gipuzkoa eskalatzen

64

Upload: xabitxiki

Post on 21-Oct-2015

83 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 2: Gipuzkoa eskalatzen

ADARRAITZ *

Duela gutxi Antton eta Artetxe lasaertearrak ireki dituzte bia batzuk Adarra mendiko tontorraren

ondoan dagoen arrokan. Biak ez dira oso luze eta hurbilketa, berriz, bai. Hala ere, arratsalde batean,

motxila kargatuta, mendi buelta bat emateko eta biak probatzeko aukera ematen du. Gradua xamurra

da. Jaisteko ferrata bat ere prestatu dute.

Arroka mota: kareharria

Ekipamendua: parabolt

Bia kopuru: 6 + 2 proiektu

Bien altuera: 10 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 6a

Orientazioa: mendebaldea

Oharra: 30 metroko soka eta 6 expres. Ferrata egiteko disipadorea eta soka rapelatzeko. Ez dago

urik. Momentuz oso jende gutxik probatu ditu biak, beraz info gehiago daukagunean jarriko dugu.

Adarraren hegoaldean Eteneta Menhirra dago, ikusgarria.

Nola iritsi: Adarra mendiko igoera normala: Hernanitik Andoainera joateko errepidean, Urnietan

Xoxoka eta Besabi jatetxearen bidea hartuko dugu eta bertako aparkalekuan kotxea utzi. Frenten

ateratzen den aldapa hartu eta lehenengo baserrian eskuabian dagoen langa pasa eta bidea jarraitu.

Errekatxoa zeharkatzen dugunean ezkerreruntz abiatu eta seitun lepoa ikusiko dugu. Lepoa baina

pixkat lehenago ezkerraldean dagoen arrokan kokatzen dira biak. Ordu bete.

Page 3: Gipuzkoa eskalatzen
Page 4: Gipuzkoa eskalatzen

TXIMISTARRI **

Hareharrizko "bordillo" honek altuera eta bia gutxi dauka. Bia gehienak desplomatzen dute. Jaizkibelgo kosta osoa ikusteko aukera ematen du. Hondarribiko karretera jarraituz, ezkerraldean, harkaitz multzo baten ondoan eskultura bitxia dago.

Arroka mota: hareharria

Ekipamendua: kimikok.

Bia kopuru: 8

Bien altuera: 8 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: V+/ 6b+

Orientazioa: hegoaldea

Oharra: Ez dago urik.

Nola iritsi: Lezon Jaikibelgo GI-3440 karretera hartu eta portua igo. 8. Km pasa ondoren ezkerraldean pareta ikusiko dugu. Kotxea karretera ondoan utxi behar da, leku gutxi dago. Hemen talaia bidea hartu, eskalerak pasa, hesia eskubian utzi eta 5 minututan, pinuen atzean paretan egongo gara.

Page 5: Gipuzkoa eskalatzen
Page 6: Gipuzkoa eskalatzen

TXAKUR TXIKI **

Itsas ondoan dagoen hareharrizko eskola txiki honetara jende gutxi joaten da. Eskola txikia da eta aseguru batzuk erdoilduta badaude ere, bere kokapen eta orientazioagatik bistak zoragarriak dira.

Arroka mota: hareharria

Ekipamendua: gehienak kimikok.

Bia kopuru:18

Bien altuera: 12 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: V/ 7a

Orientazioa: mendebaldea

Oharra: Ez dago urik. Presak hondarra izaten dute.

Nola iritsi: Hondarribin hondartzarantz abiatuko gara eta iritsi baino lehen Higer itsasargira doan karretera hartuko dugu (GI-3361). Itsasargira joateko arrantza portutik igotzea beste aukera bat da. Hemen, asfaltatu gabeko pista bat hartuko dugu eta depuradora eta kolektorea ezkerretik inguratuko dugu. Pista igotzen denean, bidegurutzean eskubiko bidea hartuko dugu eta 500 metrotan gutxi markatuta dagoen bidegurutze bat ikusiko dugu. Hemen pareta ikusiko dugu. Hartu otia artean itasoalderantz joaten dan bidexka. (10 minutu)

Page 7: Gipuzkoa eskalatzen
Page 8: Gipuzkoa eskalatzen

ATZEIN **

Eskola hau kasualidadez ezagutu dugu. “Frantses batzuk ekipatzen” ikusi zituela komentatu zigun lagun batek eta “ikertzea” hurbildu ginan. Sorpresa atsegina izan zen: itzalean dago, lekua oso polita da eta etxetik gertu. Egia da bide gutxi daudela eta altura gutxikoa direla baina atsalde pasa bat merezi du. Gainera, gertu eskalatzeko beste bi leku gehiago daude. Bia guztik probatu genituen bi izan ezik, gogorregi baitziren guretzako. Ekipatu dutenak ez ditugu ezagutzen, beraz, gradua guri iruditu zitzaiguna jarri dugu, orientagarri moduan hartu. Izenak arrokan idatzita zeudenak jarri ditugu. Bia errazak nahiko zikinak daude, denborarekin juango dira garbitzen. Besteak ondo. Informazio gehiago baldin badaukazue pasatzea eskertuko genuke. Animatu probatxea!

Arroka mota: hareharria Ekipamendua:kimikoak.

Bia kopurua: 10 Bien altuera: 15 m Gutxien/gehienen zailtasuna:. IV/ ? Orientazioa: hegoa Oharra:lekuak ba du bere xarma. Ez dago urik. 8. bian kabi bat zegoen bi birigarroekin. Kontuz!

Page 9: Gipuzkoa eskalatzen

Nola iritsi: jarraitu Tximistarrira joateko bidea eta 500 metro aurrerago, kurba itxi batean (km 8.8) ezkerretan beste muino bat ikusiko duzue. Kotxea 200 metro aurreago uzteko parkina dago (km 9). Kurban ataka pasa eta 50 metro aurrerago eskubitara jo. Segi bidetzur batetik basoa zeharkatzen eta 50 metro beherago eskerretara jo 200 metro paretetaraino iritsi arte.

 

Page 10: Gipuzkoa eskalatzen
Page 11: Gipuzkoa eskalatzen

PUNTAS. PASAI DONIBANE **

Eskola hau ezagutzea asko merezi du, Pasai Donibane kostako herririk politenetako bat baita. Eskola Puntaseko faro ondoan kokatzen da. Arrokak forma eta marrazki bereziak hartzen ditu, hareharrizko zuloz beteta dago. Grado aldetikan ez da oso zaila, beraz hasteko eskola aproposa da., baina kontuz arrokarekin, batzuetan helduleku batzuk erortzen baitira. Eskola iritsi baino lehen kalaburtsa kala dago, bainatzeko aukera eskeintzen duena eta pixka bat lehenago herriko biztanle elkarteak kantina berriro ireki du.

Arroka mota: hareharria

Ekipamendua: kimikok.

Bia kopuru: 27

Bien altuera: gehienez 20 m. 12 metro bataz besteko.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 6b+

Orientazioa: iparmendebaldea

Oharra: hareharrizko eskola denez presa batzuk probatu behar dira ezustekabeak ez izateko. Herrian eta bidean ur fresko hartzeko iturriak daude.

Nola iritsi: Donibaneko herriko plazatik kostatik joaten den bide bakarratik jarraitzen dugu eta 20 minututan, farora iritsi baino pixka bat lehenago, kimikoak paretan ikusten dira. Donibanera joateko bi aukera daude, Oreretatik kotxez herriko sarreraino (barruan ezin da kotxea sartu) edo Donostiatik Pasai San Pedroko bukaeran Donibanea joaten den txalupa hartuz.

Page 12: Gipuzkoa eskalatzen
Page 13: Gipuzkoa eskalatzen

PIKOKETA **

Eskola txiki honetara jende asko hurbiltzen da, oso erraz iristen baita. Kokapena ezin hobea da. Hemen konglomeratu harrian eskalatzeko aukera dago eta bataz besteko 10 metroko biak daude. Bia mota diferente daude: sapaiak, fisurak… Boulder egiteko aukera ere badago.

Arroka mota: konglomeratua

Ekipamendua: paraboltak eta espits.

Bia kopuru: 25

Bien altuera: 12 m. gehienez

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 6c

Orientazioa: Hegoaldea

Oharra: Ez dago urik. Bia berrik ireki dira. Graduak jarrita daude baina izenak ez. Pasatzen dizkidatenean jarriko ditut. (entzun dezu kattagorri?) Nola iritsi: Oiartzunen Irunea doan GI-2134 karretera hartuko dugu. Gurutze auzoa iritsi baino lehenago “Castillo del ingles” norabidea hartuko dugu (GI-3454). Hirugarren kilometroa eta gero lepo zabal handi batera iritsiko gara. Hemendik Oiartzun alde batean eta Bidasoa harana bestean ikusiko dugu. Hemen kotxea usteko aukera dago. Ezkerraldean aldaparen bukaeran Pikoketako harkaitzak ikusiko ditugu. (5 minutu)

 

Page 14: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 15: Gipuzkoa eskalatzen

SAN MARCOS **

Eskola txiki hau kantera ohi batean kokatuta dago. Biak gehienez 15 metro daukate. C sektorearen ezkerraldean presa batzuk “sikatutak” daude eta boulder egiteko aukera dago. Lekua oso lasaia da. Iaz sektore berri bat ireki zen.

Arroka mota: kare-harria

Ekipamendua: paraboltak eta kimikok.

Bia kopuru: 34

Bien altuera: 15 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 7b+

Orientazioa: denetatik

Oharra: Ez dago urik. Zamalbide auzoan iturria dago.

Nola iritsi: Oreretatik Astigarragara doan karretera hartu eta Zamalbide auzoan (2,5 km) eskubian ateratzen den errepidea hartu. San Markoseko gotorlekura igotzeko kartela batekin markatuta dago. Eskerraldean dagoen Ondartxo Berri baserria pasa eta gero eskubialdean kantera sartzeko bidea sumatzen da. (1,5 km)Beraun auzotik ere joan daiteke, San Markos gotorlekura joateko errepidea hartuta.

Page 16: Gipuzkoa eskalatzen

                       

                          

  

 

Page 17: Gipuzkoa eskalatzen

 

 

 

  

Page 18: Gipuzkoa eskalatzen

                           

 

Page 19: Gipuzkoa eskalatzen
Page 20: Gipuzkoa eskalatzen

                

Page 21: Gipuzkoa eskalatzen

         

Page 22: Gipuzkoa eskalatzen

KOPAKO HARRIA ***

Haiako Harriaren itzalpean dago gailur xume hau. 600 metrotako garaiera, bainan eskaladen kopurua eta kalitatea ez da ez nolanahikoa. Nafarroan kokatua dago, Lesakako udalerrian, bainan oiartzualdeko eskalatzaileak izan dira benetako eskola honen bultzatzaileak. Arroka mota: Granito trinkoa.

Ekipamendua: Parabolt eta spit. Bide gutxi batzuetan eskertzen dira friend eta fisureroak.

Bia kopurua: 40, bide gehiago zabaltzen ari dira.

Bien altuera: 60 m. 25 metro bataz beste.

Gutxien/gehienen zailtasuna:. V / 7a+

Orientazioa: Ezberdina sektorreen arabera.

Nola iritsi: Oiartzun herritik GI-3420 errepidea hartu Lesaka norabidean. Aritxulegi tunela igaro eta gero, Endara edo San Anton aintzinara jaisten gara. Presaren horma pasa eta gero 400 metro aurrerago eskerretara dagoen Ola Berri jatetxeko errepidean sartu. Gainean ikusten dugu Kopako haitza. Segi Telleriko lepora dijoan bidea 800 bat metro eta bukaeran kotxea utzi. Bertan ezkerretan ateratzen den pista hartu. 50 metro aurreago ezkerretara jo eta segi bidetik (udaberrian nahiko itxita egoten da) Tartalo sektorea aurkitu arte. (15 minutu)  

Page 23: Gipuzkoa eskalatzen
Page 24: Gipuzkoa eskalatzen
Page 25: Gipuzkoa eskalatzen
Page 26: Gipuzkoa eskalatzen
Page 27: Gipuzkoa eskalatzen
Page 28: Gipuzkoa eskalatzen

JOXEMITE ***

Kostan kokatzen den eskola interesgarri honi Joxemite deitzen zaio. Bi luzeko biak ere badaude. Eskola honetan hareharrian eskalatuko dugu eta gure adherentziko teknika proban jarriko dugu. Hondartza ondoan kokatuta dagoenez, eskalatu eta gero bainu bat hartzeko aukera dago. Ingurua ezagutzea ere merezi du. Ezin da gehiago eskatu!

Arroka mota: hareharria konpaktua. Plaka adherentzi onakin.

Ekipamendua: kimikok.

Bia kopuru: 11

Bien altuera: 55 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/ 6c

Orientazioa: iparraldea

Page 29: Gipuzkoa eskalatzen

Oharra: Ez dago urik. Hartu hondartzan. Oinez hurbiltzeko itsasberan egin behar da. Bestela rapelatzen (deskuelgue ez da erraz aurkitzen). Kontuz, bia batzuk 30 metro baino gehiago neurtzen dute.

Nola iritsi: Zumaia erdigunetik Itxurun hondartzara joan. Behin hemen, itsasora aldera begiratuta, eskubialdera joan plakak topatu arte. Itsasbeheran 10 minututan iritsiko gara. Itsasgoran beste aukera bat dago: hondartzara jaitsi baino lehenago, eskubialdean itsaslabarrara joaten den bidexka bat hartu eta plaka gainean dagoen deskuelgetik rapelatu (deskuelge pixkat izkutatuta dago). Marea igotzen bada, aurreago espoloi bertikal eta belartsu batetik oinez ateratzeko aukera dago. Hortik goiko belarretara igo gaitezke.

Page 30: Gipuzkoa eskalatzen
Page 31: Gipuzkoa eskalatzen

SANTA BARBARA ****

Eskola zahar honetan 1965 urtean ireki ziren lehenengo biak. Gaur egun berekipatuta dago eta gezurra dirudi ere, bia berriak irekitzen ari dira. Donostiatik oso hurbil dago, kotxetik 2 minututan eskalatzeko aukera ematen du eta 100 bia baino gehiago daude. Hau dela eta, eskola honetan beti jende asko dago eta bia “errazak” oso pulitutak daude.

Arroka mota: kareharria

Ekipamendua: parabolt

Bia kopuru: 120

Bien altuera: 30 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 8a+

Orientazioa: mendebaldea

Oharra: Orokorrean oso pulituta dago. Eguzkia arratsaldean jotzen du. Thailanda sektorean aseguratzailea itzalean egongo da. Jai-Alai frontoira doan karreteran, 400 metro aurreago iturri bat dago (krokisa begiratu). Morro azpian maniobrak ikasteko deskuelge eroso bat dago

Page 32: Gipuzkoa eskalatzen

Nola iritsi: Santa Barbara eskolara iristeko hainbat aukera daude.

-Hernani erdigunetik Urnieta-Donostia karreterara igoko gara, Donostiako norabidea hartuko dugu eta 30 metrotan ezkerrean, etxe artean gutxi ikusten den errepide bat ateratzen da, Alberro sagardotegira eramaten duena. Hemendik jarraituz, eskubialdean Santa Barbarako ermita goian ikusiko dugu. Karretera jarraituz harrobia ingurutatuko dugu eta bestealdean pareta dago. Bidegurutzean parkin txiki bat dago.(1,5 km)

-Lasartetik etorrita Hernaniko norabidean (GI-2132), Galarretako rotondan baino lehenago, Jalai Alai frontoian, eskubiko desbideratze hartuko dugu. Jarraitu bide honetik eta bigarren bidegurutzean ezkerretara jo. 2 kilometrotan eskolara iritsiko gara.

Page 33: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 34: Gipuzkoa eskalatzen

 

 

Page 35: Gipuzkoa eskalatzen

  

 

Page 36: Gipuzkoa eskalatzen

ARRANTZALES ***

Eskola zahar honetan aspalditikan eskalatzen zen baina gaur egun ekipatuta dago. Itsaso ondoan dagoen plaka berezi bat da, 40 metroko luzera dauka eta eskalatzen hasteko rapelatu egin behar da. Bi soka eramatea komenigarria da, bat finko usteko eta bia bat bukatzen dugunean hortik berriro jaisteko. Paisaia izugarria da.

Arroka mota: hareharria. Batzuetan fisura eta presa batzuek hondarra eduki dezakete eta presa txiki batzuk hauskorrak dira. Hala ere, orokorrean harroka sendoa da.

Ekipamendua: kimikok.

Bia kopuru: 9

Bien altuera: 40 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/6b+

Orientazioa: iparraldea

Page 37: Gipuzkoa eskalatzen

Oharra: 1. eta 2. bian lehenengo luzean iltze erdoilduren bat dago. Ezin da yo-yo moduan aseguratu (goitik aseguratu behar da). Itsasgorarekin bien hasiera agian bustita dago. Bakarrik kostaldeko parajeak ikusteko bisita bat merezi du.

Nola iritsi: Pasaiatik Donostiara joaten den karreteran, Mirakruz gaina iritsi baino lehen, Asuncion eskola ondoan eskubian ateratzen den karretera hartuko dugu, bihurgune askoko Karretera honek Mendiolara eramaten du. Bukaeran (2,5 km) Herri Amets ikastola baino 60 metro lehenago, pinu batzuen ondoan, itsasorantz joaten den pista bat hartuko dugu (GR gorri eta txuri markakin). Bide honetatik jarraitu eta Zilarrezko Itsasargia ikusten dugunean, akuedukto baten aztarnak pasa eta gero, pinu bakarti batzuen ondoan itsasoaldera jaisten den pista hartuko dugu. Itsalabarrean rapelatzeko anklajeak bilatu behar ditugu (paretak itsalabarraren gainean egon arte ezin dira ikusi). Tximenea batetik badago destrepatzea, baina kontuz, irristakorra da.

Page 38: Gipuzkoa eskalatzen
Page 39: Gipuzkoa eskalatzen

ARKALE **

Eskola honetan ere jende gutxi joaten da eskalatzea, horregatik otiak ugaltzen ari dira eta sektore batetik bestea pasatzeko ez dago oso eroso. Sektore berri bat ireki dute, kobazulo baten ondoan. Izenak eta graduak momentuz ez dakizkit. Fuertia berreskuratzeko lanak egiten ari dira. Honen ondorioz, sektore horretara joateko bidea hobeto dago.

Arroka mota: konglomeratua

Ekipamendua: paraboltak eta espits

Bia kopuru: 24

Bien altuera: 15 m.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/6c-7a

Orientazioa: hegoalde-hegomendebalde

Oharra: paretaren basera iristeko baso bat zeharkatu behar da, udan itzala ona ematen duna. Sarriyu taldeko batzuk eta lagun gehiagok garbiketa egingo zutela komentatu zuten. Ea egia den!!!!

Nola iritsi:Oiartzunen Irunea doan GI-2134 karretera hartuko dugu. Gurutze auzoan ezkerraldean ateratzen den GI-3632 karretera hartuko dugu eta igoera bukatzen denean, gaztainondo baso ondoan kotxea utziko dugu. Eskubialdean paretara hurbiltzeko igoera ikusten da. (10 minutu)

                            

Page 40: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 41: Gipuzkoa eskalatzen

 

      

Page 42: Gipuzkoa eskalatzen

                                                      

Page 43: Gipuzkoa eskalatzen

                          

Page 44: Gipuzkoa eskalatzen

ARITXULEGI **

Eskola honetan bi sektore nahiko bananduta aurkituko ditugu: lehenengo sektorea karreteraren ondoan kokatzen da eta bestea tuneletik igoerako bide ondoan ikusten den sapai handi baten ezkerraldean.

Arroka mota: granito

Ekipamendua: parabolta eta spits orokorrean. Karreterako sektorearen 1. eta 2. bian seguruak urruntzen dira, fisu edo frienak ondo datoz. Goiko sektoreko artifizialeko biak egiteko seguru zaharrak indartzeko materiala behar da.

Bia kopuru: 13

Bien altuera: 40 m. 20 metro bataz beste.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/ 6b+

Orientazioa: Hegoaldea

Oharra: lehenengo sektorea karretera ondoan dago, kontuz kotxekin!. Goikoan sapaiatik artifizialean igotzeko bia zaharrak daude, seguruak oso erdoilduta daude.

Nola iritsi: Oiartzunen Ergoien auzoan Lesakara eramaten duen GI-3420 karretera hartuko dugu. Portua igoko dugu (8,5 km) eta Aritxulegiko tunelera iritsi baino 300 metro lehenago lehenengo sektorearen biak karreteraren ezkerraldean ikusiko ditugu.

Goiko sektorera iristeko tunela baino pixka bat lehenago eskubian ikusten den pista hartuko dugu. Pixka bat aurrerago dagoen borda ondoan iturri bat dago. Hemendik Aiako Harriko bidean sapai formako harri handi bat ikusiko dugu. Ekipatuta dauden biak harroka honen ezkerraldean daude (10 minutu).

Page 45: Gipuzkoa eskalatzen
Page 46: Gipuzkoa eskalatzen
Page 47: Gipuzkoa eskalatzen

AMASOLA ***

Eskola hau oso interesgarria izan arren oso jende gutxi joaten da eskalatzea. Hemen konglomeratuan eskalatuko dugu. Biak alpino kutsua daukate eta adherentzia oso ona da. Erreka gertu geratzen da, udan bainu eder bat Bertxin parean har dezakegu.

Arroka mota: konglomeratua hareharri gorriaren gainean.

Ekipamendua: paraboltak. Bia batzuk ekipatu gabe eta artifizial moduan egiteko aukera ere badago.

Bia kopuru: 35

Bien altuera: 60 m, 30 metro bataz beste.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/ 7a+

Orientazioa: hegomendebaldea

Page 48: Gipuzkoa eskalatzen

Oharra: Parke natural batean gaudela gogoarazten dizuegu. Andoainetik bidegorri eroso eta polit bat dago txirringaz egiteko. Kontuz, bia batzuek 30 metro baino gehiago neurzen dute! Bia batzuetatik jaisteko soka pasa behar da. Bidean iturri asko daude.

Nola iritsi: Andoain herrian Leizaranea eramaten duen karretera hartuko dugu (seinale bat dago zubi ondoan). Otietako parkinan karretera pista bihurtzen da. Hemen kotxea utzi behar da.Jarraitu oinez 2 kilometro, lehenengo tunela pasata 500 metrotan ezkerraldean pareta perpendikularra ikusiko dugu. Paretara hurbiltzeko hesiaren bukaeran ateratzen den bidexka bat hartu behar dugu. 20 minutu.

Page 49: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 50: Gipuzkoa eskalatzen

AIZKORRIKO **

CVC elkarteko batzuk ekipatutako eskola honetan Konglomeratuan eskalatuko dugu. Gipuzkoa mailan konglomeratuko eskolarik handiena da, horregatik Riglos ematen du. Bere kokapenagatik, hurbilketa luzea denez, jende gutxi hurbiltzen da eskalatzea. Bia batzuetan oraindik harri solte batzuk aurkitu ditzakegu eta likena dago, Kontuz. Beheko sektorean batez ere, biak oso luzeak dira eta heldulekuak bolok dira, horregatik azkenean besoak petatutak bukatzen dira eta biak zailago ematen dute. Bloke egiteko aukera ere badago.

Arroka mota: konglomeratua

Ekipamendua: paraboltak.

Bia kopuru: 30

Bien altuera: 60 m, 40 metro bataz beste.

Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/ 6b+

Orientazioa: ekialdea

Page 51: Gipuzkoa eskalatzen

Oharra: 4 sektore daude: goikaldea, desplomes, riglos txiki eta behekaldea. Desplomes eta behekaldea ekipatu gabe daude. Beheko sektorean 40 metroko biak daude, kontuz sokarekin! Bi luzeko biak ere badaude.

Nola iritsi: eskola honetara joateko hainbat aukera daude , hemen azkarrena jarri dugu: Andoain herrian Leizaran bailaran sartu. Otieta parkinean, tunel ondoan ezkerraldean hormigoizko pista batek 800 metro igotzen du baserri batzuetaraino. Hemen pista jarraitu eta 3,3 km barru ezkerraldean ateratzen den bigarren bidegurutzea hartu behar da (lehenengo bidegurutzeak Besabira eramaten du, ez hartu). Jarraitu pistatik eta 1,5 km barru hito batzuk ikusiko ditugu. Hemen, pista utzi eta aldapa igo eskubialdera zuzen 300 metro beheko sektorearekin topatu arte. (5, 8 km, 20 minutu)

Page 52: Gipuzkoa eskalatzen
Page 53: Gipuzkoa eskalatzen
Page 54: Gipuzkoa eskalatzen
Page 55: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 56: Gipuzkoa eskalatzen

AIAKO HARRIA **

Oiartzunaldean benetan leku bitxia dugu hemen. Begiratzen zaion lekutik begiratuta, mendi honek perfil berezia erakusten du. Hiru gailur biltzen dira hemen: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Aiako Harrian granitoan eskalatzeko aukera dago. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu. Tontor horietako koloreak eta azalak atentzioa deitzen dute. Mendebalde aldean bia klasiko eta berriak aurkituko ditugu. Duela gutxi bia berrik ireki dira eta oraindik ekipatzen ari dira. Aiako Harriko biak gutxitan eskalatzen dira, askotan harri suelto baitago eta aseguramentua prekarioa baita. Hala ere, biaren bat eskalatu eta mendi buelta bat ematea merezi du, ingurua ederra baita.

Arroka mota: granito (arroka suelto askotan)

Ekipamendua: denetatik, biaren arabera. Batzuetan friendak eta fisurerok beharrezkoak dira.

Bia kopurua: 9 Bien Altuera: 130 m. 50 metro bataz bestekoa Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/6b+ Orientazioa: hegoa eta hegomendebala.

Page 57: Gipuzkoa eskalatzen

Oharra:Txurrumurrun abenduak 1etik abuztuak 15era eskalatzea debekatuta dago.

Nola iritsi: Pikoketatik (begiratu bere atalean) jarraitu karretera Elurretxeko parkina topatu arte, aldapa bukaeran, 6. kilometroan

Muganix hurbilketa: Elurretxetik aterata, hartu bide normala, bunkerra baino lehen eta basoko zabaldi batean, aldapa lasaitzen denean, bide nagusia utzi eta eskubialdera jo. Arretaz eta intuizio handiz, zeharkatuko dugu malkar desoroso eta aldapatsu bat, Muganixeko pareta bertikalaren azpitik pasako gara eta eskubialdean sumatzen da belardira jeisten den ertza. 20´tara eta logika pixka batekin A sektorearen seguruak aurkituko ditugu. Ertzaren beste aldean B eta C sektoreak kokatzen dira.

 

Page 58: Gipuzkoa eskalatzen
Page 59: Gipuzkoa eskalatzen

Txurrumurru hurbilketa:

Aiako Harriko Muganix gailurrara bide normalatik igo eta jarraitu tontorretatik, bestela ladeatzen duen bidetik, Txurrumurruko gailurraraino. “Anillako pasoa” eta gero lepo estu batera iritsiko gara. Hemen eskubialdean Arditurriko mehategietara jaisten den kanal aldapatsu bat ikusiko dugu. Hemendik bia ikus dezakegu baina hobe da hurrengo kanalik sartzea, metro batzuk aurreago dagona. Pixka bat destrepatuz paretaren basean kokatuko gara. Bia klasikoaren lehenengo segurura iristeko bira prekario bat dago. Hurrengo bia 200 bat metro beherago dago (45 minutu) Beste aukera bat: Irumugarrietako gailurra pasa eta gero lepo zabal batean eskubitik jaisten den kanal belartsu batetik jaitsi (Arditurriko meategietara doana). 300 bat metro beherago ezkerraldean zeharkatzen duen aldapa belartsu bat sumatzen da. Honek ertzaren pasagune estu batera eramaten gaitu. Hemendik kanal aldapatsu batetik jaisten, beste aldean, paretaren basean kokatuko gara. “te olvidas de todo…” biaren hasiera metro gutxi batzuk igotzen aurkituko dugu. (45 minutu) Beste bidexka bat azkarrago hurbiltzeko: Muganixeko kobazulo-iturritik segi zuzen eta ezkerraldean kanal bat pinu askokin ikusiko dugu. Jaitsi hemendik eta ertzaren pasoaren parean azalduko gara. (30 minutu) Jaitsiera: bide normalatik

Page 60: Gipuzkoa eskalatzen
Page 61: Gipuzkoa eskalatzen

 

 

 

Page 62: Gipuzkoa eskalatzen

 

Page 63: Gipuzkoa eskalatzen
Page 64: Gipuzkoa eskalatzen