from digital and audiovisual competence to media competence

5
FROM DIGITAL AND AUDIOVISUAL COMPETENCE TO MEDIA COMPETENCE Gaur egungo gazteriak zenbait habilezia garatzen ari da inongo kontrolik gabe, komunikabideek ematen duten informazioa garatu ahal izateko. Horregatik, eskolak bere funtzioa aldatu behar du, eta informazio iturri izatetik IKTak eta informazio iturriak era egokian kudeatzen irakatsi behar du. Baina horretarako, teknologia hauek zentroan jartzearekin ez da nahikoa, IKTak ez baitira helburu bat, tresna bat baizik, eta horregatik funtsezkoa da hauekin batera IKTen pertzepzio kulturala aldatzea, eta gaitasun kritikoa, sormena eta autonomi pertsonala ere lantzea. Honela, XX.mendeko bukaeran konpetentzietan oinarrituriko hezkuntza azaltzen da hezkuntzaren munduan. Honen abantaila handiena, Perrenoud(2004)-ek aipatu bezala, bakarrik beharrezkoak diren jakintzak aktibatzen eta erabiltzen jakitea da arazo edo egoera jakin batzuen aurrean. Hala, maiatzak 3ko Hezkuntzarako 2/2006 Lege Organikoak (MEC, 2006), zortzitan banatzen ditu oinarrizko konpetentziak, horietako bat informazioaren trataera eta konpetentzia digitala delarik. Hala ere,ez gara informazioa bilatzeaz soilik hitz egiten, baizik eta aurkituriko informazioa jakintzan eraldatzeaz ere. Honela, konpetenteak diren pertsonek teknologia berriek eskainiriko aukera guztiak aprobetxatuko dituzte, baita zer aukeratzen duten jakin eduki arriskutsuak edota bortitzak saihesten jakiteko, familia eta zeure burua babestuz.

Upload: irakasleberritzaileak

Post on 30-Jul-2015

61 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: From digital and audiovisual competence to media competence

FROM DIGITAL AND AUDIOVISUAL COMPETENCE TO MEDIA COMPETENCE

Gaur egungo gazteriak zenbait habilezia garatzen ari da inongo kontrolik gabe,

komunikabideek ematen duten informazioa garatu ahal izateko. Horregatik, eskolak

bere funtzioa aldatu behar du, eta informazio iturri izatetik IKTak eta informazio iturriak

era egokian kudeatzen irakatsi behar du. Baina horretarako, teknologia hauek zentroan

jartzearekin ez da nahikoa, IKTak ez baitira helburu bat, tresna bat baizik, eta horregatik

funtsezkoa da hauekin batera IKTen pertzepzio kulturala aldatzea, eta gaitasun kritikoa,

sormena eta autonomi pertsonala ere lantzea.

Honela, XX.mendeko bukaeran konpetentzietan oinarrituriko hezkuntza azaltzen da

hezkuntzaren munduan. Honen abantaila handiena, Perrenoud(2004)-ek aipatu bezala,

bakarrik beharrezkoak diren jakintzak aktibatzen eta erabiltzen jakitea da arazo edo

egoera jakin batzuen aurrean. Hala, maiatzak 3ko Hezkuntzarako 2/2006 Lege

Organikoak (MEC, 2006), zortzitan banatzen ditu oinarrizko konpetentziak, horietako

bat informazioaren trataera eta konpetentzia digitala delarik. Hala ere,ez gara

informazioa bilatzeaz soilik hitz egiten, baizik eta aurkituriko informazioa jakintzan

eraldatzeaz ere. Honela, konpetenteak diren pertsonek teknologia berriek eskainiriko

aukera guztiak aprobetxatuko dituzte, baita zer aukeratzen duten jakin eduki

arriskutsuak edota bortitzak saihesten jakiteko, familia eta zeure burua babestuz.

Alfabetatze mediatiko eta digitalen ikasketa prozesua ikertzen zuten sei lan egin ziren,

hauek zenbait elementu esanguratsu azpimarratzen zituztelarik: zuzendutako

harztailea(esandakoa eta nola esan den), jorratuko diren dimentsioak(taxonomia

mota…) eta proposamen didaktikoa; hauexek konpetentzia mediatikoaren

garapenarekin erlazionaturik daudelarik. Azken honek konpetentzia mediatikoa

garatuko duen planteamendu didaktiko bat finkatzeko. Sei lan hauek arlo honetan

ospetsua den erakunderen batek babesturik daude eta hurrengoak dira: Arearen(2008)

artikulu bat, Celot eta Perez-Torneroren(2009) alfabetazte mediatikoarekin zerikusia

duten politikei buruzko ikerketa, Bloomen Taxonomia aro digitalerako(Churches, 2009),

‘Teacher Resource Guide’ (Di Croce, 2009), Kataluniako Ikus-entzunezko Kontseiluak

ateratako dokumentu bat Fabrako Pompeu Unibertsitatea ebaluatzeko, eta azkenik

Marquésen(2009) ekarpenak 39 itemen integraziorako.

Page 2: From digital and audiovisual competence to media competence

Arearen(2008) ikerketa ikasleen konpetentzia digitala landu behar duten irakasleei

zuzendurik doa. Erabilitako kontzeptua ‘konpetentzia informazional eta digitalak’ da,

gaur egungo curriculumen daukaten erlazioan oinarrituz. Apustu egiten da alfabetatze

digital batean alde, teknologien erabilera zentzudun eta bat garazten duten balore eta

jarrerekin batera. Dokumentuak hiru dimentsio planteatzen ditu: informazioaren

lorpena eta asimilazioa, informazioaren hedapen eta adierazpena, eta komunikazio eta

interakzio soziala. Azkenik, proposamen didaktikoari dagokionez, Freireren teoria

alfabetatzailea eta Eskola Berriaren printzipioak ditu oinarri, IKTen erabilpen

didaktikoan egokiturik.

Celot eta Pérez-Torneroren(2009) ikerketak, ordea, Europako hiritarrak ditu hartzaile,

eta alfabetatze mediatikoa du kontzeptu nagusitzat. Bi dira identifikaturiko

dimentsioak: bata, bakoitzak baliabideak erabiltzeko habileziak, izaera sozial ala

pertsonaleko konpetentzietan zatiturik, eta bestea, ingurugiroko faktoreek osaturikoa.

Ez dira proposamen didaktikorik egiten, baina curriculumean konpetentzia mediatikoa

txertatzeko gomendioak egiten dira.

Churchesen(2009) laneko hartzaile nagusiak hezitzaile eta irakasle oro dira, eta

kontzeptu nagusia konpetentzia digitala. Bloomen Taxonomiatik abiatuz, sei dimentsio

edo maila banatzen dira,garrantzi gutxitik askora doazela. Proposamen didaktikoez hitz

egitean, dimentsio bakoitzerako ariketa digitalak azaltzen ditu, ikasleen artean

kolaborazioa sustatzen duten tresnen garrantzia azpimarratuz.

Di Croceren(2009) lana maisuei bideraturik dago, hauek beren ikasleen alfabetatze

mediatikoaren garapenean laguntzeko, kontzeptu nagusia alfabetatze mediatkoa

delarik. Dimentsioetaz aritzean, ez du banaketarik egiten, baina zenbait kontzeptu

klabe aipatzen ditu; implikazio komertzialak, ideologia, inplikazio politiko eta sozialak…

Azkenik, proposamen didaktiko gisa, komunikabideetako gaiei buruz erreflexionatzea,

edota editore rolean murgildurik istorio bat asmatzea iradokitzen da.

Ferresen(2007) ikerketa, aldiz, Derrigorezko Bigarren Hezkuntzararteko ikasle guztiak

ditu hartzaile, eta bere kontzeptu nagusia ikus-entzunezko komunikazio konpetentzia

da. Horregatik sei dira dimentsioak; ikus-entzunezko konpetentziaren sei oinarrizko

Page 3: From digital and audiovisual competence to media competence

dimentsioak. Proposamen didaktikoei dagokienez, bakarrik azken produktuaren

ekarpenak ikus-entzunezko komunikazioarengan aipatzen du.

Marquésen(2009) lan dokumentua beren ikaslegoaren konpetentzien garapenean

inbolukraturik dauden irakasleei zuzendurik dago. Konpetentzia digital kontzeptua

erabiltzen du. Honetan bost ahalmen nagusik egiten dute lan, bost dimentsioak

finkatuz; ikasketaren dimentsioa ( informazioaren lorkuntza eta eraldaketa jakintzan),

dimentsio informazionala (informazioaren ebaluaketa eta trataera), dimentsio

komunikatiboa (intrapertsonala zein interpertsonala), dimentsio kulturala( praktika

kultural eta sozial digitalak), eta azkenik, dimentsio teknologikoa (alfabetatze digitala

eta inguru digitalen domeinua). Bost domeinu hauetako ahalmen horiek konpetentzia

digitala landuko dute ariketak sortzen ahalbidetuko digute.

Beraz, bi tendentzia nagusi ditugu: batetik betiko metodoak teknologia berriekin

bateratuko zituztenak(Di Croce eta Celot & Perez-tornero), eta bestetik, alfabetatze

digitalaren garapenean zentratzen direnak(Marques eta Area).

Beraz, esandakoa laburtuz, konpetentzia mediatikoak beste konpetentzia batzuk baino

kontzeptualizazio hedatuagoa darabil, eta beraz, konpetentzia honi actuazio didaktiko

esanguratsuak egiteko informazio bilaketak, hauen mezuen lengoai kodifikatuak eta

azken hauen asimilazioa, sormena… landu beharko ditugu. Honela, pertsona autonomo

eta kritikoak lortuko ditugu konpetentzia mediatikoan.