geosfera

20
3. UNITATEA GEOSFERAKO MATERIALAK

Upload: nagoarteaga0

Post on 24-Jul-2015

424 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Geosfera

3. UNITATEA

GEOSFERAKO MATERIALAK

Page 2: Geosfera

Lurrazala HARRI mota askoz osatuta dago. Harriak aldi berean, MINERALEZ osaturik daude

… eta aztertzen dugulaoso ahalmen handiko mikroskopio bat erabiliz.

Hori eginez gero, ikusi ahal

izango dugu mineralaren osagai

oinarrizkoenak (hau da, “elementuak”)

antolatuta daudela eta geometria-sare bat osatzen dutela.

HARRI ZATIA

Page 3: Geosfera

1. MINERALAK

Munduan 3.500 mineral desberdin identifikatu dira.1.1. MINERALEN EZAUGARRIAK

• Solidoak dira• Berez sortzen dira• Ez-organikoak: ez dira izaki bizidunen

parte• Homogeneoak: mineral zati guztiek

osaera berdina eta osagaiak ordenatuta daude

Page 4: Geosfera

1.2. MINERALEN PROPIETATEAKa) Kanpoko itxurari loturiko propietateak:Forma, kolorea, distirab) Marraren koloreaMinerala hautseztatu arte marratu behar da eta hautsa gainazal zuri batean jartzean ikusten da.c) Dentsitatea

D=masa (gramoak):bolumena (cm kubikoak)d) GogortasunaMarratzeko duen erresistentzia. Mosh eskalan neurtzen da (1etik- 10era)e) Beste batzukMagnetikoa den, zapore gazia duen…

Page 5: Geosfera

2. HARRIAKDEFINIZIOA: Harriak mineral bakarreko edo hainbat mineraletako aleek osatutako agregatuak dira.

Page 6: Geosfera

3. HARRI MOTAK3.1. HARRI MAGMATIKOAKLurraren barruko mineral urtu beroak (magma), lurrazalera igo, hoztu eta solidotzean sortzen dira. Oso trinkoak dira.

MOTAK: •BOLKANIKOAK: Magma sumendietatik laba bihurtuta irten, hoztu eta azkar solidotzean (basaltoa).•PLUTONIKOAK: Magma hoztu eta lurrazalaren barrualdean apurka-apurka solidotzean eratzen dira (granitoa)

Page 7: Geosfera

BASALTOA GRANITOA

Page 8: Geosfera

3.2. HARRI METAMORFIKOAKBeste harri batzuetatik sortzen dira, presio eta lurrazalaren barruko tenperatura altuen ondorioz.

MOTAK:•Hostodunak: Aleak hosto itxurako orri paralelo gainjarrietan daude (arbela)•Hostorik gabeak: Aleak ez daude foliaturik (marmola)

Page 9: Geosfera

AREA MARMOLA

Page 10: Geosfera

3.3. HARRI SEDIMENTARIOAKLegar, harea edo lokatzezko sedimentuak itsaso eta lakuen hondoan apurka-apurka metatu, trinkotu eta eraldatzean sortzen dira.MOTAK•Detritikoak: Ibaiek itsaso edo lakuetara eramandako beste harri zatiez osatzen dira (buztinak)•Ez-detritikoak: Uretan disolbaturik zeuden mineralez osaturiko harriak (igeltsua, gatza)

Page 11: Geosfera

BUZTINA IGELTSUA

Page 12: Geosfera

Bideoak: MOTA BAKOITZA NOLA ERATZEN DENhttp://www.edistribucion.es/anayaeducacion/8421150/recursos/u10/u10_01_int_03/video_rocas_magmaticas_EUS.html

http://www.edistribucion.es/anayaeducacion/8421150/recursos/u10/u10_01_int_03/video_rocas_metamorficas_EUS.html

http://www.edistribucion.es/anayaeducacion/8421150/recursos/u10/u10_01_int_03/video_rocas_sedimentarias_EUS.html

Page 13: Geosfera

4. GEOSFERAKO BALIABIDEAK ETA USTIAPENA

4.1. ERABILTZEN DITUGUN MINERALAK•BITXIGINTZAN: diamante, errubia, zafiroa, esmeralda…

•INDUSTRIAN:– Uraninitatik, uranioa, zentral nuklearren erregaia.– Kuartzotik: beira eta silizea, ordenagailuak, eguzki plakak

fabrikatzeko– Kalkopitiratik kobrea, oligistotik burdina, galenatik beruna,

bauxitatik aluminioa.

Page 14: Geosfera

KUARTZOA

KALKOPIRITA

URANINITA

Page 15: Geosfera

4.2. ERABILTZEN DITUGUN HARRIAK•INDUSTRIAN:– Kareharria eta buztina berotuz, ZEMENTUA lortu.– Zementu, ura, legarra eta harez, HORMIGOIA

lortu.– Buztina urarekin tenperatura altuetan egosita,

ZERAMIKA lortzen da.

•APAINTZEKO HARRIAK:– Marmola, granitoa, arbela, basaltoa…

Page 16: Geosfera

4.3. ERREGAI FOSILAK: IKATZA ETA PETROLIOAAintzira eta itsasoen hondoan metaturiko lehenengo izaki bizidunen hondakinak, sedimentu-geruza askoren azpian lurperatuta geratu ziren. Milioika urtetan eraldatu eta ikatz eta petrolioaren itxura hartu dute.

Bero handia sor dezakete, horregatik, energia lortzeko erabiltzen ditugu.

4.4. GEOSFERATIK BALIABIDEAK NOLA ERAUZI-Harrobiak-Aire zabaleko meatzeak-Zulaketak-Lurpeko meatzeak

Page 17: Geosfera

HARROBIA

Page 18: Geosfera

AIRE ZABALEKO MEATZEAK

Page 19: Geosfera

ZULAKETAK

Page 20: Geosfera

LURPEKO MEATZEAK