henry james - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=henry james...hitzaurrea europara...

368
Henry James Europarrak euskaratzailea: Irene Aldasoro

Upload: others

Post on 27-Dec-2019

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Henry James

Europarrak

euskaratzailea: Irene Aldasoro

Page 2: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Irene Aldasoro.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1997Jatorrizkoaren data: 1878

Henry James euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=115

Page 3: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Hitzaurrea

Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urteeta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesekfikziozko bere lehendabiziko lau obra garrantziz-koenak —Roderick Hudson (1875), The American(1876-77), Daisy Miller (1878) eta Europarrak(1878)—, aldizkarietan atalka argitaratuakdenak. Jamesen ibilbide literarioaren lehengaraiko eleberri labur bat da, beraz, Europarrak,lehen fase horretako eleberri nagusia baino —The Portrait of a Lady baino— bi urte lehenagoidatzia.

«Atlantic» aldizkariko argitaratzaile WilliamDean Howellsek, The American argitaratu etagero, beste eleberri bat egiteko enkargua emanzionean —aurrekoaren amaiera tristearen kritikaadiskidetsu bat egin eta «musa alai»ari hel zie-zaiola eskatzen zionarekin batera—, Jamesek,erantzunean, Europarrak izango zenaren egitas-moaren berri eman zion. Honela zioen:

Page 4: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Susmoa dut ezen bizitzako tragediek bahi-tzen didatela arreta gainerako gauzek bainogehiago, eta esanahi handiagoa dutela nire iru-dimenerako; beste alde batetik, ordea, uste dutezen eguzkiaren orban bati tinko begiratuz geroprismaren koloreak ikusteko gai naizela. Izandaitekeen eguzki-orban distiratsuena izangoduzu 1878ko lau ataleko istorioa. (...) Ziur asko,bohemiar tankerako mutil gazte alai xarmagarribati buruz dudan ideia bat garatuko dut. Mutilaatzerri aldetik itzultzen da bere senitarteko fami-lia puritano herdoildu aszetiko batera (1830koIngalaterra Berriko leku irudizkoren bat), etabere alaitasunaren eta ausardia amoltsuarenbidez familiartekoen laztasunak leunduko ditu,haien dispepsia sendatuko du eta haien kezkakuxatuko ditu. Etxe-giroko lagunarte goibel tristebat epikureismora bihurtzearen irudi bat izangolitzateke, gaingiroki esanda. (...) Baina gertadakidake gauza onik ez ateratzea ere. Zenbatkolore eman ahal izango diodan; horretan izangoda merezimendua.

Page 5: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Eta, atera, atera zuen, eta ez gutxi. Distirazgainera, Jamesek agindutako txukuntasun etaperfekzio formal guztia du eleberriak. Eguzki-orban distiratsuenetako bat da, dudarik gabe.Horregatik da harrigarria Jamesek berak bereha-laxe lanari «ahul eta huts» iritzi eta amari idatzi-tako eskutitz batean eleberria gutxietsi izana.New Yorkeko Argitalpenerako bere lan guztienbilduma prestatu zuenean ere ez zuen Europa-rrak bilduman sartu.

Baliteke kritika jakin batek urrunarazi izateaJames eleberri honetatik. Izan ere, ThomasWentworth Higginsonek 1879an hitz gogorrakerabili zituen Europarrak-en kontra; eleberriaanakronikotzat jo zuen eta Jamesen kosmopoli-tismoa zalantzan jarri. Honako hauek leporatuzizkion, esate baterako: zaldiz tiratutako omni-busak agertaraztea, artean halako ibilgailurikkaleetan ez zenean; erretratatzen duen familiaBostongo lagunarte onenean sarrera duena iza-nagatik, familiako alabak «artistarik inoiz ezagu-tu ez» izatea, edo familia hori bera bi atzerrita-rren aurrean hain harriturik eta nahasturik ibil-

Page 6: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzea, 1830ean Bostonen 1878an baino europarikasi gehiago zenean.

Gaur egun txikikeriak dirudite salaketahoriek, baina litekeena da Jamesek min hartuizatea. Jamesek ez zuen, ordea, eleberri histori-ko bat egiteko asmorik. Jamesek eleberrianagertzen duen Ingalaterra Berria beraren fami-liako oroitzapenetakoa da eta, batez ere, Emer-sonen eta Hawthorneren mundua. Kontuan izanbehar da Europarrak-en garai berean idatzizituela Henry Jamesek Emersoni buruzko saiogarrantzitsu bat eta Hawthorneri buruzko azter-keta bat ere. Emersonen mundua «kolorerikgabea» iruditzen zitzaion Jamesi; pasiorik, gora-beherarik eta abenturarik gabea, oso sinplea etaaldi berean oso arduratsua, moral zut altu batekgobernatua. Mundu hori da, hain zuzen, Jamesekeleberri honetan Wentworth familiaren bidez iru-dikatzen duena eta, begiak Europako modeloe-tan (Turgeniev, Zola, Flaubert...) jarririk, FelixYoung eta Eugeniaren mundu konplexu eta sofis-tikatuagoarekin alderatzen duena.

Amerikarrak alde batean eta europarrak bes-tean, uste izan daiteke eleberri honetan ere

Page 7: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Henry Jamesen gai nagusi eta oinarrizkoa gara-tuko dela, Mundu Berriaren eta Zaharraren arte-ko talka alegia, baina Europarrak-en ez dagooraindik talkarik. Eleberriak tonu arina eta ehun-dura komikoa du nagusi, eta amerikarrek etaeuroparrek elkarrekiko dituzten uste okerrak,aurreiritziak, gaizki-ulertuak eta gutxiespenakdira komedia giroaren sortzaile. Gainera, mailaberean jartzen dira bi munduak, hau da, ez dabat bestea baino gehiago goratzen edo behera-tzen. Puritanoen zenbait alderdi ironiaz kritika-tzen badira ere, onartzen da bertute miresga-rriak ere badituztela. Wentworth familiak ez duahaide europarren estiloa eta jokamoldea balio-esten, baina europarrek ere ez dute balioestenWentworth familiaren sinpletasun hipokrisiarikgabea.

Maitasun istorio alaia eta «ondo» amaitzenzena egiteko enkargua zuen Jamesek, eta, horridagokionean, bete zuen emandako hitza. Denaden, harritzekoa da nola ez zuen Howellsi bidali-tako egitasmoan Eugeniaren pertsonaia aipatu.Izan ere, lehen orrialdeetatik kentzen dio Euge-niak protagonismoa Felix Young mutil gazte

Page 8: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

alaiari, eta bera bihurtzen da eleberriko ardatzeta nagusi. Felix batere korapilatua ez dela kon-tuan izanik, Eugeniaren giza irudi konplexuafalta izan balitz, eleberria ezdeusa izan zitekeen;epikureismoaren eta puritanismoaren artekokontrakotasuna gauza jakina eta hutsala gertazitekeen. Baina Eugeniak dena aldatzen du; libu-ruko zenbait gai korapilatu ez ezik, halako itzalbatez estaltzen du «eguzki-orbana».

Jamesek «Zirriborro bat» azpititulua ezarrizion Europarrak eleberriari. Hobeto esan, «asketch» ezarri zion; «sketch» hitzak, ingelesez,xehetasun handirik gabeko marrazki bat edohitzezko deskribapen labur bat adierazteaz gai-nera, antzerki lan labur bat ere esan nahi du, etaEuroparrak, egia esan, hiru zentzuen jabe da.Europarrak eleberri bat da, askotan margolanbatean pentsarazten duena, eta gainera Euge-niaren «erakustaldiaren» ikusle bihurtzen gai-tuena.

* * *

Page 9: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Hitz bat esan nahi nuke itzulpen honetakoelkarrizketetan erabili ditudan komatxoei buruz.Gaur egungo joera nagusia komatxoak ez, bainamarrak erabiltzekoa bada ere, kasu honetankomatxoen alde egin dut. Izan ere, elkarrizketahauek narrazioan bertan integraturik daudelairuditzen zait, eta marra erabiltzeak narrazioannolabaiteko eten behartu bat egitea eskatukolukeela. Erabakia hartu eta gero, ordea, gureartean ohikoak diren bi komatxoak («) astunegigertatzen zitzaizkidan, zeren eta, elkarrizketarenbarruan ere batzuetan estilo zuzena edo aipubat agertzen denez, zenbait esaldi aurrean edoatzean lau komatxo zituela geratzen baitzen.Hala, bada, lizentzia hartu eta ingelesezko mol-deari jarraitu diot: elkarrizketaren hasiera etabukaera koma bakar batez adierazten da; auto-reak komatxo artean eman dituen hitzak erekoma bakar batez ematen dira, eta aipu zuze-nak, berriz, bi komatxoz.

* * *

Page 10: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Azkenik (last but not least), eskerrik asko,Eskarne Mujika, Antton Olano eta Juan Garzia,zuen laguntza eta aholkuengatik.

Irene Aldasoro

Page 11: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

1. atalaInteres gabeko hiri animatu baten bihotzean

kokaturiko hilerri estu bat, ostatu goibel batekoleihoetatik ikusita, ez da inoiz gogoetagai pozga-rria izaten; eta ikuskizuna ederrenetarikoa denikezin esan, hilarri lizunduek eta herioaren itzal-peak elur busti motel baten freskadura alferrahartu dutenean. Baldin eta, lanbro izoztuak aireasendotu duenaz bat, egutegiak erakusten baduezen udaberri-sasoi bedeinkatuak bete ditueladagoeneko sei aste, onartuko da ez zaiola ikus-pegiari eragin gogohilgarririk falta. Horrexensentipen bizia zuen maiatz bateko 12an, duelahogeita hamar urtetik gora, Boston hiri zaharre-ko hotel onenaren leihoetako batetik begirazegoen andreak. Bazen ordu erdi bat han zegoe-la; hau da, tarteka zegoen, egon; zeren eta aldi-ka-aldika berriro gelara itzuli eta haren luzeraneurtzea egiten baitzuen pauso urduriz. Tximi-nian su gori-goria zegoen, gar urdin labur batzeriola, eta suaren aurrean, mahai batean eseri-ta, mutil gazte bat, lapitz bati eragiten. Paperez-

Page 12: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ko orri batzuk zeuzkan mutilak zatitxo karratuberdinetan ebakita, eta, ematen zuenez, paperhoriek marrazkiz —irudi bitxiz— betetzen ari zen.Bizkor eta adi ari zen lanean. Batzuetan, buruaatzeratu eta marrazkiari besoa luze-luze egindaeusten zion, eta ahopeko hotsak eta txistu arinalaiak egiten zituen. Andreak igurtzi egiten zuenondotik pasatzean, haren gona, apaindurazbetea, orritsua baitzen. Andreak ez zuen mutilgaztearen lanera begirik luzatzen. Bakarrik, noi-zean behin, pasatzerakoan, gelaren beste alde-ko apain-mahai baten gainean esekitako ispilubatera begiratzen zuen. Orduan, pixka bateangelditu eta gerria estutzen zuen bi eskuekin, edoeskuak —oso beteak eta politak zituen— ilekotxirikorda anitzetara jasotzen zituen, erdi laztan-tzeko eta erdi txukuntzeko keinu bat eginez.Buru-azterketa araugabe haiek zirauten denbo-ran andrearen aurpegiko malenkonia desagertuegiten zela irudituko zitzaiokeen begirale ernebati, baina berriro leihora hurbiltzen zen orduko,oso deskontentu zegoela adierazten hasten zenemakumea. Eta, izan ere, zerekin kontenta gutxizegoen begiak jartzen zituen lekuan. Leihoko

Page 13: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

kristalak antzigarrak ganduturik zeuden, etabeheko kanposantuko hilarriak, berriz, ihintzizoztuak bete-betean harrapa ez zitzan okertubalira bezala ageri ziren. Burdinazko hesi garaibatek babesten zituen hilarriak kaletik, eta hesi-turaz kanpo bostondar talde bat zebilen elururtutan ziki-zaka. Askok gora eta behera begira-tzen zuten: zerbaiten zain zeudela ematen zuen.Aldian behin ibilgailu bitxi bat inguratzenzitzaien zeuden lekura; nolako ibilgailua, etaleihoko andreak, nahiz eta giza asmakizunenberri ondo zekiena izan, ordu arte inoiz ikusi ezzuen bezalakoa: omnibus handi zapal bat, kolorebiziz margotua eta txintxarri dilindariz apaindua,zoluan itsatsitako kanal-antzeko batzuei atxiki-rik, bide lauzatuan aurrera arrastan zeramana,berealdiko burrunba, zalaparta eta aztarrikaz,harritzeko moduko zaldi txiki pare batek. Unejakin batera heltzen zenean, hilerriaren parekojendeak —emakumezkoak gehientsuenak, zaku-toak eta pardelak aldean— gorputz trinko bateginda jaurtikitzen zuen bere burua ibilgailuarengainera —itsasoan salbamendu-txalupan lekuhartzeko zalaparta gogorazten zuen mugimendu

Page 14: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bat—, eta barru zabalean irentsirik galtzen ziren.Orduan, salbamendu-txalupa —edo salbamen-du-kotxea, hoteleko leihoko andreak nola-halaizendatu zuenez— dinbili-danbala urruntzen zentxintxarrots batean gurpil ikustezinen gainean,lemazainak (bolanteko gizonak) brankatik itxu-ragabe gidatzen zuela. Fenomeno hori hiruminutuero gertatzen zen, eta mantuz jantzirikoemakume presati, otarre eta pardeldunen zama-keta aise eta erruz berritzen zen. Hilerriarenbeste aldean adreilu gorriko etxetxo ilara batzegoen, beren etxe-oste xume etxe-girokoakagerian zituztela. Hotelaren beste aldeko mutu-rrean zurezko kanpandorre luze bat ikusten zen,zuriz pintatua, elur maluten lauso artean. Leiho-ko andrea kanpandorreari begira egon zen pixkabatean; inoiz ikusitako gauzarik itsusiena iritzizion, bere arrazoiak tarteko. Gorrotagarriazitzaion: nardagarria. Sortu zion gogaitasunak ezzuen inolako proporziorik ezein motibo zentzuz-korekin. Ez zuen gogoan kanpandorreek halakokezkarik inoiz sortu ziotenik.

Ez zen emakume polita; baina gogaitasunsorra adierazten zuenetan ere oso aurpegi inte-

Page 15: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

resgarria eta atsegina zuen. Ez zegoen gaztee-nean ere; baina liraina zenez, oso tamaina ego-kian mamituriko soinbira aski biribila izanagatik—heldutasunaren eta malgutasunaren ezauga-rri—, Hebe gerri-labur batek kopa-ardo ezpaine-taraino betea eramango zukeen bezala erama-ten zituen hark bere hogeita hamairu urteak.Aurpegiko azala fatigatua zuen, frantsesek esa-ten duten bezala; ahoa handia, ezpainak betee-giak, hortzak ezberdinak, kokotsa oso moldearruntekoa; sudur zabala zuen, eta irribarre egi-ten zuenean —eta irribarrez zegoen beti— suduraldamenetako izurrak goragi igotzen zitzaizkion:begietaraino ia. Begi haiek, ordea, xarmagarriakziren: grisak kolorez, distiratsuak, begirakunebizkorrekoak, gozoak eta lasaiak, adimenezbeteak. Oso bekoki txikia zuen —hori zuen haz-pegi eder bakarra—, eta ile beltz harro sarria,finki kizkurtua, zeina txirikordaturik erabiltzenbaitzuen beti, hegoaldeko edo ekialdeko —atze-rri urruneko— emakumeren bat iradokitzenzuela. Belarritako bilduma handia zuen, etatxandatuz erabiltzen zituen; eta ematen zuenareagotu egiten ziotela itxura ekialdetar edo

Page 16: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

exotikoa. Konplimendu bat egin zioten behin,haren berri jakin zuenean inoiz entzundakoezerk baino poz handiagoa eman ziona. «Emaku-me polita?» esan omen zuen norbaitek. «Baizera, oso hazpegi zatarrak ditu.» «Hazpegiak ezdakit,» erantzun omen zuen bereizten zekienbatek, «baina emakume polit batek bezala era-biltzen du burua.» Pentsatzekoa da ez zuela,horren ondoren, gutxiago apaindurik erabiliko.

Azkenean, leihotik erretiratu zen andrea,eskuekin begiak estaltzen zituela. «Ez dago jasa-terik!» esan zuen. «Itzuli egingo naiz! Itzuli egin-go naiz!» Eta bere burua suaren aurreko aulkibatean erortzen utzi zuen.

«Zaude pixka batean, enetxo,» esan zionmutil gazteak leunki, paper puskatxoetan zirri-borroak eginez.

Andreak oin bat luzatu zuen; oso oin txikiazen, eta arrosa formako apaingarri handi batzeukan txapinean. Apaingarri hartan finkatuzituen une batez andreak begiak, eta hurrenabeheko-suaren antrazitazko ohatze goriari begi-ratu zion. «Ikusi duzu inoiz su hau baino gauzanardagarriagorik?» galdetu zuen. «Ikusi duzu

Page 17: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

inoiz gauza hain... hain affreux-ik?» Oso ingelesgarbian mintzatzen zen, baina epiteto hori jaulkizuen moduak epiteto frantsesak erabiltzen ohi-turik zegoela erakusten zuen.

«Sua oso polita iruditzen zait niri,» esan zionmutil gazteak, une batez suari begira jarririk.«Mihitxo urdin horiek, txingar gorriaren gaineandantzari, oso deigarriak dira. Alkimista batenlaboratorioko sua ematen dute.»

«Onegia zara, gizona,» adierazi zion lagunak.Mutil gazteak bere marrazkietako bat hartu

eta besoa luzatu zuen, burua alde batera oker-tzen zuela. Mingaina beheko ezpainean hara-hona zerabilen emeki. «Ona, bai. Onegia, ez.»

«Arnegagarria zara,» esan zion andreak, txa-pinari begira.

Mutila marrazkiari ukitu batzuk ematen hasizen. «Uste dut arnegatuta zaudela esan nahiduzula.»

«Bada, bai, hain zuzen ere!» esan zion lagu-nak barre txiki garratz bat eginez. «Hauxe danire bizi guztiko egunik beltzena, eta badakizuzer esan nahi duen horrek.»

Page 18: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zaude bihar arte,» erantzun zion mutil gaz-teak.

«Bai, hutsegite galanta egin dugu. Gauroraindik zalantza izpi bat baldin bada, bihar ezda batere izango. Ce sera clair, au moins!»

Mutil gaztea isilik geratu zen pixka batean,lapitzari eragiten. Eta gero, «Hutsegiterik ez daizaten» adierazi zuen.

«Egia handia, hutsegiteak ikusteko buruargi-tasunik ez dutenentzat. Norberaren hutsegiteakez ikustea: horixe litzateke zoriona bizitza hone-tan,» jarraitu zuen andreak, bere oin politaribegiratzeari utzi gabe.

«Arreba maitea,» esan zion mutilak, marraz-ten jarraitzen zuela, «lehen aldia duzu argia eznaizela esaten didazuna.»

«Bada, zure teoriaren arabera, ezin esangodut hutsegin dudanik,» erantzun zion arrebakegoki asko.

Mutilak algara bizi alai bat egin zuen. «Zu,behintzat, ondo argia zara, arreba maitea,» esanzion.

«Ez hainbeste, hau proposatu izateko.»

Page 19: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zuk proposatu al zenuen?» galdetu zionnebak.

Andreak burua jiratu eta begirakunetxo batbota zion. «Zuretzat nahi al duzu merezimen-dua?»

«Nahi baduzu, neure bizkar hartuko duterrua,» esan zion mutilak, begiak altxatu eta irri-barre eginez.

«Jakina,» erantzun zion andreak, «zuk ezdituzu bereizten gauza hauek. Ez dakizu jabegoazer den.»

Mutilak lehengo algara alaia egin zuen.«Horrekin jabegorik ez dudala esan nahi baduzu,arrazoi duzu!»

«Ez ezazu txirotasuna txantxetan har,» esanzion arrebak. «Txirotasunaz harrotzea bezainarrunta da hori.»

«Ni txiro? Oraintxe bertan bukatu dut berro-geita hamar libera emango dizkidan marrazkia!»

«Voyons,» esan zion andreak eskua luzatuz.Nebak, ukitu bat edo beste gehitu eta

marrazkia eman zion. Andreak marrazkiari begi-ratu zion, baina une bat lehenagoko haritikjarraitu zuen. «Emakume batek berarekin ezkon-

Page 20: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzeko eskatuko balizu, zuk zera esango zenio-ke... «Nola ez, maitea; atsegin handiz!» Etaharekin ezkondu eta zoriontsu baino zoriontsua-go izango zinateke. Handik hiru hilabeterenburuan, berriz, zera esango zenioke, «Gogoanizango duzu, noski, nirea izan zintezela eskatunizun egun zoriontsu hura.»»

Mutil gaztea mahaitik jaikia zen, besoakpixka bat luzatzera; leiho aldera egin zuen.«Izaera xarmagarri baten deskribapena da hori,»esan zuen.

«Bai, bai, izaera xarmagarria duzu zuk. Horidaukat gure kapitaltzat. Horretaz konbentziturikez banengo, ez nintzen arriskatuko zu lurraldebeldurgarri honetara ekartzera.»

«Lurralde komiko honetara! Lurralde atseginhonetara!» aldarrikatu zuen mutilak, eta algarabiziari eman zion.

«Omnibusera pilatzen diren emakumehoriengatik egiten al duzu barre?» galdetu zionlagunak. «Zerk erakartzen dituela esango zenu-ke?»

«Oso gizon ederren bat egongo da barruan,»esan zuen mutilak.

Page 21: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Denetan? Ehundaka etortzen dira, eta ezdirudi lurralde honetako gizonak batere ederrakdirenik. Emakumeei dagokienean, berriz,komentutik irten nintzenetik ez dut hainbestebatera ikusi.»

«Emakumeak oso politak dira,» adierazi zuennebak, «eta hau guztia oso dibertigarria. Hone-xen marrazki bat egin behar dut.»

Eta bizkor mahaira itzuli eta erremintak hartuzituen: marrazki-euskarri txiki bat, paperezkoorri bat eta hiruzpalau lapitz. Leihoan kokatu zengauza horiekin, eta han geratu zen kanporabegi-kolpeka, lapitzari arin eta trebe eragiten.

Irribarre distiratsua erakusten zuen laneanziharduela. Distiratsua da, bai, une hartan aur-pegi argiz bete hari zegokion hitza. Hogeita zor-tzi urte zituen; soinkera txiki, arin, ondo osatua.Arrebaren antz handia zuen arren, hazpegi ede-rragokoa zen: ile-horia, azal-zuria, bizkor-itxura-koa; dotore hezur-mamituriko begitartea zueneta adierazpen gizatsu eta, aldi berean, ez bate-re serioa, begi urdin gozoak, bekain fin oso arku-tuak —halako bekainak, ezen andreek berenmaitaleenei sonetoak idatziko balizkiete, neur-

Page 22: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

titz mota horretako gai bihurturik baitzirate-keen— eta bibote txiki bat, gorantz bihurtua,etengabeko irribarrearen arnasak hala eragindabezala. Bazuen haren fisonomiak zer onbera bateta, aldi berean, zer deigarri bat. Baina, adierazidudan bezala, ez zen batere fisonomia serioa.Mutilaren aurpegia ohi ez bezalakoa zen horre-tan: ez zen batere serioa eta, hala ere, konfian-tzarik handiena ematen zuen.

«Ez ahaztu elur asko jartzea!» esan zion arre-bak. «Bonté divine, hau da eguraldia!»

«Marrazkia zuri-zuri utziko dut, eta figura txi-kiak egingo dizkiot beltzez,» erantzun zion muti-lak barrez. «Eta izena zera jarriko diot... —nolada Keatsen lerro hura?— Maiatz erdiko LehenHaurra!»

«Ez dut gogoan,» esan zuen andreak, «amakhau honelakoa zenik inoiz esan zidanik.»

«Amak ez zizun ezer txarrik esaten. Eta ez dahonelakoa izango... egunero. Ikusiko duzu nola-ko egun bikaina izango dugun bihar.»

«Qu’en savez-vous? Bihar alde egingo dut.»«Eta nora joan behar duzu?»

Page 23: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Noranahi hemendik. Silberstadtera berriro.Printze Erregeordeari idatziko diot.»

Jiratu eta andreari begira geratu zen mutilapixka batean, lapitza hatzen artean geldi zuela.«Eugenia maitea,» xuxurlatu zuen, «hain atseginizan al duzu itsasoa?»

Eugenia jaiki egin zen. Eskuan zuen arteannebak eman zion marrazkia. Esanahi gordinekomarrazki bat zen: jende multzo errukarri batbapore baten gainean, elkarrengana pilaturiketa bata besteari helduta, ontzia, aldaroka, bel-durtzeko moduan okerturik, olatu baten sabe-lean azpiratzera zihoala. Zentzu handikoa zen,eta halako indar trajikomiko batez betea. Begira-tu zion Eugeniak marrazkiari, eta keinu triste bategin zuen. «Nola marraz ditzakezu horren esze-na gorrotagarriak?» galdetu zion. «Sutara bota-tzeko gogoak ematen dit!» Eta harrika bota zuenpapera. Neba paperari begira geratu zen, isilik,nora joaten ote zen. Papera lurrera erori zenkulunka, eta hantxe utzi zuen. Eugeniak leiho-rantz egin zuen, eskuak gerrian zituela. «Zerga-tik ez nauzu gaitzesten? Zergatik ez nauzu irain-tzen?» galdetu zion nebari. «Uste dut hobeto

Page 24: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

sentituko nintzatekeela orduan. Zergatik ezdidazu esaten gorroto nauzula hona ekarri zaitu-dalako?»

«Ez zenukeelako sinetsiko. Oso maite zaitut,arreba kutuna! Oso pozik nago hemen, eta zora-tzen hemengo ikuspegiarekin.»

«Ez dakit zerk hartu nauen mendean. Galdudut burua,» jarraitu zuen Eugeniak.

Mutilak lapitzari eragiten jarraitu zuen. «Osolurralde bitxi eta interesgarria da hau inondikere. Hemen gaude, eta nik ondo pasatzekoasmoa dut.»

Eugeniak aldentzekoa egin zuen pauso urdu-riz, baina berehalaxe itzuli zen atzera. «Umoreona gauza ederra da, zalantzarik gabe,» esanzuen; «zurea, ordea, gehiegizkoa da, eta ez dutuste ezer onik ekarri dizunik.»

Mutila begira geratu zitzaion, bekainak jaso-ta, irribarrez; kolpetxo batzuk eman zizkion lapi-tzarekin bere sudur politari. «Zoriontsu eginnau!»

«Izan zitekeen gutxiena da hori; ez dizu bes-terik ekarri. Bizitza osoa fortunari mesederik txi-

Page 25: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

kienak ere eskertzen pasatu duzu eta, ez duzurekin lan handirik hartu.»

«Zertxobait hartuko zuen, ni honelako arrebamiresgarriarekin saritzeko.»

«Seriotasun pixka bat, Felix. Ez ahaztu zubaino zaharragoa naizela.»

«Honen arreba zaharrarekin, hortaz!» eran-tzun zuen Felixek barrez. «Seriotasuna Europanutzi genuelakoan nengoen.»

«Hemen aurkituko duzun itxaropena dut.Eduki kontuan badituzula ia hogeita hamar urte,eta ez zarela bohemiar ezezagun bat besterik:egunkari marrazkidun bateko berriemaile sosga-be bat.»

«Ezezaguna, nahi duzun guztia, baina ez zukuste bezain bohemiarra. Eta sosgabea, ezta pen-tsatu ere! Ehun libra dauzkat sakelean, berrogei-ta hamar marrazki egiteko kontratua, eta gurelehengusu guztiei eta gure lehengusuen lehen-gusu guztiei erretratu bat margotzeko asmoadut, ehun dolar buruko!»

«Ez duzu anbiziorik,» esan zion Eugeniak.«Zuk, ordea, bai, baronesa maitea,» eran-

tzun zion mutilak.

Page 26: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Basonesa isilik geratu zen une batean, elurbustiak ilundutako hilerriari eta zaldi-kotxe tran-balakariei begira. «Bai, nik badut anbizioa,»esan zuen azkenean. «Eta anbizioak ekarri nauleku beldurgarri honetara!» Ingurura begiratuzuen —halako biluztasun arrunt bat zuen gelak;oheak eta leihoak ez zuten errezelik—, eta has-perentxo bat egin zuen, gogoz. «Anbizio gai-xoa!» esan zuen. Hurrena, aldamenean horma-ren kontra zegoen sofara bere burua erortzenutzi eta aurpegia estali zuen eskuez.

Nebak marrazten jarraitu zuen, bizkor etatrebe. Handik pixka batera arrebaren ondoaneseri zen eta marrazkia erakutsi zion. «Tira, ez alzaizu nahiko ona iruditzen bohemiar ezezagunbatek egina izateko?» galdetu zion. «Atera ditutbeste berrogeita hamar libera.»

Magalean zuen irudi txikiari begiratu zionEugeniak. «Zentzu handikoa da, bai,» esan zuen.Eta berehalaxe gaineratu zuen, «Uste duzu gurelehengusuek egingo dutela horrelakorik?»

«Egin, zer?»«Tramankulu horietan sartu eta itxura horre-

tan ibili.»

Page 27: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Felix pentsatzen egon zen pixka batean.«Egia esan, ez dakit. Interesgarria izango da jaki-tea.»

«Ez, aberats-jendea ez!» esan zuen barone-sak.

«Ba al dakizu ziur aberatsak diren?» galdetuzion Felixek alaiki.

Arreba astiro jiratu zen zegoen lekuan, begi-ra jartzen zitzaiola. «Jaun zerukoa!» xuxurlatuzuen. «Hori da gauzak esateko modua daukazu-na!»

«Askoz hobe izango da aberatsak badira,jakina,» aitortu zuen Felixek.

«Aberatsak direla ez baneki, etorriko nintzelauste al duzu?»

Arrebaren premiazko begiradari mutilak berebegirada argitsu kontentarekin egin zion aurre.«Bai, askoz hobe izango da,» esan zuen berriro.

«Hori besterik ez dut espero haiengandik,»esan zion baronesak. «Ez dut espero buruargiakizango direnik, ez adiskidetsuak —hasieranbehintzat— ez dotoreak, ez interesgarriak.Baina, esaten dizut, ziur nago aberatsak direla.»

Page 28: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Felixek sofaren bizkarrean etzan zuen burua,eta, tarte batean, leihoak marko egiten zionzeru-atal luzexkari begira egon zen. Elurra ater-tzen ari zuen. Iruditu zitzaion zerua argitzen hasizela. «Espero dut aberatsak izango direla,» esanzuen azkenean, «eta boteretsuak, buruargiak,adiskidetsuak, dotoreak, interesgarriak, eta orohar, zoragarriak! Tu vas voir.» Eta aurrerantzmakurtu eta musu eman zion arrebari. «Begira!»jarraitu zuen, «Seinale bat irudi, hizketan ari nai-zen bitartean, zerua urre-koloreko bihurtzen arida; egun bikaina egingo du.»

Eta hain zuzen ere, bost minutuan aldatu zeneguraldia. Zulatu zuen eguzkiak elur-lainoenartetik eta baronesaren gelara egin zuen jauzi.«Bonté divine,» esan zuen andreak, «hau egural-dia!»

«Goazen kanpora, mundua ikustera,» esanzion Felixek.

Eta handik berehala irten ziren. Giroa epeldu-rik zen, argiturik ez ezik, eta eguzkiak lehorturikzituen espaloiak. Kalerik kale ibili ziren noraga-bean, denari begira: jendeari eta etxeei, dendeieta ibilgailuei, zeru urdin distiratsuari eta kale-

Page 29: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gurutze lokaztuei, gizonezko presatiei eta paseo-an zebiltzan neskatxa astitsuei, adreilu gorriberriei eta arbola berde-berdeei, dotoreziareneta arlotetasunaren arteko nahasmen harrigarrihari guztiari. Ordu batetik bestera, udaberrikobihurtu zen eguna. Kale animatuenetan erebazen halako lur eta lore usain bat. Felix osoentreteniturik zebilen. Komikoa deitu zion lurral-de hari, eta ikusten zuen guztiari barrez jarrai-tzen zuen. Esan zitekeen Amerikako zibilizazioaegundoko txantxa-sorta baten gisa adieraztenzitzaiola. Txantxak bikainak ziren izan ere, etahandia mutil gaztearen gozamena. Felixekbazuen irudiaren sena esaten zaiona, eta moldedemokratikoek lehen begiratuan sortzen ziotenarreta gazte bizi aurpegi-argi baten mugimen-duek sortuko zioketenaren antz-antzekoa zen:arreta agerikoa eta onespenezkoa. Eta oraingohonetan, haurtzaroko txokoak berrikusten zebil-keen gazte atzerriratu desalaitugabetzat harzitekeen Felix. Zeruaren urdin moreari begira,egurats distiratsuari begira, han-hemen barreia-turiko kolore-gune ugariei begira jarraitzen zuen.

Page 30: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Comme c’est bariolé, ez?» esan zion arreba-ri, biek aldian-aldian erabili premia misteriotsubat sentitzen zutelako-edo erabiltzen zuten min-tzaira atzerriko hartan.

«Bai, horixe bariolé,» erantzun zuen barone-sak. «Ez dut atsegin kolore hau; begietan minematen dit.»

«Bi muturrek bat egiten dutela erakusten duhorrek,» erantzun zion mutilak. «Mendebalderaetorri ordez, ekialdera joan garela ematen du.Zeruak Kairon bezalaxe ukitzen ditu etxe-gainak,eta alde guztietan itsatsirik ageri diren iragarki-kartel gorri-urdin horiek dekorazio mahometarragogorazten dute.»

«Neska gazteak behintzat ez dira mahometa-rrak,» esan zuen baronesak. «Ezin esango daaurpegiak estaltzen dituztenik. Horrelako nabar-menkeriarik ez dut inoiz ikusi.»

«Eskerrak Jainkoari aurpegiak estaltzen ezdituzten!» egin zuen Felixek. «Gutxitan ikustendiren bezalako aurpegi politak dituzte.»

«Bai, oso aurpegi politak dituzte askok,»esan zuen baronesak, zeina oso emakume argiabaitzen: emakume argiegia, behaketa zehatz

Page 31: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zorrotzik egin ez izateko. Ohi baino estuago lotuzitzaion nebaren besoari. Ez zegoen pozez gai-nezka, neba bezala. Gutxi hitz egiten zuen, bainagauza asko hartzen zuen kontuan, eta bere arte-ko gogoetak egiten zituen. Zertxobait asaldatu-rik zegoen. Pentsatzen zuen ondo lurralde bitxi-ra etorri zela fortuna egitera. Azalean, amorrueta gogaitasun handia sentitzen zuen; oso per-tsona delikatua eta milika zen baronesa. Bestegarai batean, behin baino gehiagotan joan izanzen, entretenitzeagatik eta konpainia onarekin,probintziako herriren bateko feriara. Orain ereferia handi batean zegoela iruditzen zitzaion:entretenimenduak eta désagréments oso antze-koak zirela. Batean irribarretsu zebilen eta bes-tean uzkur. Oso deigarria zen ikuskizuna, bainaedozein unetan bultzadaren bat hartzeko arris-kua zegoen. Baronesak ez zuen bere inguruanhainbeste jende batera eta bestera inoiz ikusi; ezzen inoiz ibili ezagutzen ez zuen jendearekinhorrela nahasirik. Baina, poliki-poliki, beste feriahonetakoa eginkizun serioagoa zela konturatzenhasi zen. Parke publiko handi batera joan zennebarekin. Oso polita zen parkea, baina han zal-

Page 32: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gurdirik ez ikusteak harritu zuen baronesa. Arra-tsaldea aurrera zihoan; belar mardul berdeminaeta zuhaitz enbor lirainak eguzki izpi zeharrekurreztaturik ageri ziren: urregorri meategitikatera berriak urreztaturik bezala. Andreak egu-rastera irten eta, beren zalgurdietan, eguzkita-koak zeharretara okerturik dituztela, oinezkoenilararen ondotik igaro ohi diren ordua zen.Hemen, ordea, Eugeniak ez zuen ohitura horrenaztarnarik ikusi, eta are harrigarriago zen faltahori, nola eta ibilbide zoragarri bat baitzihoan,oso hurrenkera egokian landatutako zumarbatzuek osatzen zuten arku dotorearen artetik,kale zabal animatu bateraino, non ere, ikustenzenez, bourgeoisie-ko kide aberatsenen artean,oinezko ugari baitzebilen. Gure lagunak paseale-ku argi hartatik igaro ziren, eta Felixek oraindikneska polit askoz gehiago hauteman zuen, etaarreba ohartarazi zuen. Ez zen, ordea, horrenbeharrik; izan ere, baronesak aztertuak baitzi-tuen ordurako, kontu handiz, andereño xarma-garri haiek.

Page 33: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gure lehengusuek ere horrelakoak izanbehar dutela esaten dit barruak,» esan zion Feli-xek.

Hala espero zuen baronesak, baina ez zuenhori esan. «Oso politak, bai,» esan zuen, «bainaumeak. Non dira emakumeak, hogeita hamarurteko emakumeak?»

«Hogeita hamahirukoak esan nahi al duzu?»galdetzekotan egon zen neba, zeren, askotan,Eugeniak esaten zuena eta esan gabe uztenzuena, biak, ulertzen baitzituen. Baina eguzki-sarreraren edertasuna goraipatzea besterik ezzuen egin, eta baronesak, zeina fortuna bila eto-rri baitzen, zera pentsatzen zuen, berriz: bereburua inorekin neurtu behar izatekotan, beretzatizango zuela mesede neska txikiekin neurtzea.Bikaina zen eguzki-sarrera. Gelditu egin zirenikusteko. Halako kolore nahasketa zoragarririkinoiz ez zuela ikusi esan zuen Felixek. Baronesakere ikusgarria iritzi zion; baina hori baino atse-gingarriagoa zitzaion, beharbada, konturatzeaezen, bera han zegoela, mirespenez begiratzenziola handik pasatzen zen hainbat jende itxuraonekok, zeinentzat janzkera deigarriko emaku-

Page 34: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

me dotore atzerritar-itxurako bat Bostongo kalekantoi batean naturaren edertasuna frantsesezgoraipatzen ikustea ez baitzen oharkabean pasazitekeen gauza. Eugeniari bihotza alaitu zitzaion.Halako poztasun bare bati amore eman zion.Fortuna bila etorri bazen, fortuna hori aise aurki-tuko zuela iruditu zitzaion. Hori agintzen zuensartaldeko zeruaren gardentasun zoragarriak;gauzak berez etortzen direla iradokitzen zuenpaseatzaileen begirada gozo lotsagabekeriarikgabekoak.

«Ez zara atzera Silberstadtera itzuliko, ezta?»galdetu zion Felixek.

«Bihar ez behintzat,» esan zuen baronesak.«Printze erregeordeari idatzi ere ez?»«Idatzi eta esango diot alde honetan ez dute-

la haren aditzerarik.»«Ez dizu sinetsiko,» esan zion mutilak.

«Bakean utz dezazula aholkatzen dizut.»Felixek oso umore onean jarraitzen zuen.

Usadio zaharretan eta hiri pintoreskoetan heziaizanagatik, ezaugarri jator asko ikusten zionmetropoli puritano txikiari. Arrats hartan, afalon-doan, arrebari esan zion ezen hurrengo egu-

Page 35: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nean, goizean goiz, lehengusuei bisita egiterajoango zela.

«Presa handia duzu,» esan zion Eugeniak.«Zer naturalagorik,» galdetu zion Felixek,

«gaurko neska polit horiek guztiak ikusita gero?Gure lehengusuak horrelakoak baldin badira,zenbat eta lehenago ezagutu eta hobe.»

«Baliteke horrelakoak ez izatea ere,» esanzion Eugeniak. «Eskutitzak ekarri behar geni-tuen, beste pertsona batzuentzat.»

«Beste pertsona horiek ez lirateke gure ahai-de.»

«Ez dute horregatik okerragoak zertan iza-nik,» erantzun zion baronesak.

Nebak bekainak jasota begiratu zion. «Ezzenuen hori esan, hona etorri eta gure senitarte-koekin anaitu behar genuela adierazi zenidanlehen aldi hartan. Afekto naturalaren eraginazela esan zenuen. Eta horren aurka arrazoibatzuk atera nituenean, la voix du sang besteguztien gainetik zegoela aitortu zenuen.»

«Gogoan duzu hori guztia?» galdetu zionbaronesak.

«Garbi-garbi! Eta oso hunkitu ninduen.»

Page 36: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gelan gora eta behera zebilen Eugenia, goi-zean bezala; gelditu eta nebari begiratu zion.Zerbait esatera balihoa bezala egin zuen, bainaez zuen ezer esan, eta ibilian jarraitu zuen. Han-dik pixka batera, ordea, bestelako zerbait esanzuen, aurretik pentsatutakoa esan ez izana argi-tzeko bezala. «Inoiz ez diozu ume izateari utziko,neba maitea.»

«Esango litzateke zuk, andrea,» erantzunzion Felixek barrez, «mila urte dituzula.»

«Batzuetan, bai,» esan zuen baronesak.«Hortaz, joan eta gizaki harrigarri baten eto-

rrera jakinaraziko diet lehengusuei. Berehalaxeetorriko zaizkizu begirunea ekartzera.»

Eugeniak gelan paseatzeari ekin zion berriro,eta, gero, nebaren aurrean gelditu eta eskuajarri zion besoan. «Ez dute ni ikustera etorribehar,» esan zion. «Ez diezu utziko hori egiten.Ez dut lehen enkontrua era horretara egin nahi.»Eta nebaren begietako galderari erantzunez,jarraitu zuen. «Zu joango zara, dena aztertu etagero niri esango didazu. Itzultzen zarenean,dena kontatu beharko didazu: nor eta zer diren,zenbat diren, zenbat gizon eta zenbat emakume,

Page 37: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zer adinetakoak..., den-dena. Ondo begiratudena, eta hartu gogoan, gero niri deskribatzeko:tokia, xehetasun osagarriak... —nola esangonuke?—, la mise en scène. Eta gero, niregaraian, nik deritzodanean, noiz eta nola eraba-kitzen dudanean, neu joango naiz. Han aurkeztu-ko naiz: haien begien aurrean agertuko naiz!»esan zuen baronesak, buruan zuena nahikogarbi adierazten zuela, oraingoan.

«Eta zer mezu eraman behar diet?» galdetuzion Felixek, fede osoa baitzuen arrebaren anto-lamenduen doitasunean.

Baronesa nebari begira geratu zen —nebarenzintzo-aurpegi atseginari begira— pixka batean.Eta Felixek miresten zuen doitasunez erantzunzuen, «Nahi duzuna esan. Konta iezaiezu nirehistoria, naturalena iruditzen zaizun bezala.» Etabekokia jarri zion musu eman ziezaion.

Page 38: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

2. atalaBiharamunak egun bikaina ekarri zuen, Feli-

xek iragarri bezala. Negua ustekabean udaberribihurtu zen bezalaxe, udaberria zen orain bat-batean uda bihurtua. Horixe ikusi zuen landetxekarratu handi batetik irten zen neska gazteak,etxea bide lokaztu batetik bereizten zuen jardinzabalean paseatzeari ekin zionean. Zuhaixkaloratuak eta landareak —txukun antolatuak—argitasun eta epeltasun oparoaren atseginetanzeuden. Zumar garaien itzal gardena —zumar-arbola ikusgarriak ziren— sendotuz zihoan ordu-rako, eta ohiko isiltasun sakonak inguru manae-rraza eskaintzen zion urruneko eliz kanpai batenhotsari. Entzun zuen neska gazteak eliz kanpaia;baina ez zegoen elizarako jantzita. Buru hutsikzegoen; muselinazko blusa zuri bat zuen soi-nean, ertz bordatuz apaindua, eta muselinazkogona kolorezko bat. Hogeita bi edo hogeita hiruurteko andereño bat zen, eta nahiz udaberrikoigande goiz batez sexu horretako gazte bat jar-dinean buru hutsik paseatzen ikustea ez den,

Page 39: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gauzen izaerari begiratuz gero, batere desatse-gina, ez zitekeen esan igande-hausle errugabehura bereziki polita zenik. Garaia zen eta zurbila,mehea eta baldarxea; ile horia zuen eta guztizlisoa; begiak, berriz, ilunak, bizitasunik gabeaketa aldi berean urduriak izatea berezitasun zute-nak: oso urrunak, beraz, ikusten denez, «begieder» idealetatik, zeinak distiratsuak eta lasaiakizan behar dutela begitantzen baitzaigu beti.Etxe karratu handiaren ate-leihoak zabal-zabalikzeuden denak, eguzkiaren argi garbigarriari sar-tzen uzteko, eta eguzki izpiek errainu oparoakbarreiatzen zituzten etxearen bi alde aterpetzenzituen lorio zabal garaiaren zorura, non ere las-tozko ipurdia zuten kulunka-aulki batzuk eta por-tzelana berde eta urdineko dozen erdi bat aulkitxiki biribil ageri baitziren, etxekoek ekialdekomerkataritzarekin izandako harremanen oroiga-rri, simetriaz jarriak. Etxea zaharra zen —zaharraesatean, laurogei urte zituela esan nahi da—,egurrez egina eta kolore gris margul garbi batezpintatua, eta aurrealde guztian, tarteka-tarteka,zurezko zutabe zapalak zituen, zuriz pintatuak.Zutabe horien gainean sustengaturik bezala,

Page 40: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

halako frontis klasiko bat ageri zen, erdian hiruataleko leiho zabal bat, arrunt landutako markobatek inguratua, eta angelu txikienetako bakoi-tzean, berriz, irekigune biribil kristaleztatu banazituela. Ate zuri handi bat zegoen, letoizko kiske-ta ondo leundurik, landa-bide itxurakoari buruz,eta, atetik bideraino, oin-bide zabal bat, adreiluzlauzatua, adreiluak higaturik eta pitzaturik bainaoso garbi zituela. Etxe atzean zelaiak eta bara-tzak zeuden, eta aletegi bat eta urmael bat. Etaaurrean, beste aldean, bidean oso urrutira gabe,etxe zuri txikiago bat zegoen, kanpoaldekoleihatilak berdez pintaturik zituela, jardintxo batalde batean eta baratza bestean. Goiz-giroandistiraz zegoen hori guztia, ikuspegiaren zertze-lada bakunak «batuketa» bateko batugaiakbezain garbi begietaratzen zirela.

Bigarren andereño bat irten zen orduan etxe-tik, eta lorioa igaro, jardinera jaitsi, eta lehenaipatu dudan neska gaztearengana hurbildu zen.Bigarren andereño hori ere mehea eta zurbilazen, baina bestea baino zaharragoa, eta txikia-goa; ile ilun leuna zuen. Haren begiak, besteare-nak ez bezala, biziak eta argiak ziren, baina ez

Page 41: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

urduriak. Lastozko kapelu zinta zuridun bat zuenburuan, eta lepoko zapi indiar gorri luze bat, soi-nekoaren aurrealdetik behera oinetaraino iristenzitzaiona. Giltza txiki bat zekarren eskuan.

«Gertrude,» esan zuen, «oso ziur al zaudehobe duzula elizara joan gabe geratzea?»

Gertrudek begirada bat zuzendu zion, etalila-zuhaixka bati adaxka bat kendu, usain egin,eta bota egin zuen. «Ezertaz ez nago oso ziur!»erantzun zion.

Beste andereñoak begiak Gertruderengandikurrundu eta izei ilara luzeen artean diz-diz agerizen urmaelera eraman zituen. Eta, gero, osoahots eztiz esan zion, «Hemen duzu jangelakoarasako giltza. Har ezazu badaezpada, inorkezer nahi izanda ere.»

«Eta nork nahi izango du hemen ezer?» gal-detu zion Gertrudek. «Bakar-bakarrik izango naizetxean.»

«Nor edo nor etor liteke,» esan zion besteak.«Brand jaunagatik diozu?»«Bai, Gertrude. Tarta zati bat nahi izan leza-

ke.»

Page 42: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez ditut gogoko beti tarta jaten aritzen direngizonak!» esan zion Gertrudek, lila-zuhaixkaritiraldi bat emanez.

Lagunak begirada bat luzatu zion, eta gerolurrera begiratu zuen. «Oker ez banago, aita eli-zara joango zarelakoan dago,» esan zion. «Zeresango diot?»

«Esaiozu buruko min handia dudala.»«Egia al da hori?» galdetu zuen andereño

zaharrenak, berriz ere urmael aldera begira.«Ez, Charlotte,» esan zuen gazteenak soilta-

sunez.Charlottek lagunaren aurpegira eraman

zituen bere begi lasaiak. «Uste dut urduri zaude-la.»

«Beti egoten naizen bezala nago,» erantzunzion Gertrudek, tonu berean.

Charlotte beste aldera jiratu zen, baina han-txe geratu zen pixka batean. Soinekoarenaurrealdeari goitik behera begiratu zion. «Ez alzaizu luzeegia-edo iruditzen nire lepoko zapihau?» galdetu zion besteari.

Page 43: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek bira erdia eman zuen Charlottereninguruan, lepoko zapiari begira. «Uste dut ezdaukazula ondo jarrita,» esan zion.

«Nola jarri behar dut, bada?»«Ez dakit; beste nolabait. Beste era batera

hartu behar zenuke bizkarretik, beste era baterajarri ukalondoen inguruan; beste moduz emangozenuke atzetik.»

«Eta nola eman behar dut?» galdetu zionCharlottek.

«Ez nizuke esango,» esan zion Gertrudek,lepoko zapiari pixka bat atzeraxeago tira eginez.«Neronek, jarriko nuke, baina ez dakit nola edie-razi.»

Charlottek, ukalondoei eraginez, Gertruderenukituak eragindako laxotasuna zuzendu zuen.«Beno, erakutsiko didazu beste egun batean.Orain ez dio axolarik. Egia esan,» erantsi zuen,«ez dut uste batere axola dionik, inork atzetiknola ematen duen.»

«Bada, nik, gehiago axola diola esangonuke,» esan zion Gertrudek. «Ez dakizu nor egondakizukeen begira. Ez zaude prest. Ezin zarapolit agertzen ahalegindu.»

Page 44: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Charlotte oso serio jarri zen adierazpenhorren aurrean. «Ez zait iruditzen polit agertzenahalegindu behar denik ere,» erantzun ziontinko.

Gertrude isilik geratu zen. Eta, gero, esanzuen, «Beno, merezi ere, ez du asko mereziko.»

Charlotte unetxo batean begira geratuzitzaion, eta gero musu eman zion. «Ea hobetozauden itzultzen garenean.»

«Oso ondo nago, ahizpa maitea!» esan zionGertrudek.

Charlotte adreiluzko bide zabalean aurrerajoan zen jardineko ateraino; Gertrudek, berriz,etxe aldera hartu zuen poliki-poliki. Jardinekoatean mutil gazte bat topatu zuen Charlottek:mutil gazte garai egoki bat, kapelu luzea etaharizko guanteak jantzita. Itxura onekoa zen,baina sendoegia aukeran. Irribarre atseginazuen. «Brand jauna!» esan zion andereñoak.

«Zure ahizpak elizara joan behar ote duenetorri naiz,» esan zion mutil gazteak.

«Ez omen du joan behar; baina pozten nauetorri zarela ikusteak. Agian pixka bat hitz egin-

Page 45: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

go bazenu berarekin»... eta Charlottek ahotsaapaldu zuen. «Urduri-edo dagoela ematen du.»

Brand jaunak bere garaiera handitik irribarreegin zion andereñoari. «Oso pozik hitz egingodiot. Hori egiteagatik, gogo onez huts egingonuke edozein elizkizun, erakargarriena delaere.»

«Beno, zuk jakingo duzu,» esan zion Charlo-ttek ahots apalez, Brand jaunaren hitzei baietzerantzutea arriskutsua balitz bezala. «Bainaberandutzen ari zait.»

«Sermoi atsegina izan dezazula,» esan zionmutilak.

«Gilman jauna atsegina izaten da beti,» eran-tzun zion Charlottek. Eta bere bideari jarraituzion.

Brand jauna jardinean sartu zen, eta Gertru-de, atea ixten entzutean, jiratu eta begira gera-tu zitzaion. Brand jauna nola hurbiltzen zen ikus-ten egon zen pixka batean, eta, gero, beste alde-ra jiratu zen. Baina ia bertantxe itzuli eta geldigeratu zen, haren aurrez aurre. Mutilak kapeluaerantzi eta bekokia igurtzi zuen ondoratuzenean. Gero, berriro kapelua jantzi eta eskua

Page 46: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

luzatu zion neskari. Kapelua kendu zuenean, osobekoki zabala eta berdina zuela ikusi ahal izanzen, eta ile ugaria, nahiz kolorge samarra. Sudu-rra luzeegia zuen, eta ahoa eta begiak txikie-giak; baina, hala eta guztiz ere, esan dudanbezala, oso itxura oneko mutila zen. Oso amul-tsuak eta serioak ziren haren begi txiki urdin gar-biak; esaera den bezala, urrea baino mutil fina-goa ematen zuen. Neska gazteak, jardinekobidean zutik zegoela, mutilaren harizko guanteeierreparatu zien, hura hurbildu zenean.

«Elizara joango zinela pentsatzen nuen,»esan zuen mutilak, «eta zurekin joateko asmoanuen.»

«Asko eskertzen dizut,» erantzun zion Ger-trudek, «baina ez noa elizara.»

Esku eman zioten elkarri. Mutilak eutsi eginzion pixka batean neskarenari. «Arrazoi berezi-ren bat al duzu ez joateko?»

«Bai, Brand jauna,» esan zuen neskak.«Jakin nezake zein?»Gertrudek begirada bat luzatu zion, irriba-

rrez; eta irribarre hartan bazen, iragarri dudanbezala, halako bizigabetasun bat. Baina biziga-

Page 47: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

betasun horrekin nahasirik, baita zer gozo etairadokior bat ere. «Hain urdin dago zerua!» esanzuen.

Mutilak zerura begiratu zuen, eta zoragarriazegoen, egon ere, eta berak ere irribarre egineta esan zion, «Entzun izan dut andereñoaketxean geratzen direla eguraldi txarragatik,baina onagatik geratzen direnik ez. Zure ahiz-pak, atean topatu dut eta, triste zaudela esandit,» erantsi zuen.

«Triste? Ni ez naiz inoiz triste egoten.»«Batzuetan egongo zara, noski,» erantzun

zion Brand jaunak, inor horrela egoteari tamal-garri baleritzo bezala.

«Ni ez naiz inoiz triste egoten,» esan zionberriro Gertrudek. «Batzuetan, ordea, gaiztoaizaten naiz. Eta gaiztoa izaten naizenean umoreonean egoten naiz. Gaiztoa izan naiz oraintxeahizparekin.»

«Zer egin diozu?»«Nahastuta uzteko gauzak esan dizkiot...,

nahita.»«Zergatik egin diozu hori, Gertrude?» galde-

tu zion mutilak.

Page 48: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek irribarre egin zuen berriro. «Hainurdin dago zerua!»

«Esaten dituzun gauzekin, ni ere nahastennauzu,» esan zion Brand jaunak.

«Konturatzen naiz inor nahasten dudanean,»jarraitu zuen Gertrudek. «Baina jendeak aregehiagotan nahasten nau ni. Baina ez dirudi kon-turatzen direnik!»

«Oso interesgarria da hori,» adierazi zuenBrand jaunak, irribarrez.

«Nire zerak..., nire barne-borrokak kontatze-ko esan didazu eta...» jarraitu zuen neskak.

«Hitz egin dezagun horretaz. Nik gauza askodut esateko!»

Gertrude beste aldera jiratu zen pixkabatean; gero, berriro itzuli eta, «Hobe izangoduzu elizara joatea,» esan zion.

«Badakizu,» ahalegindu zen mutila, «gauzabat badudala zuri esateko.»

Gertrudek begirada bat luzatu zion. «Orain ezezazu esan, mesedez!»

«Bakar-bakarrik gaude,» jarraitu zuen muti-lak, kapelua erantzirik; «bakar-bakarrik, igande-ko baretasun zoragarri honetan.»

Page 49: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek ingurura begiratu zuen, kimuberrietara, urruneko argitasunera, bere gorabe-heren aitzakiatzat aipatu zuen zeru urdinera.«Horra arrazoia, horregatik ez ditut zure hitzakentzun nahi,» esan zion. «Egidazu mesede, zoazelizara.»

«Nahi al duzu itzultzen naizenean hitz egi-tea?» galdetu zion Brand jaunak.

«Gogo horrekin jarraitzen baduzu...» eran-tzun zion neskak.

«Ez dakit gaiztoa zaren,» esan zion mutilak,«baina bai nahastailea benetan.»

Gertrude beste aldera jiratu zen; eskuakbelarrietara eraman zituen. Brand jauna pixkabatean begira egon zitzaion, eta, gero, elizaraabiatu zen astiro.

Gertrude jardinean batera eta bestera ibilizen pixka batean, nagi eta helbururik gabe. Elizkanpaiak utzia zion jotzeari: erabatekoa zen isil-tasuna. Andereño harentzat gozamen handiaizaten zen noiz edo noiz bakarrik egotea, familiaosoa kanpoan eta etxea hutsik zela. Gaur zerbi-tzariak ere elizara joanda zirela ematen zuen: ezzen ikusten inoren errainurik leiho zabalduetan,

Page 50: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ez zen ageri emakume beltz turbante gorriduniketxe atzean, oholezko gapirioz estalitako putzuhandira perraila botatzen. Eta etxe handi babes-gabearen aurreko atea zabalik zegoen, urre-aroko konfiantzaz, edo, kasu honi egokitzeko,Ingalaterra Berriko zilarrezko lorealdikoaz. Ateaastiro igaro eta gela huts batetik bestera ibili zenGertrude; kolore argiko gela handiak ziren, zurzuriz jantziak, kaobazko altzari hanka-mehezapainduak, eta, hormetan, antigoaleko irarlanakzituzten, Bibliako gaiei buruzkoak gehienak, osogoian esekirik. Etxea beretzat edukitzeak, lehenaipatu dudan bakardade atsegin horrek, irudi-mena eztenkatzen zion Gertruderi; berak ezzukeen jakingo esaten zergatik, ezta berarenistoriolari apalak ere. Gauza bereziren bat eginbehar zukeela pentsatzen zuen beti, egokierariohore egin behar ziokeela; eta zer egin ote zeza-keen pentsatzen hara eta hona zebilen bitar-tean, egokiera galdu egin ohi zen gehienetan.Inoiz baino pentsatiago zebilen gaur Getrude.Liburu bat hartu zuen azkenean; etxean ez zenliburutegirik, baina gela guztietan zeuden libu-ruak. Liburuak ez ziren debekatuak, eta Gertru-

Page 51: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

de ez zen etxean geratu apal helezinetara igo-tzeko aukera izateagatik. Bista-bistan zegoenale bat eskuratu zuen —Gau Arabiarrak sailekobat—, eta loriora eraman eta hura altzoan zuelaeseri zen. Han, Kamar-al-Zaman printzearen etaBudur printzesaren arteko maitasunen istorioairakurtzen aritu zen ordu laurden batez. Azke-nean, burua altxatu zuenean, Kamar-al-Zamanprintzea ikusi zuen —hala iruditu zitzaion—aurrean zutik. Mutil gazte eder bat ari zitzaionerreberentzia luze bat egiten: erreberentziaikusgarria, ordu arte inoiz ikusi ez zuen bezala-koa. Zerutik etorria ematen zuen mutilak; izuga-rri ederra zen; irribarre egiten zuen: berariaz irri-barre egiten ari balitz bezalako irribarrea. Harri-duraren handiak hantxe eserita eduki zuen Ger-trude pixka batean, mugitu gabe. Gero, altxatuegin zen, liburuaren orrien artean hatza jarri ereegin gabe. Mutil gaztea, kapelua eskuetan zuela,begira zegokion, irribarre eta irribarre. Osogauza harrigarria zen hura.

«Esango al didazu, mesedez,» esan zion bisi-tari misteriotsuak, azkenean, «ea Wentworthandereñoarekin dudan hitz egiteko ohorea?»

Page 52: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gertrude Wentworth naiz,» xuxurlatu zuenneskak.

«Hortaz..., zure lehengusu izateko ohoreadut... eta plazerra!»

Agerpen baten itxura hain handia zuen mutilgazteak, ezen adierazpen horrek haren izaeragezurrezkoa biribiltzea baizik ez zuen egin. «Zerlehengusu? Nor zara zu?» esan zion Gertrudek.

Pauso batzuk atzera eman eta etxeari gorabegira geratu zen mutila. Hurrena, inguru guzti-ra begiratu zuen: jardinera eta harantzagokoikuspegira. Gero, barrez hasi zen. «Badakit osobitxia irudituko zaizula,» esan zuen. Barre hark,nolanahi ere, bazuen gorpuztasun bat. Gertru-dek burutik oinetaraino begiratu zion. Oso ede-rra zen, bai; baina egiten zuen irribarreak iaimintzio bat ematen zuen. «Isiltasun handiadago,» jarraitu zuen bisitariak, berriro Gertrude-ren ondora etorrita. Eta neskak, erantzun ordez,begiratu besterik egin ez zionean, erantsi zuen,«Bakarrik al zaude?»

«Elizan dira denak,» esan zion Gertrudek.«Banuen horren beldurra!» esan zuen mutil

gazteak. «Ez ahal zintudan ikaratuko!»

Page 53: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Nor zaren esan beharko zenidake,» eran-tzun zion Gertrudek.

«Ez naiz ausartzen!» esan zion mutilak.«Beste bat zen nire asmoa. Uste nuen zerbitza-riak hartuko zidala bisita-txartela, eta denonartean asmatuko zenutela, harrera egin aurretik,nor naizen.»

Gertrudek pentsatzen jarri zuen indarrakbere emaitza izan zuen; eta zera ematen zuenemaitzak: zerbait gerta zekion desira zehazgabehura asetzera zetorren erantzun bat, erantzunatsegin zoragarri bat. «Badakit..., badakit...,»esan zuen Gertrudek. «Zu Europatik zatoz.»

«Duela bi egun iritsi gara. Baduzue, hortaz,gure aditzera; bazenuten gure berri?»

«Bagenekien, oso zehatz ez bada ere,» esanzion Gertrudek, «Frantzian ahaideak genituela.»

«Eta izan al duzue inoiz gu ezagutzeko gogo-rik?» galdetu zion mutilak.

Gertrude isilik geratu zen une batean. «Nikbai, nik ezagutu nahi zintuztedan.»

«Pozten nau, hortaz, zu topatu izanak. Gukere zuek ezagutzeko gogoa genuen, eta halaetorri gara.»

Page 54: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Berariaz?» galdetu zion Gertrudek.Mutilak ingurura begiratu zuen, irribarrez.

«Bada, bai, berariaz. Nekarazi egingo ote zaituz-tegu?» erantsi zuen. «Ez dut uste; egia esan, ezdut uste. Batera eta bestera ibiltzea ere osogogoko dugu, eta aitzakia ona genuen.»

«Eta iritsi berriak zarete?»«Herenegun iritsi ginen Bostonera. Ostatuan

egin dut Wentworth jaunaren galde. Zure aitaizango da, noski. Eta han aurkitu didate non biziden; maiz entzuna zutela ematen zuen. Eta etor-tzea erabaki dut, zeremoniarik gabe. Eta, hala,goiz eder honetan, jarri naute zegokion alderabegira eta zuzen aurrera jarraitzeko esan didate,hiritik kanpora. Oinez etorri naiz, bazterrak iku-siz. Ibili eta ibili egin dut, eta hemen nago! Badamilia mordoska bat.»

«Zazpi milia eta erdi,» esan zion Gertrudekahots apalez. Orain, mutil gazte eder hura egiaz-koa zela ikusten hasi zenean, neskak dardarazehazgabe bat nabaritu zuen bere baitan; osoaztoraturik zegoen. Ez zuen bere bizi osoan atze-rritar batekin hitz egin, eta aukera zoragarriaizan behar zuela pentsatu izan zuen askotan.

Page 55: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Horra non zuen orain bat, igandeko baretasunakbat-batean berarentzat bakarrik sortua; etahalako irribarre zoragarria eta gizabidetsuazuena, gainera! Egin zuen modua eta hartu zuendenbora, hala ere, bere burua lasaitu eta halakoharrera ofizial bat egin beharko ziola gogoratze-ko. «Pozten gaitu... oso pozten gaitu zu ezagu-tzeak,» esan zion. «Sartu nahi duzu barrura?»Eta ate zabalduaren aldera abiatu zen.

«Ez zaitut beldurtzen, hortaz?» galdetu zionmutiak berriro, irribarre erraz hura ezpainetan.

Gertrudek, pixka bat pentsatu ondoren, esanzion, «Hemen ez dugu beldurrik izaten.»

«Ah, comme vous devez avoir raison!» esanzuen mutil gazteak, ingurura onespenez begira.Frantsesez hainbeste hitz entzuten zuen lehenaldia zuen Gertrudek. Zirrara handia eragin zio-ten. Mutila Gertruderen ondoren joan zen, hala-ko pilpira batez bera ere, muselina argi harrozjantzitako neska garai interesgarri hari begira.Sarreran gelditu zen Felix; eskailera zabal zuribat zegoen han, baranda ere zuria zuena. «Baietxe atsegina!» esan zuen. «Argiago dagobarruan kanpoan baino.»

Page 56: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Hemen hobeto egongo gara,» esan zionGertrudek, eta egongelara bideratu zuen; gelagarbi, garai, hutsik bezalako bat zen egongela.Han geratu ziren elkarri begira: inoiz baino irri-barretsuago mutil gaztea, eta oso serio, irribarreegiten ahalegintzen zela, Gertrude.

«Ziur asko, ez duzu nire izena jakingo,» esanzion mutilak. «Felix Young dut izena. Zure aitaosaba dut. Nire ama zure aitaren arrebaordeazen, zure aita baino zaharragoa.»

«Bai,» esan zuen Gertrudek, «eta katolikoegin eta Europan ezkondu zen.»

«Ikusten dut badakizula,» esan zuen mutilak.«Ezkondu eta hil ere bai. Zure aitaren familiak ezzuen haren senarra ondo hartu. Atzerritarra zelaesaten zuten, baina ez zen. Nire aita gaixoa Sizi-lian jaio zen, baina gurasoak amerikarrakzituen.»

«Sizilian?» xuxurlatu zuen Gertrudek.«Bizitza osoa Europan eman zuten, bai,»

esan zuen Felix Youngek, «Baina oso herrizaleakziren. Eta baita gu ere.»

«Siziliarrak zarete, beraz?» esan zion Gertru-dek.

Page 57: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Siziliarrak? Ez! Hara, ni Frantziako herri txikibatean jaio nintzen, herri txiki polit batean. Arre-ba, berriz, Vienan jaioa da.»

«Frantsesa zara, hortaz,» esan zion Gertru-dek.

«Ez, Jainkoarren!» esan zuen mutil gazteak.Gertrude begirik kendu gabe zegokion, jakinbeharrez. Mutila barrez hasi zen berriro. «Ez duteragozpenik frantsesa izateko, horrek atseginematen badizu.»

«Nolakoa edo halakoa, atzerritarra zara,izan,» esan zion Gertrudek.

«Nolakoa edo halakoa, bai; baietz uste dut.Baina nork jakin zer-nolakoa? Hori argitzekoaukerarik ez dugu inoiz izan. Badakizu horrelakojendea ere badela. Bada jendea, zer herritakoaden, zer erlijio duen, zer lanbide duen esaten ezdakiena.»

Gertrudek zutik jarraitzen zuen mutil gaztea-ri adi-adi. Ez zion esertzekorik ere esan. Ez zuenhorrelako jendearen berririk, eta dena jakin nahizuen. «Non bizi zara?» galdetu zion.

«Horri ere ezin erantzun!» esan zuen Felixek.«Beldur naiz buhamesak baino askoz hobeak ez

Page 58: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

garela pentsatuko ote duzun. Ni alde guztietanbizi izan naiz, alde guztietan. Egia esan, uste dutEuropako hiri guztietan bizi izan naizela.» Ger-trudek hasperentxo isil luze bat egin zuen.Horrek irribarre eragin zion berriro mutilari, etairribarre hark lotsagorritu egin zuen pixka batGertrude. Gorritzetik babestearren, galdetu zionmutilari ea, ibilaldi luze haren ondoren, ez al zengose edo egarri. Gertrudek sakelean zuen eskua;irabilka zerabilen ahizpak eman zion giltxatxoa.«Andereño maitea,» esan zion mutilak, eskuakpixka bat elkarturik, «emango bazenit, karitatez,baso bat ardo!»

Gertrudek irribarre egin eta buruarekin baiez-koa adierazi zion, eta gelatik irten zen bizkor.Eta, hurrena, esku batean pitxer handi bat etabestean tarta biribil, handi, gainzuritu bat azpilbatean zuela agertu zen. Arasatik tarta hartzera-koan, garbi asko oroitu zen Gertrude hura zelaahizpak Brand jaunari gustu izan zekiokeela pen-tsatzen zuen otamena. Itsasoz haraindiko ahai-dea goi-goian esekitako irarlan kolorgeei begirazegoen. Gertrude sartu zenean, jiratu eta irriba-rre egin zion neskari, denboraldi batean elka-

Page 59: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

rrengandik urrun egon ondoren elkartu direnlagun zaharrak balira bezala. «Zerorrek zerbitza-tu behar didazu?» galdetu zion. «Jainkoen zerbi-tzuaren parekoa da hau!» Makina bat jenderizerbitzatua zen Gertrude, baina inork ez zionhorrelakorik esan. Adierazpen hark halako arin-tasun bat eman zion Gertrudek mahai txiki bate-ra eraman zuen pausoari; kopa gorri deigarribatzuk zeuden mahai hartan —urrezko adaxka-txoz apainduak ziren kopak, eta Gertrudek berakkentzen zien goizero hautsa—. Oso dotoretzatzeuzkan Gertrudek kopa haiek, eta atsegin han-dia eman zion ardoa ona zela jakiteak; aitarenmadeira famatua zen. Felix Youngek bikaina iri-tzi zion ardoari; ez zekien zergatik esan ziotenAmerikan ardorik ez zela. Gertrudek tarta-trian-gelu handi bat ebaki zion, eta berriz ere Brandjauna etorri zitzaion gogora. Han zegoen Felix,eserita, kopa esku batean eta berealdiko tarta-puska bestean, jan, edan, irri eta berba. «Gosehandia dut,» esan zuen Felixek. «Ez nago baterenekatuta; ez naiz nekatzen. Baina gose handiadut.»

Page 60: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Bazkaltzen gelditu behar duzu,» esan zionGertrudek. «Ordubietan bazkaltzen dugu. Ordu-rako elizatik etorrita izango dira denak, eta eza-gutuko dituzu gainerakoak.»

«Nortzuk dira besteak?» galdetu zion muti-lak. «Deskriba iezazkidazu denak.»

«Zerorrek ikusiko dituzu. Zu zara gauzak kon-tatu behar dizkidazuna; esate baterako, zurearrebari buruzkoak.»

«Münster baronesa da nire arreba,» esanzion Felixek.

Arreba baronesa zuela entzutean, zutitu etaFelixen aurrean ibiltzen hasi zen Gertrude, asti-ro. Pixka batean ez zuen ezer esan. Gogoetan arizen. «Zergatik ez da hura ere etorri?» galdetuzion Felixi.

«Etorri da, bai. Bostonen dago, hotelean.»«Gu joango gatzaizkio bisitan,» esan zuen

Gertrudek, Felixi begira.«Arren, ez zaiteztela joan erregutzeko esan

dit!» erantzun zion mutiak. «Goraintziak bidal-tzen dizkizue. Beraren etorrera jakinarazterabidali nau aurretik. Bera etorriko da zure aitaribegirunea ekartzera.»

Page 61: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrude dardaratu egin zen berriro. Münsterbaronesa bat zetorrela, aurretik mutil gazte dis-tiratsu bat «beraren etorrera jakinaraztera»bidalita, Sabako erregina Salomonengana beza-la, Wentworth jaun baketsuari «begirunea ekar-tzera»! Ustekaberik gorrienean jo zuen gisahorretako pertsonak Gertruderen irudimenarenatea. Zer esan ez zekiela egon zen pixka batean.«Noiz etorriko da?» galdetu zuen azkenean.

«Baimena ematen diozuen bezain laster...Bihar. Desiratzen dago,» erantzun zion Felixek,atsegingarri agertu nahirik.

«Bihar, bai,» esan zuen Gertrudek. Gehiagogaldetzeko gogoa zuen, baina ez zekien zer esanzitekeen Münster baronesa bati buruz. «Eta...ezkonduta... dago?»

Amaituak zituen Felixek tarta eta ardoa.Altxatu egin zen, bere begi argi adierazgarriakneska gaztearengan finkatzen zituela. «Printzealemaniar batekin dago ezkonduta: Silberstadt-Schreckensteingo Adolf printzearekin. Ez daprintze erregeordea, haren anaia gazteago batbaizik.»

Page 62: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek tinko begiratzen zion berriemai-leari; zertxobait zabaldurik zuen ahoa. «Hor-taz..., printzesa da?» galdetu zion azkenean.

«Ez, ez,» esan zuen mutil gazteak; «egoeraberezi samarra du. Ezkontza morganatikoa da.»

«Morganatikoa?» Izen ezezagunak eta hitzezezagunak ziren haiek Gertrude gaixoarentzat.

«Zera, erret etxeko kimu baten eta gizakiarrunt baten artean egiten den ezkontzari esa-ten zaio hori. Eugenia baronesa egin zuten, gai-xoa; baina hori zen egin ahal zuten guztia. Orain,berriz, ezkontza ezereztu nahi dute. Adolf prin-tzea, gure artean esanda, inozo bat da; bainaanaiak, gizon argia da eta, beste asmo batzukditu hari dagokionean. Eugeniak, berriz, eragoz-penak jartzen ditu, noski. Nik ez dut uste, halaere, Eugeniari asko axola zaionik —oso emaku-me argia da Eugenia; atsegin izango duzu; ziurnago—, baina gogaitarazi egin nahi ditu. Unehonetan en l’air dago dena.»

Bisitariak istorio erromantiko ilun hura konta-tzeko erabili zuen tonu arin alaia oso bitxia irudi-tu zitzaion Gertruderi; baina horrek, bestalde,berari halako laudorio bat ere egiten ziola irudi-

Page 63: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tu zitzaion: beraren zuhurtziaren eta duintasuna-ren aitorpen bat zela, alegia. Dozena bat inpre-sio zerabiltzan Gertrudek bere baitan irabiaka,eta, azkenean, beste guztien gainetik nagusituzitzaionak aurkitu zituen hitzak. «Ezkontza eze-reztu nahi dute?» galdetu zuen.

«Hala dirudi.»«Beraren borondatearen kontra?»«Beraren eskubidearen kontra.»«Oso atsekabeturik egongo da!» esan zuen

Gertrudek.Bisitariak irribarrez begiratu zion. Eskua

garondora eraman eta han eduki zuen pixkabatean. «Hori dio berak,» erantzun zion. «HorraEugeniaren istorioa. Zuei kontatzeko esan dit.»

«Konta iezadazu gauza gehiago,» esan zionGertrudek.

«Ez, hori berari utziko diot; berak hobeto kon-tatzen du.»

Gertruderi beste hasperentxo bat eragin zionkilikak. «Bada, atsekabeturik badago,» esanzuen, «ondo egin du guregana etortzea.»

Hain arreta handiz zegoen Gertrude, ezen ezbaitzituen entzun lorioko oinotsak; eta, hala ere,

Page 64: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

beti ezagutzen zituen oinotsak ziren. Etxekosarreran zirela entzun zituen, eta leihotik begira-tu zuen orduan. Bazetozen denak elizatik: aita,ahizpa eta neba, eta lehengusuak, haiek ereigandeetan bazkaltzera etortzen baitziren. Brandjauna sartu zen aurretik; besteei aurre hartutazetorren, ordubete lehenago Gertrudek esatenutzi ez ziona esateko asmoa zuelako, antza.Egongelan sartu zen, Gertruderen bila. Bi liburu-txo zituen eskuan. Gertruderekin zegoen lagunaikustean, poliki-poliki gelditzera egin zuen, eze-zagunari begiratzen ziola.

«Lehengusuetako bat al da?» galdetu zuenFelixek.

Aurkezpenak egin beharrean gertatu zenorduan Gertrude; baina Gertruderen belarriaketa, sinpatiaz, ezpainak, Felix esaten arituzitzaionaz beterik zeuden. «Hau printzea da...»esan zuen, «Silberstadt-Schreckensteingo prin-tzea!»

Felix algaraz hasi zen, eta Brand jauna begi-ra-begira geratu zitzaion. Eta besteak ere etxeansartu eta atean agertu ziren Brand jaunarenatzetik.

Page 65: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

3. atalaArrats hartan, afaritan, Felix Youngek bere

inpresioen kontu eman zion arrebari, Münsterbaronesari. Konturatu zen baronesa ezen umoreezin hobean itzuli zela Felix. Horretan, ordea,baronesak ez zuen pozteko arrazoirik ikusten.Neurri baterainoko konfiantza baizik ez zuennebaren juzkuan; Felixek arrosa-koloreko ikus-pegiak ikusteko zuen ahalmena, kolorerik polite-na itsusteko adinakoa zen. Hala ere, egitehutsen azalpenak sinets zekizkiokeela uste zuen,eta eskatu zion, halako ezinegon batez, kontazitzala egite horiek. «Pentsatzen dut ez zintuzte-la, behintzat, atetik bidaliko,» esan zion barone-sak. «Hamar bat ordu egin dituzu kanpoan.»

«Zera bidaliko ninduten atetik!» esan zionFelixek. «Bihotzak zabalik hartu naute; zekorgizenena hil dute.»

«Ulertzen dut zer esan nahi duzun: aingerusail bat dela.»

«Horixe bera,» esan zuen Felixek. «Aingerusail bat da, garbi esanda.»

Page 66: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«C’est bien vague,» adierazi zuen baronesak.«Zer itxura dute?»

«Ez dute inoiz ikusi duzun ezeren antzik.»«Eskerrik asko; baina horrek ez du kontua

askorik argitzen. Serioski, poztu al dira zu ezagu-tzeaz?»

«Pozez zoratzen jarri dira. Nire bizitzako egu-nik handiena izan da. Ez naute inoiz, ezta inoizere, hainbeste goretsi! Benetan diozut, ni nin-tzen taldeko izarra. Arreba maitea,» esan zuenmutilak, «nous n’avons qu’à nous tenir: osojende handia izango gara!»

Madame Münsterrek begirada bat luzatuzion, eta oniritzi izpi baten argia zuten harenbegiek. Baronesak kopa-ardoa ezpainetara era-man zuen, eta, gero, esan zuen, «Deskriba iezaz-kidazu. Egin iezadazu erretratu bat.»

Felixek bere kopa hustu zuen. «Bada, landada, belardi eta baso artea; leku basati bat,hemendik oso urrun ez badago ere. Hura bidea,ordea, enetxo! Imajina ezazu mendi garaietakoglaziar bat lokatzezkoa. Baina ez duzu atzera etaaurrera denbora luzez ibili beharko, zeren eta

Page 67: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hara joan eta bertan gera zaitezela nahi baitute,betiko.»

«Hara!» esan zuen baronesak. «Hara joan etabertan gera nadila betiko? Bon.»

«Oso ingurune landa-girokoa da, izugarrinaturala; eta gain guztian, argi zuri bitxi hori,zeru urdin urrun hori. Bada, han, zurezko etxehandi bat dago —hiru solairuko bungalow gisakobat—; Nurembergeko jostailu erraldoi bat dirudi.Bazen han jaun bat, etxeari buruz hitzaldi bateman didana, eta hark «etxe agurgarria» deitudio; baina bart eraikia dirudi.»

«Polita da? Dotorea?» galdetu zion barone-sak.

Felix pixka batean begira geratu zitzaion, irri-barrez. «Oso garbia da! Ez dago dirdairik, ezdoraturik, ez zerbitzari osterik. Aulkiak, nahikobizkar-tenteak. Zoruak, ordea, bertatik jatekomodukoak, eta eskailerak, berriz, bertan eser-tzeko modukoak.»

«Pribilejio bat izango da. Eta bizilagunak erebizkar-tenteak izango dira, noski?»

«Arreba maitea,» esan zion Felixek, «bizila-gunak xarmagarriak dira.»

Page 68: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zer eratara?»«Beren erara. Nola esango nizuke? Hango

estiloa primitiboa da; patriarkala; urrezko aroa-ren ton bera.»

«Eta ton hori besterik ez dute urrezkorik? Ezdago aberastasun zantzurik?»

«Aberastasuna zantzurik gabe dagoela esan-go nuke nik. Etxe-giroko bizimodu sinple bat;kanpoalderako ezer ez, eta oso gutxi... —nolaesango nuke?— ...zentzumenetarako; bainaaisance handi bat, eta diru asko —ikusten ezdela— mugimenduan, erakundeetako bazkide-tzak ordaintzeko, jabegoak berriztatzeko, senda-gilearen fakturak pagatzeko; eta, beharbada,baita alaben doterako ere.»

«Eta alabak?» galdetu zion Madame Münste-rrek. «Zenbat dira?»

«Bi dira: Charlotte eta Gertrude.»«Politak dira?»«Bat bai,» esan zuen Felixek.«Zein?»Mutil gaztea isilik geratu zen, arrebari begira.

«Char-lotte,» esan zuen azkenean.

Page 69: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Orain, berriz, arrebak begiratu zion. «Uler-tzen dut. Gertrudez maitemindu zara. Puritanoakizango dira burutik hasi eta hanka-puntetaraino;alaiak ez beste guztia!»

«Ez dira alaiak, ez,» onartu zuen Felixek.«Neurtuak dira; are zorrotzak. Izaeraz gogoetaraemanak diren horietakoak dira; gauzak serioskihartzen dituzte. Nik uste, arazoren bat dute: edooroitzapen tristeren bat dute, edo nahigaberenbat etorriko den beldur dira. Ez dute izaera epi-kureoa. Osaba, Wentworth jauna, duintasun izu-garriko agure bat da; ematen du martirioa paira-tzen ari dela, ez suzkoa, baizik eta izotzezkoa.Baina guk alaituko ditugu: on egingo diegu. Asti-naldi ederra hartuko dute. Baina, bestela, izuga-rri amultsuak eta atseginak dira. Eta esker one-koak. Argitzat gauzkate; ospe handikotzat gauz-kate!»

«Oso ederki dago hori dena,» esan zuenbaronesak. «Baina hiru pertsona horietaramugatu behar al dugu? Wentworth jauna eta biandereño hoietara? Nola esan duzu deitzen dire-la, Debora eta Betsabe?»

Page 70: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez, ez; beste neskatila bat ere bada; horienlehengusua; oso neskatila polita; amerikar per-fektua. Eta gero etxeko semea dago.»

«Ederki,» esan zuen baronesak. «Iritsi garagizonezkoetara. Zer diozu etxeko semeaz?»

«Ez dakit ez ote den pixka bat berdozten.»«Hori, hortaz, epikureoa da! Zer adin du?»«Hogei urteko gazte bat da; mutil ederra,

baina ez dakit gustu arruntak ez ote dituen,tamalez. Eta, gero, Brand jauna: mutil gazte osogarai bat, apaiz laiko-itxurako bat. Denek oso iri-tzi onean daukatela ematen du, baina nik ez diotondoegi antzeman.»

«Eta ez al dago ezer,» galdetu zion barone-sak, «bi mutur horien artean? Elizgizon misterio-tsuaren eta gazte neurrigabeko horren artean?»

«Bai, bai. Acton jauna. Uste dut,» esan zuenmutilak, arrebari baiezko keinua buruaz eginez,«atsegin izango duzula Acton jauna.»

«Gogoan izan oso kontentagaitza naizela,»esan zion baronesak. «Gizabide handia al du?»

«Zurekin handia izango du. Mundu-gizona da;Txinan izana da.»

Page 71: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Madame Münsterrek algaratxo bat egin zuen.«Txinako mundua duen gizon bat! Oso interes-garria izango da.»

«Etxera aberastasun handia ekarri zuen ideiadut,» esan zion Felixek.

«Hori beti da interesgarria. Gaztea al da?Itxura onekoa? Buruargia?»

«Berrogei urteren azpitik ibiliko da; buruasoiltzen hasia du; iaioa da hizketan. Esangonuke,» erantsi zuen mutilak, «miresgarria gerta-tuko zaiola Münster baronesa.»

«Oso litekeena da,» esan zuen andreak.Nebak inoiz ez zuen jakiten nola hartuko zituenEugeniak gauzak; baina, handik pixka batera,oso deskribapen polita egin ziola adierazi zionbaronesak, eta hurrengo goizean joan eta berebegiz ikusiko zuela.

Hala, bada, lau lagunentzako zalgurdi deses-tali batera igo —baronesak ez zion ibilgailuariaitzakiarik aurkitu, eskatu zioten diru-saria etakotxe-gidariaren lastozko kapelua izan ezik(baronesaren lekaioek jantzi hori-gorriak zituz-ten Silberstadten)— eta landarako bidea hartuzuten. Baronesak, atze-atzera eseri eta bere

Page 72: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eguzkitako puntiladuna zabuka zuela, ezker-eskuin begiratzen zuen eta bide bazterreko gau-zak aztertzen zituen. Affreux iritzi zien berehala-xe. Nebak esan zion ezen lurralde hartan, ema-ten zuenez, plano hurbilak eskasagoak zirelaplans reculés baino, eta baronesak erantzun zionikuspegi guztiak plano hurbila zirudiela. Felixekantolaturik zuen lagun berriekin arreba noiz era-man: arratsaldeko lauretan zuten ordua jarria.Etxe handiaren aurrealde garbia oso abegitsuagertu zen Felixen begietara, zalgurdia ondoratuzenean. Zumar garai lerdenek itzal luzexkoakegiten zituzten etxe aurrean. Baronesa zalgurdi-tik jaitsi zen. Ahaide amerikarrak lorioan zituenzain. Felixek kapeluaz agurtu zituen, eta gizo-nezko garai zimel bat, bekoki-zabala, bizarraondo eginik, aurreratu zen jardineko atera. Char-lotte Wentworth zuen aldamenean; Gertrudeatzetik zetorren, astiroago. Bi andereñoeksedazko soinekoak zituzten fris-fras. Felixek jar-dineko atetik barrura eraman zuen arreba. «Izanzaitez oso atsegingarria,» esan zion. Konturatuzen, ordea, aholku haren beharrik ez zela. Euge-nia prest zegoen bera bakarrik izan zitekeen

Page 73: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bezain atsegingarri agertzeko. Arreba inolakoeragozpenik gabe miretsi ahal izatea baino pla-zer handiagorik ez zen Felixentzat; zeren eta,horretarako aukera maiz sortzen bazen ere, ohi-tura ez baitzegoen sustraitua. Eugenia, inorenaurrean atsegingarri agertu nahi izaten zuene-tan, munduko emakumerik xarmagarriena irudi-tzen zitzaion Felixi, beste edonori bezala. Hala-koetan, ahaztu egiten zitzaion inoiz bestelakoaere izaten zela; batzuetan gogorra eta gaiztoaizaten zela; noiz edo noiz beldur ere izaten ziola.Orain, jardinera sartzeko besotik heldu zionean,igarri zion atsegingarri izan nahi zuela, hartara-ko asmoa zuela, eta horrek poz handia emanzion Felixi. Eugenia atsegingarri agertuko zen,bai.

Gizaseme garaia irten zitzaion baronesarienkontrura, oso begitarte zurrun eta itzaltsuz.Zurruntasun hura ez zen, ordea, eskuzabaltasunezaren adierazgarri. Aitzitik, Wentworth jauna-ren moldea erantzukizun handi baten ardurakeragina zen, abagunearen solemnetasunak eza-rria, hain andre handi eta aldi berean zorigaitze-koari behar bezalako begiramena erakusteko

Page 74: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zailtasunaz jabetzeak sortua. Konturatu zenFelix, aurreko egunean, Wentworth jaunarenzurbiltasun bereziaz; orain, berriz, ia hilotzarenitxura hartu zion osabaren aurpegi zorrotz zuria-ri. Baina hain sena handia zuen mutil hark inorenbarrena hauteman eta ulertzeko, ezen berehala-xe ohartu baitzen heriozko itxura haiek ez zirelalarritzekoak. Felixen irudimen argiak barrunda-turik zuen jada Wentworth jaunaren mekanismoizpirituala, eta konturatu zen ezen, agurea gau-zak kontzientziaz egiten zituen gizona izaki,haren barne-mugidak ondoez fisikoaren ezauga-rri batzuez adierazten zirela.

Baronesak eskua hartu zion osabari, eta bereaurpegi itsusi eta irribarre ederraz begira geratuzitzaion. «Ondo egin al dut etortzea?» galdetuzion.

«Oso ondo, oso ondo,» esan zuen Wentworthjaunak solemneki. Aritu zen Wentworth jaunabere artean hitz batzuk aurretik prestatzen,baina orain joanak zitzaizkion denak burutik. Iaizuturik zegoen. Inoiz ez zion hala begiratu —halako irribarre tinko eta sakonez— ezein ema-kumek. Halako irribarrea zuen emakumea, zeini

Page 75: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

berehalaxe hartu baitzion beste ezohiko nolako-tasun batzuk ere bazituen susmo bizia, ilobazuela, hau da, beraren aitaren alabaren umeazela pentsatzeak erasan egiten zion Wentworthjaunari, eta nahasmendua sortu. Iloba printzebatekin «morganatikoki» ezkondutako baronesaalemaniar bat zuela pentsatzeak gogoeta frankoeragin zion ordurako. Ondo ote zegoen hori?Zuzena ote zen? Onargarria ote zen? Gaizki loegin ohi zuen beti, baina aurreko gauean ohibaino luzaroago egon zen esna, galdera horiekburuan bira eta bira zituela. «Morganatiko» hitzbitxi hori zebilkion etengabe belarrietan burrun-ban; behin batean ezagutu zuen Morgan izenekoandre bat gogorazten zion: emakume zakarhiguingarri bat. Pentsatu zuen ezen, baronesakhalako irribarrez begiratzen bazion, berak ikus-menaren organoak berariazko hoztasunerazehazki doiturik begiratu behar ziola. Bainaoraingo honetan ezin izan zuen bere egitekoaazkeneraino bete. Bi alabengana itzuli zituenbegiak. «Oso pozten gaitu zu ezagutzeak,» esanzuen. «Zure baimenarekin, alabak aurkeztuko

Page 76: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

dizkizut: Charlotte Wentworth andereñoa, Ger-trude Wentworth andereñoa.»

Baronesak pentsatu zuen ezen ez zuela hainadierazpide lehorreko jenderik inoiz ikusi, Char-lottek, samurki eta solemneki begiratzen ziola,musu eman eta eskua hartu bazion ere. Gertru-de oso hila iruditu zitzaion baronesari, nahiz etaneskarentzat alaitasun iturri beharko zukeenFelix —irribarre distiratsuz— berarekin hizketanaritu izana, lagun zahar bat balu bezala agurtubaitzuen Felixek Gertrude. Malkoak zituen Ger-trudek begietan, baronesari musu eman zio-nean. Madame Münsterrek eskutik hartu zituenbi neska gazteak, eta goitik beheraino begiratuzien. Baronesa oso emakume bitxia irudituzitzaion Charlotteri, eta inor ez bezala jantzia:ondo ala gaizki, ez zukeen esaten jakingo. Nola-nahi ere, Charlotte poztu egin zen sedazko soi-nekoak jantzi izanaz: Gertrudek jantzi izanaz,batez ere. «Oso lehengusu politak ditut,» esanzuen baronesak, batean bati eta bestean bestea-ri begiratzen ziela. «Oso alaba ederrak dituzu,jauna.»

Page 77: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Charlotte lotsagorritu egin zen berehalaxe;ez zuen oraindaino beraren itxurari buruzkoaipamenik ahots ozen adierazkorrez egitenentzun. Gertrudek beste aldera begiratu zuen,Felixengana gabe; atseginez beterik zegoen.Atsegina, ordea, ez zion konplimenduak eman;ez zuen sinetsi; Gertrudek oso arruntzat zeukanbere burua. Ez zukeen zehazki esaten jakingonondik norakoa zen poz hura, baina baronesarenhizkeran zuen iturria, eta ez zuen gutxitu —area-gotu baizik, harrigarria badirudi ere— neskarensinesgogortasunak. Wentworth jaunak ez zuenezer esan. Gero, gizabideari jarraiki, galdetuzuen, «Sartu nahi duzu barrura?»

«Ez zaudete denok hemen; zuk baduzuseme-alaba gehiago,» esan zion baronesak.

«Seme bat daukat,» erantzun zion Went-worth jaunak.

«Eta zergatik ez dator niri harrera egitera?»esan zuen Eugeniak. «Arrebak bezain xarmaga-rria ez dela pentsatu beharko dut.»

«Ez dakit; ikusi egin beharko dut,» esan zuenagureak.

Page 78: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Beldur handia die emakumeei,» esan zuenapalki Charlottek.

«Oso mutil ederra da,» esan zuen Gertrudek,ahal zuen ozenen.

«Sartu eta bilatu egingo dugu. Bere cachette-tik aterako dugu.» Eta baronesak Wentworth jau-naren besoa hartu zuen. Wentworth jaunak,ordea, ez zuen gogoan besorik eskaini zionik,eta, etxe aldera zihoazela, ea eskaini behar otezion pentsatzen zuen bere artean, eta ondo eginote zuen baronesak eskaini gabe hartzea. «Ondoezagutu nahi zaituztet,» esan zuen baronesak,gogoeta haiek eteten zizkiola, «eta zuek ere niondo ezagutu nazazuela nahi dut.»

«Naturala dirudi elkar ezagutzea,» erantzunzion Wentworth jaunak. «Ahaide hurbilak gara.»

«Ai! Behin bizitzan une batera helduz gero,pertsona, nahitaez, bere lotura naturaletaraitzultzen da, bere txera naturaletara. Zu ere kon-turatuko zinen horretaz!» esan zion Eugeniak.

Eugenia oso buruargia zela, oso adimen disti-ratsua zuela esan zioten aurreko egunean Went-worth jaunari, eta informazio horrek halakojakin-min bat sortu zion. Pentsatu zuen ezen hori

Page 79: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

izango zela buruargitasuna; berehala etorrikozela distira. «Bai, oso indartsuak dira txera natu-ralak,» xuxurlatu zuen.

«Batzuentzat bai,» adierazi zuen baronesak.«Baina ez denentzat.» Charlotte zuen baronesakaldamenean; eskua hartu zion berriro, irribarreegiteari utzi gabe. «Eta zuri, cousine, nondikdatorkizu azal xarmagarri hori?» jarraitu zuen;«horiek lirioak eta arrosak!» Charlotte gaxoarenbegitarteko arrosak lirioen gainetik nabarmen-tzen hasi ziren berehalaxe, eta pausoa bizkortueta loriora heldu zen. «Azalaren lurraldea dahau,» jarraitu zuen baronesak, Wentworth jauna-rengana itzultzen zela. «Konbentziturik nagodelikatuagoak direla hemengoak. Badira azalbikainak Ingalaterran, eta Holandan, baina zaka-rrerako joera dute. Gorriegiak dira.»

«Uste dut konturatuko zarela,» esan zionWentworth jaunak, «ikuspegi askotatik delalurralde hau aipatu dituzun horiek baino hobea.Izana naiz Ingalaterran eta Holandan.»

«Hara! Izana zara Europan?» esan zion baro-nesak. «Eta nola ez zinen ni ikustera etorri?Baina, tira, hobe da horrela.» Etxean sartzen ari

Page 80: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ziren; gelditu eta ingurura begiratu zuen barone-sak. «Ikusten dut etxea —etxe zoragarria—holandar gustura antolaturik duzula!»

«Etxea oso zaharra da,» adierazi zuen Went-worth jaunak. «Washington jeneralak behin aste-bete igaro zuen hemen.»

«A! Badut Washingtonen aditzera,» adierazizuen baronesak. «Oso kuttuna zuen gure aitak.»

Wentworth jauna isilik geratu zen pixkabatean, eta gero, «Konturatu nintzen oso ondoezagutzen zutela Europan,» esan zuen.

Felix jardinean geratu zen Gertruderekin;neskaren aurrean zegoen, irribarrez, aurrekoegunean bezala. Aurreko egunean gertatuaamets bat iruditu zitzaion Gertruderi. Felix etorrieta dena aldatu zen; denek ikusi zuten Felix;denek hitz egin zioten; baina berriro etorrikozela sinesteko, beraren etorkizunaren parte —beraren familia-giroko bizimodu murritz gogoe-tatsuaren parte— izango zela sinesteko, zentzu-menen beste froga bat behar zuen Gertrudek.Zentzumenen aurrean zuen orain froga, eta zen-tzumenek atsegin zutela ematen zuen. «Zer iru-

Page 81: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ditu zaizu Eugenia?» galdetu zion Felixek. «Ez daxarmagarria?»

«Oso distiratsua da,» esan zuen Gertrudek.«Baina oraindik ez dakit zer esan. Doinu bat kan-tatzen ari den kantaria iruditzen zait. Kantaamaitzen den arte ezin jakin!»

«A! Kanta ez da inoiz amaituko!» esan zionmutilak, barrez. «Ez al zaizu emakume ederrairuditzen?»

Gertrude desengainaturik geratu zen Müns-ter baronesaren edertasunari zegokionean.Bazen egongeletako batean esekirik, Josephineenperatrizaren erretratu oso polit baten irarlanbat, Wentworth andereño gazteenak beti osogogoko izan zuena, eta Gertrudek, arrazoi miste-riotsuak tarteko, baronesak irudi haren antzaizango zuela espero zuen. Baronesa, ordea, ezzen halakoa, inondik inora. Baina, nahiz etabeste era batekoa izan, zoragarria zen, hala ere,eta Gertrudek oso modu iradokiorrean zuzendu-rik ikusi zuen bere uste okerra. Nolanahi ere,bitxia zen Felixek arrebaren edertasunaz hitzegiterakoan erakusten zuen baikortasuna. «Den-borarekin, ederra irudituko zaidala uste dut,»

Page 82: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

esan zion Gertrudek. «Oso interesgarria izanbehar du Eugenia ezagutzea, baina ez dakit inoizlortuko dudan.»

«Horixe ezagutuko duzula! Lagun handiakegingo zarete,» esan zion Felixek, hori mundukogauzarik errazena balitz bezala.

«Oso dotorea da,» esan zuen Gertrudek,baronesari begira jarririk, hura aitaren besoarihelduta zegoela. Atsegin zuen Gertrudek inordotorea zela esatea.

Felix ingurura begira ibili zen. «Eta atzokozure lehengusutxoak, neska polit zoragarrihark,» esan zion, «zer egin du?»

«Egongelan dago,» erantzun zion Gertrudek.«Oso polita da, bai.» Eta Felix zuzenean barruraeramateko obligazio bat edo sentitu zuen, lehen-gusuaren ondoan egon zedin. Baina pixkabatean dudan egon ondoren, bertan jarraituzuen. «Ez nuen sinesten itzuliko zinenik,» esanzion Felixi.

«Itzuli ez!» esan zuen Felixek, barrez. «Ezzinen konturatu, hortaz, nire bihotz sentiberahoni eragin zion zirraraz.»

Page 83: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Lehengusu Lizziek eragin zion zirrara esannahi ote zuen pentsatu zuen bere artean Gertru-dek. «Bada, ez nuen uste berriz ikusiko zintugu-nik,» esan zion.

«Eta zer egingo nuela uste zenuen, bada?»«Ez dakit. Pentsatzen nuen lurrindu egingo

zinela.»«Konplimendu polita nire sendotasunaren-

tzat! Sarri askotan lurrintzen naiz,» esan zuenFelixek, «baina beti geratzen da zerbait.»

«Itxarotera irten banaiz, besteak irten direla-ko izan da,» jarraitu zuen Gertrudek. «Bainaagertu ez bazina ere, ez nintzen harrituko.»

«Desengainua izango ahal zenuen, behin-tzat» adierazi zuen Felixek Gertruderi begira.

Gertrudek ere begiratu egin zion, eta buruaezker-eskuin mugitu zuen. «Ez, ez!»

«Ah, par exemple!» esan zuen mutil gazteak.«Zuregandik inoiz ez alde egitea merezi duzu.»

Egongelan sartu zirenean, Wentworth jaunaaurkezpenak egiten ari zen. Mutil gazte batzegoen baronesaren aurrean zutik, nahiko gorri-turik, barrea urri, gorputzaren pisua oin batetikbestera aldatzen zuela: mutil gazte mehe aurpe-

Page 84: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gi-gozo bat, hazpegiak, Wentworth jaunarenakbezala, oso egoki osatuak zituena. Haren atzean,beste bi jaun zeuden, beren jarlekuetatik altxa-turik, eta urrutixeago, leiho baten ondoan, nes-katila polit-polit bat. Galtzerdia egiten ari zenneskatila; baina, hatzei bizkor eragiten zienbitartean, baronesari begiratzen zion bere begihandi distiratsuez.

«Nola du izena zure semeak?» esan zuenEugeniak, mutilari irribarrez.

«Clifford Wentworth naiz, andrea,» esan zuenmutilak, ahotsa dardaraz.

«Zergatik ez zara irten ni errezibitzera, Clif-ford Wentworth jauna?» galdetu zion baronesak,bere irribarre ederrarekin.

«Uste nuen ez zenutela nire beharrik izan-go,» esan zuen mutilak, poliki-poliki saiheskaeginez.

«Beti behar izaten da un beau cousin —edu-kiz gero!—. Baina aurrerantzean nirekin osoondo portatzen bazara, ez dizut oraingo hau kon-tuan hartuko.» Eta Madame Münsterrek hanziren beste pertsonengana itzuli zuen bere irri-barrea. Lehenik Brand jaunaren begitarte xaloan

Page 85: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eta haren giza irudi jaka-luzean pausatu zuen.Brand jaunak Wentworth jaunarengan iltzaturikzituen begiak, egoera ezohiko hura ez zezalaluza eskatuko balio bezala. Wentworth jaunakharen izena esan zuen; Eugeniak begirada xar-magarri bat luzatu zion, eta gero beste jaunaribegiratu zion.

Jaun hori ohi den baino garaiera txikiagokoeta pisu gutxiagoko gizonezkoa zen. Begi ilunbizi sumari atseginak zituen, ile beltz fin urria etabibote txiki bat. Eskuak sakeletan sartuta zituelazegoen zutik, eta Eugeniak begiratu zioneanatera zituen. Ez zuen, ordea, Brand jaunak beza-la, etxeko jaunaren aldera begirada iheskorurduririk luzatu. Aurrez aurre begiratu zion Euge-niari, hari aurrez aurre begiratzeko pribilejioaeskertuko balu bezala. Madame Münster istante-ko konturatu zen hura zela, izatez, aurrean zirenpertsona guztietan garrantzizkoena. Eta senti-pen haren halako adierazpen bat agertzen ziolaguztiz jabeturik agurtu zituen Eugeniak, sinpa-tiazko buru-makurtze arin batez, Wentworth jau-naren aurkezpen hitzak: «Nire lehengusu Actonjauna!»

Page 86: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zure lehengusua, eta nirea ez?» esan zuenbaronesak.

«Hori zure esku dago,» erantzun zion Actonjaunak, barrez.

Baronesa begira geratu zitzaion pixkabatean, eta Acton jaunak oso hortz zuriak zitue-la konturatu zen. «Utz dezagun zure jokabidea-ren esku,» esan zion. «Hobe izango dut itxaro-tea. Badut nahiko lehengusu. Baldin eta andere-ño xarmagarri horrekiko ahaidetasuna ere alda-rrikatzen ez baduzu, behintzat!» Eta leihoko nes-katila seinalatu zuen.

«Nire arreba da,» esan zuen Acton jaunak.Eta Gertrude Wentworthek besoez inguratu etaaurrera eragin zion neskatilari. Ez zuen ematen,ordea, eragin behar handirik zuenik. Pauso arinbizkorrez eta burujabetasun osoz hurbildu zenbaronesarengana, galtzerdia galtzetorratzetanbilduta. Begi urdin ilunak eta gaztaina-kolorekoile iluna zuen; izugarri polita zen.

Eugeniak musu eman zion, beste neskeieman zien bezala, eta, gero, pixka bat urruntzenzela begiratu zion. «Hau beste type bat da,»esan zuen; frantses erara ahoskatu zuen hitza.

Page 87: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Hau beste egitura batekoa da, osaba; besteizaera batekoa, zure alaben aldean. Hau Felix,»jarraitu zuen, «askoz gehiago egokitzen zaio gukamerikar eredutzat daukagunari.»

Azalpenak iraun zuen denboran, neskatilakerdi irribarre bat egiten zien behin banan denei,eta behin eta berriz Felixi. «Nik eredu bakarraikusten dut hemen!» esan zuen Felixek barrez.«Jende maitagarriaren eredua!»

Ateraldia isilik entzun zuten denek, bainaFelixek, gauza guztiak azkar ikasten zituena iza-nik, ikasia zuen ordurako ezagun berri haienartean maiz somatu izan zituen isiluneak ez zire-la nahitaez gaitzespenezkoak edo gaitzondoakeraginak. Hura, nolabait esan, arretazko isiltasu-na zen: apaltasunezkoa. Felixen arrebaren ingu-ruan zutik zeuden denak, Eugenia gaitasun bere-zi baten edo adimen distiratsu baten erakustal-dia egiten noiz hasiko zain baleude bezala. Haienjarrera ikusita, zera atera zitekeen: Eugenia sola-saren txerpolari gisako bat zela, adimena gasazeta argi-bitxiz jantzia. Jarrera hark ironiazko zen-tzu bat eman zien Madame Münsterren hurrengohitzei. «Hau da, beraz, zure zirkulua,» esan zion

Page 88: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

osabari. «Hau da zure salon. Hauek dira zureohiko habitués, ez? Oso pozten naiz zuek denokezagutzeaz.»

«Bai,» egin zuen Wentworth jaunak, «nahidutenean etorri eta nahi dutenean joaten dira.Hori egin behar duzue zuek ere.»

«Aita,» sartu zen Charlotte Wentworth, «horibaino gehiago egin behar dute.» Eta bisitari inte-resgarriarengana itzuli zuen bere aurpegi gozoserioa, adierazpen lotsati eta aldi berean lasaie-koa. «Nola duzu izena?» galdetu zion.

«Eugenia Camila Dolores,» esan zuen baro-nesak irribarrez. «Baina ez duzu dena esanbeharrik.»

«Eugenia esango dizut, ondo baderitzozu.Hona etorri eta hemen gelditu behar duzue,gurekin.»

Baronesak Charlotteren besoan jarri zueneskua oso maitekiro, baina ez zuen ezer esan.Jende haiekin «gelditzerik» ba ote zegoen pen-tsatzen zuen baronesak bere artean. «Oso atse-gina izango litzateke, oso atsegina,» esan zuen,eta taldeko lagun batengandik bestearenganaerabili zituen begiak, gelaren bira osoan. Denbo-

Page 89: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ra irabazi nahi zuen hitza eman aurretik. Azke-nean, Brand jaun gaztearengan pausatu zituenbegiak; Brand jauna besoak tolesturik eta eskuakokotsean zuela zegoen baronesari begira.«Jaun hau elizgizonen bat edo izango da, ezta?»esan zion baronesak Wentworth jaunari, ahotsapixka bat apalduz.

«Ministro bat da,» erantzun zion Wentworthjaunak.

«Protestantea?» galdetu zuen Eugeniak.«Unitarista naiz, andrea,» erantzun zuen

Brand jaunak handikiro.«A! Ulertzen dut,» esan zuen Eugeniak.

«Gauza berriren bat.» Baronesak ez zuen sines-men horren aditzerarik.

Acton jauna barrez hasi zen, eta Gertrudeklarriturik begiratu zion Brand jaunari.

«Oso urrutira etorri zara,» esan zion Went-worth jaunak baronesari.

«Oso urrutira, oso urrutira,» erantzun zuenbaronesak, buruaz keinu dotore bat —hainbatgauza adieraz zitzakeen keinu bat— egitenzuela.

Page 90: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Horra hor gurekin gelditzeko arrazoi bat,»esan zion Wentworth jaunak, hizketarako zuenlehortasun harekin, zeinak —Eugeniaren buruargiari oharkabean pasatu ez zitzaionez— ez bai-tzion ezer kentzen esanahiaren samurrari.

Eugeniak begiratu egin zion, eta une batez,osabaren aurpegi hotz zurrun hartan, oroitzape-nean amaz zuen irudi ilunaren antz-aire bat ikusiuste izan zuen. Emozioak bat-batean hartzenzuen emakumea zen Eugenia, eta orain, usteka-bean, halako bat sentitu zuen bihotzean heda-tzen. Zirkuluko lagunei begira jarraitu zuen; kon-turatu zen mirespena ageri zutela berarenganjarririk ziren begi guztiek. Irribarre egin zien den-denei.

«Ikustera etorri naiz..., proba egitera..., gal-detzera,» esan zuen. «Eta ondo egin dudala ustedut. Oso nekatuta nago; atseden egin nahi dut.»Malkoak zituen begietan. Etxe barru argia, jendelasai adeitsua, bizimodu sinple serioa: gauzahoriek guztiek estura menderaezin bat eraginzioten, eta inoiz ezagutu zuen emoziorik egiaz-koenetako bati amore ematen ikusi zuen bere

Page 91: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

burua. «Hemen gelditu nahi nuke,» esan zuen.«Har nazazue, arren.»

Irribarre egiten bazuen ere, malkoak zituenahotsean, nola baitzituen begietan. «Iloba mai-tea,» esan zion Wentworth jaunak samurki.Charlottek, berriz, besoak luzatu eta bereganaerakarri zuen baronesa. Bien bitartean, RobertActon beste aldera jiratu zen, eskuak sakeletansartuta.

Page 92: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

4. atalaAhaide amerikarrengana agertu eta egun

batzuetara itzuli zen Münster baronesa, nebare-kin, eta Wentworth jaunaren etxebizitzarenondoko etxetxo zuri lehen aipatu den horretanhartu zuen ostatu. Alabekin bisita itzultzera joanzitzaionean jarri zuen Wentworth jaunak lande-txe eroso hori baronesaren esku, eskaintza izanzelarik baronesa etorri ondorengo hogeita lauorduetan familian izandako hizketaldian bisitariatzerritar biak serioski eta tentuz eztabaidatueta aztertu ondorengo emaitza. Hizketaldia,esan dudan bezala, familiartean egin zen, bainahan ziren Madame Münster hirira itzuli ondoren-go arratsean, beste askotan bezala, RobertActon eta beraren arreba polita ere. Aurreanegon bazinate, ez zitzaizuen ziur aski iruditukoatzerritar distirant haien etorrera gertakizunpozgarri gisa tratatu zenik, ez etxe baketsu har-tako atseginik handienetako bat bailitzan, ezentretenimendu-iturri posible gisa. Wentworthjaunak ez zituen horrela tratatzen giza gertaki-

Page 93: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zunak. Wentworthtarren bizimodu ondo ordena-tuan ohiko eginkizunen eskematik kanpoko ele-menturen bat bat-batean sartzeak erantzukizunzentzua —bizimodu horren atal nagusia— berre-gokitzea eskatzen zuen. Gertakizun bat gertaki-zunak berak ekar ziezaiekeen atseginaren argihuts eta gordinetan aztertzea Felix Youngenlehengusu amerikarrek ia ezagutzen ez zutenariketa intelektual bat zen, gizarte-arlo guztietanhain erabilia zenik nekez usteko zutena. Satisfa-zio bat zen Felixen eta arrebaren etorrera, bainasatisfazio pozkariorik gabea eta manaiagaitza.Betebeharraren luzakin bat zen, bertuterik zaile-nak lantzen jardun behar bat; baina ez Went-worth jaunak, ez Charlottek, ez Brand jaunak,zeina, pertsona bikain haien artean, gogoeta etagoi-nahiaren sustatzaile handia baitzen, ezzuten, egia esan, plazerrarekin zerikusia zukeenzerbait bailitzan tratatu. Egiteko hori GertrudeWentworthek hartu zuen azkenean, neska bere-zia baitzen Gertrude, baina bere berezitasunengoi-barren guztiak erakutsi gabe eduki zituena,harik eta atzerritar agian atseginegi haiekaurrean izateak aitzakia polita eskaini zion arte.

Page 94: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek, nolanahi ere, bata bestearen ondotikgainditu behar izan zituen oztopoak, nola subjek-tiboak, metafisikoek dioten bezala, hala objekti-boak; eta borroka horren berri ematea da, izanere, neurri handi batean, istorio txiki honenxedea. Wentworth jaunaren eta alaben adiski-deak bat-batean gehitu izate horretan zera bidezen garrantzizkoena: hutsegite posibleen ere-mua handitu izana; eta hutsegiteen larritasunhandiaren dotrina —hala dei baitakioke ia— zenWentworth familiaren tradiziorik estimatuena.

«Ez dut uste hark etxe honetan gelditu nahi-ko duenik,» esan zuen Gertrudek, eta izenordai-na beste deiturarik ez zion aurrerantzean emanMadame Münsterri. Nahiko erraz jarri ziren Char-lotte eta Gertrude, baronesaren aurrean zeude-la, hari «Eugenia» esatera, baina elkarren arteanhari buruz aritzen zirenean, gutxitan deitzen zio-ten «hura» beste ezer.

«Ez al zaio behar bezain ona iruditzen?» esanzuen Lizzie Acton txikiak, zeina galdera desego-kiak egiten aritzen baitzen beti —erantzunik,zentzu estuan, eskatzen ez zuten galderak—,berak ere bere betiko barre txiki xalo satirikoa-

Page 95: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ren antzekoren bat besterik espero izaten ezbazuen ere.

«Etorri nahi bat adierazi du, behintzat,» esanzuen Wentworth jaunak.

«Hori ez da kortesia beste ezer,» erantzunzion Gertrudek.

«Kortesia handikoa da, bai, oso kortesia han-dikoa,» esan zuen Wentworth jaunak.

«Handiegikoa,» adierazi zuen semeak, ohi-koa zuen marmario-tonu batean, nahiz eta hala-holako umore bat adierazteko asmoa beste gai-tzik ez zuena izan. «Egonezina sortzen du.»

«Zuregatik ezin da beste hainbeste esan,jauna,» esan zion Lizzie Actonek, bere barre txi-kia eginez.

«Bada, nik ez diot etortzeko ahaleginik egin-go,» jarraitu zuen Cliffordek.

«Niri bost axola, egiten badiozu ere!» esanzion Lizziek.

«Zu ez zaitu kontuan izango, Clifford,» esanzion Gertrudek, serio.

«Ez ahal nau izango!» esan zuen Cliffordek.«Robert izango du gogoan,» jarraitu zuen

Gertrudek, tonu berean.

Page 96: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Robert Acton gorritzen hasi zen. Ez zen,ordea, horretarako arrazoirik, Gertruderi begirabaitzeuden denak; denak, Lizzie izan ezik; hark,bere buru polita alde batera okerturik, nebaribegiratzen baitzion.

«Zergatik egiten duzu besteren arrazoienjuzku, Gertrude?» galdetu zion Wentworth jau-nak.

«Ez dut besteren arrazoien juzkurik egiten,aita,» esan zion Gertrudek. «Robert izango duelagogoan, besterik ez dut esan; eta hala izangodu!»

«Gertrudek bere juzkuak egiten ditu!» esanzuen Actonek, barrez. «Ez da hala, Gertrude?Horixe izango nauela gogoan baronesak! Goize-tik arratsera izango nau gogoan!»

«Oso eroso egongo da hemen,» esan zuenCharlottek, etxekoandre-harrotasun puntubatez. «Ipar-ekialdera ematen duen gela handiautziko diogu. Eta ohe frantsesa,» gehitu zuen,andrea atzerritarra zela beti ondo gogoan zuela.

«Ez du gogoko izango,» esan zion Gertrudek,«ezta eserleku guztietan zapitxo zuriak jartzenbadituzu ere.»

Page 97: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zergatik ez, bihotza?» galdetu zion Charlo-ttek, Gertruderen hitzetan ironia izpi bat suma-turik, baina gaizki hartu gabe.

Eserlekutik jaikirik, Gertrude hara-hona zebi-len gelan; haren sedazko soineko harroak, baro-nesaren ohoretan jantziak, fris-fras egiten zuenalfonbra gainean. «Ez dakit,» erantzun zuen.«Beste gauza zerago bat nahiko du..., gauza pri-batuago bat.»

«Pribatuan egon nahi badu, bere gelan ego-tea asko du,» adierazi zuen Lizziek.

Ibiltzeari utzi eta Lizzieri begiratu zion Gertru-dek. «Hori ez litzateke atsegina izango,» eran-tzun zion. «Bakartasuna eta atsegina, biak beharditu.»

Robert Acton barrez hasi zen berriro. «Lehen-gusu maitea, hauxe egoera!»

Charlottek ahizparengan iltzaturik zituenbere begi serioak; ahizpak ideia bitxi haiek non-dik atera ote zituen galdetzen zion bere buruari.Wentworth jaunak ere alaba gazteenari errepa-ratzen zion.

«Ez dakit zer bizimodu egingo zuen,» esanzuen Wentworth jaunak, «baina, nolanahi ere,

Page 98: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hau baino etxe finagorik eta osasungarriagorikez zuen izango.»

Gertrude geldi zegoen zutik, denei begira.«Printze baten emaztea da,» esan zuen.

«Hemen denok gara printze,» esan zuenWentworth jaunak; «eta, nik dakidala, inguruhonetan ez da jauregirik errentan.»

«Lehengusu William,» sartu zitzaion RobertActon, «jokatu nahi al duzu eskuzabal? Eskainiezaiezu, hiru hilabeterako, beste aldeko etxetxikia.»

«Oso eskuzabala zara besteren gauzekin!»jaurti zion arrebak.

«Bereekin ere oso eskuzabala da Robert,»adierazi zuen Wentworth jaunak grina gabe,ahaideari gogoetan galdurik bezala begiratzenziola.

«Gertrude,» jarraitu zuen Lizziek, «lehengusuberria oso gogoko zenuela uste nuen.»

«Zer lehengusu berri?» galdetu zion Gertru-dek.

«Ez nizun baronesagatik esaten!» erantzunzion neskatilak, bere barretxoa eginez. «Sarriikusi nahiko zenuelakoan nengoen.»

Page 99: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Felix? Eta sarri ikustea espero dut,» esanzion Gertrudek, soil-soilik.

«Zergatik eduki nahi duzu, hortaz, etxetikkanpo?»

Gertrudek Lizzie Actonengana itzuli zituenbegiak, eta gero beste aldera begiratu zuen.

«Nahi al zenuke ni zure etxean zurekin bizi-tzea, Lizzie?» galdetu zion Cliffordek.

«Ez ahal zara inoiz biziko! Gorroto zaituteta!» Hori izan zen andereñoaren erantzuna.

«Aita,» esan zuen Gertrudek, Wentworth jau-naren aurrean gelditu eta irribarrerik gozoenaeginez —gozoetan gozoena izaten baitzen beti,bakanagatik, haren irribarrea—, «utz iezaiezubeste aldeko etxetxoan bizitzen. Zoragarria izan-go litzateke!»

Robert Acton Gertruderi begira zegoen.«Arrazoi du Gertrudek,» esan zuen. «Mundukoneskarik argiena da Gertrude. Zilegi bazait esku-dantzia hau hartzea, hor bizi daitezela aholkatu-ko nuke nik biziki.»

«Hor ez dago ezer ipar-ekialdeko gela bezainpolitik,» esan zuen Charlottek kementsu.

Page 100: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Berak polituko du. Utziozue bere gisara!»esan zuen Actonek.

Gertrude, konplimendu haren aurrean, gorri-tu egin zen pixka bat, eta Roberti begiratu zion;guztiz familiakoa ez zen batek egindako konpli-mendutzat hartu zituen Roberten hitzak. «Polikijarriko du, ziur nago. Oso interesgarria izangoda. Ikustera joan beharreko lekua izango da.Etxe atzerritar bat izango da.»

«Ba ote dugu, gero, etxe atzerritar batenbeharrik?» galdetu zuen Wentworth jaunak.«Desiragarria irizten al diozue leku baketsuhonetan etxe atzerritar bat izateari?»

«Baronesa gaixoak taberna bat edo joko-etxebat ireki behar balu bezala ari zara,» esan zionActonek, barrez.

«Zoragarria baino zoragarriagoa izango litza-teke!» azaldu zuen berriro Gertrudek, eskuaaitaren eserlekuaren bizkarrean jarririk.

«Joko-etxe bat irekitzea?» galdetu zion Char-lottek, oso serio.

Gertrudek begirada bat luzatu zion ahizpari,eta «Bai, Charlotte,» esan zion soil-soilik.

Page 101: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Lotsagabetzen ari da Gertrude,» adierazizuen Clifford Wentworthek, bere gazte-marmarioumorezkoan. «Hara zer dakarren atzerritarrekinelkartzeak.»

Wentworth jaunak aldamenean zutik zuenalabarengana jaso zituen begiak; aurrerantz era-karri zuen emeki neska. «Kontuz ibili beharduzu,» esan zion. «Erne egon behar duzu. Egiaesan, denok ibili behar dugu kontuz. Aldaketahandia da hau; eragin berezien helmenean jarri-ko gara. Ez dut esango eragin txarrak direnik; ezditut aurrez juzkatuko. Baina zuhurtasun etaburujabetza handiz jokatzea eskatuko digutebeharbada. Beste giro bat izango dugu.»

Gertrude isilik geratu zen une batean, aitarenhitzenganako begirunez. Baina ondoren esanzuenak ez zion inolaz ere aurrekoari erantzun.«Nola bizi diren ikusi nahi dut. Ziur nago besteordu batzuk izango dituztela. Beste era bateraegingo ditu Eugeniak hainbat eta hainbat gauza.Harenera joatea Europara joatea bezala izangoda. Boudoir bat edukiko du. Afaltzera gonbidatu-ko gaitu... berantorduz. Gosaldu ere, bere gelanegingo du.»

Page 102: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Charlotte ahizpari begira geratu zen berriro.Gertruderen irudimenak gainezka egin zuela iru-ditu zitzaion. Gertrudek irudimen handia zuela,bazekien lehendik ere —oso harro zegoen horre-taz—. Aldi berean, ordea, arriskutsua eta ardura-gabea iruditu izan zitzaion beti ahalmen hura;eta orain, mehatxu bat sumatu zuen: ahizpa,bidaia batetik itzuli balitz bezala, bidaian ikusita-ko gauza bitxi guztiak —agian desegokiak— bat-batean kontatzen hasten den pertsona arrotzbihurtzeko mehatxua. Charlotteren irudimenakez zuen inoiz bidaiatzen; sakelean gorderik zuenhark, esateko moduan, irudimena, zorro hartakobeste gaiak —titare bat, menda-kaxa txiki bat,eta esparatrapu mutur bat— lagun zituela. «Ezdut uste ez afaririk ez gosaririk egingo duenik,»esan zuen Wentworth andereñoak. «Ez dut usteberak ezer egiten jakingo duenik. Zerbitzari sailbat lortu beharko nioke, eta ez lituzke gogokoizango.»

«Badu neskame bat,» esan zuen Gertrudek;«neskame frantses bat. Hala esan zuen.»

«Txano koskaduna eta txapin gorriak erabili-ko ote ditu neskameak?» esan zuen Lizzie Acto-

Page 103: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nek. «Robertek behin ikustera eraman ninduenantzerki batean neskame frantses bat agertzenzen. Galtzerdi arrosak zituen, eta oso lotsagabeazen.»

«Soubrette bat zen,» adierazi zuen Gertru-dek, bizitza osoan antzerki bat ikusi ez bazuenere. «Soubrette deitzen diete horiei. Aukera ede-rra izango dugu frantsesa ikasteko.» Charlottekhasperentxo arin etsi bat egin zuen. Ikustenzuen antzezlari lotsagabe bat, galtzerdiak arrosaeta oinetakoak gorri, hizkuntza ulertezin bateaninor nahastarazterainoko hitz-jarioz berbetan,etxe handi garbi haren barne-muinetan hega-biraka. «Horra hor arrazoi bat hona etor daite-zen,» jarraitu zuen Gertrudek. «Gurekin frantse-sez egiteko eskatuko diogu Eugeniari, eta baitaFelixi ere. Hasteko asmoa dut hurrengoan.»

Wentworth jaunak ondoan zuen artean Ger-trude, eta begirada serio, labur, sor bat zuzenduzion berriro. «Gauza bat agindu behar didazu,Gertrude,» esan zion.

«Zer?» galdetu zion Gertrudek, irribarrez.«Ez zarela aztoratuko. Ez dituzula gertakari

hauek aztorabide bihurtuko.»

Page 104: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Unetxo batean aitari begira egon ondoren,burua astindu zuen Gertrudek. «Ez dut uste beteahal izango dudanik, aita. Aztoraturik nagojada.»

Wentworth jauna isilik geratu zen tartebatean; denak geratu ziren isilik, ausardia izuga-rri baten lekuko izan balira bezala.

«Uste dut hobe izango dutela beste etxerajoatea,» esan zuen Charlottek apalki.

«Beste etxean emango diet ostatu,» erantsizuen Wentworth jaunak biribilago.

Gertrude jiratu egin zen; Robert Actoni begi-ratu zion. Lagun handia zuen bere lehengusuRobert; askotan begiratu ohi zion horrela, hitzegin ordez. Oraingo begirada hori, ordea, ohibaino esanahi gorde gehiagoren ordeko zela iru-ditu zitzaion Roberti, eta, besteak beste, zeraikusarazi nahi ziola: aitak, barne lasaitasunareninteresetan, ahaide atzerritarrekiko harreman-aukerak murrizteko zuen asmoa —asmo bazen,behintzat— eraginik gabekoa izan zela. Actonek,ordea, zorionak eman zizkion berehalaxe Went-worth jaunari, erakutsi zuen eskuzabaltasunaga-tik. «Oso ekintza ederra da,» esan zion, «etxe

Page 105: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

txikia uztea. Zuk eskuzabaltasunez hartu izangodituzu, eta gertatzen dena gertatzen dela, poztuegingo zara horrela jokatu izanaz.» Eskuzabalazen Wentworth jauna, eta bazekien eskuzabalazela. Atsegin ematen zion eskuzabala zela jaki-teak, eskuzabal jokatzeak, eta besteek ere esku-zabala zela adierazten zutela ikusteak; eta atse-gin horixe da gertaera hauen narratzaileak lepo-ra ahal izango dion buruiritzi-modu nabari baka-rra.

«Hor, hiru eguneko bisita, gehienera ere;egonaldi luzeagorik ezingo nukeen egin,» adie-razi zion Madame Münsterrek nebari, etxe txikizurian jarri zirenean. «Intime-egia zatekeen; inti-me-egia, zalantzarik gabe. Gosaria, afaria etatea en famille. Eguzkiak irteteari utziko ziokeen,hirugarren egunera iritsi banintz.» Eta gauzabera aipatu zion Augustine neskameari. Pertso-na argia zen Augustine, eta oso konfiantzakoazuen baronesak. Felixek, berriz, zera adierazizuen: berak gogo onez igaroko zukeela bizitzaosoa Wentworth familiaren altzoan; mundukopertsonarik amultsuenak, sinpleenak eta adiski-detsuenak zirela, eta maitasun handia hartu

Page 106: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ziela den-denei. Sinpleak eta amultsuak zirelako-arekin erabat ados zegoen baronesa; oso jendeona zela, eta oso gogoko zituela. Neskak andere-ño akats gabeak zirela; Charlotte Wentworthbaino andereño osatuagorik, zeukan herritar-itxura eta guzti, ez zegoela izaterik. «Baina mun-duko lagunarterik onena osatzen dutela esatea,»esan zuen baronesak, «beste gauza bat da; etahoriekin porte à porte bizi izateko dudan gogoaeta atzera komentura itzuli, eskola-mantala jan-tzi eta logela komunean lo egiteko dudana, elka-rren antzekoak dira.» Eta, hala ere, oso umoreonean zegoen baronesa; oso gogara geratu zen.Zuen ulermen handia eta irudimen fina izanda,bazekien gauza ezaugarriak balioesten, baze-kien zein bere sailean nagusi zena balioesten;eta Wentworthtarren etxea, bere sailean, ezinhobea iruditu zitzaion: bake ederrekoa eta tatxa-gabea; baronesak kuakerismoarenak jotzenzituen lasaitasun eta onberatasun garbi apalezbetea, eta, hala ere, oparotasun material bateanoinarriturik zegoela ematen zuen, eta hori, hain-bat xehetasuni bagagozkio, alferrik bilatuko zenSilberstadt-Schreckensteingo gorte txiki murri-

Page 107: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzean. Berehalaxe konturatu zen baronesa ahai-de amerikarrek gutxitan erabiltzen zutela diruaburuan eta ahotan; eta horrek inpresioa eginzion Eugeniari. Antzeman zion ezen Charlottekedo Gertrudek aitari zenbateko handixko bateskatuko baliote, aitak bertantxe eskuratuko lie-keela ere; eta are inpresio handiagoa egin zionhorrek. Baina azkar atera zuen beste ondoriobatek egin zion, beharbada, denetan inpresiorikhandiena. Laster konturatu zen baronesa RobertActonek asteko egun guztietan eramango zukee-la eskua sakelera, arrebatxo kaskarin hark halaeskatuko balio. Bistan da, zioen baronesak bere-kiko, lurralde honetako gizonak oso zerbitzalakdirela. Eugeniak atseden eta erretiro bila zebile-la esan zuenean esandakoa ez zen dena gezu-rra; baronesak esaten zuena ez zen dena gezu-rra izaten. Baina bidezkoa litzateke agian zeraere eranstea: esaten zuen guztia ez zela den-dena egia izaten. Naturara itzultzea zela idatzizion Alemaniako lagun bati; esne jetzi berriaedatea bezala zela, eta oso gogoko zuela esnejetzi berria. Bere buruari, jakina, aspergarrisamarra gertatuko zitzaiola esaten zion; baina

Page 108: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

pixka bat aspertzeak axolarik ez ziola pentsa-tzen zuen, eta ez dateke hori baino froga hobe-rik umore onean zegoela erakusteko. Bere lan-detxe limosnazkoaren loriotik begira jarri eta lur-sail baketsuak, larre isilak, urmael gardenak,fruta-arbola makatzak ikusten zituenean, irudi-tzen zitzaion ez zela inoiz egon halako isiltasunsakon bereziaren erdian; ia plazer sentsual deli-katu bat sentitzen zuen. Han dena zen oso ona,oso xaloa eta segurua, eta gauza onen bateketorri behar zuen handik, nahitaez. Augustinezebilen, ordea, aski nahasturik eta gogogabetu-rik. Muga gabeko fedea zuen Augustinek etxeko-andrearen zuhurtzian eta aurreikuspenean. Betiprest izaten zen bere partea jokatzeko, ulertzenbaldin bazuen; baina ulertu egin nahi izatenzuen, eta ulermenak, oraingo honetan, huts egi-ten zion. Baina zer egiten zuen baronesak danscette galère? Zer arrain harrapatzea esperozuen ur geldi hauetan? Zeregin korapilatsurenbat zerabilen baronesak eskuartean, inondik ere.Fio zen Augustine baronesaz, baina ilunpetanzebilela salatzen zuen adin ertaineko emakumeargal, zurbil, neurtu haren —Gertrude Wentwort-

Page 109: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hek soubretteaz zuen ideiarekin batere zerikusi-rik ez zuen haren— aurpegiak, Wentworthtarrenbake eta ugaritasun zantzu ager-nahirik gabeko-aren gainean inoiz pausatu zen betarte ironikoe-na erakusten zuenean. Zorionez, ekintzaz ama-tatzen zuen Augustinek eszeptizismoa. Bat etorrizen etxekoandrearekin —edo, hobeto esan,aurre hartu zion etxekoandreari— etxe txikizuriak huts-itxura penagarria zuela uste izatean.«Il faudra,» esan zuen Augustinek, «lui faire unpeu de toilette.» Eta hala hasi zen portières dire-lakoak ateetan esekitzen, argizarizko kandelak,kostata aurkitu ondoren, lekurik susmagaitzene-tan jartzen, oihaltza bitxi bat sofa-beso eta sila-bizkar gainetan zabaltzen. Jantziz ondo hornitu-rik etorri zen baronesa Mundu Berrira, eta biWentworth andereñoak, bisitan joan zitzaizkio-nean, txunditu samarturik gelditu ziren harenarropa-banaketa deigarria ikustean. Lepoko zapiindiarrak ageri ziren, errezel gisa, egongelakoatean esekirik, eta oihal harrigarriak, Gertrude-ren ikuspegi metafisikotik ikusita operarakokapusaiak ziratekeenak, eserlekuen gainetanbarreiaturik. Sedazko errezel arrosak zeuden

Page 110: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

leihoetan, gela itzal bitxi batean biltzen zutela;eta tximiniako apalean belusazko zapi-zerrendaikusgarri bat zegoen, gaina enkaje zakar zikin-itxurako batez estalia. «Etxea pixka bat egoki-tzen aritu naiz,» esan zuen baronesak, Charlo-tteren nahasmen handirako; izan ere, bereburua eskaintzeko puntuan egon baitzitzaionCharlotte, alferrik zeuden oihalak kentzen lagun-tzeko. Gertrude, ordea, bat-batean konturatuzen ezen Charlottek ia gehiegizko zabarkeriatzathartu zuenak oso helburu burutsua, interesga-rria eta erromantikoa zuela. «Izan ere, zer dabizitza errezelik gabe?» esan zuen bere arteanGertrudek; eta iruditu zitzaion berealdiko bizimo-du zurimina eta apaindurarik gabea egin zuelaordu arte.

Felix ez zen ezergatik gehiegi kezkatzekoa,eta beste ezerk baino gutxiago kezkatzen zuenolgetabideak. Olgetarako zuen gaitasuna hainzen handia, hain berezkoa eta bizia, ezen esanbaitaiteke eragozpen eta saminei aurre hartutaibiltzen zela beti. Izaera alaia zuen berez, etaberritasuna eta kanbioa, ziren zirenean, goza-men zitzaizkion. Eta maiz izan zituenez, ematen

Page 111: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zuen baino bizimodu atseginagoa egin zuen. Ezzen munduan Felixena baino izaera hoberik. Ezzen harena gogo urduri, irudikor, anbizioz betebat, patuaren tiraniarekin lehian lebilkeena, bai-zik eta hain gogo mesfidantzarik gabekoa, ezendesarmatuko baitzukeen Ezbeharra bera, hai-zeak astintzen duen lorearen mugimendu txaironaturalez txiri egin eta ihes eginez. Gauza guz-tietatik ateratzen zuen entretenimendua Felixek,eta beraren ahalmen guztiek —irudimenak, adi-menak, txerek, zentzumenek— hartzen zutenesku jokoan. Eugenia eta biak oso ondo hartuakizan zirela iruditzen zitzaion; oso hunkigarriazela Wentworth jaunaren jokabidea markatzenzuten eskuzabaltasun aitatiarraren eta gizarte-mailarekiko begiramenaren elkarketa; ohi ezden bezalako adeitasuna erakutsi zuela, esatebaterako, etxea uztean. Kontentuz beterik zego-en Felix bere etxearekin, zeren eta askoz berea-goa baitzuen sagarrondo arteko landetxe txikizuria —borda, Madame Münsterrek esaten zionbezala—, leihoak patiora eta errenta-zorrak luza-tuak zituen beste edozein quatrième baino. Bizi-tzaren parte handi bat igaro zuen Felixek patioe-

Page 112: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tara begira, bi ukalondoak —saretuxeak agian—leiho garai baten ertzean jarririk, zigarreta batenke mehea kaleko hotsak galdu eta antzinakokanpandorreetako kariloien bibrazioa sentitzenzen atmosfera batera igotzen zen bitartean. Feli-xek ez zuen inoiz ezagutu Ingalaterra Berriko lurhaiek baino gauza landa-girokoagorik, eta bere-hala zaletu zen haien zakartasun artzain-giroko-ra. Inoiz ez zuen sentitu hain segurtasun gozoerosorik; eta menturazale kaxkar baten gisaager dakizuekeen arriskutan bada ere, zera esanbehar dut: egunero osabarenean afaldu ahal iza-teari ezin saihestuzko xarma aurkitzen ziola.Xarma, nolanahi ere, Felixen fantasiak pribilejioharen gainera isurtzen zuen argi arrosagatik zenezin saihestuzkoa. Estimu handia egiten zionaurrean jartzen zioten janariari. Hango ugarita-sunaren itxura freskoak zera pentsarazten zion:horrela bizi izango zela jendea mitologia aroan,mahaiak belar gainean zabaldu, ugaritasunarenadarretik sortutakotik bete, eta sukaldeko su-ontzien behar handirik ez zenean. Pozik handie-na, ordea, familia bat aurkitu izanak ematen zionFelixi: izen txikiaz deitu ahal zien pertsona bihoz-

Page 113: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bera atseginen artean esertzeak. Berak esatenzuenari eskaintzen zioten arreta baino gauzazoragarriagorik ez zuen inoiz ezagutu. Akuarela-pintzelkadaz zirriborratzeko prest lukeenmarrazteko paper handi, garbi, ehundura finekobaten aurrean balego bezala sentitzen zen. Ezzuen lehengusurik izan, eta ez zuen ordu arteandereño ezkongabeekin hain harreman irekirikizan. Oso gogoko zuen emakumeen lagunartea,eta gauza berria zitzaion emakumeak era harta-ra tratatu ahal izatea. Hasieran ez zuen ulertzenzer gertatzen zitzaion. Iruditzen zitzaion hiruneskaz batera zegoela maitemindurik, bereizta-sunik gabe. Garbi ikusten zuen ezen Lizzie ActonCharlotte eta Gertrude baino askoz politagoazela; horrek, ordea, ez zion Lizzieri nagusitasunikematen. Hirurek komun zuten zerbait atseginzuen Felixek; parte bat, noski, haien gorputzentxairotasuna zen, zeinak apropos egina baitziru-dien beti oihal arin eta kolore argiko soinekozjanzten ziren bezala janzteko. Baina beste alder-di batzuk ere bazituzten txairoak, eta alderditxairo hariek, nolabait ere, harremanetan nabar-mentzen zirela ikusteak poz handia ematen zion

Page 114: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Felixi. Dama agurgarri asko ezagutu zuen zorio-nez, baina dama haiekin —ezkongabeak zirene-kin batez ere— harremanetan izan zen denbo-ran, kristalean sartutako irudiei begira egon zelairuditzen zitzaion orain. Orain konturatzen zenzein higuingarria zen kristala, nolako itxuragabe-tzeak eta interferentziak sortzen zituen; nolabereganatzen zuen beste objektu batzuen isla,eta behartzen zuen norbera albotik albora begi-ra ibiltzera. Orain ez zuen kontu egin behar iza-ten ea Charlotte, Gertrude edo Lizzie Actonargiak ondo harrapatzen zituen lekuan ote zeu-den: argitan zeuden haiek beti. Dena zuenhaiengan gogoko; esate baterako, ez zitzaionoharkabean pasatu ezen oin lirainak eta oingaingaraiak zituztela. Atsegin zituen haien sudurpolitak; atsegin zituen haien begi harrituak etahaien hizkera zalantzakor, setakeriarik gabea;oso atsegin zuen haietako edozeinekin orduaketa orduak nonahi bakarrik egoteko askatasunguztia zuela jakitea eta bakartasunerako lagun-tzat bat baino bestea nahiago izatea garrantzigutxiko kontua zela konturatzea. CharlotteWentworthen hazpegi serio baina gozoak Lizzie

Page 115: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Actonen begi urdin adierazkor zoragarriakbezain atseginak ziren; eta beste guztia bezainxarmagarria zen Gertruderen paseatzeko etaentzuteko prestasuna, oso ibilera dotorea zuela-ko, batez ere. Geroxeago hasi zen Felix bereizke-tak egiten. Baina orduan ere, askotan pentsa-tzen zuen nahiago zukeela denak hain tristeegon ez balira. Lizzie Actonek ere, egiten zituenberriketa eta irritxo politak gorabehera, tristezirudien. Clifford Wentworth ere, gaztetasunbetea alde izanagatik, eta gurpil handi-handikozalgurdi bat eta behoka gorri bat, mundukohanka-politena, edukiagatik —mutil zorionekohura ere—, trebe zen begirada uzkur iheskor batzuzentzeko, eta, batzuetan, kontzientzia garbi ezduenaren gisa, inorengandik sahieska alde egi-teko. Inolako pisurik sentitzen ez zuen pertsonabakarra, lagunarte hartan, Robert Acton zen,Felixen iritziz.

Uste izan zitekeen ezen, aipatu diren etxe-txukunketa apain horiek burutu ondoren, ennuiarrisku larriei aurre egin beharko ziela MadameMünsterrek. Ordu artekoan, ordea, ez zuen deia-darrik jo. Gogo-urduria zen baronesa, eta esan

Page 116: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

daiteke urduritasun hori proiektatzen zuelaaurrean zuen edozein egoeraren gainera. Heinbatean, bere urduritasunaz baliatzen zen entre-tenitzeko. Zerbait gertatuko zen itxaropena iza-ten zuen beti, eta, etsipenak itzaltzen zion arte,plazer samur izaten zuen itxaropena bera. Baro-nesak orain zer itxaroten zuen argitzeak jeinuhandia eskatuko luke; esan dezagun, soilik, aur-kitu zuela, ingurura begira jarrita, irudimena zer-tan erabili. Ahaide berriekin pozez zoratzenzegoela sinestarazi zion bere buruari; familia bataurkitu izanak satisfazio handi bat sortu ziolaberari ere, nebari bezala. Egia da senitartekoenbegiramen maitatia asko estimatzen zuela.Mirespen handia jasoa zen Eugenia, oroz gaine-tik, eta esperientzia handia zuen konplimenduondo eginetan; baina konturatzen zen ez zuelainoiz indar handiagorik izan, ez ziotela inoiz jara-mon handiagorik egin, orain, beraren lagunartetxikian, lehen aldiz, konparaketarako eredurikgabe ziren honetan baino. Izan ere, inguruanzituen jende on haiek beraren handitasuna neur-tzeko inolako konparazio eredurik ez zutelasumatzeak botere ia neurrigabea sentiarazten

Page 117: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zion baronesari. Egia zen —eta hala esan zionbere buruari— beraren kontra ezer txarrik aurki-tu ez izateko arrazoia hori bazen, arrazoi berakgalarazi ziezaiekeela beraren alderdi onenakikustea ere. Baina horretaz bera arduratuko zelaesanez ematen zien bukaera baronesak gogoetahoriei.

Charlotte eta Gertrude nahastu samarturikzebiltzan Madame Münsterri behar bezalakoarreta erakutsi nahiaren eta gogaituko zutenbeldurraren artean. Sagastiko etxe txikia, orainarte, familiako lagun handiek edo ahaide behar-tsuek eduki izan zuten udako hilabeteetan,Wentworth jauna konponketak egiterakoan etxe-nagusi bizkor eta ordain-egunean ahanzkor izanzutela. Zirkunstantzia horietan, ez etxe txikikoateak ez handikoak, zein bere jardinaz haraindielkarren aurrez aurre zabalik, ez zuten bisita-orduen gainean zergarik ezartzen. Baina, Went-worth andereñoei iruditu zitzaienez, Eugenia ezzen abisu eman gabe etxean agertzeko ohiturahorren zale. Hark, nonbait, ez zekien atezaingabe bizitzen. «Ostatu batera bezala sartzen dazuen etxera; alde bakarra, ez dela zerbitzaririk

Page 118: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

lasterka irteten,» esan zion Charlotteri barone-sak, eta hori oso gauza atsegina zela gaineratu.Baronesak hain zuzen ere kontrakoa adierazinahi izan zuela argitu zion Gertrudek: ez zuelabatere atsegin. Ea zergatik esango zuen barone-sak gezurra, galdetu zion Charlottek ahizpari,eta, inondik ere, arrazoi onen batzuk izangozituela erantzun zion Gertrudek, eta, baronesahobeto ezagutzen zutenean, jakingo zituztela.«Gezurra esateko arrazoi onik ez da,» esan zionCharlottek. «Ez ahal du pentsamolde hori izan-go!»

Haiek, noski, ahal zuten guztia egin nahi izanzuten, hasiera-hasieratik, baronesari egokitzenlaguntzeko. Hainbat eta hainbat gauza eztabai-datu beharko zutela pentsatu zuen Charlottek.Baina baronesak ez zuen ezer eztabaidatzekoasmorik erakusten.

«Idatziozu ohar bat, ikustera joateko baime-na eskatuz. Hori gogoko izango duela uste dut,»esan zion Gertrudek.

«Zertarako jarri behar diot erantzuten lana?»galdetu zuen Charlottek. «Ohar bat idatzi etabidaltzen ibili beharko du.»

Page 119: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez dut uste inolako lanik hartuko duenik,»esan zion Gertrudek barren-barrendik.

«Zer egin behar du, bada?»«Horixe da jakin nahi dudana,» esan zion

Gertrudek, eta jakin-min hura eria zen irudipena-rekin utzi zuen ahizpa.

Aldez aurreko korrespondentziarik gabe joanziren Charlotte eta Gertrude baronesa ikustera,eta hark ordurako eraturik zuen saloitxoan —osoegoki ematen zuten argi, kirikola eta guzti—Robert Acton aurkitu zuten.

Amultsutasunez gainezka hartu zituen Euge-niak, baina krudelki bazterturik eduki zutelaleporatu zien. «Ikusten duzue Acton jaunak erru-kitu behar izan duela nitaz,» esan zien. «Neba,marraztera irteten da, eta orduak pasatzen ditukanpoan; harekin jai dut. Horregatik, Actonjauna bidaltzera nindoakizuen, zuen lagunartezuhurraren mesedea egitera etor zaiteztelaeskatzera.»

Gertrudek ahizpari begiratu zion. «Horra zeregingo zukeen,» esan nahi zion Charlotteri.Charlottek baronesari esan zion ezen egunerohaiekin afaltzera joango zela espero zutela: oso

Page 120: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

poztuko zirela, eta hartara ez zuela sukaldari bathartzen ibili beharrik izango.

«Derrigorrez hartu behar dut sukaldari bat!»esan zuen baronesak. «Andre zahar beltz, tur-bante horidun bat. Horrexen gutizia dut. Leihotikbegiratzen dudanean, belar gainean eserita ikusinahi dut, hauts-koloreko sagarrondo txiki okerhoriek atzean dituela, altzobete arto zuritzen.Tokian tokiko ezaugarriak, badakizue! Hemen ezda askorik eta —ez didazue gaizki hartuko horiesatea, ezta?—, ahal den zuku gehiena aterabehar zaio dagoenari! Nahi duzuenean, osopozik joango naiz zuekin afaltzea; baina nik eregonbidatu nahi zaituztet noiz edo noiz. EtaRobert Acton ere gonbidatu nahi nuke,» erantsizuen baronesak.

«Nire etxera etorri beharko duzu gonbiteaegitera,» esan zion Actonek. «Ni bisitatzera eto-rri eta nirean afaldu behar duzu lehenik. Etxeaerakutsi nahi dizut; amaren aurrean aurkeztunahi zaitut.» Acton jauna handik bi egunera joanzitzaion berriro Madame Münsterri bisitan. Ososarri joaten zen beste etxera; etxetik oinez joa-ten zen, landaz landa, eta lehengusuek baino

Page 121: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eskrupulo gutxiago zuela ematen zuen abisatugabe joateko. Oraingo honetan Brand jaunatopatu zuen atzerritar xarmagarriari kortesiazkobisita egiten; baina Actonen etorreraren ondo-ren, teologo gazteak ez zuen hitzik esan. Bereeserlekuan eserita egon zen, bi eskuak elkartu-rik, etxekoandreari serio eta liluraturik bezalatinko begira. Baronesak Robert Actonekin hitzegiten zuen, baina, hizketan ari zela, beste alde-ra jiratu eta irribarre egiten zion Brand jaunari,zeinak ez baitzion baronesari begirik kentzen. Bigizonezkoak elkarrekin irten ziren baronesarenetxetik; Wentworth jaunarenera zihoazen. Brandjauna isilik zihoan orduan ere, baina, Wentworthjaunaren jardinera sartu zirenean, gelditu etaatzera begiratu zuen; etxetxo zuriari begira egonzen pixka batean. Gero, burua alde batera pixkabat okertu eta bekokia apur bat zimurtzen zuela,lagunari begiratu eta esan zuen, «Beno, horiizango da solasa esaten diotena, solas beneta-koa.»

«Emakume argia izatea esaten diot nikhorri,» esan zuen Actonez, barrez.

Page 122: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Oso interesgarria da,» jarraitu zuen Brandjaunak. «Hala ere, nahiago nuke frantsesez hitzegingo balu; hobeto legokioke giroari. Hori izan-go da hainbatetan entzun eta irakurri izan dugunMadame de Staëlen eta Madame Récamierrensolas moldea.»

Actonek ere malba gorri eta sagarrondoenarteko Madame Münsterren egoitzari begiratuzion. «Zera jakin nahi nuke,» esan zuen, barrez,«zerk ekarri ote duen Madame Récamier honabizitzera!»

Page 123: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

5. atalaWentworth jauna, makila eta guanteak

eskuan, arratsaldero joaten zen iloba bisitatzera.Handik ordu pare batera, berriz, baronesa joatenzen etxe handira tea hartzera. Egunero afaltzerajoateko proposamena bertan behera utzi zuenbaronesak; andre zahar beltz, turbante gorridu-na sagarrondoen azpian ilarrak aletzen ikusteakekar ziezaiokeen edozein atseginen pozetanzegoen. Charlottek —Charlottek inguratu zionandre zahar beltza— etxepe hura bitxia izanbehar zuela pentsatzen zuen, zeren eta Euge-niak esan baitzion ezen han Augustinek gober-natzen zuela den-dena, beltz zaharra barne:nork, eta ingeles hizkuntza garbiaren ezagutzaizpirik ez zuen Augustinek! Eta egoera araugabehartan ere etxe txikiko antolabidea —Eugeniarenikuspuntu berezitik ikusita— hain lotsagarria ezzela konturatzean izan zuen desengainua da,alde handiz, Charlotte Wentwortheri egotzi ahalizango diodan sentimendurik moralgabeena.Baronesari dibertigarria zitzaion tea hartzera

Page 124: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

joatea; afaritarako bezala janzten zen. Ohi ezbezalako otordu deigarriak eskaintzen ziren te-mahaian; eta mahaitik altxatzen zirenean, loriozabalean eseri eta solasaldia egiten zutendenek, edo jardinean izarren argitan paseatzenzuten, belarriak hotsez betetzen zizkietelahango intsektu bitxiek, zeinek, uda gauetakomagiaren osagaitzat hartuak badira ere munduosoan, mendebaldeko zeru haren azpian durun-dia paregabea egiten zutela iruditzen baitzi-tzaion baronesari.

Wentworth jauna, esan dudan bezala, fin etazintzo joaten zen baronesari bisita egitera, bainaez zitzaion iruditzen, hala ere, ilobarengana ohi-tzen ari zenik. Kosta egiten zitzaion berarenarrebaordearen alaba zela sinestea. Haurtzarokogiza irudi bat zuen Wentworth jaunak arreba:hogei urte besterik ez zituela betiko kanporaalde egin eta atzerrian ezkontza desegoki batbere gogoz egin zuena. Wentworth jaunarenizeba Whiteside andreak, neska Europara itzulibat egitera eraman zuenak, hain xehetasun dei-toragarriak eman zituen, itzuli zenean, AdolphusYoung jaunaz, hau da, neska burugogorraren

Page 125: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

patuari lotu zitzaion gizonaz, ezen hozmindurikbezala geratu baitziren familiakoen sentimen-duak, nebaordeenak batez ere. Catherine ez zenaurrerantzean familiarekin onezkoak egitenbatere ahalegindu; ez zien idatzi ere egin haienmaitasunaren zapuztea ongi ulertzen zuela esa-teko. Denborarekin, bada, zera pentsatzera iritsiziren Bostongo lagunarteetan: andereño hariegin zekiokeen karitaterik handiena andereñoabera erabat ahaztea zela, eta haren galdukeriakberaren ondorengoengan zenbaterainoko kal-teak eragingo zituen asmakerietan ez ibiltzea.Wentworth jaunak ez zuen urteetan ondorengogazte haiengan —bazuen haien aditzera lausobat— pentsatzen lanik hartu. Bazituen aurrera-goko zereginak etxean, eta, kezka ugari izatenbazuen ere kontzientzian, osaba arduragabe batizandako arrangurarik ez zuen inoiz izan. Orain,berriz, bi ilobak aurrean agertu zitzaizkionean,berehala konturatu zen oso bestelako eragin etaegoeren fruitu zirela haiek, beraren familiakoondorengoek heldutasun neurri batera iristekoizan zituztenekin konparatuta. Ez zuen esan nahieragin haiek txarrerako izan zirenik; baina bel-

Page 126: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

dur zen, batzuetan, iloba dotore, fin, dama-itxu-rako hura inoiz gogoko ez ote zuen izango.Zurrundurik eta nahasturik zeukan Eugeniarenarroztasunak. Nolabait esateko, beste hizkuntzabat egiten zuen ilobak. Zer bitxi bat zuten harenhitzek. Iruditzen zitzaion ezen beste edozeingizon, bera zegoen lekuan egonda, baronesarentonura egokituko zatekeela; baronesari galderakegingo zizkiokeela, eta txantxetan jardungozuketela elkarrekin; erantzun egingo ziekeelabaronesaren zirikadei, nahiz eta haietako batzukosaba bati zuzentzeko egokiegiak ez zirela irudi-tu. Wentworth jaunak, ordea, ezin zuen horiegin. Ez zen gauza ilobak munduan zer mailazuen neurtzeko ere. Noble atzerritar batenemaztea omen zen, eta senarrak zapuztu eginnahi omen zuen. Gauza bitxia zirudien horrek,baina juzku bat egiteko elementurik gabe senti-tzen zen gizona. Eta elementu horiek bere espe-rientzian aurkitu beharko zituzkeela uste zuen,mundu-gizona eta pertsona ia publikoa izanik,baina ez zituen aurkitzen, eta bere buruari bilte-gia hutsik zuela aitortzeak —are gehiago Euge-

Page 127: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

niari galdera inozoegien bidez hori adierazteak—lotsa ematen zion.

Iruditzen zitzaion ezen askoz gehiago hurbilzekiokeela —hitz horiek erabiliko zituzkeenberak— Felixi, Felix guztiz fidagarria zen ziurta-sun osorik ez bazuen ere. Hain zen alaia, itxuraonekoa eta hiztuna Felix, ezen ezinezkoa baitzenhartaz gaizki pentsatzea; eta, hala ere, ematenzuen halako lotsagabekeria bat —ia perbertsiobat— zukeela —edo izan behar zukeela— hainalaia izateaz bat bere buruaz hain ziur zegoenmutilak. Esan behar da ezen Felixek, batereserioa ez izanagatik, nortasun handiagoa zuela—pisu, eduki eta erresonantzia handiagoazuela— argiro serioak ziren hainbat mutilekbaino. Anomalia horretaz gogoetan ari zen Went-worth jauna, eta ilobak, berriz, inolako eragozpe-nik gabe miresten zuen osaba. Oso agure senti-korra, ezkuzabala eta giza maila handikoa irudi-tzen zitzaion, eta haren buru ederra —aszetabatenaren gisakoa— marrazteko aukerari heltze-ko asmoa zuen. Felixek ez zuen ezkutatu, eztagutxiagorik ere, pintzela manaiatzen zekienik,eta antz harrigarriko erretratuak oso modu

Page 128: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

onean egiteko prest zegoela jendeari ulertaraz-ten asmatu ez bazuen, errua ez zen berarenabakarrik izan. «Artista bat da, nire lehengusuaartista bat da,» zioen Gertrudek; eta entzun nahizuen guztiari eskaintzen zion informazio hori.Gertrudek bere buruari esaten zion hori, ohar etaoroigarri gisa, nolabait ere. Hutsarteetan, lekubakartietan zegoela, behin eta berriz esaten zionbere buruari Felix dohain sakratu hartaz jantziazela. Gertrudek ez zuen ordu arte artistarik eza-gutu; irakurri bakarrik egin zituen halako jendea-ri buruzkoak. Jende mota erromantiko eta miste-riotsutzat zeuzkan artistak, gainontzekoei inoizgertatzen ez zitzaizkien gertaera atseginez bete-riko bizitzak zituen jendetzat. Eta Felixek behineta berriz bera benetako artista ez zela esateakez zuen balio gogoeta horiek indarberritzekobestetarako. «Inoiz ez naiz serioski horretarajarri,» esaten zuen. «Ez dut ikasketarik egin; ezdut trebakuntzarik izan. Denetik egiten dut pixkabat, eta ongi ezer ez. Amateur hutsa naiz.»

Felix artista zela pentsatzea baino ere gogo-koago zuen Gertrudek amateurra zela pentsa-tzea. Amateur hitzak, haren ustez, konnotazio

Page 129: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

sotilagoa zuen. Bazekien, ordea, zuhurrago era-bili beharreko hitza zela hura. Wentworth jau-nak, berriz, noiznahi erabiltzen zuen. Izan ere,hitza oso ondo ezagutzen ez bazuen ere, balia-garria gertatzen zitzaion Felix sailkatzeko, zereneta Felix, hain mutil buruargia, ekinekoa etaitxuraz errespetagarria izanik, lanbide jakinbatera egokitu gabe egotea, bitxitasun gogaika-rri bat gertatzen baitzitzaion. Baronesa eta neba—baronesa aipatzen zen beti lehenik— osogogoko hizpide zituzten, noski, Wentworth jau-nak, haren alabek eta haien noizean behingobisitariek.

«Eta mutilak, zure ilobak, zer lanbide du?»galdetu zion adineko jaun batek —Broderip jaunSalemgoak—, 1809an Harvarden Wentworth jau-naren eskola-laguna izanak, Wentworth jaunakDevonshire Streeten zuen bulegora etorrizenean. (Azken urteetan, astean hiru aldiz baka-rrik joaten zen Wentworth jauna bulegora, nonere tratatu behar izaten baitzituen konfidentzial-tasun handiko administrazio arazo franko.)

«Zera, amateurra da,» esan zion Felixen osa-bak, eskuak elkarturik, eta esan ahal izateak

Page 130: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

halako satisfazio bat ematen ziola. Eta burtsakoartekaria edo ale-esportatzailea adierazteko«europar» esapideren bat izango zelakoan itzulizen Broderip jauna Salema.

«Erretratu bat egin nahi nizuke» esan zionFelixek osabari arrats batean denen aurrean,Brand jauna eta Robert Acton ere han zirela.«Bikain geratuko dela uste dut. Oso buru interes-garria duzu, oso erdi arokoa.»

Wentworth jauna serio jarri zen. Lotsagarrisentitu zen, denak sartu eta ispiluaren aurreanharrapatu balute bezala. «Jainkoak egina da,»esan zuen. «Eta ez dut uste gizonak berregitenibili behar duenik.»

«Jainkoak egina da, bai» erantzun zion Feli-xek, barrez, «eta oso ondo egina, gainera. Bainabizitzak ere bere ukituak eman dizkio lanari. Osoburu interesgarria da zurea, oso ederki argalduaeta zimeldua, eta azalaren zurbila, paregabea.»Eta beste guztiei begiratu zien Felixek, haienarreta interesgune haietara erakarri nahi balubezala. Wentworth jauna zurbilagotu egin zennabarmen. «Prelatu zahar baten gisa irudizkatu

Page 131: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nahi zintuzket, kardinal edo ordena bateko prio-re gisa.»

«Prelatu edo kardinal gisa?» murmurikatuzuen Wentworth jaunak. «Apaiz katoliko erroma-tar baten gisa diozu?»

«Zera esan nahi dut, oso bizitza garbi etaaszetikoa eraman duen elizgizon adineko batengisa. Zu horrelakoa izan zara, nik uste; aurpe-gian antzematen zaizu,» jarraitu zuen Felixek.«Zu oso, zera..., oso neurtua izan zara. Ez alduzu uste aurpegian antzematen zaiola horigizonari?»

«Bilatzen hastea pentsatuko nukeen erebaino gauza gehiago ikusten duzu zuk gizonarenaurpegian,» esan zion Wentworth jaunak lehor.

Baronesak abanikoari rasta-rasta eragin etaohi zuen barre distiratsua egin zuen. «Arrisku-tsua da horren gertutik begiratzea!» esan zuen.«Bekatutxoak ditu osabak kontzientzian!» Went-worth jaunak baronesari begiratu zion, errukarri,zeharo galdurik; eta bizitza garbi eta aszetikobaten seinaleak aurpegian inoiz ageri izan bazi-tuen, orduantxe zituen segurki agerien. «Unbeau vieillard, horixe zara zu, osaba maitea!»

Page 132: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

esan zion Madame Münsterrek, bere begi arro-tzak irribarrez zituela.

«Konplimendu bat izango da hori,» esan zionagureak.

«Ez naiz konplimendu bat egin dizun lehenemakumea izango, noski!» erantzun zion baro-nesak.

«Baietz uste dut,» esan zuen Wentworth jau-nak serioski. Eta Felixengana itzuli eta zera eran-tsi zuen, tonu berean, «Ez iezadazu, mesedez,erretraturik egin. Seme-alabek badute niredagerrotipo bat. Nahikoa da hori.»

«Ez dizut agintzen,» esan zion Felixek, «zureburua zerbaitetarako erabiliko ez dudanik!»

Wentworth jaunak Felixi begiratu zion etabeste guztiei gero; eta zutitu eta poliki-polikialde egin zuen.

«Felix,» esan zion Gertrudek, Wentworth jau-nak alde egin ondoren izan zen isilunean, «zuknire erretratu bat egitea nahi nuke.»

Gertruderen nahi hori bidezkoa ote zen pen-tsatu zuen Charlottek bere artean, eta Brand jau-nari begiratu zion, ziurtabiderik onena hura balubezala. Zernahi egiten zuela edo esaten zuela

Page 133: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek, Charlottek beti Brand jaunari begira-tzen zion. Aitzakia ona izaten zen hori Brand jau-nari begiratzeko —Gertruderen onerako beti,Charlotteren ustez—. Egia da ezen Charlotterennahia Gertrudek arrazoi izatea izaten zela; izanere, Charlotte, bere era xume apalean, ahizpaheroikoa baitzen.

«Oso poztuko gintuzke zure erretratu batedukitzeak,» esan zuen Brand jaunak.

«Atsegin handiz pintatuko dut horren modeloxarmagarria,» adierazi zuen Felixek.

«Hain polita zarela uste al duzu?» galdetuzion Lizzie Actonek Gertruderi, bere jarreratxomokoti gaizgabean, eskuetan zuen puntu-lanekokorapilo bati hortzekin tira eginez.

«Ez da polita naizela uste dudalako,» esanzuen Gertrudek, inguruan zituenei begira. «Ezdut uste batere polita naizenik.» Nahita eta zeresaten ari zen ondo baleki bezala mintzo zen,eta Charlotteri oso bitxia iruditu zitzaion ahizpajendaurrean gai hori aipatzen entzutea. «Pinta-tzeko jarrita egotea dibertigarria izan beharduela pentsatzen dudalako da. Hala uste izandut beti.»

Page 134: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Damu dut, hori baino zer pentsatu hoberikizan ez baduzu, alabatxo,» esan zion Wentworthjaunak.

«Oso polita zara, Gertrude,» adierazi zionFelixek.

«Hori konplimendu bat da,» esan zuen Ger-trudek. «Jasotzen ditudan konplimendu guztiakitsulapiko batean sartzen ditut; gora eta beheraastindu eta hotsa ateratzen dute. Oraindik ezdago asko: bi edo hiru bakarrik.»

«Ez, ez da konplimendua,» egin zion kontraFelixek. «Ez dizut konplimendu gisa esaten.Hasieran ez nuen uste polita zinenik, baina poli-ki-poliki polita zarela uste izatera iritsi naiz.»

«Kontuz, gero, ea itsulapikoa lehertzen zai-zun orain!» esan zion Lizziek.

«Nire iritziz, erretratu bat egiteko jarrita ego-tea alferkeriaren forma askotariko bat baizik ezda,» esan zuen Wentworth jaunak. «Eta lejiodira.»

«Osaba maitea,» esan zion Felixek, «ezin daesan alferkerian dagoenik inori hainbeste laneragiten diona!»

Page 135: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Lo dagoela ere pinta daiteke pertsona,» ira-doki zuen Brand jaunak, eztabaidarako ekarpenbat egite aldera.

«Bai! Pinta nazazu lo nagoela!» esan zionGertrudek Felixi, irribarrez. Eta begiak itxi zituenpixka bat. Charlotte ordurako egonezinak aireanzegoen, Gertrudek hurrena zer esango edo egin-go ote zuen.

Hurrengo egunean hasi zen Gertrude erretra-turako jartzen; kanpoan jarri zen, lorioaren ipa-rraldeko aldean. «Esaidazu zer pentsatzenduzun gutaz, nolakoak iruditzen gatzaizkizun,»esan zion Felixi, haren astoaren aurrean eseritazegoela.

«Munduko pertsonarik onenak zaretela irudi-tzen zait,» erantzun zion Felixek.

«Hori,» jarraitu zuen Gertrudek, «beste zer-bait esatetik libratzen zaituelako esaten duzu.»

Mutilak margo-oihalaren gainetik begiratuzion. «Zer esan behar dut, bada? Arrazoi duzu,lanak izango nituzke beste zerbait esaten.»

«Zera,» esan zuen Gertrudek, «ezagutukozenituen orain baino lehen ere pertsona atsegi-nak, ezta?»

Page 136: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Horixe ezagutu ditudala, Jainkoari eske-rrak!»

«Eta gure aldean oso desberdinak izangoziren,» jarraitu zuen Gertrudek.

«Horrek zera erakusten du,» esan zuen Feli-xek, «lagunarte on bat izateko mila modu daude-la.»

«Gurea lagunarte ona dela uste al duzu?»galdetu zion Gertrudek.

«Errege baten dina!»Gertrude isilik geratu zen tarte batean; gero,

«Triste egoteko ere mila modu egongo da,» esanzuen; «eta guk den-denak baliatzen ditugula iru-ditzen zait batzuetan.»

Felix tentetu egin zen bizkor, eskua altxaturikzuela. «Mantendu ahal bazenu aurpegi-aire horiordu erdi batez..., nik oihaleratu bitartean!»esan zion. «Gutxitan ohi den bezalako edertasu-na ageri duzu.»

«Ordu erdi batez eder agertzeko: niri askotxoeskatzea da hori,» erantzun zion Gertrudek.

«Boto bat edo promes bat egin ondorendamutu eta ondo pentsatzeko denbora hartu

Page 137: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

duen neska baten erretratua litzateke,» esanzion Felixek.

«Ez dut egin ez botorik ez promesik,» esanzuen Gertrudek oso serio. «Ez dut zertaz damu-turik.»

«Lehengusu maitea, esateko modu bat bainoez zen. Badakit zuen familia ezin hobea dela etainork ez duela zertaz damuturik.»

«Eta, hala ere, damu gara beti!» esan zionGertrudek. «Hori esan nahi nuen tristurarenaaipatu dudanean. Ondotxo dakizu zuk, ez jakina-rena egiten baduzu ere.»

Felixek algara txiki bat egin zuen. «Orduerdia ia igaro da, eta zu, hala ere, inoiz bainoederrago zaude. Argi ibili behar da zer esatenden, ikusten?»

«Niri,» esan zuen Gertrudek, «edozer gauzaesan ahal didazu.»

Artista batek begiratuko zukeen bezala begi-ratu zion Felixek Gertruderi, eta pixka bateanezer esan gabe jarraitu zuen pintatzen. «Bai, zudesberdina ikusten zaitut aita eta ahizparenaldean, inguruan dituzun pertsona gehienenaldean,» esan zion.

Page 138: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Nork bere buruaz hori esatea,» jarraitu zuenGertrudek, «barne-barnean, behintzat, norberahobea dela esatea bezala da. Eta ni ez naiz bes-teak baino hobea; askoz okerragoa naiz. Bainaberek esaten dute desberdina naizela. Eta nidesberdina izateak atsekabetu egiten ditu.»

«Benetako sentipenak gorde egiten ditudalaleporatzen didazunez, onartuko dizut ezen zuenarteko joera, oro har, errazegi atsekabetzekoadela iruditzen zaidala.»

«Nahiago nuke hori aitari esango bazenio,»esan zion Gertrudek.

«Orduan, agian, gehiago atsekabetuko litza-teke!» esan zuen Felixek, barrez.

«Hori ziur! Ez dut uste gu bezalako jenderikezagutuko zenuenik.»

«Lehengusu maitea, nola dakizu zuk nik zerezagutu dudan?» galdetu zion Felixek. «Ez dakitnola esan...»

«Gauza asko kontatu ahal zenidake, nahibazenu. Zuk zu bezalako jendea ezagutu duzu:jende argia, alaia eta dibertitzea atsegin duena.Gu ez gara dibertsio zale.»

Page 139: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Bai,» esan zuen Felixek, «aitortzen dut askiharritzen nauela horrek. Iruditzen zait ez diozue-la bizitzari atera ahal zaion atsegin guztia atera-tzen. Ematen du ez duzuela gozatzen... Ez dida-zu gaizki hartuko hori esatea, ez?» galdetu zion,eten bat eginez.

«Jarrai, mesedez,» esan zuen neskak, eraba-kiz.

«Nik uste, oso egokiera ona duzue gozatze-ko. Baduzue dirua, baduzue askatasuna, etaEuropan «posizioa» esaten zaiona. Eta, hala ere,esango litzateke samingarri irizten diozuela bizi-tzari.»

«Eta alai, atsegin eta zoragarri iritzi beharlitzaioke, ezta?» galdetu zion Gertrudek.

«Hala uste dut... modua izanez gero, behin-tzat. Egia da, bai, horrek egiten duela dena,»erantsi zuen Felixek.

«Badakizu zorigaitz handia dagoela mun-duan,» esan zion modeloak.

«Zertxobait ikusia naiz horretatik,» jarraituzuen mutilak. «Baina hori dena beste alde har-tan zegoen, itsasoaz haraindi. Hemen ez duthorrelakorik ikusten. Paradisua da hau.»

Page 140: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek ez zuen ezer erantzun; jardinekodalia eta andere-mahats zuhaixkei begira geratuzuen, eta Felixek bere lanean jarraitu zuen.««Dibertitzeko»,» hasi zen azkenean Gertrude,«hau da, bizitza saminez ez hartzeko, gauza txa-rren bat egin behar al da?»

Felixek algara alai luze bat egin zuen berriro.«Egia esan, ez dut uste. Eta orain emango dizu-dan arrazoiarengatik, besteak beste: barruakesaten dit jakingo zenukeela nola dibertitu,aukerarik bazenu, baina ez zarela gai gauza txa-rrik egiteko.»

«Oso gaizki egiten duzu,» esan zion Gertru-dek, «inori gauza txarrik egiteko gai ez dela esa-tea. Hori uste izaten dugunean izaten gara gai-tzetik hurbilen.»

«Inoiz baino ederrago zaude,» adierazi zuenFelixek, lekuz kanpo.

Gertrude ohiturik zegoen ordurako Felixhorrelakoak esaten entzutera. Jada ez zen hasie-ran bezala aztoratzen. «Zer egin behar da?»jarraitu zuen. «Festa antolatu? Antzerkira joan?Nobelak irakurri? Berandu oheratu?»

Page 141: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Nik uste, dibertsioa ez du gauza jakin bategiteak edo ez egiteak eragiten,» erantzun zionlagunak. «Bizitzari, oro har, nola begiratzenzaion; hor dago giltza.»

«Diziplina gisa; horrela begiratzen zaiohemen. Maiz entzun behar izan dut hori.»

«Beno, hori oso ondo dago. Baina beste erabatera ere begira dakioke,» erantsi zuen Felixek;«egokiera gisa ere begira dakioke.»

«Egokiera gisa? Bai,» esan zion Gertrudek.«Askoz atsegin handiagoa aterako litzaioke har-tara.»

«Horrekin, hala ere, ez dut hau besterik esannahi: nik horrela begiratzen diodala, eta horrekez du asko esaten!» Utziak zituen Felixek paletaeta pintzelak. Atzera okerturik zegoen, besoakgurutzaturik, lanak zer itxura zuen ikusten. «Etabadakizu,» esan zuen, «ni ezer gutxi naiz.»

«Gaitasun handia duzu,» esan zion Gertru-dek.

«Ez, ez,» egin zion mutilak kontra, alderdike-riarik gabeko tonu alaiez, «Ez dut gaitasun han-dia. Ez dut dohain aipagarririk. Bestela, antze-mango nioke. Ni ezezagun bat izango naiz beti.

Page 142: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Munduak ez du nire entzuterik izango.» Gertru-dek sentimentu bitxi batez begiratu zion. Felixekezaguna eta berak ezezaguna zuen mundubikain hartan pentsatzen zuen; zenbat eta zer-nolako adimen distiratsuak izango ote zirenmundu hartan, Felixen gaitasunak aintzat hartugabe pasatu ahal izateko. «Nik esaten dizudana-ri, oro har, ez diozu garrantzi handirik zertanemanik,» jarraitu zuen Felixek, «baina sinetsiezadazu honako hau: izaera alaiko kaskarin batbesterik ez naiz.»

«Kaskarina?» errepikatu zuen Gertrudek.«Bohemiar-gisako bat naiz ni.»«Bohemiarra?» Gertrudek ez zuen hitz hori

egundaino entzun, geografiazko adieran izanezik, eta Felixek ematen bide zion esanahi iru-dizkoa oso ongi ulertu gabe geratu zen. Bainaatsegin izan zuen.

Aulkiari atzera eragin eta zutitu egin zenFelix; Gertruderengana hurbildu zen astiro, irri-barrez. «Menturazale-moduko bat naiz,» esanzion, goitik begiratzen ziola.

Gertrude ere zutitu egin zen, Felixen irriba-rreari irribarrez erantzunez. «Menturazalea?»

Page 143: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

errepikatu zuen. «Pozik entzungo nituzke zureabenturak.»

Une batez, eskua hartzera zihoakiola usteizan zuen Gertrudek; baina Felixek, bat-batean,margotzeko jakaren sakeletan sartu zitueneskuak. «Ez dago entzun ezinezkorik,» esanzuen. «Menturazalea izan naiz, baina oso aben-tura xaloak izan dira nireak. Zoriontsuak izandira denak; ez dut uste kontatu ezinezkorik batere dagoenik. Oso abentura polit eta atseginakizan dira. Pozgarria izango da haiek berriro gogo-ra ekartzea. Eser zaitez berriro, eta kontatzenhasiko naiz,» gehitu zuen berehalaxe, ohi zuenirribarre eraginkor naturalez.

Egun hartan berriro eseri zen Gertrude, etahurrengo hainbat egunetan ere eseri zen. Feli-xek, pintzelari eragiten zion bitartean, istorioasko eta asko kontatu zion, eta Gertrudek irrikazeta txunditurik entzuten zituen. Begiak Felixenezpainetan jarririk egoten zen, oso serio. Batzue-tan, Gertruderen itxura gogoetatsu serioagatik,gogoz kontra zegoela pentsatzen zuen Felixek.Baina Felixek istant batean baizik ez zuen pen-tsatzen berak sortutako gogaitasunetan. Jarrera

Page 144: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

burugabea zatekeen hori, baldin eta adieraztenzuen baikortasuna aurreiritzia baino areago itxa-ropena izan ez balitz. Hizpidetik sahiestea litza-teke Felixek kontzientzia ona zuela esatea; izanere, kontzientziarik onena bere buruari halakoerantzuki bat egiten diona baita, eta mutil harenizaera osasuntsu alaia asmo on objektiboetanagortzen zen, asmoen helburua erdiz erdi iriste-ko zehaztasunarena beste azterketarik egingabe. Kontatu zion Gertruderi nola Frantzia etaItalia korritu zituen, pintore-zorroa bizkarrean,maiz askotan ostatuko jaunari edo andreari erre-tratu lausengari bat egin eta harekin ostatu-saria ordaintzen zuela. Kontatu zion nola biolinajotzen ibili zen musikari talde txiki batean —ezoso ospetsua baina— atzerriko lurraldeetanbarrena herriz herri kontzertuak ematen. Konta-tu zion antzezle ibiltarien troupe batean aldibaterako apaingarri ere izan zela, entzule fran-tsesentzat eta alemaniarrentzat, poloniarrentzateta hungariarrentzat Shakespeare antzeztekolan gaitzerako harturik.

Aldian behingo kontakizun haiek zirautendenboran, Gertrude fantasiazko mundu batean

Page 145: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bizi izaten zen. Atalkako eleberri bat irakurtzenari zela iruditzen zitzaion. Ez zuen halako atsegi-nik sentitu Nicholas Nickleby irakurri zuenezgeroztik. Arratsalde batean bere lehengusuActon andrea —Roberten ama— ikustera joanzen Gertrude; Acton andrea oso gaixo zegoen,etxetik irteten ez zela. Itzulera, bakarrik eginzuen, oinez, landaz landa, sarritan erabiltzenzuten laburbidea hartuta. Felix Bostonera joanazen Gertruderen aitarekin, hirira eraman nahiizan baitzuen Wentworth jaunak mutila adiskidebatzuk bisitatzera: adineko jaun batzuk, Felixenamaz oroitzen zirenak —oroitzen ziren, baina ezzuten inoiz aipatzen—, hiritik etorriak ere baizenbait, beren emazte agurgarriekin, sagarron-doen arteko etxetxora begirunea ekartzera,baronesari, zeinak jendetasun apartaz hartu bai-tzituen bisitariak, berak auzo hartara joatekoerabili zuen zalgurdi handi, arin, zaratatsuagogorazten zioten ibilgailuetan. Arratsaldeaapaltzen zihoan. Mendebaldeko zeruan Ingalate-rra Berriko eguzki-sarreraren koadro bikain batzegoen, gorri eta zilar-kolorez margotua, zenite-tik zintzilik; eta Gertrudek, bere pentsamendue-

Page 146: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tan murgildurik, zeharkatzen zituen larre isilak,distira argi sotil batek argitzen zituen. Zelaibateko langa zabalduan gizon baten irudia ikusizuen Gertrudek urrundik. Zain balegokio bezalazegoen gizona, eta, gerturatu zenean, Brandjauna ezagutu zuen. Denboraldi batean ikusi ezbalu bezalako irudipena izan zuen; ez zukeenesango zenbat denbora, zeren, bestalde, etxeanegon zaharra ere ez zela iruditzen baitzitzaion.

«Zurekin batera itzul naiteke?» galdetu zionBrand jaunak. Eta, nahi bazuen baietz erantzunzionean Gertrudek, milia erdira ikusi eta ezagutuzuela adierazi zion Brand jaunak.

«Oso begi-bista ona duzu!» esan zion Gertru-dek.

«Bai, oso begi-bista ona dut, Gertrude ande-reñoa,» esan zion Brand jaunak. Zerbait esannahia sumatu zion Gertrudek; baina aspaldidanikzebilen Brand jauna zerbait esan nahian, etaGertrude ia jarririk zegoen horretara. Orain,ordea, sentitu zuen ezen Brand jaunak esan nahizuen horrek ahalmen indarberritu bat zuela beragogaitzeko, bera nahastu eta urduritzeko. Tartebatean mutila isilik joan zen Gertruderen alda-

Page 147: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

menean, eta geroxeago zera erantsi zuen, «Ezdut inolako trabarik izan niregandik ihesi zabil-tzala ikusteko. Baina, hori ikusteko,» jarraituzuen, «ez da oso begi-bista ona behar.»

«Ez dizut ihesik egin,» esan zion Gertrudek,aurpegira begiratu gabe.

«Uste dut ez zinela ohartu ere egiten ihesegiten zenidala,» erantzun zion Brand jaunak.«Ez zinen konturatzen aurrean nengoenik ere.»

«Orain, behintzat, hemen zaude, Brandjauna!» esan zion Gertrudek, barre labur bat egi-nez. «Eta oso ondo konturatzen naiz.»

Mutilak ez zion erantzun. Gertruderen alboanibiltzen jarraitu zuen, astiro, belarretatik zihoa-zenez. Beste langa batera heldu ziren; hura,ordea, itxita zegoen. Brand jaunak langaren gai-nean jarri zuen eskua, baina ez zuen zabaltzeko-rik egin; gelditu eta neskari begira geratu zen.«Ardura handiko zerbait darabilzu; zeure baitanoso murgildurik zabiltza,» esan zion.

Gertrudek begiratu egin zion. Brand jaunazurbil zegoela ikusi zuen, eta aztoratuta zegoelairuditu zitzaion. Gertrudek ez zuen ordu arteBrand jauna inoiz aztoratuta ikusi, eta pentsatu

Page 148: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zuen ezen espektakuloa, baldin oso-osorik ema-ten bazen, ikaragarria izango zela, mingarria ia.«Neure baitan murgildurik? Zer dela eta?» gal-detu zion Gertrudek, eta begiak zeru argiztaturaitzuli zituen. Errudun eta egonezinak sentitzenzen Gertrude, baina, hala ere, bere buruarekinhaserre, hala sentitzeagatik. Brand jauna, ordea,bere begi txiki amultsuekin tinko begira zegokio-la, erdi ahaztuta eduki ondoren berriro ere lauso-ki agertzen hasi zitzaion obligazio multzo itzelbaten irudia zuen.

«Beste ardura batzuk dituzu, beste egitekobatzuk,» jarraitu zuen mutilak. «Ez dakit esandezakedan beste obligazio batzuk dituzula.Lehengoak ere hor ditugu, Gertrude,» erantsizuen.

«Mesedez, zabal ezazu langa, Brand jauna,»esan zion Gertrudek; eta koldar eta lotsagabejokatzen ari balitz bezala sentitu zen hori esa-tean. Baina Brand jaunak langa zabaldu etapasatzen utzi zion, eta, bera pasatu eta gero,atzera itxi zuen. Gertrudek jiratzeko denboraizan zuen baino lehen, mutilak besoa luzatu etaeskumuturretik heldu zion.

Page 149: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gauza bat esan nahi dizut,» esan zion. EtaGertrude zera gaineratzeko puntuan egon zen,«Eta badakit zehazki nola esango duzun,» bainaeutsi egin zion mihiari.

«Maite zaitut, Gertrude,» esan zion mutilak.«Oso maite zaitut; inoiz baino maiteago zaitut.»

Gertrudek espero zituen hitz berberak esanzituen. Gertrudek entzunak zituen hitz horieklehenago. Berarentzat ez zuten xarmarik; etahori harrigarria zela pentsatu izan zuen lehena-go ere bere artean. Ustez, hitz zoragarriak zirenhoriek edozein emakumerentzat; baina Gertru-deri hutsak eta mekanikoak iruditzen zitzaizkion.«Nahiago nuke hori ahaztuko bazenu,» adierazizion Gertrudek.

«Nola ahaztuko dut, bada? Zergatik ahaztubehar dut?» galdetu zion mutilak.

«Ez dizut ezer agindu, ez dizut hitzik eman,»esan zuen Gertrudek mutilari begira, eta aho-tsean dardara txiki bat zuela.

«Zuregan halako eragin bat banuela sinesta-razi didazu. Bihotza ireki didazu.»

«Nik ez dizut bihotza ireki, Brand jauna!»esan zuen Gertrudek halako indar batez.

Page 150: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Orduan ez duzu jokatu nik uste bezaingarbi..., denok uste genuen bezain garbi.»

«Ez dakit zer zerikusi duen beste inork hone-tan!» esan zion neskak.

«Zure aitarengatik eta ahizparengatik diot.Badakizu poz ematen diela kasu egingo didazulapentsatzeak.»

Gertrudek algaratxo bat egin zuen. «Ez diepozik ematen,» esan zuen. «Ezerk ez die pozikematen. Hemen ez dago inor pozik.»

«Esango nuke zure lehengusua, Young jauna,oso pozik dagoela,» erantzun zion Brand jaunak,tonu apal ia lotsati batean.

«Hainbat hobe berarentzat!» Eta Gertrudekbeste algaratxo bat egin zuen.

Mutila begira geratu zitzaion une batean.«Oso aldatuta zaude,» esan zion.

«Poz ematen dit hori entzuteak,» adierazizuen Gertrudek.

«Niri ez. Aspaldidanik ezagutzen zaitut, etazinen bezalakoa atsegin zintudan.»

«Asko eskertzen dizut,» esan zion Gertrudek.«Orain etxera joan behar dut.»

Page 151: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Mutilak, berriz, algaratxo bat egin zuen.«Hara nola ihes egiten didazun, ikusten duzu?»

«Zuk ere ihes egidazu, hortaz,» esan zionneskak.

Brand jauna begira geratu zitzaion berriro;eta gero, oso amultsu, «Ez, ez dizut ihes egin-go,» erantzun zion; «baina, oraingoz, zure gisarautziko zaitut. Uste dut gogoratuko dituzula —hemendik pixka batera— orain ahazturik dituzunhainbat gauza. Atzera niregana itzuliko zarelako-an nago. Fede handia dut horretan.»

Oso ahots hunkigarria zuen orain Brand jau-nak. Erantzuki karga handia zuten haren hitzek,eta Gertrudek ezin erantzun izan zion. Bestealdera jiratu eta han geratu zen Brand jauna,ukondoak langaren gainean jarririk, eguzki-sarrera ederrari begira. Gertrudek hura utzi etaetxerako bidea hartu zuen. Baina hurrengozelaiaren erdira iritsi zenean, negarrari emanzion bat-batean. Denbora luzean bildutako mal-koak zituela pentsatu zuen, eta halako pozkariobat sentitu zuen haiek isurtzean. Berehala lehor-tu zituen, ordea. Gogortasun puntu bat bazuen

Page 152: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek bere baitan, eta handik aurrera ezzuen gehiago negarrik egin.

Page 153: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

6. atalaArratsaldean iloba bisitatzera joanda, Went-

worth jaunak behin baino gehiagotan topatuzuen Robert Acton baronesaren saloitxoan.Wentworth jauna ez zen horregatik baterehiguintzen, ez baitzuen sentitzen bere ahaidegaztearekin Eugeniaren adei ona irabaztekolehiarik. Madame Münsterren osabak iritzirikonenean zeukan Robert Acton, eta familia osoakere agerminik gabeko estimu handia zion, noski.Harro ziren denak Robertez, baldin eta harro iza-tea egotz badakieke «merezimenduak norbere-ganatzea» deritzon okerbidean erortzetik libroohi ziren pertsonei. Haiek ez ziren inoiz RobertActon zela-eta burgoitzen, ez hari buruzko gorai-pamen hutsaletan erortzen; ez zituzten harkesandako gauza argiez ahoak betetzen, ez esku-zabaltasunez egiten zituen ekintzak aipatzen.Horren ordez, Roberten onberatasun neurriga-bean zuten halako fede bere hotzean samur batzeukaten Wentworthtarrek zuzentzat; eta balite-ke Roberten ekintzei buruzko iritzirik ez kanpora-

Page 154: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tze horixe izatea zioten estimu handiaren froga-rik onena. Ez zuten goratzen gaitzesten zutenbaino gehiago, baina isilean hura zuten lagunar-te hartako lore. Hura zen familiako mundu-gizo-na. Txinan izana zen, eta bitxiteria bat ekarrizuen etxera; dirutza egin zuen —edo, hobetoesan, boskoiztu egin zuen lehendik zuen onda-sun ez txikia—. Aldi berean ezkongaia, «moduz-koa» eta umore onekoa izatea —irudimeniklotuena ere erakartzen duen elkarketa— zuenbereizgarri; eta ziurtzat jotzen zen abantailahoriek orain bere «kide»ko neska gazte egokibaten esku jarriko zituela. Ez zen Wentworthjauna —aitatasunari dagozkion betebeharrezkanpo— bere buruari inor inoren gainetik jartzeaonartuko ziokeen gizona; Robert Acton, hala ere,oso zentzuduntzat zeukan; horretarainokoanmakurtzen zitzaion, makurtzekotan ere, bereiz-keriaren bihozkadari, zeina gauza likits sama-rren batetik sortua balitz bezala arbuiatzen bai-tzuen Wentworth jaunaren izaerak. Acton, izanere, zentzuduna zen oso —eta zerbait gehiagoere bai—, baina zera ere esan behar da Went-worth jaunaren alde: bere lehentasunen atal

Page 155: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

debekatuenean bazuela uste aztarna bat, zeinakbarruntarazten baitzion ezen lehengusuak zuenmeriturik handiena iritzi funtsgabeei entzungoregiteko —eta dotore egiteko— halako gaitasuninbidiagarri bat zela, abagune arruntek eskatzendutena baino adore handiagoa —oldar hobea—erakusteko gaitasun bat. Wentworth jauna ezzen arriskatuko Acton heroien ezpalekoa zenikpentsatzera. Erru txikia du, ordea, horretan,Robert bera ere ez baitzen arriskatuko. Zuhurta-sun handiz jokatzen zuen, bai, Actonek gauzaguztietan —bere buruaz zuen iritzitik hasita—.Bazekien ez zela, inolaz ere, hango zirkuluetanuste zuten bezain mundu-gizona; baina bazekienere, bestalde, beraren azkartasun naturalarenhelmena lagunarte haietan erakutsitako neurrirabaino harago iristen zela. Gauzak alderdi umo-rezkotik hartu zalea zen Acton, eta konturatuzen ezen jarrera hori erakusteko egokierak maizizaten zirela lagunarterik txikienetan ere. Etaegokiera horiek osatu zuten denboraldi batean—hau da, zuela urte t’erdi Txinatik itzuli zenezgeroztik— jaun horren bizimodu aktiboena, unehonetan nagitasunak aski jota ageri bazen ere.

Page 156: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Ezkontzeko, berriz, jarrera ona zuen. Oso gogo-ko zituen liburuak, eta liburutegi bikaina zuen;Wentworth jaunak baino askoz liburu gehiago,alegia. Oso gogoko zituen marrazki eta margola-nak ere, baina aitortu behar da, kritika garaiki-dearen argi zorrotzetan, ezen haren hormak zen-bait maisu-lan alferrek apaintzen zituztela. Ikas-ketak —eta itxura batean ematen zuen bainoikasketa handiagoak zituen— Harvarden eginzituen. Atsegin zituen lagunarte zaharrak, etapozgarria zitzaion Bostonerako bidean sarritanzeharkatzen zuen erakunde hartatik hain hurbilbizi izatea. Robert Acton oso interesaturik zego-en Münster baronesaz.

Baronesak irekitasunez hitz egiten zion, edohori zuen, behintzat, asmoa. «Badakit oso bitxiairudituko zaizula ni munduko bazter apartehonetara bizitzera etorri izana,» esan zion baro-nesak etxe berrian jarri ondorengo hiru edo lauasteren buruan. «Zer arrazoik bultzatu otenauen pentsatzen egongo zara. Bada, oso gaiz-gabeak dira nire arrazoiak.» Ordurako bertakotu-rik zen baronesa; Bostongo lagunarte onenakegina zion bisita, eta Clifford Wentworthek ere

Page 157: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eraman zuen hainbat aldiz zalgurdian paseatze-ra.

Robert Acton baronesaren ondoan eseritazegoen, abaniko batekin jolasten; hainbat abani-ko zegoen han-hemen baronesaren saloian,kolore desberdinetako xingola luzeak itsatsirikzituztela, eta haietako batekin jolasten zen betiActon. «Ez, ez zait batere bitxia iruditzen,» esanzuen Actonek astiro, irribarrez, «emakume argibat Bostonera edo Bostongo aldirietara etortzea;horrek ez du azalpen handirik behar. Oso lekupolita da Boston.»

«Kontrakoa esatera behartu nahi banauzu,»esan zion baronesak, «vous vous y prenez mal.Aldarteak ematen didanean, gai naiz edozergauzarekin bat etortzeko. Boston paradisu batda, eta paradisuaren aldirietan gaude gu.»

«Aldirietan ez baina, paradisuaren erdi-erdian nago ni une honetan,» erantzun zionActonek, aulkian halako patxada bat hartzenzuela. Ez zuen, hala ere, beti hartzen patxada;eta hartzen zuenetan ere, ez zen egoten ikusara-zi nahi izaten zuen bezain lasai. Herabetasunetikbabesteko hartzen zuen, hein batean, lasaitasun

Page 158: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

itxura hori; eta egoera berean pertsona askorigertatzen zaion bezala, behartu egiten zuenitxura. Erosotasun itxura hori, gainera, estalkibat zuen, dena kontuz aztertu ahal izateko. Inte-res handia zuen emakume buruargi harengana-ko, zeinaren buruargitasuna, esaten zuena esa-ten zuela Actonek, ez baitzen inolaz ere Boston-go estilokoa. Halako pilpira batean zeukan Müns-ter baronesak, jakin-min zehazgabe baten gati-bu. Onartu behar izan zuen Actonek ezen halakoemakumerik ez zuela inon ikusi, ezta Txinan ere.Lotsa ematen zion, arrazoi ezkutuak tarteko,sentitzen zuen emozioaren biziak, eta sentimen-du hura —gaingiroki— gainditzeko, ikuspegiumorezkotik hartzen zuen —gaingiroki hori ere—Madame Münster. Ez zen egia Actonek barone-saren erromesaldi deboziozkoari normala iriztenzionik. Beste hau ere aurreratu beharko litzatekeActoni buruz: bostondar onegia zela Acton, urru-neneko edozein atzerritarrek ere IngalaterraBerriko metropolia bisitatzeko izan zezakeendesira apetalditzat hartzeko. Desira horrek ezzuen apologiaren beharrik; eta Madame Münste-rrek Ingalaterra Berrian lehengusuak izateko

Page 159: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zoria zuen, gainera. Hala eta guztiz ere, lagunar-te txiki hari ondo egokitzen ez zitzaion emaku-mea zelako harritzen zuen Madame MünsterrekActon; onenean ere, anomalia atsegin, dotore,liluragarri bat zen hura han. Actonek bazekienondo ez zegoela Wentworth jaunari gogoetahoriek gordinegi adierazterik; ez ziokeen jaunzaharrari inoiz esango ezen baronesa zertan otezebilen galdetzen ziola bere buruari. Eta gogohandirik ere ez zuen, egia esan, mesfidantzagisako zer hori inorekin partekatzeko. Plazer per-tsonal bat sentitzen zuen horretan: Txinatik eto-rri zenetik sentitu zuen plazerrik handiena bai,gutxienez. Onerako edo txarrerako, beretzatgorde nahi zuen baronesa; haren monopolioamerezia zuela iruditzen zitzaion, bera izan zela-ko, zalantzarik gabe, baronesak gizarte-harre-manetarako zuen gaitasuna ondoen balioestenjakin zuena. Eta denbora luzea baino lehen ikusiahal izan zuen ezen monopolio hari eragozpenikjartzeko asmorik ez zuela baronesak.

Egun batean (Acton orduan ere eserita zego-en eta abaniko batekin jolasten ari zen), zeraeskatu zion baronesak: aukerarik izaten bazuen,

Page 160: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Bostongo pertsona jakin batzuei desenkusakegin ziezazkiela beraren izenean, bisitarik itzuliez zielako. «Dozenerdi bat etxe dira,» esan zion;«zerrenda izugarria. Charlotte Wentworthek egindit zerrenda, izugarri letra argiz. Ez du zalantza-rako biderik ematen: oso ondo dakit nora joanbehar dudan. Wentworth jaunak kotxea nireesku dagoela esaten dit, eta Charlotte nirekinjoateko eskaintzen zait, guante pare estu bat etaazpiko gona harro-harro bat jantzita. Eta, halaere, hiru egunetan atzeratu dut. Lotsagaldu batnaizela pentsatuko dute.»

«Desenkusak egiteko eskatu didazu,» esanzuen Actonek, «baina ez didazu esan zer aitzakiajarri behar dudan.»

«Dagokidana baino gehiago da hori,» adiera-zi zion baronesak. «Lore sorta bat erosteko eska-tu eta dirua emango banizu bezala litzateke hori.Ez daukat arrazoi berezirik ez joateko, ez baldinbada..., ahalegin handiegia eskatzen didala,nolabait ere. Ez dik gogorik pizten. Aitzakiahorrek ez al luke balioko Bostonen? Bostonda-rrak oso egiazaleak direla esan didate, ez dutelagezurrik esaten. Eta, gainera, Felixek lagundu

Page 161: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

beharko lidake, eta hura ez da inoiz prest ego-ten. Ez dut ikusi ere egiten. Hor dabil beti kanpo-rik kanpo saletxe zaharrak marrazten, edohamar miliatako ibilaldiak egiten, edo bakarrenbaten erretratua pintatzen ez bada, urmaeleanarraunean edo Gertrude Wentworthekin maita-keriatan.»

«Uste nuen dibertigarria gertatuko zitzaizulanor edo nor ikustera joatea,» esan zion Actonek.«Oso denboraldi lasaia daramazu hemen; osobizimodu aspergarria da hau zuretzat.»

«A! Lasaitasuna! Lasaitasuna!» esan zuenbaronesak. «Hori da nahi dudana. Atsedena.Horregatik etorri naiz hona. Dibertsioa? Izan dutdibertsioa. Eta jendea ikusteari dagokionean,ikusi dut jendea franko neure bizitzan. Desego-kia ez balitz, nire desira apala hauxe dela esan-go nuke: hemengo jendeak bake-bakean utznazala!»

Acton begira geratu zitzaion une batean, etabaronesak ere begiratu egin zion. Inork begira-tzea oso ondo eramaten zuen emakumea zenbaronesa. «Atsedetera etorri zara, hortaz?» gal-detu zion Actonek.

Page 162: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Baietz esan nezake. Etortzeko izan ditudanarrazoiak, arrazoi ez diren horietakoak izan diraasko —ulertzen didazu?— eta, hala ere, berakdira onenak: alde egitea, aldatzea, aurreko guz-tiarekin haustea. Behin abiatuz gero, norabaitheldu behar izaten da, eta pentsatu nuen neureartean ea zergatik ez nintzen, bada, hona heldu-ko.»

«Izango zenuen pentsatzeko denbora,bidean!» esan zion Actonek, barrez.

Madame Münsterrek berriro begiratu zion;eta gero, irribarrez, esan zion «Eta etorrita gerozergatik etorri naizen pentsatzeko ere izan dut,bai, denbora. Baina neure buruari galdera alfe-rrak egiten ez naiz ibiltzen. Hemen nago, etazuk, berriz, eskerrak eman behar zenizkidake.»

«Alde egin behar duzunean, ikusiko duzunolako oztopoak jarriko dizkizudan bidean.»

«Niri bidean oztopoak jartzeko asmoa duzu,beraz?» galdetu zion baronesak, gerruntzeanzuen arrosa-pipila berregokitzen zuela.

«Eta hauxe denetan handiena: hain atseginizango nauzula...»

Page 163: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ezen ezingo dudala alde egin? Ez zaitezegon horren ziur. Oso pertsona atseginak utziditut alde hartan.»

«Bai» esan zion Actonen, «baina hona etor-tzeko, ordea! Niregana etortzeko!»

«Ez nekien zinenik ere. Barka iezadazuhorren zakar esatea, baina, egia esan, ez nekien.Ez,» jarraitu zuen baronesak, «hain zuzen ere, zu—zu bezalako jendea— ez ikusteagatik etorrinaiz.»

«Ni bezalako jendea?» esan zuen Actonek.«Lotura naturalak aurkitzeko halako irrika bat

nuen eta banekien hemen aurkituko nituela.Hemen aurkitzeko itxaropena nuen. Hangoak,nolabait esan, lotura artifizialak besterik ezziren. Ikusten duzu aldea?»

«Nire kaltetan da alde hori,» esan zuen Acto-nek. «Ni lotura artifiziala izango naiz, hortaz?»

«Konbentzionala,» adierazi zuen baronesak,«oso konbentzionala.»

«Beno, bada modu bat gizon-emakumeenarteko lotura natural bihurtzeko,» esan zionActonek.

Page 164: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Elkarren maitale eginda, esan nahi al duzu?Hori, baliteke naturala izatea edo ez izatea.Baina, edozein modutara ere,» jarraitu zuenbaronesak, «nous n’en sommes pas là!»

Ez zeuden hor, oraindik behintzat. Bainageroxeago, baronesa Actonekin paseatzera irte-ten hasi zenean, hala uste izan zitekeen, itxurabatean. Hainbat alditan etorri zitzaion bila Acton,bakarrik, zaldi pare hanka-arin dotore batek tira-tutako orga garaian. Hura desberdina zen Clif-ford Wentworthekin irtetearen aldean, Cliffordbaronesaren lehengusua baitzen eta baronesabaino askoz gazteagoa. Pentsaezina zen barone-sa Cliffordekin maitakeriatan ibil zitekeenik: Clif-ford mutiko aurpegi-lotsati bat besterik ez zen,eta Bostongo lagunartearen parte handi batekLizzie Actoni «ezkon-hitza emanda» zegoelajotzen zuen. Ez zen, noski, baronesak inolakomaitakeriatan parte har zezakeenik pentsa zite-keelako, emakume ezkondua zela jakina bai-tzen. Jendeak bazekien haren ezkontzak izaera«morganatikoa» zuela; baina horrek ezkon-loka-rri erabatekoa baino gutxiago esan nahi zuelapentsatzeari nardagarri iritzita, zerbait gehiago

Page 165: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

adierazten zuelako ustean babestu zen komuni-tatearen kontzientzia.

Actonek nahi zuen ezen baronesak Amerika-ko ikuspegiak oso iritzi onean eduki zitzala, etadistantzia handiak korritzera eramaten zuen,biderik politenak eta ikuspegi zabalenak aukera-tuta. Kontent egoteak ondu egiten duela egiabada, goienean behar zuten orduantxe Eugenia-ren bertuteek; izan ere, xarmagarria irizten zionlurralde basati hura lasterka zeharkatzeari, etaorobat lagunari, zeinak ibilgailuari noizbehinkapulunpa eragin, enararen hegadarena bezalakomugimentu batez, eta urratu besterik egin gabe-ko bideetan aurrera barneratzen baitzuen, eta,baronesari iruditzen zitzaionez, beste gauzaasko ere egingo baitziokeen, eskatuz gero.Batzuetan ez zuten ia etxerik ikusten pare batordutan: basoak, ibaiak, eta aintzirak bakarrik,eta mendi argiz apainduriko ostertza. Esandudan bezala, oso leku basatia eta polita irudi-tzen zitzaion hura baronesari; baina irudipenhark are biziagotzen zion Mundu Berrira iristeanpiztu zitzaion aukera zabalagoen sentipena.

Page 166: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Egun batean —arratsalde hondarra zen—ikuspegi zoragarria eskaintzen zuen mendi gai-lur batean gelditu zituen Actonek zaldiak. Den-bora luzean utzi zituen atsedeten, berak, eserita,Madame Münsterrekin hitz egiten zuen bitar-tean. Ederra zen ikuspegia, nahiz eta begienaurrean giza aztarnarik ageri ez. Basoa etabasoa ikusten zen, ibai baten distira urrunean,eta Massachusettseko mendien erdien tontorrenisla. Belarrez estalitako lur zerrenda zabal batzegoen bidearen ertzean, eta haren bestealdean errekatxo sakon garbi bat; basaloreakziren belarretan, eta arbola erori baten enborraerrekatxoaren ondoan. Actonek itxaron eginzuen pixka batean; azkenean, baserritar oinezkobat agertu zen bidean. Actonek zaldiei eustekoeskatu zion baserritarrari, eta hark zerbitzu horiegin zion, hirikide bati zor zaion adiskidetasunez.Actonek, orduan, jaisten lagundu zion baronesa-ri, eta biak belarretan aurrera paseoan joan etaerrekatxo ondoko enborrean eseri ziren.

«Ez dut uste honek Silberstadt gogorazikodizunik,» esan zion Actonek. Silberstadt aipatzenzion lehen aldia zuen, bere arrazoiak tarteko.

Page 167: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Bazekien ezen baronesak senar bat zuela han,eta hori gogaikarria zen; eta entzuna zuen, gai-nera, senar horrek baztertu egin nahi zuela, etaegoera horretan gaitzesgarria zatekeen gauzahoriei zeharkako aipamen bat egitea ere. Bestal-de, egia zen baronesak berak maiz aipatu izanzuela Silberstadt. Eta Actonek askotan pentsatuzuen zergatik utzi nahi ote zuen senarrak. Egoe-ra bitxia andre batentzat, emazte zapuztuarena;eta miresgarria zen nolako grazia eta duintasu-nez zeraman hori baronesak. Auzi horrek bi aldezituela eman zuen aditzera baronesak, hasiera-hasieratik, eta berari zegokion aldea, ezagutzeraematea erabakitzen zuenean, jakingarria bezainhunkigarria izango zela.

«Hiria, hau da, eskulturaz beteriko gableaketa eliza gotikoak, Schloss zoragarria, bere luba-narro eta dorre almenatu, ez dit gogorazten,jakina,» esan zuen baronesak. «Baina badu prin-tzerriko beste alde batzuen antza. Esango litza-teke Alemaniako baso bikain antzinako horienartean gaudela, elezaharretako mendi horienartean; Schreckensteingo leihoetatik ere ikuspe-gi beretsua ikusten da.»

Page 168: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zer da Schreckenstein?» galdetu zion Acto-nek.

«Gaztelu handi bat, Printze Erregeordearenudako egoitza.»

«Bizi izan al zara han?»«Egon izan naiz,» esan zuen baronesak.

Acton isilik geratu zen; aurrean zuen ikuspegigaztelu gabekoari begira egon zitzaion unebatean. «Lehen aldia da Silberstadti buruz galde-tzen didazuna,» esan zion baronesak. «Nireezkontzaren ingurukoak jakin nahiko dituzu; osogauza bitxia irudituko zaizu, ezta?»

Acton begira geratu zitzaion une batez. «Ezzenuke, ordea, ondo hartuko nik hori esatea!»

«Zuek amerikarrok dituzue manera bitxiak!»adierazi zion baronesak. «Inoiz ez duzue garbigaldetzen; aipatu ezin diren gauza asko dituzue-la ematen du.»

«Gizabide handikoak gara amerikarrok,»esan zion Actonek, atzerriko lurretan egon iza-nak nazio kontzientzia erasana bazion ere, ezbaitzuen gogoko inor amerikarrez gaitzesakaentzutea. «Ez gara inoren egitekoetan muturrasartzen ibili zale,» esan zion. «Baina oso pozik

Page 169: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

entzungo nituzke zure ezkontzaren ingurukoak.Konta iezadazu nola izan zen.»

«Printzea nitaz maitemindu zen,» erantzunzion baronesak soilki. «Etengabe gorteatzen nin-duen. Hasieran ez zuen nirekin ezkondu nahi,ezta gutxiagorik ere. Baina baldintza horietaramakurtzeari uko egin nionez, ezkontza eskainizidan..., ahal zuen heinean. Gaztea nintzen eta,aitortzen dut oso lausengaturik sentitu nintzela.Baina berriz egin behar banu, ez nuke, ez, onar-tuko.»

«Duela zenbat denbora izan zen hori?» gal-detu zion Actonek.

«Bada... duela urte batzuk,» esan zion Euge-niak. «Ez zenioke emakume bati datarik galdetubehar.»

«Uste nuen emakumea historia kontatzen aribazen, bada...» erantzun zion Actonek. «Etaorain ezkontza hautsi nahi du?»

«Politikari komeni zaion ezkontza bat egina-razi nahi diote. Haren anaiaren ideia da. Osoargia da haren anaia.»

«Ez da nolanahiko parea izango!» esan zionRobert Actonek.

Page 170: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Baronesak sorbaldak jaso zituen, filosofiaz.«Que voulez- vous! Printzeak dira. Beren ustez,oso trataera ona ematen didate. Silberstadtestatu txiki despotiko hutsa da, eta Printze Erre-geordeak luma zirriborro batez ezkontza balio-gabetzeko ahalmena du. Baina, nolanahi ere,nire oniritzi formalik gabe ez duela baliogabetu-ko agindu dit.»

«Eta zuk uko egin diozu oniritzia emateari?»«Orain artekoan bai. Zitalkeria da, eta, beste-

rik ez bada, zailtasunak jarri nahi izan dizkiet.Baina idazmahaian dudan agiritxoa sinatu etaPrintzeari bidaltzea besterik ez dut.»

«Eta, hala, dena amaituko litzateke?»Baronesak eskua jaso eta berriro erortzen

utzi zuen. «Titulua mantenduko nuke, hori bai;nahi izanez gero, behintzat, horretarako askata-suna izango nuke. Eta mantendu egingo dudalauste dut. Izen bat beharrezkoa da. Eta pentsioaere geratuko litzaidake. Oso pentsio txikia da:mixeria; baina horrekin bizi naiz.»

«Eta paper hori sinatzea besterik ez duzu?»galdetu zion Actonek.

Page 171: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Baronesa begira geratu zitzaion pixkabatean. «Presazkoa iruditzen al zaizu?»

Acton altxatu egin zen astiro, eta eskuaksakelean zituela geratu zen zutik. «Zer irabaztenduzu ez sinatuta?»

«Atera dezakedan laka hauxe da: erabakialuzatzen utzi edo atzeratzen badut, Printzeaniregana itzul daitekeela, anaiari buru egin die-zaiokeela, alegia. Maitasun handia dit, etaanaiak poliki-poliki baizik ez du urrundu ahalizan.»

«Eta zuregana itzuliko balitz,» esan zionActonek, «zuk... onartuko zenuke berriro?»

Baronesak Actonen begiradari eutsi zion;pixka bat bakarrik gorritu zen. Hurrena, zutituegin zen. «Zera esateko satisfazioa izango nuke,«orain nire txanda da, eta Berori den Jaun GorenNarearekikoak haustera noa!»»

Zalgurdi aldera abiatu ziren. «Istorio bitxiada!» esan zuen Actonek, «Nola ezagutu zenuenprintzea?»

«Andre zahar batekin —kondesa zahar bate-kin— bizi nintzen Dresdenen. Aitaren lagun izanazen andre hori. Aita ordurako hila zen eta oso

Page 172: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bakarrik nengoen. Neba mundua korritzen zebi-len antzerki troupe batekin.»

«Nebak gelditu behar zuen zurekin,» adierazizion Actonek, «printzeei gogo ematetik zain zin-tzan.»

Baronesa isilik geratu zen pixka batean, etagero, «Ahal zuena egin zuen,» esan zuen. «Diruabidaltzen zidan. Kondesa zaharrak aurrera eragi-ten zion printzeari; ia presionatu egiten zuen.Egoera nolakoa zen kontuan izanik, oso ondojokatu nuela uste dut,» erantsi zuen MadameMünsterrek emeki.

Actonek begiratu egin zion, eta konturatu zen—lehenago ere konturatu izan zen— emaku-meak politagoa ematen duela bere hutsegite etaatsekabeak kanporatu dituenean. «Bada,» pen-tsatu zuen ozenki, «pozik ikusiko nuke nolabidaltzen duzun Jaun Goren Narea... nora edohara!»

Gelditu eta bitxilore bat hartu zuen MadameMünsterrek belarretatik. «Eta uko-agiria sinatuez?»

«Bada, ez dakit, ez dakit,» esan zuen Acto-nek.

Page 173: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Era batera mendekua lortuko nuke; besteerara, berriz, askatasuna.»

Actonek barre txiki bat egin zuen zalgurdiraigotzen laguntzen zion bitartean. «Nolanahiere,» esan zuen, «ondo zaindu paper hori.»

Handik egun pare batera etxea ikustera gon-bidatu zuen Actonek baronesa. Egina zion propo-samena lehenago, baina amaren gaixotasunazela-eta atzeratu zen bisita. Actonen ama baka-rrik baliatzen ez zela zegoen, eta azken urteaklogelako leiho ondoan igaro zituen, eraman han-diz, besaulki lore handidun batean. Aurreko egunbatzuetan inor errezibitzeko gauza ez zela egonzen; orain, ordea, hobeto zegoen eta oso mezugizabidetsua bidali zion baronesari. Bisitaria afal-tzera joatea nahiko zukeen Actonek, bainaMadame Münsterrek nahiago izan zuen bisitasoil batez hastea. Afaltzera joaten bazen, Went-worth jauna eta alabak ere gonbidatuko zituzte-la pentsatu zuen baronesak, eta iruditu zitzaionezen okasioaren izaera berezia hobeto gordekozela anfitrioiarekin tête-a-tête izanda. Okasioazergatik zatekeen berezia, ez zion inori adierazi.Denek ikusi ahal izan zutenez, oso era atsegi-

Page 174: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nean igaro zen. Zalgurdiz bila joan eta baronesaateraino ekartzea Actonek laster batean burutuzuen eginkizuna izan zen. Actonen etxea oso onazela pentsatu zuen baronesak bere artean; pen-tsamendua hitzetan ematerakoan, berriz, etxeliluragarria zela adierazi zuen. Etxe handi, karra-tu, marroiz pintatu bat zen; zuhaixka oso ondozainduak zituen inguruan, eta bide labur bat jar-dineko atetik bertaraino. Gainera, Wentworthjaunarena baino askoz bizileku modernoagoazen, eta premiazkoak baino osagai gehiagorekinjantzia eta garestiago apaindua. Antzeman zionbaronesak ezen anfitrioi zuenak oso dotoretasunpuntu egokira ekarria zuela erosotasun materia-la. Bazituen, gainera, chinoiseries direlako bitxixarmagarriak —Inperio Zerutarrean eginiko ego-nalditik ekarritako trofeoak—: ebanozko pago-dak eta bolizko kutxak; munstro-eskulturak, txi-minia-apaletan irri eta imintzio, marrazki zoraga-rriko esku-babeski batzuen aurrean; portzela-nazko baxerak, kaobazko arasen kristalezko atebarruetan diz-diz; babeskiak, izkinetan, sedatenkatuz estaliak eta mandarinak eta herensu-geak bordaturik zituztela. Etxe guztian barreia-

Page 175: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

turik zeuden gauza horiek, eta etxe osoa ikuste-ko aitzakia eman zioten Eugeniari. Gogoko izanzuen Eugeniak etxea; oso etxe atsegin eta politairuditu zitzaion. Etxe-giroa eta irekitasuna, biakzituen etxe hark, eta ia museo bat bazen ere,hango gela zabal, gutxi erabiliak esnetegi ondogobernatu bat bezain garbi eta txukun zeuden.Lizzie Actonek esan zion ezen berak bere eskuzkentzen ziela egunero hautsa pagoda eta gaine-rako bitxiei; eta baronesak erantzun zion ikustenzela etxeko maitagarri bat zela. Lizziek ez zuen,inondik ere, hautsak kentzen aritzen zen andere-ño baten itxurarik. Hain soineko politak erabil-tzen zituen eta hain esku finak zituen, ezennekez uste izango zen hura lan zakarretan ari-tzen zenik. Baronesa heldu zenean, irten, irtenzitzaion errezibitzera, baina ez zion ezer, edo iaezer, esan, eta baronesak berriz ere pentsatuzuen —lehenago ere izan zuen horretarakoaukera— neska amerikarrek ez zutela gizabide-rik. Baronesak ez zuen neskatila amerikar huragogoko, eta prest zegoen Acton andereñoarenonespena lortzen huts egin zuela onartzeko. Liz-zieren jarrera baikor eta irekia ia ozarkeria irudi-

Page 176: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzen zitzaion; eta etxeko lanetarako zaletasuna-rekin batera Parisko estiloko azken soinekoakerabiltzeko zaletasuna izateak —zaletasunuztargaitzak, itxuraz—, indar arriskutsu batenjabe zela iradokitzen zuen. Baronesari amorruaematen zion neska koxkor bat hutsaren hurren-goa ala haragokoa zen arduratzen ibili beharrak—herrialde hartan gertatzen bide zen bezala—,zeren Eugeniak ez baitzuen inoiz presio moralikizan dontzeila koxkorrak juzkatzeko orduan. Liz-zieren ozarkeriaren seinale izango zen, beharba-da, Lizzie bera oso azkar erretiratu izana, baro-nesa nebaren eskuetan utzirik. Acton luze arituzen bere chinoiseries haiei buruz hizketan; askozekien portzelana eta bitxien gainean. Barone-sak, etxean batera eta bestera zebilela, geldialdiugari egin zuen. Alde guztietan eseri zen, neka-tuxe zegoela esanda, eta objektu baten eta bes-tearen galde egin zuen, aditasunaren eta arretafaltaren arteko nahasketa bitxi bat erakustenzuela. Nori esana izan balu, anfitrioiaz maitemin-durik zegoela aitortuko zukeen; nekez egingoziokeen, ordea, aitorpen hori —nahiz konfiden-tzialtasun osoz izan— Actoni berari. Dena den,

Page 177: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gauza bakanen xarma bezain atsegingarria ger-tatu zitzaion sentitzea —gauzak sentitzeko zuenzolitasun miresgarri harekin— ezen Actonenjarrera lazgunerik gabekoa zela, haren ironiarenezten umoretsua ere jomuga iristerako leuntzenzela. Actonen prestutasunak sortzen zuen senti-pena lore sorta bat eskuan eramateak sortzenduenaren antzekoa zen: oso atsegina perfumea,baina loreak berak gogaikarriak batzuetan. Kon-fiantza osoa izan zitekeen Actonengan, nonahieta beti; eta, hala ere, Acton ez zen guztiz sin-plea; gehiegi zatekeen hori; aldez bakarrik zensinplea, eta hori nahikoa zuen baronesak.

Lizzie etorri zen berriro, ama Madame Müns-ter hartzeko prest zegoela esatera, eta barone-sak Acton andrearen geletara jarraitu zion. Liz-zieren atzetik zihoala, pentsatu zuen ezen ande-reño hura begitan hartzera bultzatu zuen arra-zoia ez zela haren jarrera ozarra izan, arlo horre-tan erraz irabaziko baitziokeen. Neskatilarenaldetik ez zegoen lehiarako grinarik, konparake-taren ondorioz sortutako burlazko ume-lainezaaxolagabe bat baizik. Acton andrea berrogeitahamabost urteko emakume argaldu aurpegi-

Page 178: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gozo bat zen. Burukoak euskarri zituela eseririk,kanpoko astaperrexil sail bati begira zegoen.Oso apala, oso herabea, eta oso ezindua zen;Eugenia poztu egin zen bera horrelakoa ez zela-ko —ez horren ezindua, ez, segurki, horrenapala—. Aulki batean, Acton andrearen ondoan,Emersonen Saiakerak ageri ziren. Gertaeragogoangarria zen Acton andrearentzat, zegoenegoera errukarrian egonda, aurrez aurre damaatzerritar argi bat izatea, zeinak manera hobeakbaitzituen berak inoiz ezagutu zuen edozeinandrek baino —baita dozena oso bat andrek erebaino.

«Asko hitz egin didate zutaz,» esan zionemeki baronesari.

«Semeak, ezta?» galdetu zion Eugeniak. «Niriere ikaragarri hitz egin dit zutaz. Eta zuk nahiizango zenukeeen moduan hitz egin ere!» adie-razi zion baronesak; «halako semeak honelakoamaz hitz egin behar duen bezala!»

Acton andrea begira-begira zegokion; Mada-me Münsterren «maneren» erakustaldi bat zenhura. Baina begira-begira zegokion Robert Actonere, bere gonbidatu distiratsuari amaren aipurik

Page 179: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

apenas egin ziola ondo asko konturaturik. Rober-tek ez zuen amaren presentzia geldi hartaz inoizhitz egiten. Hain zen presentzia xehe eta sotila,ezen, Roberten baitan, esker oneko emozio sub-jektibo huts gisa adierazten baitzen. Eta Actonekgutxitan hitz egiten zuen bere emozioez. Baro-nesak Actonengana itzuli zuen bere irribarrea,eta berehalaxe konturatu zen gezurtxoak esatenharrapatu zutela; behaztopa egin zuela. Bainazer jende zen hura, horrelako gezurtxoak atseginez izateko? Haiek higuindurik bazeuden, bestehainbeste gertatzen zitzaion baronesari ere; etakortesiazko galdera batzuk eta ahapekako eran-tzun batzuk trukatu ondoren, agur esan zionActon andreari. Etxera lagundu beharrik ez ziolaesan zion Roberti; bakarrik igoko zela kotxera;nahiago zuela hala. Erabaki sendoa zen, etaActon desengainaturik geratu zela irudituzitzaion. Actonekin ate aurrean zain zegoela —kotxea buelta hartzen ari zen harkoskorrezkoibilbidean— lasaitasuna bihurtu zion pentsamen-du horrek.

Page 180: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Agurtzeko esku ematean, baronesak Acto-nengana jaso zituen une batez begiak. «Ia era-bakita nago paper hori bidaltzera,» esan zion.

Konturatu zen Acton ezen baronesa bereukoa deitzen zion agiriaz ari zela; eta kotxeralagundu zion ezer esan gabe. Baina kotxea abia-tzera zihoala, esan zion, «Bada, bidaltzen duzu-nean, espero dut jakinaraziko didazula!»

Page 181: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

7. atalaGertruderen erretratua amaitu eta gero, Feli-

xek —ordurako zirkulu hartako kontza eta ardatzbihurturik— lagunarte hartako beste kide asko-ren irudiak eraman zituen margo-oihalera. Aitor-tu behar da erretratuak nabarmen itxuratzenzituen pintorea zela Felix, eta modeloei halakoxarma erromantiko bat eransten ziela, zeina,ematen zuenez, merke eta eroso eskuratutzatjotzen baitzen, «jarrita egotea» hain entreteni-garri egiten zuen mutil gazteari ehun dolarordainduta. Felixi, izan ere, ordaindu egitenzitzaizkion erretratuak, ez baitzuen ezkutatu,ezta gutxiagorik ere, jakin-min maitatiari eskuemanda joan zela, mendebaldeko mundurakopausoak eman zituenean, egoera hobetzekodesira ere. Osabaren erretratua Wentworth jau-nak esperimentu hartarako inoiz eragozpenikjarri izan ez balio bezala egin zuen; eta xedeaburutu ahal izateko bortxa leun bat erabili beharizan zuenez, bidezkoa da esatea ezen ez ziolaagureari denbora besterik eskatu. Udako goiz

Page 182: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

batean, hartu zuen Wentworth jauna besotik —gutxi ziren, gutxi zirenez, Wentworth jauna beso-tik hartutakoak— eta jardinetik zehar bideanaurrera eraman zuen gizona, sagarrondoen arte-ko etxetxoan presaka batean antolaturik zuenestudiora. Jaun bena gero eta txundituago zego-en bere iloba bizkorrarekin, haren gaztetasungordin irekiak esperientzia kopuru harrigarribaten laburbilduma baitzirudien. Iruditzenzitzaion Felixek asko jakin behar zuela; pozikjakingo zukeen zer pentsatzen ote zuen Felixekberak, elkarrizketetan beti oso formalki erabilibai baina, gutxi ezagutzen zituen zenbait gau-zaz. Giza ekintzak uste osoz, zorrotz baina alaikijuzkatzeko Felixek zuen moldeari inbidiagarriiriztera iritsi zen pixkanaka-pixkanaka Went-worth jauna; kritika egitea gauza erraza zelaematen zuen hala. Iritzi bat egitea —inoren joka-bideaz, esate baterako— giltza bat ahal-iritzianhartu eta harekin sarrailan haztamuka ibiltzea-ren oso antzekoa gertatzen zitzaion Wentworthjaunari. Eskukada bat erreminta alfer gerritikzintzilik ipinita lebilkeenaren itxura hartzen zionWentworth jaunak bere buruari. Ilobak, aitzitik,

Page 183: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eskumuturrari behin bakarrik eraginda, etxe-lapur batek bezain abilki irekitzen zituen ate guz-tiak. Osaba bat beti iloba baino zuhurragoa denkonbentzioari eusteko obligazioa sentitzen zuenWentworth jaunak, Felixen hizketa bizkor arinetengabea isilik eta serio entzunez beste inola ezbazen ere. Baina iritsi zen egun bat, tinkotasunaalde batera utzi eta ilobari ia aholku eskatuziona.

«Erabili al duzu inoiz buruan Estatu Batuetanfinkatzeko ideia?» galdetu zion goiz batean, Felixpintzelari dotore asko eragiten ari zela.

«Osaba maitea,» esan zion Felixek, «barkatu-ko didazu zure galderak irribarretxo bat eragitenbadit. Hasteko, nik ez dut buruan ideiarik erabil-tzen. Ideiek erabiltzen naute ni sarritan. Bainaplan seriosik, ez dut, nik uste, inoiz egin. Badakitzer esango duzun, edo, hobeto esan, zer pentsa-tuko duzun, ez baitut uste esango duzunik: osoarina eta burugabea naizela. Eta hala da; bainahorrela nago egina; datozen bezala hartzen ditutnik gauzak, eta, gauza baten ondoren, nola edohala, beti sortzen da beste zerbait. Bigarrenik, ezdut finkatzeko planik egiten. Ezin naiz finkatu,

Page 184: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

osaba maitea. Ez naiz finkatzen direnetakoa.Badakit hori egiten dutela atzerritarrek hemen;finkatu egiten direla denak. Baina —zure galde-rari erantzuteko— ez dut, ez, ideia hori buruanerabili.»

«Europara itzuli eta berriro lehengo bizimoduaraugabeari ekiteko asmoa al duzu?» galdetuzion Wentworth jaunak.

«Asmoa dudanik ezin dut esan. Baina osolitekeena da berriro Europara itzultzea. Europa-rra naiz, azken finean. Europar sentitzen naiz,horra. Arrebak izango du zeresan handia horre-tan. Ni baino ere europarragoa da bera; berahemen, zera, bere markotik ateratako irudi batbaino ez da. Eta «berriro ekiteari» dagokionean,osaba maitea, bizimodu araugabeari ez diot,egia esan, inoiz utzi. Zer da, bada, niretzat, haubaino araugabeagorik?»

«Hau araugabea? Zer, gero?» galdetu zionWentworth jaunak, aurpegi serio zurbilaz.

«Bada, hau dena! Zuen artean honela bizi-tzea; familiarteko bizimodu serio lasai xarmaga-rri hau egitea; Charlotte eta Gertruderen lagunizatea; hogei andereñorengana bisitan joan eta

Page 185: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

haiekin paseatzera irtetea; arratsean zuekinlorioan eseri eta kilkerrak entzutea, eta hama-rrak puntuan oheratzea.»

«Oso deskribapen bizia egin duzu,» esan zionWentworth jaunak; «baina deskribatu duzunhorretan ez dut gauza desegokirik ikusten.»

«Ezta nik ere, osaba maitea. Oso atsegina dadena. Desegokia balitz ez nuke atsegin izango.Benetan diozut, gauza desegokiak ez ditut atse-gin, zuk besterik uste duzula iruditzen bazaitere,» jarraitu zuen Felixek, pintatzeari utzi gabe.

«Ez dizut horrelakorik inoiz leporatu.»«Ez iezadazu lepora, mesedez,» esan zion

Felixek; «filistindar zakar bat naiz-eta funtsean.»«Filistindarra?» errepikatu zuen Wentworth

jaunak.«Zera, Jainkoaren beldur den gizon arrunt

bat, nolabait esateko.» Wentworth jauna uzkurgeratu zitzaion begira, jakintsu harritu bat beza-la, eta Felixek jarraitu zuen, «Zahartzaro erres-petagarri eta errespetatu bat izatea espero dut.Luzaroan bizi izatea, alegia. Horri egitasmo dei-tzea, gehitxo izango da beharbada, baina desira

Page 186: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bizi bat da: arrosa-koloreko ikuspen bat. Agurealai bat izango naiz, are kaskarina agian!»

«Naturala da,» esan zion osabak esaeratsu«bizitza atsegin bat luzatu nahi izatea. Badirudihalako prestasun falta geurekoi bat dugulageure plazerrei azkena emateko. Baina ezkon-tzeko asmoa,» erantsi zuen, «izango duzu,ezta?»

«Hori ere, osaba maitea, itxaropen bat da,desira bat, ikuspen bat,» esan zion Felixek. Hiz-keta hura Wentworth jaunaren alaba maitaga-rrietako baten esku-eskaintzarako aitzinsolasizan zitekeela otu zitzaion une batean. Bainabehar den apaltasunaren izenean eta munduhonetako errealitate gogorren jakitun, Felixekurrundu egin zuen pentsamendu hura. Ontasunharagi egina zen osaba, bai; baina hortik, ande-reño bat, pentsa zitekeenez ezkonsari bikainaizango zuena, eta artista sosgabe bat, ospe-itxa-ropenik gabea, elkartzea pentsatzera —aregehiago eskatzera— oso bide luzea zegoen. Kon-turaturik zen Felix ezen azkenaldi honetan askozere nahiago zuela Gertrude Wentworthen lagu-nartea —beste inorekin partekatu gabe, ahal iza-

Page 187: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nez gero—; baina gauza eskuraezinen kategoriaurrun bezain distiratsura alboraturik zeukan,oraingoz, andereño hura. Ez zen Gertrude Feli-xek mirespen alferra izan zion lehen emakumea.Maitemindu izan zen dukesez eta kondesez, etaegin zuen, behin edo bitan, zinismora gerturatzearriskutsu bat, emakumeen interesgabetasunasoberetsi egin zela esatean. Eskuarki, apaltasu-naren bidez leundu zuen ausardia; eta bidezkoada eta garbi esan behar da ezen Felix ez zate-keela gai izango, orain eskaintzen zitzaion fami-liarteko konfiantza handiaz baliaturik, bere bilehengusu politetan gazteena gorteatzeko. Tra-dizio artean hazia zen Felix, eta tradizio haienargitan, abegi onaren kontrako hutsegite larriazatekeen halako jokabidea. Beti zoriontsu zelaesan dut, eta haren oraingo zorionaren arrazoie-tako bat hauxe zen: Gertruderekiko harremaneizegokienean, oso kontzientzia ona izatea. Bertu-tearen edertasunez jantzia —eta edertasunforma hori ere beste guztiak miresten zituenbezainbat miresten zuen— ikusten zuen Felixekbere jokabidea.

Page 188: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ezkontzeak, nik uste,» esan zion hurrenaWentworth jaunak, «zoriona ekarriko lizuke.»

«Sicurissimo!» esan zion Felixek; eta gero,pintzela gelditu eta irribarrez begiratu zion osa-bari. «Zuri gauza bat esatera tentatuta nago.Arriskatuko naiz?»

Wentworth jauna tentetu egin zen pixka bat.«Fidatzekoa naiz. Ez naiz kontuak zabaltzen ibil-tzen.» Hala ere, nahiago zukeen Felixek gehiegiarriskatuko ez balu.

Osabaren erantzunari barrez zegoen Felix.«Harrigarria gertatzen zait zu niri zoriontsu nolaizan esaten entzutea. Uste dut zerorrek ez daki-zula, osaba maitea. Gogorregi ari ote naiz?»

Agurea isilik geratu zen une batean, eta gero,iloba hunkitu zuen duintasun lehor batez esanzuen, «Gerta dakiguke, batzuetan, geuk ibili ezindugun bidea inori erakustea.»

«Tira, ezin esango didazu nahigabeak izandituzunik,» jarraitu zuen Felixek. «Ez nuen uste,eta ez nuen horrelakorik aipatzeko asmorik.Hauxe besterik ez nuen esan nahi, ez zareteladibertitzen.»

«Dibertitu? Ez gara umeak.»

Page 189: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez, bada. Adin egokia duzue. Hori esatennion lehengoan Gertruderi,» gehitu zuen Felixek.«Ez ahal nuen gaizki egingo!»

«Eta egin bazenuen,» esan zion Wentworthjaunak, Felixek harengandik uste izango zuenbaino ironia finagoz, «zure dibertitzeko moduazelako egingo zenuen, eta kito. Zuk, antza, ezduzu inoiz arazorik izan.»

«Bai, bai, izan ditut!» adierazi zuen Felixek,halako indar batez. «Eskarmentua hartu aurre-tik. Baina ez naute berriro harrapatuko!»

Wentworth jaunak isilune bat egin zuen,barru-barrutik irtendako hasperen bat bainoadierazgarriagoa. «Zuk ez duzu seme-alabarik,»esan zion azkenean.

«Ezin esango didazu,» esan zion Felixek,«zure seme-alaba xarmagarri horiek atsekabe-iturri zaizkizunik!»

«Ez dut Charlotterengatik esaten.» Eta ete-naldi bat egin eta gero, Wentworth jaunak jarrai-tu zuen, «Ezta Gertruderengatik ere. Baina nahi-ko kezkaturik nauka Cliffordek. Kontatuko dizuthurrengo batean.»

Page 190: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Felixi eserialdi bat eskaini zion hurrengoaldian, konfiantzarako bidea eman ziola gogora-tu zion ilobak. «Zer moduz Clifford?» galdetuzion Felixek. «Oso mutil isila iruditu zait beti. Isi-legia ere bai, aukeran; nireganako goganbeha-rrez bezala ikusten dut, pertsona arintzat hartu-ko banindu bezala. Lehengoan arrebari esanomen zion —hala esan zidan Gertrudek— nikbarre egiten diodala. Barre egiten badiot, kon-fiantza eman nahiak eraginda egiten diot. Ez dutbeste biderik ezagutzen.»

«Clifforden egoera ez da barre egitekoa,»esan zion Wentworth jaunak. «Oso egoera bere-zia baizik, honezkero igarriko zenion bezala.»

«Lehengusuarekin duen maitasun aferagatikal diozu?»

Wentworth jaunak tinko begiratu zion, pixkabat gorritzen zela. «Unibertsitatera joaten ezdela dagoelako esaten dut. Bidali egin dute aldibaterako. Horretaz ez hitz egitea erabaki dugu,zuzenean galdetzen ez badigute.»

«Bidali egin dutela?» errepikatu zuen Felixek.«Sei hilabeterako alde egiteko eskatu zioten

Harvardgo agintariek. Bitartean, Brand jaunare-

Page 191: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

kin ari da ikasten. Brand jaunak lagunduko diola-koan gaude; hala espero dugu, behintzat.»

«Zer gertatu zitzaion unibertsitatean?» gal-detu zion Felixek. «Plazerretarako zaletasunhandiegia? Brand jaunak ez dizkio, ez, sekretuhoriek erakutsiko!»

«Zaletu behar ez zuenaz zaletu zen gehiegi.Plazertzat jotzen dena dela uste dut, bai.»

Felixek bere barre alaia egin zuen. «Osabamaitea, plazer bat zela nola duda egin? C’est deson âge, Frantzian esaten duten bezala.»

«Nik, aitzitik, bizitzan beranduagoko bizioadela esango nukeen, zahartzaro desengainatubatekoa.»

Felixek begi-kolpe bat zuzendu zion osabari,bekainak jasota, eta gero «Zertaz ari zara?» gal-detu zion, irribarrez.

«Clifford aurkitu zuten egoeran egoteaz.»«A! Aurkitu egin zuten, beraz? Harrapatu?»«Nahitaez harrapatu behar. Ezin ibili zen eta,

balantzaka.»«A!» esan zuen Felixek, «edan egiten du!

Hartu nuen zerbaiten susmoa, hona etorri nin-tzen lehen egunean. Guztiz bat nator zurekin:

Page 192: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

arrunkeria da hori. Hori ez da jaun batentzakobizioa. Utzi egin behar dio.»

«Itxaropen handia dugu Brand jaunaren era-ginean,» jarraitu zuen Wentworth jaunak.«Hasiera-hasieratik hitz egin dio. Eta Brand jau-nak berak ez du tantarik probatzen.»

«Hitz egingo dut Cliffordekin; hitz egingo dutberarekin!» esan zuen Felixek alaikiro.

«Eta zer esan behar diozu?» galdetu zionosabak, zertxobait goganbeharturik.

Felixek ez zion pixka batean erantzun. «Clif-ford bere lehengusuarekin ezkontzeko asmotanal zabiltza?» galdetu zion azkenean.

«Lehengusuarekin ezkondu?» egin zuenWentworth jaunak oihartzun. «Ez zait bururatuLizziek Cliffordekin ezkondu nahiko lukeenik.»

«Ez zaudete, hortaz, Acton andrea eta biokelkar hartuta?»

Wentworth jauna begira geratu zitzaion,begirada ia galdurik bezala. «Ez dut andre hare-kin horrelako gairik inoiz aipatu.»

«Bada, garaia litzateke, nik uste,» esan zionFelixek. «Lizzie Acton oso polita da, eta Cliffordarriskuan badago...»

Page 193: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez daude hitz emanda,» esan zuen Went-worth jaunak. «Hitz emanda daudela uste izate-ko arrazoirik, behintzat, ez dut.»

«Par example!» esan zuen Felixek. «Ezkutu-ko hitz-emate bat? Ez, ez; egidazu kasu: Clifford,esaten dizudan bezala, mutil xarmagarria da. Ezluke horrelakorik egingo. Lizzie Acton, hortaz, ezlitzateke beste emakume bategatik jeloskortu-ko.»

«Ez ahal dela jeloskortuko espero dut!» esanzuen agureak, jelosia likorea maite izatea bainoere bizio makurragoa den irudipen lauso batez.

«Cliffordek, hortaz, zera du onena,» proposa-tu zion Felixek, «gogoa emakume argi xarmantbatengan jartzea.» Eta pintatzeari utzi eta, ukon-doak belaunetan jarririk, adierazi nahi alai batezbegiratu zion osabari. «Begira, nik uste handiadut emakumeen eraginean. Emakumeekin bizi-tzeak jaun egiten laguntzen dio gizonari. Bai,Cliffordek baditu arrebak, bai, eta xarmagarriakoso. Baina neba-arreben arteko sentimendua ez,beste zerbait behar da horretan. Ulertzen duzu?Lizzie Acton hor du, baina Lizzie, agian, ez dabehar bezain heldua.»

Page 194: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Uste dut hitz egin duela Cliffordekin, arituzaiola arrazoiak ematen,» esan zion Wentworthjaunak.

«Mozkortzearen itsuskeriaz? Neurritasunarenederraz? Lan gogorra da hori andereño politbatentzat. Ez,» jarraitu zuen Felixek, «Cliffordekemakume atsegin bat ikusi behar luke sarritan,gai mingarri horiek aipatu ere egin gabe, edandaegotea zentzugabekeria handia dela ikusarazikoliokeen emakume bat. Eta hartaz pixka bat mai-teminduko balitz, hainbat hobe. Sendagarri izan-go luke.»

«Eta zein andre proposatuko zenuke?» galde-tu zion Wentworth jaunak.

«Zure esku duzu emakume argi bat. Nirearreba.»

«Zure arreba... nire esku?» errepikatu zuenWentworth jaunak.

«Esaiozu hitzerdi bat Cliffordi. Esaiozu ezdadila kikildu. Egokiera onean dago jada; era-man du bi edo hiru aldiz zalgurdian paseatzera.Baina etxera bisitatzera ez dut uste joaten zaio-nik. Bultza ezazu joatera, sarritan joatera. Eta

Page 195: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

arratsalderen batean, han eserita daudela, hitzegingo dute. On egingo dio horrek.»

Wentworth jauna pentsatzen geratu zen.«Uste duzu eragin onuragarria izango duelaEugeniak Cliffordengan?»

«Eragin zibilizatzailea izango du —neurrira-tzailea, esango nuke nik—. Emakume xarmantbizkor batek beti izaten duena, limurtzaile sama-rra baldin bada, batez ere. Osaba maitea, neureheziketaren erdia horrelako emakumeen lagu-narteari zor diot. Baldin eta, esan duzun bezala,Clifford unibertsitatetik aldi baterako bidalibadute, izan dezala Eugenia irakasle.»

Wentworth jaunak pentsati jarraitzen zuen.«Eugenia limurtzailea dela uste al duzu?» galde-tu zion.

«Eta zer emakume polit ez da?» galdetu zionFelixek. Baina Wentworth jaunak ez zukeen hori,onenean ere, erantzuntzat hartuko, Wentworthjaunari ez baitzitzaion iloba Eugenia polita irudi-tzen. «Cliffordekin, ironia apur bat erabiltzekobehar den adina limurkeria erabiliko du Euge-niak,» jarraitu zuen mutilak. «Hori da Cliffordekbehar duena. Aholka ezazu, beraz, trata dezala

Page 196: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Eugenia amultsuki. Iradokizuna zuk eginda,hobeto hartuko du.»

«Zer esaten didazu,» galdetu zion agureak,«Madame Münsterri, zera..., maitasun-adieraz-penak egiteko iradoki behar diodala semeari?»

«Adierapenak, bai!» esan zuen Felixek onar-penez.

«Baina, ulertu dudanez, emakume ezkonduada Madame Münster.»

«A!» esan zuen Felixek irribarrez, «Ezingo da,noski, Cliffordekin ezkondu. Baina ahal duena,egingo du.»

Wentworth jauna lurrera begira egon zenpixka batean. Azkenean, zutitu egin zen. «Ez dutuste,» esan zuen, «horrelako biderik hartzekoaholka diezaiokedanik semeari.» Eta Felixenbegirada harrituari erreparatu gabe, eserialdiaeten zuen. Ez zen handik hamabost egun arteberriz pintatzeko jarri.

Oso gogoko zituen Felixek Wentworth jauna-ren lur-sail zabalen zati handi bat hartzen zuenaintziratxoa eta haren beste aldean, ezpondapiko batean, zegoen pinudi ikusgarria, udakohaizekirriaren ibiltokia. Haizeak arbola-buru

Page 197: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

urrun haietan egiten zuen zurrumurrua harriga-rri garbi entzuten zen; ia hizketa bat ematenzuen. Arratsalde batean, Felix bere margo-gela-tik irten eta Eugeniaren saloi txikiaren ate zabal-duaren aurretik pasatu zen. Barruan, itzalekofreskuran, arreba ikusi zuen, zuriz jantzirik,besaulki batean hondoratu eta lore-sorta handibat aurpegira hurbiltzen zuela. Clifford Went-worth zuen aurrez aurre eserita, kapeluari biraeta bira. Bistakoa zen Cliffordek lore-sorta eskai-ni berria ziola baronesari, eta baronesaren begiederrek, arrosa eta geranio handien gainetikCliffordi begira, solaserako irribarrea agerizuten. Landetxearen ate aurrean gelditu etaduda egin zuen Felixek, ez ote zuen atzera itzulieta saloian sartu beharko. Baina azkenean berebideari jarraitu zion, eta Wentworth jaunaren jar-dinean barneratu zen. Berak Clifforden jarraibi-derako iradoki zuen zibilizatze prozesua berezetorri bide zen. Felix ziur zegoen, behintzat,Wentworth jaunak ez zuela beretzat hartu muti-laren kontzientzia estetikoa sustatzeko egin zionplan burutsua. «Zera pentsatuko du, dudarikgabe,» pentsatu zuen Felixek bere artean, narra-

Page 198: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tu den elkarrizketaren ondoren, «nik, neba-arre-ben arteko onginahiak eraginda, entretenimen-dua eskaini nahi diodala Eugeniari, Clifford beza-lako mutil hunkibera batekin maitakeria bat —edo, Wentworth jaunak ziurrenera deituko dionbezala, intriga bat— antolatuz. Onartu beharradago —eta konturatu izan naiz orain baino lehenere— pertsona oso estuen irudimenak noiz-behinka hartzen dituen lizentziak oroz gainekoakdirela.» Felixek, berriz, ez zion Cliffordi ezeresan, noski. Eugeniari, ordea, jakinarazi zionezen Wentworth jauna nekaldi handia pairatzenari zela semearen zaletasun makurra zela eta.«Nolabait lagundu behar genieke, hainbesteadeitasun erakutsi digute eta,» erantsi zuen.«Anima ezazu Clifford zu ikustera etortzera, etapiztu iezaiozu solaserako zaletasuna. Horrekutziaraziko dio bestea; beste hori heldutasunezaren ondorio baitu: munduan dagokion lekua—etorki zaharreko gazte aberats bati dagokio-na— behar den seriotasunez ez hartzearenondorio. Erakuts iezaiozu serioagoa izaten. Mai-tasuna adierazten badizu ere, gutxi axola dio.»

Page 199: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Neure burua eskaini behar dut, hortaz, into-xikazio modu hobetzat, koñak botilaren ordezko-tzat, ez?» galdetu zion baronesak. «Herrialdehonetan, izan ere, gauza harrigarriak egitera iris-ten da pertsona.»

Baina ez zion uko garbirik egin Clifforden goi-mailako heziketaz arduratzeari, eta Felixek,zeina, bereagoak zituen interesei gogo emandaibili zenez, ez baitzen gai horretaz gehiago ardu-ratu, erredentzio lana jada hasia zela pentsatuzuen. Aurrez ikusita, izugarri ona iruditu zitzaionideia, baina, abian jarrita ikusi zuenean, pixkabat urduritu egin zen. «Eta zer, baldin Euge-nia...? Zer, baldin Eugenia...?» galdetu zion isilkabere buruari, eta arrebaren gaitasunean zuenuste mugagabean galdu zen galdera. Bainaabisu hura bere zehazgabean ere onartzeko edobaztertzeko denbora izan zuen baino lehen, Feli-xek Robert Acton ikusi zuen Wentworth jaunarenhesituraren langa batetik irten eta sagastiko lan-detxe aldera etortzen. Acton, itxura zenez, bereetxetik zetorren, oinez, bidexka itzaltsu bat har-tuta, Madame Münsterri bisita egiteko asmoz.Felix hari begira egon zen pixka batean; gero,

Page 200: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

aurrera jarraitu zuen. Utz zekiokeen Actoni pro-bidentziaren papera jokatzen, eta —behar izanezgero— Cliffordek Eugeniarekin zuen kateaduraeteten.

Felixek jardinetik etxe aldera hartu zuen,etxe atzeko langa baten aldera, zeinak basoxkabaten ondotik landaz landa aintzirara zihoanbidera ematen baitzuen. Etxe ondoan gelditu etagora begiratu zuen; batez ere, itzalean zegoenleiho zabaldu batean pausatu zituen begiak.Leihoan agertu zen orduan Gertrude, udako argi-tara begira. Kapelua erantzi eta diosal egin zionFelixek. Aintziran arraunean egitera zihoala etaberarekin joateko ohorea egin ziezaiola eskatuzion. Gertrude pixka batean begira egon, eta,ezer esan gabe, barrura sartu zen. Baina bereha-la agertu zen berriro, behean, garai hartan era-biltzen ziren Livorno kapelu bitxi xarmagarrihaietako bat buruan, saten zuriko begiztaz lotua;bazuen eguzkitako berde bat ere. Gertrude Feli-xekin joan zen aintziraren ertzera. Beti izatenzen han pare bat txalupa amarraturik. Haietakobatean sartu ziren, eta Felixek, arraunei emekieraginez, beste aldeko ertzeraino bultzatu zuen

Page 201: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

txalupa. Uda-egun bikaina zen; eguzki-kolorekoazegoen aintzira txikia; ez zen arraunen plastadabeste hotsik, eta huraxe entzuten joan zirenbiak. Lehorreratu ziren, eta, bihurrika-bihurrikazihoan bide batetik, gailurra pinuz estalirik zuenmuino batera igo ziren. Aintziraren gain zuriaikusten zen handik, arbola artetik diz-diz. Osoleku fresko atsegina zen, eta freskura, pinu-ada-rren xuxurla arinaren azpian, sentitu ez ezikentzun ere egiten zela ematen zuen. Pinu-orra-tzezko alfonbra erdoil-kolorekoaren gaineaneseri eta hainbat gauzaz hitz egin zuten Felixeketa Gertrudek. Felixek azkenean, solasaldiarenbarruan, bere partieraz hitz egin zuen; lehenaldia zuen gai hori aipatzen zuena.

«Joan egin behar al duzu?» esan zuen Gertru-dek Felixi begira.

«Egunen batean..., hostoak erortzen hastendirenean. Badakizu ezin naizela betiko geratu.»

Gertrudek, aurrean zuen ikuspegi zabaleraeraman zituen begiak, eta gero, isilaldi batenondoren, esan zuen, «Ez zaitut berriz ikusiko.»

Page 202: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zergatik ez?» galdetu zion Felixek. «Ziurre-nera biok bizirik iraungo dugu ni joanda geroere.»

Baina Gertrudek lehengoa errepikatzea bes-terik ez zuen egin. «Ez zaitut berriz ikusiko. Ezdut zure berririk izango,» jarraitu zuen. «Ez dutzure aditzerarik izango. Lehen ez nuen zure adi-tzerarik, eta aurrerantzean ere orduan bezalageratuko naiz.»

«Orduan, zoritxarrez, ez zintudan ezagu-tzen,» esan zion Felixek. «Baina orain idatziegingo dizut.»

«Ez idatzi niri. Ez dizut erantzungo,» adierazizion Gertrudek.

«Zure eskutitzak erre egingo nituzke, noski,»esan zion Felixek.

Gertrude begira geratu zitzaion berriro. «Nireeskutitzak erre? Bai gauza bitxiak esaten dituzu-la batzuetan!»

«Ez dira gauza bitxiak, berez,» erantzun zionmutilak. «Zuri esaten zaizkizunean gertatzendira bitxi. Joango zara Europara.»

«Eta norekin joango naiz?» Soiltasunez eginzuen Gertrudek galdera; oso serio zegoen. Feli-

Page 203: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

xek Gertruderen seriotasunean jarri zuen arreta;pixka batean zalantzan egon zen. «Ez iezadazuhorrelakorik esan,» jarraitu zuen Gertrudek. «Eziezadazu aitarekin eta ahizparekin joango naize-la esan, ez duzu sinesten eta.»

«Gorde egingo ditut zure eskutitzak.» Horiizan zen Felixek eman zion erantzun guztia.

«Ez dut idazten. Ez dakit idazten.» Gertrudekez zuen besterik esan pixka batean. Eta lagunak,Gertruderi begira jarririk, nahiago zukeen inoriabegi ona egin dion jaun zahar baten alabarimaitasuna adieraztea «desleialtasuna» ez balitz.Arratsaldea bazihoan; itzalak gero eta luzeagoakziren, eta mendebaldeko zerua iluntzen ari zen.Bi pertsona agertu ziren aintziraren handikoaldean, zelaian zehar etxetik zetozela. «Charlo-tte ata Brand jauna dira,» esan zuen Gertrudek.«Hona datoz.» Baina Charlotte eta Brand jaunauraren ertzean geratu ziren, aintzirara begira; ezzuten enbarkalekuan gelditu zen txalupa hartze-korik egin. Felixek kapeluaz agurtu zituen; urru-negi zeuden dei egiteko. Ikusi ahal izatekomoduko erantzunik, behintzat, ez zuten itzuli,

Page 204: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eta hurrena biratu eta ur ertzean aurrera paseo-an joan ziren.

«Brand jauna ez da sentimenduak agertze-koa,» esan zuen Felixek. «Niri ez zait inoiz ireki-tzen. Eseri eta isilik geratzen da, eskua koko-tsean, niri begira. Batzuetan begiak urruntzenditu. Zure aitak oso hizlari ona dela esaten dit,eta entzun nahi nuke hizketan. Oso mutil zintzoadirudi, gainera. Baina nirekin, ez du hitz egiten.Eta, ez pentsa, oso gogoko dut hizketan irudiargiak erabiltzen dituztenak entzutea!»

«Oso hiztun ona da,» esan zuen Gertrudek,«baina ez du irudi argirik erabiltzen. Nik askotanentzun dut. Banekien, ikusi gaituztenean, ezzirela hona etorriko.»

«A! Esan ohi den bezala, la cour egiten arikozaio zure ahizpari. Bakarrik egon nahiko dute.»

«Ez,» esan zuen Gertrudek serioski, «ez dutehorrelako arrazoirik bakarrik egoteko.»

«Eta zergatik ez dio Charlotteri la cour egi-ten?» galdetu zion Felixek. «Charlotte hain poli-ta, hain atsegina eta hain ona izanda?»

Gertrudek begirada bat zuzendu zion Felixi,eta, gero, hizpide zuten eta urrutira ageri zen

Page 205: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bikotearengana itzuli zituen begiak. Brand jaunaeta Charlotte elkarren parean zihoazen. Izanzitekeen maitale pare bat, baina bazitekeen ezizatea ere. «Pentsatzen dute ez nukeela hemenegon behar,» esan zuen Gertrudek.

«Nirekin? Uste nuen ez zitzaizuela horrelako-rik bururatzen.»

«Zuk ez duzu ulertzen. Zuk ulertzen ez ditu-zun gauza asko dago.»

«Ergela naiz, badakit; baina zergatik, orduan,ez dira Charlotte eta Brand jauna, ahizpa zaha-rrena eta elizgizona diren aldetik, eta elkarrekinpaseatzeko askatasuna dutenez, hona etorri, zulazoan harrapatzeko erabili dudan ez-legezkoelkarrikuste hau eten eta niri begiak irekitzera?»

«Egingo luketen azken gauza litzateke hori,»esan zuen Gertrudek.

Felix begira-begira geratu zitzaion unebatean, bekainak jasota. «Je n’y comprendsrien!» esan zuen. Gero, berriz, urrunduz zihoanbikote kritikoaren irudiei jarraitu zien begiez.«Nahi duzuna esango duzu,» esan zuen, «bainanik garbi ikusten dut zure ahizpari ez zaiola ber-din bere lagun argia. Atsegin du harekin horrela

Page 206: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

paseatzen ibiltzea. Hemendik igartzen diot.» Etabehaketaren kilikak eraginda, zutitu egin zen.

Gertrude ere zutitu egin zen, baina ez zenlagunaren aurkikuntza imitatzen saiatu; aitzitik,beste aldera begiratu zuen. Barrua astindu zio-ten Felixen hitzek, baina halako diskrezio batekbere buruaz nagusitzera bultzatu zuen. «Horixeez zaiola berdin Brand jauna; iritzirik oneneandauka.»

«Ikusten da, ikusten da,» esan zuen Felixekolgetazko tonu batean, burua alde batera oker-tuta begiratzen ziela Charlotte eta Brand jauna-ri. Gertrude aintzirari bizkarrez jarri zen; ez zuenbegiratu nahi, baina Felixek hurrena zer esangozegoen. «Hara! Basoan sartu dira!» esan zuenFelixek.

Gertrude jiratu egin zen berriro. «Charlotteez dago Brand jaunaz maitemindurik,» esanzuen; esan beharra-edo sentitu bide zuen.

«Hortaz, Brand jauna dago Charlottez maite-mindurik; eta ez badago, egon behar luke. Ema-kumetxo perfektua da Charlotte bere sailean.Modatik pasatutako zilarrezko azukre-pintzapare bat gogorazten dit; oso azukre zalea naiz

Page 207: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ni, badakizu. Eta oso ondo tratatzen du Brandjauna; konturatu naiz horretaz; oso amultsu etaleun.»

Gertrude pentsatzen egon zen une batean.Eta erabaki garrantzitsu bat hartu zuen. «Charlo-ttek Brand jauna nirekin ezkontzea nahi du,»esan zuen. «Horregatik hartzen du hain amul-tsu.»

Inoiz baino gorago jaso zituen bekainak Feli-xek. «Zurekin ezkontzea! Hara! Hara! Bai inte-resgarria! Eta zer diozu, gizon bat hori egiterabultzatzeko amultsu tratatu behar dela?»

Gertrude zurbildu egin zen pixka bat, bainajarraitu egin zuen, «Brand jaunak berak ere nahidu.»

Felixek besoak gurutzatu zituen, eta Gertru-deri begira geratu zen. «Ulertzen dut, ulertzendut,» esan zuen presaka. «Zergatik ez didazulehenago esan?»

«Ez dut atsegin horretaz hitz egitea, eztaorain ere. Charlotterena argitzeagatik bestegatikez dizut esan.»

«Ez duzu Brand jaunarekin ezkondu nahi,hortaz?»

Page 208: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez,» esan zuen Gertrudek serio.«Eta aitak nahi al du?»«Asko»«Eta zuk ez duzu Brand jauna gokoko... Eze-

tza eman al diozu?»«Ez dut harekin ezkondu nahi.»«Eta ahizpak eta aitak, berriz, harekin ezkon-

du beharko zenukeela uste dute, ezta?»«Istorio luzea da,» esan zion Gertrudek.

«Pisuzko arrazoiak daudela uste dute. Ez dakitnola esan. Obligazioak hartu ditudala uste dute,eta itxaropena eman diodala.»

Felixek irribarre egin zion, Gertrude besterenbaten istorio dibertigarri bat kontatzen ari bali-tzaio bezala. «Ez dakizu zenbat ardura zaidanhori,» esan zion. «Eta arrazoi horiek..., obligaziohoriek..., ez dituzu ontzat hartzen?»

«Ez nago ziur; ez da erraza.» Eta eguzkitakoahartu eta beste aldera jiratu zen Gertrude, alda-pan behera abiatzeko bezala.

«Esaidazu gauza bat,» jarraitu zuen Felixek,Gertruderengana hurbilduta; «azkenean, behar-bada, amore emango duzula uste al duzu? Kon-bentzitu egingo zaituztela?»

Page 209: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek Felixi begiratu zion, Felixen irriba-rre ia grinatsuaren aldean berak beti izaten zuenaurpegi betilunez.

«Inola ere ez naiz ezkonduko Brand jaunare-kin,» esan zion Gertrudek.

«Ulertzen dut!» erantzun zion Felixek. Eta,poliki-poliki, muinotik jaitsi ziren biak, ur ertzeraheldu ziren arte hitzik esan gabe. «Zure arazoada,» jarraitu zuen orduan Felixek; «baina badaki-zu zer? Ez naiz guztiz pozten! Brand jaunarekinezkondu behar duzula erabakita balego, lasaiagoegongo nintzateke, askeago izango nintzateke.Nik ez dut zuri maitasuna adierazteko eskubide-rik, ez?» Eta isilune bat egin zuen, Gertrudeestutasun txiki batean jartzen zuela.

«Batere ez,» erantzun zuen Gertrudek azkar,azkarregi.

«Zure aitak ez luke horrelakorik entzun erenahiko; ez dut sosik. Brand jaunak izango dituondasunak, noski?»

«Uste dut ondasunen batzuk badituela; bainahorrek ez du zerikusirik.»

«Zuretzat ez, jakina; baina aitarentzat etaahizparentzat, izango du. Bada, esaten dizudan

Page 210: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bezala, erabakita balego, askoz askeago sentitu-ko nintzateke.»

«Askoz askeago?» errepikatu zuen Gertru-dek. «Aska ezazu txalupa, mesedez.»

Askatu zuen soka Felixek, eta hura eskuetanzuela geratu zen. «Orain esan ezin dizkizudangauzak esan ahal izango nizkizuke orduan,»jarraitu zuen. «Zenbat miresten zaitudan esanahal izango nizuke, desiratzea debekatua zaida-na desiratzen dudan itxurarik eman gabe. Maita-sun gartsua adieraziko nizuke,» erantsi zuen,barrez, «baldin eta horrek laidorik egingo ez lizu-keen egoeran zaudela baneki.»

«Beste gizon bati hitz emanda nagoela jakin-da? Hori arrazoibide bitxia!» esan zion Gertru-dek.

«Hartara, ez nindukezu aintzat hartuko.»«Nik denak hartzen ditut aintzat!» esan zion

Gertrudek. Eta, Felixen laguntzarik gabe, arinjauzi egin zuen txalupara.

Arraunak hartu eta aurrera bultzatu zuenFelixek txalupa. «Hori al zen kezkatzen zintue-na? Iruditzen zitzaidan, bai, bazenerabilela zer-bait buruan. Zergatik ez dizkidazu kontatzen,»

Page 211: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

erantsi zuen, «direlako arrazoi edo obligaziohorietako batzuk? Gogo onez entzungo nituzke.»

«Egotez, ez dago arrazoirik —pisuzko arrazoi-rik—,» esan zuen Gertrudek, uraren distira arro-sa eta horiei begira.

«Ezin dut ulertu! Neska polit batek limurkeriaizpi bat agertu duela eta, hori ez da nahikoaarrazoi.»

«Niregatik badiozu, ez da hori arazoa. Nik ezdut horrelakorik egin.»

«Kezkatzen zaituen zerbait da, nolanahi ere,»esan zion Felixek.

«Ez lehen bezainbat,» erantzun zion Gertru-dek.

Felixek, beti bezala, irribarrez begiratu zion.«Horrekin ez duzu asko esaten, ez?» Gertrudek,ordea, begiak ur argitsuan jarririk jarraitzenzuen, oso serio. Agertu berri zuen kezkaren sei-naleak ezkutatzen saiatzen ari zela irudituzitzaion Felixi. Etxekoandre on batek hautsakkentzeko izaten duen eraginaren antz-antzekoeragina sentitzen zuen Felixek, beti, malenko-niaren aztarnak uxatzeko. Eta uxatu beharrekozerbait zuen orain ere; arraunei eragiteari utzi

Page 212: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eta gelditu egin zen bat-batean. «Eta zergatik jodu Brand jaunak zuregana eta ez zure ahizparen-gana?» galdetu zion. «Ziur nago Charlottek onar-tuko zukeela.»

Gertrude arinkeria handietarako gai zela iriz-ten zioten familian; baina haren arinkeria ez zeninoiz hain urrun iritsi. Nolanahi ere, oso hunkituzuen Felix zerbaitetaz ziur zegoela esaten entzu-teak. Hala, bada, begiak Felixengana itzuli etaahalegin guztiak egin zituen bere ahizparen etabere gorteatzailearen arteko maitasun istorioa-ren irudi zoragarria irudizkatzen. Badakigu irudi-men handia zuela Gertrudek, eta ez da ezinez-koa, beraz, ahalegin horrek nolabaiteko fruituaeman izatea. Baina hauxe xuxurlatzea besterikez zuen egin Gertrudek. «Ai, Felix, Felix!»

«Zergatik ez lirateke, bada, ezkonduko? Eginitzazu ahaleginak ezkon daitezen!» esan zionFelixek.

«Ahaleginak egin?»«Iraul ezazu egoera. Bakean utziko zaituzte

orduan. Nik, ahal dudan guztian lagundukodizut.»

Page 213: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertruderen bihotza taupaka hasi zen; osoaztoraturik zegoen: ez zioten hain gauza interes-garririk inoiz proposatu. Felix arraunean hasi zenberriro, eta palakada luzeak emanez zeramanorain txalupa etxera bidean. «Uste dut begi onezbegiratzen diola, bai, Charlottek Brand jaunari!»esan zion Gertrudek, lehorreratu zirenean.

«Horixe baietz! Eta ezkondu egingo ditugu!Horrek zoriontsu egingo ditu; eta hala, munduguztia pozik izango da. Ezteiak izango ditugu,eta nik eztei olerkiak idatziko ditut.»

«Uste dut niri eman behar lidakeela poza,»esan zion Gertrudek.

«Brand jaunarengandik libro izateak, ez?Berriro aske izateak.»

Gertrudek ibiltzen jarraitu zuen. «Ahizpahorren gizon onarekin ezkonduta ikusteak.»

Felixek algara alai bat egin zuen. «Zuek arlohorretara eramaten dituzue beti gauzak; ezduzue zeuenik inoiz esango. Beldur handia dio-zue, hemen, egoistak izateari. Uste dut ez daki-zuela egoistak izaten ere,» jarraitu zuen. «Hara!Nik erakutsiko dizut! Ni neuregatik poztuko naiz,eta lehentxeago esan dizudanaren kontrakoaga-

Page 214: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tik, hain zuzen ere. Horren ondoren, maitasunaadierazten dizudanean, serioski ari naizela pen-tsatu beharko duzu.»

«Edozertaz ari zarela ere, serioski ari zarenikez dut inoiz pentsatuko,» esan zion Gertrudek.«Ametsezkoegia zara.»

«A!» esan zuen Felixek, «Horrek, hortaz,dena esateko baimena ematen dit! Adoragarriazara, Gertrude!»

Page 215: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

8. atala

Etxera heldu zirenean, Charlotte eta Brandjauna itzuli gabe ziren artean. Baina baronesaetorririk zen tea hartzera, eta baita Robert Actonere, zeinak orain sarritan egiten baitzuen otorduoparo hartara biltzeko modua, edo, bestela,arrats beranduan agertzen baitzen. Halaxenabarmendu zuen Clifford Wentworthek, beregazte-purrustada batez.

«Azkenaldi honetan ez duzu tea hartzerahutsik egiten, Robert,» esan zion. «Uste nuennahiko te edan zenuela Txinan.»

«Noiztik hasi da, bada, Acton jauna sarriagoetortzen?» galdetu zion baronesak.

«Zu etorri zinenetik,» esan zion Cliffordek.«Esango litzateke erakargarri bat zarela.»

«Bitxikeria bat izango naiz, ziur asko,» esanzuen baronesak. «Emaidazue astia eta saloi batantolatuko dizuet.»

«Desegin egingo litzateke zu joandakoan!»esan zion Actonek.

Page 216: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez ezazu horren arin esan joango denik,»esan zion Cliffordek. «Triste jartzen naiz.»

Wentworth jaunak semeari begiratu zion,eta, esan zuena kontuan harturik, pentsatu zuenea ez ote zitzaion Felix aritu izango, marraztuzuen programari jarraiki, printze aleman batenemazteari maitasuna nola adierazi erakusten.

Charlotte eta Brand jauna berandu iritsiziren; baina Gertrude, Felixi esker begiak pixkabat behintzat ireki zitzaizkiolarik, alferrik ibili zenCharlotteren aurpegian pasio errudun batenaztarna bila. Brand jauna Gertruderen ondoaneseri zen, eta Gertrudek galdetu zion ea zergatikez zuten urmaela igaro eta zergatik ez ziren Feli-xekin eta berarekin elkartu.

«Bihotz gogorra behar da niri hori galdetze-ko,» erantzun zion Brand jaunak, oso ahots apa-lez. Tarta puska handi bat zuen aurrean, bainajira-biraka zerabilen jan gabe. «Batzuetan, osobihotz-gogor bihurtzen ari zarela iruditzen zait,»esan zion.

Gertrudek ez zuen ezer esan; ez zen hitz egi-tera ausartzen. Amorruaren antzeko zerbaitzuen bihotzean; ez zuen asko behar esetsia zela

Page 217: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

sinesten hasteko. Pentsatu zuen ezen hobetoegingo zuela Brand jaunari gaizki egiten ari zelaesateko aukerarik ez emanda. Felixek esan zionaekarri zuen gogora; nahi zuen, bai, Brand jaunaCharlotterekin ezkontzea. Brand jaunarengandikbegiak urrundu eta isilik geratu zen. Brand jau-nak bere tarta bukatu zuen, Felix, beste aldeaneserita, Wentworth jaunari Heidelbergeko ikas-leen arteko dueloak kontatzen ari zitzaion bitar-tean. Tearen ondoren lorioan eta jardinean saka-banatu ziren denak, ohi bezala, eta Brand jaunaGertruderengana hurbildu zen berriro.

«Gaur arratsaldean zuregana joan ez banaiz,bakarrik ez zeundelako izan da,» hasi zen;«lagun berriago batekin zeundelako.»

«Felix? Felix lagun zaharra dut dagoeneko.»Brand jauna lurrera begira egon zen pixka

batean. «Prestaturik nengoela uste nuen zuhorrela hitz egiten entzuteko,» jarraitu zuen.«Baina oso mingarri gertatzen zait.»

«Ez dakit zer esan, besterik,» esan zion Ger-trudek.

Brand jaunak Getruderen aldamenean pasea-tzen jarraitu zuen pixka batean, isilik. Gertrudek

Page 218: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nahiago zukeen alde egin balu. «Dohain onakdituen mutila da, bai. Baina uste dut aholkueman behar nizukeela.»

«Zuk niri aholku eman?»«Badakit nolakoa zaren.»«Ez dut uste,» esan zion Gertrudek barretxo

bat eginez.«Zaren baino makurrago agertzen zara...,

Felixi atsegin emateagatik,» esan zion Brandjaunak triste.

«Makurrago, hari atsegin emateagatik? Zeresan nahi duzu?» galdetu zion Getrudek, eta gel-ditu egin zen.

Brand jauna ere gelditu egin zen, eta, lehenbezain leunki, pentsatzen zuena esan zion, «Hariez zaizkio axola zuri axola zaizkizun gauzak...,bizitzako galdera handiak.»

Brand jaunari begietara begira jarririk, burua-ri ezker-eskuin eragin zion Gertrudek. «Bizitzakogaldera handiak ez zaizkit axola. Nire ahalmena-ren gainetik daude.»

«Garai batean ez zenuen hori esaten,» esanzion Brand jaunak.

Page 219: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Begira,» jarraitu zuen Gertrudek, «uste dutzentzugabekeria franko esanarazi didazula. Eta,gainera, bizitzako galdera handiak zein diren dakontua. Niri ere axola zaizkit gauza batzuk.»

«Lehengusuarekin eztabaidatzen dituzunhoriek al dira?»

«Ez zenuke nire aurrean nire lehengusuaren-gatik gaizki esan behar, Brand jauna,» esan zionGertrudek. «Desohoragarria da hori.»

Errespetuz entzun zituen Brand jaunak Ger-truderen hitzak; gero, ahotsean dardaratxo batzuela, erantzun zion, «Damu nuke desohoraga-rria den zerbait egitea. Baina ez dakit zertan dendesohoragarria zure lehengusua arina dela esa-tea.»

«Joan eta esan berari!»«Uste dut berak ere onartu egingo lukeela,»

esan zion Brand jaunak. «Hori izango litzatekeberaren jarrera. Ez litzateke horregatik lotsatu-ko.»

«Hortaz, ni ere ez naiz lotsatzen!» adierazizion Gertrudek. «Beharbada, horrexegatik izan-go dut Felix gogoko. Neu ere arina naizelako.»

Page 220: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Lehentxeago esan dizudana egiten ari zara:zeure burua beheratzeko ahaleginak egiten arizara.»

«Natural jokatzeko ahaleginak egiten arinaiz, behingoz!» esan zion Gertrudek gartsuki.«Itxurak egiten ibili naiz, bizitza osoan; gezurtiaizan naiz; eta zuk bihurtu nauzu horrelakoa!»Brand jauna begira geratu zitzaion, geldi, etaGertrudek jarraitu zuen, «Zergatik ez dut arinaizan behar, hori nahi badut? Arina izateko esku-bidea du pertsonak, izaeraz hala bada. Ez, ezzaizkit galdera handiak axola. Plazerra axolazait, dibertsioa. Beharbada, gauza gaitzesgarriakatsegin izango ditut; oso litekeena da!»

Brand jaunak Gertruderi begira jarraitzenzuen; pixka bat zurbildurik ere bazegoen, ikara-turik geratu balitz bezala. «Ez dakizu zer esatenari zaren!» esan zion.

«Ez, agian. Zentzugabekeriak esaten arikonaiz, agian. Baina zurekin nagoenean bakarrikesaten ditut zentzugabekeriak. Lehengusuarekinnagoenean, inoiz ez.»

«Hitz egingo dugu beste batean, pixka batlasaitzen zarenean,» esan zion Brand jaunak.

Page 221: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Besteetan ere neure onetik irtenda izatennaiz zurekin hitz egiten dudanean. Eta horrelaaitortu behar dizut, baldin eta horrek aurreran-tzean atzera eragiten badizu ere. Amorrua ema-ten dit hitz egiten didazun moduak. Lehengusua-rekin oso bestela gertatzen zait. Harekin lasaieta natural sentitzen naiz.»

Brand jaunak begiratu egin zion, eta gero,halako atsekabe etsi batek harturik, beste alde-ra begiratu zuen, jardin goibelera eta udako izarahuletara. Horren ondoren, burua bat-bateanjiratu eta «Gertrude, Gertrude!» xuxurlatu zuenahopean. «Egia al da ia galdu zaitudala?»

Hunkiturik zegoen Gertrude, penaturik; bainaberehala erabaki zuen hori aditzera emateabaino hoberik egin zezakeela. Tolesgabetasunhura nori ikasi zion une hartan esateak ez zionlagunari atsekaberik arinduko. «Ez didazu damu-rik ematen,» esan zion Gertrudek, «zeren eta,niri hainbeste arreta eskaintzen zabiltzala, errai-nu baten atzetik baitzabiltza, eta gauza baliotsubat alferrik galtzen ari baitzara. Ni baino zerbaithobea lortu ahal izango zenuke, baina ez diozubegiratu ere egiten. Horixe da egia!» Eta gero,

Page 222: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

asmo osoz, Brand jaunari begiratu eta irribarre-txo bat egiten saiatu zen. Oso irribarre bitxia iru-ditu zitzaion hura Brand jaunari; baina Gertrude,jiratu eta urrundu egin zen.

Jardinean batera eta bestera ibili zen Gertru-de, bakarrik, atsegin bereziz jaulki zituen hitzhaiek Brand jaunak nola hartu ote zituen pentsa-tzen. Geroxeago, etxe aurretik pasatzean, bilagun ikusi zituen urrutira, jardineko ate ondoanzutik. Brand jauna ari zitzaion Charlotteri partie-ran gabonak ematen, Charlottek etxetik harainolagundu baitzion. Partiera luzatu egin zela ikusizuen Gertrudek, eta buelta hartu zuen. Askourrundu baino lehen entzun zuen, ordea, ahizpa,poliki-poliki atzetik etortzen. Ez itzuli egin zen, ezitxaron egin zion; bazekien zer esango zion Char-lottek. Azkenean parera etorri zitzaionean, hala-xe hasi zen Charlotte, hasi ere, Gertrude besotikharturik.

«Kasu egingo al didazu, oso gauza bezeri batesan nahi nizuke eta?»

«Badakit zer esango didazun,» esan zion Ger-trudek. «Brand jauna oso nahigaturik dagoela.»

Page 223: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gertrude, nola trata dezakezu horrela Brandjauna?» galdetu zion Charlottek. Eta ahizpakerantzun ez zionean, gehitu zuen, «Zuregatikegin duen guztia eginda gero!»

«Zer egin du, bada, niregatik?»«Galdetzea ere, Gertrude! Asko lagundu dizu.

Zerorrek esan didazu, makina bat aldiz. Zure...,zure berezitasunei aurre egiten lagundu dizula.Zure jenio txarra menderatzen erakutsi dizula.»

Gertrude isilik egon zen pixka batean. «Osotxarra al nuen jenioa?» galdetu zion.

«Ez naiz zure kontra ari, Gertrude,» esan zionCharlottek.

«Zer ari zara, hortaz?» galdetu zion ahizpak,barre txiki batekin.

«Brand jaunaren defentsa egiten ari naiz,zenbat zor diozun gogorazten.»

«Kitatu ditut harekiko zor guztiak,» esan zionGertrudek, barre txikia itzali gabe. «Itzuli diotatzera, irakatsi didan bertutea! Orain gaiztoaizan nahi dut berriro.»

Ahizpak geldiarazi egin zuen bidean, eta gai-tzespenezko begirada gozo bat luzatu zion ilun-tasunean. «Horrela hitz egiten baduzu, sinetsi

Page 224: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

egin beharko dizut. Pentsa ezazu zenbat zor dio-gun Brand jaunari. Pentsa ezazu hark beti zer-bait espero izan duela zuregandik. Pentsa ezazuzer izan den guretzat. Pentsa ezazu Clifforden-gan izan duen eragin ona.»

«Oso ona da Brand jauna,» esan zuen Gertru-dek, ahizpari begira. «Badakit oso ona dela.Baina ez luke Felixen kontra hitz egin behar.»

«Mutil ona da Felix,» erantzun zion Charlo-ttek, apalki baina bizkor. «Oso mutil zoragarriada Felix. Oso bestelakoa izatea. Brand jaunaaskoz hurbilago dago guregandik. Nik ez nukearazo batekin edo zalantza batekin Felixenganajotzea pentsatuko. Brand jaunak askoz gehiagoesan nahi du guretzat, Gertrude.»

«Oso, oso ona da Brand jauna,» errepikatuzuen Gertrudek. «Asko esan nahi du zuretzat,bai, asko, Charlotte,» gehitu zuen bat-batean,«Zu Brand jaunaz maitemindurik zaude!»

«Mesedez, Gertrude!» egin zuen Charlottegaixoak; eta ahizpak lotsagorritzen ikusi zuenilunpetan.

Page 225: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Gertrudek besoaz inguratu zuen. «Nahiagonuke zurekin ezkonduko balitz!» esan zion hurre-na.

Charlottek ahizparen besoa gainetik kenduzuen. «Ez duzu horrelakorik esan behar!» esanzuen ahopean.

«Aitortzen duzun baino gogokoago duzu zukBrand jauna, eta hark, berriz, konturatzen denbaino gogokoago zaitu zu.»

«Bihotz-gogorkeria da hori esatea!» xuxurla-tu zuen Charlotte Wentworthek.

Baina bihotz-gogorkeria bazen ere, Gertru-dek erruki gabe jarraitu zuen. «Ez, egia bada!»erantzun zion; «Nik hura zurekin ezkontzea nahidut.»

«Ez ezazu horrelakorik esan, mesedez.»«Eta berari ere horixe esango diot!» esan

zion Gertrudek.«Gertrude! Gertrude!» egin zuen ahizpak ia

intzirika.«Berriro niri zerbait esatera etortzen bada,

bai. Honelaxe esango diot: «Zergatik ez zaraCharlotterekin ezkontzen? Ni baino mila aldizhobea da hura.»»

Page 226: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gaiztoa zara! Aldatu egin zara!» jaurti zionahizpak.

«Esatea nahi ez baduzu, zeure esku dagoeragoztea,» esan zion Gertrudek. «Nirekin hitzegiten uzten ez badiozu, ez diot esango!» Etahori esanda, alde egin zuen, zer egin zuen osoondo zekiela; egin zuena pisatu eta halako pozhandi bat eta askatasun handi bat sentitzenzituela.

Wentworth jauna oso desbideraturik zebilenClifford bere lehengusu distiratsuari konplimen-du eskrupulogabeak egiten hasi izango zitzaiolasusmatzean; mutilak, izan ere, familiak ustebaino eskrupulo gehiago baitzuen. Lotsati-aurpe-gi garden bat zuen Cliffordek, lasaikerietangogara ibiltzen ez zen aski frogagarri. Berarenikasle-bekatutxoek etxekoen artean eraginzuten zurrumurruak higuin handiagoa eman zionCliffordi, etxe-lapurrari bere oinetakoen karraskahotsak ematen diona baino. Alde bakarra, zera:etxe-lapurrak, gauzak errazteko, bere chaussu-res kenduko zituzkeen bezala, Cliffordek pentsa-tu izatea ezen jendearekin harreman erosoakizateko —hitz egiten ziotenean beste zerbait

Page 227: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

esan nahi ziotela pentsatzeari uzteko—, nahigalgarri orori uko egitea zela biderik laburrena.Eta oso txalogarriak ziren, izan ere, Cliffordennahiak. Bere burua Bostongo Wentworth jaunoso ezagun eta estimatu bihurturik ikusten zuenetorkizunean, eta gauzak ondo zirela, berelehengusu Lizzie Acton politarekin ezkondurik.Common parkera ematen zuen etxe aurrealde-zabal batean biziko zen, eta zaldi pare gorri ber-din-berdin bat gidatuko zuen udazkeneko bidebustietan aurrera orga arin baten gainetik. Ososinplea zen Cliffordek ondorengo urteetarakozuen ikuspena: familiarteko ezkontza horrek etatrostarako baliabideen bikoizteak osatzen zuten,nagusiki. Oraindik ez zion lehengusuari berare-kin ezkontzeko eskatu, baina graduatzen zenbezain laster eskatzeko asmoa zuen. Lizzie kon-turaturik zegoen Clifforden asmoaz, eta lasai,Clifford zuzenduko zela konbentziturik. Nebak,berriz, oso maite zuen Lizzie alai bizkor trebehura, eta ez zuen kontra egiteko motiborik ikus-ten. Gizarte-arau egokia iruditzen zitzaion Clif-fordek eta arrebak elkarri ezkon-hitza ematea;bera ezkon-hitza eman gabe bazegoen ere, gai-

Page 228: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nerakoak, zorionez, ez ziren bera bezain zoro.Gainera, gogoko zuen Clifford, eta beste erabatera begiratzen zien —nahiz eta aitortu beharden lotsa pixka bat ere ematen ziola horrek—mutila auzoko ikasketa egoitzatik urruntzerabehartu zuten okerbide haiei. Acton mundua iku-sitakoa zen, berak bere buruari esan ohi zionez.Txinan izana zen eta gizonen artean ibilia. Baze-kien zer desberdintasun zegoen funtsean mutilzintzo baten eta mutil gaizto baten artean, etapoztu egiten zuen Cliffordek txarkeriarik ez zuelaikusteak. Fedea zion —inoren aurrean esatekoadorerik ez zuela gaineratu behar bada ere—gazteak olo-gaiztoa erein behar duelako usteari,zeina beldur alferren kontrako erremedio egoki-tzat baitzeukan. Wentworth jaunak, Charlotteketa Brand jaunak Clifforden kasuan hori erabilikobaluke, askoz zoriontsuago izango lirateke; etatamalgarria iruditzen zitzaion Actoni haiekzoriontsuago ez izatea. Estuegi hartzen zituztenmutilaren gaiztakeriak; solemneegi hitz egitenzioten; ikaratu eta nahastu egiten zuten. Horzeuden, bai, moraltasunaren oinarri nagusiak,gizonari mozkortzea, billarrean dirua jokatzea,

Page 229: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

edo zentzumenen atsegina bilatzea debekatzenziotenak, baina zer beldur zegoen Clifford gizajo-ak inolako oinarri nagusiri erasoko zionik? Zenazela, Actoni ez zitzaion burutik pasatu ere eginikasle desobeditzailea berrerosteko Münsterbaronesaz baliatzea. Lanabes konplexuegia iru-dituko zitzaiokeen hura lan horretarako. Felixekesan zuena, berriz, emakumeak, zenbat eta xar-magarriagoa izan, orduan eta gizarte-eginkizungehiago duen usteari jarraiki esandakoa zen.

Eugeniak, dakigun bezala, denbora askozuen bere eginkizunak zerrendaratzeko. Adierazidudan bezala, lau mila milia egin zituen fortunabila; eta ez dago uste izaterik hain ahalegin han-dia egin eta gero bide horretan aurrera egitekolaguntzarik txikiena ere zabartuko zuenik. Nirezoritxarrerako, hain emakume bikainaren joka-moldeak lerro gutxitan deskribatu nahi izateakgauzak nahiko zakar adieraztera behartzen nau.Hori uste dut gertatu dela, esate baterako, zeraesan dudanean, Eugeniak lehenbizi Robert Acto-nengan ikusi zuela aurrera egiteko laguntza hori,baina, gero, arkulari zuhurrak beti bigarren arku-soka bat izan ohi duela gogoratu zitzaiola. Zer-

Page 230: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gatiak finki bilbaturik zituen emakumea zenEugenia, eta asmo zakarrik ez zuen inoiz nabar-mentzen. Halako ideal estetiko batek bultzatzenzuen Cliffordengana, eta onura-nahirik gabekoarrazoi bat iruditzen zitzaion hori Clifford bereardurapean hartzeko. Oso ondo zegoen jaungazte aurpegi-guri bat xaloa izatea; Clifford,ordea, berde zegoen, zinez. Halako aurpegi poli-ta izanda, manera hobeak behar zituzkeen.Eugeniak erakutsiko zion ezen izen dotore bat,ondasun handi baten itxaropena eta, Europanesaten duten bezala, gizartean posizio batdituen seme bakarrak jakin behar duela nolajokatu.

Clifford bere gogoz eta bakarrik hasi zenbaronesarengana bisitan joaten, eta harrezkerosarri joaten zen. Ez zekien oso ondo zergatik joa-ten zen; aitaren etxean ikusten zuen baronesa iaarratsero; ez zuen ezer apartekorik hari esateko.Baronesa ez zen neska gaztea, eta Cliffordenadineko mutilek neska gazteak bisitatzen zituz-ten. Cliffordek handitu egiten zuen Eugeniarenadina; Eugenia emakume zahar bat iruditzenzitzaion; eskerrak baronesa, zuen adimen argi

Page 231: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eta guzti, horretaz konturatu ez zen. Baina poli-ki-poliki, emakume zaharrak bisitatzea, naturalaez bazen ere, dietari buruzko zenbait artikulutanesaten duten bezala, gutxienez gustua hartzenikaste bat zatekeela pentsatzera iritsi zen Clif-ford. Emakume zahar oso dibertigarria zen, bai,baronesa. Inoiz ez zion andre batek —ezta jaunbatek ere, noski— baronesak hitz egiten zionbezala hitz egin.

«Europan zehar ibilaldi bat egitera joan beharzenuke,» esan zion baronesak arratsaldebatean. «Ikasketak amaitutakoan joango zara,noski.»

«Ez dut joan nahi,» adierazi zion Cliffordek.«Ezagutzen ditut Europan izan diren adiskidebatzuk, eta hemen hobeto dibertitzen dela esa-ten dute.»

«Nondik begiratzen zaion. Dibertitzea zeriesaten zaion. Zure lagun horiek segur aski ezziren aurkeztuak izango.»

«Aurkeztuak?» galdetu zion Cliffordek.«Ez zuten lagunartean sartzeko aukerarik

izango; ez zituzten relations egingo.» Baronesak

Page 232: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

sarritan frantses erara ahoskatzen zituen hitze-tako bat zen hori.

«Parisen dantzaldi batera joan omen ziren;hori badakit,» esan zion Cliffordek.

«A! Dantzaldi guztiak ez dira berdinak izaten;eta are gutxiago Parisen. Ez, joan egin beharduzu, ulertzen? Hori egin gabe ezin zara geratu.Horren premian zaude.»

«Ni oso ondo nago,» esan zion Cliffordek. «Eznago gaixo.»

«Ez dizut osasunagatik esaten, umetxo.Manerengatik esaten dizut.»

«Nik ez dut manerarik!» egin zuen Cliffordekpurrustadaka.

«Horrexegatik! Ez duzu gaizki hartuko nikhori baieztatzea, ez?» galdetu zion baronesakirribarrez. «Europara joan behar duzu jendeta-sun pixka bat ikastera. Han manera hobeak ika-siko dituzu. Lastima da ni Alemanian bizi nintze-la etorri ez izana. Lagunartean aurkeztuko zintu-dan; oso zirkulutxo atsegina neukan. Gaztetxoe-gia izango zinen, beharbada, baina zenbat etagazteago hasi eta hobe, nik uste. Dena dela,oran ezin duzu denborarik galdu, eta hara itzul-

Page 233: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzen naizenean, lehenbailehen joan behar duzuni ikustera.»

Hori dena nahasmen handia zen Cliffordenulermenerako: gazterik hasi behar zuela, Euge-nia Europara itzuliko zela, haren zirkulutxo atse-ginean aurkeztua izango zela. Zertan hasi beharzuen, hasi? Eta zer zen baronesaren zirkulutxohura? Cliffordek baronesaren ezkontzaz zuenideia nahiko lausoa zen, baina nolanahi aipatze-ko gaia ez zela antzemateko bezain zehatza bai,hala ere. Gelaren inguru guztira begiratu zuen;baronesa, nolabait ere, bere ezkontzaren gaiaukitzen ari zela pentsatu zuen.

«Ez dut Alemaniara joan nahi,» esan zuenCliffordek; hori esatea iruditu zitzaion egokiena.

Baronesa begira geratu zitzaion, irribarreaezpainetan, baina ez begietan. «Eskrupuloak aldituzu?» galdetu zion.

«Eskrupuloak?» esan zuen Cliffordek.«Zuek, hemengo gazteok, oso bereziak zare-

te; zuekin ez dago asmatzerik! Edo zarete guztizeragabeak, edo izugarri eratsuak. Nire ezkontzaezberdinari dagokionean, esango nuke pertsonaarinekin bizi naizela pentsatzen duzula. Eta oso

Page 234: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

oker zaude. Garrantzirik handiena eman izandiot nik beti horri.»

«Ez, ez,» esan zuen Cliffordek, bene-benetanlarriturik, «ez dut horrelakorik inoiz pentsatu.»

«Ez ote? Konbentziturik nago zure aitak horipentsatzen duela, eta baita zure arrebek ere.Zera esango diote elkarri, hemen ondo portatzennaizela, baina han —ezkerreko eskutik ezkonduaizanik— emakume arinekin ibiliko naizela.»

«Ez, ez,» esan zion Cliffordek indartsu, «ezdute horrelako gauzarik esaten!»

«Hori pentsatzen badute, hobe lukete esa-tea,» erantzun zion baronesak. «Hartara, ukatze-ko aukera izango nuke. Zuk, mesedez, ukaezazu, inoiz horrelakorik entzuten baduzu, eta ezizan beldurrik, dudan lagunartearen kausaz, niikustera etortzeko. Zure bizitza osoan ezagutuahal izango duzun baino gizon ospetsu gehiagoezagutzeko ohorea dut, enetxo. Emakume gutxi-rekin dut harremana; baina gutxi horiek mailahandikoak dira. Beraz, puritano gazte maitehorrek, ez duzu zertan ikaraturik. Ni ez naiz,mutil gazte bat hezteko vrai monde delakoanlekua galdu duten emakumeen lagunartea behar

Page 235: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

dela uste duten horietakoa. Ez dut inoiz jarrerahori hartu. Ni neure lekuan egon naiz, eta ustedut haiena baino askoz eskola hobea dela gurea.Izan ezazu konfiantza niregan, Clifford, eta egiadela frogatuko dizut,» jarraitu zuen baronesak,atseginez pentsatzen zuela ezen ahaide gazteagalbideratzeaz, behintzat, ezingo zutela salatu.«Beraz, inoiz lapurren artean erortzen bazara, ezesan nik bidali zaitudanik haiengana.»

Halako grazia egin zion Cliffordi baronesakesan nahi izan zuena ulertzeak —hizkera irudiz-koa gorabehera— eta baronesak esan nahi izanzuena eta berak ulertu zuena bat izateak, ezenezin izan baitzion irribarreari eutsi, ahaleginakegin bazituen ere. «Ez! Ez!» xuxurlatu zuen.

«Egin barre, egin barre lasai, dibertitzenbazaitut!» esan zuen baronesak. «Horretarakonago ni hemen!» Eta Cliffordi oso pertsona diber-tigarria iruditzen zitzaion, bai, baronesa. «Bainaez ahaztu» esan zion baronesak hurrena, «dato-rren urtean hara joan behar duzula ni bisitatze-ra.»

Page 236: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Handik astebetera edo, zera esan zion baro-nesak, itzulingururik gabe, «Serioski ari al zarazure lehengusutxoari maitasuna adierazten?»

«Maitasuna serioski adierazten». Hitz horiek,Madame Münsterrek esanda, soinu ikaragarriaeta kezkagarria zuten Clifforden belarrietarako.Cliffordek duda egin zuen erantzun baino lehen,berak ulertzen zuenera baino gehiagora bereburua lotzeko beldurrez. «Beno, hala balitz ere,ez nuke esango!» esan zion.

«Zergatik ez zenuke, bada, esango?» galdetuzion baronesak. «Gauza horiek jakin egin behardira.»

«Ez zait axola jendeak jakitea edo ez jaki-tea,» erantzun zion Cliffordek. «Baina ez dut jen-dea niri begira ikusi nahi.»

«Zure mailako gazte batek jakin behar lukejendearen begiradak eramaten, horrek batereaxolarik ez balio bezala jokatzen. Ez dut esatenkonturatu behar ez duenik,» argitu zuen barone-sak. «Ez, begiratzen diotela konturatzen dela etagauza naturala iruditzen zaiola erakutsi behardu; baina horretara oso ohituta balego bezalaagertu behar du. Eta zuk ez duzu hori egiten. Eta

Page 237: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hori da egin behar duzuna. Eta ez esan niri mailahandiko mutila ez zarenik,» gehitu zuen Euge-niak. «Ez esan niri horrelako tentelkeriarik.»

«Ez, ez, ez nauzu hori esaten harrapatuko!»esan zion Cliffordek.

«Bai, Alemaniara etorri behar duzu,» jarraituzuen Madame Münsterrek. «Erakutsiko dizutnola jendeak, ahotan darabiltela ere, ez duenjakinaren gainean dagoenik inoiz nabarmentzen.Zu ere erabiliko zaituzte ahotan, noski, nirekinbatera. Nire maitalea zarela esango dute. Nikerakutsiko dizut zein jaramon gutxi egin beharzaion horri; ikusiko duzu zein jaramon gutxi egi-ten diodan nik.»

Clifford begira zegokion, gorriturik etabarrez. «Niri asko axola izango dit!» adierazizuen.

«Ez gehiegi, entzun? Ez litzateke gizalegez-koa. Baina pixka bat izateko baimena ematendizut; batez ere, Acton andereñoarenganakomaitasun-grinarik baduzu. Voyons, horri dago-kionean, baduzu ala ez duzu? Oso erraza da esa-ten.»

Page 238: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez dakit zergatik jakin nahi duzun,» esanzion Cliffordek.

«Zuk izan behar zenuke esateko gogoa.Ezkontza prestatzen ari denak lagunei esan ohidie.»

«Ez naiz ezer prestatzen ari,» esan zion Clif-fordek.

«Ez duzu lehengusuarekin ezkontzeko asmo-rik?»

«Ondo deritzodana egitea espero dut!»Baronesak eserlekuaren bizkarrean burua

etzan eta begiak itxi zituen, nekatuta balegobezala. Begiak berriro zabaldu eta «Xarmagarriada zure lehengusua,» esan zuen.

«Hemengo neskarik politena da,» erantzunzion Cliffordek.

««Hemengoa» gutxi esatea da; xarmagarrialitzateke beste edonon ere. Uste dut lakioanharrapatuta zauzkala.»

«Ez, ez nauka harrapatuta.»«Hitz emanda zaudete? Gauza bera da, zuen

adinean.»Cliffordek ausardia pixka batez begiratu zion

baronesari. «Ez al diozu inori esango?»

Page 239: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Horren sakratua bada..., ez.»«Bada..., ez, ez gaude!» esan zuen Cliffordek.«Hori da, hortaz, sekretu handi hori..., ez zau-

detela hitz emanda, e?» galdetu zion baronesak,barre labur bat eginez. «Poz ematen dit horientzuteak. Gazteegia zara. Zure egoeran dagoenmutil gazte batek aukeratu eta konparatu eginbehar du; lehenik mundua ikusi behar du. Ez izanzalantzarik,» gehitu zuen, «atzerrira joan etaegin behar didazun bisita hori egin aurretik ezzenuke gai horren gainean erabakirik hartubehar. Hori baino lehen gauza batzuk ikusarazinahi nizkizuke.»

«Bada, nahikoa beldur diot bisita horri,» esanzion Cliffordek. «Berriro eskolan hastea bezala-tsu izango dela iruditzen zait.»

Baronesa begira geratu zitzaion pixkabatean. «Enetxo,» esan zion, «ez da gizon atse-ginik, emakume argi baten eskolan —bera bainoemakume zaharxeago baten eskolan, ziurasko— noizbait izan ez denik. Eta esker onekoaizan behar da heziketa dohainik jasotzendenean. Dohainik ikasiko duzu nirekin.»

Page 240: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Hurrengo egunean Cliffordek esan zion Liz-zieri ezen baronesak inoiz ikusi zuen neskarikxarmagarrientzat zeukala.

Lizziek buruari ezker-eskuin eragin zion.«Hori ez da egia!» esan zion.

«Baronesak esaten duen guztia,» galdetuzion Cliffordek, «kontrako aldera ulertu behardela uste al duzu?»

«Baietz uste dut!» esan zion Lizziek.Zera esateko zorian egon zen Clifford: baro-

nesak, hortaz, Clifford Wentworth jaunaren etaElizabeth Acton andereñoaren arteko ezkontzabultzatzeko irrikaz egon behar zuela. Azkenean,ordea, ez esatea erabaki zuen.

Page 241: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

9. atalaRobert Actoni iruditu zitzaion ezen, Eugenia

beraren etxean izan eta gero, elkarren artekohurbiltasuna areagotu zuen zerbait gertatu zela.Zer, zaila zen esaten, baldin eta Eugeniak Adolfprintzeari buruzko erabakia harturik zuela esanizana ez bazen; zeren, bestelakoan, MadameMünsterren bisitak ez baitzuen bien artekoharremanetan aldaketarik eragin. Acton maizjoaten zen Eugenia ikustera; baina lehen ere osomaiz joaten zen. Atsegin zuen Eugeniaren saloi-txoan egotea; baina hori ere ez zen gauza berria.Aldaketa bat izan zen, nolanahi ere, eta zentzuhonetan: lehen Actonek baronesa buruan asko-tan erabiltzen bazuen, orain burutik kendu gabezerabilela. Baronesa hasiera-hasieratik izan zenpertsona liluragarria; lilura, ordea, intelektualaere bazen orain. Acton orain baronesaren hitzaketa ekintzak neurtzen aritzen zen. Algebrakoproblema baten faktoreak bezain interesgarriakgertatzen zitzaizkion. Eta asko esatea da hori,oso matematika zalea baitzen Acton. Baronesaz

Page 242: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

maitemindurik ote zegoen galdetzen zion bereburuari, eta ez ahal zela egongo espero zuen; ezahal zela egongo, ez hainbeste bere buruagatik,nola maitasun sentimenduagatik beragatik. Huramaitasuna bazen, zuena baino balio handiagoaeman zitzaion maitasunari. Eragin poetiko batzen maitasuna, eta Actonek baronesarenganakozuen arima-egoerak oso sentimendu prosaikoa-ren ezaugarriak zituen: jakin-minarenak. Egiazen, erreflexiorako ohiturak Actoni erakutsiazion bezala, ezen jakin-mina, puntu baterainobultzatuz gero, pasio erromantiko ere bihur zite-keela. Eta Actonek, pentsatzez, pentsatzen zuenemakume xarmagarri harengan urduri eta aremelankoniatsu samar egoteko adina. Batzuetanharritu eta haserretu egiten zuen gar handiagoaez sentitzeak. Ez zuen ezkondu gabe geratzekoinolako asmorik. Iritzi izan zion gazte-denboran—edo saiatu izan zen irizten— ez ezkontzeaaskoz «atseginagoa» zatekeela, eta uste ereizan zuen beraren ezkongai egoera gaztelubaten antzekoa zela. Gazteluak, edozein moduz,aspaldidanik berdinduak zituen gotorlekuak.Kendurik zituen Actonek kanoiak harresietatik.

Page 243: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Lubanarroaren gainera beheraturik zuen zubialtxagarria. Madame Münster igaro zenean,zubiak dardara arin bat egin zuen; zergatik ezzubia berriro altxarazi, baronesa preso hartzeko?Begitantzen zitzaion ezen Eugenia nahiko era-man oneko gatibua izango zela —denbora batenburuan, andre bat eroso egon ahal izateko lekuegokia zela konturatzen zenean, behintzat—.Baina zubia ez zen altxatu, eta Actonen bisitaridistiratsua, etortzeko izan zen bezain libre zenjoateko ere. Actonek jakin nahi zukeena, partez,zera zen: nola demontre ez zen hain gizon senti-bera hain emakume xarmagarriaz maitemindu.Baldin, esan dudan bezala, Eugeniaren dohainugariak algebrako problema baten faktoreakbaziren, galdekizun horren erantzuna zatekeenbehar-beharrezko kantitate ezezaguna. Eta kan-titate ezezaguna bilatzeak arreta izugarria eska-tzen zuen; oraingoz, behintzat, Actonen ahalmenguztiak hartzen zituen.

Abuztuaren erdi aldera kanpora joan beha-rrean gertatu zen Acton egun batzuetarako.Aspaldiko lagun batek, Txinan bazkide izan zuenbatek, Newportera joateko eskatu zion, Newpor-

Page 244: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ten baitzegoen laguna, oso gaixorik. Lagunakhobera egin zuen, eta astebetera aske geratuzen Acton. «Aske» hitza erabili dut nahita, zereneta atxikimendua bazion ere adiskide txinarrari,bisitaria ez baitzen oso borondatetsu joan.Antzerki-lan interesgarri baten erdian antzokitikatera balute bezala sentitu zen. Denbora horre-tan guztian agertokiko oihalak jasota zirauen,eta laugarren agerraldia —bosgarrenaz beharbezala jabetzeko hain funtsezkoa den laugarrenagerraldia— ikusi gabe geratzen ari zen. Bestelaesanda, Actonek baronesa zuen gogoan, etabaronesak, distantzia horretara ikusita, oso irudidotorea ematen zuen. Actonek emakume politasko ikusi zuen Newporten, eta haiek ere, egiaesan, oso dotoreak ematen zuten beren soinekoarin eder haiekin; baina oso hiztun onak zirelaere —eta elkarrizketa zen, beharbada, baronesa-ren alderdi indartsuena ere— ez zirudien Mada-me Münsterrek haiekin alderatzean ezer galtzenzuenik. Actonek nahiago zukeen baronesa ereNewportera joan balitz. Ez ote zitekeen udalekuospetsura irtenaldi bat egiteko halako lagun-talde bat edo antolatu eta Eugenia ere haiekin

Page 245: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

batera joatera gonbidatu? Egia esan, Newportenhamabost egun Eugeniarekin bakarrik pasatzeakemango ziokeen Actoni pozik handiena. Plazerhandia zatekeen Eugenia han jendartean ikus-tea, denei gaina hartzen ziela, Acton ziur baitze-goen hartuko ziela. Actonek bere burua pentsa-mentu horien mende ikusi zuenean, gora etabehera ibiltzeari ekin zion, eskuak sakelean,bekokia pixka bat zimurturik eta lurrera begira.Zer adierazten zuen —garbi baitzegoen zerbaitadierazten zuela— Madame Münsterrekin «kan-pora» joan eta beste guztiengandik urruntzekogogo bizi hark? Ikuspen hark, itxura guztien ara-bera, ezkontza adierazten zuen sotilki, baronesabere senar informal harengandik formalki aska-tzen zenerako. Zena zela, Actonek, bere zuhur-tasunari jarraiki, uko egin zion beste edozeinesanahi posibleren zentzua aurkitzeari, eta ger-takizun hauen kontatzailea ez dago zehaztasungehiago ematera beharturik.

Acton etxera itzuli zen lehenbailehen, eta,arratsean iritsi zenez, ahalik eta denbora gutxie-na galduta bildu zen Wentworth jaunaren etxekolagunartera. Wentworh jaunaren etxera heldu

Page 246: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zenean, ordea, lorioak hutsik aurkitu zituen.Ateak eta leihoak zabalik zeuden, eta saloietakoargiek barrua ere hutsik zegoela erakustenzuten. Etxean sartu zenean, Wentworth jaunatopatu zuen gela haietako batean eserita, baka-rrik, North American Review irakurtzen. Elkaragurtu eta lehengusuak bidaiari buruz egin ziongaldeketa diskretuari erantzun eta gero, ActonekWentworth jaunaren lagunen galde egin zuen.

«Hor dabiltza atsegin hartzen, beti bezala,»esan zion agureak. «Oraindik orain ikusi dutCharlotte, Brand jaunarekin lorioan eserita, ohiduten bezala, solas ederrean. Pentsatzen dutahizparekin elkartzera joango zirela, hura jardi-nean baitzebilen lehengusu atzerritarrari ehun-garren aldiz abegi onari dagozkionak egiten.»

«Felixengatik esango duzu?» esan zion Acto-nek. Eta Wentworth jaunaren baiezkoaren ondo-tik esan zuen, «Eta besteak?»

«Zure arreba gaur ez da etorri. Ikusikozenuen etxean,» esan zion Wentworth jaunak.

«Bai. Galdetu diot etorri nahi zuen. Ezetzesan dit.»

Page 247: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Bisita bat espero zuela uste dut,» esan zuenagureak, halako malezia solemne batez.

«Clifforden zain bazegoen, artean iritsi gabezen.»

Wentworth jaunak, hori entzutean, NorthAmerican Review itxi eta adierazi zion ezen Clif-ford bere lehengusua ikustera joatekoa zela uler-tu zuela. Bere artean, berriz, pentsatzen zuenezen Lizziek Clifforden berririk izan ez bazuen,Clifford arratserako Bostonera joanik izangozela; joera bitxia, udako gau baterako, gezurrez-ko aitzakiak emanda joan izateko, batez ere.

«Ez ahaztu bi lehengusu dituela,» esan zionActonek, barrez. Eta gero, ardura zitzaion puntu-ra etorririk, «Lizzie ez da etorri,» erantsi zuen,«baina, antza denez, baronesa ere ez.»

Wentworth jauna Actoni tinko begira geratuzen pixka batean, eta Felixen proposamen bitxihura ekarri zuen gogora. Ez zekien ez ote zenhobe izango, azken finean, Clifford Bostonerajoan izatea. «Gaur ez digu baronesak etortzekoohorea egin,» esan zuen. «Hiru egun hauetan ezda etorri.»

«Ondoezik al da?» galdetu zuen Actonek.

Page 248: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez. Egin diot bisita.»«Zer gertatzen zaio, bada?»«Bada,» esan zuen Wentworth jaunak, «gure-

kin aspertu dela ateratzen dut nik.»Actonek eserita egoteko ahaleginak egiten

zituen, baina urduri zegoen; ezin zuen Went-worth jaunarekin hizketan jardun. Hamar minu-turen buruan, kapelua hartu eta joan egin behar-ko zuela esan zuen. Oso berandu zen; hamarrakpuntuan.

Ahaide aurpegi-zurrunak begirada bat luzatuzion. «Etxera al zoaz?» galdetu zion.

Actonek, pixka batean zalantzan egon ondo-ren, baronesari ikustaldi bat egitera joatea pen-tsatu zuela erantzun zion.

«Tira, zuk, behintzat, egia esaten duzu,»esan zion Wentworth jaunak tristerik.

«Baita zuk ere, horretara ezkero!» esan zionActonek, barrez. «Zergatik ez dut, bada, egiaesango?»

Agureak North American aldizkaria berrirozabaldu eta lerro batzuk irakurri zituen. «Gureartean inoiz bertuterik izan badugu, ez genuke

Page 249: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

orain galdu behar,» esan zuen. Eta ez zen idatzi-takorik aipatzen ari.

«Gure artean baronesa bat dugu orain,» esanzion Actonek. «Hori da galdu behar ez duguna!»Madame Münster berriz ikusteko gogo handiegiazuen Actonek Wentworth jauna zer esaten arizen pentsatzen jartzeko. Hala ere, etxetik irteneta jardina eta Eugeniaren behin-behineko egoi-tzatik bereizten zuen bide-bitarte laburra igarozituenean, gelditu egin zen pixka batean. Euge-niaren jardintxoan egon zen zutik. Haren saloikobeirate luzea zabalik zegoen, eta errezel zuriakageri ziren, atzean argiontziaren distira ikustenuzten zutela, gaueko haize epeletan leunki firin-faran. Halako aztoramendu bat eragin zionMadame Münster berriro ikusi behar zuela pen-tsatzeak; bihotza ohi baino azkarrago taupakazuela konturatu zen. Horrek bultzatu zuen geldi-tzera, harriturik eta erdi barrez. Baina, berehala,lorioa zeharkatu, beirate zabaldura hurbildu etamakilaz kax-kax jo zuen ate-burua. Baronesaikusi zuen barruan, gelaren erdian zutik. Ateraegin zuen baronesak, eta errezelei alde batera

Page 250: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eragin zien. Gero, Actoni begira geratu zen pixkabatean. Ez zuen irribarrerik; serio ematen zuen.

«Mais entrez donc!» esan zion Eugeniakazkenean. Beiratea igaro eta barrura sartu zenActon. Baronesari zer gertatzen ote zitzaion pen-tsatzen egon zen une batean. Baina baronesakberehalaxe irribarre egin eta eskua luzatu zion.«Hobe da berandu, inoiz ez baino,» esan zionandreak. «Eskertzekoa da ordu honetan etor-tzea.»

«Oraintxe itzuli naiz bidaiatik,» esan zionActonek.

«Oso eskertzekoa, bai, oso eskertzekoa,»esan zion berriro baronesak, non eseri begira-tzen zuela.

«Lehenik etxe handira joan naiz,» jarraituzuen Actonek. «Uste nuen han aurkituko zintu-dala.»

Eugenia ohiko aulkian eseri zen; baina atzeraaltxatu eta gelan batera eta bestera ibiltzeariekin zion. Actonek utzirik zituen kapelua etamakila; baronesari begira zegoen, hura berriroikusteak atsegin handia ematen ziola jabeturik.«Ez dakit esertzeko esan behar dizudan,» esan

Page 251: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zion baronesak. «Beranduegi da bisitaldi bathasteko.»

«Amaitzeko, berriz, goizegi,» adierazi zuenActonek; «eta ez dugu hasieraz zertan arduratu-rik.»

Baronesak begirada bat luzatu zion, eta, han-dik pixka batera, berriro bere eserleku baxuanerortzen utzi zuen bere burua. Actonek, berriz,baronesaren ondoan hartu zuen leku. «Erdiangaude, hortaz?» galdetu zion Eugeniak. «Erdianal geunden zuk alde egin zenuenean? Ez, ez naizbeste etxean izan.»

«Ez atzo, ez herenegun, ezta?»«Ez dakit zenbat egun diren izan ez naizela.»«Joaten aspertu al zara?» esan zion Actonek.Eugenia eserlekuaren atzealdean bermatu

zen; tolesturik zituen besoak. «Oso salaketagogorra da hori, baina ez dut neure burua defen-ditzeko kemenik.»

«Ez naiz zuri erasoka ari,» esan zion Actonek.«Espero nuen horrelako zerbait.»

«Oso adimen argia behar da horretarako.Espero dut bidaia atsegingarria izango zenuela.»

Page 252: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ezta batere,» aitortu zuen Actonek. «Askoznahiago nukeen hemen zurekin geratu.»

«Orain bai eraso didazula,» esan zion barone-sak. «Nire aldakortasuna zure leialtasunarekinalderatzen ari zara.»

«Aitortzen dut atsegin ditudan pertsonekinez naizela inoiz aspertzen.»

«Zu ez zara, ordea, emakume atzerritar gaiz-to ezdeus bat, nerbio suminkorrak eta adimensofistikatua dituena!»

«Zerbait gertatu zaizu zuri, ni kanpoan egonnaizen bitartean,» esan zion Actonek, lekuz alda-tzen zela.

«Zu kanpoan egon izana: hori da gertatu zai-dana.»

«Zer esan nahi duzu, nire mina izan duzula?»galdetu zion Actonek.

«Hori esan nahi izan banu ere, ez luke mere-ziko zuk kontuan hartzerik. Oso gezurtia naiz,eta nire konplimenduek ez dute ezer balio.»

Acton isilik geratu zen une batean. «Behea joduzu,» esan zion azkenean.

Madame Münster eserlekutik jaiki eta haraeta hona hasi zen.

Page 253: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Pixka baterako bakarrik. Etorriko naiz atze-ra neure onera.»

«Hobe duzu estuegi ez hartzea. Aspertutabazaude, ez duzu hala aitortzeko beldurrik izanbehar..., nire aurrean behintzat.»

«Ez zenuke horrelakorik esan behar,» eran-tzun zion baronesak. «Adore eman behar zenida-ke.»

«Miresten dut zure pazientzia; adore emateada hori.»

«Ez zenuke hori esan behar. Nire pazientziaaipatuta, traizio egiten diezu zuretarrei. Pazien-tziak sofrimendua esan nahi du; eta zer sofri-mendu daukat nik?»

«Beno, goserik edo arbuiorik ez duzu sofri-tzen, jakina,» esan zion Actonek, barrez. «Baina,nolanahi ere, den-denok miresten dugu zurepazientzia.»

«Higuina da den-denok didazuena!» esanzuen bat-batean baronesak, gartsuki, Actoni biz-karra ematen ziola.

«Zaila jartzen didazu,» esan zuen Actonek,zutitzen zela, «zuri hitz gozorik esatea.» Arratshartan zer harrigarri eta hunkigarri bat zuen

Page 254: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Eugeniak: ohi ez bezalako samurtasun bat etaemozio ito baten aztarna. Bat-batean, baronesakjokabide bikaina erakutsi zuela eta hori aintzathartzekoa zela pentsatzen hasi zen Acton. Irainkrudel baten zama bizkarrean zuela etorri zenbaronesa munduko bazter isil hartara, eta, doto-re eta apalki, esker ona erakutsi zion han aurki-tu zuen lasaitasunari. Bidearen beste aldekolagunarte murritzera bildu zen; hango elkarrizke-ta arrunt probintzianoetan parte hartu zuen;hango plazer urri eta gatzgabeak partekatuzituen. Bere buruari eginkizun bat ezarri zion,eta hura zehatz-mehatz bete zuen. IngalaterraBerriko bizimoduaren baldintza zorrotzetaraegokitu zen, eta atsegin balitu bezala betetzekotentua eta barrena izan zuen. Inoiz sentitu ezzuen bezalako behar larri bat sentitu zuen Acto-nek, Eugeniari miresten zuela eta oso maila han-diko emakumetzat zeukala esateko. Ordu arte,haren guardian ibili zen beti; kontuz, begiratukieta irudikor jokatu zuen. Orain, ordea, odoleansentitzen zuen halako zalaparta arin batek irado-kitzen zion ezen emakume xarmagarri harenga-nako konfiantza-maila handiagoak izango zuela

Page 255: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bere saria. «Ez dizugu higuinik,» jarraitu zuenActonek. «Ez dakit zer esan nahi duzun. Edozeinmoduz, nik neuregatik diot; besteenik ez dakit.Ziurrenera zuk izango diezu higuina, eramana-razten dizuten bizimodu triste honegatik. Egiaesan, alde batera poztu egingo nintzateke horiesaten entzungo bazintut.»

Eugenia gelaren beste aldeko atera begirazegoen; astiro-astiro Robert Actonengana itzulizituen begiak. «Zer arrazoik mugitzen du,» gal-detu zion, «zu bezalako gizon bat —gizon prestubat, galant homme bat— horrelako arrunkeriabat esatera?»

«Arrunkeria handia al da?» galdetu zion Acto-nek tolesgabeki. «Hala izango da, bai, eta eske-rrik asko esateagatik. Ez dut esan hitzez hitzez-ko zentzuan, noski.»

Baronesak Actoni begira jarraitzen zuen.«Zer zentzutan esan duzu, bada?» galdetu zion.

Zaila zen galderari erantzuten, eta Acton,bere burua barregarri samar ikusirik, leihorainojoan eta kanpora begira jarri zen. Han egon zentartetxo batean, pentsatzen, eta gero atzera jira-tu zen. «Zera, Alemaniara bidali behar zenuen

Page 256: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

dokumentu hori,» esan zuen, «zure uko hori,bidali al duzu?»

Madame Münsterren begiak zabal-zabal eginziren: baronesak oso serio ematen zuen. «Baierantzun berezia, nire galderari eman diozuna!»

«Ez da erantzun bat,» esan zion Actonek.«Askotan izan dut galdetzeko gogoa. Uste nuenagian zerorrek esango zenidala. Orain hori gal-detzeak zakarkeria dirudi, baina zakarkeria litza-teke noiznahi galdetuta ere.»

Baronesa isilik geratu zen pixka batean;gero, «Uste dut nahikoa eta gehiegi ere esandizudala!» esan zion.

Adierazpen horrek halako esanahi berezi batzuela iruditu zitzaion Actoni; konturatzen zen,izan ere, eskaintzen zion baino gehiago eskatzenziola baronesari. Leihora itzuli eta lorioko sareta-ren artetik diz-diz zegoen izar bati begira egonzen pixka batean. Nolanahi ere, zer eskainirik ezzitzaion falta; beharbada, ez zituen behar bezainargi egin izango eskaintzak. «Zuk zerbait eska-tzea nahi nuke,» esan zion orduan. «Ez al neza-ke zuregatik zerbait egin? Bizimodu aspergarri

Page 257: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hau eraman ezin baduzu, utz iezadazu eta nikdibertituko zaitut!»

Baronesa berriro eserlekuan murgildurik zen,eta abaniko bat zuen, bi eskuez heldurik, ahoa-ren parean. Abanikoaren gainetik tinko begira-tzen zion Actoni. «Oso bitxia zaude gaur,» esanzion barrez.

«Prest nago edozertarako,» erantzun zionActonek, aurrean zutik jarririk. «Ez al zenukebidaiatu eta lurraldea pixka bat ikusi nahi? Ez alduzu Niagarara joan nahi? Ikusi behar zenukeNiagara.»

«Zurekin ala?»«Oso pozik eramango zintuzket.»«Biok bakarrik?»Actonek irribarrez begiratu zion, baina, aldi

berean, serio. «Bada, bai; bakarrik joan gaitez-ke,» esan zion.

«Zarena ez bazina,» erantzun zion barone-sak, «iraintzat hartuko nuke.»

«Zer esan nahi duzu naizena ez banintzhorrekin?»

Page 258: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Bizitza osoan tratatu ditudan jaun horietakobat bazina, esan nahi dut: bostondar xelebre batez bazina, alegia.»

«Tratatu dituzun jaun horiek haiengandik irai-na espero daitekeela erakutsi badizute,» esanzion Actonek, «pozten naiz naizena izateaz.Askoz hobe zenuke Niagarara etortzea.»

««Dibertitu» nahi banauzu,» esan zion baro-nesak, «ez duzu gastu handiagorik zertan eginik.Zinez ongi dibertitzen nauzu bestela ere.»

Acton baronesaren aurrean eseri zen. Baro-nesak abanikoa aurpegiaren parean zuela jarrai-tzen zuen, abanikoaren gainetik begiak bakarrikageri zituela. Isilune bat izan zen, eta, handikpixka batera, Actonek, lehengo galderara itzulieta esan zuen, «Bidali al duzu dokumentu horiAlemaniara?»

Beste isilune bat izan zen berriro. MadameMünsterren begi adierazkorrek, ordea, isiltasunaia eten egiten zutela ematen zuen. «Esangodizut..., Niagaran!» esan zion andreak.

Hori esaten bukatzerako, gelaren bestemuturreko atea zabaldu zen: minutu batzuklehenago Eugenia begira egon zitzaion atea. Clif-

Page 259: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ford Wentworth azaldu zen, lotsagorriturik etaeroso ez balego bezala. Baronesa altxatu eginzen bizkor, eta Actonek, astiroago, gauza beraegin zuen. Cliffordek ez zuen Acton agurtzekorikere egin; Eugeniari begiratzen zion.

«A! Hemen al zeunden?» esan zion Actonek.«Felixen estudioan zegoen,» esan zuen

Madame Münsterrek. «Haren zirriborroak ikusinahi omen zituen.»

Cliffordek Robert Actoni begiratu zion, bainaez zion ezer esan; kapeluaz bere buruari haizeematea baizik ez zuen egin. «Une txarra aukera-tu duzu,» esan zion Actonek; «ez zenuen argiaskorik izango.»

«Batere ez!» esan zuen Cliffordek, barrez.«Kandela itzali al zaizu?» galdetu zion Euge-

niak. «Etorri egin behar zenuen, piztera.»Clifford Eugeniari begira geratu zen une

batez. «Horixe egin dut: etorri. Baina kandelahan utzita!»

Eugenia beste aldera jiratu zen. «Hori daergela zarena, umea! Hobe izango duzu etxerajoatea.»

«Beno,» esan zuen Cliffordek, «gabon!»

Page 260: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez al diozu hitzik esan behar bidaia arrisku-tsu batetik onik itzuli den gizonari?» galdetu zionActonek.

«Zer moduz?» esan zion Cliffordek. «Ustenuen..., uste nuen oraindik....» eta isildu eginzen, begiak berriro baronesarengana itzultzenzituela.

«Oraindik Newporten egongo nintzela ustezenuen, ezta? Han nengoen, bai..., goizean.»

«Gabon, mutiko azkar hori!» esan zion Mada-me Münsterrek sorbaldaren gainetik.

Clifford baronesari begira-begira geratu zen,baina ez mutiko azkar baten gisa; eta, gero, berepurrustadatxo isekazko haietako bat egin etaalde egin zuen.

«Zer gertatzen zaio horri?» galdetu zuenActonek, Clifford joan zenean. «Nahiko nahastu-rik zegoela ematen zuen.»

Eugeniak leihotik kanpora begiratu zuen, etaune batean entzuten geratu zen. «Zer...! Zer...!»erantzun zion. «Hemen, ordea, ez duzue, horre-lako gauzarik aipatzen.»

«Ttantta bat edaten aritu dela esan nahibaduzu, esan lasai.»

Page 261: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Utzi dio edateari. Sendatu dut. Eta horrentrukean nitaz maitemindu da.»

Orain Actoni zegokion begira geratzea. Arre-ba etorri zitzaion bat-batean gogora; baina ezzuen aipatu. Barrez hasi zen. «Ez nau harritzenClifford maitasun-grinak hartu izateak! Zerakharritzen nau: zure lagunartea utzi eta zurenebaren pintzeletara joateak.»

Eugeniak ez zuen pixka batean ezer esan.«Ez da estudioan egon. Hori nik asmatu dut...,bat-batean.»

«Asmatu? Zergatik?»«Erromantikoa dela uste du. Gauerdian ni

ikustera etortzeko ohitura hartu du, baina sagas-titik etorri eta Felixen margo-gelatik sartzen dabeti, ate bat alde hartara baitu margo-gelak.Dibertitu egiten bide du horrek,» gehitu zuenEugeniak, irribarretxo bat eginez.

Aitortu zuen baino harrituago zegoen Acton.Izan ere, Clifforden beste alderdi bat zen hura,Clifforden araugabekeriak osagai erromantikorikgabeak izan baitziren ordu arte. Berriro barreegiten ahalegindu zen, baina serioegi zegoen,eta, zalantza-une baten ondoren, seriotasunak

Page 262: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hitz egin zuen. «Espero dut ez diozula aurreraeragingo,» esan zion baronesari. «Ez luke des-leial jokatu behar Lizzie gaixoarekin.»

«Zure arrebarekin?»«Badakizu elkarren oso kutunak direla,» esan

zion Actonek.«Hara!» esan zuen Eugeniak, barrez, «Lizziek

badu, hortaz....»«Ez dakit,» eten zion Actonek «zer duen Liz-

ziek. Baina Clifford Lizzieren aurrean atseginga-rri agertzen saiatu dela iruditu izan zait beti.»

«A! Par exemple!» jarraitu zuen baronesak.«Munstro txiki hori! Hurrengoan sentibera jar-tzen denean, lotsatu egin behar lukeela esangodiot.»

Acton isilik geratu zen une batean. «Hobeizango da ezer ez esatea.»

«Dagoeneko esan diot hainbeste, handizka,»esan zuen baronesak. «Baina lurralde honetan,zera, gazteen arteko harremanak hain dira harri-garriak, ezen ez baitago asmatzerik. Ez daudehitz emanda, baina hitz emanda daudela esangozenukete denok. Har ditzagun, esate baterako,Charlotte Wentworth eta elizgizon gazte hori. Ni

Page 263: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Charlotteren aita banintz, lehenbailehen Charlo-tterekin ezkontzeko esango nioke Brand jaunari;baina horretarako presarik ez bide du inork ikus-ten. Eta beste aldetik, berriz, hara non jakitenduzun hogei urteko mutil bat eta oraindik gober-nantarekin dagoen neskatila bat —zure arrebakez duela gobernantarik? Bada, amatxoren ondo-tik inoiz aldendu ez den neskatila bat, hortaz—,beren adinari dagozkion ume-jolasetan bestetaninork ikusi ez duen bikote gazte bat, labur esan-da, senar-emazte egiteko zorian daudela.» Baro-nesaren hitzen etorriak halako gar gehiegizkobat zuen, Clifford agertu aurretik andreak era-kusten zuen aldarte bihotz-hil xarmagarriari kon-trajarria. Actoni iruditu zitzaion ezen amorru izpibat zuela begietan, ironia puntu bat (Lizzie ama-rengandik inoiz aldendu ez zela esan zueneanbezala) ahotsean. Madame Münster amorruzbazegoen, Robert Acton, berriz, halako harridurabatek zuen harturik. Baronesa gelan atzera etaaurrera ibiltzen hasi zen berriro, Acton, isilik,begira zuela. Halako batean, baronesak erlojuaatera zuen, eta, erlojuari begiratu eta goizeko

Page 264: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

hirurak zirela eta joan egin beharko zuela adiera-zi zion Actoni.

«Ordubeterik ere ez dut egin,» esan zionActonek, «eta etxe handikoak erretiratu gabedira oraindik. Ikusten dira argiak. Zure neba ereez da itzuli.»

«A! Etxe handikoak,» esan zuen Eugeniak,«beldurgarriak dira! Ez dakit zer egiten egotendiren hor. Ni emakume baketsu bat naiz, beti-batekoa; arau zorrotzak ditut, eta bete egitenditut. Eta arau horietako bat ordu txikietan bisi-taririk ez hartzea da —are gutxiago zu bezalakogizon buruargiak badira—. Beraz, gabon!»

Gogor zegoen baronesa, zinez; eta Actonekgabon esan eta alde egin bazuen ere, arteanharridura oso galdu gabe alde egin zuen.

Hurrengo egunean, Clifford Lizzie ikusterajoan zen, eta Actoni, zeinak, etxean zegoela, jar-dina igarotzen ikusi baitzuen, ez zitzaion gertaki-zuna oharkabean pasatu. Madame MüsterrekClifforden sentimenduen hozteari buruz esanda-koa egiari egokitzen ote zitzaion jakin nahi zuen.Baina beraren trebetasuna eginkizun horrekeskatzen zuen mailara iristen ez zela ikusirik,

Page 265: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

mutil gaztearen xalotasunari laguntza eskatzeaerabaki zuen azkenean. Clifford atzera bazihoalaikusi zuen arte itxaron zuen, eta, orduan, irteneta atzetik harrapatu zuen.

«Galdera bat egin nahi nizuke eta bizikieskertuko nizuke erantzungo bazenit,» esan zionActonek. «Zer egiten zenuen bart MadameMünsterrenean?»

Clifford barre egiten eta gorritzen hasi zen,baina ez, ordea, sekretu erromantiko bat lukeenmutil gazte baten gisa. «Zer esan zizun berak?»galdetu zion Actoni.

«Horixe da, hain zuzen, esan nahi ez duda-na.»

«Bada, nik ere hark esandakoa bera esannahi nuke,» esan zion Cliffordek; «eta zer esanzuen ez badakit, ezin izango dut agian.»

Jardineko bidean zeuden gelditurik; Actonektinko begiratzen zion ahaide gazte aurpegi-guriari. «Esan zidan ezin duela asmatu zer gerta-tzen zaizun; antza denez, oso begitan harturikomen daukazu.»

Page 266: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Cliffordek begiak zabal-zabal egin zituen,pixka bat ikaraturik bezala. «Tira, tira,» eginzuen purrustada, «ez duzu benetan esango!»

«Eta noiz edo behin —gizalege hutsez— bera-ren etxera joaten bazara, bera bakarrik utzi etaFelixen estudioan pasatzen duzula denbora, Feli-xen marrazkiak ikusteko aitzakiaz.»

«Tira, tira!» egin zuen berriro purrustada Clif-fordek.

«Esan al dut nik inoiz gezurrik?»«Bai, pila bat!» esan zion Cliffordek, elkarriz-

ketak sarkasmoaren indarra erabiltzeko aukeraematen ziola ikusirik. «Zera,» erantsi zuen, «aitazinela pentsatu nuen.»

«Ba al zenekien norbait zegoela?»«Etortzen entzun zintugun.»Acton pentsatzen egon zen. «Baronesarekin

zeunden, hortaz?»«Saloian nengoen. Oinotsak entzun genituen

kanpoan, eta aita izango zela pentsatu nuen.»«Eta hori pentsaturik,» galdetu zion Actonek,

«ihes egin zenuen?»«Madame Münsterrek irteteko esan zidan...,

estudiora joateko.»

Page 267: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Acton are pentsatiago geratu zen; aulki bateskura izan balu, eseri egingo zen. «Zer arrazoizukeen, bada, baronesak, zuk aitarekin topo egi-tea nahi ez izateko?»

«Zera,» esan zion Cliffordek, «aitak ez dugogoko ni hara joatea.»

Actonek zeharretara begiratu zion lagunari,eta baztertu egin zuen adierazpen haren gai-nean iruzkinik egitea. «Hori esan al dio barone-sari?» galdetu zion.

«Ez ahal zion esango!» esan zuen Cliffordek.«Niri ere —hitz horiekin guztiekin— ez dit esan.Baina kezkatzen duela badakit; eta utzi egin nahidiot aita kezkatan edukitzeari. Baronesak erebadaki, eta hark ere utz diezaiodala nahi du.»

«Bera ikustera joateari uztea?»«Hori ez dakit; baina aita kezkatzeari uztea,

behintzat, bai. Eugeniak dena daki,» erantsizuen Cliffordek, bera ere zerbaiten jakitun bale-go bezala.

«Hara!» esan zuen Actonen galde nahiz,«Eugeniak dena daki, beraz?»

«Bazekien zetorrena aita ez zela.»«Zergatik joan zinen, hortaz?»

Page 268: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Berriro gorritu eta barre egin zuen Cliffordek.«Bada, ni ez nengoelako hain ziur. Eta gainera,Eugeniak joateko esan zidan.»

«Pentsatzen al zuen ni nintzela?» galdetuzion Actonek.

«Ez zuen ezer esan.»Berriz ere gogoetan murgildu zen Acton.

«Baina ez zenuen alde egin,» esan zion hurrena;«itzuli egin zinen.»

«Ezin izan nintzen estudiotik irten,» adierazizion Cliffordek. «Atea itxita zegoen, eta Felixek,berriz, ohol batzuk iltzaturik zituen leiho madari-katu haien beheko aldean, argia goitik sar zedin.Leihoetatik ere ezin. Han egon nintzen zainpuska batean, eta gero, berriz, lotsagarri sentitunintzen. Ez nuen neure aitarengandik ezkutukaibili nahi. Ezin nuen gehiago. Irten egin nintzen,eta zu zinela ikusi nuenean, nahastu egin nin-tzen pixka bat. Baina Eugenia ederki irten zen,ez?» gehitu zuen Cliffordek, lotsagarri sentitzeakoharmena zeharo lausotu ez dion umorista gaztebaten tonuan.

«Zoragarri!» esan zuen Actonek. «Batezere,» jarraitu zuen, «oso zentzugabe jokatu

Page 269: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zenuela eta nahiko haserre egongo zela kontuanizanik.»

«Tira!» esan zuen Cliffordek, puntarengojokabidea ez izanagatik inpresioak oso doi jasodituela sentitzen duen mutil gazte baten axola-gabekeriaz, «Eugeniari ez dio ezerk axola!»

Acton zer erantzun ez zekiela geratu zenpixka batean. «Eskerrik asko kontatu didazuna-gatik,» esan zion azkenean. Eta, gero, Cliffordensorbaldan eskua jarri eta gehitu zuen, «Esaidazubeste gauza bat: ez zara, bada, menturaz, baro-nesaz pittin bat maitemindurik egongo?»

«Ez, jauna!» esan zuen Cliffordek, Actoneneskua gainetik kentzeko bezalako keinu bat egi-ten zuela.

Page 270: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

10. atalaRobert Acton Newportetik itzuli ondorengo

lehen igandeak aldaketa ekarri zuen luzaroanbikainetik ibili zen eguraldian. Euria hasi etaeguna hoztu eta goibeldu egin zuen. Eskalapoiakjantzi eta elizara joan ziren Wentworth jauna etaalabak, eta elizara joan zen Felix Young ere,eskalapoirik gabe baina, euritako batekin Gertru-de babesten zuela. Beldur izatekoa da ez ote zenpribilejio horixe, igande-gordetze guztian, Feli-xek gehien balioesten zuena. Baronesa etxeangeratu zen; ez zegoen umore onean ez debozioz-ko aldartean. Nolanahi ere, baronesa ez zenizan, Estatu Batuetan egon zen denboran, jain-kozko betekizunetara huts egin gabe joatendiren horietakoa; eta hasieran aipatu dudanigande goiz jakin horretan, bere saloitxoko leiho-an zegoen zutik, lorioari itsatsirik zegoen arrosa-landarearen adar luze bati begira, zeinaren atalbat askaturik baitzebilen hara eta hona zabuka,astinka eta keinuka, zeru ilun lanbrotsuaren kon-tra. Noizbehinka, haize-bolada batek jotzean,

Page 271: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

arrosa-adarrak ur-tanta zarrastada bat zabaltzenzuen leihoko kristaletara; halako giza keinu bategiten zuela ematen zuen: mehatxu eta zemaiegiten zuela. Oso hotz zegoen gelan; bizkar-oihalbat jantzi eta hara eta hona ibiltzen hasi zenMadame Münster. Gero, su pixka bat egitea era-baki zuen; deitu zion emakume beltz zaharrari,zeinaren ebano leunduaren eta turbante gorria-ren arteko kontrastea atsegingarri izan baitzi-tzaion hasieran, eta gar pindartsu bat egitekobehar zirenak antolatu zituen. Emakume zaha-rrak Azarina zuen izena. Azarinak hizkera landu-gabe gatzdun bat izango zuela uste izan zuenlehenengotik baronesak, eta, dibertitzeagatik,hitz egitera animatzen zuen emakumea. Azarinalehorra eta lepo-tentea zen, ordea, eta harenhizkera, afrikarra ez beste guztia; lagunarteanezagutu zituen andre zahar aspergarriak ekar-tzen zizkion gogora Eugeniari. Sua egiten, ordea,bazekien; eta, hala, zerbitzariak enborrak egoki-tu zituenean, Eugeniak, asper-asper eginda bai-tzegoen, haien aurrean eserita aurkitu zuen ordulaurden bateko entretenimendua, nola goritzenziren eta zirt-zart egiten zuten begira. Pentsa-

Page 272: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzen zuen bazitekeela Robert Acton bisitan etor-tzea, arrats zorigaiztoko hartaz geroztik ez bai-tzuen ikusi. Baina pasatu zen goiza eta RobertActon ez zen etorri. Behin baino gehiagotanentzun uste izan zituen haren oinotsak lorioan,baina erauntsiak astintzen zuen leihatila batekegiten zituenak besterik ez ziren. Baronesak,orrialde hauetan gaingiroki zirriborratu nahi izanden ibilbideari ekin zionetik, suminaldi asko izanzuen. Baina haren gaurko suminaldiak bizitasunapartekoa zuen: bere buruaz bazkatzen zelaematen zuen. Zerbait egin zezala eskatzen zion,baina ez zion inolako ekintza-bide baliozkorik ira-dokitzen. Baldin orduantxe, une hartan bertan,ezer egiteko gauza izan balitz, bapore europarbatera igo eta atzean utziko zukeen, halako poz-oldar batek harturik, porrot mingarri hura: ahai-de amerikarrei egin zien ikustaldia. Ez dagogarbi zergatik deitu zion baronesak porrota egitehari, erakunde amerikarrek onartzen zuten begi-ramen handienaz tratatu zutela kontuan izanik.Baronesaren suminaren sorburua, sakon-sako-nean, baronesak beti izan zuen baina bat-bateanbiziagotu zitzaion sentipen batean zegoen, zei-

Page 273: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nak esaten baitzion ezen kontinente handizehazgabe hartako lur soziala ez zela egokiaberak arnastu nahi zukeen perfumeko landareakhazteko, zeren eta, bere inguru guztian edukinahi izaten zituenez, espezie horietako aldax-kak, nolabait esan, sakelean zituela ibiltzen bai-tzen. Halako aginpide bat erabiltzeak eta halakoinpresio bat sortzeak ematen zion baronesarizorionik handiena; eta orain desengainua senti-tzen zuen, igerilari nekatu batek, lehorreratzean,ur-ertzera hurbildu eta, hondartza garbi irme batespero zuen lekuan, harkaitzezko horma zutleun bat aurkitzean sentituko lukeena bezala-koa. Baronesaren aginpideak esku-ments ziru-dien Amerikako giroan: gaindiezina zen harkai-tzezko horma leuna. «Baina je n’en suis pas là»,esan zuen bere artean, «ez nago, Robert Actonjaunak bisita baten ohorea egin ez didala eta,urduri jartzeko!» Baina, hala ere, minduta zego-en, Acton etorri ez zelako; eta minduta egoteakematen zion min.

Neba, behintzat, etxeratu zen, sarreran oinakastindu eta beroki bustia zaplaturik. Berehalaxesartu zen saloitxoan, masailak gorri eta bibotean

Page 274: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

dozen erdi bat euri-tanta diz-diz zituela. «Hara!Sua egin duzu!» esan zion.

«Les beaux jours sont passés,» erantzun zionbaronesak.

«Ezta inola ere! Ezta inola ere! Hasi baino ezdira egin,» adierazi zion Felixek, suaren aurreanjarririk. Suari bizkarra eman, eskuak atzera era-man, hankak zabaldu eta leihotik kanpora begi-ratu zuen Felixek, igande busti bateko tinduetanere arrosa-kolorea atzematen zuela ezagunzuela aurpegian.

Aulkitik begira egon zitzaion arreba; etanebaren aurpegian ikusi zuenak ez zion berakorain zuen aldarteari begiramenik erakusten.Baronesa ez zen edozergatik harritzen, bainanebaren jarrerak maiz uzten zuen pentsakor.Maiz diot, eta ez beti, zeren eta denboraldiluzeak pasatzen baitzituen baronesak arretabeste arazo batzuetan jarririk. Batzuetan pentsa-tzen zuen ezen nebaren izaera ona, haren alaita-sun betierekoa, itxurakeria zela: pose bat; ezzen, ordea, ondoegi ohartu zein antzezle-paperona egiten ari zen Felix uda honetan. Ez ziotenelkarri azalpenik eman; baronesak ez zuen pre-

Page 275: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

miarik ikusi. Uste izatekoa zen Felixek bere jeinuonura-nahirik gabekoaren esanetara jokatukozuela, eta baronesak ez zuen uste berak emanziezaiokeen aholkurik ulertuko zuenik. Horrezgainera, halako erosotasun bat ere ematen zuenFelixek: inoren gauzetan sartuko ez zen ziurtasu-na. Oso mutil begiratua zen Felix gogo-garbihura; xede guztietarako, neba zuen, eta hori,edozein aldetatik begiratzen zitzaiola ere, egoki-tasun handitzat zeukan Madame Münsterrek.Egia da Felix begiratua zela; ez zen arrebarekinazalpenetan ibili zalea; horixe zen munduanhiguina zion gauza bakanetako bat. Orain,ordea, Felixek ez zuen gauza higuingarririkburuan.

«Neba maitea,» esan zion Eugeniak azke-nean, «utz iezaiozu euriari les yeux doux ipin-tzeari.»

«Atsegin handiz. Zuri ipiniko dizkizut!» eran-tzun zion Felixek.

«Zenbat denbora,» galdetu zion Eugeniakhandik pixka batera, «egoteko asmoa duzu,oraindik, toki zoragarri honetan?»

Page 276: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Felixek tinko begiratu zion. «Alde egin nahi alduzu... dagoeneko?»

««Dagoeneko», bai hitz ederra! Ni ez naiz zubezain zoriontsu.»

Felixek aulki batean erortzen utzi zuen bereburua, eta suari begiratu zion. «Ni zoriontsu naiz,bai, egia esan,» esan zuen, bere tonu garbialaian.

«Eta bizitza osoa Gertrude Wentworth gor-teatzen pasatzeko asmoa al duzu?»

«Bai!» esan zuen Felixek, arrebari zeharreta-ra irribarre egiten ziola.

Baronesak begirada itzuli zion, askoz serioa-go; eta, gero, «Gogoko duzu Gertrude?» galdetuzion.

«Zuk ez?» jakin nahi izan zuen Felixek.Baronesak ez zuen tarte batean ezer esan.

«Ea musika gogoko zuen galdetu zioten jauna-ren hitzekin erantzungo dizut: «Je ne la crainspas!»»

«Gertrudek oso miresten zaitu,» esan zuenFelixek.

«Horrek ez dit axola. Emakumeek ez nindu-kete miretsi behar.»

Page 277: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zer egin behar zintuzkete, bada? Gaitze-tsi?»

Madame Münsterrek isilaldi bat egin zuenberriro erantzun baino lehen. «Gorrotatu eginbehar nindukete! Gorrotatzen ez nautela ikus-teak ematen du hemen galtzen aritu naizen den-boraren neurria.»

«Ez du denborarik galtzen zoriontsu denak!»esan zion Felixek, tonu esaeratsu, biribil, amo-rragarri samarra ere gerta zitekeen batean.

«Eta andereño gazte dirudun baten maitasu-na lortu duenak!» jarraitu zuen arrebak, barremaleziatsuago bat eginez.

Felix oso tolesgabe eta serioski hasi zen azal-penak ematen. «Gertruderen maitasuna lortudut, baina haren ondasuna lortuko dudan ziurta-sunik ez dut. Baliteke lortzea, edo baliteke ez lor-tzea.»

«Beno, baliteke, behintzat! Hori da garran-tzizkoena.»

«Auzi hori Gertruderen aitaren esku dago.Hark ez du begi onez ikusten gu elkartzea. Bada-kizu Brand jaunarekin ezkondu nahi duela.»

Page 278: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Nik ez dakit ezer horretaz!» esan zion baro-nesak. «Bota iezaiozu egur bat suari, mesedez.»Eskatu zitzaiona egin eta garra nola zuzpertzenzen begira geratu zen Felix. Hurrena, arrebakbeste hau gaineratu zuen, «Eta mademoisellebahitu eta alde egitea pentsatzen al duzu?»

«Ezta inola ere. Ez dut Wentworth jaunak gai-tzesiko lukeen ezer egin nahi. Ondoegi portatuda gurekin.»

«Baina aukera bat egin beharko duzu: zuregogoa egin ala haren gogoa egin.»

«Denen gogoa egin nahi dut nik!» esan zionFelixek alaikiro. «Kontzientzia ona daukat. Hasie-ra-hasieratik erabaki nuen ez nengoela Gertru-deri maitasuna adierazteko egokieran.»

«Hortaz, gauzak errazteko, Gertrudek adiera-ziko zizun?»

Bat-batean serio jarririk begitatu zion Felixekarrebari. «Gertruderi beldurrik ez diozula diozu,»esan zion. «Baina ez dakit ez ote zeniokeen...pixka bat izan behar. Oso neska argia da Gertru-de.»

«Konturatzen hasita nago!» esan zion baro-nesak. Neba, erantzunik eman gabe, aulkiaren

Page 279: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bizkarrean bermatu zen, eta isilune luze bat izanzen.

Azkenean, doinua aldatu eta Madame Müns-terrek beste galdera bat egin zion, «Dena dela,ezkontzeko itxaropena al duzue?»

«Desengainu handia izango nuke hala ezbalitz.»

«Desengainu bat edo beste ez litzaizuke gaiz-ki etorriko!» adierazi zion baronesak. «Eta geroamerikar bihurtu behar al duzu?»

«Dagoeneko oso amerikar ona naizela ustedut. Baina Europara joango gara. Mundua ikuste-ko irrikitan dago Gertrude.»

«A! Ni hona etorri nintzenean bezala!» esanzuen baronesak algaratxo bat eginez.

«Ez, zu bezala ez,» esan zuen Felixek, halakoseriotasun samur batez arrebari begira jarririk.Felix begira zegokiola, aulkitik altxatu zen Euge-nia, eta Felix ere zutitu egin zen. «Gertrude ezda zu bezalakoa,» jarraitu zuen Felixek; «baina,bere erara, ia zu bezain argia bada.» Eten bategin zuen. Sentimendu atsegin bat zuen ariman,eta atsegin hura adierazteko gogo bizia. Felixenikuspegi izpiritualari, ilargia parte bat baizik argi-

Page 280: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

turik ez duenean bezala agertzen zitzaion betiarreba. Azalera distiratsu hartako itzalak handitueta txikitu egiten zirela iruditzen zitzaion Felixi;baina neurri batekoak zein bestekoak zirela ereitzalak, Felixek ilargi-argia hartzen zuen betikontuan. Baronesari begiratu zion, eta geromusu eman zion. «Oso maitemindurik nago Ger-trudez,» esan zion. Jiratu eta gelan paseatzenhasi zen Eugenia, eta Felixek hizketan jarraituzuen, «Oso interesgarria da Gertrude, eta ema-ten duenaren aldean oso bestelakoa. Ez duaukerarik izan. Baina oso argia da. Europarajoango gara, eta ondo pasatuko dugu.»

Baronesa leihora hurbildurik zen, eta hanzegoen, kanpora begira. Inoiz baino tristeagoazegoen eguraldia; euria ari zuen atergabe. «Bai,ondo pasatu nahi baduzue,» esan zuen andreakazkenean, «askoz hobe izango duzue Europarajoatea!» Eta jiratu eta nebari begiratu zion. Aulkibat zuen ondoan; haren bizkarrean jarri zitueneskuak. «Ez al duzu uste nahikoa egin dudala,»galdetu zion, «zurekin honaino etortzea, zuegoki ezkonduta ikusteagatik bakarrik, egokiezkontzen bazara, behintzat?»

Page 281: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Horixe ezkonduko naizela egoki,» esan zionFelixek, ezinegon alai batez.

Baronesak algaratxo bat egin zuen. «Zeureburuan beste ezertan ez duzu pentsatzen, eta ezdiozu nire galderari erantzun. Zu zeure Gertrudeargiarekin ondo pasatzen zabiltzan bitartean, zeregin behar dut nik?»

«Vous serez de la partie!» esan zion Felixek.«Eskerrik asko. Alferrik galduko nuke.» Baro-

nesak behera begiratu zuen une batez. «Denadela, ni hemen uzteko asmoa al duzu?» galdetuzion.

Felixek irribarre egin zion. «Arreba maitea,zuri dagokizunean nik ez dut asmorik izaten. Zukagindutakoa egiten dut.»

«Konbentziturik nago,» esan zuen Eugeniakastiro, «ez dela munduan zu baino pertsonabihozgabeagorik. Ez al duzu ikusten kezkaturiknagoela?»

«Ikusi dut ez zeundela alai, eta albiste onakeman dizkizut.»

«Bada, emango dizkizut albisteak nik ere,»esan zion baronesak. «Zeure kabuz ez zenuke-

Page 282: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eta ziurrenera asmatuko. Robert Actonek nirekinezkondu nahi du.»

«Ez, ez naiz konturatu. Baina oso ondo uler-tzen dut. Eta horrek zergatik tristatzen zaitu?»

«Erabaki ezin dudalako.»«Onar ezazu! Onar ezazu!» esan zion Felixek

alaikiro. «Ez da gizon hoberik munduan!»«Oso maitemindurik dago nitaz,» esan zion

baronesak.«Eta ondasun handiak ditu. Zilegi izan bekit

orain niri hori gogoraztea.»«Ez nago ahaztuta,» esan zion baronesak

«Oso puntu garrantzizkoa du hori bere alde.Xalotasun guztiz diozut.» Eta zegoen lekutikaldendu eta nebarengana hurbildu zen, haritinko begiratzen ziola. Felixek gauza bat bainogehiago zerabilen buruan; baronesak, berriz,nebak benetan nola ulertu ote zion pentsatzenzuen.

Era batera baino gehiagotara har zitekeenbaronesak esaten zuena: har zitekeen esanzuena, har zitekeen esan nahi izan zuena, edohar zitekeen bien arteko zerbait, hau da, ez bataeta ez bestea. Beharbada, ondo aztertuz gero,

Page 283: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

baronesak nahi zuena zera zen: Felixek salbuetszezala aferaren inguruko xehetasun gehiagoeman behar izatetik, eta har zezala beregain,bera munduko gizon onenarekin ezkon zedin,bitarteko onargarri guztiak jarri eta laguntzekoardura. Baina horretatik guztitik Felixek zer uler-tu zuen ez zen inoiz jakin.

«Behin zure askatasuna lortu eta gero, zereragozpen duzu?» galdetu zion Felixek.

«Bada, Acton ez dudala bereziki atsegin.»«Tira, egin ezazu ahalegintxo bat.»«Hori da egiten ari naizena,» esan zion Euge-

niak. «Errazago nuke hemen bizi ez balitz. Niezingo nintzateke hemen bizi.»

«Eraman ezazu Europara,» iradoki zion Feli-xek.

«A! Ahalegin gogor batean oinarriturikozoriontasunaz ari zara,» jarraitu zuen baronesak.«Ez da hori nik bilatzen dudana. Robert Acton ezlitzateke Europan biziko.»

«Edonon biziko litzateke, zurekin!» esan zionFelixek galaiki.

Arrebak tinko begiratu zion, bere begi xarma-garrietan sarkortasun izpi bat zuela; gero, beste

Page 284: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

aldera jiratu zen berriz ere. «Edozein moduz,ikusten duzu,» jarraitu zuen orduan andreak,«fortuna bila etorri naizela esaten aritu badira,aurkitu dudala erantsi beharko dute!»

«Ez ezazu galtzen utzi!» animatu zuen Feli-xek, irribarre solemne bat egiten ziola.

«Asko eskertzen dut zure ardura,» adierazizion arrebak, handik pixka batera. «Baina gauzabat agindu behar didazu: pas de zèle! Acton jau-nak beraren auziaren defentsa egiteko eskatzenbadizu, desenkusa zaitez.»

«Desenkusa erraza daukat,» esan zion Feli-xek, «nik ere defendatu beharreko auzi batbadudala esanda.»

«Nitaz ongi hitz egiten badizu,» jarraitu zuenEugeniak, «ohartaraz iezaiozu arriskutsua delaamets zoroak egitea. Ez dut ziriketarik nahi;askatasun osoz erabaki nahi dut, begiak ondoirekita ditudala.»

«Diskretua izango naiz,» esan zion Felixek,«zurekin ez beste guztiekin. Zuri hau esangodizut: onar ezazu oraintxe bertan!»

Eugeniak, ate zabalduaren aurrera iritsi zela-rik, nebari begiratu zion. «Janztera noa, eta pen-

Page 285: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tsatuko dut,» esan zion; eta bere geletara astirojoaten entzun zuen Felixek.

Arratsaldearen hondarrean atertu egin zuen,eta euria atertzearekin batera eguzki-sarrerarenargi-xirripa distiratsu, zalantzakor, eder bat izanzen. Margo-gelan eseri eta lanean aritu zenpixka batean Felix; baina azkenean, argia motel-tzen hasi zenean —ez zen oso bizia izan eta—,pintzelak utzi eta landetxeko lorio txikira irtenzen. Han ibili zen tarte batean gora eta beherapaseatzen, mendebaldeko zeruaren garraldiederrari begira, bere buruari esaten ziola, lehenere askotan esana zion bezala, huraxe zela,zinez, eguzki-sarreraren lurraldea. Bazen suzkoitsaso lorios haietan irudimena bizkortzen zionzerbait; irudiak eta promesak ikusten zituenmendebaldeko zeruan. Gauza asko erabili zuenburuan: Gertrude Wentworthekin munduanzehar alderrai ibiltzea; beren abentura posibleakikusi uste zituen, friso argitsu batean, hodei-barren artean; eta Eugeniak esan berri ziona.Madame Münsterri ezkontza onuragarri eta oho-ragarri bat desiratzen zion benetan. Gero, eguz-ki-sarrera hedatu eta sakondu zenean, kolore

Page 286: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

miresgarri haien apunte bat egiteko gutizia eto-rri zitzaion. Estudiora itzuli eta margo-oihal txikibat hartu zuen, paleta eta pintzelekin batera,eta, margo-oihala leiho-barrenean kokaturik,zirriborroan hasi zen gozamen handiz. Hartan arizela, Brand jauna ikusi zuen urrutira, Wentworthjaunarenetik irten eta astiro etortzen, euritakohandi itxi bat arretaz haztatzen zuela. Ibilerapozgabea eta gogoetatsua zekarren, eta begiaklurrera itzuliak. Felix, pintzela eskuan geldizuela, begira egon zitzaion; eta, bat-bateko era-gin batek hartaraturik, Brand jauna hurbilagozenean, jardineko ate aldera aurreratu eta keinuegin zion, paleta eta pintzel-sorten laguntzaz.

Brand jauna gelditu egin zen, kordokan; gero,Felixen gonbitea onartzea erabaki bide zuen.Wentworth jaunaren jardineko atetik irten etabidean aurrera ekin zion; horren ondoren lande-txeko jardintxoan sartu zen. Felix bere eguzki-sarrerara itzulirik zen, eta pintzelkada bizkorrakemateari utzi gabe agurtu zuen bisitaria.

«Zurekin hitz egiteko gogo handia nuen etahots egitea pentsatu dut,» esan zion, oso adiski-detsu. «Are arrazoi handiagoz, nola eta ni ikuste-

Page 287: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ra oso gutxitan etorri zaren. Etorri zara arrebaikustera, hori badakit. Baina ni ikustera..., artistafamatu hau ikustera, ez zara etorri. Eta badakizuoso sentiberak direla artistak; gauza horiek osokontuan hartzen dituzte.» Eta Felix jiratu eginzen, irribarrez, pintzel bat ahoan zuela.

Brand jauna han zegoen zutik, halako majes-tate sor xalo batez, euritakoaren tolesdura han-diak zuzentzen. «Zergatik etorri behar nuen,bada, zu ikustera?» galdetu zion. «Arteaz ezdakit ezer.»

«Harrokeria handitxoa izango litzatekeelapentsatzen dut,» esan zion Felixek, «zerbaitikasteko aukera polita zenukeela esango banizu.Zertarako ikasi behar duzun galdetuko zenidakeeta, ezingo nizuke erantzun. Ministro batek artebeharrik ez du, ezta?»

«Eraman ona da ministro batek behar duena,jauna,» esan zion Brand jaunak, erabakiz.

Felix jauzi batez zutitu zen, paleta hatz lodianzuela, berehalaxe desenkusatzeko asmo sendoz.«Ni ere banaiz, izan ere, nire pintura gorriarekinplisti-plasta ari naizen bitartean zu hor zutik edu-kitzeko! Mila barkamen eskatzen dizut! Ikusten

Page 288: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

duzu nolako gizabide kaxkarra ematen dionarteak gizonari; ondo egiten duzu, bai, aldebatera uztea. Ez nuen zu hor zutik edukitzekoasmorik. Lorioan, ikusten duzun bezala, badiralanda-aulki batzuk, nahiz eta ohartarazi behardizudan behar ez den lekuan ere iltze batzukbadituztela. Eguzki-sarrera honen apunte bategiten ari nintzen. Inoiz ez dut hainbeste gorridesberdin batera dirdai ikusi. Esango litzatekeZeruko Hiria sutan dagoela, e? Benetan halabalitz, zuek teologook izango zenukete sua itzal-tzeko ardura, ezta? Nork esango zuen nik —artis-ta jainkogabe honek— lasai-lasai eseri eta pinta-tuko nuenik!»

Brand jaunak lotsagabe samarra iritzi izanzion beti Felix Youngi, baina oraingoan azalpenberezi bat —eta are desenkusaren bat— eska-tzeko bezain larria bazela iruditu zitzaion harenlotsagabekeria. Eta hala iruditzea —hau ere esanbehar da— nahiko normala zen. Felixek osojarrera ziurra azaltzen zuen beti: zuen aldartealaiaren eta borondate onaren bideragarri huts;oraingoan, ordea, xede berezi bat zuen, etaxedea ausarta zela berak ere onartu zuenez,

Page 289: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bazekien ondo ezen elkarrizketaren arte guztienlaguntza eskatu zuela. Baina hain zebilen urrunbisitaria iraindu nahi izatetik, ezen berehalaxehasi baitzen pentsatzen ea zer konplimendu eginote ziezaiokeen elizgizon gazteari kaltearenordaina ahalik ondoen pagatzeko. Zerbait buru-ratzen bazitzaion, esan egingo zion. «Egin alduzu gaur zure sermoi eder hoietakoren bat?»galdetu zion bat-batean, paleta utzita. Ez zenhori Felixek bilatzen zuena, baina pasagarria zentarte bat betetzeko.

Brand jaunak bekoskoa jarri zuen —betilehorail oso finak eta haien azpian begi gozolasaiak dituen gizonak jar dezakeen adinakoa—.«Ez, gaur ez dut sermoirik egin. Hori galdetzea-gatik ekarri al nauzu honaino?»

Brand jauna sumindurik zegoela ikusi zuenFelixek, eta oso damu zen; baina azkeneanBrand jaunarekin adiskidetuko ez zen beldurrikez zuen. Begiratu egin zion, irribarrez, eta eskuabesoan jartzen ziola esan zion, «Ez, horregatikez..., horregatik ez. Gauza bat galdetu nahinizun. Gauza bat esan nahi nizun. Asko interesa-tuko zaizu, ziur nago. Dena den —nahiko gauza

Page 290: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

pribatua da eta—, hobe izango dugu nire estu-diora joatea. Mendebaldera ematen duen leihobat bada han eta handik ere ikusiko dugu eguz-ki-sarrera. Andiamo!» Eta lagunari zapladatxobat eman zion besoan.

Felix joan zen aurretik. Brand jaunak tenteeta isilik jarraitu zion atzetik. Ilunabarrarenargiak hartua zuen estudio txikia; baina mende-baldeko leihoaren pareko horma argi arrosa ilu-nez estalirik zegoen. Zirriborro eta amaitu gabe-ko margo-oihal asko eta asko ageri zen arrosa-koloreko argitasunean zintzilik, eta gelako zoko-ak uher eta laino zeuden. Felixek esertzeko esanzion Brand jaunari; gero, ingurura begiratu eta«Arranopola! Zein polita dagoen!» esan zuen.Baina Brand jaunak ez zuen eseri nahi izan;leihora joan eta haren kontra bermatu zen; Feli-xek zer nahi ote zion pentsatzen zuen. Itzalenartean, hormaren gune ilunenetan, itxura fantas-tiko eta harrigarriko hiru edo lau margoren errai-nuak ikusi zituen. Figura biluzien irudiak ematenzuten. Felix zutik zegoen, burua pixka batmakurturik eta begiak bisitariarengan jarririk,irribarrea zabal eta biboteari atximurka. Brand

Page 291: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

jaunak halako ezinegon bat sentitu zuen. «Osodelikatua da..., esan nahi dizudana,» hasi zenFelix. «Baina denboraldi bat badaramat pentsa-tzen.»

«Egidazu mesede: esaidazu lehenbailehen,»esan zion Brand jaunak.

«Elizgizona zarelako esaten dizut,» jarraituzuen Felixek. «Ez dut uste gizon arrunt bati esa-tera ausartuko nintzatekeenik.»

Brand jaunak pixka batean ez zuen ezeresan. «Ahulaldi batean erortzeari edo irain bate-gatik min hartzeari dagokionean, oso gizonarrunta naiz, tamalez.»

«Adiskide maitea,» esan zion Felixek, «hauez da iraina: hau onura bat da, zerbitzu handibat! Oso gogoko izango duzu. Gauza delikatuada, hori bai!» Eta, argi motel hartan, irribarre bizibat aurpegian zuela jarraitzen zuen Felixek.«Badakizu asko ardura zaizkidala lehengu-suak..., Charlotte eta Gertrude Wentworth. Haiekikusteko bost mila milia inguru egin izana dahorren frogarik onena.» Brand jaunak ez zuenezer esan, eta Felixek jarraitu zuen. «Haiengizarte-giroan kanpotar huts baten gisa sartu

Page 292: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

naizelarik, inpresio berri asko jaso dut, noski, etanire inpresio horiek oso garbiak dira, oso biziak.Ulertzen duzu zer esan nahi dudan?»

«Ez nago oso ziur; baina jarrai ezazu, mese-dez.»

«Uste dut oso inpresio garbiak izan ditudalanik beti,» esan zuen Brand jaunaren solaskideak;«baina oraingo honetan, beharbada, askoz nor-malagoa ere bazen —esan bezala, kanpotik eto-rrita— zuek erreparatu ere egiten ez diezuengauzek niri atentzioa ematea. Eta, gainera, arre-ba ere banuen laguntzeko; eta arreba bainobegirale hoberik ez da munduan.»

«Ez nau harritzen,» esan zuen Brand jaunak,«gure lagunarte txikian bi pertsona argik zerierreparatua aurkitu izateak. Neronek ere, azke-naldi honetan, aurkitu dut eta!»

«Zaude, harrituko zaitut-eta oraindik!» esanzion Felixek barrez. «Bai arrebak eta bai nik osobegiko daukagu gure lehengusu Charlotte.»

«Zuen lehengusu Charlotte?» errepikatuzuen Brand jaunak.

«Hasiera-hasieratik geratu ginen hartaz mai-temindurik!»

Page 293: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zu Charlottez maitemindurik?» xuxurlatuzuen Brand jaunak.

«Dame!» esan zuen Felixek, «pertsona xar-magarria da oso; eta batez ere Eugeniak osokuttuna du.» Brand jauna tinko begira zegokion,eta Felixek jarraitu zuen, «Txerak, badakizu,begiak irekitzen ditu, eta gauza batez konturatugara. Charlotte ez dela zoriontsu! Charlotte mai-temindurik dagoela!» Eta Brand jaunarenganahurbildu eta berriz ere besoan jarri zion Felixekeskua.

Brand jaunak Felixi begiratu zion moduanlilura-aitorpen baten antzeko zerbait nabari zen;baina elizgizon gazteak izan zuen, hala ere,honako hau, solemnetasun handiz, esatekoadina burujabetza, «Charlotte ez dago zutazmaitemindurik.»

Felixek algaratxo bat jaurti zuen, eta itsastarmenturazale batek belan haize-kolpe bat senti-tzen duenean bezalako bizkortasunez erantzunzuen, «Ez, ez! Nitaz maitemindurik balego, kon-turatuko nintzateke! Ez nago zu bezain itsu!»

«Ni bezain itsu?»

Page 294: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Adiskide maitea, erabat itsu zaude zu. Char-lotte gaixoa zureganako maitasunez urtzendago!»

Brand jaunak ez zuen tarte batean ezer esan;pixka bat estuturik zuen arnasa. «Hori al zenesan nahi zenidana?» galdetu zuen.

«Hiru aste hauetan ibili naiz esan nahian.Zeren eta azkenaldian okerrago baitago Charlo-tte. Esan dizut,» erantsi zuen Felixek, «oso kontudelikatua zela.»

«Beno...,» hasi zen Brand jauna; «Beno...,»«Ziur nengoen ez zenuela jakingo,» jarraitu

zuen Felixek. «Baina, hara! Ikusten duzu nola,nik esan orduko, dena argi geratu den?» Brandjaunak ez zuen erantzun; aulki bat bilatu etaeseri egin zen astiro. Gorritzen ari zela ikusi zuenFelixek; ordu arte anfitrioiari aurpegira begiraegon bazen ere, orain beste aldera begiratzenzuen. Entzun zuenak apaltasuna kitzikatu zion:horretan eragin zion gehien. «Ez dizut esangozer egin behar zenukeen, noski» esan zion Feli-xek; «nire aldetik harropuzkeria litzateke zuriaholkuak ematea. Baina gauza horrela dela ezdut nik dudarik.»

Page 295: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Brand jauna lurrera tinko begira egon zenpixka batean; sentipen nahasketa batek itotzenzuen. Felixek, han zutik zirauela, bazekien ziurezen sentipen haietako bat ustekabea zela,galanta. Mutil xalo hark ez zuen susmatu ereegin Charlotteren gar ezkutua. Itxaropen handiaeman zion horrek Felixi; konbentziturik zegoenezen Brand jauna lausengaturik sentituko zela.Felixek oso gardentzat zeukan Brand jauna, etahala zen, izan ere; hark ez zekien itxurak egitenez disimulatzen. «Ez dakit zer egin,» esan zuenazkenean Brand jaunak, begirik altxatu gabe;eta Felix harritu egin zen nola ez zuen ez kexu-rik agertzu ez kontrarik egin. Bistakoa zen Feli-xek oroitzapen-soka bat piztu zuela; iraganaargitu zuela. Oso argitasun polita zabaldu zenBrand jaunaren begi harrituen aurrean, eta sen-titu zuen bigarren emozioa bere buruaz zuen iri-tziaren atsengingarri izan zen.

«Emaizkidazu eskerrak, esan dizudalako,»jarraitu zuen Felixek. «Jakitea atsegin den gauzada hori.»

«Ez nago horren ziur,» erantzun zion Brandjaunak.

Page 296: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Tira, ez iezaiozu Charlotteri sofrimendurikluza!» xuxurlatu zion Felixek emeki.

«Aholkua eman egiten didazu, hortaz?» EtaBrand jaunak begiak jaso zituen.

«Zorionak ematen dizkizut!» esan zion Feli-xek irribarrez. Hasieran hunkigarria bakarrik iru-ditu zitzaion bisitaria; baina konturatu zen ezenironia pixka bat ere bazuela.

«Zure interesetan sartu zara nire gauzetan,»jarraitu zuen elizgizon gazteak.

Felixek zutik jarraitzen zuen, irribarrez. Gelatxikia ilunago zegoen, eta desagerturik zen argi-tasun gorria; baina ikusten zuen Brand jaunakFelixen aurpegi distiratsua. «Zer esan nahiduzun ulertzen ez dudan itxurarik ez dut egin-go,» esan zion Felixek azkenean. «Baina zuregauzetan, egia esan, ez naiz sartu. Galtzekozenuenetik —beste pertsona batekin galtzekozenuenetik— ez duzu ezer galdu. Eta pentsa zerirabazi duzun!»

«Uste dut neu naizela epaile egokiena, batazein bestea juzkatzeko,» adierazi zuen Brandjaunak. Zutitu egin zen, kapeluaren hegala aho

Page 297: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

parera eraman eta ilunpean Felixi tinko begira-tzen ziola.

«Ilusio bat galdu duzu!» esan zion Felixek.«Zeri esaten diozu ilusioa?»«Gertrude Wentworth ondo ezagutzen duzula

—noizbait ondo ezagutu duzula— uste izateari.Sinets iezadazu,» jarraitu zuen Felixek. «Nikoraindik ez dut ezagutzen; baina ez dut ilusiorikegiten; ez dut ezagutzen dudanarena egiten.»

Brand jaunak tinko begira jarraitzen zuenkapeluaren gainetik. «Gertrudek oso nortasunargia eta gardena izan du beti,» esan zuensolemneki.

«Gertruderen nortasuna lozorroan egon da.Froga harriaren zain egon da. Baina, orain, hasida esnatzen.»

«Ez iezadazu Gertrude goraipa!» esan zionBrand jaunak, ahotsean dardara txiki bat zuela.«Nik ez dakidan zerbait baldin badakizu, ez dajokabide eskuzabala.»

«Jauna, gainezka nago eskuzabaltasunez!»esan zion Felixek. «Eta ez naiz lehengusua gorai-patzen ari. Haren definizio zientifiko bat emannahian baizik. Gertruderi ez zaizkio abstrakzioak

Page 298: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

axola. Eta zuk, berriz, beti kontrakoa uste izanduzula esango nuke: oinarri horren gainean arituzarela eraikitzen. Konkretuan jartzen du Gertru-dek ardura handia. Nik ere konkretuari begira-tzen diot. Baina ni baino kementsuagoa da Ger-trude: arrastatu egiten nau!»

Brand jauna kapeluaren barruari begira egonzen une batean. «Oso nortasun interesgarriadu.»

«Hala da,» esan zion Felixek. «Baina tira egi-ten du, tira, zaldi eroak bezala. Baina atsegin dutzaldi eroaren indarra; gainera, zalgurditik nierortzeak ez lioke axola handirik. Baina zu erori-ko bazina, Brand jauna,» —eta Felixek etenaldi-txo bat egin zuen— «beste pertsona batek eresofrituko lituzke istripuaren ondorioak.»

«Zein bestek?»«Charlotte Wentworthek!»Brand jaunak zeharretara begiratu zion Felixi,

fidakaitz; gero, poliki-poliki, sabaia korritu zuenbegiez. Felix ziur zegoen ezen Brand jauna,barren-barrenean, harriturik utzi zuela egoera-ren eleberri-antzak. «Ez dut uste guri dagokigunarazoa denik,» xuxurlatu zuen ministro gazteak.

Page 299: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Niri, beharbada ez; baina bai zuri!»Brand jaunak mugitu gabe jarraitu zuen,

sabaira begira; bistan zen zerbait esan nahizuela. «Zer esan nahi duzu Gertrude andereñoakementsua dela esatean?» galdetu zion bat-batean.

«Bada,» esan zuen Felixek pentsakor, «esannahi dudana da burujabetza handia duela. Zainegon da..., urteetan, orainean bizi zen itxuraematen bazuen ere. Itxaroten jakin du; helburubat zuen. Hori esan nahi dut kementsua delaesatean.»

«Zer helburu zuen, bada, zure iritziz?»«Bada..., mundua ikusteko helburua!»Brand jaunak berriz ere zeharretara begiratu

zion bere informatzaile bitxiari; baina ez zuenezer esan. Azkenean jiratu egin zen, alde egite-ko bezala. Nahastuta zirudien, nolanahi ere,zeren eta ate aldera abiatu ordez, gelaren bestealdeko muturrera jo baitzuen. Felix geldi geratuzen pixka batean, ilunpetan ia itsumustuka nolazihoan begira; gero atera bideratu zuen, samur-ki, ia anaitasunez harturik. «Hori al zen esan

Page 300: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

behar zenidan guztia?» galdetu zion Brand jau-nak.

«Bai, hori da guztia, baina zer pentsatu askodago hor.»

Felixek jardineko ateraino lagundu zion, etaBrand jauna, poliki-poliki, lasaturik zuen zurrun-tasuna atzera berreskuratu nahirik, ilunabarreangaltzen ikusi zuen. «Mindurik, kitzikaturik,nahasturik, zurturik... eta liluraturik dago!» esanzuen Felixen bere artean. «Nahasketa bikaina!»

Page 301: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

11. atalaMünster baronesak Acton andreari kontaki-

zun honen aurreragoko atal batean adierazi denbisita egin zionez geroztik, bi andre haien artekoharremanak ez ziren izan ez sarriak ez estuak.Ez zen izan Acton andreak Madame Münsterrenxarmak balioetsi ez zituelako; aitzitik, garbi askohauteman zituen bisitari distiratsuaren maneradotoreak eta hizketa jasoa. Acton andrea, Bosto-nen esaten duten bezala, oso «minbera» zen,eta inpresioak gehiegizkoak gerta zekizkiokeen.Haren osasun egoerak emozioak eragozteaeskatzen zuen; eta hori zela eta, bere besaulkieternalean eseririk, oso bisitari gutxi hartzenzuela zegoenez —nahiz eta bisitariak bertakoaketa oso neurritsuak izan—, mugatu egin beharizan zituen historiako garai mugituenei buruz ira-kurria zuen guztia irudimenera —eta irudimenmiresgarria zuen Acton andreak— ekartzen zio-ten jantziak eta manerak zituen andrearen ikus-taldiak. Baina bidali zion baronesari antigoalekoxarmaz idatzitako mezu ugari, jardineko lorez

Page 302: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

osatutako sorta ugari, eta fruta ederrak saskika.Felixek fruta jan, eta baronesak loreak antolatueta saskiak eta mezuak itzuli zituen. Aipatu denigande euritsuaren ondorengo egunean, Euge-niak elbarri ongileari «une visite d’adieux» egite-ra joatea erabaki zuen, horrela iritzi baitzionberak bere baitan egitasmoari. Esan beharkolitzateke ezen baronesak ez zuela ez igandearratsean ez astelehen goizean Robert Actonen-gandik espero zuen bisita izan. Actonek, bistanzenez, «aparte egotea» erabaki zuen; eta baro-nesa, berriz, osabaren etxetik aparte zebilenez—Felix izan zen, egunetan, haren desenkusaketa gainerakoen damuak inolako eragozpenikgabe garraiatu zituena—, halabeharrak ezin izanzituen patuaren kartak banatu. Wentworth jau-nak eta alabek errespetatu egin zuten Eugenia-ren itxialdia; erretiroaldi misteriotsu batzuk egi-tea, harena bezalako bizimodu bezeri batekberezkoa duen ibilbide dotore erritmikoarenalderdi bat bezala ikusten zuten. Batez ere Ger-trudek ohore handitan zeuzkan aldi haiek; Mada-me Münsterrek halakoetan zer egiten ote zuenpentsatzen egoten zen, baina ez zitzaiokeen

Page 303: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ondo irudituko jakin-min gehiegiz galdezka has-tea.

Euritzak giroa freskaturik zuen, eta hamabiorduko eguzki argitsuak bideak lehorturik. Baro-nesak, bada, arratsalde beranduan Actonandrearen etxerako asmoa hartu zuenean, ezzuen bere burua zailtasun handien arriskuanjarri. Pauso uhinkari xarmagarrian, bide baztertxukun, belarrez estalian aurrera, fruta-arbolenadar abailduen azpitik zihoala, orduaren etaingurunearen lasaitasuna eta udaren heldutasunbetea lagun, halako malenkonia oparo bat eresentitzen zuela konturatu zen. Baronesak tokie-tara lotzeko ahultasun gaizgabea zuen, hasierantoki horiei higuin pixka bat izan bazien ere. Eta,orain, partiera aurreikusten zuela, samurtasunasentitzen zuen mendebaldeko bazter basotsuharenganako, non ere hain ederrak baitzireneguzki-sarrerak eta hain garbiak jendearen anbi-zioak. Acton andrea prest zuen errezibitzeko,baina haren gela handi perfumatu berrira sar-tzean, baronesak oso itxura gaixoa hartu zionandreari. Oso aurpegi zuri eta gardena zuen, etabesaulki loratuan jarririk, ez zuen batere mugi-

Page 304: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzekorik egin. Baina pixka bat lotsagorritu eginzen —neskatila bat bezala, pentsatu zuen baro-nesak— eta bere begi argi irribarretsuak bisita-riaren begietan pausatu zituen. Ahots apala etamonotonoa zuen, inoiz giza grinarik adierazi ezduen ahots baten gisakoa.

«Adio esatera etorri naiz,» esan zion Euge-niak. «Aurki joango naiz hemendik.»

«Noiz joan behar duzu?»«Laster, edozein egunetan.»«Damu handia dut,» esan zion Acton

andreak. «Betiko hemen geratuko zinen itxaro-pena nuen.»

«Betiko?» galdetu zion Eugeniak.«Zera, denbora luzerako, esan nahi nuen,»

esan zuen Acton andreak, bere tonu goxo ahu-lean. «Oso eroso zaudela esan didate, oso etxe-txo polita duzula.»

Eugenia begira-begira geratu zitzaion, hauda, irribarre egin zion. Bere borda txiki kaskarragogora ekarri eta anfitrioia txantxetan ari otezitzaion pentsatu zuen.

«Bai, oso fina da nire etxea,» esan zion;«zurearekin konparatzerik ez badago ere.»

Page 305: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Eta nire semea hain pozik joaten da zu ikus-tera!» erantsi zuen Acton andreak. «Beldur naizzure minez ez ote den geratuko.»

«Andre maitea,» esan zion Eugeniak, algara-txo bat eginez, «ezin geratuko naiz Amerikanzure semeagatik!»

«Ez al duzu gogoko Amerika?»Baronesak bere soinekoaren aurrealdeari

begiratu zion «Gogoko banu..., hori ez litzatekezure semearengatik geratzea izango!»

Acton andrea begira geratu zitzaion, berebegi gozo itzaltsuak tinko, ondo ulertu ez balubezala. Baronesak azkenean halako zer sumin-garri bat sumatu zuen anfitrioiaren begiradagozo samurrean. Eta gaixo larriekin errukiorraizan beharragatik izan ez balitz, andre hari —mentalki— inozo irizteko eskudantzia ere hartu-ko zukeen ia. «Ez zaitut, hortaz, gehiago ikusiko,tamalez», esan zion Acton andreak. «Badakizuhil zorian nagoela.»

«Andre maitea,» xuxurlatu zuen Eugeniak.«Seme-alabak pozik eta zoriontsu utzi nahi

nituzke. Alaba, ziurrenera, lehengusuarekinezkonduko da.»

Page 306: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Bi gazte oso interesgarri!» esan zuen baro-nesak zehazgabe. Ez zuen Clifford Wentworthen-gan pentsatzen.

«Oso lasai nago azken ordurako,» jarraituzuen Acton andreak. «Aise datorkit, oso ziur.»Eta isildu egin zen, Eugeniari samurki begira-tzeari utzi gabe.

Baronesak ez zuen batere gogoko inorkheriotza gogoraz ziezaion; baina, nahiz Actonandrearen kasuan hain hurren izan, maneraonak gorde zituen. «Oso gaixo maitagarria zara,andrea,» erantzun zion.

Baina erantzunaren finezak ez zuen, nonbait,oihartzunik eragin anfitrioiarengan, zeinak,ahots apalez, honela jarraitu baitzuen arrazoiakematen, «Seme-alabak pozik eta gogara utzinahi ditut. Denok oso zoriontsu zaretela irudi-tzen zait, orain zaudeten bezala. Nahiago nuke,beraz, geratuko bazina. Oso atsegin izango lukeRobertek.»

Robertek atsegin izango zukeelakoak zeresan nahi ote zuen pentsatu zuen Eugeniak;baina iruditu zitzaion ezen hura bezalako ema-kume batek zer esan nahi zuen ez zuela inoiz

Page 307: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

asmatuko. Zutitu egin zen; beldur zen Actonandreak hil zorian zegoela esango ote zion berrizere. «Adio, andre maitea,» esan zion. «Ez zaitutnekatu nahi.»

Acton andreak Eugeniaren eskua hartu etaeduki egin zuen une batean. «Zoriontsu izanzara hemen, ezta? Eta atsegin gaituzu denok,ezta? Nahiago nuke geratuko bazina,» gehituzuen, «zure etxetxo politean.»

Neskamea irteeran izango zuela esan zionActon andreak Eugeniari, behera lagun ziezaion;baina gelaren aurreko korridore zabalean ez zeninor, eta Eugenia han gelditu zen ingurura begi-ra. Sumina sentitu zuen; hiltamuan zen andreakez zuen «la main heureuse». Eskaileretan behe-ra abiatu zen astiro, ingurura begiratzeari utzigabe. Eskailera zabalak bihurgune handi bat egi-ten zuen, eta angeluan leiho garai bat zegoen,mendebaldera begira, eta aska sakon bat leiho-an, txinatar portzelanazko lorontzi urdin zaharbitxietan landare loredunak ilaran zituela.Loreen artetik sartu eta ñir-ñirtxo bat egitenzuen arratsaldeko argi horiak zurezko horma-oinzurietan. Eugenia gelditu egin zen pixka batean.

Page 308: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Etxea isil-isilik zegoen, erloju handi batek non-bait egiten zuen tik-tak hotsa kenduta. Eskailera-ren barrenean etxeko sarrera ageri zen, ekialde-ko alfonbra handi batek erdi estalia. Eugeniakitxaron egin zuen beste pixka batean, eta gauzafranko hauteman zuen. «Comme c’est bien!»esan zuen bere artean. Etxeak oso oinarri zaba-lak, sendoak eta akasgabeak erakusten zituelairuditu baitzitzaion bizitzeko. Eta pentsatu zuenActon andrea berehala desagertuko zela handik.Pentsamendu hori lagun zuela egin zuen handikbeherainoko bidea, eta, behera iritsi zenean,berriro gelditu eta begira jarraitu zuen. Sarreraoso handia zen, eta etxearen aurreko atearenalde banatara leiho zabal bat zegoen, sakonerahandikoa, gauza guztiei etxe barrura errainueragiten ziela. Aulki bizkar-luze batzuk zeudenhormaren kontra, eta ekialdeko pegar handibatzuk mahai gainetan, eta, alde bakoitzean,armairu bat, aurrealdea kristalezkoa, barruanbitxi txikiak arinki diz-diz zituela. Ateak zabalikzeuden, nola saloi ilundurakoa, hala liburutegira-koa eta jangelarakoa. Ez zirudien gela horietaninor zegoenik. Eugeniak aurrera egin zuen, ate

Page 309: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

guztietan geldialditxo bat eginez. «Comme c’estbien!» xuxurlatu zuen berriro; horrelakoxe etxebatean pentsatu zuen, hain zuzen, Amerikaraetortzea erabaki zuenean. Baronesak berakzabaldu zuen etxeko aurreko atea —Eugeniarenibilera isilak ez zuen zerbitzaririk erakarri— etaazken begirada bat bota zuen atetik. Kanporairten zenean, ikusmirarako gogoak jarraitzenzuen artean; eta, hala, zuzenean bidetik aurrerairteerako atera jo ordez, astiro-astiro jardin alde-ra hartu zuen, etxearen eskuin aldetik. Belar gai-nean metro asko egin baino lehen gelditu zen,ordea, bat-batean; gizonezko bat hautemanzuen belar bigunetan etzanda, arbola batenazpian. Gizonezkoak ez zuen baronesa hurbil-tzen entzun, eta geldi-geldi zegoen, ahoz gora,luze-luze etzanda, eskuak buruaren azpian guru-tzaturik, zerura begira. Nor izan ote zitekeenpentsatzeko astia izan zuen, beraz, baronesak.Azkenaldian buruan maiz zerabilen pertsonazen, baina baronesaren lehen bultzada, hala ere,jiratzekoa izan zen; Robert Actonen bila zebilenitxura ematea zen gutxien desiratzen zuena.Belar gaineko gizonezkoak, ordea, ez zion eraba-

Page 310: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

kia hartzeko astirik eman; ezin zitekeen luzaroanegon hain presentzia atseginaz ohartu gabe.Begiak itzuli eta tinko begira jarri zen, eta harri-durazko esapide bat jaulki eta jauzi batez zutituzen. Hala geratu zen pixka batean, baronesaribegira.

«Barka iezadazu jarrera itxuragabe hau,»esan zion

«Oraintxe ez dut itxuragabekeriaren zentzu-rik. Baina zuk baldin baduzu ere, ez pentsa zuikustera etorri naizenik.»

«Kontuz gero,» erantzun zion Actonek, «zerulertarazten didazun! Zugan pentsatzen nengo-en!»

«Beste zereginik ez duenaren eginkizuna!»esan zion baronesak. «Jarrera horretan emaku-me batengan pentsatzen egotea ez da konpli-mendua.»

«Ondo pentsatzen ari nintzenik ez dut esan!»adierazi zion Actonek, irribarrez.

Actoni begirada bat bota eta beste alderajiratu zen baronesa. «Zu ikusteagatik etorri ezbanaiz ere,» esan zuen «konturatuko zara,behintzat, zure barrutian nagoela.»

Page 311: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Eta oso pozten naiz; ohore bat da niretzat!Ez al duzu barrura sartu nahi?»

«Oraintxe irten naiz, zure amari bisita egin-da. Adio esatera etorri natzaio.»

«Adio esatera?» galdetu zion Actonek.«Banoa hemendik,» esan zion baronesak. Eta

beste aldera jiratu zen berriro, esan zuena irudiz-tatzeko bezala.

«Noiz zoaz, bada?» galdetu zion Actonek, etaActon ez zen, pixka batean, zegoen lekutik mugi-tu. Baina baronesak ez zion erantzun etaandrearen atzetik abiatu zen.

«Jardina ikusteagatik etorri naiz alde honeta-ra,» esan zion baronesak, eta, belarretatik, irtee-rako ate aldera hartu zuen. «Baina orain joanegin behar dut.»

«Utz iezadazu laguntzen, behintzat.» Lagun-du egin zion Actonek, eta hitzik egin gabe joanziren irteerako ateraino. Atea zabalik zegoen,eta bidera begira geratu ziren. Zuhaixka-sasienitzal luzeek ilundurik zegoen bidea. «Etxera joanbehar al duzu zuzenean?» galdetu zion Actonek.

Baina baronesak ez zion erantzun. Handikpixka batera, esan zion, «Zergatik ez zara ni

Page 312: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ikustera etorri?» Actonek ez zuen ezer esan, etabaronesak jarraitu zuen, «Zergatik ez didazuerantzuten?»

«Erantzun bat asmatzeko ahaleginetan arinaiz,» aitortu zuen Actonek.

«Ez al duzu aurrez prestatutakorik?»«Zuri emateko modukorik, bat ere ez,» esan

zion Actonek. «Baina orain utz iezadazu etxerai-no laguntzen.»

«Nahi duzun bezala.»Astiro, baronesak bideari ekin zion, eta hare-

kin batera joan zen Acton. Halako batean halaesan zion Actonek, «Neure nahia egin izan banu,behin baino gehiagotan joango nintzen zu ikus-tera.»

«Asmatua al da hori?» galdetu zion Eugeniak.«Ez, hori egia da. Joan ez banaiz, zeragatik

izan da...»«Hara! Badator, beraz, zergatia!»«Zugan pentsatu nahi nuelako.»«Etzanda egon nahi zenuelako!» esan zion

baronesak. «Ikusi izan zaitut etzanda —edo ia—nire saloian.»

Page 313: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Acton gelditu egin zen bidean, baronesari erepixka batean itxaroteko eskatu nahi balio beza-lako jarreran. Gelditu egin zen baronesa, etaActon begira geratu zitzaion; oso xarmagarria iri-tzi zion. «Txantxetan ari zara,» esan zion; «bainabazoazela egia bada, gauza serioa izango da.»

«Geratzen banaiz,» eta algaratxo bat eginzuen baronesak, «are serioagoa izango da!»

«Noiz zoaz?»«Ahal bezain laster.»«Zergatik baina?»«Eta zergatik geratu behar dut?»«Denok oso miresten zaitugulako.»«Hori ez da arrazoia. Europan ere miresten

naute.» Eta etxe aldera ibiltzen hasi zen berriro.«Zer esan nezake gera zaitezen?» galdetu

zion Actonek. Ez zuen Eugeniak alde egiteriknahi, eta egia zen astebete osoa harengan pen-tsatzen egon zela. Baronesaz maitemindurikzegoen; hori bazekien, edo hori uste zuen behin-tzat; arazo bakar bat zuen: ez zekien baronesazfio ote zitekeen.

«Zer esan zenezakeen gera nadin?» errepi-katu zuen baronesak. «Joateko irrikaz nagoenez,

Page 314: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ez zait esatea komeni. Eta, gainera, ez zait ezerbururatzen.»

Actonek baronesarekin jarraitu zuen isilik.Ematen zuen baino gehiago erasan zion andreakesan zionak. Newportetik itzuli zen arrats hartazgeroztik, baronesaren irudiak ez zion bakerikeman. Clifford Wentworthek esandakoak ereeragin zion, kontrako zentzuan; baina hark ereez zuen askatu adimena urduritzen zion liluragogaikarri hartatik. «Ez da emakume egiatia, ezda emakume egiatia,» murmurikatzen zuenetengabe Actonek bere artean. Hori arituzitzaion esaten udako zeruari, hamar minutulehenago. Zoritxarrez, ezin zuen ziurtasun osozeta erabatekoz esan; eta, orain, baronesa ondo-an zeukala, harriagarria bazen ere, gutxi axolazion. «Gezurra esaten duen emakume bat da,»esan izan zion Actonek bere buruari. Orain, ibil-tzen zihoala, horretaz oroitu zen; baina orain ezzion ematen lehen hainbesteko beldurrik. Nahia-go zukeen baronesari gezur bat esanarazi eta,gero, gezur hura aitorrarazi ahal balio, bereburuak nola erantzuten zuen ikusteko. Horretanpentsatzen joan zen baronesaren ondoan, baro-

Page 315: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

nesak duintasun airos dotorez aurrera egitenzuen bitartean. Baronesarekin eserita egon izanzen lehenago; harekin zalgurdian ibili ere bai;baina harekin oinez ez zen inoiz paseatu.

«Bai comme il faut dela emakume hau!» pen-tsatu zuen Actonek, aldamenetik aztertzenzuela. Sagastiko landetxera heldu zirenean,baronesak Actoni sartzeko esan gabe igaro zuensarratea; baina Acton gelditu zenean, baronesajiratu egin zen hari gabonak emateko.

«Lehengo gauean galdera bat egin nizun etaoraindik ez didazu erantzun,» esan zion Actonek.«Bidali al duzu... aske utziko zaituen dokumentuhori?»

Baronesak duda egin zuen unetxo batean,naturaltasun handiz. Gero, «Bai» esan zuen soil-soilik.

Acton itzuli egin zen; bila zebilen gezurrahura izan ote zitekeen pentsatu zuen. Nolanahiere, arrats hartan bertan ikusi zuen berriro baro-nesa, baronesa osabarenean agertu baitzen.Hitz gutxi egin zuten, ordea. Bi jaun ziren Bos-tondik etorriak, zaldi bakarreko gurdi arinbatean, Wentworth jaunari eta alabei ikustaldi

Page 316: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bat egitera, eta bi bisitariek Madame Münste-rrengan jarririk zuten arreta guztia. Bietakobatek, egia esan, ez zion hitzik egiten; seriota-sun handiz begiratu besterik ez zuen egiten, eta,baronesak adierazpen bat egiten zuen bakoi-tzean, solemneki aurrerantz makurtu eta bela-rria (oso belarri handia) luzatzen zuen, gorrabalego bezala. Bistan zen hunkiturik zeukatelabaronesaren zorigaizto eta ezbeharrek; ez zuenirribarrerik ere egiten. Haren lagunak, berriz,jarrera alaiago eta lasaiago bat zuen hartua;Madame Münsterrengandik ahalik eta hurbileneseririk, hari hizpidea ematen saiatzen zen, etagai berri bat ateratzen zuen uneoro. Eugeniakohi baino bizitasun gutxiago erakusten zuen, etasolaskideak haren entzute handiagatik esperozuen baino zer esan gutxiago zeukan nola Euro-pako hala Amerikako erakundeen merezimen-duen gainean. Edozein moduz, heldugaitz jarrai-tu zuen Robert Actonentzat, eta Acton lorioanhara-hona ibili zen eskuak sakelean sartuta, Bos-tondik etorritako zalgurdiaren karraska-hotsaalboko atean noiz entzungo. Baina alferrik itxa-ron zuen, eta azkenerako pazientzia galdu zuen.

Page 317: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Arreba hurbildu zitzaion eta etxera eraman zeza-la eskatu zion, eta, orduan, harekin alde eginzuen. Eugeniak Lizzierekin etxetik joaten ikusizuen; eta horrek indartu egin bide zion Eugenia-ri, zegoen aldartean egonda, Actonek dohainbaliotsu bat baino gehiago zuelako uste sumin-garria. «Neskatila mal-élevée horrek ere,» pen-tsatu zuen, «nahi duena eginarazten dio.»

Loriora ematen zuten beirate luzeetakobaten ondo-ondoan eserita zegoen Eugenia;baina, Actonek alde egin eta berehalaxe, usteka-bean zutitu zen, Bostongo jaun hiztuna hiri har-tako «tonu morala» nolakoa iruditzen zitzaiongaldetzen ari zitzaion une berean. Lorioan Clif-ford Wentworthekin egin zuen topo, hura etxea-ren beste aldetik zetorrela. Gelditu egin zuen;berarekin hitz egin nahi zuela esan zion.

«Zergatik ez duzu etxera eraman lehengu-sua?» galdetu zion.

Clifford begira geratu zitzaion. «Robertekeraman du,» esan zion mutilak.

«Horrexegatik. Gehienetan ez diozu ardurahori hari uzten.»

Page 318: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«A!» esan zuen Cliffordek. «Horrako horiekzalgurdian nola abiatzen diren ikusi nahi dut. Ezdakite gidatzen.»

«Ez da, hortaz, lehengusuarekin haserre-edozaudelako?»

Clifford pentsatzen egon zen une batean, eta,gero, baronesari harrigarria iruditzen zitzaionxalotasunez, «Ez, ez, adiskidetu gara!» esanzuen.

Baronesa begira geratu zitzaion. Clifford,ordea, hasia zen baronesaren begiradei beldurizaten, eta haien helmenetik itzuri egiten saiatuzen. «Zergatik ez zara jada ni ikustera etor-tzen?» galdetu zion baronesak. «Gaitz egin aldizut zerbaitetan?»

«Gaitz? Ez, ez dut uste!» esan zion Cliffordek,barrez.

«Zergatik ez zara etorri, hortaz?»«Bada, atzeko gela hartan itxita geratzeko

beldur naizelako.»Eugenia begirik kendu gabe zegokion.

«Gogoko izan behar zenukeela uste izangonukeen.»

«Gogoko?» esan zuen Cliffordek.

Page 319: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Nik gogoko izango nuke, emakume xarmantbat bisitatzera joaten den mutil gazte batbanintz.»

«Emakume xarmant batek ez dit asko balio,atzeko gela hartan itxita banago.»

«Bestela ere, ez dut uste oso baliagarrianatzaizunik!» esan zion Madame Münsterrek.«Baina badakizu eskaini dudala neure burua.»

«Beno,» adierazi zuen Cliffordek erantzunmodura, «hor dator zalgurdia.»

«Utz iezaiozu zalgurdiari. Ba al dakizu banoa-la?»

«Zer esan nahi duzu? Orain?»«Hemendik egun batzuetara, esan nahi dut.

Banoa hemendik.»«Atzera Europara itzuli behar al duzu?»«Europara, bai, ni bisitatzera joan behar

duzun lekura.»«Joango naiz, bai,» esan zion Cliffordek.«Baina hori baino lehen,» adierazi zuen Euge-

niak, «hemen bisitatu behar nauzu.»«Beno, baina ez naiz atzeko gela hartan sar-

tuko!» erantzun zion ahaide gazte xaloak.

Page 320: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Baronesa isilik egon zen une batean. «Ez,agerian etorri behar duzu, gordekeriarik gabe.Askoz hobe izango da horrela. Orain konturatzennaiz.»

«Hemen da!» esan zuen Cliffordek. Eta han-dik pixka batera, «Zer gertatzen zaio zalgurdihorri?» Clifforden belarri zailduak naturala ezzen kirrinka bat entzun zuen, antza, loriora eka-rri zuten ibilgailu arinaren gurpiletan, eta laster-ka joan zen anomalia larri hura ikertzera.

Baronesa oinez joan zen etxera, bakarrik, iza-rren argitan, bere buruari galdera bat egitenziola. Posible ote zen berak ezer izabazi ez iza-tea? Posible ote zen berak ezer irabazi ez izatea?

Gertrude Wentworthek isilik parte hartu zuenBostongo bi jaunen inguruan bildu zen taldean.Bisitariak ez zitzaizkion axola; Madame Münste-rri erreparatzen zion, beti bezala. BazekienEugeniari ere ez zitzaizkiola axola, asperturikzegoela hura ere; eta Gertrudek jakin nahizukeena —eta horretara jarria zegoen buru-bela-rri— zera zen: ea nola moldatzen ote zen Euge-nia, axola gabe eta arreta beste nonbait zuelaegonik ere, hain manera xarmagarriak izateko.

Page 321: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Haiek ziren Gertrudek beretzat nahi zituzkeenmanerak; landu egingo zituela erabaki zuen, etaaurrerantzean —bere buruari xarma emateko—sarritan aspertu ahal izatea desiratzen zuen.Gertrude azterketa horietan ari zen bitartean,Felix Young Charlotteren bila zebilen, hari hitzbat esateko. Aspalditxotik zebilen Charlotterihitz bat esan nahian, eta, arrats hartan, harekinelkarrizketa berezi bat izateko gogoak goia hartuzion: desira bizi zoragarri bat piztu zitzaion.Etxearen beheko solairu zabaleko gela hutsakkorritzen ibili zen, eta, azkenean, gela txikibatean aurkitu zuen: Wentworth jaunaren «bule-goa» —oso arrazoi garbirik gabe baina— esatenzitzaion gelan. Oso gela garbia eta ondo txukun-dua zen. Lege-liburu bilduma bat zegoen, ardi-larruzko azalak denborak belztuak, hormetakobatean; Estatu Batuetako mapa handi bat bestebatean, albo banatan Rafaelen Madonnetakobaten altzairuzko irarlan zahar bat zuela; eta txi-meleta eta kakalardo espezieak zituzten krista-lezko kaxa batzuk hirugarrenean. Charlotte lan-para baten ondoan eserita zegoen, txapin bat

Page 322: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bordatzen. Felixek ez zion galdetu norentzat zentxapina; oso txapin handia zela ikusi zuen.

Aulki bat inguratu eta Charlotteren ondoaneseri zen, irribarretsu, beti bezala, baina, lehe-nengotik, ez zuen ezer esan. Charlotte begirageratu zitzaion, orratza eskuan geldi zuela, Felixhurbiltzen zitzaion guztietan agertzen zuen hala-ko aire lotsati eta dardarati batez. Zerbaitegatik,umiltzera eta lotsatzera egiten zuen Felixenaurrean. Aukeran eman izan baliote, Felixekinbakarka egon beharrik ez izatea aukeratukozukeen; eta, izan ere, Felixi oso pertsona argia,bikaina eta asmo onekoa irizten bazion ere, Feli-xek susmatu baino tentu eta dardara handiago-ak erabili zituen Charlottek harekin tête-à-têtebaten arriskuari itzulinguru egiteko. Charlottegaixoak ez ziokeen eman ahal izango ez bereburuari ez ahaide atzerritarrari bidegabekeria ezzirudikeen azalpenik; bakarrik, zera esan zeza-keen —edo hobeto esan, ez zukeen inoiz esan-go—: une hartantxe ez zuela gizonen lagunar-tean egoteko gogo handirik. Eta ez zen lasaitu,beraz, Felix, hitzak halako mirespen batez indar-tzen zituela, hizketan hasi zitzaionean, «Lehen-

Page 323: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

gusu maitea, poz handia ematen dit bakarrikzaudela ikusteak.»

«Askotan egoten naiz bakarrik,» adierazi zionCharlottek. Eta berehalaxe gaineratu zuen,«Horrekin ez dut esan nahi bakarrik sentitzennaizenik!»

«Zu bezalako emakume argia ez da inoizbakarrik sentitzen,» esan zion Felixek. «Eskuartean duzun lan zoragarri horrek egiten dizulagun.» Eta Felixek txapin handiari begiratu zion.

«Gogoko dut lan egitea,» aitortu zuen Charlo-ttek soiltasunez.

«Baita nik ere!» esan zion solaskideak. «Etaezer egin gabe egotea ere gogoko dut. Baina eznaiz etorri zuregana ezer egin gabe egoteagatik.Oso pertsonala den gauza bat esan nahi dizut.»

«Bada,» xuxurlatu zuen Charlottek; «nola ez,esan beharrekoa bada...»

«Lehengusu maitea,» esan zion Felixek, «ezda andereño batek entzun ezinezkorik. Ez dutuste, behintzat. Baina voyons; zerorrek juzkatu-ko duzu. Oso maitemindurik nago.»

Page 324: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Hara, Felix,» hasi zen Wentworth andereñoaoso serio. Baina seriotasun hark berak etendabezala, garatu gabe geratu zen esaldia.

«Zure ahizpaz maitemindurik nago; bainamaitemindurik, Charlotte! Maitemindurik!»jarraitu zuen mutilak. Charlotek magalean utzirikzuen eskulana, eta eskuak haren gainean estu-estu gurutzaturik zituen; alfonbrari begiratzenzion. «Labur esanda, maitemindurik nago, ande-reño maitea,» esan zion Felixek. «Eta zuk lagun-tzea nahi nuke.»

«Nik laguntzea?» galdetu zion Charlottek,dardaraz.

«Ez dut Gertruderengatik esaten; Gertrudeketa biok oso ondo ulertzen dugu elkar; eta nolaulertzen nauela, gainera! Zure aitarengatik, eta,oro har, mundu guztiarengatik esaten dut, Brandjauna ere barne dela.»

«Brand jaun gizajoa!» esan zuen Charlottekastiro, baina halako xalotasunez, ezen Felixekgarbi ikusi baitzuen ministro gazteak ez ziolaWentworth andereñoari arestian bien arteanizandako elkarrizketa aipatu.

Page 325: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez, mesedez, ez iezaiozu Brand jaunari«gizajoa» esan! Brand jaunak ez dit batere pena-rik ematen. Zure aitak ematen dit pena pixkabat, eta ez dut hura nahigabetu nahi. Horregatikeskatzen dizut egin dezazula nire alde. Ez zaizunarraskeria irudituko, ez?»

«Narraskeria?» esan zuen Charlottek apalki,haren iritzirako giza ezaugarri dotore eta finenenirudi baitzen Felixek.

«Ez dizut itxuragatik esaten,» erantzun zionFelixek, barrez, zeren eta botei begira baitzego-kion Charlotte. «Nire jokabideagatik diot. Abegionaz abusatzea dela ez zaizu irudituko, ez?»

«Zer... Gertruderengatik arduratzea?» galde-tu zion Charlottek.

«Nire sentimenduak azaldu izatea. Zeren etanire sentimenduak azaldu baitizkiot, Charlotte;egia osoa esaten dizut: horixe egin dut! Gertru-derekin ezkondu nahi dut, jakina, eta hor dagoarazoa. Ahal izan dudan arte isilik eutsi diot;baina hain liluragarria da Gertrude! Izaki bitxibat da, Charlotte. Uste dut ez duzula ondo eza-gutzen.» Charlottek bordatze-lana eskuetanhartu zuen berriro, baina berehalaxe utzi zuen

Page 326: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

atzera. «Badakit zure aitak helburu garaiagoakzituela,» jarraitu zuen Felixek; «eta uste dut zuere harekin zeundela. Gertrude Brand jaunarekinezkondu nahi zenutela.»

«Ez, ez,» esan zuen Charlottek kementsu.«Brand jaunak mirespen handia izan dio beti.Baina guk ez dugu horrelakorik egin nahi izan.»

Felixek tinko begiratu zion. «Baina ezkontzazen proposatzen zenutena, ez?»

«Bai, baina ez genuen behartu nahi.»«A la bonne heure! Oso arriskutsua da hori,

badakizu? Ezkontza konpondu horiek arazo bel-tzak ekartzen dituzte maiz.»

«Ez, Felix,» esan zion Charlottek, «guk ezgenuen ezkontza «konpondu» nahi.»

«Pozten nau hori entzuteak. Zeren eta horre-lakoetan —emakumea guztiz zintzoa deneanere— ezin egon izaten da ordain bat bilatu gabe.Agertzen da gizon atsegin bat eta... voilà!» Char-lottek lurrera begira jarraitzen zuen, mutu, etaFelixek hala esan zion hurrena, «Jarrai ezazu txa-pinarekin. Atsegin dut zu lanean ikustea.»

Charlotte, belaki nibirri-nabarra eskuan har-tuta, arrosa biribil handi batean han-hemen pun-

Page 327: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tada urdinak ematen hasi zen. «Gertrude hain...hain bitxia bada,» esan zuen, «zergatik ezkondunahi duzu berarekin?»

«Bada, horrexegatik, Charlotte maitea! Ema-kume bitxiak gogoko ditudalako; gogoko izanditut beti. Galde Eugeniari! Eta Gertrude zoraga-rria da; hain gauza politak esaten ditu!»

Charlottek begiratu egin zion —lehen aldiz,esateko moduan—, esan nahi zuena ondo mar-katu beharrez bezala. «Eragin handia duzu zukGertruderengan.»

«Bai, eta ez!» esan zion Felixek. «Hasieranbai; baina orain baten eragina sei bada, bestea-rena dozen erdia; bi aldeetarakoa da eragina.Berak ere eragin handia du niregan; izan ere,oso kementsua da Gertrude. Uste dut ez duzulaezagutzen; izaera zoragarria da harena.»

«Bai horixe, Felix; beti uste izan dut Gertru-dek izaera zoragarria duela.»

«Bada, orain hori uste baduzu,» esan zionmutilak, «zaude apur batean eta ikusiko duzu!Gertrude lore itxi bat da. Utz iezadadu landarenagusitik erauzten eta ikusiko duzu nola zabal-

Page 328: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tzen den. Ziur nago atsegin izango duzula ikus-tea.»

«Ez dizut ulertzen,» xuxurlatu zuen Charlo-ttek. «Ezin dizut ulertu, Felix.»

«Beno, hau behintzat ulertuko duzu: aitarinire alde hitz egin diezaiozula erregutzen dizut.Pertsona arina irizten didalakoan nago, bohe-miarra, aldakorra. Esaiozu ez naizela horrelakoa;eta inoiz izan banaiz, ahazturik dudala. Atsegindut plazerra, bai..., baina plazer kaltegabea.Oinazea, dena bat da; baina plazerrari dagokio-nean, desberdintasun itzelak daude. EsaiozuGertrude lore itxi bat dela eta ni gizon serioa nai-zela!»

Charlotte aulkitik altxatu zen, eskulana astirobiltzen zuela. «Badakigu oso atsegina zareladenekin, Felix,» esan zuen. «Baina Brand jaunakpena handia ematen digu.»

«Horixe ematen dizuela..., batez ere zuri!Zu,» erantsi zuen Felixek presaka, «emakumeabaitzara. Baina niri ez dit penarik ematen. Edo-zein gizon pozik egongo litzateke zuk eskaintzendiozun arretarekin.»

Page 329: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Brand jaunarentzat hori ez da aski,» esanzuen Charlottek xaloki. Eta han geratu zen pixkabatean geldi, baldin eta Felixek beste zerbaitesaten bazuen ere, berariaz zain bezala.

«Brand jaunak ez du ezkontzeko lehen adinagogo,» esan zion hurrena Felixek. «Beldur diozure ahizpari. Gaiztoa dela pentsatzen hasitadago.»

Oraingoan Charlottek erreguzko begi ederrezbegiratu zion, eta Felixek malkoak ikusi zituenbegi haietara igotzen. «Felix, Felix!» esan zionCharlottek, «zer egin diozu Gertruderi?»

«Uste dut lo zegoela; eta esnatu egin dut!»Ikusten zenez, ordea, benetakoa zen Charlo-

tteren nigarra, eta Charlotte bat-batean gelatikirten zen. Felixek, berriz, han zutik gogoetangeratu zenean, Charlotteren malkoekin atseginhartzeko bihotz-gogorkeria nabarmena izanzuen.

Gau hartan, berandu, Gertrude, isil eta serio,Felixekin elkartu zen jardinean; hitzordu gisakobat zuten. Gertrudek, ematen zuenez, gogokozituen hitzorduak. Eskubete heliotropo moztueta soinekoaren aurrealdean ipini zituen, baina

Page 330: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ez zuen hitzik egin. Biak paseoan joan zirenbidexketako batetik aurrera, eta Felixek etxekarratu handi abegitsuari begiratu zion. Etxeakleiho guztiak itzaldurik zituen eta multzo zehaz-gabe baten itxura ageri zuen izarren argitan.

«Kontzientzia ez daukat guztiz lasai,» esanzuen Felixek. «Ez nuke zurekin honela elkartubehar zure aitaren baimenik gabe.»

Gertrude begira geratu zitzaion pixka batean.«Ez dizut ulertzen.»

«Sarritan esaten duzu hori,» esan zion Feli-xek. «Elkar horren gutxi ulertzen dugula kontuanizanik, harrigarria da biok hain ondo konpon-tzea!»

«Etorri zinenez geroztik ez dugu elkar ikusteabesterik egin, eta bakarrik beti. Lehen aldiz ikusizintudanean ere biok bakarrik ginen,» jarraituzuen Gertrudek. «Zer alde dago orain? Ala gauadelako diozu?»

«Aldea, Gertrude,» esan zuen Felixek, bidex-kan geldituta, «hau da: orain gehiago maite zai-tudala, lehen baino gehiago!» Eta han geratuziren, hizketan, gau epelaren isiltasunean, etxeilun itxiaren aurrean zutik. «Charlotterekin hizke-

Page 331: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tan aritu naiz, zuen aitaren aurrean haren alde-kotasuna erdietsi nahian. Halako perbertsiosublime bat du Charlottek; nola liteke emaku-mea bere burua moztera hain erabakita ego-tea?»

«Begiratuegia zara,» esan zion Gertrudek;«diplomatikoegia zara.»

«Beno,» esan zuen mutilak, «ni ez naiz honainor nahigabetzera etorri!»

Gertrudek inguruko iluntasun usaintsura itzu-li zituen begiak. «Zuk nahi duzuna egingo dut,»esan zuen.

«Esate baterako?» galdetu zion Felixek, irri-barrez.

«Hemendik alde egingo dut. Zuk nahi duzunaegingo dut.»

Felixek mirespen solemnez begiratu zion.«Joango gara, bai» esan zion. «Baina, lehenik,bakeak egin behar ditugu.»

Gertrudek ingurura begiratu zuen berriro, etagero pasioz beterik adierazi zuen, «Zergatik aha-legintzen dira inor errudun sentiarazten? Zerga-tik zailtzen dituzte gauzak? Zergatik ez duteulertzen?»

Page 332: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Nik ulertaraziko diet!» esan zion Felixek. Etamutilak neskaren eskua bere besoan jarri zuen,eta jardinean paseatzen ibili ziren, hizketan,ordubetez.

Page 333: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

12. atalaFelixek denbora utzi zion Charlotteri beraren

auzia defenda zezan; eta, gero, hirugarren egu-nean, osabarekin elkarrizketatzeko egokierabilatu zuen. Goizean izan zuen. Wentworth jaunabere bulegoan zegoen; eta, sartzerakoan, Char-lotte une hartan aitarekin bildurik zegoela ikusizuen Felixek. Charlotte, egia esan, Felixekin izanzuen elkarrizketaz geroztik ez zen aitaren ondo-tik urrundu; pentsatu zuen ezen lehengusuareneskaera gartsua hitzez hitz azaltzea zela berarenegitekoa. Eta Wentworth jaunaren ondotik ibilizen, beraz, haren errainua balitz bezala, hitz egi-teko behar adina lasaitasun biltzen zueneaneskura izan zezan. Zeren eta lasaitasuna faltazuen Charlotte gaixoak auzi hartan, Felixek egin-dako iradokizun batzuetan pentsatzen jartzenzenean, bereziki. Ez zen lan atsegina, oneneanere, norberaren bihotz bihurriaren fruitu gaixoezagutu gabea lurpera eramango zuen hilkutxa-ri mailu-kolpetxoak ematen jardun beharra; etakanpotar gazte berritsu baten hitz ausart bitxiek

Page 334: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

norberaren amets itoa itzalen artetik atera iza-nak ez zuen jarduna atseginagotzen. Zer esannahi izan zuen Felixek Brand jaunak lehen adinagogo ez zuelakoarekin? Charlotteren aurrean,ahizparen gorteatzaile tristatuak —arrazoiz tris-tatuak— ez zuen zalantza aztarnarik erakutsi.Dardara batean jartzen zen Charlotte, baldinnoiz edo noiz burutik pasatzen bazitzaion ezenbazitekeela Brand jaunak duda egin izatea; etaFelixen hitzak aitari esatea Felixen hitzak sendo-tzea zela ematen zuenez, Charlotte bere buruaondo lasaituta ikusi zain zegoen. Orain, ordea,oso urduri zegoela esaten hasi zitzaion Went-worth jaunari. Ideia hori azaltzen ari zen, bereurduritasunaren arrazoiak aipatzen, Felix sartuzenean.

Wentworth jauna eserita zegoen, zangoakgurutzaturik, begitarte ihar zuria BostongoAdvertiser-en gainetik ageri zuela. Felix irriba-rrez sartu zen, gauza bereziren bat esatera bale-tor bezala, eta gertakizuna espero eta aldiberean onartuko ez balu bezala begiratu zionosabak. Felix, adierazpen-molde bizikoa, antziru-di beldurgarria bihurtu zitzaion osabari, zeina ez

Page 335: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

baitzen oraindik iritsi, erabili beharreko tonuarizegokionean, ikuspuntu garbi bat izatera. Bizitzaosoan lehen aldia zuen Wentworth jaunak, esandudan bezala, erantzukizunari ihes egiten ziona;ez zuen bere gain hartu nahi ilobaren proposa-men arinak nola tratatu erabakitzeko ardura.Felixek indukzio bada-ezpadakoak onartzeralimur zezakeen beldurraren mende bizi zen, etakontuan egoteko erarik onena eztabaida saihes-tea zela esaten zion kontzientziak. Ilobaren bisi-ta atsegina koherentziari koska handirik egingabe igaroko ahal zela espero zuen.

Felixek halako konplizitate batez begiratuzion Charlotteri; gero Wentworth jaunari begira-tu zion, eta hurrena Charlotteri berriro. Went-worth jaunak Felixengana jaso zituen berebekain araztuak eta kolpe batez itxi zuen Adver-tiser-en lehen orrialdea. «Lore sorta bat ekarribehar nuen,» esan zuen Felixek, barrez. «Fran-tzian hori egiten da.»

«Ez gaude Frantzian,» esan zuen Wentworthjaunak benaz, Charlotte, oso serio, tinko begirazegokiola.

Page 336: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez, ez gaude Frantzian, zorionez; han, ziu-rrenera, lan gogorragoa izango nuke. Charlottemaitea, egin al didazu mesede handi hori?» Etaerreberentzia egin zion Charlotteri, norbaitekorduantxe haren aurrean aurkeztu balu bezala.

Charlottek ia ikaraturik begiratu zion; etaWentworth jaunak eztabaida baten atarian egonzitezkeela pentsatu zuen. «Lore sorta, zertara-ko?» galdetu zuen, eztabaida desbideratzekoasmoz.

Felix begira-begira geratu zitzaion, irribarrez.«Pour la demande!» Eta hori esan eta gero, aulkibat gerturatu eta eseri egin zen, kapeluaeskuan, eta berariazko solemnetasun halakobatez.

Orduan, Charlotterengana itzuli zen berriro.«Charlotte maite horrek, Charlotte miresgarrihorrek,» xuxurlatu zuen, «ez zenidan, bada,jukutriarik egingo? Ez zinen, bada, nire kontrajarriko?»

Charlotte zutitu egin zen; dardaraz aireanzegoen, igartzen ez bazitzaion ere. «Zerorrekhitz egin behar duzu aitarekin,» esan zion,«Baduzu horretarako adina jakituria.»

Page 337: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Baina Felixek, bera ere zutitzen zela, geratze-ko erregutu zion. «Entzuleak ditudanean, hobetohitz egiten dut!» adierazi zuen.

«Ez ahal da ezer txarrik izango,» esan zuenWentworth jaunak.

«Oso gauza atsegina da, niretzat!» Eta Feli-xek, kapelua utzita, eskuak belaunburuen arteangurutzaturik eduki zituen pixka batean. «Osabamaitea,» esan zion, «zure alaba Gertruderekinezkondu nahi dut, eta serioa da nahia.» Poliki-poliki, Charlotte bere aulkian eseri zen ostera,eta Wentworth jauna begira-begira geratu zen,izozmendi batek islatua zirudien argitasun bataurpegian zuela. Begira-begira jarritzen zuen; ezzuen ezer esaten. Felixek bizkarra atzeratu zuenaulkian, eskuak gurutzaturik mantentzen zituela.«Ez zaizu ondo iruditzen. Banuen horren beldu-rra!» Koloreak gorritu zitzaizkion Felixi, eta Char-lotte konturatu egin zen, eta Felix gorritzen ikus-ten zuen lehen aldia zela pentsatu zuen. Charlo-tte ere gorritzen hasi zen, eta Felix oso maite-mindurik egon zitekeela pentsatzen.

«Ezusteko handia da hau,» esan zuen Went-worth jaunak azkenean.

Page 338: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez al duzu susmorik hartu, osaba maitea?»galdetu zion Felixek. «Beno, zuhur jokatu dudalaerakusten du horrek. Bai, pentsatzen nuen ezzenuela atsegin izango.»

«Hori oso gauza serioa da, Felix,» esan zionWentworth jaunak.

«Abegi onaz abusatzea dela usteko duzu?»esan zion Felixek, berriz ere irribarre eginez.

«Abegi onaz... abusatzea?» errepikatu zuenosabak oso astiro.

«Horixe da Felixek esan zidana,» esan zuenCharlottek berariaz.

«Hori uste duzu, noski; ez duzu zertan ukatu-rik!» jarraitu zuen Felixek. «Abusua da; garbidago; gehienera ere, abusu barkagarria delaesan ahal izango dut. Baina hara: maiteminduegin naiz zeharo, eta horri ezin zaio buru egin.Gertruderen aita zaren arren, ez dut uste zurealaba zein erakargarria den konturatzen zarenik.Osaba maitea, Getrudek oso emakume berezia-ren —bitxiaren, esango nuke nik— osagarriakditu!»

Page 339: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gertruderen ardura handia izan dut nikbeti,» esan zuen Wentworth jaunak. «Harenzoriona bilatu dugu beti.»

«Bada, hemen nauzu!» adierazi zion Felixek.«Nik egingo dut zoriontsu. Gertrude ere horretandago. Ez al zara konturatu?»

«Oso aldaturik dagoela konturatu naiz,» adie-razi zuen Wentworth jaunak, eta erabili zuentonu motel grinagabeak desadostasun sakon batadierazten zuela iruditu zitzaion Felixi. «Behar-bada, zuk diozun emakume xarmagarria bihur-tzen ari delako izango da, ez bestegatik.»

«Gertrude, bihotzez, oso serioa da, oso egia-tia,» esan zuen Charlottek apalki, begiak aitaren-gan itsasten zituela.

«Poz handia ematen dit zu Gertrude goraipa-tzen entzuteak!» esan zion Felixek.

«Oso izaera berezia du,» esan zuen Went-worth jaunak.

«Zera..., hori ere goraipamena da!» erantzunzuen Felixek. «Badakit ez naizela zuk esperoizango zenuen gizona. Ez dut posiziorik ez onda-sunik; ezin diot Gertruderi munduan leku bat

Page 340: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

eskaini. Leku bat munduan: hori da Gertrudekbehar lukeena; horrek eragingo lioke aurrera.»

«Bere egitekoa betetzeko lekua!» ohartarazizuen Wentworth jaunak.

«A! Eta bai ederki betetzen duela, bere egite-koa!» esan zuen Felixek, aurpegi argiz. «Zeinideia fina duen horretaz! Baina bere zintzoakeragiten diolako, osaba maitea!» Bai Wentworthjaunak eta bai Charlottek erbi-zakur baten las-terketa ikusten ari balira bezala begiratzen zio-ten. «Nirekin, gaitzerupean estalitako argiabezalakoa izango da, noski» jarraitu zuen. «Nigaitzerua izanik! Bestalde, badakit atsegin nau-zula: ondo baino hobeto erakutsi duzu. Bainakaskarina eta sosgabea eta narrasa naizela pen-tsatzen duzu. Onartzen dut..., onartzen dut....,mila bider onartuko dut. Oilo ibiltaria izan naiz:biolin-jole, pintore, antzezlari. Baina hau ereesan behar da: lehen-lehenik, uste dut handituegiten duzula; izan ez ditudan dohainak ezartzendizkidazula. Bohemiarra izan naiz, bai; bainaBohemian jauntzat hartu izan naute beti. Nahia-go nuke nire garai bateko camarade haiekinegon ahal bazina: haiek esango lizukete! Askata-

Page 341: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

suna nuen gogoko, ez egokierak! Nire bekatuakbekatutxoak izan dira denak; beti errespetatuditut lagun hurkoaren ondasuna eta lagun hurko-aren emaztea. Ikusten duzu, osaba maitea?»Wentworth jaunak beharko zukeen ikusi: harenbegi urdin hotzak tinko begiratzen zioten. «Etaorain c’est fini! Bukatu da dena. Je me range.Trostatxo lasaiera ekarri dut pausoa. Uste dutmundua korrituz eta erretratu txarrak eginezpoliki atera dezakedala bizibidea. Ez da aintzahandiko lanbidea, baina bai errespetagarria. Horiez duzu ukatuko, ezta? Mundua korritzea? Bai,hori ezin dut ukatu, mundua korritzen ibiliko nai-zela uste dut, beti, modelo atseginen bila. Atse-gin esaten dudanean, zera esan nahi dut: leunkilausengatu ahal direnak eta pagatzeko prestdirenak. Gertrudek nire ibilaldietan parte hartunahi duela dio, eta modeloak egoki jartzenlagunduko didala. Zoragarria izango dela esatendu; eta horrek hirugarren puntura nakar. Gertru-dek atsegin nau. Pixka bat bultzatzen baduzu,berak esango dizu.»

Felixen mihia entzuleen irudimena bainoaskoz bizkorrago zebilen, noski; haren etorriak,

Page 342: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

txaluparen kulunkak aintzira sakon bare bateannola, isiltasun-zurrunbilo luzeak egiten zituen.Eta isilik ere argudiatzen eta berriketan jarrai-tzen zuela ematen zuen, irribarre bizi argia aur-pegian, bekainak jasorik, ahoa adierazkor, hitzegiteari utzi eta, begiak aitarengandik alabaren-gana arin aldatzen zituela, egin zuen deiareneraginaren zain geratu zenean. «Ez da modurikez duzulako,» esan zion Wentworth jaunak uzku-rraldi gogor baten ondoren.

«Pozten nau hori entzuteak! Baina ez iezada-zu esan nortasunik ez dudalako dela. Badut-etanortasuna; bai horixe: txikia, oso gauza nimiñoa,baina haztagarria, hala ere.»

«Ez al zenioke esan behar Brand jaunarenga-tik dela, aita?» galdetu zion Charlottek, leunta-sun mugagabez.

«Ez da Brand jaunarengatik bakarrik,» adie-razi zuen Wentworth jaunak solemneki. Etabelaunari begira geratu zen denbora luzean.«Zaila da adierazten,» esan zuen. Bistan zen osozuzen jokatu nahi zuela. «Arazoa, Brand jaunakesaten duen bezala, moralaren arlokoa da. Ger-

Page 343: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

truderentzat gauzarik onena hori ote den da ara-zoa.»

«Onena! Zer da onena, osaba maitea?» eran-tzun zuen Felixek presaka, presaren presazaltxatu eta Wentworth jaunaren aurrean zutikjarririk. Osaba belaunari begira zegoen; bainaFelix mugitu zenean, aurrez aurre zuen ateareneskulekura luzatu zituen begiak. «Neska batberak maite duen gizonarekin ezkontzea ere osogauza ona izaten da gehienetan!» esan zion Feli-xek.

Felix hizketan ari zela, Wentworth jaunakatearen eskulekua biratzen hasi zela ikusi zuen;atea zabaldu zen, eta erdi zabaldurik egon zenFelixek oraintxe aipatu den axioma alaia jaulkizuen arte. Orduan oso zabaldu zen, eta Gertrudeagertu zen. Aztoraturik zirudien; distira bat agerizuen begi itzal gozoetan. Astiro sartu zen, bainahalako itxura erabakior batez, eta atea poliki itxieta han ziren hiru pertsonei begiratu zien. Felixsamur eta galai hurbildu zitzaion, eskua luzatzenziola, eta Charlottek sofan leku egin zion. BainaGertrudek eskuak atzera eraman eta ez zuenesertzekorik egin.

Page 344: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Zutaz ari gara!» esan zion Felixek.«Badakit,» erantzun zion Gertrudek. «Horre-

gatik etorri naiz.» Eta aitarengan itsatsi zituenbegiak, eta aitak ere oso begirada tinkoa itzulizion. Wentworth jaunaren begi urdin hotzetanarrazoiketarako halako erregu baten argia agerizen.

«Hobe da zu ere aurrean egotea,» esan zionWentworth jaunak. «Zure etorkizuna eztabaida-tzen ari gara.»

«Eta zergatik eztabaidatu behar da?» galde-tu zion Gertrudek. «Utz ezazue nire etorkizunaneure esku.»

«Nire esku, alegia!» esan zuen Felixek.«Guk baino jakituria handiagoa duenaren

esku utziko dut, azken finean» esan zuen agu-reak.

Felixek bekokia igurtzi zuen emeki. «Baina enattendant azken fin hori, zure aitari konfiantzafalta zaio,» esan zion Gertruderi.

«Ez al duzu konfiantzarik Felixengan?» Ger-trudek bekokia zimurtu zuen; aitak eta Charlo-ttek ordu arte ikusi ez zioten zerbait zuen Gertru-dek. Charlotte jaiki eta Gertruderengana joan

Page 345: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

zen, hura besoaz inguratzeko bezala; baina, bat-batean, hura ukitzeko beldurrez bezala geratuzen.

Baina Wentworth jauna ez zen beldur. «Kon-fiantza gehiago dut Felixengan zuregan baino,»esan zion.

«Egia, niregan ez duzu inoiz konfiantzarikizan, ezta inoiz ere! Ez dakit zergatik.»

«Ahizpa, ahizpa!» xuxurlatu zuen Charlottek.«Aholkuaren beharra izan duzu beti,» adiera-

zi zion Wentworth jaunak. «Izaera zaila izanduzu.»

«Zergatik esaten diozu zaila? Otzana izanzitekeen, nahi izan bazenute. Ez didazue naizenbezalakoa izaten utzi. Ez dakit zer bihurtu nahininduzuen. Eta Brand jauna izan da okerrena.»

Charlottek, azkenean, heldu egin zion ahizpa-ri. Besoan jarri zizkion bi eskuak. «Brand jaunaasko arduratzen da zutaz,» esan zion ia xuxur-lan.

Gertrudek adi-adi begiratu zion pixka batean;musu eman zion hurrena. «Ez, ez da ardura-tzen,» esan zion.

Page 346: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez zaitut inoiz horren gartsu ikusi,» esanzion Wentworth jaunak, halako haserre itxurabat erakusten zuela, hatsapen jasoek ematua.

«Barka, mindu bazaitut,» esan zion Gertru-dek.

«Mindu nauzu, baina ez dut uste damu zare-nik.»

«Bai, aita, damu da,» esan zuen Charlottek.«Ni harago joango nintzateke, osaba mai-

tea,» sartu zen Feliz. «Duda egingo nuke bene-tan mindu zaituen. Nola min zaitzake Gertru-dek?»

Wentworth jaunak ez zion horri bat-bateanerantzun. Handik pixka batera esan zuen «Ez dueman espero genuena.»

«Eman? Ah voilà!» esan zuen Felixek.Gertrude oso zurbil zegoen, behera begira.

«Felixi berarekin joango naizela esan diot,» esanzuen hurrena.

«Gauza miresgarri asko esan duzu!» esanzuen mutilak.

«Hemendik kanpora, ahizpa?» galdetu zionCharlottek.

Page 347: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Hemendik kanpora, bai; atzerriko herrialde-ren batera.»

«Zu ikaratzeagatik esaten du hori,» esanzuen Felixek, Charlotteri irribarre eginez.

«Zera..., nola da?» galdetu zuen Gertrudek,Felixengana itzultzen zela. «Bohemiara.»

«Eta aurretik egin beharrekoak egin gabejoateko asmoa al duzue?» galdetu zuen Went-worth jaunak, zutitzen zela.

«Osaba maitea, vous plaisantez!» esan zionFelixek. «Aurretik egin beharrekoa da orain egi-ten ari garena ere, nik uste.»

Gertrude aitarengana itzuli zen. «Eman,eman dut,» esan zion. «Nire nortasuna moldatunahi bazenuen, aski moldaturik da, dudan adine-rako. Badakit zer nahi dudan. Egin dut aukera.Eta jaun honekin ezkontzeko erabakirik nago.»

«Hobe izango zenuke baimena ematea,jauna,» esan zion Felixek, amultsuki.

«Bai, jauna, hobe izango zenuke baimenaematea,» gaineratu zuen beste ahots batek.

Charlottek jauzi txiki bat egin zuen, eta gai-nerakoak ahotsa etorri zen aldera itzuli ziren.Ahotsa Brand jaunarena zen, zeina loriora ema-

Page 348: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ten zuen kristalezko ate handi zabaldutik sartubaitzen. Han zegoen Brand jauna zutik, esku-zapiaz bekokia xukatzen; gorri-gorri egindazegoen; adierazpen berezi bat zuen aurpegian.

«Bai, jauna, hobe zenuke baimena ematea,»esan zuen berriro Brand jaunak, aurrera egitenzuela. «Badakit zer esaten duen Gertrude ande-reñoak.»

«Lagun maitea!» murmuriatu zuen Felixek,eskua ministro gaztearen besoan laztanki jarri-rik.

Brand jaunak Felixi begiratu zion; hurrenaWentworth jaunari; azkenik Gertruderi. Charlo-tteri ez zion begiratu. Baina Charlotteren begiserioak haren aurpegian itsatsirik zeuden; galde-ra itzel bat egiten zioten. Galdera haren eran-tzun osoa ez zitekeen bat-batean iritsi; bainaerantzunaren osagai batzuk han zeuden. Osagaihorietako bat zera zen: Brand jauna oso gorritu-rik zegoela, burua oso tenteturik eta begiak diz-diz eta larri zituela, eta halako itxura ausart tra-kets bat ageri zuela: erabaki bat hartu eta eraba-kia burutzeko baliabideak —ez moralak, pertso-nalak baizik— falta zaizkiola ulertzen duen gizo-

Page 349: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

naren itxura. Oso itxura prestua zuela irudituzitzaion Charlotteri; eta ezin da ukatu Brandjauna prestu sentitzen zela. Hura zuen, egiaesan, bere bizitzako unerik handiena; eta norma-la zen horrelako une batean mutil handi, sendo,apal bat aldika moldakaitz egotea.

«Aurrera, jauna,» esan zion Wentworth jau-nak, eskuari tenkada bat eraginez. «Oso egokietorriko zaigu zu aurrean egotea.»

«Badakit zertaz ari zareten,» esan zuenBrand jaunak. «Entzun dut zure ilobak esanduena.»

«Eta osabak ere entzun du zuk esan duzu-na!» esan zion Felixek, berriro ere besoan xafla-xafla egiten ziola.

«Ez dakit ulertu dudan,» esan zuen Went-worth jaunak, bai ahotsean eta bai keinuetantenkadura bat sumatzen zitzaiola.

Gertrude bere gorteatzaile ohiari tinko begirazegoen. Zur eta lur geratu zen bera ere, ahizpabezala; baina Gertruderen irudimena Charlotte-rena baino bizkorrago ibili zen. «Felixi ni hemen-dik eramateko baimena eman diezaiozula eska-tu dizu Brand jaunak,» esan zion aitari.

Page 350: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Ministro gazteak begirada bitxi bat zuzenduzion Gertruderi. «Ez da aurrerantzean ikusi nahiez zaitudalako,» adierazi zuen, aurrean zirenakohartarazteko helburua-edo zuen tonu batean.

«Ez dut uste ni ikusten jarraitu nahi izangoduzunik,» erantzun zion Gertrudek emeki.

Wentworth jauna begira-begira zegoen. «Ezal da hau egundoko aldaketa?» galdetu zionBrand jaunari.

«Bai, jauna.» Eta Brand jaunak inguruko guz-tiei begiratu zien; Charlotteri ez beste guztiei,orain ere. «Bai, jauna,» esan zuen berriro. Etaesku-zapia ezpainen parean eduki zuen pixkabatean.

«Eta non dira gure arrazoi moralak?» galdetuzuen Wentworth jaunak, zeinak beti pentsatuizan baitzuen ezen Brand jauna zela alaba gazte,izaera bereziko hark behar zuena.

«Aldatzea ere oso morala da batzuetan,» ira-doki zuen Felixek.

Charlotte ahizparen ondotik emeki-emekiurrundu eta aitarengana joana zen; orain aitariheldu zion besotik. Wentworth jaunak estu-estubilduta zuen Advertiser; esku batekin eutsi eta

Page 351: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

bestearekin gogor estutzen zuen paper kiribil-dua. Brand jauna Wentworth jaunari begirazegokion, baina Charlotterekin ez zuen begira-darik gurutzatzen, nahiz eta hura aitaren ondo-ondoan egon. Gertrudek, berriz, ahizpari begira-tzen zion.

«Ez diezaiogun aldaketa deitu,» esan zuenBrand jaunak. «Alde batera, ez da aldaketarikizan. Gauza bat nahi nuen, eta eskatu eginnizun; gauza bat nahi dut orain ere, eta eskatuegiten dizut.» Eta isilaldi bat egin zuen. Went-worth jaunak nahasturik zirudien. «Nire ministe-rioaren ahalmenez bikote gazte hau elkartu ahalizatea eskatzen dizut.»

Gertrudek, ahizpari begira zegoela, Charlottegorri-gorri egiten ikusi zuen, eta Wentworth jau-nak Charlotteren estutua sentitu zuen besoan.«Alajainkoa!» xuxurlatu zuen Wentworth jaunak.Eta horixe izan zen bere bizitzan esan zuenbirao-antz handieneko hitza.

«Adeitasun handia erakusten duzu: eskuza-baltasun handia!» esan zion Felixek Brand jauna-ri.

Page 352: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Ez dut ulertzen,» esan zuen Wentworth jau-nak; baina bistakoa zen beste guztiek ulertuzutela.

«Zoragarria da hori, Brand jauna!» esan zionGertrudek, Felix imitatzen zuela.

«Atsegin handiz ezkonduko zaituztet.»«Gertrudek esan duen bezala, ideia zoraga-

rria da,» esan zuen Felixek.Felix irribarrez zegoen, baina Brand jaunak

ez zuen irribarre ahaleginik ere egiten. Hark ososerioski egin zuen proposamena. «Pentsatzenaritu naiz, eta horixe egin nahi nuke,» baieztatuzuen.

Charlotte, bitartean, begiak zabal-zabalikzegoen. Charlotteren irudimena, esan dudanbezala, ez zen ahizparena bezain bizkorra, bainaorain emanak zituen pauso txiki batzuk aurrera.«Aita,» xuxurlatu zuen, «emaiezu baimena!»

Brand jaunak hura entzun eta beste alderabegiratu zuen. Wentworth jaunak, bistan zenez,ez zuen batere irudimenik. «Gertruderen izae-rak» hasi zen esaten astiro, «garabide berezi batbehar zuela pentsatu izan dut beti.»

Page 353: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Aita,» errepikatu zuen Charlottek, «emaiezubaimena.»

Orduan, horratik, Brand jaunak Charlotteribegiratu zion. Eta aitak Charlotte sentitu zuenberaren beso tolestuaren gainera inoiz bainoestuago lotzen; eta horrek eta Charlotteren aho-tsean nabaritu zuen halako eroritasun gozobatek zer gertatzen ote zen pentsarazi zioten.Begiratu zion alabari eta haren begiak teologogaztearen begietan jarririk ikusi zituen; bainahorrek ere ez zion ezer argitu eta nahasturikjarraitu zuen. Baina, nolanahi ere, «ematendizuet baimena,» esan zuen azkenean, «Brandjaunak hori aholkatzen duenez gero.»

«Ea zeremonia berehala egiteko egokieradudan,» adierazi zuen Brand jaunak, halakoxalotasun solemne batez.

«Baina, baina... hori zoragarria da!» esanzuen Felixek profanotasunez.

Wentworth jauna aulkian hondoratu zen.«Hala izango da, baldin ulertzen bada,» esanzuen halako laztasun kritiko batez.

Gertrude ahizparengana joan zen eta kanpo-ra lagundu zion, eta, Felix, Brand jauna besotik

Page 354: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

harturik, harekin batera kristalezko ate luzetikkanpora irten zenean, agurea han geratu zeneserita, argitu gabeko nahasmenduan murgildu-rik.

Felixek ez zuen lanik egin egun hartan. Arra-tsaldean Gertruderekin ibili zen, txalupa bateansartu eta ur gainean, axalka-maxalka arrauneieraginez. Asko hitz egin zuten Brand jaunariburuz, baina ez hari buruz bakarrik.

«Oso duin jokatu du,» esan zuen Felixek.«Jokabide heroikoa izan du benetan.»

Gertrude gogoetatsu zegoen, begiak urarenuhinetan jarririk zituela. «Hori nahi zuen; gauzahandi bat egin nahi zuen.»

«Ez da lasai egongo ezkontzen gaituen arte,»esan zion Felixek. «Hainbat hobe.»

«Eskuzabal agertu nahi zuen; plazer moralhandi bat sentitu nahi zuen; oso ondo ezagutzendut,» jarraitu zuen Gertrudek. Felixek begiratuegin zion; Gertrude astiro mintzo zen, ur garbia-ri begira. «Horretan pentsatzen zuen etengabe,gau eta egun. Zoragarria izango zela pentsatzenzuen. Azkenean, beraren egitekoa horixe delaerabaki du: ez gutxiagorik; bere burua goraturik

Page 355: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

sentitu du; ezin bikainago. Sentipen hori du atse-gin. Nik onartu izatea baino hobea da beraren-tzat.»

«Niretzat hobe,» egin zuen irribarre Felixek.«Baina, sakrifizioari dagokionean, badakizu zer?Uste dut erabakia hartu zuenean ez zintuelamiresten hamabost egun lehenago miresten zin-tuen adina.»

«Ni ez nau inoiz miretsi. Charlotte mirestendu; nik pena ematen nion. Oso ondo ezagutzendut.»

«Bada, hortaz, ez zenion hainbeste penaematen.»

Gertrudek begiradatxo bat zuzendu zion Feli-xi, irribarrez. «Ez zenuke haren ekintzaren eder-tasuna apaltzen saiatu behar. Charlotte mirestendu,» esan zuen berriro.

«Hori da behinena!» esan zion Felixek barrez,eta arraunak uretan sartu zituen. Ezin dut garbiesan Gertruderen esaldiaren zein atalengatikesan zuen hori; baina Felixek arraunak uretansartu zituen berriro, eta ur gainean hara-honajarraitu zuten.

Page 356: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Egun hartan ez ziren ez Felix eta ez arrebaWentworth jaunaren gaueko otordura bildu. Bor-dako bi bizilagunek elkarrekin afaldu zuten, etamutilak beraren ezkontza orain gauza ziurra zelajakinarazi zion Eugeniari. Eugeniak zorionakeman zizkion, eta gaineratu zion ezen, oro har,neba bezain senar zentzuduna izaten bazen,emazteak ez zuela kexarik izango.

Felix pixka batean begira egon zitzaion, irri-barrez. «Ez nuke,» esan zion «zentzuan bakarrikgeratu nahi.»

«Egia da» esan zuen Eugeniak. «Zentzua osotristea eta hutsa da. Matalazik gabeko ohearenantzekoa.»

Beranduago, ordea, etxe handira joan zirenneba-arrebak, baronesak koinatagaia zoriondunahi zuela eta. Lorioan aurkitu zuten ohiko lagu-nartea, Clifford Wentworth eta Lizzie Acton izanezik; eta baronesari ongietorria egiteko, denak,ohi bezala, zutitu zirenean, Eugeniak miretsirikizan zuen entzuleria, Gertruderi konplimenduakegiten zizkion bitartean.

Robert Acton lorioaren ertzean zegoen, zuta-be zurietako batean bermaturik, eta, beraz,

Page 357: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

Eugeniarengandik oso hurbil egotea egokituzitzaion, hark zorion-hitz txukun labur batzukjaulki zituenean.

«Poz handia emango dit zu hobeto ezagu-tzeak,» esan zion baronesak Gertruderi; «niknahi baino gutxiagotan ikusi zaitut. Jakina, orainulertzen dut zergatik! Maiteko nauzu pixka bat,ezta? Uste dut, behin ezagututa gero, irabaziegiten dudala.» Eta ahotsaren kadentziarik gozo-enaz hitz horiek esaten bukatu zuenean, barone-sak halako musu ofizial harranditsu bat emanzion Gertruderi bekokian.

Familiartekotasun handiagoak ez zion Gertru-deri Eugeniaren nortasunaren indar misterio-tsuak eragiten zion zirrara gutxitu, eta Gertrudelausengaturik eta goraturik sentitu zen zeremo-nia txiki harekin. Robert Actonek ere miretsirikzirudien, Madame Münsterren ele biziaren bestehainbeste adierazpen finen aurrean miretsi zenbezala.

Actoni egonezina sortzeko dohaina zutenadierazpen horiek eta aldi horretan aldendu eginzen, bat-batean, eskuak sakelean sarturik; gero-xeago berriro itzuli eta lehengo zutabearen kon-

Page 358: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tra jarri zen. Eugenia orain osabari ari zitzaionalabaren hitz-emateagatik konplimenduak egi-ten, eta Wentworth jaunak bere betiko gizabidesoil baina araztuaz entzuten zion. Uste izatekoada ezen Wentworth jaunak inguruan zituen gaz-teen arteko harremanen ikuspegi argiagoa izan-go zuela ordurako; baina, hala ere, oso serioskihartzen zuen gauza, eta ez zegoen inolaz erepozez gainezka.

«Senar ona izango du Felix,» esan zion Euge-niak. «Oso lagun atsegina izango du; bertutehandi bat du Felixek: alaitasun suntsiezina.»

«Bertute handia al deritzozu horri?» galdetuzion agureak.

Eugenia pentsatzen geratu zen, begiak osa-barengan jarririk. «Azkenean pertsona horretazere aspertu egiten dela uste duzu, ezta?»

«Ez dakit hori esango nukeen,» esan zionWentworth jaunak.

«Esan dezagun, hortaz, aspergarria dela bes-terentzat baina ederra norberarentzat. Badakizuemakumeak bere bigarren izatea ohi duela sena-rra; eta, beraz, Felix eta Gertruderi dagokienean,bien ondasun komuna izango da alaitasuna.»

Page 359: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Gertrude ere oso alaia izan da beti,» esanzuen Wentworth jaunak, arrazoibide horri jarrai-tzen ahaleginduz.

Robert Acton, eskuak sakeletik atera etaBaronesaren ondoraxeago joan zen. «Behin eza-gututa gero, irabazi egiten duzula diozu,» esanzion baronesari. «Irabazi, zu ezagutzen zaitue-nak irabazten du.»

«Eta zer irabazi duzu zuk?» galdetu zionEugeniak.

«Jakinduria handia.»«Onura eztabaidagarria da hori lehendik hain

jakintsu den gizonarentzat!»Actonek ezetz egin zuen buruaz. «Ez, ni inozo

galanta nintzen zu ezagutu aurretik!»«Eta inozo izanik egin duzu nire ezaupidea?

Konplimendu polita egiten didazu!»«Utz iezadazu jarraitzen,» esan zion Actonek,

barrez. «Espero dut, gu guztion atseginerako,zure nebaren ezkontzak hemen geraraziko zai-tuela.»

«Nola geraraziko nau nebaren ezkontzak,neronenak ere ez ninduke-eta geraraziko?» gal-detu zion baronesak.

Page 360: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Batera zein bestera, zergatik ez zinatekegeratuko, noiz eta, orain, esaten duzunez, Euro-para lotzen zintuen lokarri mekaniko hori askatuduzunean?»

Baronesa begira geratu zitzaion pixkabatean. «Esaten dudanez? Badirudi duda egitenduzula.»

«A!» esan zion Actonek, begirada itzultzenziola, «nire lehengo inozokeriaren hondar bat dahori! Baina beste erakargarri batzuk ere baditu-gu,» erantsi zuen. «Beste ezkontza bat ere izate-koak gara.»

Baina baronesak ez zirudien aditzen zionik:tinko begiratzen zion. «Nire hitza ez da oraindai-no zalantzan jarri,» esan zion.

«Beste ezkontza bat ere izatekoak gara,»errepikatu zuen Actonek, irribarrez.

Orduan ulertu bide zion baronesak. «Besteezkontza bat?» Eta besteengana itzuli zen. FelixGertruderekin zegoen solasean; Charlotte, urru-tixeago, haiei begira; eta Brand jauna, beste izki-na batean zegoen, bizkarrez, eskuak jaka-hega-len azpian sartu eta bere buru handia alde bate-ra okerturik, ilargi-goraren zati nimiño sotilari

Page 361: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

begira. «Brand jaunaren eta Charlotteren arte-koa izan beharko luke,» esan zuen Eugeniak;«baina ez du itxurarik.»

«Hor,» erantzun zion Actonek, «kontrako fak-toreak hartu behar dira kontuan. Eta ematenduen baino gehiago dago. Espero dut egunhauetako batean gertatuko dela elkarketa hori;baina ez nintzen horretaz ari.»

«Beno,» esan zuen baronesak, «neure maita-leak zein diren inoiz ez dut asmatzen eta, nolaasmatuko ditut besteenak!»

Actonek algara egin zuen, eta zerbait erans-teko puntuan zegoela, Wentworth jauna hurbilduzen ilobarengana. «Jakin ezazu,» esan zion agu-reak ilobari, une bateko pozaldiari amore ema-nez, «beste ezkontza baten asmoa ere badelagure lagunarte txikian.»

«Horixe esaten ari nintzaion baronesari,»esan zuen Actonek.

«Acton jauna bere ezkontza jakinarazterazihoakidan, antza,» esan zuen Eugeniak.

Wentworth jaunaren pozaldia areagotu eginzen. «Ez da hori; baina familiakoa da ezkontza.Cliffordek, gaur goizean, Brand jaunak Gertrude

Page 362: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

ezkontzaren uztarriaz lotzeko desira azalduduela jakin duenean, egokiera baliatu du, etapentsatu du bideak egitea Lizzie eta berarentzatere gure lagun onak horrelako beste zeremoniabat egin dezan.»

Baronesak burua atzera bota eta irribarreegin zion osabari; eta gero, are irribarre distira-tsuagoz Robert Actonengana itzuli eta «Osoergela izan behar dut horretaz konturatu ez iza-teko!» esan zuen. Actonek bere botetara behe-ratu zituen begiak, beraren esperimentuak arra-zoizko mugak agian iritsirik izango zituela pen-tsatu balu bezala, eta Eugeniak ez zuen pixkabatean ezer esan. Kolpe gogorra izan zen, izanere, eta bere onera etortzeko denbora beharzuen. Baina, hala ere, azkar asko etorri zen. «Etanon da bikotea?» galdetu zuen.

«Nire amarekin arratsa pasatzen dira.»«Ez al da ustekabe handi samarra?»Actonek begiak altxatu zituen. «Oso usteka-

be handia. Elkar hartze bat bazuten, nahiz adie-razi gabea; baina badirudi Cliffordek egun batenedo biren buruan afera azkartzeko eragin miste-riotsuren bat izan duela.»

Page 363: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

«Eragina,» esan zuen baronesak, «zure arre-ba politaren xarmena izango zuen.»

«Nire arrebaren xarmak, ordea, ez dira gaur-koak; Cliffordek betidanik ezagutzen du Lizzie.»Acton esperimentuan hasia zen berriro.

Oraingoan, ordea, garbi zegoen baronesakez ziola lagunduko. «Ez dago jakiterik! Cliffordoso gaztea da. Baina oso mutil atsegina.»

«Mutil jatorra da, eta gizon aberatsa izangoda.» Hori zen Actonen azken esperimentua;Madame Münster beste aldera itzuli zen.

Baronesak bisita labur bat besterik ez zuenegin, eta gero Felixek eraman zuen etxera. Saloitxikian sartu eta ia zuzenean tximinia gainekoispilura joan zen baronesa, eta kandela jaso etaispilura begira egon zen. «Ez dut itxarongo zuezkondu arte,» esan zion nebari. «Bihar hasikoda neskamea gauzak biltzen.»

«Arreba maitea,» esan zion Felixek, «bereha-laxe ezkonduko gara! Brand jauna ez dago bate-re lasai.»

Eugeniak, ordea, kandela eskuan zuela itzulieta saloitxoko pitxileria, errezela eta kojineibegiratzea besterik ez zuen egin. «Biltzen hasiko

Page 364: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

da neskamea,» esan zuen berriro. «Bonté divine,hau zaborreria! Batetik bestera dabilen antzezla-ria dirudit; hauek dira nire “ondasun” guztia».

«Amaitu al da antzerkia, Eugenia?» galdetuzion Felixek.

Begirada zorrotza bota zion arrebak. «Jokatudut neure papera.»

«Txalo handiak eraginik!» esan zion nebak.«Txaloak... txaloak!» xuxurlatu zuen Euge-

niak. Eta barreiaturik zituen oihaletatik bi edohiru bildu zituen. Brokadu-oihal eder haiei begi-ratu zien, eta, gero, «Ez dakit nola jasan ahalizan dudan!» esan zuen.

«Jasan ezazu beste pixka batean. Gera zaiteznire ezkontzarako.»

«Eskerrik asko; hori zure afera da. Nire aferakbeste nonbait daude.»

«Nora joan behar duzu?»«Alemaniara..., lehenengo ontzian.»«Acton jaunarekin ez ezkontzea erabaki al

duzu?»«Errefusatu egin dut,» esan zion Eugeniak.Neba begira geratu zitzaion isilik. «Damu

dut,» esan zion azkenean. «Baina ni oso diskre-

Page 365: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tua izan naiz, eskatu zenidan bezala. Ez dut ezeresan.»

«Jarrai, bada, mesedez, isilik,» esan zionEugeniak.

Felixek erreberentzia bat egin zion, serio.«Obedituko zaizu. Baina Alemanian izangoduzun egoera?» jarraitu zuen.

«Egidazu mesede: ez iezadazu gai hori aipa.»«Egoera aldatu zelakoan nengoela esan nahi

nuen soilik.»«Bada, oker zaude.»«Baina uste nuen sinatu zenuela...»«Ez dut sinatu!» esan zuen baronesak.Felixek ez zion ahalegin gehiagorik egin, eta

lehenbailehen ontziratzen lagunduko ziola hitzeman zion.

Brand jaunak, itxura zenez, presa handiazuen bere sakrifizioa burutu eta dena ederki kon-pondurik utziko zuen ezkontza-bedeikapenaemateko; baina harena bezain ukaezina zenEugeniak berak espero zuen fortuna eskaini ezzion lurraldetik alde egiteko zuena ere. Egia daez zela asko saiatu, baina ematen zuen ezenjeneralizaziora jota zuritzen zuela bere burua:

Page 366: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

kontinente probintziano hartako ekintza-baldin-tzak emakume benetan gorenentzako egokiakez zirela erabakita. Mundu zaharra zen, azkenfinean, haien eremu naturala. Ondorio zentzu-dun horiek trabarik gabe praktikara eramatekoEugeniak erakutsi zuen irekitasuna bizitzakoeskarmentuak malgutasun paregabea emandion nortasun baten erakustaldi gorena besterikez zela pentsatu zuen gure kontakizunean partehartu duen ikusle talde txikiak. Eragin nabarme-na izan zuen jarrera horrek Robert Actonengan,zeina, Eugeniaren partieraren aurreko bi egune-tan, oso urduri eta erreta ibili baitzen. Baronesakosabarenean igaro zuen azken gaua, eta inoizbaino amultsuago egon zen; eta Clifford Went-worthen andregaiarengandik despeditzerakoan,antigoaleko eraztun bitxi bat hatzetik atera etaopari egin zion, oso hitz politak esan eta musuematen ziola. Gertrudek, bera ere andregai gisaEugeniaren eskuzabaltasun dotorearen esker-dun baitzen, miragarria iritzi zion gertaera txikihari, eta Robert Actonek pentsatu zuen ezenhorrek agian, Lizzieren neba eta begirale zenaldetik, baronesari ordainetan opari dotore bat

Page 367: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

egiteko eskubidea emango ziola. Baronesariopari dotore bat eskaini ahal izateak poz handiaemango ziokeen; baina uko egin zion sentimen-duak era horretara adierazteari, eta, ondorioz,askoz ere urduriago zegoen azkenerako. Ia azke-neko unean ikusi zuen baronesa: Bostoneraontziratzera joan aurreko gau beranduan.

«Niregatik nahi nuen zu hemen gera zinte-zen,» esan zion. «Ez zuregatik.»

«Ez dut hainbeste bereizten,» esan zion baro-nesak. «Damu dut joan behar izatea; hori dadena.»

«Nirea baino askoz bereizkuntza sakonagoada hori,» adierazi zion Actonek; «pozik zoazelaesan nahi baitu horrek.»

Felixek ontzian agurtu zuen arreba. «Maizikusiko dugu elkar hara joaten garenean,» esanzion.

«Ez dakit,» erantzun zion baronesak. «Euro-pa Amerika baino askoz handiagoa iruditzenzait.»

Ondorengo egunetan ez zen Brand jaunarenaizan, noski, gogo urduri bakarra; baina esan dai-teke ezen gertakizunean parte zuten gazte guz-

Page 368: Henry James - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Henry James...Hitzaurrea Europara bizitzera etorri (1875) eta hiru urte eta erdiko tartean idatzi zituen Henry Jamesek

tien artean inor ez zela hura bezain grinatsu aba-guneak eskatzen zuen maila iristeko. GertrudeFelix Youngekin irten zen aitaren etxetik. Zorio-nean iraun zuten, eta urrutira joan ziren. Cliffor-dek eta beraren emazte gazteak lagunarte txi-kiago batean bilatu zuten zoriona, eta Lizzieksenarrarengan izan zuen eragina halakoa izanzen, ezen, harrigarria bada ere, egiaztatu egitenbaitzuen Felixek Wentworth jaunari aurkeztuzion emakume argiekin harremanak izateareneragin onuragarriaren teoria. Gertrude denboral-di batean urrun ibili zen, baina Charlotte Brandjaunarekin ezkondu zenean itzuli zen. Haienezteietan izan zen, non ere ikusi baitzen Felixenalaitasunak ez zuela aldaketarik izan. Gero,desagertu egin zen, eta haren alaitasunarenoiartzuna, senarrarenarekin batera nahasirik,maiz iristen zen aurreko denboretako etxera.Wentworth jauna, azkenean, konturatu zen ezenhura noiz entzungo egoten zela. Eta RobertActon, ama hil ondoren, oso neska atsegin bate-kin ezkondu zen.