gilen humboldt (1767-1835) - euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/gilen...pentsaera...

32
GILEN HUMBOLDT (1767-1835)

Upload: others

Post on 25-Jan-2021

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • GILEN HUMBOLDT(1767-1835)

  • Egilea:

    XABIER ALTZIBAR

  • HAZIERA ETA KULTURAZ ABERATSA

    Gilen Humboldt Postdam-en sortuzen (1767), Prusiako Erresuma ohikogortean, prusiar nobleziara iritsi berriazen familia batean. Anaia ospetsu batizan zuen, Alexander Humboldt, naturzientzialaria, Orinoko eta Amazonetakoesploratzailea. Gazterik aita galduzutela, amak, kalbindar sustraikomoral hertsixkoduna, Berlingohumanitate eta zientzia maisurikhoberentsuenak kontratatu zituen beresemeei etxean irakasteko.

    Gero Frankfurt eta Göttingenekounibertsitateetan ikasi zuten. Amarenustean Gilenek Zuzenbidea ikasi beharzuen gero Estatuaren administrazioanjarduteko. Baina Zuzenbideaz gainhizkuntza klasikoak eta Kanten filosofiaere sakonki ikasi zituen.

    Kultur giro aberatsa ezagutu zuen:Kanten filosofia, Goethe eta Schiller-enliteratura, ilustratu eta prerromantikoenarteko eztabaidak, alemannazionalismoaren sustrai filosofiko etakulturalak, Herder-en kulturantropologia, hizkuntzalaritza historiko--konparatibo berriaren haziak...

    1

    JAKINTSU, ESTATU GIZON, HEZKUNTZAREN ERABERRITZAILE

    Jakintzaren unibertsaltasuna ez ezikikasbide hautak erabili zituen: bat,eztabaida eta eztabaidatzeko gogoa;bestea, ibilaldiak egitea, pertsonaiaospetsuak eta jendeak, nazioak etahauen izaera zuzenean ezagutzeko.Bereziki Italiara nahi zuen, Goethe etaSchiller-ek egin bezala, baina

    Gilen Humboldt (1767-1835).

  • Estatu gizon izan zen Humboldtikaskuntza, lanbide eta irabazpidez.1790ean Estatuaren administrazioanjardun zuen, letradu laguntzaile gisa,Berlingo epaiketetan. Praktikajuridikoak ez bide zituen gogokoegi,nahiz beti izan zuen gizarte arazoenkezka. Nahiago zukeen teoria landu.Horren erakusburu dira Konstituzioareninguruan, gizabanakoareneskubideetan oinarrituz, idatzi zituenidazlan teoriko-politikoak.

    1791n ezkontzen da KarolinaDacheröden-ekoarekin, lurjabe handibaten alaba, Erfurt-era joanez bizitzera,eta, 1794an, Jenara, Schiller-en ondokoetxebizitza batera, Weimar-etik hurbil.Ama 1796an hil ondoren, oinordekotzajaso eta Parisera itzultzen da berrirobere familiarekin.

    Napoleonen kanpainek eragotzizioten, orduan behintzat. Hortaz,unibertsitate ikasketak amaituta,Alemaniatik bidaldi bat egin ondorenParisera joan zen, iraultza giroan,Campe ilustratu eta irakasle ohiarekin.

    Humboldt izpiritu libre eta, ilustratugisa, praktikoa izan zen. Mundukoherritartzat zuen bere burua, Herder-eketa bezala. Liberala eta agnostikoa,bestenaz. Bere jatorri, hezkuntza etaondasunei esker bere garaiko izpiritugarrantzitsu guztiekin harremanak izanzituen: erregeak, estatu gizonak,estrategak, jakintsu eta artistak, idazleeta poetak, garai hartako bizitzaizpiritualaren eragileak... Esate baterako,Goethe eta Schiller-ekin harremanestuak izan zituen. Politika aldetik osobizia eta aldakorra izan zen aldi hura.Harreman horiek izateak bere izpirituazabaltzera eraman zuen Humboldt.

    2

    Herder-en Abhandlung überden Ursprung der Sprache

    liburuaren Hizkuntzarenjatorriari buruzko tratatua

    euskal itzulpena.

    CarolinaHumboldtenerretratua.

  • EUSKAL HERRIRA, NAZIO IZAERAREN BILA

    Frantsesen izaera nazionalaezagutzera doa Parisera, antropologiaazterlanetan ari baitzen. Urte batzukigaroko ditu hor bere familiarekiniraultza ondorengo giroan (1795-1799), bere pentsaera garatzenari den bitartean. Ideologoak esatenzitzaienak ezagutzen ditu (Destutt deTracy, girondarrak ), bai eta Madamede Stael, David pintorea, Rousseaurenalarguna, Napoleon, etab. Ideologohoriekin eztabaidak ditu, bera Kantenfilosofiaren ildotik abiatzen baita nahizbere burutik pentsatzen ari den.Goetheren Hermann eta Dorothea-riburuzko saiakera literario bat ereidazten du.

    Ideologoen artean DominiqueJoseph Garat euskalduna (1749-1833)ezagutu izanak axola du. Garat-ekeuskara ezagutzeko gogoa piztuziokeen, eta Euskal Herriaren berri etaargibideak eman ibilaldia prestatzeko.Espainiara nahi du eta BaionatikMadrilerakoan Euskal Herriandenboraldi labur batez gelditzen da,iragaitzez. Bideak eskasak izan arrenfamilia osoak (bi seme-alabagaztetxorekin eta emaztea haurdunzela, gainera) zaldiz eta mandozzeharkatu zuen Euskal Herria,bederatzi egunez.

    3

    Goethe etaSchiller-ekinharreman estuakizan zituen.

    Garat-ek euskara ezagutzeko gogoa piztu zion eta Euskal Herriarenberri eta argibideak eman ibilaldia prestatzeko.

  • ENBAXADORE ETAKONTSEILARI

    Berlinera 1801ean itzuli ondoan,politikari ekin eta kargu garrantzitsuakizango ditu 1802-1819 bitartean.Humboldt estatu gizona izan zen,alderdirik ez zen garai batean. Bainabere buruz pentsatzen zekienpolitikaria, eta hortaz ez beti erosoabeste batzuentzat. Ilustratukontserbadorea zen, aurrerazaleabaina ez iraultzaren aldekoa.

    Ibilaldi labur honen ondoren, EuskalHerriak eta bereziki euskarak kilikatuta,euskaldunak eta haien hizkuntza ondoezagutzeko erabakia hartu zuen.Madriletik Pariseratu ondoren,Biblioteka Nazionalean euskal liburuakirakurri eta 1801eko udaberrian,34 urte zituela, gurera itzuli zen, berabakarrik oraingoan, hemengo jende,hizkuntza, toki, bazter eta gauzakaztertzera. Harrezkero, Euskal Herrianbarrena eginiko ibilaldiek harenpentsaera eta hizkuntza azterketakmarkatuko zituzten.

    4

    Gilen Humboldt.

    Kant-en filosofiatik abiatu zen Humboldt.

  • Lehenik Prusiako enbaxadore izanzen Erroman. Informe politiko anitzidatzi zuen aldi honetan. Baina 1808anfrantses soldaduak Vatikanon sartzendira eta Berlinera itzuli behar.Prusiaren gainbehera biziko du garaihonetan, frantsesekiko gerlenondorioz. Prusiako administrazioanerreformak abiaraziko dira gizarte etaekonomian (esate baterako, lur-jabetzari atxikitako bizi guztikomorrontza kenduko da).

    1809an Humboldt kultura etairakaskuntzako kontseilari etazuzendari izendatua da eta erreformakegingo ditu irakaskuntza sisteman.Berlingo unibertsitatea, eredugarriazatekeena, eraikitzea burutan hartuabaitzuen, ekinez eta ariz erdietsiko duxede hori bururatzea. Horretarako,irakasle ospetsuak erakartzen ditu,horien artean Fichte, errektorehautatuko dutena.

    1910ean Prusiako erregeak Vienakoenbaxadore izendatzen du (nahiz, bidebatez, Adelung-ek Mithridates liburuaneuskarari buruz esanak aztertzekodenbora hartuko duen). Baina Frantziaeta Prusiaren arteko aliantzakkezkatzen du. Gero Napoleonen gudugaltzeak gertatuko dira Errusian etaLeipzigen. 1812an AlemaniakoEtorkizuneko KonstituzioazMemoranduma idazten du.

    1814-1815ean Vienako Kongresukopartaide izango da, Napoleonen gudueta desmasien ondoren Europakoordena berria ezarri zuena.Hardenberg Prusiako ordezkariofizialarekin batera –eta harenmendeko–, jardungo du, baina huraMetternich austriarrarekin hobekikonpontzen zen Humboldtek Prusiareninteresez zituen ideiekin baino.

    Gero, enbaxadore izan zenLondresen (1817-1818), sei hilabetez.Hor ezagutu zuen Franz Bopphizkuntzalaria, konparatismoarensortzailea. 1819an EstamentuArazoetako Ministro izan zen. Bainakonstituzio arazoei buruz zituen ideiaketa idazkiak ez zituztela aintzathartzen eta dimititu egin zuen.Ondoren, azken 15 urteetan, bizitzapribatura erretiratu etahizkuntzalaritzako gaiak landu etaidazteari ekin zion.

    5

  • balira bezala ari direla ikusten du, etaikuspegi hori aldatu nahi du,pentsabidea aldaraziz. Gizakiarenbarne-indarra eta autoformazioa dituxede; gizadia gizabanakoarenbarnean ikusten du, eta gizabanakoagizadiaren osagai. Hezkuntza(Bildung) eskubide eta eginbidetzatdauka. Hezkuntza bera da helburu.

    Hezkuntza osotasun egituratua daharentzat, eskolan, mailaertainetakoan eta unibertsitatean

    HEZKUNTZAREN ERABERRITZAILE

    Beraz 1809an Prusiako Barne--ministerioaren peko kultura etairakaskuntza publikoko kontseilari etazuzendari izendatzen dute, haiekerreformatzeko xedez. Erreformahonek Humboldten izena darama,nahiz eta kargu horretan hamaseihilabete ere ez zituen bete.

    C. Menze-ren arabera, Humboldtenerreforma orotarikoa da. Humboldtekgizakiak makina baten puskateria

    6

    VienakoKongresua. Napoleon I.a garaitu

    ondoren, Europa berrantolatzeko eginiko kongresua (1814-15).

  • banatua. Eskolan Pestalozziren bideanahi du. Institutuetan hizkuntzak(estatukoa eta klasikoak), Geografiaeta Historia, Gimnasia, Matematika,Artea ezarri nahi ditu irakasgaitzat.Unibertsitateak, ordea, ez luke,Humboldten irizpidean, edukikonkreturik izan behar: jakintzazabaltzeko eta libreki filosofatzekoeremua izango litzateke. Etaunibertsitateko denboraldia, bizitzakoartea ikasteko sasoia.

    Haren arabera irakaskuntzak ez dutrebatu edo moldarazi behar,ikaslearen autoekintza bultzatu edopitzarazi baizik. Ikaslea ez dapertsuaditu behar, baizik harenindarrak garatzen lagundu. Egunekokezkek ere ez lukete hor tokirik.Humboldten erreforman erlijioa ez daoinarri, noski.

    Irakasleak ez maisu baizikbultzatzaile, filosofokide izan beharluke. Eta Hezkuntza erakundeak,autohezkuntzarako tresna, ez arauakemateko erakunde. Funtsean,Humboldtek Estatua erakundejuridikoa dela, ez hezkuntzaerakundea, defendatu du. Hots,Estatuak ez duela eskumenikhezkuntza kontuan, baina segurtatubehar duela egiteko hori.

    Humboldten erreforma batez ereeskolan ezarri zen praktikan. 1810ean

    dimititzerakoan, haren erreformabururik gabe gelditzen da eta ez dutejarraituko. Haren ideiak eta jokaera ezziren nagusitu erakundeetan eta hauEstatuaren eta Elizaren aliantzagatikgertatu zen. Erakunde hauekerreformari arriskugarri zeritzoten,arriskugarri beren buruentzat,Humboldt liberala baitzen eta ezbaitzuen onartzen Estatuak gizakiarengainean koakziorik egiterik. GeroztikHegelen irizpideak gailendu ziren.

    Nolanahi ere, emaitza baliotsuakerdietsi zituen. Oro har, hezkuntzariindar handiagoa eman zion. Eskolabalioztatu zuen, nazioarenhezkuntzarako oinarrizko maila gisa.Eskola-maisuari eta bereziki institutukoirakasleari beren buruen kontzientziaeman zien, teologoei aurre egitekogaituz. Hezkuntza orokorrahezkuntzaren ardatz bihurtu zuen. Etanazio osoa hezkuntzaren erantzulekideegiten saiatu zen.

    Batez ere Berlingo unibertsitatearensortzailetzat ezagutua da Humboldt.Eragin handiko unibertsitatea, BerlinEuropako kultura-hiriburu bihurtukozuena. Zientzia-erakunde etaunibertsitatearen arteko aliantza erebultzatu zuen, Alemaniako garapenzientifikoa oinarritzeko. Institutuhumanistikoa deitu goi-eskolarensortzailea da, gainera, Humboldt.

    7

  • Hizkuntzari buruzko axola hauekgeroztik positibismoak moztu zituen;inork ez zien eskerrik, nonbait,egitateei eta ez ideiei begira zegoenmundu batean. Hala ere, XX. mendeko20.eko hamarkadan hizkuntzalaritzanoihartzunik izan dute eta II. mundugerra ondoren berpiztu egin zirenharen ideiak. Ikaslan anitz agertu diraazken bi hamarkadetan.

    HEZKUNTZA ETA HIZKUNTZA

    Humboldten pentsaeran hezkuntzaeta hizkuntzaren arteko harremanakaxola handikoak dira. Gizakiarenjokaera errotaren idurikoa da, harenikuspegian: gizakiak bultzatzen duenerrotak –aurrerakuntzarenak– berakere bultzatzen du gizakia etaitzulinguruka ibilarazten. Humboldtekgizakiaren gizatasuna –ezmakinatasuna– nahi zuen. Hortaz,hizkuntza –hots, gizakiaren etamunduaren artean dagoen hori– zerden eta zer harreman dagoen hitzegite eta pentsatzearen artean galdetueta gogoeta egin zuen.

    Hizkuntza munduaren ikuskera daharen pentsabidean; hizkuntzabakoitza, munduaren ikuskerakonkretu baten adierazpide. Berazgizarte biziak elkarrizketa bizia sortzendu. Humboldt hizkuntzak gizakiaridakarkionaz axolatzen da; baitakanpoko hizkuntzen ikasketen etaitzulpenaren balioaz ere. Hain zuzen,grekerazko obra klasikoen itzultzaileizan zen bera ere: EskilorenAgammenon eta Pindaroren Odena.

    8

    W. Humboldt-en lanen gaineko azterlana,Minotauro argitaletxeak 1959anargitaratutako liburua.

  • IDAZLANAK

    Garaikideek Humboldt batez ereestatu gizon eta diplomatiko legezaintzat hartu zuten, Prusia NapoleonHandiaren garai zailetan zerbitzatuzuen gizontzat; baita BerlingoUnibertsitatearen oinarriak ezarrizituena eta institutu humanistikoa sortuzuena legez. Baina kontua daHumboldtek bere azken 15 urteetan iaguztiz hizkuntzaren azterketan jardunzuela eta hizkuntzalaritza orokorreanaintzat hartua dela. Hizkuntzalaritza daharen lanen lan eta emaitzarikbikainena.

    Hona haren idazlanaipagarrienetariko batzuk: Hizkuntzazterlan konparaziozkoari buruzhizkuntz garapenaren arodesberdinekin lotuta (Über dasvergleichende Sprachstudium inBeziehung auf die verschiedenenEpochen der Sprachentwicklung ,1920). Gramatika-formen etorkiaz etahorien eragina ideien garapenean(1821). Giza hizkuntzaren egiturarendiferentziari eta hark Gizadiarengarapen izpiritualean duen eraginariburuz (Über der Verschiedenheit des

    menschlichen Sprachbaues und ihrenEinfluss auf die Geistesentwicklungdes Menschengeschlechtes,1830-1835).

    Hizkuntza, izpirituaren gidari edobideratzailetzat du Humboldtek.Pertsona eta nazioen izaera izpiritualeraezerk ez duela hizkuntzak bainogehiago hurbiltzen uste du. Berebizitzan politikak denbora jan bazionere, inoiz ez zion utzi hizkuntzakikasteari. Areago, hizkuntz(ar)enazterketa, bere bizitzako hari gidari izanzen. Grekera, latina, frantsesa, ingelesa,espainiera, euskara, italiera, txekera,hungariera, Amerikako hizkuntzaindiarrak, Indonesia eta Polinesiakouharteetakoak, sanskritoa –hauzahartzaroan– ikasi eta txinera klasikoanere sartu zen. Hizkuntzen jakintzan beregaraiko eta ondorengo hamarkadetakohizkuntzalari gehienei nagusitu zitzaien.

    Hala ere, bera ez zen hizkuntzalarilanbidez. Oharrak hartu ohi zituen etagero horiek landu. Haren izkribuetakoidazkera zaila da, kontzeptuendefinizio falta dagoelako eta publikoirakurle batengan pentsatu gabeidazten duelako.

    9

    HIZKUNTZALARI

  • HAREN HIZKUNTZALARITZAETA GARAIKOA

    Humboldt bere garaiko hizkuntzalarigarrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Zabalonartua dago hizkuntzalaritzaorokorrean eta hizkuntzaren filosofianhark ekarria garaikideenaren gainetikdagoela. Haren hizkuntza ulertzeko era(mundu ikuskera islatzen duelakoa,etab.) oinarri antropologiko etalinguistiko-filosofiko zabal bateanoinarritzen da. Hizkuntzakomunikaziobide baino zerbait gehiagoda haren pentsaeran: gizakiarimundurako sarrera izpirituala irekitzendio eta solaskideekin munduari buruzhitz egin ahal izateko gaitzen du.

    Humboldtek hizkuntza hiru mailatankokatzen du: gizabanakoarenean,hizkuntz komunitatearenean etagizakiaren ezaugarri esentzial gisa.Hizkuntz komunitatearena dagarrantzitsuena, eta mundukohizkuntza ezberdinei dagokie. Hormamitu daitezke hizkuntz etagramatika deskripzioak, literaturtestuak, eta hizkuntza bakoitzarenberezitasuna eta izaera ulertzea.Horrekin batera, hizkuntza batek berehiztunei irekitzen dien pentsamenaukeretara sartzea. Hizkuntzalaritzakmundu-ikuspegien ikerketaren bitartezgiza izpirituaren ezagutzarakolaguntza garrantzitsua eman dezake.

    10

    W. Humboldt-en lan baten itzulp

    ena, Justo Garatek burutua eta

    RIEV

    aldizkarian 1931n agertua.

  • Hortaz hizkuntzalaritzamodernoarentzat Humboldtek duengarrantzia azpimarragarria da.Batzuen ustez (H. Gipper, esatebaterako) Humboldt hizkuntzalaritzamodernoaren sortzailea da. Harenhizkuntzaren ulermenak bidea irekitzenduela diote, zeren giza existentziarenalde garrantzitsu guztiak kontuanhartzen dituenez, ezin baitaitekelinguistika modernoaren norabideberezi guztiek dutenaldebakartasunaren arriskuan eror.

    Baina Humboldten garaian etaondoren hizkuntzalaritza ez zenAlemanian eta Europan haren bidetikabiatu. Aitzitik, hizkuntzaindoeuroparrak aztertzeaz, hizkuntzaindogermanikoak hizkuntza komunbatera itzularazteaz axolatu zen.Hizkuntzalaritza historiko-konparatiboagaratu zen (Bopp, Rask, J. Grimm,Schlegel anaiak...), batik bat legefonetiko indoeuroparren azterketahistorikoa egiten zuena. Humboldtekere parte hartu zuen, hein batez, joerahorretan: sanskritoa ikasi zuen, Boppeta Schlegel babestu zituen etahauekin etengabe harremanetan izan.Baina gramatikari gazteekhizkuntzalaritza zientzia zehatzabihurtu nahi zuten, lege fonetikoak etasalbuespenak zorrotz finkatuz. Etajoera hau Humboldtenhizkuntzalaritzatik urruntzen zen.

    Hortaz, haren hizkuntzalaritzazabalagoa izan arren, ia eraginikgabekoa eta ahaztua gertatu zen XIX.mendean. XX.ean, ordea, harenhizkuntza ulertzeko erak hizkuntzarenteoriaren zabalpena ekarri du etahizkuntzalaritza enpirikorakoemankorra gertatu da.

    Noski, Humboldt ez zen ahaztuaizan erabat. Haren tradizioa batez erehizkuntz tipologien eremuan garatuzen, Humboldtek hizkuntza malgukari(flexiodun), eranskari, isolatzaile etainkorporatzaileak bereizi baitzituen.Tamalez, hizkuntzen kidetasuntipologikoan –ez genetikoan–oinarrituriko sailkaketa onargarriengaraia ez zen oraino iritsia. Izan ere,hizkuntz tipologiak edo bestehizkuntzekiko kidetasuna bilatzeakaxola handia du euskara bezalakohizkuntza bakartu batentzat. Eta horiegin nahi zuen espreski Humboldtek.

    11

  • Baina, Chomskyk Humboldtenoinarrizko pentsamenduak zuzenulertu ez bide dituen arren, «gaizkiulertzea» emankorra gertatu da. Berazhona berriro Humboldt hizkuntzalaritzamodernoaren arreta erakartzen.Harrezkero mundu anglosaxoniarreanja ez da Gilen hizkuntzalaria honenanaia Alexanderrekin nahasten. BainaAlemaniatik landa oraindik ez duarrakasta handirik.

    BERRIZ MODAN

    H. Gipper-en arabera, 1920kohamarkadan Humboldten ideiak berrizaintzat hartzen hasi zen Ernst Cassirer,eta bereziki Leo Weisberger. Geroestrukturalismoaren barnetik ere bai,eta gaur bada mugimendu batAlemanian Humboldt berri baterakusteko lan egiten ari dena.

    Weisgerber-ek (1899-1985)Humboldten ideia batzuk bere kasagaratuz, aleman hizkuntzarendeskripzioari aplikatu dizkio, emaitzaklortuz. XX. mende erditsuanhizkuntzaren edukiaren ikerketa osoarrakastatsua gertatu da Alemanian.EEBBetan Whorf, hopi hizkuntzareneta mendebaldeko Standard AverageEuropean delakoaren artekoezberdintasuna zehaztudezakeelakoan, Humboldt etaWeisberger-en hizkuntzarenkontzeptuaren antzeko batez mintzatuda, pictures edo views of the world ,munduaren irudi edo ikuskerez alegia.

    Chomsky amerikar hizkuntzalariospetsuak gramatika sortzailearenoinarriztatze teorikoan espreskiHumboldtengana jo du. Chomsky,hizkuntza bat hitz egiteko gaitasunaduen hiztunak nola uler ditzakeen inoizentzun ez dituen esaldiak galdetzetikabiatzen da. Eta egia da Humboldtekgiza gaitasuna azpimarratu zuela.

    12

    W. Humboldt-en lan baten itzulpena, Justo Garatek burutua etaRIEV aldizkarian 1933an agertua.

  • Alemanian, hartaz oroitu dira berrirofilosofian (Gadamer, Heidegger...). Eta,duela zenbait urtetatik hona,hizkuntzalari eta filosofo gazteak(J. Trabant, K. Müller-Vollmer, etab.)Humboldten testuen interpretazioberria egiten ari dira.

    HIZKUNTZA, MUNDU IKUSPEGI

    Humboldt Kanten filosofiatik abiatuzen, adimenaren kontzeptu edokategoria a priori direlakoetatik. Bainaaurresuposizio filosofiko hauekhizkuntzari begiratuz gainditu zituen.Hain zuzen, kontzeptua hitza (zeinuaeta adieraziak osatua) gabe ezindaitekeela sortu eta ez iraunpentsatzen zuen.

    Humboldtek hizkuntzaren jatorri etabilakaeraz jardun zuen, bai etatipologiaz. Haren oinarrizko usteetarikbat gizadia bere osaketaizpiritualerantz gorako bilakaeraizpiritual jarraiki batean ari dela da.«Hizkuntza gizadiaren sakoneratiksortu da», «izpirituaren nahitaezkoisurpen da, ez nazioen lan» idatzizuen. Pentsamendu tresna gisahizkuntza herrien aurreranzkobilakaerari lotua dago. Mendebaldekopentsamenduaren miresle legez,grekera klasikoari, sanskritoari etahizkuntza indogermaniko malgukarieilehentasuna eman zien (nahiz, betipentsamenduarekiko harremanenarabera hizkuntza tipo desberdinenalde onak eta ez hain onak aztertuz).Adibidez, bikainentzat zituen grekeraeta sanskritoaren flexioaberastasunaren galera –hizkuntzaberriagoetan agertzen denez–izpirituaren gorako mugimendu horren

    13

    Chomsky hizkuntzalariak gramatika sortzailearen oinarriztatze teorikoanHumboldtengana jo du.

  • ama-hizkuntzaren betaurrekoen bidezikusten duela. Hori gertatzen omen da,adibidez, ortzadarraren koloreekin:egungo kolore batzuk –laranja etamorea– ez ziren XIX. mendean; bestehizkuntza batzuetan lau edo bi koloredaude; kolore tonu desberdinenaniztasuna ezberdin sailkatua dago,kontuan hartzekoak direnezberdintasunak hizkuntzak berakzehazten baititu. Hortaz, Humboldtekhizkuntza komunitatearekin–«nazioarekin», bere hitzetan–berdintzen du.

    Batzuen ustez, mundu ikuspegilinguistikoen pentsamenduahizkuntzalaritza modernoak jaso duenbizigarrienetakoa da. Ez omen dubalio hizkuntza eta herrien artekobereizkuntza gehitzeko eta aldekomunak ahazteko; aitzitik,berezitasun propioak ulertzeaahalbidetzen omen du, horrela lorbaitaiteke herriek elkar ulertzekoaurresuposizioa.

    agerpen gisa –alferrikako formakbaztertzen baititu– ulertzen zuenHumboldtek, konparatistek fenomenohori deitoratzen zuten bitartean.Honetan ilustrazioaren semeago zelaerromantizismoaren baino, erakutsizuen.

    Humboldten pentsaeran hizkuntzaosotasun bat da, giza adimenarensorkaria, gizakien existentziari lotua.Hizkuntzaren ikuspegi zabala zuen.Alde batera utziz gizabanakoaren etakomunitatearen arteko harremanariburuzko ideiak, hiztun eta hizkuntzakoobjektibitate eta subjektibitatearenarteko elkarloturari buruzkoak, etab.,aipagarri dira haren ideia nagusibatzuk. Bereziki hizkuntza bakoitzakmundu-ikuskera berezia erakustenduela eta hizkuntza energeia deladiotenak.

    Hizkuntza mundu ikuspegi(Weltansicht) linguistikoa dela dioHumboldtek. «Hizkuntzen artekoezberdintasuna ez da soinu etazeinuena, baizik munduikuspegiarena». Hizkuntza bakoitzakmundua bere eran ekartzen duelapentsamendura, mundua berekategoria eta kontzeptuen sarepropioan hartzen duela. Hizkuntzabatean hazten denak, ohartu gabejasotzen dituela haren ikuskerak,nolabait esateko mundua bere

    14

  • Gero, hizkuntza ez lan (Ergon) baizikekimen (Energeia) gisa hartzen zuenHumboldtek; sorkuntza, izpirituarenisurtze eta lan, pentsatzearenbaldintzatzat. Hizkuntza, indar eragile,komunitate baten munduari hitzaemateko prozesu gisa, izpirituarenautoerrealizazio gisa ulertzen zuen.Hizkuntzaren erabilera, hizkuntzabaten ahalbide eta kualitate bereziakedo izaera berezia batez ere literaturaeta hitzaren artelanean azaltzen diraondoen. Energeia beraz hizkuntzaindarraren garapen eta aldi bereanpentsamendua eratzen duen indarformala da. Energeia delako kontzeptuhonekin hizkuntzalaritza etaliteraturaren arteko lotura agertzen duHumboldtek.

    Hizkuntzaren esentzia eta emaitzaz,azterketa orokor eta konparatzaileazoinarri sinkroniko-tipologikoarengainean Humboldtek zirriborraturikopanorama handia izan zen. Ideienzabalpen eta aniztasunean, sakoneraeta problematikarekiko sentimenean–gizakia, hizkuntza eta munduarenbilbadurak tinkatzen duena– garaiagertzen da Humboldt, zeinekantropologia, filosofia eta gizakiarenbeste zientzien arteko zubi irmoaezarri baitzuen.

    15

    Wilhem von Humboldt, un puente entre dos pueblos lana, RIEValdizkarian 1995ean agertua.

  • (herri, hizkuntza, kultura etapentsaeraren arteko harremanak)interesatzen zitzaion. Hemengo jendeabizitik eta tokian bertan, beste herri etakulturak bezala, ezagutu nahi zuen.Baina orduan hizkuntza zela giltzakonturatu zen. Gainera euskarak

    IBILALDIEN ONDORENGO LIBURUAK

    Lehen bidaldian (1799) ohartua zeneuskara zaharra ez ezik berezia zelabakartuta zegoelako. Hala ere, EuskalHerria bereziki antropologia aldetik

    16

    EUSKAL HERRIA ETA EUSKALDUNAK

    Humboldtek Euskal Herrian eginiko lehenengo eta bigarren bidaien mapa.

  • hizkuntzalaritza konparaturakoaukerak eskaintzen zituen. Hortaz,lehen bidaldiaren ondoren euskalliburuak irakurri eta euskara ikasi zuen.Bigarren bidaldian, berariaz etaaurretiaz prestatu ondoren egina(1801), orotariko argitasunak bilduzituen euskaldunei buruz.

    Ibilaldietan hartutako ohar anitzaklandu eta idazki eta liburugaiakmoldatuz joan zen. Hauek diralehenak: Euskal bidaldiaren egunkaria.1801 (Tagebuch der baskischenReise. 1801). Euskaldunak edo1801eko udaberrian Bizkaia etafrantses Euskal Herrian barrenaeginiko bidaldi baten inguruan oharrak(Bemerkungen auf einer Reise durchBiscaya und das französischenBaskenland in Frühling des Jahres1801, 1805-1806). Egileak ez zituenargitaratu, nahi izan arren, Goetherigutun batean diotsonez, eta 1918 eta1920ra arte ez zuten argirik ikusialemanez ere.

    Bere lanbideak uzten zizkiontarteetan idazkiok landuz, euskalduneiburuzko monografia bat egin nahizuen, baina beste liburuetarako baliatuzituen eta ez zuen monografia horiosorik argitaratu. Haren parteziratekeen Euskal Herriaren deskripziogenerala; gramatika (baditugu hareneskuko zenbait zirriborro), testuak,

    euskara eta beste hizkuntzen artekokonparaketa, eta hiztegi bat; bai etaikerketa prehistoriko eta filologikoakeuskal nazio eta hizkuntzaz. Hala ere,zati batzuk argitara zituen 1812an:Euskaldunen Monografiaren ingurukopuskak (1801-1802) (Fragmente derMonografien über die Vasken, 1801-1802). Bai eta EuskaldunenHizkuntza eta Nazioaren gainekoidazlan baten iragarpena, harenikuspuntu eta edukiaren berri emanez(Ankündigung einer Schrift über dieVaskischen Sprache und Nation, nebstAngabe des Gesichtspunktes undInhalts derselben, 1812).

    Euskararen inguruko bi liburu nagusiargitara zituen:

    Zuzenketak eta GehigarriakMithridates-en bigarren liburukiarenlehen atalari, Kantabriar edo EuskalHizkuntzaren gainean (Berichtigungenund Zusätze zum ersten Abschnittedes zweiten Bandes des Mithridatesüber die Cantabrische oder BaskischeSprache, Berlin, 1817).

    Espainiako Lehen Biztanleei buruzEuskal Hizkuntzaren bidez eginikoIkerketen Azterketa (Prüfung derUntersuchungen über die UrbewohnerSpaniens vermittelst der vaskischenSprache, Berlin, 1821).

    17

  • arteko loturez, geroago 1820ko laneansegituko duena (Hizkuntz azterlankonparaziozkoari buruz hizkuntzgarapenaren aro desberdinekin lotuta).Gai hau aipatu Giza hizkuntzarenegituraren diferentziari buruz lanean eregaratuko du, eta horindogermanikoaren, ekialdekohizkuntzen eta hizkuntza amerikarrenikerketen emaitzak bilduko ditu. 1800-1801eko lan horretan ja gerokofuntsezko ideia batzuk garatzen hasiko da.

    Duela gutxi argitara dituzte besteidazki, gramatikagai eta hiztegigaibatzuk, haren paperen artean lozeudenak. Bai eta Dominique JosephGaraten (1749-1833) artikulu bat. Idazkihorietako bat 1800-1801ekoa da:Euskarak beste hizkuntzekin duenkidetasunaz eta haren etorkiaz, tesilaburren itxuran eta lan sakonagobateko sarrera gisa moldatua. Horeuskara beste hizkuntzekin konparatzeaproposatzen du, eta ez bakarrikeuroparrekin; kumriera-zeltarekin, esatebaterako, eta Amerikako indiarrenekinere bai. Hau da, batzuek diotenez,euskarari buruzko Humboldten lehenlana, nazio-hizkuntza eta historiaren

    18

    Guillermo de Humbodt y el País Vasco lana, RIEV aldizkarian1925ean agertua.

    Diario delviaje vascolana, RIEValdizkarian1923anagertua.

  • EUSKALDUNAK ETA EUSKARA, GIDARI

    Euskal Herrira eginiko bidaldieiesker Humboldtek ordura artekonorabidea aldatu eta finkatu zuen,bere azterketa-metodoei dagokienez.Ordura arte antropologia kontuekerakartzen zuten batez ere,gizabanakoa eta nazioen izaera bereosotasunean ulertu nahi zituen, etahonetaz guztiaz euskaldunenhizkuntza aztertzerakoan jabetzen da.Euskal ikerketek erakusten diote

    Humboldti beharrezkoa delaantropologiaren aztergaia hizkuntzankokatzea, hau baita gizakiaren etanazioaren elementu artikulatzailea.Hizkuntza bihurtuko da gero etagehiago haren interesgune nagusi:lehen nazioak konparatu nahibazituen, hemendik aurrera hizkuntzakkonparatu nahiko ditu.

    Humboldtek berak aitortzen du,euskaldunak eta haien hizkuntza berehizkuntzalaritzan zergatik bihurtu zirenhain axola handikoak azaltzerakoan,Euskal Herrira etortzeak, populu batenizakerari, haren hizkuntza etaherrialdearen arteko barne-loturaridagokionez, gauzak beste era guztizdesberdinean ikusarazi zizkiolazorionean. «Lehen esperientzia honijarraitu nintzaion gainerakoan» (Gizahizkuntzaren egituraren diferentziariburuz). Ondoren Ameriketako etaKaukasoko hizkuntzak ikasiko ditu,lehen aldiz antzekotasun tipologikoakaurkitzeko. Beraz harenhizkuntzalaritza ikerketak EuskalHerrian egonez geroztikoak dira, etahemen gaindiko ibilaldietan bildutakodatuak aztertzeari ekin zion gogotikhogei bat urtez.

    19

    Leloaren Kantua agertzen den Humboldeten eskuizkribua.

  • behar, eta etimologia troxetan zenoraindik. Humboldtek baino lehenago,XVI. mendean Poza lizentziatuak bilduzituen iberiar penintsulako toki izenak,ustez euskaratikoak.

    Humboldten Espainiako LehenBiztanleei buruz Euskal Hizkuntzarenbidez eginiko Ikerketen Azterketaliburuak (1821) teoria berri bat sortuzuen, iberiarrak euskara mintzatzeneta euskaldunak iberiarzaharrengandik datozela dioena.Geroztik Schuchardt eta besterenikerketak bide beretik joan ziren. BainaHumboldten teoria hau 1921azgeroztik ezin da baieztatu, orduanGomez Morenok iberiar idazkerairakurri ahal izan baitzuen, euskararenlaguntzarik gabe. Hala ere, oraindikezin da ulertu eta beraz ezin guztizezeztatu aipatu teoria, iberiar

    ETORKIA ETA BEREZITASUNA

    Humboldten ikuspegian euskaraherri baten pentsatzeko eta sentitzekomolde edo marka bizia zen. Jatorrizherri enbor berezi baten hizkuntzatrauskil eta landugabea, bere jatorrizkogarbitasunean gordetzen zelakohizkuntzen arteko konparaketarakoeredu zatekeena, Europakoprehistoriarako interes bizikoa izateazgain.

    Ordura arte euskara ikertu nahi zutenhizkuntzalariek hizkuntza zaharra etadesberdina zela bazekiten, etaeuskaldunen etorkia eta euskararenberezitasuna ikertu nahi zuten. Bainatresnarik ez zuten; idazki zaharrik ia ezzen. Hortaz toki izenez baliatu beharziren, baina lehenik horien formazaharrenak bilatu eta etimologia eraiki

    20

  • inskripzioen esanahia zein den jakinarte. Ez dakigu zehatz, oraingoz, zerzen iberiarra eta euskararekin zerharreman zuen.

    Humboldtek arrazoi du, ordea, bestepuntu batean: euskara egun bainozabalduagoa zela. Iberiarrak ez ezik,zeltak eta haien hizkuntza iberiarpenintsulako jatorrizkoak zirelabaieztatzea ere gauza berria zen.Bestalde, Ekialdeko Iberiatik,

    Kaukasotik alegia, MendebaldekoIberia Penintsulara emigrazioa izanzelako hipotesia planteatu zuen, nahizoso zaila den ezer frogatzea.Ohargarria da ere, haren aldetik,hizkuntza orijinalen bilaketa, Bibliarenildotik.

    Euskara iberiar, hots, europar lehenbiztanle indogermaniar ez zirenenhizkuntza eta penintsulan hedatuaomen zelako teoria ez da orijinala eta,bestalde, nabaria da Hervas, Astarloaeta Erroren eragina. Hala ere,hizkuntzen historiaren hasieranEspainiako Lehen Biztanleak urrastzatjotzen da.

    Liburua arrakastatsua izan zen,edukiagatik baino gehiago bestearrazoi batzuengatik, egileak Goethe,Schlegel eta abarri bidali baitzien etahorrela euskaldunei buruzko jakin--mina piztu Europan, iberiarpenintsulako eta are Europako etorkiabilatzeko euskararen garrantziaazpimarratzerakoan. Eta ordura arteeuskarak jakintsuak erakarri ezbazituen ere, premian ginen unehistoriko hartan Humboldtenarartekotza egokia suertatu zen,Mendebaldeko tradizio zientifikoarekinlotura gauzatu baitzuen.

    21

    Astarloak eta Mogelek euskal herri-kulturako emaitzakaintzat hartu zituzten.

  • eransten dion. Eta geroztik besteriegozten zaizkien ideia batzuen esaleda Humboldt: -en superlatiboa etagenitibo plurala dela era batera;euskararen gramatika kategoriakmalguak direla (adibidez, izen etaadjektiboarenak). Euskarak hirudeklinabide kasu dituela soilki dio,egun ergatiboa deitzen dugunazohartuz. Partitiboa eta ablatiboaidentifikatzen ditu (-(r)ik ); baitaerlatiboaren -n marka eta inesibo edolokatiboarena erlazionatzen. Aditzaridagokionez ere Astarloa goraipatzeneta hari jarraitzen dio gehienbat,adibidez euskarak aditz bakarra etalaguntzaile batzuk dituelako kontuanere.

    EUSKAL GRAMATIKA ETA HIZTEGIAZ

    Zuzenketa eta GehigarriakMithridates-en bigarren liburukiarenlehen atalari liburuan (1817) Humboldteuskal gramatika, morfologia etahiztegiaz ari da. Adelung-enMithridates obrari eginiko zuzenketahauetan batez ere euskara zertankerako hizkuntza den aztertu nahidu. Haren analisiak bere garaikohizkuntzalaritzan oinarritzen dira; ongiezagutzen ditu ordura arteko euskalgramatika eta hiztegiak.

    Astarloari jarraitzen dio, nahizbatzuetan bere irizpideak dituen.Esaterako, haren metodoa kritikatzendu, zeinak fonema bakoitzari esanahia

    22

  • KULTUR ENBAXADORE,ERAGILE, BILTZAILE

    Humboldt Europako tradizio etakultur mugimendu eta joera berrienmandatari gertatu zen. Hain zuzen,gune historiko interesgarrienetakobatean, neoklasiko etaprerromantikoen arteko eztabaidengaraian. Zubi-lana egin zuen: hariesker, Euskal Herriko politika etakultura-jendeak, bereziki euskalariak,kanpoko berri izan zuten; etakanpokoek gure berri. Garaikoeztabaidak eta ikuspegi desberdinakgure artean aurkeztu zituen eta EuskalHerriaren eta euskaldunen nortasunaEuropan ezagutarazi.

    Euskal idazleen bultzagile ere izanzen. Humboldten erregu eta eraginezitzuli zituen Mogelek klasikoen zatieredugarriak: Versiones Bascongadasde varias arengas, y oracionesselectas de los mejores Autores latinos(1802). Berak ezagutarazi bide zizkionMogeli Peru Abarkan agertzen direnOihenarten atsotitzak.

    Areago, bestela galduko zirenidazlan baliotsu batzuk Humboldtiesker ezagutzen ditugu, haienerreseina eta kritikak egin zituelako(bere iturriak eta lagungarri izanzitzaizkion obrak aipatzerakoan), etabatez ere berak kopiatuta gordezituelako. Esaterako, Astarloaren Plan

    23

    Peru Abarka liburuan agertzen diren Oihenarteren atsotitzakHumboldtek erakutsiak dira.

  • hark jaso zituelako ezagutzen dituguXVIII. eta XIX. mende hasierakomusikalan eta doinu mordoxka bat,batez ere dantzakoak (zortziko,kontrapas...). Bai eta euskal musikariburuzko lan bat: «De la música del PaísVascongado» izeneko eskuizkribua.

    Humboldtek ez ezik, Astarloak etaMogelek euskal herri-kulturakoemaitzak (herri-literatura deitzen dena)aintzat hartu zituzten. Herri-kulturformen zaletasuna Herdergandikzetorkiokeen Humboldti. Honekkutsatu bide zien Astarloa eta Mogeliedo bestela garai berrietako iturribertsutik, aurreerromantizismotik, edanzuten.

    de Lenguas-en laburpena edoMogelen La Historia y Geografía deEspaña ilustradas por el idiomaVascuence (1936-1937an argitaratua).Idazlan honetan Mogelek, Humboldtekbezala, antzinatea euskararen bidezaztertu nahi du. Mogelek erakutsi zionHumboldti Leloren kanta, honek,orijinala zelakoan, Europanezagutarazi zuena.

    Euskaldunen herri kulturarenerakusburu diren kanta, doinu, ipuinedo kondaira, atsotitz, dantza etaabarren maitale eta biltzailea izan zenHumboldt. Euskal folklore biltzailelehena edo aitzindaria bederen. Zeren

    24

    W. Humboldt-en lan baten itzulp

    ena, Telesforo de

    Aranzadik burutua eta RIEV ald

    izkarian 1935ean agertua.

    «De la música en el País Vasco»

    lana Wilhem von

    Humboldt, un puente entre dos

    pueblos liburuan

    argitaratu da, RIEV aldizkarian

    1995ean agertua.

  • EUSKALDUNEN NAZIO ETAHIZKUNTZA

    Humboldten arabera, euskalduneknazio bat egiten dute edo nazio batdira, hizkuntzek mugatzen edo biltzenbaitituzte nazioak, ez Estatu politikakedo lurralde baten barrutiko boterebatuak. Euskaldunak, leinuz, besteeuropar herriekin senidetasunikgabekoak omen dira. Herri-leinu bereziere bai, eslabiarrak edo germaniarrakbezala. Areago, beren jatorrizko izaeragarbien eta bortitzen gorde dutenak,izaera hori euskarak erakusten duela.Euskaldunen nazio-izpiritu eta nazioizaera ere euskarari loturik daude.Haren agerpen dira, halaber, folklorea,ohiturak, geografia, etab.

    Herri-hizkuntza jatorrena, ahozkoaalegia, zientzia eta literaturanerabiltzean, herritasuna galtzekoarriskuan dago, Humboldten arabera.Herri-hizkuntza herri-kulturari loturikdago. Ilustrazioa hizkuntz eta herri--kultura horri itsats dakioke, ordea.Arriskua hizkuntzaren endekatze etagainbeheran eta pertsona landuenkultura herrikotik urruntzean omendago. Honetan liberal ilustratu etaerromantiko-historizisten artekoeztabaida-puntu nagusi bat aurkeztendu.

    Humboldtek argi ikusi zueneuskaldunek beren hizkuntza, izaera,legedi eta lurraldearenezberdintasunaren kontzientzia zutela.

    25

    Justo Garatek 1933an argitaletxeanHumboldt-i buruz kaleratu zuen liburua.

  • zuen (mende bat baino gutiagoiraungo omen zuen), kanpokoeraginek nazio berezitasunakezabaraziko eta euskarauzkurtuaraziko zutela eta. Baina ezespainiar gobernuaren erasoekdenentzat ekar zitzaketen kalteezohartarazi gabe.

    Eta hemendik nazio-sentimenduasortzen zela. Areago, sorterrizaletasunedo herrikoitasuna, batzuetangehiegizkoa izan zitekeena.Euskaldunen sorterrizaletasuna aiton-semetasunetik omen zetorren etaklaseen arteko ia berdintasun etaantolamendu egokiarekin zerikusiaomen zuen. Ikusten zuen ere, nazioarileial atxikiarren, elkarren lehian arizirela, txokokeria hizkuntzan erenabarmenduz.

    Humboldt euskaldunen begirarizorrotza izan zen. Euskal gizartearenantolakuntza eta erakundeenberezitasunei ohartu zitzaien. Izan ere,Europan absolutismoa oraindik nagusizen garaian, erregearekikohitzarmenean oinarrituriko sistemamiresgarri zitzaion. Baina ez iraunkor,eta absolutismoaren gainbehera etanazionalismoaren indartze garaiannazio bat Estatu-politikatik at ezinzenez bizi, auzi historiko garrantzitsubat erabaki behar zen. Hots, nazio txikibatek, beste batzuekin elkartzean,Estatuarekin nolako harremanakizango zituzkeen. Humboldten iritziz,gurea kasu bakarra ez zen eta,gainera, ezberdintasunak, eragozpenbeharrean, baliagarri zitezkeen.

    Beste aukerarik ezean, euskalnazioaren gainbehera betikoa, areeuskararen desagertzea igarri uste

    26

    Euskara, Berlingoaldizkaria, RIEVbaino lehenagokoa:K. Hannemann, Th.Linschmann, VanEys, Vinson,Bonaparte,Schuchardt etaabarrek idaztenzuten.

    Wilhem von Humboldt-i buruzko erakusketa.

  • 27

    HUMBOLDTEN HARRERA GUREAN

    Humboldtek ospe eta omen handiairabazi du Euskal Herrian, batez ere XX.mendean, haren obra osoak argitaraeta ondoren gazteleratu zirenetik. XIX.mendean egilearen azken egunetanitzuli zuen Arginzoniz durangarrakgaztelaniara Zuzenketa eta Gehigarriak(1835), Aizkibelek oharrak eginzizkiona, baina ez zen argitaratu 1933arte. Euskal bidaldiaren egunkaria.1801 eta Euskaldunak ere 1918 eta1920ra arte ez ziren argitara eta ezinizan ziren ezagutu gazteleraz ereErrepublika garaira arte.

    Artean XIX. mendean euskalarienartean haren izena goraki aipatua izanda, bibliografietan eta etxeko nahizkanpoko jakintsuen ahotan. Harenomenak, besteak beste, alemankulturako euskalariak (Schuchardt etaBerlinen ateratzen zen Euskaraaldizkariaren ingurukoak) bultzatuzituen. Ideologia aldetik ere harkeuskaldunen gizarte antolamendu etaerakundeei buruz idatziez baliatu zireneuskaldun kontserbadoreak EuskalHerrian.

    Oñatin egindako biltzarrekopartaideen argazkia.

  • Atzerrian oraindik arreta gehiegierakarri ez arren, eta honen erruaagian itzulpen eskasek ere badute,Humboldten pentsamendu filosofiko--antropologiko-linguistikoa gero etainteres biziagokoa da, batez erealeman kultura munduan.Pentsamendu unibertsaleko jakintsuhonen pentsaerak zer esana etaeztabaidatua eman dezake gureartean ere.

    Baina oraindik hark idatziak oro ezditugu zehatz ezagutzen. Beraz abianden idazlan guztien edizio berriaklagunduko du harenak argitzen etaosatzen. Gero itzulpen onen premiaere badago, funtsezkoa baita; zeresanik ez, guretzat, euskara etaeuskaldunei dagozkien idazlanenak.

    28

    Julio Urkixok eta Justo

    Garatek lan handia egin

    zuten Humboldten euskal

    lanak ezagutarazten.

    XX. mendean aipagarria daA. Farinelli, J. Urkixo, EuskoIkaskuntza eta bereziki J. Garatekeginiko lana Humboldten euskal lanakezagutarazteko. Geroztiko idazleetanere nabaria da Humboldten ideiabatzuen eragina, adibidez hizkuntza,mundu ikuskera berezia delakoarena.

    Schuchardt XIX-XX.mendeetakohizkuntzalari alemanhandienetako bat.

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

    • Eusko Ikaskuntza.

    • Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusia.

    • Sancho el Sabio Fundazioa.

    • Bidegileak bilduma.

    • Auñamendi. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.

    • Joseba Olalde argazkilaria.

    Zuzendaritza: Mikel Atxaga

    Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

    Ale-kopurua: 2.000

    © Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

    Maketazioa: José Luis Casado González

    Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

    Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

    ISBN: 84-457-1611-5 (Obra osoa)84-457-1614-X

    L.G.: BI-3082-00

  • Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

    Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

    KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

    DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística