gorka fraile euskera

1
BADAJOZEKO OSPITALEAN MINBIZIAGATIK EBAKUNTZA IZATEN ARI DEN GORKA FRAILE EUSKAL PRESO POLITIKOAK TRATU OLDARKOR ETA ANKERRA JASO DU POLIZIAREN ALDETIK Mingaineko tumore bat kentzeko Badajozeko ospitalean uneotan operatzen ari diren Fraile esposatuta izan dute logelan atzotik eta presoa bere onetik ateratzeko asmoz uneoro iskanbila sortzen aritu dira zaintzen duten lau poliziek; sendiari bisita oztopatu diote ere. ETXERAT. Mingaineko minbizia sendatzeko ebakuntza izaten ari den Gorka Fraile euskal preso politiko durangarrak tratu anker eta oldarkorra jaso zuen atzoko egun osoan zehar Badajozeko ospitaleko logela batean uneoro zainduta duten lau polizien aldetik. Ebakuntza bat jaso aurretik beharko lukeen lasaitasun tratuaren aurka, eskuburdinak jarrita izan ditu Frailek atzotik kartzelatik ospitalera bidean 07:30etan atera zutenetik (gauean zehar ere), eta zalapartaka aritu zaizkio etengabe poliziak atzoko egun guztian zehar: mobilaren bidez musika eta bideoak bolumen handian jarriz, paretaren kontra kolpeak emanez eta logelan zegoen edozer iskanbila sortzeko baliatuz. Altzari pieza bat puskatzera heldu dira ere. Tratua argi eta garbi ankerra izan da: lasaitasuna lortzen zuela ikusten zuten unean asaldatzeari ekiten zioten poliziek. Tratu krudel horrek zuzenean eragin dio Fraileri. Hainbeste, sendiak hura ikustea lortu zuenean egoera oso urdurian topatu zuela Fraile, oraintxe egiten ari dioten ebakuntza baztertzeko aukera planteatu zuela ere, kartzelara berriz eraman zezatela eskatuz. Horrez gain, sendiak Fraile bisitatu dezan oztopoak jarri dituzte, eta presoa ikustea galarazten saiatu dira. Atzo abokatuak azaldu zienez, Frailerekin lau orduz (16:00etatik 20:00etara) egoteko aukera izan zezaketen, hori baita preso sozialek izaten duten denbora, baina preso politikoa izanda polizia buruaren esku izango zela ohartarazi zien. Hala, hasiera batean 18:00etatik 20:00etara eman bazieten, gerora poliziek ekidin egin zuten hori: presoarekin egoteko 30 minutu soilik uzteko agindua zutela esan zioten familiari. Hori dela-eta 10 minutuko tarteetan sartu ziren hiru famili- kideak. Horrez gain, ebakuntza-gelako itxarongelan egoteko eskubidea ere ukatu diote sendiari goizean. Euskal Herriko mediku ezberdinek Badajozeko ospitalera deitu eta egoera aldatzea lortu dute, eta uneotan bi famili- kidek sartzea lortu dute. Goizeko 08:30etan hasi zaizkio Fraileri ebakuntza egiten eta 17:30etan dago aurreikusita amaitzea. Lau poliziak ere berarekin sartu dira ebakuntza-gelara Fraile "zaintzeko". Prentsaurrekoa Giza eskubideen aurka doan tratu nardagarri eta bihozgabe hau dela-eta, Etxerat Elkarteak prentsaurrekoa eskainiko du bihar Durangoko Kafe Antzokian, Plateruenan, 11: 30etan, azalpen gehiago eskaintzeko . Bertan, Etxerateko kide bat, Gorka Fraileren famili kide bat eta mediku bat izango dira.

Upload: jessica-wood

Post on 07-Nov-2015

198 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

informatzen ekaina 2015

TRANSCRIPT

  • BADAJOZEKO OSPITALEAN MINBIZIAGATIK EBAKUNTZA

    IZATEN ARI DEN GORKA FRAILE EUSKAL PRESO

    POLITIKOAK TRATU OLDARKOR ETA ANKERRA JASO DU

    POLIZIAREN ALDETIK

    Mingaineko tumore bat kentzeko

    Badajozeko ospitalean uneotan operatzen

    ari diren Fraile esposatuta izan dute

    logelan atzotik eta presoa bere onetik

    ateratzeko asmoz uneoro iskanbila sortzen

    aritu dira zaintzen duten lau poliziek;

    sendiari bisita oztopatu diote ere.

    ETXERAT. Mingaineko minbizia sendatzeko ebakuntza izaten ari den Gorka

    Fraile euskal preso politiko durangarrak tratu anker eta oldarkorra jaso zuen

    atzoko egun osoan zehar Badajozeko ospitaleko logela batean uneoro zainduta

    duten lau polizien aldetik. Ebakuntza bat jaso aurretik beharko lukeen lasaitasun

    tratuaren aurka, eskuburdinak jarrita izan ditu Frailek atzotik kartzelatik ospitalera

    bidean 07:30etan atera zutenetik (gauean zehar ere), eta zalapartaka aritu zaizkio

    etengabe poliziak atzoko egun guztian zehar: mobilaren bidez musika eta

    bideoak bolumen handian jarriz, paretaren kontra kolpeak emanez eta logelan

    zegoen edozer iskanbila sortzeko baliatuz. Altzari pieza bat puskatzera heldu dira

    ere. Tratua argi eta garbi ankerra izan da: lasaitasuna lortzen zuela ikusten zuten

    unean asaldatzeari ekiten zioten poliziek. Tratu krudel horrek zuzenean eragin dio

    Fraileri. Hainbeste, sendiak hura ikustea lortu zuenean egoera oso urdurian topatu

    zuela Fraile, oraintxe egiten ari dioten ebakuntza baztertzeko aukera planteatu

    zuela ere, kartzelara berriz eraman zezatela eskatuz.

    Horrez gain, sendiak Fraile bisitatu dezan oztopoak jarri dituzte, eta presoa

    ikustea galarazten saiatu dira. Atzo abokatuak azaldu zienez, Frailerekin lau orduz

    (16:00etatik 20:00etara) egoteko aukera izan zezaketen, hori baita preso sozialek

    izaten duten denbora, baina preso politikoa izanda polizia buruaren esku izango

    zela ohartarazi zien. Hala, hasiera batean 18:00etatik 20:00etara eman bazieten,

    gerora poliziek ekidin egin zuten hori: presoarekin egoteko 30 minutu soilik

    uzteko agindua zutela esan zioten familiari. Hori dela-eta 10 minutuko tarteetan

    sartu ziren hiru famili- kideak. Horrez gain, ebakuntza-gelako itxarongelan

    egoteko eskubidea ere ukatu diote sendiari goizean. Euskal Herriko mediku

    ezberdinek Badajozeko ospitalera deitu eta egoera aldatzea lortu dute, eta

    uneotan bi famili- kidek sartzea lortu dute. Goizeko 08:30etan hasi zaizkio Fraileri

    ebakuntza egiten eta 17:30etan dago aurreikusita amaitzea. Lau poliziak ere

    berarekin sartu dira ebakuntza-gelara Fraile "zaintzeko".

    Prentsaurrekoa

    Giza eskubideen aurka doan tratu nardagarri eta bihozgabe hau dela-eta, Etxerat

    Elkarteak prentsaurrekoa eskainiko du bihar Durangoko Kafe Antzokian,

    Plateruenan, 11: 30etan, azalpen gehiago eskaintzeko . Bertan, Etxerateko kide

    bat, Gorka Fraileren famili kide bat eta mediku bat izango dira.