«familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · igaraba tolosatik gertu egoteko...

8
TOLOSA HERRIKO FAUNA LIBURU BATEAN JASOTA // 2 Miriam eta Igone Saldias Tolosako Soronea dendan. ENERITZ MAIZ Alegiako kiroldegiko bazkide izateko aukera zabalik dago Bazkide egin edo jarraitzeko modua dago urtarrilean; mendi taldeak urteroko egutegia salgai jarri du // 6 Bilboko manifestaziora joateko autobusak jarri dituzte Sarek eta Bakegileek antolatuta, Bilbon eta Baionan izango dira manifestazioak larunbat honetan // 3 «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» MIRIAM ETA IGONE SALDIAS BASERRITARRAK Berrobiko Soronea baserriko baratze ekologikoari eutsi nahi diote, Tolosako dendarekin batera, osabak hasitako bideari jarraipena emanez; «opari bat» dutela diote bi ahizpek // 4-5 OSTEGUNA 2020/01/09 8. urtea, 1.167. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Azken urteotako lanak bere fruituak eman ditu» ERIK JAKA PILOTARIA Pozik dago lizartzarra Binakakoan parte hartzeko aukeratua izan delako, eta lehen postuan dagoelako // 7

Upload: others

Post on 17-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

TOLOSA HERRIKO FAUNA LIBURU BATEAN JASOTA //2

Miriam eta Igone Saldias Tolosako Soronea dendan. ENERITZ MAIZ

Alegiakokiroldegikobazkide izateko aukerazabalik dago

Bazkide egin edojarraitzeko modua dago urtarrilean; mendi taldeak urterokoegutegia salgai jarri du //6

Bilbokomanifestaziorajoatekoautobusak jarri dituzte

Sarek eta Bakegileekantolatuta, Bilbon etaBaionan izango diramanifestazioak larunbat honetan //3

«Familia osoa oso harro gaudedaukagunarekin»MIRIAM ETA IGONE SALDIAS BASERRITARRAK

Berrobiko Soronea baserriko baratze ekologikoari eutsi nahidiote, Tolosako dendarekin batera, osabak hasitako bidearijarraipena emanez; «opari bat» dutela diote bi ahizpek //4-5

OSTEGUNA2020/01/09 8. urtea, 1.167. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

«Azkenurteotako lanakbere fruituakeman ditu»ERIK JAKAPILOTARIA

Pozik dago lizartzarraBinakakoan parte hartzekoaukeratua izan delako, etalehen postuan dagoelako //7

Page 2: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

Lan eskaintza

Etxeko lanak.Etxeko lanak egitekopertsona euskaldun bat behar daTolosan. Interesatuek deitu 688 8882 07 telefonora, 12:00etatik14:00etara bitarte.

Alokagai

Tolosa.Etxe bat alokatzen da Tolo-san, Alde Zaharrean. Bi logela, bai-nugela, egongela eta sukaldea, al-tzariekin. Interesa duenak deitu 67700 00 05 edo 667 32 09 11ra.

IRAGARKI LABURRAK

02 TOLOSA INGURUMENA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko urtarrilaren 9a

Mosaiko handi baten bilduma

‘Tolosako fauna: landa behaketa’ liburua argitaratu dute Tolosako Udalak eta AlbertoLuengo biologoak; herritarrek uste baino espezie gehiago bizi dira inguruan.

Itzea Urkizu Arsuaga

D uela ia urtebete aur-keztutako TolosakoLanda Koadernoaosatzera heldu da To-losako fauna: landa

behaketa liburua. Tolosako Uda-lak sustatu eta Alberto Luengobiologoak mamitutako lana da,eta hiru zati nagusi eskaini dizkio-te irakurleari: Tolosan bizi direnespezieak bildu dituzte, batetik;berriki inguruan azaltzen hasi di-ren espezieen berri ere eman dute;azkenik, egutegi natural bat osatudu Luengok.

«Uste duguna baino askoz ereespezie gehiago daude Tolosan,imajina dezakeguna baino ugaz-tun, hegazti nahiz intsektu gehia-go». Hala nabarmendu du biolo-goak eta, bide horretan, zenbakizehatzak eskaintzeko ikerketa sa-konago bat egin beharko litzateke-ela uste duen arren, Tolosako eko-sistema mosaiko handi bat delauste du: «Gipuzkoa oso txikia etaoso populatua da eta, gipuzkoa-rrok naturarekin lotura handiadugun arren, industriaren histo-riak ere garrantzi handia izan du».

Horrek lurraldearen eraldatze-an eragin zuzena izan duela dio,

«baina, hala ere, asmatu dugu irlamoduko eremuak mantentzen,eta horrek giro desberdinen mo-saiko bat sortu du. Gipuzkoan be-zala Tolosaldean ere, denetik dau-kagu pixka bat, eta horrek faunabehatzeko aukera handia eskain-tzen digu, lurralde oso txikian».

Zerbait behatzeko, ordea, jakinegin behar da hor dagoela; edo ez.Izan ere, Alberto Luengo biologo-ak zehaztu du bi behatze modubaliatu ohi dituztela biologoek,beren jardunerako: behatze pasi-boa eta berariazkoa, bilatutako be-hatzea. Argitaratu berri duten li-buruko espezie asko modu pasi-boan bildu dituela aitortu du,«mendian, ibaian edo Tolosan ba-rrena» zihoala. Ez baita erraza gi-zakien bizi erritmoa faunarenare-kin uztartzea: «Jendeak ez ditu in-guruko espezie asko ezagutzeneta, gainera, normalean, faunaegunsentiko edo ilunabarreko or-

duetan aktibatzen da; gizakionbizi erritmoa ahalik eta gehiensaihesten saiatzen dira».

Dena den, zoologoek badutehaiengana iristeko sen berezi bat,eta beste askok ikusi edo entzutenez dutena atzemateko gai direladio. Animalia jakin batzuk ikusinahi izan dituenerako, berriz, osozehatz ezagutzen du haien bizi-modua: «Adibidez, ugatza ikuste-ra joan nahi baldin badut, oso zai-la da leku zehatz batera ez joatea,bai baitakit, gutxi-gorabehera,zein ingurutan dabilen. Gero, bes-te kontu bat da ikustea edo ez ikus-tea, noski».

EKOSISTEMA ALDATZENLauzpabost urteko lana bildu duLuengok, Tolosako fauna: landabehaketa liburuko 108 orrialdee-tan eta, epealdi horretan guztianbehatutako espezieen artean, ba-dira Tolosa inguruetan azaltzen

hasi berriak direnak. Ekosistemaaldatzen ari da, baina ez dago ho-rretarako arrazoi edo eragile oro-kor bat. Espezie bakoitzaren ara-berakoak dira, lehen bizi ez zireninguru batean bizitzen hastearenarrazoiak, eta hiru animalia zeha-tzen kasuak jarri ditu adibidetzat.

Igaraba Tolosatik gertu egotekobi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitateaasko hobetu da, zalantzarik gabe

eta, lehen ez bezala, orain anima-lia horrek behar dituen elikagaiasko daude inguruan. Bere bizi zi-kloa garatzeko aukera du, Orianduela urte batzuk ez zeuden arrai-nak baitaude orain. Horrez gain,gaur egun debekatuta dago igara-bak ehizatzea».

Izokinari buruz ere aritu da, To-losatik oso-oso gertu baitago:«Uste dut laster ikusi ahal izangodugula Tolosan, uraren kalitateahobea delako, eta politikak garatudituztelako ibaietako hainbat oz-topo eraisteko. Horrek ahalbide-tzen du izokina ibaiko eremu al-tuetaraino sartzea». Izan ere, horiezinezkoa zen orain dela gutxiraarte, ibaia «humanizatuegi» bai-tzegoen.

Azkenik, lepahoria Tolosan be-rreskuratzen ari dela ere nabar-mendu du, basoarekin duen lotu-ragatik. «Azken urteotan, Gipuz-koan, askoz ere zuhaitz gehiagodago, eta lepahoria basoari oso lo-tuta egon ohi da. Tolosa inguruanbaso eta landaredia asko izatendugu, eta lepahoria zuhaitz askodagoen eremuetara iristen ari da».

GERO ETA ISOLATUAGOEgutegi natural batekin itxi duteTolosako faunari ateratako argaz-kia, baina, zer da egutegi naturalbat? «Azken finean, naturan ger-tatzen denari gure ikuspegitik be-giratzeko gida bat besterik ez da».

Eta, sasoikako egutegia antola-tu du Luengo biologoak: «Gero etaisolatuago gaude naturatik eta,eguraldia zer moduzkoa den jaki-teko, mugikorrari begiratzen dio-gu, leihora atera beharrean. Adibi-de inozo samarra da beharbada,baina balio du gertatzen denaikusteko. Tolosaldeko naturangertatzen dena ikusi behar dugu,eta horretan lagunduko du egute-gi horrek».

Liburuaren mamia osatzeko,irudiak jarri ditu Xabier Mendar-terenak, eta argitalpena eskuraga-rri dago jada, Babel eta Elkar libu-ru dendetan, 22,5 euroan.

Alberto Luengo biologoa eta Patxi Amantegi Tolosako Udaleko ingurumen zinegotzia. TOLOSAKO UDALA

Lauzpabost urteanbildutako lana jaso du liburu berrian,Alberto Luengobiologoak

Page 3: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

Legarreta zubiaberriro zabaldudute, polemikarekinOinezkoen segurtasuna bermatu etabiolentzia sexistari loturiko puntubeltza ezabatu nahi izan dute, milioierdi euro kostatu den obrarekin

Erredakzioa Amasa-Villabona

Gipuzkoako Foru Aldundiak bu-rutu duen lanarekin oinezkoaksegurtasunez ibili ahal izangodira zubian, bi metroko zabaleraduen pasabide propioa izangodutelako. Era berean, zubia ema-kumeentzat puntu iluna zenez,horri irtenbidea emateko argiz-tapena jarri diote. Inaugurazio ekitaldiaren au-

rretik Amasa-Villabonako EHBilduk gutuna kaleratu zuen, zu-bia zabaldu ondoren bi auto aldiberean pasatzea ezinezkoa iza-tea «ulertezina» egiten zitzaiolaesanez. Aintzane Oiarbide BideAzpiegituretako diputatuak ja-sotako kritiken inguruan hitzegin zuen zubiaren inaugurazioekitaldian: «Ezin zen bi norabi-deetara jarri. Hori hasieratikesan dugu. Zubiak dituen zuta-beak kontuan hartuta ez zen po-sible gehiago zabaltzea eta UrKonfederazioak ere ez zuen horibaimentzen». Legarreta zubiaren inguruko

azalpenak emateko, OiarbideAmasa-Villabonako EAJko hiruzinegotzirekin bildu zen. Jokabi-de hori «ezegokia» iruditu zaioBeatriz Unzue alkateari. Udal go-bernuak ez zuen agerraldiarenberri izan eta hori dela eta kexaeta azalpen eskaera bat bideratu

du Bide Azpiegituretako sailera.«Pentsatzen dut kasu honetanjarraitu den moldeak, erakundeedo instituzio publiko ezberdi-nen arteko harremanetan egonbehar lukeen leialtasun eta zin-tzotasuna urratu duela. Jokabi-de horrek helburu alderdikoiakizan ditu tartean», esan du alka-teak.Udal gobernuak ez du Gipuz-

koako Foru Aldunditik erantzu-nik jaso, baina bai Amasa-Villa-bonako EAJtik. «Ekainean udalgobernua hartu zuenetik EH Bil-duk ez du komunikazio politiko-rik ezta teknikorik eduki Gipuz-koako Foru Aldundiarekin zu-biaren egoera ezagutzeko».EAJri «larria» iruditzen zaio EHBilduren jarrera, «beti bezala, ge-zurrak esaten jarraitzea da berejokaera, prentsa ohar faltsuakateraz». Villabonako talde jeltzalearen

ustez, orain arte EH Bilduk «biz-karra» eman dio arazoari, «izanere 2011-2015 legealdian, ez zu-ten ezer egin egoera hau hobe-tzeko». EAJk esan du, haiek betiherrikidetzaren alde egingo du-tela lan, Amasa-Villabonan si-nesten dutelako. «EAJk eman-dako hitza bete du. EH Bilduk,ordea, hitz hori zapuztea beste-rik ez du buruan, herrian girotxarra sortuz».

Abenduaren 20an zabaldu zuten maiatzetik itxita egon den zubia. R. CALVO

KMK 2020kologoa eta leloazabaltzekolaguntza eskatudu ikastolak

Kilometroak festaren logoaeta leloa zabaltzekoerronka luzatu dieZubimusu ikastolakeskualdeko herritarrei

Erredakzioa

Amasa-Villabonako eta Zizurkil-go Zubimusu ikastolak antolatu-ko duen 2020ko Kilometroen leloa Korri, punpa, ttak da. Le-henak, korri-k, aurrerantzemandako pausoei egiten dieerreferentzia, pilota jaurti aurre-ko uneari, iraganean egindakobideari; Bigarrenak, punpa-k,prestaketa garaia irudikatzendu, sakearen unea da, oraina; Hi-rugarrena etorkizuna da, ttak,sakea egin, pilotari gogor emaneta aurrera egiteko garaia. Leloaeta logoa zabaltzeko asmotan,erronka proposatu die ikastolakherritarrei. Onartzen dutenek biaukera izango dituzte parte har-tzeko: Dauden tokian daudelaKilometroetako arropa edo osa-garriak soinean dituztela argaz-kiak ateratzea; Edo bestela, Ko-rri, punpa, ttak esanez bideo batgrabatzea, pilota jaurtitzen arikobalira bezala.Erronka onartu eta argazkiak

zein bideoak egiten dituzteneksare sozialetan zabaldu behar di-tuzte, #KMKIbiltaria eta #Korri-PunpaTtak traolak erabiliz eta@Kilometroak aipatuz. Nahi du-tenek, [email protected] ere bidali di-tzakete irudiak.Zubimusu ikastolatik zera na-

barmendu dute: «Gauden tokiangaudela ere, jaurti dezagun pilo-ta han eta hemen, batean etabestean, Euskal Herrian zeinmunduko edozein txokotan».

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko urtarrilaren 9a

Bilbokomanifestaziorajoateko deiaegin du SarekGALen biktima den Asun Lasatolosarrak irakurriko du Bilbokomanifestazioko mezua, Rosa RoderoETAko biktimarekin batera

Erredakzioa

Irtenbide «justua eta iraunkorra»eraikitzea, errespetua eta errepa-razioa eskaintzea biktima guztiei,eta espetxeetan presoek eta seni-deek jasaten dituzten eskubideurraketak behin betiko amaitzea.Sarek eta Bakegileek horrela la-burbildu dituzte, Bilbon eta Baio-nan larunbatean egingo direnmanifestazioekin egin nahi direnaldarrikapenak. 15:00etan abia-tuko da Baionakoa eta 17:00etanBilbokoa. Azken manifestazio ho-netara joateko autobusak antola-tu ditu eskualdetik TolosaldekoSarek.Rosa Rodero ETAren biktimak

eta GALek eraildako Joxean Lasatolosarraren arreba Asunek jarri-ko diote ahotsa azken mezuariBilboko manifestazioan. Sareknabarmendu du emakume ho-riek argi dutela gorrotoak etamendekuak kalte bakarrik egitendutela, eta ez dutela nahi inorkeuren izenean hitz egitea, edo eu-ren mina «modu alderdikoi» ba-tean erabiltzea.

Ez dezagun historia errepika-razi izango da Baionako manifes-tazioaren buruan joango denpankartaren mezua eta Orain

presoak jarriko duen oihal handibat eramango du Bilbokoak. Baio-nako eta Bilboko manifestazioakera sinbolikoan batuko dituzte,gainera.

ZERRENDAK HERRIZ HERRITolosaldeko Sarek Bilboko mobi-lizaziora joateko autobusak anto-latu ditu. Lizartzatik autobus bataterako da eta Leaburu, Gaztelueta Orexako herritarrak eraman-go ditu Bilbora. Tolosan SantaKlaratik aterako da autobusa la-runbatean 15:00etan. Raku,Amaiur eta Xirimirin daude izenemateko zerrendak jarrita.Berastegi, Elduain eta Berrobi-

tik ere aterako da beste autobusbat eta izen emateak BerastegikoAtegi tabernan, Urepele elkarte-an eta Basurde elkartean egin be-harko dira. Villabonatik ere parebat autobus ateratzeko asmoadute eta Iratzar tabernan emanbeharko da izena horretarako.Anoetaldetik aterako den autobu-sean apuntatzeko, Irurako Trin-kete, Errekalde eta Enara eta Ano-etako Itzuli eta Arkupera jo behar-ko da. Amaitzeko, Alegialdetikaterako den autobuserako zerren-dak, Alegiako Iskiña eta Jubila-tuen tabernan daude jarrita.

Irurako Haurreskolanizen emateko epeazabaldu duteIRURA // Urte berriarekin batera,izen ematea zabaldu dute haureskolan hasteko asmotan direnumeentzat eta urtarrilaren 7tik13ra bitarte egin daiteke. Haureskolara bertara gerturatuta ja-soko dute informazioa interesa-tuek eta bertan egin ahal izangoda matrikula. Hau da eskolakotelefonoa: 943 69 33 11.

Ugare auzokoaparkaleku txartelakeskuragai daudeZIZURKIL // Aurreko urteetan be-zala, aparkaleku txartelaren tasa40 eurokoa izango da. Tasa udalbulegoetan ordaindu ahal izan-go da, edo, bestela, ZizurkilgoUdalaren kontu-korronteetakobatean. Txartel berriak aurrekoaordezkatu beharko du, eta ibil-gailuan itsatsi beharko da urta-rrilaren 31 baino lehen.

Agortuta daude‘Errimak bi oinetan’saioetarako sarrerakANOETA // Haatik dantza kon-painiak Errimak bi oinetan ikus-kizuna estreinatuko du Mikela-sagasti auditorioan, bihar22:00etan eta igandean18:00etan. Sarrera guztiak agor-tuta daudela jakinarazi du Anoe-tako Udalak. Konpainiak dato-rren hilaren 24an, Tolosako Lei-dor aretoan eskainiko du saioa.

Page 4: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

Ikasketak egin zituen?I. S.Beti ibili da permakulturakoedo biodinamikako ikastaroakegiten. Hasieran Bizkaiko EHNEbidez eta hemen Fraisoron arituzen. Gero Tarragonara joan zenpermakulturako ikastaroak egi-tera. Lehen urteetan asko mugi-tu zen. Behin jakituria hartuta,intuizioz egiten duzu lan, egu-raldiari begiratuta edota hezeta-suna kontuan hartuz. Denbora-rekin ikasten joan da. Apustu berritzailea egin zuen. I. S. Bai. Orain oso entzundadugu edo oso ohituta gaude ter-mino hauetara, baina garai har-tan ez zen batere ohikoa. Base-rriak orokorrean inoiz ez diraizan oso berritzaileak. «Beti ho-rrela egin da» esanari eusten dio-te askok, eta kasu horretan bai,asko ausartu zen. Umetatik tokatu zaizue base-rrian lan egitea?Miriam Saldias.Bai. Gure bizi-tzako parte izan da beti baserria.Agian beraiek nahi zutena bainogutxiago lagunduko genuen.Guri ere parke aldera joatea askogustatzen zitzaigun, baina egun

garrantzitsuetan, patata jaso be-har zenean edo jende asko beharzen egun horietan beti parte har-tzen genuen. Egia esan gusturaibiltzen ginen, baina gure lagu-nak parkean zeuden eta asko ti-ratzen zigun parkeak.Familiako negozioa dela esan-go dugu Soronea baserria?I. S.Bai, eta ez dendaren bueltanikusten garenok bakarrik. Atze-tik egon dira izeba-osaba guz-tiak, amona, koinatak... oraintxebertan 88-90 urtera gerturatu di-renak, baina denak, arratsalderolanean aritzen dira. Horiek de-nen artean atera dute baserriaaurrera. Soldatek ez dute denen-tzat eman; asko, borondatezkolana izan da. Familiako fidelta-sun horrek atera du baserria.M. S.Garai horretako pertsonekuste dut denek beraien baserribezala hartzen zutela. Beraienbaserrira lanera joaten ziren sol-datarik gabe. Gaur egun, pixkabat, hori falta zaigu.Hurrengo egunean dendaraeraman beharreko produk-tuak prestatzen zituzten?I. S.Bai, edota azokarako. Dendaireki zen, baina ekologikoko le-henengoa zen. Hasiera ez zenerraza izan, eta produktu freskoguztia atera ahal izateko azoke-tara ere joaten ziren, eta hor ze-goen familia guztia. Izebak etaamak lana utzi zuten; baserrirabegira osaba, eta dendara begiraama eta izeba hasi ziren lanean.Beste apustu bat, denda. Ga-rrantzitsua izango da bitarte-karirik gabe zuzeneko sal-menta egitea.I. S.Oso zaila da baserritik baka-rrik hainbeste soldata ateratzea.Apustu bat izan zen gure pro-duktuekin batera gainontzekoajarriz familia horretatik bizitzea.Bezeroarekin harremana iza-tea alde ona da?M. S. Bai. Duela 16 urte ireki ze-netik bezero askok jarraitzendute oraindik etortzen. Harre-man handia lortzen duzu, bada-kite nondik datorren produktua,gertukoa da, kalitatezkoa etaasko baloratzen dute.Ikasketa aldetik, biok, bestebide bat hartu zenuten. M. S. Nik arkitektura teknikoaikasi dut. I. S.Nik zuzenbidea, baina berakarkitektura ikasita, bere puntuahula bioeraikuntza izan du, etahortik hasi zen. Nik ere, garaihartan baserriarekin jarraitzeanbatere pentsatu gabe, zuzenbi-dea bukatu eta ingurugiro zu-zenbidea ikasi nuen; gero agroe-kologiara jo nuen eta elikadurasubiranotasunera. Eta bukatze-an konturatu nintzen etxerakobidea egin nuela.

«Baserria lanpostu duinbatzuekin lotu nahi dugu»MIRIAM ETA IGONE SALDIAS URANGABASERRITAR EKINTZAILEAKBerrobiko Soronea baserriko baratze ekologikoari eutsi nahidiote, Tolosako dendarekin batera, Saldias ahizpek; Gaztenekprograma baliatuko dute proiektu berria martxan jartzeko.

Eneritz Maiz Etxarri Berrobi

Etxean bertan dutela etorkizunaeta lana konturatzea asko kostazaiela aitortu dute Miriam etaIgone Saldias Uranga ahizpek.«Ez dakigu nolakoa izango du-gun etorkizuna, espero dugu onaizatea, baina lasai sentitzen gara.Lana bilatzeaz ahaztu, eta indarguztia hemen jarriko dugu», dio-te. Berrobiko Soronea baserriarilotuta jarraitzeko proiektua gau-zatzen ari dira. Osabak baratzeekologikoan hasitako bideari ja-rraitu zioten bi arrebek, eta orainilobek hartuko diote erreleboa.Hogeita bost urte atzera egin,eta gogoan duzue zuen osabaIñaki Uranga noiz hasi zen ba-

serrian baratze ekologikoanlanean?Igone Saldias.Hiru senide dira,eta hiruretatik gehien bera arituda baserrian. Bera oso gazte zelapaper fabrikan hasi zen lanean,baina biak batera egiten zituen.Lehen Soronean esne behiakzeuden, eta ganaduari begirakoikuspegia zegoen. Beti egon dabaratzea, baina auto kontsumo-rako zen. Bere aita hil zenean, etabere kargu geratu zenean base-rria baratzera gerturatzen hasizen. Berak kontatzen du, amakbotikak erostera bidaltzen zue-nean beti burezurraren ikurraikusten zuela x batekin, eta era-gin handia egiten ziola ikurrak.Hor hasi zen ikuspegia aldatzen.

Erraza izan al zuen aldaketa?I. S. Ez zela erraza izan konta-tzen du. «Beti horrela egin dugueta zuk erakutsiko diguzu guri»edota «zuk zer pentsatzenduzu?» bezalakoak entzun beharizan zituen. Trukoa hartu arteuztetan zenbat arazo izan zituenere kontatzen du. Botika natura-lak bota ditzakezu, baina dosie-kin ez baduzu asmatzen uzta gal-tzen duzu. Osinekin egiten zi-tuen purina deitzen dionbotikak, eta ez bazituen ondohartzitu edo ontzen arazo pilabat izaten zituen. Garai hartanbaratzea gaizki edukitzea, gaine-ra, herriari begira, lotsagarriazen; bizi guztian itxuraz eta ondoeduki dutenean.

04 IBARRALDEA LEHEN SEKTOREA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko urtarrilaren 9a

Igone Saldias eta Miriam Saldias albo banatan, eta erdian, Maribi Uranga izeba eta Izaskun Uranga ama, Tolosan duten Soronea dendan. OSKIA KARRERA

Page 5: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

Presente izan duzue Soroneabaserria, beraz. M. S. Bai, bizitza guztian. Nikuste dut familia osoa oso harrogaudela daukagunarekin. Askolotzen gaitu.I. S. Beti egon gara lotuta, onera-ko eta txarrerako. Indar handiadu. Bizitzak bueltak ematen ditu,eta, orain, familiako negozio-ari helduko diozue. I. S. Bazirudien hasierako urtee-tan bestelako lanak bilatzen ezgenuela zorterik. Baina, egiaesanda, ez gara batere saiatugure ikasketekin lotutako lanabilatzen. Bazegoen zerbait eznuela horretan lan egin nahi esa-ten zidana. Hainbeste urte ikas-ten pasa, eta hainbeste inbertsioegin dute gure gurasoek, oso go-gorra zen hori esatea. Zaila daonartzea eta guk ere uste genuenporrot egin genuela.M. S.Horrela izan da. Nik ere kri-siari botatzen nion errua, ez ze-goela lanik... Inguruko guztiek«ze pena horrelako ikasketakizanda» bezalakoak esaten zituz-te. Baina, barruan banuen zer-bait hori ez zela nire bidea esatenzidana. Lan ezberdin pila bategin ditut, beti zerbait hobeagoa-ren bila. Etxetik kanpora zerbaitaurkituko nuen esperantzare-kin. Baina, ez nekien zer zen. Etaez nuen sekula aurkitzen. I. S. Nik urte asko daramatzatdendan lanean, eta betiko galde-ra izaten zen: «Dauzkazun ikas-ketekin oraindik amaren den-dan al zaude?» Halako amorra-zioa sortzen zidan horrekbarruan, eta agian, dendan, gus-

turago nagoela pentsatzen nuen.Biok bateratsu egin genuen klik,eta esan genuen kanpoan lanabilatzeari utzi eta honetatik zer-bait polita sortzen hasiko ginela.Oso ondo egin duten bide bat ha-sita dugu, baina egia da pixka batpertsonalizatu behar duzulazure sentitzeko, eta hori egindugu. Baserria desagertzeko beldu-rra izan duzue. I. S. Bai. Nik uste dut gure berti-gorik handiena hori izan dela.Asko maite dugu toki hori. Osa-bari indarra falta zaio, eta fami-liakoak izan edo ez, baina behardu babes bat eta jarraipen bat da-goela ikustea. Karga hori gaine-tik kentzeko beharra zuen.M. S. Guk dendari ez diogu zen-tzurik bilatzen baserria ez bada-go. Dendan saltzen dugun gehie-na baserriko produktuak dira,garaikoak, beste gauza askorekinbatera. Eta guk oso pozik saltzendugu gure produktua. Eta horigalduz gero, dendak ere bere fi-losofiaren zati handi bat galdukoluke. Lan bat egiteko beharrasentitu genuen maite ditugun bigauzek jaraitu ahal izateko. Eta noiz izan zen klik hori? M. S. Orain urte bat sartu nin-tzen dendan, eta pixka bat lehe-nago hasi ginen. Osabaren esa-nak entzuten hasita geunden eanork jarraituko duen baserrian,dagoeneko urte batzuk zeuzka-la... Eta gu bioz aparte ez dagobeste inor. Gaztenek programara jo du-zue? I. S. Nekazaritzako bulegora joanginen, eta ordurako osaba infor-

mazio bila joana zen. Iazko deial-dirako berandu genbiltzan, etahobe genuela proiektua lasai etadenborarekin egitea ikusi ge-nuen. Abenduan ireki zen bestedeialdia, eta urte guztia darama-gu lantzen eta buruari bueltaasko ematen. Zer mantendu, zerhanditu, zer aldatu... Dendan es-karia handiagoa da, eskaintzabaino. Guretzat hori pena bat da.Gehiago egin ahalko genuke,baina azkenen urteetan lanakgainditu gaitu. Ekologiaren ba-rruan ere oso ezberdina da etxe-koa izatea edo intentsiboagokoaedo monolaborantza batetik da-torrena izatea. Hori ekidin nahidugu, eta ahal badugu garaikoaden guztia guk sortu. Garaitikkanpo jendeak tomate ekologi-koa nahi badu, beste ate batzukjoko ditugu eta tomate ekologi-koa ekarriko dugu. Baina garai-koaren kasuan ea eskaera guztia-ri erantzutera iristen garen.

Zein izango litzateke zuenproiektua? I. S. Ekoizpena gehitzea batetik,eta ekoizpen horretatik zati battransformatzea izango litzateke.Produktu freskoek muga batzukdituzte, eta banatzaile handieisaltzeak ez du konpentsatzen.Beraz, sukalde horren sorkun-tzarekin ere lanean ari gara eli-kagaiak transformatzeko gunebat sortzeko. Marka landu, etagertuko produktuen aukera han-ditu nahiko genuke. Dendari eutsi egingo diozue? M. S.Dendan ere lan handia eginnahi dugu. Azken produktuakizateko, gertuko produktuak ereahalik eta gehien eskaini nahi di-tugu, eta webgune bat ere eginnahi dugu online gure eskaintzaahalik eta jende gehiagorenganairisteko. Eta guztia martxan jartzekozein epe dituzue buruan? M. S. Proiektua aurkezten dugu-

netik Gaztenek programaren ba-rruan bost urte ditugu martxanjartzeko. Garbi dugu egin nahiditugun gauza guztiak lehen ur-tean ezin ditugula egin. Gu erealdaketa guztietara egokitzen jo-ateko bost urtetan banatu dituguasmoak. Garbi dugu bizi ere eginnahi dugula. Gu beste belaunal-di batekoak gara, eta horri ga-rrantzia handia ematen diogu.Baserria lanpostu duin batzue-kin lotu nahi dugu, eta era bere-an morrontza lan bat eskatzen ezduen lana izatea nahi dugu. Ga-raian garaiari berrikuntzarekinlotutako tokia, eta gazteak etaikasketadunak, baina boronda-tez toki hori aukeratzen dutenpertsonak elkartuko dituen gunebat sortu nahi dugu. Ez dugunahi azken aukera moduan ikus-tea baserrian lan egitearena.Zer ematen dizue lan honek? I. S. Onerako eta txarrerako, bai-na ez dugu ikusten fitxatu behardugun lan baten moduan. Urtezaila izan dugu proiektuarekinbueltaka, baina behin martxahartutakoan egunerokotasunona daukagu.M. S. Dendan nagoenean nireetxean sentitzen naiz, eta oso langutxitan daukazula hori irudi-tzen zait. Harro gaude egin dute-naz, eta honi jarraipena emateaeta gure ekarpena egitea, bizitza-ko opari handi bat dugula irudi-tzen zait. I. S. Agian desagertu behar dugure baserriak, baina ez dadilaizan saiatu ez garelako. Hurren-go hamarkadako arazo potoloe-tako bat baserriaren desagertze-aren ondorioa izango da.

Baratzegintza osasuntsu da-goela sentitzen duzue?I. S. Ez. Oso prezio baxuak dira,eta gure baserria dendak ordain-du du, edo soldatak dendatikatera dira. Ez da buruaskia izanbaserria eta zerbait iraungarriaizan behar badu, bere kisa or-dainduko den toki bat izan behardu. Ekologiaren barruan oso es-pazio handiak dituzten baratze-ak daude, eta Tolosaldean egondaitezkeen formatu txikiko bara-tzeetatik bizitzea ez da batereerraza; salmenta puntuak ez ba-dituzu landuta edo lan pila bat ezbaduzu egiten atzetik. Baserritarbatek jakin behar du saltzen,marketina egiten, publizitateaematen, baratzea ondo kudea-tzen, arlo ekonomiko-adminis-tratiboa... Paperetan bakarrikburuhauste pila bat du. Baserri-

tar batek enpresa batek beste ja-kin behar du bere produktua au-rrera ateratzeko. Aldatzen denada, hemen guztia pertsona batekegin behar duela.Baloratzen da baserritarrenlana?M. S. Nik uste dut ezetz. Preziobatzuk dagoeneko jarrita daude,eta buruan sartu zaigu letxugaedo uraza batek euro bat bainogehiago balio badu, garestiadela, adibidez. Ez da begiratzenkalitatez nolakoa den, handia-goa den edo nondik datorren.Garestia da, beraz, ez dut eros-ten. Barazkiekin oso gogorrakgara prezio aldetik, eta ez dugubaloratzen bertakoa izatea. Orokorrean bazterrean dago-ela uste duzue lehen sektorea?I. S. Orain aldatzen ari dela esan-go nuke gazteen aldetik. Orain

arte, bai. Baserritarrak berak erekonplexu asko sentitu du.M. S.Guk ere sentitu dugu horre-kin ez genuela jarraitu behar,edo ez dela jarraitzeko bidea.Guk ere gure familiako proiektuabaztertu dugu. Azken urte haue-tan hori egon da gizartean.I. S. Ezjakinak bezala. Nik betiesaten dut, guk ikasketa hauekedukitzen bukatu dugu, baserri-ra bueltatzean harro esateko ti-tuluak baditugula, nahiz eta, ba-serritarrak izan. Ez da lehen mo-duan baserrian bukatzen zelabeste biderik ez zenuelako. Gauregun hirietatik dator aldaketa.Baserriekin lotura duten herrie-tako askok ez dute segitu nahieta hiriko jende asko, konturatudenean fabriketan baldintzakedo zoriontasuna okerragoak di-rela, baserria nahi dute. Eta ara-

«Basoa eta sasia herriraino iristen ari dira»

LEHEN SEKTOREA IBARRALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko urtarrilaren 9a

zoa hor dago. Lurrak dituenaketa baserria dohain duenak ez dujarraitu nahi, eta ez duenak ezerjarraituko luke, baina nola erosilurrak eta baserri bat? Oraintxebertan egoera hau da.Gazteneken laguntza izangoduzue. Instituzioek behar bes-te egiten dute sektoreagatik?I. S. Ez. Batere ez. Diru asko es-kaini zaie industriari eta erai-kuntzari. Nekazaritzarako ego-kienak izango liratekeen lurrakurbanizatuta daude. Ezinezkoada nekazaritza potentzia batedukitzea aldapatsuak diren lu-rretan. Gaztenek programak la-guntzen du, baina sinbolikoa daGaztenekek eman dezakeen la-guntza, edo lehen sektoreariematen zaion dirua, beste sekto-reek eramaten dutenarekin kon-paratzen badugu.

M. S. Gaztenek 40 urtetik behe-rakoei zuzendutako laguntza da,eta sartzeko laguntzen du. Geroea zenbat laguntzen diguten.Gizarteari esan egin beharzaio ingurunea baserritarrekmantentzen dutela.M. S. Mendia edo inguruak zain-tzearekin harremana erabathautsita daukagu. Gure lan or-duetan gure ingurua zaintzea to-katzen zaigu, eta pena bat da ba-serritarrak bakarrik arduratzeahorretaz, denok disfrutatzen du-gunean mendi, baso, zelai eta bi-deez. Kontzientzia hori berrizitzuli beharko litzateke, eta guz-tion artean egin, errazagoa da-eta. Baserritarrak gero eta hel-duagoak dira, gero eta gutxiagobizi dira baserrietan, eta osabakesaten duen moduan basoa etasasia herriraino iristen ari dira.

Duela 25 urte hasi zen Iñaki Uranga baratze ekologikoarekin. SORONEA

Page 6: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

Alegiako kiroldegikobazkide egiteko edojarraitzeko epea irekita Urtarrilean izango dute alegiarrek Inaxio Begiristain Kiroleta Kultur Etxeko bazkide txartela egin edo berritzekoaukera; mendi asanbladak urteko egutegiak salgai jarri ditu

Erredakzioa Alegia

Urtarrilean izango dute aukeraAlegiako Inaxio Begiristain Kiroleta Kultur Etxeko bazkide dire-nek txartelak berritzeko. Berritzekanpainan, lehenik, udalakhainbat baldintza betetzen dire-la ziurtatuko du. Hasteko, bazki-de guztien kasuan, Alegian errol-datuta daudela ziurtatuko du.Horrekin batera, langabeziandauden bazkideek, Lanbidekoziurtagiri eguneratua aurkeztubeharko dute. Eta ikasleen ka-suan, dagokien ikastetxean es-katu beharko dute zentro horre-tan ikasten ari direla baieztatzenduen ziurtagiria. Adin txikikoen kasuan, berriz,

bere NANaren fotokopia etakontu korronteko titularrarenNANaren fotokopia aurkeztu be-harko dituzte. 65 urtetik gorako-ek ere NANaren fotokopia aur-keztu beharko dute, hobariaz ba-liatu ahal izateko.Kontu korronte zenbakia

emanda duten bazkideen ka-suan, lehenengo kuota urtarrila-ren 15aren eta 18aren artean kar-gatuko zaie, helbideratuta dutenkontu zenbakian. Bazkidetzaurte osorako izango da, eta pre-zio publikoen ordenantza arau-tzailean jasotako tarifa aplikatu-ko dela ohartarazi dute. Bigarrenkuota, urtean zehar kobratuko

da. Kuota helbideratu gabe etabazkide izaten jarraitu nahi du-tenen kasuan, 2020ko urtarrila-ren 20a baino lehen Kutxaban-keko 2095 5020 03 1061513718kontu zenbakian egin behardute dagokien kuotaren ordain-keta, eta ostean, ziurtagiria kul-tur etxean aurkeztu beharkodute.2019an bazkide izan eta baja

eman nahi dutenek, bihar, hilak10a, izango dute horretarako az-ken eguna. Kultur etxera joan etahori jakinarazi beharko dute,txartela entregatuz.Bazkide egin nahi dutenek edo

zalantzaren bat argitu nahi dute-nek kultur etxera jo dezakete edo943 65 46 98 telefono zenbakiradeitu. Kultur etxearen ordutegia10:00etatik 13:00etara eta

15:00etatik 21:00etara da, astele-henetik ostiralera.

ALEGIAKO MENDI ASANBLADAAlegiako mendi taldeak 2020 ur-teari begira irteerak antolatzenjarraitzeko asmoa du. Ohiko mo-duan urteroko egutegia salgai ja-rri dute euro baten truke, bainaaldaketekin atera dute. Euro horren truke mendi tal-

deko bazkidetza lortzen da, etabazkide zenbakia egutegian ber-tan agertzen da. Helduak nahizumeak izan daitezke bazkide, ezdago adin mugarik. Denboraldiamaieran, azken irteera egune-an, hainbat opariren zozketaegingo dute bazkideen artean.Erosi nahi duenak Eider, Ainaraedo Olatzekin jarri beharko duharremanetan.

Alegiako Mendi Asanbladak egutegiak berrikuntzekin atera ditu. ATARIA

‘Aralar, mundua lekuden lurra’, EuropakoNatura 2000 sarietanTOLOSALDEA // Aralar, mundualeku den lurra filma EuropakoNatura 2000 sarietarako aukera-tu dituzten 80 proiekturen ba-rruan dago. ON produkzioak etaLandarlan Ingurumen Elkarteakeginiko lana da eskualdekohainbat udalen laguntzarekin.Komunikazio atalean beste 16proiekturekin batera lehiatukoda. Sariak otsailean emango di-tuzte ezagutzera.

Haurtxokoarengaineko bilera egingodute hilaren 24anAMEZKETA // Amezketako Uda-lak Haurtxokoa jarri berri dumartxan herriko 0-6 urte bitar-teko haurrek eta euren gurasoeknegua epelean igarotzeko guneaizan dezaten. Azaro amaieranzabaldu zituen ateak txokoak,eta gurasoek autogestionatuta-ko gunea izango da. Bilera deitudiete erabiltzaile izango direngurasoei, eta bilera hilaren 24an,17:00etan, Haurtxokoan bertanegingo dute.

Irakurle taldeasortzeko lehen bileraegingo dute, AlegianALEGIA // Alegiako Kultura ba-tzordeak bultzatuta, irakurle tal-de bat sortzeko bilera irekiaegingo da hilaren 15ean,18:00etan, kultur etxean. Irakur-leen elkargune bat sortu nahidute irakurzaletasuna duten he-rritarrak biltzeko eta horrelakotaldeetan egiten den moduan, li-buru bat aukeratu, berau iraku-rri eta ondoren liburu horren in-guruko saioak egiteko. Egitas-moan interesa duten herritarguztiei zuzenduta dago bilera.

06 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko urtarrilaren 9a

Gaur, TxintxarriAbesbatzakulturelkartearenbatzar nagusia

Elkarteko kide guztiei deiegin diete 21:00etan hasikoden batzarrera joateko; 60. urteurrena izango dabatzarreko ardatz nagusia

Nerea Pikabea Alegia

Alegiako Txintxarri AbesbatzaKultur Elkarteak urteko batzarnagusia egingo du, gaur, hilak 9,bi abesbatzek urteari begira di-tuzten proiektuei buruz hitz egi-teko. Batzarra kultur etxeanizango da 21:00etan. Txintxarriabesbatzaren 60. urteurrenaizango da batzarraren ardatz na-gusia. Amaitu berri den urtearen

errepasoa eta balorazioa egingodute lehendabizi. Bi abesbatzek–Txintxarri Txikik eta Txintxa-rrik– egin dituzten ekimenak etadiru kontuak aztertu eta onartu-ko dira. Eta bi koruek urte hone-tarako dituzten aurreikuspenakere aurkeztuko dira batzar nagu-sian.Pasatu berri den Errege Egu-

nean 60 urte bete zituen Txin-txarri Abesbatzak. Hori dela eta,hainbat ekitaldi egingo dituzte60. urteurrena ospatzeko.Gainera, Elkarteko Zuzendari-

tza Batzordearen zati bat ere be-rritu egingo da batzar nagusi ho-rretan. Elkarteko bazkide guztiei ba-

tzar horretara joateko dei egitenzaie, eta bide batez, elkartekobazkide egin nahi izanez gero,koruko kideren batekin harre-manetan jarri edota kultur etxe-ko postontzian eskaera uzteabesterik ez dela egin behar adie-razi dute.

Page 7: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko urtarrilaren 9a @TOLOSALDEAKIROL

Lauburu KE Ibarra,Gipuzkoako Kopako irabazle

Erredakzioa

Astigarragako kiroldegian jokatuziren areto futboleko senior mai-lako Gipuzkoako Kopako fina-lak, asteburuan. Mutilen mailan,

Lauburu KE Ibarrak 10-2 irabazizion Idiazabali.Lehen zatiko zortzigarren mi-

nutuan estu zihoazen kontuak,eta markagailuak banako ber-dinketa erakusten zuen. Hortikaurrera, ordea, Lauburu erabatnagusitu zitzaion Goierriko tal-deari, eta atsedenaldirako hirugoleko errenta zuten ibartarrek:4-1. Bigarren zatian, gol gosezkantxaratu ziren moretxoak, eta

Idiazabali irabazi zionmutiletan Lauburuk;nesketan, Laskorainfinalerdietara iritsi da

horrela, dozena erdi bat gehiagosartu zizkieten goierritarrei.Hauek, 2-5 gerturatu baziren ere,ez zen nahikoa izan ibartarrenjokoa aldatu, eta ezustekoanpentsatzen jartzeko. Iñigo izanzen partidako jokalari onena, laugol sartu baitzituen. Oihanek bibaloi sareratu zituen, eta Aldalu-rrek, Saldisek, Juaristik eta Zu-metak, berriz, bana.Nesken mailan, eskualdeko

Lauburu KE Ibarra taldea, Gipuzkoako Koparekin. ATARIA

talde bat iritsi zen finalerdietara:Laskorain. Hauek, ordea, ezinizan zuten ezer egin, gerora txa-

peldun suertatu zen Ordizia tal-de indartsuaren aurka. Tolosa-rrek 6-2 galdu zuten.

Imanol Garcia Landa Lizartza

Albiste izan zen Binakako Txa-pelketaren hasieran, lehen aldiztitular izan baitzen, eta egun erealbiste da, Jose Jabier Zabaleta-rekin batera sailkapeneko lehenpostuan baitago, ligaxkako le-hen itzulia bukatuta. Halere,Erik Jakak (Lizartza, 1994) han-kak lurrean ditu, eta partidazpartida joan nahi du.Hasieratik hasiko gara. Bina-kako Txapelketan lehen aldiztitular moduan ariko zinelajakitean, zer sentitu zenuen?Lehenik eta behin sekulako pozasentitu nuen. Azken bi-hiru ur-tetan hor ibili naiz, txapelketa-ren ateetan, sartu edo ez sartu.Azken urteotako lan onak berefruituak eman ditu, txapelketabatean jokatzeko aukerarekin.Hasieran pozik banengoen txa-pelketa jokatzeko aukera izanik,orain gehiago, txapelketa noladoan ikusita.

Bikotea Jose Jabier Zabaletaizango zela jakitean, are etagusturago?Txapelketa baten barruan zau-denean, nik uste dut ez diozulalehenik eta behin horri begira-tzen. Garrantzitsuena txapelke-tan bertan egotea da. Gero, pozhandia hartu nuen Jose Jabie-rrekin jokatzen nuela jakitean.Aurreko urteetan egin ditudanordezkapenetan berarekin toka-tu zait, eta uste dut lan ona egingenuela. Momentuz ikusten dabakoitzaren jokoa ondo egoki-tzen dela bestearenarekin, eta eahorrela jarraitzen dugun.Lehenengo parte hartzean, es-pero zenuen sailkapeneko le-hen postuan egotea lehenitzulia bukatu eta gero?Egia esan ez nuen luzaroko au-rreikuspen handiegirik egin.Jose Jabierrek horrelako txapel-ketetan nik baino eskarmentugehiago du, eta berak esan zidanez duela balio lehenengo jardu-

naldian zaudela zazpigarrengo-an non egongo garen pentsatzenhastea, eta orain ere ez du balioligaxka bukatzerakoan nonegongo garen pentsatzen egote-ak. Orain arte bezala segitu be-har dugu, partidaz partida pen-tsatuz, ahal den puntu gehienapilatuz, baina astero zentratutaasteburu horretako partidan.Oraingoz oso kontentu gaude,zazpi partidetatik sei irabazita.Ezin hobeto goaz, lider goaz, bai-na asteburu honetako puntuanpentsatzen ari gara eta horreta-rako entrenatzen ari gara.Nola ikusten ari zara Zabale-ta? Gaur egun dagoen atzelariosoena da?Ezin da soilik momentuko pos-tua kontuan hartu. Ikusi behar-ko dugu txapelketa bukatzeannon amaitzen dugun eta orduanzer esaten den. Azken urteotan,Rezusta eta Albisurekin bateraatzelari onena izaten ari da. Du-darik ez dago Jose Jabier mo-

mentu oso onean dagoela, bainaez gara ezer deskubritzen ari.Aurreko txapelketan sekulakolana egin zuen, eta orain bi urtetxapeldun izan zen. Denborare-kin gauza horiek ahaztu egitendira, eta momentukoa bakarrikbaloratzen aritzen gara denak.Nik uste dut Jose Jabier egitenari den lana aipagarria dela, bai-na aurreko urteetan eta hilabete-etan egin duen lana ere berdin-berdin aipatzekoa da. Zure burua nola ikusten duzu?Betiko dudak izaten dira txapel-keta berri hauetan, zure mailaahalik eta hoberen eman nahibaituzu. Orokorrean gusturanago egiten ari naizen lanarekin.Badakit atzean laguntza handiadudala: Jose Jabierrek aukeraasko sortzen dizkit, eta azkene-an, nire dohainak dituen pilotaribatek hori behar du eta hori es-kertzen du. Niri errematatzeagustatzen zait gehien, eta auke-rak izaten ari naiz.

Eta nola ikusten ari zara oro-korrean txapelketa bera?Ezustekorik izaten ari da?Txapelketa oraingoz oso irekiaikusten da. Gainera, aurtengosistemarekin oraindik eta irekia-goa geratzen da. Ezustekoak ereizaten ari dira. Aimar eta Urruti,eta Resuzta eta Irribarria hasie-ran faboritoxeago jotzen nituenorain ikusten ari dena baino, bai-na oraindik mundu bat geratzenda, itzuli oso bat geratzen da, etaoraindik ez dakigu inork non bu-katuko dugun. Bestalde, Altunaeta Ladisekin, eta Artola eta Ima-zekin jendeak ez zuen hainbestekontatzen, baina garbi ikustenda horrelako mailako txapelke-tan bikote guztiek asko jokatzendutela, eta edozeinek daukalabolada on bat hartzea eta txar batpasatzea. Ligaxka lehen bi postuetanbukatuko duzuela uste duzu?Hori da nahi duguna, baina par-tidaz partida zentratzea da ga-rrantzitsuena. Ahalik eta azka-rren ahalik eta puntu gehien lor-tu, eta partida onak egitensegitzen badugu, puntuak lehe-nago edo beranduago iritsikodira. Helburua, orain gaudenegoeran, lehen edo bigarren ge-ratzea izan behar du. Irudikatu duzu zure buruatxapela jantzita?Ez da egokia eta ez da ona nireburuarentzako horrelako gauzakirudikatzea. Txapelketa luzeageratzen da oraindik, eta finaler-dietan sartuz gero beste hiru par-tida jokatu behar dira finalerairisteko... Nik uste dut akatsaizango litzatekeela hemendikhiru hilabetera zer gertatu daite-keen eta zer ez pentsatzen has-tea. Momentukoari heldu beha-rra dago, eta gauzak ahalik etaondoen egin: eskuak zaindu,gorputza zaindu, eta puntuak pi-latzen joan.

JOSU ARTUTXA

«Momentukoariheldu behar zaio,eta gauzak ahaliketa ondoen egin»ERIK JAKAPILOTARIA

Pozik hartu zuen pilotari lizartzarrak BinakakoTxapelketan parte hartzeko aukeratuaizatea, eta oraindik ere gusturago dago ikusitasailkapeneko lehen postuan doazela.

Page 8: «Familia osoa oso harro gaude daukagunarekin» · 2020. 1. 8. · Igaraba Tolosatik gertu egoteko bi motibori jarri die fokua, adibi-dez: «Oria ibaiko uraren kalitatea asko hobetu

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2020KO URTARRILAK 9Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

OSTEGUNA 09AGENDA

Deialdiak

Ibarra.Urtarrilaren 30eko grebarennondik norakoak aurkeztuko dituKarta Sozialak, Txotxo aretoan,19:00etan.Tolosa.Ray & Liz, zine forum saio, Leidorren, 19:15 eta 21:45ean.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, solasaldia hel-duekin, letren errepublika eta amai-tzeko eskualdeko musikari batekeginiko proposamen musikala.12:00.Entzuteko jaioak. Musika. 16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Goizeko saioen onena.20:00.Mestibull. DJ Bullekin.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Moby Dick bakarrizketa mu-sikatua17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.Aniztasunean biziz23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.L. Lejeune Ma-set. Euskal Herria, 24. 943 67 32 74 .TOLOSA. Gauekoa. L. Azpiroz Galar-za. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Goizean hego-men-debaldeko haizearekin girolasaia eta nahiko epela izan-

go dugu; arratsaldean, zakartu egin-go da, euri zaparradak izango ditugu,eta tenperaturak behera egingo du.ihar, eguna 00

Bihar.Egun osoan zeharhodeiak nagusituko dira etaeuri pixka bat utziko dute.

Goizean egingo du euri gehien. Egu-na amaitzerako atertu egingo du.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Garaipen historikoa oroitzekoRealeko jokalarien garaipen historikoa aintzat hartuta, erretilua egin dute ATARIAk eta HITZAk; ATARIAren egoitzan eskuratu dezakete atarikideek 8 euroan.

Erredakzioa

R ealeko neskek Kopairabazi zuten pasaden urtean, eta garai-pen historikoa oroi-tzeko erretilua egin

dute ATARIAk eta HITZAk. Dagoe-neko salgai daude TOLOSALDEKO

ATARIAren bulegoan bertan. Emakumeen taldearekin egin

den lehen erretilua da, 2019komaiatzaren 11n Granadan gerta-turiko balentria ez ahazteko. Tal-dea sortu zenetik garaipen ho-rretara heltzeko bidea luzea izanda. Izan ere, jokalari askok jarridute euren alea familia txuri-ur-din handiaren eraikuntzan, etaGranadan lortutakoa haiei eskerere izan zen. Esfortzurik gabe, ezdagoela garaipenik, baina posi-ble dela erakutsi dute. Nerea Eizagirre tolosarra, erretilua eskuartean duela. ATARIA

1980-1981 denboraldiko Ligaizan zen talde txuri-urdinak ira-bazi zuen lehen titulu esangura-tsua, Gijonen Jesus Maria Zamo-rak egindako gol mitiko hari es-ker. Lorpen hura ez ahazteko,erretilu oroigarri bat egin zen.Urteak pasa dira geroztik, etahala ere, hainbat tabernatakoapaletan ikus daiteke, eta realza-le askok ere etxean gordeta izan-go dute.

Orain, baina, emakumeenunea dela erakutsi dute jokala-riek, lortutako txapeldun tituluaeskuetan dutela.

Realeko neskekin eginikoerretilua lortzeko Tolosako SanEsteban auzoko 20. zenbakianATARIAk duen egoitzara jo beharda. 8 euroan eskuratu ahal duteAtarikideek, eta gainerakoentzat12 euroan dago eskuragai.