greba kontratak-eusk

1
LAB-TELEFÓNICAren OHARRA Telefónica-Movistar enpresaren kontrata eta azpikontraten langileek, duela hilabete luze batetik aitzina aurrera daramaten borrokaldiaren arira, LAB- Telefónicak honakoa adierazten du: 1.- Greba bidezkoa da eta erabat justifikatua: langileei dagokien Hitzarmenaren ez betetzeari, Telefónicak berak inposatu dituen neurri gabeko irizpide produktibistak gehitu zaizkio 2.- Problematika honi irtenbidea emate aldera, LABek, joan den apirilaren 22an, eskutitza bidali zion Iparraldeko Zuzendaritzari, bilera bat egiteko konbita eginez. Ez dugu erantzunik jaso. 3.- Telefónicako langileek arbuiatu egiten dugu Telefónicak ezartzen digun “eskirolaren” papera: greban dauden langileek egin beharreko lanak egitera behartuak izaten ari gera, legearen gainetik pasatuz eta greba- eskubidea urratuz. 4.- Egoera hau salatua izan da Lan Ikuskaritzan; gaur egun arte ez dugu inolako ebazpenik jaso eta ebazpen generikorik edo Telefónicari ohartarazpenik eman ezta ere, honen pasibitate eta nagikeriarekin bat eginez. 5.- Telefónicak aurrera daraman lanen externalizazioa errefusatu egiten dugu; langileak esklabo bihurtzen duten kontrata eta azpikontraten jabe eta zuzendaritza-kideen onura ekonomikoa besterik ez du helburu politika honek. Joan den urte osoko irabaziak hirukoiztu egin dituzte 2015. urteko lehen hiruhilekoan. Jokabide honek erantzun irmoa behar du Telefonicarentzat hainbat enpresetan lan egiten duten langileengandik, prekarietatea deuseztatzea eta lan baldintza duinak lortzea aldarriak izanik. 6.-Azpikontratazio-sistemak lan berdina dugun langileok baldintza ezberdinetan egin beharra bideratzen du, oinarrizko mugarria den lan berdina, soldata berdinahautsiz. 7.- Behin egoera honetara heldu garelarik gure sindikatua, beste sindikatuekin batera, lanean ari da Telefónican mobilizazio eta greba deialdia zabaltzeko asmotan, honako aldarrikapenekin: .- Kontrata eta Azpikontratetako langileak ordezkatzeari ez; .- Telefónican bertan enplegu duina handitzearen alde, Operaciones atalean batik bat, eta beste departamendu askotan ematen den lanaren externalizazioa baztertuz, lan berdinek soldata berdinak izan dezaten helburua izanik. .- Telefónicak bere langile kopurua handitu beharra du. Lehenetsiak beharko lirateke, egun kontrata eta azpikontratetan dihardutenak. .- Kontrata eta azpikontratetako langileen errealitate ezberdinak kontutan izango dituen Marko Normatibo-arautzaile bat egitea, jakinik kasu bakoitza berezia izango dela lan-baldintzak bermatu eta ziurtatzerako orduan.

Upload: jessica-wood

Post on 18-Dec-2015

128 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

kontratak maiatza 2015

TRANSCRIPT

  • LAB-TELEFNICAren OHARRA

    Telefnica-Movistar enpresaren kontrata eta azpikontraten langileek, duela hilabete luze batetik aitzina aurrera daramaten borrokaldiaren arira, LAB-Telefnicak honakoa adierazten du:

    1.- Greba bidezkoa da eta erabat justifikatua: langileei dagokien Hitzarmenaren ez betetzeari, Telefnicak berak inposatu dituen neurri gabeko irizpide produktibistak gehitu zaizkio

    2.- Problematika honi irtenbidea emate aldera, LABek, joan den apirilaren 22an, eskutitza bidali zion Iparraldeko Zuzendaritzari, bilera bat egiteko konbita eginez. Ez dugu erantzunik jaso. 3.- Telefnicako langileek arbuiatu egiten dugu Telefnicak ezartzen

    digun eskirolaren papera: greban dauden langileek egin beharreko lanak egitera behartuak izaten ari gera, legearen gainetik pasatuz eta greba-eskubidea urratuz.

    4.- Egoera hau salatua izan da Lan Ikuskaritzan; gaur egun arte ez dugu inolako ebazpenik jaso eta ebazpen generikorik edo Telefnicari ohartarazpenik eman ezta ere, honen pasibitate eta nagikeriarekin bat eginez.

    5.- Telefnicak aurrera daraman lanen externalizazioa errefusatu egiten

    dugu; langileak esklabo bihurtzen duten kontrata eta azpikontraten jabe eta zuzendaritza-kideen onura ekonomikoa besterik ez du helburu politika honek. Joan den urte osoko irabaziak hirukoiztu egin dituzte 2015. urteko lehen hiruhilekoan. Jokabide honek erantzun irmoa behar du Telefonicarentzat hainbat enpresetan lan egiten duten langileengandik, prekarietatea deuseztatzea eta lan baldintza duinak lortzea aldarriak izanik.

    6.-Azpikontratazio-sistemak lan berdina dugun langileok baldintza

    ezberdinetan egin beharra bideratzen du, oinarrizko mugarria den lan

    berdina, soldata berdina hautsiz.

    7.- Behin egoera honetara heldu garelarik gure sindikatua, beste sindikatuekin

    batera, lanean ari da Telefnican mobilizazio eta greba deialdia zabaltzeko asmotan, honako aldarrikapenekin:

    .- Kontrata eta Azpikontratetako langileak ordezkatzeari ez;

    .- Telefnican bertan enplegu duina handitzearen alde, Operaciones atalean batik bat, eta beste departamendu askotan ematen den lanaren externalizazioa baztertuz, lan berdinek soldata berdinak izan dezaten helburua izanik.

    .- Telefnicak bere langile kopurua handitu beharra du. Lehenetsiak beharko lirateke, egun kontrata eta azpikontratetan dihardutenak.

    .- Kontrata eta azpikontratetako langileen errealitate ezberdinak kontutan izango dituen Marko Normatibo-arautzaile bat egitea, jakinik kasu bakoitza berezia izango dela lan-baldintzak bermatu eta ziurtatzerako orduan.