gipuzkoa mendiz mendi - 6 plan (eu)

32

Upload: xabi-ezpeleta

Post on 05-Mar-2016

246 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

6 plan (eu)

TRANSCRIPT

Page 1: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)
Page 2: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

2

-

AurkezpenA

Jon uriguen

Esku artean duzuen gida honek gure lurraldeko sei parajetan modu errazean ibiltzea ahalbidetzen digu. Eta helburu bikoitza du. Batetik naturaz gozatzea eta bestetik, gure historiaren eta

ondare kulturalaren ezagutzan gehiago sakontzea.

Gure lurraldea hain erakargarri egiten duen puntu sendoetako bat kulturaren eta naturaren arteko ezkontza hori da. Gipuzkoako Foru Aldundiak bi osagai horiek uztartzen dituzten ibilbide horiei balioa emateko borondatea du. Eta gipuzkoarrok gure lurraldea hobeto ezagutzea ahalbidetu nahi du, daukaguna gehiago baloratuz, mantenduz eta gozatuz. Gida hau, Mendiz Mendi Mendez Mende programako beste ekintza batzuk bezala, Gipuzkoa hobeto ezagutuz are eta gehiago maitatzeko helburu horretan, tresna erabilgarria da.

Argitaratzen du:kutxa ekogunea, Gipuzkoako Foru Aldundia

Testuak, argazkiak, irudiak, maketazioa:

Arazi, S.L.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapena, Berrikuntza eta Turismo Ahalduna

Page 3: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

3

Carlos ruiz

Tradizioak dioenez, baliteke gizaki guztiok elkarri lotuta egotea, pertsona gutxi batzuen bitartez; hala ere, zenbaitetan, bereizte-gradu txiki horien arteko geografia-, denbora- eta emozio-

distantziak izugarriak izaten dira.

Gauza bera gertatzen da ustez ondoena ezagutzen ditugun lekuekin ere. Gida honetan erakusten denez, gurea bezalako geografia-eremu txiki batean, bide desberdinetatik egindako dozena-erdi bat ibilbidetan, aldaketa harrigarriak egon daitezke paisaiei, tradizioei, historiei, eta, batik bat, lurraldea bera ikusteko moduei dagokienez.

Liburu honetan —bai bertsio inprimatuan, bai bertsio digitaletan—, zabal lantzen dira kostako, barrualdeko edo mendiko bideak erakusten dituzten Gipuzkoako sei ibilbide. Bide horiek Gipuzkoari begiratzeko eta gipuzkoarrak ulertzeko sei modu erakusten dizkigute, batik bat.

Zumaiako antzina-antzinako flyscha, Talaia bideko pirata eta kortsarioen istorioak, Aiako Harria, Pagoeta, Aizkorri-Aratz edo Aralarko sekretuak…, gida honetan daukagu ingurune natural pribilegiatu horiek guztiek eskaintzen dizkiguten xehetasunen, aukeren eta esperientzien berri jakiteko behar dugun informazioa. Izan ere, batzuetan, bertatik bertara egon arren, ez ditugu ezagutzen.

Lan hau lagungarri izatea nahi genuke ezjakintasun horri aurre egiteko, eta, batez ere, Gipuzkoaren muinean sartzeko eta gipuzkoarron sekretu txikietako batzuk argitara ateratzeko.

Kutxa Ekoguneko Presidentea

3

Page 4: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

4

GIpuzkOAkO nATurGuneAkezAGuTzekO SeI pLAn

Munduko hiritar guztiak sei pertsonaren bidez omen gaude konektatuta. Gipuzkoak ere mundu oso bat eratzen du eta gida honetan proposatutako sei ibilbideen bitartez, konektatutako probintzia. Maparen azaleran txikia

da, baina bertan plegatutako mendiek gordetzen dituzte probintziako altxor eder asko.

Proposatutako plan guztiak natura gune ikusgarrietan kokatuta daude eta Gipuzkoako eremu geografiko guztiak hartzen dituzte: kosta, barrualdea eta mendialdea. Hau da, itsasoaren indarra, barrualdeko paisaiaren berdetasuna eta mendien sotiltasun elegantea. Goizean mendiko haizearen garbitasunarekin paseo lasaigarri bat emanda, eguerdian barrualdeko jatetxe bateko eltzekoak dasta ditzakezu eta kostako herriren batean suma dezakezu kresal usaina, ilunabarrean.

Hori guztia, sei urrats soiletan.

Gipuzkoak baditu industria, kultura, gizarte... ondare zabala eta aberatsa. Baina ez gara jabetzen maiz horren guztiaren agertokiaz. Natura, ingurumena eta bioaniztasuna dira Gipuzkoako balio handietako batzuk.

Pixka bat erreparatzea besterik ez dugu, horretaz jabetzeko.

Ildo horretan sortu zen Gipuzkoa Mendiz Mendi Mendez Mende proiektua. Probintziako parke natural, biotopo, ingurune babestu, parketxe eta oinezko bideak xehetasun handiarekin jasotzen dituena www.gipuzkoamendizmendi.net web gunean. Noski, bisitari eta bidaide guztiekin konexio zuzena izatea maite dugunez, gure Facebookeko orrian idatz ditzakezue zuen bizipenak, argazkiak, etab.

www.facebook.com/gipuzkoamendizmendimendezmende

GIpuzkOA MendIz MendI Mendez Mende

Page 5: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

5

Urrezkoa da zure denbora eta, betiko moduan, nahi baino laburragoa aisiarako daukazuna. Horregatik prestatu ditugu gure probintziaren onena goitik behera ezagutzeko plan hauek. Kokalekuaren arabera,

hiru eremutan banatu ditugu planok: kostan, barrualdean eta mendialdean. Bakoitzean bi.

Batetik, natura bertatik bertara ezagutzeko eta bizitzeko ibilbideak deskribatzen ditu, mapa, ikono eta azalpenen bidez. Ibilbideak zirkularrak dira, irteera eta helmuga puntua bera dira, eta autoa aparkatzeko nahiko leku duten aparkalekuak daude. Ibilbideak samurrak dira, ia edozeinek egiteko modukoak. Plan bakoitzeko informazioaren atalean adierazi ditugu bide bakoitzaren ezaugarriak, eta, horien arabera, sailkatu ditugu bi motakoak: batzuk zapatilekin egitekoak, eta besteak botak eskatzen dituztenak.

Ibilbidearen inguruan dagoen eskaintza esku-eskura daukazu: iristeko bideak, jatetxeak, ikusi gabe utzi ezin dituzun tokiak, egin ditzakezun jarduerak... izango da eskuetan duzun gida. Biziko dituzun esperientzien beharrezko osagarria izateko. Gisa guztietako tokiak aukeratu ditugu, aukera ahalik eta zabalena izateko. Jatetxeei dagokionez, menuak eta prezioak kontuan hartuta, askotariko tokiak agertzen dira gidan. Esan beharrik ez dago, askoz gehiago daudela eta haiei buruzko informazio xehea aurkituko duzu gidan bertan aipatutako web guneetan.

Gipuzkoako distantzia laburrek eta azpiegiturek (errepideak, garraio publikoa, etab.) ahalbidetzen dute toki batetik bestera erraz eta azkar mugitzea, hartara hainbat planen arteko konbinazioa egin zenezake, nahieran.

Gida honekin Gipuzkoaren muineraino joan zaitezke. Eta era berean, probintzia osora. Osagaiak guk jarriko ditugu eta zuk zure gustuen eta nahien arabera osatuko duzu azken errezeta.

Ondo pasa!

pLAnAk

Page 6: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

6

GIdAren AzALpenAhasierako ikonoak (MIde metodologian oinarrituak)

mapetako ikonoak

gidaren antolaketa

ibilbidea

basoa

paisaiaren ikuspegia

langa (garrantzitsua ireki ondoren, ixtea)

tunela

zubia

iturria

aparkalekua

irteera

helmuga

hotela

jatetxea

Luzera: ibilbidearen

luzera osoa, kilometrotan.

Zailtasuna: ibilbideak eskatzen dituen zailtasunen araberako oinetakoak.

Denbora: ibilbidea oinez egiteko batez besteko ustezko denbora, ordutan.

Desnibel metatua: ibilbide osoan gainditu beharko den desnibela, metrotan.

Ibilbidearen hitzezko deskribapena, beharrezko argibideekin.

Puntu batetik bestera dagoen distantzia.

Ibilbideko toki nabarmena

Informazio praktiko eta osagarria

Ibilbidea egin ondoren, bisitatu daiteken herria edo tokia.

Plana antolatzeko, bestelako aukerak.

luzera denbora desnibelmetatua

zailtasuna

3,2 km 1 h-105 m

+105 m

bota k

Page 7: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

kostako planak

Flysch - Itsasoak eta harriek kontatutako historia

Talaia - piraten eta kortsarioen lurraldea

Barrualdeko planak

Aiako Harria - naturaren eta gizakiaren arteko topalekua

pagoeta - ura mailuei eta hauspoei eragiten

Mendiko planak

Aizkorri-Aratz - Ibilbide irisgarria euskal Herriko bihotzean

Aralar - Mendi arteko sekretu txikia

812

1620

2428

ibilbide gehiago deskargatzeko aukera

www.gipuzkoamendizmendi.net webgunean

bila gaitzazu facebooken:

www.facebook.com/gipuzkoamendizmendi

7

AurkIBIdeA

SAreAn, parte hartu Internet bidez

iturria

aparkalekua

irteera

helmuga

hotela

jatetxea

Page 8: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

8

AMAIERA HASIERA

San Telmo

Itsas Gain

Ardantza Txiki

Algorri zentroa

Bizkaiko golkoa

Urola ibaia

Itzurun hondartza

ZU

MA I A

San Pedro eliza

3

6

1

Kai-muturra

2

Amaia plaza

1 km

2,08 km

2,88 km

Algorri

1,9 km

2 km

5

Alde Zaharra

4San Juaniturria

Ibil

bid

ear

en

pla

noa

F L Y S C H Ta l a im e n d i - A l g orr i

Zumaia-Deba inguruko labarren edertasunak sekretu handiak gordetzen ditu. Han dago idatzita Lur

planetaren historiaren kapitulu bat. Milioika urtetan, sedimentu-xaflek zizelkatu zuten egun ezagutzen dugun talaia naturala. Eta Zumaiak berak txoko eder asko ditu, bai Alde zaharrean, baita hondartza inguruan ere. Ibibide honetan inon baino hobeto ikusiko dituzu artea eta natura eskutik, gizakiaren eta naturaren arteko elkarbizitza armonikoan.

San Telmo ermita

I tsasoak eta harriek kontatutako historia

luzera desnibel metatua

denbora zailtasuna

+87 m+87 m+87 m+87 m

-87 m-87 m-87 m1h 10min1h 10min3,6 km3,6 km3,6 km3,6 km

zapatilakzapatilakzapatilakzapatilakzapatilak

gordetzen ditu. Han dago idatzita Lur gordetzen ditu. Han dago idatzita Lur planetaren historiaren kapitulu bat. Milioika planetaren historiaren kapitulu bat. Milioika

egun ezagutzen dugun talaia naturala. Eta egun ezagutzen dugun talaia naturala. Eta Zumaiak berak txoko eder asko ditu, bai Alde Zumaiak berak txoko eder asko ditu, bai Alde

eta naturaren arteko elkarbizitza armonikoan. eta naturaren arteko elkarbizitza armonikoan. SanTeTeT lmo ermita

Page 9: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

9

FLYSCHTa la imend i-A lg orri

Asko hitz egin eta idatzi dute Flyschari buruz: punta-puntako geologoek aztertzen dute eta daukan berezko edertasunak jende asko erakartzen du. Baina ikuspegia ez da erabatekoa itsasontzi batetik ikusi arte. Ontzi baten brankatik bakarrik, itsasoaren erditik jabetuko gara Flyscharen benetako dimentsioaz.

Gipuzkoako kultura eta natura ondarea ezagutzeko, Geoparkea duzu aukera onena. Bere eskaintzan itsaso-irteerak edukitzeaz gain, gida eta informazio osatuena baitaude.

www.geoparkea.com

Flyscha itsasotik ikusteko aukera

Amaia plaza

Alde zaharra

Algorrira bidean

Zumaiar gehienen moduan, Amaia plazan egingo dugu hitzordua. Herriko gune sozial nagusia da, eta jolasean, lagun artean, hizketan edo kafetegiren batean freskagarri bat hartzen ari diren adin guztietako zumaiarren artean, bertako sentitzen da bat lehen urratsetik.

Bide beretik itzuliko gara herrira, baina Amaia plazara iritsi aurretik, etxe artean sartu eta berehala, eskuinaldera eskailera batzuk ikusiko ditugu, balkoi handi baten azpian. Eskaileretatik gora sartuko gara alde zaharrean, artxibora hain zuzen ere. Esan liteke, Zumaiako altxor ezezaguna dela. Xarma handia dute alde zaharreko kale estuek. Kolorez margotutako fatxadek eta leihoetatik zintzilik dauden arropek bizitasun handia ematen diete egurrezko eta harrizko eraikin zaharrei. Eskaileren amaieran arkupe bat pasata, ezkerrera hartuko dugu kale estu batetik. Berehala iritsiko gara San Juan iturria dagoen plazara.

Urola ibaia bizkarrean, Amaia plaza zeharkatuko dugu, ezkerraldean dagoen Ardantzabide kalea hartzeko. San Pedro parrokia izango dugu ezkerraldean. Aurrera jarraitu eta 200 metroren ondoren, herriko etxeak atzean uzten hasi eta aparkaleku bat igarota, zelai berdea ikusten hasiko gara. Bideak aukera bakarra ematen du, eta 300 metroren ondoren, Ardantza Txiki baserrira iritsiko gara. “Algorri” jartzen duen gezi bat dago, eta hari jarraituko diogu. Flyscha osatzen duten xaflen muturren gainean goaz oinez, Algorriko senaiara. Mareak ahalbidetzen duenean, kontuz beti ere, ezinbestekoa da behera jaistea.

Gipuzkoako kultura eta natura

2

1

3

1 km

1,9 km

0 km

Page 10: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

10

nola iritsi

Informazio gehigarria

Tabernak eta jatetxeak

non lo egin

Irisgarritasuna

San Juan Iturria

kai-muturra

San pedro eliza

Aldapan dagoen plazatxoa da San Juan iturrikoa, herriko gune sozial garrantzitsua. Han aritzen dira zumaiarrak, herriko gorabeherei buruzko hitz-aspertu animatuak egiten, ur bila zihoazen antzinako herritarren antzera. Zenbait kale elkartzen dira iturriko plazan, eta iturritik ezkerraldera doan Harategiko kalea hartuko dugu. Berehala iritsiko gara San Pedro elizara.

Urolaren itsasoratzean, kai-muturreko bidean hamaika gauza eder ikusiko ditugu. Etxe dotoreak, Urolako itsasadarra eta Santioko hondartza, esaterako. Paseoko azken etxea da Julio Beobide eskulturgile handiarena; ibaiaren beste aldean dago Zuloaga margolariarena. Nahi izanez gero, kai-muturreko azken puntarainoko 600 metroak egin ditzakegu, beti ere itsasoak baimenduz gero. Esperientzia zirraragarria da: eguraldi onarekin, Gipuzkoako mendialdea ere ikus daiteke. Itsasoak haitzak astintzen dituenean, uhinen zipriztinen artean ibil gaitezke. Bide beretik iritsiko gara Amaia plazara azken 650 metroak ibili ondoren. Aukera aproposa izan daiteke Algorri interpretazio zentroa bisitatzeko.

Zumaiako erreferentziazko eraikina da San Pedro eliza, herrira iristean nabarmen ikusten dena. 30 metrotik gorako dorreak presentzia indartsua ematen dio, labarreko muinoei gailentzen baitzaie, zerumugaraino. Harrizko horma sendoek aditzera ematen dute, babeserako balio izan zuela, errezorako bezainbeste. Merezi du eliza inguratzea, arkupeak eta ingurua ikusteko, eta baita ere, bertara sartzea, Euskal Herriko arkitektura sakroaren sotiltasunaren mistika sentitzeko. Elizako atari aurreko eskailerak jaitsita, Amaia plazan gaude berriz.

Zumaian, Itzurun hondartzara joateko seinaleak jarraitu behar dira. Gasolindegi txikia pasa eta 400 metro ondoren, Amaia plaza ikusten da ibaiaren ezkerraldean.

Zumaiako Turismo bulegoa: [email protected]

Algorri Interpretazio Zentroa:[email protected]

Tabernak:

ITZURUN Itzurun zuhaitz bidea. Tlf. 943 862 124

KRESALA Julio Beobide,3 Tlf. 943 019 869Jatetxeak:

TALAIPEJulio Beobide. Tlf. 943 864 392

TRAPAIAErribera,7 Tlf. 943 861 973

ZELAI HOTELA Larretxo, 16 - Itzurun hondartza20750 Zumaia Tlf. 943 865 100www.talasozelai.com

ZUMAIA HOTELAAlai, 13 20750 Zumaia Tlf. 943 143 441www.zumaiahotela.com

SANTA KLARA nekazalturismoaDiseminatuak, 420750 ZumaiaTlf. 943 860 531 - 639 879 611www.agroturismosantaklara.com

Azkenengo zatia ezik, ez da ibilbide aproposa bizikletaz, haurren karroekin edo gurpildun aulkian egiteko. Amaia plazatik kai-muturrera pasealeku zabala eta bidegorria daude.

nn

joateko seinaleak jarraitu behar dira.

Informazio gehigarria

www.zumaia.net

Tabernak eta jatetxeak

Tabernak:

n

Irisgarritasuna

Azkenengo zatia ezik, ez da ibilbide

I tsasoak eta harriek kontatutako historia4

5

6

2 km

2,08 km

2,88 km

Page 11: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

11

F L Y S C H T a l a i m e n d i - A l g o r r i

G e t ar i ae G u n A B O r O B I L T z e k O . . .

Mende luzeetan itsasgizonen herria izan da Getaria. Juan Sebastian Elkano herritarrak eman zion munduari lehen bira itsasontzian, eta oraindik ere egunero aritzen dira arrantzaleak lanean. Herriko sarreran hari eskainitako monumentutik behera,

poteorako tabernaz betetako kale nagusitik sartuko gara herrian, porturaino. Kaia San Anton edo Getariako arratoiaren babesean dago. Handik gora, berehala daude itsasargia eta talaia.Otordu garaian usain erakargarri bat nagusitzen da. Parrillan egindako arraina da kaian dauden jatetxeen berezitasuna. Halako tentazioari uko egiteko gai denik ba ote?Arrainarekin batera edateko, itsasoko haizeak ere ontzen du bertako ardo txuri berezia: txakolina, kostako muinoetako eta baserrietako mahastietako mamarekin egindakoa. Nortasun handiko edaria da, zapore propioa eta indartsua dituena. Txakolindegi gehienek bisitak antolatzen dituzte, bazkaria barne, noski. Herriko beste pertsonaia ospetsua Cristobal Balenciaga izan zen. 2011n ireki berri dute haren lanari eskainitako museoa.

. . . A u k e r A G e H I A G O

Juan Belmonte, 2120750 Zumaia Tlf. 943 143 100www.algorri.eu

z u m a i aALGOrrI I n t erpre t az i o zen troa

Portale kalea, 920740 Zestoa Tlf. 943 868 811 www.ekainberri.com

e k A I n B e r r I z e s t o aZestoa inguruko kobetan historiaurreko gipuzkoarren arrastoak daude Ekaingo kobaren erreplika da EKAINBERRI. Jarduera didaktiko eta dibulgatibo asko eskaintzen ditu urte osoan zehar.

Ikus-entzunezkoen bidez, erraz eta arin ikasten eta ulertzen da Flyscharen sorrera. Gainera, itsasontzian irteerak egiteko aukera ere badago. Zumaiako Alde zaharra bisitatu liteke ondoren, pintxo gozoak dastatzeko.

Jaiak GetarianTxakolin denboraldiaren hasiera.Getaria, San Anton eguna, urtarrilaren 17an.

Jaiak zumaianPazko asteko asteburuan, San Telmo jaiak.Iraileko hirugarren asteburuan, Olagarro Eguna.

Mende luzeetan itsasgizonen herria izan da Getaria. Juan Sebastian Elkano herritarrak eman zion munduari lehen bira itsasontzian, eta oraindik ere egunero aritzen dira arrantzaleak lanean. Herriko sarreran hari eskainitako monumentutik behera,

poteorako tabernaz betetako kale nagusitik sartuko gara herrian,

munduari lehen bira itsasontzian, eta oraindik ere egunero aritzen dira arrantzaleak lanean. Herriko sarreran hari eskainitako monumentutik behera,

poteorako tabernaz betetako kale nagusitik sartuko gara herrian,

Getariako Turismo BulegoaAldamar Parkea, 2

20808 GetariaTlf. 943 140 957 www.getaria.net

Cristobal Balenciaga museoa2011n inauguratu zuten Getariak, Juan Sebastian Elkano itsasgizonarekin batera, eman duen herritar unibertsalenari eskainitako museoa. Cristobal Balenciagaren lanek zeresan eta eragin handia piztu zuten, baina bere lanak bertatik bertara ikustea da onena.

Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren

BulegoaAldamar parkea, 4

20808 GetariaTlf. 943 140 383

www.getariakotxakolina.com

Aldamar Parkea,6 20808 Getaria Tlf. 943 008 840 cristobalbalenciagamuseoa.com

Page 12: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

12

Bizkaiko golkoa

Jaizkibel

Hondartza

HO

ND A R R I B I A

Bidegurutzea2

Higer itsasargia3

Kanping ondokobidegurutzea4

Guadalupeko bidegurutzea5

Artzuko portua6

0,2 km0,47 km

0,83 km

3,285 km

4,28 km

Hondarribiko portua 1

HASIERAAMAIERA

Ibil

bid

ear

en

pla

noa

T A L A I A H o n d a r r i b i - A r t z u

Gipuzkoako kosta osoa zeharkatzen duen bide ikusgarri baten hasierako puntuan

gaude. Talaia ibilbideak itsasoaren eta mendiaren arteko elkargunea gurutzatzen du eta lehen zati honetan dagoeneko, altxorrak aurkituko ditugu, bai gizakiak, baita naturak ere landutakoak. Udaran ez ahaztu bainujantzia, Artzuko portuko uretan freskatzeko.

Artzuko portua

p i r a t e n e t a k o r t s a r i o e n l u r r a l d e a

luzera desnibel metatua

denbora zailtasuna

+380 m+380 m+380 m+380 m

-380 m-380 m-380 m2h 55 min2h 55 min8,5 km8,5 km8,5 km8,5 km

zapatilakzapatilakzapatilakzapatilakzapatilak

Sisu

rko

Page 13: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

13

T A L A I A H o n d a r r i b i - A r t z u

Jaizkibel mendiaren oinean dagoen perla txiki bat da kala hau. Historian zehar hainbat jarduera egin izan dira han. Esaterako, erromatarrek kai moduan erabili izan zuten. Denboran guregandik gertuago, kalara doan errekaren indarrarekin ehotzen zituzten gari eta arto aleak Artzuko errotan, eta horregatik, inguruetan galdetuz gero, errota eta kaia, bi toponimoak erabili ohi dituzte.

Itsasoak gogor jotzen duen tokian dago Artzu, baina daukan formagatik, olatuetatik ondo babestuta dago. Itsasontziez gain, hainbat arrain eta hegazti espezie biltzen dira bertan, atseden hartzeko. Gisa horretan, bertako flora eta fauna ugariak duen bioaniztasunarekin, kultura eta geologia ondareaz gain, naturaren elementu guztiak elkar eraginean ikusteko toki bikaina da.

Artzuko portua

Hondarribiko portua

Higer itsasargia

Bidegurutzea

Hondarribiko herri guztia zeharkatuta iritsiko gara arrantzaleen portuko aparkalekura. Aparkalekuaren ezkerrean asfaltuzko aldapa batek jarraitzen du. Honen hasieran Talaia ibilbideko panela eta geziak ikusiko ditugu, ibilbidearen hasiera adierazten digutenak. Han jarraitzen du, Lapurditik datorren oinezko bideak. Autoek eta errepideek ahazturan utzi dute, baina ordainetan, asfaltokume bihurtutakook deskubritzeke dagoen altxor bat antzeman dezakegu.

Pixkanaka, bidea estutzen doa, eta arrokari sendo lotutako kate bat dugu lagungarri. Euskal Kostako puntu garrantzitsuenetako batean gaude: Higer lurmuturrean. Bizkaiko Golkoko izkina da, lurrak itsasoa iparralderantz bultzatzen duen puntua, eta beraz itsasoak gogor jotzen du, ikuskizun handi bat emanda.

Pasaiarako norabidea markatzen duten geziei jarraitu behar diegu, errepidea ezkerretara utzita. Bideko zoruak antzeko tankera dauka bide osoan, kolore hori-marroia eta metro erdiko zabalera du, eta beraz, bidegurutzeetan aurrera egiteko ez dugu inolako arazorik izango.

dezakegu.

2

1

3

0 km

0,2 km

0,47 km

Page 14: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

14

nola iritsi

Informazio gehigarria

Tabernak eta jatetxeak

non lo egin

Irisgarritasuna

kanping ondoko bidegurutzea

Artzuko portua

Guadalupeko bidegurutzea

Errepidea gurutzatu behar dugu segidan, eta orduan ikusiko ditugu Talaia ibilbideko panelak. Hortik aurrera ibilbidea ondo nabarmenduta dago, eta mota askotako landaretzak argi-itzalak sortzen ditu bidean. Pinuak, haritz kandudunak, txilarrak, ote zuriak... denetik dago, eta haien artean doi-doi, ikuspegia paregabea da.

Hondarribian eta inguruetan Errota izenarekin ere ezagutzen duten kala da. Eguraldiak laguntzen badu, bainu bat hartzeko egokia da, eta baita natura ondare izugarria ere, bereziki hango bioaniztasunagatik. Artzu ere ibilbidearen muturra da: Hondarribira itzultzeko, etorritako bidetik bueltatzea besterik ez dugu egin behar, guztira ordu eta erdi iraungo duen ibilbidean.

2,5 km-ren ondoren iritsiko gara puntu honetara. Hiru bide markatuko dituzte geziek, eta Pasaiako portura doana hartu behar da ibilbidea jarraitzeko. Kilometro baten ondoren, Artzuko portura iritsiko gara.

Hondarribira N-1etik iristen da, posible izanik A-8tik Irun arte hurbiltzea. Hondarribirako norabidea hartzean, aireportua ikusiko dugu eskuinaldean. Portura zuzentzen gaituzten seinaleei egin behar diegu kasu hortik aurrera. Kirol-portua eta hondartza atzean utzita, arrantzaleen portuko eraikinak ikusiko ditugu eskuinaldean, eta zuzen jarraituta aparkalekua.

Hondarribiko Turismo bulegoawww.hondarribiaturismo.comwww.gipuzkoamendizmendi.net

JAUREGI HOTELA ***Zuloaga,5 20280 Hondarribia Tlf. 943 641 400www.hoteljauregui.com

Ibilbide hau ez da aproposa haurren karroekin edo gurpildun aulkian egiteko. Hala ere, aukera dago osotasunean ez egiteko, eta haurrekin egin nahi izanez gero, zati bat bakarrik egin daiteke. Bizikletan ere zati bat egin daiteke, baina kontuan izan behar da oinezkoak ibiltzen direla, eta bidea beti ez dela hain zabala.

nn

Informazio gehigarria

Tabernak eta jatetxeak

n

Irisgarritasuna

p i r a t e n e t a k o r t s a r i o e n l u r r a l d e a

4

5

6

0,83 km

3,285 km

4,28 km

Tabernak:

FAROKO KANPING-TABERNATlf. 943 641 008

JAIZKIBEL KANPING-TABERNATlf. 943 641 679Jatetxeak:

ENBATAZuloaga, 5 Tlf. 943 641 400

ARRANTZALEEN KOFRADIAZuloaga Kalea, 12Tlf. 943 642 738 (All Nipón Airways airelinearen arabera, munduko arrain zopa onena egiten dute)

MAMUTZAREguzki Kalea, 8. Alde ZaharraTlf. 943 643 349

PIKOTEORamón Iribarren pasealekua, 12 Tlf. 943 641 741

Page 15: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

15

T A L A I A H o n d a r r i b i - A r t z u

H o ndarr ib i ae G u n A B O r O B I L T z e k O . . .

Hamarkada askotan udatiar andanaren herri kuttuna izan da Hondarribia. Bidasoa ibaiaren bokalean sortutako Txingudi badiaren buruan, ikuspegi ederra dago Butron pasealeku ezagunetik. Herrian barneratuta, Alde Zaharra ikusgarria da,

harrizko eta egurrezko antzinako etxeak zutik daudelako. Herritarrek maitasun osoarekin txukuntzen, berritzen eta konpontzen dituzte. Horrez gain, Erdi Aroko harresiaren zati batzuk zutik diraute eta merezi du benetan haietako batetik sartu-irtena egitea, edo oinez inguratzea, Carlos 5.aren gotorlekuraino (Paradorea), Hondarribiak antzinean izandako handitasunaz jabetzeko.

Eta noski, itsaso ondoko eta muga-mugako herria izanda, marinelen eta arrantzaleen herria da Hondarribia. Marinan, haien auzoan, ardoa eta pintxo batzuk hartzea ezinbestekoa da, herritarren arteko giroan

murgiltzeko.Aldapan gora dago, hondarribiarren zaindariaren eliza, Guadalupeko Ama. Han ospatzen dute Alardea, eta Hondarribiko arraunlarien eskifaiak hari eskaintzen dizkio lortutako garaipenak.

batzuk hartzea ezinbestekoa da, herritarren arteko giroan

Aldapan gora dago, hondarribiarren zaindariaren eliza, Guadalupeko Ama. Han ospatzen dute Alardea, eta Hondarribiko arraunlarien eskifaiak hari eskaintzen dizkio

p L A I A u n d I I r u n e n

pa s a i a Txalupaz bi punten arteko ibilbidea

MATer ITSASOnTzI MuSeOA/ OndArTXO itsas kulturaren zentroa pa s a i a

Urak banatzen ditu bi herriguneak, eta etengabe joan-etorrian dabilen baporetxo batek batzen ditu. Gerta liteke txiki sentitzea, milaka tonako karga dakarren itsasontzi bat parean suertatuz gero.

Itsas Gela elkarteak itsasoarekin zerikusia duten hainbat jarduera eskaintzen ditu Mater izeneko itsasontzian, begirunea, babesa, ikasketak eta batez ere, gozamena bultzatuz.

Itsas Kulturaren Zentroko bisitariek euskaldunek itsasoarekin izandako harremana gertutik ezagutzeko aukera izango dute eta, bereziki, itsasontziak eta beraien eraikuntza.

Hegazti-espezie askoren migrazioetan atseden-tokia da. Gizakiak Txingudin esku-hartze handiak egin dituen arren, Plaiaundiko Parke Ekologikoko biologoak arduratzen dira ekosistema zaintzeaz.

beraien eraikuntza.

Jaiak Hondarribian Irailaren 7tik 11ra, Guadalupeko Ama.

. . . A u k e r A G e H I A G O

Ondartxo pasealekua, 120110 Pasaia Tlf. 943 392 426www.albaola.org

murgiltzeko.Aldapan gora dago, hondarribiarren zaindariaren eliza, Guadalupeko Ama. Han ospatzen dute Alardea, eta Hondarribiko arraunlarien eskifaiak hari eskaintzen dizkio lortutako garaipenak.

. . . A u k e r

Dav

eKav

Page 16: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

16

Kausoro I mairubaratzaKausoro II mairubaratza

Basateko mairubaratza

Gi-3631

Gi-3631

2,08 km

1,6 km

0,9 km

Gainbeltz

3

4

2

HASIERA AMAIERA

Oielekuko mairubaratza

Oieleku atsedenlekua / Txabola

Kausoroko aparkalekua

1

Ibil

bid

ear

en

pla

noa

AIAkO HArrIA kausoro-Oieleku-kausoro

Natura santutegi bihurtuta. Hori da Oieleku (Oianleku). Mistika bereziko gunea da, naturaren

babesean, zuhaitzez, mendiz, eta itsasoz inguratutakoa, egungo bizimodu azkarrean geldialdia egin eta hari arnasa emateko eremu ezin hobea. Autoa alde batera utzi eta, pagoen artean, Oieleku Iparreko, Oieleku Hegoko eta Basateko mairubaratzetara goaz, PR ibilbideko pintura-markei jarraituta. Joan etorria bide beretik egingo dugu. Pagadia

naturaren eta gizakiaren arteko topalekua

luzera desnibel metatua

denbora zailtasunaluzera desnibel metatua

denbora zailtasuna

+158 m+158 m+158 m+158 m

-158 m-158 m-158 m-158 m-158 m1h 15 min1h 15 min3,6 km3,6 km3,6 km3,6 km

botakbotakbotakbotak

Bidegurutzea

Page 17: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

17

AIAkO HArrIA kausoro-Oieleku-kauso

Ez da harritzekoa duela 4.000 urteko

euskaldunek Oieleku toki sakratutzat

hartzea.

Zerua eta lurra batzen dituen tokia

dela esan liteke. Soilune hartatik

Donostia eta Oarsoaldea batera

ikus daitezke; eta Aiako Harriaren

presentzia indartsuarekin ere,

Oielekuko cromlechean jarrita,

zeruari begira une luzez gera

gaitezke, denboraren nozioa galduta.

Historiaurreko adituek hainbat

esanahi ematen dizkiote

mairubaratzari, baina denak ados

jartzen dituena da lekuaren

beraren magia.

Oielekuko (Oianleku)harrespilak edo mairubaratzak

kausoroko aparkalekua

Gainbeltz

Kausoroko aparkalekura iritsiko gara, Oiartzun atzean utzi eta, aldapan gora, baso barnetik doan errepide batetik. Benetako plazerra da autotik jaitsita, haize freskoa arnastea, eta bertatik bertara dauden cromlechak ikustea. Bideari heltzeko, aparkalekutik errepidea gurutzatu, eta pinu batean daude lehenengo pintura-marka zuri-horiak, ibilbide osoan jarraitu beharrekoak. 600 metro aurrerago metalezko ate berde batera iritsiko gara. Hura pasa eta aurrera jarraituko dugu.

Aurrera jarraituta Gainbeltzera iritsiko gara, eta bertatik Pasaia eta Oarsoaldea ditugu oinpean. Portuko itsasontzien joan-etorriak irudika ditzakegu, zelaiko lasaitasunetik. Gainbeltzen bidegurutze zabal bat dago eta pintura-markei jarraitu behar diegu; ezker eta eskuinean dauden gurutzeek bertatik ez jarraitzeko adierazten digute, eta aurrez aurre topatuko ditugun pintura marka zuzenei kasu eginez, aurrera jarraituko dugu.

17

2

1

0,9 km

0 km

ruta

spor

gipu

zkoa

.com

Page 18: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

18

nola iritsi

Informazio gehigarria

Tabernak eta jatetxeak

non lo egin

Irisgarritasuna

Oielekuko mairubaratza (Oieleku iparra)

Bistan dugun zabalgunetik, mairubaratzera iritsiko gara. 50 metro aurrerago dago Basateko mairubaratza. Halako egitura bereziak ikustera joatea eta bueltarik ez ematea, ez joatearen parekoa da. Burdin-arotik daude han, baina orduan zuen magia apurrik ere ez dute galdu. Biek merezi dute itzul-inguru bat ematea. Gainera, leku aproposean gaude atsedenaldi bat egin eta hamaiketakoa egiteko, inguruan mahaiak eta iturria daudelako. Hona iristeko hartu dugun bidea jarraituko dugu aparkalekura itzultzeko.

GI-3631 errepidea hartu behar da Oiartzunen, Artikutzara bidean. 12. km pasa eta hurrengo kilometrora iritsi baino lehen basoa irekitzen da. Zabalgune batean, eskuinaldean, Kausoroko aparkalekua ikusiko dugu. Adi, ez baitago inolako seinalerik.

Arditurri parketxea:Arditurriko meategiak/ Arditurri bidea, 3Aiako Harriko Parke Naturala20180 Oiartzunwww.gipuzkoamendizmendi.netarditurri@gipuzkoamendizmendi.netTlf. 943 494 521

Oarsoaldeako Turismo bulegoa:Aialde, 2 20180 OiartzunTlf. 943 494 521 [email protected]

Haurren karroekin eta gurpildun aulkian ez da posible ibiltzea. Hala ere, haurrekin egiteko oso ibilbide aproposa da; zoruaren egoera oso ona da eta bideak ondo definituak daude.

naturaren eta gizakiaren arteko topalekuann

GI-3631 errepidea hartu behar da Oiartzunen, Artikutzara bidean. 12. km pasa eta hurrengo kilometrora iritsi baino

aturaren eta gizakiaren arteko topalekuaaturaren eta gizakiaren arteko topalekuaaturaren eta gizakiaren arteko topalekua

Informazio gehigarriainolako seinalerik.

Arditurri parketxea:Arditurriko meategiak/ Arditurri bidea, 3Aiako Harriko Parke Naturala

Tabernak eta [email protected]

n

Irisgarritasuna

Haurren karroekin eta gurpildun aulkian ez da posible ibiltzea. Hala ere, haurrekin egiteko oso ibilbide

4

2,08 km

Tabernak:

KASTRO BERRIDoneztebe plaza, 14. Elizalde auzoaTlf.943 494 071

MIRENSan Juan kalea, 1. Elizalde auzoaTlf. 943 491 227Jatetxeak:

BIDE-ALDEErgoiengo bidea, 11Tlf. 943 492 112

TOLARETornola kalea, 21 Tlf. 943 490 071

ARRITXULO ATERPETXEA, Aritxulegi bidea, 20180 OIARTZUNTlf. 943 580 010

ERRETEGI HAUNDI nekazalturismoaErretegi bidea, 2. Iturriotz auzoa20180 OiartzunTlf. 943 494 629

IRAGORRI landetxea Sorondo bidea, 2. Karrika auzoa20180 OiartzunTlf. 943 492 638

Oielekuko aisialekua/Txabola (Oieleku hegoa)

Pagadian barrena murgilduko gara, pintura markei jarraituta. Gainbeltzetik 730 metrora, Oielekuko atsedenlekura iritsiko gara. Erabilera publikoko txabola bat dago han, bidegurutze batean; inguruetako herri-arkitekturaren adibide on bat. Txabola eskuineko aldean utzi eta maldan gora jarraituko dugu. Basoa irekitzen hasten da eta zabalgune horretan, 170 metro ibili ondoren ikusiko dugu Oieleku iparreko mairubaratza. Hara zuzen joatea besterik ez zaigu geratzen.

3

1,6 kmOielekuko aisialekua/Txabola (Oieleku hegoa)

Page 19: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

19

AIAkO HArrIA kausoro-Oieleku-kauso

GI-3631 errepidea hartu behar da Oiartzunen, Artikutzara bidean. 12. km pasa eta hurrengo kilometrora iritsi baino lehen basoa irekitzen da. Zabalgune batean, eskuinaldean, Kausoroko aparkalekua ikusiko dugu. Adi, ez baitago inolako seinalerik.

Arditurri parketxea:Arditurriko meategiak/ Arditurri bidea, 3Aiako Harriko Parke Naturala20180 Oiartzunwww.gipuzkoamendizmendi.netarditurri@gipuzkoamendizmendi.netTlf. 943 494 521

Oarsoaldeako Turismo bulegoa:Aialde, 2 20180 OiartzunTlf. 943 494 521 [email protected]

ARRITXULO ATERPETXEA, Aritxulegi bidea, 20180 OIARTZUNTlf. 943 580 010

ERRETEGI HAUNDI nekazalturismoaErretegi bidea, 2. Iturriotz auzoa20180 OiartzunTlf. 943 494 629

IRAGORRI landetxea Sorondo bidea, 2. Karrika auzoa20180 OiartzunTlf. 943 492 638

O i artzune G u n A B O r O B I L T z e k O . . .

Izen bereko ibaiaren haranean hedatzen da Oiartzun. Nortasun handiko zortzi auzo txikik osatzen duten herria da. Mimo handiarekin zaintzen dituzte haien etxeak oiartzuarrek eta auzoen arteko bideetan bueltatxo bat emanda, herriaren edertasuna eta natura

arnasten dira bete-betean. Bide horietan gainera, jatetxe eta taberna ugari daude. Haietan mokadu bat eginda, kontu zaharrei eta berriei buruz hizketan aurkituko dituzu koadrilak, eta baita liskar bero, baina baketsuren bat ere. Herri zabala da Oiartzun, Gipuzkoako handienetakoa. Erdiz erdi igarotzen du bidegorriak. Bide naturala da, Arditurriko meatzeetara zuzen doana. Erromatarrek galena ustiatzen zuten, handik zilarra eta beruna ateratzeko. Aurrerago, itsasora garraiatzeko egindako burdin-bideak bere horretan dirau gaur egun, aisiarako eta herriko auzoen komunikaziorako arteria nagusi moduan.Aiako Harriaren magalean, dago Arditurriko parketxea, Oarsoaldeko meatzaritza-historia gordetzeko eta erakusteko zentroa eta Aiako Harriko Parke Naturalak gordetzen duen natura ondarearen nondik norakoaren berri ere ematen duena.

Pagoaldea industrialdea, 41-42Ergoien auzoa20180 Oiartzun Tlf. 943 260 593 / 94www.luberri.org

Luberri Ikasgune Geologikoa Oiartzunen

Kale Nagusia, 4820115 Astigarraga Tlf. 943 550 575www.sagardoetxea.com

Tornola kalea, 6Ergoien auzoa20180 OiartzunTlf. 943 493 578www.herrimusika.org

Sagardoe t x e a A s t i g arragan

Herri Musikaren Txokoa O i ar tzunen

Txotxaren sekretu guztiak ezagutu nahi? Tragoz trago, sagardoaren lanketa-prozesua ezagutzeko aukera bikaina da sagardoetxea.

Herri-musikaren tresnak ezagutzeko dokumentazio-zentroa da. Bertan daude, musika-tresnen bilduma, liburutegia, fonoteka, tailerra eta erabilera anitzeko gela.

O i artzun i n guruk o j a t e t x e e t a n bazka l duOiartzun zabala da hedaduraz, baita Nafarroa aldetik Pasaiara zetozen bidaieen igarobidea ere. Horren ondorio dira bideen ondoan dauden tabernak, garai batean benta zaharrak izandakoak. Lesakatik eta inguruetatik, estraperloan ekarritako produktuekin, hainbat eta hainbat plater gozo atera dira hango eltzeetatik.

Jolasen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez, modu arinean eta dibertigarrian, Oarsoaldeko eta Euskal Herriko ondasun geologikoa eta paleontologikoa daude ikusgai Luberrin.

Jaiak OiartzunenAbuztuaren 2-6, Xanisteban jaiak.

. . . A u k e r A G e H I A G O

Aiako Harriaren magalean, dago Arditurriko parketxea, Oarsoaldeko meatzaritza-historia gordetzeko eta erakusteko zentroa eta Aiako Harriko Parke Naturalak gordetzen duen natura ondarearen nondik norakoaren

Josu

Goñ

i Etx

abe

Page 20: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

20

ITURRARAN PARKETXEA

Errota

Errota

Manterola baserria

Errota

4

5 Baso lepatua

6 Lorategi Botanikoaren mugako langa

0,1 km

2,84 km

3,22 km

0,45

km

1,45 Km

2,65 Km

HASIERA AMAIERA

3

Agorregiko burdinola

Manterolako aparkalekua

1Aparkalekua

Lorategian barrena2

Ibil

bid

ear

en

pla

noa

pAGOeTA Iturraran-Manterola-Agorregi-Iturraran

Itsasoko ipar-haizeak ontzen ditu Iturrarango lorategi botanikoa eta Pagoetako basoa, zuhaitzek elkarren

babesean eraikitakoa, eta giro berezia dago bertan. Hosto artetik pasatako argiarekin ehuntzen da ibilbideko atmosfera, bakarra, eta bat-batean itzal artetik irtetean, Agorregiko burdinolak garamatza behinola izandako garai batera.

Iturraran Parketxea

ura mailuei eta hauspoei eragiten

luzera desnibel metatua

denbora zailtasuna

+145 m+145 m+145 m+145 m

-145 m-145 m-145 m1 h 10 min1 h 10 min3,7 km3,7 km3,7 km

botakbotakbotakbotak

Bidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutzea

Gi-2631

Page 21: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

21

pAGOeTA Iturraran-Manterola-Agorregi-IturraranpAGOeTA Iturraran-Manterola-Agorregi-Iturraran

Ura Euskal Herriko geografiaren eta orografiaren elementu garrantzitsua da. Egiten duen euri ugaria haran estuetatik behera indarrez eta azkar jaisten da. Gipuzkoarrek antzinatik dakite uraren bultzada baliatzen, eta horrekin sortu ziren puntako teknologia zuten burdinolak. Erdi Arotik aurrera, estimu handia izan zuten Gipuzkoako burdinoletatik ateratako produktuek.

XV. mendekoak dira Agorregiri buruzko lehenengo datuak. Burdinola berritua dago, eta lanean. Prozesua ikusgarria da: urak mugitzen ditu mailua eta hauspoak. Labean burdin harria eta egur ikatza sartzen ziren, hauspoen laguntzaz burdin harria garbituz eta prozesu honen ondorioz sartzen zen agoari (burdin masa) mailuarekin lingote itxura emanez.

Burdinola ondoan dauden errotak gari eta arto aleak ehotzeko erabiltzen ziren. Agorregiren berezitasuna altuera ezberdinetan mailakatuta dauden ur-deposituetan datza, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortu baitzen. Gure arbasoen irudimen eta sormen gaitasunaren adibide garbia dira. Seiehun urteko ekonomia-gune indartsu baten jarduera ikusteak magia berezia sortzen du, uraren doinuarengatik, mailuaren joagatik, eta inguruaren berdetasunagatik.

uraren indarra Burdinolak eta errotak

XV. mendekoak dira Agorregiri

Aparkalekua

Manterolako aparkalekua

Lorategian barrena

Autoa utzi eta aparkalekuko izkin batetik helduko diogu ibilbideari, argazkian ikusten dugun bidetik, Iturrarango parketxe aldera. Ibiltzen hasi eta berehala bidegurutze batera iritsiko gara; eskuineko bidetik parketxera zuzentzen gara, baina ezkerretik jarraitu behar dugu. 50 metro ondoren, parketxearen atzealdean izango gara.

Bidearen ezkerraldean ikusiko dugu aparkalekua, eta aurrez aurre asfaltuzko bidea. Marka zuri-berdeei jarraitu behar diegu, eskuinaldera, Agorregiko bidea hartzeko. Txakurrentzako hoteleko zakurrek hausten dute bideko lasaitasuna, baina haiek atzean utzita, aurrera goazen neurrian egiten du denborak atzera. Antzinako ofizioen eremura goaz, eta badirudi une batetik bestera, olagizon batekin topo egingo dugula. Agorregira hurbiltzen ari garela adierazten digute bi seinalek. Bidean bi errota daude, uraren eta denboraren indarra erakusten. Seinaleetatik 200 metrora dago lehen errota eta beste hainbeste metrora hurrengoa. Beste 80 metroren ondoren Agorregiko burdinola alboan dagoen errota ikus daiteke.

Ezkerrera begiratu, eta belar-bide bat hasieran, gezi batzuk ikusiko ditugu. Bidea, SL-GI22 ibilbideko gezi eta pintura-marka zuri-berdeek erakusten dute. Lorategi barnetik goaz mota guztietako landare ikusgarriz inguratuta. 250 metro ibili ondoren, lorategiko mugako ate batera iritsiko gara. Hura zeharkatu eta ondo ixtea oso garrantzitsua da.Atea zeharkatuta, basoan murgilduko gara eta ezkerretara dagoen bideari jarraituko diogu. Ondorengo bi bidegurutzeetan aurkituko ditugu Agorregirako geziak. Marka zuri-berdeek esaten digute hurrengoan eskuinera hartu behar dugula, eta jarraian dagoen bidegurutzean ezkerrera hartzeko. Manterolako aparkalekua da hurrengo jomuga.

0,1 km

1,45 km

0 km

2

1

jomuga.

3

Page 22: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

22

nola iritsi

Informazio gehigarria

Jatetxeak

non lo egin

Irisgarritasuna

Agorregiko burdinola

Lorategi botanikoaren mugako langa

Baso lepatuak (pago motzak)

Agorregiko burdinolara iristean, eskubialdean dagoen bidetik jarraitu behar dugu, antzinako olagizonen eguneroko laneko bidetik. Informazio-panel batzuk daude han, ingurua ezagutu eta burdinolari buruz informatzeko. Leku aproposa da hamaiketako edo askaria egiteko. Pintura-markek adierazten dute zuzen jarraitzeko, basoan berriro murgilduaz.

Azken pintura markak pasa eta 300 metro aurrerago, lorategi botanikoko mugako beste langa bat dago, eta kasu horretan ere, oso garrantzitsua da ondo ixtea. Atea gurutzatu eta berehala, eskubitara, beste bide bat aurkituko duzue. Honi ez egin jaramonik, jarraitu aurrera doan bidea. Koniferoen artean egingo dugu azken zatia, aparkalekura itzuli artean.

Basoaren lasaitasunean berriz sartzeak efektu lasaigarria du. Burdinolaren eragina bistakoa da inguruetan, lepatutako zuhaitzek osatutako basoan baikoaz oinez. Burdinolatik gertu eskubitara dagoen bidegurutzeari ez diogu jaramonik egingo. Metro batzuk aurrerago, eskubitara, Iturraranera iristeko lasterbide bat dago eta aldamenean Lorategi Botanikoaren mugako langa bat, baina ez diogu jaramonik egingo, gure bideak ezkerretik jarraitzen duelako. Adi, pintura markak ia desagertuta daude eta. Aurrerago dagoen bidegurutzean, ezkerretik ez jarraitzeko adierazten dute pintura markek.

N-634 errepidetik, Orio eta Zarautz artean, Aiara joateko norabidea hartu behar da. Bidegurutze horretatik abiatuta 4 km gidatu ondoren, Lukuneko aisialekua pasata,kurba itxi bat pasa ondoren, ezkerrean ikusiko dugu Iturraran parketxerako bide seinaleztatua.

Iturraran parketxea:Tlf. 943 835 389 [email protected] www.aiapagoeta.com

Manterolako aparkalekutik Agorregirako bidea gurpildun aulkian eta haurren karroekin arazorik gabe egin daiteke. Lorategiko hainbat gune haurren karroekin bisitatu daitezke. Ibilbide hau ez da aproposa bizikletaz, haurren karroekin edo gurpildun aulkian egiteko. Hala ere, aukera dago osotasunean ez egiteko, eta haurrekin egin nahi izanez gero, zati bat bakarrik egin daiteke.

2,65 km

2,84 km

3,22 km

u r a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e n

ARRUTIGozategi enparantza, 15Tlf. 943 834 770

ITURRIOZENAGozategi enparantzaTlf. 943 834 272

JAUREGIGozategi enparantza,Tlf. 943 134 955

KANUAGozategi enparantza, 11Tlf. 943 834 322

SAGARMANETA Urdaneta errepidea (Zarautz)20809 AiaTlf. 943 133 094

PAGOEDERRAGAErreka auzoa20809 AiaTlf. 943 580 814

LANDARBIDE-ZAHARLaurgain auzoa20809 AiaTlf. 943 831 095

ORORTEGIArrutiegia auzoa20809 AiaTlf. 943 830 804

r a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e nr a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e nr a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e n

4

5

6

n

N-634 errepidetik, Orio eta Zarautz artean, Aiara joateko norabidea hartu behar da. Bidegurutze horretatik

r a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e nr a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e nr a m a i l u e i e t a h a u s p o e i e r a g i t e n

Informazio gehigarria

Iturraran parketxerako bide seinaleztatua.

Iturraran parketxea:Tlf. 943 835 389 www.gipuzkoamendizmendi.net

Jatetxeak

www.aiapagoeta.com

A

Tlf. 943 834 770

n

SUrdaneta errepidea (Zarautz)20809 Aia

Irisgarritasuna

Manterolako aparkalekutik Agorregirako bidea gurpildun aulkian eta haurren karroekin

Page 23: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

23

pAGOeTA Iturraran-Manterola-Agorregi-Iturraran

nola iritsi

N-634 errepidetik, Orio eta Zarautz artean, Aiara joateko norabidea hartu behar da. Bidegurutze horretatik abiatuta 4 km gidatu ondoren, Lukuneko aisialekua pasata,kurba itxi bat pasa ondoren, ezkerrean ikusiko dugu Iturraran parketxerako bide seinaleztatua.

Iturraran parketxea:Tlf. 943 835 389 [email protected] www.aiapagoeta.com

zarau tze G u n A B O r O B I L T z e k O . . .

Itsasoari begira bizi den herria da Zarautz, eta hondartza da

herriaren eta itsasoaren arteko mugarria. Mugarria eta erakusleihoa, Kantauri itsasoaren edertasuna eta handitasuna parez pare baitaude hondartzako pasealekuan. Han egoten dira surflariak, Zarautzi nortasun propioa ematen ari zaizkionak.Hondartzatik herrira sartuta, hirigunean dauden tabernek eta kafetegiek izugarrizko giroa eta bizia sortzen dute, eguraldi ona badago, jende guztia kalean biltzen baita, ardoren bat edo kaferen bat hartzen. Zarauzko inguruetako natura eta kultura ondarea ere ikusgarria da. Alde zaharreko Dorre Luzetik hasi eta Donostia aldera daude, Mollarriko kargaleku zaharra eta Iñurritzako Biotopoa, kostako hegaztiek etengabe bisitatzen dutena. Beste puntan, Getaria aldera, San Antongo mendia (Getariako arratoia) bisitatzea gomendagarria da. Haurren karroekin eta gurpildun aulkiekin inolako arazorik gabe egin daiteke.Zarautzen udan festa ugari izaten dira, baina ezin galtzekoa da irailaren 9ko Euskal Jaia, herritarrentzako berezia. Jai oso aktiboa da, herritarrek erabat biziten dutena, eta hori transmititzen diote bisitariei.

Elizaurre, 1 20800 ZarautzTlf. 943 835 [email protected]

A i a k o H e r r r I G u n e A e T A e L I z A

SAnTA MArIA LA reAL zarauzko arkeologia eta monumentu multzoa

Ge t ar i a n erreTeG IeTAn BAzkALdu

Zarautzek ondare historiko izugarria du eta haren gordailua da Santa Maria la Real arkeologia multzoa. Erromatarren garaiko eta Erdi Aroko arrasto eta materialak ikus daitezke, baita garai bakoitzeko hiritarren eguneroko bizimodua ere, nahi izanez gero.

Arrantzaleen herria izaten segitzen du Getariak, eta herriko portuko jatetxeetan zerbitzatzen dituzten arrainak itsasotik zuzenen parrilara joaten dira. Bezeroek ikusteko moduan erretzen dituztenez, usainak gosea ireki eta zaila izaten da erretegi batean jateko tentazioari uko egitea. Prezioak ere, jatetxeen moduan, askotarikoak dira.

Auzune txikiek osatu arren, azalera eremu handia hartzen duen herria da Aia. Herrigune nagusia bisitatzeak merezi du, Euskal Herriko landa herrietako ohiko parte zaharra dauka eta handik dagoen Gipuzkoako ikusmira izugarria da.

Jaiak AianAbuztuak 6-10, Donato eta Lorentzo deunaren jaiak.

Jaiak zarautzenEkainak 25-27, San Pelaioak.Irailak 9, Euskal Jaiak.

. . .AukerA GeH IAGO

bisitatzea gomendagarria da. Haurren karroekin eta gurpildun aulkiekin inolako

Zarautzen udan festa ugari izaten dira, baina ezin galtzekoa da irailaren 9ko Euskal Jaia, herritarrentzako berezia. Jai oso aktiboa da, herritarrek erabat biziten

Page 24: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

24

Arantzazuko aparkalekua 1

Gi-3591

0,6 km

0,7 km

0,36 km

1,7 km

HASIERA AMAIERA

5 Ibilbidearen amaiera

4 Egurrezko pasabidea

Bi bideen elkargunea3

Goiko Benta 2ARANTZAZUKO PARKETXEA

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

Ibil

bid

ear

en

pla

noa

Aizkorri-Aratz Arantzazu-Gomiztegi-Arantzazu

Euskal Herriko bihotzera garamatza ibilbide honek. Arantzazu Euskal Herriko

bihotz geografikoa da, baina batez ere, euskal nortasunaren muina. Zer esanik ez, euskara batuaren sorburua eta artista handiek egindako lanen erakusgarria. Gaitasun eta urritasun guztietako pertsonentzako bide honetan egiaztatuko duzu hori.

Arantzazuko santutegia

luzera desnibel metatua

denbora zailtasuna

+85 m+85 m

-85 m-85 m-85 m-85 m-85 m-85 m1h 10 min1h 10 min 3,4 km 3,4 km

joan etorriajoan etorriajoan etorriajoan etorriajoan etorria zapatilakzapatilakzapatilakzapatilakzapatilak

Ibilbide irisgarria euskal Herriko bihotzean

Page 25: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

25

Aizkorri-Aratz Arantzazu-Gomiztegi-Arantzazu

Arantzazukosantutegia

Arantzazuko aparkalekua

Bi bideen elkargunea

“Goiko Benta”

Autoa aparkalekuan utzita, bi puntutik ekin diezaiokegu bideari. Batetik, zuzen igo gaitezke parketxe aldera, aparkaleku pareko eskaileretatik edo aldapatik. Bestetik, eta litekeena da oso, Arantzazuko santutegiaren monumentaltasunak erakartzea. Beraz, basilika atzean utzi eta 240 metro aurrerago, “Goiko Benta” ostatua iragartzen duen seinalea topatu eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Bide honetatik 80 metro egin beharko ditugu.

Deskribatutako bi bideak, Parketxekoa eta Santutegikoa, elkartzen diren puntua da. Hemendik aurrera, zorua egonkorra eta sendoa da ibilbide guztian, eta hari jarraituko diogu hortik aurrera.

Jatetxea ezkerraldean dugunean, argazkiko aldapari helduko diogu. Bidearen hasieran gaude, baina inguru haietan maiz egiten duten moduan, salda bero batekin egun osorako indarrak hartuko dituzula nabarituko duzu. 200 metro eginda, bi bideen bateratze-gunera iritsiko gara.

0,6 kmºº

0,36 km

0 km

ARANTZAZUKO SANTUTEGIANafarroaren, Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidegurutzean dago Arantzazu, eta horrek garrantzia handia eman izan dio aspalditik. Frantziskotarren ordenak bost mende daramatza han, baina horrez gain, XX. mendeko euskal kulturgintzaren garapenaren funtsezko tokia da. Izan ere, apaiztegiko fraileek hainbat ikerketa eta argitalpen egin izan dituzte azken berrogeita hamar urteetan. Arantzazun ikusi zuen argia, baita ere euskara batuak, 1968an.

Santutegiak hainbat sute jasan ditu historian zehar, eta etengabeko berrikuntzak egin behar izan zituzten. Azkena 1950ean hasi zen, eta gaur egun ikusten dugun basilika eraiki zuten. Saenz de Oiza arkitektoaren proiektuak, eta batez ere, Jorge Oteizak kanpoalderako egindako eskulturek Euskal Herriko artegintza mundu mailako abangoardian ezarri zuten, eta horrekin batera Arantzazuk berezkoa zuen mistika areagotu zen.

2

1

3

Karm

arad

a

Page 26: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

26

nola iritsi

Informazio gehigarria

Jatetxeak

non lo egin

Irisgarritasuna

egurrezko pasabideak

Bide-amaiera

130 metro aurrerago, pertsona guztiei ibilbidea osatzen laguntzeko egurrezko egiturak daude, ibilbideko maldak sor ditzaken zailtasunak ekiditeko. Gurpildun aukiak, haurren karrotxoak, pertsona itsuak... erraz asko pasa daitezke handik.Beste 430 metro ibilita, antzeko egitura bat dago, ondoan txabola bat duena. Zortea izanez gero, inguruko larreetan aziendak ikus daitezke, pottokak trostan, ardiak bazkatzen, behiak ikusmiran.. Gainera, bi begiratoki daude bidean. Esfortzu handirik gabe, altuera hartu dugula konturatuko gara eta handik jabetuko gara Arantzazuren kokalekuaren berezitasunaz.

Hasieran aipatutako puntu batean edo bestean hasita ere, bideen elkargunetik 1.200 metrora amaituko da bidea. Ibilbidean zehar informazio-panelak daude, inguruko mendiei eta landaretzari buruzko argibideak emateko. Arabako mugalerroa ere bistan dugu, Elgea eta Urkila mendizerrak hain zuzen, baita han jarrita dauden haize-errotak ere. Ibilbide irisgarria bukatu eta aurrerago, Gomiztegiko Artzain Eskola dago.Joaterakoan zer edo zer ikustea edo begiratzea ahaztu bazaigu, lasai egoteko moduan gara, itzulera bide beretik egingo baitugu. 1,7 km eginda, bueltan gara aparkalekuan.

Oñatin, Arantzazuko norabidea nondik den seinaleztatuta dago. GI-3591 errepidea 9 km jarraitu ostean iritsiko gara Arantzazura. Bertako aparkalekutik santutegia ikusiko dugu.

Arantzazuko parketxea:Gandiaga Topagunea II 20560 Arantzazu-Oñati Tlf. 943 782 [email protected]

Oñatiko Turismo bulegoa:www.oinati.org [email protected]

GOIKO-BENTAArantzazu Auzoa, 12Tlf. 943 781 305

HOTEL SANTUARIO DE ARANTZAZUArantzazu Auzoa, z/g.Tlf. 943 781 313

SINDIKAArantzazu AuzoaTlf. 943 781 303

HOTEL SANTUARIO ARANTZAZU (H***)Arantzazu auzoa20560 OñatiTlf. 943 781 313

SINDIKA (H*)Arantzazu auzoa20560 OñatiTlf. 943 781 303

GOIKO BENTA (HS**)Arantzazu Auzoa, 1220560 OñatiTlf. 943 781 305

Gurpildun aulkiekin eta haurren karroekin ibiltzeko prestatuta dago. Itsuentzat ere moldatuta dago, panelak eta guzti.

Ibilbide irisgarria euskal Herriko bihotzean

0,7 km

1,7 km

4

5

n

Informazio gehigarria

Jatetxeak

n

HOTEL SANTUARIO ARANTZAZU (H***)Arantzazu auzoa

Irisgarritasuna

Gurpildun aulkiekin eta haurren karroekin ibiltzeko prestatuta dago.

Page 27: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

27

Aizkorri-Aratz Arantzazu-Gomiztegi-Arantzazu

Arantzazuko parketxea:Gandiaga Topagunea II 20560 Arantzazu-Oñati Tlf. 943 782 [email protected]

Oñatiko Turismo bulegoa:www.oinati.org [email protected]

e G u n A B O r O B I L T z e k O . . .

Izaera bereziko herria da Oñati Gipuzkoako barrutian. XIX. mende erdi arte ez zen probintzian erabat integratu eta erakunde eta antolakuntza propioa izan zituen ordu arte. Euskal Herriko lehen unibertsitatea han fundatu zuten 1543an. Berezitasun hori, neurri handi batean, oñatiarren ekimenaren erakusgarria da. Ez daude alferrik, Gipuzkoako egungo enpresa handienetakoak bertan.

Arantzazutik itzultzean, Arrikrutzeko kobak bisita daitezke. Arkeologia arrasto bereziak aurkitu zituzten bertan.

Andueza etxea, z/g. 20215 Zegama Tlf. 943 802 187www.zegamaturismoa.net

Gandiaga II eraikina,Arantzazu auzoa, z/g.20560 Oñati Tlf . 943 782 894www.gipuzkoamendizmendi.net

Aizkorriko Ataria zegamanBasogintza zegamar askoren ogibidea izan da belaunaldi askotan, eta jakintza hori jasotzeko eraiki zuten museoa. Zuhaitz motak, eta bakoitzaren jabetzak eta erabilpena erakusten dituzte bertan.

euskal Burdinaren Museoa LegazpinGipuzkoan funtzionamenduan dagoen burdinola bakarretakoa da Mirandaolakoa. Burdinaren industriaren inguruan sortutako ondare zabala jasotzen du parkeak: natura, kultura, aisia, industria...

Arantzazuko parketxeaArantzazun bertan dago Aizkorri-Aratzeko ondarearen interpretazio zentroa. Parkearen inguruak hobeto ezagutzeko, hainbat jarduera antolatzen dituzte, eta gizakiak bertan izandako esku-hartzea eta garapena azaltzen dituzte.

Irailak 9, Arantzazuko Amaren eguna.Irailak 29, Oñatiko jai nagusiak.irailak 25, Artzai Txakur Lehiaketa.

. . . A u k e r A G e H I A G O

Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa, z/g. 20230 LegazpiTlf. 943 730 428www.lenbur.com

zerain paisaia kulturalaZeraingo herritarren ekarpenekin prestatu zuten museo etnografikoa, eta egunerokotasunean biziberritzeko lan egiten dute Paisaia kulturala proiektuan. Goierri osoa ikusten da Aizkorritik Txindokiraino.

Herriko plaza, z/g. 20214 Zerain Telf. 943 801 505 www.zerain.com

Ona t i

Jaiak Onatin

Atauri

Page 28: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

28

N AF AR R

OA

Lareo urtegia

Gi-120

Lizarrustiko parketxea1

2,115 km

2,08 km

1,6 km

1,15 km

2,45 km

HASIERA AMAIERA

2

Zubia3

Bidegurutzea4

Pagadia5

Lareo urtegia6

Egurrezko pasabidea

Ibil

bid

ear

en

pla

noa

ArALAr Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti

Lareoko urtegi ederrera garamatza ibilbide honek, Aralarko gune garrantzitsuenetako batetik,

Lizarrustiko parketxetik hain zuzen ere. Adin eta erritmo guztietako pertsonentzako ibilbidea da, familian edo lagunartean egiteko berebizikoa. Naturaren handitasuna begibistan, ura eta harkaitzak nor baino nor. Nork irabaziko? Bertaratzen diren ibiltariek bai, ziur.

Lizarrustiko parketxea

Mendi arteko sekretu txikia

luzera desnibel metatua

denbora zailtasuna

+315 m+315 m+315 m+315 m

-315 m-315 m-315 m-315 m1h 55 min1h 55 min4,9 km4,9 km4,9 km

botakbotakbotak

Page 29: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

29

ArALAr Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti

Aralarko Parkearen barrutian dago, eta mendi arteko gerizpean ura fresko gordetzen du, inguruko pagoen itzalaren laguntzarekin. Sarastarri, Malkorburu, Alleko eta Akaitz mendien artean eraiki zuten, 1989an. Agauntza ibaiaren emaria jasotzen du, Goierri aldeko hainbat herrietako ur-hornidura bermatzeko.

Baina, horrez gain, bere edertasunagatik eta iristeko daukan erraztasunagatik, egunpasa ederrak egiteko aparteko gunea ere bada.

Lareokourtegia

Baina, horrez gain, bere

Lizarrustiko parketxea

zubia

egurrezko pasabidea

Lizarrustiko parketxearen pareko aparkalekua da abiapuntua. Parketxearen alboan ibilbide ezberdinen panelak ikusiko ditugu. Hauen artetik pasa eta aldapan gora egingo dugu, parketxearen atzealdetik jarraituz. Berehala, egurrezko igarobide bat aurkituko dugu. Bidea zuzen doa zuhaitz artetik. Aurrerago, Lareoko bidea markatzen duen gezitik aurrera, pagadia gero eta itxiagoa da. Muga aldeko lurretan gaude, eta pixkanaka, pagadia irekitzen hastean, Aralarko mendialdea ikusiko dugu parez pare.

Geldialditxo bat egiteko leku egokia dago, tunelaren ondoren dagoen zubia pasata. Probintziako barrualdean gauden arren, urtegiko urak freskatzen du haizea, eta indarberrituta ekingo diogu bideari. Dagoeneko, harkaitzek osatutako ingurunean gaude, eta horregatik daude pagoak ingurune horretan, halako zoruan bizirauteko prestatutako zuhaitz bakarrak direlako; oinpean ez dute ur askorik behar, baina gustuko dute inguruko hezetasuna. Iratzeak, oteak, sastrakak edo oreganoak osatzen dute oihanpeko landaredia.

Handik pasatzean eta zuhaitz artetik irtetean, ikuspegia zabaltzen da bat-batean. Izan ere, bidea estutu egiten da, eta harekin zuhaitzentzako tokia. Ondorengo 100 metroetan arreta pixka bat gehiago eman beharko diegu gure urratsei, harik eta iturri batera iristen garen arte. Uraren indarra ikusten ere hasi gara, eta berehala pasako gara harkaitzean zulatutako tunel batetik.

egurrezko pasabidea

zubia

0 km

1,15 km

1,6 km

2

1

3

Page 30: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

30

nola iritsi

Informazio gehigarria

Tabernak eta jatetxeak

non lo egin

Irisgarritasuna

Bidegurutzea

Lareo

pagadia

Errepide batera garamatza bideak. Alabaina, oinezkoen erreinuan gaude, eta autoen galtzada gurutzatuta, iratze artean, naturak inguratzen gaitu berriz ere, inoiz baino gehiago gainera.

Mendiz inguratutako urtegia izateak estutasun irudia eman dezaken arren, uretan islatzen dira mendiok eta simetria horrek armonia eta gozotasuna ematen dizkio inguruneari. Behin hara iritsita, merezi du urtegiari bira ematea: 40 minutu inguruko txangoa da, eta landaretza aberatsaren artean hizketan edo norbere pentsamenduetan murgiltzeko egokia. Bestela ere, gustuko pago bat aukeratzea eta haren itzalean etzatea ideia bikaina da. Lizarrustira etorritako bidetik itzuliko gara.

Pagadira iristen garenean, hiru bide ikusiko ditugu. Eskuinaldeko bidea da egokiena eta xamurrena. Pagadiko iluntasunean aurkituko dugu, berriz ere, sigi-saga datorren errepidea, eta hura jarraituz, Lareora goaz zuzenean. 150 metro baino ez dira falta puntu horretan.

Ataungo norabidea hartu, guztiz zeharkatu eta Lizarrustiko mendatera igotzeko seinalea agertuko zaigu GI-2120 errepidea jarraituz. Ergoiena auzoa pasa eta 8 km ondoren mendatearen gainera iritsiko gara. Nafarroara iritsi gabe, errepidearen ezkerraldean ikusiko dugu Lizarrustiko parketxea.

Lizarrustiko parketxea:Aia auzoa, 220211 Ataun Tlf. 943 582 069www.gipuzkoamendizmendi.netwww.goierriturismo.com

Tabernak:TROSKAETA TABERNAElbarrena, 59. San Martin auzoa Tlf. 943 180 037

SUTEGI TABERNASan Gregorio auzoa, 16

Jatetxeak:

LIZARRUSTIKO PARKETXEAAia auzoa, 2Tlf. 943 582 069 – 699 672 575www.gipuzkoamendizmendi.net

URBITARTE SAGARDOTEGIAErgoiena auzoa, 6 Tlf. 943 180 119

BITTOR JATETXEAElbarrena, 71. San Martin auzoaEguneko menua eta kartaTlf. 943 180 033

LIZARRUSTIKO ATERPETXEAAia auzoa, 2 20211 AtaunTlf. 943 582 069 – 699 672 [email protected]

ALDARRETAZPIKOA nekazalturismoaOtamotx aldea, 6 20211 AtaunTlf. 943 180 366

Bidea ez da txarra, baina ez da egokia haurren karroekin edo gurpildun aulkiekin joateko.

pagadia

LareoLareo

M e n d i a r t e k o s e k r e t u t x i k i a

2,115 km

2,08 km

2,45 km

4

5

6

n

Ataungo norabidea hartu, guztiz zeharkatu eta Lizarrustiko mendatera igotzeko seinalea

Informazio gehigarria

dugu Lizarrustiko parketxea.

Lizarrustiko parketxea:Aia auzoa, 220211 Ataun

Tabernak eta jatetxeak

Tabernak:TROSKAETA TABERNAElbarrena, 59. San Martin auzoa

LIZARRUSTIKO ATERPETXEAAia auzoa, 2

Bidea ez da txarra, baina ez da egokia haurren karroekin edo

Page 31: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)

31

ArALAr Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti

S e gurae G u n A B O r O B I L T z e k O . . .

Herri eder honetako harresietako ateek adierazten dute defentsarako sortutako herria izan zela Segura.Denborarekin, ordea, errege bidea desbideratu egin zuten eta trena ez zen handik pasa. Baina horri zor diogu Segurak Erdi Aroko zapore berezia mantentzea. Harrizko fatxaden eta armarrien artean, gaur egungo garbitasunak eta

autoren batek gogorarazten digu XXI. mendean gaudela. Bisita osatzeko perfektua da Ardixarra Erdi Aroko interpretazio zentroa.www.seguragoierri.net

Kale Nagusia, 37 20213 Idiazabal (Gipuzkoa)Tlf. 943 188 203www.Idiazabalgaztarenmuseoa.com

Gaztaren Interpretazio zentroa IdiazabalenIzal sagutxoak erakutsiko dizkigu gaztaren elaborazio-prozesuaren nondik norakoak. Artzainen txabola eta guzti dauzka interpretazio zentro honek. Egarria asetzeko aitzakiarekin, herriko auzoak bisitatu ditzakezu, eta bertako tabernak.

Azoka eta Artzain eguna Ordizian

www.ordiz iakoazoka.com

Jarduera bizia du Ordiziako merkatuak. Gipuzkoako eta inguruetako nekazarien erreferentzia izateaz gain, urtean zehar hainbat ekintza eta azoka berezi antolatzen dituzte. Ezagunak dira iraileko lehen astean egiten diren gazta-lehiaketa eta enkantea.Azoka asteazkenero egiten dute, baina badira urtean zehar egiten diren bereziak ere.

Jaiak Seguran Jaiak AtaunenEkainak 23-26, San Joanak. Maiatzak 15, Sanixidroak.

Ekainak 15, Garaipen eguna.Ekainak 23, San Juan suak.

Uztailak 2, Santixal Jaiak (Santa Isabel). Aia auzoko Jaiak.Irailak 3, San Gregorio auzoko Jaiak.Azaroak 11, San Martin: Jentilen etorrera.Aste Santuko prozesioa.

. . . A u k e r A G e H I A G OAtaungo herribidea eta Jose Miguel Barandiaran museoa Hiru auzoen arteko oinezko-autopista da Ataungo Herribidea. On Joxemiel Barandiaran, euskal etnografiari buruzko biltze-lan izugarria egin zuen ataundar ikertzaile ezagunari eskainitako museoan, gure historiari eta garapen sozialari buruz gehiago ikasteko aukera izango dugu.

Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun (Gipuzkoa)Tlf. 943 180 335www.gipuzkoamendizmendi.net

"Txindokiko itzala" abentura parkea Abaltzisketan

Gipuzkoarren lehiarako sena eta joera sanoa sustatzen ditu "Txindokiko itzala" abentura parkeak. Bertan egin daitezke eskalada eta ginkana konbinatua, Mariren zuhaiztian.

Hirigunea, 16 20269 Abaltzisketa (Gipuzkoa)Telf. 628 947 253www.txindokikoitzala.com

Iñigo Goñi Etxabe

Page 32: Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)