gutuna euskararen eguna (jatorrizkoa)

1
E. ZIPITRIA HLHI Txillardegi, z/g OBABA Telefonoa: 943030409 Faxa: 943030409 E-posta: [email protected] ABENDUAREN 3A “EUSKARAREN EGUNA” E. Zipitria Ikastetxea ahalegin handia egiten ari da Euskararen Normalizazioan. Horretarako, urtero Plangintza sakona egiten du ekintza ugariz hornitua, horren barnean Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna. Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen da abenduaren 3an munduko txoko guztietan. Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banandurik gaudelako. Lehenengo Euskararen Eguna 1949an ospatu zen, Eusko Ikaskuntzaren eskariz. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da. Aurten ere, kanpoan dauden euskaldun askok jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean, Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Ingalaterran, Italian ... toki askotan. Gure ikasleek eta guk ikastolan eta herrian ekintza ezberdinak egingo ditugu: 11:00etan herriko ikastetxeetako guztiok, eremu ezberdinetan, “Giza katea” osatuko dugu: HH Iturriotz parkean LH Kiroldegian DBH-BATXI Xalbador parkean Arratsaldean LHkoek euskal dantzen koreografia eskeiniko dute Abebe Bikila Kiroldegian. HHkoek Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute. Bestalde herri mailan, familian parte hartzeko beste ekimen batzuk ere izango dira: “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoia eta Euskaraz Bizik Plaza Nagusian egingo duen manifestuaren irakurketa. Ekintza guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, “EUSKARAK 365 EGUN “ leloa zabal dezagun. “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”!!!!!

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 21-Jul-2015

72 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gutuna euskararen eguna (jatorrizkoa)

E. ZIPITRIA HLHI Txillardegi, z/g OBABATelefonoa: 943030409Faxa: 943030409E-posta: [email protected]

ABENDUAREN 3A “EUSKARAREN EGUNA”

E. Zipitria Ikastetxea ahalegin handia egiten ari da Euskararen Normalizazioan. Horretarako, urtero Plangintza sakona egiten du ekintza ugariz hornitua, horren barnean Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen da abenduaren 3an munduko txoko guztietan. Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banandurik gaudelako.

Lehenengo Euskararen Eguna 1949an ospatu zen, Eusko Ikaskuntzaren eskariz. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da. Aurten ere, kanpoan dauden euskaldun askok jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean, Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Ingalaterran, Italian ... toki askotan.

Gure ikasleek eta guk ikastolan eta herrian ekintza ezberdinak egingo ditugu:

11:00etan herriko ikastetxeetako guztiok, eremu ezberdinetan, “Giza katea” osatuko dugu:

• HH Iturriotz parkean• LH Kiroldegian• DBH-BATXI Xalbador parkean

Arratsaldean LHkoek euskal dantzen koreografia eskeiniko dute Abebe Bikila Kiroldegian.

HHkoek Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute.

Bestalde herri mailan, familian parte hartzeko beste ekimen batzuk ere izango dira: “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoia eta Euskaraz Bizik Plaza Nagusian egingo duen manifestuaren irakurketa.

Ekintza guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, “EUSKARAK 365 EGUN “ leloa zabal dezagun.

“EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”!!!!!