euskarak lekua du interneten - azkue fundazioa · atal horretan, irrati-nobelak, denborapasak,...

5
Irudiak: Alex Orbe EUSKARAK LEKUA DU INTERNETEN Komunikazioa errazten eta antolatzen laguntzeko eta mundu osoko erabiltzaileen eskura jartzeko eratu zen Internet. Hizkuntza guztiak dira baliagarri Interneten; hizkuntza bat bera ere ez dago baztertuta. Hiztun guztiok dugu Interneteko edukiak eskuratzeko eskubidea, nork bere hizkuntzan. Euskara munduko hizkuntza zaharrenetako bat da. Beste hizkuntza batzuk baino gutxiago erabiltzen den arren, ez da baztertu behar. Internet tresna paregabea da gure hizkuntzari zabalkundea emateko. Hori dela eta, probetxua atera behar diogu. Webgune askotako edukiak gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ez ezik, euskaraz ere badaude. Gizartea errealitate horretaz kontzientziatzen ari da, eta horrela, esaterako, Interneteko bilatzaile nagusiak, Google-ek alegia, doako itzulpen-zerbitzu bat eskaintzen du, testuak euskaratik beste hizkuntza batzuetara eta alderantziz itzultzeko. Eta gainera, internauta euskaldunei bitartekoak ematen dizkie euskarazko dokumentuak, entzungaiak eta bideoak eskuratzeko. Hori ez da ekimen bakarra, ezta gutxiago ere. Eusko Jaurlaritzak Boga programa abian jarri du, euskara Internet bidez ikasi ahal izateko, Euskaditik kanpo bizi izanda ere. E-uskaltegia atarian, AEKren online ikastaroak eta euskara ikasteko beste material batzuk eskuragarri daude. Ikasten atariak zenbait baliabide ditu, euskara-ikasleentzat, esaterako, online zuzentzeko ariketak, oinarrizko elkarrizketa-gidaliburu bat, azterketa-adibideak eta aisialdiari buruzko atal bat. Atal horretan, irrati-nobelak, denborapasak, txisteak, abestiak eta horrelako beste hainbat gauza daude. Gainera, sarean hiztegi eta entziklopedia asko daude: www.hiztegia.net, Morris dictionary, Diccionario Elhuyar Hiztegia, Diccionario 3000 Hiztegia, Harluxet Entziklopedia, Entziklopedia Laburra, Sinonimoen Hiztegi Antonimoduna, Diccionario Uzei de Sinónimos, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, eta abar. Eta euskarazko software-a ere bai: Euskalbar 3.8 (http://euskalbar.eu) delakoak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko hiztegiak eransten dizkio zure nabigazio-barrari: eta Xuxen (www.euskara.euskadi. net/r59-19678x/eu) zuzentzaile automatikoak laguntzen dizu euskaraz idazten dituzun testuak zuzentzen. Edo euskara lantzeko jokoak ere badaude, www.euskaljakintza.com helbidean, “Ariketak” atalean hain zuzen. Euskararen presentzia gero eta nabarmenagoa da gure eguneroko bizitzan. Hori dela eta, ahal dugun guztia egin behar dugu, Interneten ere presente egon dadin. Gure eskuetan dago euskara erabiltzea; horretarako aukera bat bera ere ez dugu galdu behar, gure kulturaz harro egon behar dugulako. 1

Upload: others

Post on 26-Jan-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Irudiak: Alex Orbe

    EUSKARAK LEKUA DU INTERNETEN

    Komunikazioa errazten eta antolatzen laguntzeko eta mundu osoko erabiltzaileen eskura jartzeko eratu zen Internet. Hizkuntza guztiak dira baliagarri Interneten; hizkuntza bat bera ere ez dago baztertuta. Hiztun guztiok dugu Interneteko edukiak eskuratzeko eskubidea, nork bere hizkuntzan.

    Euskara munduko hizkuntza zaharrenetako bat da. Beste hizkuntza batzuk baino gutxiago erabiltzen den arren, ez da baztertu behar. Internet tresna paregabea da gure hizkuntzari zabalkundea emateko. Hori dela eta, probetxua atera behar diogu.

    Webgune askotako edukiak gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ez ezik, euskaraz ere badaude.

    Gizartea errealitate horretaz kontzientziatzen ari da, eta horrela, esaterako, Interneteko bilatzaile nagusiak, Google-ek alegia, doako itzulpen-zerbitzu bat eskaintzen du, testuak euskaratik beste hizkuntza batzuetara eta alderantziz itzultzeko. Eta gainera, internauta euskaldunei bitartekoak ematen dizkie euskarazko dokumentuak, entzungaiak eta bideoak eskuratzeko.

    Hori ez da ekimen bakarra, ezta gutxiago ere.

    Eusko Jaurlaritzak Boga programa abian jarri du, euskara Internet bidez ikasi ahal izateko, Euskaditik kanpo bizi izanda ere.

    E-uskaltegia atarian, AEKren online ikastaroak eta euskara ikasteko beste material batzuk eskuragarri daude.

    Ikasten atariak zenbait baliabide ditu, euskara-ikasleentzat, esaterako, online zuzentzeko ariketak, oinarrizko elkarrizketa-gidaliburu bat, azterketa-adibideak eta aisialdiari buruzko atal bat. Atal horretan, irrati-nobelak, denborapasak, txisteak, abestiak eta horrelako beste hainbat gauza daude.

    Gainera, sarean hiztegi eta entziklopedia asko daude: www.hiztegia.net, Morris dictionary, Diccionario Elhuyar Hiztegia, Diccionario 3000 Hiztegia, Harluxet Entziklopedia, Entziklopedia Laburra, Sinonimoen Hiztegi Antonimoduna, Diccionario Uzei de Sinónimos, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, eta abar.

    Eta euskarazko software-a ere bai:Euskalbar 3.8 (http://euskalbar.eu) delakoak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko hiztegiak eransten dizkio zure nabigazio-barrari: eta Xuxen (www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu) zuzentzaile automatikoak laguntzen dizu euskaraz idazten dituzun testuak zuzentzen.

    Edo euskara lantzeko jokoak ere badaude, www.euskaljakintza.com helbidean, “Ariketak” atalean hain zuzen.

    Euskararen presentzia gero eta nabarmenagoa da gure eguneroko bizitzan. Hori dela eta, ahal dugun guztia egin behar dugu, Interneten ere presente egon dadin.Gure eskuetan dago euskara erabiltzea; horretarako aukera bat bera ere ez dugu galdu behar, gure kulturaz harro egon behar dugulako.

    1

  • 2

  • 3

  • 4

  • 1.- Internetek errazten al du herri desberdinetako jendearen arteko komunikazioa?

    Bai Ez

    2.- Internetek harremanetan jartzen al du hizkuntza desberdinak darabiltzan jendea?

    Bai Ez

    3.- Interneteko eduki guztiak gaztelaniaz al daude?

    Bai Ez

    4.- Interneteko eduki guztiak gehien erabiltzen diren hizkuntzetan idatzita al daude?

    Bai Ez

    5.- Euskara erabil al dezaket Interneten?

    Bai Ez

    6.- Euskara bezalako hizkuntza gutxituek ba al dute lekurik Interneten?

    Bai Ez

    7.- Googlek euskarazko itzultzailerik ba al du?

    Bai Ez

    8.- Internet euskaraz erabiltzeko tresna eta baliabiderik ba al dago?

    Bai Ez

    9.- Internet tresna egokia izan al daiteke euskara zabaltzeko?

    Bai Ez

    10.- Beste hizkuntza batzuk erabiltzeak aberasten al gaitu?

    Bai Ez

    GALDERAK

    5

    a: Xt: b: d: c: Xh: Xg: e: f: Xl: k: Xi: Xj: p: o: Xm: Xn: s: Xq: Xr: Texto32: KAIXOMIKEL, NON ZAUDE?Texto33: KEN ZAZPI KONTZERTURAKO SARRERAK EROSTEKO ILARAN GAUDE. JARRI TELEBISTATexto34: AAA!! ZE ONDO.Texto35: ORAINTXE PIZTUKO DUT TELEBISTA.Texto36: EITB-EN BEGIRATUKO DUT.Texto37: HEMEN GAUDE KEN ZAZPI KONTZERTURAKO SARRERAK EROSTEKO ILARAN. JENDEZ BETETA DAGO!Texto38: JENDEZ BETETA DAGO !!Texto39: BEGIRA MIKEL ETA SARA HOR DAUDETexto40: AMA,AMA..!!Texto41: ZER KEPA,ZER GERTATZEN ZAIZU?Texto42: MIKEL ETA SARA KENZAZPIREN KONTZERTUAN DAUDE. ETA BERAIEKIN JOAN NAHI DUT!Texto43: IDEIA BAT DAUKAT!!LASAI EGONTexto44: ZURE SARRERA INTERNETEN BILATUKO DUT: WWW. ZERNOLAEROSI.COM ORRIALDEANTexto45: JENDEZ BETETA DAGOELA IKUSI DUT TELEBISTAN ETA AGIAN EZ DA SARRERARIK GERATUKOTexto46: LASAI EGON ZAITEZ, WWW.ZERNOLAEROSI.COM ORRIALDEAN AURKITUKO DUT SARRERA.Texto47: BEGIRA!!SARRERA BAT GERATZEN DA .Texto48: ESKERRIKASKO AMA!!NIRE LAGUNEI DEITUKO DIET BERRIA EMATEKOTexto49: MIKEL, AMAK SARRERA BAT BILATU DIT KEN ZAZPI KONTZERTURAKOTexto50: ZEIN ONDO!!BERTAN ELKAR IKUSIKO DUGUTexto51: NOLA AURKITU DUZU SARRERA ? Texto52: AMAREN LAGUNTZARI ESKER HEMEN NAGOTexto53: JENDEAK EUSKE-RAZKO WEBORRIALDEAK ERABILI BEHARKO LITUZKE. HOR DENETARIK DAGO ETA .Texto77: