gaia: erditzear gara • esperientzia: eta ipuinak …. hik hasi.pdf · aurkibidea 8 gaia erditzear...

44
hh GAIA: ERDITZEAR GARA • ESPERIENTZIA: ETA IPUINAK ANTZERKI BIHURTU ZIREN • EKARPENAK: ARRETA GABEZIA • GALDEIDAZUE: IÑAKI GARCIA HEZEGUNEETAN DAGO ABERASTASUNA • ATZEKO ATETIK: XABI ZABALA 167 hik hasi 4 EURO • 2012KO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Etxerako aldizkaria sortzear gara GAIA

Upload: others

Post on 02-Sep-2019

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

hhGAIA: ERDITZEAR GARA • ESPERIENTZIA: ETA IPUINAK ANTZERKI BIHURTUZIREN • EKARPENAK: ARRETA GABEZIA • GALDEIDAZUE: IÑAKI GARCIA •HEZEGUNEETAN DAGO ABERASTASUNA • ATZEKO ATETIK: XABI ZABALA

167hik hasi4 EURO • 2012KO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Etxerako aldizkaria sortzear gara

GAIA

aurkibidea8gaia

ERDITZEAR GARAHik Hasi aldizkariaren osagarri izango da, baina etxeko komu-nitate osoari zuzenduko zaio Hazi Hezi, gurasoetatik hasi etaaitona-amonenganaino, haur eta helduagoen heziketa integral,aske, kritiko eta maitekorra nahi duten pertsona guzti entzat.

16elkarrizketa

MARIA J. LOPEZMaria J. Lopez neurobiologoak eskola-porrota saihesten laguntzen die haurrei, Madrilgo Neocortex AntolaketaNeurologikoaren zentroan. Horrez gain, garuneko arazo larriagoak dituzten haurrekin ere egiten du lan.

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Hik Hasi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2012-03-22). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

ERDITZEAR GARA. HAZI HEZI 16 elkarrizketaMARIA J. LOPEZ. Madrilgo neurobiologoa.

24 esperientziakEta ipuinak antzerki bihurtu ziren.

27 ekarpenakArreta gabezia ikasgelan.

30 galdeidazueNola garatzen da 8 eta 30 hilabete bitarteko haur euskaldunen komunikazioa?Iñaki Garcia

33 berriak

40 nora joango gara?Ataria interpretazio-zentroa: hezeguneetan dagolurraren eta uraren aberastasun guztia.

42 Atzeko atetikXabier Zabala. Musikaria eta konpositorea.

www.hikhasi.com

Euskarak merezi du, hezitzaileentzat ona da eta HIK HASIk behar du.

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Harpidetu eta

HIK HASI egitasmoa

bermatu

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l aa p i r i l a

Noren lana da haurren heziketa?

Afrikar jakituriaren arabera, tribu osoarena. Hala gorde dute, behintzat,belaunaldiz belaunaldi, hain kontsignagarrantzitsua, gure egunetaraino iritsiden esaera zaharrean: "Haur baten heziketa tribu osoaren lana da”.

Eta nola erantzungo ote geniokegaur-gaurkoz guretik galdera horri?“Gurasoena eta eskolarena”, izango lirateke, seguruenik, bilduko genituz-keen erantzun gehienentsuak.

Haatik, gurean ere, ez dirudi hain urrunekoak direnik haurren heziketadenen zeregina ziren garaiak. Gure herriak txikiagoak zirenean, baserriaketa etxeak jendearen bizitokiak zire -nean batez ere -eta ez lotokiak-, kaleakhaurren neurrikoak zirenean, bizitzagizatiarragoa zenean, akaso, denok zuten ardura eta eragiten zuten haurra-ren heziketan.

Bizitzeko estiloak eta bizitzeko abiadak, zeregin hori batez ere eskola-ren eta betebehar zuzenaren ondorioz

na ezinbestekoa duela etxeak, tribu osoak, bere lana egitea. Horrela, denenelkarlanarekin, eta ez bestela, lortukobaita heziketa hori ahalik eta osatuenaeta osasuntsuena izatea.

Eta halako batean, ingurutik mezuonenak ez badatozkigu ere, ausartu egin gara urratsa ematera. Hazi Hezi izena du gure ekarpenak, etxean haz-ten laguntzeko aldizkaria. Euskal He-rrian sortua, pentsatua eta egina EuskalHerriko haurrak hezten laguntzeko. Etxea, tribu kontzeptu horretan koka-tua. Bakoitzak, tribuan betetzen dugunlekuaren arabera, zer esan handia bai-tugu haurren heziketan. Haurrek, tribuosoko partaideen begirada behar bai-tute, bakoitzak duen zereginean eta originalitatean. Martxan gara, tribukokide bakoitzarengana heldu nahiko genuke, zerk kezkatzen duen eta zerduen esateko entzun nahi dugu, ziurbaikara denon artean egokiago hezikoditugula gure haurrak.

gurasoen esku utziz joan dira. Hala ere,jendartea osatzen dugun bakoitzak,badugu zer irakatsi eta zeregin ordez-kaezina haur horren heziketan: izan ai-tona-amona, zaintzailea, osaba-izeba,bizi-laguna, Udal arduraduna edo ai-sialdikoa. Handiagoa edo txikiagoa,zuzenagoa edo zeharkagokoa, bakoi -tzak dugu gurea.

Orain arte, etxe honetan, 17 urtezzerbaitez aritu bagara eta zerbaitean,haurraren heziketan ekarpenak egiteneta heziketa hori nola hobetu izan da.Munduari begiratu diogu, baina euskalbetaurrekoak jantzita. Horregatik, urtehorietan egin ditugun ekarpen gehie-nak Euskal Herrian sortutakoak dira,euskal haurra baikenuen jopuntuan.Gure lan esparrua, baina, eskola izanda.

Denbora horretan guztian, ordea,gero eta ozenago agertu zaigu gure la-nean eskolak erantzukizun handia etaaberatsa duela haurren heziketan bai-

Hemendik aurrera, hik hasirekin batera Hazi Hezik osatuko duEuskal Hezkuntzarakoegitasmoa: lehena, eskolaesparruan, eta, etxearenean,bigarrena.

6 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

Hainbat berrikuntza iragarriditu Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza Sailak Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako

ikastetxeentzat. Horien artean,Lanbide Heziketan, adibidez,

Lanbide Heziketako ikastaro osobat egiteko zailtasunak

dituztenen ikasleei, ikasketakmoduluetan egitea eskainiko

zaie.Eskolara joan ezin dutenek,

gainera, Internet bidez ikasi ahalizango dute.

Era berean, prestakuntzahasten ari diren edo kualifikazio

maila txikia duten gazteeilaguntzeko hainbat programa

jarriko dira indarrean: programahorien helburua, lana eta

trebakuntza uztartzea izango da.Programa horiek,

etorkizuneko aukerak dituztensektoreetan eskainiko zaizkie

ikasleei.Bestalde, 6.050 lagun dira,

EAEko hezkuntzako laneskaintza publikora aurkeztu

direnak.

kronika

Ikasturte honetan, Nafarroako2.000 ikasle inguruk zenbait ikasgaifrantsesez edo ingelesez ikasten ari dira19 institutuetan. Lau ikasletik hiruk inge-lesa aukeratu dute eta batek frantsesa.

Hainbat ikasgai bi hizkuntza horie-tako batean ematean datza egitasmo-ak, eta aurten 68 irakasle izan dira ber-tan aritu direnak. Atzerriko hizkuntzaneman diren ikasgaien hautaketa, ikas-tetxe bakoitzak dituen baliabideen ara-bera egin da. Gaur egun, ordea, gutxidira hizkuntza horiek menderatzen di-tuzten irakasleak, eta hori dela eta, ikas-tetxe bakoitzak egin duen eskaintza ikasgai batera edo bitara murriztu da. Ikasleen kasuan, ikasgai bat ingelesezegin ahal izateko maila zehazteko pro-ba bat pasa behar dute, eta irakasleenkasuan, B2 maila izatea ontzat ematenzaie baldin eta C1 lortzeko programa

batean izena emana badute. Gogoratu,C1 maila EGAn parekoa dela.

Haur-eskolek araua bete beharHaur-eskola pribatuek araua bete

beharko dute 0-3 zikloa eskaintzen ja-rraitu nahi badute, eta abuztu arteko epea izango dute eskakizunak bete etabaimena eskatzeko. 2007an haur-es-kola guztientzat onartu zen dekretuakbetebehar fisikoak eta langileei dago-kionak ezarri zituen. Nafarroan, 30 in-guru haur-eskola pribatu daude, etabere garaian kritikatu zuten dekretuaoso estua eta betetzeko zaila zelako.

Seme-alabak dituzten irakasleekBere ardurapean 4 urte baino gu -

txiagoko seme-alabak eduki eta etxetik60 Kilometrotara lan egiten duten ira-kasleek ikastetxe aldaketa eskatu ahalizango dute.

Aspaldiko eskaria zen arren, hain-bat sindikatuk erabakia kritikatu dute,haien ustez “motz geratu delako”. Izanere, haurren adina gutxiegi da, eta etxe-tik ikastetxera ezarri den distantzia ezda nahikoa, “errepide okerragoak di-ren kasuan, 50 kilometrotako distan -tzia eskatzen baitzen”. Hala ere, eta de-partamentuak “anbizio gutxirekin jo-katu badu ere”, lana eta familia batera -tze bidean “urratsa aurrerapauso” gisaikusi dute sindikatu berek.

BHko hainbat ikasgaiatzerriko hizkuntzan

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 7

“Pedagogoei, sarritan, ez zaie bururatzen hezkuntzaren zenbait alderdi, zientzia sozialetik at,ulertezinak bilakatzen direla, adibidez: hezkuntza,menderatzearen eta kontrol sozialaren artean dagoenerlazioez jabetzea zaila egiten zaie” .

Mikel Urkola

Ikasleek kezka agertu dutehezkuntzaren egoera larria dela-

eta. IAk, Ikasle Abertzaleak,gogor kritikatu zituen Espainiako

gobernuak hezkuntza arloanhartu dituen neurriak, baita

Nafar gobernuarenexekutiboaren jokabidea. Horri

guztiari neurriko erantzunaemate aldera, euskal ikasleria

martxoan zehar “matxinatzera”deitu zuten: martxoaren 29ko

greba orokorrarekin bat eginezeta martxoaren 31n Euskal

Eskola Nazionalaren aldekoeguna ospatuz.

Bestalde, HezkuntzaHerriarentzat mugimenduak

deituta, beste hezkuntza eredubat aldarrikatu zuten Gasteizen

egindako agerraldian.Agerraldia, azken asteetan

egindako gogoetaren ondotikdator, eta ondorioztatu dute

ikastetxe bakoitzak bere proiektueta egitasmo propioak izan

behar dituela.Era berean, Hezkuntza

Herriarentzat mugimendukokideek adierazi zuten “proiektu

horiek zigorrik edo debekurikgabe aurrera eramateko

gutxieneko baldintzak lortu nahiditugu”.

Azkenik, mugimenduhorretako gazteek egindako

agerraldian, martxoaren 23komobilizazioetara deitu zuten.

Euskaraz ikasten dutenenkopurua gora

Lapurdin, Nafarroa Beherean etaZuberoan euskaraz ikasten duten nes-ka-mutilen kopuruak goraka egiten ja-rraituko du heldu den ikasturtean.

Eredu publikoak ez ezik, pribatukatolikoak eta Seaskaren murgiltze ereduak ere gorakada nabarmena izandute. Ondorioz, gaur egun eskolen er-diek bi eleko hezkuntza eskaintzen du-te eta sistema horretan ari dira ikasten ikasleen herenak.

Hain zuzen ere, neguko izen ema-tearen arabera, heldu den ikasturtean5.056 ikasle izango dira bi eleko eskolapublikoan, orain 4.781 direlarik; eskolapribatu katolikoan, berriz, 2.100 ikasleizango dira, orain baino ehun gehiago;eta Seaskak, Lehen Mailan 2.100 ikaslebaino gehiago bilduko ditu, orain bai-no 150 ikasle gehiago.

Ikasturte berrian, Atharratzen (Zu-

beroa) eta Donapaleun (Nafarroa Be-herea) ezarriko dute bi eleko eskaintzaBigarren Mailan. Era berean, BaionakoPaul Vert lizeoan bi eleko eskaintza egingo dute Lanbide Heziketan. LehenMailari dagokionez, eskaintza berriak izango dira Lapurdiko Milafrangan etaAngelun.

Datu itxaropentsu horien aurrean,ordea, Frantziako Hezkuntza Ministe-rioak ez dio baliorik ematen euskaraz ikasteari, eta aurten ere Baxoa frantse-sez egin behar izateko aukera handiakdituzte Seaskako ikasleek. Hori dela eta, azken hogei urtetan Seaskan hazi-tako ikasleek Baxoa euskaraz egitekoeskubidearen aldarriarekin bat egindute. Aurten, hain zuzen, 20 urte bete -tzen baitira Seaskako ikasleek Baxoalehen aldiz euskaraz egin zutenetik.

Ahalmen urrikoak laguntzarik gabeIntegrazio Batzordearen lanari es-

ker, Seaskak ahalmen urriko 38 haur es-kolatuko dira 16 ikastoletan. Horietako11 haurrek pedagogia egokitzapenabehar ditu, eta 27k laguntzaileak behardituzte. Alta, Frantziako Hezkuntza Mi-nisterioak 21 laguntzaile baino ez ditueman eta Integrazio Batzordeak ardu-ratu beharko du sei haurri laguntza jar -tzeaz. Horrez gain, hamar hezitzailerensoldatak ere Integrazio Batzordearengain geldituko dira. Eskolatzea berma -tzeko kanpaina bat ipini dute abian.

G A I A

8 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

Hazi HeziEtxekoei zuzenduriko aldizkari hezitzailea kalean izango da aurki

Nola ikasten du haurrak pertsona izaten? Non? Zeinekin? Haurtzaroan altxatzen dira pertsonak oinarri izangodituen zutabeak. Nola eraikitzen dirazutabe horiek? Non jasotzen ditu hau-rrak balioak, ohiturak…? Nola lantzendu autoestimua? Nola ikasten du nor izaten? Elkarlanean aritzen? Mundu so-lidarioago bat bilatzen? Nola hezten dahaurra? Non? Norekin?

Eskola da, zalantzarik gabe, hau-rrak –pertsona guztiok– heziketa jasotzeko duen lekuetako bat. Bainahaurrak, eskolan, ordu batzuk pasatzen ditu egunean, eta gainerako-ak etxean, kalean edo beste nonbait igarotzen ditu. Eta etxean ez al du, ba-da, ikasten haurrak? Eta parkean? Ka -lean?

Zer egin, haurrak autoestimua sen-dotu dezan? Ohitura onak har ditzan?Pertsona arduratsua izan dadin? Nolajokatu, eskolan jo egin dutela badio gu-re alabak? Nola, seme-alabek gauetanateratzen hasi nahi dutenean? Nori gal-de diezaiokete gurasoek? Ni al naiz ba-karrik sentitzen den ama bakarra? Noriegin diezaioke kontsulta arratsaldeak 6

urteko bilobarekin pasatzen dituen amonak? Edo lehen aldiz gauean ilobazaindu behar duen osabak? Nola landugurasoen eta irakasleen arteko harre-manak? Gauzak ondo egiten ari al gara?Eta…?

Burutazio horiek guztiak aspalditikdabiltza hik hasi egitasmoaren erredak-zio-mahaietan bueltaka. Duela 17 urte,haurraren heziketan lagun zezakeentresna bat sortu zuen irakasle talde ba-tek eskolari begira,hik hasi aldizkarihauxe bera. Joxe Mari Auzmendi egitasmoaren koordinatzaileak gogoraekarri duenez, “irakasleentzako mate-riala sortzeko premia handia zegoenorduan; gaztelaniaz eta frantsesez bai,bazituzten tresnak, baina euskaraz in-formatzeko, eztabaidatzeko eta haus-nartzeko gune bat falta zen”. Euskal he-ziketarako aldizkaria sortu ondoren,hik hasi egitasmoa irakasleentzako for-mazioa eta prestakuntza eskaintzen ha-si zen, topaketak eta jardunaldiak anto-latuz, lehenengo, eta gogoetarako mo-nografikoak edota ikasteko nahiz jola-serako materialak sortuz ondoren.“Baina, irakasleen premia hori asetzen

G

hik hasi euskal heziketa-rako egitasmoa erditzear da.Haurdunaldia bederatzi hila-bete baino gehiagokoa izanda, baina, udaberrian, aldizkari honek haurride batizango du: Hazi Hezi aldiz -karia.

hik hasi aldizkariaren osagarri izango da, baina etxeko komunitate osoari zuzenduko zaio Hazi Hezi,gurasoengandik hasi eta aito-na-amonenganaino, haur eta helduagoen heziketa integral,aske, kritiko eta maitekorranahi duten pertsona guzti -entzat.

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 9

Erditzear gara

10 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

Hazi Hezi aldizkaria

hastean, agerian gelditu ziren etxekoheziketaren premiak: etxeko hezike-tak eskolakoarekin batera joan beharzuela, biek norabide berean joan beharzutela... Horretarako, etxerako bestetresna bat sortu behar zela ikusi ge-nuen: beste aldizkari bat”.

Eskola eta familia, azken batean,helburu bera duten bi sistema dira, no-rabide berean joan behar dutenak.Haurraren garapena dute biek helburu:haurra eta gaztea ongi sentitzea, bai be-ren buruarekin eta bai gizartean, eta on-gi kokatzea. Joxe Amiama guraso etaEHUko irakasle denak halaxe dio: “Es-kolaren eta familiaren helburua haurra-ren edo gaztearen garapen integrala da,hau da, garapen fisikoa, kognitiboa, emozionala, soziala… Eta hori denoknahi dugu; eskolak nahi du, eta familiakere nahi du. Beraz, helburu bera dugu:haurra zoriontsu izatea”.

hik hasi egitasmoak, bada, guraso-elkarteei luzatu zien euren kezka, etxe-rako aldizkari baten beharra, baina ur-teak joan dira, eta, premia ase gabe gel-ditu denez, azken bi urteotan erredak-zio honek serioski eutsi dio proiektuari.“Krisiak –ez ekonomikoak soilik, baitabalioen krisiak ere– are nabarmenagoegiten du hutsune hori”, Auzmendikdioenez. “Aldaketa handiak izan ditu-gu denbora gutxian, eredu ekonomi-koak, teknologia berriek eta, besteakbeste, etorkinen mugimenduak alda-keta handiak ekarri dizkiete gizartea eta familia ulertzeko moduari, harre-manei, irakasteko erari… Eredu be-rriak eskatzen ditu horrek, eta jende

Eskola eta familia: bi sistema, helburu bat

sortzailea eta aldaketaren aurrean iriz-pideak, iritzi propioak, izango dituena,kontzientziaren arabera jokatuko due-na; eta hori etxetik hasten da”.

Zenbat eta informazio gehia-go, orduan eta nahasiago

Haurraren garapenaz eta heziketazgero eta gehiago pentsatzen dute gura-soek, Amiamaren iritziz. Gero eta gal-dera gehiago dituzte haurraren hezike-taz. Izan ere, familien balioak –eta es-kolak bultzatzen dituenak– asko aldatudira azken hamarkadetan. “Historiko-ki, une batean, planteamendu autorita-rioak ziren garrantzitsuenak. Botereagurasoek zeukaten, batez ere gizonak.Erreferente batzuk argi zeuden. Gero,gauzak aldatu egin ziren, eta beste mu-turrera joan ginen. Nahiko permisibo

bihurtu ginen orokorrean, eta balioakaldatu egin ziren: haurra bihurtu zen ar-datz. Gaur egun, planteamenduak al-datu egin dira, eta haurrak arduratsuakizatea nahi dugu”. Amiamaren arabera,gaur egun ez du balio haurrak zintzoakizateak, arduratsuak izateak balio du.“Eta aldaketa bat dago hor: arduratsua izateko, ez da soilik errespetua gordebehar, eta, gainera, aldebikoa izan be-har du errespetuak, goranzkoa eta be-heranzkoa. Arduratsua izateko, ez daaitak edo amak esaten duena bete be-har, ez dute gurasoek agintzen eta se-me-alabek betetzen; ez, eskemak alda-tu egin dira, eta norberak jabetu behardu egiten duenak ondorio batzuk dituela”.

Jendarteak –eta baita eskolak eta fa-miliek ere- pertsona autonomoa, ardu-

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 11

G A I A HAZI HEZI

Etxekoei zuzenduriko aldizkaria

ratsua, ekintzailea bultzatzen du, era-bakiak hartzeko gaitasuna duena, es-tresa eta antsietatea kontrolatzeko gaidena…. Balio autoritario nahiz permi-sibo haietatik abiatuta gertatu den alda-keta horretan, askotan, senari jarraitzendiote gurasoek, Amiamaren eta bestezenbaiten ustez, guraso-eskolak inte-resgarriak dira hausnarketak egiteko.Aldizkari berriak ere eredu berri horiekzabaltzen lagundu nahi du. Galderak eta erantzunak planteatu nahi ditu,haurraren garapenean laguntzeko hel-burua hartuta.

Teorietatik harago, alabaina, ere-duak eta esperientziak aurkeztuko ditualdizkariak; familien eta adituen espe-rientzietatik proposatuko ditu estrate-giak. Amiamak dioenez, familiak, orohar, gauzak ondo egiten saiatzen dira,eta, askotan, haien esperientziak beste-en eredu izan daitezke. Hori erakutsinahi du Hazi Hezik.

Abiatu ere, esperientzietatik abiatuda hik hasi, etxeko komunitateari zu-zendutako aldizkari hori diseinatzekoorduan. Irakasleek eman dute lehen ar-gibidea, guraso asko –guraso izan be-rriak, nagusiki– euren seme-alaben he-ziketari dagokionez “galduta” senti -tzen direla esanez. “Ondo ari al gara?,horixe da guraso askoren kezka”, ze-haztu du hik hasiko koordinatzaileak,eta bat dator Amiamak balioen gaineandioenarekin: “Gizarte-eredu berri ho-netan, ez digute balio lehengo balioek,jokatzeko erek eta mezuek, eta beste era bateko jokamoldeak eta ereduaknahi ditugu; baina ez dugu argi zer-no-lako ereduak jarraitu nahi ditugun”.

Interneten, liburuetan eta kalean inoiz baino informazio gehiago dago-en honetan, Auzmendik premiazko ikusten du iturri fidagarri eta kalitatez-koak zein diren identifikatzen

laguntzea: “Oinarrizkoak diren jarraibi-de batzuk azaldu behar dira, hankakondo finkatzen laguntzeko, norberarisegurtasuna emateko eta gauzak ondoegiten ari garela ikusten laguntzeko”.

Informazio eta teoria idealak eureneguneroko praktikara ekarri ezinda da-biltza guraso eta hezitzaile ugari ere.Horregatik, gurasoek zer-nolako pre-miak, zalantzak edo galderak dituztenjakiteko, haiekin bildu da hik hasi egi-tasmoa, eta entzun egin die. Eta aitona-amonei ere entzun die, gero eta aitona-amona gehiagok ordu ugari pasatzenbaitituzte bilobekin; ikastetxetik jasotzen dituzte, eta irakasleekin harre-man zuzena dute askotan. Profesiona-lengana ere joan da erredakzio taldea,familiaren eta ikastetxearen arteko ha-rremanetan aditu direnengana: “Ongiari dira familiak, eta jakin egin behar du-te hori”, diote. Auzmendik nabarmen-du du hazkuntzako eta hezkuntzakoprofesionalek oso harrera ona egin dio-tela aldizkari berriaren proiektuari: “Fa-miliari zuzendutako euskarazko aldiz-kari baten premia ikusten dute pedia-trek, psikologoek, pedagogoek, ema-ginek, hezitzaileek eta abarrek, fami-liek gertuko erreferentzia bat izan deza-ten, haurren behar emozionalak asetzeko gertuko ereduak aurki ditza-ten”. Horrela, bada, Hazi Hezi abiatuaurretik, mahai-inguru, parke, ikasge-la, kontsulta eta profesionalen bulegougaritatik pasatu dira erredaktoreak, al-dizkari berriaren oinarriak finkatzeko.Gurasoek, gazteek, aitona-amonek etaetxeko komunitate osoak gaur egun di-tuzten kezkei eta benetako zalantzei erantzun ahal izateko.

Haurrei eta nerabeei ere entzungodie aldizkariak, nola ez. Haiek ere ba-dutelako zeresanik. Gehienetan, be-raiek ematen dituzte beren beharrei

buruzko argibide gehien, eta beraieientzunez eta begiratuz ikasi nahi duHazi Hezik. Era berean, aldizkari ho-rrek argi du helduek asko ikasten dute-la txikienei adituz eta begiratuz, umeeneta nerabeen beharrei arreta jarriz hel-duak ere hezi egiten direla.

Guraso.com eta IrrienLagunakekin elkarlanean

Euskarazko hedabideen sarea han-ditzera dator aldizkari berria, eta, horre-gatik, lehendik daudenekin elkarlane-an arituko gara, denon artean komuni-tatea sendotzeko.

Interneten bere txokoa izango dualdizkari berriak, hik hasiren gaur egungo webgunea partekatuko baitu(www.hikhasi.com). Aldizkari berria-ren edukiari buruzko informazioa es-kuratzeaz gain, iradokizunak egitekoaukera emango da bertan, eta baita kontsultak bideratzekoa edota harpi-detza egitekoa ere. Hala ere, gurasoeiinteresa dakizkiekeen gaiak Internetenkontsultatzeko erreferentzia www.gu-raso.com helbidea izango da Hazi He-zirentzat ere. Goiena KomunikazioZerbitzuek eta Txatxilipurdi elkarteaksortutako ataria da, “amatasuna eta aita-tasuna egungo gure gizarte berdintasu-nezkoago honetara ekartzeko saioa”,eurek diotenez, Internetera bideratuta.

Haurrei eurei zuzendurik, bestalde,Hazi Hezik Irrien Lagunaken webgu-nea izango du erreferentzia, www. -irrienlagunak.com. Irrien LagunakKluba Euskal Editoreak, Elkarlaneaneketa Katxiporreta pailazo taldeak susta-tutako kluba da, Euskal Herriko hau-rrak, gurasoak, hezitzaileak eta hainbatelkarte bildu nahi dituena, haurrak el-karrekin era dibertigarrian eta euskarazhezteko helburua duena.

Oinarrian, hik hasiren filosofia beraizango du aldizkari berriak, beste erabateko estrategiak eta planteamen-duak izan daitezkeen arren, eskolarakoproposatzen diren helburuak etxerakoproposatzen baitira, bi inguruneak no-rabide berean joan daitezen. Helburua,haurrek –pertsonek– beren nortasunagara dezaten tresnak eskaintzea izangoda, pertsona autonomo, solidario etakritikoak sortzen laguntzea, haien be-har emozional, fisiko eta psikologiko-ak asetzeko.

Pertsonaren baliabideetan sinestenduen heziketa bultzatuko du Hazi He-zik, baliabide horiek garatzen la gun -tzeko tresna izan nahi baitu aldizkariberriak, haurraren autoestimuari, aska-tasunari eta autokonfiantzari garrantziberezia emanez.

Haurrez, pertsonez eta familiez arigarenean, alabaina, atalik atal eta ze-harka, errespetuz eta begirunez jokatu-ko du haur-, pertsona- eta familia-ere-du askotarikoekin. Eta ikuspegi alde-tik, parekidetasuna sustatuko du. Eraberean, aldizkaria euskalduna izangoda goitik behera, eta Euskal Herrianpentsatua. Horrek ez du esan nahimunduan egiten diren praktika eredu-garriak kontuan izango ez ditugunik,baizik eta hemendik begiratuko zaielaeredu horiei, Euskal Herriko ikuspegi-tik eta kulturatik, eta hemengo profe-sionalen galbahetik pasatuko direla.

Atalez atal, haurraren beharguztiei erantzunez

Haurraren garapen kognitibo, psi-kologiko, emozional eta fisikoari bu-ruzko teoriak azaltzetik harago, espe-

rientzia errealak izango dira Hazi Hezihiruhilabetekariaren bizkarrezurra, fa-milien esperientziak, aholkularienak, irakasleenak, adituenak… Eta bizipenhorietatik ateratako estrategiak, eran-tzunak eta ereduak aurkeztuko ditu.

Batetik, aholkulari talde zabal batekekarriko ditu orriotara esperientziak. Psikologoek, pedagogoek, psikomo-trizistek, pediatrek, sexologoek, gine-kologoek, homeopatek, hezitzaileeketa osteopatek osatuko dute aholkularitalde hori. Aldizkaria eta berorren ata-lak diseinatzen lagundu duen taldeprofesionalak, hain zuzen ere. Eta bifuntzio izango dituzte aholkulari ho-riek: batetik, nork bere espezialitatean,eguneroko lanean ikusten dituzten etabizi dituzten gaiak ekarriko dituzte erredakzio-mahaira; haurrak, guraso-ak edota aitona-amonak kezkatzen di-tuzten eguneroko gaiak zein diren identifikatu ondoren, aldizkarira eka-rriko dituzte. Era berean, bakoitzak be-re alorrean, ikerketaren edo hausnar-ketaren esparruetan aurkitzen dituenekarpen interesgarriak egingo ditu.Horrez gain, espezialista-sare horrek irakurleen kezkak aseko ditu, kontsul-tetarako tarte zabala izango baitu aldiz-kariak.

Bestetik, kaleko jendeak –amek, ai-tek, seme-alabek, aitona-amonek, pro-fesionalek, izeba-osabek…– izandakoesperientziak ekarriko ditu. Horrega-tik, edoskitze taldeetan nahiz gurasoe-kin, gaztetxoekin edota aitona-amone-kin hizketan aritzeko txokoak sortukoditu egitasmoak.

Eta, nola ez, eskolarekiko bideakzabalik izango ditu aldizkariak. Sortze-

tik beretik ikastetxe guztietara zuzen-dutako Hik Hasi aldizkariaren osagarriizateko bokazioz sortua baita Hazi He-zi. Horregatik, irakasleen eta gurasoenarteko harremanak –eskolen eta fami-lien artekoak– landuko dira, enkontruguneak sortzeko helburuz.

Haurraren heziketa etxetik hastendela esan dugu lehen, baina areago,haurdunaldiak eta erditzeak berakhaurraren nortasunean eragina dutelajakitun izanik, lekua egingo zaie aldiz-karian etapa horiei. Hortik aurrera,haurraren garapen ebolutiboan jarrikoda arreta, 0 urtetik 18 urtera bitartekotartean dauden haur eta nerabeek –etahorien guraso nahiz hezitzaileek– al-dizkari bakoitzean izango dute berenintereseko gairen bat irakurtzeko, halaosasunari lotutako gairen bat, nola psi-kologiakoa, psikomotrizitatekoa, se-xualitateari lotutakoa, eta abar.

Sormen aldetik haurrak dituen gai-tasun eta beharrei ere erantzun nahi dieberripaper horrek, jarreren, espazioenedota materialen bidez sormena garatzen laguntzeko baliabideak eskai-niz. Kulturak, arteak, musikak edota ahozko literaturak nahiz literatura idatziak ere izango dute beren tartea.Betiere, aldizkaria euskalduna eta eus-kaltzalea izanik, arreta berezia eskaini-ko dio euskal kulturaren transmisioari.

Krisi garaian, notizia guztiakez dira txarrak

Aldizkari berri hori ideia izatetik pa-perezko produktu izateko hezurma-mitzen hasi zen ia une berean, Nabarraaldizkariaren itxieraren berria zabalduzen, hamaika urtez kioskoetan egon

Hazi Hezi aldizkaria

Aldizkari berriaren oinarriak

12 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

ondoren. Geroxeago, dantza.comwebgunearen itxiera etorri zen; horrenondoren, Esan Erran irratiarena... Gau-za jakina da euskarazko hedabideakkinka larrian daudela, krisi ekonomikoorokorrari paperezko komunikabide-en sektorearen krisia gehitzen zaiola, eta are okerrago utzi dituela lehendik ere diruz eta baliabidez larri zebiltzanhedabideak.

Ez krisi ekonomiko orokorrak, ez eta paperezko komunikabideen kri-siak ere ez dute galarazi aldizkari berrihorren sorrera. Ideia onenak krisialdie-tan gauzatzen direla sinetsita, azken al-dian albiste txar ugari dakartzan sekto-rean berri on bat zabaldu nahi du hikhasik. Euskal hiztunen komunitateakheziketari –eta, konkretuki, etxeko he-ziketari– buruz dituen kezkak ase ahalizateko helburuarekin dator aldizkaria,ehunetik gorakoa den euskarazko ko-munikabideen sarea aberasteko.

Udaberrian hasi, eta urtaro bakoi -tzeko Hazi Hezi aldizkariaren zenbakiberri bat argitaratuko dugu, hiruhilabe-tero bat, urtean lau zenbaki, beraz. Al-dizkaria etxean jasoko dute harpide-dun egiten direnek, baina horrez gain,liburu-denda eta kioskoetan ere salgaiegongo da aldizkaria.

hik hasi aldizkariaren harpidedu-nek baldintza bereziak izango dituzteHazi Hezi-ren harpidetza egiteko or-duan, izan ere, urte osoko harpidetza20 euro beharrean, 15 eurokoa izangoda kostua haientzat.

hik hasi-ren harpidedunek bezala,Hazi Heziren harpidedunek ere aban-tailak izango dituzte hik hasi egitasmo-ak antolatzen dituen jardueretan, hala

nola, udako topaketetan, jardunaldie-tan, bidaia pedagogikoetan edota egi-tasmoak argitaratzen dituen materiale-tan ere.

Dagoeneko egin liteke hiruhilabe-tekariaren harpidetza-eskaera, [email protected] helbide elektroniko-an, 943 37 14 08 telefono zenbakian etaondoko helbide honetara zuzenduz:Errekalde hiribidea, 59-1. solairua.20018 Donostia.

Etxekoi zuzenduriko aldizkariarenlehenengo zenbakia ezagutu ahal iza-teko, berau doan eskuratu nahi dute-nek aurreko helbide horietan egin be-har dute Hazi Heziren lehen zenbakia-ren eskaera, hilabete honen barruan,aldizkaria argitaratu aurretik.

G A I A HAZI HEZI

Etxekoei zuzenduriko aldizkaria

HAZI HEZIren harpidedun izan nahi dut, urtean 4 aldizkari jasoz. Harpidetzak 20 euro (BEZ barne) balio du.

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

Posta elektronikoa

Hik Hasiren harpidedunentzat 15 euro balioko du.

Hazi Heziren harpidedunegiteko aukera

14 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

Hazi Hezi aldizkaria

Gurasoak, hezitzaileak, aitona-amonak...etxerako aldizkari baten premiaz

badagoela baina ez dakielako non, etaaskotan aurreiritziz beteak iristen zaiz-kigu eta ez diegu aukera bat ematenbestelako ereduei. Idatzizko mediobatean izateak, beti ere, argiago irakurrieta hausnartzeko modua emango diojende askori, autoritarismoa nahi ezduenak, baina zer nahi duen argi ezduen jende askori.

“Garai bateko eredu autoritarioakjarraitu nahi ez dituzten gurasoentzako, bestelako ereduak ezagutzeko baliagarri izango da”Oso egoki ikusten dugu etxeko komu-nitateari zuzenduriko aldizkaria sortzea,alde batetik, euskarazko informazioaizateagaitik, dauden gauza gehienak ezdaudelako euskaraz. Lagungarria izan-go da oso. Gure esperientziatik hitzeginda behintzat, informazio hau guztiaez dago "kalean", nahiko erraz aurki -tzen da bila jarriz gero, gehien bat balia-bide handi bat dugulako, Internet.Baina bestela ez dago informazioa osoeskura, ezta dena elkartua ere; gaiak,garaiak, taldeak, etab. Eta gure aldetikbehintzat gure ikuspuntuarekin bat egi-ten duen estiloan doa.Garai bateko eredu autoritarioak jarrai-tu nahi ez dituzten gurasoentzako, bes-telako ereduak ezagutzeko baliagarriizango da; alde batetik, askok ez daki-telako badaudela beste mugimendubatzuk, geroz eta indar gehiago hartzenari direnak. Eta bestetik, badagoelakojendea badakiena mugimendua egon

Gloria URKOLAGURASO ETA MEITAI-MAITIE HAZIERA

ELKARTEKO KIDEA

“Guraso moduan ezinbesteko ikustendut gure umeen heziketa kritikoarengainean hausnartuko duen hedabidebat, euskarazkoa eta geurea”

Bizi dugun egoera ekonomikoan ezda apustu makala Hazi Hezi, baina herrihonek behar ditu horrelako apustuak,krisiak krisi. Euskaldunon komunitatea-ren muinean dago euskarazko komuni-kazioa, euskarazko hedabideak ezinbes-teko dira hizkuntz normalizazioa eta eus-kal komunitatearen kohesioa lortzeko.Bide horretatik, euskarazko hedabideeneskaintza normalizatzeko beste pausobat da Hazi Hezi, hutsune bat betetzeradatorrelako, eta guztion laguntza behar-ko du, erakundeetatik hasi eta herrita-rrenganaino.

Iban ARREGIGURASO ETA KAZETARIA

“Amaitezinak diren zalantzak argitzenlaguntzeko beharrezko ikusten duthaurdunalditik hasi eta umearen heziketari buruzko euskarazko aldizkari bat”

Lehenego aldiz haurdun egonda, de-na zalantzak dira, amaitezinak dira, bai ama eta bai bikotekidearen aldetik. Medi-kuareneko bixitan motz gelditzen zaizki-zu, ordu laurden edo gutxiagoko txan-dak ematen dizkizute hilean behin. As-kotan bertatik atera eta gero ohartzen za-ra galdetu nahi zenizkion 4 gauzetatik 2galdetu gabe irten zarela. Eta inguruan,aurrez ama izan den bat baduzu, zalantzabatzuk argituko dizkizu agian, berak bizi-takotik hitz egingo dizu, baina ez da ahaztu behar haurdunaldi bakoitza ez-

Eider GOIKOETXEAHAURDUN DAGOEN INGENIARIA

Izan ere, guraso moduan ezinbeste-ko ikusten dut gure umeen heziketa kriti-koaren gainean hausnartuko duen heda-bide bat, euskarazkoa eta geurea, gureheziketa-baloreen eta ereduen gaineansakonduko duena, hausnartuko duena.Merezi du herri honen geroan inberti -tzea.

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A HAZI HEZI

Etxekoei zuzenduriko aldizkaria

“Haurrak eta nerabeak hezteko ikuspegi anitzak eta berritzaileakbehar ditugu, baina hemengo identita-tearekin josita egon behar dira”

Euskal gizartean ez dago etxeko ko-munitateari (guraso, aitona-amonak,zaintzaileak eta abar) apropos zuzendu-tako horrelako aldizkaririk. Inguruan di-tugunak, oro har, interesgarriak dira, bai-na askotan bertan esaten dena oso urrunsumatzen dugu, zergatik? Proposatzendituzten ikuspegiak beste kultura ba -tzuetatik datozelako, eta geurearekin lo-turarik ez dutelako. Haurrak eta nerabe-ak hezteko ikuspegi anitzak eta berritzai-leak behar ditugu, ados, baina hemengoidentitatearekin josita egon behar dira.Beraz, ekimena oso interesgarria eta be-

harrezkoa ikusten dut. Premia handia su-matzen dut. Gurasook, gaur egun, seme-alaben hezkuntzari buruzko informazioiturri pila bat dugu, baina, maiz, informa-zio mordo honek nahasten gaitu. Zain -tzaileok iturri fidagarrien premia behardugu gure etxekoak hobeto zaintzeko eta, nola ez, zoriontsu eta beteak sentitze-ko lan honetan. Hortaz, uste dut, honela-ko aldizkariak asko lagunduko ligukeelahelburu hauek lortzen.Nire ustez, haurrak eta nerabeak hezte-ko baliogarriak izan daitezkeen ikuspe-giak, ideiak, proposamenak bildubeharko lituzke. Gaiak? Bada, adibidez,haurren eta nerabeen garapen kogniti-boa, emozionala eta soziala; dietetika;familientzat aisialdi planak; kasuenazterketak eta abar. Hori bai, euskalgizartean dugun familia mota anitzarierreparatuz eta fidagarriak diren iturriakerabiliz.

Alex MUELAGURASO ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEKO

PSIKOLOGIA IRAKASLEA

ez dira guraso-seme/alaben tankerakoharremanak. Oso dira desberdinak, as-koz ere gozoagoak, beste era batekoak,gatazkarik gabekoak gehienetan. Lasai-tasuna, patxada, baldintzarik gabekomaitasuna, esperientzia... izan daitezkeamonek gure alde ditugun kartak. Horkokatu behar dira gaurko kezka batzukere, amonek ez dakigula bilobei 'ez' esa-ten edo alditan seme-alabek gure bizi-modua eragozten dutela, biloben arduragehiegi eskatzen digutelako etabar. Aito-na-amonen papera, hala ere, gaur egun,aldatzen ari da, eta orain gauzak guretzatere konplikatuagoak dira. Exijentzigehiago sentitzen ditugu gure bilobenzaintzan eta harremanetan. Zentzu ho-rretan gero eta kezka gehiago ikusten dira zenbait gurasoren artean. Gainera,haurrak hezitzeko erak ez du ia zerikusi-rik gure garaikoarekin. Gure garaian umeak ikastolatik irten eta parkera jolas-tera eramaten ziren, orain eskolaz kan-poko ekintzetara doaz gehienetan. Tek-nologia berriekin ere gero eta azkarragohasten dira harremanetan (ordenagailu,makinitak...) eta hor gaude aitona-amo-nak transformazio horietara guztietara guegokituz, gure laguntza eskaintzeko.Horregatik oso interesantea izango da al-dizkari berria, bakoitza bere tokitik (aito-na-amona gisa edo guraso edo irakasle)elkarrekin jarduteko, iritziak trukatzekoeta iniziatiba berriak planteatzeko. Era-bat aberasgarria, eta aitona-amonentzat,gainera, bi aldiz interesgarria izan daite-ke, ze lotzen gara aurrera doan bizitzaproiektu batekin eta horrek erdi ahaztu egiten dizkigu (hein batean, noski) gureadineko hainbat egoera deseroso (osasu-na dela, zahartzaroa...) Hortaz, ongi eto-rriko zaigu familiako aldizkaria jendea-ren pentsamendua nondik nora doan ja-kiteko, adituek esaten dutena, gure kez-kak plazaratzeko, beste tokitan nola egi-ten duten jakiteko... eta dena euskaraz, orain arte izan ez dugun aukera ederra.

“Oso interesantea izango da aldizkariberria, bakoitza bere tokitik -aitona-amona gisa edo guraso edo irakasle-elkarrekin jarduteko, iritziak trukatze-ko eta iniziatiba berriak planteatzeko”

Amonek poz handia hartzen dugu bi-loba bat izango dugula jakiten dugune-an, poz hori oso berezia da, etorkizunare-kin, familiarekin, bizitzarekin lotuta bai-toa. Poz horrek gero bustitzen ditu bilo-barekiko erlazio guztiak. Erlazio horiek

Marije ZUMETAGURASO, AMONA ETA IRAKASLEA

berdina dela, eta ume bakoitza ere des-berdina dela, horregatik askotan, aditubaten ikuspuntuak edo argibideak ziu-rragoak izango dira. Erditzea prestatzekoklaseek asko laguntzen dute, baina, 30.astetik aurrera dira, eta ordura arteko za-lantza guztiak airean pasatzen zaizkizu,eta gaztelaniaz ematen dituzte, "denok ulertu ditzagun". Beraz, haurdunalditikhasi eta umearen heziketari buruzko eus-karazko aldizkari bat beharrezko jotzendut, amaitezinak diren zalantza hauek argitzen laguntzeko, eta berri pozgarribat izango litzateke.

“Garunaren garapenaridagokionez, Haur Hezkuntza askoz inportanteagoa daUnibertsitatea baino”

Neurobiologoa.

maria j. lopezE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

18 • hik hasi • 167.zenbakia. 2012ko apirila

maria j.lopez

E

“Otitis arazo batzena eskola porrotaren

eragile bihur litekeneurriak hartzen ez

badira.

”“Garapenarenpiramidearen oinarri-

oinarrian daude beharemozionalak, hau da,

ingurune emozional onbat beharrezkoa da

garunak ikasiko badu.

Haurrak ikasi ahal izateko bere garuna ondo antolatua eduki beharduela dio neurobiologoak, ikusmen etaentzumen tresnak eta tresna motoreakeduki behar ditu garun horrek. Tresnahoriek 0 eta 6 urte bitartean antolatzendira. Horregatik, bere burua Haur Hezkuntzaren defendatzaile sutsu gisaaurkezten du Lopezek. Garunaren antolaketan haurraren inguruneak itzelezko eragina dauka neurobiologo-aren arabera, jasotzen dituen estimu-luen arabera, elikadura eta atseden egokiarekin eta esperimentatzeko aukerekin soilik garatu baitaiteke egoki haurraren garuna eskolan eta bizitzan aurrera egin ahal izateko.

Haurrak oinarrizko tresna horiekgaratzen ez baditu, herrenka hasiko ditu ikasketak, eta horiek izaten diraeskola-porrotera bideratuak dauden ikasleak. Alabaina, garunak zer tresnabehar dituen badakigunez, haurrak izan ditzakeen arazoak aurreikus daitezke, eta behin antzeman ondoren,konponbidea izan ohi dute. Arazoak atzerapen mentaletik ez eta mukietanizan dezakete iturburua, edota otitise-an; edota bentosa bidezko erditze bate-an; edota aspektu emozionalean...

Maria J. Lopez neurobiologoak,prezeski, eskola-porrota saihesten laguntzen die haurrei, Madrilgo Neocortex Antolaketa Neurologikoarenzentroan. Horrez gain, garuneko arazolarriagoak dituzten haurrekin ere egiten du lan, autistekin, hizkuntza arazoak dituztenekin, Down sindro-mea dutenekin... Neurobiologoa Ibarrara etorri zen, Uzturpe ikastolakantolaturik hitzaldi bat eskaintzera.

Pertsonak ikasi ahal izateko garuna ondoantolaturik eduki behar duela diozu. Zerda zehazki antolaketa neurologikoa?

Gutako bakoitzak zirkuitu zerebralmultzo bat daukagu, eta zirkuitu zere-bral horien batuketak norberaren anto-laketa neurologikoa osatzen dute. Hauda, gutako bakoitzak prozesatzekomodu bat dauka. Garuneko errepidehandiak guztion garunetan berdinakdira: nerbio optikoa iguala daukaguzuk eta nik; baina, zure kortex bisuala-ren antolaketaren ondorioz, zuk era batera prozesatzen duzu, eta nik nirekortex bisualaren antolaketaren arabe-ra prozesatzen dut. Agian zu ez zara oso pertsona bisuala, eta ni berriz bai;zu agian auditiboagoa zara. Guztiokondokoarekiko diferentea den garunadaukagu, ez daude munduan bi pertso-na berdin-berdinak direnak, nahiz etabikiak izan, ez baitaude bi garun eraberdin-berdinean antolatuak. Orduan,zer da antolaketa neurologikoa? Guregaruna antolatzeko prozesua da, etaantolaketa horri esker informazioa pro-zesatzeko gaitasuna duten gizakiak ga-ra; prozesatu eta modu bakan eta erre-pikaezinean funtzionatzen du gure ga-runak.

Garuna da ikasten duena; beraz, zergertatu behar da haur baten garuneanikasketetarako prest egon dadin?

Neurogarapenak prestatzen dituhaurrak ikasketarako. Horregatik au-rreikus ditzakegu ikasketan zer arazo eduki ditzakeen haurrak, bai baitakiguzer gertatu behar den haur horren garu-nean ikasketarako prest egon dadin.Haurrari ikasketa erraza eta atseginagerta dakion garunak hainbat tresna eduki behar ditu: batetik, tresna bisua-

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 19

lak. Eskolako ikasketa gehienak bidebisualetik sartzen dira, eta horiek pro-zesatu ahal izateko, tresna bisualak eduki behar ditugu. Baita tresna auditi-boak ere, lengoaia informazioa trans-mititzeko mekanismo oso garrantzi -tsua baita. Postura kontrolatzen ere ja-kin behar du haurrak, eta horretarakotresna motoreak eduki behar ditu. Late-ralitateak ere garrantzia handia du, izanere giza garunaren zati bat arazoakkonpontzen espezializatua dago, len-goaiaren esparruari dagokion atala,hain zuzen ere, eta atal hori ondo anto-latua eduki behar du haurrak ikasteko.Horrez gain, ingurune emozional ego-kia beharko du haurrak, emozionalkimehatxatua sentitzen baldin bada umea, bere garunak ezingo ditu gai-nontzeko tresna guztiak erabili.

Hasteko, beraz, ingurune emozionalakgarrantzi handia du haurraren garunaegoki gara dadin.

Ikasketa bizirauteko tresna da hau-rrarentzat. Baina haur askok ez daukateinteresik ikasketetan, beren gurasoakbananduko ote diren ala ez jakin nahibaitute, adibidez. Nola kontzentratu koda, bada, haur hori matematiketan? Bere garuna banaketa hori gainditzeazarduratua dago. Emozioak garuneandaude, eta ez askok uste duten bezalabihotzean. Emozioen garapena, beraz,garunaren garapena da. Garunaren ga-rapenean arazoak dituzten haurrak emozioen garapenean arazoak dauz-katen haurrak izan ohi dira. Garapen emozional egokia izan dezazun kali -tatezko estimulu emozionalak izan behar dituzu, eta gainera, kopuru han-ditan. Ikusmenaren bidea estimulu bi-sualekin garatzen den bezalaxe, garunemozionala estimulu emozionalekingaratzen da.

Garapenaren piramidearen oinarri-oinarrian daude behar emozionalak,hau da, ingurune emozional on bat be-harrezkoa da garunak ikasiko badu.Ondoren, ingurune fisiologiko on batbehar dugu (elikatu, lo egin, ordute-giak errespetatu, dieta sano eta orekatubat behar dugu...), eta ondoren, zen -

tzumenen garapena legoke, ikusme-nari, entzumenari eta garapen motore-ari dagokion maila –horretaz ardura -tzen gara gu-. Garapen intelektual ego-ki bat gerta dadin, maila hori oso ondoantolatua egon behar da haurraren ga-runean. Eta azkenik, maila horren gai-nean doa garapen sozialari dagokiona.

Neurogarapenik handiena haurtzaroangertatzen da, ezta?

Haur baten garunaren %50a geneti-koki zedarritua dago, eta beste %50a in-gurunearen arabera garatuko da. Hauda, dena ez dago genetikoki idatzia, etaez dago dena idazteke ere. Genetikare-kin ezin dugu ezer egin, gaur-gaurkozez baitaukagu inteligentziaren generikjartzerik gure seme-alabei; baina, ingu-runeari dagokion %50 horretan eragindezakegu. Gure seme-alaben hazieraasko aldatu da azken 30-40 urteetan. In-gurune ona daukagula uste dugu, bai-na nik zalantza ugari ditut horri buruz.Zer da ingurune on bat? Esate baterako,nola eragiten dio txertaketak oraindikhain ahul den gorputz bati? Gaur egungo bakunazio-sistema duela 40urte zena baino askoz gogorragoa da,eta hori garunari eragiten dion inguru-nea da. Elikadura ere ingurunea da. Edota garai batean amak egun osoanetxean egoten ziren, eta orain ez; garaibatean 4 urterekin joaten ginen eskola-ra, eta orain, 4 hilabeterekin. Haurraren

hazieraren ingurunearekin zer gerta -tzen den aztertu behar dugu, hori gukkudeatu baitezakegu, genetika ez be-zala. Eta hori oso albiste ona da, gauzakoso ondo egin baititzakegu haurrarengaruna estimulatzeko; edo oso gaizki.

Haurra garuna muntatua duelajaiotzen da, ernaldian muntatzen baitabere garuna. Zelulei dagokienez, gara-pen zerebrala haurdunaldiko 9 hilabe-teetan gertatzen da. Haurra jaiotzeanbere garunak gerora izango denaren%23 pisatzen du, hau da, gure garune-ko neuronen %100ek gure garunaren%23 pisatzen dute. 0 eta 6-8 urte bitarte-an haurraren garunak gerora izangodenaren %80 pisatzen du, garunarengarapenik handiena argi eta garbi 0 eta6 urte bitartean gertatzen da. Horrega-tik, ni Haur Hezkuntzaren defendatzai-le sutsua naiz, hor gauzak ondo antola-tu eta bideratzen badira, pertsona horrekbizian aurrera egin ahal izango baitu.

0-tik 6 urtera bitartean, beraz, garapenitzela dauka garunak.

0 eta 6 urte bitarteko etapa da garai-rik emankorrena, garunaren garapena-ri dagokionez. Garunak plastizitatehandiena 0 eta 6 urte bitartean dauka,gero haurtzaroan egonkortu egiten da,eta helduzaroan izango duen garunagaratzeko azken bultzada nerabezaro-an iritsiko da, hormona sexualak garu-nean sartzen direnean gertatzen baita

20 •hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

maria j.lopez

E

“Oftalmologoakdio haurrak begiak sano

dituela, baina hala etaguztiz ere haurrak ez du

irakurtzen. Orduan gukesaten dugu haur hori

alferra dela. Ezdugulako ulertzen

garuna dela irakurtzenduena, eta ez

begia

garunaren azken berrantolaketa. Nera-bezaroan izango dugu garun heldua,geure bizitza osoan edukiko dugun ga-run heldu hori. Garuraren pisu hazkun-de hori osatzeko prozesuengatik gerta -tzen da, plastizitate neuronala gerta da-din beharrezko oinarriak dira sinapsiaeta mielinizazioa, eta inguruneko esti-muluen mende daude.

Garuna beraz, estimulatzen dugunarenarabera garatuko da?

Garuna %23tik %100ra ingurunea-ren arabera haziko da, hori ez baitatorgenetikoki idatzia. Ikerketa ugari egindira Afrikan jaten ez duten haurrekin; edo estimulurik jasotzen ez duten ume-zurztegietan edota jasotzen dituztene-tan... Estimulu horien guztien eta elika-duraren eta nutrizioaren araberakoa izango da gure garuneko neuronen ar-tean sortuko diren edo ez diren errepi-deak.

Neuronak ernaldian osatzen dira,eta jaiotzeko garaian ditugun neuronakizango dira bizitza guztian izango ditu-gunak, ez baitira gehiago sortzen. Neu-ronak dira gure bizitza osoan lagun ditugun zelula bakarrak, birsortzen ezdirenak. Neuronen arteko errepide edo kable sarea, ordea, hori bai sortzenjoango da jaiotzen garenetik aurrera.Gure garunean gero eta errepide gehia-go eduki, orduan eta hobeto zirkula -tzen du informazioak; gero eta errepidegutxiago eduki, informazioa okerragozabaltzen da gure garunean. Eta errepi-de horiek egin egin behar dira, ez bai-tauzkagu jaiotzen garen unean.

Estimuluen arabera neuronen artekoerrepideak sortuko ditugu, bainaerrepideak haurtzaroan irekitzeak betikohor izango ditugula esan nahi du?

Errepide horiek mielinizatu eginbehar dira, mielinizaturik dauden erre-pideetan soilik pasatzen baita informa-zioa azkar eta ondo. Mielinizatzeko tra-fikoa egon behar da, ez badago trafiko-rik ez da mielinizatuko, hau da, ez badabehar ez dira erabiliko. Fetu garaian, adibidez, kopeta hezurreko globuluakez dira mielinizatzen, ez baitira erabil -

tzen. Garai horretan atal motoreak mie-linizatzen dira, haurtxoak hanka bat lu-zatzen duenean, edo besoa tenkatzenduenean, edo jira-buelta ematen due-nean. Bizitzako lehen urtean zen -tzumenen sustraiak mielinizatzen dira,haurtxoa ikusmen, entzumen eta uki-menaren aldetik konektatzen baita, etaoreka behar duenez atal horiek mielini-zatuko ditu garunak. Haurtzaroan arre-tari loturiko atala mielinizatuko da, eta,azkenik, atal kortikala edo azalari da-gokiona, eta 13-14 urterekin hasiko dapertsona burubidea edukitzen.

Garuneko errepide horiek ondo antolatutabaldin badaude, ikusmenak, entzumenak,ukimenak, usaimenak eta dastamenakinformazioa bidaliko diote garunari,baina zer behar du garunak informaziohori prozesatu eta kanporatzeko?

Garunak bederatzi sarrera gune ditu, eta bat ateratzeko: proportzioa izeberg baten tamainakoa da. Informa-zio asko sartu behar da irteera eman ahal izateko. Eskola-sistemak informa-zioaren sarrera-irteera 1-1ekoa dela uste du. Hau da, informazio bat sartzenda, ondorioz, informazio bat atera be-harko litzateke. Batuketak egiten ira-kasten dizut, eta batuketen azterketa egiten dizut. Baina garunak ez du ho-rrela funtzionatzen. Hau oso argi ikus-ten da bigarren edo hirugarren hizkun -tza ikasten ari diren pertsona helduenkasuan: hamar urte daramatzagu inge-lesa ikasten, Londresera joan gara, ma-leta galdu zaigu eta ez gara “hello” bes-te ezer esateko gauza; hori da dakiguningeles guztia? Ez, baina ez gara gauzadakigun horri guztiari irteera emateko.Hori gertatzen zaio haurrari ere.

Garunean informazioa sartzeko bi-de batzuk daude, eta bide horiek, esanbezala, estimuluak behar dituzte. Bidehoriek ikusmena, entzumena, ukime-na, gustua eta usaimena dira. Garunakinformazio hori prozesatu egingo du,beti ere bere garapenaren araberakoprozesaketa egingo du, eta ondoren,informazio hori gorde egingo du. Gero,kaleratzeko bideetatik egotzi egingodu informazio hori. Kaleratzeko bidea

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 21

mugikortasuna, lengoaia eta eskuarenfuntzioa dira. Haur batek kaleratzekobide horietan arazoak baldin baditu, oso erraza zaio helduari haurraren ara-zo horiek antzematea.

Zeintzuk dira informazioa kaleratzekobideetan haurrek izaten dituzten arazonabarmen horiek?

Informazioa kanporatzeko bidee-tan arazoak dituzten haurrak izan ohidira ibiltzen ez diren haurrak (edo bereadinaren mailari dagokion neurrian ibiltzen ez direnak), hitz egiten ez dute-nak (edo bere adinaren mailari dago-kion neurrian hitz egiten ez dutenak), idazten ez dutenak (edo bere adinarenmailari dagokion neurrian idazten ezdutenak). Haurtzaroarekin harrema-nak dituen edozein helduk oso errazantzematen ditu arazo horiek. Zailtasu-nak informazioa sartzeko bideetan ara-zoak dauden kasuetan gertatzen dira,haurra ez baldin badago guztiz itsu edogor, heldu gutxi ohartzen dira haur ho-rrek ikusmen edo entzumen arazoakdituela, edo arazo propiozeptiboak dituela.

Adibide bat jar zenezake?Haur asko logopedarenean aritzen

dira lengoaia-terapia egiten, eta berezez daukate lengoaia arazorik, daukate-na txikitan otitisa izan zutela da! Eta oti-tisa ez da lengoaia arazoa, baizik etaentzumen arazoa da. Kontua da ez ba-da sartzen, ezin dela atera. Informazioaez bada sartzen, ezin dela atera. Irteeraari gara lantzen, lengoaia ari baikaralantzen, baina arazoa sarreran dago. In-formazioaren joan-etorriko zirkuituhorretan arazoa non dagoen jakin behar dugu eremu horretan lan egin ahal izateko. Garunari informazioa sar-tu behar zaio gero atera ahal izateko.Askotan irteerak lantzen aritzen gara,benetan arazoa sarrerako bideetan da-goela pentsatu gabe.

Hezkuntza-sistemak, ordea, ez dugarunera sartzen den informazioaneurtzen, ateratzen dena baizik.

Hezkuntza-sistemak uste du inteli-

gentzia garunetik ateratzen den horidela. Orduan, Stephen Hawking ez dainteligentea? Hawkingek ezin dio irtee-rarik eman berak daukan jakintza horriguztiari, baina garuna ondoen egitura-tua daukan pertsonatako bat da. Ezdauka irteerarik, baina bere garunarisartzen zaio informazioa eta prozesatuegiten du. Irakasleok kontuan izan beharko zenuteke haur batek informa-zioari irteera emateko arazoak dituene-an irteerako bideetan, ala sarrerakoe-tan edo prozesaketan dituen arazoak.

Garunak bere tresnak ondo antolatuak ezbaldin baditu, zertan eragingo dio haurhorri ikasketa prozesuan?

Bere eskura tresnak dituen haurrakizango du arrakasta eskolan. Oro har,tresna gehien dituzten gizakiei joatenzaizkie gauzak ondoen. Bere eskuratresna gutxi dituen haurrari zail egingozaio eskolan ondo joatea. Eta tresnakeskuratze hori 0 eta 6 urte bitartean egingo da, etapa horretan ez bada hau-rraren garuna ondo antolatzen, zaila izango da martxa jarraitzea. Sarri Uni-bertsitate mailako heziketari inportan -tzia handia ematen diogu, baina garu-naren garapenari dagokionez, HaurHezkuntza askoz inportanteagoa da Unibertsitatea baino. Haurtzaroan ga-rapen zerebral egokia eduki duen per -tsona Unibertsitatera iritsiko da gero,baina garapen ona eduki ez duenarizail egingo zaio.

Haur asko garunaren garapenarenazken etapara prozesaketa bisualerakobehar diren tresnak ondo egituratu ga-be iristen dira; edo prozesaketa auditi-borako behar diren tresnak edo proze-saketa motorerako behar diren tresnakondo egituratu gabe. Lehen Hezkun -tzan irakurtzeko arazoak izan dituenhaur horrek, bigarren maila herrenka eraman duenak; hirugarrengoan idaz-keta-irakurketako ulermen arazoak izan dituenak... Batxilergora iristean amore ematen du, bere adinekoen mai-lan jartzea oso zail egiten baitzaio HaurHezkuntzatik arrastaka dakarren mo -txila astun horren erruz! Eskola-porrotaez da 14-15 urterekin hasten normale-

an, eskola-porrota herrenka hastenden haurrek jasaten dute, berez aurrei-kus zitezkeen arazoak dituzten hau-rrek.

Zein dira haur batek ikasi ahal izatekobere garunean ondo antolatuak izanbehar dituen tresna bisualak?

Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu ikustea eta ikusmena ez di-rela gauza bera. Gauza bat da begia sa-no egotea, eta beste bat garunak ondoprozesatzea begiek bidaltzen dioteninformazio hori. Begiek ez dute irakur -tzen. Arranoek, panterek, lehoiek, otsoek edota ugaztun guztiek guk bai-no hobeto ikusten dute, baina arrano-ek irakur dezakete? Ez. Nik irakur deza-ket kortex bisuala dudalako, eta kortexbisuala ondo antolatua ez baldin ba-daukazu, ezin duzu irakurri. Oftalmo-logoak dio haurrak begiak sano ditue-la, baina hala eta guztiz ere haurrak ezdu irakurtzen. Orduan guk esaten duguhaur hori alferra dela. Ez dugulako ulertzen garuna dela irakurtzen duena,eta ez begia. Noski, begia sano egoteaoso albiste ona da, kataratak edukikobalitu ezingo bailuke irakurri. Bainahorrez gain, garunak hainbat tresna ga-ratu behar ditu irakurri dezan, haute-mate tresnak, adibidez: formak identi-fikatu behar ditu, zer den lauki bat, zermarra bat, zer lauki zuzen bat... ez badi-tu marrak identifikatzen ezingo du ulertu T gurutzatzen diren bi marra di-rela; memoria bisuala eduki behar du,edota informazioa diskriminatzekoa;

22 •hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

maria j.lopez

E

“Hezkuntzasistemak uste du

inteligentzia garunetikateratzen den hori dela.

Orduan, Stephen Hawkingez da inteligentea?Hawkingek ezin dio

irteerarik eman berakdaukan jakintza horriguztiari, baina garuna

ondoen egituratua daukanpertsonatako bat

da.

adibidez, arbelekoa kopiatu beharduen haurrak jakin behar du bere be-giek ikusten duten informaziotik zerden garrantzitsua eta zer ez: arbel on-doko landarea ez, zenbakiak bai, pos-terrak ez... Diskriminazio bisualarekinarazoak zituen haur bat ebaluatzen arinintzen lehengo batean: orri batean ze-goena beste batean kopiatu behar zuenminutu batean; irakurri zuen batekoa,hasi zen bestean kopiatzen, eta berriroirakurtzeko burua altxatu zuenean ar-katzaren puntarekin topo egin zuen eta45 segundo igaro zituen arkatzarenpunta aztertzen, bere esparru bisuale-an sartu baitzen. Ume horrek ez zeukandiskriminazio bisualerako gaitasunik.

Irakurtzeko arazoak dituen haur bati,gehiago irakurtzeko esaten diogu, etagainera, ahots goran egiteko esatendiogu. Hori da konponbidea?

Ez, hori ez da erremedioa. Batek ibiltzeko arazoak baldin baditu, solu-zioa ez da gehiago ibiltzea, belauneanmin hartzen badu ezin du gehiago ibili.Haur batek irakurtzeko arazoak baldinbaditu, zergatik den jakin behar dugu.Gehiago irakurraraztea zailtasun etafrustrazio gehiago eragitea da. Haur ba-ti ahots goran irakurraraztea, nire iri -tziz, inmorala da. Guztiz inmorala.Haurra irakurtzen ikasten ari denean bigauza aldi berean egin ditzan agintzendiogu, ahots goran irakurtzea ez baita irakurtzea, hori hitz egitea da, lengoaiada. Inork ez du ahots goran irakurtzen,haurrak bakarrik behartzen ditugu horiegitera, justu ikasten ari den garaian.Zer pentsatua eman behar liguke horrek.

Gero eta lehenago irakurtzen hastea ezda hobe?

Ez. Ni ez nago ados idazketa-irakur-keta aurreratzearekin. Egin beharre-koa da ondo ziurtatu prozesu horretanhasi behar duen umeak garuna presta-tua daukala irakurri eta idatzi ahal izate-ko. Ez dute hobeto irakurtzen lehena-go hasten diren haurrek. Ondo irakur -tzen duena irakurketarako antolaketaneurologiko egokia duen haurra izan-

go da,eta horrekbere denbora behar du. Normalean 6urterekin haurrak ondo antolatua dugaruna irakurketarako; batzuek 5 urte-rekin ere ondo antolatua dute, eta bes-te batzuek 7 urterekin. Zenbait hez-kuntza eredutan 7 urtera arte itxarotenda hasteko, gelako haur guztiei itxaro-ten zaie irakurtzen hasteko. 6 urterekinhasten direnen kasuan, garbi izan be-har dute normalean gelaren heren batez dela prest egongo irakurketarako. Eta 5 urterekin hasten direnen kasuan,gelaren heren batek soilik edukiko dugaruna horretarako antolatua. Ondo-rioz, eskola-porrotaren arriskua askohanditzen du azken eredu horrek, hau-rrak 5 urterekin ezin iritsirik hasiko bai-tu ikasketa prozesua. Tresnak prestat-zen utzi ez diogun haurrari ezin dioguezer eskatu.

Inguruneak, estimuluek eta aukerekgaruna garatzen laguntzen dutela diozu.Zein litzateke ingurune desegoki bateksortu eta eskolan eragin dezakeenikusmen arazo bat?

Gero eta haur gehiago daude ikus-men konbergentziako arazoak dituzte-nak, ez baitute esperientzia motore ho-ri bizi izan bere garaian. Zazpi bat hila-beterekin hasten da haurra okulomo-trizitatea lantzen, lau hankatan ibiltzenhasten denean. Une berean bi begiakleku berera jartzen ikasten du haurraklau hankatan ibiltzean. Baina, gaur egun haurrak ibiltzen al dira lau hanka-tan? Bada ez dakigu, zer haurtzainde-gietan zer aukera daukate lau hankatanibiltzekoa amakatxoan etzanda baldinbadaude? Eta etxean, parketxotik ezbaditugu ateratzen? Okulomotrizitateaoso garrantzitsua da ikusmenaren ga-

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 23

rapenean, hau da gure ezker begiak etaeskuinak ikusten dituzten bi irudiak ba-tean fusionatzeko gaitasuna. Haurra-ren garunak bi irudiok koordinatzen ezbaditu, ezin du irakurri, ez idatzi, ez bai-ta gauza bi begiak puntu bereanenfoka tzeko eta aldi berean mugitze-ko, horregatik begi batek irakaslea ikusten du eta besteak radiadorea, etabere buruak eskaintzen dion irudian irakaslea radiadorea buruan duela age-ri da, edo ama sabelean leihoa duela...eta hori zoramena da! Horregatik begibat alfertu egiten du garunak. Ume ho-riek izan ohi dira letra tamaina jaitsi ezindutenak, edo marraztu nahi ez dutenakzirkuluetatik ateratzen direlako, edo le-tra txikia irakurri ezin dutenak...

7 hilabeterekin lau hankatan ibili ez denhaurrak irakurtzeko arazoak baldinbaditu, hobe da 6 urterekin lau hankatanibiltzen jartzea?

Garuna entrenatu liteke. 7 hilabete-rekin egin ez badu ez du esan nahi denagaldutzat jo behar dugunik, hobe dugu5 edo 6 urterekin lau hankatan ibili, ezeregin gabe uztea baino.

Entzumenari dagokionez, zein izaten diraantolaketa neurologikoari loturiko arazonagusiak?

Hasteko, entzutea eta entzumena edukitzea ez direla gauza bera ulertubehar dugu. Belarria sano egon daite-ke, baina horrek ez du esan nahi garu-nak prozesa dezakeenik belarritik sartubeharko lukeen informazioa. Entzu-men kalitateak zerikusi handia du es-kola-porrotean, hala diote ikerketek.Duela gutxi egindako ikerketa batek erakusten zuen zentro batean entzu-men arazoak zituzten haurren %91ksuspenditu egiten zutela irakasgairenbat. Okerren entzuten dutenak diragehien suspenditzen dutenak.

Belarria sano baldin badu, nola antzemanhaur horrek entzumen arazoak dituela?

Eskolan erraz deskonektatzen di-ren haurrak izan ohi dira; hipo edo hi-persensibleak soinuarekiko; esanabehin eta berriro errepikatu behar iza-

ten zaie; gauzak gaizki ulertzen dituzteahoz esaten zaizkienean; ez dute gogo-ratzen esan zaiena... eta ondorioz len-goaia arazoak, idazketa arazoak eta ira-kurketa arazoak dituzte, eta azkeneaneskola-porrotetik gertu ibil litezke. Etaentzumen arazo horiek askotan muki eta otitis arazoetatik datoz! Ez dakizuondo mukiek zer eragin duten entzu-men bideen garapenean! 18 hilabetekohaur bat mundua entzuten ikasten ari da,eta otitisak eta mukiek belarriak estaltzenbadizkiote ez du espero bezala ikasten.Otitis arazo bat zena porrotaren eragilebihur liteke neurriak har tzen ez badira.

Eta tresna motoreek edo mugikortasunaknola eragiten diote haurrari ikasketaprozesuan?

Garapen fisikoa oso garrantzitsuada haurrengan, lehenik eta behin, au-rrena garatzen dena delako. Haurraktonu muskularra behar du, oreka, etagarapen fisikoak autonomia, antolake-ta neurologikoa eta posturaren kontro-la ematen dizkio. Mugikortasuna guztizbeharrezkoa da ikasteko, mugitzen da-kien haurrak arazoak konpontzen ja-kingo du.

Guk garapen motorea ikuspuntu ebolutibotik lantzen dugu. Haurrak arrastaka ibili behar du lurrean; gero lauhankatan ibili behar du; ondoren oinez, eta gero korrika. McClynnek diogiza garunak eboluzioaren historia da-ramala idatzia, hau da, giza garuna hirugarun direla: narrasti garuna; ugaztungaruna eta giza garuna. Narrasti garunaarrastaka ibiltzen da; ugaztun garuna,lau hankatan; eta giza garuna, oinez.Hiru garun ditugunez, hirurak ondo an-tolatuak eduki behar ditugu. Narrastigaruna oinarrizko biziraupenarekin lo-

tua dago, bihotzaren taupadaren gisa-ko oinarrizko funtzioez arduratzen da.Ugaztun garuna zentzumenen proze-satzailea da, ikusmena, entzumena, arreta, koordinazio motorea, oreka etaemozioez arduratzen da. Eta giza garu-na da irakurtzen duena, ulertzen due-na, aditzen duena, hitz egiten duena, idazten duena... Baina gaineko garunhorrek funtziona dezan, azpiko garu-nen oinarriek ondo jarriak egon behardute. Horregatik haurrek lau hankatanibili behar dute, bestela garapen fasehori osatu gabe gelditzen da.

Eskolan lantzen diren garun atalgehienak ezkerreko hemisferioan daudekokatuak, baina gauza jakina da pertsonabatzuek eskuin hemisferioa garatuagodutela.

Gurutzatuak dauden bi garun erdiditugu. Ezker eta eskuin hemisferioak.Ezker hemisferioan oso espezifikoakdiren funtzioak daude, matematika,lengoaia, hizkuntza edota ulermenariloturikoak. Eskolari dagokion ia guztiaezker hemisferioari dagokio. Beste he-misferioan kokatzen dira gaitasun glo-balagoak, musikari, arteari, espazioa-ri... loturikoak. Eskolak ez ditu errespe-tatzen hemisferio baten edo bestearenarabera desberdin prozesatzen dutenhaurrak daudela, eta gero eta garrantzigutxiago ematen zaie, gainera, plastikaedota musika bezalako alorrei, infor-matika edota hizkuntzen mesedetan; eta informatika eta hizkuntza ezker he-misferioko alorrak dira. Irakasleakkontuan izan behar du ezker eta eskuinhemisferioaren arabera prozesatzenduten haurrak dituela gelan, eta bereardura dela guztiek arrakasta izan de -zaten.

24 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

e s p e r i e n t z i a k

Erretzen ari den kandelaren usainak are magikoago egin du egoera.

Haurrak 4 eta 8 urte bitartekoak dira. Interesgarria izan da denak elka-rrekin egotea. Izan ere, haien irakasleItziar Aldaik eta Alicia Mintegik diote-nez, “adin horretan, urte batetik besteraizugarrizko aldea dago”. Denak zeu-den begira-begira, baina bakoitza bereerara ulertzen ariko zela diote.

Maitasuna gorputzeko oso atal garrantzitsua izan arren, ez dutela ma-rraztu anatomiako liburuetan konta -tzen ari dira antzezleak, barrunbea arbel bihurtu zaion pailazoz mozorro-turik. Arbelean koloretako letra batzukdaude. Antzezleen eskariz, hizki- zopan ezkutatuta dauden hitzak esatenhasi dira haurrak: ama, sua, aita... Eta,azkenean, denen artean, topatu duteluzeena, letra guztiak dituena: maita -suna. Barre egin dute haurrek pailazoxelebre harekin, gehien gustatu zaien ipuina horixe izan da, aho batez, anato-

Ainara Gurrutxaga eta Urko Redon-do antzezleek egin dute ongietorria, lurrean zabalduta dagoen eta belarradirudien alfonbraren gainean esertze-ko esanez. Hogeita hiru haur, haien ira-kasleak eta Hik Hasiko kazetariakprest-prest jarri dira saioaz gozatzeko.

mia ongi ulertu ez duten eta maitasuna-ri hainbeste erreparatu ez dioten arren,akaso.

“Aldez aurretik esku artean genuenantzeztuko ziren ipuinen zerrenda”, esan du Aldaik. Ez zekien nolakoa izan-go zen emanaldia, ordea, eta haurrei ezzizkien ipuinak aldez aurretik irakurri.“Oso interesgarria iruditu zait emanki-zuna, eta nire helburua da ipuinak berriro irakurri eta hausnarketa egitea. Ipuinak berreskuratu egin nahi ditutberriro, noizean behin baten bat iraku-rri eta ulertarazi. Garrantzitsua irudi -tzen zait ulermena lantzea: leihoak ire-ki eta hortik begira jarriko gara... bainazer dago ideia horren atzetik?”. Bide ho-riek sakontzea pentsatzen ari da HaurHezkuntzako irakaslea.

Liburuko ipuinei buruz hausnar -keta hauxe egin du Aldaik: “Aproposakiruditu zaizkit, didaktikoak. Gainera,dena oso irekia uzten du, oso interesga-rria da alde horretatik”.

Eta ipuinak antzerki bihurtu ziren...

“Itxi begiak eta imajinatuleihotik begira zaudetela.Zer ikusten duzue?”, galdetudute Ainara Gurrutxaga etaUrko Redondo antzezleek.“Nik txakurra”, “Nik txalupaazul bat”, “Nik izarrak”,diote Urregarai HerriEskolako neska-mutilek.Denek nahi dute ikusitakoaesan, denek jaso dute eskua,gogotsu.Aulestin (Bizkaia) izan zenHik Hasi Kandelario egunhotz batean. Eskolako txikienak San Blas opilakpresta tzen ari ziren sukaldean. Urregaraiko ikasleekin antzezlan batikusteko asmoz joan zenharaino Hik Hasi, antzezlanberezi bat: JosebaSarrionandiak idatzitakoIdazlea zeu zara, irakurtzenduzulako liburuko hogei batipuin dramatizatu ikustera.

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 25

batzuk, ordea, “oso sakonak” direladio, “ipuinek adibide interesgarriak es-kaintzen dituzte, laburrak dira, zenbai-tetan egoera gogorrak azaltzen dituzte,eta, beharbada, ikasleek ez dituzte era-bat ulertzen, edo beste modu batera ulertzen dituzte”. Ipuinak erabat uler -tzea baino garrantzitsuagoa izan da, ipuinak aitzakiatzat hartuta, ikasleek“ba guk be egingo dogu antzeko zer-bait” esatea.

Ipuinak sakonak izan arren, etagauza asko lantzeko baliagarriak direlaikusi arren, “ikasleak iristen dira ados-tasunetara, baina kosta egiten zaie mui-nean sartzea, asko kostatu zait senti-menduetara iristea”, jarraitu du irakas-leak. Barrea eragiten duten beste ba -tzuk badaudela kontatu du, eta, or-

Helduak, lehenagoUrregarai eskola txikia da, 58 bat

ikasle ditu. Zikloka elkartuta daude ikasleak, gela bakarrean. Udazkenean,Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek Ander Lipus eta Miren Tirapuantzezleak ikusteko aukera izan zuten.Hainbat pertsonaiaren bidez, hama-zazpi ipuin antzeztu zituzten: “Printzi-pioz, bidaia bat egiten ari diren bi per -tsonaia dira, baina transformatu egingodira eta beste pertsonaia batzuk sortu-ko dituzte”.

Aldez aurretik, irakasleek esku ar -tean zuten antzeztuko ziren ipuinen zerrenda. Hala, antzezpenaren aurretikikasleekin ipuinak irakurri egin zituz-ten, eta liburuak dakarren proposamendidaktikotik hainbat jarduera egin zi-tuzten: “Adibidez, Semaforoa ipuina irakurri ondoren, ikasleei galdetu ge-nien: eta zuk, zer erantzungo zenioke?Edo berez atera ziren beste gauza ba -tzuetatik tiraka ibili ginen”. Bea Zorro-zak, haien irakasleak, azaldu duenez,eskolan idazmena eta irakurmena lan -tzeko beste proiektu bat dute, Idazleazeu zara egitasmoarekin uztartzekomodukoa dena. “Ikuskizuna ikusi on-doren, liburuko beste ipuin batzuk ira-kurtzen jarraitu genuen, zenbait lan eginez: irudikapenak, kopiatze-lanak,antzekotasunen bilaketa, eta abar”, ja-rraitu du Zorrozak. “Eskolan lantzen arigaren beste proiektuarekin lotuz, ikas-leei hauxe bururatu zitzaien: zergatikez dugu guk ere ipuin bat idazten?”. An-doni Egañaren aholkuei jarraituz, gaibat aukeratu, eta ipuinean agertu beharzuten elementuak zehaztu zituzten.“Berek egin zituzten ipuinak: asmatu, idatzi eta zuzendu”.

Neska-mutilek ipuinen aurrean izan zuten jarrerari buruz hauxe dio:“Leihoaren ipuina asko gustatu zi -tzaien, erabat murgildu ziren”. Beste

rritutako lana sortu dute. Xede nagusiaipuinen lanketa sakonagoa egitea da.Neska-mutilei antzerkiaren bidezhausnartzeko aukera eman nahi zaiemodu zuzenagoan, haurrekin antzer-kia, ipuingintza eta irakurzaletasunalantzeak berez izan dezakeen berezkointeresarekin batera.

Egitasmoaren web-orrian ikus dai-teke informazio guztia, baita antzezla-na ikusi duten haurrek sortutako ipuineta marrazkiak ere.

Aulestiko eskolako ikasle heldue-nek argi ikusi dute ipuinek ez dituztelaohiko amaiera onak, amaiera normalakdituztela. Ikasitakoa aprobetxatu egin

duan, “kontatu edo irakurri ondoren, ikasleek berehala beste bat irakurtzekoeskatzen dute: entzun eta entzun eginnahi dute”.

Zorrozaren iritziz, ipuinek aukerakeskaintzen dituzte neska-mutilenhausnarketak pizteko, baina “horrek irakasleari eskatzen dio aldez aurretik ipuinak oso ongi aukeratzea eta lan -tzea. Ipuin batzuk errazak dira, bestebatzuk ez hainbeste, baina aukerak es-kaintzen dituzte”.

Ipuinak eskolako beste hainbat arlolantzeko “aprobetxatu” daitezkeela azaldu du ondoren, “bizikidetza, tuto-retza, eguneroko bizitza, edo arazo hauedo bestea dela, zorriak direla, norbaithil dela... horrek guztiak aukera handiaematen du, ohiko erantzunak erabili edo ez”. Sortaldea ipuinarekin, esatera-ko, Sarrionandiak munduko zenbaittoki aipatzen dituela baliatuz, geografialantzeko aprobetxatu zutela dio, eta, geografiarekin batera, leku horietako irudiak landu zituztela: “Marrazkiak egin zituzten, eta hainbat ariketa egitenaritu gara ideia horren gainean”.

Haurrentzako antzezlanaARTEDRAMA eta DEJABU PANPIN

LABORATEGIA antzerki-konpainiek,elkarlanean, Idazlea zeu zara, irakur -tzen duzulako liburuko testuetan oina-

dute antzerkia ikusi ondoren sortu di-

tuzten ipuinei “tipikoa” ez den amaiera

emateko. Gainera, sortu dituzten ipui-

netan ez dago hilketarik, amaieran ez

dago ezkontzarik edo ipuin gehienek

duten elementu tipikorik, liburuan ira-

kurri dituzten ipuinen antzera.

Txikienek, berriz, olerki hauxe sor-

tu dute pailazoaren barrunbea irudika -

tzeko erabilitako arbelean:

-Belarra usaindu dut.

-Hodeia ikusi dut.

-Bihotza sentitu dut.

-Pailazoa gustatu zait. •

Datu praktikoak

Lan mota: 6 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuinkontaketa dramatizatua.Iraupena: 45-50 minutu.Prestakuntza: egokiena lehenago eta ondoren ipuinak lantzea da(horretarako, Hik Hasik argitaratutako proposamen didaktikoakontsulta daiteke).Ikuskizun motak: 1. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako haurrei zuzendua. 2. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua.Aktoreak: Ander Lipus, Miren Tirapu, Urko Redondo eta AinaraGurrutxaga.

Informazio guztia: www.idazleazeuzara.com

26 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

e k a r p e n a k

haur batek arretarekin zerikusia dutenzailtasunak izan ditzake, baina, agian,ez du hurkoek baino erantzun oldarkorgehiago agertzen.Tratamendua:nahaste mota horri

eman dakiokeen tratamendurik ego-kiena tratamendu multidiziplinarioada. Izaera multidiziplinario horrek ho-nako hauek uztartzen ditu: tratamendupsikologikoa, farmakologikoa eta psi-kopedagogikoa.

Hezitzaileon esku tratamendu psi-kopedagogikoa dago. Horren ondo-rioz, nola egin diezaiekegu aurre arre-ta-gabeziak ikasgelan sortzen dituen arazoei? Ondoren aipatzen direnek tra-tamenduaren gainekoak argitzeko ba-lio dezakete.

Nolako ikasleak dira?Nahaste hori duten haurrei oso zai-

la egiten zaie eskolako zereginean

jardutea. Hori dela-eta, ikasle horien% 16-29k arazoak azalduko ditu ikaske-tetan; hots, ikasle horiek irakurmene-an, kalkuluan edo idazmenean dutengaitasuna ez dator bat beren adinare-kin, eskolatzearekin eta adimen-maila-rekin. Bestalde, dituzten kontzentra-zio-, planifikazio- eta antolakuntza-ga-beziengatik, besteek baino eragozpenhandiagoak dituzte ikasturtean aurreraegiteko.

Arreta gabezia ikasgelan

Gure geletan betidanik izanden arazoa izan arren, jendartean gaur egun ari daezagun egiten ArretaGabeziaren etaHiperaktibitate Nahastearen(AGHN). Arazo horrek eraginzuzena du eskolako errendimenduan.

Zer da AGHN?Jatorri neurobiologikoa duen he-

rentzia-arazoa da Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Nahastea (Bar-kley, 1999). Berezko hiru sintoma ditu:arreta gabezia, oldarkortasuna eta hi-peraktibitatea (motorra edota ahoz-koa).

Nahaste hori duten haurren artean,alde handiak daude. Nahiz eta haurrakparametro bertsuetan kokatu, haurguztiek ez dituzte sintoma berak, eta ezdituzte indar berarekin agertzen. Ho-rregatik, hainbat kasu aurki daitezke:

“Distrazioa, inpultsubitatea eta

jokabide geldiezina,zailtasun akademikoen

eragileak izango dira”

ADANA fundazioko materiala

Nerea Gutirrez Gaite

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 27

Ikasgela barruko esku-hartzepedagogikoa

Eskolan egindako esku-hartzeetaneraginkortasuna lor daiteke, hainbat ja-rraibide aintzat hartuta. Ondoren aur-kezten diren gomendioak baliagarriakizango dira bai ikasle hiperaktibo- inpultsiboekin erabiltzeko, eta bai,AGHN izan gabe, arreta-gabezia dutenikasleekin erabiltzeko ere.

Nola eman argibideak ikasleei? Ikaslearen arreta ziurtatzeko, ezin-

bestekoa da begizko kontaktuari etagertutasun fisikoari eustea. Eman beha-rreko argibideak, banan-banan, eta erapositiboan ematea komeni da, ahalik eta era labur eta zehatzenean. Emanda-ko argibideak betetzen dituenean, be-rehala goraipatuko dugu ikaslea.

Nola azaldu eduki akademikoakikasleei?

Hezitzaileak emandako azalpenakmotibatzaileak eta dinamikoak izangodira, adibidez, gaitegia ikaslearen egu-nerokotasunera hurbilduz, eta abar. Era horretara, ikaslearen parte-hartzeaktiboa sustatu egingo da erabat. Azal-penak aldez aurretik egituratuta eta an-tolatuta egongo dira.

Nola esleitu etxerako lanak? Egin beharrekoek formulazio

arrunta eta argia izango dute. Luzee-

giak diren ariketak zatitu egingo dira: biorriko azterketa batean, orri bakarra bialdeetatik idatzita eman beharrean, biorritan ematea egokiagoa da, adibidez.Kontzentrazioari mesede egite aldera,kontrola bi alditan egingo da: lehenen-goa jolastokira joan aurretik, eta, biga-rrena, jolastokitik itzultzerakoan, adibi-dez. Era berean, hezitzaileak etengabeegingo ditu gainbegiratze- eta sendo -tze-lanak.

Lanerako ingurua: arreta ziurtatzeko, ikasle horiekhezitzailearengandik hurbil eserikodira, haien arreta bereganatu

dezaketen leihoetatik eta dekorazio-elementuetatik urrun.

Nolako trataera eman ikasleari? Lehenik eta behin, ikasleari helburu

zehatz eta laburrak ezartzen lagundubehar zaio. Horregatik, ikasketetan la-guntze aldera, eguneroko errepasoasustatuko da, mapa kontzeptualak, es-kemak eta laburpenak erabiliz. Hala-ber, ikaslea animatu behar da agenda era sistematikoan erabiltzera. Agenda-ren erabilera egokia egiten bada, zorio-nak ematea komeni da.

Nola aurre egin jokaera-arazoei? Ikasle horien portaera hobetzeko,

ezinbestekoa da ingurua egituratua, errutinazkoa, antolatua eta gogo-piz-garria izatea. Neska-mutil horiei, gehie-netan, kosta egiten zaie beren buruarenkontrolari eustea. Zailtasun hori nabar-menago agertzen da eskolako zeregi-nak zailak edo aspergarriak direnean;

“Irakasleak lagundu behar du ikasketen

antolakuntzan: agenda,paper-zorroa edo

materiala atontzen”

ADANA fundazioko materiala

ADANA fundazioko materiala

28 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

denbora-tarte luze batez zereginak egi-tea eskatzen zaienean; hezitzaileakkontrol urria egiten duenean; ikasleakkontrolatzen ez dituen jarduera-alda-ketak egiten direnean; ikasleak ez da-kienean beregandik zer espero den;soilik akatsak gogorarazten zaizkione-an; eta gehiegizko zigorrak jartzen zaiz-kionean.

Jarraitu beharreko estrategiak:sendotze positiboa, maiztasun han -diagoz errepikarazi nahi den jokaeragoraipatzea; iraungipena, hainbatjokabideri arretarik ez es kaintzea;time out, jarrera dese gokiez ohar -tzeko ikaslea txokora bidaltzea; etamugen ezarpena. Aipatutako tresnahoriek funtsezko estrategiak dirajokabideak kontrolatzeko. Horienguztien adibide gisa, honako teknikahau:

Dortokaren istorioa: Bazen behin Jon dortokatxoa. Jo-

nek 10 urte zituen eta Lehen Hezkun -tzako 5. mailan zebilen. Jonek ez zueneskola gogoko, ez baitzitzaion ikasteagustatzen. Horren ordez, nahiagozuen lagunekin jolastea edo telebista ikustea. Aldiz, irakurtzea, lanak egi-tea, ulertzen ez zituen matematikakoburuketak egitea eta idaztea gorrotozituen. Gainera, ez zen gai bidaltzenzizkioten etxerako lanak agendan

idatzi behar zituela gogoratzeko. Ha-laber, inoiz ez zen liburuak eta mate-riala etxera eramateaz gogoratzen.

Ikasgelan erabat aspertu egitenzen. Gehienetan eskolako lana ozto-patzen zuen eta ikaskideak gogaitu egiten zituen. Batzuetan, lan egitensaiatzen zen, baina dena azkarregi egiten zuen, berehala amaitzeko.

Amorruz gainezka egiten zuen txarto egin zuela esaten ziotenean. Hori gertatzen zenean, orriak zimurtueta mila zatitan apurtzen zituen.

Goizero, bere buruari esaten zionahal zuen heinean ahalegindu beharzuela zigor ez zezaten, baina arazoaksortzen zituen beti. Horregatik, sarri-tan, pentsatzen zuen: “Dortoka gaiz-toa naiz”, eta oso gaizki sentitzen zen.

Goibel zegoen egun batean, hirikodortoka handienarekin, zaharrena-rekin eta zentzudunenarekin topo egin zuen, eta zera esan zion: “Ez zarakonturatzen zure gainean darama-zula arazoen irtenbidea?”.

Jon dortoka galdurik zebilen, ezbaitzekien zertaz ari zen. “Zure osko-la!”, azaldu zion. “Esaten edo egiten ari zarenak amorrua ematen dizune-an zure barruan ezkuta zaitezke. Orduan, oskolaren barruan zaudene-an, inork ez zaitu gogaituko, eta lasai-tasun une bat izango duzu arazoa aztertzeko eta irtenbide bat bilatzeko”.

Jon dortokari primerako ideia iru-

ditu zitzaion eta, hurrengo egunean,eskolan betikoa gertatzen hasi zenean,oskolaren barruan ezkutatu zen.

Atsegin egin zitzaion bakarrik egotea, lasai asko. Guztiz baretu zene-an, oskoletik atera zen eta harritu eginzen irakaslea berari begira zegoela ikusi zuenean, irribarretsu eta pozikbere burua kontrolatu ahal izan zue-lako.

Bien artean arazoa aztertu zuten,eta Jon konturatu zen, dortoka zaha-rrak azaldutako teknika erabiliz, bereburuaren kontrol handiagoa lor zeza-keela eta hobeto senti zitekeela, gaine-rako kideak gogaitu gabe.

Hezitzailearen garrantzia Ez dago zalantzarik: heztea lan ne-

keza da. Hainbat irakaslek adieraztendutena kontuan izanik, ziurta daiteke arreta jartzeko arazoak dituzten ikasle-en premiei erantzuteko zailtasunak dituztela.

Edozein modutan, hezkuntzarenesparrutik saiatu behar da buruhaustehoriek motibazio bihurtzen, kezkatikardurara igarotzen, alegia. Arlo horre-tan eraginkortasuna lortzeko, ezinbes-tekoa da irakasleen trebakuntza, eta,horretarako, hainbat estrategia aintzathartu behar dira.

Heztea ereitea da. Baina, hezigaihorien edo ikasle horien berariazkopremiei erantzuteko eragozpenak dau-denean, haziak hezteko trabak izangodituela dirudi. Haatik, hazi, loratu etafruitua ematen du. Gakoa: hezitzaileakarreta, pazientzia, lasaitasuna, ardura eta segurtasuna izatea. •

ADANA fundazioko materiala

Bibliografia - ADANA Fundació. El alumno con

TDAH; Bartzelona. 2006ko maiatza.- BARKLEY, RA: Niños hiperacti-

vos. Cómo comprender y atender susnecesidades especiales. Paidós Ibéri-ca, Bartzelona.1999.

- Orjales Villar I. Déficit de atencióncon hiperactividad. Cepe, Madrid.1998.

- Helbide interesgarria: http://www.eusarghi.org/

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 29

Nola garatzen da 8 eta30 hilabete bitarteko

haur euskaldunenkomunikazioa?

Haur euskaldunen komunikazio-garapena aztertzeko proiektu bat egindugu. Proiektu horretan, Communica-tive Development Inventories (CDI)neurketa-tresnaz baliatu gara. MacAr-tur Fundazioak sortu zuen CDI,1993an, AEBn, eta jada 40 hizkuntzabaino gehiagotara egokiturik dago. Esan daiteke, komunikazio-garapengoiztiarra aztertzeko, nazioarteangehien erabil tzen den diagnostik- tres-na dela.

Haurrak hizkuntza-garapenean izan ditzakeen atzerapenak aurreikus-teko balio du tresna horrek, eta, era be-rean, neurri egokiak hartuta, atzerape-nek ekar ditzaketen kalteak ekiditeko.Hiru adin-tarte neurtzeko, hiru galde-tegi ditu: 8-15 hilabete; 16-30 hilabete; eta 30-50 hilabete. Neurketa gurasoek emandako informazioan oinarritzen da.

Lehenengo adin-tartean (8-15) hirualderdi neurtzen dira, batez ere: uler-men- eta ekoizpen-lexikoa eta keinu

komunikatiboen ekoizpena. Bigarren(16-30) eta hirugarren (30-50) adin-tar-teetan, berriz, ekoizpen lexikoa eta ekoizpen morfologikoa neurtzen dira.

Tresna hori, beraz, adin horietakohaur euskaldunen komunikazio-gara-pena nolakoa den ezagutzeko baliaga-rria da. Orain arte, 1.500 haurren da-

tuak bildu ditugu eta, datu horietan oinarrituta, 8 hilabetetik 30 hilabeterabitarteko haurren komunikazioa nolagaratzen den zehazteko moduan gau-de; noski, hemen ematen den informa-zioa batez bestekoetan oinarrituta dago, edo beste modu batean esanda,gehiengoaren komunikazio-garapenanolakoa den deskribatzen da hemen,baina kontuan hartu behar da adin ho-rietan norbanakoaren aldakortasunaoso handia dela, eta haur guztiek ez du-tela erritmo bera komunikazio-gaitasu-na garatzean.

Komunikazioa horrela garatzenda:

8 hilabeteko haurrak: 14 hitz uler -tzeko gai dira. Gehien azaltzen direnhitzak, haurrak familiako pertsonak izendatzeko erabiltzen dituenak dira:aita, ama, amona, aitonaeta haurrarenizena. Era berean, elikadurarekin ha-

galdeidazue

?Iñaki GARCIA

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA

30 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 31

Munduko populazioarenerdia omen da elebiduna:elebitasuna leku guztietaneta giza taldeguztietan gerta tzen da.Hizkuntza batetik besteraitzultzeko gai izan arren,arazoak izan ditzaketearlo batzuetan.

?

rremana dutenak agertzen dira: bibe-roia, jan eta txupetea; horiekin batera,oso maiz errepikatzen diren egunero-ko ekintzekin lotutako hitzak daude: agur, hartu, bainatzera, begiratu, ikusieta txakurra.

Adin horretako haurrek oraindik ezdute hitzik ekoizten, baina hiru keinukomunikatibo egiteko gai dira; gehienegiten dituztenak hauek dira: aupa edobesotan hartzeko besoak jasotzea; es-kuaz zerbait eskatzeko besoa luzatzea;eta eskuan duen objektua edo jostailuanorbaiti emateko besoa luzatzea.

10 hilabeteko haurrak:arlo semantikohainbat 43 hitz ulertzeko gai dira. Adinhorretan ekoizten da lehen hi tza, kasu-rik gehienetan,aita.

Bestalde, ahozko keinu komunika-tiboen arloan 6 keinu egitera iristen di-ra. Aurrekoei gehitzen zaizkien hiru be-rriak hauek dira: bere kabuz agur egiteanorbait badoanean; buruaz ezetz esa-tea; eta musu edo pa botatzea.

12 hilabeteko haurrak: dagoeneko 83hitz ulertzeko gai dira. Aho-hizkuntzangertatutako bilakaera, ordea, ez da hainnabarmena, 3 hitz esaten baititu. Maiz-tasun handienez esaten diren hitzak aita, amaeta guau-guaudira. Keinu ko-munikatiboak 8 dira, berriak: objektuedo gertaera interesgarriren bat seina-latzea besoa edo hatza luzatuz, eta es-kuan daukaten objektua edo jostailuaemateko besoa luzatzea.

14 hilabeteko haurrak: ulertzeko gai-tasunak nabarmen egiten du gora, jada124 hitz ulertzeko gai dira. Ekoizpenakere hazkundea izan du, 8 hitz esaten di-tuzte, eta hauek dira maiztasun handie-nez esaten dituztenak: aita, ama, guau-guau, muu, brun-brun, amona, aitonaeta ura.

Keinuen errepertorioari, aldiz, gus-tuko duen janaria adierazteko ñan-ñan edo gisako hotsen bat egitea gehi -tzen zaio.

16 hilabeteko haurrak: 28 dira jada esaten dituzten hitzak. Adin horretatikaurrera, hitzen ekoizpenak etengabe egiten du gora. Bide batez, hiztegiaz ja-betzen doazen heinean, poliki-poliki,hitzak lotzen eta konbinatzen hasiko

dira; haurren % 4k lotzen ditu hitzak el-karren artean.

18 hilabeteko haurrak: jada 70 hitz ekoizten dituzte, eta hitzak elkarren ar-tean lotzen dituzten haurren ehunekoa% 14ra iristen da. Oraindik ez dute adi -tzik jokatzen, eta ez dute marka morfo-logikorik erabiltzen.

20 hilabeteko haurrak: batez beste,116 hitz ekoizten dituzte, eta haurrenerdiek lotzen dituzte hitzak. Lehenen-go, marka morfologikoak ekoizten etaaditzak jokatzen hasten dira. Haur eus-kaldunek ekoizten duten lehen markamorfologikoa partizipioa da, ekintza-ren edo gauzaren bat bukatuta dagoelaadierazteko aditzei –ta edo –a bukaeraeranstea: apurtuta, ikusia, eta abar.

Adin horretan jokatzen duten lehenaditza goazenda.

22 hilabeteko haurrak: hitz-ekoizpe-na 151koa da, eta haurren % 77 hasia dajada hitzak lotzen. Aditzen jokaerari etamorfologiari dagokienez, ez da apar -teko aldaketarik gertatzen aurreko hi-labeteekin alderatuta.

24 hilabeteko haurrak: batez beste,235 hitz esaten dituzte.

Marka morfologikoei dagokienez,partizipioaz gainera, atzizki txikiga-rriak, -txo, edo –ño eransten hasiko dahitzei: amatxo, maiteño, eta abar. Eraberean, jabetza adierazteko atzizkiakerabiltzen hasiko da, -ren erantsiz hi -tzei: amarena, umearenaeta abar.

Aditzak jokatzeari dagokionez, al-diz, 3. pertsona adierazteko aditzak erabiltzen hasiko dira, eta da eta dira aditz-formak dira maiztasun handie-nez ekoizten dituztenak.

26 hilabeteko haurrak: jada 295 hitz ekoizten dituzte. Aurreko marka mor-fologikoei ergatiboa gehitzen zaie; hauda, ekintza nork egiten duen adierazte-ko –k eransten diete hitzei: amak, ume-ak, eta abar, eta 5 aditz jokatzen diete jada: goazen, da, dago, dut eta nago. Aipagarria da, adin horretan, 1. pertso-na adierazteko lehen formak agertzenhasten direla.

28 hilabeteko haurrak: 375 hitz esate-ko gauza dira, eta haurren % 95k lotzenditu hitzak beren artean. Dagoeneko,

datiboa: gauzak edo bestelakoak noriegin edo ematen zaizkion adierazteko–ri edo –i eransten diete hitzei: amari, umearieta abar.

Aditzei dagokienez, dagoeneko 10aditz jokatzen dituzte; aurrekoez gain,hauek: naiz, dakit, duzu, daukat eta zara. Gainera, 2. pertsona adieraztekoformak agertzen dira.

30 hilabeteko haurrak: batez beste,401 hitz esaten dituzte eta 6 marka mor-fologiko erabiltzen dituzte. Aurrekomarkei pluralen markak gehitu zaizkie:gauza askori buruz hitz egiterakoan –keranstea: umeak, txoriak,eta abar.

Gehiago jakiteko:BARREÑA, A.; GARCIA, I.; EZEIZA-

BARRENA, M.J.: “Elebakarren eta elebi-dunen euskararen jabekuntzaren errit-moaren inguruan”, in Gogoa, 9 (2009),63-92. or.

BARREÑA, A.; GARCIA, I.; EZEIZA-BARRENA, M.J.; ARRATIBEL, N.:; OLA-NO, I.; BARNES, J.:; PETUYA, A.:; COLI-NA, A.: MacArthur-Bates komunikaziogarapena neurtzeko zerrenda. Eus -karara egokitua. Erabiltzaileentzako gida eta eskuliburu teknikoa, UEU, Bil-bo, 2008.

GARCIA, I.; ARRATIBEL, N.; BA-RREÑA, A.; EZEIZABARRENA, M.J.:“Generoaren eragina komunikazioa-ren garapenean 8-30 hilabete bitartekohaur euskaldunetan”, in Uztaro, 75(2010), 25-35.

2011n elkarrekin hasitako bideari jarraiki, herri ekimenezsortutako euskarazko hedabideok sektorearen diagnosia etaerronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatueta jendaurrean aurkeztu dugu.

Zentzu hertsian publikoak ez izan arren, funtzio sozial agerikoa dugula gogorarazi nahi izan dugu euskal hedabi -deok, “bai euskararen garapenean dugun zeregin funtsez-koagatik, bai euskal hiztunen komunitatearen baitan komu-nikazioa lantzeak eta jorratzeak suposatzen duenagatik”.Azken 25 urteetan, batez ere hezkuntza dela eta, urrats handiaeman da euskararen ezagutzaren eremuan, horretan ez da za-lantzarik. Erabileran, aldiz, hizkuntzaren osasuna adieraztenduen neurgailurik zehatzenean, zailtasun handiak daude. Etagurea bezalako gizarte moderno batean nekez egingo dira urratsak hedabide sare indartsurik ezean. Azken finean, hiz-tun komunitate guztiek dute mundua beren hizkuntzan ikus-teko eta kontatzeko beharra, eta euskal hedabideok giltzarriden zeregin horren muinean gaude. Euskaraz ez badugu egi-ten, beste hiztun komunitate batzuek egingo dute gure ordez,gazteleraz, frantsesez edo ingelesez.

Sektorearen pisu sozial eta kulturalarekin batera, ekono-mikoa ere ekarri nahi dugu gogora: euskarazko hedabideenlana 450.000 lagunengana iristen da, eta horretarako 600 lan-gile baino gehiago ari dira lanean 100dik gora hedabidetan.Guztira 27 milioi eurotik gorako aurrekontua mugitzen duguurtean, eta 7 milioi eurotik gorako ekarpena egiten dugu dirupublikoetara, gizarte segurantza eta zergen bidez. Ikuspuntuhorretatik ere, gure jardunaren garrantzia azpimarratu etakontuan hartua izan dadin eskatzen du sektoreak.

Ezagun da Informazio eta Komunikazio Teknologien hedapenak zer nolako krisi sakona ekarri duen mundu osoankomunikazioaren sektorera, eta 2008az geroztik bizi dugunkrisi ekonomikoak aurreko hori areagotu besterik ez duela egin. Mundu mailan zein gure artean ere, agerikoak dira ondorioak, gogoratu besterik ez dago azken bi urteotan bide-an geratu diren euskarazko komunikazio proiektuak: Ttipi- Ttapa Telebista, Geu Gasteiz, Txaparro, Esan-Erran Irratia, Nabarra...

Aldi berean, azpimarratzekoa da euskal hedabideok ingu-ruko beste hizkuntza handietakoak baino hobeto egiten arigatzaizkiola aurre krisiari. Azken finean, ohituta gaude krisibetean aritzera, eta ondo baino hobeto dakigu belar motzeanibiltzea zer den.

Kontuak kontu, euskal hedabideok azpimarratu nahi izandugu testuinguru zail horretan etorkizunari buruzko gogoetaestrategikoa elkarrekin egiteko ahalegina, eta eskertu GIPUZ-KOA BERRITZEN-INNOBASQUEk gogoeta horretan lagun -tzeko erakutsitako prestutasuna. Elkarlan horren emaitza hedabideek sinatu dugun dokumentua da. Agiriak sektorea-ren gaur egungo argazki zehatza aurkezten du eta, horretan

Herri ekimeneko euskal hedabideek sektorearen

diagnostiko eta erronka komunak aurkeztu dituzte

oinarrituta, aurrera begirako erronka nagusiak proposatzenditu. Erronka horiek honela laburbildu litezke:- Negozio eredua eta lan baldintzak. Hedabideok in-

bertsio handiak egin behar ditugu (eta egiten ari gara), batetikteknologiak eragindako negozio ereduaren aldaketari aurreegiteko, eta bestetik bertan diharduten langileen lan baldin -tzak hobetze aldera.- Salmenta, kalitatea eta lehiakortasuna.Atzean ez ge-

ratzeko eta bezeroei merezi duten zerbitzua eta produktuak eskaintzeko, euskal hedabideok ekoizten ditugun produk-tuen kalitatea eta kudeaketa ere hobetu behar dugu. Gaur egungo produktuak estimatzen badira ere, salmentan etamerkatu mekanismoen ezagutzan asko sakondu behar duguoraindik. - Hausnarketa eta ikerketa.Etengabeko berrikuntzaren

aroan, ikerketa eta hausnarketa ere ezin ahaztu: euskarazkohedabideak zer garen, zer helburu bete behar dugun, nolako-ak garen eta izan behar dugun, audientziak, kanpoko espe-rientzietatik ikastea eta, helburuak betetzen doazen heinean,beste hizkuntzetan aplikatzeko moduko esperientzia eta pro-duktuak esportatzea. Hori dena garatzeko, hedabideen behatoki baten beharraargi ikusten dugu.- Elkarlana: garai zailei bakarka baino taldean hobeto

egiten zaie aurre, eta alde horretatik badugu zer landu, heda-bideok geure artean zein instituzioekin batera. Sektoreko ki-deok onartzen dugu elkarren lehiakide garela hainbat etahainbat kasutan, baina elkarrekin ere jardun dezakegula guz-tion onurarako; koopetibitatea landu behar dugula, alegia. - Erakundeen laguntza politika. Deialdien sistematik

hitzarmen ereduetara joatea ezinbesteko ikusten dugu. Beha-rrezkoa da erakundeek laguntza politika egokitzea eta sekto-rearen inbertsioak eta garapena sustatzea.

Laburbilduz, herri ekimeneko euskal hedabideon ustezgaraia da erronka horiei sendotasunez heltzeko, eta bestemolde eta bide batzuk jorratzeko, irudimena landuz, gogotikarituz eta batez ere elkarlanean, hedabideon artean, zein era-kunde publikoekin eta jendartearekin berarekin ere.

Hala, gaur aurkeztutako lana, bide baten amaiera baino,bide luze baten hasiera dela azpimarratu nahi dugu. Doku-mentua sinatzearekin, herri ekimeneko euskal hedabideen etorkizun hurbila zein urruna bermatu nahi duen elkarlana abiatu dugu, sektore antolatu gisa funtzionatzen hasi ahal izateko lehen harria.

Sektore hori eguneratzeko, gogoeta egin nahi dugu heda-bideok, erabiltzaileekin, eragileekin eta administrazioekinbatera. Horregatik, sinatutako dokumentua hartarako prestu-tasuna agertu duten erakundeetan aurkeztuko dugu, gogoe-tarako oinarri baliotsua izan daitekeelakoan. Erakundeei, bide horretatik, hausnarketa mahai bateratua eratzeko deia egin nahi diegu.

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakapirila

Legebiltzarra Eusko Jaurlaritzari Gorputz Hezkuntzako orduen eske

SOHAT-ek (Gorputz Hezkuntza-ren Aldeko Taldeak) eta COLCAFID(Kirolaren Zientzietako Lizentziadu-nen Euskal Herriko Elkargoak) elkarre-taratzea egin zuten Eusko Legebiltza-rraren aurrean, “Gorputz Hezkuntza-ren duintasunaren alde, dekretua alda-tu” pankarta aurrean zutela.

Eusko Jaurlaritzaren 2007ko dekre-tuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa-ko ikastetxeetan ikasgaien gutxienekoordutegiak zehaztu zituen, astean gor-

Irungo (Gipuzkoa) Txingudi ikas-tolan krisiaren eta murrizketen gainekoeztabaida zabaldu dute ikastetxean.

Sindikatu abertzaleek adostutakotestuak pentsarazi zien eta hilean behinbiltzen den talde txiki bat osatu zuten.Helburua, “eraso horien aurrean etsi-pena gainditzea eta antolatzea da, betiere ikastetxea bera delarik oinarria,bertatik arazoak baloratzea errazagoa,ikusgarriagoa egiten zaigulako eta ho-rrela beste erakunde batzuk, hots sindi-katuak, bete ezin duten espazioei erantzuna ematen saia tzen garelako”.

Dagoeneko manifestu bat egin duteikastetxean eta inguruko ikastetxeetanzabaltzeko. Ikastetxean sortzen ari di-ren sarea beste ikastetxeetara eta es-

Hezkuntzan, GEU ERAGILE

kualdera (Irun-Hondarri-bia) zabaldu nahi dute.

Hasiera-hasieratik garbidute gurasoak bidaide dituz-tela, eta haiekin partekatukodute ekimena. Izan ere, Txingudi BHIko ikasleak adin txikikoak dira.

Hainbat bilera eta eki-men dituzte jada aurreikusi-ta. Ekimena, sare sozialetarazabaldu dute, eta facebook-en taldea ireki dute “Hez-kuntzan Geu eragile” izena-rekin. Bertan, manifestua plazaratzeazgain, atxikipenak, egitasmoarekin zeri-kusia duten berriak eta ekimen taldeansortutako materialak aurki daitezke.

Informazio gehiagorako edo talde-

arekin harremanetan jartzeko:

www.facebook.com/groups/19816

2816951489/

putz hezkuntzari gutxienez ordu eta er-di eskaintzea ezarri zuen: murrizketagogorra Gorputz Hez kuntza ikasgaia-rentzat. Bi taldeek, kopuru hori bi ordu-ra igotzeko eskatu zieten politikariei.Legebiltzarrak eskaria onartu zuen, etaorain Eusko Jaurlaritzari eskatu dio as-tean gutxieneko bi orduko kopuruaGorputz Hezkuntza ikasgaiarentzat.

Zehazki, Legez Besteko Proposa-mena eztabaidatu zuen Legebiltzarre-ko Hezkuntza Batzordeak. Alderdiek,

aldeko 11 botorekin eta kontrako 6re-kin onartu zuten proposamena. Hainzuzen, PPren 3 boto, EAJren 7 eta Aralaralderdiaren boto 1 jaso zituen proposa-menak, PSOEren aurkako 6 boto izanzituen eta EAk, bere aldetik, ez zuenbozkatu.

Ikerketak dioena2007ko dekretuak astean gutxienez

Soin Hezkuntzako ordu eta erdi ezarrizuen LHko maila guztietan; 1996ko de-kretuarekiko %40ko murrizketa esannahi zuen horrek. DBHn %38 murriztuzuen ikasgai hori. Haatik, esan duten ikerketa baten arabera, murrizketak ezdatoz bat hezkuntza komunitateak ira-kasgaiari ematen dion garrantziarekin.Bultzatu beharreko hirugarren ikasgaiadela uste dute zuzendaritza taldeek, ira-kasleek, gurasoek eta ikasleek, atzerri-ko hizkuntzen atzetik. Informazioa:hik has i162.

34 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

Zientzia Live!, zuzeneko zientzia eskolan

Artedrama Euskal Laborategia martxan

Aulestin (Bizkaia) egingo dute ADEL, Arte Drama Euskal Laborategia apirilaren 9tik 15era. Aurten ere, arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenentzako topagunea izango da.

Egitasmoak bi adar izango ditu: formazioan oina -rritua bat, eta AulestiArte deitutako egitasmoa, bestea.

Formazioaren atalari dagokionean, sei eguneko iraupena izango du, eta egun bakoitzean 8 orduz iraungo du. Hainbat irakasle gonbidatuko dituzte: An-der Lipus, Iñaki Ziarrusta, Ana Elordi, Eñaut Gan txegi eta Asier Sota.

AulestiArten, berriz, egunero ekitaldiak eskainikodira, eta horien artean antzerkia izango da nagusi.

Aulestin ikusi ahal izango diren antzerki-lanakhauexek izango dira, besteak beste:

“Xentimorik gabe”, “Gabriel Gabrielle”, “Tzimi”,“Gloriaren kantua”, Joxe Mari Karrere eta “Ispilua”.

Informazioa: www.artedrama.com/eus/formacion.php

Elhuyar Fundazioak, UPV/EHUkoKultura Zientifikoaren Kadredarekinbatera eta Bizkaiko Foru Aldundiarenbabesarekin Bizkaiko eskoletan Zien -tzia Live! proiektua jarri du abian. Eki-men hori, zientzia ikastetxeetara gertu-ratzeko eskaintzen diren zuzeneko emanaldiak dira.

Zientzia Live!en helburua da zien -tzia modu erakargarrian eskaintzeagazteei, haien zientziarekiko jakin-mi-na sustatu eta irudimena pizteko. DBH3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta da-go, haientzako curriculumarekin lotu-tako gaiak jorratzen baitira. Emanal-diek ordu eta erdiko iraupena dute, etahiru tailerrek osatzen dute: Gasak etaPresioak, Materialak eta Nitrogenoa etaTenperatura baxuak. Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia-ikasketetakoazken ikasturteetako ikasleak dira emanaldietako begiraleak, eta, haienlaguntzarekin, zuzeneko emanaldiak

ikusteaz gain, horietan parte hartzendute, modu dibertigarrian, ikastetxee-tako ikasleak. Loiuko (Bizkaia) Lauro ikastolako ikasleek, esaterako, lehentailerrean helioa hartu ondoren ahotse-

an gertatzen diren aldaketak ikusi zi-tuzten; bigarren tailerrean, elur artifi-ziala nola sortzen den ikusi zuten; etahirugarrenean, hainbat material izozte-ko aukera izan zuten.

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 31

Akordioa jomuga, hezkuntzan

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berretsi zuen Ikastolen Ekarteak, Donostian etaGazteizen egin zituzten XIX. Jardunaldi Pedagogikoetan.Horretarako, “sei konpromiso zehatz hartu dituztela” iragarrizuten ikastoletako ordezkariek.

Aurretik giza eskubideen aldeko apustua egina bazutenere, “egoera berriak apustu hori eguneratzea eskatzen du, orain”, adierazi zutenez.

Hartutako konpromisoen artean, euskal curriculumeanelkarbizitzaren ikaskuntza sakontzea dago, “ikastola bakoi -tza, ikasleak, gurasoak eta profesionalak bizitza osorakohezkuntzaren ikuspegitik norbera izaten eta elkarrekin bizi -tzen jakin dezagun”.

Horrekin batera, ikasmaterial berrituetan elkarbizitzarenikaskuntza areagotu eta hobetuko dute, giza eskubideen etaoinarrizko askatasunen aldeko errespetua eta defentsa gara-tuz.

Hartutako beste konpromisoa, prestakuntza planean el-karbizitzaren ikaskuntza laguntzeko jarduerak diseinatzeada.

Eta azkenik, berriz, ikastolek elkarbizitzaren aldeko eki-men sozialetan esku hartzea da.

Laburbilduz, “hezkuntza talde bezala, ikastola bakoitza-

Hezkuntza sisteman akordio zabalbat sustatzeko helburua duen sinpo-

Elkarbizitza eredu berri baten bila

sioa antolatu zuen Kris-tau Eskolak BilbokoEuskalduna Jauregian.Euskal hezkuntzako eragileen artean gogoe-ta eta eztabaida ireki -tzea bultzatu nahi izanzuen, era horretara.

“Sistema osatzendugun eragileen eta Ad-ministrazioaren artekoelkarlanean oinarrituz,guztion artean bikainta-suna helburu duen hez-

kuntza-sistema eraiki behar dugula

pentsatzen dugu”, adierazi zuten sin-posioko antolatzaileek.

Hezkuntza eragileek mahai-ingurubat osatu zuten, eta, ondoren, Hez-kuntza Batzordeko euskal legebiltzartalde guztietako bozeramaileek bestemahai-inguru bat osatu zuten.

Horiez gain, Kristau Eskolako le-hendakari Joseba Kamiruagak eta Eus-ko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsi-tate eta Ikerketa Sailburu Isabel Zelaak-hitzaldia eskaini zuten, eta Kristau Es-kolako Zuzendari Nagusi Aitor Bilbaokoinarrizko txostena aurkeztu zuen.

ren autonomia zainduz, giza eskubideen errespetua eta ikaslebakoitzaren kontzientzia kritikoa uztartzen dituen ildoa garatubeharra dugu. Horren bidez, eskola komunitate osoarekin, in-guruko gizartearekin eta gainerako ikasleekin elkarreraginean,ikasleek aipaturiko balioak bereganatzearekin batera berariaz-ko jarrerak eta portaerak azaltzeko konpetentzia adieraz de -zaten”.

36 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

Txantxariak, Euskal Jolasen Bildumarako

Komunikaldiak jardunaldiak Eskoriatzan

Mondragon Unibertsitateko Hu-manitate eta Hezkuntza Zientzien Fa-kultateak, HUHEZI, zazpigarrenez an-tolatuta, Komunikaldiak jardunaldiakegin zituzten Eskoriatzan (Gipuzkoa) .

Aurten bi arlo jorratu zituzten, Hez-kuntza eta bideo-jokoak. Bideo-joko-ak nola ekoizten diren jakiteaz gain,hezkuntzan nola erabil daitezkeen az-

tertu zuten. Creativity Zentrumen-eko Aran tza Atxutxak, Bideo-jokoak, feno-meno unibertsala baita gurean ere hi -tzaldia eskaini zuen. Gaur egun, ohiko-ak ez diren lekuetan jokoa erabiltzenda, Serious game-ak, adibidez, ikaste-ko erabiltzen diren bideo-jokoak dira.Osasun arloan, armagintzan edota hez-kuntzan oso ohikoak izaten dira joko

horiek.Jardunaldietan,Euskal Herriko bi-

deo-jokoen sektorean diharduten hirulagunen esperientziak jaso zituzten, etahitzaldiak ez ezik, bideo-jokoak proba -tzeko modua izan zen. Bestalde, HUHE-ZIko liburutegian gaiaren gaineko li -buruak jarriko dira eskuragarri, gaiansakondu nahi duen edonorentzat.

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 37

Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak Euskal Jolasen Bil-dumako 4. zenbakia argitaratu du.

Argitalpen berri horretan, abesteko eta dantzatze-ko 24 jolas aurkeztu dituzte. Jolasak ezagutzeko hirubide eskaini dituzte, gainera: alde batetik, DVDa, jola-sak ulertzeko antzezpenekin; beste alde batetik, CDa,jolasen abestiekin; eta, azkenik, liburuxka, jolasen azalpenekin eta abestien letrekin.

Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak azken 15 urtetanhainbat eratara landu ditu jolasak: gaia ikertuz eta lan-duz, hainbat jolas bilduz, informazio guztia antolatuz,aisialdiko hezitzaileei eta gurasoei prestakuntza eskai-niz, hainbat herritan haurrekin euskal jolasen saioakgauzatuz, jolas liburuxkak argitaratuz, jostailuak ekoi -tziz eta abar.

Lan horren guztiaren emaitza jasotzen ari dira, hainzuzen, Euskal Jolasen Bilduma izeneko argitalpene-tan: 50 jolas bildu zituzten lehen CDROMean. Bigarre-nean, beste hainbeste jolas bildu zituzten. Hirugarre-nean, Punpalaplan izenekoan, 30 jolas bildu zituztenDVD-CD-liburuxkan.

Azken honetan, berriz, herriz herri dabiltzan Txan -txariak musikariekin batera, taldean abesteko eta dan -tzatzeko euskarazko jolasak zabaldu nahi dituzte.

Jolasak ikusteko, abestiak entzuteko, baina, batezere, kalean euskaraz jolasteko tresna izatea da helbu-rua, euskaraz ondo pasatzea, hain zuzen. www.youtu-be.com/watch?v=cxUkziT50RE

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Proposamen hezitzaile berria laster kalean izango dugu: HAZI HEZI aldizkaria. Ba al du zentzurik, zureustez, halako proposamenak?

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen azkeneztabaidak utzi diguna...

>>> Espainiako estatuko hezkuntzan hainbat lege aldaketa planteatu ditu gobernu berriak. 166. hik hasialdizkariko editoriala horretaz ari da. Bertan jarri denarekin ados al zaude? Zein da zure iritzia?

>Derrigorrezko hezkuntza murriztea? Espainiako estatuko hezkuntza ildo berria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza urte bat murriztea izango omen da. Nire ustez,

astakeri itzela da. Bai, badakit ez dela determinantea, Frantziako estatuan, adibidez, horrela dagoela antolatua. Aldaketa pedago-giko handia ere ez da gertatuko, Bigarren Hezkuntzan, oro har, nahiko konduktista baita, Batxilergoan bezala. Hau da, memoriza-tu bai, baina ikasi, ezer gutxi. Batek zioen bezala, azterketarako jan eta azterketan bota, gero dena ahazteko. Halakoetan, zer geratzen da?

Hala ere, bada aldea Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoaren artean: hautaproba edo selektibitatea. Batxilergoan denak hara begira jartzen dira, eta, izugarrizko presioa jasaten dute; bai irakasleek, eta bai, ikasleek. Bigarren Hezkuntza derrigorrezkoa izanik,hau da, denontzat, eta, hautaprobarik gabe, lasaixeago ibili daitezke, agian, giro hobean eta gehiago ikasiz. Fatima

>Eredu onak behar dituguKezkagarriena, irizpide berri horiekin gazteak eskolan nola motibatu litzateke. Jartzen den Gobernu bakoitzak bere Lege

Organikoa ezartzen du. Ez dago Hezkuntza Akordiorik urteetan jarraipena emango duena eta etorkizunera begira jarriko duena,ez. Bakoitzak berea egin nahi du, eta ez zaio inporta horrek ekar ditzazkeen ondorio kaltegarriak. Kanadako Ontario lurraldean, adibidez, Unibertsitateak du hango hezkuntza antolatzeko ardura. Egiten diren ikerketak eta ebaluazioak hezkuntzaren zerbitzurajartzen dira, eta sistema hobetzea dute helburu. Berdin dio zeinek gobernatzen duen, zein alderdikoa den agintean dagoena, denon adostasuna baita Unibertsitateak jokatu behar duela paper garrantzitsu hori, eta ahalmena du horretarako. Zer esanik ez dago emaitzak onak direla, ikusgarriak. Zorionak eredu onuragarriak eskaintzen duzuen horiei. Mila esker. Fernan P.

>Konstituzioa menderatu, menderatua izatekoHau da, hau! Nork galdetu digu zer ikasi nahi dugun, eta zer ez? Orain, Konstituzioaren baloreak ikasi behar omen dira eskolan.

Ez zaie axola guk Konstituzio hori onartzen dugun ala ez, gure herriak konstituzio horri baiezkoa eman dion ala ez... Ez dute inongoerrespeturik herritarrekiko, asuntoa da beraien ideiak ezartzea, beraien balioak gureak egitea; hau da, herritarrak derrigortzea,menderatzea... Nik, orain arte bezala, ez diot batere kasurik egingo horri guztiari, eta kideekin lanean jarraituko dut gure eskolaproiektuarekin aurrera egiten. Felipe

38 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

argitalpenak

Zer gertatzen zaio eguzkiari?Arantza Ibarra Basañez

EREINOrain dela milaka urte, kondairak

dioenez, Eguzkia oso lotsatia eta bere-zia zen, ez baitzen gaur egungo Eguz-kia bezain horia, ez hain beroa, eztahain alaia ere…

Edonon ikusten zitzaion negarrez,eta inork ez zekien zer gertatzen zi -tzaion. Baina den-denak zeuden beregoibeltasunak, iluntasunak eta hozta-sunak kutsatuta. 7-9 urtekoentzat•

Behinolaaldizkaria

GALTZAGORRI ELKARTEAKalean da sehilabetekariaren 24.zenbakia. Herri-ipuinek dutenahozkotasun-oihartzunak kosk egineta horren fruituak eman dituztezenbaki honetan.Elkarrizketak,ipuinak, Hizpide, Hitzordu eta Hitzbeste sailak eta Juan Kruz Igerabideahozkotasunaren gainean solaseanHitzatzean. 14 urtetik gorakoentzat.

Marta ispiluaren aurreanTeresa Calo Fontán/Mitxel Murua

ELKARMartarentzat sekulako lasaitasuna

izan zen gehiago ez entzun behar izateajendearen galderak, aholkuak, amarennegarrak. Baina, batez ere, guztiz lasai-garria izan zen ez jan behar izatea edo,familiaren aurrean disimulatzeko, jatenzuelako txurak egitea, ezta bokata egi-tea ere. Martak, 17 urteko neskak, berebizitzako azken hilabeteak gogoratzenditu ispilu baten aurrean.•

Tartalo begibakarraMaramara taldea

MALUTAKoloreztatzeko liburu honetan

Euskal Herriko erraldoi begibakarra-ren istorioa ezagutuko dute haurrek,euskal mitologian modu dibertigarribatean murgiltzen diren bitartean. Bil-duma berean, besteak beste: Lur go-rrian barrena, Mari, leizezulotako da-ma, Eguzkiaren atzetik, Hazi-minak,Jentilak, gure senide zaharrak. Txikie-nentzat.•

Aitaren pitokeriakJustin Halpern

ALBERDANIANeskalagunak abandonatu eta lana

galduta, gurasoen etxera itzuli eta aitajubilatu berriarekin egin zuen topo. Be-tiko aita autoritario, lehor, zakarrare-kin... Halako batean, aitaren ateraldiakjasanezinak bezain dibertigarriak zirelaohartu zen eta, egunero, haietariko battwitterren argitaratzen hasi zen. 10 urte-tik gorakoentzat.•

ErrekaRafa UgaldeIBAIZABAL

Errekaren korronteak ura daroa;han-hemen batzen ditu, eta ibilibideanemaria handituz doa. Urarekin naha-sian makina bat bizipen eta oroitzapenere badoaz, inguruko izaki eta gizakio-kin dituen hartu-emanen ondorio. Abenturak, jolasak, maitasunak, lagu-nak eta une mingotsek osatzen dute errekaren emaria. 12 urtetik gorako -entzat.•

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 39

40 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

... nora joangogara?

Ataria interpretazio-zentroa: hezeguneetandago lurraren eta uraren aberastasun guztia

Zer da hezegune bat? Definizio zailekoeremua da hezegunea; ura dago bertan,baina sakonera txikia du ur horrek.Horregatik, zenbait zientzialarik horreladefinitzen dituzte hezeguneak: “Oinakbustitzeko balio duten arren, igeri egitekobalio ez duten eremuak dira”. Denboraluzez, hezeguneei ez zaie eskaini mereziduten arretarik. Ingurune natural horiek,alabaina, aberastasun itzelezkoa gorde -tzen dute, fauna eta flora aldetik, bereziki. Hezegune bat bertatik bertara ezagutzekoparada eskaintzen du Salburuko guneak.Gasteiz inguratzen duen Eraztun Berdean,naturagune garrantzitsuena da hezegunehori, eta Ataria interpretazio-zentroa dagobertan. Hezegunea ikusteaz gain, hezegu-nea bizitzeko aukera ematen du interpre-tazio-zentroak. Hiritik bi pausora egonarren, naturaren aberastasun osoaz jabe -tzeko eta hari dagokion balioa ematekolekua da Ataria interpretazio-zentroa.

Eraztun Berdearen ondare naturalaeta hezegunearen bioaniztasuna berta-tik bertara ikus ditzake Gasteizko Ata-riara doan bisitariak. Batetik, oineznahiz bizikletaz ezagut ditzake hezegu-nearen aberastasunak, parkean eta

Eraztun Berde osoan barrena egin bai-taitezke ibilbideak, urmaelak ingura-tuz. Interpretazio-zentroaren alde ba-tean, Arkauti eta Larreganako lakuetarajoateko bideak aurkituko ditu bisita-riak; eta, bestean, Betoñuko aintziraraeramango du bideak.

Ikaragarriak dira parkeak dituenaltxorrak, faunari eta florari dagokie-nez; ahateak, bisoi europarra, dorto-kak, tximeletak, igelak, karramarroak,zapatariak eta beste asko eta asko ikusdaitezke parkean zehar. Hegaztien ko-

munitate handia hartzen du bere luze-zabalean Salburuko hezeguneak, ur-hegaztien komunitatea, batik bat. He-gazti migratzaile ugarirentzat atseden-leku izaten da udaberrian nahiz udaz-kenean Salburuko hezegunea. Bainahegaztiak ez dira, inondik ere, hezegu-neko bizidun bakarrak, begientzat ho-rren ikusgarria ez den oso fauna abe-rasgarria baitute hezeguneek. Horrezgain, landaredi bereziak elikatzen dituhezeguneetako biztanleak.

Aberastasun horri buruz gehiago

167. zenbakia. 2012ko apirila • hik hasi • 41

i

ATARIA, SALBURUKO HEZEGUNEEN INTERPRETAZIO ZENTROABiosferaren pasealekua, 4 01013 GASTEIZTel.: (34) 945 762 696www.vitoria-gasteiz.org

LEKUAGasteizko Eraztun Berdean, Salburuko hezeguneetan dago Ataria interpreta-

zio zentroa.

ORDUTEGIAAsteko zazpi egunetan irekitzen dute.

Neguko ordutegia (azaroaren 1etik martxoaren 31ra):• Goizean: 10:00etatik 14:00etara. • Arratsaldean: 16:00etatik 19:00etara.

Udako ordutegia (apirilaren 1etik urriaren 31ra):• Goizean: 10:00etatik 14:00etara. • Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara.

Bisita gidatuak: astelehenetik ostiralera eskaintzen dituzte, baina aurrezizena eman behar da bisita horietan parte hartzeko. Gutxienez bost lagunekosatuko dute bisita; eta gehienez, hamabostek.

ulertu eta ikasi ahal izateko, interpreta-zio-zentroan bertan hainbat erakuske-ta ikus daitezke: Salburuko urmaelakizeneko erakusketa iraunkorra da ho-rietako bat; eta, bestetik, aldi baterakoerakusketak daude, bioaniztasunari eta natura ondareari buruzkoak. Era-kusketez gain, interpretazio-zentroanargazki, panel eta ikus-entzunezkoenbidez, hezeguneko ekosistemaren in-guruko informazio ugari dauka eskurabisitariak, eta uraren jatorriari edotaparkeari buruz ere informazio ugari es-kaintzen da.

Handik bertatik, harreragunea etaerakusketa-aretoak hartzen dituen so-lairutik beretik, 36 metro luzeko beha-tokia ateratzen da, eta hori da, hain zu-zen ere, Ataria interpretazio-zentroa-ren ikur nagusia. Balkoi horretatik, mu-gitu beharrik gabe, parkeak ezkutatzendituen altxor ugariak ikus ditzake berebegiekin bisitariak.

Landareak, hegaztiak nahiz beste-lako animaliak ezagutzeko, Salburukointerpretazio-zentroak jarduera ugariantolatzen ditu, ikastetxeei eta familieibegira. Ingurumen Gaietarako Ikaste-giak kudeatzen ditu interpretazio-zen-troaren programa horiek. Hezkuntza-programa zabala dute osatua, hezegu-neei buruzko ezagutza errazteko etanatura-ondarearen garrantzia azaltze-ko; hainbat unitate didaktiko sortu di-tuzte, ikasleen bisitaren aurretik eta on-doren lantzeko. Irakasleentzako mate-rialak ere prestatu dituzte. Horrez gain,ibilbide gidatuak, erakusketak, ikasta-roak, txangoak, lantegiak edota hitzal-diak ere antolatzen dituzte. Izan ere, jar-duera horiek guztiak egiteko leku ede-rrak ditu interpretazio-zentroak: hitzal-di eta lantegietarako aretoak, ekitaldie-tarako aretoa eta ikus-entzunezkoeta-rako aretoa, besteak beste.

Salburuko parkeko landare eta ani-malien jarraipena etxetik ere egin daite-ke, Atariaren webgunetik. Batetik,webcam bat dago Salburuko parkekourmaeletan, eta hango landareak eta animaliak erakusten ditu. Eta, bestetik,hezeguneko ornitologia-albisteak jasoditzake interesa duen edonork. •

42 • hik hasi • 167. zenbakia. 2012ko apirila

atzeko atetik

*

Miretsi

Beti iruditu zait errazagoa pentagra-

men bitartez adieraztea esan nahi du-

dana hitzen bidez baino.

Donostiako Ekintza ikastolan 16 ur-

tez musika irakasle gisa aritu ondoren,

bizipenak eta pasadizoak ugariak dira.

Gordetzen ditudan gauzen artean ikas-

leek niri erakutsi didaten guztia da; bai,

ez dakit nik erakutsi izango nien, baina,

beraiek niri emandakoa asko da.

Xabier ZABALAMUSIKARIA ETA KONPOSITOREA

www.xabierzabala.com

Osakidetzak baieztatu duenez, Gasteizko ikastetxe bateko hamahiru ikaslek eta irakasle

batek ezkabia dute. Azaleko eritasuna da ezkabia.

berria

Lan berri batean hasten garenean,ondo egin nahi dugu eta, helburu ho-rrekin, gerta daiteke (ez du beti horrelaizan beharrik) animaliak beraien gida-riei jarraituz bezala joatea; hau da, au-rre-aurrean, lerro zuzenean, dugunabesterik ez ikustea.

Horren aurrean, oso garrantzitsuada errealitatearen ikuspuntu zabala edukitzea, are gehiago hezkuntzamunduan. Haurrak eta beraien ideiak txoko guztietan daude, ez lerro zuzenhorretan soilik; horregatik, oso garrant-zitsua da beraiei entzutea, beraiek baiti-ra, bakoitza bere erara, jarraitu beharre-ko bidea markatzen digutenak, beraiekazaltzen dizkigute bere kezkak eta, horien bitartez, hezkuntzaren munduzoragarri horretatik gidatzen gaituzte.

Behar bada, hori errazago ikus dai-teke hezkuntza mundutik urrunago urte batzuk pasa ondoren, baina bada

zerbait beti oso argi izan dudana: hainzuzen, irakaslearen eginkizuna gehia-go dela motibatzea irakastea baino.Horrela sentitu dut beti, agian beti ho-rrela bizitu dudalako.

Horregatik, irakasle izan nituenenartean, oroitzapen handi eta sakone-nak ditut, motibatzaile bikainak izan nituenenak. Txikitako motibazioak etahelduaroko grinak dira profesional etapertsona bilakatu nautenak. Bai, jaki-na, musikak. Izan ere, bada pedagogi-oinarri bat, nire ustez nire ibilbide pro-fesionala gidatu duena eta zera da: umeari utzi behar zaiola gauzak aurki -tzeko plazera. Hori dela eta, lehen mo-tibazioaz niona; norbaitek motibatzenbadu, haurrak, bere kasa, aurrean duenguztia deskubri dezan lortuko du.

Zein plazer handiagoa zerbait be-rria aurkitzea baino?

Hilabetea falta da HAZI HEZI

aldizkariak argia ikus dezan. Argitaratu

aurretik eskatzen dutenei, DOAN bidaliko

zaie. Beraz, aprobetxa ezazue horretarako

izango den azken aukera.