenen arte.o Pertsonaia ospetsuak ditu kide (errege, errepublikako lehendakari...)o 1727an azaldu zen Espainian lehen aldiz, Madrilen, Ingalaterrako “Gran Logia”ren menpean.

Beranduago Arandako Kondeak Gran Oriente bihurtu zuen, frantses sekta mazoikoen menpean.o XIX. mendean 4 elkarte mazoiko funtzionatu zuten:

Gran Oriente de España Supremo Consejo de España Conde Tilly Gran Oriente Español

o Absolutismo garaian desagertu ziren eta garrantzia hartu zuten 1854 eta 1868ko iraultzetan.o Ondoren elkarte sekretu izate hori utzi zuten eta publikoki agertu zuten bere burua.o Frankismo garaian erlijio eta Espainia tradizionalaren arerio okerrenetakoa kontsideratu zituzten

eta errepresio gogorra jasan zuten.o 1979az geroztik berriro jendaurrean ospatu dituzte bere bilerak.

Page 52: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria52

9. 1947 → Ondorengotzarako Legea: Erreferendumean onartu zen. Espainia erresuma bezala definitu zen eta Francoren esku utzi zen etorkizuneko erregea izendatzeko ahalmena.

10. 1958 → Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea. Frankismo garaiko antolaketa politiko espainiarra; Falangisten iritzi zahar ugari zituen barnean. Edozein kargu publiko zin egin aurretik onartu behar ziren Principios del Movimiento hauek. Politikan aritzeko bide bakarra zen. Altxamenduan parte hartu zuten talde guztiek osatutako alderdi bakar baten antza zuen, estatua eta herriaren arteko bitartekari bakarra.

11. Estatuaren Lege Organikoa. Demokrazia Organikoa konsagratu zuen, sindikalismo ofizialean, udal botere frankistan eta familian oinarriturik; hau da, demokrazia liberalaren printzipio guztien kontra jokatuta.

11.1.2.3. Eliza eta armada Bi erakunde hauek funtsezko papera izan zuten diktadura finkatu eta bere iraupena

ziurtatzeko unean.

Eliza katolikoak legitimatu egin zituen estatu-kolpea eta gerra zibila. Erlijio katolikoaren etsaien aurkako gurutzada bihurtu zuten gerra eta, ondorengo urteetan, eliz hierarkiak batez ere, erregimenaren alde jokatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioartea diktaduraren aurka agertu zenean, elizaren babesak asko lagundu zion Francori.

Laguntza honen ordainetan, Francok sari handi bat eman zion elizari. Erlijio katolikoa estatuko erlijio ofizial bihurtu zen eta elizak diru publiko kopuru handiak jaso zituen estatuko aurrekontu orokorretatik eta Hezkuntzaren esparruan hedatzea lortu zuen. Ofizialki ezagutu zituzten elizaren eskolak eta hezkuntza erakundeak. Nahitaezko bihurtu zen erlijioaren irakaskuntza eta elizaren esku geratu zen morala eta ohiturak zainduko zituen zentsura.

Bestalde, armadak garaipenean izan zuen zuzeneko partaidetza eskertzeko, goi mailako kargu militarrak txertatu ziren politika, administrazio eta ekonomia erakundeetan (Francok zituen ministroen laurdena armadakoa zen). Izan ere, armada frankista izan zen lurralde batasunaren bermea eta haren barneko nazio txikietako nazionalismoen aurrean espainiartasuna berretsi zuen tresna

Page 53: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria53

11.1.3. Autarkia, ekonomiaren geldialdia eta atzerriko nazioek ezarririko isolamendua (1939-1951)

Egoera orokorra eta arrazoiak: Gabeziek eta gosetek, lehen mailako ondasunen eskasiak eta errazionamenduak

eta mota guztietako eragozpenek zehaztu zuten gerraostea. Baina okerrera jo zuen egoera honek Francoren erregimenak Ardatzeko potentziekin zuen harreman estuagatik eta, batez ere, gobernuak autarkian oinarriturik bideratu zuen politika interbentzionistagatik.

11.1.3.1. Espainia Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) (4) 1.1939an jarrera neutrala adierazi zuen gobernu espainiarrak, baina 1940an

jarrera hura aldatu eta “gerran parte hartuko ez zuen estatutzat” aldarrikatu zuen: garbi geratu zen guztia División Azul2 delakoa sortu zenean3.

2.Pixkanaka, aliatuen aldera hasi zen erregimen frankista hurbiltzen eta 1942. urtean Francok kargutik kendu zuen Serrano Suñer, Kanpo Arazoetako ministro nazizale porrokatua. Itxura hobetu nahi baten ondorioz etorri zen kargu kentze hura eta, alde berean, neutraltasun politikara itzuli eta División Azul gerra frontetik atera zuen.

3.1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean erabatekoa zen atzerriko nazioek erregimen frankistari ezarririko isolamendua, eta demokrazia ezarriko zuen interbentzio aliatu baten aurreko zalantzak nagusitu ziren Espainian. Egoera larri hartan Acción Católicako buruzagi bat izendatu zuen Kanpo Arazoetako ministro. Egia esan, buruzuritze honek ez zuen inolako aldaketa nabarmenik ekarri barne-politikaren esparrura eta bere horretan iraun zuen diktadura frankistak. Hala eta guztiz, mehatxupean sentitzen zuen erregimenak bere burua eta Espainiarren Forua aldarrikatu zuen

2 Dibisio Urdina: (1941) II. Mundu-Gerran bolondres espainiarrak alemaniarrei laguntzera joan ziren Ekialdeko

Frontera. 50.000 zibil ziren (falangista + militar) 1945ean itzuli ondoren, Ermandade bat osatu zuten, Francoren erregimenaren aldekoa.

3 Hendaiako entrebista (1940ko urriaren 23an): 1. Franco eta Hitler bildu ziren.2. Espainiak II. Mundu-Gerran Ardatzaren alde egitea zen gaia

Page 54: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria54

1945ean. Egia esan, eguneroko errealitate gogorretik urrun gelditzen zen asmo batzuen manifestua baino ez zen izan.

4.Nazio Batuek Espainiaren sarrerari ezezkoa eman zien eta erretiratu egin zituzten Espainian kreditaturiko enbaxadore atzerritarrak. Jarraitu zuen politika autarkikoak eta larriagotu egin ziren hiritar gehienen bizi baldintza ordurako guztiz txarrak.

Page 55: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria55

11.1.3.2. Politika autarkikoa (Atzerapenaren arrazoiak (2), Noiz, Eragina (4)

Atzerapenaren arrazoiak: 1. Komunikabideak eta garraiobideak egoera oso txarrean geratu ziren eta

hondatu zen produkzio ekipo ugari laborantzan eta abeltzaintzan. Gainera, Espainiako Bankuak gerra materiala ordaintzeko 150 tona urre erabili zuen eta honek eragin negatiboa izan zuen ekonomia suspertzeko neurriak hartzerakoan. Hala ere ez da arrazoi nahikoa gerra ondorengo 15 urteetan Espainiako ekonomiaren atzerapena esplikatzerakoan.

2. Atzerapena esplikatzerakoan, garrantzi handiagoa du autarkiak. Jarduera ekonomiko honetan helburu garrantzitsuena herrialde baten

buruaskitasuna da, behar duen guztia ekoiztuz eta atzerriko inportazioei alde eginez. Nazioarteko saretik urrundu eta bertako baliabide ekonomikoetan oinarritu nahi du, atzerriko kapitalari uko eginez.

Erregimen ultranazionalistak erabili ohi izan dute, batez ere faxismoak. Bereizgarriak: Interbentzionismo politikoa, kanpo isolamendua,

azpikontsumoa eta espekulazioa dira. Inportazioak aurrezten baditu ere, baditu bere akatsak. Atzerriarekin ez du inongo

harreman ekonomikorik eta horregatik produkzioa modernizatzeko zailtasunak ditu: Teknologia berritzea zailagoa da. Lehiakortasunean eragina izango du.

Epea: Espainian 1936-1959 bitartekoan mantendu zen autarkia.

Eraginak: Sare burokratiko erraldoia antolatu zuen, ekonomia guztia arautu nahian.

Interbentzioa produkzioan, kanpo-merkataritzan, prezioetan... Korporatibismoa: Zerga salbuespena, lan publikoen esleipenean... Talde

oligarkikoa eta finantza sektorea, bereziki, faboratu ziren. Gerra zibilak, politika autarkikoak, lehorteek eta uzta txarrek industria

produkzioaren geldia ekarri zuen. Ondorioz, nekazaritzara bueltatu behar izan zuen askok.

Estatuak, autarkia ekonomiko honetan, enpresen sorrera arautu zuen, garatu beharreko sektore nagusiak zehaztu zituen eta atzerriko kapitalaren

Page 56: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria56

etorrera oztopatu zuen: honek defizita eragin zuen hornikuntzan... Inbertsio pribatuak urri zirela ikusirik, INI sortu zuen kapital publikoaz (bankuek ere partaidetza handia izan zuten)

11.1.3.3. Nekazaritza-politika autarkian (5)1. Gerra zibilaren ondoren krisialdi sakonean murgildu zen Espainiako nekazaritza.

Etxean sartu zen gosea eta oinarrizko produktuen kontsumoaren errazionamendua ezarri zen.

2. Lurjabe handiei itzuli egin zitzaizkien Errepublikaren garaian desjabetutako lursailak. 1939an Instituto Nacional de Colonización izeneko institutua eratu zen. Helburua ureztatze laborantza suspertu eta kolonoen lur berriak antolatzea zen; kanpaina honek oso emaitza kaxkarrak lortu zituen.

3. Servicio Nacional del Trigo (SNT) eratu zen laborazaleen interesak babesteko. Erakunde honek alea tasa prezioan erosi ahal izatea ziurtatu nahi zuen, nekazaritza produktuen oinarrizko kontsumo bati eta, aldi berean, industriako soldaten maila apalari eutsi ahal izateko.

4. Erakunde haren osagarri etorri zen Comisaría de Abastos y Transportes (CAT), nekazaritza produktuen merkaturatzea errazteko helburuaz sortu zen erakundea

5. Emaitzak ez ziren batere positiboak izan laborantza lur gehienen jabe ziren ekoizle txikiei begira, produktua tasa prezioan eta arin saltzera behartuta baitzeuden; bitartean, lurjabe handiak uztak ezkutatu eta merkatuan ale eskasia handia zeneko uneez baliatu ziren laster aberasteko.

11.1.3.4. Gizartearen eta ekonomiaren egoera 1940. urteen amaieran (Balorazioa (4), Ezaugarriak (11)

Balorazioa1. Autarkiaren emaitza erabateko porrota izan zen, Espainiako ekonomia nazioarteko

ekonomiaren menpean bizi zelako eta ahalmen eskasa erakutsi zuelako barne merkataritzaren faktore ekonomikoak suspertzeko orduan.

2. Baina baliabideen eskasia eta errazionamenduarekin batera hasi ziren, baita ere, produktuen metatzea eta espekulazioa eta ohikoa egin zen estraperloa.

Page 57: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria57

3. Honen ondorioz, bizi baldintzak gerra aurrekoak baino apalagoak izan ziren eta langileen eros ahalmen eskasa ezin zen barne merkataritza ahula suspertzeko gai.

4. Kosta ahala kosta diktadurari eusteko hartu zen erabaki hark Espainiako ateak itxi zizkion nazioarteko ekonomiaren zabalkuntzari, Europa berreraiki ondoren.

Ezaugarriak:1. Politika protekzionista.2. Estatuaren interbentzionismoa.3. Ekonomiaren alorreko burokraziaren pisu handia.4. Hamarraldi batzuetako atzerapen ekonomikoa.5. Prezioen izaera ez erreala.6. Produktu manufakturatuen azpi-kontsumoa.7. Populazioaren nekazaritzarako joera (biztanleria aktiboaren ia erdia)8. Merkatu beltzaren aupada.9. Bizitzaren garestitasuna.10. Bizi baldintzen okertzea.11. Azkenik, sistema fiskal zeharo atzerakoia (%60 zeharkako zergen bidez biltzen zen!).

Gizarte desberdintasun handien artean, finantza, lurjabe eta industriari handien sektoreek era guztietako mesedeak jaso zituzten.

11.2. Hazkunde ekonomikoa eta gizartearen aldaketa Espainian (1951-1975)

Bereizgarriak (5)

1. Aldaketa sakonak Espainiako ekonomia eta gizartean; industrializazio prozesu bizi bat garatzen da.

2. Krisi sakona nekazaritzaren esparruan; nekazari asko industrialdeetara abiatzen da.

3. Lurraldeen arteko desoreka areagotzen da.4. Langileriaren eta gizarte maila ertaineko biztanleek gero eta indar handiagoa

hartzen dute.5. Horrek guztiak, sistemaren deslegitimazio prozesua geldiezina bultzatzen du.

11.2.1. Politika autarkikoaren krisialdia (1951-1957) Bereizgarriak (5)

Page 58: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria58

1. 1951ko udan Francok aldaketak egin zituen bere gobernuan eta beste molde bateko politika ekonomikoari ekin zion. Aldaketa haren arabera, aitortu egin zen aurreko neurri autarkikoen porrota.

2. Aldi berean iritsi zen erregimen frankistaren nazioarteko onespena. Estatu Batuek, ekonomia kapitalista mendebaldean zabaldu nahian, ideologia antikomunista garbiko aliatu bezala baloratu zuen.

3. Horrela hasi zen ekonomiaren liberalizazio prozesua. Aldaketa xumeak, baina eraginkorrak izan ziren.

4. Hobetu egin zen industriarako oinarrizko produktuen hornidura eta berregokitzen hasi zen garraioen sistema. Nekazaritza ere suspertu egin zenez, kontsumoaren hazkundea suposatu zuen horrek guztiak.

Politika ekonomiko berriak industrializazio bizkorra zuen helburu nagusi. Horrexegatik, nekazaritza produktuen prezioak mugatu ziren arren, gora egin zuten industria produktuen prezioek eta horren ondorioz nekazaritzaren sektoreak nazio errentan 1951n zuen %40.7ko partaidetza %25.25era jaitsi zen 1957ko urtean.

Emaitza ezin hobe haien lorpenak ez zuen industria sektoreak inflazio indize altuak jasatea galarazi eta gizarte tentsio gune handia izan zen industria 1951, 1953 eta 1956. urteetan; haien ondoren, soldatak nabarmenkiro igo ziren eta agerian geratu zen erregimenari aurre egiteko prest zegoen hiritarren sektorea gero eta zabalagoa zela.

5. Baina kanpo sektorea zen ekonomiaren hazkundearen prozesuan emaitza txarrenak lortzen zituena, emaitza negatibo haiek sendotzen hasia zen turismotik etorritako dibisek eta iparramerikarren laguntzek estaltzen zituzten arren ( Estatu Batuek 1 022 milioi dolarreko laguntza eman zuen 1953 eta 1961 bitartean, dirulaguntza berezi eta kreditu gisa eta beste 437 milioi dolar gastu militarretarako).

11.2.1.1. Erregimenaren balioberritzea nazioarteko mailan (3)1. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, azkartuz joan zen bi potentzia handien

(EEBBen eta SESBaren) arteko etsaitasun giroa. Nazio Batuen Erakundea sortu zen, baina nazioarteko harremanak gerra hotza delako testuinguruaren barnean geratu ziren. Urte batzuetan aldatu ziren gauzak: 1949an eratu zen NATO4

4 NATO=OTAN o Organización del Tratado del Atlántico Norte.o 1949Belgika, Kanada, Danimarka, EEBB, Frantzia, Islandia, Italia, Luxemburgo,

Norvegia, Herbehereak, Portugal eta Erresuma Batua. Kideetariko bati erasoz gero, besteek

Page 59: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria59

erakunde militarra, bloke sozialistaren aurka, 1950ean hasi zen Koreako gerra eta 1955ean eratu zuten sozialistek Vartsoviako Ituna5, NATO erakundeari erantzuteko.

Mendebaldeko herrialdeetan ideologia antikomunista hedatzeak biziki erraztu zuen Espainiako erregimenaren nazioarteko onespena. Halatan hasi ziren berriro ere EEBBen eta Espainiaren arteko harreman diplomatikoak eta 1946ko krisialdiaren ondorioz alde egin zuten enbaxadore atzerritarrak Madrilera itzuli ziren. Iparramerikarrek Espainian base militarrak ezartzeko aukeraren truke, Marshall planaren6 pean, Espainiaren aldeko laguntza ekonomikoak mantendu egin ziren. Beraz, erregimena politikoki onetsi eta gero, Espainiari nazioarteko merkatuetako ateak zabaldu egin zitzaizkion.

2. Estatuak bermatu egin zituen eliza katolikoaren pribilegioak eta, ordainetan, Vaticanoren babes garrantzitsua ere jaso zuen erregimenak.

laguntza emango zioten. SESBk eta bere aliatuek Vartsoviako Ituna sortu zuten honen ondoren.

o 1952Grezia eta Turkia sartu ziren.o 1955Alemaniar Errepublika Federalao 1982Espainia. Hasieran PSOE sartzearen aurka agertu bazen ere, zeharo aldatu zen bere

jarrera agintera iritsi zenean eta Atlantiko erakundera biltzeko erabakia hartu zuen, Alemania eta EEBB gobernuek Espainia OTANen sartzeko egin zituzten presioen ondorioz. Horrenbestez, erakunde militarretik irteteko agindu zuen erreferenduma, erakunde hartan nola jarraitu erabakitzeko kontsulta bihurtu zuen.

o Felipe Gonzálezek agerraldi luzeak egin behar izan zituen aurrez telebista espainiarrean sozialistek erabakitako jarrera-aldaketa hura sinesgarriagoa gerta zedin.

o Kanarietako, Euskal Herriko eta Kataluniako biztanleek, berriz, erakunde militar horretan jarraitzearen aurkako botoa eman zuten gehiengo batez.

5 Varsoviako paktua edo ituna o SESBren gidaritzapean Europa ekialdeko herri sozialisten artean 1955eko maiatzean

sortu zen hitzarmen militarra. Jatorrian, Alemaniako Errepublika Federala NATOn sartu zela-eta sortu zen.

6 Marshall plana o Bigarren Mundu Gerraren ostean Estatu Batuek Europari emandako laguntza

ekonomikoen programaren izena. 1947anMarshall jeneralak proposatu zuen Europako ekonomiak aurrera egin zezan.

o Laguntza jasotzeko gobernuek komunisten aurkako jarrera erakutsi behar izan zuten.o Espainia, galtzaile faxisten lagun zela-eta, plan honetatik at geratu zen, baina Gerra

Hotzaren garaian aldaketa batzuk egin ondoren (demokrazia organikoa...), lortu zuen planaren barruan sartzea (eta horrela autarkia deuseztatzea).

Page 60: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria60

3. Azkenean, 1955ean eskubide osoko kide bihurtu zen Espainia Nazio Batuen Erakundean (NBE), eta erregimen frankistak normalizatu ahal izan zituen horrenbestez nazioarteko harremanak.

11.2.1.2. Trantsizio Ekonomikoa (1957-1959) (6)1. 1957an Francok beste aldaketa bat egiten du gobernuan. Erregimeneko familien ohiko

ordezkaritza mantendu egiten du, baina horietaz gain, Opus Deiko7 kide teknokrata batzuk sartzen ditu. Horrela, sektore falangista kaltetua ikusten da, galdu egiten baitu aurreko gobernuan zuen eragina.

2. Erregimenaren instituzionalizazio prozesuak aurrera jarraitzen du eta Mugimendu Nazionalaren Funtsezko Oinarrien Legea aldarrikatzen du. Egia esan, falangisten printzipioetan eta monarkia tradizional katolikoaren defentsan oinarrituriko nahasketa ideologiko zaharkitua baizik ez zen. Beraz,

Movimiento Nacional a. Frankismo garaiko antolaketa politiko espainiarra; 1958ko Principios

del Movimiento delakoaren legean zehaztu zen. Falangisten iritzi zahar ugari zituen barnean.

b. Edozein kargu publiko zin egin aurretik onartu behar ziren Principios del Movimiento hauek.

c. Politikan aritzeko bide bakarra zen. Altxamenduan parte hartu zuten talde guztiek osatutako alderdi bakar baten antza zuen, estatua eta herriaren arteko bitartekari bakarra.

3. 1951z gero, ekonomiaren liberalizazioa abiarazten saiatu dira, baina, sistema

autarkikoaren mekanismo zahar batzuk indarrean daudela-eta, oztopo ugari aurkitu ditu nahi horretan. 1957an eta hasi eta 1959an, batez ere, ekonomiaren liberalizazio joera hau gero eta sendoago agertzen da.

7 Opus Dei: (1928) o Latineraz, opus=obra + Deus=Dei Obra de Dios.o Kongregazio erlijioso katolikoa.o Jose Mª ESCRIVÁ DE BALAGUER-ek eraiki zuen.o Helburua: Kristautasunaren barnean, perfekzioaren bila.o Mundu guztian hedatu zen, batez ere, hezkuntzaren arloa kontrolatuz.o Espainiako historian partehartze politikoa izan dute bere kide batzuek: TEKNOKRATAK.

60. hamarkadako industrializazioan bere eragina ikusi zen, beti ere kontserbadurismoaren barnean.

Page 61: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria61

4. Prezioen eta soldaten igoera. Inflazioak gora egiten du etengabe eta ordainketa balantza negatiboa da, baina, industriako produkzioa handitu nahi bada, lehengaien inportazioa ezinbestekoa da.

5. Neurri fiskalak hartzen dira, zerga bilketa haziz eta interes motak igoz. Inflazio maila beheratzea ezinbestekoa da.

6. Kanpo merkataritza orekatu nahi da. Nazioarteko ekonomia erakunde garrantzitsu batzuek begi onez ikusi zituzten Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak eta, 1958an Espainia ELEE (Ekonomia Lankidetzarako Erakunde Europarra) eta MFI (Moneta Fondo Internazionala) erakundeetan sartu zen

11.2.2. Ekonomiaren Hazkundea (1959-1973) 11.2.2.1. 1959ko Egonkortasunerako Plana (Nork, Helburuak (5), 1959tik aurrera

(3), Lorpen garrantzitsua (4), Emaitzak, Ondorioak (4))

1. Franco garaian Opus Deiko ministro ziren Ullastres eta Navarro Rubiok bultzatutako neurri ekonomikoen multzoari deritzo.

2. Helburuak: Besteak beste hurrengoak dira: Dibisen etengabeko murriztea eten Estatuaren bankarrotaren aldarrikapena saihestu Estatuaren interbentzionismoari amaiera eman Administrazioa berritzea Espainia nazioarteko erakundeetara biltzera

3. 1959tik aurrera ekonomiaren liberalizazioan saiatu zen eta atzerriko inbertsioen laguntza bilatu zuen: Prezioak egonkortzen ahalegindu ziren, inflazioa menperatu eta kanpo

merkataritza suspertu nahian. Sektore pribatuari ematen zitzaizkion maileguak mugatu ziren. Bankuen interesak igo egin ziren.

4. Lorpen garrantzitsua: Atzerriko kapitalaren sarrera garrantzitsu bat lortu zen eta honek eragin handia izan zuen enpresak sortu eta teknikoki modernizatzeko orduan: Barne-kapitalaren osaketan lagundu zuen. Ordainketa balantza hobetzen lagundu zuen. Teknologian inbertitu zutenez, produktibitatea suspertu zuen. Alde negatiboa zera zen: mendekotasun maila gero eta handiagoa eta kanpo

zorraren indize handia.

Page 62: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria62

5. Ondorioak: Laborari askok jo zuen garapen bidean zeuden lurraldeetara eta eskulana

eskatzen zuten estatu europarretara. Langile hauek asko hobetu zuten bere bizi maila.

Teknologiari esker produktibitateak izan zuen hobekuntza Nazioarteko merkatuarekiko harreman estuagoa, hau da, esportazioen eta

turismoak eta emigranteek utziriko dibisen gorakada Baina aldi berean, gizarte izaerako kostu handia ordaindu behar

izan zuten: kultura errorik gabe geratu ziren, ekonomia kapitalistan murgildu ziren eta esplotazioa jasan behar izan zuten…Laborari jendeak kopuru handitan jo zuen garapen bidean zeuden lurraldeetara eta eskulana eskatzen zuten estatu europarretara

11.2.2.2. Diktadura politikoa eta ekonomiaren hazkundea (6)

1. Ekonomiaren liberalizaziorako politikak ez zuen politikaren liberalizazioa ekarri.

2. 1964an onartu zen Elkarte Politikoen Legea, baina Mugimenduaren barneko elkarteak baizik ez ziren onartzen.

3. 1966ko Prentsaren Legea. Kendu egin zen zentsura, baina lege hark ez zuen adierazpen askatasuna ekarri, komunikabideek gobernuaren kontrol zorrotzaren menpean iraun baitzuten.

4. Estatuaren Lege Organikoa. Demokrazia Organikoa konsagratu zuen, sindikalismo ofizialean, udal botere frankistan eta familian oinarriturik; hau da, demokrazia liberalaren printzipio guztien kontra jokatuta.

5. Azkenik, erregimenaren jarraipena bermatu zuen 1969an, Gorte frankistek Juan Carlos printzea etorkizunean estatuburu bihurtzea onartu zutenean.

6. Hitzarmen Kolektiboen Legea. Langile eta enpresarien arteko negoziaziorako aukera bat suposatzen du, sindikatu ofizialaren esparruan beti ere. Gainera, Lege Sindikala, Gizarte Segurantzaren Oinarrien Legea, Erlijioaren Askatasunerako Legea eta Hezkuntzaren Legea ere aldarrikatu ziren.

11.2.2.3. Industrializazioa (6)

Page 63: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria63

1. 1960 eta 1973. urteren artean ekonomiaren hazkunde tasa nabarmena da.

2. Nekazarien sektoreak langile ugari galdu zuen eta industriak jaso zuen, batez ere, lekuz aldatutako eskulan gehiena.

3. Atzerriko kapitalaren zirkulazioak eta inbertsioek ez zuten etenik izan.

4. Teknologia berriak sartu eta aplikatu ziren, kimika, energia eta makineriaren arloetan bereziki.

5. Barne Produktu Gordinaren (BPG) urteko hazkundea %7koa izan zen eta ia laukoiztu egin zen industriaren produkzioa: burdingintza eta altzairugintza, makineria eta garraio materiala, ontzigintza eta automobilgintza izan ziren gehien hazi ziren arloak, Garapenerako Planetan zehazturiko lehentasunei eta energia merkea erabiltzeko izan zuten aukerari esker.

6. Finantza oligarkia berri bat sortu zen botere politikoaren inguruan.

11.2.2.4. Garapenerako Planak (Hasiera, Egoera, 3 plan, Balorazioa(3))

Hasiera: 1963an López Rodók Garapenerako Lehen Plan aurkeztu zuen.

Egoera: BPG-k gora egiten jarraitu zuen nabarmenkiro, langabetuen kopurua ez zen garrantzitsua eta inflazioa %8koa izan zen. Espainiako ekonomia suspertu eta Europako ekonomiaren zabaltze bideetan abiatua zen ordurako

3 plan: Garapenerako 1. plana: 64-67. Industrializazioan oinarritutako

hazkunde ekonomikoaren erritmo azkarrari eutsi eta enpresa pribatuaren jarduera orientatu.

Garapenerako 2. plana: 68-71. Aurrekoaren jarduera eta helburu berberei eutsi zien.

Garapenerako 3. plana: 71. Ez zuen halako garrantzirik izan.

Balorazioa: Hasieran helburua merkataritzaren liberalizazioa izan

zen eta ez zen praktikak ekarriko zuen berrikuntza politikorik aurreikusi.

Page 64: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria64

Hirurogeita hamarreko hamarkadan: berriro jarri ziren indarrean liberalizazioak, neurri interbentzionistak eta protekzionistak ezabatuz.

1973an mundu mailako krisi ekonomikoaren ondorio negatiboak eta diktaduraren krisi politikoaren araberako zailtasunak egoeraz jabetu zirenean.

11.2.2.5. Kanpo sektorearen desorekak (4)

1. 1961 eta 1973. urteetan industriaren sektoreak munta handiko inportazioak eskatzen zituen: erregaiak, lehengaiak, elikagaiak… Horregatik, esportazioek eten gabe gora egiten badute ere, alde handia dago inportazio eta esportazioen artean.

2. Atzerritik etorritako turismoaren boomak dibisa kopuru garrantzitsua ekarri zuen eta merkataritza balantzaren defizita orekatzen lagundu zuen. Gainera enplegu eskaintza emendatu eta zerbitzuen sektorea sustatu zuen. Alde txarrak ere izan zituen, lurraldeen arteko desorekak areagotu egin baitziren eta, inolako plangintzarik gabe gauzatu zenez, ingurune arazo handiak sortu ziren.

3. Emigratutako langileak bidali zituzten dibisak ere dibisa iturri garrantzitsuak izan ziren eta, gainera, langabetuen kopurua jaisten lagundu zuen. 1960. urteetan jende askok emigratu zuen (2.2 milioi) eta horietatik erdia gutxi gorabehera modu egonkorrean jarri zen sorterritik urrun bizitzen. Emigrante gehienak (%80) Extremadura eta Galiziakoak ziren, lur jota baitzegoen hango ekonomia. 1973 aldera, krisi ekonomikoa zela-eta, eten zen mugimendu hau.

4. Atzerriko kapitalaren inbertsioa izan zen ordainketa balantzaren defizita orekatzen lagundu zuen hirugarren faktore esanguratsua.

11.2.3. Gizartearen aldaketa 1960. urteetan (1939, 1950, 1960, 1970, Gizarte egitura, Demografia)

Teknika maila apaleko laborantza estensiboa izan zen gerra ondorengo nekazaritza espainiarraren ezaugarri nagusia: jornalari gehiegi, lan gutxi… Nekazarien egoera larriagotu egin zen 1939tik aurrera, ez baitzuten

Page 65: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria65

lurjabe handien aurrean babesa emango zien erresistentzia antolatzeko erakunderik.

1950. urteetan hobera egin zuen nekazarien egoerak, lur eremu handiagoak landu baitziren eta etekin gehiago atera. Kontsumo mailak ere gora egin zuen orduan eta lurjabe handiek irabazi handiak izan zituezten.

1960. urteetan teknologia mailako neurriak lehenetsi zituzten. Lursailen banatze berria eta sail ureztatuen sorrera eta zabaltzea izan zituen helburu nagusi eta emigrazioa ez zuen galarazi.

1970. urteetan, Egonkortasunerako Planaren ondoren, aldaketa sakonak eman ziren: 3 300 000tik gora lagunek utzi zuten sorterria penintsulako beste lurralde batzuetako industrien eta hirien hazkundeak erakarrita, bikoiztu egin zen biztanle kopurua, laborari asko joan zen Europako industrialdeetara (Alemania, Suitza) …

Nekazaritza produkzioa hazi egin zen, makinaria eta ongarri kimikoen erabilera zela-eta. Inbertsioak emendatu egin ziren eta nekazaritza enpresak profesionalizatu. Aldi berean, nekazaritza ustiategi txikiak aldatzeko beharrezkoa zen zorrari aurre egiteko bitartekorik ez zuten lurjabeek utzi egin behar izan zituzten bere lurrak.

Hala ere, ekonomiaren hazkundeak ez zuen gizarte egiturara berdintasunik ekarri. Klase ertainak ugaritu ziren eta kontsumo maila hazi egin zen, baina talde eta lurralde desberdinen artean izugarrizko aldeak zeuden.

Demografia aldetik, gizartea zahartzen ari zen, jaiotza eta heriotza tasak oso apalak baitziren

11.3. Erregimenaren aurkako oposizioa (1939- 1975)11.3.1. Antifrankismoaren iraupena eta gainbehera (1939-1953)Indar garrantzitsuenak (3)

Gerraren amaierarekin ez ziren bukatu bloke errepublikazaleko alderdi eta erakundeek izan zituzten desadostasunak.

Page 66: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria66

1. PCE (Partido Comunista de España) eta PSUCren (Partido Socialista Unificado de Cataluña) arteko desadostasun politikoak areagotu egin ziren. Alderdi komunista nagusien artean liskar handienak eragin zituen gaietako bat agerian geratu zen: nazio arazoa.

2. Mugimendu anarkistak ere bere liskarrak zituen barnean: ezkerreko indar errepublikazaleekin lan egin nahi zutenak eta antiparlamentarismora itzuli nahi zutenak. Ez zuten anarkismoaren estrategia bateratu bat bultzatzerik lortu.

3. Zatiketa sakonenak jasan zituena mugimendu sozialista zian zen: Negrinen jarraitzaileek Errepublikaren legezko izaera defendatzen zuten Prietoren jarraitzaileek, Espainiako eskuindar ez frankistekin bat eginda eta

nazioarteko potentziek lagundurik, Francoren amaiera ekarriko zuen hitzarmen zabal bat izenpetzearen alde zeuden.

11.3.1.1. Erakunde bateratuak (5) Desadostasunak desadostasun, oposizio bateraturako erakunde batzuk sortu ziren: 1. 1941: PCE alderdiak, bizi zuen isolamendu politikotik atera nahian, Batasun

Nazionalerako politika bat defendatu zuen.

2. 1944: Alianza Nacional de Fuerzas Democráticas osatu zuten PSOEk, mugimendu anarkistak eta alderdi errepublikazale batzuek, hauteskunde orokorretarako deialdia egingo zuen gobernu demokratiko baten alde. Erregimenaren aurkako oposizio monarkikoak uko egin zion.

3. 1945: Juan de Borbónek Lausanan argitaratu zuen agirian Francori monarkiaren berrezarkuntza eskatzen zion, baina bere helburua oso moderatua zen eta diktadorea konbentzitu egin nahi zuen konstituzio ordena borbondar bat berrezar zezan.

4. Aldi berean, 1932ko Kataluniako Autonomia Estatutua errespetatzea eskatu zen.

5. Baionako Hitzarmena Euskal Herrian, oposizioko alderdi guztiek izenpetu zutena.

11.3.1.2. Instituzio errepublikazaleak (2)

1. 1945: Espainiako erbesteko Gorteak Mexikon bildu ziren lehenengoz eta Errepublikako Gobernua ere jardunean hasi zen. Hala ere, indar ahula eta eragin txikia erakutsi zuen; baita NBEk diktaduraren aurkako gaitzespena egin zuenean ere.

Page 67: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria67

2. Barne desadostasunak ugariak ziren oraindik eta, horren ondorioz, 1946an beste gobernu bat eratu zen Parisen, Jose Giral buru. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere izenpetu zuen agiri hura.

3. Hala eta guztiz ere, potentzia handiek inoiz ez zuten Errepublikako gobernua Francori aurre egingo zion behin-behineko gobernutzat hartu. Izan ere, Ingalaterrak inoiz ez zuen erregimen frankista desorekatzeko asmorik agertu, eta ez zuen Espainia demokraziarako bidean jartzeko laguntzarik eskaini. Honen ondorioz, 30 urtetan iraun bazuen ere, faktore politiko garrantzitsua izateari utzi zion Errepublikako gobernuak.

11.3.1.3. Oposizioa barnealdean Aldez aurretik saio batzuk egin ondoren, 1943. urte aldera berrantolatu zituzten PCEk

eta PSUCk beren taldeak barnealdean, era klandestinoan, noski.

Horretarako, eragin handia izan zuen Frantziako hegoaldean komunistek zuten egitura eraginkorrak. 1944an halako irizpide triunfalistak zabaldu ziren komunisten artean, gertu ikusten baitzuten herri matxinada bat Espainian. Ardatzeko indarrek izaniko porrot militarrek handiagotu zuten triunfalismo hura eta hartan oinarriturik saiatu ziren gerrilariak Espainiako barneko muga okupatzen.

1944an sortu zen Agrupación de Guerrilleros Españoles izeneko gerrillari-taldea, errepublikazale espainiarrek Frantziako erresistentzian izan zuten esperientzian oinarrituta. Erregimen frankista berehala eroriko zen ustean, penintsularen barnera eraman zuten jarduera armatua. 1944ko urrian muga igaro zuten gerrillari-brigada batzuek Euskal Herritik eta Aran haranetik, baina huts egin zuen Francoren armada ondo hornituaren aurrean, ekintza militar honek ez baitzuen laguntzarik izan herriaren aldetik.

Atsedenik gabeko errepresioa izan zen oposizioaren aurka eta atxilotu, espetxeratu eta fusilatu egin zituzten mugimendu anarkista, sozialista eta komunistako buruzagi eta militanteak. 1944ko udazkenean buruzagi errepublikarrak eta anarkistak eta PSOE alderdiko batzorde exekutiboko kide guztiak atxilotu zituzten, eta horietako batzuk fusilatu ere bai.

1945ean CNTko batzorde batzuk desegin zituen poliziak eta PSOE, UGT, PCE eta beste alderdietako hainbat batzorde exekutibo atxilotu zituzten 1940-47 bitartean.

11.3.1.4. Oposizioaren nekea eta borroka armatuaren ahultzea (2)

Monarkiazaleek joko bikoitza eta antzua bideratu zuten urte haietan. Indalecio Prietorekin adostasun batera iristeko itxurak egin zituzten bitartean, 1948an Juan de Borbónekin hitzartu zuen Francok Juan Carlosek ikasketak Espainian egitea.

Page 68: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria68

Formula bateratuak aurkitzeko gaitasunik ezak, monarkiazaleen joku bikoitzak eta potentziek eskainitako laguntza eskasak oposizioko indarren porrota ekarri bazuten, nazioarteko harremanen izaera berriak erabat zapuztu zuten frankismoa azpiratzeko itxaropena. Talde bakan batzuek baizik ez zuten osatzen penintsula barneko oposizioa eta 1948an berriro atxilotu zuten PSOEko zuzendaritza eta UGT eta CNTko batzordeak. Mugimendu errepublikarra kaxkarra zen garai honetan eta anarkista ere lur jota zebilen; gero eta sakonagoak ziren sozialisten arteko zatiketak eta euskal mugimendu abertzalearen barnean ere tentsioak izan ziren.

Oposizioak penintsularen barnean bizi zuen egoera erbestekoa baino latzagoa izan zen. Errepresioak etengabe jotzen zuen eta oso urriak ziren herriarekin harremanetan jartzeko aukerak.

Gerra Hotzaren8 hasierak eta monarkiazaleen kemen ahulak argi erakutsi zuten monarkiaren berrezarkuntzaren bideak ez zuela etorkizunik. Enbaxadoreak Madrilera itzuli ziren eta nazioarteko onespena jaso zuen erregimen frankistak.

8 Gerra Hotza 3. EEBBk eta bere aliatuek (mundu kapitalista) eta SESBek eta bereak (mundu komunista)

izan zuten aurkakotasuna, bai politikan, bai diplomazian.4. II. Mundu-Gerraren ondoren hasi zen, bertan batera borrokatu zuten arren.5. EEBBk ez zuten SESBek Europan eraginik izan zezan nahi eta, horri ekiditeko, laguntza

ekonomiko ugari eman zioten Mendebaldeko Europari (Marshall Plana). 6. Gauza bera egin nahi zuen SESBek COMECON sortuz: Batak besteari Laguntza

Ekonomikoa emateko Kontseilua. SESBk eta Europa ekialdeko bere aliatuek Marshall planari emandako erantzuna izan zen. Herri hauek amerikarren asmoetarik kanpo gertu zirenean, SESBk bere erakunde ek sortu zuen 1949an. Erakunde honek sozialisten bide ekonomikoak jorratzen zituen eta horrekin batera euren ekonomiak koordinatzen zituen.

7. Kontua arlo guztietan tentsioa sortzea zen: arlo ideologiko, politiko, diplomatiko, ekonomiko, zientifiko, kultural eta militarrean. Baliabide guztiak erabiltzen ziren horretarako, baina superpotentzia handi bien artean aurrez aurreko enfrentamendurik gerta ez zedin ahaleginak egiten ziren: Berlineko blokeoa, Koreako gerra, Kubako misilen krisia, e.a. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, bizikidetza baketsua gertatu zen, blokeoen arteko politikak bere horretan irauten zuen arren.

8. OTAN sortu zen EEBBen inguruan (1949) eta Varsoviako Ituna sinatu zuten SESBen lagunek (1955).

9. Tentsio gune ugari sortu ziren eta Sobietar blokea eta SESB desegin zirenean bukatu zen 1991n

10. Espainiarekiko eragina: Francori oso ondo etorri zitzaion tentsio hau, EEBBk bere alde onak ikustera eraman baitzuen, hau da, komunisten aurka zegoela bete-betean eta aldaketa xume batzuen truke (Demokrazia Organikoa) Marshall Planean aurreikusten zien dirulaguntzak jaso baitzituen. Gainera nazioarteko erakundetan sartzeko aukera ere izan zuen: NBE, MFI...

Page 69: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria69

11.3.2. Gizarte mailako protesten susperraldia (1946- 1975)11.3.2.1. Gizarte eta politika mailako gatazka (1946-1956) (5)

1. Garai honetan suspertu zen langile borroka; erregimenarentzat kezka iturria izan zen, baina inoiz ez zuen haren egonkortasuna mehatxupean ezarri.

2. Lan gatazka batzuk oihartzun handikoak izan ziren, horien artean Bilboko greba orokorra. 4 000 lagunetik gora atxilotu zituzten Euskal Herrian eta errepresioa basatia izan zen.

3. Era berean, urte haietan sortu ziren Hermandades Obreras de Acción Católica eta Juventudes Obreras Católicas langile erakunde kristauak eta gero eta garrantzi handiagoa izan zuten gizarte mailako protesten susperraldian. Elizak, oro har, erregimenari eta nazionalkatolizismoari leial iraun zuen, baina gatazka batzuek apezpiku batzuen eta Acción Católicako sektore batzuen eta intelektual katoliko batzuen arreta eta erantzuna sortarazi zuten, ez baitziren lan politika frankistaren alderdi batzuekin erabat ados.

4. 1951n Bartzelonan tranbien prezio berrien aurka antolatu zen greba izan zen herri langileak burutu zuen protesta garrantzitsu bat; boikota erabili zuen herriak bizi baldintza latzak salatzeko, eta mobilizazio handi arrakastatsu bat izan zen. Ehundaka lagun atxilotu zituzten eta haiei erantzuteko berrehun eta berrogeita hamar milatik gora langilek jo zuten greba orokorrera. Greba mugimendu handi hau Bilbora, Gasteiz, Iruñea eta Madrilera hedatu zen.

5. Erregimena gizartearen haserrea arintzen saiatu zen, errazionamendu txartelak baliogabetu eta soldata igoerak onartu ziren.

11.3.2.2. Langile mugimenduaren susperraldia (1959-1969) (Talde ezberdinak (6), Gizarte gatazka, 2 estrategia, Arrazoiak, Antolakuntza berria, Errepresioa, Erakunde kristauak)

Talde ezberdinak: Mugimendu anarkista gero eta ahulagoa zen. PSOEk bere politikari ekin zion, beste indar politikoekin harreman

egonkorrak izan gabe. PCEk Berradiskidetze Nazionala bideratzeko politika onartu zuen 1956an eta

sozialismora iristeko bide desberdinak zeudela onartu zuen. Euskal Herrian eta Katalunian alderdi abertzale berriak sortu ziren. Talde kristauek bere jardueran segitu zuten.

Page 70: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria70

Errepublikazaleek, Errepublikako atzerriko gobernuari gertatuko zitzaion bezala, bere jarduera gelditu zuten penintsulan eta ez zuten egoera berrira egokitzen asmatu.

Gizarte gatazka: Urte haietatik erregimenaren bukaerara arte, gizarte gatazkak gero eta garrantzitsuagoak izan ziren, herri sektore berriek askatasun politikoekin batera eskatu baitzituzten soldata eta lan baldintza hobeak. Greba mugimendu azkar bat sortu zen, soldaten igoera garrantzitsu bat onartu zen, baina errepresioa bortitza izan zen, lantegietatik bota eta atxilo hartu baitzituzten langile asko. Ordutik aurrera langileen eta ugazaben arteko zuzeneko negoziazioei ekin zitzaien, sindikalismo bertikalaren baitan beti ere. Gizarte borrokak han eta hemen zabaldu ziren ordutik aurrera industria lurraldeetan (Euskal Herria, Katalunia, Asturias, Madril, Valentzia) eta unibertsitateetan.

Bi izan ziren langile borrokarako hautatu ziren estrategia nagusiak: Sindikatu bertikalean sartzea eta barnetik borroka egitea. PCEk

defendatzen zuen aukera hau. Sindikatu bertikala errefusatzea. UGT eta ELA-STV sindikatuek

defendatzen zutena.

Arrazoiak: Gizarte borroka haietako askok langile kaleratzeen, errepresaliatuen, sinbolo antifrankisten edo nazio eskubideen errebindikazio aurreko elkartasuna zuten oinarri nagusia.

Antolakuntza berria: 1962 eta 1963ko grebak bereziki garrantzitsuak izan ziren Asturiasen eta Euskal Herrian; izan ere, greba haiek sostengu ugari jasotzeaz gainera, langileek beste antolabide bati ekin zioten, zuzenean hautatu baitzituzten ugazabekin negoziatuko zituzten ordezkariak. Antolakuntza mota honen iraupenak garrantzi handiko mugimendu soziopolitiko bat, sindikatu klasiko handiak baino askoz ere garrantzitsuagoa, ekarriko zuen denborarekin, Langile Komisioak (CCOO).

Errepresio bortitza bideratu zuten erakunde horren aurka, baina ez zuten desegitea lortu. Aitzitik, 1966ko hauteskunde sindikaletara aurkeztu eta arrakasta handia lortu zuen sindikatu horrek.

Beste greba mugimendu bat zabaldu zen udazkenean eta udaberrian zehar, baina 1967ko errepresioak zuzeneko eragina izan zuen langileen mugimenduan 1969 arte, izan ere, soldatak izoztu zituzten eta baliogabetu egin ziren hitzarmen kolektibo guztiak.

Page 71: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria71

Erakunde kristauak: Eliz hierarkiaren aldetik jarrera autonomoago baterako eskubidea erdietsi ondoren, jarrera gero eta kritikoagoak erakutsi zituzten Acción Católicako erakunde bereziek erregimenaren aurrean, eta askotariko jarrerak azaldu ziren horren ondorioz eliz instituzioetan.

Vaticano II. Kontzilioaren erabakiek elizaren inguruko erakunde berezien jarduera sendotu zuten doktrinaren aldetik, baina langile klasearekiko elkartasunak eta lanak oztopo handiak aurkitu zituzten eliz hierarkiaren oposizioarekin topo egin zutenean. Desegin egin zituzten erakunde haiek eta zuten prentsa. Desilusioa zabaldu zen.

11.3.2.3. Erakunde politikoak (1958-1969) (Oposizioko taldeak, PSOE, CCOO, Katalunia, EH, Unibertsitatea)

Oposizioko taldeak: Garai honetan sendotu eta zabaldu egin zen oposizioa, batez ere, langile mugimenduan, ikasleen sektore batzuetan eta mugimendu abertzaleetan. Munichen bildu ziren eskuindar moderatuak ezkerreko oposizioarekin.

PSOE: Egitura sendorik gabe agertzen zaigu penintsularen barnean eta agerikoak ziren barne desadostasunak atzerrian.

CCOO: Etengabean hazten ari zen erakundea zen. Langile Komisioen sustatzaile nagusiak izan ziren komunistak. Barne desadostasunak agerikoak ziren eta errepresioa oso bortitza zen. Hala ere, sendo egokitu zen alderdi komunista industria eskualdeetan.

Katalunian: CNT desagertuta dago, jada. Kataluniako kulturaren susperraldia eta Kataluniako nazioari eman zitzaion garrantzi geroz eta handiagoa elementu garrantzitsu bat izan ziren oposizioko indarrak bateratzerakoan.

Euskal Herrian: 1959an ETA sortu zen eta hurrengo urtean Jose Antonio Agirre hil zen. Garai hartako bereizgarri aipagarrienen artean hurrengoak aipatuko ditugu: eliz sektoreen nahigabea, errepresio bortitza eta diktaduraren aurkako borroka gero eta indartsuagoa.

Unibertsitatea: Urte haietan unibertsitate ugari sortu zen eta ikasle mugimenduak unibertsitate frankistaren egitura zaharrekin egin zuen topo.

Page 72: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria72

11.3.2.4. Legitimitaterik gabeko erregimena (1969-1975) (Arazoak (3), Erregimenaren jarraipena (2), Erregimenaren balantzak (5), Franco)

Arazoak: Azken urte hauetan, erregimenaren aparatu politikoak barne-zatiketetatik ezin

zezakeen ihes egin: MATESA9 auziaren aurrean falangisten eta Opus Deiko10 kideen arteko gatazkek, edo “aperturisten” eta “inmobilisten” arteko tirabirek agerian geratu ziren.

Gainera, gero eta indar handiagoz gaitzesten zuten erregimena gizarte sektore zabalek.

Nabaria zen diktadorearen gainbehera fisikoari etorkizun hurbilari begira eragiten zuen egonezina.

Erregimenaren jarraipena: Francok erregimenari jarraipena emateko bidea pentsatuta zeukan. Monarkiaren

berrezarkuntza garbi zegoen eta, 1969an, Gorte frankistek Juan Carlos erregegai ezagutu zutenean, berretsi egin zuten jarraipen hori.

Hala eta guztiz ere, erregimenak inmobilismo politikoaren eta errepresio azkarraren aukera egin zuen; protestak sendotzen ari ziren esparru guztietan eta salbuespen egoerak ezarri ziren maiz, Euskal Herrian bereziki. Edozein gatazka ordena publikoaren esparruko kontutzat hartzen zen.

Erregimenaren balantzak:9 Matesa

o Ehungintzarako makinak egiten zituen espainiar industria sozietatea zen.o Bartzelona eta Iruñean zegoen.o 1969→Finantza fraudea: 10 000 milioi pezeta. Esportazioei emandako kreditu ofizialen

espekulazioa, itxurazko salmentak eginez.o Opus Deiko teknokratak inplikatuta zeudeno Salaketa, batez ere, gobernuko talde falangistak egin zuen (Fraga...), baina azkenean

salatutako teknokrata horiek, Carrero Blancok lagundurik, atera ziren indartuta.o 1971→Francoren indultoa, kargu ofizialei. Ez horrela enpresako zuzendariei.

10Opus Dei: (1928) o Latineraz, opus=obra + Deus=Dei Obra de Dios.o Kongregazio erlijioso katolikoa.o Jose Mª ESCRIVÁ DE BALAGUER-ek eraiki zuen.o Helburua: Kristautasunaren barnean, perfekzioaren bila.o Mundu guztian hedatu zen, batez ere, hezkuntzaren arloa kontrolatuz.o Espainiako historian partehartze politikoa izan dute bere kide batzuek: TEKNOKRATAK.

60. hamarkadako industrializazioan bere eragina ikusi zen, beti ere kontserbadurismoaren barnean.

Page 73: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria73

1. 1969ko greba garrantzitsuen ondoren, mobilizazio handiak egin ziren 1970ean Burgosen ETAko kide batzuen aurka egin zen epaiketa zela-eta. Euskal Herrian izugarrizko oihartzuna izan zuen auzi honek: etengabeak izan ziren protesta ekintzak eta greba orokorra ere egin zen, mundu guztian barrena mobilizazioak eta elkartasun ekitaldiak burutzen ziren bitartean.

2. Elizaren esparruan aldaketa garrantzitsu batzuk izan ziren Espainiako Apezpikuen Batzarrak (1968an berritua zen) Vicente Enrique y Tarancón11, sektore berritzailekoa, aukeratu zuenean. Gainera, euskal apaizek torturen eta polizien hilketen aurkako protestetan segitu zuten eta apaiz haietako batzuk, hori zela-eta, atxilotu, epaitu eta zigortu egin zituzten.

3. Bestalde erakunde politiko eta sindikalak diktadorea hilko zen egunerako prestatzen hasiak ziren: Zentzu horretan, CCOO sindikatuak lan esparruan zuen indar geroz eta

handiagoak egiturak berrantolatzeko premian ezarri zuen UGT sindikatua. Gauza bera egin zuen PSOEk geroxeago. 1971n osatu zen erakunde garrantzitsu bat, Kataluniako Batzarra,

honako lau puntuen inguruan: a. amnistia orokorrab. askatasun demokratikoakc. 1932ko Estatutuaren behin behineko berrezarkuntza

“autodeterminazioaren eskubide osorako baliabide gisa”d. “penintsulako herri guztien ekinen koordinazioa demokraziaren aldeko

borrokan”. 1972an PCEk greba orokorrerako proposamena egin zien oposizioko beste

alderdiei. Urte hartatik aurrera guztiz zabaldu zen greba mugimendua, eta amnistia,

askatasun politikoak, alderdi politikoen legalizazioa, autodeterminazio eskubidea eta haustura politikoa izan ziren oposizioaren eskariak, mundu mailako krisi ekonomikoa nazioarteko testuinguruaz jabetu zenean eta Espainiako estatuko aparatuak epe laburrean nola jokatu ez zekienean.

11 Tarancón, Vicente Enrique (1907-1994) o 38 urte zituela gotzain kontsakratu zuten (Espainian zegoen gazteena).o Oviedo eta Toledon artzapezpiku izan zen ((1969-1983)o Erregimen frankistatik urruntzen joan zen eta ez zen bunkerzaleen gustuko izan.o Carrero Blancoren hiletan “Tarancón al paredón” oihuak entzun ziren.o Bilboko gotzaina zen Añoveros, bere diozesiko parrokietan Euskal Herriaren askatasuna

bermatuko zuen antolakuntza sozio-politikoa eskatzen zuen homilia irakurrarazi zuelako “arresto domiciliario” egoeran jarri zutenean, Tarancón gogor mantendu zen Arias Navarroren aurrean.

Page 74: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria74

4. 1973ko abenduan, atentatu batean hil zuen ETAk Carrero Blanco12

almirante eta gobernuko burua, eta gauzak asko okertu zitzaizkion Espainiako gobernuari. Carrero Blancoren heriotzarekin, Erregimenaren iraupenaren bermea eten egin zen.

5. Sahara deskolonizaturik eta Franco hiltzear zenean, armadaren jarrera zein izan zitekeen zen denen buruan zegoen galdera. Diktadorea hilko zen unerako prestatzen ari ziren denek.

6. 1975ean Francok heriotza zigorra ezarri zien bost lagun antifrankistei eta fusilatu egin zituzten ETAko bi militante eta FRAPeko hiru. Aste batzuk beranduago eta denbora askoz gaixo egon ondoren, 1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. Azaroaren 22an izendatu zuten Juan Carlos Espainiako errege.

11.3.3. Frankismo garaiko kultura

11.4. Euskal Herria diktadura frankistaren menpean (1939-1975)11.4.1. Gerra galdu ostean menperatuak (1937-1952)

11.4.1.1. Herritarren zorigaitza (5)

11.4.1.2. Aberastasuna eta miseria (Gerran, Gerra ondoren, Biztanleak)

11.4.1.3. Zentralismoa politika arau gisa (Administrazioa, Eliza)

Administrazioa: Baliogabetu zen Kontzertu Ekonomikoa Bizkaian eta Gipuzkoan. Diru gutxiago zutenez, bere egitekoak ezin

12 Carrero Blanco, Luis (1903-1973) Gerra Zibilean parte hartu zuen 1937tik aurrera eta erregimen frankistaren politikan aktiboki

aritu zen: ministro izan zen (1951) eta lehendakariordea ere bai (1967). Lege Organikoaren arabera, 1973an Francok gobernuko lehendakari izendatu zuen

(1938tik aurrera, bai Estatuko agintea eta bai gobernukoa Francok berak izan zituen) eta diktadoreak frankismoari jarraipena emateko aukeratu zuen.

Urte horretan asasinatu zuten Madrilen (1973-XII-20). Handik aurrera, kontinuidadea emateko pentsatuta zuena faltatuko zitzaion Francori eta frankisten etorkizuna kili-kolo geratu zen.

Page 75: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria75

beterik geratu ziren Aldundi horiek gizarte, kultura eta ekipamenduen alorretan. Administrazioetan garbiketa sakona egin zen eta auziperatze eta epaiketa asko izan ziren erantzukizun politikoak zirela-eta (Adibidez Nafarroan, 60 udaletxetako 215 funtzionario, Aldundiko 124 langile, maisuen %30 eta maistren %15 zigortu zituzten). Primo de Riveraren garaiko burokrazia zaharra egokitu zen euskal instituzioetan. Haietako batzuk erregimen berriaren ontasunez zeharo konbentziturik zeuden; beste batzuk, ordea, gizarte berrian postu on bat bilatzeko erabili zuten.

Eliza: Apaizgo abertzale askoren aurkako errepresioa burutu ondoren, biztanleak berkristautzeko prest agertu zen euskal eliza. Urte haietako erlijio agerraldiak ugariak izan ziren, kontzentrazio eta erromesaldi handietan eta Jesusen Bihotzaren edo Birjinaren omenez eraikitako monumentuen bidez.

11.4.1.4. Erregimenaren aurkako borrokaren mugak (Elkartasuna, Oposizioa, Eusko Jaurlaritza, Antolaketa, Ezina)

11.4.2. Aldaketa sakonean murgildutako herria (1951-1975)11.4.2.1. Euskal Herriaren industrializazio aro berria 11.4.2.2. Hazkunde ekonomikoa (Hazkundea (2), Kooperatibak, Sektoreak (7))

11.4.2.3. Miseriari erantzuten: lan gatazkak (1946-1956) 11.4.2.4. Oposizio politikoa (1952-1967) (3)

11.4.2.5. Lan gatazketatik frankismoaren aurkako borrokara (1956-1975) (6)

1. Garai honetan lan gatazka ugari izan ziren, eta soldaten igoera eskatzeko grebak izan ziren askotan: Bilboko Labe Garaiak eta Beasain 1961ean, 1962ko greba handiak Asturiasekin batera… Gatazka hauek agerian utzi zuten langileen mugimenduaren garrantzia eta antolakuntza maila, enpresariei eta erregimenari aurre egiteko orduan; gero eta apaiz talde, intelektual eta herritar gehiagok erakusten zieten langileei beren sostengua.

Erregimenak, bere aldetik, errepresio bortitzaren bidez erantzun zuen (atxiloketak, torturak), Bizkaian, Gipuzkoan eta Asturiasen ezarritako salbuespen-egoeran babestuta. Hala eta guztiz ere, greba jarduerak bere horretan iraun zuen hurrengo hilabeteetan zehar.

2. 1964an gerra ondorengo Aberri Egunerako lehen deialdia egin zen eta 35 000 lagun bildu ziren Gernikara. Ordu arteko ETAk eginak zituen bere lehen

Page 76: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria76

biltzarrak eta ideologikoki EAJ alderditik urrun zegoela utzi zuen agerian. Errepresioak galarazi zuen 1965eko Aberri Eguna, eta epaiketa ugari egin zituen Tribunal de Orden Público auzitegi bereziak. Ugaritu egin ziren, era berean, apaiz taldeek askatasun ezaren aurka egindako protestak

3. 1966an Bizkaiko Etxebarriko Labe Garaietako greba. 1967an grebak bere horretan zirauen, gatazka giro bizian, ehundaka atxilotu eta erbesteraturekin.

4. 1968an salbuespen egoera ezarri zuten Gipuzkoan, eta, ia urtebetez, estatu espainiar osora zabaldu zuten. Aldi berean, protestek indar handia hartu zuten ikasleen, auzoen eta elizaren sektore batzuen artean, eta horietako batzuk epaitu egin zituzten Tribunal de Orden Público auzitegi bereziak 1969an.

5. Euskal elizak erregimenaren aurka erakusten zuen jarrera gero eta sendoagoarekin batera bokazio krisi sakon bat ari zen jasaten bere baitan. Gero eta alde handiagoa zegoen hierarkiaren eta erregimenaren artean, eta euskal herritarren aurrean gero eta nabarmenagoa zen erregimenaren deslegitimizazioa.

6. 1966an hasi zuen V. Biltzarrean “nazio askapenerako mugimendu sozialistatzat” jo zuen ETAk13 bere burua eta 1968. urtetik aurrera areagotu zuen bere borroka. Haren kontrako errepresioa ere gero eta handiagoa izan zen. 1970ean, Burgosen erakunde honetako hamasei militanteren aurka egin zen epaiketak elkartasun adierazpen asko sortarazi zituen atzerrian eta protesta asko egin ziren Euskal Herriko eta Espainiako esparru guztietan. Elkartasunezko ekintza hauek eragotzi zuten, azken unean, heriotza-zigorrera kondenatu zituztenen hilketa.

11.4.2.6. Erregimenaren amaiera (1969-1975) 13 ETA

1. 1959an sortu zen.2. 1961ean borroka armatua hasi zuen.3. 1965ean printzipio marxistak hartu zituen (IV. Asanblada).4. 1966-70 bitartean ETA V eta ETA VI (trotskistaLKI).5. 1970ean Burgosko auzia (Melitón Manzanas hiltzeagatik).6. 1973an Carrero Blanco erail. ETApm eta ETAm.7. 1976an VII. Asanblada. ETApm inguruan EIA(Eusko Iraultzaren

Alderdia) eta EE sortu. ETAm inguruan, berriz, HB. Alderdi honek 1979an 4 eserleku lortuko zituen.

Page 77: Historia Batxi2ko Apunte Osagarriak - Euskaltel · Web viewEstatuak ezertan parte ez du parte hartzen. Gizartea jabez eta soldatapekoz osatzen da eta desberdintasun sozial izugarriak

Historia, DBHO2, Apunte osagarriak2005-2006

Koro Irastorza Etxeberria77

11.4.3. Euskal kultura frankismoan (Haustura, Hego Euskal Herria (3))