gehigarri berezia igandea,2012ko urtarrilaren 15a txillardegi · lirik. txomin iturbe abasolo...

12
«Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe, ziur ezetz» berria Gehigarri berezia Igandea, 2012ko urtarrilaren 15a JAGOBA MANTEROLA Txillardegi (1929-2012)

Upload: others

Post on 07-Mar-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

«Estatu batekin, agian,euskara ez da salbatuko; bainaestaturik gabe, ziur ezetz»

berriaGehigarri berezia

Igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

JAGOBA MANTEROLA

Txillardegi(1929-2012)

Page 2: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Zaharrago eta garbiago dut bakardadea oso gauza txarra dela, baina ez dakit zer soluzio duen arazohorrek. Norbaitekin intimatzeko abertzale eta euskaldun behar du, bestela oso zail egiten zait»

02 TXILLARDEGI HIL DAberria

igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

Gorka Erostarbe

Ondo bereizitaegonagatik, el-karri loturiko hi-ru jarduerak ze-darritu zuten Jo-

se Luis Alvarez Enparantza Txi-llardegi-ren ibilbideaa. Gutxienikhiru ezpaleko intelektuala izanzen. Pentsalaria eta ekintzailea.Politikagintzan, ETAren sortzai-leetako bat izan zen, eta Altsasu-ko mahaiaren eta Herri Batasu-naren sorreran ere parte hartuzuen. Aralarreko kide ere izanzen. Hizkuntzalaritzan, euskara-ren soziolinguistika arloko alda-

rrikapenaren aitzindari izan zen,eta Federico Krutwig eta KoldoMitxelenarekin batera euskarabatuaren bultzatzaile nagusieta-koa. Literaturan, euskal nobela-gintza modernoaren abiapuntu-tzat hartzen da bere Leturiarenegunkari ezkutuaestreinako no-bela.

Atzo goizen zendu zen Txillar-degi politikari, hizkuntzalari etaidazlea, Donostian, 82 urte zitue-la. Orain gutxi arte kalera irtetenbazen ere, adinaren ondorioz osa-suna ahuldua zuen aspaldian.Atzo 16:00etatik aurrera Donos-tiako Errekalde auzoko beilato-kian (Donostia) izan zen Txillar-

degiren gorpua, oihal batez esta-lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoarengorpua estaltzeko erabilitakooihal berak estali du Txillardegi-ren hilotza ere. Gaur 15:15eanerraustuko dute gorpua, familiagiroan. Ez da hileta elizkizunikizango. Ezker Abertzaleak atzoiragarri zuenez, omenaldi nazio-nala egingo diote hilaren 29an.

Hiru ur emari izan zituen bereekinbideak, baina itsaso bera xe-de. 1994an Euskal Herria helburusaiakera liburua argitaratu zuen.Bere jarduerak kontatzen ditumemoria liburu horretan, bereideiak nola sortu eta garatu ziren.

Euskal Herria izan zuen beti pen-tsamendu eta bizi-akuilu, helbu-ru. Bere pentsamenduei beti leial,sarri joan behar izan zuen joeranagusien kontra. Bere pentsa-menduari koherente izan zi-tzaion, euskarazko herriaren aldeegiteko.

Jose Luis Alvarez EnparantzaDonostiako Antigua auzoan jaiozen 1929ko irailaren 27an. Guraso-ek euskaraz jakin arren, ez ziotenirakatsi: etxean entzun ez eta berekabuz hasi zen 1948an ikasten.Frankismoa gazte-gaztetatik biziizan zuen, eta Euskal Herriarenegoera gogorraren kontzientziahartuz joan zen. Handik aurrera

haren bizitzako ardatz izan zirenEuskal Herria eta euskara.

Bilbora joan zen Ingeniaritzaikastera, eta, han, ikaskide ba-tzuekin batera Ekin taldea sortuzuen, gerora ETA izango zenarenaurrekoa. Abertzaletasun klasi-koarekin kritikoak ziren, eta fran-kismo itogarriaren aurrean EAJkagertzen zuen jarrera pasiboa sa-latzen zuen. EGIrekin elkarlane-an aritu eta gero, EAJ-tik erabatbanandu, eta Ekinekoek besteerakunde bat sortzea erabaki zu-ten 1959an: Euskadi Ta Askatasu-na. Hain zuzen ere, Txillardegikberak asmatu zuen ETA sigla.ETAko zuzendaritzako parte izanzen, kulturaren adarrean. Fronteabertzale baten aldeko jarreraagertu zuen ETAn jardun zuen bi-tartean, eta marxismo-leninismo-aren aurka azaldu zen.

ETA sortu aurretik idatzi zuenLeturiaren egunkari ezkutuabere

EuskalHerriahelburu

Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’hil da, 82 urte zituela.Aitzindari izan zen politikagintzan, hizkuntzalaritzan eta literaturan.Pentsalari eta ekintzaile. Obra zabala eta ideia sorta utzi ditu ondare.

Txillardegi Amasan (Gipuzkoa) izan zuen etxearen aurrean, 1998an. JAGOBA MANTEROLA

Page 3: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Ez dut politikarako balio. Politikan, jarraitzaileak izateko, agintzen jakin behar da; eta harrokeriapuntu bat ere ez da txarra. Ez politikan eta ez hizkuntzalaritzan ez dut inoiz akolitorik izan»

TXILLARDEGI HIL DA 03berriaigandea, 2012ko urtarrilaren 15a

lehen eleberria, 1956an. Urtebetegeroago argitaratu zuen Euskal-tzaindiak. Ramon Saizarbitoria-ren Egunero hasten delakonobe-larekin batera euskarazko elebe-rrigintza modernoaren abiapun-tutzat hartzen da lan hori. Ondo-ren beste sei nobela eta hainbatsaiakera liburu idatzi zituen Txi-llardegik.

1958tik 1960ra bitartean, Gipuz-koako Diputazioan euskal litera-tura eskolak eman zituen.

1961ean erbesteko bidea hartuzuen. Frantzian, Suitzan eta Bel-gikan bizi izan zen. Atzerrianizan arren, ETAn segitu zuen (zu-zendaritza utzi zuen arren), etakulturgintzan murgildua. Bestezeregin askoren artean, BaionanEuskal Idazkaritza sortu zuenbeste euskaltzale batzuekin bate-ra. Elkarlan horretatik, ortogra-fian eta morfologian oinarrizkoarau batzuk adostu ziren euskarabaturako, eta 1965ean agiri bate-an argitaratu. Lantalde horrekaurkeztutako proposamen gehie-nak geroago Euskaltzaindiakonartu zituen Arantzazuko Ba-tzarraren ondoren, eta, hortaz,

Txillardegi aurrerabide hareneragile nagusietakoa izan zen.

Politikagintzan ia amaiera arteIldo politikoarekin desadostasu-nak zirela eta, 1967an ETA utzizuen, V. Biltzarra egin eta gero.1977an, behin Hego Euskal Herri-ra itzulita, politikagintzan mur-gildu zen eta ESB (Euskal Sozia-lista Biltzarrea) alderdiaren sor-tzaileetako bat izan zen Iñaki Al-dekoarekin batera. 1980an alderdihorretatik kanporatu zuten, eus-karak alderdian izan behar zuengarrantziaren inguruko eztabai-da baten ostean. Herri Batasuna-ren sorreran ere parte hartu zuen1978an eta koalizioaren izeneansenatari hautatu zuten. Bere bizi-tzako une gogorrenetakoa Madri-len senatari zela bizi izan zuen, ar-maturiko bi gizonek Josu Mugu-ruza Herri Batasuneko diputatua(Espainiako Kongresuan) erailzutenean, 1989ko azaroaren 20an.

1976an unibertsitatean hasi zenlanean, hizkuntzalaritzan espe-zialista gisa. Bordeleko Unibertsi-tatean, EUTGn eta Deustuko Uni-bertsitatean irakasle izan zen,1967tik 1983ra arte. 1983-84ko ikas-turtetik aurrera, Zorroagako Fa-kultatean soziolinguistikako ira-kasle izan zen. 70 urte bete zitue-nean, katedratiko emeritu izenda-tu zuen EHUK. Euskal HerrianEuskaraz taldearen sortzaileeta-

rikoa ere izan zen Txillardegi1979an, baita Udako Euskal Uni-bertsitateko kide ere, hasieratikbertatik. Euskaltzaindian, hirualdiz proposatu zuten euskaltzainoso izateko: 1980. urtean (Patxi Al-tuna aukeratu zuten); 1987. urte-an (Juan Mari Lekuona); eta 1987.urtean (Ibon Sarasola). Euskal-tzain urgazle zen 1957tik.

Bere bizitzaren azken urteetanere ez zion utzi Txillardegik ekin-bide politikoari. ETAren bide ar-matua agortuta zegoela iritzita,Aralar alderdiarekin bat eginzuen, hura sortu eta hilabete ba-tzuetara. 2007ko maiatzaren25ean, ordea, alderdia uztea era-baki zuen, Aralarrek ETAren bik-timen aldeko ekitaldi ofizial bate-an parte hartu eta urte hartakoudal hauteskundeetara Ezker Ba-tuarekin batera koalizioan joanzenean. 2008ko urtarrilean, EAE-ANV alderdiko kideekin bateraagertu zen hedabideen aurrean,Espainiako hauteskundeetarakohautagai-zerrenda erregistroanaurkeztera joan zirenean.

@Txillardegiren heriotzarenalbistea BERRIA.INFOk

eman zuen atzo eguerdian, etalehen minututik oihartzunzabala izan zuen. Atzo ikusgaijarritako edukiak ikusgai izangodira gaur ere egun osoan.Albistea bera eta erreakzioakjasotzeaz gain, MartxeloOtamendi Berriakozuzendariaren, eta IñakiPetxarroman eta Juan LuisZabala kazetarien adierazpenakbideoan jaso zituenBERRIA.INFOk atzo, hurrenezhurren, Txillardegik politikan,hizkuntzan eta literaturan izanzuen eragina jasoz.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren hilotza, atzo arratsaldez, Errekaldeko beilatokian, Donostian.

Txomin ETAko buruzagi historikoa estali zuen oihal berberak estali du Txillardegiren gorpua ere. BERRIA

Asko zor dizugu,Txillardegi

E uskaldunon Egunkariajaio zen gaua, 1990ekoabenduaren 5a, Lasarteko

Industrialdearen erredakzioan.Berripaperaren lehen alea osa-tzen nahiko lan, eta ez zen astirikizan jaiotza merezi bezala ospa-tzeko. ETBko lankide pare batagertu ginen jaiotzear zegoenegunkariaren langile sortzaileeizorionak ematera. Gure usteka-berako ez zen festa girorik, pizzabatzuk apenas. Halako batean,Txillardegi agertu zen erredak-zioko atetik xanpain botilabatzuk eskuetan. Gaua animatuzien nekea eta urduritasuna aur-pegietan marraztuta zeukatenaitzindari gazte haiei. Aitzinda-rien bi belaunaldi bildu ziren gauhartan, maisua eta ikasleak.Inprentara bidali berriak zituzten plantxa haiek irudika-tzen zuten ondo baino hobetourteetan Txillardegik euskara-rentzat proposatzen zuen moder-nitatea.

Profil poliedrikoa dauka,gutxik bezala herri honetan, Txi-llardegik. Politika, hizkuntza,soziolinguistika eta literatura.Azken hamarkadetako errefe-rentzia nagusietakoa. Alor horie-tan guztietan lehen mailako era-gilea izan zen, bainasoziolinguistikarenean aitzinda-ria.

Euskara museoko hizkuntzaizan beharrean hizkuntzamodernoa eta noranahikoabihur zedin ahalegin nekaezinaegin zuen, eta eskola sortu. Esko-la eta pentsamendua, teoriza-zioa, praktika eta aldarrikapena.Eta Euskal Herrian Euskarazerakundea. Erakutsi zigun eus-karak balio zuela bizitzaren edozein alorretan jarduteko,balio zuela eta balio hori emanbehar geniola. Komunikabideenalorrean, adibide bat besterik ezda, gogoangarria da euskarazkotelebista lortzeko antolatu zuen«Gabonetarako telebista euska-raz» kanpaina, geroago jaio zenEITBri bidea erraztu zionaEusko Jaurlaritza sortu berrian.

Euskararen estatus moderno-ak asko zor dio Txillardegiri;gaur egun euskaraz egiten direngauza asko ez ziren egingo Txi-llardegik pentsamendu eskolasortu ez balu.

Asko aurreratu du euskarakplano sozialean Txillardegiklehen lerroak idatzi zituenetik,baina asko falta da oraindikamestutako egoerara iristeko.Badago oraindik despistatuxamar dabilenik; esate baterako,atzo alderdi abertzale baten ize-nean Txillardegiren balorazioagaztelera hutsez idatzita bidalizuena.

Asko zor dizugu ,Txillardegi.Egin duzuna zor dizugu, eta egi-teko dagoena egitea zor dizugu.

Martxelo OtamendiBERRIA egunkariko zuzendaria

«Beti at edo kontra»

H eriotzaren ideiari ez ziz-kion buelta asko ematen

Txillardegik. «Fatalitate» handibat zen beretzat. «Badakit egu-nen batean etorriko dela etakito! Ez dut gauza horietan pen-tsatu. Beharbada arbuio modubat izan daiteke, heriotza hordagoela ahazteko modu bat,baina ez dut gauza horietanpentsatu». Honela zion Txillar-degik Joxean Agirrek egindakoHitza hitz. Txillardegirekin sola-sean elkarrizketa liburu luzean.Euskal Herrian kristautasunagailen zen garaian agnostikozen Txillardegi. Korrontearenkontra joateko joera izan zuenbere bizitzan. Edo beharra. «Ezda hala nahi izan dudalako izan.Ni ez naiz snob bat eta ez zaitgustatzen korrontearen kontraibiltzea. Halabeharra izan da.Bidea PNV zela onartua zene-an, ETAren beharra sumatunuen. Soluzioa Marxenganzegoela nagusi zenean, nikestalinismoaren goragalea sen-titu nuen. Beti at edo kontra».Beti korrontearen alde izanzuena Jone Forcada emaztea

izan zen: «Arranke izugarrikoada, ausardia handikoa eta betiaurrera jotzen duen horietakoa.Niri oso bizimodu gogorra toka-tu zait. Jonek egin du posible,dudarik gabe, nik eramandudan bizimodu zail eta esker-gabea», dio elkarrizketa libu-ruan. Neska kontuetan beran-tiarra izan zela — «25 urtenituenean hasi nintzen oilar-tzen»—, aspektu fisikoari dago-kionez ez dela izan oso nartzi-sista —«ez zait gustatzen zerribat bezala joatea, baina ez dutsekula horrekin problemarikegin», eta bertsolari zaharrakgazteak baino nahiago zituelaaitortu zion Agirreri: «Batzue-tan programatutako bertsola-riak iruditzen zaizkit. Aspaldiko-ek beste kutsu bat zuten».Telebista ingelesez soilik ikus-ten zuen. «Euskal telebistaamorratu arte ikusten dut, hauda, pare bat minutu». Kiroletantxirrindularitza soilik zuen gus-tukoa, «oraindik ere alderdierromantikoa baduelako», etaoso aldian behin pururen baterretzen zuen.pG. EROSTARBE

GSoslaia

Ildo politikoarekindesadostasunakzirela eta, 1967anETA utzi zuen

Page 4: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Gauza batzuk behar zen garaian baina egoki ez zen unean esan nituelako ordaindu egin behar izandut, marjinatuta eduki naute»

04 TXILLARDEGI HIL DAberria

igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

Edurne Begiristain

Idazle, pentsalari, hizkun-tzalari eta ekintzaileaizan da Txillardegi, bai-na, ororen gainetik, inte-lektual konprometitua.

Independentista, eta abertzaleta-sun garaikidearen aitabitxia.Euskaltzale porrokatua. Ekin etaETAren sorreran pisu ideologikohandiz parte hartu zuen, baitaHerri Batasunean eta Aralarrenere. 1947an sartu zen politikan,eta EAJrekin loturik burutuzuen bere lehen «ekintza», Joxe-an Agirre kazetariari Hitza hitz,Txillardegirekin solasean liburu-rako kontatu zionez: «17 urte ni-tuen artean, eta paper batzukeman zizkidaten PNVkoek, etxe-etako ate-azpietatik sartzeko es-kaerarekin. Eta beldurrez kikil-duta, halaxe egin nuen Parte Za-harrean».

Jose Luis Alvarez EnparantzaTxillardegi abertzale eta ezkerre-ko intelektuala izan zen, etahaurtzarotik bizi izan zuen Do-nostiako Antigua auzoan kale ar-teko borroka. 1948an ezerezetikhasita, zazpi urtez euskara ikas-teari gogor ekin zion. Euskarakabertzaletasunera eraman zuelaaitortu zuen Txillardegik Garaegunkarian, 2010eko elkarrizketabatean: «Euskarak eraman nin-duen abertzaletasunera. Nire us-tez, euskaltzale batek derrigorre-an izan behar du abertzalea, ezbaitago soluziorik hori gabe».

tera Ekin taldea sortu zuen.Abertzaletasun klasikoarekinkritikoak ziren, eta frankismoa-ren aurrean EAJk agertzen zuenjarrera pasiboaren aurkakoak.EGIrekin elkarlanean aritu etagero, EAJtik banandu, eta Eki-nekoek beste erakunde bat sor-tzea erabaki zuten: Euskadi TaAskatasuna.

Hain zuzen ere, ETA sigla Txi-llardegik berak asmatu zuen.«Nik atera nuen. Euskaraz bes-teek baino nik gehiago nekiela-ko. Hasieran pentsatu genuenAberri Ta Askatasuna izena jar-tzea, baina siglek ATA ematenzuten, eta Bizkaian ata pato da...Ez zen egokia. Orduan, ATA or-dez, ETA bota nuen; hitzak kon-juntzioaren esanahitik aparte ezzuen besterik». Halaxe azalduzuen izenaren asmakizuna

lehenengo bilera batzuk nireetxean, Donostian egin ziren. Xi-mun Haran, Jakes Abeberri,Jean Louis Davant... ezagutzennituen ordurako. Harremanakmantendu egin genituen; gerobatzuk desmarkatu ziren. Abebe-rri oso gure aldekoa zen, eta betiegon da bestaldetik zetozenenzerbitzura. Eta hori PNVkoek ezzuten onartzen...».

Argia aldizkariari 2007an es-kainitako elkarrizketan ere er-bestaldia nolakoa izan zen azalduzuen: «Ni 1961ean eskapatu nin-tzen, eta 1977ra arte egon nintzenkanpoan. 1976an pasa nintzen le-henengo aldiz alde honetara.Anaia, Juan Mari, gobernadorezibilaren laguna zen, eta ‘nireanaiari etortzeko esango diot’,esan zion. ‘Pasa dadila, ez zaioezer gertatuko’, erantzun zionhark. Eta horrela etorri nintzen.Mugara nire bila etorri zen; muga

pasa, eta ‘Bienvenido a España,Sr. Álvarez. Mejor dicho: Bienve-nido al País Vasco’ (Ongi etorriEspainiara, Alvarez jauna. Hobeesanda, ongi etorri Euskal Herri-ra) esan zidan poliziak Irunen».

Ekin eta ETAren sortzaileeta-ko bat izan zen Txillardegi. Bil-bora joan zenean Ingeniaritzaikastera, ikaskide batzuekin ba-

1952. urtearen bukaera aldean,unibertsitateko beste lagun ba-tzuekin batera, TxillardegikEkin talde politikoa sortu zuen,geroago ETA bihurtuko zena. Mi-litantziak atxilotua izatera era-man zuen, eta 1961ean erbestekobidea hartu zuen. Une horretanbertan hasi zuen Hego EuskalHerritik kanpo emandako hama-

sei urteko aldia (1961-977). Ipa-rraldean, Parisen eta Bruselan,idazketa eta engaiamendu politi-koa uztartuz jarraitu zuen.

Erbesteko bizipenak gogoraekarri zituen Txillardegik Gara-ko elkarrizketan: «Ni joan ondo-ren, jende asko hasi zen Iparral-dera ihes egiten. Ordurako, bage-nituen harremanak. Enbataren

Abertzale intelektualaAbertzaletasun garaikidearen aitabitxia izan zenTxillardegi, eta Ekinen, ETAren, Herri Batasunareneta Aralarren sorreran parte hartu zuen.

Txillardegi, aitzindaria

J ose Luis Alvarez Enparanza,Txillardegi, Larresoro... izenanitz eta gauza asko izan da

bere bizitzan Euskal Herriaren-dako eta euskararendako. Joandirenekin maiz gertatu ohi denbezala, Txillardegiri buruz ere,zertzelada ikusgarri batzukgehiago azpimarratuko dira egunhauetan, agian bere beste ezauga-rri esanguratsu baina arruntago-ak baino. Omenezko lerro apalhauetan nire asmoa da beste

ezaugarri horien aipamen xumeaegitea.

Frankismoaren garai beltze-tan ETA erakundearen sortzaile-etako bat izan zela bezain egia daJose Luisek beti adorez eta keme-nez defendatu zuela politikagin-tzaren lehentasuna eta bakearenpremiazko beharra.

Ezkerrekotzat eta abertzale-tzat eduki zuen beti bere burua,eta zintzo eta zorrotz jokatzeko jo-era zeukan edonolako egoeratan,eta baita hortik kalteak etorrikobazitzaizkion ere. «Ez nago mo-dan» hainbeste eta hainbestetan

aitortu behar izandako gizakiazen, eta irizpideak beti lehenetsibehar direlako uste sendoarekinjarduten zuen bizitzako arlo guz-tietan, eta arerioaren neurriarijaramonik egin gabe. Eztabaidarisutsua eta pentsamenduarekinbeti kezkatuta, ez zuen inoiz bereikuspegirik ezkutatu edo leundunahi izaten; horixe zen alde bate-tik bere xarma, eta bestetik beremuga.

Euskarak XXI. mendeko pre-miei erantzuteko moduko hizkun-tza izatera eraman behar dugulaeta hizkuntzaren batasun litera-

rioa bultzatzeari lotu zitzaion sueta gar. Alde batetik hizkuntzalari-tzan eta bestetik, literaturgintzanbide berriak urratu zituen, etagaur egungo euskal prosak ekar-pen erabakigarriak zor dizkio.

Txillardegiren kezka nagusiazen herriak hizkuntza beharrez-koa duela eta Euskal Herriak eus-kara ezinbesteko ezaugarria due-la aldarrikatzea. Ikuspegi horre-tatik egin zituen inoiz kritika etaarbuiapen mikatzak, baina ez bai-tzen ezertan bere xedea adiskide-ak egitea izaten. Hurbileko harre-man pertsonalean gizaki goxo,leun eta maitagarria zen, bainaaldi berean eztabaidetan maiz ir-mo eta zorrotzegia. Bere eleberriguztietan –Leturiatik Exkixura–

aurki litezkeen pertsonaien an-tzekoa.

Monzonekin harreman bitxiaeduki zuen, eta biak dira nolabaitEuskal Herriko gaurko egoera as-koren aitzindariak. Erbestea etaetxekoen espetxea eta mota ani-tzeko jazarpena jasan ondoren,joan zaigu Jose Luis lasaitasunaeta atsedena hartzera.

Herrigintzan eta euskalgin-tzan aitzindari izandakoa joanzaigu. Zehazki lehentasun politi-koko ezker abertzalea amestuzuen politikari zintzo eta zorro-tza. Aitzindari guztiei bezala, be-re asmoak osorik betetzen ikusigabe joatea gertatu zaio, nahizeta egin diren urratsak ukaezi-nak izan.

Patxi ZabaletaAralarreko koordinatzailea

Telesforo Monzonekin Baionako katedralean, Frantziak biei Ipar Euskal

Herrian bizitzeko baimena ukatu ondorengo protestan. BERRIA

Herri Batasuneko diputatu eta senatariekin

ETAren sorreran parte hartu zuen, etaerakundearen siglakhark asmatu zituen

Ekin, ESB eta Herri Batasunarensortzaileetako batizan zen

Page 5: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Intelektual konprometitua naizela esango nuke, hau da, intelektualki erradikala, euskaltzale etaabertzalea; ETAkoa, herri honetako gizona»

TXILLARDEGI HIL DA 05berriaigandea, 2012ko urtarrilaren 15a

Gara-ri eskainitako elkarrizke-tan.

Gutun bidez Leizaolari1959an, Julen Maradiaga, JoseManuel Agirre, Benito del Valle,David Lopez Dorronsoro eta Ene-ko Irigarairekin batera sortuzuen ETA erakundea. Txillarde-gik idatzi zion gutuna Jaurlari-tzari 1959ko uztailaren 31n ETA-ren sorreraren berri emanez. Je-sus Mari Leizaola zen ordukoerbesteko Jaurlaritzako lehenda-karia, eta hari bidali zion eskutitzhura.

Batez ere ETAren kultura ada-rrean jardun zuen Txillardegikerakunde armatuan. ETAren so-rrerari buruzko xehetasunakhainbat elkarrizketatan emanizan ditu Txillardegik. ETArenbarruko seigarren adarraren jato-rriaz, zehazki, honako hau zioenduela bi urte: «Gure arteko ba-tzuek esaten zuten errealistakizan behar genuela: arazo nazio-nalak beti bukatzen dira oxtiaka

—Juanjo Etxabek zioen bezala—.Orduan hauxe pentsatu genuen:Etxabek dioen moduan bukatubehar badu kontu honek, goazenadar bat antolatzera, herriarenkontrako biolentziari aurre egin-gi diona. Orduan, Seigarren Ada-rra deitu genuena sortu zen».

ESB, HB, Aralar...1961ean erbesteko bidea hartuzuen, lehenik Frantziara eta geroSuitzara. Atzerrian izan arren,ETAn jarraitu zuen. 1967an ETAutzi zuen, erakundearen zuzen-daritza berriak hartutako bidemarxista-leninistarekin bat ez ze-torrelako. Gutun batean emanzuen bere erabakiaren berri.

Halaxe gogoratzen zuen eraba-ki hura Txillardegik duela biurte: «Askatasun politikoan adosginen, baina momentu hartanAlderdi Komunista bat egitekotentazio handia zegoen. EtaPNVkoak ere ari ziren... PCErenintrusismoa... Niretzat jende ho-rrekin ibiltzea oso arriskutsua

Azken titulua

A rratsaldeko ordu biakizateko minutu batzukfalta dira Txillardegiren

heriotzaren berri izan dudanean.Telebista piztu dut Gaur Egunal-bistegia ikusteko. Tituluak: itsa-sontzi baten istripua Italian;Standar and Poor’s; EAJren ba-tzarra; sarraskia Iraken; Urumea-ko uholdeak konpontzeko eska-tzeko manifestazioa; txotx ga-raiaren hasiera; eguraldia...ETBn Txillardegiren heriotzarenberririk ez ote duten izan pentsa-tzen hasia naiz. Baina ez, egural-diaren ondoren aipatu dute. Eus-kaldunontzat, euskaraz bizi ga-ren euskal herritarrontzat, askozgarrantzitsuagoa omen da egu-raldia Txillardegi hil dela jakiteabaino. Euskal telebista publikoa-ren euskarazko albistegiak azkentitulua eskaini dio Txillardegirenheriotzari.

Txillardegi erreferentzia izanda euskararen munduan murgil-duta ibili garen eta bagabiltzanguztiontzat. Haren lana, harenpentsamendua, haren borrokaeta konpromisoa funtsezkoakizan ditugu. Gaztetan, institutu-ko lagunak Bilbora joaten gineneuskarazko liburuak Verdes edoKirikiño liburu dendetan eroste-ra. Horien artean haren obrakzeuden: Euskara batua zertanden, Euskal Gramatika, EuskalFonologia… Lan itzela, arlo teori-

ko eta praktikoan. Hala ere, eus-kaltzain osoa izateko aukera hirualdiz ukatu zioten. Argi dago zer-gatik: haren konpromiso politiko-agatik, Euskal Herri euskalduneta burujabearen aldeko borro-kan burua ez makurtzeagatik.

2008ko urriaren bukaeran gu-tun bat iritsi zitzaidan etxera. Ire-ki, eta barruan orri bat zegoen, es-kuz idatzia. Haren mezua zen, Pa-txi Lopezek euskara eta indarke-ria lotu ondoren idatzi nuen zuta-beagatik zoriontzeko. Agurtuaurretik hitz hauek zeuden:«Gustura irakurtzen ditut zureartikuluak, Darwin pertsonaiakriptikoa hor egon arren».

Handik gutxira, DonostiakoParte Zaharrean ikusi nuen,emaztearekin. Aurrera segitunuen ezer esan gabe, baina gerobueltatu eta haiengana abiatunintzen arineketan. Atari batenaurrean aurkitu nuen berriro.Neure burua aurkeztu nuen. Go-goa izan nuen esateko 70eko urte-en bukaeran eta 80ko hamarka-dan Eginegunkarian idazten zi-tuen artikuluak goitik behera ira-kurri eta gorde egiten nituela, ge-ro behin eta berriroerrepasatzeko. Lotsatu egin nin-tzen. Hizketan nola jarraitu jakinez, eta esan nion irakurri nituelaberak eta Juan Luis Zabalak biurte lehenago Galiziara egindakobidaiaren kronikak, Leturiarenegunkari ezkutua nola idatzi zuengogoratzeko. Irribarre egin zuen.Gero, ezkaratzean sartu zen.

Jose Mari PastorKazetaria

zen, bestela denok joango ginenzulora».

1969ra arte Belgikan konfina-tuta egon zen. Orduan, konfina-mendua hautsi, eta FrantziakoGobernuaren baimenik gabe He-go Euskal Herrian aurkeztu zen.Geroago, 1970ean, Telesforo Mon-zonekin batera Fronte Abertzalebat sortzen saiatu zen, bainaFrantziako Gobernuak sei hilabe-te kanporatu zituen biak, etahuts egin zuen saio hark.

1977an, Franco hil eta bi urte-ra, Txillardegi sorterrira itzulizen. Urte hartan bertan, beste la-gun batzuekin batera, ESB Eus-kal Sozialisten Biltzarra sortuzuen, euskaltasuna eta sozialis-moa aldarrikatzen zituen alder-dia. Hura izan zen, hein handi ba-tean, handik urte batzuetara He-rri Batasuna izango zenarenaitzindaria.

1980ko hamarkadaren hasie-ran, Herri Batasunaren sorreranparte hartu zuen, eta alderdi ba-rruan aritu zen —bi legealditansenatari izan zen—. Bide arma-tua amaitua zegoela iritzita, Ara-lar alderdi sortu berrian militatuzuen, ostean. 2007ko maiatzean,ordea, Aralar uztea erabaki zuen,alderdiak ETAren biktimen alde-ko ekitaldi ofizial batean partehartu zuenean eta urte hartakoudal hauteskundeetara EzkerBatuarekin batera koalizioanjoan zenean.

2008ko urtarrilean, berriz,EAE-ANV alderdiko kideekin ba-tera agertu zen hedabideen au-rrean, Espainiako hauteskunde-etarako hautagai zerrenda erre-gistroan aurkeztera joanzirenean.

EAE-ANVrekin 2008an Espainiako Gorteetarako bozetan hautagai aurkeztu zenean. JAVIER ETXEZARRETA / EFEEspainiako Gorteetako jauregiaren atarian, 1989an. BERRIA

Aralarrek egindako prentsaurreko jendetsu batean, 2005ean. J. C. RUIZ /ARP

Page 6: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Euskara batua guk bultzatu genuen, baina Mitxelenak jarri zion zigilua. Bera gabe ez zen sortukoeuskara batua»

06 TXILLARDEGI HIL DAberria

igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

Iñaki Petxarroman

Merezimenduasko ditu JoseLuis AlvarezEnparantzaTxillardegi-k

hizkuntzaren eta euskararen alo-rrean. Baina bat aipatzekotan, du-darik gabe, euskara batuaren aldeegindako lana da. Hura izan zen,frankismoaren garaiko urte iluneta testuinguru politiko zailean,euskara batua sortzeko eta Eus-kaltzaindia zeregin horretaz jabe-tzeko lan gehientsuen egin zueneuskaltzalea. Ez zegoen bakarrik,jakina, baina gazte belaunaldi be-rri baten buru Txillardegi izanzen. Gazte belaunaldi horrek Kol-do Mitxelenaren babesa lortu zue-nean sortu zuen Euskaltzaindiak,1968ko Arantzazuko batzar sona-tuan, euskara batua.

Ez zen lan erraza izan. Etsaiasko zituen euskara batuak or-duan, eta ez preseski frankismoa-ren erregimenean bakarrik. Eus-kaltzaindian bertan ere asko zi-ren euskara batua sortzearenaurkakoak. Hala aitortu zuenKoldo Mitxelenak berak, 1959an,Txillardegik euskara batuarenbeharraz egindako hitzaldi batenharian: «Gutxi gora behera batgatoz. Eztut uste, ordea, gaur ba-tasunik egin ditekeanik».

Bi ziren euskara batua egitekokorronte nagusiak: FedericoKrutwigena bat, eta Txillardegieta Mitxelenarena bestea. Krut-wig getxotarra zen, baina guraso-ak alemanak zituen, eta hareneredua germaniarra zen. Funtse-an hauxe proposatu zuen euskarabatua egiteko: alemanek Lutero-ren biblia hartu zuten bezalaxe,euskaldunek Lizarragarena har-tzea eta eredu moduan erabiltzea.Ez zuten eredu hori ontzat jotzenTxillardegik-eta. «Euskara huraoso bitxia zen guretzat: ikusi nuenbeharrean, ikus nebanerabiltzenzuen, eta esan zion: erran ziotzon.Oso hizkuntza artifiziala zen hori,eta gu horren kontra geunden».

Mitxelenak zioen euskara ba-tua inork erabili eta osatuko ba-

Euskaltzainik osoenaEuskara batuaren aitzindari eta hizkuntzalari nekaezina izateaz gain,herriari euskararen garrantziaren kontzientzia politikoa hartzenlagundu zion Txillardegik, bizitza osoko lan oparo eta etengabean.

Txillardegi, euskal ‘intelligentsia’-ren haritik

U nibertsitatean harrapa-tu nau Txillardegirenheriotzaren albisteak,

hain zuzen ere, euskarazko eki-taldi batean. Hona nire lehen bu-rutazioa, Txillardegiren gomu-tan: euskara eta unibertsitatea.Bera, beste batzuekin batera,errealitate horren egilea izan zen.

Gero, jakina, bestelako kon-

tuak etorri zaizkit burura, halanola, behinolako hitzorduak, NedThomas galestar soziolinguista-rekin, Ondarroan emandako hi-tzaldi hura edota hamaika eki-men eta lan, euskararen sustatzeeta babesletza zereginetan gauza-tuak.

Belaunaldiei dagokienez, Txi-llardegik ekarri zigun guri, joanden mendeko 50-60 hamarkade-tan jaiotakoei, halako haize be-rria, desberdina, nobela zein saia-

kera arloetan eta, oro har, gizarte-aren eta kulturgintzaren esparruanitzetan. Osterantzeko tenorehorrek zekarren, ekarri ere, eus-kararentzat etorkizuna eta bizi-raupena.

Ingurukoa aintzat hartuta, Txi-llardegi, beste askoren antzera,oro egilea izan da euskalgintzan,teorikoa nahiz eragilea. Letraz le-tra irentsi genituen gutariko as-kok, gose eta ezin ase ari ginenokeuskararen munduan, haren la-

nak eta tituluak, euskara batua-ren eraikitze prozesuan.

Euskara batua, euskarareneraberritzea, euskararen norma-lizazioa…orduko kezkak eta ar-durak ziren, egun ere euskaldu-noi ezinegona ekartzen digute-nak. Txillardegi, bistan da, ho-riek askatu, erraztu eta aurrera-tzen ahalegindu da.

Kontuak kontu, Txillardegi ge-rra osteko euskal intelligentsia-ren berregite prozesuan zeregin

esanguratsuak bete ditu. Era be-rean, esker abertzalearen ildoan,ezbairik gabe, hots handiko lanaegin du, ekintzaz nahiz lekuko-tzaz. Nobela egilea, saio egilea, so-ziolinguistikaren inguruko adi-tua, kazetaria eta maisua, irakas-lea, aukera guztiak baliatu zitue-na edonon eta edonoiz, euskara-ren aldeko ideiak barreiatzekoeta gizarteratzeko.

Luze eta sakon jardun du Txi-llardegik euskalgintzan eta

Andres UrrutiaEuskaltzainburua

Txillardegi, iaz, Donostian EHEk antolatuta egin zioten omenaldian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Page 7: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Sustraitik politika egoera aldatu gabe, abertzaletasunetik kanpo, euskararenak egin zuela ikustengenuen, eta borroka politikoan sartu ginen bete-betean»

TXILLARDEGI HIL DA 07berriaigandea, 2012ko urtarrilaren 15a

zuen Bizkai-gipuzkoetako gazteeuskaldunek egingo zutela etahaientzako erabilgarri izango zenhizkuntza erabili behar zela batu-rako. Txillardegik-eta ez zutenegokien ikusten bizkaiera, eta,Oiartzun, Sara zein Elizondo arte-ko euskalkien nahasketa bat pro-posatu zuten euskara batuaren-tzat. Funtsean eredu hori onartuzen, bizkaiera baztertuta.

1964an jarri zituzten eredu ho-rren oinarriak Euskal IdazkaritzaElkarteak Baionan egin zuen bile-ran. Bilkura hartan ziren Jose An-gel Irigarai, Benito del Valle, JulenMadariaga, Piarres Laffite, JeanLouis Davant eta beste hainbestelagun, Mixel Labegerie abeslarieta diputatua lehendakari zutela.Elkarte horren proposamena —Txillardegik idatzia eta 1958koBatasunerako bideatxostenari fi-delki jarraitzen ziona— izan zeneuskara batuaren hazia. Besteakbeste, eredu berriaren idazkera,deklinabidea, aditza eta h-arenerabilera zehaztu zituzten.

Argi zuen Txillardegik zertara-ko behar zen euskara batua: sor-tzen ari ziren ikastoletan, gau es-koletan, hedabideetan, bizitzarenalor guztietan erabiltzeko. Hala,euskara batuak erabilgarria izanbehar zuen, euskaldun guztiok el-kar ulertzeko bide eman beharzuen. Honela azaldu zuen ideiahori Zeruko Argia-n 1970ean ida-tzitako Euskalkietatik euskeraraartikuluan. «Zer idatzi behar duzerbait esan nahi duenak: ekarridabela, ekarri duela, ekarri duala,ekai doala, ekharri diala, ala ek-harri dila? Ez esan, gero, gauzahauek txikikeriak direnik: gauzahauetxek dira-ta, aitzitik, gurehizkuntzaren patois-keria etahondamena. Gazteleraz ezin dite-ke idatz: hemos ido, hamos ido edoamoz io, idazlearen gogara. Ez. Ezfrantsesez edo errusieraz ere. Zer-gatik bai euskaraz? Aberastasunaesan ohi den saltsa-nahaspila horiez ote da, ordea, beste akats sako-nago baten oihartzuna? Alegia:gure leinukeria, gure tribalismoa,eta Kondaira-Aurretik ezin irte-tzea».

Ez zen zeregin horretan geldi-rik egon Txillardegi. Sustrai bilaliburua idatzi zuen 1970ean, etaOinarri bila 1977an, euskara be-rriaren inguruko zalantzak etadudak uxatzeko adibideak emate-ko. Euskara batua zertan den libu-ruan Arantzazuko batzarretik1974ra arte Euskaltzaindiak gara-tutako guztia bildu zuen. Euskalgramatika(1978) liburuan euska-ra batuaren lehen gramatika osoabildu zuen. Eta, azkenik, EuskalAditz Batua liburua idatzi zuen,adizkiak modu pedagogikoan za-baltzeko. Azken urteotan berezikikezkatuta agertu da fonetikarenalorrarekin, hor ikusi izan ditue-lako joera kezkagarri batzuk: «Iz-kribuzko euskara batzen eta fin-katzen ari bada ere, ahozko euska-ra inoiz baino okerrago dago gaur:erdal interferentziak azkartu etaugaldu-ala, euskal sena ahuldueta suntsitu baita euskaldunikgehienengan», idatzi zuen EuskalFonologia liburuan.

Estatuaren beharraEuskara, zerbaitetarako bazen,erabiltzeko zen. Eta hori garbizuen Txillardegik. Eta gogor kriti-katu zituen euskarari maitasu-nezko hitzak bota bai baina egu-nerokoan erabiltzen ez zuten poli-tikari eta eragileak. Egoera horriaurre egiteko sortu zuen, bestehainbat lagunekin batera, EuskalHerrian Euskaraz elkartea1981ean. «Euskara beti bigarrenmailan geratzen zela ikusten ge-nuen, eta horri gogor aurre eginbehar zitzaiolako sortu genuen».

Hasieratik lotuta ikusi zituen bikontzeptu hauek: aberria eta hiz-kuntza. Euskara beti bigarrenmailan ikusteak sortu zion, gazte-gaztetan, harekiko interesa. Etxe-an, gurasoak euskaldunak izanarren, ez zioten inoiz euskarazegin: «Egoera diglosiko garbia zen,eta gauza serioetarako espainolaerabiltzen zen. Jende arruntare-kin, baserritarrekin-eta, euskarazegiten zen. Diglosia zegoen, eta,gainera, zentzurik txarrenean».Etxetik at ikasi zuen, beraz, euska-ra.

horren barruan, Euskaltzaindianere. Haren emaitzak eredugarriaketa aintzat hartzekoak dira etaharen merituak zalantzarik gabe-koak. Aspaldiko euskaltzainurgazlea izanik, harriduraz ikusigenuen askok haren hautagaitzakez zuela aurrerapiderik izan eus-kaltzain oso izateko. Urte batzukgeroago, euskaltzain ohorezkoizendatu genuen eta berak izenda-zio hori baino, nahiago izan zueneta biziki eskertu ere, Euskaltzain-diak eta Euskal Herriko Unibertsi-tateak batera argitaratu eta Henri-ke Knörr zenaren eta PilartxoEtxebarriaren zuzendaritzapean

jaso zuen omenaldi liburua, Nere-kin yaio nun, 2005. urtean. Faltazena Euskaltzaindiaren literaturabatzordeak ondu zuen 2007. urte-an, haren lehen nobela, Leturiarenegunkari ezkutua, aztergai hartujardunaldi batean eta emaitzakkaleratu zituenean urte berekoEuskera agerkarian.

Joan zaigu Txillardegi. Etxeko-ei, bihotz-bihotzez, doluminak.Euskalgintzari, aldiz, itxaropena,garai latz hauetan, apartera joangabe, gurean baititugu aurrera egi-tekogidariak. Besteak beste, JoseLuis Alvarez Enparantza, Txillar-degi.

Eta, egoera horri aurre egite-ko, kulturaren munduan ez ezik,politikaren alorrean ere lan eginzuen Txillardegik. Garbi zuen be-netako normalizazio politikoalortzeko euskarak estatu bat be-har duela, haren normalizazioababestuko duena: «Estatu bate-kin, agian, euskara ez da salbatu-ko; baina estaturik gabe, ziurezetz». Izan ere, arriskuan ikus-ten zuen euskara frankismoarenurte ilunetan, eta arriskuan ikus-ten zuen gaur egun ere: «Arris-kuan gaudela ez dugu sinesten.Baina, nire ustez, ikusita dago: ezbada beharrezkoa bere lurralde-an, hizkuntza batek jai du. Etahemen oso ondo bizi liteke euska-raz fitsik ulertu gabe».

Ezker abertzalearekin etaETArekin izandako harremana-ren ondorioz, Euskaltzaindiakuko egin zion Txillardegiri eus-kaltzain osoaren kargua ematea-ri. Hiru aldiz ukatu zion akade-miak merezimendu hori Txillar-degiri: 1980an, 1987an eta 1988an.1995ean ere proposatu zuten Ma-ria Labaienen postua hartzeko,baina orduan Txillardegik berakegin zion uko izendapenari.

Hala, euskara batuaren aldelan mardulenetakoa egin zuenaEuskaltzain oso izendatu gabejoan da. Minik gabe, ordea. Halaaitortu zion iaz BERRIA-ri eginda-ko elkarrizketan. «Niretzat garaibatean mingarria izan zen, bainagaur egun jada ez». Karguak bai-no, egindako lanek erakustendute merezimendurik bazuenedo ez. Haren ibilbideak ez du za-lantza handirik utzi horretaz.

Martin Ugalde, Txillardegi eta Joxe Austin Arrieta, Euskaldunon Egunkaria-ren 10. urteurrena ospatzen. EGUNKARIA

Euskararieskainitako bizitza

H istoriak Txillardegiasko gogoratuko ditu.Politikaria. Idazlea. Hiz-

kuntzalaria. Diktadura garaianbere ideiengatik erbesteratubehar izan zuena. Eta, jakina,guztien gainetik, euskaltzalea.Bizitza emankorra izan da hare-na.

Kosta egiten zait imajinatzeanolakoa izango zen euskara Txi-llardegi gabe. Euskara batuarensorrera Koldo Mitxelenari, AitaVillasanteri eta Txillardegiri be-rari, besteak beste, zor baitiegu.Euskara baturik ez balego, gurehizkuntza bospasei dialektotanzatiturik legoke, bakoitza bere al-detik, besteetatik bereizteko nor-gehiagoka agian. Euskara batu-rik gabe, ez genuke unibertsitate,administrazio edo telebistarikedukiko euskaraz. Euskara ez li-tzateke hizkuntza moderno batizango, zientzian eta Internetennaturaltasun osoz erabiltzendena.

Bistan denez, euskarazko lite-raturak ez zuen inoiz lortukogaur duen maila euskara batu-rik gabe. Eta Txillardegik arlohorri egin zion ekarpena funtsez-

koa da. Leturiaren egunkariezkutatua-k, 1957an argitara-tuak, gure hizkuntza garai har-tan munduko beste hizkuntzabatzuetan adierazitako senti-menduei ireki zien. Eleberri horimugarri bat izan zen euskararenliteraturaren historian. Ia sines-tezina da euskara ama hizkuntzaez zuen norbaitek hain maisuta-sun handiaz idatzi ahal izateaeuskaraz. Leturia-z geroztik, eus-karazko literatura lehen lerroanizan da.

Ezin dugu Txillardegi soziolin-guista ahaztu. Saussure, Whorf,Lévy-Strauss eta Lacan-en teo-rien zenbait osagarri hartuz, bereteoria berezia sortu zuen. Euska-ra euskaldunen arimarekin bategin zuen. Zuzen edo oker, sines-men hori haren lan guztietanigartzen da, eleberrietan, saiake-retan, artikuluetan eta idatzirikutzi zuen gramatikan bertan erebai. Euskararik gabe ez dagoelaEuskal Herririk ulertzen lagun-du zigun gure belaunaldiko asko-ri.

Jose Luis Alvarez Enparantzahil da. Agian Larresoro, Igara,Harribizketa eta Goihenetxe erehil dira (erabili zituen beste izen-goiti batzuk aipatzeagatik). Bai-na Txillardegi beti biziko da gureartean.

Lurdes AuzmendiEusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea

Page 8: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Nolabait gure burua definitu behar izan banu, existentzialista abertzaleak ginela edo intelektualkonprometituak izan nahi genuela esango nuke, Sartreren eraginagatik edo»

08 TXILLARDEGI HIL DAberria

igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

Juan Luis Zabala

Euskarazko lehen no-bela modernotzat jo-tzen dena, Leturia-ren egunkariezkutua, Ferrolen

(Galizia) soldadu zegoela idatzizuen Txillardegik, 1956an, 29 ur-terekin, Espainiako armadakPrior lurmuturrera begira zuenairekoen aurkako bateria batean.Ordu asko ematen zituen lekuhartan, hantxe egoteaz apartekobeste betebehar handirik gabe,eta idazteko astia ematen zion ho-rrek. Asti hori Knut Hamsun nor-vegiar idazlearen Paneleberriaeuskaratzen emateko asmoazuen, baina Koldo Mitxelenakanimatu zuen inoren lana itzuliordez berak zerbait sortzera.

Ferrolgo Udal Parkean aulki

batean eserita zegoela, neskagazte bat ikusi zuen egun batean,urmaelera gerturatzen, zakurbat atzetik zuela. Une hartan piz-tu zen Txillardegiren baitan Le-turiaren egunkari ezkutua-renidazketa prozesua abian jarrikozuen txinparta. Hari jarraituz,Joseba Leturia «anaia bikia» per-tsonaia ardatz hartuta, existen-tzialismoaren inguruan zituenkezkei nobela baten bidez emanzien irtenbidea Txillardegik. Per-tsonaia bakarti eta gogoetariemana da Leturia, garaiko litera-tura eta filosofia lan garrantzi-tsuenak ezagutzen dituena, exis-tentzialismoarekin lotutakoakbatik bat. Miren izeneko emaku-me batekin maitemintzen da, etamaitasun horrek eragiten diz-kion barneko tirabiren eta oina-zeen berri ematen du nobelak,

«Bakarrik nago ‘Zerubide’-n»esaldiarekin hasita.

Kierkegaarden azia, Unamuno-ren lore zuen izenburu Txillarde-gik argitara emandako aurrenekoartikuluak. Miguel Unamunoketa Jean Paul Sartrek arrasto sa-kona utzia zuten ordurako haren-gan. Garai hartan beste idazle ba-tzuen eragina ere jaso zuela aitor-tu ohi zuen: WilliamShakespeare, Albert Camus, Tho-mas Mann, Knut Hamsun…

Hainbaten gaitzespenekin ba-tera —Iñaki Bastarrikarenakizan ziren gogorrenak —, KoldoMitxelena eta Joxe Azurmendi-ren laudorioak jaso zituen Txi-llardegiren lehen nobelak. Urtebatzuk geroago, aurreneko eus-kal nobela modernotzat jo zuenJesus Mari Lasagabaster literaturkritikariak, Joseba Leturia zelako

euskal literaturako aurrenekopertsonaia gatazkatsua eta ordu-ra arte euskarazko narratibanplanteatu ez ziren gai modernoakjorratu zituelako, ordura arte eus-kal nobelagintzan nagusitutakokostunbrismotik eta ortodoxiakatolikotik urrun.

Aitzindaritza aitortua Teknika narratiboen arloan ezzion aitortu gaien planteamen-duen adinako modernotasunikLasagabasterrek Leturiarenegunkari ezkutua-ri, eta RamonSaizarbitoriaren Egunero hastendelako-ri (1969) egotzi zion tekni-ka narratiboen aldetik lehen eus-kal nobela modernoa izateko me-ritua. Baina Lasagabasterrek be-rak ikuspegi hori aldatu eginzuen urteekin, 2006an aitortu zue-nez: «Txillardegik euskal nobela-

gintzan mundu moderno batmartxan jarri zuen Leturiarenegunkari ezkutua-rekin, eta horiezinezkoa izango zitzaion forma-ren aldetik ere zerbait berria etamodernoa egin ez balu».

Mari Jose Olaziregi literaturkritikariak Leturiaren egunkariezkutua «klasiko bat» dela adie-razi zuen atzo, Txillardegiren he-riotzaren berri izan ondorenegindako adierazpenetan. «Idaz-teko molde berriak ekarri zituen,eta estandar literarioetan hasi gi-nen, behingoz, gure literatura ba-loratzen eta irakurtzen».

Txillardegik ez zuen lehen eus-kal nobela modernoa idazten ari-tzeko kontzientziarik izan. «Pro-fetismo hori izan badut, de factoizan dut, ez a priori», esan zuen.

Leturiaren egunkari ezkutua-zgain, beste sei nobelak osatzendute Txillardegiren produkzio li-terarioaren bizkarrezurra etafunts nagusia. Peru Leartzako-k(1960) krisi espiritual baten ondo-rioz budismoaren ildotik bideaaurkitu nahi duen gazte batengorabeherak ditu kontagai; ElsaScheelen-ek (1969) aberatsen

Bakarrik zegoen ZerubidenOrdura arteko kostunbrismoa gaindituz, pertsonaia gatazkatsueieta garaiko gaiei atea zabaldu zien Txillardegik duela 55 urte,‘Leturiaren egunkari ezkutua’lehen euskal nobela modernoan.

Txillardegi, Ferrolgo mendi inguru batean, Leturiaren egunkari ezkutua idatzi zuen lekua bisitatzen, 50 urte geroago, 2006an; Espainiako armadak airekoen aurkako bateria bat zeukan leku hartan. PACO VILA

Page 9: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Aitortzen ez bada ere beti dago zerbait pertsonala, batez ere nobeletan. Bi muturrak dira: ‘nobelaautobiografia da’ez da egia; ‘nobelan ez dago autorearen arrastorik ere’, ez da egia hori ere»

TXILLARDEGI HIL DA 09berriaigandea, 2012ko urtarrilaren 15a

munduan sartzea erdietsi ondo-ren mundu horretan ezin etsiduen emakume gazte eder bat dupertsonaia nagusi; Haizeaz bes-taldetik (1979) basamortuan giro-tutako nobela lirikoa da, egilea-ren ustez bere nobelarik «sakone-na eta sinbolistena»; Exkixu-k(1988) ETAko kide baten motiba-zioak, bizipenak, kezkak, beldu-rrak eta pozak erakusten ditu;Putzu-k (1999) karlista batenak;eta Labartzari agur-ek (2005) ez-ker abertzaleko militante batekespetxean 17 urte igaro osteankalera irten eta kanpoko erreali-tatearekin egiten duen talka dukontagai. Horiez gain, 1984anKosmodromo argitaratu zuen,1957 eta 1969 artean hainbat al-dizkaritan argitaratutako lauipuin batuz.

Leturiaren egunkari ezkutua-ren adinako indar erreferentzia-lik izatera iritsi gabe, Peru Lear-tzako, Elsa Scheelen eta Haizeazbestaldetik nobela komentatuaketa oso aintzat hartuak izan zi-ren. Azken hiru nobelak argitara-tu zirenerako, aldiz, euskal litera-tura oso aurreratu eta garatua ze-goen, eta beste erreferentzianagusi batzuen itzalpean geratuziren Txillardegiren lanak. Halaere, aldeko komentarioak jaso zi-tuzten hainbat kritikari, idazleeta literaturzalerengandik.

Haiengatik gaude hemen

A tzo eguerdi aldean, JoseLuisen heriotzaren be-rria zabaltzen hasi zene-

an, halaxe idatzi zuen sareanArana Goiriren arima bailitzanagertzen den adar-jotzaile batek:«Txillardegi zeruko atetik sartubarri da, ‘Gora Euskadi askatu-ta!’ garrasi egiñez. Pentsetan dotondo pasako dogula elkarregaz».Txantxak txantxa, mezu horrekpentsarazi zidan Sabino eta Txi-llardegi elkarren segidan jartze-ko modukoak direla, bata bestea-ren ukazio ez baizik eta osagarri,eta bi-biak Euskal Herriak XX.mendean izan dituen gizonik in-portanteenak, agian.

Herri honen nortasuna gainbe-

hera zihoala altxatu zen SabinoArana, karlisten semea, Espainia-ren uztarpetik askatzeko dei egi-naz. Ideiaren piztaile, ideologiabaten zabaltzaile, mugimendu ba-ten antolatzaile gisa nabarmenduzen, baina horien garapenean ezzuen parte hartzerik izan, gazte-rik hil zelako. Akats asko aurpegi-ratu izan zaizkio Abandoko pro-pagandista hari, baina hura izanez balitz beharbada hau idazteneta irakurtzen gabiltzanon kezkabakarra izango zen Mariano Ra-xoiren hurrengo mozketa edo Ru-balcaba-Chacon lehia.

Frankismoaren zulo beltzean,aliatuek euskaldunoi bizkarraeman ondoren jaiki zen AlvarezEnparantza, beste gazte bipil ba-tzuekin batera, herri honek bizinahi zuela aldarrikatzeko. Euska-rak galzori bueltarik gabekoan zi-

rudienean, euskara ikasi zuen,horretarako baldintzarik txarre-netan, eta herri honen funtsa hiz-kuntzan zetzala irakatsi zigun,aurreko abertzaletasunaren oina-rri arrazial eta historizistak baz-tertuz. Euskararekiko atxikimen-du teoriko eta praktiko hori zordiogu beste ezer baino lehen, gureliteratura berrituz eta hizkuntza-ren batasunerako oinarriak ja-rriz, baita aberriak eta hizkun-tzak elkarren behar gorria dutelabehin eta berriz errepikatu izanaere. Politikan ere, talde harixe zordiogu, mende erdi baten ondorenitzali den erakundea sortu izana,Txillardegi bera laster kanpoangelditu bazen ere. Akatsak akats,haiengatik izan ez balitz, oso lite-keena da gaur berripaper hau ezexistitzea, eta gu denok orain er-daraz lasai arraio aritzea.

Xabier MendigurenElizegiIdazlea eta editorea

Agur gordin bat

H eriotza izan da Txillar-degiren kezka nagusie-tako bat, idazten hasi

zenez geroztik Horretaz azken li-burua arte. Biziki hunkitu zuen,gaztetan, Marilyn Monroerensuizidioak; baita, txikitan, astobaten heriotzak ere, IgeldokoMuitza baserrikoa. Aitak konta-tu zion eta sekula ez zitzaionahaztuko. Muitzatik itsasorantzlabar labain more-beltz bat dago,harkaitzezko txirrista bat. Base-rrian bazuten asto bat; zahartueta itsutu egin zen. Ez zekitennola akabatu. Azkenik, begiakzapi batez estali eta labar harta-tik behera amildu zuten.

Hainbat arlotan egiazta daite-ke Txillardegiren aitzindaritza.Narratibara mugatzearren: EliLaztangurenek jakinarazi digugaur egungo genetistak liluratu-rik dituela Txillardegik 1957anOrangutanen ugartea ipuineaniradoki zuen aukera batek: mi-lioika urtez, gizakiak eta zimino-ak elkarrekin nahasturik jo zu-ten larrua, eta nahasketa horrenondorio ginateke edo txinpantze-ak edo bestela gu gizakiok; eus-kal eleberri modernoa abiarazizuen (Leturia eta Peru arazoz be-tetako protagonista aldakor etagogoetalariak dira); emakumeazen Elsa Scheelen, eta gainerasuizida; Haizeaz bestaldetik ekoesperimentu sinboliko poetikoausart haiek…

Txillardegik baino lehen inork

ez dio lotu Euskal Herriaren alde-ko borroka animalienganakomaitasunari. Gizakiaren anima-liatasun nabarmenak durduzazeta dardaraz jarri izan ditu siste-ma filosofiko klasikoak, Jainkoa-ren antzirudiko ikusarazi nahiizan baitute kosta ahala kosta hu-manoa, izpiritu aratz. Txillardegi-rentzat, mendebaldeko pentsa-mendu nagusian animaliak bete-tzen duen baztertokia bat datorindarrean dauden egitura politi-koetan estaturik gabeko herri txi-kiek betetzen dutenarekin: «ara-zo» dira, «konpondu beharrekoa»,edo bestela zuzenean desagerra-razi beharrekoa, ziminoaren ispi-lu kezkagarria bezalaxe. Txillar-degi, ostera, baztertokiko ispiluaargitzen eta duintzen ahaleginduda, bihotzak bultzatuta.

Aitzindari izan dugu, halaber,heriotzari aurre egiteko erari da-gokionez. Txillardegik bat egindu Spinozarekin eta EinsteinekinJainko pertsonal epaile transzen-dentea ukatzeko orduan. Izateko-tan, Jainkoa Natura bera litzate-ke, dagoen guztia.

Guk etxeak eta tunelak helbu-ru batekin egiten ditugunez, su-posatu izan dugu Unibertsoakere baduela Egile bat eta helbu-ruren batekin egingo zuela BereObra. Txillardegiren ustez, gizaproiekzio hutsa duzu xedetasunhori, Unibertsoa ez baitoa inora.Honelaxe formulatu du auzia Ho-rretaz bere azken liburuko azkengalderan: «Hegalak dituztelakoegiten dute hegan txoriek? Alahegan egiten dutelako dituzte he-galak?». Dudarik ez Txillardegi-rentzat: hegalak dituztelako egi-ten dute hegan.

Unibertsoak ez du berezko zen-tzurik, gure bizitzak eta herio-tzak ez duten bezala. Txillarde-gik garbi ukatu du Adimen Onbe-raren batek dagoena taxutuduelako ustea, gizakia xede. «An-tropokeria» hitza asmatu zuen ja-rrera horri kontra egiteko. Antro-pokeria gai da Jainkoaren trebe-tasun zintzoa goraipatzeko,gizakiok sudurdun sortu izana-gatik, gainean betaurrekoak ko-katu ahal ditzagun. Txillardegi-ren esanetan, «txiripa hutsez hel-du gara geure honetara».Unibertsoa ez zen gizakiarentzategin.

Horrela, Txillardegi heriotza-ren oinazea bere gordinean adie-razten ahalegindu da eleberrie-tan zein saiakeretan, gizakiokgeure buruari asmatzen dizkio-gun kontsolagarriak erantzirik.Hauxe da, beraz, unerik desego-kiena Txillardegiri traizio eginikheriotzaren ikaragarria baretzenahalegintzeko.

Markos ZapiainIdazlea eta irakaslea

NOBELAK

pLeturiaren egunkari ezkutua(Euskaltzaindia, 1957)pPeru Leartzako (Itxaropena,1957)pElsa Scheelen (Lur, 1969)pHaizeaz bestaldetik(egile editore, 1979)pExkixu (Elkar, 1988)pPutzu (Elkar, 1999)pLabartzari agur (2005)

NARRAZIOAK

pKosmodromo (Haranburu,1984)

SAIAKERAK

pHuntaz eta hartaz (Goiztiri,1957)pSustrai bila. Zenbait euskalkoropilo (Irakur, 1970)pHizkuntza eta pentsakera(Gero-Mensajero, 1972)pEuskara batua zertan den(Jakin, 1974)pOinarri bila (egilea editore, 1977)pFonologiaren matematikuntza(UEU, 1978)pEuskal Herritik erdal herrietara(egile editore, 1978)pEuskal Gramatika (EdicionesVascas, 1978)pEuskal dialektologia (egileeditore, 1983)pElebidun gizartearen azterketamatematikoa (UEU, 1984)pEuskal azentuaz (Elkar, 1984)pEuskal kulturaren zapalketa1956-1981 (Elkar, 1984)pGertakarien lekuko(Haranburu, 1985)pAntigua 1900 (Kutxa, 1991)pEuskal Herria helburu (Txalaparta, 1994)pSoziolinguistika matematikoa(UEU, 1994, Xabier Isasirekin el-karlanean)pLingua navarrorum (Orain,1996)pEuskararen aldeko borrokan(Elkar, 2004)pSanta Klara, gure uharteezezaguna (Kutxa, 2004)pHorretaz (Elkar, 2007)

TXILLARDEGIRI BURUZ

pIbon Sarasola: Txillardegi etaSaizarbitoriaren nobelagintza(Kriselu, 1975)pJoxean Agirre: Hitza hitz. Txi-llardegirekin solasean (Elkar,1996)pAskoren artean: Txillardegi la-gun-giroan (UEU, 2000)pAskoren artean: Nerekin yaionun. Txillardegiri omenaldia. Ho-menaje a Txillardegi (Euskal-tzaindia, 2005)pMarkos Zapiain: Txillardegieta ziminoa (Susa, 2007)pSebastian Garcia Trujillo:J.L. Alvarez Enparantza (Txillar-degi). Existentzialismoa eta Jain-koa: itzalak baino argiak nabar-menagoak (Desclee, 2007)

GBibliografia

Txillardegik bainolehen inork ez diolotu Euskal Herriarenaldeko borrokaanimalienganakomaitasunari

Page 10: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Nire ardatza, ekintza mailan, euskara izan da. Euskal Herria euskararen herria da etimologikoki ereeta euskara gabe ez dago Euskal Herririk. Borroka politikoa ondorio bat da»

Jakes Goikoetxea - Joxerra Senar

Denek dute zer es-kertua Txillarde-giri: lan politi-koa, hizkuntzala-ritzan egindakoa,

euskararen oinarriak finkatzea,literaturan berritzaile izatea, he-rri mugimenduak sustatzea...Baina baita eragin pertsonalaere. Joan Mari Torrealdaik ondolaburbildu du: Txillardegik lanasko egin zuen, baina batez ereeragilea, akuilua, izan zen ondo-koentzat eta gazteentzat.

MARTIN GARITANOGipuzkoako diputatu nagusia

«Inoiz ez du atzerapausorikeman bere ideien defentsan»«Euskal Herriak asko zor dio, ze-ren frankismoaren gau iluneanausardia nahikoa erakutsi zuen,beste batzuk isilik zeudenean.Frankismoari aurre egin bai-tzion, gogoz, indarrez eta ETArensorreran parte hartuz.

Horrez gain, haren ekarpenkulturala begi bistakoa da. Eus-kararen aldeko borrokalari amo-rratua izan da, gure herriarennortasuna azken muturrerainoeraman du. Ezin dut ahaztu Txi-llardegi, beste gauza askoren ar-tean, EHEren sortzaile eta arimaizan zela. Ezin dut ahaztu Madri-len Josu Muguruza hil zuteneaneta Iñaki Esnaola larri zauritu zu-tenean bera han zegoela, bere bi-zitza arriskuan jartzen EuskalHerria ordezkatzeko. Inoiz ez duatzerapausorik eman bere ideiendefentsan. Beti Euskal Herriaizan du helburu. Aintzat gutxihartu izan dutela aitortu beharda».

JOSUNE ARIZTONDOBizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua

«Euskal intelektual handi batgaldu dugu»«1970eko hamarkadan, UdakoEuskal Unibertsitatean irakasle,euskara eta filologia ikastaroakedo mintegiak ematen zituenean.

Ezagutu nuenetik hona, beti pen-tsatu dut irizpide pertsonalak ar-gi zituela, iritziak sutsuki defen-datzen zituela, eztabaida sortzai-lea zela eta eztabaidei eusten ze-kiela, bai politikan, bai euskal-gintzan, bai filologian eta baitasoziolinguistikan ere. Aitzinda-ria izan zen bai nobelagintzan,bai euskararen aldeko lanetan.

»Hitz gutxitan esatearren,esango nuke euskal intelektualhandi bat galdu dugula. Badoazgure euskal intelektualak, eta,gainera, uste dut ez dugula beharbeste nabarmentzen intelektualizate hori, kultur bizitza hori eus-karaz egiten denean. Eta nik horiazpimarratu nahiko nuke Txi-llardegiren kasuan: intelektualhandia zen».

EZKER ABERTZALEA

«Abertzaleen batasuna daharen ibilbideari eskaindiezaiokegun jarraipen onena»«Aberria eta euskara izan dira be-re borroka gune nagusiak, eta be-ra izan da, gainera, aberriarenfuntsa hizkuntzan datzala defen-dituz bidea zabaldu duena. Hain-bat belaunaldirentzat ikur bihur-tu da.

»Euskara eraginkor eta batera-tua behar zen horretarako, abe-rrigintzan aurrera egiteko, ale-gia, eta alor horretan ere euskara-ren batasunean ekarpen erral-doia eskaini digu, behar besteonartua izan ez dena.

»Hori guztia, gainera, EuskalHerriarentzat urte oso gordine-tan borrokatzea suertatu zitzaionTxillardegiri, frankismoaren ga-raian alegia, eta EAJ alderdiarenaxolagabekeria tarteko. Borroka-tu, ekitea deliberatu zuen, etaalor horretan ere bidegile izanzen, beste hainbatekin bateraETAren sorreran parte hartuz, lo-zorroan zegoen elite politikoaribizkar eman eta herriaren aska-tasun nahiari etorkizun bat es-kaintzeko asmoz.

»Bere ideiak bururaino erama-teko prest egon da bizitza osoan.

Guztia, Euskal Herria euskaldu-na helburu hartuta. Euskal He-rria helburu bai, eta horri begira,bere iritziak, ekarpenak eta kriti-kak ezkutatu gabe azaldu ditu.Abertzaleen batasuna izan da be-ti bere lelo nagusia eta azken ur-teotan norabide horretan herrihonetan egiten ari garen ibilbi-dea izan da, Ezker Abertzaletikhasita, Txillardegiren ibilbidearieskaini ahal izan diogun jarraipe-nik bikainena».

ARALAR

«Bakearen eta bide politikoenaldeko apustu zintzoarenlekukotasuna jaso genuen»«Aralarreko militante gisa hurbi-letik ezagutu genuen, eta harenjokaera zintzoa eta zorrotza izanda beti, zorrotzegia eta guzti kasubatzuetan. Txillardegiren bakea-ren eta bide politikoen aldekoapustu zintzo eta irmoaren leku-kotasuna jaso genuen, nahiz etaFrancoren garaian diktadurarenkontrako borrokaren bultzatzaileizan».

EUSKO ALKARTASUNA

«Garai berrietara egokitzenjakin zuen, Euskal Herrieuskalduna lortzeko»«Militantea izan zen Euskal He-rria eraikitzeko funtsezko ere-muetan. Gainera, garai berrieta-ra egokitzen jakin zuen, EuskalHerri euskalduna eta librea lor-tzeko bide onenak aurkitzeko».

RAMON ETXEZARRETAIdazlea

«Hasierako obrak pizgarri izanziren garaiko gazteentzat»«Berak egindako ekarpenetatikarlo ideologikoan egindakoak di-ra gutxien konpartitzen dituda-nak. Euskararen baitan egindakolanak eta batik bat euskal litera-turan aitzindaritza suposatuduen hasierako obra hori—Letu-riaren egunkari ezkutua eta Elsa

Scheelen— azpimarratuko nituz-ke. Garaiko belaunaldientzat es-timulu izan ziren eta uste dut, be-re neurrian, erreferente bat dire-la euskal literaturan».

PAUL BILBAOKontseiluko idazkari nagusia

«Euskara berreskuratzearenkontakizunean erreferentziaizango da»«Gure hizkuntzaren berreskura-tze prozesuan eta euskalgintzagaraikidean Txillardegi gidariizan dugu milaka eta milaka eus-kaltzalek. Euskaraz bizitzekonahiari determinazioz eta kohe-rentziaz eutsi dion euskaltzaleamorratua izan da. Euskara ika-si, irakatsi, euskarazko literatu-raren berritzaile, euskara batuasustatu, euskal soziolinguistikaaldarrikatu eta ekarpenez horni-tu, eta nola ez, euskalgintzan ak-tiboki jardun... Euskara eta eus-kararen etorkizuna izan dituelabidaide.

»Marketin instituzionala albo-ratu eta euskararen benetako be-harrak aski ongi definituta zi-tuen. Etorkizunean euskaraz bi-ziko den Euskal Herrira nolairitsi errazteko ekarpenak egi-nak zituen. Gure hizkuntzarenberreskuratze prozesua egiazkobihurtzeari begira lan egitea izanda Txillardegiren erronketakobat. Horrela, zailtasunak zailta-sun eta diskurtso ofizialari aurreegin behar bazion ere, berak ja-kin izan du euskararen beharre-tatik hitz egiten.

»Gizatasunez, gardentasunez,gertutasunez... jardun izan dubeti, handikeriatan erori gabe,gure hizkuntzaren etorkizuna

izan du ardura bakarra, eta eus-kalgintza beti izan du bidelagun.

»Gure hizkuntzaren berresku-ratzeari buruz inoiz idatziko du-gun kontakizunean Txillardegiizango dugu erreferente. Txillar-degi begirunez, baita maitasunezere gogoratuko dugu beti».

ANDER ITURRIOTZEuskal Idazleen Elkarteko lehendakaria

«Bideak ireki zizkigun eta bide horietan barrena lan egin behar dugu«Herri honen eman dituen semeeta alaba asko bezala, kulturgilehandia izan da. Herri guztietandaude horrelakoak, baina gureangehiago behar ditugu horrelako-ak, ahulak garelako. Galera han-dia da. Kulturgile handia zen zen-tzu guztietan, kulturgile klasiko-en estiloan.

»Hizkuntzalaritzan sekulakolana egin du. Oraindik gogoan di-tut duela 35 urte alfabetatzen ha-si ginenean haren testuak erabiligenituela, Oinarri bilaeta bestebatzuk. Literaturan berrikuntzaizugarria ekarri zuen bere nobe-lagintzak. Soziolinguistikan lanhandia egin zuen eta praxis mili-tantea nabarmendu nahi dut, bi-zitza osoan eta azken unera arteegon da engaiatua euskalgintza-rekin.

»Eta hori guztia bilduz, gizonpolitikoa izan da. Bere testu ga-rrantzitsu batek esaten zuenez,Euskal Herria izan du beti helbu-ru. Ez du etsi asmo horretan. Eus-kal Herriari asko eman dio etaEuskal Herria berarekin zorre-tan dago. Bideak ireki zizkiguneta bide horietan barrena lanegin behar dugu».

Euskal Herriazorretan dagoGuztiek aitortu dizkiote ekarpen garrantzitsuak eta funtsezkoak Txillardegiri, baina gehienek onartu dute merezi zuen eskertza jaso gabe joan dela.

10 TXILLARDEGI HIL DAberria

igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

Joseba Alvarez Txillardegiren semea, ezkerrean, ezker abertzaleko eta euskalgintzako or

Page 11: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

TXILLARDEGI ( )1929

2012

«Gazteek ez dituzte ezagutu gure garaiko zailtasunak. Haientzat, euskara erakundeetan dagoenzerbait da. Ikuspegi praktikoagoa dute, ikastolak hor daude, euskara irakasten da eskolan...»

IGONE LAMARAINEHEko bozeramailea

«Haren grina eredu moduanhartu behar dugu»

«EHE sortzeaz gain, beti egon daEHErekin harremanetan. Betiizan du prestasuna beregana jodugunean. Iazko otsaileko ekital-dia oso garrantzitsua izan zen,omenaldia egin nahi geniolako.

Ez genuen omendu soilik EHE-ren sortzaileetako bat izan zela-ko, haren ibilbideari gorazarreegin nahi genion.

»Euskalgintzari kristorenekarpena egin dio. Euskarari,idazle eta ikertzaile moduan egindio ekarpena, baina, gainera, betiegon da euskararen alde borro-kan.

»Haren grina eta borrokarako

gogo hori eredu moduan hartubehar dugu. Euskaltzaleon erre-ferentzia nagusien artean egongoda etorkizunean ere. Beti jarriizan du euskara denaren gainetiketa, denok hori egingo bagenu,gauzak oso ezberdinak izango li-rateke. Harentzat lehentasunaeuskara eta herria ziren, eta gerozetorren gainerako guztia».

JOAN MARI TORREALDAIIdazlea eta euskaltzaina

«Egin zuena gauza bat da,baina, batez ere, eragileizugarria izan zen»«Harreman zuzena izan dut1960ko hamarkadatik. Zuzena,estua eta konfiantza handikoa.Harremanetan oso zuzena eta xa-loa zen, nahiz eta jende askok be-rari buruz polemiko irudia. Pole-mikoa zen idatzietan eta ideietan.Harreman pertsonaletan oso be-roa zen.

»Jakin-ekin zuen harremanahaserre batekin hasi zen: aldizka-riak lehen zenbakietan Orixerenbidea hartu zuelako. Geroago, zu-zendaritza berriarekin, euskaramodernoaren aldeko apustuaegin zuen, eta hor Txillardegi etaMitxelena izan ziren aitaponteko-ak. euskara modernoarena ez dabakarrik hizkuntzaren arazo bat,baita pentsamenduarena ere.

»1964an, Baionako bileran, Txi-llardegi izan zen euskara batua-ren aldeko eragile nagusietakoa.Euskara batuaren prozesuan Ja-kin izan zen Txillardegiren ideien

plataforma nagusia. Hor harre-man estua eta bizia izan nuen be-rarekin.

»1960ko hamarkadako belau-naldikoontzat etxeko anaia nagu-sia bezala izan da. Egin zuenagauza bat da, baina eragile izuga-rria izan zen. Ausarta zen, prin-tzipioetan finkoa, korrontearenkontra joateko beldurrik gabea,kezkatua, oso kezkatia, intelek-tualki irekia, konformagaitza etaeuskal kulturaren barruan Euro-pako korronte modernoak sartuzituen lehenetakoa. Euskalgin-tzak izugarri zor dio. Euskara ba-tuaren egiazko aita izan zen. EzAresti, ez Mitxelena. Ez alferrikKrutwigek bere euskara batuaritxillardegikeradeitzen zion».

JOXE AUSTIN ARRIETAIdazlea

«Hiru aita espiritual izan ditut,eta horietako bat izan daTxillardegi»«Ohore handia izan da horrelakogizon erraldoi baten laguna iza-tea. Behin baino gehiagotan esaneta idatzi dut hiru aita espiritualizan ditudala, nire bizitzan, eus-kaltzaletasunean eta munduanizateko moduan: aita biologikoaere banuena, euskaltzaletasunaeta abertzaletasuna txikitatiksartu zizkidana; Juan Mari Le-kuona, ikasle garaian eta geroeuskal kulturaren ikuspegi zaba-la eskaini zidana; eta Txillardegi,euskaldun moderno bezala bizi-tzen erakutsi ziguna».

Komentarioak

«Txillardegi hil da. Euskaltzalehandi bat. Besteak beste,erakutsi digu euskaldunokfidelak garela gurehizkuntzarekin, euskara gehiagoez erabiltzeko oztopoa euskaraez dakitenak direla, zaila delaeuskara erabiltzea tarteaneuskara ez dakitenak badaude.Lan handia egin du, eta baduguzer ikasi Txillardegikegindakotik eta Txillardegiizandakotik».pJoanmariLarrarte

TXILLARDEGI HIL DA 11berriaigandea, 2012ko urtarrilaren 15a

«Txillardegi gure euskal NoamChomsky handia zela esanezmotz geldituko nintzateke».pPernando Barrena

«Euskaltzale eta abertzalehandia joan zaigu. Goian bego».pMarkel Olano

«Gaur gure historiaren zati batjoan da, zuek piztutako suakekarri gaitu hona, Agur etaOhore, Txillardegi!».pBeñatZarrabeitia

«UEUren ibilbidean ondoan izan dugun laguna, kidea etapartaidea joan zaigu. Agur etaohore Txillardegi».pUEU

«Txillardegi gogoan. Guregaraiaren aitzindari. Gurehizkuntzaren buruzagi».pBIngen Amadoz

«Jose Luis Alvarez EnparantzaTxillardegi hil da. Banekiengaizki zegoela, baina horrek ez du kolpea leundu. Agur etaohore!».pIñaki Soto

«Goian Bego Txillardegi, euskalkulturaren sustatzailegarrantzitsuenetakoa, nahiz taespainiar egunkarientzat,«fundador de ETA» bakarrikizan».pTelmo Aldalur

«Gure historian erraldoi».pLuistxo Fernandez

«Donostiako Udalak kale batedo plaza bat eskaini beharkolioke #txillardegi -ri. Goian bego,maisu».pArkaitz

«Txillardegi hil da. Batek dakinon geundekeen berabezelakoen lanik gabe».pIrudion

rdezkariekin, beilatokian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Txillardegiren brankan

S oziolinguistikaren bide-gurutze nagusietan ereTxillardegi ageri zaigu.

Bere abertzaletasunaren arda-tzean euskara zegoenez, euskalnazionalismo linguistikoaren ai-tzindari izan dugu. Euzkotar etaabertxale askorekin izandako ez-tabaidak eta gorabeherak dituguhorren lekuko: Txillardegi borro-ka horretan ere eredugarri izandugu, euskararik gabeko aber-tzaletasunik ez zuelako onartzeninola ere. Euskal Herrian Euska-raz mugimenduaren sortzaileizanik, alderdi politikoen erdalpraxiak zapuztu zituen bere ame-tsak.

Brankaaldizkariko garaietatikdakusagu Txillardegiren euskal-tzaletasun irmoa. Euskal Herria-ren arimatzat zeukan euskara:«Hizkuntza da herri baten sorka-ririk funtsezkoena, bere nazio-ja-kintzaren oinarria. Hitz batez:

hizkuntza da herri baten arima».Nazio-hizkuntzaren inguruan ar-tikulatu nahi zuen euskal nazioa-ren izaera. Euskal nazio-identita-tearen osagairik funtsezkoenaeuskara da bere begietan, gaine-rakoak gainerako. Euskara galdu-tako lurraldeetan euskal nortasu-naren ordezkapena etorri baitaondoren: «Geroztik gailendu daespainiera alderdi horretan; etageroztik ere, espainol hizkuntza-rekin batera, espainol izana, es-painoltasuna, eta ilaran gero es-painol izan nahia eta euskaldune-kiko ukoa. Beste hitz batez, hizkuntzarekin batera, herrikidetasun berri bat nagusitu da, naziotasun berri bat,eta azkenean abertzaletasun be-rri bat».

Euskararen arazoa testuingurunazionalaren koordenatuetanezarri zigun euskaltzale handiak.Euskararen normalizazio sozialaez da hizkuntza-kontu hutsa, in-plikazio sozial eta nazional sako-nak dituen problematika da. Ezzuen sinesten euskaltzaletasun

aratzean, nazio-botereen artekolehiatik eta borrokatik haratago-ko soziolinguistikan. Branka-kobere lanetan jadanik garbi zego-en auzi hori: «Erresumak eraba-kitzen du hizkuntzen etorkizuna;eta gero eta nabarmenago da hauegia. Auziaren kakoa horretandatza. […] Esan dezagun, beraz,oraingoz, eta erresuma hau denedo hura den aztertu gabe, erre-suma dela hizkuntzen etorkizunaerabakitzen duena».

Euskal estatu independenterikgabeko euskararen normalizaziosoziala pentsatze hutsa zentzuga-bea da Txillardegirentzat. Bainabera izan zen, inor izatekotan, Ir-landako atarramentu hitsa gureartean gehien azpimarratu etakritikatu zuenetakoa. Ez zuen ge-roko gerotan utziko zuen hizkun-tza-politikarik aditu ere egin nahigurerako: «Irlandarrek gerorakoutzi zuten hizkuntzaren soluzioa,lehentasuna beti besteri emanzioten, irlandar postu gorenetanhizkuntza ez zekitenak onartu zi-tuzten, abertzale borroka eta hiz-

kuntzaren borroka elkarrengan-dik berezi zituzten. (…) Gerorakoeta besteentzako utzi zuten gaele-raren arazoa».

Txillardegiren azken urteota-ko talaiatik itxaropenaren zan-tzuak ikusten ziren euskararenauzian. Atzera begira botatakobegiradari baikortasuna zerion.Beste «herri-pizkundeen» argitaneuskararen belaunaldia iritsikozelakoan joan zaigu, nik uste. Be-rak zioenez, «herri-pizkunde guz-tietan, lehendabiziko abertzalebelauna hizkuntza arrotzez balia-tzen da. Bigarrena, aldiz, nazio-hizkuntzaz. Etorkizunari buruz,hortaz, bertako hizkuntza ez da-kien belauna, atzeraturik geldi-tzen da laster; eta gelditze hori dahain zuzen aurrerapenaren ter-mometro on bat».

Euskararen herriaren brankabelaunaldi berrietan zekusan, be-raz. Oraingoek eta etorkizunekoeuskal belaunaldiek ez al diotehutsik egingo Txillardegirenitxaropenari! Horrenbeste mere-zi du guztiontzat eredugarri izanden euskaltzale abertzale han-diak. Zorretan gaude, zorretanegongo dira. Hi izan haiz gureitsasargia.

Joxe ManuelOdriozolaEuskara irakaslea

Page 12: Gehigarri berezia Igandea,2012ko urtarrilaren 15a Txillardegi · lirik. Txomin Iturbe Abasolo Txo-minETAko kide historikoaren gorpua estaltzeko erabilitako oihal berak estali du Txillardegi-ren

12 TXILLARDEGI HIL DAberria

igandea, 2012ko urtarrilaren 15a

JON

URB

E / A

RGAZ

KI P

RESS

Konprometitua,koherentea etaezinbestekoa

A urrena Txillardegi politikaria ezagutunuen. Euskal Herri euskaldun eta sozia-listaren aitzindaria zen. Bagenekien

ETAren sorreran egon zela, eta gazteria abertza-lean halako miresmen bat eragiten zuen, berare-kin ados egon edo ez egon. Pixkana-pixkana,eboluzionatuz joan zen: EAJtik ETAren sorrera-ra, ETAtik kanpora, Xibertako fronte abertzaleabultzatzera, Herri Batasuna sortzera, Aralarre-ra, EAE-ANVra... Horrek guztiak erakusten duTxillardegik helburuak beti garbi zeuzkala, ana-lisi propioak egiten zituela eta behar zenean ezzeukala beldurrik pausoak emateko. Oso garbizeukan Euskal Herri euskaldun batuaren alde-ko konpromisoa. Hori Txillardegi politikoa zen.

Hori izan zen lehen aldi batean gehien ikusinuen alderdia. Baina gero, parez pare, ekoizpenliterarioa hasi zuen. Lan izugarria. Gogoan dutnolako harridurarekin irakurri genuen Leturia-ren egunkari ezkutua. Une hartan euskarazko li-teraturan ezagutzen genituen autoreekin alde-ratuta —Orixe eta beste zenbait—, bere literatu-ra zeharo berria zen, bai edukiz, bai formaz.Geroago irakurri genituen Elsa Scheelen, PeruLeartzako... Leturiaren egunkari ezkutua-k era-gin nabarmena izan zuen. Txillardegik Europa-ko existentzialismoa oso ondo ezagutzen zuen,bere zabalera guztian, ez bakarrik literarioa.Unamunozale porrokatua ere bazen. Literatu-ran, beraz, leku nabarmena du, eta aitzindariizan zen, gero etorri ziren beste batzuekin bate-ra.

Saiakeran, zer esanik ez. Hizkuntzalaritzanegindako lana nabarmendu nahi dut. Txillarde-giren lana ezin da ulertu hizkuntzari eskainidion denborarik gabe. Euskara batuari bultzadaizugarria eman zioten berak eta Krutwigek,Arestirekin batera. Gaurko euskara batua pen-tsaezina da berak egindako lana gabe. Pena izanda bere momentuan Euskaltzaindian izan beharzuen lekua ez lortu izana. Hala ere, erakundea-ren kanpotik, bere presentzia ezinbestekoabihurtu da euskararen aurrerabidean.

Oso pertsona garrantzitsua galdu dugu, bainabere obra hor dago eta berak abiatutako lanakhor daude. Ondoren etorri diren belaunaldiekhori oso kontuan dute, eta Txillardegi bere zaba-lera eta sakonera guztian balioesten asmatukodute. Oraindik gauza asko dago Txillardegirenobran aztertzeko eta sakontzeko. Saiatu behar-ko genuke bere ahaleginaren parean egoten.

Txillardegi XX. mendearen bigarren erdikoeta XXI. mendearen hasierako euskalgintzarenzutabe nagusietako bat da. Txillardegi ez ezik,aipatu behar dira ere Mitxelena, Villasante etabeste gutxi batzuk. Baina, bere osotasunean, zu-tabe handiena izan dela esango nuke. Beste ba-tzuek agian literatura edo hizkuntzalaritza lan-du dituzte, baina Txillardegik Euskal Herri oso-aren eraikuntza lotu du. Bere ideiekin ados egonedo ez, inork ezin dio ukatu hasieratik bukaera-ra izan duen koherentzia. Euskalgintzak etaEuskal Herri euskaldunak galdu egin dute be-ren aita ponteko nagusia.

Xabier Mendiguren BereziartuIdazlea eta itzultzailea