gaztetxeen sustraiak

4
Erreportajea 11. zenbakia 2013ko apirilaren 24a GAZTETXEEN SUSTRAIAK

Upload: topatu-info

Post on 13-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Iraultzarako tresna eraginkorrak dira gazteek autogestionatutako eraikinak, askotariko ereduak izan arren

TRANSCRIPT

Page 1: Gaztetxeen sustraiak

Erreportajea 11. zenbakia2013ko apirilaren 24a

GAZTETXEEN SUSTRAIAK

Page 2: Gaztetxeen sustraiak

ERREPORTAJEA

GAZTETXEEN SUSTRAIAKIraultzarako tresna eraginkorrak dira gazteek autogestionatutako eraikinak, askotariko ereduak izan arren

“Gaztetxea” hitza irakurrita, he-rriko gazteen elkargunea den eraikin hura izango du gogoan baten batek. Besteren batek, agian, pasa den asteburuan goza-tutako kontzertua irudikatu du eta, ziur asko, izango da beste jen-darte-eredu baten aldeko borroka gogoratu duenik ere. Ba omen dakigu gaztetxe bat zer den. Izen hori hartzen duten proiektu guztiak biltzen dituen definizioa ematea, ordea, dirudiena baino zailagoa da.

Izena bera beranduago sortu zen arren, Euskal Herriko gaztetxeek 70. hamarkada amaieran dute ja-torria, aurretik elizaren babesean gazteek kudeatutako eraikinik bazela (Larrabetzuko Hori Bai esaterako) aipatu behar bada ere. Francoren heriotzarekin batera, ordura arte OJEk (diktaduraren gazte erakundea izandakoak) kudeatzen zituen lokalak hutsik

geratu ziren. Horiek izan ziren 1978. urte inguruan gazteek oku-patu zituzten lehenengo eraiki-nak. Geroztik, mugimenduak lo-raldiak zein garai ilunak bizi izan baditu ere, gutxi dira urte horie-tan guztietan gaztetxerik ezagu-tu ez duten auzo eta herriak.

Ezaugarri komunak

Gaztetxe bakoitza mundu bat da, herri edo auzo desberdinetako gaz-teen behar, kezka eta bizipenen isla. Alabaina, hainbat ezaugarri dituzte komunean. Izenari errepa-ratzea nahikoa da gazteek aurrera daramatzaten proiektuak direla argitzeko. Hala ere, gaztea hitzak adin-tarte zabala hartzen du bere baitan, eta badira gaztetxeak non gazteak ez direnek ere aktiboki parte hartzen duten.

Oro har, asanblada baten bitar-tez hartzen dira gunearekin eta bertan gauzatutako ekintzekin loturiko erabaki nagusiak, baina zenbait eginkizun (komunikazioa, diruzaintza…) kide zehatz batzuen ardura da sarri. Halaber, tokian to-kiko gazteen gabeziei erantzuteko helburua dute eta, zentzu horretan, alternatiba bat eskaintzen da ber-tan.

Bestalde, salbuespenak salbues-pen, ekintzak eta proiektuak bide-ratzeko auto-gestioaren eta auto-finantziazioaren aldeko jarrera da nagusi gaztetxeetan. Bide horre-tan, kontzertuak eta taberna dira diru-iturri ohikoenak. Dena den, batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte, jaietan ekintzak antolatze-ko batez ere

Eredu desberdinak

Anitzak dira, arestian zerren-datutako oinarrietatik abiatuta, Euskal Herrian garatu diren gaz-tetxe ereduak. Funtzio nagusia aztertuz gero, hiru bide topa li-tezke: gazteak elkartu zein ondo pasatzeko gunea direnak, aisial-di eta kultur eskaintza zabal bat xede dutenak, eta izaera kritikoa sustatuz formakuntzaren bidea

jorratzen dutenak. Halere, ge-hientsuenek funtzio bat baino gehiago betetzen dute. Lotura estua du horrek berau erabilt-zen duten eragile kopuruarekin. Izan ere, badira gazte asanbladak kudeatu arren mota guztietako eragileek (antzerki-taldeek, kont-sumo-taldeek, talde feministek…) baliatzen dituzten gaztetxeak. Askotan, gainera, gaztetxe asan-bladak sortzen dira, gazte asan-bladaz haratagoko proiekzioa baitute askok eta askok. Azken horiek eskaintza zabalagoa izan ohi dute asanbladak soilik era-biltzen dituztenak baino. Kuku-tza Gaztetxea zena da horren adibide garbi bat.

2013ko apirilaren 24a | 11. zenbakia

Lander Arretxea

Page 3: Gaztetxeen sustraiak

Gaztetxeak okupazioaren bidez lotzeko joera oso zabaldua badago ere, gero eta gehiago dira udalak utzitako eraikinetan garatu di-renak. Badira okupatu ondoren udalarekin akordio batera hel-du direnak ere. Sarri, praktikan betetzen ez diren arren, hainbat muga ezarri ditzake lagapen horrek; hala nola elikagai zein edariak saltzeko ezintasuna edo-ta edukiera mugatua. Trukean, okupatutako askok ez duten egonkortasuna dute, nahiz eta udalarekin tira-birak ohikoak izan. Izan ere, asko dira poliziak desalojatutako gaztetxeak eta beste hainbat arriskupean dirau-tenak.

Casalen eredua

Zonalde batetik bestera ugari-tasuna aldatzen bada ere, He-rrialde Katalanetan, esaterako, badira gaztetxeekin alderatze-ko moduko guneak. ‘Casal’ edo-ta ‘Ateneu’ izena hartzen dute, eta herritarrek herritarrentzat kudeatutako eraikinak dira. Guztiak biltzen dituen sarea ere bada eta, urtean behin, esperien-tziak elkartrukatzea xede duen ‘Trobada de Casals i Ateneus’ izeneko bilkura eta festa antola-tzen dute. Aipatzekoak dira, bai-ta, Bartzelonako hirian kokatzen diren okupa mugimenduaren jendarte-zentroak ere.

Euskal Herrian bezala, eredu des-berdinak daude bertan: sozio bi-dez finantzatu eta alokatzen diren lokalak kasu. Gaztetxeekin antze-kotasun nabariena dutenak, al-diz, gazte asanbladen ardurapean dauden casalak dira, aisialdi alter-natibo bat eskaintzen dutenak. Haatik, bi berezitasun nabarmen dituzte. Batetik, gazte asanblada horiek Arran gazte antolakunde independentista, sozialista eta fe-ministari estuki lotuak daude. Ba-dira zenbait afera zehatzetan la-guntzen duten gazteak, baina, oro har, antolakundeko militanteak dira kudeaketaz arduratzen dire-nak. Bestetik, tankera horretako guneak okupatuak dira.

2013ko apirilaren 24a | 11. zenbakia

Page 4: Gaztetxeen sustraiak

Azken horrek lotura estua du bertatik kanporatuak izateko arriskuarekin. Hilabete honetan bertan, Mossoek Bartzelonako Gràcia auzoko casala desaloja-tu berri dute, aurretik hainbat saiakera antzu egin ostean. Gazte antolakundearen hastapenetan (CAJEI izenpean orduan) berebi-ziko garrantzia izan zuen, eta ha-maika urte zeramatzan martxan.

Europan ere bai

Europako zenbait herrialdetan (Britainia Handian, esaterako), okupazio mugimendua Euskal Herrian baino lehenago hedatu zen, eta badira gaztetxeen tanke-rako proiektuak: jendarte-zentro okupatuak. Berlin ere horren erakusgarri da, harresiaren eror-ketaren ostean ehunka eraikin okupatu baitzituzten bertako gazteek. Besteak beste, artelanen erakustoki zen Tacheles da ezagu-nena; 22 urteko lanaren ondoren, pasa den urtean itxi zuten, erai-kinaren jabetza zuen enpresak beste bati saltzearekin batera. Es-painian ere jendarte-zentro oku-patuak auzolanaren eta bizi-ere-du alternatiboen erdigune dira, Malagako La Casa Invisible edota Madrilgo La Dragona kasu.

Kasu berezia da Kopenhageko Christiania auzoa, bertako go-bernuarekin nolabaiteko inde-pendentzia adostua duena. Lege propioak dituzte, eta Europar Batasunetik kanpo daudela alda-rrikatzeaz gain, erabaki nagusiak 850 biztanleen artean hartzen di-tuzte. Kultur eskaintza zabala eta auzolana ere badira Christiania-ren bereizgarri. Nolanahi ere, in-darra galdu du 1971ko lehenengo okupaziotik gaur egun arte. Egun, Danimarkako legediak gero eta pisu gehiago du bertan eta, hasie-ran ez bezala, biztanleek hainbat zerga ordaintzen dituzte.

2013ko apirilaren 24a | 11. zenbakia

berlingo Kreuziger Squat-a