amurrio, arabako ipar berdea 12 - vitoria-gasteiz · 2010. 7. 22. · amurrio, arabako ipar berdea...

8
101 12 Amurrio, Arabako ipar berdea Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko iparraldean udalerriak bultzaturiko proposamena aurkituko dugu: Naturbide ibilbideak. Ibilbideak herri inguruko mendietan gora egin, eta hainbat baso motak eta mendiko errekak osatutako ingurunea zeharkatzen du. Haren profila oso aproposa da paseatzeko, eta erronka ona da mendiko bizikletaren zale guztientzat. Amurriok historia oparoa du, bertako kale, inguru eta Artziniega zein Kexaako hiribilduetan gorderik geratu dena.

Upload: others

Post on 31-Aug-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

101

12Amurrio, Arabako ipar berdea

Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun etaederrenetako bat. Amurrioko iparraldean udalerriak bultzaturikoproposamena aurkituko dugu: Naturbide ibilbideak. Ibilbideak herriinguruko mendietan gora egin, eta hainbat baso motak etamendiko errekak osatutako ingurunea zeharkatzen du. Harenprofila oso aproposa da paseatzeko, eta erronka ona da mendikobizikletaren zale guztientzat.

Amurriok historia oparoa du, bertako kale, inguru eta Artziniegazein Kexaako hiribilduetan gorderik geratu dena.

Page 2: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

102

A m u r r i o

AMURRIOTIKMARIAKAAUZUNERA

Ibilbide hau Amurrioko Naturbi-de ibilbidearen pista eta bidee-tan barrena doa. Horiek beharbezala markaturik daude berez-ko seinaleekin, eta kolore ezber-dinek ibilbideren zati ezberdinakadierazten dituzte.

0 km.- Gure ibilbidea Amurriokoudal kirolgunetik abiatuko da.Han autoa uzteko aparkalekuaaurkituko dugu.

Amurrioko saihesbiderantz joan-go gara, eta heldu baino pixkabat lehenago ezkerretara jo, etaauzo errepide estu bat hartukodugu.

0,2 km.- Bidegurutze batera hel-duko gara. Han eskuinetara jo,zuzen jarraitu, eta Abiaga auzu-nearen erditik pasatuko gara.

0,7 km.- Errepidearen azpitikpasatuko gara. Ezkerretara bidebat ikusiko dugu, baina aurrerajarraituko dugu auzo errepideanzehar.

Mariaka erreka

Ibilbidearen seinalea

Page 3: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

103

A m u r r i o

1 km.- Bidegurutze bat aurkitudugu eta aurrera joango gara.

1,3 km.- Naturbiden sartzeko bi-degurutzera helduko gara. Erre-pideak aurrera egiten du, bainazuzen jarraitu, eta Mariaka erre-karen ertzetik doan bidean sar-tuko gara. Ibilbideko lehen sei-nalea aurkituko dugu berdezmargotua.

2 km.- Bideak erreka zeharkatu,eta mendi bidearekin bat egitendu. Eskuineko bidea hartu, etapinudi bat zeharkatzen duen al-dapa txikia igoko dugu. Bigarrenseinale berdea ikusiko dugu.

2,4 km.- Pinuditik atera, eta es-kuineko bidea hartuko dugu.Beste seinale berde bat aurkitu-ko dugu, bi haritzen artean ez-kutaturik. Bidea zuzen jarraitueta Mariaka auzunera heldukogara.

Han ibilbidea laburtzen duenbestelako bide bat har dezake-gu.

MARIAKAAUZUNETIK PARDIOAUZUNERA

2,6 km.- Zuzen jarraitu, eta erre-ka zeharkatuko dugu berriro ere.

IHarri zapal okertua, labainegiteko arriskua.

Ibaia gurutzatutakoan bidegu-rutze bat aurkituko dugu. Seina-le berdea duen ezkerreko bideahartuko dugu.

3,2 km.- Bidegurutzera iritsikogara, eta ezkerreko bidea hartu-ko dugu, aldapan gora. Ibilbide-ko lehen seinale horia ikusikodugu.

3,6 km.- Zuzen jarraitu, eta ha-rizti eder bat zeharkatzen duenaldapa handia igoko dugu.

Argi kontra

Ibilbidean

Page 4: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

104

A m u r r i o

3,7 km.- Bidegurutze bat aurki-tuko dugu. Gora doan ezkerrekobidean gora egin, eta pinu saile-tan sartuko gara.

Aurrerago, soilgune batean sar-tuko gara. Bertatik Amurriorenikuspegi ederra izango dugu.

Bideari muga jartzen dioten ha-rrizko bi hormaren artean egingodugu aurrera. Beste seinale horibat ikusiko dugu.

PARDIO AUZUNETIKAMURRIORA

4,5 km.- Baserri hustuek osatu-riko Pardio auzunea zeharkatukodugu. Aldapa labur baina han-diaren ondoren, bidegurutze bataurkituko dugu. Ezkerreko behe-ranzko bidea hartuko dugu.Mendiaren bizkarra zeharkatukodugu. Beste seinale hori bat iku-siko dugu.

5,4 km.- Mendiaren bizkarrajaitsi, eta eskuineko bidea hartu-ko dugu. 600 metrotan gogoregin beharko dugu gorantz.

Zuzen jarraituko bagenu, bideakNaturbideko beste ibilbide bate-kin bat egingo luke.

5,7 km. «S» eginez, gorantz zu-zen jarraituko dugu Seinale horibat ikusiko dugu.

6,6 km.- Gailurrera igo eta be-herantz hasiko gara. Ezkerretaraharan bat zabalduko zaigu. Be-hera heltzean, legarrezko mendibide bat daukan bidegurutzeaaurkituko dugu. Eskuinetara jo-ango gara eta aldapan gora ja-rraituko dugu.

Bidean behera egingo bagenu,Larrinbera helduko ginateke.

7 km.- Ibilbidearen zati honengailurrera helduko gara, eta le-garrezko mendi bidetik zuzen ja-rraituko dugu. Naturbideko sei-nale bat ikusiko dugu.

7,6 km.- Beste bidegurutze bate-ra heldu, eta zuzen joango gara.

Eskuineko bidea hartuko bage-nu, Amurriora helduko ginatekeNaturbideko beste bidezidor ba-tetik.

8,7 km.- Bidea bitan banatukoda. Eskuineko bidea hartuko du-gu. Horrek Peña Negraren gailu-rrerantz eramanago gaitu.

Pico del Fraile haitza

Page 5: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

105

A m u r r i o

Ezkerretara joko bagenu, bidezi-dorra hartu eta ibilbidea laburtuegingo genuke.

9,2 km.- Abereentzako hesi ba-tera helduko gara, eta bideguru-tze bat ikusiko dugu. Eskuinekobidea hartuko dugu. Horrek gai-lurrera eramango gaitu.

9,9 km.- Peña Negra gailurrerahelduko gara. Zuzen jarraitukodugu. Han inguruetako ikuspegizoragarriez gozatu ahalko dugu.

Zati horretan, eskuinetara, Gor-beiaren ikuspegiaz eta, ezkerre-tara, Amurrioko haranaren etaSalvada mendilerroaren ikuspe-giez gozatuko dugu.

10,4 km- Ezkerretara doan bi-dea aurkituko dugu. Hesi batezitxita dago. Hezia pasatu, bidehori hartu, eta beheraka hasikogara.

IAldapagatik, abiadura motel-du egingo dugu.

11,4 km.- Ibilbideko 8,7. kilo-metrora helduko gara. Zuzen ja-rraituko dugu legarrezko mendi-bidean gora.

Ibilbidearen ikuspegia

11,7 km.- Aldapa igotzen buka-tu, eta zuzen beheraka jarraitu-ko dugu.

12,1 km.- Zati lau batera hel-duko gara. Naturbideko seinaleurdina duen bidegurutzea aurki-tuko dugu. Legarrezko mendibidetik zuzen jarraituko dugu,eta aldaparik luze eta handiene-an behera joango gara.

IJaistea zail-zaila izango da,bideko zoruaren egoeragatik etaaldapagatik.

14 km.- Bidea hobea izango da,eta aldapa leundu egingo da.Errepidera helduko gara. Ezke-rreko bidea hartu, eta jaistenhasiko gara. Irteerara hurbilduzjoango gara.

14,7 km.- Bidegurutze bat aur-kituko dugu, baina aurrera joan-go gara.

15,1 km.- Beste bidegurutzebatera iritsiko gara. Eskuinetarajoango gara, baserrietarantz.

15,6 km.- Beste bidegurutzebat aurkituko dugu. Eskerretarajo, eta hasierako bide beretik ir-teerara helduko gara.

16,6 km.- Gure ibilbidearen bu-kaera.

Page 6: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

106

A m u r r i o

K O K A L E K U A Z E H A Z T E N D U E N M A P A

Page 7: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

107

A m u r r i o

I B I L B I D E A R E N P R O F I L A

I N T E R E S A D U T E N T O K I A K

1 Mariaka erreka2 Peña Negra gailurra3 Malato zuhaitza

Gorbeia eta Salvadaren ikuspegi interesgarriak

Inguruetako toki interesgarriak:Delikako haitzebakia

1 Amurrio: Felix Murga Etnografia Museoa2 Amurrio: Alde zaharra

Inguruetako toki interesgarriak:Artziniega: Alde zaharraArtziniega: Arteko Andre Mariaren santutegiaKexaa: Erdi Aroko monumentuakKexaako museoa

1 Amurrio: Kiroleko udal instalazioak

Inguruetako toki interesgarriak:Baranbio: Garrastatxuko toki parkeaArtziniega: Arteko toki parkea

GR 123: Bizkaiko itzulia

Page 8: Amurrio, Arabako ipar berdea 12 - Vitoria-Gasteiz · 2010. 7. 22. · Amurrio, Arabako ipar berdea 12 Bizkaiko mugan bada probintziako ibilbide ezezagun eta ederrenetako bat. Amurrioko

108

A m u r r i o

fitxa teknikoa

MALATO ZUHAITZALuiaondo inguruetan Malato zuhai-tza dago, haritz kanduduna, Gerni-kakoaren ondorengoa. Ale bereziaizateagatik baino, haren inguruetangaratutako historiagatik da garran-tzitsua. Urteetan Bizkaiko Jaure-rriaren muga militarra zedarrituzuen. Jatorrizkoa zegoen tokianegun gurutze bat dago.

Kulturaren, kirolaren etanaturaren aldetik interesaduten tokiakAmurriok bere historiari loturikoekitaldi eskaintza zabala du. Haienartean aipagarria da Txakolin Egu-na Urtarrilaren hirugarren astebu-ruan ospatzen da, eta X. mendetikoraintsura arte hango nekazaritzaprodukzioan oso errotutako ardoaaurkezten dute. Artzain Eguna ereazpimarratu behar da. Irailaren hi-rugarren asteburuan, herria iraga-nean artzaintzari loturik egon zelagogorarazten zaigu. Bizikleta zaleentzat Aiarako Zirkui-tua antolatzen da abuztuan, etaMendi bizikletaren Euskadiko Ope-na ekainean.Salvada mendilerroa Natura 2000Sarean sartuta dago Hegaztien Ba-bes Berezirako Gune gisa. Ingurumenditsu horrek goitik beherakohorma handiak eta baso gune zaba-

lak ditu. Landaretzari dagokionez,ugarienak dira beheko alde eta erdimagaletan agertu ohi diren erka-metz basoak, eta goi tontorretannagusi diren pagoak. Inguru hartan, tokiko espezieren ar-tean, aipagarriak dira gailurretakouhandrea, sai arrea, belatz handiaeta mendebaldeko satorra.Garrastatxuko toki parkea, Gorbeia-ko Parke Naturalean dago. Baranbiotik sartzen da parkera, etaAiarako eskualdearen ikuspegi ede-rrak ditu. Iturri, eserleku, erretokieta umeentzako jolasekin egokitu-rik dago.Artziniegako Arteko toki parkeak,Euskal Autonomia Erkidegoko Zu-haitz Berezien zerrendan ageri denzuhaitzetako bat du. Ehunka urtekoarte paregabe hori 25 m. luze da.

Sarbidea: Amurriora A-624 errepidetik

Distantzia, guztira:16,6 km

Denbora, gutxi gorabehera:2,5 ordu.

Zailtasuna: Oso handia

Bizikletarik egokiena: Mendiko bizikleta

Adinik egokiena: 15 urtetik gora

Kartografia:www.alava.net/cartografia

Arabako Foru Aldundia

Eskala:1:5000

Orrialdeak:86-45, 86-46, 86-38,

86-37

ARTZINIEGA ETAINGURUAKAmurriotik 15 kilometrora,mendeen joan-etorrian gordetako-Artziniegako leinu herriaaurkituko dugu. Alde zaharrakErdi Aroko kutsua oso-osorikgordetzen du. XIII. mendeaneraiki zuten, eta hainbatalportxa etxeren eta jauregirenegiturak gordetzen dira: egunhotela den XVI. mendekodorretxea, Bengoarren dorretxeaeta XVI. mendeko parrokia.Bi kilometrora, Arteko AndreMariaren santutegia dago, XV.mendekoa. Bi bitxi garrantzitsuditu: batetik, bere erretaulagotiko-flamenkoa, eta bestetik,agian santutegia bera bainozaharragoa den artea. Usadioakdioenaren arabera, Ama Birjinaagertu zen bertan.Kexaan edertasun handiko ErdiAroko monumentuak aurkitukoditugu: jauregia, komentua etaAdatseko Andre Mariarenkapera.

Artziniegako artea