galerna berdea

28

Upload: galerna-sarean

Post on 18-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Gazte egunez gatoz oraingoan! Galerna gaztea da eta! Baina ez gaztea bakarrik, gazteok gure irudimenaz, gure eskuekin egina. Zumaiako bazterrak harrotzera etorri ginela esan genuen, eta halaxe ari gara.

TRANSCRIPT

Page 1: GALERNA BERDEA
Page 2: GALERNA BERDEA
Page 3: GALERNA BERDEA

Gazte egunez gatoz oraingoan!

Galerna gaztea da eta! Baina ez gaztea bakarrik, gazteok

gure irudimenaz, gure eskuekin egina. Gazte Mugimenduak

hauspotzen du Galerna, baina ez gazteriarentzat bakarrik,

herriarentzat da Galerna.

Zumaiako bazterrak harrotzera etorri ginela esan genuen,

eta halaxe ari gara, kakamokordo ustelak eta muxirriak

banatzen, bakoitzari berea.

Aurtengoan eguzki gutxi ikusi badugu ere, uda giroan

gabiltza. Euskal Herriko festarik festa dabil Galerna.

Mozkortu egiten da, txosnetako giroak edozein txoratzen

duelako. Baina talde herrikoiekin dantzatu, gaztetxeko

barran turnoa egin, bazkari herrikoi ostean jolastu...

Herritik herriarentzat gabiltza festagiroan! Gure

herrietako jaiak parte hartzaile bihurtzen dabil Galerna!

HHuurrrreennggoo kkaaiiaann ttooppaattuukkoo ggaarraa,, ppiirraattaakk!!

KOSTATA BAÑO HEMEN GEA BERRIRO!

Page 4: GALERNA BERDEA

Festa egitea atsegin dugu guztiok, egunerokotasunari irrist egiteko. Denok atsegin dugu ondo pasatzea. Baina askotan gure herrietako festen programa ofizialak urruneko gelditzen zaizkigu. Gure poltsikoek ez dute ematen halako kontzertu batera joateko; mariatxiak zure amonarentzat!; su artifizialetan joan da presupuesto ia guztia; gaztelerazko antzerkiak haurrentzat?... etabar etabar luzea.

Horrexegatik herriko kolektibo ezberdinak bildu eta denen artean festa alternatiboak garatu beharra dago, herritik herriarentzat eginak. Parekideak, euskaraz, musika-talde txikiei tartetxoa ematen dienak, poltsiko prekarioentzat neurrikoak, gazteentzat, haurrentzat, helduentzat izango direnak.

Page 5: GALERNA BERDEA

1. Zer iruditzen zaizu udalak bultzatzen duen jai eredua?2. Zer hobetuko zenuke jai herrikoietan?

Amaia/Jokin17 urte, ikasleak.

Jone/Kris/Zori/Ane 21 urte, ikasle eta

langabetuak.

1. Zaharrei ta umeei begira antolatzen dia festak, gaztioi kontuan hartu gabe. Gauzak asko errepikatzen dia, azkeneako juerga danak berdinak bihurtu dia. Gaztiai galdeu beharko lieke.

2. San Telmotan eginiko lanketarekin jarraituko genuke, baina propaganda gehio eginez eta eremua gehio zabalduz.

1. Ez dao ezer gaztiantzat eta kontzertu aniztasun gutxi. Gañera kofraiko erromeia goizegi bukatzen da.

2. Gauza desebrdin eta originalak antolatuko genituzke, kulero eta galtzontzilo lasterketa, gauetan txosnetan jolas partehartzaileak...

1. Hobetu daiteke. Gaztiak atzian lagatzen ditue. Goizaldea txarangak edo musika gehiago.

2. Bakillak, trikitilariak goizeko 8retan, balsa jetsiera, kukaña, salto lehiaketa, zerbeza laguntzak gaupaseroentzat...

1. Udaletxiak programa egiterakoan kontuan hartzen du beretzat gazte programak nolakoa izan behar duen, baina gazteoi galdetu gabe. Gaztetxearekin edo gazte mugimenduarekin harremanetan jarri eta gure proposamenak kontuan hartu beharko lituzkete.

2. Gaztiok egiten deun programa deialdi ireki baten bidez osatuko nuke. Danok ideiak eztabaidatu eta guztion artean programa osatu.

Julen/Eñaut25 urte, langabetua

eta langilea

Beñat21 urte, ikaslea.

Page 6: GALERNA BERDEA

Jai herrikoien eredu da Donostiako kasua. 2002. urtean Donostiako jaiak gauez baino egiten ez zirela iritzita, egunak ere girotzeko beharra sumatu zuten donostiarrek.

Tabernariak eta Donostiako hainbat gazte asanbladetako kideak elkartu eta jaien inguruko aldarrikapenak jendarteratu behar zirela erabaki zuten; jaien izaera herrikoiaren alde egiteko asmoz halaxe sortu zuten piraten mugimendua. Bederatzi urte hauetan Donostiako jaiak irauli eta jai herrikoi parekide eta euskaldunak bihurtzen ari dira.

Orain artean haizea kontra izan dute, instituzioek oztopoak jarri baitizkie han hemenka. Aurtengoan lehen aldiz, udalarekin elkarlanean aritu dira jai parte-hartzaileak antolatzen. Horrela, aurten lehenengo aldiz txosna gune finkoa dute, La Flamenka. Jaietan ere herriak izan dezala timoia! Azken bederatzi urte hauetan zehar gero eta egitarau oparoagoa osatzen joan dira piratak. Hala, hamaika ekintza antolatzen dituzte egun Aste Nagusi osorako: kontzertuak, jolasak, kale animazioa, irrikitaldia, erromeria, bazkariak, umeen, gazteen nahiz helduen egunak... Baina dudarik gabe abordaia da ekintza izarra.

Urtez urte herritarrak auzolanean erakusten ari dira festa ez dela mozkortzera mugatzen, jaietan ere borrokatu daitekeela etorkizun hurbilean lortuko dugun jendarte librea.

Page 7: GALERNA BERDEA

Zorionez ordea, piratak ez daude Donostian bakarrik.Pirata kaskagorriak daude Bilbon, eta herri txiki gehienetan ere badaude piratak. Euskal Herriko auzo, hiri eta herrietako festak abordatzen eta iraultzen gabiltza. Gune askeak sortzen, pertsonak aske izan daitezkeen eremuak: jarrera homofobo, sexista, edota arrazistarik onartuko ez direnak. Pena bakarra, jai herrikoietan ere, ez gaudela denok, horregatik ekartzen ditugu gogora hemendik urrun espetxean edota ihesean dauden lagunak.

Hau guztia dira jai herrikoiak, baina onena zure kabuz ezagutzea, parte hartu! Izan pirata!

ANIMATU,

PARTE HARTU,

ZIRIKATU...

IZAN PIRATA!

Page 8: GALERNA BERDEA

Aurtengo uda ere bete-betea etorri da. Zumaiako udari alternatibak eman asmoz egitarau indartsua antolatu du ZU.G.A.k, uda osoan zehar kolorez bete ditugu kaleak.

Page 9: GALERNA BERDEA

Udari gaztetxearen okupazioaren urteurrenaren ospakizunarekin eman genion hasiera, bizi poteoa eta Canoren musikak gaztetxearen zimentuak astindu zituen. Freskatzeko mojitoa izan genuen, nahiz eta azkar asko bukatu. Hori da egarria duguna, gazte!

Uda guztian zehar pala txapelketako partida gogor eta disputatuak izan ditugu. Eguraldiak ere ez ditu gelditu kirolari hauen grinak, Odieta frontoiari inaugurazio polita eman diogu. Jada txapelketa azkenetan da, azken pala kolpeak eman dira txapelketa arrakastatsu honetan.

Kartazaleentzat ere eduki genuen parada. Presoen alde poker txapelketa izan genuen gaztetxean uztailaren 15an. Aurpegi serioak, taktikak, estu estu joan ziren partidak, urduritasunak. Krupierrak ere harrituta uzteko karta saioa izan genuen.

Mendizaleek Txindoki izan zuten jomuga. Espedizio bat atera zen eguzkiarekin batera eta aldapa latzak igota gero iritsi ziren gailurrera. Bista ederrez gozatu eta gero zerbait jateko ere probestu zuten Alegiko festetan, mendiak eta jaiak uztartuz.

Aurtengo berrikuntzetako bat 3x3 street basket izan da. Gaztetxe kanpoak Harlemeko kaleko saskibaloi itxura hartu zuen. Talde ugari animatu ziren kanastara jaurtitzera. Publikoak eta partiduen berotasunak gau giro itzela ezarri zuen.

Abuztuaren 4, 5 eta 6an Zumaiako gazteak udaleku ibiltaria egin genuen Nafarroako eta Lapurdiko lurretan barrena. Muga guztien gainetik jokuak, kantuak, irriak, beste gaztetxeekin hartu-emanak eta batez ere giro ona eta elkartasuna landu genituen.

Gaztetxean ere lanean jardun gara egun batzutan, beti ere auzolanean. Horma margotu ditugu eta almazena ordenatu dugu. Goiko pisua ere pixkanaka atontzen ari gara, gure betebeharrak asetu ahal izateko.

Euskal jaietako astean urtero legez, fandango eta arin-arin ikastaroa antolatu da Astindu dantza taldearekin elkarlanean. Euskal jaietan egon zen zer dantzatua kaleetan egun osoan zehar. Gaztetxea ere irekita egon zen egun honetan sagardo eta txakolin usainean. Arratsaldez herri kirolak antolatu ziren. Lokotxak, txingak edo sokatira izan genituen ikusgai.

Ligari hasiera emateko gaztetxean futbol 3x3 txapelketa antolatu da. Jokaldi ikusgarriak, golak, polemika, futbolzaleen gozagarri.

Ikusten den bezala udak askorako eman digu. Eta hemendik aurrera lanean jarraituko dugu herri honek duen kolorea galdu ez dezan.

Page 10: GALERNA BERDEA
Page 11: GALERNA BERDEA

Uda badoa eta hondartzak azpeitiar eta eibartarrez, edo nazioarteko giriz bete zaizkigu beste behin ere, eta botikak eguzkitarako kremaz, eta telebistak eguzkiaren izpi ultramoreek inoiz baino bortitzago erreko gaituztelaren albisteak eskainiko dizkigu bazkalorduan, eta Nikoleko bazkalosteko kafeak “erainezindako moukua” izaten jarraitzen du. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada! Orain arte ezer berririk ez, baina bada berrikuntzarik, aurten hontzak ere etorri dira beraneatzera Zumaira, gautxorientzat beti egongo da lekua gure herrian.

Eta aurten ere, aurtengo udan ere gauez eta egunez lanean, borrokan eta parrandan, irriz eta irri eginaraziz jardun dugu Zumaiako gazteok, uda hasieran egitarau zabala aurkeztu genuen prentsaurreko batean, eta karteleko egutegia azkenetara iristen ari da, futbola, udaleku ibiltaria, saskibaloia, pokerra, auzolana, dantza… denetik eta denontzat, herritik eta herriarentzat, beste behin ere gazteok kolorez busti dugu gure herria.

Haize freskoz indarberriturik eta inoiz baino gazteago eta zirikatzaileago, Gazte Egunarekin emango diogu amaiera udari. Itsasaldetik badator galerna berdea, San Telmotan eman genuen abisua megafoniatik, eta orain bai, badator, bagatoz, zerua hodeiz estaliko da gero argi dezan, haizeak harrotutako hondarrak min emango digu begietan gero hobeto ikus dezagun, jaso toallak, sonbrillak, eguzkitarako kremak, eta korri! Etorri gurekin Itzurungo aldapan behera, aurtengo gure hondar-alea jartzera goaz, guztion artean lortuko dugulako!

Page 12: GALERNA BERDEA

Herri horien berri ematera

dator atal hau, munduan

edonon eta edonoren aurka

gertatzen diren injustiziak gure egitera.

Sahara afrika ipar-mendebaldean dagoen herrialdea da. Bertan egoera oso gogorra da, Marokoar estatuak egiten dion errepresio gogorra dela eta. 1975ko Martxa Berdeaz geroztik nazioarteko arazo eta mintzagai da Saharar herrialdea.

Egoera gero eta latzagoa da. Azpiegitura kaxkarrak, nekazaritza arloko ezjakintasunak... Guztiak eragiten du egoera okertzera. Elikadura, osasun eta ur arazo larriak daude eta guk, Darahli elkarteko kideok, hemendik, ahal dugun laguntza eskaini nahi diegu, produktu bilketa eta bertarako bidaietan dakigun guztia eta daukagun guztia emanez.

Bestalde, Marokoko estatuaren jazarpenak sahararren erabakitzeko eskubidea ukatzen du egunez egun. Hori gainditzeko beharrezkoa da jazarpen hori salatu eta sahararren eskubideak aldarrikatzea.

Darahli Elkarteko kideek, hemendik animatzen zaituztegu, herri mailan, eskualde mailan, Euskal Herri mailan antolatzen diren Sahararen aldeko ekintza ezberdinetan parte hartzera! Guztion laguntza beharrezkoa baita.

Page 13: GALERNA BERDEA

Gero eta gutxiago falta da datorren ikasturtearen hasierarako, eta jadanik hasiak gara pasa den urtean hasiera eman zitzaion Ikasle Abertzaleak taldeak eginiko lana berrikusi eta hurrengoan pentsatzen.

Aurreko ikasturteari begirada bat emanez, ikasleok egindako lana gogoratu nahi dugu; hala nola, jaiegun arrotzei aurre egin eta herri eskolak antolatzea, ikasleon erabilpenerako ikasle gela bat lortzera bidean lehen pausuak eman izana, edota kontzentrazio zein ikasle gauak antolatuz, egunerokotasunean hezkuntza sistema propio bat aldarrikatuz Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzea.

Esan bezala, bertan da 2011-2012 ikasturtea eta guztiz beharrezkoa ikusten dugu egindako lanari eutsi eta indarberriturik estatuek ezartzen dizkiguten harriak kolpatuz bidean aurrera egitea. Hori dela eta, gailurrean HSN dugularik, Zumaiako Ikasle Abertzaleok aurrerantzean Institutuko ikasle eta irakasleek Euskal Herria oinarri duen egutegi propioan ikasi eta irakastea ahalbideratu nahi dugu.

Hori guztiagatik badakigu lan asko dagoela egiteko, baina denon artean gure aurreikuspenak gainditu ditzakegu.

Ikasiz, antolatuz, borrokatuz...

HEZKUNTZASISTEMA

NAZIONALA!

Page 14: GALERNA BERDEA

Virginie Despentesek 2007 idatzitako liburuak mugimendu feminista arnasberritu du, askorentzat manifestu bilakatzeraino. Egun instituzioetan eta hedabideetan nagusi den feminismo liberal brugesa apurtzera etorri da, eta tabuak deuseztera: bortxaketaz, prostituzioaz edota pornografiaz mintzo da.

Despentesek ez du feminitatean sinisten, termino honek historian zehar emakumea gizonezkoaren sumiso izatera kondenatu duelako. Are gehiago, maskulinitatea ere ez baita existitzen. King Kong teorian argi azaleratzen da gure gizartearen arazo handietako bat, emakume nahiz gizonei rol jakina asignatzen zaiela jaiotzen diren unetik. Era honetan, pertsonen benetako nortasuna alienatzen dugu, benetan libre izatea galaraziz.

Hemen doa amu gisa liburuaren hitzaurrea:

“Alderdi itsusitik hitz egiten dut. Neska itsusientzat, zaharrentzat, marimutilentzat, pottor-lehorrentzat, gaizki jotakoentzat, jotzeko inork nahi ez dituenentzat, zanpanentzat, histerikoentzat: neska onaren merkatutik baztertutako guztientzat.”

Eta hemendixe hasiko naiz, gauzak garbi geldi daitezen. Ez dut barkamenik eskatzen deusengatik. Ez nator negar egitera. Ez nuke neure lekua aldatuko inorenarengatik, ze, ni neu izatea beste ezer baino askoz gauza interesagarriagoa iruditzen zait.

Beraz, hemendixe hitz egiten dut: salduezinak gara, edo okerrak, kaskamotzak, kiratsa botatzeko beldurrez daudenak, jazten ez dakitenak, hortz-ustelak, moldakaitzak, gizonen oparirik jasotzen ez dutenak, nahi duen edozeinekin jotzeko amorratzen daudenak, narratsenak, puta txikiak, pottorra beti lehorra daukaten emakumeak, zilbordunak, gizon izan nahi luketenak, gizonak direla uste dutenak, aktore pornoak izatearekin amets egiten dutenak, ipurtaundiak, gaxtatuak daudenak, inoren tabernetan edatea gustatzen zaienak lurreraino erori arte, itxurak gordetzen ez dakitenak.

Ze, ikustagun: izan gaitezen errealistak: saldu diguten ideal hori, emakume txuri seduzitzailea baina ez puta, ongi ezkondua baina ez inoren itzalpekoa, lan egiten duena baina bere gizona zapuztuko lukeen arrakastarik lortu gabe, argala baina ez elikadurarekin obsesionatua, beti-gazte baina zirujia estetikoak desitxuratu gabea, ama realizatua baina pardelekin eta eskolako lanekin gainezka egiten ez duena, etxekoandre ona baina ez neskamea, jakituna baina ez gizon bat adina: emakume txuri zoriontsu hori, begien aurrean jartzen digutena haren antza edukitzen saia gaitezen; emakume hori, edozer huxkeriagatik erdi-erditik hausten dela alde batera utzita, emakume hori ez dut sekula, eta berriro esango dut: ez dut sekula… inon aurkitu. Litekeena da, gainera, ez existitzea.

Page 15: GALERNA BERDEA
Page 16: GALERNA BERDEA

- Arratsaldeon aspaldiko!!! Zemouz ibili haiz gaurko hontan?

- Ondo amama, baina eztet ezer berezia in. Eskolatik zuzenian etorri naiz.

- Joño. Ta ez al haiz geldiu hire lagunakin josalian???

- Ez. Pixkat gehio jakin nahi det azkena etorri nitzanian kontau zenianai buruz.

- A bai?? Aspaldi ez haiz etorri ta oain kolpetik sartu altzain gogua??

- Jo amama, lagunakin eotenaiz jolasten ta geo denboa pasatzezait. Horreatik etorri naiz zuzenian, bestela enitzan etorriko.

- Bueno, hi lasai. Gaztia haiz ta hori in ber den. Etorriko zaizkin kezkak hik nahi izan gabe re.

- Nola??

- Ezer ez txiki. Amaman kontuak.

- Azkena etorri nitzanian kontau zenian Zumaia nola ta nundik sortu zan…

- Baino ez al ninan kontau benetan zein huan Zumayan izena??

- Ez.

- “Villagrana de Zumaya” izena zinan. Ze iruitzen zain??

- Villa… ze??

- Villagrana. Hori errege ta apaizek jarritako izena hunan. Halare, kaleko jende guztiyak Zumaya deitzen zitxonan. Izan e, garai hayetan jende klase horrek zitxakanan herriyak izendatzeko boteria. Horreatik ipintzen zizkinaten holako izen luze ta elegantiak.

- Orduan beste herriak e holako izenak eukiko zituzten ez??

- Bai. Adibidez, Deba “Monreal“ hunan garai baten, Elgoibar “Villamayor de Marquina”, Orio “Villareal de San Nicolas de Orio”, Usurbil “Belmonte de Usurbil”, … eta hola lista luze luze bat osauko geninake.

Page 17: GALERNA BERDEA

- Joe. Ta zeatik ez dute hola izena oain??

- Esan dinat Zumayarrak Zumaya deitzen ziotelaherriyai, ta beste herritan e berdin gertauhunan. Azkenian jendiak erabilitako izena geatuden leku guztitan.

- Ta Villagranak ze esan nahi du amama??

- Neuk e etzakinat oso seguru. Batzuk esateine, Villagrana herriyan ohoria erakusteko dala, Villa baino zerbait gehio balitz bezela. Villak hirigune esan nahi din euskeraz, eta Villagrana Villa baino goraoko zerbait dala esateine batzuk.Beste batzuk esateine garai hartan artez, zuhaitza, josita zeonez lur hau, arte hoyek emandako ”grana“ horreatik dala. Egia esan nik etzakinat Irati, ikertzaile hoyek e ados jartzen ez baditun, nekez jakingoinat nik hoyek baino geyo.

- Zu ez al zinan ba bizi orduan??

- Aizan!!!! Ze uste den dala hire amama, dinosauro bat ala??Bueno, ya berandutu zain, ta etxea re jun berko den. Segiyon, baino etorri berriz ta hurrenguan Zumaiko parrokiyai buruz hitzeingoinat.

- Bale amama. Oainguan ez nahiz horrenbeste luzauko berriro etortzen.

- Ia ba hola dan.

Page 18: GALERNA BERDEA

PETXUGAK ROKEFORT SALTSAREKIN

Hasteko, tipula zuritu eta moztu. Ondoren, zartaginean

potxatzen jarriko dugu, poliki-poliki su motelean.

Tipulak kolorea hartzen doazen heinean, txanpiñoiak xehe-

xehe moztu eta tipularekin nahastuko ditugu.

Behin txanpiñoiak eta tipulak erdi eginik daudela ikustean,

nata gehituko diogu nahasteari.

Bizpahiru minutu igaro ostean, rokefort gazta zati txikiak

botako ditugu gustuaren arabera. Rokeforta urtuta, saltsa

prest izango dugu.

Saltsaz gain, petxugak paelean egingo ditugu. Behin eginda

daudenean, saltsarekin nahastu...

... eta prest ahora sartzeko!!

Page 19: GALERNA BERDEA

1 Udaleku ibiltaritan bisitatu dugun gaztetxearen izena

2 Zumaian gerriak eta oinak astintzeko prest sortu den elkarte berria

3 Euskal herriko gazte auziperatuen egoerari erantzuna emateko sortu den plataforma

4 Desalojo arriskuan dagoen Bilboko gaztetxearen izena

5 Gaztetxea aurrera eramateko kudeaketa mota

6 Saharar herriaren alde lan egiten duen Zumaiako elkartea

7 Euskal Herrian feminismoaren itsasoan, pratiarkaturai hortzak erakusten dabiltzan nesken lema bukatu: Kuleroak burura eta salto ...............

8 Gipuzkoan hondakinen arazoari aurre egiteko lanean dauden taldeen sinergia lortzeko sortutako eragilearen izena

Page 20: GALERNA BERDEA

Hogeita hamar bat lagunBeran elkartutaeta hogeita hamarrakziharo galdutagora eta beherabidea ezin bukabatzuk esaten zutenMotxak dauka kulpahankak txikitutaura gastatutaberari oihukamekauen la putaeta antolakuntzakotxean sartuta

Udaleku ibiltariko

umeak

Bazen behin gazte udaleku batBeratikan Hendaiara,bazen behin disidente talde batZiburutik Urruñara,“goazen kotxian Tana”,lau trago ta “ai ama!Hau luzatzen ari dala…”Ziur orduan ere erruaeibartarrena izan zala!

Esnatu ginen etxe bateanburua garagardoz blai,“ta orain pare bat ordu oinez,joder ze plan ona, ke guay!”Ai etxeko amona,ze emakume ona!eta eskerrak berari,lehenak heldu ginan Hendaiakotxean eta kantari!

Doinua: Betroiarena

Udaleku ibiltariko disidenteak

Halako baten han zen

“Azkaine” kartela

malkoak ezin eutsi

denok geundela

buruan iristeko

gutxi falta zela

ordubete ibiltzen

bai tranpa itzela

harrera epela

afaya bezela

trikiti gaubela

hori bai itzela

ezginen oheratu

gauean belaZibururaino erekristoren bidaiaerreza omen zenaresakaz zailaazkenik heldu ginaneta a ze plaia!Dutxa ere baitzeukankentzeko usaiasiestatxo lasaiabizkor jarri mahaiagero bertso afaiahaure gau alaiaesnatzean urrutizegon hendaia

Totontoa naiz eta harro nago,

halaxe bizi naiz alai!

Totontoa naiz eta harro nago,

eta besteak ere bai!

Doinua: Aita-semeak

Doinua: Betroiarena

Page 21: GALERNA BERDEA

Egun sargorietan herria sargori egon ohi da, sargori egiten duelako.

Hortaz ohartzeko ez da azkarregia izan beharrik, ez da inolako

masterrik behar, ezta Einsteinen teoriaren aplikaziorik. Egun

sargorietan bero egiten du, eta herriko jendeak izerditu. Eta bada

egun sargoritsuak gustuko dituenik ere, lurreko asfalto gainean

zapata-zolak urtzear egotearen ondorioz ezin mugiturik itsatsita

gelditzea edo autoaren kapotean arrautza prijitzen ikusteak grazia

egiten dionik. Egun beroak, eguzkia errege bilakatzen diren egunak

gustuko dituenik bada eta zeruko diktadorea goresten duenik.

Horretarako ez da azkarregia izan beharrik, ez da koefiziente

intelektual berezirik behar, ezta burmuineko neurona

gainpopulaziorik. Itsuena ere ohartzen da herriaren larre berdeak

eguzkiak kiskaliak izan daitezkeela bero gehiegi egiten badu. Eta baita

bertako loreak hil daitezkeela ere. Konturatzen da eguzkia gau eta

egun edukitzearen ondorio izan daitezkeela ibai eta erreka eta

itsasoen lurruntzeak eta horregatik, itsuenak ere badaki egun

sargoritsuak naturaz gaindiko izatera iris daitezkeela lantzean behin

gure herrian.

Izan ere, larre berdeak ditu gure herriak. Ibaiak eta errekak eta itsasoa

ditu herriak. Herriak loreak ditu, koloretakoak. Usain

desberdinetakoak. Eta behin izandako herri handiaren isla da utzi

duen ondarea, gorrak ere entzun izan baitu noizbait Urola, Urumea,

Urura, Huriel, Ourte, Urwis, Aurach, Auerbach, Urbach, Urula edo Ural.

Hizkuntzan dugu. Ura. Zaparradak.

Eta hori ere jakin, jakin badakigu jakin behar duenak, egarri denak.

Gure herrian galerna sartzen dela. Bustitzen denak badaki.

Eguzkiari azala guztiz deshidratatzen uzten ez dionak

badaki. Gure herrian oraindik euri ugari egiteke

dagoela. Hemengook badakigu, egun

sargorietan, galerna sartzen dela Zumaian.

Page 22: GALERNA BERDEA

Gai honekin egin ezazu behar duzuna!Bertsoa, poesia, marrazkia, abestia... UTZIOZU BIDEA IRUDIMENARI!

Gaia: ZURRUNBILOA

Page 23: GALERNA BERDEA

Egun sargorietan herria sargori egon ohi da, sargori egiten duelako.

Hortaz ohartzeko ez da azkarregia izan beharrik, ez da inolako

masterrik behar, ezta Einsteinen teoriaren aplikaziorik. Egun

sargorietan bero egiten du, eta herriko jendeak izerditu. Eta bada

egun sargoritsuak gustuko dituenik ere, lurreko asfalto gainean

zapata-zolak urtzear egotearen ondorioz ezin mugiturik itsatsita

gelditzea edo autoaren kapotean arrautza prijitzen ikusteak grazia

egiten dionik. Egun beroak, eguzkia errege bilakatzen diren egunak

gustuko dituenik bada eta zeruko diktadorea goresten duenik.

Horretarako ez da azkarregia izan beharrik, ez da koefiziente

intelektual berezirik behar, ezta burmuineko neurona

gainpopulaziorik. Itsuena ere ohartzen da herriaren larre berdeak

eguzkiak kiskaliak izan daitezkeela bero gehiegi egiten badu. Eta baita

bertako loreak hil daitezkeela ere. Konturatzen da eguzkia gau eta

egun edukitzearen ondorio izan daitezkeela ibai eta erreka eta

itsasoen lurruntzeak eta horregatik, itsuenak ere badaki egun

sargoritsuak naturaz gaindiko izatera iris daitezkeela lantzean behin

gure herrian.

Izan ere, larre berdeak ditu gure herriak. Ibaiak eta errekak eta itsasoa

ditu herriak. Herriak loreak ditu, koloretakoak. Usain

desberdinetakoak. Eta behin izandako herri handiaren isla da utzi

duen ondarea, gorrak ere entzun izan baitu noizbait Urola, Urumea,

Urura, Huriel, Ourte, Urwis, Aurach, Auerbach, Urbach, Urula edo Ural.

Hizkuntzan dugu. Ura. Zaparradak.

Eta hori ere jakin, jakin badakigu jakin behar duenak, egarri denak.

Gure herrian galerna sartzen dela. Bustitzen denak badaki.

Eguzkiari azala guztiz deshidratatzen uzten ez dionak

badaki. Gure herrian oraindik euri ugari egiteke

dagoela. Hemengook badakigu, egun

sargorietan, galerna sartzen dela Zumaian.

Herriko plazan zabaldu ohi dira herriko kontuak. Herriko plaza hori Galernara ekarri nahi dugu atal honen bidez, herritarren bozgorailu izateko asmotan.

Dantzaren zaletasuna ondo errotuta dago Zumaian, baina beste herrietan ez bezala, elkarte edo talderik ez da izan azken urteetan. Hala ere, badira urte batzuk herrian dantza estilo ez berdinak lantzen joan direla, bai erakunde publiko eta bai akademia pribatuek antolatuta.

Herriko egoerak bultzaturik, dantzaren munduan gabiltzan lagun talde bat bildu gara herriko hautsak astintzeko asmoz. Dantzan jarduteaz gain, dantza maite dugu eta ondorioz, Zumaiako dantza egoerak eta etorkizunak kezkatzen gaitu.

Zumaiako dantza kultura aurrera doala ikusi, eta ez dugu alferrik galdu nahi. Hori dela eta, dantza kultura ikertzen, lantzen eta sustatzen jarraitzeko dantza elkarte bat sortzea inoiz baino aproposagoa dela ikusi dugu. Hori guztia kontuan izanik, ASTINDU Zumaiako Dantza Elkartea sortu dugu.

Gure helburua dantza herritarrengana hurbiltzea da. Horretarako, dantza estilo ezberdinetako ekitaldiak antolatu, formazio eskaintza sendotzen eta dantzarekin lotuta dauden ekintzak indartzen ahaleginduko gara.

Besterik gabe, dantza munduan zaudeten guztioi ateak ireki eta bertan parte-hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Elkartea dantza zaletasuna duen orori zabalduta dago. Mila esker zuen arretagatik eta jarrai dezazuela dantzaz gozatzen, baita maitatzen ere!

Page 24: GALERNA BERDEA
Page 25: GALERNA BERDEA

La plataforma GAZTE 1+ EZ! (Ni un joven más) de jóvenes relacionados con la organización Segi ha anunciado que del 6 al 10 de junio llevará a cabo un encierro en San Sebastián para subrayar que no están dispuestos a "callar" su actividad política y para reivindicar un cambio para el pueblo vasco.

ELMUNDO

Euskal gazteriaren kontrako jazarpena salatzea helburu hartuta,

ekitaldi nazionala burutuko da ekainaren 11n Usurbilen. Honez gain,

ekainaren 6tik 10era itxialdiak antolatu dira Donostiako

unibertsitateetan.

Gazte 1+EZ plataformaren oharra:

2007az geroztik,euskal gazteria kolpatu dituen gazteria aktiboaren kontrako

sarekadetan Hego Euskal Herrian, 220 gazte baino gehiago atxilotuak izan gara,

gehienak torturatuak eta espetxeratuak izan gara.

Hori da batzen gaituena. Horregatik sortu dugu “GAZTE 1+ EZ!” plataforma. Guk

bizi izan duguna salatuz,etorkizunean horrelako egoerak errepikatu ez daitezen

lan egin nahi dugulako.

Onartu ezina da egun, Euskal Herrian murgilduta gauden aldaketan halako eraso

gehio ematea. Ez atxiloketak ezta epaiketak ere. Baina, jakin badakigu, estatuen

mendeku eta amorruan oinarritutako politika errepresiboak ez duela etenik, ez

herritarrok muga jartzen ez diogun bitartean behintzat.

Muga hori eraikitze bidean “gazte 1+ ez!” plataformak, lagin txikia izan nahi du.

Herri harresi erraldoia eraikitzen lagunduko duen adreilua. Gazteok lehen

pertsonan bizi izan ditugun jazarpenak azalarazi eta emandakoak zabaldu nahi

ditugu. Kasu isolatuak ez baitira; Euskal Herriko gazte mugimendua desaktibatu

eta txikitzeko xedea baitute eraso guzti hauek.

TOPATU.INFOLa semana pasada se presentó la plataforma 'GAZTE 1 + EZ!' ('Ni un jóven más!') , que trabajará para hacer frente a la salvaje represión que sufren centenares de jóvenes vascos por sus ideas y su compromiso político: detenciones, torturas, tribunales de excepción, condenas de venganza, listas negras, euroordenes...

KAOSENLARED

Page 26: GALERNA BERDEA

Denok amesten dugu, gure eskubideak bermatuko dituen jendarte aske batean. Batzuek utopia dela dioten arren, askok dakigu ez dela horrela. Hori lortze bidean, pausu ugari ematen dituzte hainbatek. Badira, ordea, sistema anker hau elikatzen jarraitzen dutenak. Horregatik bakoitzari berea eman asmoz, kakamokordo ustelak eta muxirriak banatuko ditugu.

Baina askoz gehiago gara egunerokotasunean sistema honen aurka borrokatzen ari garenok.Horregatik, gure muxirriak Kukutzaren parte diren guztiei.Autogestioan eta elkartasune-an oinarritutako eredua posible dela erakutsi dutelako. Poltsikoak diruz eta porlanez beteta dituzten txotxongilo hauek helburu bakarra dute, beraientzat eraikin soila dena bota eta espekulazioaren aroari jarraipena ematea. GURE TAUPADARIK KOLORETSUENAK!

Kakamokordo ustela, nola ez, sistema hau elikatzen jarraitu eta jendarte sumisoa bermatzen duen pentsamenduari. Munduko gazteriaren jardunaldiak ospatu dira abuztuan Madrilen. Milioi bat gazte Madrilera joan, Aita “Zaindua”rekin elkartuko dira, eliza katolikoaren zilegitasuna antzeztu nahian. Gure kakamokordo ustela irabazi dute eskubide urraketa bermatzeagatik. Horregatik, zera aldarrikatzen dugu: BAKOITZARI BEREA! Ez al da hori Jaungoikoaren legea?

Page 27: GALERNA BERDEA
Page 28: GALERNA BERDEA