fran 2 programazio laburra

4
PROGRAMAZIO LABURRA IKASTETXEA MENDATA BHI KODEA: 012947 IKASTURTEA 2012-2013 IRAKASGAIA FRANTSESA DATA Urriak 30 MAILA DBH 2 1 ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA 1. Gelan ematen diren ohiko komunikazio-egoeretan sortutako ahozko mezu sinpleak globalki ulertzea, poliki eta argi hitz egiten denean, oinarrizko komunikazioa lortzeko. (2, 4, 6, 8) 2. Landutako edukiekin zerikusia duten eta egitura logikoa duten ahozko mezu labur eta sinpleak sortzea, ahoskera egokia erabiliz eta autonomia apur batez, ohiko komunikazio-egoeretan sortzen diren premiei behar bezala, koherentziaz eta zuzen erantzuteko. (2, 4, 6, 8) 3. Gelan egiten diren ahozko elkarrekintzetan parte hartzea, autonomia apur batez, ikasteko eta gizarte-harremanak bultzatzeko. (2, 4, 6, 8) 4. Idatzizko testu sinple eta laburrak ulertzea, hauetatik daturik interesgarrienak atereaz, esanahi informazio orokorra lortzeko. (2, 4) 5. Mota erabilera-eremu ezberdinetako idatzizko testu sinpleak sortzea, komunikazio-egoerara egokituz eta koherentzia eta kohesioa zainduz, oinarrizko komunikazioa lortzeko. (2, 4, 6, 8) 6. Frantses hizkuntzaren sistemari buruz hausnartzea eta bere oinarrizko osagaiak ezagutzea (hiztegia, hotsak, erabilera-arauak) eta autonomia apur batez aplikatzea, norberaren sorkuntzak eta ikasketa-prozesua hobetzeko. (2, 4, 8) 7. Norberaren ikaskuntza-prozesuei buruz hausnartzea, frantses-hizkuntzan eskuratutako ezagutzak eta komunikazio-estrategiak beste arloetara transferitzeko; horrela, atzerriko hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko ahalmenari dagokionez, nork berak duen gaitasunean konfiantza handiagoa izateko eta ikaskuntzan autonomiaz jokatzeko. (2, 4, 8) 8. Informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, IKT baliabideak gero eta autonomia handiagoz erabiliz, frantses-hizkuntzan informazioa lortzeko eta lankidetzan aritzeko. (1, 2, 4, 5, 6,8) 9. Frantses-hizkuntza erabiltzea, errespetu, ulermen eta elkarlanerako jarrera positiboa azalduz, errealitate eta kultura desberdinak ezagutzeko. Oinarrizko gaitasunak 1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna. 2. Ikasten ikasteko gaitasuna. 3. Matematikarako gaitasuna. 4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. 5. Informazioa tratatzeko eta teknología digitala erabiltzeko gaitasuna. 6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. 7. Giza eta arte- kulturarako gaitasuna. 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. 2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA 1.EBALUAZIOA 22 2.EBALUAZIOA 22 3.EBALUAZIOA 22 KOMUNIKAZIOA KOMUNIKAZIOA KOMUNIKAZIOA Agurtzea. 20eraino zenbatzea. Objektu bat identifikatu eta deskribatzea. Aurkeztea eta nork bere Galdetzea eta informazioa ematea. Data adieraztea. Jabegoa adieraztea. Adina esan eta galdetzea. Lehentasun bat adieraztea. Deiadar egitea. Norbait deskribatzea. ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 1/4 HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Hezkuntzako Ikuskaritza DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN Inspección de Educación

Upload: illarramendi-txapartegi

Post on 19-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

fran 2 programazio laburra

TRANSCRIPT

Page 1: fran 2 programazio laburra

PROGRAMAZIO LABURRA

IKASTETXEA MENDATA BHI KODEA: 012947 IKASTURTEA 2012-2013IRAKASGAIA FRANTSESA DATA Urriak 30MAILA DBH 2

1 ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA

1. Gelan ematen diren ohiko komunikazio-egoeretan sortutako ahozko mezu sinpleak globalki ulertzea, poliki eta argi hitz egiten denean, oinarrizko komunikazioa lortzeko. (2, 4, 6, 8)

2. Landutako edukiekin zerikusia duten eta egitura logikoa duten ahozko mezu labur eta sinpleak sortzea, ahoskera egokia erabiliz eta autonomia apur batez, ohiko komunikazio-egoeretan sortzen diren premiei behar bezala, koherentziaz eta zuzen erantzuteko. (2, 4, 6, 8)

3. Gelan egiten diren ahozko elkarrekintzetan parte hartzea, autonomia apur batez, ikasteko eta gizarte-harremanak bultzatzeko. (2, 4, 6, 8)

4. Idatzizko testu sinple eta laburrak ulertzea, hauetatik daturik interesgarrienak atereaz, esanahi informazio orokorra lortzeko. (2, 4)

5. Mota erabilera-eremu ezberdinetako idatzizko testu sinpleak sortzea, komunikazio-egoerara egokituz eta koherentzia eta kohesioa zainduz, oinarrizko komunikazioa lortzeko. (2, 4, 6, 8)

6. Frantses hizkuntzaren sistemari buruz hausnartzea eta bere oinarrizko osagaiak ezagutzea (hiztegia, hotsak, erabilera-arauak) eta autonomia apur batez aplikatzea, norberaren sorkuntzak eta ikasketa-prozesua hobetzeko. (2, 4, 8)

7. Norberaren ikaskuntza-prozesuei buruz hausnartzea, frantses-hizkuntzan eskuratutako ezagutzak eta komunikazio-estrategiak beste arloetara transferitzeko; horrela, atzerriko hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko ahalmenari dagokionez, nork berak duen gaitasunean konfiantza handiagoa izateko eta ikaskuntzan autonomiaz jokatzeko. (2, 4, 8)

8. Informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, IKT baliabideak gero eta autonomia handiagoz erabiliz, frantses-hizkuntzan informazioa lortzeko eta lankidetzan aritzeko. (1, 2, 4, 5, 6,8)

9. Frantses-hizkuntza erabiltzea, errespetu, ulermen eta elkarlanerako jarrera positiboa azalduz, errealitate eta kultura desberdinak ezagutzeko.

Oinarrizko gaitasunak

1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna.

3. Matematikarako gaitasuna.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

5. Informazioa tratatzeko eta teknología digitala erabiltzeko gaitasuna.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA1.EBALUAZIOA 22 2.EBALUAZIOA 22 3.EBALUAZIOA 22

KOMUNIKAZIOA KOMUNIKAZIOA KOMUNIKAZIOA

Agurtzea. 20eraino zenbatzea. Objektu bat identifikatu eta

deskribatzea. Aurkeztea eta nork bere burua

aurkeztea. Ikasgaiak ezagutzea.

Galdetzea eta informazioa ematea.

Data adieraztea. Jabegoa adieraztea.

Adina esan eta galdetzea. Lehentasun bat adieraztea. Deiadar egitea. Norbait deskribatzea.

GRAMATIKA GRAMATIKA GRAMATIKA

Alfabetoa Comment tu t’appelles ? Qu'est-ce que c'est ? Artikulu mugatua eta mugagabea. Izenordain subjektuak. Être eta Avoir aditzen orainaldia.

Adjektibo posesiboa (jabe bakarra).

Lekuzko preposizioak: à droite, à gauche, devant, derrière…

Avoir aditzaren orainaldia. Qui est-ce ? galderazko egitura.

Adjektibo kalifikatzailea: generoa eta numeroa.

Galderazko adjektiboak: quel, quelle, quels, quelles.

Quel âge as-tu ? / a-t-il ?

ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 1/3

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILAHezkuntzako Ikuskaritza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓNInspección de Educación

Page 2: fran 2 programazio laburra

-er bukaera duten aditzen orainaldia.

Ezezko perpausa. Tu habites où ?

eta Tu as des frères et des sœurs ? esaerak.

Data adieraztea. Habiter eta regarder aditzen

orainaldia. À preposizioak artikulu

mugatuarekin egiten duen kontrakzioa.

J’aime (bien / mieux). Je préfère…

Mugatzaileak. Porter, penser , trouver, aller,

acheter aditzen orainaldia.

HIZTEGIA HIZTEGIA HIZTEGIA

Aste egunak. Zenbakiak 1etik 20era. Diosalak. Eskolako ikasgaiak. Ikasgelako objektuak. Koloreak.

Familia. Etxea. Etxeko altzariak. Zenbakiak 1.000raino.

Giza gorputzaren atalak. Jantziak. Izaera-ezaugarriak. Urtaroak.

3 IRAKAS - PROZESUAN ERABILTZEN DEN METODOLOGIA

Helburu nagusia ikasleak frantses-hizkuntza erabiltzea eta frantsesez komunikatzeko gaitasuna garatzea da. Hizkuntza bat entzunez, irakurriz, idatziz eta hitz eginez ikasten da. Horregatik, klaseko azalpen gehienak frantsesez egiten saiatuko gara. Bestalde, irakasleak, unitate bakoitzaren hasterakoan, bertan landuko diren helburuak eta edukiak azalduko dizkio ikasleei. Unitatean ezarritako helburuak lortzeko, landuko diren gaien inguruan komunikazio-jarduerak eta egitura gramatikalak zein hiztegia lantzeko hainbat jarduera burutuko dira. Ikasleek banaka, binaka zein talde txikietan burutuko dituzte ondorengo jarduera hauek:

1. Ahozko komunikazioa lantzeko jarduerak.

a. Ahozko zein ikus-entzunezko testuei buruzko galderei ahoz erantzutea.

b. Aldez aurretik planifikatutako eta landutako gaien (norbait aurkeztea eta deskribatzea, irakasgaiak…) inguruko ahozko aurkezpen laburrak egitea, ongo egituratutako informazio transmitutuz eta ahoskeraren ulergarritasuna zainduz.

c. Ikasleen arteko aldez aurretik planifikatutako elkarrizketak egitea, norbait agurtzeko, norbere burua eta besteena aurkezteko,norbait deskribatzeko eta irakasgaien inguruko zaletasunak azaltzeko.

2. Idatzizko komunikazioa lantzeko jarduerak, banaka egiteko

a. Idatzizko jarduerak: elkarrizketak idaztea, galderak idaztea, galderei erantzutea, esaldiko hitzak ordenatzea, eta testu laburrak (ikaskide baten edo pertsonaia ezagun baten deskribapena) idaztea.

b. Irakuarriaren ulermen-jarduerak: testuak irakurri ondoren, hauei buruzko galderi idatziz erantzutea.

3. Ikasleek duki gramatikalak bereganatzeko jarduerak ariketa koadernoan egingo dituzte, irakaslearen azalpenaren ondoren.

4. Hiztegia lantzeko jarduerak, hitzak memorizatzea, esaldietako hutsuneak betetzea, irudien azpian dagokien hitza idaztea, gaian landutako hitzekin gurutzegrama osatzea eta esaldiak osatzea, ariketa koadernoan egingo dituzte ikasleek.

5. Ortografia, ikasleek sortutako testuen bidez landuko da.

6. IKTek eskaintzen dituzten baliabideak ondorengo helburuetarako erabiliko dituzte ikasleek: ikasitakoa errepasatzeko, ikaslearen CDa, jarduera osagarriak egiteko (abestiak entzutea, gramatika eta hiztegiaren ezaguera zabaltzea, entzumena...), “Le point du FLE” Web orria, eta irakasleak agindutako informazioa bilatzeko (Eiffel dorrea, Frantziako oporrak) INTERNETa.

4 BALIABIDEAKIKASLEARENTZAT Testu - liburua, ariketa – koadernoa, Gramatikako liburuxka, CDa eta CD ROMaIRAKASLEARENTZAT Gida pedagokioa, Baliabide-koadernoa, CDa eta DVDaTESTU – LIBURUA ÇA MARCHE 1 (Pearson argitaletxea)

ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 2/3

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILAHezkuntzako Ikuskaritza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓNInspección de Educación

Page 3: fran 2 programazio laburra

LIBURUA ZERTARAKO

Testu – liburua irakas – eta ikasketa - prozesuaren zutabe nagusia izango da,

edukiak lantzeko, komunikazio - egoerak prestatzeko, ariketak egiteko eta testuak lantzeko. Ikasleek, berriz, gidatzat erabiliko dute hiztegia, gramatika eta aditzen joskera ikasteko.

5 EBALUAZIOA5.1. EBALUAZIO - IRIZPIDEAK

1. Ahozko mezu laburren esanahia ulertzen ditu.

2. Egitura logikoa duten ahozko mezu labur eta sinpleak sortzen ditu, ahoskera egokia erabiliz.

3. Ahozko mezu sinpleak eta laburrak eta sinpleak trukatzen parte hartzen du autonomia apur batez eta gelan elkar eragiteko formula egokiak erabiltzea (laguntza eskatzea, argipenak, errepikatzea eskatzea).

4. Idatzizko testu sinpleak eta laburrak ulertzen ditu.

5. Helburu ezberdinetarako testuak modu koherentean idazten ditu.

6. Frantses hizkuntzaren sistemari eta bere erabilera-arauei buruz hausnartzen du.

7. Bere ikasketa-prozesuari buruzko hausnarketa egiten du, eskuratutako ezagutzak eta estrategiak laguntza moduan erabiltzen ditu, egindako akatsetatik ikasten du, bere burua eta besteena ebaluatzen du.

8. Hizkuntza ikasteko IKTak eskaintzen dituzten baliabideak (CDa, Interneten, ”Le point du FLE” …) erabiltzen ditu

9. Frantses-hizkuntzan Frantses hizkuntza ikastea baloratzen du, norbere burua aberasteko eta beste herrialdetako jendearen kultura e.a. ezagutzeko baliabide gisa.

5.2. EBALUAZIORAKO TRESNAK ETA KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK

Unitate bakoitza landu ondoren idatzizko eta ahozko frogak egingo dira, eta ondoren azaltzen da ebaluatutako alderdi bakoitzaren balioa:

Ahozko komunikazioa (Ahozko ulermena eta adierazpena): %30 Idatzizko komunikazioa (Idatzizko ulermena eta adierazpena): %30 Hizkuntzaren ezaguera (Gramatika eta Hiztegia): %30 Gelako lana (Ahozko aurkezpenak eta idatzizko ariketak): %10

6 BERRESKURAPEN – eta INDARTZE - SISTEMA

Ebaluazio partziala berreskuratzeko: ebaluazioa jarraitua denez, hurrengo ebaluazioa gaindituz gero, aurrekoa ere gainditutzat emango da. Azken ebaluazioa berreskuratzeko ahozko zein idatzizko froga bat egingo da.

Ikasturte osoa berreskuratzeko: ikasleak ekainean gutxieneko edukietan oinarritutako ezohiko froga egingo du. Ikasleari, azterketa horretarako prestatzeko ikasi beharreko gutxieneko edukiak jakinarazi eta horiek lantzeko ariketak emango zaizkio.

Aurreko ikasturtekoa berreskuratzeko:

o ikasleak hurrengo ikasturtean frantsesarekin jarraitzen badu: lehen bi ebaluaketa gaindituz gero, arloa gainditutzat emango da. Bestela, ekaineko ezohiko azterketara aurkeztuko da.

o ikasleak hurrengo ikasturtean frantsesarekin jarraitzen ez badu: gainditu gabeko mailari dagokion ekaineko ezohiko azterketara aurkeztu beharko du ikasleak. Ikasleari, azterketa horretarako prestatzeko ikasi beharreko gutxieneko edukiak jakinarazi eta horiek lantzeko ariketak emango zaizkio.

ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 3/3

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILAHezkuntzako Ikuskaritza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓNInspección de Educación