hezkuntzarako baliabideen gida

10
HEZKUNTZARAKO BALIABIDEEN GIDA Aintzane Artano Izaskun Fernandez Leire Garaiburu Libe Lafuente

Upload: zaldi-urdina

Post on 23-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Hezkuntzarako sarean aurkitu ditzakegun baliabideen gida dugu hau

TRANSCRIPT

Page 1: Hezkuntzarako baliabideen gida

HEZKUNTZARAKO

BALIABIDEEN

GIDA

Aintzane Artano

Izaskun Fernandez

Leire Garaiburu

Libe Lafuente

Page 2: Hezkuntzarako baliabideen gida

SARRERA

Dakigun bezala, azken urteotan, sekulako aldaketa jasan du gizarteak. Hau

dela eta, hezkuntzak ere, aldaketa handiak jasan ditu. Teknologia berriak sekulako

indarra hartzen ari dira hezkuntza munduan. Aldaketa metodologikoa itzela izan

da eta gaur egun, esan daiteke, ohiko klase magistralak, atzean geratu direla.

Gaur egun, ezinbestekoa da teknologia berrien erabilera geletan.

Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean ere “konpetentzia digitala”

dago. Etorkizunean gizarteratuko diren haurren heziketaren ardura, hein handi

batean, eskolaren menpe dago. Eskolak izango du haur hauen jakintza eta

konpetentzia maila ezberdinen ardura, ondoren gure gizartean konpetenteak

izateko. Beraz, ezinbestekoa da, hezkuntza, gizartearen eboluzioarekin lotuta

joatea.

Irakasleak teknologia berrietan etengabe formatu behar direla uste dugu,

ikasleei azken berrikuntzak eta kalitatezko irakaskuntza bat ematekotan. Gaur

egun, gainera, baliabide mota anitzekin lan egiteko aukera dute irakasleek eta

baliabide horiei behar bezalako etekina ateratzea izan behar du euren erronka

nagusia, beti ere, irakaskuntza esanguratsua oinarritzat hartuz. Hau dela eta,

sarean eskaintzen zaizkigun baliabide mota ezberdinak aztertzen aritu gara.

Milaka baliabiderekin topo egin dugu, baina interesgarrienak iruditu zaizkigunak

jaso eta zuekin elkarbanatzeko asmoz, txosten hau osatu dugu. Bertan,

irakasleentzako, ikasleentzako zein bientzako egokiak izan daitezkeen baliabideak

aurkituko dituzue.

Besterik gabe, etorkizun baterako baliagarria izatea espero dugu.

Page 3: Hezkuntzarako baliabideen gida

WEB ORRIA AZALPENA

ALES I y II http://proyectos.cnice.mec.es/ales2/

Hezkuntza ministerioaren programa bat da. Irakurketa-idazketa ikaskuntza lantzea da helburua eta urritasun motorea duten haurrentzako errekurtso bikaina da, batez ere, manipulazio eta hitz egiteko arazo handiak erakusten dituzten haurrentzat

ARASAAC http://www.catedu.es/arasaac/

Aragoiko Komunikazio Handitzaile eta Alternatiboen atari honetan, komunikazio esparruan beharrak dituzten ikasleentzat pentsaturiko hainbat material, software, irudi eta piktogramekin topo egingo dugu

ARAWORD http://www.proyectotico.es/wiki/index.php/AraWord

Erabilera askeko aplikazio informatiko bat da. Bertan, Komunikazio Handitzaile eta Alternatiboetarako herramienta anitz aurkituko ditugu, testu eta piktogramen idazketa ahalbidetzen duen testu prozesatzailea hauen artean

AUMENTATIVA 2.0 http://aumentativa.net/

Profesional zein erabiltzaile arruntei formakuntzarako material zein material informatiboetarako sarrera eskaintzen zaie. Komunikazio handitzailearekin loturiko errekurtso material eta didaktikoak aurkitzen dira bertan: 9.000 piktograma, 34.000 hitz edo hitz multzo, 10.000 argazki, 48 multimedia aplikazio…

AUTODIC http://www.encodigo.com/software-educativo/ficha.cfm?id=1&title=AUTODIK

AUTODIK idazkera akatsak (entzumen-bereizketako akatsak eta hitzen gehitzea) eta ortografia lantzea helburutzat duen baliabide hezigarria da

Page 4: Hezkuntzarako baliabideen gida

BALIABIDEAK http://baliabide.wikispaces.com/home

Euskarazko hainbat baliabide aurkituko ditugu Elatzeta Ikastetxeak sortutako webgune honetan. Arlo ezberdinak lantzeko ariketez gain, euskarazko hainbat jolas ere eskaintzen zaizkigu bertan

BALIABIDEAK ESKOLARAKO http://lolacas.wordpress.com/

Eskolarako interesgarriak izan daitezkeen baliabide anitz eskaintzen dizkigun blog-a dugu honakoa

BEGIZORROTZ http://www.begizorrotz.com/

Irakurketa eta dislexia euskaraz lantzeko aukera eman duen programa dugu honako hau

BERDE BERDEA http://www.berde-berdea.net

Kutxa Ekogunea-ren proiektu bat dugu hau eta ingurumenaren alde gazteen heziketa eta parte hartzea sustatzea du helburu. Hezkuntzarako oso baliagarriak izan daitezkeen bideoak dauzka baliabideen artean, guztiak kategoriatan banaturik

B01IKT-BALIABIDEAK http://www.netvibes.com/b01ikt#Eskola_2.0

Baliabide biltegi bat dugu honako web orri hau. Hezkuntzarekin loturiko baliabideak dira eskaintzen direnak, batez ere, hezkuntzarekin lotutako web orri ezberdinetara sartzeko bidea errazten du hauen estekak ipiniz eta bakoitzari buruzko informazioa luzatuz

EDUCACONTIC http://www.educacontic.es/

Hezkuntzako teknologia berrien errekurtso, esperientzia eta gaurkotasunari buruzko informazioa aurkituko dugu web orri honetan

Page 5: Hezkuntzarako baliabideen gida

EDUCARM http://www.educarm.es/

Murtziako Hezkuntza, Prestakuntza eta Enpleguaren Kontseilaritzaren atari honek, hezkuntzarako baliagarriak diren errekurtsoei buruzko informazio zabala eskaintzen digu

E-MINTZA http://fundacionorange.es/emintza.html

Doako programa bat da eta komunikaziorako tablero bat aurkezten du, irudi, piktograma zein soinuekin eta zuzeneko komunikazio sinple bat bermatzea du helburu

ERREKURTSOAK (UNITATE

DIDAKTIKOAK, IHARDUERAK ETA HEZKUNTZA APLIKAZIOAK)

http://www.omerique.net/polavide/

Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako bideratuta dauden hezkuntzarako errekurtsoen multzoa aurkituko dugu

ERREKURTSOAK. JUNTA DE ANDALUCÍA (REFUERZO) http://www.juntadeandalucia.es/averroes

Bereziki premia bereziak dituzten ikasteentzako diseinatutako fitxak aurki ditzakegu web orri honetan. Zailtasunaren arabera zenbatuta daude eta PDF formatuan.

GORRENTZAKO MATERIALAK http://www.masquepadres.arrakis.es/

Haur gorren gurasoentzako elkargune izan daitekeen webgunea dugu hau. Bertan, foro bat, gortasunaren inguruan dauden baliabideekiko informazioa… topatu daitezke

Page 6: Hezkuntzarako baliabideen gida

GUÍA MULTIMEDIA DE RECURSOS EDUCATIVOS PARA ALUMNADO CON N.E.E http://web.educastur.princast.es/cpr/gijon/recursos/GuiaMultimediaNEE.pdf

Sarean aurkitu dudan PDF formatuan dagoen dokumentu honek, H.P.B dituzten ikasleekin lan egiteko aurki daitezkeen errekurtso ezberdinen informazioa luzatzen digu: programa informatikoak, CD-ROM-ak, web orriak…

H.P.B. BURUZKO BALIABIDEEN BILDUMA http://sauce.pntic.mec.es/falcon/enlaces.html

Hezkuntzarako errekurtso ezberdinen esteken bilduma eskaintzen digu web orri honek, beti ere, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei begira

IKASGUAY http://www.ite.educación.es/es/recursos

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako web gune interesgarrien bilduma dugu hau eta arlo ezberdinak lantzeko aukera ematen digu

IKTEROAK http://ikteroak.blogsome.com/euskarazko-baliabideak-online

Blog honek, on-line aurki ditzakegun euskarazko baliabide ezberdinetarako sarrera errazten digu: euskal hiztegiak, literatur baliabideak, kontsultoreak…

INTIC (Fundación Orange) http://www.proyectosfundacionorange.es/intic/intic_pc/

Doako software librea dugu hau. Ordenagailua ikaslearen behar espezifikoetara egokitzea ahalbidetzen du hauen autonomia pertsonal ahalik eta handiena bermatuz

Page 7: Hezkuntzarako baliabideen gida

IRAKURKETA ETA IDAZKETA: BALIABIDE INFORMATIKOAK http://www.ite.educacion.es/es/recursos

ITE-k (Instituto de Tecnologías Educativas) idazketa eta irakurketa lantzeko programa informatikoak eskaintzen dizkigu web orri honetan. H.P.B. dituzten ikasleentzat ere pentsatuak daude eta programa ezberdinak deskargatzeko aukera ematen zaigu

IRUNGO ESKOLA 2.0 IKT TALDEA http://berrirun.blogspot.com.es/2010/03/baliabideak-arbel-digitalerako-htm

Irungo IKT mintegikideen bloga dugu hau. Eskola 2.0 eta IKT-ekin lotutako baliabideen berri ematen zaigu: aholkuak, programak, laguntza… aurkituko ditugu bertan

JUEGOLEC 2002 http://irati.pnte.cfnavarra.es/creena/010tecnologias/programasCreena.htm

Hizkuntza, irakurketa eta idazketa lantzeko diseinatutako ariketa multzoa da. ZIP moduan dagoen karpeta deskargatu eta gure ordenagailuan instalatu dezakegu

KALKUPILOTA http://www.encodigo.com/software-educativo/ficha.cfm?id=18&title=Kalkupilota

Euskarazko software berritzaile bat dugu honako hau eta pala partida bat jokatuz kalkulu matematikoa automatizatzeko aukera ematen digu

LECTOESCRITURA ADAPTADA http://ntic/educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2007/lectoescritura_adaptada/lea/index/html

INTEF-ek (Instituto Nacional de Tecnologías Educatívas y de Formación del Profesorado) interaktiboak, motibagarriak, arinak eta interes didaktiko handikoak diren heziketa-aplikazioak lortzen ditu errekurtso didaktikoak eskaintzen dizkigu web orri honetan

Page 8: Hezkuntzarako baliabideen gida

LECTURA Y ESCRITURA EN CONTEXTOS DE DIVERSIDAD http://www.asociacionaele.org/aele/docs/Lectura%20y%20Escritura%20en%20contextos%20de%20diversidad.pdf

Aniztasunezko testuinguruetan irakurketa eta idazketaren lanketari buruzko informazio zabala eskaintzen digun PDF formatuan dagoen dokumentu interesgarri bat aurkituko dugu helbide honetan

LOGOPEDIA ESCOLAR DIGITALIZADA http://ares.cnice.mec.es/informes/18/index.htm

Logopeda arloan IKT-en erabilerak duen lekuaren berri ematen zaigu web orri honetan, baita IKT-ak tratamendu logopedakoetan izan dezaketen eraginaren berri ere. Informazio guztia biltzen duen PDF dokumentu bat jaisteko aukera ere badago

MATEMATIKA LANTZEN http://matematikalantzen.wikispaces.com/

Lehen Hezkuntzarako prestatuta dauden eta bereziki, matematikako arloa lantzeko aukera ematen duten baliabide anitz aurkitu ditzakegu orrialde honetan. Ordenagailu bidez ariketa ezberdinak lantzeko aukera izango dute ikasleek

MICE http://www.proyectotico.es/wiki/index.php/MICE

Urritasun motoreak dituzten eta ordenagailuaren sagua erabiltzeko ezintasuna duten pertsonentzat diseinatuta dagoen programa bat da. Pultsadore, ahotsa…-en bidez sagua maneiatzea ahalbidetzen du.

MINUSBALIOTASUNA ETA TEKNOLOGIA ESPAINIAN http://www.eunet.es/InterStand/discapacidad

Minusbaliotasuna eta teknologiaren munduarekin erlazionatutako informazio oro eskaintzen du web orri honek, beti ere, Espainiako egoerari begira.

Page 9: Hezkuntzarako baliabideen gida

NAFARROAKO HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDE ZENTROA http://centros.educacion.navarra.es/creena/

Nafarroako hezkuntza berezirako errekurtsoen zentro honetan (CREENA) hezkuntza berezira bideratuak dauden baliabide mota anitz, informazioa, blog-ak… aurkituko ditugu.

NAFARROAKO HEZKUNTZARAKO WEBGUNEA http://www.educacion.navarra.es/portal/

Nafarroako hezkuntza munduarekin lotutako informazio oro aurkituko dugu web orri honetan: ikasketen gida, irakasleen prestakuntza, lan-informazioa, teknologia berrietarako eta hezkuntzarako programa…

ORDENADOR Y DISCAPACIDAD http://www.ordenadorydiscapacidad.net/software.htm

Sarean aurki daiteke doako software hau eta bertan, informatika alorrean aurki daitezkeen ikaskuntzarako errefortzu desberdinei buruz hitz egiten da.

PDLE 2.0 http://www.pizarradinamica.com/

Doakoa ez den arren, irakurketaren ikaskuntza eta automatizaziorako aukera interesgarriak eskaintzen dituen softwarea lortzeko aukera edukiko dugu web orri honetan

PICTO SELECTOR 1.5.13 http://www.pictoselector.eu/

Softonic-etik doan jaitsi dezakegun programa dugu hau. Bertan, pictograma ugari aurkitu ditzakegu. Pictogramez egindako orriak sortzea ahalbidetzen du

Page 10: Hezkuntzarako baliabideen gida

HEZKUNTZARAKO BALIABIDEEN GIDA

PROYECTO ARCÓN: Comunicación para todos http://www.arconvoz.es/

Ahoz komunikatu ezin diren pertsonei, plataforma digital baten bidez komunikatzeko aukera ahalbidetzen dien programa dugu hau.

PROYECTO TICO (Tableros Interactivos de Comunicación) http://www.proyectotico.com/wiki/index.php/Inicio

Komunikaziorako tableroak modu interaktibo batean sortu eta erabili ahal izateko aplikazioa informatiko bat da

RECURSOS EDUCATIVOS http://orientacionandujar.wordpress.com/

Hezkuntzarako baliagarriak diren hainbat errekurtso edo baliabide eskaintzen dira blog honetan. Irakasleei zuzendutako orientazio txokoa ere aurki daiteke